Aldaize 17

Page 1

2006ko urria [ 17.alea ]

8-9

// ZE BERRI ?

AZAROAN INAUGURATUKO DUTE BASERRITARREN KOOPERATIBA BERRITUA Inaugurazio ekitaldia azaroan izango da, baina Idiazabalgo Baserritarren Kooperatiba berritua udaz geroztik dago martxan. Herriko produktuak eta ekologikoak salduko dituzte.

11

/ / H I Z K E TA N

TXOMETARRAK “Askotan bizilekua baino bere jabetzako etxea izateko beharra sentitzen du jendeak”

15

// KIROLAK

JON MUGIKA. GARAGARDO FESTAKO ANTOLATZAILEA. “Normalean 3.000 euro inguru irabazten ditugu Garagardo Festarekin”

EHIZA GARAIA KIROLA, AFIZIOA ALA NEGOZIOA? HEGO HAIZEAK ZERURA BEGIRA JARTZEN DITU I D I A Z A B A L G O E H I Z TA R I A K .



illatiren txokoa

#17 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Alaitz Alustiza, Oier Urteaga, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi, Joxe Mujika, Maikel Batista. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale.

HERRIKO EUSKARA PLANA AURRERA Maiatza geroztik daukagu herrian euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa. Honezkero badakigunez, Udala, Illati eta

sektoretako (enpresak, dendak, tabernak, Udala, Eskola, elkarteak...) herritarren iritzia jasotzen ahalegindu gara, eurak kide

herritar talde batek du plan horren ardura. Urtea bukatzera doa eta dagoeneko 2006rako aurreikusitako ekintza gehienak eginda edo gutxienez bideratuta ditugu (Zeberri atalean jaso ditugu ekintzok).

diren sektore horretan euskarak zein leku duen eta izan behar lukeenaren inguruan. Atera dugun ondorioetariko bat da bakoitzak bere bizipenak dituela bai euskararekin eta bai gaztelaniarekin. Batzuek euskarari ematen diote lehentasuna, guztiaren

NOLA ADIERAZI HERRITAR GUZTIOI EUSKARAK BERE LEKUA BEHAR DUELA HERRIAN, BIZIKO BADA? NOLA ERAKUTSI HAURREI EUSKARA EZ DELA ESKOLARAKO BAKARRIK, KALERAKO, LAGUNEKIN ARITZEKO ERE BADELA?

Lege gordailua: SS-0151/04

izan. Eta beste batzuek berriz, euskaraz hitz egiten ez dakite.

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

gainetik; euskaraz bizi dira egunero. Beste batzuei ez zaie horrenbeste axola gaztelaniaz ere bizitzea. Biak ala biak gustukoak ditu, nahiz eta oro har, gaztelaniarako joera

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

Illatikook oraingoz balorazio ona egin dugu. Herri euskalduna izanagatik ere hainbat hutsune baditugula ohartu gara eta horiek

Guzti horiek ordea,herri berean bizi gara. Kalean, dendetan, tabernetan... elkarrekin

gainditzeko bideak saiatzen ari gara. Lehenengo aldia da horrelako zerbait egiten

bizi gara. Eta hortxe dago zailtasuna: bakoitzaren bizipenak hain ezberdinak iza-

duguna Idiazabalen eta hori poztekoa dela uste dugu.

nik, nola demontre bultzatu euskararen erabilera? Nola adierazi herritar guztioi euskarak bere lekua behar duela herrian, biziko

Konturatu gara herritar gehienak euskaldunak izanagatik ere euskarari dagokionez

bada? Nola erakutsi haurrei euskara ez dela eskolarako bakarrik, kalerako, lagune-

iritzi desberdin xamarrak ditugula. Pentsatzen jarrita, ez litzateke horrela izan beharko. Azken hiru hilabeteotan hainbat

kin aritzeko ere badela? Saiatu, saiatu nahi dugu.

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: illati@topagunea.com, kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 17 > 3


iritzie [ HANDIK ]

barranquilla, Kolonbia

oierurteaga

KAIXO IZAL Barranquillan nago, Kolonbiako iparraldean, Karibe itsas ertzean. Industria portua dago hemen. Karibea den arren ez da hiri turistikoa, ia 3 milioi biztanle ditu. Kaleen egitura berezia da, izorratutako espaloiak eta koskez betetako errepideak daude. Hala ere Kolonbiako hiri seguruenetariko bat da, seguritatea, ordea, ez da erabatekoa. Baina, edonork Kolonbiaz duen iritzia leku honetan aldatu egiten da. 6 estratotan dago banatua. Banaketa klasista da (aberatsenak estrato “6” an bizi dira, behartsuenak “0”an) leku arriskutsuenak estrato “0”dun auzoak dira. (argi ibili beharra dago zenbait lekutan), pobrezia handia dago. Hiria ezaguna da hiritarren izaerarengatik, bertakoek “despreocupada” (axolagabea) dela diote, lasaia, eta oro har nahiko alaia. Eta zer demontre egiten dut nik hemen? Infancia Feliz fundazioan ari naiz lanean. GKE (ONG) bat da. Bertan mediku bat, psikologo bat (ni) abokatu bat, gizarte langileak eta boluntarioak aritzen gara. Infancia Felizen helburua haurrei haurtzaro duina ematea da. Askoren gurasoak drogazaleak dira edo gazteak (20tik beherakoak) edo hilda daude (erailak), prostitutak, edo lapurrak dira. Denak langabezian daude, kalean lana bilatzen saiatzen dira (kafea, fruta saltzen, autoen kristalak garbitzen, beraien gorputza saltzen…) Gobernuak ez du programarik pertsona hauei beharrezko zerbitzuak emateko. Horri aurre egiteko sortu zen fundazioa 2. estratodun auzo batean. Maila baxuagoko jendea ere etortzen da. Haur askok ez dute gurasoen arretarik eta oinarrizko beharrak ase gabe dituzte: janaria eta ura (desnutrizio arazo asko daude), hemen ez dago haur lodirik. Gure betebeharra zera da: behar gehiena duten haurrei dohainik janaria eskaintzea. Zerbitzua sustengatzeko laguntza programa bat dugu. Oinarrizko mediku zerbitzua ere eskaintzen dugu. Neuri dagokidan arloa Psikologikoa da: haurrei eta familiei laguntza ematen diet. Kontsultan gehien ikusten diren arazoak hauek dira: tratu txar fisiko eta psikologikoak, sexu gehiegikeriak, doluak (erailketengatik), asistentzia psikosozialak (gatazken ebazpenak), aurrera ateratzeko norberarengan sinesten laguntzea … Arratsaldetan haurrentzat ludoteka zerbitzua zuzentzen dut. Eskolako orduetatik kanpo, kalean, lapurren edota bortxatzaileengandik gertu egon ordez han egoten dira. Eskolatuek etxeko lanak egiten dituzte, gainerakoei oinarrizko hezkuntza ematen zaie. Hala ere ludotekaren funtzio interesgarriena baloreak erakusteko dinamikak lantzea da: errespetua (emakumeenganako, txikiagoenganako..), solidaritatea, talde lana, kooperazioa, espresio artistikoa , kirolak. Laguntzaile talde bat daukat. Gurasoei hitzaldiak eta ikastaroak eskaintzen zaizkie: guraso eskolak, nerabeentzat sexu heziketa... Lan asko dago eta Idiazabalek duen bakea, lasaitasuna eta ongizatea hemen imajina ezinak diren arren, nire ondorioa hau da: benetako beharra ikusi ondoren zaila dela bertatik besoak gurutzatuta ateratzea, eta injustizia askoren aurrean inpotentzia eta amorrua pairatu arren oso lan polita dela egiten ari garena, beraz laster arte Idiazabal, gauza gehiago kontatuko nuke, baina ez dut lekurik…

4 < aldaize 17

[ HEMENDIK ] idiazabal alaitzalustiza

MUGIMENDU IRAUNKORRAREN ASTEA Ez da denbora asko igaro, Europako mugikortasun iraunkorraren astea izan denetik; irailaren 18tik 23ra eta irailaren 29 eta urriaren 1ean hain zuzen ere. Tartean irailaren 22an autorik gabeko eguna izan da, hori dela eta ekintza ezberdinak egin direlarik, bizikleta martxa,jolasak etab. Izan ere, horretara behartu gaitu aurrerapauso eta modernitatez kargaturik daukagun mundu honek, baita bizimoduak berak ere, bakoitza bere erara inongo loturarik gabe liberalki mugitzen ohitu gera eta! Aurtengo aste honetako gai nagusia aldaketa klimatikoa izan da, hau ekidin nahi da auto kopurua murriztuz etab, baina... lortuko ote dugu, gure errepidetan dabilen ibilgailu kopurua urtetik urtera gorantz doan garai honetan? Guztiok ados gaude garraio publikoa bultzatu behar dela esateko garaian, autoak ahalik eta gehien konpartitu behar direla esateko garaian. Baina ahaztu egiten zaigu autobusaren ordua ongi ez datorkigunean edo geure erara ibili nahi dugunean. Atzean gelditu dira etxe batean auto bat edukitzea luxua zen garai haiek.Guztiak autobusean ibiltzen ziren garai haiek. Etxe denetan egongo da garai batean azokara edo medikuarengana edo beste edonora joateko egin behar izaten ziren peripezien berri emango duen norbait. Nire kasuan, adibide hori oraindik ere garbiagoa da. Urtsuarandarra izanik nire amak oraindik ondo asko gogoratzen ditu garai hartako garraio moduak! Bertara biderik ez zegoenez, N1 errepidearen bidegurutzera irten behar zuten autobusa hartu ahal izateko. Ordiziako azokara joateko Salvaterrana (oraingo Erro), ferian saltzeko eramaten zituzten gauza guztiak bertan sartuta. Edo Burundesa Donostia aldera, Idiazabal edo Beasaina iristeko.Gerora bertara bidea egin zenean San Sebastian delako bat joaten omen zen autobusarekin, Pesa agertu zen arte.Ni neu ere oraindik gogoratzen naiz Pesa gure etxe parean pasatzen zen garaiaz.Orain ordea bakoitza geure autoarekin ibiltzera ohitu gara. Arrazoi hori izan zen autobus zerbitzua kentzeko indarrik handiena. Ohitura txarrak hartu ditugu, kostako zaigu kentzea!

[ HERRIKO PLAZA ] Izaldio Segura dijon bide gorrie ebaltzen dezu? Gustokoa dezu? MARI KARMEN GOIBURU Asko gustau zat nola jarri duen. Oain Seguratik natorre ta ordubeten ein det bueltea. Lehen Carrefourrea juten nitzen, oain Segura aldea jungo naiz. Gainea, markauta dau oinezkontzako eta bizikletantzako bidea. Hala hobe. ARGOITZ URRESTARATZU ETA IÑAKI GONZALEZ Korrika eittea ez juteko aitzaki bat gutxigo! Etsi-etsin hasi ein behar. Bestetik herrie apainduko do.


EHIZA GARAIA Hamaika dira Idiazabalgo ehiztariak, hamaika ehizaren zaletasuna bizitzeko moduak. Batzuentzat denborapasa da, besteentzat kirol zaletasuna eta beste zenbaitzurentzat natura bizitzeko modua. Abuztuan hasita otsaila arte luzatu daiteke ehiza egiteko aukera: usoak, galeperrak, basurdeak... Ohiturak ohitura, ehiza negozio indartsua denik ezin ukatu, ehizarako sortua dagoen azpiegitura eta darabilen diruari erreparatzen badiogu. Eta ehizaren hastapenak non diren ez badakigu ere, etorkizun oparoa izango duela argi dago mugitzen duen jendetza ikusita.


erreportajea

dazkenean, iraila amaitzearekin batera, hasten gara nabaritzen uso garaia iritsi dela. Hego haizea harrotzen hasten da, eta horrekin batera, herritar gehienen lepoak ere bai, zerura begira. Urrira edo azarora bitartean irauten du, gurean behintzat. Ehiza garaia, hala ere, abuztuan edo irailean hasi eta otsaila arte luzatzen da. Izan ere, uso paseek herrian arrakasta badute ere, oilagorrak, eperrak, galeperrak eta basurdeak ere badute garrantzia.

U

Abuztuan hasita, galeperrak izaten dira lehenak. Galeperra ehizatzera, ordea, Euskal Herritik kanpora joan behar dute herriko ehiztariek. Normalean Burgosko ehiza-barruti edo pribatuetara joaten dira idiazabaldarrak. Protagonista, ordea, urrian iristen da: usoa. Udara iparraldean pasa ondoren, negua inguru epelagoetan igarotzeko migrazioari ekiten dio, eta guretik ere pasatzen da Afrikarako bidean. Migrazio hori ehizarako aprobetxatzen dute askok eta askok.

» POSTU ONENAREN BILA Eta usoa ehizatu nahi bada, toki egokia izatea ezinbestekoa da. Bi postu mota daude: par6 < aldaize 17

“ZOZKETA JENDETSUAK IZATEN DITUGU IDIAZABALEN. 220 PERTSONA ELKARTU IZAN DIRA”

tzuergoaren postuak eta diputazioak kudeatzen dituenak. Lehenengo kasuan postuen erdiak herrien artean banatzen dira (Segura, Zegama, Zerain, Idiazabal…) eta herri bakoitzak bertako ehiztarien artean zozketatzen ditu postuak. Beste erdiak enkantean jartzen dira. Aurten Agiñaran 0 ehiza postuarengatik ordaindu dute diru gehien: 14.050 euro. Diputazioaren postuak eskuratu ahal izateko

Xume tabernan ospatzen den zozketara joaten dira ehiztariak. Urriaren 11n hasi ziren eguneroko zozketak eta azaroaren lehenengo astean amaituko dira. Bi zozketa egiten dira egunero: 7etan Maizpe inguruko postuak eta 8etan Zegamakoak zozketatzen dira. Martin Mendizabalen hitzetan “Zegamakoak izaten du arrakasta gehien, izan ere, postu gehiago dira, 65 inguru, eta besteak baino hobeak”. Aurtengo zozketak kolokan egon dira azken unera arte, ezezagunek postu ugari apurtu eta lurrera bota zituztelako. Dena den, Gipuzkoako diputazioak, postuen jabeak eta ehiza federazioak konponketak denen artean ordaintzea adostu dute eta usoaren ehiza bermatu dute. Zozketa jendetsuak egiten dira Idiazabalen. Modan dagoen kirola da ehiza “aurreko urtean 220 pertsona inguru elkartu ginen egunik ere


erreportajea

EHIZAREN SALMENTA

EHIZA PLATEREAN

INGURUNEA ZAINTZEA

Luma duten hegaztiak ezin dira beste haragiarekin batera saldu eta hozkailu eta baimen bereziak behar dira. Horregatik, harategi gehienetan ez dira ehizatutako animaliak saltzen. Gainera, Joxan Zabala harakinaren ustez “Idiazabal oso herri ehiztaria da eta erraza da usoak lortzea erostera joan gabe. Harategiaren lana usoak nork dituen eta nork nahi dituen jakitera eta elkartrukea egiten laguntzera mugatzen da”.

Ehizaren afizioa elkarte gastronomikoei edo sozietateei lotzea ezinbestekoa da. Antzinean, ehiza biziraupenerako beharrezko jarduera bazen ere, gaur egun ez da ehizatzen behar dena, ahal dena baizik. Ehizean botatakoa platerean prestatzea izaten da hurrengo pausoa eta aisialdiko jarduera, lagunekin elkartu eta afaria egiteko aitzakia bihurtzen da gehienentzat. Oraingoz, behintzat, hegazti-gripeak ez ditu asko beldurtu gure ehiztariak.

Ehiztariek naturarekiko duten errespetua zalantzan jartzen da askotan. Izan ere, argazkikoa bezalako irudiak askotan topatzen dira mendian. Salbuespenak badira, dudarik gabe, baina ehiztariek beren zaletasuna ingurumenarekiko begirune handiagoz egin behar dutela pentsatzen dutenik ere bada.

izan zen, 53 postuen zozketa egiteko. Ehiza ere saturatzen ari da” diosku Mikel Mendizabalek. Zaletasuna, ordea, gizonen artean mantentzen da oraindik. Oso gutxi dira ehiza egitera animatzen diren emakumeak.

» BASURDEAK ZUÑIGAN Ehiztari askok, uso garaia amaitutakoan basurdea ehizatu ohi dute. Idiazabalen, basurdeetara joaten den koadrila handia dago. Iñigo Lizarraldek esan digunez, berak eta beste hainbat idiazabaldarrek, beste herri batzuetako lagunekin batera, Nafarroako Zuñiga herrian dute basurdetarako barrutia. 16 urtetik hasi eta 80tik gora dituztenak elkartzen dira asteburuetan basurdea ehizatzera joateko. Irailetik otsaila arte dute barrutia hartuta, baina uso garaian ez dira joaten. Taldeka egiten dute ehiza, txakurrek lagunduta. Goizeko 7ak aldera elkartzen dira Idiazabalen ehiztariak, eta 15-20 txakur ingururekin joaten dira eguerdi-arteko buelta egitera. Egun ona tokatuz gero 10 basurde ere botatzen omen dituzte, baina gehienetan askoz gutxiagorekin itzultzen dira. Botatako basurdeak euren artean banatzen

WEBGUNE INTERESGARRIAK: » www.fedecazagipuzkoa.com: Gipuzkoako ehiza federazioaren webgunea da. Bertan agertzen dira ehizaren inguruko azken albisteak, baimenen inguruko informazioa, argazkiak... » www.palombe.com: Frantzian antzemandako uso bandei buruzko informazioa ematen du. Aurreko urtera arte doakoa bazen ere, egun, inskribatu egin behar da.

“BAINA ZERGATIK EHIZATZEN DU JENDEAK? HORIXE DA EHIZTARI EZ DIRENEK BEREN BURUARI EGITEN DIOTEN GALDERA”

dituzte jateko, eta noizbehinka elkartean ere elkartzen dira ehiztariak basurde-jana egiteko.

» ZALETASUNARI KRITIKAK Baina zergatik ehizatzen du jendeak? Horixe da ehiztari ez direnek beren buruari egiten dioten galdera. Kontua da zaila egiten zaigula askotan besteon zaletasunak ulertzea. Mendizale eta ekologisten kritikak jasotzen dituzte askotan ehiztariek. Salbuespenak salbuespen, ehizarako postu inguruak oso zikin egoten dira, elikatzeko behar ez diren animaliak hiltzen dira, arriskutsua gerta daiteke mendizaleentzat, zarata asko sortzen da... Pertsona askorentzat pasio bihurtu den jarduerak, kritika ugari jasotzen ditu. Ehiztariek, ordea, beren zaletasuna defendatzen dute. Urteko hilabete bakarra da usoaren ehiza eta beste askotan barruti pribatuetan egiten da. Gustuko den jarduera praktikatzea da helburua, eta bakoitzaren afizioak errespetatu behar direla diote. Batzuen edo besteen arrazoien aurrean, ordea, gauza bat ezin ukatu: ehizak jende eta diru asko mugitzen duela. Eta hori horrela den bitartean, ehizaren zaletasunak aurrera egingo duela dudarik gabe.

aldaize 17 > 7


ze berri ?

ABENDUAN INAUGURATUKO DUTE BASERRITARREN KOOPERATIBA BERRITUA HERRIKO PRODUKTUAK ETA EKOLOGIKOAK SALDUKO DITUZTE Inaugurazio ekitaldia abenduaren 1ean izango da, baina Idiazabalgo Baserritarren Kooperatiba berritua udaz geroztik dago martxan. Lokala goitik behera berritu eta txukundu dute eta denda itxura eman diote. “Denda berezia izatea nahi dugu, produktu ezberdinak eskaintzen dituena” azaldu dio ALDAIZEri Montse Delgado sindikatoko arduradunak. Ezberdina zergatik? “Herriko baserritarren produktuak salduko ditugu hemendik aurrera, baita jaki eta bestelako gai ekologikoak ere. Idiazabalen horrelako eskaintzarik ez dago eta guk erreferente bihurtu nahi dugu” azpimarratu du Montsek. Idiazabaldar asko horrelako produktuen bila inguruko herrietara joaten direla-eta herrian zerbitzu hori eskaini nahian datoz herriko baserritarrak.

> LEHEN

Hilabeteetan aritu dira guztia antolatzen. Lokalari itxura berria emateko obrak uda baino lehen hasi zituzten. Iaz sindikato zaharreko lokala saldu egin zuten eta orduan ateratako diruarekin ordaindu dituzte berrikuntza lanak.

> ORAIN

guztia bai, baina aurrera pausoak egiteko unea zela ere ikusten zen” gaineratu du Montsek. Sindikatoari ukitu berria ematerakoan Jakoba Errekondoren laguntza izan dute. Usurbilgo Nekazarien Kooperatiba berritzen eta bultzatzen eskarmentua du Jakobak, eta nekazal mundua ondo baino hobeto ezagutzen du. “Jakobak asko lagundu digu, guretzat huskeriak diren gauzak, edo guri burura etorriko ez zitzaizkigunak garrantzitsuak direla erakutsi digu. Guk ez dugun ikuspuntua du berak” jakinarazi du Montsek.

Hilabeteotan egindako lanak sindikatoaren martxa goitik behera aldatu du. Hemendik aurrera ordutegi berria izango du, goizetan 9:30etik 13:00etara eta arratsaldetan 16:30etik 19:30era, larunbateARGAZKIETAN, SINDIKATOAK LEHEN ZUEN ITXURA ETA ORAINGOA IKUSI DAITEKE tan goizetan egongo da zabalik. Produktu aukera zabala erosi ahal izango da: jaki ekologiAldaketa, ordea, ez da azalekoa izan “batzor- koak (olioa, ardoa, mermeladak, pasta, zereadea osatzen dugun 62 bazkideok sindikatoari lak, kontserbak...) Idiazabalgo baserritarren bultzada eman beharra zegoela ikusi genuen. produktuak, baratzerako botikak, pentsuak, Gauza berriak eskaini beharrean geundela. baserrirako tresnak, zapatak eta oilaskoak Pentsua, baratzerako haziak eta botikak... hori enkarguz erosteko modua ere izango da.

[ laburrak ]

// AUZOLANDEGIAK Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegietako gazteak lanean fin aritu ziren uztailean Idiazabalen. Argazkian duzuen galtzada eta artzain txabolak berritzen aritu ziren. Pilarreneko ganbaran hartu zuten ostatu.

// GOENKALEKO AKTOREAK // ELIZAKO TEILATUA Uda hasieran elizako ataria berritzeko lanak egin zituzten eta irailean hasi ziren teilatua berritzen. Udazkenarekin batera bukatuko dira elizako obrak.

8 < aldaize 17

Kontu Odriozola (Maria Luisa) eta Ainhoa Aierbe (Leonor) izan ziren irailean Ganbarako Tertulietan. Ana Mari Aseginolaza eta Lurdes Intxausti idiazabaldarrak ere parte hartu zuten. Goenkaleri buruzko sekretuak eta Euskal Herrian aktore izateak dituen gorabeherak aipatu zituzten.


ze berri ?

1400 LAGUNEK BISITATU DUTE GAZTAREN MUSEOA UDAN GEHIENAK ABUZTUAN ETORRI DIRA; HERENA KATALANAK DIRA

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

EUSKARA PLANAREN LEHEN URRATSAK Honezkero ezaguna bada ere, Illatik eta Udalak herritar talde batekin batera, herrian euskararen erabilera areagotzeko plana daukate martxan jarrita. Joan den udaberrian hasi ziren lanak. Hona hemen orain arte egindako hainbat lan:

TURISTA GEHIENEK ONDRAMUÑOKO GAZTANDEGIAN AMAITZEN DUTE BISITA

1392 pertsonak bisitatu dute uztailean, abuztuan eta irailean Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa. Konparatzeko aurreko urteetako daturik ez dagoen arren, Gazta eta Turismo Batzordeak eta Arazi (museoa kudeatzen duen enpresa) gustura daude emaitzarekin. Bisitari gehienak abuztuan etorri ziren, 824, uztailean 321 turistek bisitatu zuten museoa eta irailean 247 lagun zenbatu dituzte. Gehienek museoa bisitatzeaz gain amaieJATORRIA

KOPURUA

KATALUNIA

561

GIPUZKOA

163

MADRIL

139

GOIERRI

105

BIZKAIA

105

ARAGOI

44

VALENTZIA

41

ANDALUZIA

39

KANARIAR UHARTEAK

38

ESTATU BATUAK

34

FRANTZIA

21

ran eskaintzen den dastaketa ere aukeratu dute. Bazter askotako jendea etorri da udara honetan Idiazabala, baina idiazabaldar askok zuen susmoa berretsi egiten dute datuek: gehienak, 561, katalanak dira. Zerrendan atzetik madrildarrak eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Goierriko herrietatik etorritakoak daude. Urrutiagotik etorritakoak ere badaude: Italia (5), Argentina (4), Austria, Burgos (4), Castello (4), Dominikar Errepublika (3), Andorra (2), Murtzia (2), Leon (2), Asturias (2), Valladolid (2), Errioxa (2). Gehienak museoa ikusi ondoren Aranburu anaien gaztandegira bisita egin dute. Udako hilabeteetan Zentroa astelehenetik ostiralera egon da zabalik, eta abuztuan turismo bulego zerbitzua eskaini du. Zerbitzu horiek eskaini ahal izateko beste langile bat kontratatu dute udako hilabeteetarako. Udazkenarekin batera Zentroak ohiko ordutegia, asteburuetan egoten da zabalik, berreskuratu du. Museoa zuzentzen duen enpresa ekitaldi eta jarduera berriak prestatzen ari da datozen hilabeteetarako.

• Herriko komertzioetan Bai Euskarari Ziurtagiria jarri da martxan. Oraingoz hiru komertziok heldu diote, aurrera begira komertzioetan eragiteko lanak indartuko dira. • Guardi Gaineko hainbat enpresa txiki eta ertainekin bi bilera egin dira. Guztien artean, guztien indarraz baliatzeko, elkarrekin egin daitekeenaz eztabaidatu da. Urtea bukatzerako lehentasunak jarriko dira, 2007an horietatik abiatzeko. • Herriko elkarteekin (kirol, gastronomiko...) bilera egin da beraien beharrez hitz egiteko. Inkesta bat ere bete dute elkarteetan euskarak duen presentzia jasotzeko. • Herrian haur jaio berri bat erroldatzen duenari sehaska-kantak dituen liburua eta CDa oparitzen zaio. • Urtero legez, euskara ikasteko eskolak antolatu dira eta martxan daude.

aldaize 17 > 9


kolaborazioak [herri eskola]

BERRIRO BUELTAN! ALDAKETA ETA BERRIKUNTZA ASKOREKIN Egoera hau aldatuko da Eskolako handitze obrak amaitzen direnean. Arduradunak esan digunez, datorren ikasturte hasierarako izango da. Ikusiko dugu horrela den edo atzerapenen bat izaten den.

[ laburrak ] •2 urteko gelan 26 neska mutiko hasi dira. •Obrak hasi dira. Noiz amaituko ote dira?

Obrak direla medio, ikasturte hasiera nahiko zaratatsua jasan genuen, eskolak hasita zeuden eta langileak han zebiltzan buru belarri: leihoak kokatzen, komunak muntatzen, paretak margotzen... Egia esan obrak neketsuak eta desatseginak izaten dira, baina zein ederra izaten den emaitzak ikustea. Berriro ere Idiazabalgo neska-mutikoak zortziak aldera esnatzen hasi beharko dute. Irailaren 8an hasi zen ikasturtea Aita Iparragirre Herri Eskolan. Bazen hotsa eta zarata Eskola atarian. Batzuk gogotsu, beste batzuk ordea (txikiak) familiakoen besoetatik ezin aldendurik, malkoak iheska zituztela. Aurten 194 ikasle izango dira guztira eta “zezentxo” hauek “toreatzeko” 19 irakasle arituko dira lanean. Talderik handiena, 2 urtekoena izango da 26 ikasleekin eta txikiena berriz (kopuruz, ez ordea tamainaz) 6. mailakoena, 13 baitira. Iazko moduan, jangela zerbitzua adinekoen lokalean egongo da; aurten gainera, zerbitzu hau, ikasle gehiagok izango dute zeren eta, eguerdiko autobus zerbitzua kendu egin da. Eskerrak eman beharrean gaude adinekoei, egiten diguten mesedeagatik. MILA ESKER.

Ikasle kopurua kontutan izanik, oraintxe bokarten (antxoen) pare gaude, estu-estu, agian neguan, hotza egiten duenean abantaila izango dugu. Irakasleetan ere aldaketak izan dira: irakasle batzuk utzi egin gaituzte eta beste batzuk lagun izango ditugu aurten. Ongi etorria eman nahi genieke: Belen Lopetegi, Belen Azurmendi, Sulzana, Marian eta Ainhoari Zuzendaritza Taldean ere aldaketak izan ditugu, Mariaje Gonzalez de Galdeano, orain arte zuzendari izan duguna, tutore lanera bueltatu da, 4 urteko taldearekin. Orain arte hirugarren zikloan tutore lanak egin dituen Josune Jauregi beasaindarra izango dugu datorren urteetan ikastetxeko arduradun nagusia. Mila esker Mariajeri egindako lanagatik eta zorte on Josuneri.

•Jangelan laguntzaile gisa, Mari Carmen Elorza, Arantxa Lazkano herritarrak eta Mila Begiristain, segurarra arituko dira. Irakasle arduraduna berriz, Marian Valdivielso izango da. •Eguerdietan izaten genuen eskola garraio zerbitzua kendu egin dute, erabiltzaileek, jangela zerbitzua erabil dezakete. IRAILAK 22, ESKERRAK KOTXERIK GABEKO EGUNA ZELA!!

L.H.6

25.URTEURRENAREN BEHIN-BETIKO AURREKONTUA DIRU SARRERA DIRU LAGUNTZAK ANAGRAMADUN MATERIAL SALEROSKETA EGUTEGI SALEROSKETA

24720 3346 1952

PROPAGANDA MATERIALAK JOKULANDIA KOBRATU EZ DUTENEI DETAILEAK PERKUSTRA LOTERIA SALEROSKETA KANTU AFARIA EGO

600 7500 420 3370

BANKUKO GASTUAK INTERESAK AMAIERAKO BAZKARIA 25.URTEURRENEKO LIBURUA TXONTXONGILO EMANALDIA TXANTXO DANTZA MENDI FESTA ERAKUSKETA ANTZERKIA INGELESEZ AZKEN BAZKARIKO EKINTZA GASTUAK KOBRATU GABE 70€ JOXEPI GARBIKETAK

10 < aldaize 17

10,63 5010 2165

DIRU IRTEERA

4354,44 2152,96 1415,14 1051 334,53 8084 6000 670,93 4640 12,58 9358 6192,7 856 60 230,62 246,59 427,5 2133,88 70

TOTALA 24720 23711,56 23510,6 22095,46 21044,46 20709,93 13225,93 14725,93 14475 13025 13192,42 13203,05 8855,05 4827,35 3971,35 3911,35 3680,73 3434,14 3006,64 872,76 802,76


hizketan

“ASKOTAN BIZILEKUA BAINO BERE JABETZAKO ETXEA IZATEKO BEHARRA SENTITZEN DU JENDEAK”

BADA URTEBETE TXOMENANE ETXEAN HERRIKO HAINBAT GAZTEK BIZI BERRIA ABIATU ZUTENETIK. URTE ASKOAN HUTSIK ETA UTZITA EGON DEN ETXE BAT KOLOREZ BIZI BERRITU NAHI IZAN DUTE. URTEA PASATA, EUREKIN IZAN DA ALDAIZE, TXOMETARREKIN.

Zergatik erabaki zenuten etxe hau okupatzea? Aurrez Kaletion bileretan ibili ginen eta bagenuen kezka etxebizitzen inguruan; eta batzuk besteek baino gehiago, gure bizia hasteko beharra ere bagenuen. Ez genuen ikusten gure burua 40 urteko kreditu baten sartuta. Azkenean, etxea bizitzarako oinarria da eta horren pribatizazioarekin lanbide bati lotuta egon behar duzu, hipotekaren arabera ibili behar zara. Etxebizitza duina eskubidea da, baina ikaragarrizko prezioan daude eta bankuarena da zurea baino gehiago. Azkenean, bankuarekin ezkontzea ezinbesteko egiten dizute eta hori, guk defendatzen dugun gizarte ereduaren aurka doa. Orain Idiazabali begiratzen diozu eta dena lantokiaren bueltan dago, kapitalaren bueltan, eta garai batean ez zen horrela eta badirudi modu horretan bizitzea dela aukera bakarra. Etxe bat izatekotan jornala finkoa behar duzu. Badirudi batzuetan, bizi eredua bakarra dela, ez dagoela hortik ateratzerik. Zuek beste bizi eredu baten arabera aritzeko hautua egin duzue, uste duzue herritarrek hori ulertu dutela? Jendeak uste dugu ulertu duen bakarra izan dela guk jabe bati bere jabetzako zerbait kendu

diogula, kontuan izan gabe jabe horrek zein egoeratan duen etxea, 40 urtean hutsik izan duela alferrik galtzen utzita, ze zentzu duen horrek…

ETXE HUTSAK ALFERRIK GALTZEN UZTEN DITUZTE; GERO, GAIZKI DAUDELA ESATEKO ETA BOTATZEKO, Eraikin honek ez zuen erabilpenik eta ez zuen asmorik erabiltzeko ere. Guk gure proiektua abiarazteko oinarria behar genuen, eta proiektu horrek eskatzen zuen lan finko baten menpe ez bizitzea. Kontua ez da lanik egin nahi ez dugula, lana egin nahi dugu baina bizitzeko eta ez bizi lanerako. Badakigu bizitzeko lan egin behar dela eta egiten dugu, baina gure beharrizanak asetzeko lan egin nahi dugu. Diote lanak dakarrela duintasuna, baina besteentzat lan egiteak ez dakar inolako duintasunik, zapaltzen ari zaizkizunean… duintasuna ekarriko luke norberarentzat lan egiteak, baina ez beste batzuk aberasteko. Zer egin ahalko lukete erakunde publikoek? Idiazabalen kasuan uste dugu badela lekua dagoen beharra asetzeko etxe gehiago egin beharrik gabe. Askotan gainera, bizilekua baino

bere jabetzako etxea izateko beharra sentitzen du jendeak, berea izango den zerbait izatea. Etxe hutsak alferrik galtzen uzten dituzte; gero, gaizki daudela esateko eta botatzeko, horien gainean pisuak egin eta dirutzak irabazteko. Izan ere, oso erraza da baserri zahar bat botatzea eta horren lekuan 10 pisuko etxe bat eraikitzea, bakoitzeko milioi saila kobratuz. Aldiz, baserri hori berreskuratu ahalko litzateke, biziberritu eta lehengoari eutsi. Baina horrek ez du dirurik ematen eta beraz ez da horren alde egiten. Gure herriaren kasuan ere agerikoa da nortasuna galtzen ari dela, dena berritzen ari da neurrigabe… bide honetatik jarraituta Idiazabal Lazkaroen berdina izango da eta Lazkao Ataunen berdina… Beno, sentipen “pertsonalagoei” helduz… ondo joan al da lehen urte hau? Bai, oso ondo. Saiatu gara hainbat ekimen egiten kitarra eta sukalde ikastaroekin. Baratzak ere itxura ona hartu du. Orain, asmoa dugu kanpora begirako lan gehiago egitea, antzerkiak direla edo kontzertuak direla… Izan ere, orain arte etxeak behar handiak zituen, itukinak konpondu eta bizitzeko moduan jartzeko. Lan handiak egin behar izan ditugu barrutik txukun jartzeko, oso utzita zegoen. Orain, gogoa dugu herrira begira kontuak egiteko.

aldaize 17 > 11


ertzetik [argentina]

IDIAZABALA SUSTRAI BILA MIGUEL ANGEL JAKA ETA MARIA OLGA BEREZIARTUA HERRIAN IZAN ZIREN APIRILEAN, FAMILIAKO INFORMAZIOAREN BERRI JAKIN NAHIAN

Akutain aurkitu nahian etorri ziren lehenengoz Idiazabala Miguel Angel Jaka eta Maria Olga Bereziartua. Izan ere, lehenaren aitona, Demetrio Jauregialtzo, Akutain Garakoako semea zen. Orain dela hogeita hamar urte gertatu zen hori. Hiru hamarkadaren buruan, aurten berriro itzuli dira Euskal Herrira, udaberrian. Miguel Angel eta Maria Olga, biak ere euskaldun jatorrikoak, eta sustraietara bueltatu nahi izan dute. “Zure sustraietatik urrun bizi zarenean, ona izaten da noizean behin, edo gutxienez bizitzan behin, zure familiaren oinarrietara itzultzea, eta nola bizi ziren ezagutzea, nondik zatozen jakin ahal izateko”, dio Miguel Angelek. Bere aitona, Demetrio Jauregialtzo, Akutaingoa zen, eta Euskal Herrian beste asko eta askok egin zuten bezala, Argentinaza joan zen, halabeharrak eraginda. Urteak aurrera joan ahala, jatorri italiarreko neska batekin maitemindu eta ezkondu zen. Familia bat eratu zuen, eta gogor jarraitu zuen lanean, hil zen arte. Ez zuen berriro ere Euskal Herrira itzultzeko aukerarik izan. Hiru seme-alaba izan zituen Demetriok. Miguel Angel bere biloba da. Lanbidez arkitektoa da, baina idaztea ere atsegin du. Sasi-idazletzat du bere burua: “soy un escritor con mucha cara”, dio algara artean. Gaztetan Maria Olga ezagutu zuen, jatorri euskalduneko neska bat. Aitaren aldetik Etxeberria-Barinagan ditu sustraiak, eta amaren aldetik Azpeitian. Ezkondu, eta hiru seme alaba izan dituzte. Rosarion bizi dira, bakoitza bere lanbideetan murgilduta: bata etxegintzan, idazketan bestea. Gogoan dute, oraindik ere, herrira, Idiazabala, etorri ziren lehenengo aldia. Akutaina joan nahi izan zuten, Miguel Angelek bere aitonaren etxea ezagutu zezan. “Andre batekin sartu ginen, eta hantxe, kalaz egindako lore sorta handi bat zegoela ikusi nuen “. Bertan oraindik ere jendea bizi zela pentsatu zuen Miguel Angelek, eta agian, bere familiarekin loturarik zuenen bat ere aurkituko zuela pentsatu zuen. “Eta lore hauek?” galdetu omen zuen Migule Angelek. “Zuek etorri zaretelako jarri ditut”, erantzun omen zion Akutain erakutsi zion andre hark. Miguel Angelek ez zuen familiartekorik aurkitu, Rosariotik irten zenerako pentsatzen zuen moduan, baina andre haren jarrerak, berak

12 < aldaize 17

dioen moduan, asebeteta utzi zuen. “Gogoan nuen, aitonak nola esaten zidan, euskaldunak bereziak ginela”, kontatzen du Miguel Angelek, harro. Demetriok beti erakutsi omen zizkien bere ondorengoei, euskaldunen ohiturak eta bizimoduak. Pertsona onak izan behar zutela erakutsi zien txiki txikitatik, eta argentinarrek “palabra de vasco” bezala ezagutzen dutenaren jatorria ere erakutsi zien. “Argentinan, palabra de vasco esatea, ez da edozein gauza”, dio Miguel Angelek. “Zuhurtasuna erakusten du, baina baita konfidantza eta benekotasuna ere. Badakizu euskaldunen hitza ez dela alferrikakoa, euskaldunek hitza ematen dutenean bete egiten dutela”. Eta halakoxea omen zen Demetrio Jauregialtzo idiazabaldarra ere: gizon serioa, zuhurra, eta hitzekoa. Miguel Angelek ez zuen denbora luzez ezagutu Demetrio, baina hark utzitako urratsa sakona izan dela dio. “Bizitzan ikasi ditudan balore gehienak, eta garrantzitsuenak, harengandik ikasi nituen. Eta gehienak, denak ez esateagatik, euskal kulturarekin edota euskal jendearen ezaugarriekin lotuta daude”. Orain dela hogeita hamar urte etorri zirenean, euren sustraiak aurkitu nahi zituzten, eta baita lortu ere. Aurten, bidaia luzeago bat egiteko asmotan etorri dira hona. Portugal aldera egin zuten Idiazabal utzi zutenean, apirila inguruan. “Behin iberiar penintsulara etorrita, ez genuen Euskal Herria berriro ere ukitu gabe utzi nahi, ezta pentsatu ere”. Gainera, Maria Olgak bere sustraietara jotzeko aukera izan du. Idiazabalen egon ziren zenbait egunez, baina bertatik, txoko eder asko ezagutzeko aukera izan zuten. Inguruko herrietan izan ziren, baina baita Azpeitian eta Barinagan ere, Maria Olgaren sustraien bila. Denbora gutxiz egon dira Idiazabalen Euskal Herrira egin duten bigarren bisita honetan, baina aberatsa izan dela diote biek. Istorio polit batez gain, ordea, gehiago ere utzi dute Miguel Angelek eta Maria Olgak Idiazabalen. La signorina Contosso izeneko liburua utzi du herrian Miguel Angelek. Horrek ematen dio, berak dioen moduan, sasiidazlearen titulua. “Amaren jatorriari begira idatziriko liburu bat da”, dio. Egunen batean aitonaren jatorriari begira, halakorik egingo ote duen galdetuta, “nunca es tarde para eso”, erantzun digu.


[izal ezautuz] ertzea

GIONA TXIKIA

anttonioberasategi

IDIAZABALGO “OSTATU BERRIA” IZAN ZEN.

Askok dugu gogoan N-1 kaminoa herriaren erdi-erditik pasatzen zen garaia; orain, saihesbidea egin zenetik, guztion bistan dago, benetako Kale Nagusi izateko nola aldatu den. Askoz lehenagoko urteetara joz (1849-51 bitarteko kontuak dira hauek), gero N-1 izango zen kamino berri hura egiteak ere utzia zuen bere arrastoa herrian; Beasaindik Altsasura ebaki zen, Idiazabalen barrena. Ordutik “Kale Berria” izan zen haren alboan, etxe berriak egin ziren: Bidaurre, oraintsu bota dituzten Zubimusu eta Iturralde eta bi Gionak (handia eta txikia). Giona Txikiak, gainera (kamino berriaren ertzean eraikitako beste etxe batzuek bezalaxe), egiteko berezia izan zuen bidaiarientzat. Ordurako bazegoen Ostatua herrian, baina aurrerantzean Giona Txikia ere ostatu izan zen: “Ostatu Berria” (“Casa Posada Nueva”, “Nuevo Parador”, garaiko dokumentuetan). Bidaiarien zaldi kotxeak barrura sartzeko ate handia ere bazuen (Rikardoren denda aldera). Lehenagokoa, berriz, “Ostatu Zahar” bihurtu zen. 1880. urtetik aurrera, “Giona Txikia” deitura ageri da dokumentuetan etxea izendatzeko. XX. mendearen hasierako urteetan ere aipatuta dago, baina inon ezer esan gabe beraren jatorriaz. Kontu ezaguna da kaleko etxeen izenek ahaztu eta galduta geratzeko izan den joera eta Giona Txikiaren kasua ez dugu bestelakoa. Jendeak gogokoago izan zituen etxean bizi zirenen izenak beraren berri emateko eta horrela sortu eta erabili ziren “Ignaziorenea”, “Pellorenea” eta “Naparrarenea” bezalakoak. Azken izen hau 1950-1970 aldera etxe honetan egon zen “Bar Navarro”ari lotua, jakina. Horra, beraz, etxearen sorrerako zioa azken aldiraino ere iritsia. 1990ean etxe zaharra bota eta berria egin zuten beraren lekuan.

1880. URTETIK AURRERA, “GIONA TXIKIA” DEITURA AGERI DA DOKUMENTUETAN ETXEA IZENDATZEKO.

aldaize 17 > 13


kolaborazioak [gaztetxea]

KURTSO BERRIARI BEGIRA Urte amaierara bitartean, hitzaldiak, ospakizunak eta Gabonetako ekitaldiak izango dira. Gaztetxearen 6. urteurrenari begira, aldaketak izango dira Gazte Asanbladaren web gunean. Aurtengo kurtsoari begira hainbat ekimen prestatzen hasita gaude. Azarorako bi hitzaldi antolatu ditugu: Urriaren hasieran eta “Ikuiluko berriketaldiak” ekimenaren barruan, Beñat Hach-Embarek Ormaiztegiarra izango da gurean Saharari hizketan. Bere aita zenaren herriak bizi duen egoera eta etorkizuna nola ikusten duen kontatuko digu Beñatek. Azaroaren amaiera aldera berriz, drogak izango ditugu hizpide. Askagintza taldekoak etorriko dira Gaztetxera gai honi buruz hitz egitera. Askagintza taldeak, hainbat ikuspuntutatik, droga-mendekotasunen fenomenoa modu normalizatzailean eta ez debekatzailean lantzen du, debekuaren aldeko jarrerak baita banalizazioaren aldekoak ere salatuz. Drogak beti egon direla, daudela eta egoten jarraituko dutela uste dute eta haiekin mendekotasunik gabe bizitzen ikasi behar dugula. Prebentzio ekintza hartu dute oinarritzat eta ekintza honen oinarriak heziketa eta gizarte eta kultur eraldaketak direla uste dute.

[ di-da ] BURLATAKO GAZTETXEAREAREN ALDEKO KONTZENTRAZIOA Goierriko Gazte Asanbladek deiturik, urrian eraitsi zuten Burlatako Gaztetxearen aldeko ekimena egin zen Idiazabalen. Udaletxe azpian kontzentrazioa egin ondoren, manifestazio zaratatsua izan zen Kale Nagusian zehar. Urriaren 10eko euri zaparrada ez zen oztopo izan iluntzerako Goierriko Gazte Asanbladek deiturik zegoen desalojoen aurkako mobilizazioan. Iluntzeko 8etan hasi da elkartaratzea, udaletxeko arkupeetan Burlatako Gaztetxeari babesa erakutsi asmoz. Eguraldiak animaturik, Desalojo gehiagorik ez! zioen pankarta aterki moduan hartu eta Idiazabalgo kaleetatik barrena manifestazioa egin genuen. Hotsa ere ez da falta izan, bertaratutakoen instrumentuez gain, trumoi eta tximistak ere lagun izan dira burrunban.

Abenduan, egitaraua oraindik zehaztu gabe badago ere, Gaztetxearen 6. urtemugako ekitaldiak izango dira. Gabonak alderako berriz, Olentzeroren etorrera eta ohiko ekintzak antolatuko ditugu. Gaztetxeko web gunean ere aldaketak Udazkenarekin batera, gure blogak ere aldaketa batzuk izango ditu. Azaroaren amaiera aldera urte bat beteko da Zopizarren Idiazabalgo gazteon komunikazio gunea habian jarri genuenetik eta bada garaia soineko berria janzteko. Dagoeneko martxan dagoen berrikuntzetako bat ZopizarrenPress izango da. Zuzenean zure emailean berri destakatuenak jasotzeko zerbitzua. ZopizarrenPress-ek gainera Idiazabalgo gazteon informazio agentzia izango da zopizarren@gaztesarea.net helbidean zuk bidalitako berriak jasoko ditugu (beti ere herriarekin eta herriko gazteekin zerikusia izan beharko dute). Harpidetza egiteko, zopizarren@gaztesarea.net -era honako esaldia bidali beharko duzue: BAI NAHI DUT + izen abizenak + zure posta helbidea. (mezuaren kostua 0,00?)

gehiago ere izango dituzue, esaterako orain gutxi gehitu ditugu zerrendara Herriekiko Elkartasuna atala edo komunikabideen atalean nabigatzen duzun bitartean musika eskaintza bikaina eskaintzen duen RadioKulturarako lotura.

Blogaren edukietan ere aldaketak izango dira. Abendutik aurrera www.izalgogaztetxea.gaztesarea.net web gunean, atal berriak izango dira eta lotura

Bloga egiten lagundu nahiko bazenu eta ideia eta proposamen berriak edukiz gero, gustura hartuko genuke zure laguntza.

14 < aldaize 16


kirolak JON MUGIKA. GARAGARDO FESTAREN ANTOLATZAILETAKO BAT

“NORMALEAN 3.000 EURO INGURU IRABAZTEN DITUGU GARAGARDO FESTAREKIN” bolean. Guzti hori mugitzeak, gutxi gora-behera, bederatzi mila euroko aurrekontua suposatzen du. 9.000 euro ordea, zifra handia da jada. Noski, adin guztietako jendea dago areto futbolean: gazteagoak, helduagoak… batzuk dirua jartzeko moduan daude, baina horretan saiatuz gero hori izango litzateke errazena. G a r a g a r d o f e s ta r e k i n z e n b a t d i r u i r a b a z t e n duzue? Azken edizioko kontuak oraindik bukatu gabe daude. Aurreko edizioetan gure gorabeherak izan ditugu, arazoak… horiek saihesten saiatu nahi dugu, ea behingoz, hainbeste lan egin ondoren etekinak bestelakoak izaten diren. Izan ditugu urteak hiru mila euro garbi atera ditugunak… batzuetan gehixeago edo gutxixeago, baina zifra horren inguruan ibili gara urtero. Laugarren edizioa egin du aurten Garagardo Festak, eta antolatzaileak ez daude kexatzeko moduan, ez arrakastari dagokionez behintzat. Jon Mujika jaialdia ospatzen hasi zenetik ari da antolaketa lanetan, dena atontzen. Laugarren edizioak ateak itxita, Garagardo Festaren ingu ruan hitz egin nahi izan dugu berarekin.

Nola hasi zineten, orain dela lau urte, Garagardo Festa antolatzen? Areto futbolean diru premia zegoela ikusten genuen beti, eta garagardo festa horri aurre egiteko aukera bezala ikusten genuen. Garai hartan Lazkaon egiten zuten, Ordizian ere bai… Egiten hasiz gero hain zaila ez zirudiela eta, horrela hasi ginen. Lazkaotar batekin hitz egin nuen, nondik nora eta zertan mugitzen hasi behar nuen galdetu nion. Hasiera batean hornitzaileekin hitz egin beharko nuela esan zidan. Interesaren arabera sartzeko edo ez, edota beste hornitzaile batzuekin hitz egiteko esan zidan… azkenean tratante moduan ibili behar izaten da, batzuekin eta besteekin negoziatuz: zer ekarriko diguten, nola, ze preziotan, ze kondiziotan… Hortik jaialdia egiten denerako tarte horretan ordea, lan handia egiten duzue… Bai, bai. Azken finean lanik handiena beraiek egiten dute, hornitzaileek. Ni, nire aldetik, alde guztietan eskaerak egiten ibiltzen naiz: garagardoarekin, egunean bertan izaten diren aulki, mahai etabarren eskaerekin… Sukaldeari dagokionez, Jabi Sanchez eta Juanma Garciarekin hartu eman ona dugu. Lehenengo urtean laguntza eskatu nien ni ez bainintzen gai ikusten, eta baiezkoa eman zidaten. Ordutik azken lau urteotan nirekin ibili dira. Sukaldeari

dagokiona beraiek eramaten dute nagusiki. Tartean jokalari guztiak sartzen dira, laguntza emateko.

“BOSGARREN BAT EGONGO DELA PENTSATZEN DUT. ZEIN MODUTARA EZ DAKIT, BAINA EGONGO DELA, BAI” Nola antolatzen zarete denen artean lan egiteko? Taldeak egiten ditugu, denok nahastuta: batzuei sukaldean tokatzen zaie, hurrengo egunean agian barran egon behar izaten dute, beste batzuk garbiketan aritzen dira… Batzuek agian ez dute sukaldean aritu nahi izaten, beste askok nahiago izaten dute sukaldea. Azken finean, batzuek beraien lehentasunak adierazten dituzte, eta horren arabera taldeak osatzen ditugu. Lau urteren ondoren, hobetu ere egin duzue, akatsetatik ikasiz, ezta? Bai, bai. Azken finean hasieran zein akats egon diren ikusita, hurrengorako horiek saihesten saiatu behar dugu. Beti egoten da zerbait, akatsen bat edo beste. Baina urtetik urtera, azkenerako arazorik egon ez dadin saiatu behar dugu. Noski, arazo mekaniko edo matxuraren bat badago hori ez dago gure esku, baina gure akatsak saihesten saiatu behar dugu. Helburu nagusia dirua lortzea izanik, lau urteren ondoren, lortutzat jotzen al duzue? Diruari dagokionez areto futbolean defizita izaten dugu. Gure helburua defizit horri ahal den pusketarik handiena kentzea izaten da. Momentu honetan 60 bat lagun ibiliko dira fut-

Herriak duen harrerari dagokionez, balorazio positiboa egiten duzue? Oso positiboa. Jendea oso ondo portatzen da. Jendea joan egiten da, eta agian pixka bat harritzen duena hori izaten da. Familia osoak agertzen direla, gurasoak eta han geratzen direla eguna luzatu nahian edo… Inguruko herrietatik ere etortzen dira, eta kanpoko jendea ikustea ere tokatu zaigu. Niretzat, aitzakiarik ez dugu: jendeak hamarreko bat merezi du. Gutxi gora-behera zenbait jende inguratzen den ba al dakizu? Zail xamarra da hori jakitea, baina aurten egin ditugun kalkuluen arabera, jartzen ditugun mahai guztiak beteko balira kolpetik hirurehun eta berrogeita hamar edo laurehun pertsona artean egongo lirateke.

“NIRETZAT, AITZAKIARIK EZ DUGU: JENDEAK HAMARREKO BAT MEREZI DU”

Hain emaitza onekin, bosgarren edizioarekin pentsatzen ari al zarete? Oraindik goiz da horretan pentsatzeko. Hasiera batean, pasatzen denean ahaztu nahi izaten duzu, baina data inguratzen den heinean, berriro ere martxan hasten gara. Egia esan asteburu hori, data hori pixka bat finkatuta dago, lau urteren ondoren. Bosgarren bat egongo dela pentsatzen dut. Zein modutara ez dakit, baina egongo dela, bai.

aldaize 17 > 15


iparrorratza maikelbatista

PORTUGALGO TRAS OS MONTES (NOZEDO)

ERDI ARORA BIDAIATU NAHI? Nozedo, Portugalgo iparraldean kokatzen da,TRAS OS MONTES probintzian. Chaves hiritik 25 kilometrotara dago. 75 biztanleko herrixka txiki bat da. Jende gutxi bizi da bertan, garai batean horrela izan ez bazen ere. Gehienak zaharrak dira. Gazte gutxi gelditzen da bertako nekazaritza mundua bultzatzeko, eta hirietara alde egiten dute bizimodu desberdin baten bila. Uztaila eta abuztuan ordea, emigrante ugari iristen da, 200 pertsona inguru izatera iritsiz. Herria berpiztu egiten da, urte sasoi guztian ez bezalako mugimendua somatzen da. Fruta, fruitu lehorrak, barazkiak, zerealak,… biltzen ditu bertako jendeak urte guztian. Ogiaz, gehienbat emakumeak arduratzen dira, gizonezkoak baratzean edo abereekin dauden bitartean. Produktu aipagarrienak txerrikia eta ardoa dira. Ia denek dute barrikatxo eder bat etxe azpian norberak eginiko ardoz beterik eta tximinien aldamenean, txorixoak ke artean tantonka lehortuz. Etxean eginiko urdaiazpikorik ere ez da falta izaten.

kaka jolasean, asto eta idiak gurdiari tiraka patata zakuak eramanez, oiloak etxeko andrearengandik ihesi hurrengo afarian platerean izateko beldur,… Erdi Aroan egotea bezala da bertan egotea. Mendian barrena sartu ezkero, pinuak, haritzak eta batez ere arbusto luzexka mota berezi bat ikus daiteke. Zuhaixka mota hau oso arriskutsua bihurtzen da suteetan, uda parteko suteetan kalteak areagotuz. Hektarea ugari erre dira azken urte hauetan Portugalen. Suak kalte handiak sortu ditu. Landaretzaz gain aipagarriak dira mendi muinoetan ageri diren forma bereziko harri handiak; fraga izenaz ezagutzen dira. Zutabeak balira bezala oreka desafiatuz altxatzen dira. Nola da posiblea naturak horrelako gauzak egitea? Inguruko herriek ere, horrelako berezitasunak dituzte. Nozedok horretaz gain, badu harro egoteko beste arrazoi bat: bailarako herririk zaharrenetakoa da. Hiri garrantzitsuak: Chaves, Vilapouca ,Vila Real,Vidago, Pedras salgaldas. Gaueko giroa ezagutzeko aukera ematen dute, egun pasa egiteko, parkeak, museoak, diskotekak, pub-ak, bowling-a, kartinga, piszina,… Txikia da Portugal, baina ez da munduan begirik osoa ikusi duenik, seguru!

Harrizko etxe eta bideak, txakur koadrilak alde batetik bestera elkarri koz-

[ liburua ] “Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza ” (Juan Karlos Etxegoien, Xamar)

[ webgunea ] http://www.nekatur.net/catalogo.asp?idioma=2#ficha

Izenburua: Euskara jendea, Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza Egilea: Juan Karlos Etxegoien, Xamar Argitaletxea: Pamiela Prezioa: 31€ Euskal Herriaren historiaren inguruan idatzi du Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek. Euskaraz mintzo den jendearen historiatik abiatu da lan hau egin ahal izateko. Artzain eta nekazari herrietatik hasi eta gaur egunera arteko hizkuntzaren inguruko informazio garrantzitsuenak biltzen saiatu da: testigantzak, data esanguratsuak, agiriak eta abar. Euskararen eta euskaraz hitz egiten dutenen historia ezagutzeko aukera polita, liburu atseginean jasota.

16 < aldaize 17

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako nekazaritza turismoko eta landa etxeen gida eskaintzen du web gune honek. Euskaraz dago beste sei hizkuntzekin batera. Bertan aurkitu dugu hain justu, Idiazabalgo Korta baserriko Maria Luisa Urrestaratzuk Zerainen duen Oiharte landa etxea.


zaharrak berri

MENDE BATEKO HISTORIA ARGAZKITAN IDIAZABALGO LEHENENGO AIREKO ARGAZKIAK 1954AN ATERA ZITUZTEN Klik batean denbora poltsikoan gorde dezakegu argazki bat ateratzean. Une jakin batean toki horrek duen itxura jaso daiteke. Oroimenaren laguntzaz eta sormena erabiliz, atzera egin eta denboran bidaiatzeko aukera ematen dute argazkiek. Iraganeko sentsazioak berpiztu edota sentimendu berriekin jolas egiteko beta ematen digute. XVI.mendean argazki kamararen aurrekaria izan zen kamera iluna asmatu zuten.Gatzak eta halurozko zilarretan geratzen ziren irudiak. Urteek aurrera egin ahala kamara zabaltzeko lentea ezarri zitzaion. Hurrengo mendean, ordura arte erabili ziren gela ilunak utzi eta egurrezko kaxa txiki eta eramangarriak asmatu ziren. Gatzak aztertzen jarraitu zuten eta horretan ari zirela, argiak gatzean zuen eraginaren araberako zela emaitza ohartu ziren. Argazkiaren historia ordea ez da 1816. urtera arte hasten. Garai honetan, argiak zilarrezko gatzetan emultsio kimiko bat izanaz lortu zen lehen irudia: erabilitako kamera motari Dagerretipoa deitu zitzaion, Dagerre asmatzailearen omenez. Dagerretipoa zen industria iraultzan metodorik erabiliena; familia burgesetan egoten zen eta erretratuak ateratzeko erabiltzen zituzten gehienetan. Hala ere, bazuen beste erabilpenik. Paisaien argazkiak ateratzen zituzten, margolanak baino merkeagoak baitziren. Dagerretipoa gaur egun Polaroid bezala ezagutzen dugun kameraren aitzindaria da; momentuan lortzen diren argazkiak dira. Negatiboz lortutako argazkiak berriz, kloruro zilarrez estalitako paperen bidez lortzen ziren. Gero paperera pasa behar ziren. Argazkigintzak merkataritzarako bidea 1888.urtean hartu zuen, Kodak argazki etxeak ehun argazkiko karreteak atera zituenean. Bultzada handiena, argazkien inpresioan emandako aurrerapen industrialei lotuta etorri zen. Zuri-beltzeko argazkigintzan 1935etik hona ezer gutxi aldatu dela esan dezakegu. Koloreetako lehen argazkiek argazkigintzaren iraultza ekarri zuten. Lehen teknikak XIX. mendean ezagutu baziren ere, 1907ra arte ez zen argazkigintza mota berria merkaturatu. Kolore modernokoa 1935ean ezagutarazi zen eta ordudanik hobetuz joan da. 1990ean beste argazki metodo bat azaldu zen: argazki kamera digitala. Argazki hauek duten geroz eta kalitate hobeak, eta kostu gero eta txikiagoak, argazkigintza mota puntakoenaren bultzada ekarri du. Argazkiek erabilpen ezberdina izan dute. Militarra, instituzioei dagokiena zein pertsonala edo kolektiboa. Idiazabalen lehen aldiz argazki kamera bat ikusteak ikusmina sortuko zuen segur aski. Aurreko mendearen hasieran gertatuko zen hau. XX.mendearen lehen erdian kamera ez zen gauza arrunta. Aberatsek eta argazkilariek baino ez zituzten. Herriko argazkiak bada, ospakizun berezietan ateratzen ziren. Festak zirenean, herriz herri ibiltzen ziren argazkilariak etortzen ziren. Argazkiren bat gustuko edukiz gero, beraiengana jo eta eros zitezkeen. Etxean atera nahi zirenean, argazkilariarekin eguna adostu eta etxera etortzen zen argazkiak ateratzera. Bi argazkilari mota zeudela esan daiteke: bailarakoak, ezagu-

nenak eta argazkiak atera nahi zituenak haiengana jotzen zutenak, eta ibiltariak, herriz herri ibiltzen zirenak. Urteroko sanblasetarako zita galdu ez eta herrian ospetsu egin zenik ere bazen: siete costillas bezala ezagutzen zutena esaterako. Astigarreta, Segurako Etxeberria, Alzuri senar-emazteak eta Josetxo Marin argazkilariek ospea hartu zuten Goierrin. Amerikara joan eta senitartekoei bisitan argazki kamera eskuan etorri zenik ere egon zela gogoratzen dute batzuek. Don Antonio apaizak ere bazuen argazki kamera. Gustuko omen zuen irudiak izoztea eta ospakizunen bat zenean klik eta klik aritzen omen zen kamerari probetxu atera nahian. Urteak aurrera egin ahala argazki kamera etxe batzuetara ere iritsi zen. Koloretako argazkiekin etorri zen argazki munduaren orokortzea. Argazkigintzan lan egitea pentsatu zuenik ere egon zen Idiazabalen. 80.hamarkada inguruan Estensoroko Agustin Iparragirre NAN egiteko argazkiak ateratzen hasi zen bere etxean, eta aurrerago argazkigintzan arrakasta handia lortuko zuen Fotoetxe ere sortu zen. Udalak argazkiak atera nahi zituenean, bailarako argazkilariei deitzen zien. Hala, NAN Idiazabalen egiten zenean, udaletxean ateratzen ziren horretarako beharrezko argazkiak. Idiazabalgo aireko argazkiak ere badaude. 1954an atera zituzten lehenak Amerikako Estatu Batuarrek. Francok estatuko mapa egin nahi zuen, baina Espainiak ez zuen baliabiderik horrelako lan bati ekiteko. Horregatik, lurraldeko argazkiak ateratzeko eskubidea eman zien amerikarrei. 60.hamarhada ezkero, hegaldi gehiago egin dira. Argazki hauek lurraldea aztertzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Ikusgai daude interneten www.gipuzkoa.net orrialdean. Argazkiak iraganeko altxorrak dira. Mende bateko historia biltzen duten paperezko bitxiak.

[ ESAERA ]

Ardo egosiaren partez, hobe katilu bat salda bero aldaize 17 > 17


saski-naski [ RZ ] joxemujika

[ LILI-MALLU ] anamaria ansalas

MONDEJU BELTZAK

EZTARRIKO MINA

> OSAGAIAK

Poliki-poliki giroa hozten hasiko zaigu datozen asteetan. Eta horrekin batera katarroa, gripea eta nola ez eztarriko mina agertzea ohikoa izango da. Anamarik hainbat erremedio eman dizkigu. Hona hemen bat. Besteak abenduko alean jarriko ditugu:

Tipula Porrua Ardiaren seboa Piper gorria Oreganoa Kanela Perrexila Odota Gatza

Dilista edo lenteja txikiak behar ditugu. Sartu kafea ehotzeko errotan eta txiki-txiki eginda jarri. Ondoren, bi baso ur irakiten jarri. Irakin puntura heldutakoan, bota bi koilarakada xehatutako lenteja. Eragin eta eragin papilatxoa lortu arte. Bildu papila hori zapi batean eta jarri eztarrian. Kontuz ibili: lentejak erre egiten du eta.

> PRESTAKETA Tipulak eta porruak garbito eta txikitu egiten dira. Ardiaren seboarekin egosiko ditugu, baina biak eltze ezberdinetan, tipulak denbora gehiago behar baitu egosteko. Ondoren ontzi batera atera et adena nahasten da; piperrak, oreganoa, kanela, perrexila, gatza eta odolarekin batera. Bukatzeko agosten jartzen dira, irakitera iritsi gabe, eta ordu bat pasa ondoren eginda gelditzen dira.

Enplasto hori bi orduz eduki goizean. Iluntzean berriz, egin berriro papila eta zapian jarritakoan, bota ezti pixka bat. Ondoren, jarri beste bi orduz eztarrian. Egunean bi aldiz hiru egunetan zehar jarri behar da. Gehiago behar izanez gero, egun bat txanda pasa egin eta beste hiru egunetan jarri.

[ BERTSOA ] Haudek hau parajea hemen diaguna errexa den pasatzen horrela eguna baina ikuste al dek hor beheko laguna? Lasai etzeukan eta Punteri txukuna

18 < aldaize 17

2 uso punttuka Bokadiloa poltsan Ta arma eskuan Majo saiatzen dittuk Gu hurbildutakuan Baina ez al zeudenan ba Oraindik treguan? Juxtu horregatikan Fallatuko zuan!

Aurten e(re) zorionez Etzaiu ezer jazo Oingon ez gaittun eroi Hurrengon akaso Alperrik aizate ta Egizue kaso! Gu bagoatza eta Kartutxoak jaso!

Ioritz Imaz Baztarrika


saski naski

+; D

⁄ ⁄

: ⁄S ⁄

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

1950 hamarkadaren erdialdean ateratako argazkia da. 1955an komunioa egin zuten idiazabaldarrak agertzen dira. Goiko aldean ezkerretik hasita: Pepita Gorrotxategi (katekista), Angel Imaz, Eduardo Aseginolaza, D. Antonio eta D. Hilario (apaizak), Jose Antonio Iparragirre, Jose Luis Imaz, Rosina Aranburu (katekista). Erdian: Jose Etxeberria, Jose Luis Mujika, Kontxi Urkia, Mari Cruz Lizarazu, Ana Mari Albisu, Maribel Aseginolaza, Mari Karmen Lasa, Kontxi Urteaga, Leandro Zabala, Juanito Albisu. Beheran: Pello Galarraga, Pedro Mari Mujika, Jose Maria Imaz eta Goito Lizarralde.

[ ZE ASMA ] Hamaika aldiz pasa izan gara elizako ondoko artzainen omenez eginiko estatuaren aurretik. Baina zenbaitetan irakurri dugu bertan agertzen den bertsoa? Ea falta diren hitzetatik zenbat asmatu ditzakezun!

Artzantza danez gure herriko izen onaren ______ bertan dauzkazu arkumetxoa txakurra eta ______ apatza, txurka eta malatza txintxarri eta ______ mundu guztian ezaguna dan Idiazabalgo ______

Erantzunak: sustraia, artzaia, uztaia, gaztaia aldaize 17 > 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.