Aldaize 39

Page 1

2009ko ekaina [ 39.alea ]

7

// KIROLAK

MIKEL MENDIZABAL. MENDI LASTERKETETAKO KORRIKALARIA “Eguraldiak baldintzatu du guztiz aurtengo maratoia: bai lasterketa bera, baita ikusle kopurua ere”

8

// ZE BERRI?

UDALETXE BERRIA ZABALIK ETA MARTXAN

14

// HIZKETAN

MAHAIAREN BUELTAN ANDER BARANDIARAN MUJIKA. ARTZAINA: “Gaur egun, zerbait egin nahi duenak, dirua gastatu behar du”

AZKEN HAMARKADETAN HERRI GUNEAN IREKITAKO JATETXE GUZTIEK EUREN ATEAK ITXI DITUZTE



illatiren txokoa

#39 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Enea etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez. Ale honetako laguntzaileak: Aita Iparragirre Herri Eskola, Idiazabalgo Agenda 21, Antonio Berasategi, Aitziber Agirrezabala, Garazi Dorronsoro, Gorka araiztegi, Ane Iparragirre etaBelen Berasategi. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

IPARRALDEKO IKASTOLEK DIRU PREMIA DAUKATE Herri Urratsek 27 edizio egin ditu dagoeneko. Azkena, duela aste gutxi, maiatzaren 9an ospatu zuen, “Euskara mihian, irria begian” lelopean. Iparraldeko ikastolek deialdi berezia egin zuten aurtengorako diru laguntza publikoan jaitsierak aurreikusi dituztelako. Maiatzaren 9ko festara jende ugari hurbildu zen nahiz eta eguraldiak batere ez lagundu. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta behar duten dirua ez zuten biltzea lortu. Dirudienez, orain arte Seaskak izan dituen bi diru-iturri handienetatik jaitsierak izango dituzte. Iparraldeko Euskal Erakunde Publikotik (EEP) eta Eusko Jaurlaritzatik jaso izan dute laguntzaren zatirik handiena. Frantxua Maitiak Akitaniako Kontseiluaren lehendakari-ordeak EEPrentzat eman ohi dituzten laguntzak apaldu egingo direla adierazi du. Eta horren ondorioz, EEPko presidente Max Brissonek nabarmendu du "finantziazio emendatze horren parte handiena” Seaskari bideratzeko asmoa dutela. Jaurlaritzarekin ez dago oraindik gai hau finkatuta, lantzen ari dira, baina Seaskak kasu honetan ere jaitsiera izango dela aurreikusi du. Hori guztiori kontuan hartuta, Seaskari dirua bidaltzea premiazkoa da. Seaskak lan oso garrantzitsua egiten du bertako haurrek oinarrizko ikasketak euskaraz egin ditzaten bermatzeko. Hegoaldean baino baliabide gutxiagorekin ari dira Ipar Euskal Herrian euskararen biziraupenean lanean eta Hegoaldekoon laguntza behar dute beste behin ere. Krisialdiak ekonomikoak denok kolpatu gaitu, baita euskararen normalizazioan lanean gabiltzanoi ere, bistakoa da. Politikariek diru murrizketak egiten dituztenean, ordea, erabaki politikoak egon ohi dira atzetik, beste hainbat arlotan ez baitituzte halako murrizketa nabarmenik egiten.

MAIATZAREN 9KO FESTARA JENDE UGARI HURBILDU ZEN NAHIZ ETA EGURALDIAK BATERE EZ LAGUNDU. EZ ZEN NAHIKOA IZAN ETA BEHAR DUTEN DIRUA EZ ZUTEN BILTZEA LORTU ORAIN ARTE SEASKAK IZAN DITUEN BI DIRU-ITURRI HANDIENETATIK JAITSIERAK IZANGO DITUZTE. IPARRALDEKO EUSKAL ERAKUNDE PUBLIKOTIK (EEP) ETA EUSKO JAURLARITZATIK JASO IZAN DUTE LAGUNTZAREN ZATIRIK HANDIENA KRISIALDIAK EKONOMIKOAK DENOK KOLPATU GAITU, BAITA EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN LANEAN GABILTZANOI ERE, BISTAKOA DA. POLITIKARIEK DIRU MURRIZKETAK EGITEN DITUZTENEAN, ORDEA, ERABAKI POLITIKOAK EGON OHI DIRA ATZETIK

Baina tira, hori guztiori ere, krisialdiaren ondorioa dela esan beharko dugu. SEASKARI DIRUA SARTZEKO KONTU KORRONTEEN ZENBAKIAK: KUTXA: 2101 0045970003310786 EUSKADIKO KUTXA: 3035 0059820590731197

ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 187478 ALDAIZE.ILLATI@GMAIL.COM

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 39 > 3


iritzie [ HANDIK ]

Gasteiz

aitziberagirrezabala

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

garazidorronsoro

BIZITZA UNIBERTSITARIOA

IRITSI DA UDABERRIA

Egunero herriko lagun eta familiako kideekin aste batez edota denbora gehiago egotetik edota soilik ikustetik, astero klasean eta bestelako lagunekin eguna pasatzera ohitua naiz jada. Ama eta amonaren jaki gozoak alde batetara utzi eta jende askorentzat prestatutako janaria jatera ohitu naiz azkenean, nahiz eta gero aste bukaeran etxera joandakoan gustura eta pozik jaten dudan etxeko jana.

Eta iritsi dela ematen du bost zentzumenekin antzematen den urtaroa; egia esan, ez naiz ausartzen gehien gustatzen zaigun urtaroa dela esaten, batez ere bakoitzak bere xarma daukalako, baina bai esango nuke udaberriak zerbait berezia eskaintzen digula, agian, denboraldi ilun eta hotz baten ondoren benetan desio eta behar dugunarekin datorkigulako, egun luzeak, eguraldi ona‌

Jakina dugu unibertsitario baten bizia nolakoa den gutxi gora-behera. Haur Hezkuntzako ikasketak burutu nahita, Gasteizen nabil ikasten, Arabako hiriburuan. Karrera hau 3 urtekoa da, baina datorren urtetik aurrera 4 urtekoa izatera pasatuko da, denok dakigun bezala Bolonia prozesua martxan jartzen baita. Aipatzekoa da hemengo eguraldia, hotz handia egiten baitu neguan, elurra noiznahi egiten du. Arrazoi hau dela medio, behin baino gehiagotan geratu behar izan dut Idiazabala joan ezinik, errepideak itxirik zeudelako, edota trenik ez zegoelako funtzionamenduan. Klaseei dagokienez, nahiko erraz ohitu naizela esan daiteke “bizitza unibertsitarioa� delako horretara. Lehenagoko urteekin alderatuz gero, esan dezaket bai irakasle eta baita gelakideen aldetik ere gauzak ezberdinak direla. Lehen gela batean gehienez 20 pertsona egoten ginen, herri berekoak edota ondokoak, baina orain aldiz klasean berez 100 pertsonatik gora gara, nahiz eta klasera 50 edo azaldu gutxi gora-behera. Jende berriarekin harremanetan jarri beharrak egia esan ez dit gehiegi arduratzen, ondo moldatzen naiz horrelakoetara. Irakasleei dagokienez, esan beharra dago unibertsitatean ez dela beraien behar printzipala edota helburu nagusia ikasleekiko gertutasuna aurkitzea. Lehen irakasleekin harreman gehiago izaten genuen, orain ordea gutxi dira gertutasun edo harreman hori aurkitu eta mantendu nahi dutenak. Idiazabalgo gazte asko Lazkaoko jaietan zebiltzan bitartean, eta apirilaren 28an San Prudentzio eguna izanik (Arabako patroia) Armentiara joateko aukera izan nuen lagunekin. Egia esan, eguraldi paregabea egiten zuen, gehiegizko beroa beharbada. Goizean goiz esnatu eta ordu erdi bateko bidea oinez eginik iritsi ginen. Bertan hainbat postu zeuden, erroskilak, izozkiak, taloak eta sagardoa erostekoa, baita ogitartekoak edo bazkaria erosteko hainbat txoko ere. Armentiako basilika inguratzen duen belardian eseri eta bazkaltzeko taloak jan genituen, ohiturari jarraituz. Esan daiteke jendea bertara eguzkia hartzera joaten dela gehienbat, eta bertako giroa ikustera. 7ak aldera berbena hasi zen eta gau aldera arte bertan igaro genuen eguna. Gasteiz ospetsua egiten duten beste festa batzuk ditugu baita ere Andra Mari Zuriaren jaiak, Zeledon bisitan etortzen zaigularik. Festa hauek abuztuaren 4tik 9ra arte irauten dute, beraz badakizue, baduzue beste aitzakia txiki bat Gasteizera bisita bat egitera etortzeko.

Koloreak ere udaberrian sortzen direla dirudi, Oregi aldera begiratu besterik ez dago berde kolorearen indarra antzemateko eta gora begira hasi gabe ere, lore desberdinez estalitako inguruko larre, harizti edo pagadietara begiratuta ere bistakoa da udaberria bertan dugula. Halere, aurtengoan, apirilaren bukaeran gehienok neguko arropak gordetzen eta eguzkitan goxatzen hasita geunden arren, maiatz hasiera honi gogor heldu diola neguak ematen du. Kukua ere dagoeneko hemen zebilen, esaera zaharraren arabera Andra Mari martxoko egunean ageri ez bada, bederatzi idi pareri gurdia lotu eta bere bila joan behar omen da Erromako zubira. Aurten ere ezta beharrik izan ordea, bere garaian hemen zebilen. Baina egia esan, hura ere giro honekin lumak ondo apaldurik ibiliko da, apiril bukaeran zuen kanturako indarra ere joan zaiola dirudi behintzat. Gero krisia egongo ezta ba, gizajoak nahiko lan ibiliko du bere buruarekin besteei fabore egiten hasteko. Baina berriz laster da indarrean San Juanak inguru arte, eta oraindik entzun ez duzuenok badakizue, diru pixka batekin ibili, txanpon gorriren bat sikiera ez da eta asko kostatzen. Ni urtea joan urtea etorri, beti dirurik gabe harrapatzen nau eta geroz eta konbentzituago nago kukuaren inguruko sinesmen zahar honek baduela indarra bate gabe harrapatzen duenean behintzat. Halere, kukua dirurik gabe entzun duzuenok ez etsi, udaberriak askorako ematen du, eta ziza tokiren bat bilatuta baldin bazaudete, ez zaudete gaizki zuek ere. Hori bai, argi ibili gero urteroko sorpresekin, biltzera joandakoan espabilaturen bat beti izaten da gu baino lehenago pasatuta, eta noski, udazkenean orbelekin tapatuta koxkortzen utzita geneuzkan onddoak eraman ziguteneko inuzente aurpegi berdina errepikatzen da urtaro honetan ere. Udaberria, ziza, paisaia eta kukuarentzat aproposa izateaz gain, baratzei bizia emateko, paseatzeko, kirola egiteko, Txomenane sarreran tertulian egoteko edo besterik gabe umeen aitzakian plazan ibiltzeko ere paregabera dela esango nuke; denok ateratzen diogu etekina urtaro honi, eta azken finean, horrek egiten du hain berezia. Horregatik, aurtengoan ere, ea udaberriaz gozatzeko aukera ematen digun oraindik hemen dabilen neguak eta ikusiko gara, Txomenane sarreran, plazan, paseoan, mendian, edota, zeinek daki, agian ziza tokiren batean.

[ BERTSOA ]: EGILEA: Gorka Araiztegi DOINUA: bizkaiko aberatsak

4 < aldaize 39

Gastuen murrizketa Zaigu iritsiko Aurrez gutxi zuenak ez du edukiko inork nahiz ez ditugun neurriak begiko herriak ez du horren erraz etsiko beraien jornalikan ez baita jaitsiko

Ikusiaz herri hau Noraino daraman Etorkizunerako Beti Milaka plan Baina egunekoa Ezin du eraman Murrizketak eginaz Orain hemen ta han Txiroei kendu eta Aberatsei eman


kolaborazioak [herri eskola]

IPUIN HEGALARIAK APIRILAREN 23AN LIBURUAREN EGUNA ZELAKO ESKOLAN HEGAZKINAK EGIN GENITUEN IPUINEKIN. Zertarako eta nola? Lehenengo, gelan irakasleak koloretako paperak eman zigun, urdinak, berdeak, arrosak, horiak..., orri bakoitza ipuin zati batekin. Irakurri genituen eta ze ipuinetakoak ote ziren pentsatzen aritu ginen. Gero paper bakoitzarekin abioiak egin genituen ondoren gela guztietako hegazkinak kiroldegian botatzeko. Patioan bota behar genituen baina euria ari zuelako kiroldegian egin genuen.

ASANBLADA

Bakoitzak bere gelako koloreko hegazkinak hartu zituzten. Adibidez 2. mailakoen kolorea, gurea, horia zen. Oso ondo pasa genuen kiroldegian. Gelara etorri eta ipuin zatiak irakurriz, horri guztiak ordenatu ondoren ipuin bat osatu genuen: “Harearen Kolorea” da gure gelako ipuinaren izenburua. Orain gelan nahi dugunean irakurri dezakegu, oso polita da eta oso pozik gaude eskolan dugulako.

MERKATU TXIKIA Maiatzaren 13an Aita Iparragirre eskolan trukerako azoka txikia antolatu zen. Aurreko egunetan trukerako jostailuak eskolara eraman eta erakusketa bat antolatu zen; horrela besteek ekarritako gauzak ikusteko aukera izan genuen. Ostegun arratsaldean, kiroldegian maila bakoitzeko mahai bat zegoen eta bertan trukerako jostailuak. Orduan tratuan hasi ginen. Batzuk hasieran gaizki sentitu ziren gustuko tratua ezin zutelako egin, beste batzuk aldiz, berehala egin zuten gustuko tratua, haserrealdiren bat edo beste ere egon zen, atzera bere etxera ekarritako jostailuarekin bueltatu zena... Emozioak pil-pilean zeuden: poza, inbidia, antsietatea, tristura... begietara begiratu besterik ez zegoen. Azkenik gehiengo bat pozik joan ginen etxera.

Apirilean maila ezberdinetako umeak elkartu ginen taldeetan, hainbat leku eta ekintzen arauak lantzeko: komunak, pasiloak, patioa, jangela, txangoak, igeriketa ikastaroa, oinezkoen trena… Ondoren, ume guztiak elkartu ginen kiroldegian landutako arauak azaldu eta adosteko.

“READ ON”, JARRAITU IRAKURTZEN Apirilean, oporretatik bueltan, bigarren eta bosgarren mailakoak elkarrekin irakurtzen hasi ginen. Hasieran andereñoak esplikatu zigunean, ez genuen oso ondo ulertzen nola izango zen, baina orain denok badakigu zer den. Bosgarren mailakoak gelara etorri zirenean, lotsatu egin ginen eta urduritasuna sentitu genuen, oso handiak zirelako, baina pixkanaka lasaitzen joan gara eta orain oso gustura gaude eta ederki pasatzen dugu, konturatu garelako ez dela hain zaila handiekin irakurtzea.

Astearte arratsaldetan biltzen gara eta ordu-erdi bat aritzen gara bikoteka jarrita (handi bat eta txiki bat) . Batzuk gure gelan egoten gara eta besteak bosgarren mailakoen gelan. Handiek hobeto irakurtzen laguntzen digute, guk gaizki esaten duguna, haiek zuzendu eta ondo errepikatzen digute, horrela guk ikasteko. Gainera irakurritako liburuak gure mailakoak dira, imajinatu 5. mailako liburua irakurri bagenu, a ze desastrea, ez genuen ezer ulertuko; irakurri ondoren elkarrekin komentatzen ditugu. Noiz asteartea iritsiko zain egoten gara, oso ondo pasatzen dugulako eta asko ikasten ari garelako.

aldaize 39 > 5


agenda 21eko txokoa

HAURRESKOLAN ENERGIA GEOTERMIKOA EZARRIKO DA koa (150 ยบC-400ยบC) lurrazaleko eremu aktiboetan gertatzen da, ehunka gradu zentigradotan dauden harkaitzez baliatuta. Harkaitz horiek berotzen dituzten akuiferoak aprobetxatzen dira energia elektrikoa ekoizteko. Horrekin batera, zenbaitetan, akuifero horiek etxeko ur beroz hornitzeko, negutegiak berotzeko edo bainuetxeetan, ur termal gisa, ustiatzen dira. Tenperatura baxuko instalazio geotermikoetan (100ยบC >), aldiz, sakonera gutxiko eremuetan airearen eta lurraren artean dagoen tenperaturaren alde txikiaz baliatuta aprobetxatzen da. Izan ere, metro gutxiko sakoneran lurraren tenperatura egonkorra da. Horren ondorioz, neguan bero sentsazioa eta udan, ordea, fresko sentsazioa izaten da. Tenperatura altuko energia geotermikoan ez bezala, tenperatura baxuko energia geotermikoa aprobetxatzeko ahalbidea edo potentziala leku guztietan dago, eta, beraz, ia nonahi erabiltzeko aukera dugu. Azken mota honetako energia geotermikoa da hain zuzen ere Idiazabalgo Haurreskola berrian jarri dena. Azken batean, lurrazala zulatuz eta bertatik ur beroa ateraraziz lortzen da eraikina berotzea. Lurpeko tenperatura oso konstantea da urte osoan zehar, giro-tenperatura baino hotzagoa udan eta beroagoa neguan. Gutxi gora behera 10-20 metrotako sakoneran 10-15ยบCtako tenperatura izaten da. Hortik behera joanez, 100m-ko 3ยบCan igotzen da batez beste lurreko tenperatura.

Idiazabalgo Haurreskola berrian energia geotermikoa erabiliko da berokuntza sistemarako. Baina zer da energia geotermikoa? Definizioz, lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia da. Izan ere, lurrak bere barnean bero-erreserba ikaragarria du: lurrazalaren lehen 10 kilometrotan metatutako potentzial geotermikoa munduko ikatz-erreserbena baino 2.000 aldiz handiagoa da. Beste hainbat energia-iturri bezala, energia geotermikoa ere aspaldidanik ustiatu izan da. Duela 3.500 urte etruskoek ur termalak erabil-

6 < aldaize 39

tzen zituzten azaleko gaixotasunak tratatzeko, erlaxaziorako, eraikinak berotzeko eta landarehazkuntzarako. Baina ustiakuntza termalak alde batera utziz, XIX. mendean hasi zen geotermia industrialki ustiatzen, Italiako Lardarello-n, elektrizitatea ekoizteko. Nola ustiatzen da energia geotermikoa? Hiru energia geotermiko mota bereziten dira: altua, ertaina eta baxua. Tenperatura ertain eta altuko energia geotermi-

Lurpeko hodien sistema baten bidez sartzen da airea edo izotzaren kontrako likidoa, gero eraikinera bideratzen dena. Era horretan lortzen den beroari esker, tenperatura erosoa edo atsegina izaten da eraikin osoan. Udan sistema alderantzikatu ahal da; izan ere, eraikinen hozketatik sortzen den beroa lurrean injektatu daiteke hozteko. Ur geotermikoak beste erabilera batzuk ere baditu; esaterako, Islandian, errepideen azpitik eraman edo bideratzen dute, errepideak izoztu ez daitezen neguan. Energia eskuratzeko sistema honen muga edo oztopo handietako bat daukan prezioa da: egun, oraindik garestia da zundaketak egin, hodiak sartu eta sistema hau martxan jartzea.


kirolak MIKEL MENDIZABAL. MENDI LASTERKETETAKO KORRIKALARIA

“EGURALDIAK BALDINTZATU DU GUZTIZ AURTENGO MARATOIA: BAI LASTERKETA BERA, BAITA IKUSLE KOPURUA ERE� Hala ere, Idiazabalgo denak oso gustura gaude egindako denborekin, baldintzak zeintzuk ziren ikusita. Laugarren aldiz parte hartu duzu aurten. Alde nabarmenik bazegoen aurreko lasterketekiko? Eguraldiak baldintzatu du, bai gure karrera baita ikustera etorri den jendea ere. Jende gutxiago zegoen aurten. Pena izan da, lasterketa honen ezaugarri politena animatzera datorren jendea baita eta hori falta izan da gaur. Eta hala ere ezin gara kexatu. Egiten zuen hotzarekin egon diren horiek ere izan dute meritua guri animatzera joanda. Zer da gehien gustatzen zaizuna eta zer da gutxien gustatzen zaizuna maratoian?

Zegama-Aizkorri maratoia bukatu eta ordu batzuetara elkartu gara Mikelekin. Beste 8 izaldarrekin batera parte hartu du mendiko lasterketa ospetsu honetan. Aurtengoa, gainera, berezia izan da. Alde batetik, eguraldia benetan makurra izan delako. Bestetik, talde bezala lehen aldiz parte hartu dutelako.

Zer moduz joan da lasterketa? Ondo, gustura nago egindakoarekin. Baina gaurko lasterketa eguraldiak erabat baldintzatu du. Zorua oso gaizki zegoen, elurra tarte batzutan eta lokatza bide guztian zehar. Korrika egiteko arriskutsu zegoen, batez ere Arbelarreko jaitsiera. Gainera, lasterketa guztian hotza pasa dugu.

Mendia eta korrika gustatzen zaigu eta bi zaletasun horiek eramaten gaituzte horrelako lasterketak egitera. Horrez gain, karrera horrek daukan giroa da onena. Bazter guztietan dago jendea, dortsaleko izenetik animatzen zaituzte eta horrek indarra ematen dizu. Aurten oraindik eta politagoa izan da, taldea osatuta giro oso ona baikenuen gure artean ere. Gutxien zer gustatzen zaidan? Eskatzen duen sakrifizioa. Denbora asko eskatzen dute entrenamenduek eta gauza batzuk uztea eskatzen du. Eta familiak gugatik zenbat sufritzen duen ikustea ere gogorra izaten da. Maratoiaren data iristean ere kanpotik jasaten dugun presioa. Izan ere, ezagun denek galdetzen dizute ia aurten ze denbora egin behar duzun. Elurra, haizea, lokatza, hotza, eta 40 kilometro aurretik. Zerk laguntzen dizu jarraitzen eta karrera bertan behera ez uzten?

Galdera ona... Baina horrenbeste denbora pasa eta gero hori prestatzen, badakizu zertara zoazen. Bagenekien eguraldi oso okerra izango zela eta asko hitz egin dugu horri buruz astean zehar. Argi genuen zer topatuko genuen lasterketan. Gaur ez gindoazen denbora on baten bila, baina egindako esfortzua eta gero, behintzat amaitu nahi genuen. Gainera Zegamako helmuga oso polita izaten da. Eta gaur hiru izaldar elkarrekin iritsita, are gehiago. Jon Urteaga eta Josu Telleriarekin batera sartu naiz. Aurten Mendi Lasterketako taldea osatu duzue. Zein helbururekin? Mendi lasterketetan ibiltzen ginen jende taldetxoa zegoen herrian. Baina bakoitza bere kasa ibiltzen zen bai entrenatzen, baita lasterketetan ere. Horregatik pentsatu genuen ideia ona zela elkartzea: genbiltzanok batera egiteko korrika eta jende gehiago kirol honetara hurbiltzeko. Eta lehen urtean helburu guztiak goitik gainditu dituzue. Bai, erabateko arrakasta lortu dugu. Lehen lasterketa egin genuen talde bezala eta Euskadiko Txapeldun izan ginen Arratzun (Bizkaia). Lakek irabaziko genuela esaten zuen, baina guk ez genion kasu gehiegi egiten... Eta azkenean beteranoari arrazoia eman behar izan genion! Zeintzuk dira taldearen hurrengo erronkak? Aurten oraindik badugu zer egina. Euskadiko kopa izango da laster, baina hau txapelketa indibiduala da. Eta hemendik aurrera lasterketa asko daude. Bakoitzak bere egutegia egingo du, baina saiatuko gara taldean joaten. Eta noski, hurrengo urtean ere saiatuko gara berriro Euskadiko txapeldun izaten. Noiz arte jarraitzeko asmoa? Momentuz ez dut bukaera ikusten. Disfrutatzen nabil eta lesiorik tarteko ez badago behintzat, jarraitzekotan nago. Badakizu, amak egiteko esango baligu ziur nago ez genukeela parte hartuko maratoian, baina horrela ez denez... Oso gustura gabiltza!

aldaize 39 > 7


ze berri ?

UDALETXE BERRIA ZABALIK ETA MARTXAN

EUSKARAREN EGUNEKO KARTELA

AMPOK EUSKARAREN EGUNA ANTOLATU DU EKAINAREN 11RAKO Aurten ere, laugarrenez, antolatu du euskararen aldeko festa. Ekainaren 11 arratsaldean izango da, 17:30etan hasita. Hainbat langileren arteko apustuarekin emango diote festari hasiera. Ondoren, Ampoko langileak herri kiroletan arituko dira herriko herri kirol taldearen aurka. Afari-merienda eta sari banaketak egingo dituzte eta antzerkia ere egongo da, “Euskarazetamol� izenekoa. Bukatzeko, triki-poteoa egingo da herriko tabernetan.

HAURRESKOLAKO LANAK AMAITZEN ARI DIRA Datorren ikasturtean Haurreskolaren eraikin berria izango dugu herrian. Haurreskolak Partzuergoak jarriko ditu langileak eta ekipamendua. Eraikina berriz, Udalarena izango da. Bost gela izango ditu haurrentzat eta beste bat gehiago balio anitzetarako prestatuta. Udalak egin dituen kalkuluen arabera, datozen urteetan guraso gazte ugari izango dira herrian eta hori aurreikusita, eraikina prestatuta dago leku gehiago atera ahal izateko behar izanez gero. Dena den, oraingo eraikinarekin nahikoa izango dela pentsatzen da.

8 < aldaize 39

UDALETXEA KANPOTIK ETA BARRUTIK, INAUGURATU ZUTEN EGUNEAN

Maiatzaren 15ean egin zen inaugurazio ekitaldia, maiatzaren hasieratik dagoeneko irekita bazegoen ere. Zahar-berritutako eraikinak berrikuntza ugari ekarri ditu, batez ere barru aldean. Sotoa atera diote eraikinari, lurrazpian, eta biltegia izango da. Sotoaz gain, beste hiru pisu ditu guztira: eraikineko sarreran bi areto daude; liburutegia izango dena eta areto nagusia, balio-anitzekoa, hitzaldiak eta tankerakoak egin ahal izateko. Lehen pisuan Udaletxeko bulegoak daude: idazkariena, alkatearena, gizarte laguntzailearena eta batzargela. Bigarren pisuan, berriz, herriko artxibategia dago. Liburutegia oraindik jarri gabe dago. Herrian talde bat egon da Udalaren gidaritzapean liburutegiaren inguruan hausnarketa egiteko: nola antolatu, zein baliabide jarri,

funtzionamendua, dinamizazioa eta abar lantzeko. KZ Guneak ere liburutegian bertan izango du bere tokia. Barruko instalazioetan teknologia berriak ezarri dituzte. Ateak zabaltzeko txartel bereziak behar dira esate baterako. Udaletxearen barne egituraketa eta materiala bereziki zaindu da (batez ere kristaleria) kanpotik ahalik eta argi gehien sartu ahal izateko. Horren adierazgarri dira ateak kristalezkoak izatearena eta teilatutik sartunea kristalarekin egin izana ere. Batek baino gehiagok galdetu du futbito aldera dauden lehioetan babesik jarri ez izanarena. Oso ezagunak eta adierazgarriak ziren Kultur Etxea zenean lehioetan zeuden barroteak eta horregatik, antza denez, zer-esana eman du. Lehioak oso sendoak direla adierazi du Udalak.

IGERILEKUA AURTENGO DENBORALDIRAKO PREST EGONGO DA Urak ihes egiten zuela-eta, eta zahartuta zegoenez, berritzea erabaki du Udalak. Espainiako Gobernutik diru laguntza jaso da horretarako. Erregadio automatikoa izango du igerilekuko belardiak. Horretaz gain, eguzki-plakak jarriko dira igerilekuko eraikinaren teilatuan eguzkiaren energia hartzeko. Energia hori igerilekuko uraren tenperaturari epel eusten laguntzeko erabiliko da.

IGERILEKUKO LANAK

Energiaren Euskal Erakundeak herriko argiteriaren energi kontsumoaren inguruko azterketa egingo du, eraginkortasuna handitu eta kontsumoa ahalik eta gehien jaisteko zein neurri hartu erabaki ahal izateko.


ze berri ?

IDIAZABALGO AUTODETERMINAZIO ESKUBIDAREN ALDEKO HERRI EKIMENA GOIERRI MAILAKOA BIHURTU DA

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

GOIERRIKO HAINBAT AURPEGI EZAGUNEK IGARTZAKO MANIFESTUA SINATU DUTE lana egiteko. Horretaz gain, gutxienez beste sei herritan lan taldeak sortu dira Ekimena zabaltzeko lanean jarduteko. Autodeterminazio eskubidearen inguruko manifestua adostu da eta atxikimenduak lortzeko lanetan jarraituko dute. Hauek dira manifestuko lau zutabe nagusiak: “Euskal Herria nazio naturala da”, “Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du”, “Euskal herritarrok dugu autodeterminatzeko eskubidea” eta “Eskubide demokratiko unibertsala denez, Euskal Herrian eta nazioartean eskubide horren eskaera egingo IGARTZAKO MANIFESTUKO AURKEZPENEAN JASO ZITUEN dugu”. Oraingoz sinatu duteEKIMENAK LEHEN SINADURAK nen artean eskualdeko aurpegi ezagunak daude: MarIdiazabalen sortu zen duela 2 urte Ekimena. kel Olano, Patxi Aierbe, Xabier Mendiguren, Harrezkero, hainbat pauso eman ditu eta Dionisio Amundarain, Marije Intxausti eta maiatzaren 22koa izan da ale hau itxi arteko Karmele Aierbe. Idiazabaldarrak ere badira azkena. Ekimena herritik Goierri osora hedatu tartean: Asier Imaz eta Asier Oyarbide. Ekaida. Talde eragile bat sortu da eta bertan hain- naren 5ean izango da Goierriko Ekimenaren bat goierritarrek parte hartzen dute, motor- aurkezpen ofiziala Larraitzen, eguerdian.

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGIN DEZAKEGU! Ogasunak emandako datuen arabera, iaz Idiazabalen 1.319 errenta aitorpen egin ziren. Horietatik 173 jaso omen ziren euskaraz. Ea aurtengoan kopurua handitze lortzen dugun guztion artean. Errenta aitorpena aurkezteko lau modu daude: programaren bitartez, autolikidazioa, errenta mekanizatua eta paperezko eredua erabilita. Edozein kasu aukeratuta ere, lauetan dago euskaraz egiteko aukera. Ordenadorezko programaren bitartez eginez gero, berak galdetzen dizu ea zein hizkuntzatan nahi duzun izatea Administrazioarekiko harremana.

Internet bidez eginda ere, hona hemen hizkuntza aukeratzeko txokoa:

IDIAZABALGO MENDI LASTERKETAKO TALDEA EUSKADIKO TXAPELDUN Arratzun izan zen mendi lasterketa maiatzaren 2an. Idiazabalen sortu berri den taldeko kideek parte hartu eta lehen garaipena lortu dute. 30 kilometro egin zituzten mendian lasterka eta taldekide guztien ahaleginari esker, taldeka puntu gehien lortu zituzten, eta ondorioz, lehen saria lortu. Aldaizeren ale honetan, kiroletako atalean, Mikel Mendizabal korrikalaria elkarrizketatu dugu eta berak dioen moduan, pozik egotekoa da, taldea sortu berri eta dagoeneko Euskadiko Txapeldun bihurtu izana.

Papereko bertsioan eginez gero, inprimakian bertan duzu aukera euskaraz egin nahi duzula adierazteko.

MENDI LASTERKETAKO TALDEA ARRATZUN

aldaize 39 > 9


ertzea [izal ezautuz] anttonioberasategi

BUZTAROLATZA Dokumentuei begiratzen badiegu, hasiera-hasierakoetatik dator jasoa gaur aztergai dugun baserri honen izena Urtsuarango etxeen multzoan. XVI. mende bukaeratik gure garaira artekoetan, hutsik egin gabe agertuko da. Ez, ordea, beti modu berean idatzita; ahozkoan ere, gaurko egunean, modu batean baino gehiagotan esanda entzungo duzu. Beraz, makina bat buruhauste bai, beraren forma zuzena erabaki eta zehazteko. BASERRIAN ETA HAREN INGURUEK GARAI BATEAN ZUTEN ITXURA

ETXEAK EGUN DUEN ITXURA

Horrelakoetan egin behar den azterlanean arituko gara gaur. Hona jasotako formen oinarrizko sorta: • Huztarrolaça (1565) • Buztarrolaça (1584, 1610, 1611, 1631) • Ustarrolaça (1616) • Buztarolaça/Buztarolaza (1623, 1655) • Bustarolaza (1656, 1811) • Ustarolaza (1748, 1811, 1845) • Buztalaza (1887) • Ostaolaza (1950) • Ahoz jasoak: Buztaolatza, Buztolatza, Bustaolatza, Bustaaltza, Ostaolatza... Gauzak horrela, bada askatu beharreko hainbat korapilo. Hona, labaintzeko beldur handiz bada ere, nire ahalegintxoa: ● Hasierako “b-/ø-“ txandakatzea. Izan liteke gaurko eguneko “buzta-

10 < aldaize 39

rri/uztarri” bikotearen parekoa (Koldo Mitxelenaren ustez, baliteke lehen forma izatea zaharrena). ● “-zt-/-st-“ multzoen txandakatzea. Mitxelenak dio lehena dela jatorrizkoa (“Buztindegi/Bustindegi” bikotea litzateke horren adibide Idiazabalen). ● “-rr- > -r- > -ø-“ bilakaera. Bistakoa baita lehen forma dela zaharrena. Mitxelenak aipatzen duen “arrats > *arats” bilakaeraren parekoa izan liteke; guk esaten dugun “aatsalde”, alegia, bokal artean geratu ohi den “-r-“a eroriz (“lekutara > lekutaa”). Gauzak horrela, ikusiz gure garaira heldu diren formak zein diren eta horietako bakoitzak zaharrekiko duen kidetasuna, hor duzu nire proposamena, izenburuan emana. Beharbada, izenaren osagarrien esanahia garbixeago izango bagenu, erabakia errazagoa izango litzateke, baina horretan sartzea beste abentura bat da (are handiagoa). Bigarren osagarria garbi samar dago (*olatza: txabola), baina aurrenekoa? “uztarri/buztarri”? Ur handiak, beldurgarriak ere; kontu are handiagoz ibiltzekoak, gutxienez.


MAHAIAREN BUELTAN Azken hamarkadetan herri gunean irekitako jatetxe guztiek euren ateak itxi dituzte


gogoratuko dute herritar askok Benta Txiki. Bi errepideren artean, bakarrik geratu den etxea da orain, garai bateko oroitzapenen ahanzturan. Etxeko giroa nagusitzen zen Albitxuko janlekuan ere, Jose Luis Iraolaren gidaritzapean, etxekoen ohiko poztasun eta alaitasunarekin. Txorixo muturra, arrautza frijituak eta haragiak osatzen zuten orduko otorduetako menu ohikoena etxetik kanpo egindako janaldiek. Laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran itxi zituen ateak Albitxuko tabernak, eta Benta Txikik ere hamar urte egin ditu itxita. Garai hartatik gaur egunera, ordea, gustuak baino muturrak ere aldatu egin dira.

Egun bakarrik geratu da Benta Txiki, garai bateko taberna jendetsuaren aldean

Azken hamarkadetan herrian ateak ireki eta itxi dituzten jatetxe guztiek aldi berean irekita jarraituko balute, proportzioan eskualdeko eskaintzarik zabalena zukeen herria izango litzateke Idiazabal. Azken berrogeita hamar urtetan zortzi jatetxek ireki dituzte ateak, eta, aldi berean, baita gehienek itxi ere. Egun, ez da jatetxerik herri gunean.

Orain hilabete gutxi itxi zituen bere jangelako ateak herri gunean irekita mantentzen zen azken jatetxeak: Mujika jatetxeak. Herri gunean kokatutako jatetxe bakarra zen, eta jangelaren ateak ixtearekin batera, garai batean borborka ziren jatetxeetako bakar bat ere ez da geratu irekita.

12 < aldaize 39

Estanko zaharrak ere, bere barra altuaren atzetik, makina bat afari zerbitzatu zituen bere garaian, Patxi Izagirre eta Teresa San Sebastianen eskutik. Urtetan zehar herriko tabako denda bakarra izandakoak lokaleko baldosa koloretsu eta deigarriak izan zituen ezaugarri. Izagirrek eta San Sebastianek erretiratu artean jarraitu zuten barraren atzealdean, Kale Nagusiko 34.ean.

Benta Txikiko giroa, Joan Ferrerosek "Goierriko Antzinako Bideak" liburuan islatu zuen moduan

Idiazabalen “garai batean tabernak, buruan adina ile!�, entzun dakieke, horren oroitzapena duten herritar askori. Pixkanaka, ordea, herriko jatetxe guztiek itxi dituzte ateak azken hamarkadan. Orain arte irekita izan diren jatetxeek aurretik herrian tradizioa ireki zutenei testigua hartu zieten, baina oraingoan, ez da halakorik gertatu. Bidean galdu da ikurra. Albitxuko eta Benta Txikiko tabernak dira, atzera begira jarrita, herritarrek gehien gogoratzen dituzten jatetxeak. Mokau bat jateko toki aproposa ziren, baita ingurukoekin kontu batzuk egin eta tarte alai bat pasatzeko lekua ere. Taberna eta jatetxeen helburuak ez baitira aldatu denboraren joan etorriarekin. Bazkaritarako edo afaritarako modua, seguruenik, aldatu egin da ordea. Trikitixaren giropean, sabaitik makina bat lan tresna zintzilik zirela

San Sebastiandarren gidaritzapean, Jilimonen ere urte askoan egin zuen tabernak irekita, oraindik herritar gehienek gogoratzen duten gasolindegi txikiarekin batera. Segurara doan bidegurutzean, autoarentzako gasolina eskuratzera joaten ziren gehienek (herritarrak izan edo ez) egiten zuten geldialdia bertan, tabernako jatetxean. Egun Alejandro Izagirreren gidaritzapean eta ama Agustina Izagirreren laguntzarekin hotel zerbitzua eskaintzen badu ere, Akelino Izagirre Zepai bertsolariak eta Agustinak berak ireki zuten garai batean arrakasta handia izan zuen Zepai jatetxea. Gaztelu jatetxeak egun Mujika taberna ezagutzen dugun etxean ireki zituen lehendabizikoz ateak, 1970. urtean. Herritarren eta kanpotarren joan etorri handia izaten zuten bertan, N-I errepideak ere herri gunea zeharkatzen baitzuen artean. Hemezortzi urte beranduago, 1988an, autobiako lanak ikusita, Etxegarate azpira jo zuten, herritik atera eta mendatea igotzen hasterako eskuin aldera geratzen den etxera. Bertan eman zituzten Karmeli eta Juani


Egungo Mujika jatetxean Gaztelu jatetxea kokatzen zenean, orotariko ekitaldiak egiten ziren bertako jangelan: ezkontzak, jaunartzeak, omenaldiak...

tsago izaten. Jendez gainezka izaten dira tabernako mahaiak asteburu gehienetan. Berekin batera, herri gunean jatekoa eskaintzen duen bakarrenetarikoa da Pilar Eneko Lidia ere. Horrek, ordea, ez du esan nahi jan lekurik ez dagoenik. Herriko jatetxe bakarra, herri gunetik kanpo geratzen da orain. Goardiko Goardi jatetxea iazko udazkenean ireki zuten, eta herritarrak bakarrik ez, goierritar ugari ere izaten dira bertan. Herri gunean jatetxerik ez izatearen desberdintasuna gutxi bada ere nabaritu da.

Mujika jatetxeko taberna, egun herri gunean jateko toki bakarrenetariko bat, Pilar Enearekin batera

Imaz ahizpek urte andana, idiazabaldarrei, goierritarrei eta batez ere Etxegarateko mendatea pasatzen zuten kanpotarrei euren zerbitzua eskainiz. Aurretik, baina, euren amak Etxegaraten ireki zuen taberna, eta bertan ikasi zuten ofizioa biek, herri gunera etortzerako. Etxegaraten Sabina Goiburu eta Sotera Artagainek irekitako bi lehen jatetxeen aztarnak jarraitzen dituzte oraindik ere Imaztarrek, Alai jatetxean. Etxegarate gainean, astebururo (ia egunero ez esateagatik) jasotzen dituzte Marokora, Portugalera, Frantziara edota urrutiagora doazen jendez betetako autobusak. Baita, ibilbidea autoz egiten duten bidaiari edo turistak ere. Eta, zer esanik ez, goiza mendian eman eta bertan elkartzen diren ehiztariak ere. Ingurukoentzat bakarrik ez, kanpokoentzat ere topaleku bihurtu da Alai jatetxea. Etxegarate gainak, ordea, hiru jatetxe ezagutu ditu: Ongi Etorri, Buenos Aires eta egungo Alai. Lehendabiziko bien itxiera ezagutu dute herritarrek hamarkada honetan Etxegarate gainean: inguruan hiru jatetxe izatetik bakarra izatera pasa da urte gutxiren buruan. Ateak guztiz itxi ez, baina herrian jatetxeko ateak itxi dituen azken taberna

da Mujika taberna. Bere taberna ireki zuenetik ia mende laurdena bete denean (hogeita bi urte, hain zuzen ere), otorduak eskaintzen jarraitzen dute bertan Mari Karmen Mujika eta Xanti Alberdik, baina, ez jangelan, orain arte egiten zuen moduan. Tabernan bakarrik. Horregatik, baina, ez du etxea hu-

Asteburuan, ordea, koadrilan, bikotearekin edota bakarrik etxetik kanpo baina herrian, etxetik gertu afaltzeko ohitura zutenek, arazo batekin topo egin dute orain: autoa hartu behar dute, gehienetan, norabait afaltzera joan ahal izateko, horrek dakartzan ondorio guztiekin; afal garaian egiten den alkoholaren kontsumoarekin lotutakoak, gehienak. Herrira itzultzeko autoa gidatu behar izatea traba bihurtu da askorentzat. Tabernako lana, eta jatetxe batekoa zer esanik ez, gogorra da, eta helduak erretiratzen doazen heinean, geroz eta gazte gutxiago dira lanbide horri heldu nahi diotenak.

Garai batean buruan adina ile, orain eskuan adina hatz Azken mende honetan herrian irekita egon diren taberna eta jatetxeak izendatzen jarrita, asko bidean ahaztu daitezke. Ireki herritar askok ireki baitzituzten tabernak azken laurogei urtetan. Herriaren amaieran hasita, hiru taberna izan dira Jilimonen. Eta, ezin ahaztu, San Inazio jaietan bolatokian irekitakoa ere. Herri gunean, Kantoikoa, Nati, Nabarro edota Bentaberri ere alde batera utzi ezinekoak dira. Ezta Uharka Ondoko taberna eta bertako telefonoa ere, Bittoriano Telleriaren

Urtsuarango tabernak herritar nahiz kanpotar ugari jasotzen zituen

gidaritzapean, edota Urtsuaranen urtetan irekita egondakoa ere. Ilean adina ile diote askok garai bateko jatetxe eta taberna kantitateari erreferentzia eginez, baina, egun, eskuan adina hatz esan behar: herri gunean jatetxerik ez, eta tabernak ere, bost konta daitezke.

aldaize 39 > 13


hizketan ANDER BARANDIARAN MUJIKA.

“GAUR EGUN, ZERBAIT EGIN NAHI DUENAK, DIRUA GASTATU BEHAR DU” Dagoeneko lau urte daramatza Ander Barandiaran amasarrak Idiazabalgo Gaztañaditxulo baserrian bizitzen. Artzantzaren geroaz hitz egiteko eta bere artzain izateko asmo horien berri izateko berarekin aritu gara solasean.

Nondik datorkizu afizio edo ofizio hau, artzain izateko gogo hori? Txikitatik izan dut baserrian bizitzeko gogoa. Betiko grin hori noizbait gauzatuko zenaren ilusio horrekin egon naiz beti. Baserri munduan jaio nintzen eta horretan jarraitzeko asmoa daukat. Amasan nengoenean ere baserriari oso lotuta nengoen, etxe ondoan gure baratza geneukan, inguruan ere bagenuen baserri bat, eta nahiz eta gure baserria ez izan, bertakoei laguntzen ibiltzen nintzen. Nolatan etorri zinen Idiazabala? Egia esan kasualitatez. Baserrian bizitzeko nuen asmo hori bete nahian batera eta bestera mugitzen hasi nintzen, baserriren bat aurkitzeko asmoarekin.Beti bezala eragozpenik nagusia dirua zen.Orduan, Idiazabalen aurkitu nuenez baserririk merkeena, hona etorri nintzen

14 < aldaize 39

Artaldea duzu, artzain gaztea zara, baina hala ere, gaur egun fabrikan egiten duzu lan. Bai halaxe da. Fabrikan nabil lanean denetarako dirurik ez dudalako. Bestela, niregatik izango balitz, artzaintzatik biziko nintzateke. Baina ez da horren erraza, baserria ordaindu beharra dago, maileguari buelta eman, ukuilu berria, jezteko makinak eta gaztandegiaren gastuk ere hor daude. Gastuak asko, beraz. Garai batean artzaintza, gurasoengandik seme-alabetara pasatzen zen ofizioa zen. Gaur egun, Arantzazun ere badago artzain- eskola bat ofizio hau ikasteko. Zuk nondik ikasi duzu? Ni ez naiz inongo eskolan ibili, nire kabuz ikasi dut. Ardi bakan batzuekin hasi nintzen artzaintzaren munduan murgiltzen. Poliki-poliki ardi horiek ugarituz joan ziren, oso gustukoa nuelako. Behiekin ere ibili nintzen. Bi azienda ezberdin badira ere, antzekotasun handiak dituzte, esne behia eta ardi behia oso berdintsuak dira. Gero nire bidea jarraitzeko, ardia aukeratu nuen behi esnea lurra jota dagoelako, eta gainera, eskatzen dituen instalazioak askoz handiagoak eta garestiagoak direlako. Horregatik, behiak alde batera utzi eta ardiekin jarraitu nuen. Denborarekin, ardiekin jarraitu nuen, asko gustatzen baitzitzaidan eta orain ez naiz damu. Artzain izatea erabaki zenuen, Idiazabala etorri zinen bizitzera. Bizimodu aldaketa honek gastu

asko suposatuko zituen ezta? Bai. Gastu handiak egia esan. Gaur egun zerbait egin nahi duenak dirua gastatu behar du. Gastu asko dira: makineria, ukuiluak, gaztandegia… Eta noski, hauetaz aparte tartean sortzen diren beste hainbat gastu. Beti entzuten dugu bai Eusko Jaurlaritzatik eta baita Diputaziotik ere, artzaintza, nekazaritza eta abeltzaintza gainbeheran doazen ofizioak direla eta diru-laguntzak ematen direla hau ekiditeko. Egia al da? Laguntzak egon egongo dira, baina niregana oraindik ez dira iritsi. Ukuilua egiteko asmotan nenbilenean ibili nintzen galdezka. Hasiera batean, %35eko laguntza izango nuela esan zidaten, gaztea nintzelako. Behin ukuilua egin nuenean, laguntza hori ezeztatu zidaten, fabrikan lan egiten nuelako ez zitzaidala egokitzen esanez. Orduan, ukuilua

“Ni ez naiz inongo eskolan ibili, nire kabuz ikasi dut. Ardi bakan batzuekin hasi nintzen artzaintzaren munduan murgiltzen”


hizketan amaren izenean jarri nuen, %20eko laguntza lortu nahian. Orduan ere zuloak bilatu zituzten eta ezeztatu egin zidaten, amak agrarian bost urte kotizatuta ez zituelako. Laguntzak egongo dira, baina behintzat nire ukuilu koxkor horiek laguntzarik gabe egindakoak dira. Amorrazioa ematen dit gazteentzako laguntzak daudela esaten denean. Bai, gazteentzako laguntzak egongo dira, baina denentzako ordea ez, eta hemen gauzak ez dira ez zuriak edo beltzak izaten, tartean kolore asko dago, eta gu tarte horretan gaude. Ardiek bere larrea behar dute. Zuek ba al duzue larrerik? Guk gure larrea erabiltzen dugu, izan ere, lursail handia zuen etxea erosi genuen. Honetaz gain, auzokoen larreak ere erabiltzen ditugu, asko zahartu egin direlako edota baserriko lanez aspertu direlako uzten dizkidate, Benta Txikitik hasi eta nire etxeraino, Jaso aldera doazen larretan. Artzainei egiteko debekatutako galdera bada ere, zenbat ardi dituzue? Beste behin artzain gazte bati galdetu ziotenean erantzun zuen berdina erantzungo dut: negurako ardi gehiegi eta udarako berriz, gutxiegi. Ardiek denbora asko behar dute ezta? Nola bizi duzu zuk hori? Festak eta oporrak ahaztu behar dira, ezta? Bai, denbora asko eskatzen du, goizen hasi eta iluntzararte lanean egotea eskatzen du. Arkume garaian,

“Negurako ardi gehiegi eta udarako berriz, gutxiegi dauzkat�

gauez ere ibili beharra izaten da. Askotan, lanera lo gutxi eginda edota lorik egin gabe joaten naiz, baina, nik ondo daramat hau, izan ere, gustuko lekuan aldaparik ez dago. Baserrian ez dago oporrik, beti dago zer egina. Festak tartean egiten ditugu, baina hurrengo egunean lo gutxi eginda lanera joan behar izatean da. Horregatik, hurrengo egunean ez da egoten festarako gogo handirik. Inguruko jendeak zer esaten dizu baserrian bizi nahi duzula esatean? Lagunek ez didate ezer esaten, beraiek baserrikoak dira, eta gehienak baserritarrak. Arrebak eta anaiak aldiz, kale aldera gehiago jo dute eta horiek erotuta nagoela esaten didate. Hala ere, ezin nahiz kexatu, tartean laguntzera ere etortzen baitira. Gaztak egiten dituzu ezta?nola? Gazta egiten orain dela hiru urte hasi ginen. Orain, etiketak lortu nahian gabiltza, Idiazabal elkartean sartzeko asmoarekin. Hala ere, exijentzia asko dago, eta honek berarekin gastuak dakartza. Gazta ez dugu lehengo erara egiten, baina era berri berrira ezta ere, ez baitaukagu makina automatizatutik. Tarteko zerbait bezala definituko nuke.

aldaize 39 > 15


iparrorratza aneiparragirre

TXINA Aste Santuan Dragoiaren herrialdera bidaiatu dugu. Pekingo aireportua zapaldu bezain laster, gure begiek milaka eta milaka txinatarrekin egin zuten topo. Eta egunek aurrera egin ahala, bisitatu genituen toki oro jendez gainezka zeudela ohartu ginen. Txinatarrek herrialde batetik bestera bidaiatzeko ohitura handia dute azken urteotan eta turista txinatarrez josirik daude Txinako toki turistiko guztiak. Turista txinatar hauetako gehienentzat, beren herritik ateratzen diren lehen aldia da (nabaria da zeinentzat den lehen aldia,Txinan batere modan ez dagoen beren azal beltzaranak bereizten ditu) eta guri begira-begira egoten ziren eta disimuluz argazkiak ateratzen zituzten. Eta guk sarritan, argazkiak lasai ateratzeko esaten genien, une batez gure irribarre hoberena atera eta pertsona famatu sentituz. Hainbeste jende egonda ere, herrialde nahiko segurua da. Lapurretak eta ez dira oso ohikoak eta txinatarrak daude beti laguntzeko prest, nahiz eta hizkuntza arazo bat den. Keinuen hizkuntza ere nahiko ezberdina da, batzuetan elkar ulertzeko nahikoa lan! Adibidez, zenbakien keinuak egiteko esku baka-

[ webgunea ]:

TWITTER » http://twitter.com

Microblogging deitzen den doako zerbitzua da Twitter sare soziala. Erabiltzaileek mikrosarrerak edo ”tweett” delakoak idazten dituzte, asko jota 140 karaktereko testuak. Facebook edo Tuentiren “zer ari zara pentsatzen” sarreren antzekoak dira. Nahi duzuna idatzi dezakezu: artikulu interesgarriei lotura bat, albisteak, argazkiak edo besterik gabe nola sentitzen zaren edo zertan ari zaren. Enpresak eta erakunde gehienak ere bertan daude eta marketingean garrantzia irabazten ari den tresna da. Interesatzen zaizkizun erabiltzailearen jarraitzaile eginez ezagutuko dituzu azken momentuko albiste guztiak. Dagoeneko 100 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu twitter sareak. Oraingoz tresna ez dago euskaraz, baina bada euskara mundura erakusteko toki egokia.

[ liburua ]:

DE RERUM NATURA 3. Zaldieroa.

DE RERUM NATURA 3. (ELKAR) : 18€ Berriako irakurleek ondo ezagutuko dute De rerum natura komiki zinta. Zaldieroak (Patxi Huarte) egunero oparitzen digu kritika sozial eta politiko gordina, horretarako sortu dituen pertsonaia berezi ugarirekin. Elkar Argitaletxeak argitaratu berri du Zaldieroaren zinten azken bilduma edo aukeraketa, dagoeneko hirugarrena. Blog propioa ere badu komikigile nafarrak: http://zaldieroa.blogspot.com/

16 < aldaize 39

rra erabiltzen dute eta hortaz; sei, zazpi, zortzi... adierazteko modu berezi bat dute. Bazkaltzeko orduan iritsi ziren lehen komeriak. Txotxak ekarri zituztenean, eta kutxilo eta tenedorerik ez! Hasieran dezente kostatu zitzaigun arren, laster ikasi genuen. Eta jana? Niri, nahiko ona iruditzen zait, hemengo jatetxe txinatarretako janariarekin antzik ez du. Hemengo olio putzurik han ez da ikusten eta gauza arraroak probatu genituen arren (astoa, dortoka…), ez dira horren ohikoak jatetxetako menuetan. Gure bidaia Pekinen hasi zen. Han enperadoreen garaiko jauregi ederrak ikusi genituen eta Pekingo alde zaharrean paseatu genuen. Ondoren hegoalderantz abiatu ginen. Xianen buztinezko gerlariak bisitatu eta gero, Txina hegoaldeko paisaia zoragarriez gozatzera abiatu ginen. Azkenik, Shanghaiko etxe-orratz modernoen azpian txiki sentituz itzuli ginen etxera.


zaharrak berri

SANJOANETAKO ERRITOAK URTSUARANEN ziren. Sanjoan bezperan, su bakarrik ez, kantuak ere izaten ziren, urtsuarandarrek honako esaerak kantatzen omen zituzten urteko gaurik motzenean:

• San Joan dala, San Joan dala zapatu arratsaldean , hamalau atso tronpeta jotzen azpi astoren gaiñean. • Orra santa Zizili, lapiko jo ta itzuli. Gaur San Joan, bihar San Joan, etzi San Joan Bautista, Jesukristoren leengusua da San Joan Ebangelista. • Iaz, iaz ere San Pedro zan, aurten ere, aurten ere San Pedro, zeruko giltzak berekin ditu San Pedro bezperan. Idiazabalen, tradizio eta ohiturak gorde diren lekurik bada, hori Urtsuaran auzoa da. Aspaldiko garaietatik datozen erritoak gizaldiz gizaldi gordetzen joan dira Urtsuaranen. Horietako batzuen testigantzak duela 25 urte bildu zituen Juan Garmendia Larrañagak, eta 2007an “Ritos de solsticio de verano. Festividad de San Juan Bautista” liburuan jaso zituen. Garmendia, liburuaren egilea, 1985ean Urtsuaranen izan zen bertako erritoei buruzko elkarrizketak egiten. Pagoeta Goikoa baserriko Agustina Aierbe Goikoetxeari eta Olea baserriko Lorenza Ormazabal Mintegirekin egon zen orduan. Bi emakume hauek Sanjoanen inguruan kontatu ziotena ekarri ditugu kontu zaharren atal honetarako. Urtsuaranen gau magikoa ospatzeko, solstizioko sua sakabanatutako baserri guztietatik ikusteko moduko lekuan pizten omen zuten. Baserrien arteko desafio eta konpetentzia gisa, nork su handiena egingo aritzen omen

• Iru ale ta gaztaiña kaskalik ez, gaztaiñari ontan sorgiñik ez. Emengo batek orko biri, balio badek etorriari! Suaren txinpartak oraindik pizturik jarraitzen zuela, Sanjoan goizean, ihintzetan oinutsik ibiltzea osasunarentzako ona zela entzun omen zuten betidanik Agustina eta Lorenzak.

Bestalde, lore-sortaren zati bat, gizonezkoek hartutako elorri adarrarekin jartzen omen zen. Adarrari zartatu bat egin eta ezpal zati batekin eta bedeinkatutako lore-sortaren zati batekin batera gurutze forma ematen zitzaion. Gurutze hauek ateburuan edo baserriko atearen ondoan jartzen ziren. Ganbaran gordetako lore-sortak urte guztian gordetzen ziren funtzio ezberdinetarako: ganadua gaixotzen zenean, mina zuen gorputz- zatia manta batekin estali, eta ganbaran gordetako belar hauek txingar gainean jarritako ontzi batera botatzen omen zituzten, honen lurrinarekin animalia sendatzeko. Tximista eta trumoiaren aurka etxea zaintzeko ere erabiltzen zituzten Sanjoanetako belarrak. Eguraldi txarra zegoenean, erramu bedeinkatu zati bat eta ganbaran gordetako lore-sortaren beste apurtxo bat erretzen zuten; Kandelero egunean bedeinkatutako kandela bat ere pizten zuten. Elorri-zuriaren adarra, berez, bedeinkatuta dagoela esaten omen zen Urtsuaranen. Hala entzun omen zion Agustina Aierbek bere birramonari. Soro edo larrean zebiltzala sekula ekaitza hasiko balitz, elorri adartxo bat hartu behar omen da tximista saihesteko.

Belar eta landareek ere izaten zuten beraien protagonismoa Sanjoanetan. San Joan egunean, goizean goiz, etxeko-jauna baserritik atera eta gertuen zuen elorri-zuriaren adar ederrenak mozten omen zituen. Etxekoandreek ere izaten zuten beraien egitekoa goiz horretan. Andrazkoek mihilu, San Joan lorak, ezpalak eta sagar eta gerezi adartxo banarekin eta arto landare batekin lore-sorta egiten omen zituzten. Lore-sorta hauek San Joan eguneko mezan bedeinkatzen zituzten gero, eta behin bedeinkatuta ganbaran gordetzen zituzten ihartzen.

[ ESAERA ]

Idiazabal, zeruko atea zabal aldaize 39 > 17


saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

belenberasategi

JOGURTAREN POSTREA > 12 ONTZIRENTZAT OSAGAIAK - 200gr esnegain. - 4 jogurt natural. - 5 limoizko logurt. - Esne kondentsatu pote txiki bat. - 2 limoiren zukua.

TOMATEA, ERREMEDIO EZIN HOBEA ERREDURENTZAT Oraingo honetan Aldaizekook ez dugu Anamarirekin egoterik izan. Dena den, lortu dugu atal honetarako ekarpentxoa. Ekarpena egin duenak bere izenik ez aipatzeko eskatu digunez, hitz bete egingo dugu. Herrian badugu jende ugari han eta hemen ikastaroak egiten ari dena, erremedio naturalen inguruan. Orain dela gutxi, hain zuzen ere, Udalak sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du eta arrakastatsua izan dela jakin dugu. Ea bada, ikastaro horretan parte hartu dutenek atal honetarako ekarpenik egiterik duten hurrengo aleetarako.

TOMATEA ERREDURENTZAT > PRESTAKETA Lehendabizi, azukrerik gabe esnegaina harrotu (nata muntatu) behar da. Ondoren, esne kondentsatua, jogurt eta limoi zukuarekin nahastu behar da. Horiek denak ongi nahastu direnean, esnegaina nahasten zaio. Dena nahastuta daukagunean, ontzietan jarriko dugu, eta hauek 3 bat orduz hozkailuan sartuko ditugu. Nahi izanez gero, egun batetik bestera ere utzi daiteke hozkailuan. Aurkezpenerako, gainean bi limoi azal zati eta menta hosto pare bat jar daitezke.

18 < aldaize 39

Tomatea landatzeko garaia heldu da eta jakia izateaz gain, beste zenbait aplikaziotarako ere ezin hobea dela esatekoa da. Besteak beste, olio zein eguzki erredurentzat. Horretarako, tomate bati zukua atera eta jogurt batekin nahastuko behar da, krema moduko masa bat egin arte. Ondoren, erredura gunean aplikatu eta hamabost bat minutuz eduki. Gero, ur epelaz garbitu. Honez gain, gomendagarria da kamamila uraz garbitzea. Kremaz gain, tomate-xerrak jartzeak ere hobekuntza handia egiten du erredura guneetan.


saski naski

KONTZEJU ZAHARREAN Idiazabalen udaletxe berria estreinatu berri dugun honetan, Kontzeju zaharreko argazkia ekarri nahi izan dugu tarte honetara. Orain 60 urteko Udal bulegoek gaur egunekoen antz gutxi zuten; garai hartan ez zegoen ez faxik, ez ordenagailurik edo antzekorik. 1950. urtean ateratako argazki honetan, Pedro Jose Iparragirre, udaletxeko langilea eta Juan MÂŞ Telleria, udal idazkaria ageri dira. Erretratuan agertzen den mahaia oraindik gordeta dago; ludotekako umeek erabiltzen dute orain eskulanak egiteko.

Ze asma? OSATU EZAZU ONDOKO SUDOKUA. GOGORATU, 1 ETA 9 BITARTEKO ZENBAKIAK EZIN DIRA ERREPIKATU ZUTABE BAKOITZEAN, LERRO BAKOITZEAN ETA 9 LAUKITXOKO KOADROETAN. ZORTE ON!

Iturria: www.sudoku-online.org aldaize 39 > 19


i o i t z u g r mileske Idiazabalgo Udala


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.