Aldaize 32

Page 1

ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:47

Página 1

2009ko apirila [ 32.alea ]

7

// KIROLAK

FUTBOLAREN ARRASTOA. HERRIAN JARRAITZAILE ETA JOKALARI GEHIEN IZAN DITUEN KIROLA IZAN DA.

"Hartu Hitza" ekimeneko kideak Kataluniara joango dira Aste Santuan

8-9

// ZE BERRI?

ARTZAIN-TXAKUR TXAPELKETAK OSATUKO DU GAZTAREN INGURUKO JAIA Maiatzaren 3an ospatuko da XII. Gazta Eguna Idiazabalen

14

/ / H I Z K E TA N

TERE BARRENA: “Herriko jende asko ikusi dut hazten mostradorearen alde honetatik”


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:47

Pรกgina 2


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:47

Página 3

illatiren txokoa

#32 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Asun Uranga, Oihane Urteaga, Amaia fadsñjlkfdasñlk, Oier Eziolaza, Aita Iparragirre Herri Eskola, Xapobixi Aisialdi Elkartea, Idiazabalgo Agenda 21, Anttonio Berasategi, Nagore Intxausti, Ana Mari Ansalas, Sara Mujika eta Irantzu Arrizabalaga. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

ALDAIZERI BURUZKO TELEFONO BIDEZKO INKESTA.ESKERRIK ASKO PAZIENTZIAGATIK Otsailaren 23an hasi zen Aztiker enpresa Aldaizeren izenean herriko etxeetara deika. 250 telefono deitik gora egin dituzte martxoa bukatu arte. Deia jaso duten herritar askok jo dute gureana deia jaso dutela eginez, eta hori eskertzekoa da. Inkestari fin-fin erantzun zaio eta horixe eskertu nahi du Illatik eta Aldaizek. Hamar minutuz telefonotik “zintzilik” egon izana eskertzekoa da. Ez dauzkagu esku artean oraindik inkesta horretako emaitzarik. Hurrengo alerako izango ditugu eta inkestako emaitzen berri emango dugu. Batek baino gehiagok galdetu digu inkestaren helburua zein den. Argi dago: Aldaizek bost urte bete zituen urtarrilean eta aldizkariari buruz herriak duen iritzia jaso nahi izan dugu. Ondo egindakoei kaso egingo diegu, garrantzitsuak dira horiek ere, baina batez ere hobetzekoei erreparatuko diegu. Aldaizek herrian ahalik eta harrerarik onena izatea nahi du Illatik eta hori lortu ahal izateko arrastoak behar ditugu. Horra hor inkesta egitearen arrazoi nagusia. Aldaize herritarrei zuzendutako aldizkaria da, euskaraz irakurtzeko proposamen bat da. Eguneroko prentsaren salmentak ikusita, nabarmena da: gaztelaniazko prentsa erosten da Idiazabalen. Hori horrela, Aldaizek lekutxo bat gehiago egin nahi dio euskarazko prentsari, herriko albiste gozoekin dotore jarrita. Aldaize sortu zenetik erredakzio talde bera izan dugu, bost urtez lan eta lan. Ale honetatik aurrera, ordea, beste bi kide berri izango ditugu:

250 TELFONO DEITIK GORA EGIN DITUZTE MARTXOA BUKATU ARTE ALDAIZEK LEKUTXO BAT GEHIAGO EGIN NAHI DIO EUSKARAZKO PRENTSARI, HERRIKO ALBISTE GOZOEKIN DOTORE JARRITA ALE HONETATIK AURRERA, BESTE BI KIDE BERRI IZANGO DITUGU

Nerea Garcia eta Izaskun Vazquez. Pozteko albistea da noski, Aldaize erreferente dela ikusi dugulako eta batez ere, kide gehiago izanda errazago lan egingo dugulako. Beste inor balego, lasai jo dezala guregana, esku zabalik hartuko dugu!

ADI !!!!! !

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

IL L A TI K E T A A L D A IZ E K T E LE F O N O Z E N B A K I B ER R I A D A U K A TE ! !!

94 3 1 8 74 7 8

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 32 > 3


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:47

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

Almunia

juleniparragirre

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

amaiaurkia

ALMUNIATIK

ARRANTZA

Lehen aldiz La Almunia de Doña Godina entzun nuenean beldur pixka bat ere eman zidan izen horrek. Hala ere, harrituta geratu nintzen bere existentziaren ezagutza duen jende pilarekin. Zenbat jendek esan ote dit: - Almunia?? Hortik pasatzen ginen gu “Benidorra” juteko. Egia esan, izen arraro xamarra izan arren, 7000 biztanle inguruko herri arrunt bat da. Hemen jende guztiak ezagutzen du elkar eta herri txiki batekoa bazara, segituan ohitzen zara bertako girora. Zaragoza hiriburutik 50 km-ra dago gutxi gora behera eta bertara iristeko era bakarra autoa edo autobusa da. Inguru oso lehorra da hau, pentsa, nik erabiltzen dudan bideari desertu bidea deitzen diote! Kanpotar asko dago Almunian, hemen frutatik jende asko bizi da eta eskulan merkea nahi dutenez, herrialde askotako jendea etortzen da inguru hauetara, beraz herri txiki izanda ere jende aniztasuna ikaragarria da. Tabernak oso gustuko dituztela esango nuke, herri guztia tabernaz betea baitago, Zarauztar batzuk ere badute bertan Pintxo-Pintxo izeneko taberna eta bertan euskal musika entzuteko aukera izaten da noiz behinka. Ala ere ostegun gauetan Portland taberna izaten da nagusi bertan elkartzen baitira (batzuetan ni tartean naizela) ikasle guztiak. Bertako Campusa ezta oso handia eta herriko edozein lekutan bizi eta ere, 5 minutu baino gehiago ez du irauten bertarainoko bideak, gainera ni bezala ondoko eraikinean dagoen ikasleen egoitzan bizi bazara, oraindik gutxiago. Ni bizi naizen egoitzak Don Bosco izena du eta duen abantaila handienetako bat, esan dudan bezala, unibertsitatearen ondoan dagoela da. Bertan 150 bat ikasle bizi gara. Inguru guztietakoak, euskaldunak, andaluzak eta tartean frantses bat ere bai. Bueno maños, ondo segi!

Aurtengo ibai arrantza denboraldia hasi da. Gipuzkoa mailan oraindik ere jendea ikusiko dugu erreka bazterretan arrantza tresnekin, baina urtez urte gutxiago dira horretan aritzen direnak. Bi arrazoi egon litezke atzean: ohituren aldaketa eta kutsadura. Esan liteke lehenengoak buelta zailagoa duela. Izan ere, gazteen artean zaletasun hau pixkanaka-pixkanaka jeisten ari da. Gaur egun nahiago dugu Play Station-arekin jolastu eta interneko aukera ezberdinetan murgildu. Uraren kalitateak, ordea, nabarmen egin du hobera azken urteetan ibai gehienetan. Oria eta beste ibai batzuk dira Gipuzkoa mailan egoerarik txarrenean daudenak, baina gainerakoen etengabeko garbiketak zenbait animalia eta landareren egoera hobetu du, hainbat ibai-eremutan arrain-komunitateen berreskurapena eraginez. Amuarrainen populazioa, aldiz, beherantza doa eta ondoen kontserbatutako erreketan bakarrik aurkitu daitezke honezkero. Populazioaren eta ugaltzetasen jeitsiera ezin izan da oraindik eten, eta espezie honen berreskurapenak zailtasun berezia duela dirudi. Berezitasun hau hainbat faktorek eragin dute (fabrikek, gure axolagabekeriak...), eta horiei aurre egiteko hainbat neurri ere hartu dira, baina arrantzaleen kolektiboak egoera honetaz jabetu behar du, neurriok gauzatzen lagunduz. Izal eta inguruko herrietako ibaiadarrak (industriaren eragina leunago jasan dutenak) nahiko garbi mantentzen dira zortez, eta horri esker amuarrainak eta beste zenbait espezie ikus ditzakegu oraindik, beste leku batzuetan ez bezala. Baina horrek horrela jarraitu dezan guztiok jokatu behar dugu arduraz. Batzuen ustez ezarri diren neurriak gehiegizkoak dira; besteen ustez, berriz, hoiek betetzea egin daitekeen gutxienekoa da. Garbi dago zeozer egin beharra dagoela, egoera berez okerrera doalako bestela. Hil gabeko arrantza aukeretako bat da, eta aurkari gutxiago ditu; gehienek, ordea, harrapatutako “trofeoa” etxera eraman nahi izaten dute. Hemen sortzen da eztabaida: batzuei arrantza kirol modura gustatzen zaie, beste batzuei, kirol modura bai baina baita afaltzeko ere; eta ez dira gutxi ere arrantza kirol bezala onartzen ez dutenak. Jarrera bakoitzak ditu alde onak eta txarrak, aurkariak eta aldekoak. Beraz, denok ados jarriko ez garenez, saia gaitezen batak bestea errespetatuz disfrutatzen; eta Euskal Herriko errekak garbi mantentzen, merezi du eta!

[ BERTSOA ] Egilea: Alaitz Alustiza Doinua: Bizkaiko aberatsak

4 < aldaize 32

Korrika hamaseia Daukagunez bertan Aipamen bat ez dugu Izango kaltetan Euskara asko maite Baduzu benetan Korrika irten zaitez Izalgo kaletan Apirilaren bian Goizeko seiretan

Horrelako ekintzak Aipatzen hasita Herri kirol taldeak Ere badu zita Aldarrikapen sendo Ta ozen bat jarrita Trontza, harri-jasotze Edo ta korrika Katalunia aldean Daukate bisita


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:47

Página 5

kolaborazioak [herri eskola]

GONBIDATU GABEKO BISITARIAK ESKOLAN Urtarrilaren 29an gaueko iluntasunaren laguntzaz, zenbat bisitari, gonbidatu gabeak noski, izan genituen Eskolan: lapurrak. Lasai asko ibili ziren, inoren beldurrik gabe behintzat. Zenbait ate, lehertu egin zituzten eta ez ziren geratu ate blindatuaren aurrean ere. Ikusita nola lehertu zuten hau, bazekitela zertan zenbiltzan esan dezakegu, “profesionalak” ziren. Gainera,Eskola barruan eginiko ibilbidean, baliozko ikusi zituzten zenbait gauza gustatu eta eraman egin zituzten: 3 ordenagailu berri-berri (oraindik kajaetatik atera gabe zeudenak), bi ordenagailu eramangarri, ordenagailu bat montatuta zegoen tokitik, bi

argazki kamera, bideo kamara, eta beste zenbat kable, bateri kargadore, informatika-programen CD originalak eta abar. Pentsatu ere ez zuten egingo ekintza hau egindakoan zer nolako kaltea sortzen zioten Eskolari, eta kalte hau oso-oso handia izanda. Lapurrek gainera, lapurtu zuten guztiarentzat nahikoa lekurik ez zuten euren autoan eta beste auto bat lapurtu zuten hartutako den-dena eraman ahal izateko. Hurrengo goizean, lapurreta hatzeman ondoren, Ertzantzari deitu eta hemen izan genituen ikerketa-lanak egiten.

BESTEHEK ITXUSI LAPURRAK ETA POLIZIEN ANTZERKIA EGITEN ARI DIRA ETA GU IKUSTEN.

OHARRA: ESKOLAURREKO HAURREK IDATZI DITUZTE ORRI HONETAKO ARGAZKI GUZTIEN OINAK. IDAZTEN IKASTEN ARI DIRA ETA LAN HANDIA EGIN DUTE. AKATSAK DITUZTEN ARREN, HORRELAXE UTZI DITUGU, EUREN ESFORTZUA ERRESPATZEARREN ETA ERAKUSTEARREN.

OTSAILLRN 20AN IÑAUTRIAK OSPATU GENUEN ESKOLAN. HAUR HEZKUNTZAKOAK, 1. ETA 2. MAILAKOAK ETA ANDEREÑO GUZTIAK KALDEREROZ MOZORROTU GINEN. IKUSKIZUN POLITA ANTOLATU ZEN KIROLDEGIAN.

3.MAIAKOAK DRAGOIAZ MOZRROTU ZIREN. DRAGOIA DANTZAN ARTU ZEN.

LAUGRREN MAIAKOAK XORIMALOZ MOZORROTU ZIREN ETA ABESTIA GUSTATU ZIZAIGUN

5. MAIAKOAK ROKEROZ MOZORROTU ZIREN. DANTZA EGIN ZUTEN ETA GITARA JO ZUTEN.

KALEGIRAN PLAZA JUN GIÑEN. HAN DANTZA ETA ABESTU IN GENUN. ONDOREN XOKOLATE BEROA ERAN GENUN ETA BOKADIJOAK JAN GENITUEN.

aldaize 23 > 5


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:48

Pรกgina 6

kolaborazioak [xapobixi]

KARAOKE TXAPELKETA ANTOLATU ZUEN XAPOBIXIK OSTIRAL MEHE EGUNEAN Inauterietarako Xapobixik antolatu zuen Karaoke jaiak arrakasta itzela izan zuen. Ume ugari animatu zen parte hartzera eta, giro bikaina izan zen mozorrotuz beteriko plazan. Hemen ditugu orduko irudi batzuk.

6 < aldaize 32


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:48

Página 7

kirolak IMANOL GARCIA . KIROLARI LOTUTA BIZI DEN GAZTEA

“DENEK EGIN BEHARKO GENUKE ARIKETA FISIKOA, FROGATUA BAITAGO ARIKETA FISIKOA EGITEAK ONURA ASKO DITUELA” Imanol Garciarekin geratu gara Aldaizeko bulegoan. Iluntzeko 8ak dira, eta lanetik dator. Goizeko 8etan atera omen da etxetik eta oraindik ez du zapaltzeko aukerarik izan. Lanpetuta dabil azken boladan Imanol. Guzti horren errudun, kirola. Kirola eta ariketa fisikoak hartzen baitute Imanolen eguneko denborarik gehiena. Baina ez da beretzako hori buruhaustea. Gustura aritzen baita horretan. Esaera zaharrak dioen bezala, gustuko lekuan aldaparik ez. Batxilergoa amaitu zuenean, Imanolek zalantza handirik gabe, heziketa fisikoko irakasle ikasketak aukeratu zituen. Urte bat beranduago, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatura ere hasi zuen. Orain badu ikasitakoa non aplikatu. Tolosa aldean egiten ditu eguneko ordu gehienak. Praktikak egiten ari da Tolosa kirol medikuntza eta Tolosa txirrindularitzako teknifikazio zentroan. Eta horretaz gain, Tolosa Club de Futbolen prestatzaile fisiko lanetan aritzen da. “Aurten preferente mailan dagoen taldeko prestatzaile fisikoa naiz. Beste taldeek hala eskatzean, haiei ere prestatzen dizkiet plangintzak” esan digu.

Kirolik egiteko eta asialdirako denborarik ateratzen ote duen galdetu diogu. Barre egiten du. “Daukadan denbora librearen zati handi bat kirola egiten pasatzen dut. Ekainean Quebrantahuesos bizikleta martxa egingo dut eta orain bizikletan nabil dezente”. Idiazabalgo herri eskolako haurrak entrenatzen hasi zen. Gogoratzen du entrenatzaileek egin zuten ikastaroa. Eta baita entrenatu zituen futbol, saskibaloi eta atletismo taldeak ere. “Akordatzen naiz bi urte oso onak izan

Baina ez pentsa horretan geratzen denik Imanolek kirolarekin duen lotura. Lazkaoko kiroldegian spinning eta igeriketa klaseak ere ematen ditu. Eta oraindik kirol arloan zer ikasia badagoela-eta, Kirol Errendimendu Altuko masterra egiten hasi berri da. Madrilera joaten da horretarako hilean bitan.

zirela atletismoan. Oso talde ona atera zen eta gurasoen inplikazioak ere asko lagundu zuen”. Eta han piztu zitzaion nonbait kirol prestakuntzan lan egiteko harra. Prestatzaile fisiko bezala Gasteizko esku pilotako talde batekin eman zituen lehen urratsak. Orain bide beretik jarraitzen du. Amets antzekoekin. Kirol arloko edozein arlotan lan egingo bazuen ere, badu gustukoago duen arlorik: “bi arlotan ditut gustukoago: errendimendu mundua eta ariketa fisikoa osasunari lotua”. Heziketa fisikoa egitearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “osasun arloa eta heziketa fisikoa uztartzea beharrezkoa da: bai horretan ari garenon aldetik eta bai erakundeen aldetik ere. Beste herrialde batzuetan, Ingalaterran adibidez, errehabilitazio programek ariketa fisikoa kontuan hartzen dute. Hemen ez dugu hori eta beharrezkoa da. Denek egin beharko genuke ariketa fisikoa, frogatua baitago ariketa fisikoa egiteak onura asko dituela: gaixotasunak harrapatzeko aukera txikituz eta gorputza indartuz, besteak beste”.

[ motz motzean ] Afizioak. Kirola, sukaldean aritzea eta lagunekin soziedadera joatea. Kirolik gustokoena. Ia denak. Bizikleta, pilota, futbola…dena. Gutxien gustatzen zaizun kirola. Eskiatzea ez zait batere gustatzen. Zer nahiago duzu. Kirola egitea edo kirola eginaraztea? Biak asko. Beti animatuko dut jendea horretarako eta laguntzeko prest egoten naiz.

Kirola egitearen alde onak. Kirola osasuna da. Helburu asko izan ditzake: estresa kanporatzea, sozializatzea, argaltzea, lesio batetik errekuperatzea, eta beste hamaika. Kontua da ariketa fisikoa bakoitzaren helburuetara egokitzea. Alde txarrik ba al du? Gauza guztiak bezala, neurrian egin behar da. Forman egoteko aholkurik? Ariketa fisikoak ez du sekretu handirik. Baina beharrezkoa da

lantzea eta eguneroko ohitura hartzea. Konstantzia da formula. Eta horrekin batera ezinbestekoa da disfrutatzea. Ariketa fisikoa egiteko mila aukera daude eta gustukoa bilatu behar da. Eta bakoitzak erabaki dezala zer den forman egotea.

aldaize 32 > 7


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:48

Página 8

ze berri ?

HAURRESKOLA BERRIA APIRILEAN HASIKO DIRA ERAIKITZEN

Apirilaren bukaera aldera, maiatza aurretik, aurreikusi da Haurreskola berria eraikitzen hastea. Lehenik eta behin, obrak nork egingo dituen erabaki beharko da eta horren segidan, ahalik eta azkarren,. hasi nahi da eraikitzeko lanekin. Bi fasetan egingo da Haurreskola eta bakoitza ordaintzeko bi diru-iturri izango dira. Lehen fasea Espainiako Gobernutik ordainduko da, Tokiko Inbertsio Fondoetatik hain zuzen ere. Bigarrena, ordea, Idiazabalgo Udalak ordainduko du. Estensoro baserriaren barreneko zelaian eraikiko da, Udalak azkena egindako bi etxebizitza eraikinen atzeko aldean hain juxtu. Haurreskola aurrefabrikatutako etxetxoetan dago gaur egun, Herri Eskolaren ondoan. Errentan hartuta daude eta egokiago ikusi da eraikina egitea, herrian eskaria handia dagoelako.

APIRILAREN 2AN KORRIKA PASATU ZEN IDIAZABALDIK

HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZEN IKASTAROA

Goizeko 7: 15ak aldera pasa zen AEKk bi urtetik behin antolatzen duen euskararen festa erraldoia. Aurtengoa 16. edizioa izan da eta Tuteratik Gasteiza arteko bidea egin du. AEKk “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” leloa aukeratu du. Horren bidez euskara ikasi dutenak omendu nahi dituzte, “Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiek”.

Kultur Komisioak antolatuta, helduentzako euskal dantzen ikastaroa hasi zen martxoan.

8 < aldaize 32

Zapatu arratsaldetan hemezortzi lagun inguru elkartzen dira, hiruetan, Guraso Elkartean. Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeko bi kide etortzen dira erakustera. Erromerietako dantzak ikasiko dituzte uda arte iraungo duen ikastaroan. Orain arte fandagoa, arin-arina, Luzaide, Lantz eta 7 jauzi dantzak ikasi dituzte.Ea herriko plazan erakustaldiren bat egiten duten!

AGENDA 21 OINEZKO TRENA EGUNERO MARTXAN: ESKERRIKASKO!!!!

Agenda 21eko Foroaren azken bileretan hondakinen edukinontzien kokapenaren inguruan aritu gara eztabaidatzen herrian zenbait edukinontzi edo kontenedoreentzat leku aproposagoak daudela iritzita. Honela, eta Sasieta Mankomunitateko eta hondakinen bilketaz arduratzen den FCC-ko arduradunekin batera, edukinontzientzako kokapen berriak adostu ditugu. Kokapen berriak adosterakoan kontutan hartu ditugun baldintzak honako hauek izan dira: -Birziklapena handitzeko, hau da, hondakinen bilketa bereiztua areagotzeko PUNTU OSO deiturikoak (beira, ontzi, paper eta gainerako zaborra) egokiagoak dira. Gure etxetik gertu zaborrarentzako edukinontzia bakarrik badaukagu, errazago botatzen ditugu hondakin guztiak edukinontzi berdinera. Aldiz, hondakinak puntu osora eramanez, hondakinen sailkapenaa errazago egingo dugu. -Ez da batere egokia oinezkoentzako espaloien erdian edukinontziak izatea. -Kamioiek edukinontziak biltzeko daukaten karga lateraleko sistema dela eta, edukinontziak eskuinaldean kokatuta egon behar dute. -Kamioiek maniobratzeko nahikoa leku izan behar dute. -Ahal dela, etxeetako fatxadetatik distantzia nahikoa mantendu behar dute edukinontziek. Guzti ahu kontutan hartuta, eta foroan eztabaidatu ondoren zenbait edukinontzi kendu eta puntu oso berriak jartzea adostu dugu. Ondorengo argazkietan agertzen da edukinontzien kokapen berria: gorriz, kentzen diren edukinontziak dauzkagu eta berdez herrian izango ditugun puntu oso berriak (beira, ontzi, paper eta zaborraren edukinontziez osatuta): Honen inguruko informazio, zalantza, kexa etab. izanez gero lasai jo udalera, bertan argituko dizkizuegu zalantzak eta!! Badakigu zenbait herritarrek orain metro gehiago egin beharko dituztela zaborra ateratzerako orduan, baina honekin idiazabaldarron birziklaia tasa igo nahi dugula ere kontutan izan. Birziklatzeko hondakin gehiago izango ditugu eta!! Azkenik, gogoratu erabaki hauek Agenda 21eko Foroan hartzen ditugula, eta bertako ateak denontzat dauzkagula irekita!!!!


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:48

PĂĄgina 9

ze berri ?

UDALETXE BERRIKO OBRAK

Martxa onean doazela adierazi du Udalak, aurreikusitakoaren barruan. Datorren otsaila alderako amaituk dira obrak. Antza denez, azken hilabeteetako eguraldi kaskarrak ez du lagundu, baina hala ere, ez dira oztopo izan. Sotoa eginda dago dagoeneko eta datozen egunetan gaineko solairuak eraikitzen hasiko dira. Solairu bakoitza altxatzea astebete kostako da gutxi gora-behera.

Tamaina honetako obretan ezustekoak izatea ohikoa da eta kasu honetan ere gertatu da. Eraikinaren atzeko aldeko hormaren zati bat erortzeko zorian zegoela ikusi zuten obrako langileek eta hormako hainbat harri zahar kendu egin dituzte, gero berriro erabiltzeko. Gainerakoan, erritmo onean doaz lanak.

GAZTA EGUNA MAIATZAREN 3AN IZANGO DA Hamabigarrenez, Gazta Eguna ospatuko da herrian ohi bezala maiatzeko lehengo igandean. Urtetik urtera gero eta jendetza handiagoa biltzen duen feriaren inguruko egitaraua ere gero eta osoagoa da gainera. Azokaz gain, aste guztian zehar gazta eta artzaintzaren bueltako ekintza ugari antolatzen dira. Aste guztian zehar izango dira ekimen ezberdinak: hitzaldiak, mami txapelketa, gazta dastatzea,‌. ALDAIZEren edizio hau amaitzen ari ginela, oraindik zehaztea falta bazen ere, zapaturako, aurten lehen aldiz, artzain-txakur lehiaketa antolatzeko asmoa dagoela adierazi zaigu Gazta Egunaren antolaketa batzordetik.

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

POSTA ELEKTRONIKO BIDEZKO EUSKARA-TREBAKUNTZA JASOTZEN HASI DIRA UDALETXEAN Herriko Euskara Planak esparru bat baino gehiago hartzen ditu bere gain, eta horietako bat da herri administrazioa. Iazko udazkenean, udal-langile zenbaitek euskarazko trebakuntza ikastaroa egin zuten. Aurten, jasotakoari jarraipena emateko asmoz, beste bide bat erabiliko dute horretarako. Posta elektronikoa funtsezko lan-tresna da gaur egun leku askotan, eta baita Udaletxean ere. Otsailetik aurrera, bertako langileek (bulegoan aritzen direnek) eta zenbait hautetsik mezu bat jasoko dute hamabost egunean behin. Mezu horretan euskara eta eguneroko lana lotzen dituen ariketa bat egongo da. Urte osoan zehar iraungo duen ikastaro birtual bat aurrera eramatea da helburua. Norbere lanean euskarak duen lekua finkatzeko, eta horretarako baliabideak emateko asmoarekin jarri da martxan ekimen hau.

aldaize 32 > 9


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:48

Página 10

ertzea [izal ezautuz]

LOIDIZELAI

anttonioberasategi

F h

Pa jo

// KANTOIKOA, PLAZA ZAHARRETIK IKUSITA, AURREKO MENDEAREN HASIERAKO IRUDIAN.

Uste dut behin baino gehiagotan aitatu dugula orrialde honetan nola joan den aldatzen Idiazabalgo herrigunearen itxura. XX. mendearen bigarren zatian, baserriaren gainbeherari eta industri hazkundeari lotuta etorri zen urbanizazio prozesu biziak Idiazabal ere bete-betean harrapatu zuen... eta ez kale aldea bakarrik, orain ikusiko dugun bezala. Industri lantegien sorrerak ordu arte ezagututako etxe batzuen galbide zuzena ere ekarri baitzuen. Artikulu honetan aztergai dugun etxea, konparazio baterako, gaurko egunean “Jaso” enpresaren lantegia dagoen lekuan zegoen. Ez zen oso aspaldikoa Loidizelai bera ere. Idiazabalgo beste etxe batzuk bezala, Ameriketan dirua egin eta bere herrira itzulitako indianoek egina zen. Dakigunaren arabera, 1920-30 aldera gertatu zen hori; izena 1935. urtean ageri da lehenbizikoz dokumentatuta. Erreka ondoan zegoen Loidi zaharrekoek egin zuten eta bertara joan ziren denak bizitzera.

10 < aldaize 32

Bistan da etxe berriaren izenak zaharrarenarekin duela zerikusia; edo, beharbada, zuzenagoa litzateke esatea bi etxeek ere, garai batean inguru osoak –Olegi alderaino joanda- izan zuenari zor diotela bere deitura. “Zelai” zehaztapenak Loidiko paraje zabal horren behe aldeko ordeka adierazten digu. Ez da ezezaguna antzeko beste leku batzuetan ere: gertu zegoen Zabarainek ere izan zuen bere Zabarainzelaiko etxea; Kortazelai ere bada eta, oraindik beherago begiratuz, hor dugu Ihurrezelai zabala, era guztietako lantegiz betea. Izan dute bai estimazioa horrelako leku zelai bakanek gure industri ekonomia berriaren goraldi handian.

ARTIKULU HONETAN AZTERGAI DUGUN ETXEA, KONPARAZIO BATERAKO, GAURKO EGUNEAN “JASO” ENPRESAREN LANTEGIA DAGOEN LEKUAN ZEGOEN.

“ZELAI” ZEHAZTAPENAK LOIDIKO PARAJE ZABAL HORREN BEHE ALDEKO ORDEKA ADIERAZTEN DIGU.

Gure Loidizelairen hariari berriro helduz, jakin beharrekoa da 1972 aldera bota zutela, ordutik hazi eta hazi besterik egin ez den “Jaso” lantegia eraikitzeko.

zen gauza guztiz berria; lehenago ere izana zuen industri lanetarako joera handia, aspaldian galdua zegoen arren.

Horra, honainokoan, Idiazabalgo industrigune berrietako baten sorrera. Baina, hara zer diren gauzak! Loidi alde horren industri bokazioa ez

Dena dela, besteren batean kontatzekoa da hori; beste garai bateko industriaren historia izango da.


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Pรกgina 11

Futbola: herrian historia egiten ari den kirola Pasa den mendeko 50. hamarkadatik gaur egunera bitartean, herrian gehien jolasten den eta parte hartzaile gehien dituen kirola da futbola

Herrian tradizioa duen kirolik bada, futbola da hori. Aurreko mende hasieratik izan da futbolarekiko zaletasuna Idiazabalen: mutilen artean gehiago lehendabizi, nesken artean ere bai, 80. hamarkadatik aurrera. Idiazabalen futbolak izan duen garrantzia eta garapena nabarmenak dira. 60 urte eskasetako historiarekin, aintzindaria da kirol hau gure herrian.


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Página 12

Pasa den mendearen erdialdean ikusi zuten idiazabaldarrek kirol hau herrian gutxinaka zabaltzen. Herriko Luistarrek, San Luis Gonzagaren kongregazioko partaideek izan zuten garrantziarik. Beraiek antolatuta jolastu zen lehendabiz i k o f u t bol p ar t i du f or m al a , 19 50 . ur t e an . Egungo frontoi zaharrean jolastu zen. Handik gutxira, Lusagastiko zelaietan ere jolastu zuten herritarrek segurarren aurka beste pa r t i da f o r m a l b at . F u t bol a k Idiazabalen egin zuen hasiera izan zen hura.

Kalbario Goiko futbol zelaitik Igarondoko Stadium Barrum-era Artean baina, futbol zelairik ez zegoen herrian. Ez behintzat, egun ezagutzen ditugun futbol zelaien gisakorik. 1957. urtean Goiko Kalbarioko baserriaren aurrealdea futbol zelai bezala moldatu zuten Luistarrek. Zelai honetan urtero antolatzen zituzten txapelketak. Herritar ugarik parte hartzen zuten txapelketa honetan. Bost urtez iraun zuen, baina herriko lehendabiziko futbol zelai honek (etxeak egin zituzten, ondoren, toki horretan). Errotagainen aurkituko zuen, herriko afizioak, hurrengo zelaia, etxebizitzaren aurrealdean. Beste bost urte pasa ziren ordurako. Bi zelai aintzindari hauek, Errealean jolastu zuen Eusebio San Sebastian edota Matias Gorrotxategi bezalako jokalariak eman zituen, garai hartan. Idiazabalgo lehendabiziko futbol jokalari profesionalak izan ziren.

Urtetan ordea, futbol zelai ofizialik gabe jolasten aritu ondoren, egungo Kultur Etxearen eta Igarondo baserriaren arteko terrenoak bihurtu zituzten estadio, frontoia eta egun itxita dagoen futbitoa dauden lurrak, hain zuzen ere. Stadium Barrum deitzen hasi ziren zelai hari, lurrean zegoen zulo andanak lokatza besterik ez baitzuen sortzen, euri pixka bat egiten zuen aldi oro. Herritarren arteko futbol txapelketak ere izan zuten zelai honetan jarraipenik. Inoiz baino parte hartzaile eta jarraitzaile gehiagorekin, gainera. Igarondo frontoia egin zutenean, egun ezagutzen dugun futbitoa ere eraiki zuten. Han, fundamentuzko zoruarekin, jarraitu zuten herritarrek futbolean jolasten. Garai hartako futbol txapelketa izan zen, egun oraindik puri-purian jarraitzen duen futbito txapelketaren aintzindaria.

Idiazabalgo Kirol Elkartea Kirol horrek gure herrian egin duen garapen horretan, eta gaur egungo garaietara gehiago gerturatuta, hasiera batean Eziolatzako futbol zelaiaren inguruan sortu zen futbol taldeak izan zuen garrantziarik; Idiazabalgo Kirol Elkarteak, alegia. Elkarteko jokalariak 1978/79 denboraldian hasi ziren herriko talde bezala futbolean jolasten zelai handiko futbola bezala ezagutzen dugunean. Segurako futbol zelaian ordea, ez Idiazabalgoan. Artean ez zen herrian futbo-

12 < aldaize 32

lean aritzeko zelai handirik. Seguran, gainera, taldea egon bazegoen aurreko urteetatik, baina desagertuta zegoen ordurako. Eskubideak idiazabaldarren esku utzi zituzten. “Herriaren ekimenez sortu genuen Idiazabalgo Kirol Elkartea, eta orain ere horri esker dago bizirik”, diote Jesus Serrano elkarteko lehendakariak eta Jesus Urteaga ordezkariek.

Hainbat urtetan Segurako futbol zelaian jolasten aritu ondoren, 1981. urtean aurrerapauso handia eman zuen Elkarteak: abenduaren 6an Eziolatzako futbol zelaia estreinatu zuten, lehendabiziko aldiz. Zelai berriarekin batera, herrian bertan entrenatzen eta jolasten hasi ziren herritarrak. Urteak eman zituen bertan jolasten herriko futbol taldeak. “Karearekin marrazten genituen zelaiko marrak, partidua zegoen aldi bakoitzean”. “Lan ederrak egiten genituen!”, diote, txantxetan, Serranok eta Urteagak. “Guk zelaia margotzen genuen eta Jesus errepidera igotzen zen, ongi ote zeuden ikustera”, dio Urteagak. Izan ere, zelaian zuzen marraztuta zeudela ziruditenak, oker egoten ziren, gehienetan, diotenez.

1985. urtean egindako euri jasek uholdeak eragin zituzten eta Eziolatzako futbol zelaia oso-osorik estali zuen urak. “Inguruko herrietako taldeek euren zelaiak utzi zizkiguten, gurea konpondu bitartean jolastu ahal izateko”, gogoratzen dute Urteagak eta Serranok. Ordizian, Beasainen, Lazkaon… Inguruko herrietan jolastu behar izan zuten, euren zelaia konpondu artean. Bertan hamabost urte baino gehiagotan jolasten aritu ondoren, 90. hamarkadan iritsi zen egun ezagutzen dugun futbol zelaia, Arizkorretakoa. 1999. urteko uztailaren 23an estreinatu zuten Errealak eta Eibarrek jolastutako partidarekin. “Egun zoragarria izan zen, denok dugu gogoan”.


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Página 13

Herriko jokalariek bakarrik ez, inguruko herri askotako mutilek ere jolastu izan dute (eta oraindik ere hala egiten dute) Idiazabalen. “Gure helburua da edonondik etorrita ere, taldean lagun artean bezala sentitzea jokalariak”, diote Urteagak eta Serranok. Izan ere, azken finean, lagun talde bat eratzen da futbol taldeen artean ere.

Azken urteotan, baina, nabaritu dute herriko jokalarien jaitsiera. “Jubeniletatik aurrera nabaritzen da hori, gehienean”. Maila horretatik aurrera gehiago eskatzen zaie jokalariei, zorrotzagoa bihurtzen da kirola. Orain, Preferente mailara igo dute talderik helduena, eta bada ospatzeko zerbait. “Mantendu egin behar da, ordea, eta horrek ere bere lanak eskatzen ditu, noski”, diote bi ordezkariek. Jokalari bakoitzaren konpromisoa eta esfortzua, entrenatzaileena eta zuzendaritzako kideena adibidez, baina baita partidak antolatzeko antolamendua edota arbitroak eta gainerakoak ordaintzeko aurrekontua ere. “Guk argi dugun gauza bat da honako hau: ez badugu dirurik, ez dugu gastatuko”, dio Serranok. Orain artean, eurek finantzatu dituzte (kanpotik jasotako laguntzarekin ere bai) euren gastuak, eta aurrerantzean ere hala egingo dute. “Ezin badugu ordaindu, ez dugu egingo”. “Azpimarratzekoa da, gainera, dirua lortzeko egiten dugun esfortzua”, dio

Urteagak: asteroko errifak, taberna, publizitatea… Eta, hala ere, ez dira urte amaierara diruz soberan iristen.

Areto futbola Zelai handian jolastutako futbola aintzindaria izan bada ere, ordea, zelai txikian jolastutako futbola edota areto futbolak ere, ibilbide luzea egin du herrian. Igarondo pilotaleku ondoko futbitoan lehendabizi, eta 90. hamarkadan Zelaako kiroldegia eraiki ondoren, hango azpiegituretan, ondoren.

Herrian egindako futbol txapelketak bakarrik ez, areto futbolean, herri arteko txapelketetan ere parte hartu izan dute Idaizabalgo taldeek. Bai mutilek osatutako taldeek, eta bai neskek osatutako taldeek ere. Fernando Prados entrenatzaile zela, urruti iritsi zen 90. hamarkadan herriko neska ugari (baita Euskal Herriko mugetatik kanpo ere). Neska talde bat soilik ez, ugari izaten ziren, hiru baino gehiago ere bai inoiz, areto futbolean. Mutilen artean ere, talde bakarra baino gehiago izaten zen Zelaako kiroldegian herri arteko txapelketetan jolasten zuena. Orain, baina, ez du hainbeste jendek jolasten, eta talde kopuruak ere behera egin du, nabarmen. Neskei dagokienez, adibidez, talde bakarra ari da jolasten aurtengo denboraldian. Bi talde zeuden iaz, baina jokalari askok utzi zion jolasteari, eta bi talde txiki eratzea baino talde handi bat eratzearen aldeko erabakia hartu zuten. Mutilek ere, talde bakarra osatzen dute egun.

Finantziazioa ez da inoiz erraza izaten, eta kasu honetan ere, ez da kontrakorik gertatzen. Errifak, publizitatea, laguntzak… Hauek, baina, honi irtenbide bat emate aldera, pauso bat aurrerago eman zuten orain urte batzuk: Garagardo Festa antolatzen hasi ziren, asteburu batean gogor lan egin bai, baina dirua lortze aldera.

Eskolarteko kirolak, baina, izan du txikienen artean futbola sustatzerako garaian ere, garrantziarik. Eskualdeko herrien artean jolasten zuten, eta egun ere hala egiten dute, herriko txiki eta gaztetxoenek. Jose Luis Elioren antolakuntza lanen

pean eta entrenatzeko edota partidak neurtzeko laguntzen duten beste hainbat gazteren laguntzarekin, gaztetxo ugarik parte hartzen du eskolarteko futbol txapelketetan.

Egun, baina, kiroldegiko kanpoko futbol kantxa herriko futbito txapelketa jolasteko ere moldatu dute, beharrak aginduta. Kultur Etxeko lanek irauten duten bitartea itxita izango da Igarondoko futbitoa, eta kiroldegiko futbitoa bihurtu da, orain, futbolari afizionatu guztiek topaleku.

aldaize 32 > 13


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Página 14

hizketan TERE BARRENA . DENDARIA

“HERRIKO JENDE ASKO IKUSI DUT HAZTEN MOSTRADORE TXIKI HONEN BESTE ALDETIK” Hamabost urte inguru daramatza Tere Barrenak Izpar goxoki dendako mostradorean. Gozokiak saltzeko ideia bazuen buruan aspaldian, eta egunkariak saltzearekin batera, herrian negozio berri bati hasiera eman zion 1994. urtean. Egunero disfrutatzen ditu bai bere lana eta baita herritarrekin duen harremana ere.

Urte asko daramatzazu, mostradore txiki honen atzean. Bai, hala da. Hamabost urte izango dira jada denda ireki genuela, ongi gogoratzen badut. Lau urte dira, dendari bigarren berrikuntza egin genionetik. 1994. urteko urriaren 23an egin genuen inaugurazioa. Bada denbora, bai!

Aldaketak ere izan dira, zuen dendatxoan, urte guzti hauetan. Bai, bai. Denda ireki eta handik urte batzuetara egin genion lehendabizikoa. Eta, bigarrena, berandugo etorri zen. Senarrak ile apaindegia zeukan garai batean denda honen atzeko aldean. Baina, osasun arazo batzuk tarteko, itxi egin behar izan genuen. Txarretik ere ona etortzen dela eta, denda handitzea erabaki genuen. Izan ere, hasiera batean, bi metro karratu besterik ez zituen denda honek! Oso txikia zen, eta gauza asko izaten nituen! Gainera, lau edo bost pertsona sartzea nahikoa zen espazio hau gainezka egoteko… Denda luzatu egin genuen, ile apaindegia zegoen espazioa dendarako aprobetxatuta. Orduan egin genuen gaur ezagutzen den denda. Lau urte izango dira, ordutik.

Dendatxo honetan saltzen ez duzunik izango al da?

// MARI KRUZ GALARRAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

14 < aldaize 32

Bai, izango da, noski! Baina egia da, denetarik saltzen dut, botikan bezalaxe. Gauza asko ez


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Página 15

hizketan

“IZAN ERE, HASIERA BATEAN, BI METRO KARRATU BESTERIK EZ ZITUEN DENDA HONEK! OSO TXIKIA ZEN, ETA GAUZA ASKO IZATEN NITUEN!”

“BAINA JENDE ASKOK GALDETU EGITEN DIT, EA EKARRI OTE DEZAKEDAN EDO EKARRIKO DUDAN. ETA BETI BAIETZ ESATEN DUT! ETA EKARRI EGITEN DUT, NOSKI”

“ESATEN DEN MODUAN, 24 ORDUKO LANA DA. DENDA ITXITA BADAGO, ASKOTAN TINBREA JOTZEN DUTE, ETA JAITSI EGITEN NAIZ”

ditut, egia da. Baina jende askok galdetu egiten dit, ea ekarri ote dezakedan edo ekarriko dudan. Eta beti baietz esaten dut! Eta ekarri egiten dut, noski. Gehienetan ni neu joaten naiz almazenetara eta ekarri egiten dut. Egia da, batzutan dirua ere galtzen dut horrekin. Baina, beste zerbait irabazten dut: aurretik ezagutzen ez nuen zerbait ikusten dut, edota beste zerbait ekartzeko ere aprobetxatzen dut bidaia… Zerbait falta bazait edo… Normalean eguerdian egiten ditut horrelako gauzak, denda isten dudanean, arratsaldean berriro ere irekitzeko. Egia da, gauza asko ezin ditut hemen eduki ez baitizkidate inoiz eskatu! Baina, horrelakoetan, nik ere ikasi egiten dut, halakorik badela. Ekarri egiten dut eta azkenean jendeak erosi egiten du. Oso gustura egiten dut, gainera.

Denda ireki aurretik, baina, gisa honetako lanik ez zenuen egiten.

egiten naiz. Batzuetan hiru txikle erosteko izaten da, beste askotan ur baso bat emateko. Baina beti jaisten naiz denda irekitzera. Nik dut errua, nik ohitu baitut jendea. Baina ni gustora nago, ez naiz kexatzen.

Desberdin ikusten dira gauza hemendik, ez al da al a? Noski baietz, dena desberdina ikusten da. Esaten den moduan, ez da urrea dizdira egiten duen guztia. Zentzu guztietan, gainera. Gauza guztiekin gertatzen den moduan, bere alde on eta txarrak ditu. Baina niri gustatu egiten zait.

Ez, inoiz ez. Zerbait berria izan zen niretzat. Nire senarraren aitak egunkariak saltzen zituen aurretik, eta, horrekin jarraitzeko halako ideia bat banuen, familiako negozioarekin jarraitu nahi nuen. Proiektu bideragarria zela ikusten zen garai hartan. Baina, beste zerbait ere egin nahi nuen, egunkariak eta gisakoak saltzeaz gain. Aspaldian nuen gozokiak eta antzeko produktuak saltzeko gogoa, gustatzen zitzaidan ideia, eta horixe egitea erabaki nuen. Ez nuen gauza bakarra saldu nahi hark huts eginez gero beste zerbait izatea ere nahi nuen. Bi ideiak elkartu genituen. Herrian, gainera, ez zegoen une hartan horrelakorik. Beraz, goxoki denda berri bat ere izan zen garai hartan gure denda. Oraindik gogoan dut gainera, garbi asko: Santiago bezpera batean hasi nintzen ideiari bueltak ematen, lanetik etxera nindoala.

Lotua da, baina, honelako denda bat izatea? Bai, lotua da, ezin dut kontrakorik esan. Esaten den moduan, 24 orduko lana da. Denda itxita badago, askotan tinbrea jotzen dute, eta jaitsi

Herria bera ere hazten ikusi duzu hemendik, ez al da al a? Bai, bai, egia da! Herria bakarrik ez, herritar asko eta asko ere, gehienak ez esateagatik, ikusi ditut hazten. Eta oso polita da. Egia esan herritar guztiekin edo gehienekin dut, gainera, harremana. Eta ona, gainera. Eta hori oso oso polita da. Behin gogoratzen dut bizilagun batek nola esan zidan, goizeko 7.30etik iluntzeko 21.00era irekita egoten den denba bakarra dela gurea, eta edozein motatako jendea sartzen dela bertara. Eta egia da! Haurrak, gazteak, helduak, zaharrak… Denak etortzen dira hona. Baina ohituta nago ordutegi honetara. Gogorra da, baina dena da gogorra. Egunero egin behar da lana, baina lanbide bakoitzak ditu bere alde onak eta alde txarrak. Eta nik, hemen, gozatu egiten dut egunero, ongi pasatzen dut lanean. Barre asko egiten dut bezeroekin, kontu asko egiten ditugu. Humorea ezinbestekoa da.

aldaize 32 > 15


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

PĂĄgina 16

iparrorratza nagoreintxausti

GRANDVALIRA: PIRINIOETAKO ESKI ESTAZIORIK HANDIENA Otsailaren bigarren astean, elurraren xarmaz gozatu nahian, Andorra aldera jo nuen, hain zuzen ere, Grandvalira izeneko eski estaziora. Estazio hau, Andorraren iparraldean dago kokatuta eta Frantziarekin muga egiten du. Balizatutako 110 pistez osatua dago: 18 berde, 38 urdin, 32 gorri eta 22 beltz, guztira 193 kilometro. Sei sektore ezberdin ditu (Encamp, Canillo, El Tarter, Soldeau, Grau Roig eta Pas de la Casa) , 67 erremonte eta luzeera zein zailtasun ezberdinak dituzten 110 pista. Orain, sektore horien inguruan mintzatuko naiz, bakoitzaren datuak zein berezitasunak erraztuz. Encamp da Grandvalirak duen sarbiderik erosoenetako bat, hegoaldetik joanez gero, hori baita lehengo aurkitzen dena. Bestalde, zentrikoena eta Andorra La Vellatik gertuena dagoena ere bada. Bertan aurkitzen da Grandvalirak duen sarbiderik ikusgarriena, Funicap deiturikoa. Funikular honek, sei kilometrotako ibilbidea du, eta hamabost minutuz, bertako giroaz eta pasaiaz gozatzeko aukera ematen dizu. Canillo aldiz, Grandvalirako aterik garrantzitsuenetako bat da, bertan aurkitzen da zortzi plazaz osaturiko telekabina handia. Behin gorantz eginez, El Forn izeneko harana zeharkatuz joango gara, Andorrako esparrutik ederrenetarikoa. Sektore hau aproposa da hasiberrientzat, familia giroan eskiatzen dutenentzat zein eroso eta lasaitasun osoan eskiatu nahi dutenentzat. Grandvalirako sektorerik dinamikoena El Tarter dela esan dezakegu, eguneko edozein ordutan izugarrizko mugimendua baitago, pistetan, bertan

kokatzen diren terraza eguzkitsuetan...Horretaz gain, esanguratsua da esatea, jende asko kontzentratzen dela El Tarter-eko Snowpark-ean. Soldeu-n, eskiatzeaz aparte, beste edonolako jarduerak egiteko aukera izango duzu, besteak beste, helikopteroetan hegaldiak egitea, bista ederrez gozatzeko, elur motorrak gidatzeko aukera, esperientzia berriak, parapentean hegaldiak... Grau Groig sektore bakana da, biztanledun gunerik ez duena. Sektore honek aukera zabala eskaintzen digu, zailtasun gradu ezberdineko elur kalitate oneko pista anitz eta Andorrako Pirinioez gozatzeko abagunea. Pas de la Casa da Grandvalirako punturik altuena. Lekurik preziatuena da, malda handiez eratua eta bista ikusgarriez hornitua, jende gehien bildu ohi duena. Eski tenporala amaitzean, festaren eszenario bilakatu ohi da Pas de la Casa, bertan kokatzen baitira jende gazteak oso gustuko dituen taberna eta diskoteka ezberdinak. Bertan egon nintzen asteburuan ez genuen zorte handirik izan eguraldiarekin ,lehen egunean nahiko txarra egin zuen, haize zakarra, elurra, euria,...hala ere elurraz gozatzeko parada izan genuen. Igandean,aldiz, zorionez eguzki printzek Andorrako mendateak argitu zituzten, eta noski, gogoz eskiatu ahal izan genuen Grandvalirako elur gainean. Egia esan, denbora azkar igaro zenaren irudipenarekin bueltatu nintzen, eta hura hobeto ezagutzeko gogoz gelditu nintzen. Horregatik, Aste Santuetako oporraldian, itzultzeko asmoz gabiltza eta bide batez, egun gehiago igarotzeko intentzioarekin.

Grandvalira, eskiatzea gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke. Bertako paisaia eta paraje ederrek dauden pista ezberdin eta zoragarriekin loturik, esperientzia ahaztezin batean bilakatzen baitute bertako estantzia. Animatu zaitezte eta joan Andorrako Pirinioak ezagutzera!

[ webgunea ]

[ liburua ]

http://quesosaranburu.com/eu/

“HABITAT� Izenburua: HABITAT

ARANBURU GAZTANDEGIA Gaztagileen ofizio zaharra ere iritsi da internetera. Aranburu gaztandegiak interneteko ataria abian jarri berri du. Bertan topatuko ditugu gazta erosteko on-line denda, errezeta proposamenak edota Idiazabal Jatorrizko Izendapena duen gaztari buruzko informazio guztia. Euskarazko bertsioa oraintxe ari dira osatzen. Gazteleraz, ingelesez eta katalanez ere kontsultatu daiteke eta RSS jarioa ere badu.

16 < aldaize 32

Egilea: Katixa Agirre Igartza beka irabazi zuen Katixa Agirreren Habitat ipuin-liburuak. 6 istorio biltzen ditu liburuak eta denek kokalekua dute ardatz: etxea. Etxea, gure habitat ideala da. Baina hori bakarrik al da etxea? Gizakion aterpe naturalaz gain, independentzia pertsonalerako eremua ere bada. Gaur egun, baita luxuzko produktua ere. Ikuspegi horiek guztiak landuz, sei ipuinetan zehar, pertsonaiek etxeekin eta habitatarekin zerikusia duten hainbat istorio biziko dituzte.


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Página 17

zaharrak berri MATEO MUJIKA URRESTARAZU

Idiazabal,1870/09/21-Zarautz, 1968/10/27

MATEO MUJIKA: ERBESTEKO GOTZAINA

Mateo Mujika ibilbide baten izena da. Hala jartzen du behintzat pilotalekuko paretan dagoen harlauza batek. Jakizue, Idiazabalen bakarrik ez, Beasainen, Gasteizen eta Zarautzen ere badirela Mateo Mujika kaleak. Zergatik ote? Nor demontre zen ba Mateo Mujika hori? Agian gogoan duzu beltzez jantzitako gizon hura. Edo noizbait entzun duzu haren istoriorik edo izena behintzat. Baliteke galdu xamar egotea: Idiazabalen Mateo Mujika kalea dagoela oraintxe jakin duzu! Lasai, memoriari hautsak kentzera, edo piztu berri den jakin mina asetzera gatoz-eta. Igarondo pilotalekuaren aurrealdeko pasabideak Mateo Mujika izena edukitzea ez da kasualitatea. Mateo Mujika, Idiazabalek eman duen gotzain bakarra, pilotalekuaren aldamenean dagoen Igarondo baserrian jaio baitzen. Bere lehen urteak goierrin egin bazituen ere, azkar egin zuen aire apaiz ikasketak egiteko. Usurbilen egin zituen lehen parrokiako lanak, apaiz laguntzaile. Gero Gasteiza itzuli zen apaiztegira irakasle lanetan jarduteko. 1903an, Gasteizko katedraleko kalenjo (katedraleko biltzarreko kide) izendatu zuten. Gustoko zuen apaiz izatea, baina baita euskara, oratoria eta musika ere. 1905ean Don Kixote Mantxakoaren hamabigarren kapitulua euskaratu eta argitaratu zuen. Urte bat beranduago, musikari lanek eman zioten poza: Erromako San Pedro basilikan ehun ahots inguruko Gasteizko seminarioko Schola cantorum (korua) zuzendu zuen. Bolada onean zegoen. 1918an Burgo de Osma-ko (Soria) apezpiku izendatu zuten, eta 1924an Iruñeako gotzain. 1928an Gasteizko gotzain izatera pasa zen. Monarkiatik gertu sentitzen omen zen. 1930ean Gasteizko seminario berriaren inaugurazioan bertan izan zen Alfontso XIII. erregea. Egun horretan organoa jo zuen Mujikak: Marcha Real Española eta San Inazioren Martxa jo zituen: espainola eta euskalduna. Arrakasta hark gozotik baino gazitik gehiago zuela konturatzen hasiko zen ordea. José Calvo Sotelo ez zen oso

konbentzitua geratu, eta Gasteizko seminarioa batzokia zela esan zuen. 1931an, II. Errepublika ezarri zenean Mujikak honen aurkako adierazpenak egin zituen., Ondorioz maiatzean Frantziara erbesteratu behar izan zuen. Urte bete han pasata, Bujedo-ra (Burgos) itzuli zen, eta 1933ko irailean Gasteizko elizbarrutira. Barealdiak ez zuen gehiegi iraungo. 1936ko uztailaren 18an Gerra Zibila lehertu zen. Kardinalen presioak hasi ziren orduan. Abuztuan, Olaetxea Iruñeko gotzainarekin errepublikarrei laguntzea ez zela zilegi adierazi zien katolikoei. Errepublikarrek eta euskal nazionalistek ez zuten begi honez jo. Hala ere ez da inoiz argi geratu nork idatzi zuen dokumentu hura. Izan ere, geroxeago, Verasategui Gasteizko bikarioak zilegi zela edozein zerrenda katolikori bozkatzea adierazi zuen Mujikaren onespenarekin. Frankoren aldekoak haserretu eta Mujika hiltzea pentsatu zutela kontatzen da. Ez zuten egin ordea. Erromara bidali zuten kongresu batera. Berriz zen erbestean. Zortzi hilabete egin behar izan zituen bertan. 1937ko ekainean Goma I. kardinalaren eskutitza jaso zuen: gotzainek Frankoren aldeko eskutitz bateratua egin beharko zutela zioen. Mujikak, Mons. Francisco Vidal i Barraquer-ekin batera eskutitza sinatzeari uko egin zion. Bere ezezkoa argudiatuz egoitza santura idatzi zuen: Francoren Espainian elizak ez zuela askatasunik esan zuen. Frankok berehala aurkitu zuen Mujikaren ordezkoa izango zena. Bere elizbarrutia Cinna-koarengatik aldatu zioten. Iraila iritsi zenean, Belgikara alde egin zuen. Handik Goma I. kardenalari idatzi zion euskal nazionalistak defendatuz eta euskal tradizioa eta hizkuntza mantentzeko egiten zuten ahalegina goraipatuz. 1940an nazien tropek belgika hartzean, Iparraldean ezarri zuen bizilekua: lehenengo Uztaritzen eta gero Kanbon. Han Jose Migel Barandiaranek eskatuta bere gogoetak idatzi zituen Imperativos de mi conciencia (1945) agirian. 1936tik isilarazia izan zela zioen bertan. Eta Pio XI.ari eginiko konfesio batean salatu zuela frankisten bandoa egiten ari zen gehiegikeriak eta apaizbarrutiko asko sufritzen ari ziren jazarpenak. Iparraldean egon zen 1947an itzultzeko baimena eman zioten arte. Zarauzko Montemar etxean bizitu zituen bere azken urteak, itsu ia glaukomaren ondorioz. Idiazabala etorri zen hala ere. Bisitarik esanguratsuena agian, organoaren inaugurazioa egitera etorri zenekoa da. 1968an hil zen 98 urte zituela, eta Gasteizko Santa Maria katedraleko aldarean ehortzi zuten.

MATEO MUJIKA 1953AN IDIAZABALA EGINDAKO BISITA BATEAN. Non jaio zen? Idiazabalgo Igarondo baserrian.

Idiazabalen bizi izan al zen orduan? Ez zuen Idiazabalen denbora gehiegi egin. Urte bat zuenean bere aitaren lana zela-eta Beasainego Don Juanenea etxera joan ziren bizitzera. Gero batera eta bestera ibili behar izan zela esan dezakegu. Zer ikasi zuen? Beasainen egin zituen bere lehen ikasle pausoak. Gero, Oñatiko Unibertsitatean Latina eta urtebetez Filosofia ikasi zituen, eta handik Gasteizko apaizgaitegira sartu zen. Salamancako Unibertsitatean Teologian doktoretza egin zuen. Baina zergatik da ospetsua? Apaiza izan zen, eta besteak beste Iruñea eta Gasteizko gotzain izatera heldu zen. Bere bizitza dramatikoa izan zela diote batzuk. Besteak beste lau gerrate bizi izan zituen, eta bi aldiz erbesteratu behar izan zuen. Nolakoa zen? Batzuk gizon intelektuala zela diote, elizari fideltasuna erakutsi ziona eta duintasuna agertu zuena bere erbesteratzeekin. Beste batzuk aldiz, monarkiari erakutsi zion elkartasuna eta hasiera batean frankori emandako babesarengatik kritikatzen dute. Bakoitzak atera beharko ditu bada bere ondorioak. Pertsonalki ezagutzeko aukera izan zutenek beste ikuspegi bat izango dute.

Euskaraz ere aritzen zen. Bere elizkizunetan pastoralak eta sermoiak euskaraz egindakoa zen. Besteak beste “Don Kixote Mantxako-a” liburuaren hamabigarren kapitulua euskaratu zuen. Idiazabala et ort zen al zen? Idiazabalen meza emandakoa da. Bera izan zen 1950ean elizako organoa inauguratu zuena ere. Musika bere afizioetako bat zen. Bisita gehiago ere egin zituen.

[ ESAERA ]

B e l a r tx a h a r r a , z a i l a d a g a l tz e n aldaize 32 > 17


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

PĂĄgina 18

saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

marialuisaurrestarazu

anamaria ansalas

ORKATZA SALTSAN

URDURI ZAUDE? KAFERIK EZ, TERIK ERE EZ. (I)

> OSAGAIAK Lau pertsonentzat - Orkatza, kilo bat - Tipula - Baratxuria - Perrexila - KoĂąaka (kopa bat) - Ardi beltza (kopa erdi) - Irina (koilarakada erdia) - Ilarrak - Patatak

> PRESTAKETA Orkatza ondo garbitu, tiroaren ondoko odol guztia kenduz. Okela txikitu eta salmoadan eduki egun oso batez. Salmoada tipula, baratxuri eta perrexilarekin prestatu behar da. Haragi zatiak frijitu eta egiten doazen heinean, kazuela batera ateratzen joan. Bestetik, salmoadako barazkiak frijitu eta gorritutakoan koilara erdi irin bota. Behin saltsa hau tostatzean, koĂąaka gehitu behar zaio (kopatxo bat) eta sua emanez flanbeatu. Ondoren baso erdi ardo beltz gehitu. Saltsa hori 5 minutuz egosi behar da. Ondoren iragazkitik pasa eta aurrez frijitu den kazuelan prest dugun okelari bota behar zaio. Ordu betez egosi haragia. Azkenekoz, ilarrak eta patatak gehitu eta prest dago orkatza saltsan.

18 < aldaize 32

Azken aldian daukagun bizi-erritmoak urduritasuna eta estresa eguneroko ogi bihurtu digula esan dezakegu. Presaka eta korrika, ezin geldirik egon, ezin patxadaz bizi. Anamarik oraingoan ere, badu erremedioa. Kafea eta tea hartzea debekatua. Hori, lehen araua. Horretaz gain, beste bi gomendio eman dizkigu. Bat aurkeztuko dizuegu orain eta bestea hurrengo alerako utziko dugu. Osagaiak: Perrexila - Patata - Azenarioa - Ilarrak - Tipula pare bat 6 baratzuri ale Jarri barazki guzti horiek bi litro uretan egosten. Bota oliba olio txorrotada bat eta gatza berriz, ahalik eta gutxien botatzea komeni da. Barazkia egosita dagoenean, erretiratu eta edan ur hori bazkaldu aurretik edo ondoren, infusio gisa. Barazki hori, ordea, ez da bota behar. Irabiagailua pasa eta purea egin. Bota perrexil gordina eta jan afaltzeko edo bazkaltzeko. Egositako barazki hori beste era batera ere jan daiteke, eurekin torillatxo bat eginda, esate baterako. Nahi den bezala. Urduritasuna baretzeko bakarrik ez, odoleko zirkulazioarentzako ere ona omen da. Hori bai, insulina modukoa denez, pixagura erraz jartzen du.


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

: ⁄S ⁄

Página 19

saski naski

S⁄

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

D

PILOTARI JANTZITA Ezusteko ederra jasoko zuten, ziur asko, Kantoikoa etxean kartazala ireki eta barruan argazki hau aurkitu zutenean: Antonito, Juanzito eta Martinzito anaiak pilotari jantzita, zein baino zein dotoreago.

Argentinako Buenos Airestik Jose Antonio Oiarbideri, osaba zutenari, bidalitako argazkia da ikusgai duzuen hau. Hiru ilobak pilotari jantzita, txikitik handira ordenan, euskal jatorriaz harro ageri dira.

S

Barre eta negarrak nahastuko ziren Kantoikoan 1913. urteko egun hartan. Algarak, ume haiek hain pottoko eta xelebre ikustean; malkoak, zeinen urrun dauden pentsatzean. Horren da handia itsasoa.

[ ZE ASMA ]

EROGLIFIKOAK:

Mihiluzeren interneteko gunetik lortu ditugu eroglifiko hauek. Ea asmatzen duzun galdera marrazkiaren laguntzaz.

2

NON EGON DA?

TOKI SAKRATUA ASKORENTZAT

ERANTZUNAK: 1. Polinesia. 2. M aracaná.

1

aldaize 32 > 19


ALDAIZE 32:ALDAIZE 10

13/3/09

12:49

Pรกgina 20

Argazkiak: Sara Mujika, Maddi Garcia eta Irantzu Arrizabalaga.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.