Aldaize 16

Page 1

2006ko uztaila [ 16.alea ]

8-9

// ZE BERRI ?

GOIZ-ARGI ETA ELIZALDE ETXEAK BOTA DITUZTE Guztira 18 etxebizitza berri eraikiko dira eta etxebizitza eta errekaren artean pasealekua eraikiko da.

11

/ / H I Z K E TA N

AGUSTINA AIERBE “Idiazabalek agindu zuen Urtsuaran Idiazabala joaten bazen bidea egingo zuela”

15

// KIROLAK

ALOÑA GALARRAGA, SEGALARIA. Taldekako sega txapelketako irabazle izan zen Seguran, aurtengo maiatzean.

KALE NAGUSIA: GURDIBIDETIK ASFALTOZKO KAMINORA.



illatiren txokoa

#16

GAZTE HIZKERARIK BA OTE DAGO? Erdarakadak ugari erabiltzen ditugu Idiazabalen, batzuek gutxiago besteek baino. Dena dela, ezin ukatu gaztelaniaren eraginik ez daukagunik. Gazteen artean ere nabari da eragin hori. Eragina azalekoa bada gaitzerdi. Euskara zalantzan jartzera iristen bada, kezkatzeko moduan geundeke.

ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Alaitz Katarain, Ainhoa Mujika, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Martha Ortega (Idiazabal Fundazioa), Gaztetxea, Anttonio Berasategi, Ainitze Otamendi, Ibon Iparragirre. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Herriko gazteek bertako euskaraz hitz egiten dute eta pozgarria da. Euskara bizia eta atsegina da. Tamalez irainak eta esamoldeen tankerakoak gaztelaniaz izan ohi dira: “Eske iruitzen zat laostia hori eittea beak”, “Deputamadre leoke hori”, “Joe, tio, pasada bat da; etxen preziok a toda ostia igo die!”...

Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria.

Horrek irtenbideren bat izan behar du. Ohitura aldaketa ematen laguntzea da euskalki bizi eta jatorrean hitz egin dezaten. Kontua da ez daukagula gazteen euskara nazionalik. Alegia, euskalkiak eta batua daukagun bezala, gazteek ez daukate gazteen hizkera imitatzeko eredurik. Euskalkitik jaten dute batez ere eta hori ondo dago, bizitasuna ematen dielako hizkuntzari. Oso

KONTUA DA EZ DAUKAGULA GAZTEEN EUSKARA NAZIONALIK. ALEGIA, EUSKALKIAK ETA BATUA DAUKAGUN BEZALA, GAZTEEK EZ DAUKATE GAZTEEN HIZKERA IMITATZEKO EREDURIK. Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

Kultura Saila

erakargarria gertatzen da euskalkiarekin aritzea, euskara batuak duen formalismorik ez duelako. Beraz, oinarrian euskalkiak egotea garrantzitsua da. Baina ez hori bakarrik, hitz modernoak eta kaletarrak topatu behar ditugu gazteek erabil ditzaten. Baserritik kalerako bidea aspaldi hasita dugunez, baserri munduko esamoldeak kaleko gazteentzako egokitu egin beharko ditugu erabilgarriago eta ulerterrazago egiteko. Horiek ere mantendu beharko dira, bai baina egokitu beharko dira ulertu eta erabiliko badira.

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: illati@topagunea.com, kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 16 > 3


iritzie [ HANDIK ] otxandio alaitzkatarain

[ HEMENDIK ] idiazabal ainhoamujika

IKASLE ETORKINAK GURE ARTEAN

UDAN BATETIK BESTERA Udari hasera ona eman diot, egun gutxi dela heldu bainaiz Galizia aldean pasa ditudan opor egun batzuetatik. Orain lanean (hemen bierrien) jarraitu behar arreago gelditzen diren opor egunak harrapatu arte. Izal-Otxandixo eta Otxandixo-Izal artean segi behar. Izalen “hemen da gure bizkaitarra” eta Otxandixon “gaztai bat nos ekarri biosu?”. Izaldik Txindoki eta Aizkorrira, Otxandixotik Anboto eta Gorbeara. Izaldik Zarautza, Donostia edo Hendaiara bainu eder bat hartu eguzkitan. Kiskaltzera, Otxandixotik Laga edo Laida aldera. Batean edo bestean piztinetara, naiz eta Otxandion (hotz handi) egun gutxiagotan aprobetxatu. Izaldik Lesaka, Zegama, Ordiziara... festetara! Otxandixotik San Ferminetara nola ez, Dima, Legutio... (hemen jaietara). Izalen eta Otxandion etxetik irteteko (hemen urteteko) aukera ugari, nahi izatea (hemen gura izatie) falta. Nik biak ezagutzen ditut eta biak gustuko. Izaldarrok Otxandixo ezagutzera gonbidatuta zaudete eta nola ez uztailaren 18an Santamaña jaiak ospatuko ditugula kontuan hartuz gonbidapen bikoitza. Izalen edo Otxandixon ikusi arte!

Duela lau urte hasi nintzen Gasteizen lan egiten ikasle etorkinekin. Garai hartan umetxoak ziren adinez nire ikasleak, gehienak Hego Amerikarrak, nahiz eta errusiarrak eta txinatarrak ere tartean izan. Ikastetxearen %80 ikasle etorkina zen. Egoera horrek ez zuen euskalduntze prozesua errazten, baina are eta oztopo handiagoa suposatu zuen eskola bertako eta auzoko giro erdaldunak. Ikasturtea Gasteizen amaitu ondoren, ildo beretik lanean jarraitzeko aukera izan nuen, baina kasu honetan Goierri inguruko ikastetxeetan. Gure inguruan, esan dezaket ikasle etorkinen kopurua askoz ere baxuagoa eta familien jatorria Gasteizkoaren oso antzekoa dela. Aldatzen dena, ingurune sozial eta linguistikoa da. Esperientziak argi erakusten duenez, bigarren hizkuntza bat ikasteko nahitaezkoa da eskolaz kanpoko euskal hiztunekin interakzio soziala eta afektiboa lortzea. Harremanak euskal giroan gauzatzea suposatuko luke honek, eta helburu hau lortzea errazagoa da Goierriko ingurunean Gasteizkoan baino. Bestalde, ezinbestekoa da famili hauek bere ama-hizkuntza etxean landu eta erabiltzea, jakina baita menperatzen ez dutenek, nekez ikasten dutela bigarren hizkuntza bat. Gainera, ikaslearen harrera eta integrazioa errazteko, eta zor diegun begiruneagatik, guri ere hainbat hitz eta kultura ezaugarri ikastea tokatzen zaizkigu. Esate baterako, ohiko gure agurrak eta nola ez beraien izenak ondo ahoskatzean ikastea. Ez dago esan beharrik datozen hamarkadetan orain arteko joerak jarraituz gero, euskalduntzeari errotik heldu beharko zaiola eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak eta hizkuntza politika eraginkorrak sustatu beharko direla.Horrez gain ordea, guztioi dagokigu gure neurrian eta ingurune hurbilean euskaraz bizi eta banakako ekarpenak egitea.

[ HERRIKO PLAZA ] Goiz Argi eta Elizalde bota dituzte. Hauen tokian etxe berriak egingo dituzte. Zer iruditzen zaizue? MARI KARMEN

PAKITA

MUNDUATE

IBARBIA

Oso ondo iruitzen zait. Etxe horik alperrik dare, oso zahartuta eta oso itsusi ikusten die, ta hola herrii berrittu bat eman eta etxe berrik eitten baittue ba herri barrue txukunduko da.

4 < aldaize 16

Ondo. Ze behin jardin hau eta gauza guztik ein zittuen ezkeoz balio du terreno hori hobetzea o beste itxura bat ematea. Batetikan beste bizi bat emango dio horri ta bestetik herrie apainduko do.

JULIA FERNANDEZ ETA AGUSTINA AZURMENDI Batetik pena ematen du holako etxea botatzeak. Itxura polita du. Bestetik etxeak egiteari buruz, ba gazteentzako etxeak egin beharko zituzten, eta merkegoak. Arazoa eskaintza eskaeran dago. Saltzen dagoen guztia erosten da.


KALE NAGUSIA: GURBIDIBIDETIK, ASFALTOKO KAMINORA Idiazabalgo Kale Nagusia dugu herriaren ardatza. Nazional bataren igarobide izandakoak, gaur egun itxura lasaia aurkezten badu ere, bertan daude Idiazabalgo komertzioak, tabernak eta aisiarako aukera gehienak. Herriaren erretratua da Kalea Nagusia, azken urteetan aldaketa sozial eta urbanistikoak adierazten dizkigun argazkia. Horregatik, Aldaizek kalea zeharkatu du hainbat etxeren eta bide batez, Idiazabalen historia zertxobait gogoratuz, kalearen etorkizuna nolakoa izango ote den irudikatzeko.


erreportajea

Âť ZUBIMUSU Pepirekin egon gara eta kontu ugari esan dizkigu. Zubimusu eta Iturralde bota eta Xaloa arteko guztia hartuta etxe berriak egin behar dituzte. Pepi Plazako etxera joan da etxe berriak egin arte, gutxi gora-behera bi urtetarako. Pena handiarekin hitz egin digu Pepik. Esan erraz egiten da baina berrogeita hemeretzi (59) urte egin ditu Pepik Zubimusun bizitzen. Bere aita zenak errentan hartu zuen etxea lehenengo eta geroxeago, erosi egin zuten. Txikitatik ezagutu du Pepik etxean okindegia. Labe zaharra artean oraindik bertan omen dago. Adreiluekin egindakoa da eta ezin da kendu. N-1 errepidea herritik pasatzen zeneko ZUBIMUSU ETA ITURRALDE

garaietaz oroitu da. Ogia saltzen zutenez, kotxe ugari geratzen omen zen atarian ogi bila. Uda partean nabari omen zen jendearen joan-etorria. Pepik ondo gogoratzen ditu frantsesak. Antza denez, oporretara zoaztela pezetekin erosten omen zuten ogia. Baina oporrak amaitu eta bueltakoan, atzera geratu eta frankoekin

arren, pena handia duela aitortu digu. Bere

KALE NAGUSIKO ALDAKETAK: IRAGANEKO ONDARETIK ETXEBIZITZA EREDU BERRIETARA. NOLAKO IDIAZABAL NAHI DUGU?

ordaintzen omen zuten. Oporretan dirua gasta-

bizia bertan egon da eta nolabait esanda galdu egingo da. Okindegia bidearen beste aldean zabalduko du Estensoroko Marialuisak, Periko arrandegiaren ondoan.

Âť FLOREAGA

tuta nonbait. Estankoan artean lo lekua zutenez,

omen ziren jatekoaren bila. Bi gauza aukeran:

bisitari ugari izaten zituzten inguruan eta ogi

ogia edo animalientzako pentsua. Argia ere

Gaur egungo etxea baino lehen beste bat egon

ugari saldutakoak dira. N-1ean sekulako kotxe

askotan joaten omen zen, neguan batez ere.

zen. Nonbait Maugigoeneko andre batek XVII.

ilarak ikusitakoa omen da, euren okindegian ogia

Herritarrek beraiei abisua eman eta beraiek

mendearen bukaera aldera diru bat utzi zuen

erosteko geratutako bidaiariek sortutakoa.

Segurara deitzen zioten Pedro Garaialderi kon-

bere testamentuan pobreentzako ospitale edo

pondu zezan. Eta neguko elurren ondorioz ere,

erruki etxe bat egiteko. Ez zen, ordea, nahikoa

bidea itxita askotan, askotan ikusi zuten.

izan eta etxea erdi eginda geratu zen.

aurrean. Istripua izan zen eta zaurituak izan

Berrogeita hemeretzi urte egin eta gero,

Beste batek erosi zuen 1736an eta baita nola-

ziren. Oroitzapen onak ere baditu. Parranda

Plazara joan da urte pare batetarako bizitzera.

bait bukatu ere; beraren errentak Idiazabalgo

egin eta gosetutako herritarrak ere joaten

Etxe berrira itzuliko da eta gustura dagoen

elizako kaperautza baten mantenua segurtatze-

Artean ume zela, misiotan zebiltzan batzuek bi pertsona harrapatu omen zituzten okindegiaren

6 < aldaize 16


erreportajea ko jarri ziren orduan. “Floreaga” izena 1700ean ageri da lehenbizikoz etxea izendatzeko. Gaur egun dagoen txalet tankerako etxea XX. mendearen hasiera aldera egina da, nahiz eta 1930 aldera eraberritu egin zuten, beste solairu bat goratu etxebizitza bat erantsiz. Beraren baratze-lorategiko mutur batean 1.960 aldera beste etxe bat egin zen Udaletxearen kontra. Egungo hiztunek, "Floreaa" esaten dute etxe honi buruzkoetan eta oraindik ere nahikoa ezagun eta erabilia da.

» TXOMENARENEA Plaza pareko Txomenareneak, Idiazabalgo hainbat indiano etxek bezala, euskaldunak emigrante izan ziren garaia gogorarazten digu. Gaur egungo etxearen aurretik baserri etxe bat zegoen bertan. Joxe Ramon Altolagirre Ameriketara etorkizun hobe baten bila egindako bidaiatik, poltsiko diruaz bete bueltatu zenean, XX. mendearen hasieran, Altolagirre familiak baserria bota eta gaur egun ezagutzen dugun eraikina egin zuen. Etxeari izena ere aldatu omen zioten familiaren jabetza adierazi nahian, baina izena,

Etxe bikaina eraiki zuen familiak, lortu zuten

gainean, hain zuzen. Datu historiko kuriosoa

aberastasunaren pareko. Urte oparoak bizi izan

ere badu etxe honek, izan ere, Migel Antonio

bazituzten ere, kanpora bizitzera joan ziren eta

Zumalakarregi

etxea hutsik egon da pasa den mende erditik

Zumalakarregi jeneral karlistaren anaia, bertan

aurrera. Udaletxeak 90ko hamarkadan etxea-

jaio izan zela uste da. Aurrena Idiazabalen eta

ren lorategia erosi zuen eta ordutik herriak

gero Ormaiztegin aritu zen eskribau baten

itsasoz bestaldeko espeziak gozatu ditzake ger-

seme izan zen Migel Antonio.

tutik. Eraikinari, ordea, ez zaio eman funtziorik eta gazte talde batek, etxebizitzen egoera salatu nahian, okupatu zuen aurreko urtean.

zuen herrialde horietan Altolagirrek. Oraindik gordeta daude Txomenaneko gela zaharretan Altolagirre jaunak Kubako enpresetan zituen akzioen eta urrearen fakturak.

Tomas

Errekaarte etxearen inguruan herriaren historia gogora ekartzen diguten beste bi etxe ditugu: Jauregialzorenea, 2001. urtean etxebizitzak

Altolagirre-enea, ez da gurera iritsi. Kuba eta Argentinan ibilia, dirutza handia bildu

(1773-1867),

egiteko berreskuratu zena eta Pilarrenea, udalaren hainbat zerbitzu eskaintzeko konpondu

» ERREKAARTE

zena: jubilatuen elkartea, aretoa, Kzgunea… Kalean aurrera eginez, Errekaarte etxearekin egingo dugu topo. Orain dela gutxi, kanpoaldea guztiz itxuraldatu diote eta garai batean izan zen etxearen oparotasuna berreskuratu du. Errekaartek Kale Nagusiko beste etxe askorekin alderatuz etorkizun oso desberdina izan du: kasu honetan, eraikina bota eta etxe berriak egin ordez, antzinako itxura berreskuratu du herriaren oroitzapen

historikoa

gorde

» URBANIZAZIO BERRIAK Idiazabal izugarri hazi da azken urtetan eta garapen urbanistiko garrantzitsua jasan du. Udaletxeak sustatu dituen azken etxebizitzak, Zepai jatetxearen ondoan eraikiko dira. Hiru eraikin egiteko asmoa dago, guztira 60 etxebizitza baino gehiago. Auzo berri bat eraikiko da, beraz, Idiazabalen. Gaurko gazteen etxebizitza beharrari aurre egiteko egin da proiektu hau.

nahian. Dena den, betiko kezkak hor jarraituko du Bere

izenak

dioen

bezala,

Errekaarte bi erreken artean (gainean, hobe esan) egindako eraikina dugu. Metro batzuk aurrerago,

herrian: etxebizitza berriak egin edo daudenak konpondu? Nolako itxura nahi dugu etorkizuneko Idiazabalentzat? Nola gogoratuko dugu Idiazabalgo historia?

Bikabiren parean, Urtsuaran errekarekin elkartzen dituzten uren TXOMENARENEA XX.MENDE HASIERAN ERAIKI ZEN

aldaize 16 > 7


ze berri ?

[ laburrak ]

ARGAZKI ZAHARREN BILKETA EGINGO DA IRAILEAN IKERKETA TALDEAK ETA EUSKO IKASKUNTZAK ANTOLATU DUTE

// HAUR BIELORRUSIARRAK ABUZTUAREN 3AN ITZULIKO DIRA EUREN ETXERA Hilabete eta ia bi aste gure artean egin ondoren, abuztuaren hirugarrenean itzuliko dira haur bielorrusiarrak berriro ere euren herrialdera. Hamazazpi haur izan dira aurten Idiazabalen eta inguruko herrietan: Zegaman, Seguran, Lazkaon, Ibarran‌ Ekainaren 22an iritsi ziren, eguerdi aldera. Bitarte horretan hainbat irteera eta ekintza egin dituzte.

// KIMU KULTUR ELKARTEAK ERREKAARTEN IZANGO DU EGOITZA Kimu Kultur Elkartearen egoitza Kale Nagusiko 25. zenbakian egongo da hemendik aurrera, Errekaarte etxearen behean dagoen lokalean. Egoitza zaharra bazkide bati saldu eta lokal berria erosita, txukundu eta garbitzen hasita daude jada. Momentuz bertatik bideratuko dute Elkartea.

// HASI DIRA ESKOLAKO LANAK Herri eskolan egin behar dituzten lanak martxan daude jada. Uda hasieran hasi ziren lanean, ikasturtea amaitzearekin batera. Lau gela gehiago eta jangela egingo dituzte urte bete inguru iraungo duten lan hauetan. Eskola txikira bi urte bitarterako haurrak joan direnez, orain arte bertan egoten ziren haurrak eskola handira pasa dira. Honela bi, hiru, lau eta bost urteko haurrentzat lau gela egingo dituzte. Bestalde, orain arte Pilarrenean eskaini den jangela zerbitzua Eskolan bertan eman ahal izateko jangela ere egingo da.

// HERRI KIROL TALDEA BIGARREN EH-KO TXAPELKETAN Uztailak 1ean Berrizen jokatu zen Euskal Herri mailako herri kirol txapelketan, hirugarren urtez, bigarren postua lortu zuten idiazabaldarrek .

argazki bakoitzari fitxa bat egingo diote eta argazkia digitalizatu ondoren jabeari itzuliko zaio.

Kultura batzordearen ekimenez Idiazabalen sortu den ikerketa taldeak herriko argazki artxibo digitalizatua osatzeko ekimena jarriko du martxan irailean. 1975a baino lehen Idiazabalen egindako argazkiak bildu nahi ditu talde horrek. Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean egingo da argazkien bilketa eta digitalizazioa. Argazki bilketa irailaren 18an hasiko da eta urriaren 20ra arte iraungo du. Norberak etxean dituen argazkiak Udaletxera eraman ditzake. Biltzerakoan

Ikerketa taldekoek jakinarazi dute argazkiak eramaten dituztenei bilduma guztiaren kopia emango dietela. Bildutako erretratuekin erakusketa bat egiteko asmoa ere badute.

TURBINA ETA UZKANGAN AUZOLANA TXABOLA GARBITUKO DUTE LEHENENGOAN, INGURUAK BIGARRENEAN Eusko Jaurlaritzak antolatuta, berrogeita bi gazte aritu dira auzolanak egiten herrian. Turbinako artzain txabolan eta Uzkangan aritu dira lanean. Turbinan bertako txabola garbitu dute bai kanpotik eta baita barrutik ere. Bere inguruak ere garbitu dituzte. Uzkangan berriz, bideak garbitzen aritu dira: sasiak, belarrak eta adarrak garbitu dituzte bertakoentzat eta baita gerturatzen diren oinezko-

entzat ere, garbiagoak eta erabilerrazagoak egon daitezen. Uztailean zehar lanean aritu diren bitartean Pilarrenean egon dira berrogeita bi gazte hauek. Indusketak Azken urteotan bezala, aurten ere Joxean Mujika Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta bere ikasle batzuk indusketa lanak egiten ari dira Artegian. Bitartean, ohiko moduan, Kultur Etxean egon dira.

UDA KANPAINA AMAITUTA, BALORAZIO ONA LAUROGEI HAUR INGURUK PARTE HARTU DUTE AURTEN Uda kanpaina amaitu berritan (uztailaren 21ean bukatu zen) balorazio positiboa egin da. Laurogei haur inguruk parte hartu dute aurten goizeroko jokoetan. Guztira bederatzi monitore izan dira beraiekin, eta aurten lehenengo aldiz, koordinatzaile bat ere izan da, Ioana Prados. Urtero bezala, haurren taldeak adinaren arabera egin dira, gazteenetatik zaharrenetara. Guztira

8 < aldaize 16

Antzinako Idiazabal erakusten duten irudiak bildu nahi dituzte: festetakoak, ohiturak erakusten dituztenak, familia argazkiak, etxeak eta kaleak nolakoak ziren erakusten dituztenak. Idiazabaldar guztiek eskura izango duten argazki artxiboa osatzea da helburua.

lau talde izan dira, eta hamar haurreko begirale bana egon dira. Jada ohikoak bihurtu diren ekintzak ez dituzte falta izan aurtengoan ere: San Ferminetako entzierroa eta txupinazoa edota Ordiziako azokara egindako irteera. Herrian zehar hainbat ekintza ere egin dituzte, mendira egindako irteerak, adibidez.


ze berri ?

[ Herri Eskolak 25 urte ]

25. URTEURRENEKO AZKEN FESTA BAZKARI HERRIKOIAREKIN EMAN ZITZAION AMAIERA EKITALDIZ BETETAKO URTEARI Ekainaren 17an, udako oporrak heltzearekin batera amaitu ziren Aita Iparragirre Herri Eskolaren 25 urteak ospatzeko ekintzak. Kiroldegian egin zen bazkari herrikoiarekin. 500 pertsona elkartu ziren Eskolaren festa handian. Ikasturte amaierako ohiko bazkarian parte hartzeko, eskolako haur, irakasle eta gurasoez gain, eskolaren 25 urte hauetan bertan ikasi edo lan egin duten ikasle eta irakasle ohiei luzatu zitzaien gonbitea. Festa arrakastatsua izan zen, partehartzea handia eta giro oso atsegina izan baitzen egun guztian zehar, musika, dantza eta kantuez alaiturik. Hamaika ekitaldi ospatu dira ikasturte guztian zehar eta herriari kultur aukera zabala eskaini zaio. Antolatzaileek

egin beharreko lana eta esfortzua handiak izan badira ere, balorazio oso positiboa egiten dute, bai partehartzeari baita ekintzen kalitateari dagokionez. Udako oporrak ondo merezi dituzte denek, haur, irakasle eta gurasoek. Liburuak salgai Herri Eskolaren 25 urteko historia jasotzen duen liburua salgai dago. Eskolan eta Izparren erosi daiteke 15 euroren truke.

FUENTESENE ETA ELIZALDE BOTA DITUZTE ETXEBIZITZA BERRIAK EGINGO DITUZTE

Uztaileko bigarren astean hasi ziren botatzen Goiz Argi (Fuentesene izenez ezagutzen dena), tailer zaharra eta Elizalde etxeak. Urte hasieran bota behar zituzten etxeak, baina azkenean ia zazpi hilabete atzeratu dira lanak. Orain arte Tailer Zaharrak eta ondoko bi etxeek betetzen zuten lekuan bederatzi bizitzatako bi bloke eraikiko dituzte. Guztira 18 etxebizitza izango dira. Lanak Larrea Bizitzak S.L enpresaren esku egongo dira. Bestalde, etxeen eta errekaren artean pasealeku bat eraikiko da. Bide horrek plaza eta Bi-Kabiko zubia lotuko ditu.

aldaize 16 > 9


kolaborazioak [herri eskola]

HERRI ESKOLAKO HANDITZE LANAK HASI DIRA Hainbat denbora pasa ondoren, gehienok, ez zirela hasi ere egingo pentsatzen hasita geundenean, azkenean, ikasturtea amaitzearekin bat etorri dira langileak, makinak, zaratak, hautsak, lokatzak ... Datorren ikasturtean zehar garatuko diren handitze-lanen ondorioz, 4 ikasgela gehiago izango ditugu Herri Eskolan. Gela horietan Haur Hezkuntzako lau gelak kokatuko dira. Ez hori bakarrik, jan-gelarentzako tokia ere sortuko da. Igogailua ere aurreikusita dago. Eskolako komunak oso beharrezko zuten eraberritzea izango dute. Ikusten den moduan, abantaila asko izango ditugu etorkizunean, eta hobekuntza hauetan pentsatuz, gehiegi kexatu gabe, jasan beharko ditugu, edozein obrak dakartzan oztopo eta kalteak.

ESKOLAKO AGENDA 21 Ikasturtean zehar, hondakinen inguruan egin izan da aurtengo jarduna. Lan hau aurrera eramateko ez gara ikasle eta irakasleak bakarrik ibili, gurasoen aldetik ere laguntza jaso dugu eta, nola ez, Udala ere oso gertu izan dugu. Mila esker denoi. Aurtengoaren laburpen modura, herrian, zenbat atal, txoko ohitura aztertu ondoren honako hauek azpimarragarriak direla atzeman dugu:

» Tokian toki, errespetuz eta bertako arauak kontutan izanik, hurbildu eta erabili » Zakarrontziak erabili ditugu » Hondakinak bereiztu eta sailkatu ondoren, bakoitza bere edukiontzietan sartuko dugu. » Eskolan bakarrik ez, etxean eta kalean horrela jokatzen saiatuko gara.

» Txakur gorotzak arazo bihurtzen hasi dira.

» Denona den materiala zainduko dugu.

» Etxeetako horma eta hainbat eraikuntza azpiak kartelez, sarritan zaharrak, eta pintadaz zikinduta daude.

» Berdegunetara, errespetuz eta bertako arauak kontutan hartuz hurbilduko gara.

» Batzuetan, zabor ontziak gainezka eta kirats dariola agertzen dira.

» Ahal dugu neurrian, zakur jabeei kakak jasotzeko eskatuko diegu.

» Herriko zenbait gunetan (Zigor, Katea...) zaborrontzi gutxi daude.

» Gertuan bizi garenok, oinez etortzen ahaleginduko gara.

» Errepide nagusitik zarata handia etortzen da.

Datorren ikasturtean jarraitu beharko dugu, gure herria ahalik eta hobekien gordetzen gure atzetik datozenentzat.

Egoera hobetzen joateko honako konpromiso hauek hartu ditugu ikastetxean: » Gure ingurua, garbi eta txukun mantentzen saiatu.

[ laburrak ] » 25 urteurreneko azken ospakizun eguneko bazkarian 500 bat lagun elkartu ginen. Giro ezin hobea izan zen. Otordu ederra, kantu saio bikaina eta ondoren dantzaldi mundiala. » Ikasturte berria, irailaren 8an hasiko da. Irailaren 22ra bitarteko egunetan, eskolak goizez izango dira. » Bi urteko 26 haur hasiko dira datorren ikasturtean Herri eskolan. Bi gela beharko dituzte (gutxienez 9 ikasturtetan ). Joño, berriro ere geratu zaigu Eskola txiki. Ezin eskatuko dugu berriz handitzea.

10 < aldaize 16


hizketan

AGUSTINA AIERBE. URTSUARANDARRA

“IDIAZABALEK AGINDU ZUEN URTSUARAN IDIAZABALA JOATEN BAZEN BIDEA EGINGO ZUELA” Gero, Salvatierrako (Aguraingo) autobusa hasi zen etortzen. Biak borrokan ibiltzen ziren zein lehenago iritsiko. Orduan, gainera, autobusa kargatuta ibiltzen zen goraino. Gero, kaminoa egin zenean Eusebioeta hasi ziren autobusarekin honaino bertaraino etortzen. Gero, jendeak kotxea ekarri zuen eta bakoitza bere kotxearekin hasi zen joaten perira. Perian, ordutik hona, saltzaileak eta bezeroak eta denak aldatuko zineten… Bai, bai… ordutik asko aldatu da. Orduan etortzen ziren Donostitik Rekarderak deitzen zirenak. Tren bat ia osorik betetzen zuten, Ordiziko peritik generoa hartu eta Donostira kargatuta joaten ziren. Nik neronek ere Astigarragako batekin jakina nuen jada hartuko zizkidala arrautzak, intxaurrak eta beste zerbait ere bai. Gero, hasi ziren baserritarrak eurak joaten Donostiara furgonetekin saltzera.

Bizkarrean urteak adina istorio ditu Pagoetako Agustinak. Urtsuaran Idiazabala pasa zeneko kontuak gertutik ezagutzen ditu orduko Urtsuarango Barrualkate zenaren alabak. Gainera, urte guzti hauetan Ordiziako perian izan da saltzaile. Zure nortasun agirian Segurakoa zarela jarriko du… Segurakoa jartzen du bai. Urtsuaran Idiazabal izatera pasa zenean 20 urte inguru nituen nik… akordatzen naiz nola izan zen. Gure aita barrualkate egon zen urte askoan. Kaminoagatik izan zen. Diputazioak laguntza ematen zuen errepidea egiteko, %30 eman behar zuen herriak eta gainontzekoa Diputazioak. Gure aita-eta Segurako Udaletxera joan ziren alkatearengana proposamena azaltzera. Segurako alkateak esan zien %30 horren kargu eginez gero Urtsuaranen berak bideratuko zuela eskaria. Gure aitak esan zion, “hori egiteko moduan baginen ez ginake etorriko!” Hortxe bukatu zen. Gerora gure osaba Diputazioan zegoen eta berak esaten zuen noiz zegoen aukera. Urtsuarandik lehen (Etxegarateko bikoizketa egin arte) zegoen lekura egin nahi zen bidea eta segurarrek zioten bide horrekin Idiazabal hobetzen zela eta Segurara egiteko mendi bideetatik. Beno, hori ere kontuan

“SEGURARREK ZIOTEN BIDE HORREKIN IDIAZABAL HOBETZEN ZELA ETA BIDEA SEGURARA EGITEKO” izanda neurtu zuten dena baina Diputaziokoak esan zien Segurakoei ez zuela merezi hor bidea egiterik ez zegoelako hor probetxurik. Idiazabalek orduan agindu zuen Urtsuaran Idiazabala joaten bazen kaminoa egingo zutela. Hori aukera on gisa ikusi zen eta bozketa egin zen orduan Idiazabala pasatzeko. Etxegaraten mikeleten etxean zeudenek beldurra zuten Segurakoekin zuten loturagatik eta haiek bakarrik bozkatu zuten aurka… beno, aurka ez, ez zuten bozkatu.

Orduan aulki txiki batzutan egoten ginen saltzaileak, ez orain bezala postu eta guzti. Oiloak ere ugari izaten ziren, kale bati oilo-kalea deitzen genion, oiloak eta oilaskoak izaten baitziren han. Hura bi aldetatik dena beteta izaten zen.

“PRONTO JARRITAKOA BEHAR IZATEN DU ORAIN JENDEAK” Eta orain? Orain nola ikusten duzu? Orain asko aldatu da, behera egin du asko. Saltzaileak zaharrak eta erosleak ere bai, gazte bakarren batzuk bai, baina gutxi. Eta zer uste duzu, ez duela iraungo?

Nola izan ziren bozketaren ostekoak? Abokatuak zeuden hori lantzen eta Segurakoek, ustez, bazuten moduren bat gordea Urtsuaran Idiazabala pasa ez zedin. Nonbait bazen loturaren bat, baina abokatuek beste bide batetik jo zuten eta hortik pasa gabe… Orduan ere hasita izango zinen perira joaten… Bai, oso gaztetan hasi ginen perira joaten. Orduan autobusa etortzen zen… lehenbizi etortzen zen Burundesa. Gu gora ateratzen ginen astoak karga-karga eginda eta autobusa hartu eta egun osorako joaten ginen Ordizira.

Hori bera esaten aritzen gara. Jendearen bizimodua asko aldatu da. Pronto jarritakoa behar izaten du orain jendeak. Adituta nintzen emakumeak Tolosan ilarrak aletzen aritzen direla saltzeko, gertatzen baita eraman ilarrak eta ezin saldu. Nire ondokoari pasa zitzaion, bainak eraman eta bezero batek aletzeko esan zion, hark etxean aletzeko modua izango zuela berak ere baina “bueno… aletu!” Jendeak pronto jarritako gauza behar du. Bizimodua asko aldatu da eta jendeak azkar eta eskura behar du dena, bizia alde guztietatik aldatu da. aldaize 16 > 11


ertzetik [argentina] MARTHA ORTEGA. IDIAZABAL FUNDAZIOAREN PRESIDENTEA

“IDIAZABAL FUNDAZIOAK HEZKUNTZAN DAUDEN GABEZIAK BETE NAHI DITU” Martha Ortega Argentinako Idiazabalgo “Idiazabal fundazioaren” presidentea da. Hezkuntza arloan aritzen da lanean taldea. Soja lantzeko proiektua beraien ardura da, hortaz gain bekak eman eta jaialdi eta erakusketak antolatzen dituzte. Idiazabalgo institutuko zuzendaria eta irakaslea izandakoa da Martha eta Euskal Herrian izan da bisitan uztailean. Fundazioan egiten duten lana eta gure herriari buruz duen ikuspegia azaldu digu. Zer iruditu zaizu Idiazabal? Oso herri polita da, eta guri egin diguten harrera ezin hobea izan da. Harrituta geratu naiz hemen duzuen industriarekin. Gurea 1500 biztanleko herria da eta nekazal girokoa. Zer zenekiten hemengo Idiazabali buruz? Idiazabal bazegoela bai, baina beste askorik ez. Udaletxeko ordezkaritzak orain urte batzuk egindako bidaiaren ondoren hasi ginen gauza gehiago jakiten. Orain esate baterako institutuko ikasleek ikerketa lanak egiten dituzte beraien arbasoak nongoak ziren jakiteko. Hala, jendea eta ohiturak ezagutzeko modua izaten dute. Bi herrien adiskidetzea zer iruditzen zaizu? Guk gustura hartu genuen. Bagenekien munduan beste Idiazabal bat bazegoela, eta hemendik Argentinara joandakoek eman ziotela izena gure herriari. Gerturatze hori gauza handia izan zen, poza hartu genuen. Gure arbasoak hemengoak ziren eta gure sustraiak hemen daude. Argentinako Idiazabal 1910ean sortu zen. Herri gaztea da. “Idiazabal fundazioko” presidentea zara, azalduko al diguzu talde horren lana? 1999an sortu genuen. Hezkuntza sisteman aldaketak egin zituzten eta gure herriko institutura aldaketa garaiak etorri ziren. Horiei aurre egiteko dirurik ez zegoen eta horretarako sortu zen fundazioa, osasun kontuetan oinarritutako hezkuntza eskaini nahi genuen. 34 bazkidek sortu genuen taldea eta 19 gaude zuzendaritza batzordean. Teknologia tailer bat eta laborategia eraiki genituen eta hemengo

12 < aldaize 16

Udalak emandako laguntzarekin tresnak erosi genituen. Baratze bat ere jarri dugu. Soja lantzeko tailerra da. Egindako produktu ikasleek saldu egiten dituzte. Enpresa txiki bat sortzeko asmoa ere bagenuen, baina oraingoz ezinezkoa da. Horretarako laguntza behar dugu. Nola dago antolatuta fundazioa? Bazkideok kuotak ordaintzen ditugu, esate baterako argiaren faktura guk ordaintzen dugu. Bestelako ekitaldiak eta erakusketak ere antolatzen ditugu. Irakasleei eta ikasleei diru laguntzak ere ematen dizkie fundazioak. Helduentzako eskolak ere antolatzen ditugu eta herritik aparte bizi diren haurrei irakasleak bidaltzen dizkiegu. Gure inguruan horrelako fundazioa duen herri bakarra da Idiazabal. Asmoa zera zen, ikasten jarraitu nahi ez zuen ikaslea sojaren inguruan sortu nahi dugun enpresa horretan geratzea. Soja lantzeko proiektua zertan da? Martxan jarri zenean ni institutuan nengoen. Gauza asko egin ditugu, nahiz eta hasieran genuen ustea ez den bete. Sojak haragia ordezkatuko zuela pentsatu genuen, baina hori ez da hala izan. Hala ere soja modu askotara landu eta jan litekeela erakutsi diegu idiazabaldarrei. Hango soroetan soja asko dago eta hari irtenbide bat eman beharrean geunden.

6 MILA EURO FUNDAZIOARENTZAT Idiazabalgo Udalak 6 mila euroko diru laguntza emango dio aurten Argentinako “Idiazabal fundazioari”. Udalak duela gutxi izan du fundazioaren berri eta talde horrek egiten duen lana ikusita, laguntza haien bidez bideratzea erabaki du, “ fundazioaren lana garrantzitsua iruditu zaigu eta diru laguntza beraiei ematea pentsatu dugu; talde hori zegoenik ere ez genekien, baina eskuartean dituzten asmo eta proiektuak bultzatu beharrekoak iruditu zaizkigu” azaldu dio Antton Irizar alkateak ALDAIZERI. Aurretik ere Idiazabal batetik besterako laguntza izan da. Lehen emandako diruarekin soja lantzeko proiekturako tresnak erosi zituzten argentinarrek.


[izal ezautuz] ertzea

TOKI ALAI

anttonioberasategi

1922. URTEAN ERAIKI ZUTEN ETXEA MARZELAGIKO AMERIKANOEK

Gure garaian, kanpoko etorkin gero eta gehiagoren jomuga dugu bizi garen lurralde hau. Oraindik hainbeste urte ez dela, ordea, bere bizimodua ateratzeko, beste norabait joan behar izan zuten jendeen sorburu izan zen. Hemengo baserrietan denentzako lain bizibiderik ez eta Ameriketako bidea hartu zuten asko eta askok XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran. Alde egindako batzuek –ez gehienek, horratik- dirua egin eta berriro bere jaioterrira itzultzea lortu zuten. Eta, horra, Idiazabalgo etxe mordoxka baten sorrera ekarri zuen gertakaria. Indiano haiek etxe berri dotoreak egin zituzten, ingurubueltan arbola eta lorategi ikusgarriak zituztela: Arraizenea, Txomenarenea, Floreaga... Toki Alai ere bai, geroxeago.Hara nola, Arteagako baserrian jaio, hura utzi eta Marzelagi zaharrera joan, Marzelagiko etxe berria egin, fortuna bila Ameriketara emigratu eta, handik bueltan, lursail handi samar bat erosi eta Toki Alai egin zuten. 1922. urtean eraiki zuten etxea Marzelagiko amerikanoek. 24.303,93 pezeta kostatu zen ordu hartan. Orduko Idiazabalgo etxeek ez bezala, beroketa sistema ere bazuen, bere erradiadore eta guzti. 1928an –ez zen nolanahiko gauza izango, gero!- telefonoa jarri zuten; 110 pezeta kostatu zela erakusten du fakturak. Gaurko eguneko etorkinak ere makina bat jirabira eginak dira hona etortzeko. Berera itzuli eta Europako erara bizitzea amets egingo dute; gutxik lortuko dute, seguruenez. Historia errepikatuz, beharbada, han ere egingo dituzte “Toki Alai” batzuk. Hemen geratzen direnek, ez.

aldaize 16 > 13


kolaborazioak [gaztetxea]

JAI HERRIKOIA LETXERI AURREAN

[ di-da ] SUA EURIPEAN San Joan bezperakoa egun beroa izan arren, iluntze-aldera eguraldiak beste norabide bat hartu eta euriari eraso zion. Dena den, sanjoan sua egiteko eragozpenik ez zen izan. Jende ugari bildu zen plazan aterkipean Gazte Asanbladakook urteroko legez antolatu genuen ikuskizunaz gozatzera. Aro berriari begira eskakizun berezia egin genion gainera suari aurtengo akelarrean, Abiadura Handiko Trena bertan kiskali baikenuen.

DONATONE AURREA IAZKO SAGARDO DASTAKETAN JENDEZ LEPO

Donatone aurrean ospatuko ditugu aurtengoan ere Kateko Pestak. Aurreko astetik zutik ageri da Letxeri zaharrean jaiaren estalpe izango den karpa. Gazte Asanbladak festa hau antolatzen duen hirugarren aldia izango da. Haur, gazte zein helduentzat egitarau potoloa prestaturik daukagu aurten ere Kateko Pestetarako. Iaz bezala Donatone aurrea izango da jaiaren topalekua. Karpa dagoeneko montatuta eta sagardoa preskatzen jarria dena prest dago festarako. Besteetan bezala hiru egunekoa izango den jaia sagardo dastaketak irekiko du. 2006ko Kateko Pestetan 20 sagardotegi ezberdinetatik ekarri dugun “mama-goxoaâ€? probatzeko aukera izango da. Bestelako berrikuntzak ere izango dira aurtengo edizioan. 1995. urtean azkeneko aldiz ospatu zen Kateako txirrindulari txapelketa berriro ikusteko aukera izango baita. Azken hamaika urteetan ikusi ez dugun bizikleta froga berriro ospatuko da, hala ere Segurara doan bidean egiten ari diren lan amaigabeak direla eta, ez dugu lehen egiten zen bidetik txirrindulari txapelketa ikusterik izango, bestelako ibilbidea izango du lasterketak. Zapatu arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera. Musikari dagokionez, denetik entzun eta dantzatzeko parada izango da. Ostiralekoa trikiti doinuz jantziko da eta gau partean karaokea izango da lotsagabeenentzat. Larunbat gauen denak harriturik utziko dituen Los Claveles taldeak dantzaldia eskainiko du, eta segidan Pikutara talde aski ezaguna igoko da oholtzara, atzoko eta gaurko abesti emanaldia eskaintzera. Ostiralean bezala, igandean ere trikitixa entzungai izango da, eta bertsolariak ere izango dira, IĂąaki Apalategi eta Estitxu Eizagirre hain zuzen. Gauean Ene Bada taldearen eskutik berbena izango da goizalderarte.

14 < aldaize 16

IKASTOLEN ALDEKO JAIETARA AUTOBUSAK Urrian ospatuko diren Nafarroa Oinez eta Kilometroak jaietara joateko autobusak antolatuko ditugu azken urteotan bezala. Kilometroak Oiartzunen ospatuko da urriaren lehenengoan, Nafarroa Oinez berriz, bi aste beranduago izango da Beran, urriaren 18an. Autobuserako txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai.


kirolak

IDIAZABALGO PINUDIETATIK ALEMANIAKO ZELAIETARA ALOÑA GALARRAGAK 9 URTE DARAMATZA ALMITZA SEGA ELKARTEAN motako harria zen gehien gustatzen zitzaidana eta segapotorako gerrikoa ere ekarri zigun aitak feriatik, besteak luzeegiak geratzen zitzaizkigun eta. Zorroztearena bitxia da, aitak modu batera zorrozten baitu, eta osabak beste batera. Kontua da bien artean erakutsi zidatela nola egin. Eta egia esan “zerorrek atzemango diozu” esaten zidaten eta egia da, “diferentzia egiten badiozu, seinale zorroztu duzuna”. Sega batetik bestera ere alde handia dago, niri gasta-gasta egindako bat gustatzen zitzaidan, baina osaba Joxe Antoniok erabiltzen zuen hura gehien, kirtenean txapa txiki bat errematxatuta zeukana. Jakina den bezala segarik motelenak estimazio gutxiago izaten zuen. Gogoan dut gure ahizpa zepa bat mozten hasi eta segari ahoa nola puskatu zion erdi erditik.

Segaren inguruko tradizioari eutsi eta indartzeko sortu zen Almitza elkartea. Hainbat goierritarrek osatutako talde horretan idiazabaldarrak ere aritzen dira. Aloña Galarragak 9 urte daramatza elkartean. Sega zer den, Almitza elkartean zer egiten duen kontatu dio ALDAIZERI. 12 bat urterekin hasi nintzen segan. Ormalatza eta Kortondoko pinudietara joateko hartu nuen sega eskuetan lehendabizikoz. Aitaren eta osabaren lana izan ohi da hori, baina anai-arrebok ere joan izan gara. Ni, azkena, joan zen udan eta pentsa gauzak nolakoak diren, desbrozadorarekin aritu nintzen lanean aitak lan gehiago aterako nuela esanda. Pinudi haietan hasi zen nire sega historia, aitzurrean bezala larrak, garoa eta almitza ebakiz. Hasieran aitak eta osabak zorroztuz, baina denbora guztian sega amutxarekin ezin aritu eta zorroztu zezaten eskatuz ere aspertu egiten zen bat. Geroxeago zorrozten ikasi nuen. “Karborodum”

[ zorroztarria ] Zein esanahi dute zuretzat hitz hauek?

Zelaian segan egitearena ordea orduz gerozkoa da. Izan ere Olariagan ganadu janak nik segadoraz egiten ezagutu ditut. Sega bazterrak mozteko izan da. Gaur egun bezala. Zelaian segan lehenengo aldiz 1997. urtean aritu nintzen. Irakasle ikasketak egiten ari ginen eta zaldibitar batzuk genituen lagun. Alemania aldera bidaia antolatzen ari ziren bigarrenez. Aurreko urtean txapelak jantzita etorri bide ziren Baso Beltzetik bai gizonezkoen taldea baita emakumezkoena ere. Agidanez, neska bat gaixotu egin zen eta niri animatuko ote nintzen galdetu zidaten. Zortzi bat egunez segan aritu eta joan ginen Neweverera, Baso Beltzean hau ere Alemanian. Eta orduz gero hor gabiltza Alemanian, Hego Tirolen, Suitzan, Eslovenian, Katalunian… jokatu dugu eta era guztietako emaitzak eskuratu ditugu: » 1998. Enkösterle (Alemania), 3. postua nazioarteko taldekako txapelketan. » 2004ko iraila. Segura, sega libreko lehenengo saria lortu nuen. » 2005eko iraila. Zaldibia, bigarren saria lortu nuen. » 2006ko maiatza. Taldekako txapelketako irabazle (taldean Lorea Katarain idiazabaldarra ere bazegoen). Gaur egun, ordea txaletetan bizitzea dago modan eta bakoitzak belarra mozteko bere makina du, belarra salako alfonbra bezala moztuta edukitzeko. Sega museoetan jartzen dute zintzilik eta hori bezala… Iaz erabili nuen desbrozadora lehendabiziko aldiz, eta hark emandako dardarizoa eta arnastutako CO2a ez dut segarengatik aldatuko. Nahiz eta aitak esan bezala lan gehiago atera.

Almitza: belar mota bat da, gutxi ongarritutako lurretan irtetzen da, mendian, murkoetan… sega zorrotzarekin ondo ebakitzen da eta hots berezia ateratzen du. Gure sega elkarteak ere izen hori du: Almitza. Indarra: nik ez dut gehiegi, baina neurriko belarrean ez dut faltan botatzen. Trebezia hobea dela esan ohi da, baina hoberena biak izatea litzateke. Etorkizuna: Almitza elkartekook bizirik eutsi nahi diogu aurrekoek hain berea zuten segari, eta horretarako neurriko lana hartzea ezinbesteko jotzen dugu. Nazioartean bezala, bi minutuan amaitzen da orain lehia eta azkar bezain ondo ebaki behar da belarra.

aldaize 16 > 15


iparrorratza iboniparragirre

TXEKIAR ERREPUBLIKA

Hiri ederra dugu Praga. Ehunka dorrek zipriztindurik dago. Hortik datorkio izengoitia, "Ehun Dorreen Hiria" bezala ezagutzen baita. Bere Alde Zaharreko kaleetan galtzea XVIII. mendera bidaiatzea bezalakoxea da. Baina Praga, zerbait baldin bada, Musikaren Hiria da. Kaleko musikariz josirik daude Pragako leku jendetsuenak: Karlova zubia, Hiri Zaharreko Plaza... Bestalde hirigune historikoan ugari dira antzokiak. Hauetan munduan zahar hain ezaguna den "Antzerki Beltza" antzezten da. Muino berdeek zipriztintzen dute Europa erdialdeko herrialde gazte hau. Estatu independente bilakatu aurretik, Austria-Hungariako inperioaren errautsetatik jaiotako txekoslovakiar errepublikaren zati izan zen. Orain dela hamabost urte, txekiarrek eta eslovakiarrek, hainbat hamarkada estatu beraren partaide izan ondoren, errepublika bitan zatitu eta bidea banandurik jarraitzea erabaki zuten. Ordutik, herrialde honek aldaketa sakonak jasan ditu. Iragan komunista alde batera utzi eta turismora zabaldu da. Aintzinako eraikin ederrek aurpegia garbitu dute, hotelak non nahi eraiki dira eta Praga hiriburua Europa erdialdeko turismo-gune nagusia bilakatu da.

[ liburua ] “Egun bat nire bizitzan� (Bobby Sands)

Hala ere, Txekia zerbaitek ezagun egiten badu, hori garagardoa da. Badira bi mila urte txekiarrak garagardoa ekoizten hasi zirela. Gure artean hain ezagunak diren Budweiser eta Pelsner garagardoak txekiar jatorrikoak dira. Alabaina, garagardo hauen kontsumitzaile nagusiak beraiek dira. Pentsa, herritar bakoitzak urtean bataz bestez 365 litro garagardo kontsumitzen ditu, jaioberriak, gaixoak, emakume haurdunak e.a. barne direlarik. Bidaiatu nahi duenarentzat, leku oso gomendagarria dugu Txekiar Errepublika. Europaren bihotzean dagoen herrialde honek bisitaria erabat harrapatuko du, berarengan itzultzeko gogoak piztuz.

[ webgunea ] www.opentrad.org/demo/?language=eu

Izenburua: Egun bat nire bizitzan Egilea: Bobby Sands Itzultzailea: Mitxel Sarasketa Argitaletxea: Txalaparta Prezioa: 15â‚Ź 1981. urtean Bobby Sands irlandarrak eta beste bederatzi lagunek heriotzara eraman zituzten gose greba egin zuteneko testigantza zuzena da. Sands-ek idatzi zuen gose greba horretako kronika, komuneko paperean. Irlandako presoek kartzelan jasotako tratu eta bizipen latzak kontatzen dira.

16 < aldaize 16

Itzulpenak egiteko zailtasunak ditugula? Gaztelaniaz ondo moldatzen garela idazteko, baina euskaraz zailtasunak? Amaitu dira gure kezka guztiak. Opentrad-en web guneak gaztelaniaz idatzitakoa automatikoki euskaraz jartzeko aukera ematen du. Itzultzaile modukoa da. Makina batek nekez hobetuko du pertsonen lana, baina laguntzatxoa denik ezin ukatu. Katalana, galegoa eta gaztelania ere baditu.


zaharrak berri

ELIZAKO ERLOJUA, DENBORAREN MEZULARIA, HERRIKO GERTAKARIEN PREGOILARIA TIK TAK TIK TAK‌ Ordulari zaharren soinu erritmotsua gero eta urrunago dago. Melankoliatsuen oroimenean eta akaso etxeren batean egongo da korda pisuak jasoz funtzionatzen duen erlojurik. Zein ordu den jakitea premiazkoa da une oro, gaurko gizartean. Presaz goaz edonora, beti egongo delako egitekoren bat. Behar bada horregatik daude han eta hemen erlojuak. Kalean, etxeetan, dendetan edo tabernetan.

ziren adituak. 1680an ordularia gaizki zebilela eta kanpotik ekarri zituzten bi langile. Ordularia bale olioarekin koipeztatzen zuten batzuetan. Erlojua zahartu egin zen eta berria behar zen. Idiazabaldik Argentinara joan eta Buenos Airesen bizi zen Jose Ramon Altolagirrek, 1909an, elizako dorreko ordulari berria eta honen instalazioa ordaindu zuen. 1000 pezeta kostatu zitzaizkion. Urteak aurrera joan ahala erlojua zahartzen joan zen. 1984an erloju berria jartzea erabaki zuen Udalak. Ordurako Udala zen honen jabe eta bere gain zeuden erlojuaren mantentze-lanak. Tecnikronos Donostiako enpresaren proposamena onartuz punta-puntako erlojua jarri zen Idiazabalen. Alemaniako Maifligen hiritik irratiz zuzentzen da, eta udanegu eta negu-uda ordu aldaketak automatikoki ematen dira. Indar elektrikoaren horniketan hutsuneren bat gertatu ezkero, hiru egunez jarraitu dezake. Indarra berrezartzean gerta daitekeen atzerapena zuzendu egiten da. Kanpaiak jotzeko sistema zaharra zokoratua geratu zen sistema berriarekin. Kanpai geldi bat dago orain eta mailu batek jotzen duenean entzuten dugu kanpai-hotsa. Mikroprozesagailu batean programaturik daude noiz jo kanpaiak.

Oilarraren kukurrukuarekin esnatzen ginen lehen. Eguna argitzearekin hasten ziren lanak eta iluntzean oheratzen ginen. Denbora kontrolatzeko ahalegin antzuan murgildu zen gizakia. Denbora neurtzeko tresna asmatu zuen antzinako gizarteak. Eguzki erlojuak, urezkoak edo hondarrezkoak. X.mendean zokoratuak izan ziren hauek pisu mugiarazlea asmatu zenean. Bi mende geroago gurpil horztunekin zebilen erlojua asmatu zen eta mailutxo bat ezarri zitzaion txirrin lana egingo zuena. XV. mendean bultzatzaile kiribildua gehitu zitzaion eta XVII.ean pendulua. Ordutik mekanismo antzekoa mantendu du. XX. mendera arte Idiazabalen, ordularia herriarena izan zen. Herrian erloju bakarra baitzegoen: herri-guneko tokirik altuenean kokatua, elizako dorrean. Hura bezain zehatza ez izan arren albo batean eguzki orratzezkoa. Eskumuturrekorik nekez topa zitezkeen; zegoen argitasun kopuruaren arabera jakiten zen eguneko zein zati zen. Ez dakigu noiztik dagoen elizan erlojua, baina badakigu XVII. mendean bazela, orduko agiriek erakusten dutenez. Erlojua herriarena izanik, orduko bi erakundeek erdibana ordaintzen zituzten bere mantenu kosteak: elizak eta Udalak. Erlojuaren zaintza sakristauaren zereginetako bat zen. Ehun erreal irabazten zituen lan haren ordainetan. Buruhausteak ez ziren falta izan ordea erlojuaren zaintzaren inguruan: Artieda sakristauari lanean hasi eta gutxira isuna jarri zioten erlojua behar bezala ez zaintzeagatik. Badirudi harrez geroztik lana serioago hartu zuela eta ez zela arazorik egon. 1678an soka handia aldatu behar izan zitzaion. Konponketa bereziak egin behar zirenean kanpotik etortzen

Orduetan, erdietan, laurdenetan eta laurden gutxietan entzuten ditugu egunean zehar erlojuaren dandak. Gauez isildu egiten dira. Mezaren gertutasunaren berri emateko, festetan, heriotzen bat gertatzean edota arriskuren batetaz ohartarazteko, sute bat adibidez, erabiltzen dira kanpaiak. Soinu ezberdinak daude adierazi nahi den mezuaren arabera. Elizako erlojuak badu xarma berezia. Denboraren mezularia, herriko gertakarien pregoilaria. Urte luzeetako istorioak ezkutatzen dituzte bere orratzek. Kanpai soinuaren atzean hamaika gertakizun, hamaika pasadizo. Oraindik ez dira isildu. DANDAN‌

[ ESAERA ]

Gazteek segurantziarik ez eta zaharrak eskaporik ez [heriotzatik] aldaize 16 > 17


saski-naski [ RZ ] ainitzeotamendi

[ LILI-MALLU ] anamaria ansalas

LIMOIZKO TARTA

GARATXOAK

> OSAGAIAK

Lehenengo bat, gero beste bat eta konturatzerako dozena bat esku bakarrean! Garatxo bat ateratzea akaso errazagoa izango da kentzea baino. Komeriak inondik ere. Saiatu bi erremedio hauekin, ea kentzea lortzen dugun:

Orea egiteko: - 500 g. Maria gaileta - 150 g. gurina - 50 g. azukrea

Arrautza koskolak barrualdean azaltxo zuri bat dauka. Hartu behatzekin pixka bat eta igurtzi garatxoari pixka batean. Hartu tomatea eta erdibitu. Hartu erdi bat eta igurtzi.Nahi izanez gero utzi tomatearen zatitxo bat garatxoaren gainean eta tirita batekin lotuta utzi. Tomateak duen azidoak erre egiten du garatxoa.

Krema egiteko: - 3 arrautza eta arrautza gorringo bat. - 150 g. azukre-hautsa (glas azukrea) - 3 limoi - 150 g. esne-gain.

> PRESTAKETA Gailetak xehatu itzazu puska txikiak eginez. Gurina ontzi batean jarri eta urtu arte berotu ezazu. Ondoren gailetak, gurina eta azukrea ondo nahastu. Hartu molde bat eta gurinez igurtzi ezazu. Ondoren gaileta orea jarri moldean, hau izango baita tartaren oinarria. Saiatu orea ondo sakatzen oinarri trinkoa egiteko, horrela, moldetik ateratzean ez da tarta apurtuko. Behin tartaren oinarria amaituta krema prestatzen hasi gintezke. Nahi izanez gero, labea berotzen jarri dezakezu denbora aurreratzeko. Hiru arrautzak eta gorringoa, azukre-hautsa, hiru limoien zukua eta esne-gaina nahastu eta ondo irabiatu ezazu. Ondoren, jarri krema hori gaileta orearen gainean eta sartu labera. 45 minutu eduki behar da tarta labean. Tarta hoztean, jateko prest egongo da. Pastela txokolatez estaltzeko aukera ere badaukazu. Horretarako, urtu txokolatea eta tarta igurtzi espatula batez. On egin!

[ BERTSOA ] Illatik eta herriko bertsolariek antolatutako bertso afariko bertso parea ekarri dugu. Maialen Lujanbio bakarka aritu zenekoa da. Ioritz Imazek bota zion gaia:

18 < aldaize 16

Nola eragingo dio bertsolariari puntukako gida-baimenak? Akaso hemen gertatuko da kanbio harrigarria bertso afaian idea ere atzekoz aurre jarria leno masailak ta ertzainaren txapela gorri-gorria orain pixka bat moztu beharko da ispirazio iturria eta Insalus izango omen da gure esponsor berria.

Bertso afaria bukatu eta herri aldera aldentzen baldin bagera eta bidean ez bagoaz oso zuzen ertzainak alto emango digu ta gero hitz egin ozen hamabi puntu boleto batek ta multa bat zure izen beatzi puntu baino gehio guk ez genitun ezagutzen.


saski naski

+; D

⁄ ⁄

: ⁄S ⁄

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

Argazki dotore hau Marikarmen Urteagak eman digu. Egia esan, mordoxka bat utzi dizkigu eta hauxe da ale honetarako aukeratutakoa. Aurrerantzean ere izango dira gehiago. Oraingo honetan, guztiak dira herritarrak, baina ez dirudi Idiazabalgo lurretan daudenik: Lurrean eserita eta soineko zuriduna, aldanondotarra da, Iñaustiko Benturaren arreba. Bere aldamenekoa, Maria Urteaga. Erdi-zutik erdi-makurtuta dagoen gizona, Patxi Estankokoa. Bere eskuineko aldean beltzez jantzita, Luxia Urkia. Luxiaren ondokoa Martzelaiko Teresa Mujika da eta bere aldamenekoa, berriz, belauneko, bere ahizpa (izenik ez dakigu). Zutik daudenen artean, ezkerreko aldetik hasita: Teresa Iparragirre, Juana Lizarralde, Juxta Elortza, Joxepa Iparragirre eta Pakita Mujika. Eskerrik asko, Marikarmen!

[ ZE ASMA ] SUDOKU

« ERANTZUNA: ARGIBIDEAK»

Gelaxkak bete 1 eta 9 bitarteko zenbakiak jarriz. Baina kontuz, zenbakiak ezin dira zutabe, lerro eta koadro bakoitzean errepikatu !

aldaize 16 > 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.