Gure Artean 41

Page 39

GURE ARTEAN 41. 2007ko abendua.

Gazte Astea Dani Bravok irabazi du Gazte Astearen kartel lehiaketa DBH 3 eta 4 sailean. DBH 4ko ikasle den Dani Bravok irabazi du Gazte Bulego Informazioak antolatzen duen Gazte Astea iragarriko duen kartel lehiaketako 3. saria DBH 3 eta 4ko sailean. Zorionak, eta gozatu saria! VI. Gazte Astea urtarrilaren 2tik 5era izango da.

DBH 4. Gazteen Legebiltzarra Floreagako 13 neska eta mutil (DBH 4ko kideak), Gasteizez izan ziren abenduaren 10ean, Gazteen Legebiltzarreko saioetan parte hartzen, Euskal Erkide Autonomoko beste bost ikastetxetako neska eta mutilekin batera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatu ohi du Gazteen Legebiltzarra urtero, eta Floreaga Ikastetxea gonbidatu du aurten parte hartzera, honako ikastetxeekin batera: Amurriko Zaraobe, Gasteizeko Sagrado Corazón, Irungo Toki Alai, Getxoko Aixerrota eta Sopelako Ander Deuna. “Gazteak bakea eraikitzen gure gizartean.” Hau da aurtengo Hator Eztabaidara kanpainaren gaia. Azken hilabetean, Etika eta Tutoretza saioetan gai hau landu dute gai hau. Lagun artean, familian eta gizartean orokorrean bakegintza nola landu aztertu dute, eta proposamen batzuk idatzi ere bai.

Beste ikastetxeetako ekarpenekin batera, testu osatua idatzi da. Geroago etorri dira eztabaida eta zuzenketak... Abenduaren 10ean lan-taldeak finkaturik gelditu dira, eta legebiltzarkide bakoitzaren eginkizunak ere bai. Floreagako Santi Fernández izango da Legebiltzarreko lehendakaria, eta Amaia Larrañaga talde baten lehen bozeramaile. Abenduaren 20an, goizeko 10,00etan, Osoko bilkura egingo da Gasteizen, gaur egungo Hezkuntza saileko eta Legebiltzarreko agintariak hantxe direla. Saioa internetez zuzenean jarraitu ahal izango duzue www.parlamento.euskadi.net orrialdean. Zorionak Gasteizera joan diren guztiei eta hemen gaia landu duten guztiei.

- 39 -


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.