Issuu on Google+

Seme-alabekin dakigun euskara erabiltzea egokia da.. Ez da erraza zehaztea zer den euskara pixka bat jakitea, horren barruan maila oso ezberdinak egon baitaitezke. Baina, oinarri bezala, bi ideia hartu ditzakegu. BAT. Ona da etxetik ahalik eta euskara gehien eskaintzea seme-alabei. Eskolatik kanpo euskara entzuteko eta erabiltzeko aukera bat da beraientzat eta euskararekiko jarrera oso egokiak transmititzen ari gara. BI. Ez dezala komunikazioa oztopatu. Seme-alabekin harremanean euskara erabiltzeak komunikazioan eragin zuzena badu, hobe gure burua ezinean ikusten dugunean erraztasuna dugun hizkuntzara pasatzea. Hau da, euskaraz aritu gaitezke eta zailtasunak ditugunean beste hizkuntzara jo. Horrela jokatzen badugu, dakigun euskara erabiltzen eta hobetzen jarraitu dezakegu eta seme-alabei euskararekiko harreman handia eta positiboa eskainiko diegu.

Euskara pixka bat dakigu


Gurasoen aholkuak euskara pixka bat