383. zkia.
doakoa
2019ko urria
Laguntzen du
Merkalan, lanaren azoka Kursaalean Datozen urriaren 21ean eta 22an, astelehen eta asteartean, hurrenez hurren, Lanbidek antolatuta, Merkalan lanaren azoka egingo da Donostiako Kursaal Elkargunean. Bertan, lan bila dauden guztiek aukera paragabea izango dute lanpostu bat lortzeko, lan-merkatuaren egungo egoera gertutik ezagutuz. Are gehiago, aretoan 700 lan-eskaintza ezberdin aurkituko dituzte beraientzat. Enpresek, azokan zehar kokatuko dituzten postuen bidez, euren eskaintzen berri emango dute. Horrez gain, lan-elkarrizketak egingo dira ere, beti ere interesdunek aurretik hitzordua eskatu badute. Horretaz
aparte, lana bilatzerakoan egin beharrekoaren inguruko orientazioa jaso ahal izango da, curriculum vitaea nola osatu adibidez, eta formakuntza eta ekintzailetza hizpide izango direlarik ere. Bestetik, Kursaalak ondoko eremuak bilduko ditu: informazio-puntu tekniko bat eta erabilera anitzeko eremu bat, workshop delako bat alegia, non mini solasaldiak, enpresa-proiektuen erakustaldiak, hitzaldiak, esperientzien aurkezpenak, etab, egingo diren. Lanaren adar guztiak ukituko dira, beraz. Informazio gehiago urriko Unibertsitateko Aldizkari honetan.