Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 417. Zkia.- 2025ko ekaina

Page 1


Agur 2024-2025 ikasturteari

Gezurra badirudi ere,hemen gaude ikasturte honi agur egiten.Uda hemen da eta atseden hartzeko garaia da denontzat.Unibertsitateko Aldizkari honetan,honako gaiak aurkituko dituzue,esate baterako: EHUk mugikortasun-programetako ikasleak agurtu zituen; MUk Udako Campusa egingo du DBHko eta Batxilergoko gazteentzat; Deustuko Unibertsitateak Enpresen Lasterketaren XVI.edizioan parte hartu zuen;3.945 ikaslek egin zituzten Unibertsitatean Sartzeko Probak NUPen; eta

NUk minbiziaren aurka lanean jarraituko du.

Beste hainbat albiste aurkituko dituzue ale honetan,baita ohiko atalak ere.Unioziori dagokionez, Kylie Minogue,Bad Gyal edo Nathy Peluso izango dira BBK Live-n; Jamie Cullum,The War and Treaty,Anari eta EXTC,besteak beste,Donostiako Jazzaldian; ARBOLA 2025 ekimena ekainean Iruñean; eta erakusketa berri bat Gasteizko Artiumen.

Besterik gabe,uda bikain bat pasa eta irailera arte!

417.zk. 2025eko ekaina Doakoa

uniagenda

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141 Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000 Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555 Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444 Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus

LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000 Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala) www.uned.es

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea

www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea www.deusto.eus

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

EUNEIZ Unibertsitatea

www.euneiz.com

EUNEIZ UnibertsitateaGasteizBiosferako Pasalekua,6945 255 007

Nafarroako Unibertsitatea www.unav.es

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600 Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943 219 877

TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877

Idazkaritza eta Administrazioko

Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea www.ikaslan.net

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea www.hetel.eus

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072

Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181

CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala 20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

Lege Gordailua: BI-338-93

ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.

ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO

Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO

Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea. Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

EUROPE DIRECTCEDERNA GARALUR.NAFARROA

Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B 48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen. LAGUNTZAILEAK EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA

ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

unibertsitatea

Mugikortasun-programetako ikasleei agurra egin die EHUk

Ikasturte honetan 50 herrialdeko 1.600 ikaslek baino gehiagok aukeratu dute Euskal

Herriko Unibertsitatea

Unibertsitateko Aldizkaria

Maiatzaren 16an,Carlos Santamaria Zentroan,Donostian,Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) mugikortasunprogramen bidez aurten EHUn ikasi duten ikasleei agur esateko ekitaldia egin zen.Bertan parte hartu zuten Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak; Gotzone Barandika,Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak; eta Noé Cornago,Nazioartekotze zuzendariak. Argazki ofizialaren ostean,Noé Cornagok eskerrak eman zizkien bertaratutakoei beraien unibertsitateikasketetan truke-helmuga EHU aukeratzegatik,eta gure unibertsitatearen “nazioartekotze-etxean” ekimenari egindako ekarpenagatik. Ekitaldian,EHUn bizitako esperientzia partekatu zuen mugikortasunprogramako nazioarteko ikasle talde batek: Esmeralda Martínezek (Estatu Batuak),Kornelia Skorupinskak (Polonia) eta Isela Cruzek (Mexiko).Ondoren,nazioarteko ikasleei emandako laguntza eskertu zitzaion ESN ikasle elkarteari. Joxerramon Bengoetxea errektoreak esker ona adierazi zien ikasleei EHU aukeratu izana.“Pozgarria da ikuste-

an zer nolako nazioarteko sare zabala duen Euskal Herriko Unibertsitateak,zuei guztioi esker” adierazi zuen errektoreak eta truke-programetan parte hartu duten ikasleei gogoratu zienez,“guretzat ohorea da Euskal Herriko Unibertsitatea aukeratu izana zuen ikasketak osatzeko eta ziur naiz gure artean izan zareten bitartean bizi izandakoak balioko dizutela aurrerantzean ere”.Eta,gehitu zuen, “dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitatearen parte zarete; zuek ere osatzen duzue EHUren komunitatea eta aurrerantzean ere ondo etorriak izango zarete”.

Truke-ikasleei eskaintzen zaizkien hizkuntza-ikastaroetan, lehen lauhilekoan,98k egin dituzte

euskara-ikastaroak,eta 377k

ygaztelania-ikastaroak

2024-2025 ikasturtean,1.671 ikaslek egin dute,gutxienez,lauhileko

bat EHUn: Erasmus (960),Espainiar estatuko erkidegotako ikasleentzako Sicue programa (229),Latinoamerika (425) eta beste norakoak (57).Ikasle gehien dituzten herrialdeak hauek izan dira: Erasmus+ programan,Italia (246),Alemania (228) eta Frantzia (86); Latinoamerikan,Mexiko (195),Txile (84) eta Argentina (57); eta Beste Norakoak programan,Estatu Batuak (19), Erresuma Batua (13),Japonia (9) eta Hego Korea (7).

Tandem linguistikoak

Aurten ere,mugikortasuneko ikasleen eta bertako ikasleen arteko hizkuntzen erabilera sustatzeko eta hobetzeko 'tandem linguistikoak' programari jarraipena eman zaio.250 ikasle inguruk parte hartuko dute ekimen horretan 2025eko ekain bukaerarako. Bestalde,truke ikasleei eskaintzen zaizkien hizkuntza ikastaroetan,lehen lauhilekoan,98k egin dituzte euskara ikastaroetan eta 377k,gaztelania ikastaroak.2024-2025 ikasturte osorako,kopuru horiek ia bikoiztea espero da.

Ekainean itzuliko dira euren herrialdeetara ikasturtean EHUn egin duten nazioarteko ikasleek.

INIZIA sariak banatu dira

Horien helburua da oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa-egitasmoak biltzen dituzten proiektuak aitortzea

Unibertsitateko Aldizkaria

INIZIA DAYjardunaldiaren barruan, izen bereko sariak banatu zituzten. Ekitaldia Ixone Fernandez de Labastidak,Euskal Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak zuzendu zuen,eta bertan izan ziren Ane de Ariño,Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendaria; David Montero, BIC Arabako zuzendaria; eta Amaia Calleja,Arabako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria. Sariak ekintzailetzaren kultura sustatzea helburu duen INIZIA Arabacampus programaren barruan sartuta daude eta UPV/EHUren Arabako Campusa eta BIC Araba dira horren laguntzaileak.Sarien helburua enpresa-egitasmo berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa duten proiektuak aitortzea da.

Sariek bi kategoria dituzte.'Egitasmo berritzaile berriak' izenekoa

UPV/EHUko edozein ziklotako tituludunei edo graduondokoa egin dutenei,UPV/EHUko IRIari edo UPV/EHUn egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileei zuzenduta dago.

Atal horretan,irabazlea Daniel Ochoa de Eriberen 'Scouter: Sistema Inteli-

gente de Detección de Emergencias' proiektua izan da.Adimen artifizialean oinarritutako ikuspen konputazionaleko sistema da; larrialdi mezua (hala nola arriskuan dauden pertsonak edo sute fokuak) bidaltzea eragin dezaketen ereduen bila,irudiak denbora errealean prozesatzeko eta aztertzeko diseinatua dago,hala nola arriskuan dauden pertsonak edo sute-fokuak.

Bigarren saria Aitor Tejoren 'Desarrollo de la impresión 3D volumétrica en el ámbito médico' proiektuak jaso du.Honako hauek biltzen ditu proiektuak: 3D inprimagailu bolumetrikoen diseinua eta doikuntza; neurrira egindako abangoardiako teknologia duten 3D inprimagailu bolumetrikoen garapena; hardwarearen eta softwarearen optimizazioa fabrikazio gehigarriaren kalitate eta eraginkortasun onena bermatzeko;

bezeroaren beharren arabera pertsonalizatutako prototipoak sortzea; eta inprimagailu horiek ingurune industrial eta biomedikoetan integratzeko aholkularitza.

'Gradu Amaierako Proiektuen,Master Amaierako Proiektuen eta Doktorego Tesien' kategorian,aldiz,sarietako bat Azaitz Hierrok jaso du 'Talleres de Detección de partículas con una cámara de niebla' lanarekin.Laino ganberan oinarritutako proiektuak ekintzailetza ahalmen argia du,partikulen fisika publiko desberdinetara modu irisgarrian eta bisualki erakargarrian hurbiltzeko duen gaitasunagatik.Ikuspegi pedagogiko horrek aukera ugari eskaintzen ditu zientzia dibulgazioan, material hezitzailearen garapenean eta zientziaren ikaskuntzarekin lotutako produktuen banaketan oinarritutako negozio eredua sortzeko.

Deustok hizkuntzak ikertuko ditu

Deustuko Unibertsitateak laborategi berritzaile bat ireki du hizkuntzaren ikerketa eta haren bizitzan zeharreko bilakaera aztertzeko

Unibertsitateko

Unibertsitateak Language Acquisition and Processing Lab (LAPlab) ireki du,hizkuntza eta hark bizitza osoan zehar duen garapena aztertuko dituen laborategia.Espazio berritzaile horrek gizakiok hizkuntza,gure espeziearen gaitasun paregabea, nola eskuratzen eta prozesatzen dugun zabalago ezagutzea du helburu.

LAPlab haurtzarotik zahartzarora gure hizkuntza-gaitasunetan gertatzen diren aldaketak deskribatzeko asmoz sortu da.Bizitzako lehen urteetan, haurrek hizkuntza bat edo gehiago bereganatzen dituzte modu naturalean eta berariazko irakaspenik gabe. Laborategiko ikerketak prozesu hori ahalbidetzen duten mekanismoak eta estrategiak argitzen lagunduko du,baita hizkuntza-trebetasun horiek bizitzan zehar izaten dituzten aldaketak ere,batez ere zahartzeari lotutako narriadura sentsorial eta kognitiboari dagokionez.

Hizkuntza eta zahartze osasungarria

LAPlaben ikerrildoek,besteak beste, haurrek hizkuntzak ikasteko eta helduaroan hizkuntza bat edo gehiago prozesatzearen arteko antzekotasunak eta aldeak jasoko dituzte.Gainera,hizkuntza-distantziak hiztun eleaniztunen hizkuntzen ikaskuntzan eta prozesamenduan duen eragina aztertuko du,baita eleaniztasunak kognizioan duen eragin orokorra ere.Gai horiek jorratzeko,ikertzaile taldeak hizkuntza teoria eta metodologia esperimental aurreratuak bateratuko ditu,abangoardiako jokabide eta neurozientzia teknikak barne.Haur, heldu eta adinekoen populazioen azterketa konparatuari esker,hizkuntzaren prozesamenduaren ikuspegi orokorra lortuko da. LAPlabek beste hainbat arlotan ere lagundu nahi du,alterazio linguisti-

koak eta kognitiboak haurren populazioetan goiz hautematean eta zahartze osasungarriari buruzko azterketetan,besteak beste.Halaber,elebakarrak eta eleaniztunak ikertzea baliagarria izango da erakusgarri zientifikoetan oinarritutako hizkuntza politikak garatzeko eta hezkuntza curriculumak diseinatzeko.

Laborategiaren zuzendaritza LAPlabeko zuzendaritza Irene de la Cruz Pavía doktorearen esku egongo da.Ikerbasque (Basque Foundation for Science) eta Ramón y Cajal (Estatuko Ikerketa Agentzia) ikertzailea da.Bere ikerketa hizkuntzaren prozesamenduaren mekanismo kognitiboen azterketan zentratzen da,gramatikan arreta berezia jarrita.Horretarako,jokabide metodoak eta neuroirudi teknikak erabiltzen ditu,adibidez Infragorri Hurbilaren Espektroskopia funtzionala (fNIRS) eta Elektroentzefalografia (EEG).

Metodo horien bidez,hizkuntza prozesamenduari buruzko aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu adin desberdinetako hiztun elebakar eta elebidunetan.

Language Acquisition and Processing Lab-ek mugarri bat ezarri du gizakiok hizkuntza haurtzarotik zahartzarora nola eskuratzen eta prozesatzen dugun ulertzeko

Irene de la Cruz Pavía doktorearen hitzak: "zahartzaro osasungarrian hizkuntza prozesamendua oraindik gutxi aztertu den ikerrarloa da,gure gizartean biztanleria hori azkar hazten ari bada ere.

Irene de la Cruz Pavía LAPlabeko zuzendari berria.

Deusto, korrika

Deustuko Unibertsitateak Enpresen Lasterketaren

XVI.edizioan parte hartu zuen,bost talderekin, kategoria mistoan

Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den maiatzaren 18an,Deustuko Unibertsitateak “Enpresen Lasterketa”ren XVI.edizioan parte hartu zuen. Donostian egin zen eta El Diario Vasco,Donosti Eventos eta ADEGI (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea) erakundeek antolatu zuten.Lasterketan, 4 pertsonako 1.014 taldek parte hartu zuten,hiru kategoriatan banatuta: gizonezkoak,emakumezkoak eta mistoak.Enpresen Lasterketaren ezaugarri nagusia itsas ertzeko ibilbide laua da (8,5 km),Donostiako 3 hondartzez gozatzeko bereziki diseinatua,leku berean (Alderdi Ederren) irteera eta helmuga dituena.Aurtengo parte-hartze handia kontuan hartuta,erakundeak hiru irteera planifikatu zituen,irteeren artean bi minutuko tartearekin.Zirkuituak aldaketa batzuk ere izan zituen: lasterketa ez zen Alde Zaharretik igaro eta oinezkoentzako hainbat kale erabili ziren ahalik eta eragin txikiena sortzeko.Bulebarretik Zurriolarantz

abiatu ziren parte-hartzaileak,Nafarroa etorbideraino,eta han Jesuitak ikastetxearen parean buelta eman zuten.Zurriolatik,Bulebarra,Legazpi kalea,Gipuzkoa plaza,Bide kalea,Andia kalea,Zubieta kalea eta Kontxa pasealekua zeharkatu eta Ondarretako etxeetaraino itzuli ziren,eta han azken bira egin zuten Kontxa pasealekua hartu eta Alderdi Ederreko helmugaraino.

Izena eman zuten talde guztietatik (1.014),569 talde mistoak izan ziren,347 gizonezkoenak eta 98 emakumezkoenak.Aurtengo berrikuntza nagusia jarduera sektoreen araberako sailkapena izan da. Kategoria mistoan,gizonezkoenean eta emakumezkoenean lehen hiru sailkatuez gain eta kategoria inklusiboan lehen sailkatuaz gain, antolatzaileek sailkapen bat argitaratu zuten enpresa bakoitzaren sektore ekonomikoaren arabera. Partaidetzarik handiena izan zuten

hiru sektoreak hauek izan ziren: industria eta manufakturak (367 talde),teknologia eta aholkularitza (159 talde),eta finantzak eta aseguruak (41 talde).Aurten,gainera, dortsal solidarioa Erin Altzelairi eskaini zitzaion.Zumarragako 10 urteko neskatoa da eta EhlersDanlos sindromea izeneko gaixotasun arraroa du.Dortsal solidarioak 4.080 euro bildu ditu. Kirol jardunaldia 8:45ean hasi zen Donostiako campusean,Deustuko Unibertsitateko korrikalarien dortsalen banaketarekin.Ondoren,Andia kalean,Unibertsitateko partehartzaileen taldekako argazkia egin zen,lasterketan parte hartu zuten Jesusen Lagundiaren obrekin,kasu honetan Loiola Etxearekin.

Olatz Zabalak,Iker

Muñozek,Beñat

Larrinagak eta Danel Roak osatutako taldeak bosgarren postua lortu zuen kategoria mistoan, 34:51ko denborarekin

Bost izan ziren proban parte hartu zuten Deustuko Unibertsitateko taldeak,guztiak kategoria mistoan kokatuak,guztira Bilboko eta Donostiako campusetatik etorritako 20 pertsona,denak batera giro ederraz gozatu zutenak.

MUk Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa egin zuen

Industria Diseinuko Lehiaketaren helburua da Unibertsitateko ikasle edo langileek tramankulu bat diseinatzea,jaurtiko duten arrautza babesteko,eta arrautza apurtu gabe ahalik eta urrunen jaurtitzea

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 68 ikaslek baino gehiagok Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketan hartu zuten parte.Lehiaketa joan den maiatzaren 8an egin zen,San Pankrazio eguna dela eta -unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren zaindaria-.Aurten,lehiaketaren XXVI. edizioa egin zen,Industria Diseinuko Berrikuntza taldeak antolatuta.Esan bezala,ekimenean 68 ikaslek hartu zuten parte,28 taldetan banatuta, gehienak Industria Diseinuko lehen ikasmailako ikasleak.

Bi helburu ditu lehiaketak: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta,bestetik,ikasleen artean motibazioa sustatzea.

Jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egin duten Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta

langileen lana saritzeko fakultateak martxan jarritako ekimena da hau. Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen dituen ekintzen barruan egiten da jarduera,eta aukera ematen du,jolasaren bidez ikasleek euren ezagutza akademikoak erabiltzeko.Lehiaketaz gain,kirol-jarduerak,jolasak eta kontzertuak ere egon ziren.

Arrautza-jaurtiketa

Parte-hartzaileek tramankulu bat diseinatu behar izan zuten,tamaina ertaineko eta egosi gabeko arrautza bat babesteko,eta,horretarako,material hauek soilik erabili ahal izan zituzten: 200 gr-ko kartoi mehea -koloretakoa hobe-,ukipen-kola eta/edo soka.

Behin eraikitakoan,hainbat oztopo gainditu behar izan zituzten: arrautza ahalik eta urrunen jaurtitzea,apurtu gabe; prototipo berritzaile eta esteti-

koki erakargarria eraikitzea,eta hegaldi ikusgarria lortzea.Hiru kategoria zeuden (urrutien iritsi dena,politena edo erakargarriena eta irtenbiderik sormenezkoena),industria-diseinuko lanik eraginkorrena eta berritzaileena saritzeko.Gainera,arrautza garraiatzeko tramankulua pintatu egin zitekeen,tenperak,errotuladoreak edo bestelako materialak erabiliz.

Tramankulua diseinatzeko, oilo-arrautza ertain bat (egosi gabe),kartoi mehea,soka eta ukipen-kola soilik erabili behar zituzten partaideek

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7.eraikinaren) hirugarren solairuko leihoa izan zen aukeraturiko lekua.Handik,15 metroko garaieratik,ikasleek futbol-zelairantz bota zituzten arrautzak,beren tramankulu bereziak erabiliz.

Arrautza-jaurtiketako irabazleak

❚ Hegaldirik luzeena:

- Taldea: Garito (kideak: Ekaitz Rada eta Gorka García).

❚ Hegaldirik politena:

- Taldea: Humpty Dumpty (kideak: Oier Aristegieta,Oier Azkue eta Elur Lazpita).

❚ Diseinurik onena:

- Taldea: Kasko Txito (kideak: Nikoe Beitia,Gabriela Alutiz eta Yera Elorza).

MUk Udako Campusa egingo du DBHko eta batxilergoko gazteentzat

Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean,Ingeniaritza Campusa egingo da,eta, uztailaren 7tik 11ra bitartean,Komunikazio Campusa,biak goizez

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateak Udako Campusaren beste edizio bat antolatu du,DBHko 3.eta 4.mailetako eta batxilergoko 1.mailako ikasleentzat.Helburua da ikasle horiei ingeniaritzaren eta komunikazioaren mundua ezagutzera ematea,esperientzia praktiko eta motibatzaileen bidez.Ekainaren amaieratik eta uztailaren hasierara bitartean egingo da Arrasaten eta Aretxabaletan. Campusetako saioak goizez izango dira,09:30etik 13:30era,eta partehar-tzaileek elkarrekin bazkalduko dute,13:30etik 14:30era bitarte.

Gazteei beren interesak arakatzeko,eta etorkizun akademiko eta profesionalean erabakigarriak izan daitezkeen eremuak ezagutzeko aukera emango die

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du Udako Campusak,eta aukera paregabea da,gazteek beren bokazioak ezagutu eta etorkizun akademiko eta profesionalerako funtsezkoak diren arloetan lehen urratsak egin ditzaten.

Bi campus,bi esperientzia

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lehen aldiz jarriko du martxan Ingeniaritza Campusa.Astebeteko iraupena izango du ekimen horrek,eta Iturripeko campusean egingo da, Arrasaten.Jarduerak goizez egin-

go dira,ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean.

Campusaren helburua da gazteei ingeniaritza ezagutzera ematea,eta, horretarako,hainbat espezialitateri buruzko ikuspegi orokorra emango zaie,hala nola diseinuari,informatikari,elektronikari,mekanikari,biomedikuntzari eta kudeaketari buruzkoa.Zaila izan daitekeenez zein bide akademiko jorratu erabakitzea, campusak prozesu horretan lagundu nahi die,arlo bakoitzean orientazioa eta esperientzia praktikoak eskainiz.

Bestalde,Komunikazio Campusaren hirugarren edizioa egingo da,Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduak antolatuta, Goienarekin lankidetzan.Aretxabaletako Komunikazio campusean egingo da,uztailaren 7tik 11ra,goizeko ordutegian.

Helburua da gazteak modu atsegin eta praktikoan hurbiltzea komunikazioaren arlora.Astean zehar,hainbat gai landuko dira; besteak beste,tele-

bista-platoen funtzionamendua,kameraren aurrean hitz egiteko trebetasunak,podcastak egiteko prozesua, fotokazetaritza eta sare sozialetarako kanpainen sorrera.Aurtengoan,parte-hartzaileek bideo-podcast bat egin eta sare sozialetan zabalduko dute. Horretarako,Aretxabaletako campuseko baliabideak erabiliko dituzte: platoa,informatika-ekipamenduak, ikus-entzunezko materiala…Gainera, Goienak Arrasaten dituen instalazioak ere bisitatuko dituzte,eta,bertan,telebistako platoa eta erredakzioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea: ekainaren 13ra arte

Bi campusen (bi aste) prezioa 250 eurokoa da,eguneko bazkaria aintzat hartuta; baina,campus bakarrean ere eman daiteke izena,150 euroan.Partaide-kopurua mugatua da, eta Udako Campusaren webgunean eman daiteke izena,edo bi campusetako batean.

Ikertzaileen parte-hartzea unibertsitatean aztertu zen

Unibertsitateen G-9 Taldeak aztergai izan zituen unibertsitate publikoetan ikerketa sendotzeko eta ezagutzaren transferentzia hobetzeko estrategiak

Unibertsitateko Aldizkaria

Joan den maiatzaren 23an eta 24an, Unibertsitateen G-9 Taldeko ikerketaarloko batzordearen urteroko bilera egin zen Murtziako Unibertsitatean. Topaketak ehun lagun baino gehiago bildu zituen,Ikerketako eta Transferentziako errektoreordetzen ordezkariak eta batzorde hori osatzen duten zortzi lantaldeak barne,unibertsitatesistema publikoan ikerketaren eta ezagutzaren arloko baterako proposamenak zehazteko.

Topaketan hainbat gai aztertu zituzten,hala nola ikertzaileen parte-hartzea irakaskuntzan eta bikaintasuneko europar proiektuei (ERC) lotutako irakastorduak murrizteko ereduak.

Orobat esperientziak partekatu zituzten ikertzaileen talentua egonkortzeari buruz,bereziki Ramón y Cajal, Consolidación eta Beatriz Galindo programetan,besteak beste.

Era berean,eztabaidagai izan zituzten egitura iraunkorretan espezializatutako teknikariak sartzeko ereduak,23 bis artikuluaren araberako deialdien kudeaketa eta proiektuak

ikerketa-lerroei esleitzeko irizpideak argitzeko premia.Errektoreordeen bileraz gain,arloko batzorde horretako lantaldeek bilerak egin zituzten bakoitzak bere aldetik,eta gero osoko bilkuran aurkeztu zituzten hainbat bidetan egindako urratsak.

Lantaldeen beharrak

Doktoretza Eskolek nabarmendu dute mentorizazio-programak bultzatzeko,tesi industrialak sustatzeko eta adimen artifizialaren erabilera arduratsuari buruzko gida komun bat egiteko premia.

Ikerketa Kudeatzeko Unitateek nabarmendu zituzten (UGI) proiektuen kudeaketan eta HERKULES sistemaren egokitzapenean esparru juridiko komun baterantz egindako aurrerapenak.

Bestalde,Europar Proiektuen Bulegoek teknikarien egonkortasun eta espezializazio handiagoa eskatu zuten nazioarteko proiekzioa sendotzeko.

Segidan,Ikerketen Emaitzak Transferitzeko Bulegoaren osoko bilkuran,azpimarratu zuten proiektuen

kudeaketaren digitalizazioan hobetu beharra eta azaldu zuten segurtasun juridikoak kanpoko lankideen parte-hartzean duen eginkizuna. Bestalde,unibertsitateko argitaletxeak lehenengoz integratu ziren talde horretan,eta nabarmendu zuten konpromiso instituzionalaren eta finantzaketaren beharra dagoela zientzia irekia sendotzeko.

Topaketak 100 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen Murtzian,eta unibertsitate arteko lankidetza sendotu zuen goi-mailako hezkuntzaren esparru publikoan I+G+b bultzatzeko

Ikerketari laguntzeko Zerbitzuek azpiegitura zientifikoak batera erabiltzeko esperientziak partekatu zituzten, eta azpimarratu zuten zailtasunak daudela kualifikazio handiko teknikariak egonkortzeko.

Azkenik,unibertsitateko liburutegiek proposatu zituzten zientzia irekiari buruzko politika komunak eta biltegi instituzionaletan adimen artifiziala erabiltzeko eredu berriak.

Amaieran,iragarri zuten G-9 Taldearen Ikerketako eta Transferentziako errektoreordeen hurrengo bilera Madrilen egingo dela 2025eko urrian. Bestalde,arloko batzordearen eta bere lantaldeen hurrengo urteko bilera 2026ko maiatzean egingo da Zaragozako Unibertsitatean.

Unibertsitateen G-9 Taldeko ikerketa antolatzeko batzorde sektorialeko kideak Murtziako Unibertsitatean.

Nafarroako milaka ikasleren helmuga: unibertsitatea

Osotara 3.945 ikaslek egin zituzten ekainaren 3tik 5era Unibertsitatean Sartzeko Probak Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Unibertsitateko Aldizkaria

Osotara 3.945 ikaslek egin zituzten ekainaren 3tik 5era Unibertsitatean Sartzeko Probak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).Probak Arrosadiko campusean (Ikasgelategian) eta Tuterako campusean egin ziren. Matrikulatutako ikasleetatik,2.329 emakumeak ziren,eta 1.616 gizonak. Bestalde,hizkuntza-ereduari dagokionez,guztira 3.028 ikaslek egin zuten proba gaztelaniaz,eta 917k euskaraz.Ikasle gehienek (3.314 ikaslek) nahitaezko fasea eta borondatezkoa egin zituzten; 521 ikaslek borondatezko fasea bakarrik egin zuten,eta 110 ikaslek,nahitaezkoa bakarrik.

2024ko Errege Dekretua onartu ondoren egiten den lehen deialdia da. Dekretuak aldaketak ezartzen ditu azterketan

Lehenengo deialdia zen honako dekretu hau onetsi ondoren egiten zena: 534/2024 Errege Dekretua, 2024ko ekainaren 11koa,zeinaren bidez arautzen baitira graduko unibertsitateko ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak,sarrera-probaren oinarrizko ezaugarriak eta onartua izateko prozedurari buruzko oinarrizko araudia.Aurtengo deialdiak hiru berritasun nagusi zituen,eta honako alderdi hauei eragiten zien: azterketa-eredua,borondatezko aldian egin daitekeen irakasgai kopurua eta borondatezko faseko emaitzen iraupena.Berritasun horiek guztiak jakinarazi

zitzaizkien Nafarroako ikastetxeei, eta proben xehetasun guztiak kontsultatzeko zeuden Unibertsitatearen webgunean.

Ikasleek ekainaren 11n izan zituzten eskuragarri deialdi arrunteko proben emaitzak,eta hilaren 18tik aurrera deskargatzen ahalko zuten kalifikazioen txartela.Bestalde,deialdi bereziaren azterketak ekainaren 25ean, 26an eta 27an izango dira,eta emaitzak uztailaren 1ean egongo dira eskuragarri.Kalifikazioen txartela,berriz,uztailaren 15etik aurrera egongo da deskargatzeko moduan.

Deialdiaren berritasunak

Lehen aipatutako Errege Dekretuan ezartzen denez,ariketak “gaitasunen araberakoak” izango dira, eta hainbat ataletan egongo dira egituratuta,eta atal horiek galdera bat edo ataza batzuk izango dituzte.“Erantzun itxiak,erdieraikiak

edo irekiak izanen dituzte,betiere ariketa bakoitzean erantzun ireki eta erdieraikiko galdera edo atazen guztizkoari esleitutako puntuazioa gutxienez % 70era iristen bada”,araudiak adierazten duenez. “Ikasleek sormena,pentsamendu kritikorako eta gogoetarako gaitasuna eta heldutasuna izan behar dituzte”.

Bestalde,534/2024 Errege Dekretuaren 13.artikuluari jarraikiz,“azterketa guztietan eman behar zaie ikasleei zuzenketa eta kalifikazio irizpideei buruzko informazioa.Irizpide horiek,besteak beste,honako alderdi hauek baloratzeko zer parametro erabiliko diren adieraziko dute: erantzuna zenbateraino egokitzen zaion galderan eskatutakoari, eta ikasleek idatzitako testuen koherentzia,kohesioa,zuzentasun gramatikala,lexikala eta ortografikoa eta aurkezpena".

Ikasleak,aurreko urteko unibertsitatean sartzeko proben deialdian.

NUk minbiziaren aurka lanean jarraituko du

Botín Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitateak indarrak batu dituzte minbiziaren aurkako terapia aurreratu berriak sustatzeko

Unibertsitateko Aldizkaria

Botín Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitateak,Nafarroako Unibertsitate Klinikaren eta Cima ikerketa biomedikoko zentroaren bidez, odoleko minbizien aurkako terapia aurreratu berrien garapena sustatzeko akordio bat sinatu dute.Lankidetza horrek laborategiko aurrerapen zientifikoak praktika klinikora eramatea du helburu,leuzemia,linfoma eta mieloma bezalako gaixotasun hematologiko konplexuak tratatzeko aukera gehigarriak eskainiz.

Aliantza horrek onkologia hematologikoko tratamendu berritzaileak pazienteengana iristea bizkortu nahi du

CAR-Tterapia: alternatibarik gabeko pazienteentzako itxaropena

Akordio honek CAR-Tzelulen terapian jartzen du arreta,entsegu klinikoetan emaitza positiboak erakutsi dituen teknika itxaropentsua.Tratamendu honek pazientearengandik zelula immunologikoak ateratzea, laborategian genetikoki eraldatzea tumore-zelulei zehatzago eraso diezaieten,eta gorputzean berriro sartzea dakar.

Akordioan sartutako hasierako proiektu nagusietako bat TranspoCART19 da,B zelulen linfoma eta leuzemia mota batzuetan dagoen CD19 proteinaren aurkako trata-

mendua."Teknologia hau entsegu klinikoen fasean dago gaur egun, beste tratamenduekiko erresistentea izan den gaixotasuna duten pazienteen segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatzen.Estrategia berri honekin,minbiziari zehaztasun handiagoz erasotzea bilatzen dugu",dio Felipe Prósper doktoreak, Nafarroa Unibertsitate Klinikako Zelulen Terapia Arloko zuzendariak, proiektua zuzentzen duenak Juan Bueren doktorearekin batera,CIEMATeko Berrikuntza Biomedikoaren Unitateko zuzendariarekin.

Ikerketatik aplikazio klinikora

Aliantza honen helburua aurrerapen zientifikoak ahalik eta azkarren pazienteengana iristea bermatzea da. "Lankidetza hau funtsezkoa da aurkikuntza zientifikoak benetako irtenbide bihurtzeko",dio Paloma Grauk,Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa eta Jasangarritasun errektoreordeak. Bere aldetik,Iñigo Sáenz de Mierak, Botín Fundazioko zuzendari nagusiak,azpimarratzen du "berrikuntza biomedikoaren aldeko apustuak iker-

ketaren eta industriaren arteko lotura indartzen duela,tratamendu berriak merkatura iristea bizkortuz". Hasierako lau urteko iraupenarekin, akordio honek Espainia biomedikuntzako berrikuntzan lider gisa sendotzea eta sektore akademikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea du helburu,tratamendu aurreratu hauek paziente gehiagorentzat eskuragarri egon daitezen.

Botín Fundazioari buruz

Marcelino Botín Fundazioa 1964an sortu zuten Marcelino Botín Sanz de Sautuolak eta bere emazteak,Carmen Yllerak,Kantabriako garapen soziala sustatzeko.Gaur egun,hirurogei urte geroago,Botín Fundazioak gizartearen garapen integralean laguntzen du,talentu sortzailea identifikatzeko eta aberastasun kulturala, soziala eta ekonomikoa sortzeko eta aprobetxatzeko modu berriak aztertuz.Arte eta kultura,hezkuntza, zientzia eta landa-garapenaren arloetan jarduten du,eta Kantabriako gizarte-erakundeei laguntzen die behar gehien dutenei iristeko.

Ikertzaile bat GMP laborategian lanean ari da Nafarroako Unibertsitate Klinikan.

NUko 55 ikaslek Nafarroako Rural Kutxa eta FEUNen Global beka jaso dituzte

Nafarroan,EAEn eta Errioxan bizi direnek nazioarteko praktikak egingo dituzte

Estatu Batuetan,Dominikar Errepublikan,Erresuma Batuan eta Filipinetan,beste herrialde batzuen artean

Unibertsitateko Aldizkaria

"Ziur nago denok partekatzen dugula ohikotik urruntzen zaituzten esperientziekin batera datorren zirrararen eta zorabioaren arteko nahasketa hori.Beka horri buruz eskertzen dudana,alderdi ekonomikoaz harago,adierazten duen konfiantza da: hazten jarraitzeko aukera,beste bizitzeko eta pentsatzeko modu batzuk ezagutzeko eta horietako batzuk berreskuratzeko",esan zuen Begoña Miralles Arrondo Erizaintzako graduko ikasleak,Nafarroako Rural Kutxak eta Nafarroako Unibertsitateko Enpresa Fundazioak (FEUN) emandako aurtengo Global Internship Program beka jaso duten Unibertsitateko 55 ikasleen izenean.

Programak Nafarroan,EAEn edo Errioxan jaiotako edo erroldatutako unibertsitateko ikasleak EBtik kanpoko herrialdeetan praktikak egitera bultzatzen ditu.

Maiatzaren 27an egin zen diplomabanaketa eta Unibertsitatearekin

berritzeko hitzarmena sinatzeko ekitaldian,Nafarroako Rural Kutxako presidenteak,Ignacio Terés Los Arcosek,azpimarratu zuen: “Rural Kutxak oso argi du lan-esperientzia hau hezkuntzaren zati oso garrantzitsua dela.Pertsona gisa hazten, ikuspegi berriak eta gauzak egiteko modu berriak lortzen lagunduko dizu; beti gogoratuko duzun esperientzia paregabea.Unibertsitateari eskerrak eman nahi dizkiot gure gizartea leku hobea izan dadin egiten duen guztiagatik”.

Bere aldetik,Unibertsitateko errektoreak,María Iraburuk,eskerrak eman zizkion finantza-erakundearen laguntzagatik,adieraziz “Rural Kutxa bezalako erakundeekin lankidetza funtsezkoa dela Nafarroako Unibertsitateak gero eta modu eraginkorrago eta iraunkorrean ongizate komunari laguntzen jarraitzeko,eta hori pertsonengan inbertituz lortzen da. Eskerrik asko,berriro ere,Rural Kutxa,gure ikasleengan sinesteagatik eta haien etorkizunean eta gure gi-

zartea hobetzeko duten gaitasunean inbertitzeagatik”.

Programa honetaz gain,Nafarroako Rural Kutxak Unibertsitateari laguntzen dio prestakuntza-proiektuekin, besteak beste,beken,kirol-sustapenaren eta boluntariotza-jardueren bidez.

Programak Nafarroan, EAEn edo Errioxan jaiotako edo erroldatutako unibertsitateko ikasleak EBtik kanpoko herrialdeetan praktikak egitera bultzatzen ditu

Etxetik kilometro askotara dagoen hezkuntza

Bekadunek Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan jarraitzen dute prestakuntza.Oraingo honetan, aukeratutako helmugak hauek izan dira: Argentina,Bolivia,Txile,Kolonbia,Costa Rica,Ekuador,Eskozia,Estatu Batuak,Filipinak,Honduras,Indonesia,Mexiko,Peru,Puerto Rico, Erresuma Batua,Dominikar Errepublika,Suitza,Tunisia eta Estatu Batuak.

Begoña Mirallesen kasuan,uda honetan praktikak egingo ditu Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifizeko Hiri eta Lurralde Ikasketetako Institutuan.Bekak espediente akademikoan,harrera-herrialdeko hizkuntza-gaitasunean,curriculumean eta harrera-enpresak eskaintzen dituen praktiken kalitatean oinarritzen dira.

TECNALIAk,UPV/EHUk eta Bc3k

bat egin dute Euskadin plangintza energetikoko laborategia sortzeko

Laborategia hiru erakundeek deskarbonizazioa bultzatzeko adostutako akordioari esker sortu da,eta bikaintasun zientifikoko gaitasunak garatzeko lan-ildo iraunkorra ezartzea du helburu

Unibertsitateko Aldizkaria

TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak,Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHUk eta Basque Center for Climate Change Bc3k ekainaren 2an aurkeztuko dute Euskadiko plangintza energetikorako laborategi aitzindaria.Haren helburua izango da balio-kate osorako trantsizio energetikoko estrategiak erraztuko dituzten metodologia eta tresnak garatzea eta Euskadin deskarbonizazioko erronkak bultzatzea.Aurkezpena Bizkaia Aretoan egingo da ekainaren 2tik 4ra bitarte Bilbon egingo den Ekonomia Energetikorako Espainiako Elkartearen (AEEE) XX.Kongresuaren baitan.

Laborategiaren izena Joint Research Laboratory on Energy Planning (JRL ePLAN) da eta TECNALIAren,UPV/EHUren eta BC3ren arteko akordioari esker sortu da plangintza energetikoaren arloan ikerketa aplikatuko nazioarteko erreferentziazko taldea sortzeko eta esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.

Plangintza energetikoa deitzen zaio etorkizuneko behar energetikoak eta horiei eman beharreko arreta egokia ziurtatzeko bideratu beharreko jarduerak aurrez ikusteari.Hala ere, energiaren arloak berezitasunak ditu,jarduera horri eusten dioten azpiegituren egokitasunak baldintzatzen baitu zerbitzu energetikoak ematea.Horregatik,errealitate aldakorren aurrean, aurreikuspenen etengabeko bilakaera egitea eta errealitate horri aurrea hartzea ezinbestekoak dira administrazioei,enpresei eta gizarteari erabakiak hartzen lagunduko dieten energia plangintzako tresnak garatzeko.

2027rako helburuak

Laborategiaren zuzendaritza zientifikoa TECNALIAren esku egongo da eta plangintza energetikoan erreferentziazko ikerketa talde bihurtzeko helburua du.Bere zeregina da erabilgarri dauden gaitasunak modu eraginkorrean gehitzea eta bultzatzea,Energia Plangintzarekin lotutako gai espezifiko batzuetan ikerketa bateratua sustatzeko.

Ildo horretan,JRL e-planak etorkizuneko profesionalak,ikertzaileak eta ekintzaileak prestatzen lagunduko du,gai horretan espezializatutako talentua sortzea eta erakartzea sustatuz.

Gaur egun,ekimenak 18 ikertzaile ditu dagoeneko,eta 2027rako 38 profesionalez osatutako taldea izatea aurrez ikusten da.Ekimenak planteatzen duen beste erronketako bat prestakuntzarena da.

BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change - Klima Aldaketa Ikergai (BC3) garapen jasangarriaren sustapenarekin konprometituta dagoen nazioarteko ikerketa zentroa da.Bere misioa da ezagutza ekoiztea beste batzuekin batera,eta irtenbide politikoak diseinatzea alderdi interesdunekin lankidetzan,ingurumenarekin lotutako dimentsioak,dimentsio sozioekonomikoak eta etikoak integratuz klima aldaketaren erronka globalei aurre egiteko.

besteberrriak

arrasto ezabaezina utzi diola eta masterra,akademikoki aberasgarria izateaz gain,"maila pertsonalean oso estimulagarria" izan dela onartu du.Hainbat arlotako profesional eta akademikoekin izandako "elkarrizketa aberasgarrietan" parte hartzeko izandako aukera azpimarratu du, "ezagutza eta perspektiba izugarria" eman baitizkiote.Arkitekto ospetsuek egindako obrak bisitatzeko eta horren anitza eta aditua den komunitatearekin ideiak partekatzeko aukerari esker, "esperientzia benetan eraldatzailea izan da”.

Arkitektura- eta hiri-ondare garaikidea babesteko, kontserbatzeko eta birgaitzeko erronka du masterrak

Esperientzia aberasgarria

Iritzi positibo bera du Rodrigo ikaskideak.Honela definitu du esperientzia: “zirraragarria,desafiatzailea eta oso aberasgarria zentzu askotan”.Bere ustez,gaur egun arkitekturaren erronka handienetako bat gizartearen eta ingurumenaren arloko eskaera berriei erantzuteko egungo egitura eta hiriekin lan egitea da."Alde horretatik,masterrak oso tresna tekniko baliotsuak eskaini zizkigun,hala nola 3D eskanerreko teknologiak,fotogrametria,puntu-hodeiak,3D inprimaketa,patologien diagnostikoa eta askotariko egituren konponketa,hala nola hormigoiarena eta egurrarena,bai eta hiri-plangintzari aplikatutako partaidetza sozialeko metodologiak ere.Gainera,nire kasuan,arlo horretan doktoretza egiteko interesa dudanez,aukera garrantzitsua izan zen metodologia eta ikerketaren egituraketa bezalako alderdiak sakon lantzeko". Biak ados daude arkitektura- eta hiri-ondare garaikidea babestea,kontserbatzea eta birgaitzea

funtsezkoa dela dioen ideiarekin,baina,aldi berean,erronka handia ere badela diote.Rodrigok azaldu duenez,“ondare garaikidea aipatzen dugunean,gehienetan,XX.mendeko eraikuntzez ari gara.Arazo nagusietako bat denborari dagokionez hurbil dagoelako edo estilo arkitektoniko batzuek balio-galera jasan dutelako ondare aitortzarik ez izatea da.Baina erronka teknikoak ere badaude: eraikuntzako sistema eta material modernoen kontserbazioa (hormigoi armatua edo beirazko fatxadak,adibidez) eta eraikin horiek gaur egungo erosotasuneko eta energia-eraginkortasuneko estandarretara egokitzeko beharra,adibidez.Gainera,hiri-hazkunde bizkorraren eta XX.mendeko eraikin kopuru masiboaren ondorioz,gaur egun abandonu- edo degradazio-egoeran dauden eraikin,industrialde eta balio kultural handiko hiri eremu ugari daude".

Etorkizuneko hiriak

Etorkizunari begira,hiriak gero eta interkonektatuagoak,jasangarriagoak eta biztanleen behar aldakorren arabera moldagarriak izango dira. "Urbanizazio azkarra eta klima-aldaketa erronka handiak direnez,arkitekturak eta hirigintzak arreta handiagoa jarri beharko dute denborarekin eboluziona dezaketen espazio malgu eta erresilienteak sortzeko lanean.Zalantzarik gabe, baliabideen optimizazioan eta bizi-kalitatea hobetzen teknologiak funtsezko zeregina betetzen duen hiri adimendunak goraldian daudela esan dezakegu.Aldi berean,ordea,etorkizunera begira,garrantzi handia emango zaio ondarea zaintzeari eta hiriak guztiontzat inklusiboak eta irisgarriak izango direla bermatzeari.Nire ustez, arkitekturaren eta hirigintzaren etorkizuna berrikuntza jasangarritasunarekin eta gizakia ardatz duen diseinuarekin orekatzean oinarrituko da", azpimarratu du Areejek.Bere ikaskide Rodrigo ere bat dator etorkizuneko ikuspegi horrekin".

'Donostia is Science' kongresua egin zen

Albert Fert Nobel saridunak eman zion amaiera jarduera zientifikoari

Unibertsitateko Aldizkaria

2025.urtean zehar,Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu,jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin.Antolatutako ekimenen artean,asteazken honetan,maiatzak 28,'Donostia is Science' kongresua izango da.Bertan,lurraldeko ikerketa-zentroetan kimikarekin lotutako ezagutza-arloetan lan egiten duten 150 ikertzaile, gazte eta senior inguru bilduko dira.UPV/EHUko Kimika Fakultateak antolatzen du kongresua,Donostia International Physics Center (DIPC),Materialen Fisika Zentroa (CFM),POLYMAT,NanoGUNE, BiomaGUNE,CIDETEC eta Biogipuzkoa ikerketazentroen laguntzarekin.

Joan den maiatzaren 28an kongresuaren inaugurazio ekitaldia egin zen eta bertan parte hartu zuten Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak,Jon Umerez Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeak eta Jon Mattin Matxain Kimika Fakultateko dekanoak.

Bere hitzaldian,Kimika Fakultateko dekanoak balioa eman zion unibertsitate-zentro horretan garatutako ikerketa zientifikoari (8 Euskadi Sariak,atxikituta dauden bi Nobel Saridunak,Principe de Asturias sariduna),lortutako proiektu

europarrei,bai eta proiekzio handiko gazteen eta fakultate horretatik jaiotako lau ikerketazentro garrantzitsuren lanari ere: Materialen Fisika Zentroa,CIDETEC,Donostia International Physics Center eta POLYMAT.“Eragile hauekin guztiekin eta hirian dauden beste ikerketa eragileekin batera gure urtebetetzea ospatu nahi dugu-esan du Jon Mattin Matxaine- gure inguruan dauden eragileekin sinergia berriak bilatzeko asmoz.Orain arte egindako lanaz gozatzeaz gain,gerora begira etorriko zaizkigun erronka berriei aurre egiteko elkarlana ezinbestekoa da,eta indarrak metatzeko asmoz kongresu honek aukera berriak irekitzea du helburu,Donostian lan egiten dugun ikertzaileon elkar ezagutza bultzatuz eta gazteek egindako lanari ikusgarritasuna emanez.Donostian lan egiten dugun 150 ikertzaile inguru eta atzerritik ekarritako 10 puntako ikertzaile elkartuko gara egun hauetan Donostian,itxiera hitzaldia Albert Fert Nobel Saridunak emango duelarik. Kimika Fakultateko dekanoa izanik,niretzat plazer handia kongresu hau bidelagun hauekin burutzea,eta espero dut elkarlan estuago baten hasiera besterik ez izatea".

Hiru egunetan zehar,kimika organikoan,ez-organikoan, analitikoan,kimika fisikoan, biokimikan,polimeroetan aritzen diren kimikariak zein ezagutzaren arloko gertuko zientzialariak izan ziren

Hiru egunetan zehar,maiatzaren 28tik 30era,kimika organikoan,ezorganikoan,analitikoan,kimika fisikoan,biokimikan,polimeroetan aritzen diren kimikariek zein ezagutzaren arloko gertuko zientzialariek (biologoak,medikuak,fisikariak, materialen zientziak,ingeniariak...) sintesi kimikoari,biomedikuntzari,material eta energia berriztagarriei,polimeroei eta horien aplikazioei, biomaterialei,bateriei eta antzeko gaiei buruzko esperientzia eztabaidatu eta partekatu zuten.

besteberrriak

NUPek Symposium on Optical Sensors hartu zuen

Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin zen lehen aldiz Txinatik kanpo Sentsore Optikoei buruzko Nazioarteko Sinposioa

Unibertsitateko Aldizkaria

Ekainaren lehen astean,International Symposium on Optical Sensors (ISOS 2025) sinposioa egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).Lehen aldiz Txinatik kanpo egin zen sentsore optikoei buruzko biltzar bat da.Sinposioak sentsore optikoei buruzko 50 espezialista bildu zituen Iruñean.Hainbat herrialdetakoak ziren,hala nola Japonia,Txina,Italia,Irlanda,India,Brasil eta Espainiakoak.Bilera zientifikoaren xedea gailu horiek ziren (sentsore optikoak), argiaren erabileraren bidez propietate fisikoak, kimikoak edo biologikoak detektatu eta neurtzen dituztenak.Zehaztasun handiari eta datuak denbora errealean emateko duten gaitasunari esker,hainbat esparrutan erabiltzen dira,hala nola osasunean,ingurumenean,industrian,komunikazioaetan eta segurtasunean. “Funtsezko tresnak dira gizarte modernoan,ongizatea eta garapen iraunkorra lortzen laguntzen duten prozesuak zehaztasun handiz monitorizatzeko eta kontrolatzeko aukera ematen baitute”,laburbildu zuen Carlos Ruiz Zamarreño erakunde akademikoko katedradun eta batzorde antolatzailearen arduradunak.

Ekitaldiak 50 lagun bildu zituen, eta erreferentzia izan nahi zuen osasunean,industrian eta ingurumenean aplikazioak dituzten detekzio optikoko teknologietako espezialistentzat

NUPek antolatu zuen jarduera sentsore optikoen esparruko bertako espezialistek (Smart Cities Institutukoek (ISC) eta erakunde nafarreko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoek) eta nazioarteko adituek osatutako batzorde antolatzaile baten laguntzarekin.IEEE Sensors Council erakundeak babesten du Seasonal Schools hezkuntza-programaren bidez.IEEE Sensors Council Ingeniari Elektriko eta Elektro-

nikoen Institutukoa da.Azken ekimen horri esker unibertsitateko komunitateak saioetara libreki sartzeko aukera zuen NUPeko Ikerketa Institutuen bidez.Institutuek ere parte hartu zuten ekitaldian.Orobat IEEE Sensors Councilen Espainiako eta Italiako kapituluen babesa jaso zuen biltzarrak.Erakundearen Women in Sensors (WiSe) programak bat egin zuen sinposioarekin,emakumeek esparru horretan parte har dezaten sustatzeko. “NUP egoitza izateko aukeratu dute sentsore optikoei buruzko ikerketan egin duen ibilbideagatik eta Iruñean dagoelako,gisa horretako topaketak egiteko ingurune zientifiko,kultural eta sozial aproposa duen hiri bat -esan zuen

Carlos Ruiz ISC Institutuko ikertzaileak-.ISOS 2025 sinposioa NUPen egitea aukera paregabea zen erakundea erreferentzia bihurtzeko sentsore optikoen esparruan,nazioarteko lankidetza sustatzeko eta ikerketa eta berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa nabarmentzeko”.

ISOS 2025 sinposioaren helburu nagusia da foro bat eskaintzea sentsore optikoen arloan liderrak diren hainbat herrialdetako ikerketa taldeen arteko eztabaidarako eta lankidetzarako.

Abian Bizkaiko Enplegu Anezkak

Aldundiak hasiera eman dio Enplegu Anezken edizio berri bati,eta, honenbestez,753 laneratze egin ditu 2016tik programa horrekin

Jon Lasa Galdos

67 ANEZKA eta 5 ANEZKA PRESTgauzatuta, % 61,37ko laneratze-tasa lortu da 1.227 partehartzaileren artean.Edizio berria Bilbon abiatu da,eta Aldundiak,bere aldetik,kalitatezko enpleguaren aldeko apustua indartu du 2024-2029 aldiko Enplegu Plan berriarekin.Halaber,EMALANen inpaktua kontsolidatu da,% 67ko laneratzea lortuta 45 urtetik gorako emakumeen artean. ANEZKA Bilbon abiarazita,Bizkaiko Foru Aldundiak,DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziaren bitartez,hasiera eman dio ANEZKA enplegu-anezken programaren beste edizio bati. Ekitaldian,networking-topaketa bat egin dute parte-hartzaileek eta Bizkaiko enpresa-sareko ordezkariek.Era horretan,indartu egin da talentuaren eta benetako lan-aukeren arteko harreman zuzena.

67.ANEZKAREN abioa bat dator DEMAk bultzatutako beste programa batzuen emaitzen kontsolidazioarekin.Esate baterako,EMALAN +45 programak,zeina zuzenduta dagoen kualifikazio handiko 45 urtetik gorako emakumeei,114

parte-hartzaileri lagun egin die 2022an abiatu zenetik,eta % 67ko laneratze-tasa lortu du. Orain aribidean den 67.ANEZKA honek 9 laneratze erregistratu ditu dagoeneko.Berriki amaitutako EZKERRALDEA 18 eta ESKUINALDEA 8 enplegu-anezkek lortu dituzten 24 kontratazioak 9 horiei gehituz gero,33 kontratazio egin dira programaren azken hiru edizioei lotuta.

2016an abian jarri zenetik, ANEZKA programak 67 anezka gauzatu ditu Bizkaian,1.149 parte-hartzailerekin; horietatik, 719 sartu dira lan-merkatuan, hau da,% 62,58ko laneratze-tasa egon da

Hasierako ekitaldian,Teresa Laespadak,Enplegua,Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak programa horien ibilbidea eta kontsolidazioa balioetsi ditu: ANEZKA programako anezkak enplegua bilatzeko tresna bat baino askoz gehiago dira.Eraldaketa pertsonala,erresilientzia eta eraikuntza kolektiboa lantzeko guneak dira.Eta gauza bera EMALAN +45 programari dagokionez,sentsibilitatez eta zorroztasunez laguntzen baitie euren ibilbidea berraktibatzeko beharra duten emakume kualifikatuei.Bizkaiak guztion talentua behar du,eta programa horiek aktibazio eta kohesio sozialaren benetako erakusgarri dira.

Arestian onetsitako 2024-2029 aldiko Foru Enplegu Plan berriarekin lotu du Laespadak ekitaldia,eta hau azpimarratu du: Gure erronka da aurrea hartzea lan-merkatua dagoeneko eraldatzen ari diren trantsizioei: digitala,berdea eta demografikoa.Plan berriak kalitatezko enplegua du ardatz nagusitzat,gure lurraldearen beharrizan errealetara egokitutako neurriak ezartzeari begi-

ra,bereziki behar handiena dutenengana orientatuta.

Teresa Laespada: "Bizkaiak guztion talentua behar du,eta programa horiek aktibazio eta kohesio sozialaren benetako erakusgarri dira"

% 62,58ko laneratze tasa

2016an abian jarri zenetik,ANEZKA programak 67 anezka gauzatu ditu Bizkaian,1.149 partehartzailerekin; horietatik,719 sartu dira lan-merkatuan,hau da,% 62,58ko laneratze-tasa egon da.Pandemian zehar online gauzatutako ANEZKA PRESTprogramaren bost edizioak (20202021) kontuan hartuta,honako balantze hau dugu: 1.227 pertsona artatuta eta 753 laneratze.

% 61,37ko tasa globala,beraz.

ANEZKA programa Bizkaiko lurralde osoan inplementatu da: 25 anezka Bilbon,19 Ezkerraldean,9 Uribe Kostan eta Eskuinaldean,3 NerbioiIbaizabalen,2 Durangaldean,2 Meatzaldean,1 Busturialdean,1 Enkarterrin eta 6 online formatuan.Anezka bakoitzak 20 pertsona inguru biltzen ditu lau hilabetez,teknikari espezializatuen koordinaziopean.Parte-hartzaileek funtsezko konpetentziak lantzen dituzte,hala nola marka pertsonala,autokonfiantza,talde-lana,lan-elkarrizketak,ekintzailetza eta konpetentzia digitalak.Enplegu-foroetan eta anezken arteko ekitaldietan ere hartzen dute parte,eta berariazko ibilbide bat dago euren proiektu profesionala hasi nahi dutenentzat.

EMALAN +45ek,esaterako,ikuspegi orobat praktikoa eta indibidualizatua du,eta kualifikazio handiko 45 urtetik gorako emakumeak ditu ardatz,hain zuzen ere zuzendaritzako edo teknikarien arloko esperientzia izanik lan-merkatura itzultzeko oztopoak dituztenak.Bere lau edizioetan,EMALANek emakumeei lagun egin die euren askotariko sektoreetan: telekomunikazioak,marketina,giza baliabideak,abokatutza,ingeniaritza eta proiektuen kudeaketa,besteak beste.

Bai laneratze-kopuruan eta bai enpleguaren kalitatean islatzen da bi programen inpaktua.Kontratua erregistratu den 483 kasuetan,% 59 aldi baterakoak izan ziren,% 27,7 mugagabeak, % 11,8 norbere konturakoak eta % 1,5 praktiketakoak.2022ko lan-erreformatik,kontratu mugagabeen ehunekoa nabarmen handitu da,eta % 44,65era iritsi,aurreko % 13,1en aldean.

ANEZKA eta EMALAN +45,gainera,ikuspegi inklusiboagatik nabarmentzen dira.Parte-hartzaileen % 66 emakumeak izan dira,eta bi programek arreta berezia ematen diete iraupen luzeko langabeei, 45 urtetik gorakoei,esperientziarik gabeko gazteei, migratzaileei eta desgaitasuna duten pertsonei.

67.ANEZKA martxan eta EMALAN +45 indartuta,bi programok politika publiko kontrastatu eta eraginkor gisa berresten dira,eta 2024-2029 aldiko Foru Enplegu Plan berriaren ikuspegiarekin lerrokatuta.Hala,Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde osoan eusten dio kalitatezko enpleguarekin,aukera-berdintasunarekin eta gizarte-kohesioarekin duen konpromisoari.

Zer da EMALAN +45?

ANEZKA enplegu-lerroaren programa.Laneratzeko laguntza integrala eskaintzen die kualifikatutako eta zuzendaritzako lanpostuetan esperientzia duten 45 urtetik gorako emakume langabeei,hau da,zuzendaritzei,buruzagitzei, proiektuen koordinazioari,erdi-mailako kargudunei eta edozein espezialitatetako lanpostu teknikoei,orden horretan.

Nafarroa eta Iruña TwIN proiektuarekin

Foru Gobernuak eta Udalak TwIN aurkeztu dute,lurraldeko biki digitalen erabilera sustatzen duen proiektu estrategikoa,Europako funtsen finantzaketari esker

Jon Lasa Galdos

Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak TwIN proiektua aurkeztu dute gaur,Nafarroan lurralde-biki digitalak erabiliz berrikuntza bultzatzen duen ekimena.Ekitaldia Nafarroako IRIS Poloan egin da,hiriburuan,eta startup,ETE eta enpresa teknologikoei zuzendutako parte hartzeko aukera eta deialdi berriak iragartzeko ere balio izan du.

Europar Batasunak finantzatutako Next Generation funtsen bidez,TwIN proiektua Galiziak,Errioxak,Nafarroak,Extremadurak eta Gaztela-Mantxak osatutako partzuergo baten parte da, RETECH ekimenaren izenpean: "Ekintzailetzaeta berrikuntza- ekosistemen azelerazioa Biki Digitaletan oinarrituta".Nafarroan,TwIN eskualdeko gobernuak eta Iruñeko Udalak sustatzen dute,eta Tracasa Instrumental sozietate publikoak koordinatzen du.Beste erakunde batzuen laguntza ere badu,hala nola IRIS Center,CEIN eta Nasertic izenekoena.

Proiektuak 5.029.333 euroko inbertsio osoa suposatzen du,eta horren % 75 Europako funtsek finantzatzen dute,eta Nafarroako Gobernuak 609.833 euro eta Iruñeko Udalak 650.000 euro laguntzen ditu,bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu ondoren joan den ekainean.

Proiektuaren helburua ekosistema berritzaile bat garatzea da,startup-entzat, ETEentzat eta enpresentzat

Proiektuaren helburua ekosistema berritzaile bat garatzea da,non startup-ek,ETEek eta enpresek adimen artifizialeko teknologietan eta eskualdeko biki digitaletan oinarritutako zerbitzuak edo produktuak sortu,garatu eta probatu ahal izango dituzten,horrela herritarren onurarako lagunduz.

Aurkezpen ekitaldian,Unibertsitate,Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuak,Juan Luis Garcíak,hau azpimarratu zuen "gaur ofizialki aurkezten dugu TwIN gure eskualdean,Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren apustu estrategiko bateratua,berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren abangoardian kokatzeko". Gainera,Garcíak azpimarratu zuen "digitalizazioa ez dela aukera bat,beharra baizik",eta TwIN bezalako proiektuek "lehenago eta ondoren markatzen dute Nafarroa osoan indartsuagoak, berritzaileagoak eta lehiakorragoak izateko palanka bat".

Proiektuak 5.029.333 euroko inbertsio osoa suposatzen du. Horren % 75 Europako funtsek finantzatzen dute, Nafarroako Gobernuak 609.833 euroko ekarpena egiten du,eta Iruñeko Udalak 650.000 eurokoa

Bere aldetik,Alicia Echeverría Gobernuaren ordezkariak Nafarroan,Espainiako Agenda Digitalaren bidez digitalizazioarekiko duen konpromisoa azpimarratu zuen,eta horrek eraldaketa digitala eta espezializaziora zuzendutako eskualdeko proiektuak sustatzea barne hartzen du,hala nola TwIN proiektua.Echeverríak adierazi zuen hau estrategia handinahia dela teknologia berriak guztiz aprobetxatzeko eta hazkunde ekonomiko sendoagoa eta iraunkorragoa lortzeko,kalitatezko enpleguan aberatsa,produktibitate handiagoa duena,eta gizarte eta lurralde kohesioari laguntzen diona,herrialde osoko pertsona guztiei oparotasuna eta ongizatea ekarriz.Eskerrak eman zizkien Nafar Gobernuari eta Iruñeko Udalari proiektu honekin duten konpromisoagatik,"digitalizazioaren abangoardian kokatzen gaituena".

Lan-ereduak Tokiko Biki Digital baten sorrera eta teknologia honen erabilera kasuen edo aplikazio praktikoen diseinua barne hartzen ditu. Lurraldeko biki digital batek ingurune espezifiko bat erreplikatzen du -hala nola hiri,eskualde edo lurralde bat- datu georreferentziatuen,az-

piegiturei eta sistemei buruzko informazioaren eta datu sozioekonomikoen integrazioaren bidez.Irudikapen honek eszenatoki desberdinen simulazioa eta azterketa,baliabideen kudeaketa eraginkorragoa eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea ahalbidetzen du.Aplikazio praktikoek teknologia herritarrentzako zerbitzuekin lotzen dute,eraginkorragoak eta adimentsuagoak bihurtuz.

"TwINi buruz hitz egiten dugunean,Nafarroa teknologia berriekin berrikuntzaren bidez eraldatzeko helburua duen proiektu aitzindari bati buruz ari gara,tokiko IKTekosistema indartuz irtenbide hornitzaile gisa",adierazi zuen Pablo Echamendik,Tracasa Instrumentaleko Lurralde Informazio Sistemen zuzendariak,Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa,Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) parte dena.

"Iruñeko Udalak urteak daramatza lanean etorkizuneko hiriak nolakoa izan behar duen definitzen eta errealitate bihurtzeko beharrezko bitarteko guztiak zabaltzen.Iruñeko 2030eko Hiri Agenda eta Smart Iruña Lab programa bezalako proiektuek islatzen dute hori.Zalantzarik gabe,erronka handi honetan,Administrazioak erraztaile izan behar du eta digitalizazioa bultzatzeko eta teknologia berrietan oinarritutako zerbitzu publikoen aldeko apustua egiteko baldintzak sortzeko gai izan behar du.TwIn aukera bikaina da indarrak batzeko,denok elkarrekin lan egin dezagun etorkizuneko Iruñearen alde", azaldu zuen Garbiñe Buenok,Iruñeko Udaleko lehen alkateordeak."Ekonomia zirkularra eta ingurumen-iraunkortasuna sustatzen dituen Iruña baten aldeko apustua egiten dugu.Irisgarria, energia-eraginkorra,mugikortasun jasangarriaren eta gizarte-ekitatearen alde lan egiten duena eta osasuna,hezkuntza eta ingurumena bezalako arlo erabakigarrietan inbertitzen duena".

TwIN GovTech: Pilotuak soluzioak probatzeko Ekitaldian zehar,startup,ETE eta ekintzaileentzako deialdiak eta aukerak ere iragarri ziren,proiektuaren bi programa nagusiren bidez teknologia honetan parte hartu eta inbertitzeko: TwIN GovTech eta TwIN Lab.

TwIN GovTech berrikuntza irekiko programa paregabea da,behar errealetarako irtenbide adimendu-

nak garatzea ahalbidetzen duen lankidetza publikopribatu dinamikoa sustatzeko diseinatua.Iruñeko Udaleko taldeek,ekintzailetza ekosistemako enpresa eta erakundeekin batera,zortzi erronka nagusi definitu dituzte Nafarroako hiribururako eragin zuzena duten lau arlotan: energia,airearen kalitatea, mugikortasuna eta segurtasuna,eta hirigintza.

Zortzi erronkak proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresentzako proposamen deialdi batean argitaratu dira.Hautatutako ekimenek 60.000 euro arteko kontratuak lortzeko aukera izango dute beren irtenbideak probatzeko proiektu pilotuak garatzeko.Erronka bakoitzaren eta aplikazio aukeren xehetasunak TwINen webgune ofizialean daude eskuragarri.

Lau erronka Iruñeko Udaleko talde teknikoek definitu zituzten,eta beste laurak,berriz,Nafarroako ekosistemarekin lankidetza-prozesu baten bidez sortu ziren,hiriaren erronkak erabiltzaileen ikuspegitik eta herritarren beharrak kontuan hartuta,eta azpiegitura digitalak eta biki digitalaren datuek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz.

TwIN Laborategia: Prestakuntza eta esperimentazio aukerak

Gainera,TwIN Laborategiaren irekiera iragarri da. Lankidetza-espazio bat da,Lurralde Biki Digitaletan (LDT) oinarritutako prestakuntzan,esperimentazioan eta irtenbide berritzaileen garapenean oinarritua.Espazio hau ETEei,startup-ei, ekintzaileei eta prestakuntza-eragileei zuzenduta dago.Interesa duten enpresek TwIN Laborategian parte hartzeko eskaerak aurkez ditzakete proiek-

tuaren webgunearen bidez,eta prestatzaile gisa parte hartu nahi dutenek onarpena lor dezakete Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratutako Erosketa Sistema Dinamikoaren bidez.

Pablo Echamendi: "TwINi buruz hitz egiten dugunean,Nafarroa teknologia berriekin berrikuntzaren bidez

eraldatzeko helburua duen proiektu aitzindari bati buruz ari gara"

Laborategi honek Lurralde Biki Digitaletan (LDT) prestakuntza praktikoa eta tutoretza espezializatua eskainiko ditu,heldutasun digitalaren maila desberdinetara egokituta,hasierako esplorazio fasetik merkaturatzeraino.Parte-hartzaileei teknologia irekietan eta Europako estandarretan oinarritutako ingurune esperimental bat ere eskainiko die,baita plataforma digital bikoitz baterako sarbide librea ere.Horri esker,startup-ek,ETEek eta ekintzaileek bikote digitalei buruz ikasi,teknologia honetan oinarritutako produktuak eta zerbitzuak garatu,probatu eta inplementatu ahal izango dituzte,industriako profesionalek gidatuta. TwIN Labek hainbat prestakuntza aukera eta programa eskainiko ditu maila guztietarako.Sarrera programa batek lurraldeko bikote digitalak eta teknologia gaitzaileak arakatu eta ezagutu nahi dituztenei lagunduko die,garapen ideia zehatzik gabe ezagutza lortuz.Berrikuntza emergentearen programa bat hasierako proiektuak garatu eta gidatu nahi dituztenentzat izango da,kontzeptualizaziotik proba inguruneetan baliozkotzeraino.Eta hirugarren garapen aurreratuko programa bat baliabide eta datu teknologikoetarako sarbidea bilatzen dutenentzat,eskala daitezkeen gutxieneko produktu bideragarriak sortzeko,beren azpiegiturak garatzeko,prozesuak optimizatzeko eta negozio eredu berriak sortzeko,lankidetza aukerak eta eskuragarri dauden baliabide aurreratuak aprobetxatuz.

Ekain osoan zehar,enpresek laborategian izena eman dezakete.Informazio guztia proiektuaren webgune ofizialean dago eskuragarri.

Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jartzen

Ekopol ikerketa-taldeak Gasteizko eraikinek eguzki-energiaren bidez elektrizitatea sortzeko duten gaitasuna neurtu du

Jon Lasa Galdos

Hirietan kontsumitzen da energia gehien eta isurtzen da CO2 gehien.Beraz,deskarbonizaziorako bidean funtsezkoa da haietan energia berriztagarriak ezartzea.Aldiz,eremu urbanoetan horretarako oso lur gutxi egon ohi da erabilgarri. Hori dela eta,teilatuetan panel fotovoltaikoak kokatzea da aukerarik aproposenetakoa.

Egoera horretaz jabetuta,UPV/EHUko ikertzaileek Gasteizko eraikinek horretarako duten gaitasuna neurtu dute: “Batez ere landa-eremuetan kokatutako makroproiektu fotovoltaikoak pil-pilean dauden testuinguruan,guk jakin nahi genuen dagoeneko humanizatuta dauden espazioetan teknologia horrek zer abantaila eta muga dituen.Horrela,hobeto baloratu ahal izateko beste xede batzuetarako erabil daitezkeen lurrak okupatzea ekidin daitekeen”,azaldu du Alex Tro ikertzaileak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen azterlanak ondorioztatu du Gasteizko teilatu-azaleraren % 50 dela energetikoki bideragarria panel fotovoltaikoak jartzeko eta,azalera hori erabat aprobetxatuz gero,hiriburu arabarrak urtebetean kontsumitzen duen argindarraren % 38 lortu ahal izango litzatekeela.Alex Trok dio orain arteko estimazioak hobetu dituela ikerketa honek: “Gure metodologiak tokian tokiko faktore asko hartzen ditu kontuan kalkuluak egiteko eta,horri esker,errore gutxiago dauka.Zehaztasun handiko azterketak egiteko aukera ematen digu eta panel fotovoltaikoak jartzeko arbuiatu ohi diren teilatu-eremuak egokitzat kontsideratzen ditu.Adibidez,mendebalde/ekialdera begira dauden asko eguzki-energia lortzeko aproposak izan daitezke,gure neurketen arabera”.

Horretaz gain,ikerketak berretsi du hiriko zonalde periferikoek potentzial handiagoa dutela eguzki-energia erabiliz argindarra sortzeko.Izan ere,erdialdean,espazio txikiagoan eraikin gehia-

go pilatzen direnez eta eraikin altuagoak daudenez,zailagoa da eguzkiari etekina atera ahal izatea.

Zehaztasun handiko doako metodologia berritzailea

Ondorio horietara iristeko erabili duten metodologia Ekopol-ek berak garatu du eta,aipatu bezala,inguru jakin bateko teilatuek eguzki-energia sortzeko duten gaitasuna era oso zehatz batean neurtzea ahalbidetzen du aldagai asko hartzen dituelako kontuan.

Batetik,kode irekiko Informazio Geografikoko Sistemak erabiltzen ditu.Hau da,edonorentzat dohainik eskuragarri dauden softwareak,zeinek aukera ematen duten zona jakin baten inguruko datuak gurutzatzeko eta automatikoki ondorioak ateratzeko.Esaterako,kasu honetan,ikertzaileek Gasteizko eraikinen mapak eta altuera-mapak deskargatu dituzte datu-base publikoetatik.

Ikasteko aukera gehiago MUn hurrengo ikasturterako

Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabalduko du titulu ofizial eta zigilu dual berriekin,eta goiko zikloko ikasleentzako graduko ibilbide propio batekin

Jon Lasa Galdos

Mondragon Unibertsitateak bere eskaintza akademikoa zabalduko du 2025-2026 ikasturtean. Bost titulu ofizial berri (gradu bat eta lau master) eskainiko ditu,bai eta zigilu dual berriak eta Ikusentzunezko Komunikazioko graduko ibilbide propio bat ere,goi-mailako heziketa-ziklo bateko adar jakin batetik datozen ikasleentzat.Unibertsitateak,zehazki,honako jarriko ditu abian: Kultura eta Sormen Industrietako Gradua,Euskal Kulturaren Eragiletzako Masterra,Elikagaien Hartzidurako Unibertsitate Masterra,Sentsoreen Analisiko eta Kontsumitzaileen Zientziako Unibertsitate Masterra eta Mondragon Unibertsitatea buru duen EU4DUAL - Europako Unibertsitate Dualak emango duen lehen masterra, Fabrikazio Digital eta Jasangarriaren Ingeniaritzako Europako Unibertsitate Masterra izenekoa. Guztiak titulu ofizialak dira. Hauek dira datorren ikasturterako berrikuntza akademiko nagusiak: Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua 3 urtean egiteko aukera izango dute

Irudiaren eta Soinuaren arloko goi-mailako heziketa-zikloko ikasleek,graduondoko 4 titulu berritan sartuko da zigilu duala eta Negozio Adimenerako Datuen Analisia/Business Analytics Masterra online egiteko aukera eskainiko da.Zehazki,datorren urtetik aurrera titulu hauek eskainiko dute

modalitate duala: Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrak,Erakundeen Nazioartekotzeko Masterrak,Energia Sistema Adimendunetako Masterrak eta Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako Masterrak.

Eredu duala Mondragon Unibertsitatean

Mondragon Unibertsitatea aitzindaria da,Estatuan,prestakuntza dualean,eta zigilu dual berriekin lidergoari eusten dio.Gaur egun,Mondragon

Unibertsitateko titulazioen % 60 -unibertsitateko 11 gradu eta 13 master- dualak dira,eta ikasleen % 30ek eredu horretan ikasten dute.Datozen 5 urteetan eredu hori sendotzen jarraituko du unibertsitateak,eta aurreikusten du ikasleen erdiak dualak izatea 2028rako.

Mondragon

Unibertsitateak ikasturte honetan eman dituen 18 graduei eta 22 unibertsitate-masterrei gehitu zaie eskaintza hori

Kalitatezko prestakuntza duala bermatzeko,900 enpresa eta erakunde laguntzailek baino gehiagok osatutako sare zabala du Mondragon Unibertsitateak.Esperientzia duala bizitzen duten ikasleen % 26 esperientzia hori izan duen enpresa berean geratzen da lanean.

Hain zuzen ere,eredu horretan izandako bilakaerari esker,Mondragon Unibertsitatea erreferentziazko unibertsitate bihurtu da prestakuntza DUALean,EU4DUAL Europako Unibertsitate

Dualaren proiektuaren buru izateraino.Prestakuntza dualaren bidez Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatea hobetzea da Europako aliantzaren helburua.

2025-2026ko eskaintza berria

Datorren urtean abian jarriko duen eskaintza berriarekin,Unibertsitateak gizartearen aldaketei erantzun nahi die,eta horiekin bat datozen lanpostuak prestakuntza berrien bidez betetzeko beharrari ere bai.

Eskaintza berri hori,beraz,gehitu egin zaie unibertsitateak ikasturte akademiko honetan eskai-

ni dituenei: graduko 18 titulu -horietako 11,dualak-,22 unibertsitate-master -13,dualak- eta doktoregoko 4 programa,bai eta hainbat graduondoko,titulu propio eta aditu-ikastaro ere. Gaur egun,Mondragon Unibertsitatean 7.000 ikasle baino gehiago ari dira ikasketa ofizialak egiten (graduak,masterrak eta doktoregoak),eta horietatik 2.400 berriak dira.Gainera,urtero 8.000 profesionalek baino gehiagok egiten dute ikastaro,master edo titulu propioren bat,etengabeko prestakuntzaren esparruan.Azken lau urteotan 34.000 profesional trebatu dira Mondragon Unibertsitatean.

Titulu berriak:

❚ KULTURA ETA SORMEN INDUSTRIETAKO GRADUA.

Kudeaketa-eredu berritzaile baterako gaitasunak garatzen espezializatutako titulua da,eta kulturaren eta sormenaren inguruko edukiak sortzen,diseinatzen eta komunikatzen irakasten du,prozesu horiek dinamizatzen,artikulatzen eta zuzentzen erakusteaz gain.Graduko lehen bi urteak sormenezko kultura-industrien kudeaketan eta komunikazioan trebatzeko dira, eta hirugarren eta laugarren ikasmailak,modaren,ikusmen-arteen eta musikaren sektoreetan espezializatzeko.Euskal Herriko testuinguruaren ezaugarriak ezagutzeaz gain,graduak ikuspegi global zabalagoa izateko aukera ematen du,nazioarteko esperientziei esker.Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean emango da. ❚ EUSKAL KULTURAREN ERAGILETZAKO UNIBERTSITATE MASTERRA. Titulua arlo hauetako gradudunentzat da: lehen hezkuntza eta haur-hezkuntza,komunikazioa (ikus-entzunezko komunikazioa,kazetaritza, publizitatea…),Humanitate Digital Globalak, euskal ikasketak,itzulpengintza,zuzenbidea… Eta,jakina,euskal kulturan eragiteko interesa duen beste edozein profiletako gradudunentzat. Masterrak euskal kulturaren inguruko problematikak eta gaiak jorratzen ditu,besteak beste: kultura globalaren eragina nola metabolizatu eta jarraitutasuna irekitzearekin nola konbinatu,euskarak duen lekua ulertzeko oinarriak finkatzea,euskal sustraiak interpretatzeko sintesiak egitea eta garai artistiko bakoitzeko erronkak baloratzea.

Titulua Aretxabaletako campusean emango da, modu erdipresentzialean,eta Udako Euskal Unibertsitatearen,Eusko Ikaskuntzaren eta Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroaren laguntza izango du.

❚ ELIKAGAIEN HARTZIDURAKO

UNIBERTSITATE MASTERRA. Hartzidura elikagaien industriako berrikuntzaeta jasangarritasun-prozesuen erdigunean jartzen duen unibertsitate-master aitzindaria da nazioartean,hurbilketa zientifiko,tekniko eta gastronomiko batetik abiatuta sortua,ikasleak sukaldaritza-,industria- edo osasun-helburuetarako hartzitze-prozesuak diseinatzen eta aplikatzen trebatzeko.

❚ SENTSOREEN ANALISIKO ETA KONTSUMITZAILEEN ZIENTZIAKO

UNIBERTSITATE MASTERRA. Titulu honek prestakuntza aurreratua eskaintzen du,kontsumitzailearen pertzepzio sentsoriala eta portaera aztertzeko,funtsezko ezaugarriak baitira pertsonen benetako premiei erantzungo dieten elikagaiak garatzeko. Masterra ingelesez emango da,eta analisi sentsorialaren oinarri zientifikoak eta erabiltzaileari zuzendutako ikerketa-metodologiak konbinatzen ditu,zenbait gaitasun eskuratuz zentzumen-azterketa zorrotzak diseinatzeko, datuak interpretatzeko eta ezagutza hori aplikatzeko.

❚ FABRIKAZIO DIGITAL ETA JASANGARRIAREN INGENIARITZAKO EUROPAKO UNIBERTSITATE MASTERRA.

Europarentzat estrategikoa den sektore batean ardaztuta dago masterra: fabrikazio aurreratuan.Ingeniariak prestatzeko duen eredua prestakuntza dualean eta mikrokredentzialetan oinarritzen da.Trantsizio berde eta digitala fabrikazio-ingeniaritzaren ikuspegitik lantzen da,fabrikazio-prozesuetan zirkulartasun- eta digitalizazio-printzipioak txerta ditzan.

2025 2026 IKASTURTEA

❚ 19 GRADU

◗ INGENIARITZAK

- Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa.

- Ingeniaritza Mekatronikoa (DUALA)

- Ingeniaritza Mekanikoa (DUALA).

- Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza (DUALA)

- Industria Antolakuntzako Ingeniaritza (DUALA)

- Industria Elektronikako Ingeniaritza (DUALA)

- Informatika Ingeniaritza (DUALA).

- Energiaren Ingeniaritza (DUALA)

- Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza (DUALA)

- Ingeniaritza Biomedikoa (DUALA).

◗ ENPRESEN KUDEAKETA

- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza - myGADE (DUALA)

- Business Data Analytics .

◗ EKINTZAILETZA

- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza - LEINN.

◗ HEZKUNTZA

- Haur Hezkuntza (4 aipamenekin).

- Lehen Hezkuntza (6 aipamenekin).

◗ HUMANITATEAK

- Humanitate Digital Globalak - HDG.

◗ KOMUNIKAZIOA

- Ikus-entzunezko Komunikazioa (DUALA).

- IKultura eta Sormen Industriak.

◗ GASTRONOMIA

- Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua.

26 UNIBERTSITATE-MASTER

◗ INGENIARITZAK

- Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa (DUALA)

- Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza.

- Industria Ingeniaritza (DUALA).

- Energia eta Potentzia Elektronika (DUALA)

- Teknologia Biomedikoak (DUALA)

- Robotika eta Kontrol Sistemak (DUALA)

- Datuen Analisia,Zibersegurtasuna eta Hodei Konputazioa (DUALA)

- Energia Sistema Adimendunak (DUALA)

- Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritza (DUALA)

- Adimen Artifizial Aplikatua Fabrikazio Digital eta Jasangarriaren Ingeniaritzako.

- Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza (DUAL) - Bigarren ikasturtetik aurrera.

- Europako Unibertsitate Masterra (DUALA)

◗ KOOPERATIBISMOA

- Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala.

◗ ENPRESEN KUDEAKETA

- Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza (DUALA)

- Marketin Digitala (DUALA)

- Erakundeen Nazioartekotzea (DUALA)

- Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa (DUALA)

- Negozio Adimenerako Datuen Analisia/Business Analytics.

◗ EKINTZAILETZA

- Ekintzailetzako eta Berrikuntza Irekiko Unibertsitate Masterra.

◗ HEZKUNTZA

- Derrigorrezko bigarren hezkuntzan,batxilergoan,lanbide-heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle izateko gaikuntza (DUALA) (aipamen berria Heziketa Fisikoan).

- Ikaskuntza Errazteko eta Berrikuntzako Unibertsitate Masterra (LIT).

- Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketako Unibertsitate Masterra.

◗ HUMANITATEAK

- Euskal Kulturaren Eragiletza.

◗ GASTRONOMIA

- Gastronomia Zientziak.

- Gastronomiako Irakasle Prestakuntza.

- Elikagaien Hartzidura.

- Sentsoreen Analisia eta Kontsumitzaileen Zientzia.

Informazio gehiago: www.mondragon.edu

EuroSkills 2025 egin zen

EuroSkills 2025: Gazte telentuaren eta hezkuntza-lidergoaren erakusleihorik handiena Euskadiko Lanbide Heziketan

Jon Lasa Galdos

Lehiaketa orientazio-plataforma bat da DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslerentzat,eta euskal Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzakete.Euskal Lanbide Heziketak lankidetza-izaera,hezkuntza-kalitatea,berrikuntza eta enplegagarritasuna ditu bereizgarri.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak EuskoSkills bisitatu zuen joan den maiatzaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako lehiaketa handia.Aurten ere,Ficobako (Irun) erakustazoka izan zen euskal talentu gaztearen erakusleiho,eta Euskadiko Lanbide Heziketako topaketarik handiena,inspiratzaileena eta lehiakorrena da.Ekitaldia maiatzaren 13tik 15era bitartean egin zen eta EAEko Lanbide Heziketaren sendotasuna eta prestigioa islatu zituen,Eusko Jaurlaritzak berrikuntzarekin,enpresarekin eta enpleguarekin lotutako hezkuntzaeredu batean duen lidergoa berretsiz.

Euskal talentu gaztearen erakusleiho,eta Euskadiko Lanbide Heziketako topaketarik handiena,inspiratzaileena eta lehiakorrena,maiatzaren 13tik 15era bitartean egin zen

Hiru egun bizitan,Lanbide Heziketako ikastetxeetako 280 ikaslek baino gehiagok erakutsi zuten benetako lan-baldintzak erreproduzitzen dituzten inguruneetan trebetasuna dutela.Lehiaketa prestakuntza- eta motibazio-esperientzia bat da,eta ezagutza teknikoak,trebetasun praktikoak eta funtsezko konpetentziak jartzen ditu proban,hala nola arazoak konpontzea,talde-lana edo egokitzeko gaitasuna (lan-munduak eskatzen dituenak). Hezkuntzako sailburuak lehiaketa "Lanbide Heziketaren etorkizuna ezagutzeko topagune" gisa balora-

tu zuen.EuskoSkills 2025,lehiaketa bat izateaz gain,bokazioak aktibatzeko eta belaunaldi berriak inspiratzeko leiho handi bat da."DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslek bisitatu ahal izango dituzte instalazioak,probak zuzenean ikusi eta Lanbide Heziketak etorkizun akademiko eta laboralerako bide gisa eskaintzen dituen aukera amaigabeak deskubritu" azaldu zuen.Ikastetxeen,enpresen eta administrazioen arteko lotura-gunea ere izan zen eta horrela,Lanbide Heziketako eredu sendo,berritzaile eta ekoizpen-garapenarekin konprometitua azaleratu zuen.Hor islatzen da,hain zuzen ere,Eusko Jaurlaritzak errealitateari erantzuten dion eta hezkuntza eraldatzailearen alde egiten duen hezkuntzaren alde egindako apustu estrategikoa. EuskoSkills Hezkuntza Sailak bultzatzen duen lankidetza-ereduaren adibide ere bada,eta enpresa,ikastetxe eta ekoizpen-inguruneko eragileekin egindako aliantzetan oinarritzen da.Prestakuntza emateaz gain,benetako eragina sortzen duen Lanbide Heziketaren aldeko apustua da: bokazioak aktibatzen ditu,enplegua sortzen du eta Euskadi erreferente bihurtzen du Europan prestakuntzan eta lehiakortasunean. Lehiaketa hori talentua,ekitatea eta gizarte-kohesioa sustatuko dituen hezkuntza-sistema baterantz aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren barruan kokatzen da,erronka globalekin hertsiki lotuta: eraldaketa digitala,trantsizio ekologikoa,belaunaldi-erreleboa eta inklusioa.

Martxan da NGIren udako programazioa

Nafarroako Gazteria Institutuak udako eskaintza aktibatu du auzolandegi eta gazteentzako kanpalekuekin

Jon Lasa Galdos

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) abian jarri du udako programazioa; era horretan,estatuko auzolandegietan izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da,eta udako kanpalekuetan, berriz,gaur hasita eman ahal izango da izena.Bi deialdi horiek,Nafarroako Gazte Txartelaren jarduerekin batera,erakundeak datozen hilabeteetarako antolatu duen aisialdi hezitzaile eta partehartzailea osatzen dute.

NGIk,esperientziazko,parte-hartzaile eta sozialeko jardueren bidez,gazteek bizitzarako trebetasun erabilgarriak eskuratzeko espazioak eskaini nahi ditu,esparru akademikotik haratago.

NGIk aisialdi hezitzailea eta hezkuntza ez-formala kokatzen ditu bere lanaren erdigunean; beraz, autonomia,sormena,berdintasuna,jasangarritasuna,talde-lana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzea daude erakundeak lortu nahi dituen helburu estrategikoen artean,azken finean,garapen integrala eta herritartasun aktiboa sustatuz Nafarroako gazteen artean.

Aurten,kanpamentuetan berrikuntza nagusi gisa,beste autonomia-erkidegoekin lekuen tru-

kea indartzen ari da.Horri esker,bertako gazteek ingurune berriak ezagutu eta beste eskualde batzuetako parte-hartzaileekin bizi ahal izango dute,eta horrela jarduera hauen kultura arteko dimentsioa aberastuko da.

Estatuko Elkartasun Esperientziak

Estatuko boluntario-kanpamentuek gazteei estatu osoko komunitate-ekintzako proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen diete.Ekimen honek ingurumenaren kontserbazioarekin,agroekologiarekin,arkeologiarekin eta ondarearen zaharberritzearekin lotutako arloetan lankidetza ahalbidetzen du,baita kultura- eta gizarte-esparruetan ere,elkartasuna,erantzukizuna eta talde-lana bezalako balioak sustatuz.

Nafarroan erroldatutako edo bizi diren gazteei zuzenduta dago soilik ekimen hau.Parte-hartzaileak izen-ematearen arabera esleitzen dira, eta parte-hartzaile bakoitzak kanpamentu bat baino gehiago aukeratu dezake NGIri aldez aurretik posta elektronikoz jakinaraziz.

Kanpamentuek ostatua,otordu guztiak eta jarduera osagarriak barne hartzen dituzte,nahiz eta kanpalekura garraioa parte-hartzailearen ardura den.

Abentura,bizikidetza eta trukea

NGIk antolatutako udalekuek aukera paregabea eskaintzen diete 14 eta 17 urte bitarteko nafar gazteei hezkuntza eta aisialdi esperientzia bat gozatzeko ingurune natural pribilegiatuetan. Jarduera anitzeko ikuspegiarekin,programa bakoitza kirola,aisialdia,ingurumen esplorazioa eta autonomia pertsonala sustatzea orekatzeko diseinatuta dago.

Programak 12 saio ditu ekaina eta abuztua bitartean,Doneztebe/Santesteban,Baztan,Loredo,Rasca-fría,Irunberri,Orio,Zuhatza uhartea,Lekaroz eta Alto Campoo bezalako helmugekin.Jardueren artean daude tirolina,piraguismoa,arroilen jaitsiera eta raftinga,surfa,zuhaitzetan eskalada eta Nafarroako Erriberako bizikleta ibilbideak.Udalekuak Iruña/Iruña joan-etorriko bidaia,ostatua,pentsio osoa eta jarduera guztiak barne hartzen ditu.

Futboleko gol gehienak lehen ukituan egindako jaurtiketen ondorio dira

Futbolean atera egindako jaurtiketak atezainaren ikuspegitik aztertu dituen lehenengo ikerketa akademikoa argitaratu du EHUk

Jon Lasa Galdos

Markel Pérez ikertzaileak futboleko atezainek gehien bizitzen dituzten egoerak aztertu ditu. Helburua da datuak biltzea ahalik eta entrenamendu eraginkorrenak diseinatzeko.Lanak nabarmentzen du garrantzitsua dela lehen ukituan egiten diren zein desbideratzen diren jaurtiketak entrenatzea.Eibar futbol-taldearekin batera egindako azterlana berritzailea da arlo akademikoan.

Markel Pérez: “Ikusi nahi genuen atezainek benetan zer egoerari aurre egin behar izaten dieten, ondoren entrenamenduak ahalik eta errealenak izateko"

Arabako Hezkuntza eta Kirol Fakultatean futboleko atezainen entrenamenduak eraginkorragoak izateko modua ikertzen ari dira.Atera egindako jaurtiketak atezainaren ikuspegitik aztertu dituen lehenengo ikerketa akademikoa argitaratu berri dute.“Ikusi nahi genuen atezainek benetan zer egoerei aurre egin behar izaten dieten, ondoren entrenamenduak ahalik eta errealenak izateko.Bestela,izan daiteke benetan horrenbeste gertatzen ez diren egoeretarako trebatzen aritzea eta,aldiz,askotan errepikatzen diren baldintzei aurre egiteko nahikoa lan ez egitea. Segur aski goi-mailako taldeek izango dute informazio hori,baina guk datuak guztien eskura jartzen dituen azterlan zientifikoa egin dugu”, azaldu du Markel Pérez-ek.

EHUko ikertzaileak Eibar futbol-taldeko Arkaitz Crespo eta Jon Zabala atezain-entrenatzaileekin elkarlanean aritu dira.2019-2020 denboraldiko Espainiako 1.mailako futbol-ligako 179 partida

ikuskatu eta estatistikoki aztertu dituzte.Zehazki, 15 atezaini egindako 2.338 jaurtiketaren analisia egin dute eta,aldiro,16 aldagairi erreparatu diote: baloiaren norabidea,jaurtitzaileak pilota kolpatzeko erabilitako gorputz atala,zer distantziatik eta zonatik egin den jaurtiketa,atezainak gola ekiditeko zer egin duen…

Faktore horiek guztiak aztertuz,ondorioztatu dute atera bideratutako jaurtiketarik arriskutsuenak lehen ukituan egindakoak direla: “Golen % 75 inguru hala gertatzen dela ikusi dugu.Abiadura bizkorreko jokaldiak izanik,aurreikusten zailak dira eta erreakzio-denbora laburragoa da. Hala,atezainek ez dute posizio on bat hartzeko hainbesteko tartea; zelaian ongi kokatzeko eta gorputz-aktibazio egoki bat izateko.Beraz,horiei bideratutako entrenamenduak diseinatzea komeni da”,dio Pérez-ek.

Bestalde,Euskal Herriko Unibertsitatearen azterlanaren arabera,desbideratutako jaurtiketak dira espresuki trebatu beharreko beste egoera bat.Hau da,aurkariak atera bota ostean,baloiak beste jokalari bat ukitu eta ibilbidea pixka bat aldatzen denean sortzen diren zailtasunak.Perezek azaldu duenez,“halakoetan pilota ez da garbi iristen,norabidea aldatu egiten da bide erdian eta,beraz,atezainei zaila egiten zaie erabakiak hartzea”.

Espinosauro

erraldoi bat aurkitu da

Erik Isasmendi eta Xabier Pereda ikertzaileek parte hartu dute espinosauro erraldoi baten aurkikuntzan,Sorian

Jon Lasa Galdos

Euskal Herriko Unibertsitateko Erik Isasmendi eta Xabier Pereda ikertzaileak buru zituen nazioarteko talde batek 12 metro luzeko espinosauro baten hondakinak identifikatu ditu,Sorian.Iberiar penintsulan ezagutzen den Behe Kretazeoko dinosauro handiena da.Duela 125 milioi urteko aurkikuntza Errioxako Unibertsitateko Adrián Páramo ikertzailearekin eta Bavariako (Alemania) Estatuko Paleontologia eta Geologia Museoko Elena Cuesta paleontologoarekin lankidetzan argitaratu da. Los Caños eta Zorralbo aztarnategietan,Soriako hiriburutik hurbil,aurkitu dituzte aztertutako fosilak (hortzak,ornoak,garezurreko hezurrak eta gorputz adarretako hezurrak).Hondakinak teropodo batenak dira (hezur hutsak eta hiru hatz funtzionaleko gorputz adarrak zituen dinosauroen azpiordena bat),10-12 metro luze izango zen espinosauro batenak.Hortaz,orain arte Iberiar penintsulan aurkitutako Behe Kretazeoko (duela 125 milioi urte gutxi gora behera) teropodo handiena da.

Espinosauroei buruz

“Espinosauroak dinosauro haragijaleak ziren,eta beste teropodo batzuetatik erraz bereizten ziren garezur baxu eta luzexka,eta egungo krokodiloen antzeko hortz konikoko barailezurra izateagatik”, azaldu du Erik Isasmendi paleontologoak.“Beso luze eta sendoak zituzten,bai eta atzapar indartsuak izaten zituzten hiru hatzeko eskuak ere.Horietako batzuek,gainera,bizkar bela bereizgarria izaten zuten.Aintzira eta ibaietatik hurbil bizi ziren, eta,batez ere,arrainez elikatzen ziren,nahiz eta beste animalia batzuk ere ehizatzen zituzten”.

Aurkitutako dinosauro horrek 12 metrora bitarteko luzera du,eta Iberiar penintsulan identifikatu den Behe Kretazeoko (duela 125 milioi urteko) dinosauro haragijalerik handiena da

Hondakin fosilak 2000.eta 2010.urteen artean aurkitu zituen Meijide-Fuentes familiak,Soriako dinosauroen aztarnategietan urte luzez indusketak egin dituen paleontologo afizionatuen familiak.Gerora, fosilak Soriako Numantziar Museoan utzi zituzten. Erik Isasmendik museoan bertan aztertu zuen materiala doktorego tesia egiten ari zen bitartean,eta emaitza berriak lortu zituen bere tesirako eta ikertaldeak argitaratu berri duen artikulurako.Espinosauro handiaren hondakinez gain,ikertzaileek zenbait hortz solte aurkitu dituzte,espinosauroa ez zen bigarren teropodo batenak.“Oraingoz,teropodoa zehaztu gabeko tetanuro gisa (zenbait teropodo biltzen dituen dinosauro adar bat) sailkatu da behin-behinean”,adierazi du Isasmendik. Azterlan horren emaitzek gako berriak ematen dituzte Los Caños eta Zorralbo aztarnategietan dauden dinosauro teropodoen aniztasuna ulertzeko,bai eta Behe Kretazeoan Iberiar penintsula osoan zeudenak ulertzeko ere.

GLUTLEARN,glutenik gabeko dietari jarraitzen dioten pertsonentzako hezkuntza-programa

Sare sozialetako egitasmo berritzailea da,gaixotasun zeliakoa duten pertsonen hezkuntza nutrizionala hobetzea helburu duena

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek 'GLUTLEARN' garatu dute.Hezkuntza nutrizionalerako programa bat da,sare sozialen bidezkoa,eta gaixotasun zeliakoaren eta glutenik gabeko dietaren gaineko ezagutza hobetzeko eraginkorra dela frogatu du.Proiektu berritzaile hori 'Computers in Biology and Medicine' aldizkarian argitaratu berri dute,eta sare sozialek osasunari buruzko informazio fidagarriaren hedapenean duten funtzio garrantzitsua nabarmentzen da. Gaixotasun zeliakoa (GZ) gaixotasun autoimmunea da,eta beharrezkoa da dietatik glutena erabat kentzea.Dena den,Interneten eta sare sozialetan informazio zehatza falta da,eta horrek zaildu egiten du glutenik gabeko dieta egokia mantentzea.UPV/EHUko ikertzaileek badute arazo horren berri,eta horregatik diseinatu dute 'GLUTLEARN',Instagramen bidez eskaintzen den sei asteko hezkuntza programa.Nutrizioaren eta elikagaien segurtasunaren arloko adituek parte hartzen dute bertan,eta informazio fidagarria izateko beharrari erantzutea du helburu. 93 pertsonak parte hartu zuten azterlanean (63k GZ zuten eta 30 familiakoak edo zaintzaileak ziren).Programari esker,nabarmen hobetu zen parte hartzaileek GZri eta glutenik gabeko dietari buruz zuten ezagutza.Hala,konfiantza irabazi zuten elikagai seguruak aukeratzeari eta elikagaien kontaktu gurutzatua prebenitzeari dagokienez. Gainera,arlo horretako etengabeko prestakuntzaren gaineko jarrera positiboagoa sustatu zuen programak.

“Datuen arabera,parte hartzaileen % 90,3k argitalpenen % 75 baino gehiago ikusi zituzten,eta oso modu positiboan baloratu zuten programa.Halaber,inkestan parte hartu zuten pertsonen % 83,9k adierazi zutenez,'GLUTLEARN'-en gisako egitas-

moak oso beharrezkoak dira gaixotasun zeliakoaren kudeaketa hobetzeko -nabarmendu dute autoreek-.Benetan pozgarriak dira emaitzak,eta, nabarmendu dutenez,programak glutenik gabeko dietaren gaineko ezagutza eta konfiantza handiagoa eskaintzen dizkie erabiltzaileei”. Sare sozialak,osasunaren gaineko hezkuntzaren aliatu gisa

GZ duten gaixoen hezkuntza nutrizionalerako tresna eraginkorra dira sare sozialak,azterlanaren emaitzek erakusten dutenez.Hala ere,ikertzaileek azpimarratu dutenez,garrantzitsua da zorroztasun zientifiko handiko eta kontrastatutako informazioa ematea,mitoak edo kontzeptu okerrak zabaltzea saihesteko. Proiektu aitzindari honek ateak ireki dizkie hezkuntza arloko esku hartze digital berriei.Paziente zeliakoez gain,beste arrazoi batzuengatik glutena saihesten duten pertsonei edo GZ duten pertsonak zaintzen dituztenei zuzenduta egon daitezke horiek.

Maitane Alonso Monasterio, onkologiaren munduko elitean kokatuta dagoen gaztea

24 urterekin,EHUko Medikuntzako graduatu horrek bere lehen ikerketa aurkeztu du ASCO GU25 mundu-biltzarrean

Unibertsitateko Aldizkaria

Maite Alonso Monasterio (Sodupe,2001) Medikuntzan graduatu berri da EHUn.Hogeita lau urte besterik ez dituela lortu du bere lehen ikerketa aurkeztea American Society of Clinical Oncology GU25ean, onkologia genitourinarioko munduko kongresurik ospetsuenean,San Franciscon (AEB).Umetatik kalterik egingo ez zuen kimioterapia bat asmatzearekin egin zuen amets,eta karreran ulertu zuen pertsonak zaintzea izan dela beti bere benetako irrika. Gaur egun,bere zientzialari-bokazioa emaitzetan mamitu da.Haren ibilbidea berezia da,merezimendu akademikoagatik ez ezik,jakiteko grina hori bizimodu bihurtu duelako eta horrela hainbat oztopo gainditu dituelako ere bai,gazte talentudun asko bidetik bazterrean uzten dituztenak.

“Etxean beti esaten dute onkologian jardun nahi izan nuela hitz hori zelan idazten den jakin aurretik”,dio barre artean Maitane Alonso Monasteriok. Eta amets hori are errealago bihurtu zen aurten, haren lana -prostatako minbizi metastasikoaren aldaki germinalei buruzkoa- aukeratu zutenean milaka lanen artetik San Franciscon aurkeztua

izateko,arlo horretako nazioarteko erreferenteekin batera.

Hogeita lau urte besterik ez

dituela lortu du bere lehen ikerketa aurkeztea American Society of Clinical Oncology GU25ean,onkologia genitourinarioko munduko kongresurik ospetsuenean,San Franciscon (AEB)

Hasieran Gradu Amaierako Lana izan zen -Prostratako minbizi aurreratua: profil genetiko germinalaren eta eboluzio klinikoan duen inpaktuaren karakterizazioa Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zenbait kasutan-,baina gero etorkizun oparoko ikerketa bihurtu zen.Izan ere,ustekabeko datu bat azaleratu zen Gurutzetako Uni-

uniemakume

bertsitate Ospitaleko Onkologia Medikoko zerbitzuan baloratutako zenbait pazienteren atzera begirako analisi hartan. GRALak ezusteko datuak azalarazi zituen: Orain arte pentsatzen zen birkonbinazio homologoko geneen (hau da,DNA konpontzeaz arduratzen diren genen) alterazio genetiko germinalek ez zeukatela eraginik gaixotasunean,baina ikerlanari esker frogatu da alterazio horiek mugatu egin lezaketela pazienteen biziraupena.“Tradizionalki pentsatu izan da alterazio genetiko horiek onberak izango direla seguruenik,baina gertuagotik aztertzen hasi beharko ginateke beharbada”,dio Maitane Alonsok.Esplorazio azterlan bat den arren,oinarri sendoak ezarri ditu etorkizuneko ikerketarako eta balizko aplikazio klinikoetarako.

Proiektuak hilabeteetako lana dauka atzean,eta aurre egin behar izan dio makala izan ez den erronka bati: ez zituen betetzen finantziazio-beka eskatzeko baldintzak

Proiektuak hilabeteetako lana dauka atzean,eta aurre egin behar izan dio makala izan ez den erronka bati.Ikerlana biltzarrean behin onarturik,Maitane Alonsok ezusteko arazo bat aurkitu zuen: ez zituen betetzen finantziazio beka eskatzeko baldintzak,laguntza horietako asko pentsatuak baitaude aurreragoko etapetako profesionalentzat,adibidez mediku egoiliarrentzat. “Nire urrezko aukera zen,baina ez neukan joateko baliabiderik”,gogoratu du.Azkenik,bere familiaren ahaleginari esker,bidaia ordaindu eta esperien-tzia hori bizi ahal izan zuen.“Hau ez litzateke familiaren poltsikoaren mende egon behar.Denek ez daukate halako laguntzarik,eta apasionatzen zaituen horretan murgildu ahal izatea ez litzateke zorte kontu bat izan behar”, erantsi du.Aitorpen akademikotik harago,Alonsok ikertzaile gazte askok aurkitzen duen errealitatea azpimarratu nahi izan du: “Funtsezkoa da gazte ikertzaileei sostengua ematea.Talentuei ez zaie soka batez heldu behar ihes egin ez dezaten,baliabideak eman behar zaizkie,berton geratzea erabaki dezaten”.

Onkologia Medikoko Europako Elkartea

Maitane Alonsori ez zaizkio ezezagunak eskakizun handiko inguruneak.2023an European So-

ciety of Medical Oncology Best Student Award saria eman zioten,Onkologia Medikoko Europako Elkartearen ikastaro batean parte hartu ostean.“Uste nuen barregarri geratuko nintzela,baina mundu osoko jendea ezagutu nuen,asko ikasi nuen eta galdera pila-pila egin nituen”,gehitu du.Gainera,urduritasunez gogoratu du sari banaketa: “ez nuen espero,nire izena esan zutenean jabetu ere ez nintzen egin,unibertsitateko matrikula betetzen ari nintzelako”.

Ekimenerako gogo horrek berak bultzatu zuen bere lehen ikerketa enpresa sortzera karrerako lehen mailan hasi berritan,harrotasunez deskribatzen duenez,“nire bizitzako lana”.Gaur egun,proiektu pertsonal berriak -zientzia eta teknologiari buruzko podkast bat,adibidez- uztartzen ditu bere helburu akademikoekin.Barneko mediku egoiliarra (BAME) izateko azterketa egin berri du,eta bere esperantza da egunen batean onkologoa izatea bere ikertzaile bokazioari uko egin gabe.“Goizean jaikitzen zarenean zerbaitek distira jartzen badizu begietan,beharbada txarto aterako zaizu,baina merezi du horretan saiatzea”,gehitu du pasioz.Bere kasuan,zerbait hori hasia dago argitzen eremu akademikotik askoz harago doan bide bat.

Eskerronak

Eskerrak eman gura nizkioke Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Medikoko zerbitzu osoari,eta bereziki Eneko Novori eta Ricardo Fernandezi; IIS Biobizkaiari,bereziki Xabier Elcoroaristizabali eta Patricia Ruíz-Ontañóni; bai eta egilekide guztiei eta nire familiari ere.Zuek barik, ezinezkoa izango zen.

unieskubideak

EB Hungariaren aurka,LGTBIQ+ Harrotasunaren desfilea debekatzeagatik

Espainiak eta Europar Batasuneko beste 16 herrialdek Bruselari eskatu

diote Orbánen Hungariaren aurka neurriak hartzeko,LGTBIQ+

Harrotasuna jazartzeagatik

EBko herrialdeen gehiengoak Europako Batzordeari eskatu dio neurriak har ditzala Viktor Orbán eskuin muturreko buruzagiak Hungariako

LGTBIQ+ Harrotasun Martxaren aurka egiteko bultzatutako legearen aurka,Hungariako gobernuak komunitate horren aurka egindako errepresioaren barruan.Espainiak eta beste 16 herrialdek adierazpen bat onartu dute,Bruselari eskatuz eskura dituen mekanismoak erabiltzeko,Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren urraketa-prozesua barne,isunak ekar ditzakeena, Hungariak erabaki horrekin jarraitu ez dezan.

17 sinatzaileak "oso kezkatuta" daude "haurren babeserako" legediaren itxurapean onartutako zuzenketekin,ekainaren 1ean Hungarian egin ziren protesta-martxetako parte-hartzaile eta antolatzaileentzako isunak eta aurpegia ezagutzeko softwarea erabiltzea barne hartzen zituztenak. Oraingo honetan,alderdi politiko aurrerakoiak eta Europako gizarte-erakundeak Budapestera joatea espero da LGTBIQ+ komunitatea babesteko.

"Neurri hauek adierazpen askatasunean,bakean biltzeko eskubidean eta intimitate eskubidean dituzten ondorioengatik kezkatuta gaude", adierazi dute Austria,Belgika,Txekiar Errepublika,Danimarka,Estonia,Finlandia,Frantzia,Alemania,Irlanda,Letonia,Lituania,Luxenburgo, Herbehereak,Portugal,Eslovenia,Espainia eta Suediak Herbeheretako gobernu kontserbadoreak sustatutako adierazpen batean.

Europako bazkide gehienek ohartarazi dute legediak oinarrizko eskubideak urratzen dituela,hala nola biltzeko eskubidea,adierazpen-askatasuna eta intimitate-eskubidea

"Hungariari neurri hauek berrikusteko eskatzen diogu,bere herritar guztien giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatu eta babestu dai-

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

unieskubideak

tezen,horrela bere nazioarteko betebeharrak betez",gaineratu dute herrialdeek,Europako Batzordeari neurriak hartzeko eskatuz,orain arte legediaren inguruko kezka adieraztera mugatu baita. EBk Orbánen Hungaria jomugan izan du urteetan zuzenbide estatuaren urraketengatik eta joera autoritarioagatik,eta horrek Europako funtsak izoztea ere ekarri du.Hala ere,7.artikuluaren araberako zigorra,boto-eskubideak etetea ekar dezakeena,izoztuta jarraitzen du,aho batez adostasuna behar duelako,eta hori ez da inoiz lortzen. Izan ere,Europako Gaietarako ministroek Hungariako egoerari buruzko eztabaida egiten ari dira, nahiz eta ez den erabakirik espero. EBn kezka sortzen duen beste lege-proiektu bat da,atzerriko esku-hartzearen aurka borrokatzeko aitzakiarekin,beste herrialde batzuetatik,EB barne,finantzaketa jasotzen duten GKE,enpresa, unibertsitate,komunikabide,alderdi politiko eta gizarte-erakundeen jazarpena dakarrena.Bruselak neurriak hartuko dituela mehatxatu du testua azkenean onartzen bada,eta erretiratzeko eskatu dio.

Hungariako Parlamentuko bozketan,oposizioko alderdi liberaleko legegileek

Hungariako banderaren koloreak zituzten bengalak piztu zituzten: gorria,zuria eta berdea

Hungariak LGTBIQ+ Harrotasun Martxak debekatu zituen

Gogora dezagun: Hungariako Parlamentuak joan den martxoaren 18an onartu zuen batzar legearen aldaketa,LGTBIQ+ Harrotasun Martxa debekatuz.

Legea Viktor Orbán lehen ministro ultranazionalistaren Fidesz alderdiak proposatu zuen eta eskuin muturreko diputatuen babesa ere jaso zuen.

Zuzenketak dioenez,debekatuta daude "jaiotzasexu aldaketa edo homosexualitatea sustatzen edo erakusten duten bilerak".

Zuzenketa 136 boto alde eta 27 kontra onartu zen (36 diputatuk ez zuten bozkatu).

Bozketan zehar,Momentum alderdi liberal oposizioko legegileek Hungariako banderaren koloreak zituzten bengalak piztu zituzten: gorria,zuria eta berdea.

Fidesz alderdiak,2010etik bi hereneko gehiengo absolutua mantendu duenak,erreforma justifikatu zuen "Haurren Babeserako Legea" aplikatuz, zeinaren helburu adierazia haurren "garapen fisiko,mental eta moral egokia izateko" eskubidea errespetatzea den.

"Hau faxismoa da"

Budapesteko Pride jaialdiaren antolatzaileek,uda oro LGTBIQ+ Harrotasun desfilearekin amaitzen denak,Orbánen gobernu ultranazionalista salatu zuten komunitatea biktima izateagatik eta protesta baketsuak mugatzeagatik.

"Hau ez da haurren babesa,faxismoa da",azpimarratu zuen Pride Budapestek adierazpen batean.

"Adingabeen Babeserako Legean ezarritako debekua urratzen duen edozein bilkura debekatuta dago",zioen zuzenketak,ekitaldi horiek antolatzea eta horietan parte hartzea arau-hauste bihurtuz.

2021ean onartutako "adingabeen babeserako lege" polemikoa hainbat GKEk homofobotzat jotzen dute,homosexualitatea pedofiliarekin lotzen duelako.Legedia kritikatu zuen Europar Batasunak, Hungaria horren kide dena.

Lege honek adingabeentzako espazio eta argitalpenetan homosexualitateaz eztabaidatzea debekatzen du,eta liburu-dendei gazteentzako atalean gai hau jorratzen duten liburuak gutun-azal itxietan saltzera behartzen ditu.

Hungariako ultrakontserbadoreek haurren babesa erabili dute maiz LGTBIQ+ eskubideen aurkako kanpaina justifikatzeko,eta,erakunde espezializatuen arabera,eragin handia izan du, estereotipo negatiboak eta jarrera diskriminatzaileak errotuz.

Lege aldaketa honek biltzeko eskubidea mugatzen duenez,gobernuak konstituzio-zuzenketa bat sustatuko duela espero da,haurren "garapen fisiko,mental eta moral egokirako beharrezkoak diren arretak" jasotzeko eskubidea lehenesteko oinarrizko eskubide guztien gainetik,bizitzeko eskubidea izan ezik.

Oposizio demokratikoak salatu zuen zuzenketa bere oinarrizko eskubideetako bat urratzen duela eta Erdialdeko Europako herrialdeko LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak are gehiago mugatzen dituela.

Orbánen LGTBIQ+ aurkako kanpaina Orbánen gobernua 15 urtez komunitate honen eskubideak pixkanaka erasotzen ari da.

2011n Konstituzioa aldatu zen,ezkontza gizon baten eta emakume baten arteko batasuna dela ezarriz.Geroago,sexu bereko bikoteei haurrak adoptatzea debekatu zien.

Artium Museoak 'Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea' erakusketa du

Egile belgikarrak zinema-instalazioen arloan egindako lan aitzindaria da erakusketaren ardatza

Unibertsitateko Aldizkaria

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak,Artium Museoak,Chantal Akerman.Irudiari aurre egitea erakusketa du (A1 aretoan,2025eko urriaren 19ra arte).Erakusketak Chantal Akerman-en (Brusela, 1950-Paris,2015) eta erakusketaren komisario Claire Atherton-en (San Francisco,1963) arteko elkarlanetik sortutako instalazioetako batzuk ezagutzea proposatzen du.

Erakusketa Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge espazioan aurkeztutako proiektuaren bigarren kapitulu gisa aurkeztu da.Erakusketa horren esparruan,Atherton bera eta Erika Balsom ikertzailea eta Londresko King 's Collegeko ikasketa zinematografikoen irakaslea egongo dira uztailaren 14tik 16ra zinegilearen inguruan egingo

duen programa publiko batean.Era berean,erakusketa dela eta,Artium Museoak #Hitzak sailaren ale berri bat argitaratu du.Bertan,Claire Atherton-en eta La Virreina arteespazioaren arduradun Valentín Romaren arteko elkarrizketa bat berreskuratu da,Bartzelonako erakusketaren harira egina.

Chantal Akermani eskainitako erakusketa honek laurogeiko hamarkadaren erdialdetik haren filmen editorea izan zen Claire Atheron komisario eta zinemagilearen arteko lankidetza estutik sortu ziren instalazioetako batzuk ezagutzea proposatzen du.Mugimendudun irudia eta argazkia biltzen ditu erakusketak,eta Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge espazioan 2023ko azarotik 2024ko apirilera bitartean aurkeztutako erakusketaproiektuaren bigarren ataltzat har daiteke.

Aurkezpen berri honetan hasierako komisariotza-irizpideak mantendu dira,ikuslearen gorputza lanaren erdigunean jartzen duten egonaldien segida batetik abiatuta museoan barrena hedatzen den ibilbide batekin. Erakusketako artelanak ibilbide zirkular batean antolatu dira,irudia eta testua lotzen dituen ontzi komunikatzaileen sistema baten moduan,museoaren espazioa betez. Ekoizpen zinematografikoan gertatzen den bezala,pieza horiek denbora eta narrazio brikolaje gisa eraiki dira, eta erakusketako espazioa elementu aktibo gisa gehitzen zaio.Leku horretatik -pantailan gertatzen den bezalaharreman-modu berriak proposatzen dira,ikuspegi feministatik gizakiaren definizioa bera zalantzan jartzen dutenak.

Chantal Akermanen lanek,baita Artium Museoan ere,genealogiak eraiki eta proiektatzen dituzte,haren autobiografia osatzen duten emakumeen bizitzak (holokaustotik bizirik atera zirenenak) elkartzen dituzte Mexikoko migratzaileekin, ez bakarrik AEBetakoekin,baita Bruselako apartamentuan Akermanen ama zaintzen dutenenekin ere...Zaintza- eta lankidetza-sare bat,pentsamendu politiko bat eta erakusketa honen jatorria den munduan zinemagile gisa kokatzeko modu bat zabaltzen dituena.

Kylie Minogue,Bad Gyal edo Nathy Peluso,BBK Live-n

Jaialdiaren hemezortzigarren edizioa 2025eko uztailaren 10ean,11n eta 12an izango da,Bilboko Kobetamendin

Unibertsitateko Aldizkaria

Bilbao BBK Live amaigabeko esperientzia baten epizentro bihurtuko da uztailaren 10ean,11n eta 12an, eguna eta gaua,hiria eta mendia, pintxoak eta beatak,intimitatea eta kolektibotasuna uztartzen dituen kontakizun baten protagonista izango baitira Kobetamendira hurbiltzen direnak.Ekitaldi globala, garai eta muga guztiez gaindiko artistak biltzen dituena,baita jaialdi hori esperientzia paregabeen mosaiko bihurtzen duten ikus-entzuleak ere,hautu bakoitzak bide pertsonal eta errepikaezin bat dakarren aldetik.Musika da jaialdiaren bihotza.

Kylie Minogue da kartelburu nagusia; pop estiloko izar ukaezinak Tension II albumeko abestiez gain, Padam Padam arrakasta eta bere hiru hamarkadako ibilbidean ondutako klasikoak ere eskainiko dizkigu

ikuskizunean.Eta australiar ikonoarekin batera,90eko hamarkadako soinua definitu zuen Pulp britpop taldea,Jarvis Cocker karismatikoa buru,belaunaldi oso baten sinbolo. Halaber,Erresuma Batutik musika garaikidearen ahots hunkigarrienetako bat,Michael Kiwanuka,bere soul eta folk estiloen nahasketarekin.Musika urbanoaren erregina izaki,Bad Gyal ere kartelburuetako bat izango dugu,hiru Latin Grammy irabazi berri dituen Nathy Peluso handiarekin batera,zeinak barrubarruko kontakizun gordina ekarriko digun GRASA lanean; horietaz gain,azken aldiko ezusteko garrantzitsuenetako bat ere etorriko da,Raye britainiarra, My 21st Century Blues albumeko R & B, soul eta dance fusioarekin. Jaialdiaren kartelan elektronikaren hiru izen nabarmentzen dira: Orbital, 90eko hamarkadan elektronikaren zuzenekoak generoen arteko fusioa-

rekin birdefinitzen aitzindariak; BICEP,CHROMA (AVDJ set) ikuskizun berriarekin,esperientzia sentsorial bat biziaraziko diguna bere ikus-entzunezko ikuspegi paregabearekin agertokia eraldatuta; eta The Blessed Madonna,WE STILL BELIEVE lanaren aurkezpenarekin, queer kulturaren eta house musikaren espiritu komunitarioaren ospakizun izanik.Kartelean izen gehiago baditugu: Michelle Zauner buru duen Japanese Breakfast,pop alternatiboa eta letra barnerakoiak uztartuta,eta bueltan da Amaia bere pop estilo intimoarekin, hirugarren diskoa besapean duela. L'Impératriceren pop frantses dotorea, Polo & Panen elektronika galotropikala, Ca7riel y Paco Amorosoren karisma txundigarria,mundu osoan ezaguna den Tiny Desk horrekin,eta Amyl and The Sniffersen punk-rock energia: abangoardiako artista hauen guztien soinu-paisaia paregabeak arakatzeko gonbita.Estatuko esze-

nan ezinbestekoak diren beste hiru izen: Carolina Durante, Bilbao BBK Live jaialdian beren abentura propioa aukeratzera datoz berriz; Rusowsky, bere ikuskizun berriaren potentzia guztiarekin: elektronikoagoa eta bisualagoa; eta Judeline, Bodhiria lan berriarekin pop onirikoa esploratu gabeko lurraldeetara eramanda.

Klub berri bat aurkeztuko da jaialdian, Gorria,eta kolektibo batek egingo ditu aurkezpenak egunero. Eguneko sarrerak martxoaren 27an jarri ziren salgai

Damiano David,Kaytranada, Sparks...

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean,11n eta 12an itzuliko da Kobetamendira,aniztasun eta dibertsitate artistikoarekin konpromiso irmoa berresten duen edizio honetan. 80 artista baino gehiago bildu dira kartelean: izen handiko musikariak,ahots berriak eta soinu berriak,eta jaialdiaren ortzi-muga zabaltzen duen line-up bat, queer ikuspegia eta ikuspegi al-

ternatiboa aintzat hartuta.Edizio honetan,sormen-askatasuna izango da jaialdiaren ardatza,egun batean emakumezko headlinerak izango dira protagonista,eta generoz eta etiketaz gaindiko egitaraua osatu dugu. Bilbao BBK Live espazioan parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoa aurkitzen du, mendiarekin,Bilbo hiriarekin eta musikarekin bat eginda.

Uztailaren 10ean hasiko da dena,ostegunean,garai guztietako banda ikonikoenetako batekin: Pulp; lehen aldiz dator Bilbora taldea,jaialdiaren buru izateko. Britpoparen enblema,britainiar taldea historiaren eta abangoardiaren arteko oreka lortu duen egunean arituko da,Kobetamendiko estreinaldia edizio honetako une garrantzitsuenetako bat izanik.Azken baieztapenetako bat, Kaytranada,ere ostegunean igoko da oholtza gainera. 2024an argitaratu zuen Timeless lanarekin eta estreinatu berri duen bertsio instrumentalarekin,jaialdiaren ildo estilistikoan ohikoa ez den ñabardura bat ekartzera dator kanadar ekoizlea. House eta R&B estiloak fusionatuta,edizio honetako soinuespektroa zabalduko du,uneko artista garrantzitsuenetako bat zergatik den erakusten digun bitartean.

Eguna osatzeko, Michael Kiwanukaren folk,rock eta soul konbinazioa, autore garaikideen musikagintza birdefinitu duena,eta BICEP present

CHROMA (AVDJ set),agertokia ikusentzunezko bidaia bihurtzen duen ikuskizuna.Atlantikoaren beste aldetik, Ca7riel y Paco Amoroso bikoak Papota EP berria ekarriko digu,baita estreinatu berri den film labur bat ere,non entretenimenduaren kulturaren parodia egiten duten; horrek guztiak berretsi egiten du panorama urbanoan dagoen proiektu berritzaileenetako bat osatzen dutela.Horiekin batera arituko dira Japanese Breakfast taldekoak, indie alternatiboan egun dauden artista berezienetakoak; eta Judelineren pop garaikideak nortasuna eta sakontasuna ekarriko dizkio egunari,bere goranzko etengabeko bidean.

Informazio gehiago: www.bilbaobbklive.com

ARBOLA 2025 egingo da Iruñean

Zuhaitz- eta landare-kultura ospatzen duen arte bizien jaialdia izango da Nafarroako hiriburuan ekainaren 11tik 15era

Unibertsitateko Aldizkaria

Arte bizien,espazio publikoaren interferentziaren,erakusketen eta topaketen programa batekin,Arbolaren hirugarren edizioa ekainaren 11tik 15era izango da,bost herrialdeko artistak eta hezitzaileak bilduz.Aurretik,jaialdiak bost artista-egoitza antolatzen ditu eta hainbat jarduera osagarrirekin berotzen du giroa,hala nola lorezaintza tailerrekin,zuhaitz-hezkuntzako ibilaldiekin eta hitzaldiekin. Aurreko edizioetan bezala,Arbola Nafarroako hainbat herritan zehar ibiliko da udazkenean jarduerak eginez,kultura garaikidearen deszentralizazioarekin duen konpromisoa berretsiz. 2025ean honako artista hauek parte hartuko dute: Azkona Toloza (Nafarroa),Selvagem Ciclo (Brasil), Claudix Vanesix (Peru/Frantzia),Iosu Zapata (Nafarroa),Jaio Lertxundi (Nafarroa),La Trapecionista (Nafarroa),Lucia Monge (Peru),Marco Canale (Argentina),Martha Hincapika (Argentina),Charry Hinkapika (Argentina),Martha Hiletxundi (Nafarroa),Oier Etxeberria (Gipuzkoa), Teatro Firulete (Nafarroa),Virginia Santos Itoiz (Nafarroa),eta,dibul-

gazio eta sentsibilizazio alorretatik,Eduardo Barba (Madril),Jaime Díaz Morlán (Nafarroa),Joaquín Araújo (Extremadura),Iñigo Segurola (Gipuzkoa),Mikel Belasko (Nafarroa/Balear Uharteak).

ARBOLA 2025 LABEAren - Arte, Zientzia eta Naturaren Laborategiaren - proiektu bat da,Caja Navarra Fundazioaren Innova Cultural Programaren eta “la Caixa” Fundazioaren,Nafarroako Gobernuaren,Iruñeko Udalaren,Acción Cultural Española-ren eta Goethe Institutuak gauzatutako EBko Culture Moves Europe programaren laguntzarekin gauzatua.Arbola 2025ek Antartika Kultur Container,Teatrodix Proiektua,Oteiza Museoa,San Frantzisko Eskola,Piparrika Komunitate Lorategia,Ilundain Fundazioa eta Aoizko Kultur Zentroaren laguntza ere badu,besteak beste.

Arbola Fest 2025

Trantsizio eko-sozialean dagoen mundu baterako arte zuzeneko jaialdia da Arbola Fest.Bere hirugarren edizioan,Arbolak zuhaitz eta landareen kultura esploratzera gonbidatzen zaitu artea eta ingurumen-kon-

tzientzia uztartzen dituzten hogeita hamar jardueraren bidez.

#CuerpoTerritorio: Bi estreinaldi eraginkor aurkezten ditu hirian, jaialdiaren izaera parte-hartzailea eta ingurumenarekin duen lotura berretsiz.Alde batetik,'La velocidad de la luz',Marco Canale-rena (Argentina),Teatrodix-ekin lankidetzan sortutako abentura eszenikoa,Iruñea omentzen duena adinekoen oroitzapenen bidez.Bestetik, 'Plantón Móvil',Lucía Monge-rena (Peru),gizakiak eta landareak Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko diren ikuskizun-prozesio oparoa, gorputzaren eta naturaren arteko mugak lausotuz.

#AncestroFuturismos: Aipagarriak dira,halaber,Martha Hincapié Charryren (Kolonbia/Berlin) 'AMAZONIA 2040.Ancestros del futuro' lan ospetsua,Arbolan estreinatuko dena hitzaldi performatibo gisa; 'La selva y la savia' erakusketa,Selvagem Ciclorekin (Brasil) lankidetzan sortutako ezagutza zientifiko eta arbasoen konbinazioa.

Informazio gehiago: www.arbola.net

Donostiako Jazzaldiaren 60.urteurrena

Besteak beste,8 kontzertu izango dira dohainik: Jamie Cullum,The War and Treaty,Anari,EXTC,Judith Hill, Crystal Murray,Bulego eta Sidonie

Unibertsitateko Aldizkaria

Zurriolako hondartzan,Keler Gunea izango da Jazzaldiko gunerik heterogeneo eta jendetsuena.Uztailaren 23tik 26ra,zortzi kontzertu eskainiko dira dohainik.Talde eta artista euskaldunak,britainiarrak,estatubatuarrak, katalanak,frantziarrak arituko dira bertan,eta askotariko estiloak entzungo dira,Jazz,rock,soul,country, blues,pop eta R&B estiloak tartean.

Uztailaren 23an (asteazkena) hasiko da iluntzean, Jamie Cullumekin. 60.Jazzaldi horretan eskainiko dituen kontzertuetako bigarrena izan-

go da,baita aukera paregabea ere musikari britainiarra doan ikusteko, bere alaitasun kutsakorrarekin,eta alde guztietatik darion energia eta sinpatiarekin.Ondoren,Donostian lehen aldiz, The War & Treaty bikotea izango da,Trotter senar-emazteek osatua.Beren ahots ahalmentsu eta gospel eta country estiloen fusioarekin,Estatu Batuetan izaten ari diren arrakastaren berri emango digute,inolako zalantzarik gabe.

Uztailaren 24an,ostegunean,Keler Guneko lehen txanda Anari artista, abeslari,gitarrista eta konpositorearentzat izango da; ezaguna da be-

re estilo musikal paregabea,sakontasun poetiko eta hunkigarritasun gordinez betetako bere letra zainduekin batera.Osteguneko bigarren kontzertua EXTC taldeak eskainiko du, Terry Chambers lider duena.Bateria ospetsu hau errepidera itzuli da bere EXTC bandarekin,XTC talde mitikoaren oinordekoarekin.

Donostiako Jazzaldiak, 60.edizioa ospatzeko, eutsi eta indartu egingo du bere programazioa Chillida Leku museoan

Uztailaren 25ean,ostirala,munduko izar handi bihurtzeko bidean dauden bi emakume gazte izango dira protagonista.Lehenik, Judith Hill abeslari, konpositore eta instrumentista estatubatuarra izango da,bere ahots ahalmentsuagatik,gitarragatik eta soul,R&B,funk,jazz eta rock generoetan erakusten duen moldakortasunagatik ezaguna,gospel eta bluesaren eraginekin.Ondoren,23:30ean, Crystal Murray abeslari gazte paristarra arituko da; Bartzelonako Sonar eta Parisko Rock En Seine jaialdietan arrakasta handia izan duen ahots aparta.

Keler Guneko kontzertuei amaiera emateko, uztailaren 26an, Bulego izango da lehenengo eta Sidonie on-

doren.Talde arrakastatsuen artean finkatu da Bulego,poparen aldeko apustua irmotu eta publikoaren arreta bereganatu duen proposamen musikal freskoarekin,halako nostalgia ukitua dariona,eta energiaz eta melodia itsaskorrez betea. Sidoniek,azken bi hamarkadetan Espainian izan den talde arrakastatsuenetakoak,inoiz ez du huts egiten bere zuzenekoetan energia nonahi zabalduz.Talde honen abestiak,horietako asko milaka pertsonarentzako belaunaldi arteko ereserki bihurtuak,aldi berean dira bizitasun handikoak eta malenkoniatsuak,dibertigarriak eta dramatikoak,rockeroak eta poperoak,euforikoak eta introspektiboak,ganberroak eta serioak…

60 Jazzaldiaren baitan

XI.JazzEñek Estatuko Jazzaren erakusgarri diren zortzi kontzertu eskainiko ditu

uztailaren 23tik 26ra

Victoria Eugenian

Uztailaren 23tik 26ra doako bi kontzertu izango dira egunean:

❚ Uztailak 23:

- Jamie Cullum (20:45).

- The War and Treaty (23:30).

❚ Uztailak 24:

- Anari (21:00).

- EXTC (23:30).

❚ Uztailak 25:

- Judith Hill (21:00).

- Crystal Murray (23:30).

❚ Uztailak 26:

- Bulego (21:00).

- Sidonie (23:30).

6 kontzertu Chillida Lekun

Iraganean hain emaitza onak izan dituen lankidetzak jarraitu egingo du Chillida Leku museoaren eta Jazzaldiaren artean,artea eta natura uztartzen diren ingurune pa-

regabe honetan kontzertuen programazio bikaina eskaintzeko.

Guztira sei kontzertu emango dira bertan,eta horien artean bi estreinaldi nabarmenduko ditugu,aire zabalean,museoaren zelaietan.Uztailaren 19an, Bascolombiaren kontzertua izango da,Oreka TX euskal taldea eta Phonoclórica kolonbiar taldea batzetik eratua.Uztailaren 20an, Iñaki Salvador eta Marco Mezquida pianoaren bi jeinuek Dichosos tributos proposamena aurkeztuko dute.

Jazzaldian lehen aldiz,bi kontzertu eskainiko dira Chillida Lekuko Zabalaga baserrian: uztailaren 26an, Lew Tabackin flautista eta saxofoi tenor handiaren laukotea; eta,uztailaren 27an, Jordina Millà & Barry Guy pianista eta kontrabaxua arituko dira.

Chillida Lekuko kontzertuen eskaintza osatzeko,Txikijazz programazioaren barruan,bi kontzertu izango dira helduez lagundutako haurrei zuzenduak: uztailaren 25ean Claire Martin abeslari britainiarra arituko da; uztailaren 26an,berriz, Arima Soul euskal taldea.

Galarretan aparkaleku bat prestatuko da ibilgailu pribatuentzat,eta doako autobus bat ere egongo da Galarretatik museora,uztailaren 19,20, 25 eta 26ko kontzertuetarako (azken egun horretan goizez bakarrik).

Uztailaren 26 eta 27an 19:30ean izango diren kontzertuetara bertaratzen direnek zuzenean aparkatu

ahal izango dute museoko aparkalekuan.

JazzEñe 2025eko 8 taldeak aurkeztuta

JazzEñe 2025ek zortzi kontzertu eskainiko ditu lau saio bikoitzetan,uztailaren 23tik 26ra.Emanaldiak 12:30ean hasiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.Nazioarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako Jazzaren erakustaldiak aurten betetzen du bere hamaikagarren edizioa,eta bost urtez jarraian,Donostiako Jazzaldiaren baitan programatu da hiriko Udalarekin eta Donostia Kulturarekin lankidetzan.

Talde hautatuak

❚ Uztailak 23 (12:30).

- J.Fox.

- Juanfe Pérez: Prohibido el toque.

❚ Uztailak 24 (12:30).

- Maite Akustik Quintet.

- Román Filiu: Suite Oriental.

❚ Uztailak 25 (12:30).

- EME·EME·PROJECT: Mutatis Mutandis.

- El Cuarteto Federal: Cuatro puntos cardinales.

❚ Uztailak 26 (12:30).

- Pere Bujosa.

- Daniel Román Jazz Quintet: Bruegel sound.

Informazio gehiago: www.jazzaldia.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.