Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 419. Zkia.- 2025ko urria

Page 1


Udazkena campusean

Ikasturte berrian erabat murgilduta gaudela,hemen dator udazkeneko Unibertsitateko Aldizkaria. Ale honetan,ondorengo albisteak aurkituko dituzue,besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitateak

EHUpodcast proiektua abiarazi du; Mondragon Unibertsitateak 'Haur eta gazte literatur gida 2024' argitaratu du; Deustuko 'Inspira STEAM' programa saritua izan dute; Nafarroako Unibertsitate Publikoko 34 ikertzaile munduko onenen artean daude; eta nazioarteko bost ikertzaile sartu dira Nafarroako

Unibertsitatean Marie Curie beka batekin.

Trebakuntza atalean,Erasmus+-ek tarte berezia izango du; izan ere, Carmonak Espainia osoko LHko 500 profesional bildu zituen,Erasmus Days 2025 ospatu zen,Erasmus+ek Goi Mailako LHko 400 irakasle hartu zituen Iruñean,eta Valentziak nazioarteko mugikortasun konferentziak antolatu zituen.

Uniozion,Donostian egingo den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36.Astea,Bilboko Zinemakumeak Gara! zikloa,Artium Museoa eta Iruñean taularatuko den 'El barbero de Picasso' antzezlana izango dituzue.

Urtaro berri ona izan dezazuela!

419.zk. 2025eko urria Doakoa

uniagenda

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141 Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000 Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555 Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444 Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000 Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala)

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea

www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea www.deusto.eus

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

EUNEIZ Unibertsitatea

www.euneiz.com

EUNEIZ UnibertsitateaGasteizBiosferako Pasalekua,6945 255 007

Nafarroako Unibertsitatea www.unav.es

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600 Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943 219 877

TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877

Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea www.ikaslan.net

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea www.hetel.eus

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072

Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181 CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala 20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

Lege Gordailua: BI-338-93

ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.

ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.

PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO

Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO

Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea. Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

EUROPE DIRECTCEDERNA GARALUR.NAFARROA

Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B 48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU +TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

unibertsitatea

EHUk nazioarteko mila ikasle jaso zituen irailean

Cardiffeko Unibertsitateko ordezkaritza ere etorri zen,EHUren hizkuntza-plangintzaren eredua ezagutzeko asmoz

Jon Lasa Galdos

Lehen mailako Ikasleei beren fakultate eta eskoletan harrera egin eta joan den hilabetean Gipuzkoako Campusean ospatutako ikasturtearen inaugurazio ofizialaren ondoren, Donostian ere egin ziren nazioarteko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiak.Ikasle horiek Euskal Herriko Unibertsitatearen mugikortasunprogramei esker,lehen lauhilekoa edo ikasturte osoa egingo dute Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Irailean 1.065 ikasle etorri ziren EHUra,truke programen bidez

Zehatzago esanda,irailean 1.065 ikasle etorri ziren EHUra,truke programen bidez.Horietatik 190 SICUE ikasleak dira,Estatuko beste unibertsitate batzuetakoak; 607 Erasmus + programako ikasleak dira eta EBko unibertsitateetatik datoz; Latinoamerikatik 607 eta beste herrialde batzuetatik 39 etorri dira,hala nola Japonia,Kanada,

Ukraina,Hego Korea,Kazakhstan edo Erresuma Batutik.EHUtik bidalitako ikasle kopuruaren arabera,lehenengo hiru herrialdeak Italia (170),Alemania (142) eta Mexiko (119) dira. Campusetan honela banatzen dira ikasle bisitariak: 113,Arabako Campusean; 675,Bizkaiko Campusean; eta 277,Gipuzkoako Campusean.Fakultateen arabera,nazioarteko ikasle gehien jasotzen dituztenak Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (181),Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (115) eta Bilboko Ingeniaritza Eskola (90) dira.SICUE ikasleek,berriz,gehien eskatzen dituzten ikastegiak Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (34), Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (30) eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea (21) dira.

Ikasle horiei otsailean bigarren lauhilekoan etorriko direnak gehituko zaizkie.Iaz,2024-2025 ikasturtean, trukerako 1.700 ikaslek egin zituzten ikasketak EHUn. Joxerra Bengoetxea errektoreak azpimarratu zuenez,“nazioarteko ikasleen eta gure ikasleen arteko harremanak tresna oso baliagarria dira nazioarteko harreman baketsuak ga-

ratzeko”.Ildo horretan,unea baliatu zuen EHUko errektoreak Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko, baita Errusiak Ukrainaren kontra daraman gerra salatzeko”.

Cardiffeko ordezkaritza

Cardiffeko Unibertsitateko ordezkaritza batek ere parte hartu zuen; izan ere,Galesko ikasle,irakasle eta kargu akademikoz osaturiko talde bat dabil egunotan Euskal Herriko Unibertsiatean.Hemengo errealitate soziolinguistikoan unibertsitateak jokatzen duen papera ezagutzera etorri dira. EHU lanean ari da hizkuntza-plangintza euskararen inguruan ardaztutako eleaniztasun harmonikoa sustatzen duen zeharkako ildoa izan dadin,eta Galesko ordezkaritzak zehatz-mehatz ezagutzeko interesa adierazi du; horregatik,bisita-programa berezia prestatu zaie.“Astean zehar gure unibertsitatea nola egituratzen den erakutsiko diegu,eta hizkuntza plangintzaren aldetik,zer nolako tresnak eta baliabideak ditugun,eta zer politikak, eta noski haiengandik ere ikasteko aukera izango dugu”,azaldu zuen Bengoetxeak.

EHUk bere podcasta du

Euskal Herriko Unibertsitateak EHUpodcast proiektua plazaratu du: zientzia entzungai

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU)

EHUpodcast aurkeztu du,dibulgazio zientifikorako ekimen berria."Entzun ta zabal zazu" lelopean,hileroko elkarrizketa horiek unibertsitateko ikerketaren eta gizartearen arteko zubia eraikitzea dute helburu,podcast formatua erabilita.

Proiektua EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak (Transferentzia eta Nazioartekotzeko Errektoreordetza) bultzatu du.Haren zuzendari Nerea Jaureguizarren hitzetan “Ezagutza zientifikoa unibertsitatetik atera eta herritarrengana iristea nahi dugu.EHUpodcast ikerketa demokratizatzeko tresna da,gure zientzialarien talentua erakutsiz eta komunikazio kanal zuzen eta gardena eskainitaz."

EHUpodcast zientzia gizatiartzeko eta zientzia posible egiten dutenei ahotsa emateko helburuarekin sortu da.Proiektuaren helburua ez da ikerketen emaitzak partekatzea bakarrik,baizik eta zientziaren eta unibertsitate-lanaren konexioa eta jendearekiko konfiantza sustatzea ere bai.Gaiak modu errazean aurkeztean,podcastak adin guztietako pertsonengan jakin-mina eta pentsamendu kritikoa piztea espero du. Ekimen hau unibertsitatearen estrategia zabalago baten parte da, bere ikerketa-lana ikusarazteko eta etorkizuneko ikasleak erakartzeko. EHUpodcast-ek diziplina guztietako edukiak aurkeztuko ditu,zientzia zehatzetatik hasi eta humanitateetaraino,EHUn egiten den lanaren aberastasuna erakutsiz.Elkarrizketak euskaraz edo gaztelaniaz grabatuko dira,eta transkripzioa egingo da beste hizkuntzara itzulita, baita ingelesera ere,irisgarritasuna bermatuz.

Elkarrizketak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati-laborategian grabatzen dira,Bizkaiko campusean,EHUko profesionalen talentua eta esperientzia aprobetxatuz.Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea den Tania Arriagak koordinatu eta aurkeztuko ditu elkarrizketak.Ekimena Bitartez ikerketa-taldearen inplikazioarekin garatu da.

Luca Fanelli: musika eta matematika nahasteko ahalmena

EHUpodcast-en lehen atala,jada webgunean eta hedapen plataforma nagusietan eskuragarri dagoena,Luca Fanelli EHUko Matematika Saileko Ikerbasque ikertzaile,Matematikan doktore eta,aldi berean,Pianoan doktorearekin elkarrizketa liluragarri batekin hasten da.Gainera,Fanelli EHUpodcast-aren sintoniaren konpositorea ere bada.

Solasaldiak zenbakien eta soinuen arteko zubi historiko eta harrigarria arakatzen du: Pitagorasetik Fourier-en transformatura,uhinen ekuaziotik eta

sakabanaketaren fenomenotik igaroz, modu errazean azalduz nola agertzen diren printzipio matematikoak erreberberazioa edo soinuaren hedapena bezalako eguneroko fenomenoetan.

Podcastaren helburua da EHUren ikerketa-lana modu atsegin,ulergarri eta irisgarrian ezagutaraztea, unibertsitateko ikertzaileei egindako elkarrizketen bidez

Matematika entzun daitekeela,musika konta daitekeela...eta biek batera mundua ulertzeko gure modua alda dezaketela erakusten duen atala.

Dagoeneko entzungai EHUpodcasten,Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren web orrian eta ohiko plataformetan.

Deustuko Inspira STEAM,saritua

Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM programak lehen saria jaso du Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren “Alianza STEAM 2024” sarietan

Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM programan parte hartu duten aholkulariak

Deustuko Unibertsitateak lehen saria jaso du Hezkuntza,Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak ematen dituen Berdintasunaren aldeko Ikasgelak: Alianza STEAM 2024 sarietan,“entitate edo erakunde publiko edo pribatuen” kategorian.Sari horien helburua da STEAM bokazioak (Zientzia,Teknologia,Ingeniaritza,Artea eta Matematika arloetakoak) neska txiki eta gazteen artean sustatzen dituzten hezkuntza proiektuak aitortzea,hartara,esparru horretan dagoen genero arrakala murrizten laguntzeko. 5.000 euroko sari horrekin,Inspira STEAM programari egin duen lana aitortzen zaio.Proiektu hori 2016an sortu zen,eta bokazio zientifikoteknologikoak sustatzen aitzindaria izan zen,batez ere nesken artean. Taldeko aholkularitza-ekintzetan oinarritzen da,eta Lehen Hezkuntzako 6.mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1.mailako ikasleei zuzenduta dago.STEAM gaiei buruz hitz egiten eta hausnartzen dute arlo

horietako profesionalekin,hau da, programan borondatez parte hartzen duten ikerketa,zientzia eta teknologia munduko pertsonekin.

Unibertsitateak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko proiektu aitzindari hau bultzatu zuen 2016an,batez ere nesken artean, talde-aholkularitzan oinarrituta

Bederatzi edizioetan zehar,2.800 emakumezko aholkularik eta 300 gizonezko aholkularik baino gehiagok 550 ikastetxetako ia 50.000 neska-mutilekin lan egin dute,beren ibilbidea eta lanbidea erakutsi diete,mundu zientifiko-teknologikoari buruzko ikuspegia zabaldu diete,estereotipoak hautsi dituzte eta ikasle gazteenengandik hurbil dauden STEAM erreferenteak hurbildu dizkiete.Hainbat ediziotan, programa EAEn,Galizian,Asturiasen,Errioxan,Aragoin,Katalunian,8 Madrilen,Castellón,Murtzian,Ka-

narietan,Andaluzian,Txilen eta Argentinan garatu da. Alianza STEAM Sariak hezkuntzaren teorian eta praktikan benetako eragina duten proiektu berritzaileak sustatzeko abian jarritako “Niñas en pie de la ciencia” estatuko estrategiaren parte dira.Aurtengo edizio honetan, Haur Hezkuntzako,Lehen Hezkuntzako,Bigarren Hezkuntzako,Batxilergoko,Lanbide Heziketako eta eskola-eremutik kanpoko erakundeak hartzen dituzten bost modalitatetako sariak eman dira.Erakunde publiko edo pribatuen modalitatean,Deustuko Unibertsitatearekin batera,Esplugues de Llobregateko Udala (bigarren saria) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena (hirugarren saria) ere saritu dituzte.Gainera,epaimahaiak ohorezko aipamenak eman dizkie Extremadurako Juntako Hezkuntza Sailari,Emakume Gazteen Federazioari, ASTI Talent and Technology Foundation Fundazioari eta CERES Fundazioari.Aitorpen horrekin,Deustuko Uniber-tsitateak indartu egin du berdintasunerako hezkuntzarekin eta etorkizun sozial eta ekonomikorako estrategikoak diren arloetan emakumeen talentua bultzatzearekin duen konpromisoa.

Nuria Gil Calviño

Txina hizpide Deustuan

Deustuko Unibertsitateak eta Defentsa Ministerioak Txinaren gorakada eta nazioarteko sisteman betetzen duen rol garrantzitsua aztertuko dituzte jardunaldi batean

Deustuko Unibertsitateak,Defentsa Ministerioarekin lankidetzan eta Nazioarteko Harremanetako sailaren bitartez,Segurtasun eta Garapenerako VIII.Jardunaldia egingo du azaroaren 4an,“Txina: boterea trantsizioan, erronka garaikideak eta aukera estrategikoak” izenburupean.Topaketaren helburua Txinak nazioarteko sisteman betetzen duen rola aztertzea da; horretarako,arreta berezia jarriko daz diplomazian,ekonomia globalean,segurtasunean eta Indo-Pazifikoko konfigurazio geopolitikoan dituen inplikazioetan.

Emiliano López Atxurra

Petronorreko presidenteak parte

hartuko du hizlari gisa, eta EBren “une ilunaz” hitz egingo du

Jardunaldiak nazioko eta nazioarteko adituak bilduko ditu,horien artean Petronorreko presidente Emiliano López

Atxurra,eta truke akademiko eta instituzionalerako gune bat eskainiko du, Txinak dinamika globalean eragile nagusi gisa gora egiteak zer erronka eta aukera dakartzan aztertzeko.Programa bi panel osagarriren inguruan egituratu da,Txinak nazioarteko sisteman betetzen duen rolaren ikuspegi integrala ahalbidetuko dutenak.

Lehenengo panelak,“Txinako estrategia: diplomazia,ekonomia eta segurtasuna” izenekoak,Txinaren barne-dinamika eta kanporako proiekzioa jorratuko ditu.Herrialdearen diplomazia ekonomikoa,potentzia teknologiko eta finantzario gisa duen pisua,segurtasun-doktrinaren bilakaera eta Asiako itsas ingurune estrategikoko tentsioak aztertuko dira,itsas potentzia gisa finkatzea eta horren ondoriozko inplikazio geopolitikoak barne.

Bloke horretan parte hartuko dutenak hauek izango dira: Zhang Xiaotong,China and Central Asia Studies Centerreko zuzendaria; Luis Schenoni,University College Londoneko Segurtasunari buruzko Ikasketa Programako zuzendaria; Wang-pin Lin, National Sun Yat-sen University-ko (Taiwan) Institute of Political Sciencekoa; eta José Luis Calvo,Espainiako

Gobernuko Defentsa Ministeriokoa. Bigarren panela,“Txina eta munduordenaren eraldaketa: lehiak,aliantzak eta orekak”,txinatar igoerak mundu ordenan duen eraginean oinarrituko da,Estatu Batuen,Europaren eta beste potentzia batzuen erantzunak aztertuko ditu,baita eraldaketa horren inplikazio geoekonomikoak eta militarrak ere.Gune horretan,Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak,parte hartuko du,honako hitzaldi honekin: “El instante oscuro de la UE.La OSC, la solidaridad atlántica y el nuevo orden geoeconómico”.Beste pertsona hauek ere arituko dira hizketan: Julio Ceballos,Txinako Estrategian eta Nazioartekotzean aditua den autore eta aholkularia; Helena Legarda,Mercator Institute for China Studies erakundeko analista liderra; eta Abel Romero,Ikerketa Estrategikoen Espainiako Institutuko (IEEE) ontzi-kapitaina,Txinak i-tsas potentzia gisa duen eragina aztertuko duena. Jardunaldiak 9:30ean hasiko dira, Ellacuría aretoan (liburutegia), Deustuko Unibertsitateko eta Defentsa Ministerioko ordezkarien eskutik.

Javier Sánchez Marcos

'Haur eta gazte literatur gida 2024' argitaratu da

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak koordinatutako gidak 2024.urtean haur eta gazte literaturan euskaraz argitaratu diren 294 liburuak aztertu ditu

Jon Lasa Galdos

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sarean jarri du 2024.urtean euskaraz argitaratutako haur eta gazteei zuzendutako 294 liburuen sailkapena biltzen duen argitalpena: Haur eta gazte literatura,irakur gida 2024.12 lagunek osatutako lantaldeak urteko argitalpen guztiak irakurri,aztertu,eta hiru ataletan multzokatu ditu: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia.Azken horiei aipamen bana gehitu diete.

12 lagunek osatutako lantaldea

Gidaren hitzaurrean adierazi duten moduan,“gida hau talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da.Guraso,ira-

kasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du".Bildumaren egileen iritziz,gida honek “ezin du irakurketa zuzena ordezkatu,ezta irakurketak sortzen duen gozamena bera ere,ez baita talde honek egiten duen irakurketaren adierazpena baino”. 2024.urteko gida egiteko,haur eta gazte literaturarekin lotutako zortzi erakundetako 12 lagunek hartu dute parte,tartean,liburuzainek,eskoletako irakasleek eta Mondragon Unibertsitateko adituek.Hain zuzen ere, oraingo edizioko irakurle taldea osatu dute hurrengo lagunek: Olga Jauregi (Aramaioko Udal Biblioteka),Laida Zubia (Bergarako Udal Biblioteka),Oskar Loiti (Eskoriatzako Udal Biblioteka), Jasone Erostarbe (Legazpiko Udal Biblioteka),Marina Etxegoien eta Arantzazu Ibarrondo (Oñatiko Udal Biblioteka),Edurne Urbiztondo,Garbiñe Txintxurreta eta Joxe Otaduy (Aretxabaletako Kurtzeberri Eskola),Ana Etxeberria (Eskoriatzako Luis Eceiza Herri Eskola),Nerea Alzola eta Eunate Arebiotorre (Mondragon Unibertsitatea); koordinatzaile lanetan ibili da Mondragon Unibertsitateko Marikarmen Apraiz.Aurtengo azalaren diseinua Lehen Hezkuntza graduko Amets Sanz ikasleak egin du,eta maketa-

zioa,berriz,Naroa Garayar Lehen Hezkuntza graduko ikasleak.

2024.urteko gida

egiteko,haur eta gazte literaturarekin lotutako zortzi erakundetako 12 lagunek hartu dute parte

Gidaren sarreran,egileek eurek azaltzen dituzte lan egiteko modua eta liburuak sailkatzeko erabili dituzten irizpideak: “Haur eta gazte literaturaz 2024.urtean euskaraz publikatu dena irakurri,gure irakurketak kontrajarri eta hizkuntzaren erabilpena,kalitate literarioa,gaiari ematen zaion tratamendua…kontuan izanda baloratzen ditugu”.Liburu guztiak irakurri ondoren,hiru ataletan multzokatu dituzte lanak: “Liburu gomendagarriak,oso gomendagarriak eta zerrenda berezia.Azken horiei erreseina bat gehitzen zaie”.Adin-taldeka ere sailkatu dituzte liburuak,baina azaldu dute zenbaki hori “orientagarria” baino ez dela.

Sailkapena

Izen-ematea irekia 'Mondragon Esperientzia

Kooperatiboaren Gakoak' ikastaroetarako

Atzerriko interesatuei zuzendutako 'Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak' ikastaroak 75 orduko iraupena du,online eskainiko da,eta parte-hartzaileek aukera izango dute Euskal Herrian astebeteko egonaldia egiteko

unibertsitate baten eta I+Gko 12 guneren bueltan.

Ireki da LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzentzen duen Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroetarakoak izena emateko epea.Aurreko bi edizioak bezala,ikastaroa nazioarteko hartzaileei zuzentzen zaie berezikiduta dago.Online ematen da ikastaroa eta bi hizkuntzatan eskaintzen da, gaztelaniaz eta ingelesez.Online ikastaroa 2026ko otsailaren 3an hasiko da eta martxoaren 10ean bukatu; baina,aurrekoetan bezala, 75 orduko prestakuntza horrez gain,parte-hartzaileek aukera izango dute Euskal Herrian egonaldia egiteko eta Mondragon Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko.Hizkuntzaren arabera, 2026ko martxoaren 23tik 27ra arte, aldi bereko bi talde antolatzeko aukera dago,bata ingelesez eta bestea gaztelaniaz.

Ikastaro honen bitartez,parte-hartzaileek munduko kooperatiba-ekosistemarik puntakoenetako bat ezagutuko dute: Mondragon Esperientzia Kooperatiboa.Proiektu sozioenpresarial honek 70.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu 81 kooperatibaren,

Ikastaroa Mondragon Esperientzia Kooperatiboan interesa duten nazioarteko ikasleei zuzenduta dago, hainbat arlotako irakasleei,ikertzaileei eta kooperatibistei.Oro har, programa hau kooperatibismoaren ikerketan interesa duten guztiei eta gizarte-ekonomiaren eremuko langileei zuzenduta dago; batez ere Euskal Herritik kanpoko ikasleei zuzenduta,eta horregatik eskaintzen da online,gaztelaniaz eta ingelesez. Ikastaroak bi beka izango ditu,Mondragon Unibertsitatea partaide duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren UNESCO Katedraren esparruan finantzatuak.

Programa

Ikastaroak bi bloke ditu: 75 orduko online ikastaroa eta astebeteko egonaldia Arrasaten.Online ikastaroan Mondragoneko Esperientzia ulertzeko kontzeptu gakoak landuko dira, besteak beste,kooperatiba kontzeptua,Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren bilakaera historikoa edo interkooperazioa.

Bestetik,egonaldiaren helburua da Mondragon taldeko kooperatibak ber-

tatik bertara ezagutzea eta proiektu sozioenpresarial honen ezagutzan sakontzea.Egonaldia aukerakoa izango da,eta parte hartu ahal izateko,nahitaezkoa izango da aldez aurretik online ikastaroa eginda izatea.

Ikastaroak bi beka izango ditu,Mondragon

Unibertsitatea partaide duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren

UNESCO Katedraren esparruan finantzatuak

Euskaraz Kooperatibagintzan Aditu Titulua

Irailaren 26an eman zioten hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18.edizioari.Oraingoan,euskaraz eskainiko dute formazio osoa.Ohi bezala,saio presentzialak ostiraletan izango dira,Eskoriatzako campusean. Kooperatibagintzan aditu tituluak kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea du helburu,betiere,dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz.

Javier Sánchez Marcos

NUPeko ikertzaileen eragina nazioartean

Stanfordeko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera,Nafarroako Unibertsitate Publikoko 34 ikertzaile munduko ikertzaile aipagarrienen % 2ren artean daude

Berriki eguneratutako Stanfordeko

Unibertsitatearen (Estatu Batuak) ikerketa batek munduko ikertzaile onenen % 2ren artean sailkatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) loturiko 34 ikertzaile. “PLOS Biology” aldizkarian argitaratutako sailkapenak eragina neurtzeko bi modu ditu: ikerketa-ibilbidean zehar eta azken urtean.Horretarako, Scopus datu-baseko informazioan oinarritzen da ikertzaileak zenbait adierazleren arabera ebaluatzeko, honako hauek kontuan hartuta: zenbait alditako ekoizpen zientifikoa,H indizea (ekoizpen zientifikoaren garrantzia neurtzen du),aipuak eta egilekidetasunaren posizionamendua.

Ikerketa-ibilbide osoa kontuan hartuta gehien aipatu dituzten munduko “top” ikertzaileen atalean,NUPeko ikertzaile kopurua handitzen joan da azken lau urteetan: 2021ean 16 lagun ziren,eta 2025ean 24.Ehunekoei ezerreparatuta,% 50eko hazkundea izan da aldi horretan.Horrek erakusten du hazkundea etengabea

dela,NUPen lan egin eta mundu mailan eragin zientifiko handiena dutenei dagokienez.

Lau urtean % 50 handitu da beren ibilbide osoaren aitorpena lortu duten NUPeko ikertzaileen kopurua

Stanfordeko Unibertsitatearen ikerketak,aipatutako sailkapenaz gainhots,ibilbide akademiko osoan zehar izandako eraginarena-,beste "ranking" bat ere jasotzen du,aurreko urtean zehar -2024- izandako eraginari buruzkoa.Azken sailkapen horretan,lehen rankingeko 24 lagunetatik 17k errepikatu dute,eta beste 10 gehitu dira.Ondorioz,bi erregistroak kontuan hartuta,34 lagun daude guztira. NUPek 1.245 lagun zituen 2024an ikerketa-lanetan,zeinak lanaldi osoan diharduten 762ren parekoak baitira.Hala,Stanfordeko rankingean

aitortutako 34 lagunak erakundeko ikertzaileen % 3 inguru dira (edo % 5 inguru lanaldi osoan dihardutenekin parekatzen bada).

24 ikertzaileak

Hauek dira ikerketa-karrera osoa kontuan hartuta zerrendan sartu diren NUPeko 24 ikertzaileak (alfabetikoki ordenatuta),beren jakintza-arloa zein den eta,atxikipenik izanez gero,zer ikerketa-institutuko kide diren adierazita: Manuel Algarra González,Francisco Javier Arregui San Martín,Miguel Beruete Díaz,Juan Antonio Blanco Vaca,Humberto Bustince Sola,Alfonso Carlosena García,Ignacio del Villar Fernández, Roberto Ezcurra Orayen,Francisco Falcone Lanas,Mikel Galar Idoate, Antonio García Hermoso,Andoni Gil Bravo,Mikel Izquierdo Redín,Iñigo Lasa Uzcudun,Alayn Loayssa Lara, Manuel López-Amo Sainz,Antonio López Martín,Jesús López Taberna, Carmelo Luis Pérez,Luis Marroyo Palomo,Robinson Ramírez Vélez, Pablo Sanchis Gúrpide,Antonio Urbina Yeregui.

Jon Lasa Galdos

Hasi dira Ikasgela Irekiak NUPen

Berrogeita hamar lagun joan ziren Ikasgela Irekiak zikloaren 2025-2026 ikasturteko lehen saiora

Jon Lasa Galdos

Berrogeita hamar bat lagun joan ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikasgela Irekiak udazkeneko zikloaren hasierako saiora.Nerea Aresti Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikideko irakasle eta generoaren historiako espezialistak eman zuen,eta sarrera librea izan zen.Zikloa NUPeko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak antolatu du,Nafarroako Berdintasunerako Institutuak finantzatu du,eta,Genero,Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterrarekin lankidetzan,herritar guztientzako saio akademiko irekiak eskaintzen ditu aitortutako ospea duten espezialisten eskutik.

Nerea Aresti historialari

eta EHUko irakasleak

eman zion hasiera

NUPeko Genero

Ikasketen eta Ikasketa

Feministen Katedrak antolatutako ikastaroari

Nerea Arestik bere hitzaldian azaldu zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan sortutako emakumeen historiak genero ikasketetarantz eboluzionatu zuela,eta genero ikasketek aztergai dute gizonen eta emakumeen arteko botere harremanak nola eraikitzen diren eta nola irauten duten.Azpimarratu zuenez,“feminismoa analisi-kategoria gisa ez dago lorpen eraginkorren mende,harreman horiek eraldatzeko borondatearen mende baizik”.Irakasleak maskulinitateak ere jorratu zituen,erakutsiz

historikoki hierarkiak indartu dituzten gizarte-eraikuntzak nolakoak izan diren eta genero-azterketek “desberdintasunak hobeto ulertzea eta gizarte bidezkoago baterako ikuspegi berriak irekitzea ahalbidetzen dutela”. Errepaso historikoa,teoriak, feminismoak eta maskulinitateak

Bere saioan,Nerea Arestik hirurogeita hamarreko hamarkadako emakumeen historiaren sorrera errepasatu zuen,garai hartan hasi baitzen arlo hori Akademian zabaltzen,historiografiarik kontserbadoreenaren erresistentziak gorabehera,baina baita historia sozial edo marxistarenak ere.Gogorarazi zuen lehen etapa horretan legitimitaterik eza,konpromiso feminista sendoa eta konpentsazio-ikuspegia izan zirela nagusi: emakumeek subjektu historiko gisa egindako ekarpena ikusaraztea.Hala ere,azpimarratu zuen hasierako begirada horrek “emakumeen” ikuspegi homogene-

oa aurkezteko joera zuela,esperientzien aniztasuna kanpoan utzita. Ondoren,azaldu zuen bezala,emakumeak aztergai izatetik generoa analisi-kategoria gisa hartzera igaro zen,edozein testuinguru historiko zeharkatzen duten botere-harremanak aztergai izateko aukera ematen duen paradigma-aldaketa.

Historialariak hitzaldian aztergai izan zuen orobat feminismoa modu itxian definitzeko zailtasuna.Arestik proposatu zuen,lorpen zehatzengatik baino gehiago,genero-harremanak aldatzeko duen borondateagatik ulertzea. Maskulinitateei dagokienez,errealitate aldakorrak,kulturalak eta pluralak direla gogorarazi zuen,elkarren arteko harreman hierarkikoetan antolatzen direnak eta feminitateekin nahiz beste maskulinitate batzuekin alderatuta eraikitzen direnak.Azaldu zuen gizarte-klaseak historikoki maskulinitate-ereduen bidez ere definitu zirela. Eredu horietan,eliteek mendeko klaseak mespretxatzen zituzten “feminizazioaren” edo “aberetzearen” bidez.

Nerea Aresti.

Atzerriko ikertzaile berriak NUn

Bost nazioarteko ikertzaile sartu dira Nafarroako Unibertsitatean Marie Curie beka batekin

Jon Lasa Galdos

Ekuadorretik,Indiatik,Aljeriatik,Kanadatik,Italiatik eta Hego Koreatik etorritako bost ikertzailek,aurten Nafarroako Unibertsitatean eta IESE negozio eskolan sartu direnek,Marie Sktodowska-Curie beka jaso dute, Europako lehiakorrenetako bat. Haien proiektuek erronka zientifiko eta sozialei heltzen diete,hala nola auzo zaurgarrietan airearen kalitatea hobetzea,eraikinen energia-eraginkortasuna,irensteko arazoak dituzten pertsonen nutrizio funtzionala, enpresen ingurumen-inpaktua murrizteko hornidura-kate jasangarriak sortzea eta neuroblastomaren aurkako -haurren minbizi mota oldarkor bat- terapia berritzaileak garatzea. 2024ko Marie Sktodowska-Curie Doktorego Ondoko Beketarako deialdi honetan,Europako Batzordeak sustatutakoak nazioartean ospea duten zentroetan doktorego ondoko ikertzaileen ibilbideak bultzatzeko, Unibertsitatea Espainiako erakunde nagusien artean dago,Madrilgo Unibertsitate Konplutensea,Santiago de Compostelako Unibertsitatea eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa bezalako unibertsitateekin parekatuta.Gainera,herrialdeko unibertsitate pribatu nagusia da saritutako

proiektu kopuruari dagokionez,Europako Batzordearen datu ofizialen arabera.CSICek (42 proiektu) eta unibertsitate publiko talde txiki batek baino ez dute gainditzen zifra hori, talentu zientifikoa erakartzeko erakunde lider gisa duen eginkizuna indartuz.Era berean,Espainia izan zen proiektu gehien erakarri zituen Europar Batasuneko herrialdea,211 ikertzaile hautatu eta 42,4 milioi euro eman baitziren,EB-27ko finantzaketa osoaren % 16,3 ordezkatuz. Osasunean eta jasangarritasunean eragina duen ikerketa

BIOMA Institututik,César Augusto Quishpe ikertzaile ekuadorrak OPTIGREEN proiektua garatuko du,hirigintza,osasun publikoa eta teknologia digitalak konbinatzen dituena. Bere helburua airearen kalitatea eta osasuna hobetzen dituzten gune berdeak planifikatu eta kudeatzeko estrategia integratuak diseinatzea da,batez ere kutsadura maila altua duten auzo zaurgarrietan.Arkitektura Eskolako Ana Sánchez-Ostiz irakasleak eta Zientzien Fakultateko Jesús Miguel Santamaría irakasleak gainbegiratu duten proiektuak arkitektura-diseinu eredu desberdinak aplikatuko ditu,hala nola fatxada

berdeak,zuhaitz-teilatuak eta horma berdeak,baita tresna estatistikoak ere,kutsatzaileak eta haien osasun-inpaktua ebaluatzeko.Proiektu honek hainbat tresna eta metodologia aurreratu integratzen ditu,hala nola 3D bistarazea eta hiri-bikote digitaletan duen aplikazioa.Espainiako Energia,Ingurumen eta Teknologia Ikerketarako Zentroarekin (CIEMAT) eta Torontoko Unibertsitateko (Kanada) Dalla Lana Osasun Publikoko Eskolarekin lankidetzan garatzen ari da.Quishpek Granadako Unibertsitatean Fisikan eta Espazio Zientzietan doktoregoa du eta aurretik Alcaláko Unibertsitateko Ingurumen Urruneko Detekzio Ikerketa Taldean doktorego ondoko ikertzailea izan zen.

Ekuadorretik,Indiatik, Aljeriatik,Kanadatik, Italiatik eta Hego Koreatik etorritako bost ikertzailek jaso dute Marie Sktodowska-Curie beka

Arkitektura Eskolan,César MartínGómez irakaslearen gainbegiratzeapean,Reshma Krishnan ikertzaile indiarrak BITES proiektua garatuko du,eraikinak hozteko eta autoberotzeko sistema termoelektrikoak aztertzera bideratua. Bere helburua energia-independentzia duten eraikinen diseinuan laguntzea da,sistema tradizionalen bidezko hoztea edo berotzea sortzeko gai direnak,energia-eraginkortasuna hobetuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz.Krishnanek Kimikan doktoregoa du Osloko Unibertsitatetik (Norvegia) eta Polimeroen Kimikan lizentziatura St.Michaels Collegetik,Kerala Unibertsitatetik (India).

NUko Filosofia eta Letren Fakultatearen 7 hamarkadak

Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateak bere 70.urteurrena ospatu du ikasle ohien eta irakasleen topaketa batekin

Javier Sánchez Marcos

Iraganaren oroitzapen eskertsuekin eta etorkizunari begira,Nafarroako

Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateak bere 70.urteurrena ospatu zuen urriaren 4an,Alumni Weekend-aren barruan.Ikasle ohiak eta irakasleak Iruñeko campusean bildu ziren Fakultatearen jatorria gogoratzeko,zazpi hamarkadako historia gogoratzeko eta etorkizuneko proiektuak partekatzeko.

Ekitaldia Alumni

Asteburuaren barruan egin zen

Amigos eraikinean meza baten ondoren,bertaratutakoek kafe bat hartu zuten Faustino's-en,urteetan zehar hainbeste elkarrizketa eta anekdota kontatu izanaren lekuko isila.Aula Magnan,ikasle ohi batzuek eta haien irakasleek Unibertsitatean egon ziren garaiko unerik onenak gogoratu zituzten Javier de Navascués Latinoamerikako Literaturako irakasleak modera-

tutako mahai-inguru batean.Bertan Jesús María Usunáriz Historia Modernoko irakaslea; Montserrat Herrero Filosofiako irakaslea; Ignasi Benguría (HIS-COM'15); Iván Sánchez (PPE '24); Blanca Ezponda (PPE '24); Daniel Franco (LEC '21); eta Felipe Jiménez (FILG '10) izan ziren.

Beste gai batzuen artean,eztabaidan zehar,Filosofia eta Humanitateen Fakultateak Unibertsitatearen hasierako garaietan izan zuen rola eta unibertsitate-proiektu zabalagoan izan duen bilakaera hausnartu zuten.Ikasleen hamarkadetan zehar izandako eraldaketa,ikerketaren sendotzea,haien hezkuntza moldatu zuten irakasleen eragina eta haien unibertsitate-bizitzako anekdota berezienak bezalako gaiak ere jorratu ziren.Fakultatetik igaro diren pertsonaia garrantzitsuak gogoratzeko,Giza Zientzien garrantzia eta beharra egungo testuinguruan eztabaidatzeko eta Fakultatea nolakoa izango den -eta nolakoa izatea nahiko luketen- datozen urteetan imajinatzeko denbora ere izan zen.Ikasgelara itzuli zirenean,bertaratutakoek zazpi

hamarkada hauetako mugarri nagusiei buruzko galdetegi bat ere egin zuten,entzuleen barre asko eragin zituen Kahoot batekin. Ondoren,Julia Pavón dekanoak hitz egin zuen,Fakultatea 1955ean sortu zenetik ezaugarritu duen espiritu humanista bizirik mantentzeagatik ikasle ohiei eskerrak emanez.Bere hitzaldian,gogoratu zuen proiektu hau "giza ezagutzaren abentura ehuntzeko" eta irakasleen eta ikasleen arteko etengabeko elkarrizketa lantzeko helburuarekin jaio zela,"garai bakoitzaren erronkei erreparatuta".Fakultatearen historia moldatu duten irakasleak ere gogoratu zituen eta Giza Zientzien garrantzia azpimarratu zuen mundu aldakor batean,"modan ez daudenean ere",geure burua ezagutzeko eta errealitatea hobeto ulertzeko aukera ematen duten diziplina gisa.Dekanoak bertaratutakoak ere gonbidatu zituen ikasgelan igarotako denbora,eskolak, adiskidetasunak eta unibertsitateko bizitza moldatu zuten esperientziak gogoratzera.Bere hitzaldian,esker oneko hitz batzuk ere eskaini zizkien Fakultatearen historia posible egin duten pertsona guztiei.

Diru gehiago EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak ia bikoiztu egin du ikerketarako eta

doktore aurrekoen kontratuetarako Zientzia,Berrikuntza eta

Unibertsitateen Ministerioaren finantzaketa

Nuria Gil Calviño

Espainiar estatuko unibertsitate eta ikerketa zentroen artean proiektu gehien lortu dituen seigarren unibertsitatea da Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU).Halaber,doktorego aurreko kontratuak egiteko gehigarri gehien lortu duen laugarrena.

Guztira,14.025.000 euro; iaz baino % 60,5 gehiago.

Euskal Herriko Unibertsitatean garatzen diren ezagutza sortzeko proiektuek gora egin dute aurreko bi urteekin alderatuta.Gainera,irauli egin da aurretik izandako beheranzko joera.Espainiako Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitateen ministerioak sustatzen duen Ezagutza sortzeko proiektuak programatik 14 milioi euro eskuratu ditu EHUk; iaz (8.511.125) baino % 60,5 gehiago. “Ikaragarrizko gehikuntza eman da,bai proiektu kopuruan,bai lortu den diruan,eta doktore aurreko kontratuetan ere hazi egin da lortutako finantzazioa”,adierazi du Jon Umerez Ikerketa errektoreordeak.

Izan ere,“intentsitate altuko eta kalitate goreneko ikerketa egiten duen beste edozein erakundek edo zentrok bezala,finantzazioa behar du bereizgarri duen ekimen hori aurrera eramateko eta puntako ikerketa egin ahal izateko ikerketa-taldeek finantzazio gehigarri espezifikoa lortu beharra izaten dute”,azpimarratu du Umerezek.Gainera, deialdiaren aurrekontu osoa iazkoaren ia berdina izan da,beraz,“proportzionalki are bikainagoa da deialdi honetan EHUk lortutako emaitza.Lehia gogorrean lortzen den dirua baita ikerketarako finantzazioa”.Horregatik ere,esker ona adierazi die errektoreordeak ikerketa-taldeei eta Ikertzaile Nagusi guztiei.

14 milioi euro pasatxo jaso ditu “Ezagutza sortzeko proiektuei” esker

Joera aldaketa

Aipatu bezala,lortutako finantzaketaren emaitzak oso positiboak dira,azken deialdietan aurrekontuak izan duen igoera kontuan hartuta. Hala,azken urteotako zenbakiak aztertuta,“beheranzko joerari buelta eman zaio,nabarmen gainera”,azpimarratu du Umerezek. Izan ere,2021ean 11 milioi lortu ziren,bat gutxiago 2022an eta 2023an,berriz,8,5 milioitara jaitsi zen.Azkeneko deialdiari esker,ordea,14 milioi jaso ditu EHUk.Hala,lortutako proiektu kopurua ere dezente hazi da,63tik 2023an 98ra 2024an; eta doktore aurreko kontratuak ere ia bikoiztu egin dira,18tik,30era igo dira.

Modu horretan,espainiar estatuko unibertsitate eta ikerketa zentro guztien artean (CSIC barne) proiektu gehien lortzen duen seigarren unibertsitatea izatera iritsi da EHU eta doktorego aurrekoak kontratatzeko gehigarria gehien lortzen duen laugarrena.

Ezagutza sortzeko proiektuen deialdiak,guztira, 675.000.000 euroko aurrekontua izan du azkeneko deialdian,joan den urtean baino 20 milioi gehiago.EHUk 14.025.000 euro eskuratu ditu.

10.400 pertsona baino gehiago EHUko Ikertzaileen Europako Gauean

Ekimenak EHUko lan zientifikoa eta honen onura sozialak ezagutarazi zituen,bokazio zientifikoa sustatuz,bereziki emakumeen artean

Javier Sánchez Marcos

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Ikertzaileen Europako Gauaren edizio arrakastatsua ospatu du.Ekitaldia irailaren 26an egin zen Bilbon eta Barakaldon,eta 10.500 pertsona inguru bildu ziren zientziaren dibulgazioarekiko eta berrikuntzarekiko interes gero eta handiagoa erakutsiz. Gotzone Barandika,EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearen hitzetan,“ekitaldi honek Europako ikertzaile-komunitatea ospatzen du,eta 2005az geroztik,zientzia eta ikerketa hurbildu dizkie milaka herritarri.Unibertsitateak eta gure laborategiak zabaltzeko unea da,egiten duguna erakusteko eta,batez ere,partekatzeko”.

Bilbo,ikerketaren erakusleiho nagusi, 7.400 lagun baino gehiagorekin

Bilboko Areatzako kaia izan zen,beste behin ere, zientziaren eta jakin-minaren erdigunea.7.400 pertsona baino gehiago hurbildu ziren,arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:30era,irekitako 35 zientzia-txokoetan parte hartzera.EHUko 201 ikertzailek beren laborategiak kalera eraman zituzten,publikoarekin modu zuzen eta dibertigarrian elkarreraginez.

Txokoetara hurbildu zirenek punta-puntako ikerketa-lerroak ezagutzeko aukera eduki zuten, hala nola:energia garbien sorkuntza eta klima-

aldaketara egokitzeko irtenbideak,nanoimanen bidez gaixotasunak detektatu eta tratatzeko teknikak,euskarazko adimen artifizialaren garapena,ozeanoen osasuna eta hondakin plastikoen kudeaketa eta elikadura jasangarria eta lurzoruaren osasuna,eta beste asko.

Txokoetara hurbildu zirenek punta-puntako ikerketa-lerroak ezagutzeko aukera izan zuten

Zientzilari bihurtzeko bidea deskubritzeko tartea ere izan zen.Horretarako,#SheMentoring txokoak arrakasta nabarmena izan zuen."Kalean aurki ditzakezun ikertzaileak" lelopean,emakume zientzialariek beren esperientzia partekatu zuten gazteekin,ikerketa-karrerak eredu eta inspirazio bihurtuz.Gainera,MSCA Actions (Marie Sklodowska-Curie Ekintzak) txokoan,programa horretako jatorri ezberdinetako ikertzaileek neurozientziaren eta ingeniaritzaren arloan gizartean eragin zuzena duten beren proiektuak aurkeztu zituzten. Bizkaia Aretoan,EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kideek antolatutako behaketa astronomikoa bertan behera geratu zen Almeriako Calar Alto behatokiaren egoera klimatologikoagatik.

OREgaua: Erronka klimatikoa eta energia berriztagarriak Barakaldon

OREgauak 3.000 pertsona baino gehiago erakarri zituen Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Klima-erronka eta itsas energia berriztagarriak izan ziren protagonista.Taldeek bi ordu inguruko 40 esperimentu eta tailer zientifiko baino gehiagotan parte hartu zuten.Aukera zabala izan zen, besteak beste,misioen simulazioak dronen hegaldiekin,itsaspeko roboten erabilera eta lehiaketa-igerilekuetan,txikigunean eta gamer gunea. Ikertzaileen Europako Gaua 25 herrialdetako 460 hiritan baino gehiagotan ospatzen da aldi berean,eta zientziaren dibulgaziorako plataforma global gisa finkatu da.

CIC energiGUNEren presentzia aregotu da munduan

10 zientzialarirekin,urtebetean CIC energiGUNEk bikoiztu egin du Stanfordeko Unibertsitateko “Ranking of the World Scientists” ospetsuan sartutako ikertzaileen kopurua

CIC energiGUNEk,energia elektrokimikoaren eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, Stanfordeko Unibertsitateak eta Elsevier argitaletxe akademikoak urtero egiten duten “Ranking of the World Scientists” sailkapenean sartutako zientzialarien kopurua bikoiztu du urtebetean. 2024ko zerrendan zeuden bost ikertzaileetatik (Michel Armand,Elena Palomo,Montse CasasCabanas,Javier Carrasco eta Yaroslav Grosu) edizio honetan hamar dira,eta horien artean daude 2024ko ekitaldian gehien aipatu direnak eta euren ibilbide osoaren arabera Sailkapen Orokorrean agertzen direnak.

Michel Armand irakasleak,CIC energiGUNEko energia elektrokimikoaren biltegiratze eta bihurketaren arloko ohorezko zuzendari zientifikoak, euskal zentroko erreferentziazko ikertzaile-taldearen buru izaten jarraitzen du zerrenda horretan.Harekin batera,Elena Palomo irakaslea,CIC energiGUNEko Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketa Arloko zuzendari zientifikoa eta Ikerbasque Professor-a; Montse CasasCabanas irakaslea,Energia Elektrokimikoaren Biltegiratze eta Bihurketa Arloko Zuzendari Zientifiko eta Ikerbasque Research Professor-a; Yaroslav Grosu doktorea,Fenomeno Interfazialen, Koloideen eta Medio Porotsuen taldeko burua eta Ramón y Cajal ikertzailea; eta Javier Carrasco

irakaslea,Modelizazio eta Simulazio Konputazionalen taldeko burua daude. Bost ikertzaile horiei hauek gehitu zaizkie aurten: Heng Zhang irakaslea,Ikerbasque Research Associate Professor CIC energiGUNEn eta Group Leader Huazhong-eko (Txina) Zientzia eta Teknologiako Unibertsitatean; Max García-Melchor irakaslea,Ikerbasque Research Professor eta CIC energiGUNEko Katalisirako Modelizazio Atomistiko eta Molekularreko Taldeko burua; Damien Saurel doktorea,Baterietarako Material Inorganikoen Erreakzio Mekanismoen taldeko burua euskal zentroan; eta CIC energiGUNEko Material Organikoen taldean ikertzaile senior gisa lan egiten duen Shanmukaraj Devaraj doktorea,2013tik egoera solidoko bateria polimerikoei buruzko ikerketak eginez.

Gainera,Daniel Carriazo irakaslea,Ikerbasque Research Professor eta Egoera Solidoko Baterietarako Elektrolitoei buruzko Ikerketa Lerroaren arduraduna,bere ikerketa-karrerarengatik agertzen da Ranking Orokorrean.Nabarmentzekoa da atal horretan Michel Armand,Elena Palomo eta Javier Carrasco ere agertzen direla. Hilabete honetan ezagutzera eman den “Ranking of the World Scientists” zerrendak 2024an egindako jarduera zientifikoari buruzko informazioa jasotzen du.Esparru zientifikoko nazioarteko erreferentzia nagusitzat hartzen diren argitalpen horren datuak mundu osoan biltzen dira,argitaratutako ikerketen eraginaren arabera.

EHU Palestinarekin

2025-26 ikasturtea Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta genozidioa salatzeko minutu bateko isilunearekin hasi zen EHUn

Jon Lasa Galdos

“Salatu dezagun Palestinaren kontra Israel egiten ari den erasoa.Dei diezaiegun gauzei beren izenez: bakearen alde eta genozidioaren kontra” esanez eta minutu bateko isilunea eskatuz hasi zuen Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2025-2026 ikasturtearen irekiera ekitaldian.“Israelgo gobernua Gazan praktikatzen ari den gosete,suntsiketa eta hilketak salatzeko” eta “Palestinako herritarrekiko elkartasuna adierazteko” isilunearen ondotik, irekiera ekitaldi berezia dela aitortu du errektoreak: “Gure lehenengoa delako; unibertsitatea gizartera are gehiago gerturatzeko lan egin dugulako eta gure unibertsitateak banatzen dituen urrezko domina-ematea berreskuratu dugulako, gaurko egun handiarekin bat eginez”.

Hiru ardatz

Zabaltzen den ikasturtean “unibertsitateko komunitatearen beharra eta zaintza nahiz EHUren erronka estrategikoak iparrorratz izango ditugu”, adierazi zuen Bengoetxeak.Izan ere,ikasturtea hiru ardatzetan oinarrituta egongo dela esan du: 2026ko aurrekontuak,2026-28 urteetarako plan estrategikoa eta unibertsitatearen estatutu berriak.Asmo horiei begira,Jaurlaritzarekin “elka-

rrizketa zintzo eta leiala” izateko prestutasuna adierazi du,eta elkarlana aldarrikatu zuen,“komunitate senari eusteko giltzarri baita”.

Bengoetxea errektoreak unibertsitatearen konpromiso soziala eta nazioartekotzea sustatzearen alde egin zuen

Sen horri segika,bikaintasuna mugarri,euskal unibertsitate sistema lideratu eta Europan eta, oro har,nazioartean erreferentziazko unibertsitatea izateko lan egingo dutela azaldu zuen errektoreak.Mugaz Gaindiko campusa,Arku Atlantikoa,Enlight,Bakearen aldeko unibertsitate sarea eta Itsas Gaindiko campusa aipatu zituen.Eta,eskertu egin zion Imanol Pradales lehendakariari EHU eta Boise State University unibertsitateek sortuko duten Itsas Gaindiko Campusa eratzeko adierazitako babesa.

Bestalde,Imanol Pradales Lehendakariak,bere hitzaldian,euskal unibertsitate-sistemaren ereduari eta,bereziki,EHUren bide akademikoari buruz,hau esan zuen: “Unibertsitate bikaintasunak esan gura du erakundeak bere oinarrizko

besteberrriak

funtzioak betetzea eta bikaintasunez betetzea; betiere konpromiso irmoa izanik,bai bere ikasleen prestakuntza osoarekiko,bai gizartearen aurrerapenarekiko”.

“Euskal Herriko Unibertsitatea urrats sendoak ematen ari da,adibidez,horren froga garbia da Shanghaiko indizearen arabera,munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatuta jarraitzea lortu duela”,nabarmendu zuen Lehendakariak.

2024-2025eko memoria akademikoa

EHUren idazkari nagusi Leire Garmendiak irakurri zuen aurreko ikasturteko memoria,ikerketan eta transferentzian izandako emaitzez gain,lurraldean izandako eragina azpimarratuz.Azaldu zuenez,% 9 doktorego tesi gehiago irakurri dira (guztira,546; horietatik 268k nazioarteko aipamena) eta 53,6 milioi euroko itzulera lortu dira ikerketari laguntzeko deialdi lehiakorretan eta beste 12,55 nazioarteko ikerketa-deialdietan. Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitateen Espainiako Ministerioaren “Ezagutza sortzeko” deialdiko 14 milioi ere eskuratu ditu EHUk.

Elkarlanaren garrantzia ere azpimarratu zuen; hala,EHU 2.400 enpresarekin aritu da elkarlanean eta kanpoko eragileekin egindako kontratupeko 13,9 milioi euroko diru-sarrerak egon direla gogoratu zuen.

Halaber,EHUko egresatuen laneratze tasa altua goraipatu zuen idazkari orokorrak.Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua Publikoaren azken datuen arabera,2021eko promozioko tituludunen % 90 lanean ari da graduko ikasketak amaitu eta hiru urtera (ikasitakoarekin lotura zuzena duen lanpostu batean % 87).Gainera,10 ikasletik 6 urtebete baino gutxiago behar izan du lehenengo lana lortzeko.

Jarraian,Kimika Fakultatearen 50.urteurrenarekin bat eginez,Maria Paulisek,ikastegi horretako irakasle eta POLYMATInstitutuko zuzendariak,"Zientzia emultsioan: aniztasuna batzeko artea" izeneko ikasturte hasierako hitzaldia eskaini zuen.

Balluerka,Iribar eta Garaikoetxea Irekiera ekitaldia baliatu nahi izan zuen errektoretza taldeak EHUren urrezko dominak banatzeko,Nekane Balluerka EHUko errektore ohiari; José Ángel Iribar Athleticen atezain ohiari eta Carlos Garaikoetxea lehendakariari,“gizatasunaren baloreak gorpuzten dituztelako”,azaldu zuen errektoreak.

Hain zuzen ere,asko zor dio Euskal Herriko Unibertsitateak Nekane Balluerkari,formakuntzan, irakaskuntzan,ikerketan,transferentzian eta ku-

deaketan egin duen lan nabarmenagatik.EHUko lehen emakume errektorea izan zen,2017-2021 urte artean.Ikertzeko talentua unibertsitatearen nortasunaren oinarri dela erakutsi zuen eta horren alde lan egin,baita unibertsitate publikoa, haren komunitatearekin batera,bikaintasunera eramateko ere.Bere agintaldian inpronta feminista eta euskarekiko konpromisoa ere erakutsi zituen,eta baita COVID-19 pandemiari azkar erantzuten asmatu zuen,eta eskolak bermatu. 2021ean Euskadi Ikerkuntza saria jaso zuen.

EHUko 2021eko promozioko

tituludunen % 90 lanean ari dira graduko ikasketak amaitu eta hiru urtera

“Hunkitua eta bihotzez eskertuta” jaso zuen Nekane Balluerka errektore ohiak domina eta “oso harro” dagoela “beirazko sabaia apurtu eta EHUko lehenengo errektorea” izateagatik.EHUk 350.000 pertsona formatu ditu eta “benetako erreferente soziala" dela gogoratu zuen,“goi mailako formazioan,ikerketa eta ezagutzaren transferentzian nagusi izateaz gain,demokratizazioaren eta ezagutzaren balioak sustatzen dituen eraldaketarako beneko agente delako”.

José Ángel Iribar Athletic Clubeko atezaina izan zen 1962tik 1979ra bitartean.Futbolari ibilbidea amaitutakoan,entrenatzaile lanetan jarraitu zuen: harrobiko taldeekin,Athleticeko lehen taldearekin eta baita Euskal Selekzioarekin ere,

Itxaron-zerrendak desblokeatuko dira EHUn

Geldirik egon diren 2024ko plazak aterako dira abenduko Gobernu

Kontseiluan,guztira 56

Nuria Gil Calviño

EHUren Gobernu Kontseiluak katedradun eta irakasle oso izateko itxaron zerrendak errazteko araudi berria onartu du.Besteak beste,karrera akademikoetan genero arrakala gutxitzeko neurriak ere ezartzen ditu araudiak.Era berean,eta 2024ko apirilean hartutako erabakia betetzeko, EHUk Israelgo gobernu eta erakundeekin izan ditzakeen harremanak aztertuko dituen batzordea eratzea onartu da.

Katedradun,irakasle oso eta ikerketa-irakasle izendatzeko promozioetan dauden itxaron zerrendak murrizteko,arazoari “konponbide integral batekin” eta “lehentasun osoz” erantzungo diotela nabarmendu du Joxerramon Bengoetxea errektoreak,eta Gobernu kontseiluaren aurrean “konpromiso politikoa” adierazi du,“bi ikasturtetan itxaron zerrendarik egon ez dadin”.Bataz beste,gaur egun 6,6 urte egiten dituzte hautagaiek itxaron zerrendetan.Euskal Herriko Unibertsitatea da espainiar estatuan itxaron zerrenda luzeenetakoa duen unibertsitatea; izan ere,gainerako unibertsitate gehienetan,zuzenean edo urtebetera ebazten baitira karrera akademiko horiek.Hala,akreditazioa lortzen denetik eta plaza atera bitartean,gehienez ere,bi urte egingo du hautagaiak itxaron zerrendan.Helburua da,bi ikasturte barru,2028tik aurrera,akreditatu berrien plazak deitzen hastea. Gaur egun maila goreneko 187 pertsona akreditatu daude itxaron zerrendetan EHUn: 42 katedradun,127 irakasle oso eta 18 ikerketarako irakasle.Bada,hain justu,itxaron zerrenda horrek arintzeko konpromiso irmoa hartu du errektoreak Gobernu kontseiluaren aurrean.

Araudi berria

Halaber,EHUko katedradun,irakasle oso eta ikerketa-irakasle izateko prozeduraren araudi berria onartu du Gobernu Kontseiluak,30 aldeko botore-

kin eta 11 abstentziorekin.Araudi berriaren helburua hirukoitza da: promozioa arintzea,gebbzea. Arintzeari dagokionez,araudi berriak,batetik,ezabatu egiten du sail bakoitzak zuen proposamen bakarreko muga eta nahi beste eskatzeko aukera ematen du.

Urteetan pilatutako itxaronzerrendak desblokeatzeko “konpromiso politikoa” adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak

Bestalde,2025etik aurrerako eskari guztiak irizpide objektibo berriekin ordenatuko dira,unibertsitatean egindako lana aitortzeko asmoz.Horretarako,hurrenkerari eragiten dion ordenazio irizpide berria ezarri da: akreditazioaren antzinatasuna nahiz unibertsitatean kontratupean egindako urteak konbinatzen dituen formula.Modu horretan,akreditazio dataren antzinatasuna balioan jartzen laguntzen da eta EHUn eginiko lan-urteak (akreditazioaren pisuaren erdia) era neurtuagoan hartzen dira aintzat. Hori guztia itxaron zerrendan dauden profilen aniztasuna aintzat hartuz definitu da.Halaber,jakintza adar nagusien artean proportzionalki banatuko dira promozioko plazen hornitzea.

Gainera,katedradun eta irakasle osoen artean dagoen genero arrakala gainditzeko bidean,gutxiengoan dagoen generoa lehenetsiko da hautagaien arteko berdinketa kasuetan.Aurrerantzean,bada,adar bakoitzeko plaza kopuruen erdia gordeko da haientzat.Gaur egun,EHUn,katedradunen eta irakasle osoen artean 10etik 3 baino ez dira emakumeak.

Araudi berria 2025eko eta aurreragoko promozioetan aplikatuko da; ez du eraginik izango 2024 promozioan.

Palestina batzordea

Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 24an adostu zuen “Palestina laguntzeko manifestua Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean” manifestuan jasotako konpromisoetan bat izan zen “harreman komertzialak edo akademikoak berrikustea eta halakorik ez ezartzea giza eskubideak,nazioarteko zuzenbidea edo Palestinako egoerari buruz Nazio Batuek emandako ebazpenak errespetatzen ez dituztenekin”.Eta,berenberegi zehaztu zen “bereziki,Palestinan gertatzen ari diren gizateriaren aurkako krimenak berariaz gaitzesten ez dituzten Israelgo unibertsitate eta erakundeekin harremanak ez izateko eta hausteko konpromisoa hartzen du”.Hori aurrera eramateko lan talde bat sortzea ebatzi zen eta onartu da batzordea eratzeko proposamena, EHUk Israelgo gobernuarekin izan ditzakeen hartu-emanak aztertzeko.14 kidek osatuko dute Palestinaren aldeko manifestua eta EHUren Kode etikoa betetzeko lantaldea.Kideen artean errektoretza taldea,ikastegiak,ikasle kontseilua, EHUko administrazio langileak eta Palestinaren aldeko mugimenduak egongo dira ordezkatuta. Funtzionamendu arauen artean zehaztu da lantaldeak aztergai izango dituela ikertzaileen mugikortasuna (unibertsitatera datozenena eta bertatik kanpora doazenena),ikerketa proiektuak eta horietarako lankidetzak,kontratuak,zerbitzu hornidura eta hitzarmen instituzionalak berrikustea eta ekintza eraikitzaileak eta alternatiboak.

Batzordeak egingo dituen txostenak eta emango dituen gomendioak baliatuko dituzte EHUren organo eskudunek hartu beharreko erabakiak hartzeko.

Topaketako azpiegitura

teknologikoa Nafarroakoa da osorik,Sisnet eta Proquo enpresen laguntzari esker

Adimen artifiziala

Graduko eta eraldaketa Digitalerako errektoreordetzak,Ikerketarako errektoreordetzarekin elkarlanean,Adimen Artifizial (AA) sortzailearen erabileraren inguruko printzipio eta arauak biltzen dituen dokumentua aurkeztu du.AA sortzailearen irakaskuntzan eta ikerketan ekar ditzakeen onurez harago,dakartzan arriskuak aintzat hartzen ditu dokumentuak; hala nola,eduki faltsua eta desinformazioa,plagioak eta egiletza eskubideen urraketa,datuen pribatuen erabilera okerra,eragiten duen diskriminazioa eta alborapena nahiz identitate ordezkatzea.Hala,irakasle,ikasle eta teknikariak zein kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileei (TEKAZEL) zuzendutako aholkuak jaso dira eta erabilera batzuk mugatu.Helburua,azken batean da,printzipio etikoetan oinarrituta erabilera egitea,ekitatez,zintzotasunez,gardentasunez,datuen konfidentzialtasuna bermatuz eta beti erabileraren emaitza ikuskatuz.

Enplegua eta ekintzailetza NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Enplegurako eta Ekintzailetzarako

XVIII.Topaketa egin zuen 1.500dik gora lagunekin eta ehun enpresa parte-hartzailerekin

Javier Sánchez Marcos

1.500dik gora lagunek eman zuten izena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Enplegurako eta Ekintzailetzarako XVIII.Topaketan.Urriaren 8an egin zen topaketa.Hezkuntza-erakundeak antolatu zuen Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren babesarekin,eta Nafarroako Rural Kutxa,Aditech Fundazioa,Sungrow,Ingeteam eta Timac Agro laguntzaile nagusi zituela.Topaketaren helburua zen enplegagarritasuna hobetzea eta ikasleen eta tituludunen arteko ekintzailetza sustatzea.Egunean zehar ikasle eta tituludunek aukera izan zuten sektore pribatuko eta publikoko ehun enpresarekin harremana izateko,baita prestatutako jardueretan parte hartzeko ere,hala nola taldekako talentu jokoak edo kirola (3x3 futbola, eskrima edo mahai-tenisa)

Topaketaren egoitza Nafarroa Arena pabiloia zen. Topaketan,parte-hartzaileek aukera zuten standak bisitatu eta enpresetako langile-hautatzaileekin elkarrizketa espresak egiteko,baita zenbait jardueratan parte hartzeko ere.

Topaketako jarduerak,xehe-xehe

Programaren barruan 'Talentua martxan' lehiaketa egin zen Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin. Zenbait proba egin ziren taldeka gaitasun profesionalak garatzeko (sormena,komunikazioa eta taldelana).Talde irabazleak bidaia bat irabazi zuen.

Gainera,bigarren urtez jarraian videocurriculum hoberenaren sarirako deialdia egin zen,eta gehienez ere 3 minutuko iraupena duten bideoak aurkeztu ziren.Saria opari-txartel bat zen,Iruñeko Alde Zaharreko denda eta lokaletan erabiltzeko, bai eta topaketaren egunean bertan aintzatespena jasotzeko ere.

Topaketaren agertokian,egungo lan-merkatuko enplegagarritasunari eta aukera profesionalei buruzko hainbat hitzaldi aurkeztu ziren,partehartzea dinamizatzeko standetako jarduerekin batera.NUP Fundazioaren gunean,esaterako, zerbitzu bat eskaini zen eskatzen zutenen aztarna digitala aztertzeko,sarean uzten dugun arrastoaz eta enplegatzaile posibleen aurrean duen eraginaz kontzientziatzeko,eta hura hobetzeko aholku praktikoak emateko.Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enplegu publikorako sarbideari buruzko informazioa eskaini zuen. 16:00etatik 18:00etara 3x3 futboleko lehiaketa bat egin zen Nafarroako Futbol Federazioaren laguntzarekin,eta kirolaren balioak nabarmendu ziren eta saria irabazteko aukera izan zen.Edizio honetan,berrikuntza gisa,kirolerako gune horrek eskrimako eta mahai-teniseko lehiaketak zituen, federazioekin lankidetzan.

Jardunaldia amaitzeko,sariak eman zitzaizkien Topaketan nabarmentzen ziren erakundeei,hainbat jardueraren bidez enplegagarritasunarekin duten inplikazioagatik,eta lehiaketa eta jokoen irabazleei. Topaketa Pharus programaren barnean dago.NUP gizartera lotzeko plana da Pharus,eta Nafarroaren aurrerabideari eta jasangarritasunari ekarpena egitea eta Nafarroako herritarren bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Hondakin plastikoak hidrogeno bihurtu

Moeve,Nalón Innova,Urbaser eta Thales WASTE2H2 Europako “Advisory Board” proiektu berriaren parte izango dira,CIC energiGUNE buru duena eta Europako Batzordearen EIC-Pathfinder-Open programak finantzatzen duena,eta hondakin plastikoak hidrogeno garbi eta material deskarbonizatu bihurtuz balorizatzea helburu duena

CIC energiGUNEk,WASTE2H2 Europako proiektua koordinatzen duen erakundeak iragarri du,ekimen horretarako energiaren,hondakinen balorizazioaren eta ingurumen-kudeaketaren sektorean erreferentzia diren enpresek osatuko duten Aholku Batzorde bat sortuko duela.WASTE2H2ren helburua da hondakin plastikoak hidrogeno garbiko eta zero emisio garbiko balio erantsi handiko karbono material bihurtzeko balorizatzeko-teknologia garatzea.

“Advisory Board”-en parte izango diren enpresak Moeve,Nalón Innova,Urbaser eta Thales dira. Hainbat arlotan duten esperientzia emango dute, hala nola energia jasangarrian eta hondakinen kudeaketan,karbonoan oinarritutako berrikuntzan eta potentzia handiko mikrouhin/RF teknologietan. “Enpresa horien parte-hartzea aurrerapauso erabakigarria da proiektuarentzat,balorizaziorako teknologia berritzaileak garatzeaz gain,deskarbonizazioan eta Europako energia-trantsizio garbian lagunduko baitu”,adierazi du Eduardo J.GarcíaSuarezek,IKERBASQUE Research Fellow eta WASTE2H2 proiektuko CIC energiGUNEko ikertzaile nagusiak.

Aholku Batzordeak organo aholku-emaile gisa jardungo du,orientazio estrategikoa eta merkatuaren azterketa emanez eta proiektuaren aurrerapen zientifikoen eta teknologikoen eta industriaren eta gizartearen beharren arteko lotura indartuz.Ildo horretan,gogorarazi behar da WASTE2H2 proiektua EIC-Pathfinder-Open 2023 deialdiaren bidez Europako finantzaketa jaso zuten 53 proiektuetako bat dela (780 proiektu baino gehiago aurkeztu ziren),finantzaketa zerrenda nagusiko 19.postuan egonik.Horrek agerian uzten ditu bere proiekzioa eta inpakturako itxaropenak.

WASTE2H2ren helburu nagusia,likido ionikoetan oinarritutako sistema katalitiko berritzaileen garapena mikrouhin bidezko irradiazioarekin konbinatzen duen metodologia disruptiboa garatzea da.Horrela atea irekitzen zaio purutasun handiko hidrogeno garbiaren ekoizpen selektiboari, baita deskarbonizatutako produktu kimiko baliotsuei ere -karbonozko materialak,adibidez, ikatz aktibatua edo karbonozko nanohodiak-,lehengai gisa hondakin plastikoak erabiliz.

WASTE2H2-i buruz

WASTE2H2,energia-trantsizioan eta soluzio jasangarrien garapenean laguntzeko hondakin plastikoak hidrogeno garbi bihurtzea bilatzen duen Europar Batasunak finantzatutako proiektua da.Hondakinak gasifikatzeko teknologia aurreratuen eta bereizketa prozesu berritzaileen bidez,WASTE2H2k, hondakinen kudeaketaren erronkari heltzeaz gain, hidrogeno berdearen ekoizpena ere bultzatzen du, eta hori funtsezko bektorea da mugikortasun garbirako eta energiaren biltegiratzerako,besteak beste. Nazioarteko adituen partzuergo baten laguntzarekin,proiektua hondakinak energia-baliabide bihurtzeko dugun modua birdefinitzen ari da.

Carmonak Espainia osoko 500 lanbide-heziketako profesional bildu ditu

SEPIEk (Espainiako Hezkuntzako Estatu Idazkaritza) 72 milioi euro inguru eman ditu 2025ean Erasmus+ egiaztatutako 814 lanbide-heziketako mugikortasun-proiektu finantzatzeko

Jon Lasa Galdos

2025eko deialdirako lanbide heziketako (LH) mugikortasun proiektu homologatuetarako (KA121VET) lehen Erasmus+ tailerrean,-Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE), Andaluziako Juntako Hezkuntza Garapen eta Lanbide Heziketako Ministerioarekin eta Carmonako Udalarekin lankidetzan antolatua-,Espainia osoko lanbide heziketako 500 profesionalekin bildu ziren irailaren 30ean eta urriaren 1ean Carmonako (Sevilla) Cerezo Antzokian.Horien artean,hezkuntza-agintaritzak eta lanbide heziketako ikastetxeetako Erasmus+ proiektuen irakaskuntza-koordinatzaileak egon ziren ,proiektu horiek kudeatzeko eta gauzatzeko gakoak ezagurazte alderatzeko helburuarekin. Espainiako txoko guztietako profesionalek lehen eskutik ikusi zituzten 2025ean finantzatutako Erasmus+ proiektuak behar bezala kudeatzeko

eta zabaltzeko gakoak.Horri esker,ikasle eta irakasleek nazioarteko esperientzia aberasgarriak izan ez ezik,funtsezko trebetasunen garapenean eta hezkuntza-komunitate irekiago eta globalago baten sorreran lagundu ere ahal izan zuten.Hau oso lotuta dago Europako Trebetasunen Batasunaren ekimenarekin,zeinak EB osoko pertsonei hezkuntza eta bizitza profesionalean arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak emango dizkien.Gainera,trebetasun horien erabilera erraztuko du EBko herrialdeetan.Genero-desberdintasunei aurre egiteko eta Europako enpresei behar dituzten langileak aurkitzen laguntzeko,EBk lehiakorragoa eta inklusiboagoa izatea du helburu.

Saio hauen irekieran,María Gómez Ortueta,SEPIEko Lanbide Heziketako Unitateko zuzendaria,bertan izan zen.Honakoa azpimarratu zuen: "Erasmus+ proiektuak,lanbide heziketako zentroak eta udalerriak inplikatzen dituztenak,Erasmus+-ek bilatzen duenaren funtsa adierazten duen konbinazio perfektua dira: bizitza osoko ikaskuntza aukerak eskaintzea,pertsona bakoitzak hazten eta bere talentua garatzen jarrai dezan".

Honela adierazi zuen: "Lanbide heziketako Erasmus+ programak hazkunde izugarria izan du,ez bakarrik eraginari dagokionez,baita prestigioari eta hezkuntza eta gizarte komunitateen benetako eraldaketari dagokionez ere.Gaur egun,esan dezakegu Espainia Europa osoko herrialde nagusietako bat dela mota honetako proiektuen kopuruari dagokionez,aurten % 42 handitu baita finantzaketa".

Bere aldetik,Juan Manuel Ávila Gutiérrez Carmonako senatari eta alkateak honakoa adierazi zuen: "Jakin behar dugu datozen urteetan lanbi-

de heziketa funtsezkoa izango dela; oso esanguratsua den zerbait aurrerapenerako eta ekoizpen orokorrerako,zalantzarik gabe,edozein adinetan aukera eta gaitasun sorta zabaltzen baitu.Azken urteotan,Carmonak hazkunde nabarmena izan du industrializazioaren arloan,eta esan dezaket enpresak lanbide heziketako profilak eskatzen ari direla".Eta gaineratu zuen: "Erakundeen arteko lankidetza estua nabarmendu nahi nuke arrakasta lortzeko bide gisa.Erakundeek nabarmen bat egiten dute proiektu berean eta etorkizun berean lan egiten dutenean.Eskerrik asko SEPIEri eta Andaluziako gobernuari lanbide heziketa etorkizun gisa eta gure herrialdeko garapenerako gako gisa sinesteagatik".

27.800 ikasle eta langile baino gehiago beste Europako herrialde batera joango dira enpresetan praktikak egitera, prestakuntza emateaz gain

Testuinguru berean,Florentino Santos Porrasek, Andaluziako Gobernuko Hezkuntza Garapen eta Lanbide Heziketako Ministerioko Lanbide Heziketako idazkari nagusiak,honakoa adierazi zuen: "Ohore bat da SEPIEk Carmona eta Andaluzia aukeratu izana tailer hauek antolatzeko.Nire eskolan Erasmus+-en arduradun gisa,beti esaten dut,nahiz eta kudeaketa zeregin zaila izan,lan ederra dela,eta ikasleei esan behar diegu Erasmus+ unibertsitateak baino gehiago dela.Lan egiteko,jendea ezagutzeko,beste hezkuntza-erakunde batzuetan eta espezializatzen zaren sektore produktiboan parte hartzeko aukera ematen dizu, eta horrek pertsonalki eta profesionalki aberasten zaitu".

Santosek honako honekin amaitu zuen: "Uste dut hezkuntzaren nazioartekotzea funtsezkoa dela. Munduari buruzko ikuspegiak esan nahi du haztea munduari eta Europari buruzko ikuspegia zeuretzat etorkizun bat lantzen duzun ingurune batean".Erasmus+-ek arrakasta profesionalera eramaten du,eta hezkuntza-sektore honetako erakundeen parte-hartzea funtsezkoa da.Izan ere,lanbide heziketaren arloan Erasmus+ pro-

graman parte hartzeko eskaera hazten jarraitzen du eta ez da gelditu 2021etik.Mota honetako mugikortasun proiektu homologatuekin,erakundeek beren Erasmus Plana ezartzen dute, eta horrek beren erakundeak hobetzeko kalitate handiko mugikortasun jardueren garapena bermatzen du eta 2021-2027 aldi anitzeko esparru osoan finantzaketa ziurtatzen du,proiektuen eskaeretarako laguntza sinplifikatuz. Erasmus+-ek pertsonak mugak gainditzen ditu, esperientzia eraldatzaile berriak eskaintzen dizkie pertsonalki eta profesionalki hazten laguntzeko, eta pertsona eta erakundeei ahalmena ematen die aurrera egiteko,konektatzeko eta etorkizuna moldatzeko Europan eta Europatik kanpo.Bere ia lau hamarkadako historian,16,5 milioi parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu dute programan (horietatik 1,1 milioi baino gehiago espainiarrak izan dira 2014tik),eta 2024an bakarrik,1,4 milioi parte-hartzaile baino gehiagok aberastu dituzte beren bizitzak Erasmus+-i esker.2025eko deialdian,SEPIEk ia 72 milioi euro eman ditu mugikortasun proiektu akreditatuetan (KA121-VET).Horrela,Espainia sektore honetako mugikortasun proiektu gehien dituen Erasmus+ herrialdea bihurtzen da,guztira 814 proiektu akreditaturekin. Zifra hauek milaka ikasle espainiarrek prestakuntza mugikortasuna egiteko aukera emango diete ia edozein programa herrialdetara.

Erasmus+-ek Goi Mailako LHko 400 irakasle elkartu ditu Iruñean

SEPIEk 23,66 milioi euro eman dizkie Goi mailako Lanbide Heziketako FPGSko ikasle eta langileentzako 936 Erasmus+ mugikortasun proiekturi,eta horrek 12.043 ikasle eta langile mugikortasun proiektu ahalbidetuko ditu 2025ean

Javier Sánchez Marcos

Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) antolatu du,Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailarekin batera,"Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntzako Mugikortasun Konferentzia 2025: Lanbide Heziketa Aurreratua",lanbide heziketako ikastetxeetako Erasmus+ mugikortasun proiektuen koordinatzaileei zuzenduta.2025eko urriaren 7an eta 8an,Nafarroako Baluarte Konferentzia Jauregian eta Auditorioan,egin ziren konferentzia hauetan,eta formatu hibridoan (aurrez aurrekoa eta birtuala) Espainia osoko 400 irakasle inguruk parte hartu zuten.

Bilerak Erasmus+ 2025 deialditik hautatutako proiektuen kudeaketa eta hedapena izan zituen ardatz,eta horrek enplegagarritasuna,lantokiko ikaskuntza,eskola-enpresa lankidetza eta parte-hartzaile guztien ikaskuntza-emaitzen aitortza hobetzea bermatu du.Gainera,eskola horietako hezkuntzaren nazioartekotzeari lagundu diote.

Mugikortasunari dagokionez,Erasmus+ proiektu hauen ezarpenari esker,7.372 ikaslek ikasketa edo praktikak egiteko mugikortasun aldiak egin ahal izango dituzte atzerrian,eta 4.671 irakasle prestatuko dira edo irakatsiko dute.

Carlos Gimeno,Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria,saio hauen irekieran izan zen eta honakoa adierazi zuen: "Guretzat,prestakuntzaren eta enpleguaren arteko harremana garrantzitsua da.Duela urtebete,Lanbide Heziketa Dualaren mapa ezarri zen,eta Nafarroako Foru Komunitatea liderra izan zen lanbide heziketa dualean,eta horrek lanbide heziketarekiko konpromisoa erakusten du.Nafarroako Foru Komunitateko Erasmus+ partzuergoak 20 urteko historia du 24 zentrorekin,eta SEPIEk antolatzen dituen jarduera gehienetan parte hartzen dugu".

Era berean,SEPIEko Goi Mailako Hezkuntza Unitateko zuzendari José Manuel Gonzálezek honakoa adierazi zuen: "EBko Erasmus+ programari esker, Europako herritarrak hobeto hornituta daude dinamikoki aldatzen ari den gizarte honetan,gero eta mugikorragoa,multikulturala eta digitalagoa den honetan beharrezkoak diren ezagutza,trebetasun eta gaitasunekin.Erasmus+ funtsezko osagaia da Europako Hezkuntza Eremuaren helburuak lortzeko eta nabarmen laguntzen dio Skills Union ekimenari,ikasleei eta hezkuntza-langileei oinarrizko gaitasunak garatzen lagunduz,irakaskuntza-lanbidearen erakargarritasuna handituz,ekintzailetza eta berrikuntza sustatuz,punta-puntako ezagutza eta bikaintasun akademikoa babestuz,eta baita trebetasunen eta kualifikazioen aitortza erraztuz, lan-merkatuan integrazioa ahalbidetuz eta Europan ezagutza,trebetasun eta gaitasunen arteko aldea murriztuz".

Espainia osoko Goi mailako Lanbide Heziketako 400 FPGS irakaslek parte hartu dute urriaren 7an eta 8an Iruñeko Baluarte Jauregian egin diren Erasmus+ biltzarretan

Europar Batasunaren Erasmus+ programa gaur egun funtsezko palanka da inklusioa eta aniztasuna,trantsizio digitala,ingurumen-iraunkortasuna eta parte-hartze demokratikoa sustatzeko.Lehentasun horiek dira Programaren oinarria,eta honek Europako balioak eta herritarren konpromisoa ere bereganatzen ditu.2025ean,Erasmus+-ek bere 38.urteurrena ospatu zuen,bizitzak eraldatuz eta pertsonak konektatuz ikaskuntzaren,prestakuntzaren,irakaskuntzaren eta nazioarteko mugikortasunaren bidez.

Erasmus+-ek mugak gainditzen ditu eta hazkunde pertsonala eta profesionala sustatzen duten esperientziak eskaintzen ditu,norbanakoei eta erakundeei aurrera egiteko,konektatzeko eta beren etorkizuna moldatzeko ahalmena emanez, Europan eta Europatik kanpo.Ia lau hamarkada hauetan,16,5 milioi parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu dute Programan -horietako 1,1 milioi baino gehiago Espainian 2014az geroztiketa,2024an bakarrik,1,4 milioi pertsona baino gehiagok aberastu dituzte beren bizitzak Erasmus+-i esker.

Erasmus+ 2025 deialdiaren emaitzak Goi Mailako Hezkuntzako Lanbide Heziketako Zentroetarako mugikortasun proiektuetarako

Erasmus+ 2025 deialdian,Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak Programaren finantzaketa nazionala 68,5 milioi eurora igo du ekintza honetarako,barne-politikako funtsekin finantzatutako Erasmus+ proiektuetako ikasleen mugikortasuna finantzatzeko helburuarekin (KA131-HED).

Guztira 23,66 milioi euro inguru esleitu dira,EBko aurrekontuko funtsak eta Espainiako Gobernuaren FPGSrako kofinantzaketa barne,ekintza nagusi honetarako esleitutako 203,7 milioi euroetatik.Horri esker,goi-mailako hezkuntzako ikasle eta langileentzako 907 mugikortasun-proiektu finantzatuko dira,barne-politikako funtsekin

(KA131-HED) finantzatuta,goi-mailako lanbideheziketako zentroetan.Horrek hezkuntza-sektore honetako 12.000 ikasle eta langile mugikortasunproiektu baino gehiago esan nahi du,ikasketak edo praktikak egiteko (ikasleen kasuan) eta prestakuntza edo irakaskun-tza egiteko (langileen kasuan),ekintza honetarako (KA131-HED) guztira esleitutako 67.206 mugikortasun-proiektuetatik. Horrez gain,finantzaketa eman da goi-mailako lanbide-heziketako zentroetan 53 proiektutan Programa Intentsibo Konbinatuak (PIK) antolatzeko.

SEPIE Agentzia Nazionalari buruz:

Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE),Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari atxikitako agentzia bat,Europar Batasunaren Erasmus+ programaren Espainiako Agentzia Nazionala da hezkuntza eta prestakuntza arloan,Europako Batzordeak izendatua.Erasmus+ Europar Batasunaren nazioarteko mugikortasun akademikorako programa nagusia da, munduko ia herrialde guztientzat eta pertsona guztientzat irekita (ikasleak,ikastunak,irakasleak eta administrazio-langileak hezkuntza-sektore guztietakoak).SEPIEk Erasmus+ programaren ekintza deszentralizatuak kudeatzen ditu: 1.Ekintza Gakoa (per-tsonen hezkuntza-mugikortasuna ikaskuntza-helburuetarako) eta 2.Ekintza Gakoa (erakundeen eta instituzioen arteko lankidetza).

Erasmus Days 2025: sei egun Erasmus+ ospatzeko

1.300 jarduera baino gehiago izan dira Espainian,urriaren 13tik 18ra, Erasmus Days 2025 kanpainaren barruan

Javier Sánchez Marcos

Erasmus Days 2025eko urriaren 13tik 18ra egin da "Bizi gure balioak,inspiratu gure etorkizuna" lelopean,Europar Batasunaren balioak nabarmentzeko deia eginez,mundu osoko hezkuntza-komunitateek antolatutako milaka jardueraren bidez. 2025eko edizioko,Europako kanpaina horretako sei egun horietan,guztira 1.379 jarduera erregistratu dira Espainian,hezkuntza eta prestakuntza,gazteria eta kirolaren arloko erakundeen eskutik egin dituztenak.

Aurreko edizioan,2024an,kanpaina errekor kopuruetara iritsi zen,60 herrialdetan 10.112 ekitaldirekin.

Zehazki,Espainiak 950 jarduera erregistratu zituen,ekitaldi kopuruari dagokionez hirugarren postuan sailkatuz,Turkia eta Frantziaren ondoren,herrialdeko hezkuntza eta prestakuntza erakundeek Erasmus+ eta Europako balioekiko duten konpromiso iraunkorraren isla.

Zer dira Erasmus Days?

Erasmus Days ospakizun kanpaina bat da,Europako mugikortasunaren onurak nabarmentzen dituena,EBko Erasmus+ programaren proiektuak zabalduz,hezkuntza komunitatea eta publiko orokorra inplikatuz.2025ean,sei egun izan dira -urriaren 13tik 18ra- Europa berriro distira egiteko,esperientziak,emaitzak eta Europako eta mundu osoko

proiektu desberdinen eragina partekatuz.

2025erako gaia eta fokua

Erasmus Days 2025eko edizioak ez ditu soilik Europako balio komunetan jartzen arreta "Bizi gure balioak,inspiratu gure etorkizuna!" lelopean,baizik eta Erasmus+ 2021-2027 programaren lehentasun horizontaletan ere: inklusioa eta aniztasuna,eraldaketa digitala,ingurumena eta klima aldaketaren aurkako borroka,eta bizitza demokratikoan parte hartzea.

Erasmus+-ek herrialde desberdinetako jendea batzeko duen gaitasuna erakusteko garaia da balio eta helburu partekatuen inguruan,komunitate irekiagoak,jasangarriagoak eta partehartzaileagoak sustatuz.

Jarduera guztiak ongi etorriak dira,gaia,formatua edo irismena edozein dela ere,nahiz eta oraindik Erasmus+ proiektu batean parte hartu ez izan.

Aurtengo edizioak ez du soilik Europako balio komunetan jarri arreta,"Bizi gure balioak, inspiratu gure etorkizuna!" lelopean,baizik eta baita 2021-2027rako Erasmus+ programaren lehentasunetan ere

Zer eskaintzen dute Erasmus+ Egunek?

Erasmus Days-en bederatzigarren edizioak komunikazio eta zabalkunde jarduerak egitea du helburu,Europan eta mundu osoan mugikortasun eta lankidetza esperientziak partekatzeko,Europar Batasunak finantzatutako aukerak sustatzeko eta Erasmus+ proiektuen eta Europako balio komunen irismena eta eragina zabaltzeko.

LHko Euskadiko eredua,nazioarteko erreferente

Europako Lanbide Heziketako sistemak modernizatzeko une erabakigarrian,Hezkuntza Saileko ordezkariek eta zenbait ikastetxek osatutako Euskadiko ordezkaritza hezkuntza-berrikuntzaren eta talentu teknikoaren garapenaren arloko jardunbide egokiak esportatu dituzte

Javier Sánchez Marcos

Lanbide Heziketako Eskadiko eredua protagonista izan da VETBridge 2025ean,lanbide-heziketa teknikoa berriro zehazteko Txekiar Errepublikan egin den nazioarteko topaketan.Euskadik VETBridge 2025ean parte hartzeak sendotu egiten du Europan hezkuntza-berrikuntzan eta talentu teknikoaren garapenean arloko erreferente gisa betetezen duen zeregina.Euskadiko eredua ikastetxeen,enpresen eta eragile publikoen sare baten bidez egituratzen da,eta LHko sistema malgua,jasangarria eta produkzioerrealitatearekin konektatua egituratzeko moduaren adibide gisa aurkezten da. Ostrava hiri txekiarrak hartu du VETBridge 2025 nazioarteko konferentzia,Europa osoko lanbideheziketako arduradunak,hezkuntzako adituak eta enpresen ordezkariak biltzen dituena.Horien artean dago Hezkuntza Sailaren ordezkaritza bat,Lanbide Heziketako sailburuordea buru duena,eta harekin batera EAEko LHko ikastetxeetako ordezkari-talde bat.

Moravian Silesian Technological Academyk eta Moravia-Silesiako eskualdeak antolatu dute ekitaldia,hezkuntza teknikoaren eta profesionalaren esparruan esperientziak konektatzeko eta nazioarteko lankidetza indartzeko,Europako LHko sistemak modernizatzeko funtsezko une batean.

Txekiako Gobernuak erreferentetzat hartutako Euskadiren parte-hartzea TKNIKAk Euskadiko Lanbide Heziketako Sistemaren barruan duen esperientzian oinarritu da.Europan ezaguna den eredua da,bere egitura integratuagatik,berrikuntza aplikaturantz duen orientazioagatik eta berrikuntzarako,transferentzia teknologikorako eta prestakuntza-metodo berrien garapenerako laborategi gisa jarduten duen produkzio-sarea-

rekin duen lotura estuagatik.Bere funtzioa da Euskadiko LHko zentroak dinamizatzea eta digitalizazioaren,jasangarritasunaren,automatizazio aurreratuaren edo adimen artifizialaren arloetan proiektu estrategikoak ezartzen laguntzea. Gainera,“Tknika LHko euskal sistema osoaren zerbitzura dagoen tresna bat da.Bere xedea etorkizuna aurreratzea eta ikasgelara eramatea da,gure lanbide-heziketak industriaren eta gizartearen erritmo berean eboluzionatuko duela bermatzeko”,nabarmendu du Labaka sailburuordeak.

Euskadik VETBridge 2025ean parte hartzeak sendotu egiten du Europan hezkuntza-berrikuntzan eta talentu teknikoaren garapenean arloko erreferente gisa betetzen duen zeregina

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik,Tknikak egunero lan egiten du Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian jarrai dezan. Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker,munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren,prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.

Tknika

Talgok bere sariak banatu ditu

Berrikuntza Teknologikoa,Emakumeen Garrantzia Lanbide Heziketan eta Emakumeen Bikaintasuna Ingeniaritzan aitortu dira 2025eko Talgo Sarietan

Jon Lasa Galdos

Talgo trenbide konpainiak urriaren 15ean iragarri zituen 2025eko Talgo Sarien irabazleak,Madrilgo Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusian (CSIC) egindako ekitaldi batean.Ekitaldian parte hartu zuten Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidente,Eloísa del Pino Matute,Renfeko presidente Álvaro Fernández Herediak,Berrikuntzako idazkari nagusia Teresa Riesgok,Lanbide Heziketako idazkari nagusi Esther Monterrubiok eta Talgoko presidente Carlos Palacio Oriolek,eta "parte-hartzaile guztien,finalisten eta irabazleen ibilbidea,lanarekiko duten konpromisoa eta espiritu berritzailea" nabarmendu zituzten.

Talgo Sariak erreferentzia soziala dira berrikuntza teknologikoaren arloan,batez ere mugikortasun eta trenbide teknologiaren sektorean,proiektu eta ideia abangoardistak eta disruptiboak sustatzeko.Gainera,industria sektorean gizonen eta emakumeen arteko oztopoak ezabatzen laguntzen dute,emakumeek industrian eta lanbide heziketan duten paper bikaina aitortuz.

Konpainiak guztira lau sari eman ditu: Berrikuntza Teknologikorako 22.Talgo Saria,bi kategoria dituena: Trenbide Teknologia eta Mugikortasuna; Emakumeen Bikaintasunerako 6.Talgo Saria Ingeniaritzako Emakumeen Garrantziagatik eta Emakumeen Lanbide Heziketan Garrantziagatik 3.Talgo Saria.

Talgo Saria Berrikuntza Teknologikorako

Trenbide sektoreari aplikatutako berrikuntzan munduko lider gisa,Talgok 22.Talgo Saria eman zuen Berrikuntza Teknologikorako,bi kategoriatan banatuta: Trenbide Teknologia eta Mugikortasuna. Bere helburua bi arloetan proiektu berritzaile eta abangoardistak sustatzea da,guztiontzat etorkizun hobea eraikitzen laguntzeko.

Trenbide Teknologia kategorian,15.000 euroko saria jaso zuen proiektu irabazlea "Abiadura handiko

trenen energia-eraginkortasunaren hobekuntzak aire-sarrera optimizazioaren bidez" izan zen,Alejandro Antonio Alonso Cadenasek (León) aurkeztua. Proiektu honek abiadura handiko trenen energiaeta ingurumen-eraginkortasuna hobetzea du helburu,kanpoko aire-kontsumoa optimizatuz hozteko eta aireztatzeko.Fluidoen dinamika konputazionaleko teknikak erabiliz.Proiektuak trenaren eta kanpoko ingurunearen arteko momentu-trukean eragina duten fenomenoak aztertzen ditu,aire-sarrera eta haren eragin negatiboa minimizatzeko estrategiak diseinatuz.Hobekuntza teknologikoak optimizazio aerodinamikoan,sistemaren arkitekturan berrikuntzan eta abiaduraren araberako sarreradenboraren kudeaketa aktiboan banatzen dira. Beste bi finalistak hauek izan ziren: "RailScan: Radar teknologia ibilgailu eta trenbideen mantentze prediktiborako",Advanced Algorithms 4 Radar-ek (Murtzia) aurkeztutakoa,eta "COMPOSENSE - Konpositeen funtzionalizazioa trenen barruko aplikazio adimendunetarako" proiektua,Rakel Herrero-k (Nafarroa) zuzendutako Naitec mugikortasun ikerketa taldeak aurkeztutakoa.

Mugikortasun kategoriak mugikortasun mota berriak aztertzen dituzten zeharkako proiektuak aitortzen ditu,hala nola iraunkortasuna,4.0 Industria, segurtasuna,irisgarritasuna eta intermodalitatea. Epaimahaiak Mugikortasun kategorian Berrikuntza Teknologikorako Talgo Saria,15.000 eurokoa,ematea erabaki zuen "H2 Dron Energy: Hidrogenozko Erregai Pila Energia Sistema" proiektuari,H2 Dron Energy S.L.-k (Madril) aurkeztutakoa,Carlos III.a Unibertsitatea eta Ciemat bezalako industria bazkide dituena.

Ingeniaritzako Emakumeentzako Bikaintasun Profesionalerako Talgo Saria 2019an,Talgok Ingeniaritzako Emakumeentzako Bikaintasun Profesionalerako Talgo Saria sortu zuen,ingeniaritzaren munduko,besteak beste,industrian,teknologian eta zientzian,beren lana eta dedikazioagatik lider argiak diren

profesionalak nabarmentzeko.Aurten,Sariak 6. edizioa ospatu du,eta bere helburuak indarrean jarraitzen dute,baita Talgok aukera berdintasunarekiko,aniztasunarekiko eta diskriminazio ezarekiko duen konpromisoa ere,aurkeztutako 89 izendapenek erakusten duten bezala. 25.000 euroko sariarekin,Ingeniaritzako Emakumeentzako Bikaintasun Profesionalerako Talgo Sariak ingeniaritza arloan gizonen eta emakumeen arteko oztopoak gainditzen laguntzen du,emakumeen industriako funtsezko zeregina azpimarratuz.Horrela,Talgok publikoki aitortzen ditu STEM arloan beren ahaleginaren eta dedikazioaren bidez proiektu bikainak eta ibilbide bikainak lortu dituzten emakumeak,bai akademikoki bai profesionalki.

Trenbide konpainiak Nuria Oliver Ramírez-i (Alicante) eman zion Ingeniaritzako Emakumeentzako Bikaintasun Profesionalerako Talgo Saria.Nuria Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da,MITeko Adimen Artifizialean doktorea,eta Gizaki Zentratutako IAren Ikerketa Zuzendaria da.Gizaki zentratutako IAren arloko ikertzaile eraginkorrenetako bat da,25 urte baino gehiagoko esperientziarekin sistema adimendunen,datuen zientziaren eta gizarteongizaterako teknologiaren ikerketa aplikatuan.MIT Media Lab-en doktoretza lortu zuen lehen emakume espainiarra izan zen,eta Microsoft Researcheko lehen emakumezko ikertzaile espainiarra.

Talgo Saria Emakumeen Garrantziagatik Lanbide Heziketan

Berdintasunarekiko konpromiso sendoan eta lanbide teknikoetan gizonen eta emakumeen arteko genero-arrakala borrokatzeko ahaleginean,Talgok Lanbide Heziketan Emakumeen Garrantziagatik 3. Talgo Saria antolatu zuen.Aurten,36 izendapenekin,irabazlea Erika Domínguez Romero izan da. Bere ibilbidea beste arlo batean hasi eta aukera faltari aurre egin ondoren,bere burua berrasmatzea erabaki zuen,egonkortasuna eta betetze profesionala eskainiko zion prestakuntza tekniko programa bat aukeratuz.Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Fabrikazio Mekanikoko Produkzio Programazioko Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloa burutu zuen eta duela gutxi Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Gradua burutu zuen, industria ingurunean bere profil teknikoa indartuz.

Mondragon Unibertsitateko materialen laborategian teknikari gisa lan egiten du,non materialen karakterizazio mekanikoan,termikoan eta mikroegituran espezializatzen den teknika aurreratuak erabiliz.Bere lana estuki lotuta dago tokiko industria-ehunarekin,eta sektorearen benetako beharretara egokitutako zerbitzu teknologiko espezializatuak eskainiz laguntzen dio.25.000 euroko sari honek Talgoren berdintasunarekiko eta emakumezkoen talentu teknikoaren sustapenarekiko konpromisoa indartzen du.

Emakumeen Garrantziaren saria

Lanbide Heziketan Erika

Domínguez Romerorentzat izan da,Mondragon Unibertsitateko (Euskal Herria) laborategiko teknikaria

Berrikuntza eta Talentua

Talgo 2025 Sarien galan,ekitaldia zuzendu zuen Pepa Fernández kazetariak moderatutako mahaiinguru bat ere izan zen.Margarita Álvarez Pérez de Zabalza,Eraldaketa eta Pertsonen aditua eta Working for Happiness-en sortzailea,eta Francisco Iglesias Campos,ALSAko zuzendari nagusia eta Mobicoko Operazio zuzendaria,mahai-inguruan izan ziren.Bietako bakoitzak trenbideen industrian berrikuntzak,teknologiak,prestakuntzak,talentuak eta genero aniztasunak dakartzan erronkei buruz hitz egin zuen.

Valentziak nazioarteko mugikortasun konferentziak antolatu zituen

SEPIEk 226,18 milioi euro eman ditu goi mailako hezkuntzako ikasle eta langileentzako 1.270 Erasmus+ mugikortasun proiektutarako,eta horrek 72.513 ikasle eta langile mugikortasun proiektu ahalbidetuko ditu 2025erako

Jon Lasa Galdos

Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioari atxikitako Espainiako Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzuak (SEPIE),Valentziako Unibertsitatearekin (UV),alegia 2025ean bere sorreraren 525.urteurrena ospatzen duen unibertsitatearekin,batera antolatu du 'Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntza Mugikortasun Konferentzia'.Espainiako unibertsitateetako Nazioarteko Harremanetarako Bulegoetako ordezkariei eta Goi Mailako Hezkuntza Artistikoko zentroetako mugikortasun proiektuen koordinatzaileei zuzenduta dago ekimen hori.Konferentzia irailaren 24tik 26ra,formatu hibridoan (aurrez aurrekoa eta birtuala),Valentziako Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin ziren,eta Espainia osoko 300 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.

Saio horien aurretik,irailaren 23an,'Europako Ikasle Txartelaren ekimenaren zabalkunde nazionalaren ekitaldia (ESCI Day)' egin zen,EBko Kontseiluak onartutako 'Europa Mugimenduan' Kontseiluaren Gomendioa babesteko helburuarekin,ikaskuntza mugikortasuna sustatzeko eta Europako Hezkuntza Eremuaren barruan ikasleentzat ahalik eta inklusiboena,leunena eta errazena izan dadin.Testuinguru honetan,goi-mailako hezkuntzako graduatuen % 23k gutxienez ikaskuntza-mugikortasun esperientzia izatea espero da 2030erako,eta ezinbestekoa da hori erraztu ahal izatea goi-mailako hezkuntza-erakundeen administrazio-zama handitu gabe.Europako Ikasle Txartelaren Ekimenak ikasleen mugikortasunaren administrazioa errazten du datu-truke seguruarekin eta mugaz gaindiko identifikazio estandarizatuaren bidez. Goiko datuak estuki lotuta daude 'Gaitasunen Batasuna' ekimen europarrarekin,zeinak EB osoko pertsonei hezkuntza- eta lanbide-bizitzan arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak emango dizkien.Gainera,trebeta-

sun horien erabilera erraztuko du EBko herrialde desberdinetan.Genero-desberdintasunei aurre eginez eta Europako enpresei behar dituzten langileak aurkitzen lagunduz,helburua EB lehiakorragoa eta inklusiboagoa egitea da.Valentziako Unibertsitateko errektorea,Mª Vicenta Mestre Escrivá,saio hauen inaugurazioan izan zen eta honakoa adierazi zuen: “Gure unibertsitateak ulertzen du nazioarteko mugikortasuna ez dela banakako aukera bat bakarrik,baita konpromiso kolektibo bat ere.Erasmus+-en parte hartzen duen ikasle bakoitza Europako lankidetzaren enbaxadore eta gizarte-aldaketaren bultzatzaile bihurtzen da bere jatorrizko eta harrera-komunitateetan”.

Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak Erasmus+ programaren finantzaketa nazionala 70,5 milioi eurora igo du deialdi honetan

Era berean,SEPIEko Goi Mailako Hezkuntza Unitateko zuzendariak,José Manuel Gonzálezek,adierazi zuen: “Saio hauek Erasmus+ 2025 proiektuen aro berri baten hasiera markatzen dute,goi-mailako hezkuntzan mugikortasunaren kalitatean eta eraginan oinarrituta”.

Jarraitu zuen: “Finantzaketaren igoera nabarmenak erakundeei Europako lankidetzaren erronkei modu eraginkorragoan aurre egiteko aukera emango die.Erasmus+ tresna gakoa da gure unibertsitateentzat eraldaketa digitala eta ekologikoa gidatzeko eta testuinguru globalean duten eginkizuna indartzeko”.

Valentziako Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza

Zientzien Fakultateko dekanoak,María Elena Cantarinok,ere parte hartu zuen inaugurazio honetan. Honako hau azpimarratu zuen: "Mugikortasun proiektuek ez dute hezkuntzaren nazioartekotzeari laguntzen bakarrik,baizik eta eragin positiboak dituzte enplegagarritasunean,hizkuntza gaitasunetan eta pertsonen kulturan ere,besteen aitorpena ahalbidetzen baitute".

Espainiak lehen postuan jarraitzen du Erasmus+ goi mailako hezkuntzako ikasleen kopuruari dagokionez,eta hirugarrena bidalketa herrialde gisa

Europar Batasunaren Erasmus+ programa funtsezko tresna gisa finkatu da inklusioa eta aniztasuna,aro digitalerako trantsizioa,jasangarritasuna eta ingurumena,baita herritarren parte-hartzea ere sustatzeko,Europako balioak eta herritarren konpromisoa bultzatuz,eta horiek dira bere oinarrian dauden lehentasunak.2025ean,Europako hezkuntza-programa honek bere 38.urteurrena ospatuko du,bizitzak eraldatuz eta pertsonak konektatuz ikaskuntzaren,prestakuntzaren,irakaskuntzaren eta nazioarteko mugikortasunaren bidez. Erasmus+-ek pertsonak mugez harago eramante ditu,esperientzia eraldatzaile berriak eskaintzen dizkie pertsonalki eta profesionalki hazten laguntzen dietenak,eta pertsonei eta erakundeei ahalmena ematen die aurrera egiteko,konektatzeko eta beren etorkizuna moldatzeko Europan eta Europatik kanpo.Ia lau hamarkada hauetan, 16,5 milioi parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu dute Programan (horietatik,2014tik,1,1 milioi baino gehiago espainiarrak izan dira),eta, 2024rako bakarrik,1,4 milioi parte-hartzaile baino gehiagok aberastuko dituzte beren bizitzak Erasmus+-ri esker.

Gainera,Erasmus+ nazioartekotze bidea da,eta zentzu honetan,goi-mailako hezkuntza-erakundeen parte-hartzea funtsezkoa da programaren arrakasta bermatzeko.Izan ere,gure herrialdea aitzindaria da.Europako Batzordearen azken Erasmus+

2023 Urteko Txostenaren arabera,2022-2023 ikasturtea hartzen duena,Espainia da berriro ere Erasmus+ ikasle eta goi-mailako hezkuntzako langileen helmuga edo harrera-herrialde nagusia,67.980 parte-hartzailerekin (jarraian doaz Italia,49.930 parte-hartzailerekin; Alemania,41.480 parte-hartzailerekin; Frantzia,36.230 parte-hartzailerekin; eta Portugal,26.080 parte-hartzailerekin),eta Erasmus+ ikasle eta goi-mailako hezkuntzako langileen hirugarren jatorri-herrialde nagusia,56.440 partehartzailerekin (Frantziaren ondoren,61.794 partehartzailerekin,eta Alemaniaren ondoren,57.056 parte-hartzailerekin; eta ondoren Italia,46.448 parte-hartzailerekin,eta Polonia,30.088 parte-hartzailerekin).

Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ 2025 deialdiaren emaitzak Erasmus+ 2025 deialdian,Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak Programaren finantzaketa nazionala 70,5 milioi eurora igo du.Finantzaketaren gehiengoa,68,5 milioi euro,barne politikako funtsekin finantzatutako Erasmus+ proiektuetarako ikasleen mugikortasuna finantzatzera bideratzen da (KA131-HED),eta gainerako 2 milioi euroak Latinoamerikarekin ikasleen mugikortasuna finantzatzera bideratzen dira kanpo politikako funtsekin finantzatutako Erasmus+ proiektuetarako (KA171-HED).

Emakumeentzako poster lehiaketa egin zen NUPen

Asmae Ahdadik,masterrean,eta Ane Legardak,graduan,irabazi dute NUPeko Emakumearen,Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren poster lehiaketa

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) bi tituludunek,Asmae Ahdadik (Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterra egin zuen) eta Ane Legarda Benítezek (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako graduatuak),irabazi dute emakumeek egindako Ikasketa Amaierako Lanei buruzko Poster Lehiaketaren VII.edizioa,Emakumearen,Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatua,Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.Sari gisa 900na euro eskuratu dituzte.Orobat, Oihana Elizagoyen Ugaldek (Ingeniaritza Informatikoko Unibertsitate Masterra egin zuen) eta Judit Ortazu Redínek (Ingeniaritza Informatikoan graduatua) bigarren postua lortu dute lehiaketa horretan,eta,beraz,450na euro eskuratu dituzte. Lehiaketaren finala joan den irailaren 26an egin zen,Nafarroako Kutxa Fundazioaren Iruñeko kultur zentroan,Civicanen,Ikertzaileen Gau Europarraren harira.Ikertzaileen Gau Europarra NUPek antolatu, eta Europar Batasunak finantzatu zuen,eta Unibertsitateen G9 Taldearen G9-SCIENCE4ALL proiektuaren barruan dago. Honako hauek banatu zituzten sariak: Eva Perujuániz Bermúdez Nafarroako Gobernuko Uni-

bertsitateko zuzendari nagusia; Gurutze Pérez Artieda Emakumearen,Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendari eta NUPeko Smart Cities Institutuko (ISC)ikertzailea.

Oihana Elizagoyen eta María Goicoechea Informatika ingeniariak bigarren saria lortu zuten masterrean eta graduan, hurrenez hurren

Saridunak,banaka-banaka

Asmae Ahdadik master amaierako lanaren edukia azaldu zuen.Masterrak neuromelanina irudietarako bi erregistro metodo deformagarri alderatzen zituen Parkinsonen gaixotasunaren testuinguruan, zeina batez ere entzefaloko enborraren bi egitura sakonei eragiten dien gaitza baita: locus coeruleus eta pars compacta substantzia beltza.Bere lanean, 31 irudi aztertu zituen guztira,eta ondorioztatu zuen bi metodoen arteko konparazioak (VoxelMorph eta Elastix aurrez aurre) informazio balio-

uniemakume

tsua ematen duela Parkinsonen azterketa klinikoetan erregistroa eta segmentazioa hobetzeko,eta etorkizuneko lan ildoak planteatzen ditu datu gehiago dituzten eredu automatikoak optimizatzeko.Mikel Ariz Galilea ISCko irakasle eta ikertzailea izan da lanaren zuzendaria.

Ikasketa Amaierako Lanei

buruzko Poster Lehiaketaren VII. edizioa,Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren

Katedrak antolatua,Nafarroako

Gobernuaren laguntza du

Bestalde,Ane Legarda Benítezek,Nafarroako Ospitale Unibertsitarioarekin lankidetzan egindako lanean,aztergai zuen Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten pazienteen diagnostikoa eta jarraipena egiteko biomarkatzaile berriak nola definitu.Gaixotasun neurodegeneratibo kronikoa eta progresiboa da,eta giza nerbio-sistemako neurona motorrak hondatzen ditu.Ingeniariak azaltzen duen bezala,bizi-itxaropen laburrak kasu horietan erabakigarria egiten du diagnostiko azkar bat, neurri edo erabaki egokiak hartu ahal izateko,eta horrek lagundu egin lezake aurkeztutako ikerketan.Marisol Gómez Fernández ISCko irakasle eta ikertzaileak zuzendu zuen lana.

Masterrean bigarren sailkatuak,Oihana Elizagoyen Ugaldek,urruneko kontrol sistema baten diseinua,garapena eta eraikuntza zehazten zituen lan bat egin zuen.Urrutiko kontrolak alderantzizko ikusmen estereo eta zinematikoa beso robotiko batekin integratzen ditu,erabiltzaileari urruneko interakzioaren esperientzia errealista bat eskaintzeko helburuarekin.Proiektuak amaierako sistemaren hardwarearen eta softwarearen garapenaren alderdi garrantzitsu guztiak biltzen ditu,elektronika,diseinua,3D inprimaketa eta programazioa bezalako diziplinak barnean hartuz,hori guztia “maker” kulturaren barruan.Sistemak beso robotikoaren ingurunea bistaratzeko aukera ematen dio erabiltzaileari kameren bidez denbora errealean,baita haren mugimenduak kontrolatzeko ere.Gainera,besoa bistaratzeko eta kontrolatzeko hainbat modu azaltzen dira, guztiak ere erabiltzailearen esperientzia interaktiboa hobetzera bideratuak.Asier Marzo Pérez ISCko ikertzaileak zuzendu zuen lana. Bestalde,María Goicoechea masterrean bigarren sailkatuak bere bi interes nagusiak uztartzen zituen bere lanean: informatika eta marraz-

keta.'Yo,robot' filmean inspiratuta,ordenagailuz lagundutako pintura-sistema bat sortzean oinarritzen zen bere proiektua,ikusmen artifizialaren jarraipenak kontrolatutako boligrafo erretraktil bat erabiliz.Artea eta teknologia konbinatzean, sistemak boligrafoa eskuz gidatzeko aukera ematen die erabiltzaileei; automatizazioak,berriz,tinta noiz aplikatu erabakitzen du,eta,horri esker,diseinu digitalak erreplika daitezke paperean.Asier Marzo Pérezek zuzendu zuen lana.

Finalista guztiak

Masterrean honako hauek izan ziren gainerako finalistak: Irati Amatriain Recalde (Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan),Saioa Ganuza Adot (TTelekomunikazio Ingeniaritzako Masterra) eta María Inmaculada San Miguel Nieto (Proiektuen Zuzendaritzako Masterra).

Graduan,honako hauek parte hartu zuten irabazleaz eta bigarren sailkatuaz gainera: Izaro Arbizu Lapieza (Ingeniaritza Biomedikoko Gradua),Ariana Molinos Rodríguez (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza),Sandra Aranaz Egoscuadra (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua),Leire Urdiroz Zoco (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua) eta Miren Mailharin Ortigosa (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua).

Emakumeek Zientziaren eta Teknologiaren Arloetan egindako Ikasketa Amaierako Lanei buruzko Poster Lehiaketaren VII.Edizioan gradu edo master amaierako lana 2024-2025 ikasturtean defendatu duten NUPeko emakumezko ikasleek har zezaketen parte,betiere lanen edukia zientziaren eta teknologiaren esparrukoa bazen.

unieskubideak

Aborturako eskubidea

Azken asteetan,aborturako eskubidearen eztabaida berpiztu da Espainian.Beraz,honi buruz jardungo gara jarraian

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Zer da abortua eta zergatik da beharrezkoa?

Abortua haurdunaldia amaitzen duen prozedura medikoa da.Milioi bat emakumek,neskek eta haurdun gera daitezkeen beste pertsonek behar duten oinarrizko osasun-zerbitzua da.Kalkulatzen da lau haurdunalditik bat abortu batekin amaitzen dela urtero.

Abortua legala eta eskuragarria den lekuetan,eta estigma gutxiago dagoen lekuetan,jendeak modu seguruan eta fidagarrian sar aborta . Hala ere,abortua estigmatizatuta,kriminalizatuta edo mugatuta dagoen lekuetan,jendea abortu ezseguruetara jotzera behartuta dago.OMEk kalkulatzen du 25 milioi abortu ez-seguru egiten direla urtero,gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan,eta ondorio hilgarriak izan ditzaketela, hala nola amaren heriotza eta ezintasuna.

Pertsona orok du gorputz-autonomiarako eskubidea,eta hori da haurdun gera daitezkeen guztiek abortua egiteko aukera izan behar duten beste arrazoi bat.Hala ere,pertsona askok,batez ere historikoki baztertutako komunitateetakoek, ugalketa-autonomia erabiltzeko gaitasuna oztopatzen duten baldintza sozial,ekonomiko eta politikoei aurre egin behar diete.

Zer da ugalketa-justizia?

Estatu Batuetako feminista beltz eta intersekzionalek "ugalketa-justizia" terminoa asmatu zuten genero-berdintasuna,sexu- eta ugalketa-eskubideak eta gizarte-justizia sakonki lotuta daudela aitortzeko.

"Ugalketa-justiziak biztanleriaren kontrola,gorputzaren autodeterminazioa,etorkinen eskubideak,justizia ekonomiko eta ingurumenekoa, subiranotasuna eta militarismoa,eta talde edo komunitateen zapalkuntzaren ondorioz giza eskubide indibidualak mugatzen dituzten bidegabekeria kriminalak jorratzen ditu",esan zuen Loretta J.Ross Estatu Batuetako jakintsuak,feministak eta aktibistak.

OMEk kalkulatzen du 25 milioi abortu ez-seguru egiten direla urtero,gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan

Ugalketa-justiziaren mugimenduak estatuei eskatzen die komunitate baztertuenetako pertsonei

unieskubideak

sexu- eta ugalketa-eskubideak erabiltzea eragozten dieten desberdintasun sozial,ekonomiko eta politikoak konpontzea.

Haurdunaldiak eten behar dituzten pertsonek estigma soziala jasaten dute,eta horrek zaildu egiten die beren eskubideak erabiltzea

Aborturako sarbidea izateko oztopoak

Pertsona bati aborturako sarbidea ukatzen zaionean kriminalizatuta dagoelako edo lege murriztaileen eta beste oztopo batzuen ondorioz,ugalketa-autonomia erabiltzeko eta giza eskubideez gozatzeko gaitasuna ahultzen da.

Baina legeak ez dira jendeari abortua kontuan hartzea eragozten dion faktore bakarra.

Batzuek ezin dute aborturik egin lanetik denbora libre hartu ezin dutelako mediku hitzorduetara joateko edo beste herrialde edo estatu batera bidaiatzeko aukerarik ez dutelako arreta jasotzeko. Haurdunaldiak eten behar dituzten pertsonek estigma soziala ere jasaten dute,eta horrek zaildu egiten die beren eskubideak erabiltzea. Etorkizun hobea sortzea,non abortatzeko eskubidea pertsona guztientzat bermatuta dagoen, ez da abortuaren despenalizazioarekin amaitzen.Ugalketa-eskubideak erabiltzea oztopatzen duten gizarte-,kultura- eta ekonomia-oztopo errotuei ere aurre egin behar zaie.

Abortuaren kriminalizazioa

Jendeak mota guztietako oztopoak ditu abortura iristeko mundu osoan.Herrialde batzuetan -hala nola Estatu Batuetan,Sierra Leonan,Polonian eta Marokon- abortua egitea edo beste norbaiti abortua egiten laguntzea kriminalizatuta dago.Abortua mugatzen duten legeak herrialde batetik bestera aldatzen dira,eta herrialde batzuek,hala nola Ekuatore Ginean eta Zambian,biziarteko espetxe zigorra ezartzen diete abortua eskatzen dutenei. Beste lege batzuek abortua lortzen laguntzen dieten pertsonak kriminalizatzen dituzte. Herrialde batzuek abortua egoera zehatzetan bakarrik baimentzen duten legeak dituzte.Salbuespen horien artean daude bortxaketa edo intzestu baten ondoriozko haurdunaldia,fetuaren lesio larriak eta hilgarriak,edo haurdunaldiaren bizitza edo osasuna arriskuan jartzea.Hala ere,abortuen zati txiki bat baino ez da arrazoi horiengatik

egiten,eta horrek esan nahi du salbuespen gutxi hauek jende gehienari ugalketa-eskubideak guztiz erabiltzea eragozten jarraitzen dutela. Abortuaren kriminalizazioak dagoeneko baztertuta dauden pertsonen egoera okertzen du.Osasunzerbitzuak,oro har,ez dira hain eskuragarriak dirusarrera gutxiko pertsonentzat,errefuxiatuentzat eta migratzaileentzat,LGTBIQ+ pertsonentzat eta bertakoentzat eta arraza-taldeentzat.Horrek esan nahi du pertsona batzuentzat zailagoa dela beste herrialde batean zerbitzu seguruetara sartzea edo arreta pribatura sartzea. Abortuari buruzko hamarkadetako estigma eta desinformazioa izan arren,jende gehienak uste du abortua legala izan beharko litzatekeela.Hala ere,askok uste dute ez dakitela nola hitz egin eta beren babesa adierazi,eta horregatik abortuaren aurkako gutxiengo ozenak menderatzen du askotan diskurtsoa.

Abortuaren estigma soziala

Abortua legezkoa den herrialdeetan ere,eskubide horretara sartzea zaila izan daiteke kostua,zerbitzuetarako distantzia,estigma soziala edo erlijioak indartutako jarrera kontserbadoreak bezalako faktoreengatik.Adibidez,osasun-langileek abortuak egiteari uko egin diezaiokete -eta uko egiten diotekontzientzia edo erlijio arrazoiengatik.

Zergatik da abortua giza eskubideen gaia?

Pertsona orok du bizitzarako,osasunerako eta indarkeria,diskriminazio,tortura eta tratu krudel,gizagabe eta umiliagarrietatik libre egoteko eskubidea.

Aborturako sarbidea funtsezkoa da eskubide horiek babesteko,baita nazioarteko giza eskubideen zuzenbidean jasotako beste giza eskubide guztiak ere.

Osasunerako eskubidea dute guztiek.Abortu ezseguruek eragindako heriotza eta lesio ia guztiak prebeni daitezke.

Asins,Oteiza eta Palazuelo, Artiumen

'Oteiza,Asins,Palazuelo: haraindikoari itxura ematea' erakusketa ikusgai da Gasteizko Artium Museoan

XX.mendearen lehen hamarkadetako abangoardia modernoek hizkuntza formal berriak inauguratu zituzten,abstrakzioaren bidean poetika berriak,eta haiei esker inoiz ez bezalako konfigurazio erreal eta imaginarioak sortu ziren.Beste irudi batzuek, geometrikotik,konkretutik eta analitikotik abiatuta,konbentzio figuratibo, informal edo espresionistak zalantzan jarriko zituzten,hainbat irudikapen sinboliko,metafisiko,transzendente edo mistiko izendatu zituzten. Artearen hizkuntzen eta munduaren eta errealitatearen irudikapenaren arteko harremana krisian jartzeak eragin zuen,modu nabarmenean, ikusizko arteen irudikapen naturalistaren eta errealistaren krisia.Horrela,aitzindari modernoen (Kandinsky, Malévich eta Mondrian) abstrakziorako irekierak aldaketa epistemolo-

giko,konstruktibo eta formal bat bultzatu zuen: Espainiako artearen testuinguruan,Jorge Oteiza (Orio,Gipuzkoa,1908- Donostia,2003),Pablo Palazuelo (Madril,1916-Galapagar, 2007) eta Elena Asins (Madril,1940Azpiroz,Nafarroa,2015) izan dira printzipio abstraktuaren lehian aitzindariak,hainbat aukera formal eta, batzuetan,konbergentetatik abiatuta.Beren ikerketa-prozesuetan eta beren poetika formaletan egitura,geometria,espazioa,seriea,laugarren dimen-tsioa eta transzendentzia bezalako nozioekiko interesa erakusten dute.Azterketa-kasu honetan,artista horiek abstrakzio geometrikoaren eta predikatu sinboliko,zehatz,matematiko edo mistikoen bidetik egindako ibilia aztertzen da. Oteizak,bere jarduna batez ere eskulturan garatu bazuen ere,saiakeragile, poeta eta eszena artistiko eta kulturalaren astintzaile ere izan zen,eta iker-

Erakusketa aurtengo martxoan inauguratu zen museoan

keta eta esperimentazioa landu zituen,modu berezian 1955etik 1959ra bitarteko aldian.Garai horretan,bere asmo esperimentala zehaztu zuen, eta handik ateratako ondorioek eskultura bertan behera uztera eraman zuten 1959an.Oteizaren ikerketa eskultura-masa figuratiboaren eranzte formaletik abiatzen da,eta eskulturaenergia baten abstrakziora bideratzen,abangoardia modernoen herentziak -hala nola neoplastizismoa, konstruktibismoa eta suprematismoa- berrinterpretatzen dituen eraikuntza-prozesu baten bidez.Azken abangoardia hori interesatu zitzaion bereziki,eta «Malévich unitate» bat definitu zuen,bere helburu esperimentalaren azken piezak eratzeko mihiztatu zuena,eta «Malévich kuboide» bat,hirurogeita hamarreko hamarkadako makla-sailari forma emateko bat egin zuena.Laugarren dimentsioa eta hiperboloidea ikertu zituen,non zulo eta sakonuneak,hutsune harreragileak kanpoko espazioarekin mintzo diren,energia estetiko ezezagunak eta esanahi espiritualak sortuz.Haren helburu esperimentalaren ondorio eta amaierako hutsuneak esan nahiko luke arteak jada ez duela esploratzen jarraitu behar,bizitzarako,gure portaera espiritualerako egungo sentsibilitate bat landu duela eta hezkuntzak hori transmititu behar duela.

Informazio gehiago: www.artium.eus

Zinemakumeak gara! ekimenaren 30.

urteurrena

Zinemakumeak gara! ekimenak atzerabegirako historiko baten,zinema garaikidearen aukera sendo baten eta oroipen-gala baten bidez ospatuko du bere 30.urteurrena

Zinemakumeak gara! - Emakumeek zuzendutako zinema erakusketak 30.urteurrena ospatuko du udazken honetan,ondarea ahaztu gabe etorkizunera begira egindako programazio berezi batekin.Urriaren 27tik 31ra,Bilbo emakumeen zigilua duen ikus-entzunezko sorkuntzaren epizentro bilakatuko da,proiekzioak,tailerrak,mahai-inguruak eta sektoreko funtsezko pertsonak aintzatetsiko dituen inaugurazio-gala barne hartzen dituen programa betearen bidez.

Motorrak berotzeko,aurreko astean,'Nola ikasi emakume izaten (eta ahaleginean ez hiltzen)' atzerabegirako zikloarekin abiatuko da.

Urriaren 20tik 24ra bitartean izango da,BilbaoArten.Ziklo honek erakusketaren 30 urteko historian zeharreko bidaia bat eskainiko du.

Horretarako,nazioarteko film luze entzutetsu batzuk proiektatuko dira,baita bere katalogo historikotik atera diren euskal emakumezko zinemagileek zuzendutako film labur sorta bat ere.

Sarrera doakoa da.Hainbat lan berriz ikusi eta aldarrikatzeko aukera paregabea eta ezin hobea da.Lan hauek, adibidez: Perversiones de mujer (Susan Streitfeld,1995), Rachida (Yamina Bachir-Chouikh,2002), La batalla de Solferino (Justine Triet,2013) eta Las mujeres de verdad tienen curvas (Patricia Cardoso,2002).

Film Laburrak Femeninoan proiektatuz amaituko da zikloa.Espainian ekoitzi diren emakumeek zuzendutako film laburren programa bat da,

TRAMAk (emakumeek egindako zinema,bideo eta multimedia lanen erakustaldi eta jaialdien koordinadora) urtero deitua.

Prestakuntzari dagokionez,erakusketak bere ikus-entzunezko laborategi arrakastatsua aktibatu du berriro. Horren barruan 'Emakume heroiaren bidaia' lantegia antolatu da,Belén Ruiz Soroa irakaslearen eskutik. Saioa urriaren 21ean izango da (asteartea),Bizkaiko Psikologia Elkargoan. 'Heroiaren bidaia' tradizionalarekiko alternatiboak diren narrazio-ereduak aztertuko dira,zinemako eta literaturako emakumezko protagonisten eraikuntzari erreparatuz,Maureen Murdocken proposamen teorikoaren bitartez.

Zinemakumeak gara! ekimenaren 30.edizioa

Bilbon egingo da, urriaren 27tik 31ra

Hiru zinema-hamarkada ospatzeko gala

Ospakizunaren goren puntua Inaugurazio-gala izango da.Urriaren 27an egingo da (astelehena),BBK Aretoan. Maria Urcelay aktoreak aurkeztuta, ekitaldian bi sari garrantzitsu emango dira: Simone de Beauvoir sariak Alauda Ruiz de Azúa eta María Ripoll zinemagileen ibilbidea aitortuko du; BIHARGI sariak,ostera,Al Borde Films ekoiztetxearen sortzaileak sarituko di-

tu aurten,hots,Sara Blanco Pérez, Marta Gómez Calderón eta Paula Iglesias Rodríguez.

Ekitaldia esperientzia sentsorial murgiltzaile bat izango da,Maria Berasarte abeslariaren emanaldiari, Nerea Alberdik propio konposatutako musika-pieza baten estreinaldiari eta Estudio Gheadaren ikus-entzunezkoei esker.Lehen aldiz,EITBrekiko lankidetzari esker,gala zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.

Zinema garaikidea eta beharrezko eztabaidak

Sail nagusia,'Pantalla Grande/Pantaila Handia',urriaren 28tik 31ra egingo da,Alondegiko Golem zineman (Azkuna Zentroa).Duela gutxi hainbat zinema-jaialdi ospetsutanCannes,Locarno,Berlin,Seminci eta Donostia,besteak beste- estreinatu eta lehiatu diren nazioarteko zinema-lan berrien hautaketa zainduari esker,ikus-entzuleek proposamen interesgarri hauekin gozatu ahal izango dute,besteak beste: Lucrecia Martel zuzendari argentinar txalotuaren 'Nuestra tierra' dokumental irrikatua; Sophy Romvariren 'Blue Heron'; Mascha Schilinskiren 'Sound of Falling',eta Shih-Ching Tsou taiwandarraren 'La chica zurda'.Gainera,'Put Your Soul on Your Hand and Walk' filmaren estreinaldia barne hartzen du hautaketak.Film horrek Palestinako gatazkaren ondorio

suntsitzaileen lekuko zuzen bihurtuko gaitu,Sepideh Farsi zuzendari irandarraren eta Fatma Hassona kazetariaren arteko bideo-deien bidez. Egitaraua osatzeko,Saio Berezi bat egingo da urriaren 30ean BBK Aretoan.Eva Libertad zuzendariaren 'Sorda' filma proiektatuko da,emakume gor batek amatasunaren aurrean dituen erronkei buruzkoa.Ondoren, 'Psicología,feminismo y anti capacitismo' (Psikologia,feminismoa eta antikapazitismoa) mahai-ingurua egingo da,Bizkaiko Psikologia Elkargoarekin lankidetzan.Mahai-inguru horretan,Vicenta Alonso de la Cruz, Aitziber Uriarte eta Iraia Nieto Merino adituek,besteak beste,zentzumendesgaitasuna duten emakumeek bizi dituzten errealitateei buruz hitz egingo dute.Saioan,zeinu hizkuntzazko interpretazioa egingo da.Hala,erakusketak inklusioarekin duen konpromisoa berretsiko da.Gainera,laster gure jarduera guztietan barne hartzeko asmoa dugu. Era berean,urriaren 30ean (osteguna),adimen artifizialaren arloan aditu diren Laura Benitez eta Alejandra Bueno unibertsitate-irakasleen arteko elkarrizketa irekia izango da Bastida Aretoan (Azkuna Zentroa).Genero-joeraz,iraultza teknologiko horren arris-

ku zein aukerez eta emakumeek kultur sorkuntzan duten presentzian eta irudikapenean AAk izan dezakeen eraginari buruz eztabaidatuko dute.

Atzerabegirako ziklo

bata (BilbaoArten izango da), prestakuntza-lantegiak, mahai-inguruak eta saio bereziak egingo dira,eta bere sail ofiziala Alondegiko

Golem zineman proiektatuko da ere

30.edizio honekin,Zinemakumeak gara! ekimenak,bere ibilbide sendoa ospatzeaz gain,emakumeek egindako zinema erakusteko,eztabaidatzeko eta aintzatesteko ezinbesteko gunea dela berretsiko du. BilbaoArte,Bizkaiko Psikologia Elkargoa eta Alondegiko Golem zinema

Urriaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala) bitartean,BilbaoArten eta Bizkaiko Psikologia Elkargoko geletan Zine-

makumeak gara! Ekimenaren 30.edizioa hasi aurreko hainbat jarduera egingo dira.BilbaoArten,'Nola ikasi emakume izaten (eta ahaleginean ez hiltzen)' zikloa,euskal film laburren atzerabegirako motz bat eta Film Laburrak Femeninoan lehiaketako filmen emanaldi bat egingo dira.Bizkaiko Psikologia Elkargoan,berriz,'Emakume heroiaren bidaia» lantegia (urriaren 21ean),Belen Ruiz Soroaren eskutik.

Erakusketa urriaren 27tik 31ra bitartean izango da,Bilboko hainbat gunetan.

Gainera,bi asteko epean,Bizkaiko Basauri eta Portugalete herrietara zabalduko da,Zinemakumeak gara! Ekimenak bere programazioaren zati bat hara eramango baitu. Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinemaren erakusketaren 30.urteurrena dela eta,Bilboko Metroko Abandoko geltokian '30 URTE GEROAGO' erakusketa egongo da ikusgai.Erakusketa horretan, hiru hamarkadatako historia ezagutzea proposatzen da,erakusketaren kartel historikoak biltzen dituzten 10 panel ilustraturen bidez, audiogida baten laguntzaz.

Erakusketa urriaren 1etik 15era bitartean egongo da Abandoko geltokian;

urriaren 16tik aurrera,ostera,Moyuako geltokian.Hala,Bilboko Metroaren sarearen barruko erakusketa ibiltari bat izango da.Hainbat zinema-jaialdi ospetsutan -Cannes,Locarno,Seminci,Berlin eta Donostia,besteak besteparte hartu duten 11 film luze proiektatuko dira,baita 9 film labur ere (guztiak euskarara azpidatziak),eta palestinar herria jasaten ari den basakeria irudikatzen duen dokumental bat estreinatuko da: 'Put Your Soul on Your Hand and Walk'.

Inaugurazio-galan (BBK Aretoan, urriaren 27an,astelehena,19:00etan), 2025eko Simone de Beauvoir saria emango zaie Alauda Ruiz de Azúa eta María Ripoll zuzendari eta gidoilariei.

Sari bikoitz horrez gain,talentu berria aitortzeko BIHARGI saria ere emango da; bigarren edizio honetan,Bilboko Al Borde Films ekoiztetxearen sortzaileei,hau da,Sara Blanco Pérez,Marta Gómez Calderón eta Paula Iglesias Rodríguezi.

Emakumeek

zuzendutako zinemaren

hiru hamarkada errepasatuko ditu

Hitzaldi eta mahai-inguruen artean, honako hau nabarmenduko da:

'Diálogo abierto sobre IA y creación cultural' (AAri eta kultur sorkuntzari buruzko elkarrizketa irekia).Bertan,genero-joera,adimen artifizialaren arriskuak zein aukerak eta emakumeek kultur sorkuntzan duten presentzian eta irudikapenean AAk izan dezakeen eragina aztertuko dira,Laura Benitez eta Alejandra Bueno unibertsitate-adituen eskutik (urriaren 30ean,osteguna,Azkuna Zentroko Bastida aretoan).

Erakustaldiko partaideen artean,honako pertsona gailen hauek egongo dira: Alauda Ruiz de Azúa (zuzendari eta gidoilaria),María Ripoll (zuzendari eta gidoilaria),Laura Benitez (ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea,AAn aditua),Alejandra Bueno (artista bisuala eta ikertzailea,Femenia kolektiboko kidea); Victoria Alonso de la Cruz (psikologoa),Aitziber Uriarte (Euskal Gorrak elkarteko ordezkaria) eta Iraia Nieto Merino (psikologo gerontologoa) -Bizkaiko Psikologia Elkargoarekin elkarlanean antolatutako 'Psicología,feminismo y anti capacitismo' (Psikologia,feminismoa eta antikapazitismoa) mahai-inguruko hizlariak-; ikus-entzunezko dibulgazioko aditu Belén Ruiz Soroa,María Berasarte abeslaria eta María Urcelay euskal aktorea -inaugurazio-gala zuzenduko du-.

Aste beldurgarria Donostian

“Gaua” filmak emango dio hasiera Beldurrezko

Zinemaren Asteari

Javier Sánchez Marcos

Paul Urkijo Alijok zuzendutako film berriak,Gauak (2025),emango dio hasiera urriaren 31n Kursaalen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 36.edizioari.Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean garatuko da,Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste agertoki batzuetan. Gaua Paul Urkijo Alijok zuzendutako hirugarren film luzea da, Errementari (2017) eta Irati (2022) filmen ondoren. Zuzendariaren aurreko lanetan bezala,fantasiaren eta errealitate historikoaren kodeen artean mugitzen da, baina oraingoan XVII.mendean girotutako euskal mitologiako gauaren munduan murgilduta.Filmak gaueko izakien mundu kezkagarria eta landaeremuko sineskeriaren iruditeria uztartzen ditu,misterioz,emozioz eta epikaz blaitutako unibertsoa sortzeko.

Irusoin,Ikusgarri Films,Vilaüt Films eta Gaua AIE etxeek ekoitzitako filma Sitgeseko Zinemaldian estreinatuko da.Yune Nogueiras,Elena Irureta,Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu protagonista. Filma azaroaren 14an estreinatuko da zinema aretoetan,Filmaxek banatuta.

Sinopsia

Euskal mendiak,XVII.mendea.Sorgin ehiza betean,Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du,eta baserritik alde egiten du gauaren erdian.Basoaren ilunpetan galduta,presentzia bat sumatzen du bere atzetik.Bidean,hiru emakumerekin topo egiten du; hauek,ibaiaren ondoan arropa garbitzen ari direla,beldurrezko ipuinak eta herriko zurrumurruak kontatzen dizkiete elkarri.Kattalin harrituta jabetzen da bera ere tartean dela isto-

rio horietan.

Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia

Antzokian eta hiriko beste agertoki batzuetan egingo da

Programazioaren aurrerapena

Jarraian,urriaren 31a eta azaroaren 7a bitartean ospatuko den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36.Astean zenbait film luze:

- The Creeps (2025).Marko Mäkilaakso.Finlandia. Finlandiako eski-estazio batean, dimentsioen arteko atari misteriotsu batek odol egarriz dauden izaki bihurrien tropel bat askatzen du. Gertaera horrek zapuztu egiten ditu Zachek -80ko hamarkadako zinemarekin obsesionatutako trukeikasle estatubatuarrak- eta bere lagunek amestutako oporraldiak eta,izan ere,beldurgarri bihurtzen ditu.Sexuz,drogaz eta rock-androllez blaitutako festa epikoa izan behar zuena -tartean Christopher Lambert izarra dago- erabateko kaosa bilakatuko da Creepak deskontrolatu ahala.

- The Curse (2025).Kenichi Ugana. Japonia-Taiwan. Rikok,modako saloi bateko harreragileak,bizimodu lasaia darama hirian.Egun batean,aldaketa kezkagarriak nabaritzen ditu Shufen bere lagun taiwandarraren sare sozialetako argitalpenetan,bideo kriptikoak igotzen hasi baita.Ia aldi berean,

gorpu desitxuratu bat agertzen da Taiwango kostaldean.Riko Shufenekin harremanetan jartzen saiatzen da,baina alferrik.Hortaz,Jiahao bere mutil-lagun ohiarekin elkartzen da ikertzeko,eta Shufen duela sei hilabete hil zela jakingo du horrela.Hala ere,bere sare sozialek mezu asaldagarriak argitaratzen jarraitzen dute.

- Deathstalker (2025).Steve Kostanski.Kanada-AEB.

Roger Cormanek 1983an ekoiztutako ezpata eta sorginkeriako klasikoaren remakea.Abraxeongo erresuma Nekromemnon sorginaren heraldo diren Dreaditek setiatu dute. Deathstalker abenturazaleak amuleto madarikatu bat aurkitzen duenean,magia ilunaren menpe geratu eta hiltzaile izugarriek jazartzen dute.Bizirik irteteko bi aukera ditu,madarikazioa hautsi edo saialdian hil.

- Decorado (2025).Alberto Vázquez.Espainia-Portugal. Arnold adin ertaineko sagu bat da, krisi existentzial batean murgildua. Ezkonduta dago eta gainbehera doa emaztearekin duen harremana. Zentzugabea iruditzen zaio bere bizitza eta bere inguruko guztia fartsa handi bat dela susmatzen hasten da. Bere lagunik onena egoera susmagarrietan hiltzen denean,Arnoldi buruan sartzen zaio zerbait ez datorrela bat.Eguneroko paranoia gisa hasten dena ihesaldi etsi bihurtzen da,apur bat bada ere askatasun tan-

kera hartzen dion zerbaitera.Unicorn Warsen zuzendariaren film berria (2022).

- Dog of God / Dieva Suns (2025). Raitis Abele & Lauris Abele.Letonia-AEB.

Livonia,1692.Udazkeneko euri-urak hartutako herrixka txiki batean erlikia sakratu bat lapurtu dute.Apaizak Neze tabernari misteriotsua salatu du.Hala ere,salaketak eten egiten dira 82 urteko arlote bat iristen denean.Honek Jainkoaren Txakurtzat du bere burua,eta erlikia non den badakiela dio: Infernura eramana izan da.Kaosak gaindi egiten du errotoskopiaren teknika erabiltzen duen letoniar animazio ikusgarri honetan.

- Dracula: A Love Tale (2025).Luc Besson.Frantzia.

XV.mendean Vladimir printzeak uko egiten dio Jainkoari emaztea batbatean galdu ondoren.Hala,betiereko madarikazio bat jasoko du ordaintzat: Drakula bihurtzen da. Mendeetan noraezean ibiltzera kondenatua,halabeharrari eta heriotzari berari desafio egiten die,geratzen zaion itxaropen bakarrak bultzatuta: bere maite galduarekin elkartzea. Luc Bessonek zuzendua da Bram Stokerren klasikoaren bertsio berri hau.

- New Group (2025).Yuta Shimotsu.Japonia.

Yu transferitu egin dute Ai protagonistaren institutura.Egun batean, ikasle bat agertzen da patioan,katu baten moduan igota,baina inork ez dio jaramonik egiten.Egun batzuk geroago,ikasleak eskolara iristean, giza piramide bat sortzen da lurrean, eta harekin bat egitera behartzen dituzte irakasleek.Yu piramidea hausten saiatzen da,baina ez du lortzen, eta taldea desegin egiten da ezer gertatu ez balitz bezala.

- OTHER (2025).David Moreau. Frantzia-Belgika.

Bere ama bat-batean hil ondoren, Alice (Olga Kurylenko) haurtzaroa igaro zuen etxera itzultzen da.Dirudienez,denbora eten egin da bertan, zaintza-sistema bitxi batengatik izan

ezik.Batere zoriontsua izan ez zen iraganaldiko oroitzapenak burura etorri ahala,bere beldurraz elikatu eta sekretu izugarriei aurre egitera behartzen duen presentzia bitxi bat atzetik duela sumatzen hasten da Alice.

- Que ma volonté soit faite (2025). Julia Kowalski.Frantzia-Polonia. Nawojka gaztea bere aitarekin eta anai-arrebekin bizi da familiaren landetxean.Sekretu izugarri bat du bere baitan gordea: botere izugarri bat -amarengandik heredatu duela uste duena- ernatzen zaio desioa sentitzen duen bakoitzean.Sandra, emakume aske eta sentsual bat, herrixkara itzultzen denean,bere boterea kontrolik gabe azaleratzen hasten da.

- Redux Redux (2025).Kevin McManus,Matthew McManus.AEB. Bere alabaren heriotzagatik kosta ahala kosta mendekatu hartzeko nahi biziak bultzatuta,Irene Kellyk dimentsio paraleloetan zehar bidaiatzen du hiltzailearen arrastoari behin eta berriro segitu eta hura suntsitzeko.Sastakatu,tirokatu eta torturatu egiten du amorru biziaz, eta horrek zentzua ematen dio bere bizitzari.Hala ere,mendekuak ahitua,gainbehera hasten da bere gizatasuna.

- A Useful Ghost (2025).Ratchapoom Boonbunchachoke.Thailandia-Frantzia-Singapur-Alemania.

Naten heriotza tragikoaren ondoren,oinazeak ahitzen du March. Bere eguneroko bizitza zeharo aldatzen da bere emaztearen espiritua xurgagailu batean berraragitu dela ikustean.Absurdua badirudi ere,elkarren arteko lotura suspertu egiten da,inoiz baino indartsuago.Ordea,denek ez dute begi onez ikusten.Bere familiak gaitzetsi egiten du naturaz gaindiko harreman hori.Urteko proposamen fantastiko harrigarrienetako bat.

- La Virgen de la tosquera (2025). Laura Casabé.Argentina-MexikoEspainia.

Natalia,Mariela eta Josefina Buenos Airesko aldirietan bizi diren hiru lagun banaezinak dira,eta haurtzaroko lagun Diegorekin maiteminduta daude.2001eko uda sargorian,krisi ekonomiko eta sozial sakon batean amaitutako indarkeriaren eztandaren ondoren,Silvia agertzen da,haziago eta mundukoiago,eta beraz liluratuta geratzen da Diego.Nataliak, Diego birkonkistatzera deliberaturik,laguntza eskatzen dio bere amona Ritari,eta honek sorginkerien eta magia beltzaren erresuman barneratzen du.Mariana Enriquezen El carrito eta La Virgen de la tosquera kontakizunen moldaketa.

Informazio gehiago: sansebastianhorrorfestival.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 419. Zkia.- 2025ko urria by PUniversitario - Issuu