Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 418. Zkia.- 2025ko iraila

Page 1


Ongi etorri 2025-2026

Horixe da Euskal Autonomia Erkideoko eta Nafarroako unibertsitateek azken egunetan gehien errepikatu duten esaldia.Irailean gaude eta ikasturte berria hasi da. Horregatik,Unibertsitateko Aldizkari honetan,EHUk,MUk,Deustok, NUPek eta Nafarroako Unibertsitateak egin dituzten ongietorri ekitaldiei buruzko informazioa jasoko duzue,eta hurrengo hilabeteetarako prestatu duten eskaintza akademikoari arreta jarriko diogu,halaber.

Kultura eta aisialdiari dagokienez, Donostiako hiitzordu garrantzitsuenetariko batez,Zinemaldiaz,

ikasturtera!

luze arituko gara.Bilbon,ordea, Ja! jaialdia nabarmenduko dugu. Gasteizen,Artium Museoak duen 'Artelekun zehar.1987-2002' erakusketaz jardungo gara,eta Iruñean,berriz,'Campeones 2' antzerki obra emango da.

Unieskubideak eta Uniemakume Gazan gertatzen ari den eraso bortitza dela eta antolatu dira.Alde batetik,Global Sumud Flotilla ontzidia izango da hizpide,eta bestetik,Greta Thunberg,ekimen horretarako partaide aktibista, hobeto ezagutuko dugu.

Ikasturte hasiera ona izan dezazuela!

418.zk. 2025eko iraila Doakoa

uniagenda

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141 Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000 Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555 Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444 Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000 Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala)

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea

www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

Deustuko Unibertsitatea www.deusto.eus

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

EUNEIZ Unibertsitatea

www.euneiz.com

EUNEIZ UnibertsitateaGasteizBiosferako Pasalekua,6945 255 007

Nafarroako Unibertsitatea www.unav.es

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600 Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943 219 877

TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877

Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea www.ikaslan.net

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea www.hetel.eus

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072

Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181 CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala

20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

Lege Gordailua: BI-338-93

ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.

ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.

PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO

Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO

Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea. Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

EUROPE DIRECTCEDERNA GARALUR.NAFARROA

Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B 48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU +TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

unibertsitatea

Enplegagarritasun bikaina EHUn

EHUn graduatu eta hiru urtera,lanean ari da 10etik 9 ikasle

Jon Lasa Galdos

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 2021eko promozioko tituludunen % 90 lanean ari ziren graduko ikasketak amaitu eta hiru urtera.Horixe da,hain zuzen,Euskal Enplegu Zerbitzua Publikoa / Servicio Público Vasco de Empleo,Lanbidek euskal unibertsitate publikoko gradudunei buruz egin duen 'Laneratzeari buruzko azterlana' txostenean jasotako ondorio nagusietako bat. 2021ean ikasketak bukatu zituzten 6.627 lagunetatik 4.926ri egin zitzaien inkesta; % 75eri.Emaitza fidagarriak izateko lagin oso esanguratsua,ikasle gehienen egoera islatzen baitu.Aipatutako promozioaren kasuan,okupazio tasa (ordaindutako lana duten pertsonen ehunekoa pertsona aktibo guztiekin alderatuta) % 90ekoa da.Baina generoaren arabera aldea dago laneratze-tasan: bi puntu handiago da gizonen artean (% 91); zehazki,emakumeen % 11 langabezian daude,eta gizonen artean % 9 daude lanik gabe. Egindako ikasketekin lotura zuzena duen lanpostu batean ari direnen

ehunekoa,hau da,ikasketei lotutako enplegu-tasa,% 87koa da.Bestalde,lehen lana lortzeko epea urtebete baino gutxiago izan da ikasleen % 63rentzat.

Lanbidek galdetutakoen

% 60k diote euskara jakitea ezinbestekoa izan dela enplegua bilatzeko eta ikasketekin lotutako enpleguan ari direla % 87

“Gure ikasleak laneratzen laguntzeko,kalitatezko hezkuntza inklusibo eta eleanitzaren alde egiten jarraituko dugu” adierazi du Noemi Peña,EHUko Ekintzailetza,Enplegagarritasuna eta Transferentziarako Zuzendariak.Izan ere, “datuek berresten dute gure graduatuek enplegu-tasa altuak dituztela,eta horrek erakusten du gure gradu,master eta titulu propioen eskaintza egokia dela,betie-

re gizartearen eskaerekin bat etorriz”.Peñaren esanetan,aurrera begira "espero dugu mikro-kredentzialek funtsezko zeregina izatea gure tituludunen enpleguaren kalitatea hobetzea”.

Bataz besteko soldata

Lanbideren txostenak,halaber,ordainsaria ere aztertu du.Hala,lanaldi osoko bataz besteko soldata garbia 1.819 eurokoa dela dio,14 ordainsaritan banatuta.Eta laneratzearekin bezala,ordain-sarian ere genero arrakala dago: gizonen batez besteko soldata 1.867 eurokoa da; emakumeena,1.771 eurokoa.

Lan egoerari dagokionez,tituludunen % 77,08 k besteren kontura egiten du lan.Norberaren kontura ari direnen ehunekoa % 3koa da,eta % 5,56k,berriz,ikasketekin jarraitzea erabaki du.Gainerakoen artean daude doktorego aurreko edo ondoko kontratuak dituztenak,langabezian daudenak,ezintasun-egoeran dauden pertsonak,kooperatibetako bazkideak eta antzeko bestelako lan- edo egoera pertsonalak dituztenak.

Unibertsitatean emakume gehiago daude,baina lan-merkatuan genero arrakalak dirau.

EHUren itsas-gaindiko lehen akordioa

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Boiseko State Universityk Itsas-Gaindiko Campusa aurkeztu dute

Javier Sánchez Marcos

EHUk egiten duen itsas- gaindiko lehenengo akordioa da.Akordioaren helburuak dira,besteak beste,eta eta ikerketa taldeen arteko aliantzak sustatzea,hezkuntza eleanitza sustatzeko irakasleen praktika aldiak erraztea,berrikuntza pedagogikoa eta unibertsitate bien artean ikasleen mugikortasuna sustatzea.

Unibertsitate bietako ordezkariek bat egin dute Boiseko Jaialdian

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore Joxerramon Bengoetxeak eta Boise State Universityko jarduneko errektore Jeremiah Shinnek sinatu dute Elkar Ulertze Memoranduma (MOU),bost urtean behin ospatzen den Jaialdiaren testuinguruan.Modu horretan,unibertsitate biek adierazi dute elkarrekin lan egiteko asmoa Itsas- Gaindiko Campusaren barruan. Marko dinamiko eta berritzailea bat eskainiko du nazioarteko lankidetzarako hezkuntzaren,ikerketaren,ikasleen mugikortasunaren eta ezagutzaren transferentziaren inguruko erronka partekatuetan.Memorandumak finkatutako interes komunen inguruan garatuko dira,hain justu,datozen hilabeteetan martxan jarriko diren proiektuak.Sinatze ekitaldian, unibertsitate bietako kideekin batera Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusi Ander Caballero ere izan da.

Bengoetxearen esanetan,“akordioak aukera ematen die bi unibertsitateei euren nazioarteko dimentsio eta

proiekzioa zabaltzeko berrikuntzaren eta teknologiaren garapenean biek ala biek eskatzen baitituzte estrategia partekatuak,sinergia globalak eta aliantza sendoak”.Era berean,azpimarratu du lankidetza honek ahalbidetuko dituela,batetik,kultura arteko proiektuetan sakontzeko interesa duten ikasleen mugikortasun programak,eta bestetik,ikertzaileen arteko ikerketa-lerro berriak abiatzea elkarlanean,memorandumak abiapuntu hartzen dituen ingeniaritzan,biomekanikan,nano materialetan edo konputazio kuantikoan. Izan ere,lehenengo hitzordu hori baliatu dute unibertsitate bietako ingeniaritza eskoletako ikertzaileek lan saio bat egiteko eta etorkizunean elkarrekin lanean hasi daitezkeen ikerketa lerroak identifikatzen eta definitzen hasteko. Joxerramon Bengoetxea errektoreak,Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak eta Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazio errek-

toreordeak osatutako EHUko ordezkaritzak bat egin du Imanol Pradales lehendakariarekin eta Boisen egiten den Jaialdian parte hartu duten gainerako euskal ordezkaritza instituzionalarekin.Horiekin batera,Iñaki Goirizelaia errektore ohia eta EHUko ingeniaritza alorreko sei ikerlari ere izan dira.

Nazioarteko aliantzak

EHUk aspaldi hasitako nazioartekotzeko bidea finkatu eta aliantza estrategikoa indartzeko helburuarekin sortu da Itsas-Gaindiko Campusa.Hala, EHUk ezarri eta birdimentsionatzen jarraitu nahi duen nazioartekotze-estrategiaren parte da.Izan ere,EHUk, besteak beste,hamarkada bat darama Mugaz Gaindiko Campusaren baitan lankidetzan Bordeleko Unibertsitatearekin,Enlight osatzen duten Europako unibertsitateekin aliantza sendotzen eta Latinoamerikako unibertsitateekin proiektu amankomunak garatzen,Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bitartez.

Ongietorria ikasturte berriari Deustuan

Nazioarteko ikasleei eta 1.mailako ikasleei ongietorria egiteko jardunaldiek eman zioten hasiera ikasturteari Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateak irailaren 4ean hasi zuen bere jarduera akademikoa,nazioarteko ikasleei ongietorria egitearekin eta 1.mailako ikasleen harrera jardunaldiekin.Guztira, trukeko 619 ikaslek,50 herrialdetako unibertsitate bazkideetako Erasmus + mugikortasun-programakoak gehienek,Bilbon (494) eta Donostian (127) ikasiko dute ikasturteko lehen seihileko honetan,eta, gainera,40 ikasle gehiagok parte hartuko dute Campus Birtualean beren jatorrizko herrialdeetatik. Ikasle gazteen jatorrizko herrialdeak hauek dira: Alemania,Andorra,Argentina,Austria,Belgika,Bielorrusia,Brasil,Bulgaria,Kanada,Txile,Txina,Zipre, Kolonbia,Danimarka,Eslovakia,Eslovenia,Ameriketako,Estonia,Finlandia, Frantzia,Gabon,Grezia,Hungaria, Iran,Irlanda,Italia,Japonia,Kazakhstan,Kirgizistan,Letonia,Lituania,Malaysia,Maroko,Mauritania,Mexiko, Norvegia,Herbehereak,Peru,Polonia, Portugal,Erresuma Batua,Txekiar Errepublika,Errumania,Errusia,Ser-

bia,Suedia,Suitza,Taiwan,Tunez,Turkia,Ukraina,Uruguai eta,Vietnam. Graduko ikasleei dagokienez,2.500 ikaslek baino gehiagok hasi dituzte aurten ikasketak Deustuko Unibertsitatearen bi campusetan.Maila guztietako eskolak irailaren 8an hasiko dira. Bestalde,ikasturtearen irekiera ekitaldi ofiziala irailaren 24an izango da, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru dela.

Nazioarteko ikasleei ongietorria Bilbon

Irailaren 4an,Bilboko Campusak nazioarteko 494 ikasle atzerritarrei ongietorri instituzionala egiteko ekitaldia egin zuen.Harrera jardunaldia 12:30ean izan zen Paraninfoan,eta honako hauek parte hartu zuten: Juan Mari Aburto Bilboko Udaleko alkateak; Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak; Aitziber Irigoras Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordeak; Marian Álaez Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetarako errek-

toreordearen ondokoak; eta Bilbon dauden hainbat kontsul orokorrek eta ohorezko kontsulek.

Irailaren 4an,ikasle

berriei harrera egiteko eta nazioartekoei harrera instituzionala egiteko saioak egin ziren Bilboko eta Donostiako campusetan

Nazioarteko ikasleei ongietorria Donostian

Donostiako campusak ongietorri instituzionala egin zien 23 herrialdetako trukeko 127 ikasleei,irailaren 4an.Han izan ziren Eneko Goia Donostiako Udaleko alkatea,María José Aranguren Donostiako campuseko errektoreordea eta Javier Arellano Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea. Topaketak lunch bat izan zuen Larramendi eraikinaren inguruan eta nazioarteko ikasleek gymkhana batean parte hartu zuten hirian zehar Go Local enpresarekin,Donostian tour gidatuetan espezializatutako start up-a.

Ikasturte honetako berrikuntzak

Hasi berri den ikasturterako berrikuntzen artean daude Komunikazioko + Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitza,Lehen Hezkuntzako + Haur Hezkuntzako gradu bikoitza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua,Donostiako campusean emango direnak.

Nuria Gil Calviño

Francisco José Ruiz,Deustuko kantzilerorde berria

Gobernu Kontseilua da unibertsitate-politika definitzeaz,haren gobernuko ildo nagusiak zehazteaz eta haren irudia gizartean sustatzeaz arduratzen den organoa, haren nortasunaren eta misioaren arabera

Javier Sánchez Marcos

Deustuko Unibertsitateak irailaren 3an egin zuen Francisco José Ruiz Pérez SJ jesuitaren kargu- hartze ekitaldia,Francisco Javier López Ariztegui SJ kargu horretan hainbat urtez zerbitzuan egon ondoren.Enric Puiggròs SJ Jesusen Lagundiaren Espainiako probintziala eta Unibertsitateko kantziler ordezkaria izan zen zeremoniaren buru,eta Gobernu Kontseiluko kideek,agintari akademikoek eta unibertsitateko elkarteko ordezkariek parte hartu zuten.

Francisco José Ruiz

Deustuko

Unibertsitateko

Gobernu Kontseiluko presidentea ere izango da

Gobernu Kontseilua da unibertsitateko politika definitzeaz,haren gobernuko ildo nagusiak zehazteaz eta haren irudia gizartean sustatzeaz arduratzen den organoa,haren nortasunaren eta misioaren arabera. Hainbat esparru akademiko,instituzional eta sozialetako ordezkariek osatzen dute.

Deustoren espiritua

Agurreko hitzaldian,Francisco Javier López Arizteguik (SJ) Kontseiluaren buru izan zen garaia gogoratu zuen,unibertsitateko elkarteari zerbitzu eginez eta lankidetzan eman zuena.Deusto "bidegurutzea baino askoz gehiago" dela azpimarratu zuen,eta pertsonak,gazteak

eta adinekoak,enpresak eta erakundeak eta askotariko kulturak aurkitzen,trukatzen,aberasten eta hazten diren lekua dela."Pertsonen ametsen sehaska eta forja da".Eta, guztia bilduta,adierazi zuen "Deustuko Unibertsitateko espiritua dagoela,140 urteko historia gidatzen duena".Amaitzeko,esker ona adierazi zien Gobernu Kontseiluko eta Zuzendaritza Kontseiluko kideei eta unibertsitateko elkarte osoari.

Presidente berria,Francisco José Ruiz Pérez SJ,Teologian doktorea eta Teologia Fakultateko irakaslea da,eta azken urteotan zuzendaritza ardurak izan ditu Unibertsitatean,fakultate horretako dekano eta Zuzendaritza Kontseiluko kide gisa (2018-2025).

Teologia Dogmatikoko irakaslea ere izan da La Cartujako (Granada) Teolo-

gia Fakultatean.Baina jesuita gisa egindako ibilbide luzean barne zerbitzuan murgildu da.Horrela,20 urte baino gehiago daramatza Jesusen Lagundiaren barruan gobernu karguak betetzen.

Lehenik,Probintzia Betikoko (Andaluzia eta Kanariak) probintziala izan zen 2004tik 2010era,eta Espainiako probintzial izendatu zuten.2014an,Espainiako probintzia jesuita guztiak bakar batean batu ziren,Espainiako Probintzian,eta bertako probintzial izendatu zuten. Agintaldian horretan,ahalegin guztiak egin zituen integrazioa gauzatzeko eta egitura eta harreman onenak bilatzeko Probintziako 1.100 jesuitentzat,200 erakunde baino gehiagorentzat eta milaka laguntzailerentzat.

Ikasturtea hasi da MUn

Mondragon Unibertsitateak hasiera eman zion 2025-2026 ikasturteari, gizarte- eraldaketarekin duen konpromisoa sendotzen duten proiektu estrategiko berriekin

Jon Lasa Galdos

Mondragon Unibertsitateak irailaren 5ean egin zuen 2025-2026 ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala,Ideienea eraikin berrian,euskal ikus-entzunezkoen sektorerako berrikuntzaeta ekintzailetza- ekosisteman.Ikasturte honetan 50.urteurrena ospatzen duen Humanitate eta Hezkuntza

Zientzien Fakultatearen Aretxabaletako campusean dago eraikina. Aurreko ikasturtean aurkeztutako 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoa lantzen jarraitzen du unibertsitateak, asmo handiko helburuekin.Premisa horren arabera,Mondragon Unibertsitatea lau erronka estrategiko handi ari da jorratzen: ikasleak ardatz dituen erakundea izatea eta goi- mailako ikaskuntza- esperientzia eskaintzea; bizitza osoan zeharreko prestakuntza birtual eta hibrido berria eskaintzea; ikerkuntza eta transferentzia sustatzea,enpresen lehiakortasuna hobetzeko,eta unibertsitatearen tokiko eta nazioarteko posizionamendua indar-

tzea.

Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eman zion hasiera ofiziala ikasturteari.Ekitaldia amaitzeko emandako hitzaldiaren aurretik,esku-hartze hauek izan dira: Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacobarena -aurreko ikasturteko memoria akademikoa aurkeztu du-,Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarena,eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile Nekane Arratibel eta Letizia Garcia doktoreena; horiek 'HUHEZIren 50 urteko ibilbidea euskaratik: ikasitakoa eta erronkak' irekitze-hitzaldia egin zuten. Horiez gain,bertan izan ziren Mondragon Unibertsitateko lehendakari Xabier Egibar,Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Mondragon Unibertsitateko dekanoak eta errektore ohiak,eta politikaren nahiz irakaskuntzaren arloko beste agintari batzuk.

Ikasle- eta titulazio-kopurua handitzea

Aurten,7.400 ikasle matrikulatu dira Mondragon Unibertsitateko graduko titulazio ofizialetan,masterretan eta doktorego-programetan,eta,horiez gain,8.000tik gora profesionalek etengabeko prestakuntzako programetan hartuko dute parte.Datu horiek bat datoz unibertsitatearen 2025-2028 Plan Estrategikoaren helburuekin: 2028rako 8.200 ikasle izatea,prestakuntza eguneratzeko programetan parte hartzen duten profesionalen kopurua bikoiztea,ikerketa- eta transferentzia-jarduera % 40 handitzea eta unibertsitateak nazioartean duen posizionamendua indartzea.

Aurten,unibertsitateko graduko 19 titulazio ofizialetan,26 masterretan eta 4 doktorego programetan 7.400 ikasle matrikulatu dira,eta,horiez gain, 8.000tik gora profesionalek etengabeko prestakuntzako programetan hartuko dute parte

Halaber,ikasturte honetan,unibertsitateak bost titulu ofizial berri (gradu bat eta lau master) eskainiko ditu,bai eta zigilu dual berriak eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ibilbide propio bat,goi-mailako heziketa-ziklo bateko adar jakin batetik datozen ikasleentzat.Hauek dira titulazio berriak: Kultura eta Sormen Industrieta-

ko Gradua,Euskal Kulturaren Eragiletzako Unibertsitate Masterra,Elikagaien Hartzidurako Unibertsitate Masterra,Sentsoreen Analisiko eta Kontsumitzaileen Zientziako Unibertsitate Masterra eta Mondragon Unibertsitatea buru duen EU4DUAL - Europako Unibertsitate Dualaren lehen masterra,European Joint Masters in Digital and Sustainable Manufacturing Engineering izenekoa.Titulu ofizialak dira denak,eta Unibertsitateak 2024-2025 ikasturtean eman dituen 18 graduei eta 22 unibertsitate-masterrei gehitzen zaizkie. Nazioarteari begira,nabarmentzekoa da Mondragon Unibertsitateak EU4DUAL Europako aliantzaren buru izaten jarraituko duela.Aliantza horrek nazioarteko lehen unibertsitate duala martxan jartzen dihardu, Europako beste 8 unibertsitaterekin elkarlanean.Orobat,Mexikon eta Latinoamerikan duen presentzia indartuko du unibertsitateak,datozen urteetan masterreko ikasleen % 33 baino gehiago nazioartekoa izateko asmoarekin.

Proiektu estrategikoak

Ikasturte honetako ekimen nagusien artean,ikasturtea abiatzeko

erabili den Ideienea abian jartzea nabarmendu behar da.Euskal ikusentzunezkoen sektoreko berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema bat da,eta unibertsitateak Euskadin duen eragina indartzen duten beste ekimen estrategiko batzuei gehitzen zaie.Gainera,Bilbao-Bizkaia Digital Factory proiektua,uztailean aurkeztua,Zorrotzaurren gauzatuko da,Ikerlan zentro teknologikoarekin lankidetzan; Bizkaiko hiriburua talentu digitala erakartzeko eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzarako gune bihurtzea du helburu.Berrikuntzaren esparruan,halaber,Basque Culinary Centerrek bere sarea zabalduko du, Mondragon Unibertsitatearekin lotutako bi proiektu berriren bidez; hona hemen: Gastronomy Open Ecosystem (GOe),ateak datorren urrian Donostian irekiko dituena, eta EDA Drinks & Wine Campus, Araban,edariei buruzko lehen unibertsitate-gradua eskainiko duena Estatuan.Bestalde,LEINN ekintzailetza-laborategien sareak hazten jarraituko du,Bartzelonan beste zentro bat irekiko baita. Proiektu horien guztien bidez, Mondragon Unibertsitateak be-

rretsi egiten du berrikuntzaren arloan nazioarteko erreferentziazko unibertsitatea izateko asmoa,eta enpresekin duen harreman estua 2030erako sendotzekoa,bere funtsezko misioa ahaztu gabe: goimailako hezkuntzaren bidez Euskadiren garapen orekatua lortzen eta gizartea eraldatzen laguntzea.

Eraldaketarako ekarpena

Vicente Atxa errektoreak azpimarratu egin zuen Mondragon Unibertsitateak bere jarduera garatzen duen lurraldeetan duen rol eraldatzailea: "Goi-mailako hezkuntzarekin eta gizartearekin dugu konpromisoa.Hiriburuak ez ezik lurralde osoa eta eskualdeak ere eraldatzea eta benetako eragina izatea da gure apustua.Ideienea bezalako proiektuak konpromiso horren erakusgarri dira".

Errektorearen hitzetan,"gure jarduera gauzatzen dugun eskualdeetan,langabezia-tasarik baxuenak daude,aberastasunaren banaketa orekatuagoa da eta inbertsio handiagoak egiten dira ikerkuntzan. Horrek erakusten du kooperatibismoak benetako onura sozial eta ekonomikoak dituela".

Ikasgelak beteta berriz NUPen

2025-2026 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan

ko Martxa” (anonimoa,XVIII.mendea) jotzen zuen bitartean.

Joan den irailaren 5ean,Nafarroako

Unibertsitate Publikoak (NUP) 20252026 ikasturteari hasiera eman zion 350 lagun inguru bildu zituen ekitaldi batean.María Chivite Nafarroako

Gobernuko lehendakaria eta Ramón Gonzalo errektorea izan ziren ekitaldiaren buruak,eta Foru Komunitateko agintari nagusiak eta Unibertsitateko komunitateko kideak ere bertan izan ziren.Hasierako ikasgaiak “Kate-erreakzioa: XX.mendeko historia ekonomiko bat” izan zuen izenburua,eta Joseba de la Torre Campo Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedradunak eman zuen.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen,segizio akademikoa Fernando Remacha aretoan sartu zenean, hots,togadun irakasleak,NUPeko errektore ohiak eta beste unibertsitate batzuetako errektoreak,errektorea,Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Nafarroako Parlamentuko lehendakaria,“Zura Quartet” laukoteak “Erresumako Gortearen Sartzera-

Jarraian,Roldán Jimeno Aranguren unibertsitateko idazkari nagusiak aurreko ikasturteko memoriaren laburpen bat irakurri zuen,eta aldi horretan,ikerketari,irakaskuntzari,transferentziei eta aliantza instituzionalei dagokienez,erakundeak izan dituen datu nagusiak eman zituen.Masterreko titulazioak nabarmendu zituen,horien artean Erasmus Mundus Sustagri Masterra (NUPek koordinatu duen gisa horretako lehena),irakaskuntzen edo hezkuntza berriztatzeko proiektuen izaera eleaniztuna eta ikerketan bildutako funtsak.Nazioartekotzeari dagokionez,nabarmendu zuen NUP UNITA aliantzako kidea dela eta ikasle eta irakasleen mugikortasuna hainbat programaren bidez. Era berean,adierazi zuen garrantzitsua dela urte anitzeko finantzaketa-hitzarmen berria sinatzea, Osasun Zientzien eraikin berria eta haren ekipamendu progresiboa amaitzea,ikasturte honetan erabil

dadin,edo Unibertsitateko prozesu elektronikoetako digitalizazio-prozesua,besteak beste.

Foru Gobernuko lehendakaria eta errektorea izan dira ekitaldiaren buru,eta Joseba de la Torre katedradunak eman du hasierako ikasgaia

Hasierako ikasgaia eta bertaratutako agintariak

Ondotik,Joseba de la Torre Campo Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedradunak hasierako ikasgaia irakurri zuen,eta,jarraian,Ramón Gonzalo errektoreak hitzaldia eman zuen.Azkenik,María Chivite Nafarroako lehendakariak ofizialki eman zion hasiera ikasturte akademikoari. Ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak eta esparru politikoko,

Javier Sánchez Marcos

erakunde judizialetako eta ekonomia- eta gizarte-erakundeetako ordezkariak izan ziren.Esparru akademikoari dagokionez,Nafarroako Unibertsitate Publikoko hiru errektore ohi joan ziren ekitaldira: Julio Lafuente,Antonio Pérez Prados eta Alfonso Carlosena.María Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektoreak ere parte hartu zuen. Ekitaldian zehar,zenbait pieza musikal interpretatu zituzten Iruñeko Orfeoiak eta Iruñeko Orfeoiaren Gazte Abesbatzak,biak Igor Ijurraren gidaritzapean,eta pianoan Diana Yerro zela eta Zura Quartet laukotearekin parte-hartzearekin,zeina Leire Fernández Sainz de Murietak,Amaia Razkin Aguirrek,Daniel Sádaba Bermejok eta Igor Saenz Abarzuzak osatzen baitute.

Ramon Gonzalo errektoreak hitzaldian adierazi zuenez,"NUP gizartea,kultura eta ekonomia eraldatzeko akuilua da"

Errektorearen hitzak

Ramon Gonzalo errektoreak hitzaldian adierazi zuenez,NUP gizartea, kultura eta ekonomia eraldatzeko akuilua da,eta enpresen,erakundeen eta herritarren beharrei "kalitatez, zorroztasunez eta konpromisoz" erantzuten die.Alde horretatik,adibide gisa aipatu zituen aurreko ikasturteko mugarri batzuk,nafar gizartearen ongizateari lagundu diotenak. Horien artean,NUPeko egresatuen % 86,9k ikasketak bukatu eta handik lau urtera lana izatea; edo Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berria bukatzea,zeinak ahalbidetuko baitu profesionalak prestatzea bikaintasuneko ingurune batean,ikerketa bultzatzea eta industria biosanitarioaren garapenean laguntzea. Ramón Gonzalok aipagai izan zuen orobat Nafarroako Gobernuarekin si-

natu berri den finantzaketarako urte anitzeko hitzarmena,zeinak NUP garatzen jarraitzea bermatu eta orobat ahalbidetuko baitu irakaskuntza hobeki planifikatzea,ikerketa sendotzea, ezagutzaren transferentzia sustatzea eta azpiegitura berriak garatzea. Akordioa ez da txeke zuri bat: gardentasunez jokatzera,efikazia izatera eta baliabide publikoen erabilera arduratsua bermatzera behartzen gaitu”, azaldu zuen.

Bestalde,NUPeko errektoreak kezka azaldu zuen egiaztatu baitu nola hainbat herrialdetan saiatu diren uniber-tsitateen ahotsa mugatzen,hala nola Estatu Batuetako Harvarden. Bere iri-tzian,unibertsitateak prest egon behar du tinko defendatzeko pentsatzeko askatasuna,ikerketaren independentzia eta irakaskuntzaren duintasuna.“Unibertsitatea ikasteko edo ikertzeko leku bat baino gehiago da: gizartearen memoria kritikoa da, eta,aldi berean,etorkizuna irudikatzeko laborategia.Kanpoko mehatxuen aurrean ezin gara isildu,ezin gara gure erosotasunean lokartu eta, aldi berean,askatasun akademikoaren zaindariak eta zintzotasunaren eredu izan behar dugu”,ondorioztatu zuen Ramón Gonzalok.

Lehendakariaren hitzaldia

Bestalde,Nafarroako lehendakariak nabarmendu zuen joan den apirilean

sinatu zela lau urteko hitzarmen berria.“NUPek Nafarroa behar du,Nafarroak NUP behar duen bezainbeste. Sinbiosi horretan,alde batek funtzionatzeko baliabideak ematen ditu,eta besteak gardentasunez,kontuak emanez eta arduraz erantzun behar du”,adierazi zuen.

“Unibertsitate publiko indartsuagoa, eraginkorragoa eta inklusiboagoa nahi dugu.Hori dela eta,hitzarmenarekin batera,Nafarroako Aurrekontu Orokorren bidez ia 108 milioi euro bideratu ditugu aurten Tuterako campusa sustatzera,matrikulak salbuestera,nesken eta emakume gazteen artean ZTIM bokazioak sustatzera edo unibertsitateak Iberus campusean parte hartzera”,azpimarratu zuen.

NUk ongietorria eman zien ikasle berriei

María Iraburu,errektorea: "Lanarekiko grina duten eta mundu hobea egiten laguntzen duten profesionalak hezi nahi ditugu"

Nuria Gil Calviño

Ia 3.800 pertsona izan dira lehen mailako ikasleentzat eta haien familientzat egindako Nafarroako Unibertsitateko Ongietorri Egunean,, zentro akademikoko Kiroldegian.

María Iraburu errektoreak ikasleak eta haien familiak agurtu zituen eta ondoren,Unibertsitatearen proiektuaz hitz egin zien,non "etapa zirraragarri" bat hasten ari diren. Dinamismoa eta identitatea dira Nafarroako Unibertsitatea definitzen duten bi hitzak."Ondo definitutako proiektu bat dugu,sutsuki defendatzen gaituena,San Josemariak sustatu zuena,eta lanarekiko maitasunean oinarritzen dena.Zuen lanbidearekiko maitasuna txertatu nahi dizuegu bakoitzarengan,lana gizartean eraldatzaile den indarra baita.Definitzen gaituen bigarren alderdi bat pertsonen garrantzia da.Uste dugu irakasleen eta ikasleen arteko topaketak ikaskuntza esperientzia aberasten duela".

Ondoren,errektoreak Nafarroako Unibertsitatea erakunde solidario gisa aipatu zuen,askatasun,errespetu eta

pluralismo ingurune batean hazten dena.“Gure garaiko erronka handietan egon nahi dugu eta beren lanarekiko grina duten eta mundu hobea egiten laguntzen duten profesionalak hezi; eta gure ikerketak irtenbideak eman ditzala”.Zentzu honetan,Iraburuk azpimarratu zuen Unibertsitatearen misio hau ez litzatekeela posible izango pertsona askoren laguntzarik gabe: lagunak eta ikasle ohiak.

3.800 pertsona inguru

izan ziren lehen mailako ikasleentzat eta haien

familientzat egindako

Ongietorri Egunean

Errektoreak ikasleei hiru jarrera hartzea gomendatu zien.“Ez utzi galderak egiteari”,hasi zen,“eta bilatu zuen ezagutza arloetan sakontzen lagunduko dizuten erantzunak. Unibertsitatea,batez ere,hazkunde pertsonalerako leku bat da”.Era berean,sentiberak,errespetutsuak eta irekiak izateko eskatu zien ezagutu-

ko dituzten pertsonekiko; laguntzaileak izateko eta "norbanako gisa dugun gaitasun hori besteei emateko erabiltzeko".

María Irabururen azken hitzak ikasleen familiei zuzendu zitzaizkien.

“Bihotz-bihotzez eskerrik asko zuen seme-alabek Unibertsitate honetan beren talentu eta konpromiso guztia ekartzea ahalbidetzeagatik”,amaitu zuen.

Lehen mailako 2.500 ikasle baino gehiago

Guztira,2025-26 ikasturte honetan, irailaren 1ean hasi zena,Unibertsitateak 2.500 lehen mailako ikasle berri baino gehiago hartuko ditu hainbat gradutan.Eskaera prozesua oraindik zabalik dagoen arren, 2.517 ikasle matrikulatu dira orain arte: 77 herrialdetako 846 nazioarteko ikasle eta 1.671 ikasle nazional (horietako 661 Nafarroakoak).Seihileko honetan,40 herrialdetako unibertsitateetako 396 ikaslek ere parte hartuko dute truke programa batean.Eguna bi saiotan banatu zen,fakultate eta eskola ezberdinei zuzenduta.

NUk osasun mentala desestigmatizatu nahi du

Aurkeztuta desESTIGMAtizaT: Nerabeengan ikasgelan osasun mentaleko arazoen

inguruko estigma lantzen duen proiektu aitzindaria

ak,Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko irakasleak.

eta isiltasunaren amaiera errazteko”.

desESTIGMAtizaTekimen aitzindaria da Nafarroan,aholkularitza psikopedagogiko eta hezitzailearen arloan. Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateak garatutako proiektuak irakasleak eta bigarren hezkuntzako ikasleak inplikatzea du helburu,eskolak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako espazio seguru,enpatiko eta aurreiritzirik gabeko bihurtzeko.

Proiektua hamar hilabetez gauzatu zen,2024-25 ikasturtean,Tafallako Escolapios Eskolan,derrigorrezko bigarren hezkuntzako laugarren mailan.Aldi horretan,bederatzi saio egin ziren,osasun mentaleko sentsibilizazio eta alfabetatze tailerrak ikasleek eurek ikaskideentzat garatutako jarduerekin eta sentsibilizazio kanpainen sorkuntzarekin konbinatuz.

Ezaugarri nabarmenenetako bat prebentziozko,parte-hartzaile eta emozionalki esanguratsua den ikuspegia da."Informazioa emateaz gain,desESTIGMAtizaT-ek ikuspegi aldaketa bat sortzea eta nerabeak beraiek osasun mentalarekin lotutako gaietan gizarte eraldaketaren agente aktibo bihurtzera bultzatzea du helburu",azaldu du Belén Ocho-

Berak eta Carla Elizaldek,Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko doktorego aurreko ikertzaileak,hezkuntza-esku-hartze hau pentsatu,garatu eta ezartzeaz arduratu ziren.Ekimen hau Nafarroako Unibertsitate Klinikako Ospitaleko Pedagogian eta Hezkuntza Orientazioan egiten duten lanetik sortu zen."Han ikusi genuen nerabeak unitate psikiatrikoan sartzen zirenean,oso zaila egiten zitzaiela eskoletara itzultzea",azaldu du Belén Ochoak."Beldurra,ondoeza eta prestaketa falta zegoen eskola-ingurunean,askotan ez baitzekien nola lagundu itzultzean",gaineratu du.

Kontzientziazioa areagotzea

Proiektu honekin,zientzia,ikasgela eta gizarte-konpromisoa batzen dituen ikerketa-lerro bat jarri dute praktikan,osasun mentaleko arazoak eskoletan eztabaidatzeko eta jokatzeko modua eraldatzeko.Elizaldek azaltzen du: “Kontua da hobeto ulertzea nola sortzen diren errefusa,gaizki-ulertua eta distantzia,eta zein hezkuntza-faktorek esku har dezaketen ikuspegi hori aldatzeko,laguntza eskatzeko

Ekimen hori,Nafarroako Unibertsitateko

Hezkuntza eta

Psikologia Fakultateak garatutakoa,Tafallako Escolapios Eskolan jarri da martxan

“Osasun mentala ezin da gehiago gai tabu bat izan ikasgelan.Horregatik uste genuen desESTIGMAtizaTbeharrezkoa zela.Ez da soilik informatzea, baizik eta kontzientziazioa areagotzea,elkarrizketarako benetako espazioak irekitzea eta jarrerak eraldatzea ere bai”,dio Belén Ochoak. Irakasleen arabera,esperientzia oso aberasgarria izan da Tafallako Escolapios Eskolan,eta zuzendaritza-taldearen,tutoreen,irakasleen eta familien harrera bikaina izan da.“Ikusi dugu informazio zorrotza,erlazionagarria eta haien hizkuntzara egokitua eskaintzen dugunean,jarrerak aldatzen direla”,dio Carla Elizaldek."Ikasleek ez dute ikasten bakarrik,baita ingurunea eraldatzen ere".

Javier Sánchez Marcos

190 beka berri ikerketarako

Ikerketa-lanetan laguntzeko interesa duten unibertsitateko ikasleei zuzendutako 190 beka zabalduko dira

Jon Lasa Galdos

Gobernu Kontseiluak 2025-2026 ikasturtean ikerketa-lanetan laguntzeko Ikasiker beken deialdia onartu du.Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 330.000 euro bideratuko ditu guztira ekimen horretara.

Ikasiker programaren helburua da unibertsitateko ikasleei aukera ematea Euskal Ikerketa Sistemaren esparruan oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatutako zereginetan hasteko.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 6tik urriaren 6ra arte izango da zabalik.

Memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratu

Gobernu Kontseiluak,- Gogora - Memoriaren,Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak sustatutako hiru dirulaguntza lerro onartu ditu, Euskadin memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea sustatzeko.Guztira,232.500 euro bideratuko dira 2025ean,honako deialdi hauetan banatuta:

1. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko dirulaguntzak. Aurrekontua: 40.000 €.

2. Memoria demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzak.Aurrekontua: 80.000 €.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak. Aurrekontua: 112.500 €.

Hiru deialdi horien bidez,Eusko Jaurlaritzak memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko,babesteko eta zabaltzeko konpromisoa berresten du.

Nekazaritza Politika Bateratuan aldaketa egiteko eskaera

Elikadura,Landa Garapen,Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak,Amaia Barredok,Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) aldatzeko ministerioari egindako eskaeraren berri eman du Gobernu Kontseiluan.Helburua da,Euskadiko mendi pribatu zein onura publikoko medien kudeaketa egokiagoa eta jasangarriagoa bermatu ahal izatea,suteak saihesteko.

Ministerioari proposatutako aldaketen artean daude: gehieneko abere-kargak handitzea eta zuhaitz- eta baso-azalerak bazkatzeko moduko eremu edo larre gisa aintzat hartzea.Eusko Jaurlaritzaren ustez,euskal mendietan azienda gehiago egoteak landaredia modu naturalean kontrolatzen laguntzen du,eta suebaki gisa jokatzen du sute potentzialen aurrean.

Ministerioari egindako eskaerez gain,Eusko Jaurlaritza,foru-aldundiekin koordinatuta,Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Lege berri bat lantzen ari da.Lege horrek basoen kudeaketarekin,mendien kontserbazioarekin eta suteen prebentzioarekin lotutako kapitulu espezifiko bat izango du.

EDA ekimena garatzeko lankidetza-hitzarmena Elikadura,Landa Garapen,Nekazaritza eta Arrantza sailaren eta EDA Drinks & Wine Campus Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena eguneratzea onartu da Gobernu Kontseiluan,EDA “Edariak eta Ardoak” ekimena garatzeko helburuarekin. EDA ekimenaren inbertsio-aurrekontua,Guardian eta Gasteizen,18.000.000 eurokoa da eta horietatik 10.000.000 euro Eusko Jaurlaritzak jarri ditu.

Ostatu-egoitza berri bat EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako Campusean beste egoitza berri bat eraikitzeko prozesuari ekin dio

Javier Sánchez Marcos

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gipuzkoako Campusean beste unibertsitate- egoitza berri bat eraikitzeko eta ustiatzeko proiektua idazteko, eraikitzeko eta ustiatzeko prozedurari hasiera emateko ebazpena argitaratu du.Jarduketarako 21.478.000 €-ko aurreikusitako aurrekontua da, eta gauzatzeko epea 30 hilabetekoa da.Egingo den egoitza 37 urteko kontzensioa izango da.

200 plaza izango ditu eta proiektuak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da

"Oso albiste ona da ikasturtea hasteko,beste urrats berri bat eman baitugu gure Campusean ikasleentzako beste egoitza bat izateko bidean aurrera egiteko.Mugarri garrantzitsua da,eta bat dator gure gain hartzen dugun konpromisoarekin: Gipuzkoako Campuseko ikasle askok aurre egin behar dioten etxebizitzen arazoa arintzeko lan egitea,arazo horrek familiei

erakartzen dien esfortzua kontuan hartuta.Espero dezagun,eta gure nahia da,2026an obrak hastea",adierazi du Juana Goizueta Vertiz Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak. Azken urteotan,egungo Miguel Agud Querol egoitzako logelen okupazioa % 100ekoa izan da,eta itxarote-zerrenda handia dago EHUko ikasleekin,goi-mailako ikasketak egiteko bizitegi-irtenbide horren bila.2012an handitu ondoren,424 plaza izatera iritsi zen guztira,eta gaur egun ez dira nahikoa eskaera handiari erantzuteko.

Atzerriko ikasleen ostatu-eskaera handiagoa

Graduko ikasleen bizitoki-beharraz gain,antzeman da,alde batetik,EHUra Donostiara joaten diren atzerriko ikasleen ostatu-eskaera gero eta handiagoa dela,unibertsitateak berak bultzatzen dituen mugikortasun-programen bidez.Bestalde,ikertzaileentzako ostatu-plazen beharrak gehitu behar dira,bereziki ikertzaile-karrera hasten ari diren ikertzaile juniorrentzat.

Horregatik,Gipuzkoako Campusak deialdi hau egin du egoitza berri bat eraikitzeko.Egoitza hori Manuel de Lardizabal pasealekuaren eta Berio pasealekuaren artean dagoen lursail batean kokatuko da,Unibertsitate Egoitzaren,Zuzenbide Fakultatearen eta Ignacio Mª Barriola zentroaren artean.3.462 m_-ko azalera du,eta,gaur egun,partzialki okupatuta dago Hezkuntza Museoa,ikasgelak eta unibertsitateko jangela dituen solairu bateko pabiloi batez.Eraikin hori eraistea aurreikusita dago proiektuaren barruan.

Eraikin berriak bi solairu izango ditu sestra azpian eta bost sestra gainean.Beheko solairuan eremu komunak kokatuko dira: hall-a,kafetegia,lan-eremuak,jolas- eta telebista-aretoa, bileretarako guneak eta unibertsitatearentzat erreserbatutako erabilera anitzeko espazio bat,Lardizabal pasealekutik sarbide independentea izango duena.Goiko solairuetan 200 oheko edukiera duten logelak kokatuko dira, banakako geletan,176 sukalde partekatuarekin eta 20 sukalde indibidualarekin.Gainera, aurreproiektuak 60 plazako aparkaleku-solairu bat aurreikusten du.

Aurrekontuak negoziatzen hasi da EHUko errektorea

2025-2026 ikasturteari begirako lan-ildo nagusiak aurkeztu zituen

irailaren 2an Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore Joxerra Bengoetxeak

Jon Lasa Galdos

Ikasturte berriko eskolak irailaren 8an hasi ziren. 2025-2026 ikasturtearen irekiera ofiziala,berriz, irailaren 10ean egin zen,Imanol Pradales lehendakaria eta Zientzia,Unibertsitatea eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias bertan zirela.Irailaren 2an,ordea,EHUren errektoretza taldeak ekin dio ikasturte berriari. Donostian elkartu du bere taldea Joxerramon Bengoetxea errektoreak.Hiru lan- ildo nagusirekin hasi zuen ikasturtea errektoretza taldeak.Hiru urterako plan estrategikoa zehazteko lanari ekitea izan zen lehenengoa.Eta horretarako entzute- birari ekin zion Bengoetxeak.“Ikastegi guztietan izango gara,ikasle,irakasle-ikertzaile eta administrazio- zerbitzuetako langileak entzun nahi ditugulako aurrez aurre.Errektoretza talde honentzat lehentasunezkoa da elkarrizketa eta elkarlana,hasieratik planteatu ditugu gure marka- identitatearen egiteko modu”,adierazi zuen Bengoetxeak.Hala,entzunaldi saioak aktibatuko dituzte eta irailaren amaieran hasiko du entzute bira errektoreak,Arabako campusean.

Lehenengo aurrekontuak

2026ko aurrekontuak prestatzeko lanetan burubelarri ari da errektoretza taldea.“Funtsezkoa izango da gure lehenbiziko aurrekontuak landu ahal izatea”,azpimarratu zuen Bengoetxeak eta horretarako dagoeneko hasi dira unibertsitateak dituen premien diagnosia egiten.Azpiegiturak,baliabide

pertsonalak eta,besteak beste,burokrazia arintzeko digitalizazio plana zehaztuko dira “Jaurlaritzari azterketa aurkeztu eta Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntza sailarekin negoziatzeko,beti bezala, leialtasun eta zintzotasun izpirituarekin,elkarlana jomugan”,zehaztu zuen errektoreak; “2026ko aurrekontu orokorretan EHUk behar duen inbertsioa jasota gera dadin,finantzazio nahikotasuna bermatzeko”,gehitu zuen.Izan ere,“hasten den hau du errektoretza talde honen lehenengo ikasturtea,aurrekoa hasita zela hartu baikenuen unibertsitatea zuzentzeko ardura eta izan ditugun aurrekontuak ere heredatuak izan baitira”,gogoratu zuen Bengoetxeak.

Hirugarren lan ildoa EHUren estatutuak berritzea da.“Batez ere,unibertsitate lege berriak ezartzen dituen eskakizunei egokitzeko,baina baita inpronta berri bat eman nahi diegu,funtzionalagoak izan daitezen eta zentroen eta ikastegien autonomiari garrantzia gehiago emateko”,zehaztu zuen Bengoetxeak.

Matrikulazioa

Irailaren 8an hasi ziren eskolan Euskal Herrik Unibertsitatean.Behin behineko datuak diren arren, dagoeneko 8.751 ikaslek egin du EHUn ikasteko matrikula eta 4tik 3tan bere lehenengo hautuan matrikulatu ahal izan da.2025-26 ikasturtean,graduko 35.100etik gora ikasle izango dira unibertsitatean ikasten.Campusei erreparatua,% 53,72 Bizkaiko Campusean matrikulatu dira,% 25,24 Gipuzkoan eta % 21,04,Araban.

EHUko campusak irekita

Graduko 35.100 ikaslek hasi dute 2025-2026 ikasturtea EHUn

Jon Lasa Galdos

Goiztiarrenak irailaren 4an ikasturte berrira ongi-etorria izan bazuten ere,gehienek eskolak,8an hasi zituzten.2025-2026 ikasturtean, azken datuen arabera,35.126 graduko ikasle arituko dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU); horietatik 8.751,berriak.Ikasleen % 73,15ek euren lehenengo aukerako gradua ikasiko dute.Eta,euskaraz egingo dituzte graduko ikasketak % 57k; aurreko matrikulazio kanpaina,baino % 2 gehiago.Campusen arabera,ikasle berrien % 53,72 Bizkaiko Campusean matrikulatu dira; % 25,24,Gipuzkoan; eta % 21,04,Araban.

Ezagutza arlo guztietako ikasketak eskaintzen ditu EHUk eta aurten 106 gradu eskainiko ditu, euskaraz,gaztelaniaz nahiz ingelesez.Horietatik,16 gradu dualak dira eta 15,gradu bikoitzak. Beren ikasketetan zehar,ikasle ia guztiek egingo dituzte praktikak enpresaren edo erakunderen batean.Aurreko ikasturtean 13.700 praktika inguru egin ziren,horietariko % 64,7 derrigorrezkoak izan ziren,eta % 35,3,borondatezkoak.

Nazioartekotzeak ere hazten jarraitzen du graduko ikasketetan.Ikasleek aukera dute atzerrian ikasteko eta esperientzia aberasteko,Erasmus+,Latinoamerika eta beste norako batzuk programen bidez,iraupen laburreko ikastaro trinkoen bidez (BIP) edo ikasketa eta praktiketarako mugikortasun luzeen bidez.Horietaz gain, Bordeleko Unibertsitatearekin EHUk duen mugaz gaindiko campusak eta ENLIGHTek (Europako beste bederatzi unibertsitaterekin duen aliantza) diziplina anitzeko,nazioarteko eta erronketan oinarritutako ikastaro sorta zabala eskaintzen diete EHUko ikasleei.Aukera horietaz baliatuta,lau ikasletik batek gutxienez lauhileko bat igaroko du atzerriko edo Estatuko beste unibertsitate batean.

Irailaren

10ean,Donostian izan zen kurtso berriaren inaugurazio ekitaldia

Graduondokoak

EHUk 2025-2026 ikasturtean eskainiko ditu 109 unibertsitate master,etengabeko prestakuntzako 35 master eta 67 doktorego programa.Dagoeneko 2.141 ikasle berri matrikulatu dira unibertsitate masterretan.

Etengabeko prestakuntzaren eskaintza ere zabala dauka EHUk.Hala,berezko 50 tituluz gain, unibertsitateko mikrokredentzialak indartuko ditu,beti ere,enpresen eta erakundeen eskariari erantzuteko ibilbide formatibo profesionalak egokituz.

Euskal unibertsitate publikoaren graduondoko eskaintzaren nazioartekotzea gero eta zabalagoa da.Gaur egun,nazioarteko dimentsioa duten 47 master eskaintzen ditu.Horietatik 14 titulu bikoitzak dira (EHUren eta atzerriko unibertsitatearen titulua eskuratzea ahalbidetzen dutenak),eta 9,Erasmus Mundus masterrak dira (Europar Batasunak aitortzen duen bikaintasun zigilua daukate,oso lehiakorra den deialdi batean hautatutako programak baitira). Horietaz gain,EHUk Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez 9 master eskaintzen ditu Ameriketako hainbat unibertsitatetan.

besteberrriak

Nekazaritza jasangarriko ikasketak NUPen

Nekazaritza Jasangarrirako Abangoardiako Teknologietako Erasmus Mundus Masterra hasi da Nafarroako Unibertsitate Publikoan,17 herrialdetako 26 ikaslerekin

Jon Lasa Galdos

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irailaren 1ean hasi zuen Nekazaritza Jasangarrirako Abangoardiako Teknologietako Erasmus Mundus Masterra (SUSTAGRI),masterra egingo duten 17 herrialdetako 26 ikasleentzako aurkezpen batarekin (bi ikasle bakarrik dira Espainiakoak).NUPek parte hartzen duen ezaugarri horietako lehen graduondokoa da.NUP erakunde koordinatzailea da gainera,eta edizio bakoitzean onartutako 25 ikasleei Nafarroako erakundeko,Atenasko (Grezia) Nekazaritza Unibertsitateko eta Tras-os Montes eta Douro Garaiko (Portugal) Unibertsitateko titulu bat lortzeko aukera emango die.

NUPek koordinatutako

SUSTAGRI graduondoak aukera

ematen du titulu bat lortzeko Nafarroako erakundean,

Atenasko Nekazaritza

Unibertsitatean (Grezia) eta

Tras-os Montes eta Douro

Garaiko Unibertsitatean (Portugal)

Graduondokoa irailaren 1ean aurkeztu zuten Ramón Gonzalo NUPeko errektorea buru izan zuen ekitaldi batean.Javier Casalí Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzako katedradun,IS-FOOD institutuko ikertzaile eta masterreko zuzendari akademikoa arduratu zen prestakuntzaren xehetasunak ikasle berriei azaltzeaz.Ikasleek Unibertsitateko instalazio eta zerbitzuak ezagutzeko aukera izan zuten.Ikasleak herrialde hauetakoak dira: Argentina,Bangladesh,Brasil,El Salvador,Espainia, Etiopia,Filipinak,Ghana,Grezia,India,Indonesia, Nepal,Nigeria,Pakistan,Senegal,Siria eta Sudan. Aurkezpen-ekitaldian izan ziren orobat Eva Perujuániz Unibertsitateko zuzendari nagusia eta

Konstantinos Soulis Atenasko Nekazaritza Unibertsitateko masterraren koordinatzailea. Europar Batasunak 4,7 milioi euro eman dizkio SUSTAGRIri,eta haren helburu nagusia da profesionalak prestatzea ingurumen-,ekonomia- eta gizarte-jasangarritasuna hobetzeko aplikatzen ahal diren teknologia eta metodologia aurreratuenetan. Masterra egin ondoren,pertsonak horiek eraginkortasunez aplikatzen ahalko dituzte puntako teknologia horiek ustiategietako eguneroko lan operatiboan,jasangarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin,nekazariei laguntza eta aholkularitza ematen ahalko diete nekazaritzako sistema adimendunak ezartzeko,nekazaritzako jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko aholkuak eman ahal izango dituzte edo industrian edo akademian ikerketa oinarrizko edo aplikatuko ibilbide bat egiten ahalko dute gero doktoretza eginez.Javier Casalí Sarasíbar Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzako katedradun eta NUPeko IS-FOOD ikerketa-institutuko kidea da masterreko zuzendari akademikoa. Graduondokoak 120 kreditu ditu,bi urtekoa da (4 seihileko) eta irakaskuntza presentziala da eta osorik ingelesez emango da. Masterra hiru eduki-bloketan dago bereizita.Bakoitzak 30 kreditu ditu,eta horiei master amaierako lanaren beste horrenbeste kreditu gehitu behar zaizkie.Lehenengo 30 kredituak nekazaritzaren jasangarritasunerako oinarri teknologikoei buruzkoak dira.

VIII.Navarra LAN Party ospatu zen

Irailaren 4tik 7ra bitartean,400 teknologiazale baino gehiago elkartu zituen Navarra LAN Party topaketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Irailaren 4an,ostegunaean,hasi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Navarra LAN Party. Hurrengo igandera bitartean,hau da,irailaren 6ra bitartean,400 lagun baino gehiago elkartu ziren Teknologia Zabaltzeko Nafarroako Elkarteak (ANDITEC) erakunde akademikoarekin batera antolatutako ekitaldi horretan.Topaketa teknologikoa Foru Komunitateko handiena da,eta zortzigarren edizioan dibulgazio- jarduerak,lehiaketak (5.000 euro saritan) eta hitzaldiak egin ziren,tartean jende guztiarei zuzenduta zegoen eztabaida bat (“Interneteko askatasuna ezbaian”).,eta Cloudflare Interneteko segurtasuneko multinazionalak parte hartu zuen, zeinari eragin baitzion Espainiako epaileek hartutako erabaki judizial batek.Erabaki horren bidez agindu zuten IP helbideen blokeoa futbol partiden pirateriaren aurkako borrokaren esparruan.

Lehenengo aldia izan zen enpresak hi-tza hartzen zuela prentsa- adierazpenetatik harago.Topaketak 10 Gb/s-ko konexioa zuen,eta Nafarroako bi enpresa eman zuten: Sisnet,abiadura handiko loturaren arduraduna,eta Proquo,ekipamenduaren instalazioaren eta logistikaren arduraduna.

Ekimen horren zortzigarren

edizioan,dibulgazio-jarduerak, lehiaketak (5.000 euro saritan) eta hitzaldiak egin ziren, besteak beste

Navarra LAN Party topaketak honako hauen babesa izan zuen: Nafarroako Gobernua,Iruñeko Udala,Sisnet,Proquo,Tracasa Industrial,Tracasa Global,NUPeko Zibersegurtasunaren Katedra, Diario de Navarra,540,Naudit eta Gasteiz Componentes Electrónicos; orobat Nafarroako Gazteriaren Institutuaren,Kultura Ministerioaren,Nafarroako IRIS Berrikuntza Digitalerako Gunearen eta PC Box Irún,Drift,Ozone,Mars Gaming,Project Galileo by Cloudflare eta Cisco Meraki. Inaugurazio ofizialean honako hauek parte hartu zuten: Miguel Pagola Barrio,Nafarroako Unibertsitate Publikoko Garapen Digitaleko errektoreordea; Juan Luis García Martín,Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko,Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; Mikel Armendáriz Barnechea, Sustapen Ekonomikoko,Europar Proiekzioko,Berrikuntzako,Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria Iruñeko Udalean,eta Iñigo Aguas Ardaiz ANDITECeko presidentea.

Sareko askatasunari buruzko eztabaida Jarduera-programaren barruan,irailaren 6an,larunbata,arratsaldez,17:00etan,“Interneteko aska-

Nuria Gil Calviño
Navarra LAN Party topaketako irudi bat,Foru Komunitateko ekitaldi teknologiko handiena.

tasuna ezbaian” izeneko eztabaida egin zen,eta honako hauek parte hartu zuten: Maria Palmieri, Cloudflareko “senior Public Policy manager”; Román Ramírez,RootedCON Espainiako zibersegurtasun arloko ekitaldi nagusiko arduradun orokorra Espainian; eta Patxi Eslava,Sisneteko zuzendaria. Juan Ramón Aramendía Navarra Cybersecurity Centerreko koordinatzailea izan zen eztabaidaren moderatzailea.Cloudflarek Espainian jendaurreko ekitaldi batean parte hartzen duen lehen aldia zen, Ligak bultzatutako IP helbideen blokeoarekin lotutako polemikari heltzeko.Orain arte,multinazionalak prentsa-komunikatuen bidez soilik jorratu zuen gai hori.

Espainian,epaile batek Futbol Liga Profesionalaren eskaerak onetsi zituen partiden emanaldietarako baimenik gabeko sarbidea eskaintzen zuten IP helbideak blokeatzeko.Arazoa da agindu judizialak Cloudflareren helbideetara bideratu zirela, zeinak milioika webguneren bitartekari tekniko gisa jarduten baitu,eta ez soilik partidak pirata moduan eskaintzen zituzten orrialde zehatzetara. Horrek kezka sortu du; izan ere,Cloudflarerenak bezalako azpiegitura-helbideak modu orokorrean blokeatzeak beste zerbitzu legitimo batzuei eragin diezaieke,eta hori Interneten neutraltasunaren eta askatasunaren mehatxutzat hartzen da. Alde horretatik,Román Ramirez eztabaidako parte-hartzaileak ekintza judizial bat koordinatzen du RootedCONen,neurri horiek oinarrizko eskubideei eragiten dietela uste baitu.

Navarra LAN Party topaketaren barruan,hilaren 6an,19:00etan,Guillem Salvadó (Bartzelona, 1994) bideojokoen garatzaile independente eta YouTuben milioi bat harpidedun dituen kanal baten jabeak hitzaldia eman zuen (Guinxu da bere nortasun digitala).Ingeniaritza Informatikoko graduatuak mintzagai izan zuen nola sortu bideojokoak,eta saiorako sarrera librea izan zen.

Guneen antolaketa

Nafarroako Kiroldegi Unibertsitarioak bi eremu izan zituen.“Party Place” izenekoan,420 ordenagailu instalatu zituzten,abiadura handiko Interneteko konexiodunak (10 Gb/s); hor,e-sportseko lehiaketak egin eta Twitch bidez eman ziren,eta beste lehiaketa batzuk ere bai,zeinetan 3.500 euro baino gehiago banatu baitiztuzten sarietan. “Open Space” eremuan,ordea,edonor sar zite-

keen,dohainik,ostegunean,ostiralean eta larunbatean,10:00etatik 20:00etara; han,aukera egon zen kontsolak probatzeko,gidatzeko simulagailuetan ibiltzeko eta errealitate birtualeko esperientziak edukitzeko,eta hiru dimentsiotan inprimatzeko eta teknologiari buruzko hitzaldiak entzuteko gune bat ere izan zuen.

Topaketako azpiegitura teknologikoa Nafarroakoa da osorik,Sisnet eta Proquo enpresen laguntzari esker

Aurten,Nafarroako Gazteriaren Institutuari esker, hirurogei gaztek baino gehiagok parte hartu zuten Navarra LAN Party topaketan diru gutxiago ordainduta.Izan ere,Nafarroako Foru Komunitateko gazte txartel europarra edukitzeagatik,hamar euroko deskontua zuten lau egunetarako abonuaren prezioan eta bost eurokoa eguneroko sarreretan.

IKTen aldeko elkartea

Teknologia Zabaltzeko Nafarroako Elkartea (ANDITEC) irabazi asmorik gabeko entitate bat da, 2018an sortua,eta Nafarroan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) zabaltzea eta bultzatzea du helburu,bai eta gizarteari teknologia hurbiltzea eta teknologiaren inguruko komunitatea sortzea ere.

NUPen Navarra LAN Party topaketako parte-hartzaileak.

Prestakuntza sexualitatean eta emozioetan Nafarroan

Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala gazteen arteko sexu- eta emozio- harremanei buruzko prestakuntza sustatzen ari dira komunitateko profesionalentzat

Nuria Gil Calviño

Nafarroako Hezkuntza eta Osasun Sailak,Berdintasunerako Nafarroa Institutua eta Gazteriarako Nafarroako Institutua,Iruñeko Udalarekin batera, elkarrekin lanean ari dira sexualitatearekiko eta emozio-harremanei buruzko ikuspegi positiboa sustatzeko biztanleria osoaren artean,batez ere 15 eta 30 urte bitartekoen artean.Irailaren 24an eta 25ean,tailer bat egin zuten,komunitatea sexu- eta emozio- harremanei buruzko hezkuntzaespazio gisa sustatzeko,sektore honetako profesionalak prestatzeko eta gazteak gai honi buruz hausnartzera gonbidatzeko helburuarekin. Komunitate-esparruak aukera ematen du xedepublikoarengana iristeko,tokiko esparruetatik eta haien errealitatetik gertu dauden ikuspegie-

kin,harreman emozional eta sexualak jorratuz eta sexualitatearen ikuspegi positiboa sustatuz, berdintasunean,tratu onean eta osasunaren sustapenean oinarrituta.

Lehenengo saioa,"Gazteak eta Harreman Emozional eta Sexualak Komunitatearen Esparruan" izenburupean,irailaren 24an egin zen,Nafarroako hiriburuko Civivox Iturraman,eta batez ere gazteekin lan egiten duten gizarte eta tokiko erakundeetako profesionalei zuzenduta zegoen.

Sexualitatea nola landu daitekeen ikasteko helburuarekin,jarduera desberdinetan,"Gazteak eta Harreman Emozional eta Sexualak Nafarroan 2025" ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren lehenik.Saioan zehar,bertaratuek sexuaren balioak, praktikak eta egungo egoera ezagutu zituzten Nafarroako gazteen artean.Ondoren,Maider García de Vicuñak,Emaize sexologia zentrokoak,aurkezpen bat egin zuen,"Sexualitate eta lotura positiboak sustatu ditzakegu komunitatetik?".Hazialdeak eta Altsasuko Udalak Nafarroan ezarritako bi praktika on partekatu ziren.

Egunaren bigarren zatian,lau tailer desberdin eskaini ziren,gaurkotasuneko gaiak jorratuz.Zehazki, Emaizek harremanetan nola konektatu eta hausteko arrakasta azaldu zuen.Bigarren tailerrean,Lantxotegik sexualitatea eta kultura aniztasuna aztertu zituen.Hirugarrenean,Natalia Rubiok komunitateko sexualitateaz eta desgaitasunaz hitz egin zuen, eta laugarrenean,Almudena Herranzek esku-hartze profesionalaren bidez offline eta online harremanak nola lagundu aztertu zuen.

Gazteentzako tailerra

Bigarren saioa,gazteei zuzendua,irailaren 25ean egin zen Civivox Jus la Rochan.Helburua sexualitatea ikuspegi positibo,integral,berdinzale eta errespetuzko batetik nola landu hausnartzea sustatzea zen.

262 lanpostu eskainiko dira Hezkuntzan Nafarroan

Nafarroako Hezkuntzak 262 irakasle lanpostutarako beste lan-eskaintza berri bat onartu du

Nafarroako Gobernuak bi foru dekretu onartu ditu,262 irakasle lanpostutarako lan eskaintzak egitekonez: 217 bigarren hezkuntzako irakasleentzat eta 45 maisuentzat.

Bi dekretu horiek,bata langileen aldaketetarako eta bestea irakasle publikoen lanpostuetarako, ikastetxe publikoetan aldi baterako enplegua murrizten jarraitzea dute helburu.

Orain arte argitaratutako lan-eskaintzekin eta oraindik izapidetzen ari direnekin, egiturazko aldi baterako enplegu tasa % 4,94ra iritsiko da

Nafarroako Gobernuari unibertsitatez kanpoko irakasleentzat dagokion ordezkapen tasa,2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen arabera,262 lanpostukoa da,horietatik 219 2024an hutsik geratu ziren bajenagatik,gehi % 1,2 irakasleentzat.Langileak kidegoka banatzen dira: 217 bigarren hezkuntzako irakasleentzat eta 45 irakasleentzat.

Irakasleen araberako banaketa hau egin da, abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen,Nafarroaren Aurrekontu Orokorrei buruzkoaren,31.2 artikuluan xedatutakoaren arabera,zeinak ezartzen duen "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasleentzako enplegu publikoko eskaintzak irakasle kidego bakoitzerako edo horietan sartutako lanpostu bakoitzeko lanpostu kopuru osoa ezarriz zehaztuko direla.Lan eskaintza hauetan sartutako lanpostuen ezaugarriak,kasu guztietan espe-

zialitatea eta hizkuntza,egitura antolatzailea aldatzen duen foru dekretu batean ezarriko dira, sarrera proba selektiboak iragarri aurretik". Hezkuntza Sailak 2025eko uztailaren 21ean egindako Negoziazio Mahai Nagusian iragarri zuenez, lan eskaintza honetan sartutako 45 irakasle-lanpostuak aurreko eskaintzetatik zeuden 245 lanpostuei gehituko zaizkie,eta,ondorioz,datorren ikasturte honetan Irakasle Kidegoan sartzeko 290 lanpostu izango dira guztira.Horietatik 75 euskaraz izango dira (10 ingelesa atzerriko hizkuntza gisa; 9 Musikarako; 6 Pedagogia Terapeutikorako; 8 Entzumen eta Hizkuntzarako; eta 42 Lehen Hezkuntzarako).Gainerakoak,guztira 215 lanpostu,gaztelaniaz izango dira,10 Musikarako; 52 Pedagogia Terapeutikorako; eta 23 Entzumen eta Hizkuntzarako,Lehen Hezkuntzako 130ez gain.

Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoko 18 lanposturen deialdiak ere egin ziren,espezialitate hauek barne: Harpa (1),Klarinetea (1),Dantza Klasikoa (2),Dantza Garaikidea (1),Dantza Espainiarra (1),Zeharkako Txirula (2),Konposizioaren Oinarriak (3),Gitarra (1),Orkestra (1),Pianoa (2),Saxofoia (1), Tronboia (1) eta Txistua (1).

Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18.Edizioa

Irailaren 26an emango diote hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18.edizioari,oraingoan euskaraz eskainiko dena

Jon Lasa Galdos

Kooperatibagintzan aditu tituluak kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea du helburu, betiere,dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarritaz.Horretarako,ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko,ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek. Lehen saioan kooperatibismoaren sorreraz eta oinarri filosofikoez aritu dira.

Aditu titulu honetan,parte- hartzaileek kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango diren erremintak jasoko dituzte.Gainera,elkarlana eta bizipenak trukatuta,beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute.Oso metodologia praktikoa du ikastaroak: aurkezpenak,hitzaldiak,eztabaidak,mintegiak… Ikastaroa borobiltzeko,parte- hartzaileek egingo dute ikastaro amaierako proiektu praktikoa.

Erreferentziazko ikastaroa

Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikas-

taro hau antolatuta dago Mondragon UnibertsitatekoLANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta MONDRAGON Taldeko Otalora formazio zentroaren artean.Urte hauetan guztietan,40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 350 ordezkari baino gehiagok hartu du parte ikastaroan.Adibide moduan,iazko edizioan parten hartu zuten hurrengo kooperatibek: Fagor Arrasate,Fagor Ederlan,Fagor Automation,Fagor Elektronika, Copreci,Mondragon Assembly,Lagun Aro,Ulma Packaging,Ulma Handling,Eika,Fagor Taldea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta RPK.

LANKI

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean dago kokatuta LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia.Hiru helburu nagusirekin sortu zen ikertegia 2001.urtean:

1. Kooperatibismoaren ikerketa,ardaztuta Arrasateko esperientzia kooperatiboaren azterketan eta analisian.

2. Hezkuntza kooperatiboaren berrikuntza eta garapena.Material didaktikoak ekoiztea,eta prestakuntza kooperatiboko programak diseinatzea eta garatzea.

3. Aholkularitza,transferentzia eta laguntza eskaintzea kooperatibaren gizarte eta enpresa proiektua garatzeko.

Kooperatibek enpresa logikak eta giza balioak uztartzen dituzte,alde horretatik,sinetsita daude kooperatibismoa ekonomian jarduteko eta gizartea antolatzeko tresna baliagarria dela.Horregatik,LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian ari dira,gaur egungo erronketatik abiatuta,kooperatibismoaren berezko ezaugarriak berritzen eta sendotzen XXI. mendeko kooperatibismoa eraikitze aldera.Hori guztia elkarlanean eta esperientziak partekatuz.

Think Big 2025 Enpresa Ideien Lehiaketa ospatu zen

'ONCOFIBER' proiektuak irabazi zuen,denbora errealean ebakuntza kirurgiko batean bidez ehun kantzerigenoko guneak identifikatzen dituena

Javier Sánchez Marcos

Zitek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programak antolatutako Think Big 2025 Enpresa Ideien Lehiaketaren sari-banaketa ospatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan.Aurtengo deialdira 43 proiektu aurkeztu ziren eta horietatik lauk sari nagusiak jaso zituzten eta beste hiruk accesitak jaso zituzten.

Lehenengo saria,3.000 eurokoa,'ONCOFIBER' enpresarentzat izan zen.Teknologia hori Lucero Mescli Hernándezek,bere tesi zuzendari Joel Villatoro irakaslearekin,lankidetzan,garatu zuen. Proiektu horri esker,medikuek denbora errealean identifika ditzakete ehun kantzerigenoko guneak ebakuntza kirurgiko batean.“'ONCOFIBER'ek zuntz optiko oso finak erabiltzen ditu,ile baten tamainakoak,tumore-zelulekin kontaktuan jartzean kimikoki erreakzionatzen dutenak.Zuntz horiek tresna kirurgikoetan integratzen dira,eta berehala bidaltzen dute informazioa; horri esker, kirurgialariek zehaztasun handiagoz erabaki dezakete zer ehun erauzi eta zein ez”,azaldu zuen Lucero Mescli Hernándezek.

Ez da Lucero Hernandezek lehiaketa hau irabazten duen lehen aldia.Iaz ere lehen saria irabazi zuen bere 'FOS Detection' proiektuari esker.Hala ere,osasun arloko profesionalekin partekatu ondoren,ondorioztatu zuen “ez zegoela gaur egun merkatuan ezartzea justifikatzen zuen benetako beharrik”.Ikaskuntza horrek bere ikerketa norabide berri batera bideratzera eraman zuen,eragin kliniko handiagoa zuen teknologia baterantz, eta horrela sortu zen ONCOFIBER.“Harrotasun handia sentitzen dut aitortza honekin.Aurrera egiten jarraitzera eta ez etsitzera bultzatzen nau. Babes hau jasotzeak jarraitzeko are gogo handiagoa ematen dit”,adierazi zuen Lucero Hernándezek.

Bigarren saria,2.000 eurokoa,'SensoLeaf'-ek irabazi zuen.Sentsore ultrafina,malgua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa da,artoaren deribatuekin egina baitago.Gailu hau gai da deformazio mekanikoak detektatzeko,txikiak izan arren,eta seinale elektriko bihurtzeko.Sentikortasun horri esker,medikuntzan,robotikan edo gailu elektroniko berritzaileetan aplikazioak izan ditzake. Hirugarren saria,1.000 eurokoa proiektu bakoitzerako,BIOTEK eta Aether Composites taldeentzat izan zen.BIOTEK-ek Euskadin gaur egun inportatzen diren laborategiko erreaktiboak,ikerketa biomediko eta bioteknologikorako fun-tsezkoak direnak,ekoitzi nahi ditu.Bere proposamenak modu merkeago,jasangarriago eta atzerriko patenteen menpe egon gabe egitearen alde egiten du,eta horrek tokiko sektore zientifikoa indartuko luke.Bestalde,Aether Composites enpresak karbono-zuntz birziklatuz egindako erresistentzia handiko piezak sortzen dihardu.Ekoizpen-metodo aurreratuekin, automobilgin-tzan,aeronautikan edo kirolean hain erabilia den material horri bigarren bizitza bat eman nahi dio,ingurumen-inpaktua murriztuz eta industrian aukera berriak irekiz.

Lan-orientazioa doan NUPeren eskutik

Nafarroako Unibertsitate Publikoak lan-orientazioko doako lantegiak egingo ditu urrian interesa duen edonorentzat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lanorientazioari buruzko doako lantegi batzuk egingo ditu irailaren 29tik (astelehena) urriaren 7ra (asteartea).Lan-elkarrizketak prestatzearekin eta curriculum vitaea idaztearekin loturiko edukiak emango dituzte.Lantegiak doakoak dira,eta interesa duen edonori zuzenduta daude.NUPek antolatutako Enplegurako eta Ekintzailetzarako XVIII.Topaketaren barnean kokatzen dira,zeina urriaren 8an egingo baita,asteazkenarekin,Iruñeko Nafarroa Arenan.

Lan-orientazioko lau lantegi egingo dira: “Ez zara askoren arteko beste bat.Zure CVa nabarmentzeko gakoak”,“Nola egin CVbideo bat”, “Lanpostua zurea da! Frogatu lan elkarrizketan zu zarela bilatzen ari diren hori” eta “Elkarrizketen simulagailua: praktika ezazu arrakasta izateko”.Honako alderdi hauek jorratuko dituzte, besteak beste: zer-nolako curriculum motak dauden,zer gomendio segitu behar diren,nola erabili behar diren sare sozialak norberaren CVa ezagutzera emateko,eta lan-elkarrizketak eta hautaketa-prozesuetako beste proba ba-

tzuk nola prestatzen diren.Halaber,elkarrizketetan maizen egiten diren galderak praktikatzeko aukera izango da.CVbideoa egiteko lantegiko parte-hartzaileek aukera izango dute beren proiektua aurkezteko Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketan bideocurriculum hoberena sarituko duten lehiaketan.

Irailaren 29tik urriaren 7ra egingo dira,urriaren 8an, asteazkena,Nafarroa Arenan egingo den Enplegurako eta Ekintzailetzarako XVIII.

Topaketaren aurretiko jarduera gisa

Lantegiak NUPeko Sario eraikinean egingo dira, goizez eta arratsaldez; bi orduko iraupena dute, eta izena aurretiaz eman behar da.Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan antolatu dira.

Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketen XVIII.edizioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketara doazenek prestaketa-lanak egingo dituzte lan-orientazioko lantegietan.Aurtengoa hemezortzigarren edizioa izango da,eta Nafarroa Arenan egingo da.Doakoa da,baina https://universidadsociedad.info/entradas webean erregistratu behar da,aforoa kontrolatu behar baita.

Topaketaren helburua da harremanetan jartzea unibertsitateko prestakuntzadun profesionalen beharrean dauden erakundeak eta lan bila dabiltzan gazteak edo enpresetan lehenbiziko esperientzia izan nahi dutenak.Topaketa Pharus programaren barnean dago.

Aurreko urtean egindako Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketaren irudi bat.

Lan-eskaintza berriak MONDRAGON

People-n

Ekosistema kooperatiboaren barruan talentua aukerekin konektatzeko erreferentziazko plataforma gisa finkatu da MONDRAGON People, Korporazioaren enplegu ataria

Gaur egun,200 eskaintza aktibo baino gehiago biltzen ditu MONDRAGON People enplegu atariak,bai esperientzia duten profesionalentzat,eta bai praktikak edo lehen enpleguak bilatzen ari diren ikasle gazteentzat ere.Korporazioko kooperatiba askoren lan eskaintzak biltzen eta egituratzen ditu,eta hautaketa prozesuetarako sarbidea errazten du, besteak beste,industrian,automobilgin-tzan,energian,finantzetan,hezkuntzan edo banaketan. Plataformak aukera ematen du kokapenaren, lanbide arloaren,kontratu motaren edo esperientzia mailaren arabera iragazteko,eta sarbide arin eta intuitiboa eskaintzen du,gailu mugikorretatik zein ordenagailutik.Gainera,eduki baliotsuak ditu,hala nola,hautagaitzak prestatzeko aholkuak,balio kooperatiboei buruzko informazioa eta lan eskain-tzak argitaratzen dituzten kooperatibei buruzko xehetasunak.

Tresna bizia,talentuari zuzendua

Pertsonei zuzendutako diseinuarekin,MONDRAGON People ez da soilik eskaintzen taula bat: kooperatiben mundura sartzeko atea da,kalitatezko enpleguaren,garapen profesionalaren eta tokiko sustraitzearen aldeko apustua egiten duena. Plataformak etengabe eboluzionatzen jarraitzen du,lana bilatzen dutenen eta eskaintzen dutenen esperientzia hobetuko duten funtzionalitate berriak barne hartzeko.

Pertsonekin egina,pertsonentzat

MONDRAGON pertsonen proiektu bat da,hau da, esperientzia kooperatiboa.Mundu mailako erreferente dira,ahotsa eta botoa ematen duen lekua.

Hemen berdintasunean,erantzunkidetasunean eta elkartasunean oinarrituta egiten dute lan. Parte hartu,iritzia eman eta erabaki egiten dute.Taldean egiten dute lan,elkar zaintzen dute

eta erabakiak hartu behar diren moduan hartzen dituzte.Denen artean.Horregatik dira Humanity at Work.

200 lan aukera aktibo baino gehiago MONDRAGON People atarian

Berrikuntza ekosistema

MONDRAGONen etorkizunaren aldeko apustua egiten dute.Berrikuntzaren eta negozio berrien garapenaren eskutik,epe luzerako lehiakortasunari eustea zein egungo erronka teknologiko eta sozialei erantzutea dute helburu.

Lankidetza irekiko ekosistema bati esker egiten dute: 12 zentro teknologiko,unibertsitate propio bat eta nazioarteko aliatuen sare sendo batekin. Diziplina anitzeko lan taldeetan jarduten dute, erronka errealei irtenbide zehatzak eta iraunkorrak bilatzeko.

MONDRAGON banaka biderkatzen duen ekosistema bat da.

Aniztasuna,bat egiteko

MONDRAGON mundura zabalik dago.Arrasatekoak,Gernikakoak,Irungoak,Bilbokoak,Kordobakoak eta Madrilgoak dira,baina baita Helbornekoak, Ostravakoak,Miamikoak,Queretarokoak,Kunshanekoak eta Delhikoak ere.70.000 pertsona baino gehiago dira 38 herrialdetan. Adinak,jatorriak,ibilbideak,pentsatzeko edo bizitzeko moduak...finean,berezi egiten duten guztiak aberasten du.

Lanpostuak ikusteko eta erregistratzeko: www.mondragon-corporation.com/people/

Euskadiko hezkuntza,helburu nazioartean

Singapurreko ordezkariak Euskadiko hezkuntza-sistema ezagutzera etorri dira,eredu eleaniztun eta inklusiboa garatzeko erreferente bila

Javier Sánchez Marcos

Singapurrek,PISAn emaitzarik onenak dituen herrialdeak eta hezkuntza-bikaintasunean mundu mailan erreferente denak,eleaniztasuna,inklusioa eta berrikuntza uztartzen dituen euskal ereduarekiko interesa agertu du.Lau hizkuntza ofizial eta kultura-aniztasun handiarekin,Asiako herrialdeak inspirazioa bilatzen dihardu Euskadin garatutako politiketan,hizkuntza-aniztasuna eskolan integratzeko.Errealitate hori bat dator gure gizartearekin,eta eskola-uzte goiztiarraren tasa % 5ekoa izanik,Europako txikienetakoa,gero eta pluralagoa eta anitzagoa da.2021.urteaz geroztik, 28.000 ikasle inguru sartu dira sisteman ohiko alditik kanpo -horietatik 8.000 2024-2025 ikasturtean-,asko atzerritar jatorrikoak eta hezkuntza-ibilbideak eten dituztenak.Egoera horretan,euskara kohesio-hizkuntza da,eta hizkuntza indartzeko eta laguntzeko programek inklusioa eta ekitatea bermatzen dituzte.

Testuinguru horretan,bisitaren irekierako bilerak aukera eman du euskal hezkuntza-ereduaren ildo nagusiak aurkezteko: hezkuntza unibertsala eta ikasleen ongizatea; hezkuntza eleanitza eta kulturartekoa; berrikuntza,ikerketa eta ebaluazioaren kultura; eta lidergoa eta gobernantza partekatua.Esparru horren barruan,euskarak sistemaren ardatz gisa duen balioa azpimarratu da, bai eta derrigorrezko hezkuntzaren amaieran bi hizkuntza ofizialak - euskara eta gaztelania - eta ingelesa modu orekatuan menderatzeko bermea ere,hizkuntzen ikaskuntza integratzen duten eta testuinguru errealetan komunikazioa sustatzen duten metodologia berritzaileekin. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe bakoitzak bere testuingurura egokitutako hizkuntza-proiektua izatea bultzatzen du,bermatuta egon dadin euskara,gaztelania eta ingelesa ikastea.Malgutasun hori curriculum berrian eta plan estrategikoetan kokatzen da,hala nola Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I.Planean (2024-2028) eta Emaitzak Hobetzeko Plan Integralean (2024-2027).Plan horren ardatza matematika,irakurmena eta zientziak hobetzea da,bai eta ikasleen ongizate emozionala eta sistema osoan ekitatea bermatzea ere.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azpimarratu duenez,"Singapurreko bisitak berresten du gure sistemak interesa pizten duela nazioartean eleaniztasuna,inklusioa eta berrikuntza uztartzeko duen gaitasunagatik.Harro egoteko modukoa da hezkuntza bikaintasunean erreferente den herrialde batek Euskadin nola lan egiten dugun gertutik ezagutu nahi izatea eta,aldi berean,bere esperientziatik ikasten jarraitzeko aukera izatea". Egonaldian,Singapurreko ordezkaritzak hiru lurralde historikoetako ikastetxeak bisitatuko ditu, eta adituekin eta unibertsitateekin bilerak egingo ditu,eredu eleaniztun eta inklusibo baten egituraketan erreferente gisa dugun sistema gertutik ezagutzeko.

Innobasque kasu praktikoen bila dago

Global Innovation Day 2025 ekitaldirako proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak,aurten ere,Euskadin garatutako berrikuntza-kasu praktikoak aurkezteko deialdia egin du,Euskadi berrikuntza handiko eskualde gisa duen balioa zabaldu eta indartzeko erreferentziazko topaketa den Global Innovation Day ekitaldian parte har dezaten. Foru horrek urtero euskal ekosistemako enpresa eta eragile gakoak biltzen ditu,eta hamalaugarren edizioa azaroaren 5ean izango da,Donostian.Aurten,“Zientziatik berrikuntzara” lelopean, ekitaldiaren ardatza zientziak,ezagutza berria sortzen duen aldetik,inpaktu nabarmena duten berrikuntzen eragile gisa duen balioa izango da. Horretarako,hamalaugarren edizio honetako kasu praktikoen deialdiaren xedea da modu argi eta egiaztagarrian ezagutza zientifiko-teknologikoaren eta aplikazio praktikoaren arteko lotura agerian uzten duten esperientzia errealak identifikatzea; balioa sortu duten produktu,zerbitzu, prozesu edo antolamendu-ereduak izan daitezke.

Hautatutako proposamenak 2025eko Global Innovation Day ekitaldiko protagonistak izango dira, eta jardunaldiko programa ofizialean txertatuko dira Euskadin zientziaren eta berrikuntzaren loturaren eredu diren kasu inspiratzaile gisa.

Sektore guztiei zuzendua

Deialdia zuzenduta dago zientzia eta berrikuntzaren arteko lotura argia eta egiaztagarria den ekimenetan parte hartu duten erakunde guztietara,publikoak zein pribatuak izan,tamaina edo sektorea edozein dela ere.

Helburua da aurkikuntza,ikerketa-ildo,garapen esperimental edo inguruneko premia jakin batek balioa sortu duen eta egiazta daitekeen inpaktu sozial,ekonomikoa,ingurumenekoa edo instituzionala sortu duen produktu,prozesu edo antolamendueredu bat ekarri duten esperientziak islatzea.

Deialdiak barne hartzen ditu aurretiazko ikerketa batetik abiatzen diren nahiz ingurunean detektatutako premia baten ondorioz ikerketa aplikatuko prozesuak edo ezagutzaren baterako sorkuntza eragin duten kasuak.

Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Hautagaitzak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte.Proposamenen ebaluazioa urriaren 17an amaituko da,eta urriaren 20ra arte jakinarazpenak bidaliko zaizkie hautatutako kasuei. Erakunde interesdunek hautagaitza bakarra edo gehiago aurkeztu ahalko dituzte.Horretarako,Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren webgunean eskura dagoen inprimakia deskargatu eta behar bezala beteta bidali beharko dute kasupraktikoak@innobasque.eus helbide elektronikora.

'Creative Destuction Lab' Donostian

'CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025' deialdia,irailaren 30era arte zabalik

Nuria Gil Calviño

'Creative Destruction Lab' erakundeak orain hasiko du bere ibilbidea Donostian,BIC Gipuzkoaren eta IESE Business Schoolen lankidetzari esker,teknologia kuantikoetan Euskadiren bultzada gidatzeko helburuarekin.Testuinguru horretan hasiko da 'CDL-San Sebastian AI for Startups 2025_ programa,oinarri zientifikoteknologikoa duten eta hasierako faseetan dauden eta eskalagarritasun potentzial handia duten enpresei aholkularitza emateko.

Startupek 2025eko irailaren 30era arte aurkez ditzakete eskaerak.(11:59 pm.CET).

- Izen ematea: Application Triage - Creative Destruction Lab.

- Informazio gehiago: Program - Creative Destruction Lab.

Programak hainbat deialdi ditu teknologia profilaren arabera; oraingoan,baldintza horiek betetzen dituzten mundu osoko startupei zuzentzen zaie:

- Adimen artifizialean,PLNan,hizkuntza ereduetan edo aplikazio kuantikoetan lan egiten duten zientzian eta teknologian oinarritutako hasierako fasean dauden proiektuak.

- Eskalagarriak eta inpaktua gai diren produktu eta zerbitzuak sortzeko prestatuta egotea.

- Orientazioa jasotzeko,sareetarako sarbidea izateko eta hazkunde estrategikoa izateko interesa edukitzea.

CDL-San Sebastian AI for Startups 2025ean parte hartzeak honako abantailak eskaintzen ditu:

- Helburuetan oinarritutako tutoretza,ekintzaile, zientzialari eta inbertitzaile garrantzitsuekin.

- Mentore eta arrisku-kapitaleko bazkideen sare global baterako sarbidea.

- Hainbat saio presentzial eta birtualen bidez egituratutako laguntza.

- Teknologia kuantikoetako azken joerekiko aukera,mugako aplikazio teknologikoak bultzatuz.

- Kapitalean parte hartzeagatik komisiorik gabe: CDLk ez du parte hartzen enpresetan.

AA kuantikoa eta hizkuntza naturalaren prozesamendua

Bere garaian iragarri zen bezala,'CDL- Donostia

- San Sebastián' CDL Quantum nazioarteko programaren parte izatera igaro da,eta IA kuantikoan eta hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarritutako IA CDLren korronte berri bat jarri du abian,IBM System Two ordenagailu kuantikoaren etorrera osatzeko eta Gipuzkoak Europan horrelako teknologiak merkaturatzeko sortzen ari den nodo gisa duen rola indartzeko. CDL-San Sebastian-ek oinarri zientifikoko startupak babesten ditu,oso eskalagarriak direnak eta adimen artifizialaren eta teknologia kuantikoen esparruan murgiltzen direnak.Euskadiko Parke Teknologikoan egoitza izanda,BIC Gipuzkoarekin eta IESE Business Schoolekin lankidetzan inplementatzen da,eta abangoardiako ikerketa eta eragin komertziala lotzen dituen CDL programen sare globalarekin bat egiten du. Programan parte hartzen duten startupek CDLak eskaintzen duen helburuetan oinarritutako ikuspegi egituratuari onura aterako diete,eta baita ere,honako baliabideak izango dituzte; lehen mailako mentoreak,sare global inbertitzaileiko lankidetza,espezializazio teknikoa eta ikerketa-erakundeetarako sarbidea.

Izan Beldurrezko Zinemaren Asteko gazte epaimahai

18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute jarduera honetan,izena emateko epea urriaren 1ean irekiko dela Jon Lasa Galdos

Hogei urtez jarraian,Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 100 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 36.Edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du.Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 20ra arte.

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko aukeratzen diren gazteak (100 pertsona) Antzoki Zaharrean elkartuko dira urriaren 31an,arratsaldeko lauretan,aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko.Emanaldiaren ondoren,epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du,eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36.Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria”. Gainera,epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (100) baino eskari gehiago izanez gero,Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz,zozketa egingo litzateke.Zozketaren ondoren (urriak 22),hautatuek urriaren 25eko emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela,itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde,epaimahaiko kide guztiek 36.Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute.Emanaldiak komunikatuko dira urriaren 31ko saioan. Izena emateko Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) izena emateko fitxa bete.

Era berean,esteka horretan,zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira,eta hautatutako gazteek etorriko direla baieztatu ahal izango dute.

- Izen-emate epea: 2025eko urriaren 1etik 20a bitartean (biak barne).

- Zozketa eguna: 2025eko urriaren 22an.

- Hautatuak izan diren pertsonek parte hartuko dutela baieztatzeko epe muga: 2025eko urriaren 25a.

- Emanaldiaren eguna: 2025eko urriaren 31, 16:00etatik aurrera,Antzoki Zaharrean.

El Gran Wyoming,protagonista

José Miguel Monzón,El Gran Wyoming izenez ezaguna,urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko kartel ofizialeko protagonista da.Telebistako aurkezlea,umorista,aktorea,musikaria eta komunikatzailea,El Gran Wyoming azken urteetako Espainiako telebistako pertsonaia karismatikoenetako bat da.2006tik El intermedio albistegia aurkezten du La Sextan.

Serie eta film ugaritan ere lan egin du,besteak beste, Muertos de risa (1999), Buñuel y la mesa del rey Salomón (2001), Vivancos 3 (2002) eta Isi/Disi: Alto voltaje (2006).

FOMOINN:

Donostian berrikuntza, talentua eta sorkuntza bultzatzeko

FOMOINN jaialdia azaroaren 14tik 15era bitartean ospatuko da Kursaalen, hiriko gazteen artean berrikuntzaren erreferentzia gune bihurtzeko helburuarekin

Jon Lasa Galdos

Donostia Sustapenak FOMOINNen lehenengo edizioa aurkeztu du; gazteek gazteentzat diseinatu duten jaialdia WeekINN Berrikuntzaren Astearen hamabigarren edizioaren parte izango da.FOMOINN Kursaalen,azaroaren 14tik 15era,ostiralara eta larunbata,bitartean ospatuko da,hiriko hainbat tokitan antolatuko den WeekINNen (azaroak 14-21) programazio orokorraren barruan,eta Donostiako talentu gaztea agerian jartzeko,konektatzeko eta bultzatzeko topagune gisa definitu da.

WeekINN,urteroko hitzordua berrikuntzarekin

2013an lehen aldiz ospatu zenetik,WeekINNen helburuak dira zientzia eta berrikuntza herritarrengana hurbiltzea,tokiko ekosistema agerian jartzea eta agente,sektore eta gizataldeak elkartzeko eta hausnarketa egiteko guneak sortzea.Aurreko 11 edizioetan,Asteak 380 jardueratik gora izan ditu,eta hiriaren marka indartzen

duen eta Donostia berrikuntza gune erakusten duen hitzordu finkatu bihurtu da.Donostiako Sustapenak ezagutza gizartekotzearen alde egiten duen apustu horren garrantzia datuek berresten dute: zientzia eta berrikuntza enpleguaren % 35,3ri eta BPGd-aren % 49ri lotuta daude hirian.

Berrikuntzaren Asteak herritarrekiko konexio guneak sortu nahi ditu,berrikuntza eta ekintzailetza modu erakargarrian hurbiltzeko

FOMOINN: talentu gazteentzako tokia

FOMOINN jaialdi irekia eta diziplina anitzekoa da,talentu gaztea agerian eta harremanetan jartzeko pentsatua.Gazteek gazteentzat diseinatu duten programak berrikuntza,sorkuntza, teknologia eta aisialdia nahasten ditu,aukerak sortzeko,sareak eraikitzeko eta bai askotariko diziplinak,bai gazteak ikusgai bihurtzeko.

Jaialdiaren izenari dagokionez,FOMO ingelesez fear of missing out,hau da,'kanpoan geratzeko beldurra' esan nahi duen sigla da eta INN 'berrikuntza' hitzetik dator.Kezka horri antzaldatuz, FOMOINN bultzada bihurtu da: parte hartzera, sortzea eta konektatzera gonbidatzen du. Ekonomia eta Tokiko Enplegurako zinegotzia den Ane Oyarbideren iritziz,“WeekInn urtez urte indar handiagoa hartzen duen eta publiko guztietara hurbiltzea ahalbidetzen digun hitzordua da.Aurtengo berrikuntzetako bat FOMOINN izango da. Gure helburua txikienekin konektatzea da,bokazio berriak pizten lagunduz eta ondo pasaraziz,Do-

nostia beren talentua gara dezaketen hiria dela egiazta dezaketen gazteengandik pasatuz,eta beren jakintza-jakin-mina ase eta prestatutako jarduerekin goza dezaketen helduekin amaituz,hori guztia hiriaren berrikuntzaren aldeko apustua indartuz”.

WeekINNen helburuak zientzia eta berrikuntza herritarrengana hurbiltzea diray

FOMOINNen programazio nabarmengarria

- Banden lehiaketa: Tokiko musika banda berriei zuzendutako deialdia.Aurrez aurretiko entzunaldiak online plataforman; bozketak epaimahai profesional baten eta herri epaimahai baten ardurapean.Abestiak webgunera igoko dira eta finala zuzenean ospatuko da jaialdian; kategoria bietan irabaziko duten bandek sariak jasoko dituzte.

- Bideoklipen lehiaketa: Tokiko bideo sortzaileei zuzendutako deialdia.Epaimahai profesionala eta herri epaimahaia.Parte hartzen duten bideoklipak jaialdiko pantailetan proiektatuko dira; finalistak sariak banatzeko galan erakutsiko dira.

- Oilar borroka: Rap inprobisatuaren lehiaketa, non ahozko sormenak eta asmamenak finkatuko baitute aldea.Edonork har dezake parte,baina ikusle gisa parte hartzeko aukera ere badago.

* Lehiaketen oinarriak irailaren 15etik daude zabalik.

Familia osoarentzako jarduerak Teknologia saioak,bideojokoak,Minecraft,droneen hegaldiak eta esperientzia interaktiboak,neska- mutilak eta familiak berrikuntzara eta teknologiara hurbiltzeko.

Hitzaldiak eta elkarrizketak talentua duten gazteekin

Bertako gazteek ekintzailetzan eta sorkuntza proiektuetan izan duten esperientziaz hitz egingo dute hitzaldi entretenigarrietan.

FOMOINN Donostia Sustapenaren estrategian integratzen da,talentu gaztea erakarri eta fidelizatuko duen ekosistema inklusiboa eta dinamikoa finkatzeko,gazte horien lanbide garapena bultzatzea helburu duen marko estrategiko zabalago batean. Jaialdiak hiriko laborategiaren zeregina betetzen du; izan ere,formatuak probatzeko,agenteekin elkarlanean aritzeko eta Donostia berrikuntza hiri gisa posizionatzen laguntzen duen talentu gaztea konektatu eta agerian jartzeko gunea da.

FOMOINN WeekINN edo Donostiako Berrikuntzaren Astearen baitan antolatzen du Donostia Sustapenak,berrikuntzako eta garapen ekonomikoko agentziak.

Informazio gehiago,deialdien oinarriak eta programazio osoa: www.fomentosansebastian.eus/eu/ weekinn.fomentosansebastian.eus/eu/

WeekINN

Duela hamarkada bat,formatu berri baten aldeko apustua egitea erabaki zen,zientzia eta berrikuntza Donostiako herritarrei modu erakargarrian hurbiltzeko eta berrikuntza-ekosistemako eragile,sektore eta kolektibo desberdinen ikuspegitik ikustarazteko.Apustu hura,WeekINN berrikuntzaren astea,urteroko hitzordu nabarmen eta finkatua da gaur hiriko egutegian. Gai jakin bat jorratzen du edizio bakoitzean eta anbizio handiko programazioa proposatzen,hainbat espaziotan,jarduera formal,informal eta tematiko desberdinekin,gogoeta- eta ezagutza-espazioak sortzen saiatuz.Hori guztia,hiriaren marka indartuz eta berrikuntza-polo gisa kokatuz,bai tokiko maila batetik bai nazioarteko maila batera. Hiriak eta bere ekosistemak berrikuntzaren alde egindako apustua hainbat eragile,sektore eta kolektiboren ikuspegitik ikusarazi nahi duen gunea da 2013an lehen aldiz abian jarritako Berrikuntzaren Astearen helburua.Gai jakin bat jorratzen du edizio bakoitzean eta anbizio handiko programazioa proposatzen,hainbat espaziotan, jarduera formal,informal eta tematiko desberdinekin,gogoeta- eta ezagutza-espazioak sortzen saiatuz.Hori guztia,hiriaren marka indartuz eta berrikuntza-polo gisa kokatuz,bai tokiko maila batetik bai nazioarteko maila batera.

Nor da Greta Thunberg?

Greta Thunberg Palestinaren alde egiten duen aktibismoagatik egin da ezaguna.Sakondu dezagun emakume honengan

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Uniemakume honetan,Greta Thunberg nor den azaltzen saiatuko gara.Dakizuen bezala,Gretak Global Samud Flotilla nazioarteko itsas ekimenaren buruetako bat da,Gaza desblokeatzea helburu duena,alegia.Horretaz jardun gara aldizkari honetako Unieskubideak atalean.Hemen,berriz, emakume hau gehiago ezagutuko dugu.

Greta Tintin Eleonora Ernman Thunberg (Stockholm,2003ko urtarrilaren 3a),Greta Thunberg izenez ezaguna,ingurumen-ekintzaile suediarra da,munduko buruzagiei klima-aldaketaren ondorioak arintzeko berehalako neurriak hartzera erronka egiteagatik ezaguna egin zena. Thunbergen klima-aktibismoa gurasoak bere familiaren karbono-aztarna murriztuko zuten bizimodu-aukerak hartzera konbentzitu zituenean hasi zen.2018ko abuztuan,15 urte zituela, Thunberg eskolara ez joaten hasi zen,Suediako hauteskunde nazionalen ostera arte kanpoan geratuko zela zin eginez,emaitzan eragiteko asmoz.Suediako parlamentuaren kanpoaldean protesta egin zuen,eta han klima-aldaketaren aurkako ekintza sendoagoak eskatu zituen Skolstrejk för klimatet (Klimaren aldeko eskolagreba) kartela jarriz eta informazio-orriak bana-

tuz.Hauteskundeen ondoren,Thunbergek bere jarraitzaileei hitz egin zien,telefonoak filmatzeko erabiltzeko esanez.Ondoren,ostiralero eskola-klima greba jarraituko zuela esan zuen,Suediak 2015eko Parisko klima-akordioa bete arte. Thunbergen gaztetasunak eta jarrera zuzenak bultzatu zuten ikono global izatera igotzea.

Thunbergen klima-aktibismoa hasi zen gurasoak bere familiaren karbono-aztarna murriztuko zuten bizimodu-aukerak hartzera konbentzitu zituenean

Thunbergen lehen eskola-greba egin eta gutxira, beste ikasle batzuek antzeko protestetan parte hartu zuten beren komunitateetan protesta klimatikoagatik.Ondoren,klimagatiko eskola-greba mugimenduan batu eta Fridays for Future lelopean antolatu zuten.Thunbergek 2018ko Nazio Batuen Klima Aldaketaren Konferentzian hitz egin

uniemakume

ondoren,astero ostiraleko ikasleen klima-greba protestak egin ziren mundu osoan.2019an,hainbat hiritan koordinatutako protesta ugarik milioi bat ikasle baino gehiago hartu zuten.Karbono-intentsiboko hegaldiak saihesteko,Thunberg karbono-gabeko belaontzi batean abiatu zen Plymouthetik (Ingalaterra) New Yorkera,eta han 2019ko NBEren Klima Ekintzaren Gailurrean parte hartu eta hitzaldia eman zuen.Bertan,Thunbergek munduko buruzagiei errieta egin zien,"Nola ausartzen zara?" oihukatuz,klima krisiaren aurrean zuten axolagabekeria eta ekintzarik ezari erreferentzia eginez.Bere abisua mundu osoko albistegietan agertu zen.2023an batxilergoa amaitu ondoren,bere aktibismoak nazioarteko arreta erakartzen jarraitu zuen,eta bere protesta taktikak gero eta sendoagoak bihurtu dira.Bere protestek manifestazio baketsuak eta desobedientzia zibileko ekintzak barne hartu dituzte,hala nola sakabanatzeko agindu legalak ez betetzea,eta horrek atxiloketak,kondenak eta absoluzioak ekarri ditu.Thunbergen aktibismoa beste kausa batzuk ere barne hartu ditu,Ukraina,Palestina eta Armenia babestuz Errusiarekin,Israelekin eta Azerbaijangoekin dituzten gatazketan.Thunbergen ospea mundu mailan lortzeak klima-aktibisten komunitateko lider ad hoc bihurtu zuen.Kritika gogorrak jasan zituen,gehienak nerabe xalo gisa iseka eginez.Thunbergen eragina munduko eszenatokian The Guardian eta beste komunikabide batzuek "Greta efektua" bezala deskribatu dute.Ohoreak eta sariak jaso ditu,besteak beste,Time aldizkariaren 100 pertsona eraginkorrenen zerrendan sartzea,2019an Urteko Pertsona gazteena izendatua izatea,Forbesen munduko 100 emakume boteretsuenen zerrendan sartzea 2019an,eta Bakearen Nobel Sarirako izendatua izatea.

Bizitza pertsonala

2003ko urtarrilean jaio zen Stockholmen,Suedian,Svante Thunberg aktorearen eta Malena Ernman opera abeslariaren alaba,zeinak Suedia ordezkatu zuen 2009ko Eurovisionen.Bere aitaren aldeko aitona,Olof Thunberg,aktorea ere bazen. Gretak dioenez,klima-aldaketaren berri izan zuen lehen aldiz 2011n,zortzi urte zituela,eta ezin zuen ulertu zergatik egiten zen hain gutxi horren inguruan.Hiru urte geroago,deprimituta eta letargiko bihurtu zen,hitz egiteari eta jateari utzi zion,eta azkenean Asperger sindromea,nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta mutismo selektiboa diagnostikatu zizkioten.Bere egoerak "lehenago mugatu" egin duela onartzen duen arren,ez du Asperger sindromea arazo gisa ikusten,"superbotere" gisa hartzen baitu.

Jendetzari zein buruzagi politikoei eta legebiltzarrei zuzendutako hizkera-estilo indartsuagatik da ezaguna,"klima-krisia" bezala deskribatzen duenari aurre egiteko berehalako neurriak eskatuz.

Ohoreak eta sariak jaso ditu, besteak beste,Bakearen Nobel Sarirako izendatua izatea

Etxean,Gretak gurasoak konbentzitu zituen hainbat bizimodu aukera hartzera beren karbono-aztarna murrizteko,besteak beste,airez bidaiatzeari uztea eta haragia ez jatea.Thunbergek dioenez,gurasoek bere eskaerei erantzun zieten eta bizimodua aldatu zuten,eta horrek itxaropena eman zion,eragin zezakeela sinetsaraziz. Berotze globalaren aurkako neurriak eskatuz egindako lehen hitzaldietako batean,Thunbergek bere mutismo selektiboa beharrezkoa denean bakarrik hitz egiteko aukera ematen dion egoera gisa azaldu zuen,eta gaineratu zuen: "Orain da garai horietako bat". Gretaren aitak,Svante Thunbergek,2019ko abenduaren 30ean BBC Radio 4ri esan zion hasieran ez zuela bere alabaren aktibismoa babesten,baina geroago ikusi zuela nola lagundu zion alabaren depresioa gainditzen: "Hitz egiteari utzi zion,jateari utzi zion...",esan zuen Svantek, eta gaineratu zuen bere aktibista fase berrian, "ikus nezakeen Greta oso pozik zegoela hori egiteagatik".

unieskubideak

Global Sumud Flotilla Gazarantz abiatu zen

Bere lehen ahaleginean,eguraldi txarraren ondorioz Bartzelonara itzuli behar izan zuen

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Global Sumud Flotilla berriro abiatu zen Gazarantz irailaren 1ean,eguraldi txarraren ondorioz ontzi guztiak itzuli eta Bartzelonako portuan gaua eman behar izan ondoren.Irailaren 1ean, astelehena goizean,ontziko kapitainek bilera bat egin zuten itsasoaren egoera ebaluatzeko eta bidaia berriro hasteko unerik onena erabakitzeko.Bidaiak 20:30ak pasata jarraitu zuen.

Gaiaren berri duten iturrien arabera,ontzi asko ozta-ozta atera ziren portutik igandean,eguraldi txarraren ondorioz.Badalonako kostaldera iritsi ziren,16:30ean itzulerako bidaia hasi aurretik, itsasoa abiatu eta ordubete eskasera.

Gainerakoak,azken postuetan aingura altxatu zutenak,ez ziren itsasora ere atera.Izan ere, Moll de la Fustatik,abiapuntutik,Levanteraino bakarrik joan ziren,hiritik puntu urrunenetako batera eta gaua eman zuten amarratu ondoren. Era berean,tripulazioko kide guztiek beren ontzietan lo egin zuten eta ez ziren instalazioetatik irten.

Flotillako antolatzaileak oso kontu handiarekin ibili ziren komunikabideei ematen zieten informazioarekin eta ontzien egoerari eta kokapen

zehatzari buruz isiltasuna mantentzen saiatu ziren.Izan ere,irailaren 1eko 11:30ak arte ez zuten iragarri ontziek buelta eman behar izan zutela.

Ontzidiak abuztuaren 31n irten behar zuen Bartzelonatik,nahiz eta atzeratu behar izan,eta

Euskal Herriko lau kide joango ziren bertan

Adierazpen labur batean,azaldu zuten lehen irteera hori "itsas proba" bat izan zela eta gero portura itzuli zirela ekaitza igaro arte itxaroteko. Erabaki hau hartu zuten "ontzi txikiagoekin konplikazioak saihesteko" eta "parte-hartzaileen segurtasuna lehenesteko eta misioaren arrakasta bermatzeko".

Azaldu zutenez,kapitainak biltzen ziren bitartean,taldeko gainerakoek aukera aprobetxatu zuten erregaia hartzeko eta hornigaiak berritzeko. Ontzi batzuei kalteak ere konpondu zitzaizkien, eta batzuk ez nabigatzea erabaki zen.

unieskubideak

Ontziak,400 boluntario inguru zihoazela,Bartzelonatik irten ziren abuztuaren 31n,15:30ean, jendetzaren oihuek lagunduta,txalo eta abestiekin agurtuz.Une horretan,Sirius,La Pinya eta Cowesko Isobella ontziek aingura altxatu eta Palestinako bandera altxatu zuten,Mediterraneoa zeharkatzeko prest.Hauek dira Global Sumud Flotilla ekimenarekin bat egin duten 37 ontzietatik hiru,eta irailaren 4an Tunisia,Sizilia eta Greziako portuetan batuko zitzaizkien ontziekin osatu zen ekimena.

44 herrialdetako pertsonek osatutako ekimena izan zen Global Sumud ontzidiaren bidaia

Jordi Évole,Luis Tosar,Vicky Luengo,Carolina

Yuste,Juan Diego Botto eta Carlos Bardem dira ekimenari babesa eman dioten pertsona ezagunetako batzuk.Eduard Fernández eta Greta Thunberg bezalako beste batzuk ere batu zaizkie,baita Gazara joatea erabaki zuten alderdi ezberdinetako politikariak ere.Antolatzaileek espero zuten izen hauek flotillari eman dioten ikusgarritasunak babestuko zituela. Bere aldetik,Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro Itamar Ben Gvirrek proposatu zuen gobernuak flotillaren balizko etorreraren aurrean gogortzea eta aktibistak "terrorista" gisa sailkatzea.Horrela,balizko atxiloketa baten kasuan,ez litzateke "atxiloketa leuna" izango,baizik eta jarduera terroristak egiteagatik susmagarri direnentzat gordetako espetxeetara eraman ahal izango lirateke.Hori guztia "mugak babesteko eta segurtasun nazionala bermatzeko" omen zen,The Jerusalem Post-ek jakinarazi zuenez. Misio honek,orain arteko handienetako batek, azken unera arte babestu zuen atrakatze-lekuei,itsasontzien kopuruari eta baita bidaiariei buruzko informazio guztia,segurtasun arrazoiengatik.Baina horrek ez zituen kezkatu asteburuan musika jaialdien antzeko gauetan eta tailer eta jarduera goizetan babesa erakutsi zuten ehunka pertsona.

Euskal Herriko ordezkaritza

Gazara Martxa-k Egiptoko lurretan aurrera egitea lortu ez zuenez,itsasoz ahalegindu ziren oraingoan.Israelen blokeoa haustea eta genozidioa salatzea zen helburua,espedizio berrian parte hartu zuten Euskal Herriko kideek eta Gazarako Mugimendu Globalekoek adierazi zutenez.Gasteizen egin zuten agerraldia,Eskoriatza-Eskibel jaure-

giaren atarian,bandera palestinarrak bistan-bistan ipini zituztela.

Euskal Herriko 50 inguru gizarte mugimenduk adierazi ziete babesa Global Sumud deituriko ontzidiari.Espedizioaren helburua Gazaraino iristea zen,korronte humanitario bat irekitzen saiatzea, finean ahalik eta laguntza humanitario gehien sartu zedin,eta herrialdetik alde egiteko beharra eta nahia zuten pertsona guztiak atera zitezen. 44 herrialdetako pertsonek osatutako ekimena izan zen Global Sumud ontzidiaren bidaia.Barztzelonatik irten ziren hainbat itsasontzitan abuztuaren 31n; tartean,lau euskal herritar.Horiei eta gainontzeko militanteei elkartasuna adierazteko bi autobus atera ziren bezperan,bat

Bilbotik eta bestea Donostiatik; lehenak geldialdia egin zuen Gasteizen eta besteak Iruñean. Ekimen gehiago,helburu berarekin

Gasteizen egin zuten prentsaurrekoa,ez alferrik: dozenaka pertsona,irailaren 1etik hasita,itxialdia eta baraualdia egiten ari ziren Arabako hiriburuan. Irailak 5 ostiralera arte iraungo zuten.Bestalde, Gasteizen bertan,Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea deitu zuten astearterako,Jaurlaritzari eskatzeko Israelekin eta "sionismo kriminalarekin" harreman oro eteteko. Horrez gain,gizonezkoen Espainiako txirrindularitza itzulia Arguedas eta Izaba artean jokatuko zenez,litekeena zen ekintzarik antolatzea, Israelgo talde bat lehian ari delako.

'Artelekun zehar.1987-2002' erakusketa Artiumen

Museoko A3 aretoan izango da doan ikusgai urtarrilaren 11ra arte

Jon Lasa Galdos

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak,Artium Museoak,'Artelekun zehar.1987-2002'. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat aurkeztu du (A3 aretoa, 2026ko urtarrilaren 11 arte).Mikel Onandiak,Sergio Rubirak,Leire Vergarak eta Artium Museoak komisariatutako erakusketak Arteleku heziketa eta ekoizpen zentroaren lehen hamabost urteei erreparatu die,eta Pentsatzeko leku bat (2022) eta Edonor denok inor ez (2024) lanekin hasitako Euskal Herriko praktika artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanari buruzko ikerketarekin jarraitzen du.Erakusketa dela eta, Artium Museoak liburuxka bat argitaratu du Onandia,Rubira eta Vergararen testuekin.Erakusketaren inaugurazioaren esparruan,museoak topaketa bat antolatu du komisarioekin 18:00etan.Sarrera doakoa izango da eta edukiera,mugatua.

Museoak Euskal

Herriko praktika artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei eskaini dien erakusketa sortaren hirugarren eta azken atala da erakusketa

Artelekun zehar.1987-2002 Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei eskaini dizkien erakusketen hirugarren eta azken kapitulua da.Arteleku prestakuntza- eta

ekoizpen-zentroaren aurreneko hamabost urteetan zentratzen da,eta jarraipena ematen dio Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak -1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituena- eta edonor denok inor ez (2024) deitutakoak -1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizatzeko izandako prozesuei buruzkoakhasitako ikerkuntzari.

Arteleku Arte eta Kultura Garaikideko Zentroak 1987an ireki zituen ateak Donostiako Loiola auzoan,Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.Santiago Erasoren zuzendaritzapean,arte garaikidearen beharrak betetzea izan zuen helburu nagusia,eta orientazio bat eta egiteko modu batzuk zehaztu zituen berehala,esperimentazio eta ekoizpen artistikotik abiatuta eta pedagogia eta ezagutzen transmisioa ardatz nagusitzat hartuta.Artelekuk jarduera ugari antolatu zituen,batez ere tailer,mintegi eta erakusketetan, eta,1990eko hamarkadan eta 2000ko

lehen urteetan,erreferentzia bat izan zen sorkuntza artistikoaren eremuan. Hasieran,zentroaren egiturak lehentasuna ematen zion diziplinen arteko ekoizpen artistikoari,tekniken eta euskarrien logikari jarraituz.Alabaina, urte horietan,bilakaera izan zuen, ekoizpen-sistema tradizionalak eta ezarritako lan-moldeak gainditzen zituzten jokamoldeetarantz.Sorkuntza garaikidean zeuden azken joerak eta eztabaidak ekarri zituzten nazioarteko artistak eta ahotsak hartu zituen, eta gorputzaren diskurtsoen garapenaren eta artearen desmaterializazio progresiboaren lekukoa izan zen. Erakusketa honen ardatz nagusia Artelekuren artxiboa da,Gordailua-Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordeta dagoena.Erakusketa osatzeko,Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren eta Gordailuaren beraren funtsen aukeraketa bat egin da.Bestalde,dokumentu-multzo garrantzitsua du,besteak beste,Isabel Azkarate eta Ricardo Iriarte artxiboak.

Donostia Zinemaldiak

Marisa Paredes omentzen du

Hildako aktorea aurtengo poster ofizialeko protagonista da,eta Esther García ekoizleak ohorezko saria jasoko du,lau hamarkada bete baitira El Deseo konpainiaren sorreratik

Jon Lasa Galdos

Irailaren 19tik 27ra egingo den Donostia Zinemaldiak aitortza egingo dio Esther García ekoizlearen ibilbideari Donostia saria emanda; hain zuzen ere,El Deseo konpainiaren sorreratik lau hamarkada bete direnean.Garcíak funtsezko lana egin du Espainiako eta Latinoamerikako zinemagintza nazioartekotzeko.Horrez gain,73.edizioaren kartelak gorazarre egingo dio Marisa Paredes aktoreari.Paredes Zinemaldiaren izar maitatuenetako bat izan zen 1977an lehen aldiz etorri zenetik iaz hil zen arte.

Alauda Ruiz de Azúaren 'Los domingos / Sundays' film luzea Sail Ofizialean lehiatuko diren Espiniako ekoizpen bat izango da

Zortzigarren urtez jarraian,zinemagintza garaikideko artista handi bat da kartelaren protagonista; 2018tik Isabelle Huppert,Penélope Cruz,Willem Dafoe,Sigourney Weaver,Juliette Binoche,Javier Bardem eta Cate Blanchetten erretratuak egon dira kartelean.Aurtengo posterra, Marisa Paredesen irudia duena,Donostiako Wallijai estudioak diseinatu du,Manuel Outumuro argazkilariak 2000.urtean Madrilen egindako argazkian oinarrituta.

Gainerako sailetako kartelak ere Wallijaik eginak dira eta,ohi bezala,argazkia eta ilustrazioa bateratzen dituzte,oraingoan ideia honekin jolasteko: denok daramatzagu hainbat film geure baitan.Halaber,posterrek genero banari buruzko erreferentziak dituzte,agerikoagoak edo lausoagoak: drama (New Directors), zinema belikoa (Horizontes Latinos), erromantikoa eta musikala (Zabaltegi-Tabakalera),zientzia-fikzioa (Perlak),anime-a (Nest),beldurrezkoa (Culinary Zinema),abentura-istorioak (Zinemira) eta western-a (Made in Spain).

Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hirurak gaineratuko zaizkie laster. Klasikoak markak hiru proposamen barne hartzen ditu 2024tik: Klasikoak atzerabegirakoa,aurten Lillian Hellman gidoigile estatubatuarrari eskainitakoa; Zinemaldiaren Klasikoak saila,eta Euskadiko Filmategiaren zikloa,urriaren eta abenduaren bitartean Bilbon,Donostian,Iruñean, Donibane Lohizunen eta Gasteizen egiten dena.

Betiere independentzia,arriskua eta bikaintasuna ikur hartuta,Esther Garcíak (Cedillo de la Torre,Segovia,1956) ehun produkziotan baino gehiagotan lan egin du.1986an El Deseo ekoiztetxean hasi zen,urtebete lehenago Pedro eta Agustín Almodóvar anaiek sortutako enpresan.Aurretik idazkari, laguntzaile edo ekoizpen-buru lanetan ibilia zen zenbait filmetan: esaterako, Pim,pam,pum…¡Fuego! (Pedro Olea,1975),Donostiako Sail Ofizialean lehiatu zena; Siete chicas peligrosas (Pedro Lazaga,1979), Sé infiel y no mi-

res con quién (Fernando Trueba,1985), El año de las luces (Fernando Trueba, 1986), La vida alegre (Fernando Colomo,1987) edo El juego más divertido (Emilio Martínez Lázaro,1988).Zenbait telesailetan ere aritu zen: Curro Jiménez,non Mario Camus,Pilar Miro eta Romero Marchent anaiekin bat egin baitzuen,eta Los pazos de Ulloa (Gonzalo Suárez),Mariano Ozores lanaren zati handi batean parte hartzeaz gain.

Sail Ofiziala

Arnaud Desplechin,Kentaro Hirase eta Yutaro Seki,Agnieszka Holland, Milagros Mumenthaler eta Alice Winocour zinemagileen film luze berriak lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren 73.edizioko Sail Ofizialean, irailaren 19tik 27ra bitartean.

Arnaud Desplechin (Roubaix,1960) lehen aldiz izango da Sail Ofizialean, Deux pianos / Two Pianos lanarekin. Film horretan,aspaldiko partez bere sorleku Lyonera bueltatzen den pianista bertutetsu bat da protagonista, zeinak ezinezko maitasun-istorio bat biziko baitu.Antzezleen artean ageri dira François Civil,Nadia Tereszkiewicz,Charlotte Rampling eta Hippolyte Girardot. La Sentinelle / The Sentinel (1992) filmarekin debuta egin ondotik, zinemagile frantziarra behin baino gehiagotan lehiatu da Cannesen eta beste nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan.2009an Donostia Zinemaldiak Rois et reine / Kings and Queen

(2004) filma programatu zuen Kontrauhina: Frantziako zinemarik berriena atzerabegirakoan; Perlak sailean,berriz, Trois souvenirs de ma jeunesse / My Golden Days (2015) lana berreskuratu zen,Quinzaine des Cinéastes-etik igaro ondotik; Spectateurs! / Filmlovers (2024) lana,azkenik,Zabaltegi-Tabakaleran eman zen, aurretik Cannesen lehiaketaz kanpo programatuta egon eta gero. Kentaro Hirase (San Frantzisko, 1986) eta Yutaro Seki (Kanagawa, 1987) zinemagile bikoteak -aurretik Miyamatsu to Yamashita / Roleless (New Directors,2022) zuzendu zuten Masahiko Satorekin batera- bigarren film luzearekin parte hartuko du Sail Ofizialean: Japonian ekoitzitako SAI / SAI: disaster pelikularekin,hain zuzen.Teruyuki Kagawa aktorea izango da beste behin ere protagonista kontakizun ilun honetan,zeinean gizon misteriotsu bat tragikoki agertuko baita zenbait pertsonaren bizitzan,nortasun bat baino gehiagorekin.

Agnieszka Holland (Varsovia,1948) hirugarrenez lehiatuko da Sail Ofizialean Franz (Franz Kafka) filmarekin.Txekiar Errepublika,Alemania eta Poloniaren arteko koprodukzio horrek Franz Kafka idazlearen bizi-

tza kontatzen du,jaio zenetik heriotzara arte.Holland aurretik ere lehiatua da Urrezko Maskorra lortzeko Total Eclipse (1995) eta Copying Beethoven (2006) lanekin,eta Donostia Zinemaldian egin zituen lehenbiziko urratsak; hain zuzen ere, Sortzaile Berriak sailean parte hartu zuen Zdjecia próbne / Screen Tests (1978) film kolektiboarekin.Zuzendariaren filmik aintzatetsienen artean daude,orobat, Bittere Ernte / Angry Harvest (1986) eta Europa Europa (Zabaltegi,1990),Atzerriko film onenaren Oscar eta Gidoi egokitu onenaren Oscar sarietarako hautatuak,hurrenez hurren.Horretaz gainera,bereak dira Olivier,Olivier (1992), The Secret Garden (1993) edo Green Border (2023),zeinak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu baitzuen Venezian. Milagros Mumenthaler zinemagile argentinarra (Córdoba,1977) lehenbizikoz izango da Donostian bere hirugarren lanarekin: Las corrientes / The Currents.Suitzaren eta Argentinaren arteko koprodukzio horrek Isabel Aimé González Sola du protagonista,zeina ustez atzean utzita zeukan iraganarekin borrokatuko baita.Locarnoko zinema-jaialdian estreinatu zituen bere lehenbiziko bi fil-

mak: Abrir puertas y ventanas / Back to Stay (2011),Urrezko Leopardoa eskuratu zuena,eta La idea de un lago / The Idea of a Lake (2016),zeinak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartu baitzuen 2013an.Biek parte hartu zuten Horizontes Latinos saileko programazioan.

Arnaud Desplechin, Kentaro Hirase edo Yutaro Seki,Sail Ofizialean lehian

Alice Winocour (Paris,1976) zinemagilea berriz izango da Sail Ofizialean bere Couture bosgarren filmarekinaurretik,Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen Donostian Proxima (2019) lanarekin-.Frantzia eta AEBren arteko koprodukzio hori modaren munduan dago girotuta,eta Angelina Jolie eta Louis Garrel ditu protagonista.Zuzendari frantziarrak Augustine (2012) lanarekin egin zuen debuta Cannesko Semaine de la Critique atalean.Jaialdi berera bueltatu zen Maryland / Disorder (2015) filmarekin,zeinak Un Certain Regard sailean parte hartu baitzuen,eta,ondo-

ren Revoir Paris / Paris Memories (2022) lanarekin,Quinzaine des Cinéastes-en.

Bestetik, Los domingos / SundaysAlauda Ruiz de Azúa euskal zinemagilearen film luze berria- da 73. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko diren ekoizpen espainiarreko lanetako beste bat,jada jakinarazi direnez gainera: Maspalomas,Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregirena; Historias del buen valle / Good Valley Stories, José Luis Guerinena,eta Los Tigres, Alberto Rodríguezena.

Alauda Ruiz de Azúak (Barakaldo, 1978) lehenengoz izango du Urrezko

Maskorra irabazteko aukera, Los domingos / Sundays filmarekin,klausura-komentuko kontenplazio-bizitzak erakarri egingo duen gazte aparteko eta idealista baten istorioarekin,hain justu.Blanca Soroa hasiberria eta Patricia López Arnaiz -Los destellos / Glimmers (Pilar Palomero, 2024) filmagatik Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuena- dira filmaren protagonistak, eta Miguel Garcés,Juan Minujín,Mabel Rivera eta Nagore Aranburu ere aktore zerrendan daude.

Ruiz de Azúaren lehen film luzea Cinco lobitos / Lullaby (Zinemira,2022) izan zen,Berlinaleko Panorama sailean estreinatua eta Málagako zinemajaialdian zortzi sari irabazi zituena,hala nola film onenaren Urrezko Biznaga eta zuzendari berri onenaren Goya saria. Querer (2024) minisailaren egilea ere bada,eta Donostia Zinemal-

diko Sail Ofizialean parte hartu zuen lan horrekin,lehiaz kanpo,geroago Forqué eta Feroz sariak eta Séries Mania jaialdiaren nazioarteko lehiaketaren golardoa beretzeaz gainera. Film horietaz gainera,aurretik jakinarazitako Espainiako lau produkzio ere lehiatuko dira sail Ofizialean: Maspalomas,Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariena; Historias del buen valle / Good Valley Stories, José Luis Guerin zinemagilearena, eta Los Tigres,Alberto Rodríguez zuzendariarena.

Bost film lehiatuko dira GEHITUk ematen duen

XIII.Sebastiane Latino saria eskuratzeko

Sebastiane Latino Saria

GEHITU Euskal Herriko gay,lesbiana,transexual eta bisexualen elkarteko kideez osatutako epaimahaiak bost latinoamerikar film izendatu ditu XIII.Sebastiane Latino sariaren finalista gisa.Hautatutako filmak: Ato Noturno,La misteriosa mirada del Flamenco,Los inocentes,Llueve sobre Babel eta Un mundo para mí LGBTIAQ+ komunitatearen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duen Latinoamerikako film luzeari emango zaio saria. 2025ean bost gizon zuzendarik eta

zuzendari emakume batek sinbolizatzen dute defentsa hori kontinente luze-zabalean Brasil,Txile,Peru, Kolonbia eta Mexikoko ekoizpenekin.

Hogeita sei zis pertsonak (21 gizon eta bost emakume) eta pertsona ez-binario batek zuzendutako 26 proiektu ikusi ondoren egin zuen hautaketa GEHITUk,eta erakundeak nabarmendu duenez,"LGTBIAQ+ komunitateek familia moten bilakaerari egindako ekarpena,sexuharremanak eta queerrak fantasiazko zinemari egindako ekarpena irudikatu nahi dituzte" bost film finalistek.Aurten,epaimahaiak "goraipatzen du pantailan,azkenean, konplexurik gabe,istorio bisexualak eta intersexualak ikustea".

2024an sari asko irabazitako Brasilgo Baby ekoizpenarentzat izan zen Sebastiane Latino saria: "mugimenduzko" film honek homosexualtasuna, maitasuna,haustura,marjinaltasuna eta erresistentzia kolektiboa jorratzen ditu,eta bertan ez dira inoiz falta,halaber,samurtasuna nahiz poza.Marcelo Caetano zuzendaria filmarekin batera egongo da Gipuzkoako zenbait herritan (Deba,Irun eta Errenteria),aurreko urteko irabazlea haietan eman ohi baitute Donostia Zinemaldiaren lehen asteburuan.Hori hala da GEHITUk Mugen Gainetik elkartearekin eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin duen lankidetzari esker. Sariaren hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa,eta abuztuan jakinaraziko da nor den irabazlea.Deialdiaren bidez,GEHITUk,entitate lankideek eta Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako LGTBIQA+ zinema babesten jarraitzen dute Zinemaldiaren esparruan.Hori dela-eta,73.edizioan (irailaren 19tik 27ra) 26.Sebastiane Saria eman eta Iberoamerikako LGBTIAQ+ zinema-jaialdien X.topaketa egingo da,Espainiako eta Latinoamerikako 25 lehiaketa baino gehiago bilduko dituen ekimena,hain justu.

Informazio gehiago: www.sansebastianfestival.com

New York,XVI.Ja! Jaialdiaren hiriburua

Ja! Jaialdiaren hamaseigarren edizioa urriaren 9tik

20ra egingo da Bilbon

Hemen da berriz Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren beste edizio deialdi bat, oraingoan urriaren 9tik 20ra egingo dena,Bizkaiko hiriburuan,eta gezurra badirudi ere,bere hamaseigarren ospakizuna edizioa beteko izango da. Aurreko edizioaren ildo beretik,BBK Sala eta EHUren Bizkaia Aretoa izango dira 2025eko egitarauaren agertoki nagusiak,eta,aurten,gainera, Bilborock Aretoa eta Bidebarrieta Kulturgunea gehituko dira.

Dagoeneko ohikoak diren egile nazional ezagunak eta inoiz baino egile internazional gehiago bertaratuko dira.Mota guztietako ikusleak erakartzeko jarduerak proposatuko dira,esparru jantziak eta herrikoiak uztartuz eta umorea ardatz gisa erabiliz. 2025eko egitarauak gazteentzako proposamenak ere biltzen ditu.

New York,kartelaren gai nagusia

2025eko Ja! Jaialdia New Yorkeko hiriari dedikatu zaio,hiru urtemuga garrantzitsu betetzen direlako: 'The New Yorker' aldizkari ikonikoaren mendeurrena,'Saturday Night Live' telebista-programaren 50.urtemuga eta Francis Scott Fitzgeraldek 'The Great Gatsby' maisulana plazaratu zuenetik ehun urte igaro izana. Beraz,ekitaldiak eta protagonistak nolabait ere lotuta egongo dira etxe orratzen hiri ezagunarekin,eta ez bakarrik eremu fisikoari dagokionez.Izan ere,alderdi emozionalarekin lotuta egongo dira batik batliburuak,filmak,komikiak eta obra artistikoak biltzen dituen imajinarioa horrekin,alegia- eta 'New York State of Mind' deitu ohi zaion umorearekin ere bai -bi zentzuetan-.

Aurten ere,XVI.edizioko kartela Javier Jaen artista grafikoak egin du.New Yorkeko taxi ezagunak gogora ekartzen dituen kolore hori biziaren gainean,King Kong basatia modu dibertigarrian irudikatu du,zuri-beltzeko zinema klasikoa eta kazetaritza newyorktarraren urrezko aroko egunkarien eta aldizkarien estetika islatzen dituen puntu-bilbearen bidez. 2010az geroztik,Jaialdiko historia eskuragai dago hemen: www.jafestival.com.Gainera,orain,jaialdiko jarraitzaileek "Ja! lagunak" bazkidetzan parte hartu,eta hainbat abantaila lortzeko aukera edukiko dute.

BBK Sala eta EHUren

Bizkaia Aretoa izango

dira 2025eko

egitarauaren agertoki nagusiak,eta,aurten, gainera,Bilborock

Aretoa eta Bidebarrieta

Kulturgunea gehituko dira

Orain arteko ediziorik internazionalena

Jonathan Lethem,Peter Kuper eta Samanta Schweblin izango dira inoiz baino nazioarteko gonbidatu gehiago izango dituen edizio honetako protagonista gailenetako batzuk. Jonathan Lethem (New York,1964) narratiba garaikidearen baitan irudimen gehien duen idazleetako bat da. Haren obren artean,nabarmentzekoak dira 'Huérfanos de Brooklyn' (2001) -Tourette sindromea duen detektibe berezi baten istorioa,Edward Norto-

nek 2019an zinemara eramana-,'La fortaleza de la soledad' (2005),'Chronic City' (2011),'Los jardines de la disidencia' (2014),'El detective salvaje' (2024),eta urrian aterako den 'Brooklyn,una novela criminal',aurreko obra guztiak plazaratu dituen Random House argitaletxearen eskutik. Hain zuzen ere,edizio honetan mendeurrena betetzeagatik omenduko dugun 'The New Yorker' astekarian idatzi ohi du Lethemek. Astekari entzutetsuak kalitatezko kazetaritza eta literatura ditu bereizgarritzat,eta baita umorea ere. Harold Rossek,aldizkariaren sortzaileak,abiarazi zuen argitalpenaren azaletan eta binetetan nabaria den izaera ludiko hori,eta horrexek bereizten du aldizkaria garai berean sortu ziren batzuetatik,hala nola 'Time' eta 'Life'.

Peter Kuper artista grafikoak (New Jersey,1958) hogei urte baino gehiago daramatza 'The New Yorker' aldizkarian kolaboratzen.Haren binetak maiz ikusten dira 'The Nation' eta 'Charlie Hebdo' argitalpenetan ere.Dozena bat liburu argitaratu ditu.Horien artean,aipatzekoak dira 'Diario de Oaxaca' (Sexto Piso,2009) eta 'Diario de Nueva York' (Sexto Piso,2011).Horrez gain,Joseph Conraden 'El corazón de las tinieblas' eta Franz Kafkaren 'Metamorfosia' literatura-lanak egokitu ditu.Haren azkeneko lana 'Insectópolis' (Astiberri,2025) da.

Javier Sánchez Marcos

Samanta Schewblin 1978an jaio zen Buenos Airesen,eta Berlinen bizi da 2012az geroztik.Haren belaunaldiko idazle garrantzitsuenetako bat da. 'Distancia de rescate' (2014) eleberriaz aparte,haren ibilbidean narrazio-lan laburrak dira nagusi; besteak beste: 'Pájaros en la boca' (2008), 'Siete casas vacías' (2015),'Kentukis' (2018) eta,azkena,'El buen mal',Seix Barral argitaletxeak aurten plazaratutakoa.Argitaletxe horrek berak haren lanetako asko berrargitaratu ditu. Schewblinen ipuinetako batzuk 'The New Yorker' aldizkarian argitaratu dira.

Ikuskizunak: programa bikoitza Aurtengo berrikuntzetako bat da ikuskizunetan saio bikoitza egingo dela.'El Sentido De La Birra Live' izen bereko Youtube-kanal arrakastatsuaren hedapena da.Elkarrizketa-saioa da,eta Ricardo Moyak aurkezten du.Zuzeneko bertsioan,emanaldira arte isilpean gordetzen diren gai eta gonbidatu sorpresa bana ditu.Saioak 2021ean hasi zuen bira,eta Bilbon egingo da lehenbizikoz.

Bigarren ekitaldia Bilborock Aretoan egingo da.New Yorkeko STUDIO 54 klub mitikoan oinarrituko da,eta Joaquín Reyes izango da disko-jartzailea eta zeremonia-maisua.STUDIO 54 Manhattan-eko diskoteka ezaguna izan zen 70eko hamarkadan,eta pertsona famatuak ohikoak ziren bertan: Andy Warhol,Truman Capote,Mick Jagger,David Bowie,Cher, Salvador Dalí,Jerry Hall…Zaldi zurira igotako Bianca Jaggeren argazkiak eta beste hainbat irudi ikonikok girotuko dute ospakizuna,eta gonbidatuei mozorrotuta bertaratzera animatuko zaie.

'Saul Steinberg: el signo errante'

Saul Steinberg (Râmnicu Sarat, Errumania,1914 - New York,1999) «idazle marrazkilaria» zen,hark zioen bezala,eta The New Yorker' aldizkariaren azaletan eta barruko orrietan argitaratu zituen irudiengatik izan zen ezaguna.Hizkuntza bi-

sual berdingabea sortu zuen,eta hainbat diziplinatan garatu.Haren lanetan umore fina,ikerketa ludikoa eta kritika burutsua nahasten ditu, ondare oparoa bezain poliedrikoa sortuz.

'Saul Steinberg,el signo errante' erakusketak haren bizitzari eta obrari buruzko ehun pieza inguru biltzen ditu: marrazkiak,pinturak,grabatuak,collageak,aldizkariak,liburuak, argazkiak,ikus-entzunezkoak eta hiru dimentsiotako obrak.Haien bitartez,artistaren alderdi guztiak ikus ditzakegu.Erakusketa Ja! Jaialdiak eta Juan March Fundazioak batera produzitu dute,The Saul Steinberg Fundazioaren laguntzaz eta Iberdrolak babestuta.Sarrera doakoa da, eta urrian egongo da ikusgai EHUren Bizkaia Aretoko Axular aretoan. Gaur arte egindako atzerabegirakorik garrantzitsuena da,eta Juan March Fundazioak 2024ko urritik 2025eko urtarrilera Madrilgo egoitzan antolatu zuen 'Saul Steinberg,artista' erakusketan oinarritzen da.The Saul Steinberg Fundazioak egindako donazioari esker,Juan March Fundazioak artistaren fun-tsen bilduma zabala du,eta hortik datoz erakusketa hone-

tako obra guztiak.Horietako asko lehen aldiz jarriko dira ikusgai.Bilboko erakusketaren ostean,Juan March

Fundazioak Steinbergi buruzko erakusketa monografikoa egingo du Cuencako eta Palmako museoetan, bere bildumako funtsekin.

Erakusketa ibiltaria da,artistaren izaerarekin bat etorriz.Artearen eta literaturaren genero desberdinen arteko nahasketa Steinbergen obraren alderdi garrantzitsuenetako bat da, eta baita haren bizitzaren,garaiaren eta nortasunaren isla ere.'Saul Steinberg,el signo errante' erakusketaren izenburuak berak ezaugarri hori irudikatzen du,eta izen bereko Alicia Chillidaren entsegutik dator.Izan ere, Alicia Chillida izango da Juan March Fundazioak Madrilgo egoitzan antolatuko duen 'Saul Steinberg,artista' erakusketaren komisario gonbidatua. Erakusketak makina bat argazki biltzen ditu.Horien artean aipagarriak dira Leo Lionni eta Evelyn Hofer argazkilarienak,Steinbergen irudia eta garaia erretratuetan irudikatu zituztenak.'Saul Steinberg,el signo errante' aukera bikaina da pentsarazi eta gozarazi egiten gaituen artista honen ikonografia zoragarria ezagutzeko.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.