Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 405. Zkia.- 2023ko ekaina

Page 1

Agur 2022-2023 ikasturteari

Gezurra badirudi ere,2022-2023 ikasturteari amaiera emateko unea iritsi da.Zuetako askok oporrei hasiera emango diezue egun hauetan. Ikasgai guztiak gainditu dituzuenok bi hilabeteko askatasuna izango duzue,hondartzara joateko,mendira igotzeko,lagunekin ateratzeko,atzerrira bidaiatzeko...Zerbait zintzilik geratu bazaizue,ordea,ekintza guzti horiek erdizka egin ahal izango dituzue.

Ikasturteari agur esateko,albiste mordoa dakarkizuegu Unibertsitateko Aldizkariko ale honetan.Adibidez,UPV/EHUko Uda Ikastaroen eskaintza zabalaren aurkezpena, Deustuk nerabeentzat antolatuta-

ko Udako Campusa,unibertsitate horretako errektore berria den Juan José Etxeberriaren lehen hitzak,Nafarroako Unibertsitatearen bigarren postua Espainiako unibertsitate guztien artean CYD rankingaren arabera... Bukatzeko,LGTBQ+ Harrotasunaren hilabetean gaudenez, egun munduan eragin handiena duten emakume lesbianen zerrenda dugu,sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari buruz arituko gara eta Bilbao Bizkaia HARROren programazioa erakutsiko dizuegu.

Ez da gutxi.Besterik gabe,hurrengo ikasturtera arte!

Laguntzen du 405.zkia.2023ko ekaina Doakoa

UNIBERTSITATEAK

Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea. www.ehu.eus

Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511

Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141

Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000

Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555

Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444

Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)

GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus

LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000

Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800

UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala).

UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200

UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533

UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033

UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250

UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535

Mondragon Unibertsitatea. www.mondragon.edu

Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185

Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600

Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600

Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943

Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea

Hetel Heziketa Tekniko Elkartea

ENPRESA ETA BERRIKUNTZAKO ZENTRUAK

Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala

20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488

http://www.elperiodicouniversitario.com

posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com

Lege Gordailua: BI-338-93

ISSN: 2530-2132

KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.

LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.

ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.

PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185

Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen.

LAGUNTZAILEAK

INFORMAZIO EUROPARREKO ZENTROAK

UPV/EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzien

Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO

Tel.: (+34) 946 013 651/ 652

E-maila: cde@ehu.eus

http://www.ehu.eus/es/web/cde/home

Deustuko Unibertsitatea

Liburutegi Unibertsitarioa.

Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO

Tel.: (+34) 944 139 417

E-maila: begona.prado@deusto.es

http://www.iee.deusto.es

Nafarroako Unibertsitatea

Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea.

Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es

EUROPE DIRECTCEDERNA

GARALUR.NAFARROA

Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697

E-maila: europadirect@cederna.es

EUROPE DIRECTHAZI

Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208

http://www.hazi.es

EUROPE DIRECTBIZKAIA

Simón Bolivar Kakea,8B

48010 Bilbao.Tel.: 946 072528

E-maila: europedirect@fundacionede.org

http://www.europedirectbizkaia.org

EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.

EUROPE DIRECTDONOSTIA

Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962

E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net

Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU

EKINTZA HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU

uniagenda UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 03
SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072 Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181 CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000
LANBIDE HEZIKETA Nafarroako
www.unavarra.es
Unibertsitate Publikoa.
www.uned.es Deustuko Unibertsitatea. www.deusto.eus Nafarroako
www.unav.es
Unibertsitatea.
www.ikaslan.net
www.hetel.org
219 877 TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877 Idazkaritza eta Administrazioko Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144

UPV/EHUko Uda Ikastaroak aurkeztu ziren

Askotariko hartzaileei,bereziki gazteei,zuzenduriko eskaintza izango da Uda Ikastaroen 42.edizioan

Unibertsitateko Aldizkaria

Aurten,bereziki,25 urtera bitarteko gazteek ezagutzaren plazan parte hartzea,beraien ekarpenak egitea eta Uda Ikastaroez gozatzea sustatu asmoz,eskaintza berezia prestatu dute eta,izena ematerakoan,erraztasunak izango dituzte.Maiatzaren

31 baino lehen matrikulatuz gero, 25 euro baino ez dituzte ordaindu behar izango ikastaro bakoitzeko.

Ekainaren hasieratik irailaren amaiera bitartean askotariko hartzaileei zuzenduriko 152 ikastaroz osaturiko eskaintza interesgarria izango da.

Uda sasoiaz harago,urte osoan zehar modu iraunkorrean ari dira UIKren gerizpean online ikastaroak, workshop-ak,Donostia Sustainability Forum ekimenak eta ikastaroak aurrera eramaten.

42.edizio honek bederatzi erronka nagusi izango ditu ardatz: gazteak hizpide; giza eskubideak ortzi-mugan; hezkuntzaren eta hizkuntzaren etorkizuna; bizi-kalitatea oinarri; kultura eta artea; iraunkortasuna; ekonomia soziala; digitalizazioa eta adimen artifiziala.

Agustin Erkizia,UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak azpimarratu zuenez,"aurtengo

UPV/EHUko Uda Ikastaroek gaur egungo gizarteak dituen hainbat erronkei buruzko hausnarketa egiteko aukera paregabea eskaintzen jarraitzen dute.Horretarako,gai egokiak aukeratzeaz gain,arlo bakoitzean aditu eta arituak diren hainbat pertsonaren konplizitatea batzea lortu da formatu egoki baten inguruan.

UPV/EHUko Uda Ikastaroei esker errealitate aberats bezain konplexuari era berezi batean begiratzen diogu,ikastaroak eskaintzen diren leku eta espazio ezberdinetara hurbiltzen direnen artean aparteko konplizitate berezi bat sortzen delarik.Gaur egungo munduarekin ko-

nektatzeko edota konektatuta jarraitzeko Uda Ikastaroetara hurbiltzeko gomendatuko nieke bakoitzak bere lekua aurkitzeko aukera izango duelako".

Programa bereziak,lankidetzan

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera eta Irizarrekin elkarlanean garatutako programak aurkeztu zituzten erakunde horietako arduradunek.UIK-ren balio nagusienetakoa da lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin eta Irizar Kooperatibarekin ezagutzaren zabalkundean egindako ibilbide aberatsa aitortu eta eskerrak luzatu dizkie,bi erakundeei,Itziar Alkorta UIK-ren zuzendari akademikoak.

Hezkuntzaren berrikuntza sustatzeko programa

1993.urteaz geroztik,Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta UIK-k elkarlanean diseinatzen eta garatzen dute EAEko irakasleei zuzendutako eskaintza.

Jokin Bildarratz,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak adierazi bezala,elkarlan horren bitartez, bi erakundeok lankidetzan jarduten dugu berrikuntza hezkuntzan txertatzeko lanetan.

Elkarlan horren barruan sartzen dira 'Irakasteko ikasten' eta 'Prest_Gara' programak.

Ekainaren hasieratik irailaren amaiera bitartean askotariko hartzaileei zuzenduriko

152 ikastaroz osaturiko eskaintza interesgarria izango da

Sailak bere estrategia nagusiekin bat datozen ikastaroak (Uda Ikastaroak,online ikastaroak…) homologatzen ditu unibertsitatez kanpoko irakasleek beren eskumenak berritu ditzaten.Jarduera horiek “Irakasteko Ikasten” programan sartzen dira.Irakasleek deskontua lortzen dute ikastaro horien matrikulan. Aurten aurrez aurreko 20 ikastaroz osatutako eskaintza izango da udaran zehar.Horiez gain,online formatuko 8 ikastaro izan dira urtarriletik ekaina bitartean eta udazkenean gehiago izango dira.

Aldi berean,homologatutako ikastaroetatik 12 jarduera txertatu dira

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 04

“Prest_Gara” eskaintzan.Ikastaro bakoitzerako 20 plaza eskaintzen dira programa honen baitan.

Berrikuntzari loturik,adibide bat jartze aldera,Adimen artifiziala eta etika: ikasleentzako adimen artifizialaren etika aztertzeko plana ikastaroa izango da ekainaren 26an eta 27an.Boladan dagoen gaia da,eta tentuz jarraitu eta egokitu beharko dugu erreminta berriek dakartzaten onura eta arriskuetara.

Hizkuntzaren transmisioa gaia ere lehen lerroan dute garaiotan eta horri loturik,Hizkuntza-garapen eztipikoa haur elebidunengan: diagnosia eta esku-hartzea ikastaroa izango da irailaren 15ean eta 16an.

Bizitzaren bidaia,Irizar-en eskutik

Koldo Telleria Irizarko Pertsona Arloko Zuzendariak aipatu moduan,18 urte dira,jada,Irizarrek UPV/EHUren Uda Ikastaroetan parte hartu eta Bizitzaren bidaia izeneko programa berezia babesten duela.

Edizio honetako 'Bizitzaren bidaia'n,haurtzaroan zein nerabezaroan gai garrantzitsua den eskola-jazarpenari aurre egiteko programei buruz ariko dira eta Jose Migel Barandiaranen unibertsora hurbilduko dira.

Bizitzaren bidaian haurtzaroa eta nerabezaroa etapa garrantzitsuak dira eta garai horretan gertatzen diren eskola-jazarpenei aurre egiteko dauden hainbat programa ezagu-

tzera eman asmoz eta teknologia berriek duten eraginez ohartzeko Jokabide oldarkor edo agresiboa haurtzaro eta nerabezaroaurrean: haserrealdietatik eskola jazarpenera ikastaroa izango dute uztailaren 13an eta 14an,Eider Pascual eta Aitziber Azurmendi zuzendarien eskutik.

Irailaren 7an eta 8an,Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia,Etnografia eta euskal Mitologiara Uda ikastaroa izango dute Jose Antonio Mujika-ren zuzendaritzapean.Barandiaranek bizitzan zehar landutako ikerketa lerro nagusietara hurbilduko dira: Arkeologia,Etnografia/Antropologia Kulturala eta Mitologia.Ikastaroa Ataunen izango da eta Barandiaranen landa ikerketa hurbiletik ezagutzeko Aralar mendilerrora irteera bat egingo da.

Gazteei zuzendutako eskaintza zabala

Programa zehatzez harago,askotariko gaiak jorratuko dira UPV/EHUren Uda Ikastaroetan (UIK).Guztiei buruzko informazioa argitaratuta dago UIK-ren webgunean eta matrikulazioa irekita egongo da ikastaro bakoitza hasten den egunera arte. Lagin bat aipatze aldera,zenbait ikastaro nabarmendu ditu Itziar Alkorta UIK-ren zuzendari akademikoak gaurko agerraldian,eta,bereziki,gazteei zuzenduriko ikastaroak azpimarratu ditu: surfa,musika,

iraunkortasuna…gazteen interesekoak diren hainbat gai izango baitira aurtengo edizioan.

Surfak gozamenarekin batera osasunean dituen onurak ezagutzera emateko,surfeko “gazte” komunitatea elkartu eta ezagutzak partekatzeko eta biztanlegoa surfa praktikatzera animatzeko Itsaso Gaztañagak zuzenduriko Surfa eta bere onurak osasunean ikastaroa izango da uztailaren 13an eta 14an.

Gazteei begira antolatutako eskaintzarekin jarraituz,Musika bizi: musikaren errealitatea hizpide ikastaroa izango dugu irailaren 7an eta 8an.

Marina Landak eta Ion Andoni del Amok zuzendurik musikaren inguruko galdera zabalak egin eta bertaratutakoen artean gogoeta egin eta eztabaidatzea da asmoa,musikaren gaineko begiradak uztartu eta aberasteko.Hizlarien artean musikariak akademikoak eta kazetariak izango dira.

Matrikula

Matrikula egiteko epea zabalik dago,jarduera hasten den egunera bitarte; publiko guztientzako moduko proposamenak biltzen dira: mundu akademikoa,ikerketa,profesionalak,erakunde publikoak, ikasleak eta,oro har,gizarte osorako.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 05
Matrikula erraz egin daiteke
www.uik.eus
atarian

MU,UNESCOren lehen katedraren parte

UNESCOk sustatutako ekonomia sozial eta solidarioko munduko lehenengo katedran hartuko du parte Mondragon Unibertsitateak

Unibertsitateko Aldizkaria

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak parte hartuko du UNESCOk bultzatutako ekonomia sozial eta solidarioko munduko lehenengo katedran.Beste lau unibertsitate hauek ere katedrako partaide dira: proiektuaren gidari den Kolonbiako Universidad Cooperativa (UCC),Argentinako Universidad de Quilmes,Mexikoko Universidad Iberoamericana de Puebla eta Madrilgo Complutense Unibertsitatea.«Katedra honen bidez

eragileen arteko elkargunea sortu nahi dugu; alegia,ekonomia jakin bat lortzeko helburuarekin teoria,errealitate eta gizarte-mugimendu bat sustatzen ari direnen artean.Ekonomia horren bidez,gizartearentzako emaitzak eta ekarpenak lortu nahi dira arlo sozialean,ekonomian eta ingurumenean»,adierazi du Colombia Pérezek,Kolonbiako Universidad Cooperativako Gizarte Ekonomiako eta Kooperatibismoko Institutuko zuzendariak.

Aurreikusita dagoenez,katedrak gizarte-ekonomiari eta GJHei buruzko prestakuntza-programa sortu eta garatuko du; liburuen baterako argitalpen bi plazaratuko ditu; nazioarteko topaketak antolatuko ditu; elkartasunezko elkarte-ekintzailetzaren sariak prestatuko ditu,eta gizarte-ekonomiaren inguruko komunitate birtuala sendotuko du,besteak beste.Ekintzaplan horrek lau urteko iraupena izango du.

Euskadiren kasuan,Mondragon Unibertsitateak euskal kooperatibismoari buruzko ezagutza,esperientziak eta ikerketa-ildoak partekatuko ditu.«Gizarte-ekonomia eta kooperatibismoa

bultzatzeko sare sendoa ehundu daitekeelakoan gaude.Gure identitatea da gure ekarpenaren oinarria,euskal kooperatibismoa,eta ikuspegi hori partekatuko dugu,beste esperientzia

batzuen bidez ikasteaz gain»,azaldu du Ainara Udaondok,LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren zuzendariak.

UNESCO: UNITWIN programa

UNESCO Hezkuntza,Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea da.Hezkuntzan,zientzian eta kulturan nazioarteko lankidetza sustatuz bakea lortzea du xede.UNESCOren programek garapen jasangarrirako helburuak lortzen laguntzen dute. Helburu horiek Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015ean onartutako 2030 Programan daude zehaztuta.

UNITWIN eta UNESCO katedren programa 1992an jarri zuten martxan.

117 herrialdetako 850 erakunde baino gehiago biltzen dituen programak unibertsitateen arteko lankidetza eta loturak sustatzen ditu munduan, ezagutzak trukatuz eta lankidetzaren bidez gaitasun instituzionalak indartzeko xedearekin.

Programa horretan,mundu osoko goi-mailako hezkuntzako eta ikerkuntzako erakundeek baliabideak partekatzen dituzte -giza baliabideak zein materialak-,premiazko erronkei aurre egiteko eta gizarteen garapena laguntzeko.

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia

Mondragon Unibertsitateak LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren zuzendaritzapean jardungo du katedran.LANKI erreferentea da eus-

kal kooperatibismoaren inguruko ikerketan eta sustapenean,eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean du egoitza,Eskoriatzako campusean.Ikertegia 2001ean sortu zen,hiru helburu nagusirekin:

❚ Kooperatibismoaren esparruko ikerkuntza garatzea eta,zehazki, Mondragonen esperientzia kooperatiboa aztertzea.

❚ Prestakuntza-programak diseinatu eta garatzea kooperatibismoaren esparruan (unibertsitateko masterrak,etengabeko prestakuntza edota in company diseinatutako proposamenak).

❚ Kooperatibismoaren zabalkunderako eta prestakuntzarako materialak eta argitalpenak sortzea.

Mondragon Unibertsitateari buruz Mondragon Unibertsitatea irabazi-asmorik gabeko unibertsitate kooperatiboa da,Mondragon korporazioaren barruan dagoena.Mondragon lehen euskal enpresa-taldea da,Espainiako hamargarrena eta munduko kooperatiba-talderik handiena (266 enpresa eta 80.000 langile inguru ditu).Hauek dira Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri nagusiak: berrikuntzaren aldeko apustua,eraldaketa pertsonalarekiko eta sozialarekiko konpromisoa,hezkuntza-programen kalitatea eta orientazio praktikoa,lan-munduarekin duen harreman estuaren ondorio gisa.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 06

Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berri bat dator

Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketak 100.000 euro banatuko ditu proiektu teknologiko jasangarriak martxan jartzeko beketan

Unibertsitateko Aldizkaria

Oinarri teknologikoko ideia berritzaile guztiek lekua dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sustatzen duen Enpresa Sortuz lehiaketan.Jende askok ezin du negozio-ideia bat gauzatu baliabiderik ez duelako.Hori dela eta,Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berriak 100.000 euroko diru-zuzkidura eskaintzen du,oinarri teknologiko eta jasangarriko proiektuak gauzatzeko. Fagor Taldearen,Orbearen eta Centro Stirling sozietatearen laguntzari esker lortu da zenbateko hori biltzea.Enpresa horiek talentu teknologikoa eta lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzea sustatzen dute.Guztira,unibertsitateko lehiaketak 6 beka emango ditu 2023-2024 ikasturtean,ideia irabazleak lantzeko eta emaitza merkatura eraman ahal izateko.Izen-ematea maiatzaren 30ean bukatuko da,eta ekainaren 8an jakinaraziko da zer pertsona edo talde diren finalistak.Final handia ekainaren 16an egingo da,Garaia Parke Teknologikoan.Finalistek epaimahaiari aurkeztu beharko diote beren proiektua.

Bi kategoria: ENGIPRENEURSHIP eta TECHNOPRENEURSHIP

Enpresa Sortuz lehiaketak bi kategoria eta hainbat sari ditu.Lehen kategoria ENGIPRENEURSHIP da, eta oinarri teknologikoko negozioideia berritzaile eta jasangarriak bilatzen ditu,merkatura eramaten saiatzeko.Hiru profil hauetako pertsonek eman dezakete izena:

1. Unibertsitatearekin loturarik ez duten profesionalak edo ikasleak.

2. 2023-2024 ikasturtean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Po-

liteknikoan Gradu Amaierako zein Master Amaierako lana egingo duten pertsonak.

3. Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza eskolako ikertzaileak. Guztira,sei beka emango dira kategoria horretan,sarituek proiektua urtebetez landu dezaten.Gainera, sariak 10.000 euroko zuzkidura du, gehienez ere,proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren gastu eta inbertsioetarako.

Kategoria horretan,ideia banaka edo taldeka aurkez daiteke.Besteak beste,honako hauek zehaztu behar dira proiektuan: bezero potentziala, merkatuaren tamaina,balio-proposamena,diru-sarrerak nondik lortuko diren,negozio-eredua,lehiakideen analisia,talde ekintzailearen aurkezpena,proiektuan egindako urratsak eta oraindik egin beharrekoak.Negozio ideiaren berrikuntzaz, bideragarritasunaz eta jasangarritasunaz gain,beste elementu batzuk ere balioetsiko dira,hala nola genero-oreka.

Bigarren kategoria TECHNOPRENEURSHIP da,eta oinarri teknologikoko produktu edo zerbitzu berritzaile eta jasangarriak ditu xede.Kasu horretan,ez da beharrezkoa proiektuak gauzatzea; ideia saritzen da.Goi

Eskola Politeknikoko ikasleei dago zuzenduta,eta proiektuak banaka zein taldeka aurkez daitezke.Kasu horretan ere bezero potentziala, merkatuaren tamaina,balio-proposamena,diru-sarrerak nondik lortuko diren eta abar zehaztu behar dira, eta txosten batean aurkeztu.Finalista guztiek epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dute beren proiektua,eta ondoen egiten duenak 500 euroko saria jasoko du.

Izen-ematea

Lehiaketan parte hartzeko,interesdunek maiatzaren 30a baino lehen eman beharko dute izena.Dokumentazioa egun horretan aurkeztu beharko da.Ekainaren 8an jakinaraziko da zer pertsona edo talde diren finalistak,eta ekainaren 16an epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko dute proiektua (2 minutuko pitching batean).

Azken ekitaldia Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan izango da. Parte-hartzaileek bertaratu egin beharko dute.

Izena emateko esteka: https://docs.google.com/forms/d

/e/1FAIpQLSeaL54GBMQA3yBC9

RoyFRdZF1llyTkD8P5aS-

unibertsitatea
ZfgTqEzq_MREQ/viewform
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 07

Deustuko Udako Campusa nerabeentzat

Udako Campusaren lehen edizioa izango da Donostian,esperimentazioa eta ikaskuntza uztartzen dituzten jarduerekin

Unibertsitateko Aldizkaria

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak Udako Campusaren lehen edizioa antolatu du datorren ekainaren 26tik 30era.Campusak

DBHko 3.eta 4.mailako eta Batxilergoko 1.mailako ikasleei lagundu nahi die,beren etorkizun akademiko,pertsonal eta profesionalari buruz egingo dituzten hausnarketetan.Udako

Campusak Deustuko Unibertsitateak bere gradu,gradu bikoitz eta titulu propioetan lantzen dituen jakintzaarloen atzean dauden eduki eta esperientzia inspiratzaileenak zuzenean ikasi eta bizitzeko aukera emango die parte hartzaileei,esperimentazioa eta ikaskuntza uztartzen dituen jarduera-programa baten bidez.Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordeak hauxe adierazi du: "Udako campusak oraindik zer ikasi nahi duten ez dakitenei lagunduko die,hainbat jakintza arlotako pilula txiki bat eskainiz.Eta graduren bat begiz jota dutenei ere lagunduko die,ikasketa horiei buruz duten irudia alderatzeko aukera emanez.Gainera,beste pertsona batzuekin ondo pasatzeko eta Unibertsitatearekin lehen harremana izateko aukera izango da".

Campusaren helburua da ikasleei beren etorkizun akademiko, pertsonal eta profesionalari buruz hausnartzen laguntzea

Zehazki,fakultateek jarduera eskaintza zabala diseinatu dute 2023ko edizio honetan parte hartu nahi duten ikasleentzat.Ingeniaritza Fakultateak, esate baterako,adimen artifizialera hurbiltzeko eta ChatGPTeta antzeko tresnak erabiltzeko aukera emango

die,teknologiaren arloko azken aurrerapenen bila.Deusto Business Schoolek proposatutako jardueran,errealitatea aztertuko da,ideia berritzaileak proposatu,estrategiak diseinatu eta aldaketa momentuei aurre egiteko taldeak gidatu.Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak klima aldaketaren erronka landuko du,hainbat ikuspegitatik: komunikazioa (egia vs.fake),nazioarteko harremanak (Nazio Batuen Erakundea,nazioarteko gatazkak,migrazioak...),gizarte lana (garapen jasangarrirako estrategiak,zaurgarritasun berriak...).Zuzenbide Fakultatetik

Trivial eta ginkana formatuko esperientzia bat prestatu du,parte hartzaileak zuzenbidearen mundua hurbiltzeko,jolastuz eta lehiatuz,legeak nonahi daudela agerian jartzeko.Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen eskaintzaren protagonistak lankidetza jokoak (taldekako lehiaketa barne) eta irakas-ikaskuntza dinamikak izango dira.Azkenik,Osasun Zientzien Fakultateak gure ospitale birtualean eta anatomia laborategian murgiltze esperientzia bat proposatzen du; parte hartzaileek osasun profesionalek beren egunerokoan bizi dituzten egoera berberak ezagutuko dituzte.

Ikastaroari buruz

Unibertsitateko ikasketak aukeratzea ez da beti erraza izaten.Gehienek ez dakite zer gustatzen zaien,

zertan diren onak edo ez dute gradu eta gradu bikoitzen eskaintza osoaren berri.Zure kasua ere hori da?

Imajinatu uda batean Deustuko Unibertsitatera etorri eta jakintza arlo honetatik pixka bat eta beste hartatik beste bat probatu ahal izango bazenu.Eta ikusi.Hau da niri gustatzen zaidana? Ondo sentitzen naiz jarduera hauek egiten,ikasgai hauek ikasten? Nire bidea hau izan liteke? Horixe da udako campusa: bost egun unibertsitatean egotea nolakoa izango litzatekeen probatzeko eta etorkizunean erabakirik onena hartu ahal izateko.Jolastu nahi?

Unibertsitate aurreko campusa

DBHko 3.eta 4.mailetako eta batxilergoko 1.mailako ikasleei zuzendua.

Bost goiz

Goizeko bost jardunaldi ditu.Ekainaren 26tik 30era (astelehenetik ostiralera) 10:00etatik 14:30era.

Tailerrak,kirolak eta jarduerak

Hartu parte fakultateek antolatutako tailer eta dinamiketan.Baita kirol eta jarduera ludikoagoetan ere.Egun bakoitzaren amaieran bazkaria izango da campuseko kafetegian.

Izen ematea prezio onean

Izena ematea 50 €,kamiseta eta bazkaria barne.

unibertsitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 08

Unibertsitateko Aldizkaria

“Esker ona,erantzukizuna-zerbitzua, proiektua eta elkartea”: horiek dira Juan José Etxeberriak maiatzaren 22an partekatu nahi izan zituen lau ideiak,Deustuko Unibertsitateko errektore-kargua hartzean.“Errespetu handia” ematen dio karguak eta konpromiso sendoa adierazi zuen “datozen urteetan bere indarrik onenak” eskaintzeko Jesusen Lagundiaren unibertsitate-misioari eta misio hori posible egiten duten pertsona guztiak zerbitzatzeari.Eta “Jainkoaren laguntzan,San Inazio gure sortzailearen gidaritzan eta unibertsitateko elkarte osoaren lan onean” konfiantza jarririk egingo du. Horrela mintzatu zen errektorea,unibertsitateko ordezkari nagusi gisa egin zuen lehen hitzaldian.400 pertsona baino gehiago aurrean zituela hartu zuen ardura,Paraninfoan,Arturo Sosa jesuiten jenerala buru izan zuen zeremonia akademikoan.Bertan izan ziren Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta erlijio, akademia,gizarte,ekonomia eta politika arloetako beste agintari garrantzitsu batzuk ere.

Errektore berriak,Zuzenbide Fakultateko irakasleak,José María Guiberten tokia hartu zuen.Guibertek hirugarren

eta azken agintaldia amaitu du eta Boston Collegeko “Gasson Chair” beteko du 2023-2024 ikasturtean.Kargua utzi duen errektoreari eskaini zion Juan Jose Etxeberriak hitzaldiaren lehen ideia: esker ona.“Eskerrak” eman nahi izan dizkio “benetako lider ignaziotar eta errektore bikainari”,ontzi hau azken hamar urteetan gidatu duelako.“Eskerrak eman behar dizkizugu zure dedikazioagatik,entzuteko gaitasunagatik,unibertsitate hau hobetzeko egin duzun ahaleginagatik eta lan onagatik”,esan zuen. Era berean,eskerrak eman zizkion unibertsitateko elkarteari,izan ere, “unibertsitatea ez dago harriz eta adreiluz egina,balio handiko pertsonaz baizik,eta haiek ematen didate zerbitzu hau aurrera eramateko indarra,jakinik zuen babesa eta laguntza ditudala”.

Gizartea eraldatzen duen eta bere burua eraldatzen duen unibertsitatea

Ondoren,“erantzukizunaz” mintzatu zen.Badaki Deustuko Unibertsitateak oso erronka garrantzitsuak dituela aurrean,batzuk gainerako unibertsitateekin partekatuak,eta beste batzuk espezifikoak,unibertsitatearen zeregina ulertzeko dugun moduarekin zerikusia dutenak.“Etorkizun hur-

bilak garrantzi handiko erronkak planteatzen dizkigu,konplexuak bezain erakargarriak”,adierazi zuen. Horri dagokionez,errektoreak iragarri zuen orain bizi ditugun eta datozen urteetan biziko ditugun aldaketa sozial,teknologiko,kultural eta erlijiosoek behartuko gaituztela bultzatzera eta garatzera gure Plan Estrategiko onartu berrian aldarrikatzen dugun printzipio bat: “Deusto gizartea eraldatzen duen eta bere burua eraldatzen duen unibertsitatea dela, une bakoitzeko beharrei hobeto erantzuteko”.

Juan José Etxeberriaren iritziz,asko dira gizateria osoarekin batera erantzun behar ditugun erronkak,besteak beste,planetaren narriadura ekologikoa,eraldaketa energetikoa,giza mugikortasuna,gizarte gero eta askotarikoagoetako bizikidetza eta aldaketa teknologiko azkarren eragin politiko eta soziala.Horri guztiari,gure ingurune hurbilean,krisi demografiko larria gehitu behar zaio,ekonomia,gizarte eta politika arloetan eragina duena.Aldaketa horiek ondorioak izango dituzte Unibertsitatean.

Ildo horretatik,uste du aldaketa nabarmenak gertatuko direla ikasteko eta irakasteko moduan,unibertsitateko eragileen izaeran eta kopuruan,gure gazteen izaera soziokulturalean,gizartearen eskarietan, edo unibertsitateko hezkuntzak eta jakintzaren sorkuntzak esan nahi dutenaren ikuskera sozial eta politikoan.“Horrek guztiak gure egiturak, gure titulazioak,gure prozesuak eta gure tradizioak birpentsatzeko eta berregiteko aukera ematen digu, betiere beste batzuekin elkarrizketan,errealitate horri arretaz entzunez,eta beste unibertsitate batzuekin eta era askotako eragileekin aliantzak eginez edo sarean jardunez”,adierazi zuen.

unibertsitatea
Juan José Etxeberriak Deustuko errektorearen kargua hartu berri du
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 09
Juan José Etxeberria: "Deustu gizartearen beharrei hobeto erantzuteko unibertsitatea da"
Deustuko Unibertsitateko errektore berriaren kargu hartzea.

USE proba NUPen

3.822 ikaslek egin zuten USE proba Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Unibertsitateko Aldizkaria

3.822 ikaslek (2.224 emakumezkoak eta 1.598 gizonezkoak) egin zuten ekainaren 6tik 8ra Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USEa) Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).Probek iazko egitura bera izan zuten,eta Iruñeko Arrosadiko campuseko Ikasgelategian eta Tuterako campusean egin ziren.Bestalde,hizkuntza-ereduari dagokionez,guztira 2.847 ikaslek egin zuten gaztelaniaz,eta 975ek euskaraz.

Ikasleek ekainaren 14an izan zituzten eskuragarri deialdi arrunteko proben emaitzak,eta hilaren 21etik aurrera deskargatzen ahalko dute kalifikazioen txartela.Bestalde, deialdi bereziaren azterketak ekainaren 28an,29an eta 30ean izango dira,eta emaitzak uztailaren 4an egongo dira eskuragarri.Kalifikazioen txartela,berriz,uztailaren 18tik aurrera egongo da deskargatzeko moduan.Probei buruzko informazio guztia Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.

Probak 09:30ean hasi

ziren Arrosadiko

campusean (Iruñea) eta

Tuterakoan

Azterketaren egitura, aldaketarik gabe

Esan bezala,azterketak 2019-2020

ikasturtekoaren egitura bera izango du; izan ere,ikasturte berezia izan zenez,nobedade gisara,gal-

deretan aurreko deialdietan baino aukera zabalagoa eman zitzaien ikasleei erantzuteko.Deialdi honetan,aipatutako ikasturteaz geroztik gertatu den bezala,aldez aurretik jakinaraziko da zer ikasgelatan egingo diren probak. Oro har,ikasleei gomendatzen zaie ariketen oharrak arretaz irakurtzeko,adierazitako galdera kopuruari bakarrik erantzuteko,erantzundako galdera edo galderak behar bezala etiketatzeko eta probak egin baino lehen azterketaren egiturari eta zuzentzeko irizpideei ongi erreparatzeko.Hori guztia Unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahal da,baita aurreko urteetako azterketak ere.Proba bakoitzak, beti bezala,90 minutu iraungo du. Bestalde,ikasleek gogoan izan behar dute ezin dutela ez piztuta ez begi-bistan izan komunikatzeko edo datuak biltegiratzeko balio duen gailu elektronikorik azterketa egin bitartean eta ikasgelatik atera arte.

Probak nola egin ziren

Ikasleak 7 epaimahaitan banatuta egon ziren; horietatik 6 Arrosadiko campusekoak dira (lau gaztelaniazkoak eta bi euskarazkoak),eta zazpigarrena Tuterakoa.

USE probak bi fase zituen: nahitaezkoa eta borondatezkoa.Lehenbiziko fasean,ikasleek Batxilergo-

ko modalitate guztietako hiru irakasgai komunetako azterketak egin zituzten (Gaztelania eta Literatura,Espainiako Historia eta Atzerriko Hizkuntza,zeina Ingelesa, Frantsesa edo Alemana izan baitaiteke eta atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza izan ikaslearentzat).

Nafarroan,A eta D hizkuntza-ereduetakoek beste azterketa bat egin behar zuten: Euskara eta Literatura.Horiez gainera,beste proba bat ere egin zuten: Batxilergoko beren modalitatean egin zuten enborreko irakasgai bati zegokiona.Zientzietakoa Matematika II izan zen; Giza eta Gizarte Zientzietakoa,Latina II edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II; eta Arteetakoa,Artearen Hastapenak II.

Behin probak eginda,azterketa horietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da.Ikasleak USE proba gaindituko du baldin eta batez besteko nota horren % 40 eta Batxilergoko espedienteko batez besteko notaren % 60 ponderatuta 5 puntuko nota edo handiagoa lortzen badu (10etik).Ponderazioa egiteko,nahitaezko faseko azterketetako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoak 4 puntukoa edo handiagoa izan behar du (10etik).Ikasleak proba gainditzen badu,betiko izanen du nota hori.

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 10
Ikasleak,Arrosadiko campusean,USE probak hasi aurretik.

Irakasle sarituak NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Irakasleen Bikaintasun Sariak eman ditu irakasleek zenbait arlotan egindako lana aintzatesteko

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hamasei ikertzaileri eman die Irakasleen 2022ko Bikaintasun Saria.

Sariketa horren bidez,NUPeko jakintza-arlo eta sailetako zenbait irakaslek 2022an egindako lan bikaina aintzatesten da.Ekitaldi instituzionala asteazkenean egin zen,Olibondoak eraikineko Nicolás García de los Salmones aretoan,Arrosadiko campusean,eta Ramón Gonzalo errektorea aritu zen ekitaldiaren buru.

Irakasleen Gaietarako errektoreorde

Inés Olaizola Nogales ere izan zen sari banaketan,eta Ricardo San Martín Murugarren Fisika Aplikatuko irakaslea mintzatu zen saridunen izenean.Hitzaldian,irakaskuntzaren jardunaz eta irakasteko modu egokia aurkitu beharraz aritu zen: “Ez dira metodologia tradizionalak gutxietsi behar zaharrak izate hutsagatik,eta,aldi berean,ez dira metodologia berriak baldintzarik gabe onartu behar modan egoteagatik edo berritzaileak izateagatik”.Bere ustez,“hezkuntzaren arloko ikerketa hutsik gabeko errezetarik ez dagoela erakusten ari da: izan ere,ez dago beti,ikasle guztientzat,helburu guztietarako eta testuinguru guztietan eraginkorra izanen den hezkuntzametodorik”.

Halaber,irakaskuntzaren arrakasta baldintzatzen ahal duten antolakuntza- eta ekonomia-faktoreak daudela

adierazi zuen.Esan zuenez,“askotan planteatzen da curriculuma edukiz hustea pedagogiaren mesedetan, baina bi elementuak osagarriak eta ezinbestekoak dira”.Azkenik,irakasleei zuzenduta,esan zuen “ezinezkoa dela ikasten laguntzea baldin eta ez bada ongi ezagutzen zer ikasi behar den”,eta,ondorioz,“ongi irakasteko modua bilatzen jarraitzera” animatu zituen irakasle guztiak.

Ebaluatzeko sistema

Eskaerak ebaluatzeaz arduratzen den batzordea honako hauek osatzen dute: NUPetik kanpoko unibertsitateko irakasle bat,Gizarte Kontseiluak izendatua; Irakasleen Gaietarako errektoreordea; ikastegiak eta sailak ordezkatzen dituzten zenbait irakasle; Unibertsitateko ikasleen ordezkari bat; eta beste unibertsitate bateko ira-

kasle bat,Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak izendatua (ANECA).

Irakasleek ebalua ditzaten eskatzen ahal dute nahi izanez gero,eta hiru alderdi hartzen dira kontuan: egokitasuna (irakasleak emandako edukiak zenbateraino datozen bat Unibertsitatearen,ikastegiaren eta titulazioaren eskakizunekin,plan estrategikoetan eta ikasketa-planetan jasota dagoenaren arabera), gogobetetzea (ikasleek eta arduradun akademikoek iritzi ona ote duten irakaslearen jardunaz) eta irakasleak berak bere jardunari buruz zer gogoeta egin duen eta zer hobekuntza aplikatu dituen (batzordeetan eta bileretan parte hartuz, eta irakasgaiari eta irakaskuntzaestrategiei buruzko prestakuntza jasoz).

unibertsitatea
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 11
Aintzatetsitako irakasleen argazkia,Ramón Gonzalo errektorearekin eta Inés Olaizola Irakasleen Gaietarako errektoreordearekin batera.

NU,Espainiako bigarren onena

CYD rankingaren arabera

Nafarroako Unibertsitatea "Nazioarteko Orientazioa", "Ikerkuntza" eta "Irakaskuntza eta Ikaskuntza"n nabarmentzen da

41 herrialdeko 223

ikasle NUn hezten dira CARFi esker

Maiatzaren 26an,35 ongileren talde batek Eliz Fakultateak eta Bidasoako Nazioarteko Seminarioa bisitatu zituen

Unibertsitateko Aldizkaria

Nafarroako Unibertsitatea Espainiako bigarren unibertsitate onena da CYD rankingaren arabera, sailkapen honetan errendimendu handiko 36 adierazleetatik 28 lortu ondoren.Gaur egun,Espainiako unibertsitateen ranking osatuena da parte-hartzaile kopuruari dagokionez eta zehatzena aztertutako adierazle kopuruari dagokionez.Guztira,Espainiako 80 unibertsitate ebaluatzen ditu,unibertsitateko graduko irakaskuntza eskaintzen duten erakundeen % 93; haietatik,48 publikoak dira, eta 32 pribatuak.

Txostenaren arabera,Espainiako lehena Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa litzateke,Nafarroako

Unibertsitateak baino errendimendu handiko adierazle bat gehiago

(29) lortu duena.Nafarroako Unibertsitatea da,CYDren arabera,aztertutako hogeita hamarretatik lehen unibertsitate pribatua.

CYD rankingak 36 adierazlerekin aztertzen ditu Espainiako unibertsitateak,bost arlotan banatuta: Irakaskuntza eta Ikaskuntza,Ikerketa,Ezagutza Transferentzia,Nazioarteko Orientazioa eta Eskualde Garapenerako Ekarpena.Arlo horietan,Nafarroako Unibertsita-

tea lehena da Espainian Nazioarteko Orientazioan (beste unibertsitate batekin lotuta) errendimendu handiko adierazle guztiak lortzeko,hala nola beste hizkuntza bateko tituluak,ikasleen mugikortasuna,atzerrian praktikak edo nazioarteko doktorego tesiak. Horrez gain,Ikerketan bigarrena da (beste lau unibertsitaterekin berdinduta),ikerketako diru-sarreretan,irakasle bakoitzeko argitalpenetan edo artikulu akademiko hauen eraginari esker, beste balio batzuen artean.Azkenik,Nafarroako Unibertsitatea hirugarrena da Irakaskuntzan eta Ikaskuntzan (beste hiru unibertsitaterekin berdinduta),graduazio,arrakasta edo errendimendu tasengatik,besteak beste.

Nafarroa,unibertsitateko errendimenduaren podiumean

Eskualdeka,sailkapenak Nafarroako Foru Komunitatea kokatzen du errendimendu-adierazle handienak dituen erkidego gisa (28),Kataluniarekin batera (28rekin) eta Euskadiren atzetik (23).Nafarroa lehena da Espainian Irakaskuntza eta Ikaskuntza,Ikerketa eta Nazioarteko Orientazioan,eta hirugarrena Ezagutza Transferentzian.

Centro Académico Romano Fundación (CARF) erakundeko 35 ongileren talde batek Unibertsitateko Iruñeko campusa bisitatu zuen maiatzaren 26an,ostirala.Egun osoan zehar,Eliz Fakultateak eta Bidasoako Nazioarteko Seminarioa ezagutu ahal izan zituzten,non seminaristak eta apaizak trebatzen diren,eta haiei diru-laguntza ematen diete formazioa burutzeko. 2022/23 ikasturte honetan zehar,CARF Fundazioak 2.106.689 euro bideratu ditu ostatu eta matrikularako laguntzetarako. Bisitan,diru-laguntza hori jasotzen duten ikasle batzuk pertsonalki agurtu ahal izateaz gain,Santiago Collado Filosofia Fakultateko dekanoarekin bilera egin zuten. Hiru eliz fakultateen izenean,laguntza eskertu eta egiten ari diren beharrezko lana gogorarazi zuen.Haiei esker,ikastaro honek bost kontinenteetako 41 herrialdeko 223 ikasle prestatu ahal izan ditu.Ikasleen errektoreorde Rosalía Baena eta Ikasleen errektoreordearen ondoko Teresa Domingok ere parte hartu zuten bileran. Saioan bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten fundazio honek ematen duen laguntzari esker prestatzen diren Unibertsitateko bi ikasleren testigantza: Rolvin Capistramo,Filipinetako Viracekoa eta Zuzenbide Kanoniko Fakultateko ikaslea; eta Renel Prosper,Haitiko Fort Liberté-koa eta Teologia Fakultateko ikaslea.

CARF Fundazioa 1989an jaio zen Álvaro del Portillo dohatsuaren bultzadaz, mundu osoko apaizek eta seminaristek prestakuntza teologiko,giza eta espiritual sendoa jaso dezaten Nafarroako Unibertsitateko Eliz Fakultateetan eta Santa Gurutzea (Erroma) Unibertsitate Pontifikalean.Urtero,10.000 ongile baino gehiagok ahalbidetzen dute.

unibertsitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 12
Unibertsitateko Aldizkaria Nafarroako Unibertsitateko Liburutegi Nagusiko ikasleak.
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 13

Agur UPV/EHUko atzerriko ikasleei

Ekainaren 2an,goizean,Euskal Herriko Unibertsitateak mugikortasun-programetako ikasle bisitarientzako agur-ekitaldia egin zuen. Jai-giroan,Eva Ferreira errektoreak, Portugaleteko alkate Mikel Torresek eta Euskara,Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreorde Junkal Gutiérrezek lagunduta,besteak beste,agur esan zien Euskal Herriko Unibertsitateko enbaxadorerik onenak bihurtu ziren haiei.Ekitaldia,lehen aldiz,Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Portugaleteko egoitzan egin zen.

2022-2023 ikasturtean UPV/EHUko mugikortasunak,nazioartekoak zein Estatuko SICUE programakoak,pandemia aurreko maila gainditu zuen.Hain zuzen ere,aurten

1.618 ikaslek aukeratu zuten gure unibertsitatea mugikortasuna egiteko: 976 Erasmus + programaren bitartez,364 Latinoamerikako programaren bitartez,73 Beste Norako batzuen bitartez eta 205 SICUEren bitartez.UPV/EHUko ikasleei dagokienez,ikasleen kopuruak ere goraka egin zuen,2.275 ikaslek aukeratu baitzuten ikasturte honetan

kanpoan ikastea.Haietatik,1.371 ikaslek Erasmus+ programan egin zuten mugikortasuna,342 Latinoamerikakoan,68 Beste Norako Batzuetan eta 494 SICUEn.

sustraietan geratuko da,eta sustrai horiek hazten jarraituko dute,gure lurretik igaro zeneko oroitzapenak hazten jarraituko duen bezala.Dakizuenez,Eman Ta Zabal Zazu Iparragirre euskal poetaren bertso oso ezaguna da.Bertso hori gure unibertsitatearen lema bihurtu da,fruitua eman eta munduan zabaldu beharraz hitz egiten duen lema.Landatuko duzuen zuhaitzak sustraiak izango ditu,bai,baina bere adarrak ere zabalduko ditu munduan zehar”,azaldu zuen hitzaldian.

“Mugikortasun baten eraginari buruz egindako azterketek erakusten dutenez,esperientzia hori,maila pertsonalean aberasgarriak izateaz gain eta gizartean gehiago parte hartzen duten herritar bihurtzeaz gain,onuragarria da lehenengo enplegua bilatzeko eta ondoren zuen karrerak garatzeko”,nabarmendu zuen Euskara,Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak ekitaldian.

Eva Ferreira errektoreak ekitaldia itxi zuen.Ondoren,parte-hartzaileak Azeta parkera joan ziren kalejiran,haritz bat landatzera.“Uste dut hori oso modu iradokitzailea dela egonaldi hau gure herrialdean amaitzeko: nolabait,zuen zati bat zuhaitz horren

Mugikortasun-programak garatzeaz gain,UPV/EHUren nazioarteko izaera indartzen duten beste ekimen batzuen parte ere da,hala nola Bordeleko Unibertsitatearekin Euskampus mugaz gaindiko campusa eta Enlight europar unibertsitatea,non beste hainbeste herrialdetako bederatzi unibertsitatek parte hartzen baitute. ENLIGHTek egiten duen programetako bat BIP edo blended intensive programak dira,non ikasleak irakaskuntza/ikaskuntza birtuala eta mugikortasun fisikoa konbinatzen baititu.Informatika Fakultateak iragan martxoan hartu zuen UPV/EHUn egin den lehen BIP programa,Adimen Artifizialari buruzkoa.

unibertsitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 14
Unibertsitateko Aldizkaria Euskal Herriko Unibertsitateak 1.618 ikasle bisitari jaso ditu aurten
Agur-ekitaldia ekainaren 2an izan zen, eta estreinakoz Portugaleten egin zen
Ekitaldia ospatu zen,lehendabizi,Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Portugaleteko egoitzan.
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 15

Jokin Bildarratzek Eduardo Chillida

XIX.Matematika Olinpiadaren

sariak banatu zituen

Lehen lau sarituek hiru asteko egonaldia jaso zuten sari modura, Ingalaterran uda honetan ingeles-maila hobetu ahal izateko

Unibertsitateko Aldizkaria

Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak amaitutzat eman zuen bere XIX.edizioa,ekainaren 2an Gasteizen egindako sari-banaketarekin. Ekitaldian buru izan ziren Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburua eta Amaia Agirre Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria.Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin zen,eta bertan izan zen Luis Chillida ere,Chillida Fundazioko presidentea eta lehiaketari izena ematen dion eskultorearen semea.

Ohikoa denez,Eduardo Chillida Matematika Olinpiada bi fasetan garatu da aurten ere.Lehenengoa martxoaren 24an burutu zen,edizio honetan parte hartu duten 68 ikastetxeetako bakoitzean.Orotara 1.600 ikasle pasatxo izan ziren parte hartzaile.Proba horren emaitzarekin,finalera pasatzeko ikastetxe bakoitzeko bi edo hiru ikasle hautatu zituzten irakasleek, ikastetxearen tamainaren arabera.Azken fasea maiatzaren 13an izan zen hiru hiriburuetan eta 141 ikasle inguruk parte hartu zuten.55 ikastetxeko ikasleak ziren (29 Arabakoak,62 Bizkaikoak eta 50 Gipuzkoakoak).Fase horretan puntuaziorik onenak lortu dituzten 12 ikasleek jaso

dituzte sariak gaur eguerdian,ikasketak egiten ari diren ikastetxeetako arduradunak eta senideak lagun zituztela.

Honako hauek izan dira aurtengo 12 sarituak:

1. Iciar Barrio Corral Pureza de Maria ikastetxea. Bizkaia.

2. Mikel Piñole Pastor Esclavas S.C.Fátima.Bizkaia.

3. Luken Ortiz de Zarate Fernandez Larramendi Ikastola.Bizkaia.

4. Aiora Jauregi Pagaldai Beasain BHI.Gipuzkoa. Hurrengo irabazleak alfabetoaren araberako hurrenkeran ageri dira:

❚ Saioa Aldezabal Goikoetxea Orereta Ikastola. Gipuzkoa.

❚ Unai Blanco Mensuro Eguzkitza BHI.Gipuzkoa.

❚ Julen Gastañares Ruiz Miguel de Unamuno BHI. Araba.

❚ Jorge Hernandez Barcena Esclavas S.C.Fátima.Bizkaia.

❚ Adriana Martinez Vivanco Padre Andrés Urdaneta.Bizkaia.

❚ Jurgi Onandi Manterola Arriagorriaga BHI.Bizkaia.

❚ Oier Escalante Aranguren Arriagorriaga BHI. Bizkaia.

❚ Yi Ye Laudio BHI.Araba.

besteberrriak UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 16

Ekitaldian zehar,Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak,lehenik eta behin,olinpiadaren edizio honetan irabazle suertatu diren ikasleak zoriondu ditu,egin duten lanagatik,baina baita horien gurasoak ere “umiltasunez betetako harrotasun horregatik,hau bezalako espazio batean seme edo alaba bat edukitzeagatik”.Halaber,ekitaldia baliatu du irakasleen lana eskertzeko.“Egunero, goizero,arratsaldero,irakasleak geletara joaten direnean,ikasleekin elkarbizitza eta elkartruke bat mantentzen dute dituzte,gazteen interesari eta ikasteko nahiari bizirik eusteko”.

DBHko 2.mailako 141 ikasle

parte hartu zuten

Bildarratzek adierazi zuen,halaber,STEAM deritzon eremua -Matematikak leku garrantzitsua duen eremua- Hezkuntza Sailaren lehentasunezko jardun-arloetako bat dela.“Etorkizunari eta enplegagarritasunari begira oso eremu garrantzitsua da”,adierazi zuen,eremu horretara bereziki neskak erakartzeak duen garrantzia nabarmenduz.

Luis Chillidak,bestalde,euren aitak,Eduardo Chillidak,Matematikarekin izan zuen etengabeko harremanaren berri eman zien ikasleei,Zientzia Zehatzetako eta Arkitekturako ikasle gisa,lehenik,baina artista gisa batez ere.Euren aita jakinminez beteriko gizon gisa gogoratu eta deskribatu zuen,“ikusten ez dena ikusten saiatzen zena, ezezagunean ikusi nahi zuena”,eta gazte-gaztetatik irakatsi zion jakin-nahi hori,bizitzako gauza arruntenen atzean,eta baita artean ere,dagoen logika matematikoa azalduz.Horregatik guztiagatik esan zuen,amaitzeko,“aita pozik egongo zatekeen Olinpiada Matematikoan bere izena ordezkatzen duzuelako”.

Egonaldia Ingalaterran

Lehenengo lau sarituek,diploma egiaztagiriarekin eta IQ puzzle batekin batera,uda honetan Ingalaterran ingeles maila hobetzeko hiru asteko ikastaro bat egiteko beka jaso zuten.Gainera,lehenengo hirurek Euskadi ordezkatuko dute ekainaren 23tik 26ra Tenerifen egingo den XXXIII.Matematika Olinpiada Juniorraren estatu-mailako fasean. Gainerako sarituek,diplomaz eta IQ puzzleaz gain,100 euroko bonu bana jaso zuten,Elkar liburu-dendetan erosketak egiteko.Baina ikasle horien Matematikako irakasleentzako ere izan

zen oparirik; “Resolver problemas en matemáticas” liburua jaso zuten.

Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak bere hirugarren ediziotik darama izen hau eskultorearen omenez,eta Euskadiko Matematika Irakasleen EMIE 20+11 Elkarteak antolatzen du, Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.Ekimenaren hemeretzigarren edizioak helburu hauek ditu, besteak beste:

❚ Matematikaren arloa ikasle eta irakasleentzako prestakuntza-jarduera dibertigarri baten bidez ezagutaraztea.

❚ Matematika gure gizarte-ingurunera zabaltzea, parte hartzen duten ikasleen familiak inplikatuz.

❚ Ikasleen artean matematikarekiko zaletasuna sustatzea,problemak ebatziz.

❚ Sormena,erabakitzeko gaitasuna,pentsamendu dibergentea eta egoera berriei aurre egiteko eta ohikoak ez diren arazoak konpontzeko trebetasuna sustatzea.

Sariak banatzeko ekitaldiaren ondoren,RISArchers taldeak “Matemáticas de risa“ hitzaldia eman zuen.Talde honetako kide diren Fernando Corbalán,Victor Manero,Luis Rández,eta

Rubén Vigara arduratu dira Matematika gazte sarituei eta haien senideei modu atseginagoan hurbiltzeaz,horretarako umorea baliatuta.RISArchers taldea Zaragozako Unibertsitateko 36 ikertzaile monologistak osatzen dute gaur egun.2015ean sortu zen modu espontaneoan, unibertsitate horrek antolatzen duen bakarrizketa zientifikoen tailerraren lehen edizioaren ondoren.Beren ikerketa-lana beste modu batean zabaltzea du helburu,publikoarengan interesa eta jakin-mina piztuz,eta beste zientzialari batzuk dibulgazio zientifikoaren esparruan urratsak ematera animatuz.

besteberrriak UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 17
Matematika
inguruk
Olinpiadaren finalean

Kuvu-k bere finantzaketa txanda ireki du

Kuvu-k,belaunaldien arteko ostatu partekatuko euskal plataformak, 500.000 euroko finantzaketa-txanda ireki du eta 2 milioi eurotik gorako balorazioa du

Kuvuk,beste belaunaldietako pertsonekin etxea partekatzeko bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen duen startup-ak,joan den maiatzaren 24an iragarri zuen 500.000 euroko finantzaketa-txanda irekiko zuela,eta horietatik 80.000 euro bilduko dira Crowdfunding plataformaren bitartez. Haize Truebak,Jon Ander Fernándezek eta Eduardo Fierrok 2019an sortu zuten enpresak ostatu bila dabiltzan pertsonei etxebizitzarako sarbidea erraztea eta etxeetan logelak libre dituzten adineko pertsonei diru-sarrera eta konpainia bat eskaintzea du helburu.

Bartzelonan,Madrilen eta Bilbon

jarduten duen startupak 400

ostalari baino gehiago ditu

erregistratuta

Kuvu bere komunitatearen parte diren pertsonak eta etxebizitzak hautatzeaz arduratzen da,baita bizikidetza bermatzea eta esperientziak kontrolatzeaz ere.Horrez gain, bateragarritasun sistema bat erabiltzen du, bakoitzaren interesen,nortasunaren eta es-

kakizunen arabera pertsona egokiena aurkitzen laguntzeko.

Batez ere,Bartzelonan,Madrilen eta Bilbon jarduten duen startupak 400 ostalari baino gehiago ditu erregistratuta eta belaunaldien arteko 70 bizikidetza esperientzia baino gehiago bideratu ditu.Finantzaketa txanda honekin,Kuvuk produktu eta zerbitzuen zorroa sendotu eta merkatu nazionalean duen presentzia areagotu nahi du.

Eduardo Fierro Kuvuko fundatzaile eta zuzendari nagusiaren esanetan,“gure eginkizuna gizarte inklusiboagoa eta solidarioagoa sortzea da,non belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizi eta elkarrengandik ikas dezaten.Txanda honekin hazten jarraitu nahi dugu eta euren etxea partekatu behar edo partekatu nahi duten jende gehiagorengana iritsi”.

Finantzaketa txanda uztailaren erdialdera arte egongo da zabalik eta Crowdfunding Bizkaia plataformaren bitartez (https://crowdfundingbizkaia.com/proyectos/kuvu) parte hartu ahal izango da,inbertitzaileei abantaila fiskalak ere eskaintzen dizkiena.Kuvuk bere helburua lortzea eta txanda arrakastaz ixtea espero du bere proiektu sozial eta berritzailea sustatzen jarraitzeko.

besteberrriak
Unibertsitateko Aldizkaria
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 18
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 19

2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plana aurkeztu da

UPV/EHUko,Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreekin batera aurkeztutako Plana “gobernuaren,unibertsitateen, eragileen eta gizartearen arteko Ituna da”

Unibertsitateko Aldizkaria

Iñigo Urkullu lehendakariak,UPV/EHUko,Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreekin batera,2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana aurkeztu du Lehendakaritzan,“gobernuaren,unibertsitateen,eragileen eta gizartearen arteko Ituna”.Urkulluren hitzetan,gizarte bezala aurrera egiteko elkarlana ezinbestekoa da eta,hau horrela, “gizarteari helarazten diogun mezua argia da: Unibertsitateak eta administrazioak,biak batera,biak mahai berean eserita etorkizuneko erronkei aurre egiteko”.

Gobernu Kontseiluan onartu den Plan hori da Euskal Unibertsitate Sistema (EUS) antolatzeko Eusko Jaurlaritzak aitortzen duen berariazko tresna.Tresna horren bidez,unibertsitate-politikak definitu,helburuak identifikatu eta Euskal Unibertsitate Ekosistema osatzen duten eragileak koordinatzen dira.Plana,gainera,Nazio Batuen 2030 Agendarekin lerrokatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituta dago,eskubide- eta aukera-berdintasuna eskainiko duen eta ingurunea errespetatuko duen gizarte oparo bat lortzeko.

2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Planak 2.246,2 milioi euroko inbertsioa aurrei-

kusten du guztira,hau da,% 14,5eko igoera aurreko planarekin alderatuta,eta orain arte unibertsitate-eremuan egin den finantzaketarik handiena.Horietatik 1.642,4 milioi Eusko Jaurlaritzaren ekarpen zuzenari dagozkio (+231 milioi),eta 603,8 milioi,berriz,finantzaketa publiko lehiakorraren,kontratupeko diru-sarreren, nazioarteko finantzaketaren eta unibertsitateen baliabide propioen bidez iritsiko dira.

Plana onartu ondoren,Hezkuntza Saila 20232026 Unibertsitate Planak jasotzen dituen eremuak garatzen hasiko da,plan hau amaitzean egungo planak helburuetan zein aurrekontuaren gauzatzean izan duen betetze-maila bera lor dezan.Betiere,hezkuntza-sistema bikaina bultzatzea eta Euskadiko gizartearen beharrei eta erronkei erantzutea helburu hartuta.

Hala,2023-2026 Unibertsitate Planak hiru ardatz nagusi ditu

❚ Unibertsitatea+Enpresa.Unibertsitatea+Enpresa eta unibertsitatea-gizartea harremanari bultzada,unibertsitateen ahaleginak bideratzeko indar traktore gisa,Euskadiren aurrerapena eta gizarte eraldaketa xede,eta Euskadiren beharrei erantzuteko.

❚ Bikaintasuneko zientzia. Euskal Unibertsitate Sistema bikaintasun-zientzia globalaren testuinguruan kokatzea eta finkatzea.

❚ Unibertsitatea+Euskadi Basque Country. Prozesu hau unibertsitatearen misio guztietara hedatzen da,eta,horrez gain,gure gizarteak unibertsitate-sistemaren bidez beste gizarte batzuekin duen harremana sustatzen du,Euskadi Basque Country Estrategiarekin lerrokatuta.

Horiekin batera, Irakaskuntza Berritzailea eta Kalitatekoa eta Unibertsitate Komunitate Inklusiboa eta Berdintasunezkoaardatzek osatzen dute plan berriaren egitura nagusia.Era berean,zeharkako bi ardatz ere jasotzen ditu: Digitalizazioa eta Gizarte-eragina

Ardatz horien barruan,Planak unibertsitateekin definitutako eta adostutako ekintza zehatzen zerrenda luzea jasotzen du.Ekintza horiek unibertsitate-ekosistemaren arlo guztietan izango dituzte eraginak.

besteberrriak UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 20
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 21 publizitatea

Ibilgailu elektrikoen lehiaketa Bilbon

Euskelec 2023: Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoek lasterketa-zirkuito bihurtu zuten San Mames ingurua,Bilbon

Mondragon UnibLehiaketako auto elektrikoak Bilbora itzuli ziren berriro,eta San Mameseko zabalgunean aritu ziren proba dinamikoak egiten ekainaren 3an.Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria eta Jon Labaka TknikaEuskadiko Ikerketa Aplikatuko Zentroko zuzendaria San Mameseko zirkuitoan izan ziren,Lanbide Heziketako ikasleek egin zituzten auto elektrikoak probetan nola moldatzen diren bertatik bertara ikusten. San Mames inguruko zabalgunean ari ziren burutzen Euskelec txapelketaren azken faseko probak.20 talde eta ibilgailu ziren lehian,Euskadikoak zein beste erkidego batzuetakoak.Horiez gain,beste bi talde gonbidatu gisa ari ziren.Parte hartzen zuten ibilgailu guztiei ostiral arratsaldean egin zitzaizkien egiaztapen teknikoak,eta ondoren,ekainaren 3ko 10: 30etik aurrera proba dinamikoak egin ziren: azelerazio-,balaztatze-, slalom- eta eraginkortasun-probak,hain zuzen ere.Tknikak (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa,Hezkuntza Sailaren

mendekoa) antolatu zuen ekitaldia,eta Lanbide Heziketako ikasleen lana aitortu eta ikusarazi nahi zuen,baita haien irakasleen eta ikastetxeen laguntza eta inplikazioa ere.

Euskelec-en aurtengo edizioan, Euskadiko Lanbide Heziketak garatu duen eta hidrogenoz

dabilen ibilgailu baten

prototipoa ere erakutsi da

EUSKELEC

Egutegian dagoeneko bere lekua eginda daukan txapelketa da Euskelec.Bertan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu %100ean elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute,oinarri motor komun batetik abiatuta (motorra,motor-kontrolagailua eta bateriak).Ekimenaren helburua da ikasleen talde-lana sustatzea eta jarduera esperimenta-

lari eta sormenezkoari oinarri bat ematea,ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa.

Txapelketa,halaber,trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma da,eta fabrikazioteknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du.

Euskelecek bi fase ditu: prototipoa aurkezteko fase teknikoa eta sormenezkoa,lehena; eta fase dinamikoa,bigarrena.Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak,ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira slalom,azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez,besteak beste:

❚ 1 fasea: arlo teknikoa eta sormenezkoa.Lehen fase hau maiatzaren 18an egin zen,Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkeko AIC Center-en instalazioetan.Bertan,talde parte-hartzaileek beren proiektuen aurkezpenak eta ibilgailuen aurre-egiaztapenak egin zituzten epaimahai baten aurrean (proiektuaren memoria,diseinua eta berrikuntza,besteak beste).

❚ fasea: proba dinamikoak. Ekainaren 3an ari zen burutzen Bilboko San Mames estadioaren inguruko zabalgunean.Taldeek beren prototipoa proban jarri behar zuten zirkuitu batean.

Ekainak 3,proba dinamikoak Bilbon

Ibilgailu elektrikoek honako proba hauek aritu ziren egiten hilaren 3an,txapelketarako berariaz egokitutako zirkuitu batean:

❚ Balaztatzea: autoa ahalik eta distantziarik laburrenean gelditu behar da,gutxienez orduko 20 km -ko abiaduran doala.

❚ Azelerazioa: ibilgailuak geldi dagoenetik 60 metro ibiltzeko behar duen denbora kronometratzen da.

❚ Slaloma: ibilgailuak slalom-zirkuituari buelta bat emateko behar duen denbora kronometratzen da.

❚ Eraginkortasun-proba: 60 minututan distantziarik handiena zein autok egiten duen ebaluatuko da.Helmugatik igarotzen den aldi bakoitza zenbatuko da,eta puntu horretatik gehien igarotzen den taldea izango da irabazlea (hots,buelta gehien ematen dituena).

Proba dinamikoak egiten hasi aurretik,auto guztiei egiaztapen teknikoak egin zitzaizkien goizean. Egiaztapen horiek baztertzaileak izan ohi dira:

araudia betetzen ez duen taldea desklasifikatu egin daiteke.Egiaztapen horiek amaitzean,bateriak zigilatu egin dira,berriz kargatzeko aukera eragozteko.Ibilgailu guztiek bateria-karga bakarrarekin egin behar baitituzte egun guztiko probak. Aurtengo edizioan,San Mames inguruan prestatutako zirkuituak aldapa zuen (igoerak eta jaitsierak),%4ko batez besteko maldarekin. Maldarik handieneko gunea %8ko igoera da. Euskelec txapelketan ez du beti autorik bizkorrenak irabazten.Abiadaz gain,taldeek garatu duten berrikuntza eta proiektu metodologikoa, diseinua edo energia-eraginkortasuna ere baloratzen dira.

Somorrostro Heziketa Zentroko ikasleak zuzenean aritu ziren eskaintzen ekitaldia,streaming bidez,Youtuben,5G komunikazio teknologia erabiliz.Horretarako,6 kamera ipini zituzten zirkuituan zehar,baita parte hartzen zuten ibilgailuei atxikitako beste sei kamera ere.Emanaldia dronek hartutako irudiekin ari ziren osatzen.

Hidrogenoaren aldeko apustua

Euskadiko Lanbide Heziketa energia alternatiboen inguruan garatzen ari den lan-ildoaren barruan,Euskadiko Lanbide Heziketak garatutako ibilgailu prototipo bat ere erakutsi zen,hidrogenoz bultzatutako ibilgailua,San Mames ondoko zirkuitoan.Horrekin batera beste bi ibilgailu komertzial ere erakutsi ziren,hauek ere hidrogenoz mugitzen zirenak eta Euskadiko automobilgintza-sektorea alor horretan prestatzeko didaktizatu zirenak.

"Ekintzailetza Iraunkorra Lanbide Heziketan" jardunaldiaren arrakasta

Calasanz Santurtzi Lanbide Ikastegiak antolatu zuen jardunaldia,bere

Urratsbat programaren baitan,non SanturtziLAN,DEMA,Thinking Green Bizkaia,BBK Bootcamps,Eguzkirolak eta Calasanz Centerreko hizlariek parte hartu zuten

Ekintzailearen Egunean,Calasanz Lanbide Ikastegiak gizarte-ekintzailetzako eredu jasangarrien inguruko jardunaldia antolatu zuen.“Ekintzailetza Lanbide Heziketan” izeneko jardunaldia maiatzaren 26an 09:00etatik 11:30era egin zen Santurtziko Torre Etxean,lekua bete egin baitzen.

SanturtziLanen izenean,Susana Pérez Azkarate, enplegu-arduraduna,eta Beatriz Ruiz,ekintzailetza-arduraduna bertaratu ziren.Beatriz Rui egunari hasiera emateaz arduratu zen "Ekintzailetza Santurtzin" izeneko tesiarekin,eta arreta handiz jarraitu zitzaion.

Haren ostean,ENPRESARI programako bere talde guztiarekin bertaratu zen DEMAren txanda izan zen,Pilar Carranza,Proiektu zuzendaria, buru zela.Itziar Carranza Enpresariren tutoreak Bizkaiko Foru Aldundiko entitate honek ekintzailetzaren hedapen eta laguntza programak azaldu zituen.

Rafa Balparda,Calasanz Santurtzi Lanbide Ikastegiko Urratsbat de Tknika programaren dinami-

zatzailea eta Calasanzeko Nazioarteko Campuseko koordinatzailea izan zen.Zentro hau,modu berezian,nazioarte mailan nabarmentzen ari den elementu nagusia nabarmentzeaz arduratze da eta Europa osoko lanbide heziketako zentroen etengabeko bisitak jasotzen ditu,eta Ekonomia Zirkularreko Hezkuntza Ekintzailea eta Iraunkortasunaren arteko harremana baino ez da.Luisa Pardok bere aldetik,Calasanz Santurtzikoa ere bai,Ikasenpresa programaren bitartez “Power Skills” ekintzailetza gaitasunak garatzearen zeregina azaldu zuen,hezkuntza kooperatibak sortzeko eredu arrakastatsuarekin.

Ekintzailearen Egunean, Calasanz Lanbide Ikastegiak gizarte-ekintzailetzako eredu jasangarrien inguruko jorratu zuen jardunaldia antolatu zuen

Aipatutako hiru aurkezpenen ostean,hiru protagonistekin ekintzailetza jasangarriko hiru proiektu aurkezteko gunea ireki zen,ekintzailetza sozial eta jasangarriko Praktika Onen inguruko ideiak aurkeztuz,eta Alberto Díaz de Ataurik bere iritzia eman zuen,Thinking Green

Bizkaia proiektu berritzailearekin,Calasanz-en Urratsbat programan sartuta,hiri bateko baliabide jasangarrien kudeaketa integrala bideratua plataforma digital baten bidez,eta tokenizatutako sarien kudeaketa Blockchain-en; BBK Bootcamps-eko Jorge González Revilla,ekintzailetza-proiektu ugariren sorreran,tutoretza eta Startup-en akonpainamenduan izandako esperientzia guztia azalduz; eta Eguzkirolak enpresa, hau ere Calasanzeko Urrastsbat programakoa

eta David,Oier eta Xabierrek sustatua,Zentroko Gizarteratzeko zikloko ikasleek eta kirol inklusiboaren bitartez aniztasun funtzionala duten pertsonen garapen pertsonal eta sozialeko zerbitzuak eskaintzen dituena.

Calasanz Santurtzi

Calasanz 50 urteko historia duen zentroa da. Hezkuntza-ibilbidea 1969an hasi zuen,eskolaurreko eta OHOko ikastetxe gisa,eta,sei urte geroago,LH ematen hasi zen,oraindik Administrari,Haur Hezkuntza eta Osasun familietako oso talde gutxirekin.

Gaur egun,zentro aitortua eta finkatua da Ezkerraldean,eta Derrigorrezko Hezkuntzako eta

LHko 1.000 ikasle inguru eskolatzen ditu.

Xedea: Calasanz Santurtzi kalitatezko hezkuntza integrala eskaintzen duen hezkuntza-erakundea da,etorkizuneko gizarteari balio positiboak emango dizkioten pertsona osoak biltzen dituena.Etorkizuneko gizarteari balio positiboak emango dizkiotenak,bizi behar duten mundua eraiki eta hobetzeko,arlo teknikoaz harago balioetan oinarritutako prestakuntza eskainiz. Calasanz Santurtzin arreta pertsonalizatuarekin eta indibidualizatuarekin hezten dugu,zerbitzu sorta zabalarekin,hobetzeko eta berritzeko espirituarekin eta ikastetxean lan egiten dugun pertsona bakoitzaren konpromisoarekin.

Balioak:

❚ Errespontsabilitatea: Inplikatzeko eta beste batzuekin,norberak berarekin eta bizi garen gizartearekin hartutako konpromisoa betetzeko gaitasuna,gertatutakoaren ondorioak aitortuz eta onartuz,pertsona osoa,trebea eta enplegagarria izateko behar den aldaketa eta hobekuntza pertsonala eta profesionala lortzeko helburuarekin.

❚ Errespetua: Inguratzen gaituen ingurunea zaindu.Bizikidetza-giro positiboa sortu,pertsonak diskriminaziorik gabe,behar bezalako begirunez eta hurbiltasunez tratatuz,bakoitzaren ezaugarrien aurrean eskuragarriak eta toleranteak izanik,norberaren eta besteen eskubideak eta betebeharrez aitortuz.

❚ Berrikuntza: Sormena garatu hobetzeko modu berriak hobetuz,prozesuetan,antolaketan eta bizitza pertsonalean sortzen diren erron-

kak hobetzeko eta horiei erantzuteko,jakin minetik abiatuz.

❚ Autoezagutza: Pertsona bakoitzak bere barruan ezkutatzen dituen baliabide eta potentzialak aurkitu,garatu eta kudeatzeko gaitasuna.Bakarra eta erabilgarria egiten dituen bere ezaugarriak ezagututa.

Proiektu batzuk

❚ Ulermen proiektuak: Calasanz ikastetxeak Haur Hezkuntzan Ulermen proiektuak garatzen ditu.Ulermen proiektuetan ikasleak pentsakor bihurtzen dituzten jarduerekin ikasten da.Hau gauzatu ahal izateko Harvard unibertsitateak Proyect Zero Visible Thinking-ekon proiektuaren barruan ohitura,trebezia eta pentsamendu giltzak sortu ditu.Ildo berean klaseak era honetan aurrera eraman ahala pentsamendu trabeziak garatzen dira ikasleak pentsatzeko eta ideiak erlazionatzeko gai izanik.

❚ Singapur Matematika Metodoa: Calasanz Ikastetxeak orain dela hiru urte matematiken ikaskuntza prozesua Singapu metodoaren eskutan jarri zuen.Metodo honek matematikak ikasteko eta irakasteko bidea errotik eraldatzen du,kalkulu errepikakorrez beteriko memoria eta ohiturazko prozeduretan oinarritutako ikaskuntza alde batera utzita.Singapur metodoak matematikak pentsatzea eta ulertezea du helburu.“Concreto-Pictórico-Abstracto (CPA)” ikasteko metodologiaren bidez,erabilera eta azterketa bultzatzen da.Metodologia honek edozein eduki berri era honetan egiten du: manipulazioa,irudikapena eta abstrakzioa.

ELKAR-LAN,kooperatiben sortzaile

ELKAR-LANek 137 kooperatiba sortzen lagundu du 2022an

2022an 137 kooperatiba sortzen lagundu duela jakinarazi du Iñaki Nubla Otaolak,ELKAR-LANeko lehendakariak.Horrez gain,hainbat arrazoirengatik azkenean enpresa bihurtu ez diren beste 23 ekintzaile talderekin ere egin du lan ELKAR-LANek 2022an.

Kooperatiba gehienak,lan elkartukoak

137 kooperatiba horiek motaren arabera aztertuta,gehienak,121 hain zuzen,lan elkartukoak dira,9 etxebizitzakoak,5 kontsumokoak,1 nekazaritza eta elikagaien sektorekoa eta beste 1 garraiolariena.

Jarduera-sektoreari erreparatuta,gehienak,57 hain zuzen,zerbitzu-sektorekoak dira,26 eraikuntzakoak,9 etxebizitzakoak,8 ostalaritzakoak,6 merkataritzakoak,6 metalaren eta mekanikaren alorrekoak,5 elikadurakoak,4 energiakoak,3 hezkuntzakoak,3 elektrizitatearen eta elektronikaren sektorekoak,2 nekazaritzakoak,2 telekomunikaziokoak,2 garraiokoak,1 automobilgintzakoa,1 egurraren sektorekoa,1 makina-erremintakoa eta 1 ehungintzakoa.

Zerbitzuen sektorearen barruan,askotariko jarduerak garatzen dituzte kooperatiba sortu berriek; azpimarratzekoak dira hauek: kontsultoretza (8),arkitektura (7),ikus-entzunezkoak (5),gizarte-arloa (5), kultura (4),higiezinak (4) eta odontologia (4).

Lurralde historikoaren arabera,% 45 Bizkaian sortu dira (62 kooperatiba,hain zuzen).Beste 57 Gipuzkoan sortu dira,eta 18 Araban.

Hemezortzigarren txosteneko datuak

ELKAR-LAN Enpresa Ekimen Kooperatiboen Behatokia denez,Javier Sanz zuzendariak horri buruzko Hemezortzigarren txostenaren alderdirik garrantzitsuenak ezagutarazi ditu.Euskal

Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei aholkularitza ematea da behatokiaren eginkizunetako bat,eta Euskadin kooperatibismoa sustatu eta garatzeko politika publikorik egokienak abian jartzeko behar duten informazioa eskaintzea.

Datu hauek azpimarra daitezke Javier Sanzen

txostenetik:

❚ ELKAR-LAN sortu zenetik (2002ko abenduan), 1.967 kooperatiba sortzen lagundu du (202212-31ko datua).

❚ ELKAR-LANek eratutako kooperatiben itxieratasa txikia da,% 10,32koa besterik ez.Hala, 2022ra arte sustatutako 1.967 kooperatibetatik 203 likidatu dira soilik.Dena dela,310 kooperatiba ez-aktiboak dira,eta horiei likidatutakoak gehituz gero,1.454 kooperatiba daude aktibo; ondorioz,itxiera-tasa % 26,02koa da.

❚ Enpresa-ekimenik gehienak zerbitzuen sektorekoak dira.Industriari eta nekazaritzari lotutako jarduerak,berriz,oso urriak dira.

❚ EAEko ekintzailearen profila: 35 eta 44 urte bitarteko emakumeak (% 36,3) eta gizonak (% 63,7),goi edo erdi mailako ikasketadunak.

❚ Ekintzaileen % 48,6k aurretiko esperientzia du ekintzailetzan.

❚ Kooperatibaren forma juridikoaren alde egiteko arrazoiak:

- Filosofia (horrelako sozietateekiko uste sendoa): % 18,6

- Abantailak eta laguntzak: % 38

- Aholkularien gomendioa: % 22,4

❚ Finantza-ikuspegitik:

- Kooperatiben batez besteko inbertsioa 8.000 eurokoa da eratzeko unean.

- Proiektuen % 31k kanpo-finantzaketa behar du.

❚ Gizarte Segurantzako araubideari dagokionez, kooperatibisten % 86,8k Langile Autonomoen

Araubide Berezia aukeratzen du,eta % 13,2k Gizarte Segurantzako Araubide Orokorra.Hona hemen aukera horren arrazoiak: Autonomoen

Araubidea merkeagoa da,aholkulariek gomendatzen dute eta,gainera,kotizazioetan aurrezten dutena aseguru pribatuetara bideratzen dute.

ELKAR-LAN

ELKAR-LAN,S.COOP.bigarren mailako Kooperatiba bat da,eta bere helburua,Kooperatiben sustapena eta lanpostu kooperatiboen sorrera eta garapen ekonomikoa eta soziala.

Laguntzen du

Elkar-Lan,S.Coop.ek honako zerbitzuak eskaintzen ditu: orientabide eta aholkularitza,proiektuaren bideragarritasunaren azterketa,formazio kooperatiboa,arreta pertsonalizatua,dirulaguntza eta subentzioei buruzko informazioa,kooperatiben eraketa eta,lehen urtean zehar,tutorizazioa eta jarraipena.

Norentzat?

❚ Sustatzaileentzat.

❚ Aholkularientzat.

❚ Kooperatiba bihurtu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat.

❚ Besteren konturako langileentzat,beren kooperatiba sortu nahi badute.

❚ Beren jarduerak dibertsifikatu eta beste kooperatiba batzuk sortu nahi dituzten kooperatibentzat.

❚ Enpresa Sustapenerako Zentroentzat eta Toki Garapeneko Agentzientzat.

❚ Kooperatiba gisa martxan jarri nahi dituzten ekimenak dauzkaten taldeentzat.

❚ EAEko Herri Administrazio eta Erakunde guztientzat.

Kooperatiba moduan ekiteko asmoa dutenei aholkularitza emateko erabat prestatuta dagoen lantaldea da.Bakoitzak bere espezialitate profesionala dauka,etengabe hobetzen duguna eta,gainera, jakintza-alor anitzeko ezagutzak jaso ditu ElkarLan,S.Coop.en lanean hasi zen momentutik.

Batez ere,eguneroko jardueran harremanetan jartzen diren pertsona guztien beharrak erantzun eta asebetetzen ditugun lantaldea da.

Ohiko galderak

❚ Zer da kooperatiba bat?.Pertsonen elkarte edo baltzu bat,enpresa-jarduera duena eta bere erabakiak demokratikoki hartzen dituena (bazkide bakoitzak boto bat).

❚ Zein da gutxieneko bazkide-kopurua kooperatiba bat eratzeko?.Kooperatiba Txikientzat: gutxienez 2 bazkide langile eta gehienez 10. Kooperatiba Ez Txikientzat: gutxienez 3 bazkide eta gehienezko mugarik ez.

❚ Zein da gutxieneko Kapital Soziala,kooperatiba bat eratzeko behar dena?.3.000 euro,eratzeko unean ordainduak (eskudirutan edo ondasunetan).

❚ Zein da bazkideen erantzukizuna?.Kooperatibaren zorrei buruz duten erantzukizuna harpi-

deturiko kapital sozialera egiten dituzten ekarpenetara dago mugatuta.

Guztira 366 lanpostu sortu dituzte kooperatibek; hau da, kooperatiba bakoitzak batez beste 2,7 lanpostu sortu ditu eratu den unean

❚ Nola eratzen da kooperatiba bat?.Notarioaren aurrean,eratzeko eskritura publikoa egin eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzen da.

❚ Zer dira Estatutu Sozialak?.Kooperatibaren funtzionamendua arautzen duten arauak dira, eta Euskadiko Kooperatiben Legean dauden gutxieneko edukiak jaso behar dituzte.Bazkideek -Batzar Nagusian- askatasunez finka dezakete eta finkatu behar dute horien edukia, Legeak ezarritako mugen barruan.

❚ Zer da Barne Araudia?.Estatutu Sozialen edukia garatzen du eta Kooperatiben Legeak aipatzen dituen gai espezifikoak arau ditzake,adibidez, bazkideen lan- edo zigor-araubidea.Ez da nahitaezkoa,eta ez dago Eskritura Publiko bihurtu beharrik ere.

❚ Gizarte Segurantzako zein erregimen edo araubide aplikatzen zaie Kooperatibako bazkide langileei?.Kooperatibak bere Estatutu Sozialetan aukeratzen duena.Kooperatibak aukera du,bere bazkide langile guztiei dagokienez, Erregimen Orokorrean edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartzeko.

Laguntzen du

Ekintzailetzaren garrantzia gizartean

Aurkeztu zen Gaztenpresaren 2022ko Memoria Donostian

Jon Lasa Galdos

Duela egun gutxi batzuk,Gaztenpresak bere 2022ko Memoria aurkeztu zuen Donostian.Izan ere,aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute.Prentsaurrekoaren ondoren,Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu zuten,hain zuzen ere,erkidego ekintzailea inspiratu,motibatu eta babesteko ekitaldia.Topaketa hori oso mamitsua izan zen. Gaztenpresatik ekitaldia mahai-inguru batekin hasi zen,eta moderatzaile-lanetan Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoitik jardun zuen.Hona hemen mahaikideak: Víctor Meseguer,gizarte-ekonomiarako komisionatu berezia; Cristina Dumitrescu,Europako Inbertsio Funtseko (EIF) mikrofinantza-inbertsioetako kudeatzailea; eta Gloria Múgica,Lanbideko zuzendaria.

Gizarte-ekonomia

Víctor Meseguer pasa den otsailetik egon da karguan,eta bere esku-hartzean azpimarratu zuen zein pribilegio handia den beretzat hain sektore garrantzitsu batean lan egitea,gizarte-ekonomian hain zuzen ere.“Espainiako BPGd-aren % 10 da,43.000 enpresak osatzen dute eta biztanleria aktiboaren % 10 baino gehiago ari da lanean bertan”.Gainera,nabarmendu zuenez,oso ekonomia berezia da,lurraldean oso errotuta baitago eta kide diren “enpresek behar kolektiboei eta erkidegoen beharrei erantzuten diete”. Ildo horri jarraikiz,oso balorazio positiboa eman zion gizarte-ekonomiak Euskadin duen ezarpenmailari.“Enpresa horiek ez dute lana deslokalizatzen,oso berritzaileak dira eta gizartearekin konprometituta daude; hala,Euskadi Europan eta munduan desparekotasun gutxien dituen lurraldeetako bat da”.

Finantzaketa,prestakuntza eta babesa

Bestalde,Cristina Dumitrescuk “mikroenpresaburuei eta,batik bat,ohiz kreditu konbentzionala lortu ezin duten edo aukera mugatuak dituzten kolektiboei,hala nola emakumeei,gazteei, migratzaileei eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonei,finantzaketa eskuratzeko erraztasu-

nak” emateaz hitz egin zuen.

Baina guztia ez da finantzaketa.Dumitrescuk azpimarratu zuen ekintzaileentzat zerbitzu ez-finantzarioak ere beharrezkoak direla.Diruaz gain,mikroenpresaburuek prestakuntza eta babesa behar dituzte,beren negozio-ideia itxuratzeko eta errealitate bideragarri bihurtzeko,betiere arrakasta-aukerekin.

Mahai-inguruaren ondoren,hiru ekintzailetza-proiekturen benetako istorio errealak entzun

ziren

Aberastasuna eta enplegua sortzea

Gloria Múgicak eman zion amaiera mahai-inguruari.Nabarmendu zuen “ekintzailetzaren garrantzia,aberastasun eta enplegu sortzaile gisa, bai eta gizartearen etorkizunari begira oinarrizko proiektuak bultzatzeko ere,besteak beste,zaintzen eta jasangarritasunaren ekonomiarekin zerikusia dutenak”.

Istorio ekintzaileak

Mahai-inguru horren ondoren,hiru ekintzailetza-proiekturen benetako istorioak entzun ziren. Lehenengo kontakizuna Txitatokiko Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvadorrena izan zen.Bi artista dira eta amets bat dute: eskualdean zirku-eskola bat antolatzea.

Inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz,Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dute 2022an,eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira.Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan,6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dute,eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dute,mailegutan.

Datu horiek guztiak 2022ko Urteko Memorian bilduta daude; Donostiako Kursaal jauregian aurkeztu berri dugu txosten hori,eta ekitaldi horretan izan di-

Laguntzen du

ra Ibon Urgoiti,LABORAL Kutxako Negozio Garapeneko zuzendari eta Gaztenpresa Fundazioko lehendakaria; Gloria Múgica,Lanbideko zuzendari nagusia; Cristina Dumitrescu,Europako Inbertsio Fun-tsaren Mikrofinantzetako inbertsioen kudeatzailea; eta Inma Ramos,Gaztenpresako zuzendaria. Baina,Gaztenpresan,negozio berriak abiarazteko unean ez ezik,gero ere lanean jarraitzen dute,sortutako enpresei jarraipena egiten eta laguntza ematen merkatuan egoten jarraitu dezaten.Horrela,bada,gure erakundearen babespeko proiektuen

% 69k martxan jarraitzen dute zabaldu eta handik 5 urtera,eta Euskadin enpresen batez besteko biziraupen-tasa % 45 da epe horretarako (Eustat).

gizarte-ekonomiak

Euskadin duen ezarpen-mailari

Ekintzaileak ezagutzen

2022.urtean negozioa sortzeko asmoz Gaztenpresara jo zutenen batez besteko adina 39 urte izan zen,eta generoan erabateko parekotasuna izan zen (% 50 emakumeak,% 50 gizonak).

% 73k ez du unibertsitateko titulurik eta,aurretiazko lan-egoerari dagokionez,% 29 langabezian zeuden eta % 47k lehengo lana utzi zuen ekintzaile izateko.

Forma juridikoa erabakitzeko garaian,% 73k enpresaburu indibidual izatea aukeratu zuten,eta % 26k sozietatea eratu zuten (% 89k sozietate mugatua eta % 11k kooperatiba).

Ekintzaileen iritzia

Guregana jotzen duten ekintzaileen bizimodua nola aldatzen den ere jakin nahi izan dute.Zentzu horretan,ekintzaileek adierazi dutenez,enpresa sortzeko prozesuan 3 faktore hauek baloratu dituzte hobekien bere laguntzari dagokionez:

1. Negozio-plana egiteko laguntza.

2.Finantzaketa-iturriak

3.Ziurgabetasuna gutxitzea. Eskertuak agertu dira,halaber,kudeaketa-lan burokratikoak egiten,“ibilbide-orria” antolatzen eta dirulaguntzak eskatzen lagundu dietelako.

Eta,oro har,ekintzaile izatea haiek espero zuten bezalakoa izan da,nahiz eta egin behar izan duten sakrifizio pertsonala eta eskaini behar izan dioten denbora hasieran uste zutena baino handiagoak izan.

Era berean,jarduneko lehen urtea gainditu ostean, ekintzaileek diote ekintzailetzak bizimodua hobetu diela,bereziki,norberaren errealizazioari dagokionezeta norberak ezarritako arauen arabera lan egiten dutelako.

Inpaktua negozioetan

Gure proiektuen biziraupen-tasaz gain,beste faktore batzuk ere aztertu dituzte,hala nola gizartearen eta ingurumenaren arloko inpaktua, fakturazioaren bilakaera,enplegua sortzea eta ekintzaileen soldata.

Horrela,bada,2022an,lagundutako enpresen % 24 ingurumenean eta gizartean inpaktua duten negozioak dira,hainbat arlotakoak: enplegua eta prestakuntza,osasuna eta ongizatea,ingurumena,garapen komunitarioa eta kooperatibismoa. Bestalde,Gaztenpresak bultzatu dituen enpresa gehienek (% 68) fakturazioan gorakada izan dute azken urtean eta % 45ek jardueraildo berriak txertatu dituzte.

Lanpostuak sortzeari dagokionez,negozioen % 56k lanpostu gehiago sortu ditu,eta enplegu hori mugagabea izan da kasuen % 90ean.Gainera,enplegu berri horien erdietan baino gehiagotan (% 57) emakumeak aritu dira lanean.

Jardunean lortzen dituzten diru-sarrerei erreparatuta,% 73k diote negozioari esker soldata duina ateratzen dutela.Bestalde,jabetu gara zenbait ekintzaileren kasuan soldata murriztu behar izan dutela kontratazio berriak zirela eta.

Laguntzen du
Oso balorazio positiboa eman zitzaion

"Lup-ekin,testua hizketa bihurtzen dugu; beraz,irakurtzea inoiz baino errazagoa da"

Eneko Calvo Kudeaketa eta Informazio Sistemen Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da UPV/EHUn.Uxue Mancisidor eta Apurva San Juanekin batera,LUP zuzentzen du,zeinaren bidez irakurketa errazten dieten ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonei,poltsikoko lupa baten bidez edo aplikazio baten bidez.Elkarrizketa honetan,Enekok bere enpresa,dagoeneko saritua,aurkezten digu eta,besteak beste,LUP erabiltzearen onurak kontatzen dizkigu.

Zer da Lup eta nola funtzionatzen du? Konturatu ala ez,irakurketa gure egunerokoan egiten ditugun ekintza gehienen parte da.Horregatik,irakurtzeko arazoak dituzten pertsonek oz-

topo asko aurkitzen dituzte euren bizitzan eta,askotan,autonomia gal dezakete.Eta hau da LUPetik hausten ari garen langa,irakurtzearena.LUPen ikusmen informatikoa eta adimen artifiziala erabiltzen ditugu irisgarritasunerako.

Testua hizkera bihurtzen duten irtenbideak garatzen ditugu,irakurketa egunerokotasunean oztopo izan ez dadin.

Ahalegin berezia egiten dugu 3 arlotan:

❚ Ikasgelan.

❚ Adinekoetan.

❚ Eta IKUSMEN GALERA jasaten duten pertsonengan.

Dagoeneko errealitatea da,ikasgelan,5 milioi gazte baino gehiagok,Espainian bakarrik,ikasketetan huts egiten dutela dislexiak edo ikusmen patologiaren batek eragindako irakurketa zailtasunengatik.Testuak irakurri eta ulertzeko gai ez direlako ikasketetan huts egiten duten 10 umetik 7z hitz egingo genuke.LUPek eskaintzen duen irakurketa lagunduari eta testu-ahozko bihurketari esker,irakurketaren oztopoa konpontzen ari gara,ikasle gazte hauek ulermenean eta ikaskuntzan zentratu daitezen.Eskola porrota % 65 murrizten dela ari gintezke.

Ekintzailetza ez da bide erraza, baina grinaz eta gogoz, infinitura iritsiko zara

Bestalde,gaur egun,biztanleriaren piramidea gero eta zahartuagoa da,hau da,biztanleriaren % 50 inguruk 55 urte baino gehiago ditu.Adinarekin lotutako irakurtzeko zailtasunak saihestezinak dira eta horregatik,irakurketa erraztuko duten irtenbideak emateak zahartze aktiboa sustatzen eta faboratzen du,baina batez ere, pertsona horien bizi-kalitatea hobetzen du.LUPetik eguneroko ekintza horiek,hala nola egunkari

bat irakurtzea,faktura bat,liburuxka bat,bankuaren gutun bat...gure erabiltzaileen errutinaren parte bihurtzen ditugu berriro.Zure laguntza gara,egin nahi duzun guztia egiten jarrai dezazun. Ikusmen urritasunaz hitz egiten badugu,hala nola,ikusmen baxua,presbiopia,hipermetropia, astigmatismoa,AMD,kataratak eta abar,denak irakurketa zailtzen duten patologiak dira,baina batez ere ikusmen kaltetutako pertsonen kopurua 300 milioitik gertu dago,munduko biztanleriaren % 50 baino gehiago.LUPen gure eginkizuna pertsona horiei egunerokoan bidelagun izango den irakurle adimentsu bat eskaintzea da,irakurketa oso garrantzitsua den eguneroko ekintzetan konfiantza eta segurtasuna sortuz.

edozein telefono mugikorrekin argazki bat aterako bagenu bezala.Hau da,ez da beharrezkoa testuan mugitzea,baina nahikoa da kaptura bakarra egitea.Behin eginda,gailuak irakurtzen du eta testua gordetzen du,jada ez argazki gisa,baizik eta entzungailuekin edo gabe entzun dezakegun audio gisa.

Mugikorrerako aplikaziora pasatuz,irakurketa oztopo denean irakurriko dizun lagundutako irakurketa digitalaren irtenbide baten aurrean egongo ginateke.Erabilera pribatuko baina baita profesionalerako lehen aplikazioa gara,klinika,egoitza, eguneko zentro,ikastetxe eta abarretan integra daitekeena,irakurketa errazteko eta edozein testu mota eskuragarri izateko helburuarekin.

Zein irtenbide proposatzen dituzue?

Gure irtenbideak aurkezten ditut:

Alde batetik,irakurketa inoiz baino errazagoa izan dadin,adimen artifiziala eta konputazio bisuala integratzen dituen lehen POLTSIKO-LUPA. Testuak irakurri eta ia berehala hizkera bihurtuko dituen begitik independentea den lehen lupa.

Eta bestetik,gure mugikorretarako aplikazioa, LUP APP,teknologia irisgarritasunaren zerbitzura jartzen duen aplikazio iraultzailea.Irakurketan autonomia berreskuratzeko aplikazio ezin hobea,baina ikusmen patologia baten tratamendua osatzeko ere baliagarria.

Sakonago eginez,lehenik,lupan,munduan gailu paregabe baten aurrean gaude,babestuta eta patentatua.Poltsikoko lupa adimenduna poltsikoan eramateko diseinatutako gailua da, produktu eramangarria,erabiltzeko erraza eta Interneteko konexiotik independentea. Gure lupak konfiantza hori ematen du zauden lekuan eta edozein egoeratan irakurtzeko,ilunpetan ere.Poltsikoko lupa adimendunak punta-puntako elektronika eta hardwarea integratzen du,eta horri esker,erabiltzaileen beharren arabera eginbide berriak hobetu eta txerta ditzakegu.Denborarekin eguneratu daitekeen gailu eskalagarria eskaintzen dugu.Bere erabilera oso erraza da.Zehazki,

LUP APP-arekin,erabiltzaileak bere irakurketak eskaneatu,gorde eta partekatu ahal izango ditu,baina aldaketa txiki batekin,gure karaktereak hautemateko eta ahots-sintesi sistemari esker,entzuteko aukera izango du.Gure aplikazioa 30 hizkuntza baino gehiago detektatzeko gai da eta ahotsaren ahoskera horietako bakoitzari egokitzeko.LUPen beti uste izan dugu ikusizko atsedenaren erabilera puntu kritikoa zela.Erabilera sustatu,lagundu eta pertsonen atseden bisuala hobetzen du.Horregatik,LUP APP da lehen aplikazioa,irakurketa lagunduarekin,iragazki optikoen sistema bat integratzen duena,patologia bakoitzerako moldagarria,zeina,bistan laguntza ematen duena.

Nola bururatu zitzaizuen ideia?

Oraindik unibertsitatean geunden eta teknologia bat ezagutarazi ziguten,ordenagailu bidezko

Espainian 1,2 milioi pertsona daude ikusmen baxua dutenak, eta 4,6 dislexia dutenak

ikuspegia,eta gizartean eragin handia izan zezakeen tresna bat zela ikusi genuen.Teknologia hau pertsonen eguneroko bizitzan txertatu nahi izan dugu eta,azterketa luze baten ondoren,irakurtzeko zailtasun motaren bat duten pertsonei bizitza erraztu eta autonomia sor zezakeela konturatu ginen,Espainian biztanleriaren ia % 50.

Zer sentitu zenuten mundu osoko 350 hautagaitzen artean Gizarte Berrikuntzarako Mapfre Fundazioaren sarietako bat jaso zenutenean,Gizarte Ekonomia Saria zehazki?

LUPentzat,aitortza mota hau aurrera jarraitzeko gasolina eta energia da.Sari honek sortzen ari garen eta gure irtenbideen bidez sortzen jarraituko dugun eragin soziala berresten du. Plazer bat izan da Madrilen mundu osoko gizarte ekintzaileen komunitatearekin batera egin ditugun esperientziaz eta jarduerez gozatzea.

Espainian zehaztasunez ikusteko zailtasunari buruzko daturik ba al duzue?

Zuzenean,Espainian 1,2 milioi pertsona daude ikusmen baxua dutenak,eta 4,6 milioi pertsona dislexia jasaten dutenak.SEEBVren arabera, % 10eko igoera espero da.

Irakurketa zailtzen duten beste baldintza batzuez hitz egiten badugu,hala nola kataratak, miopeak,hipermetropia,astigmatismoa,presbiopia...biztanleriaren % 54,3az hitz egingo genuke (gutxi gora behera,25 milioi pertsona).

Etorkizuneko zein proiektu dituzue Lupekin? Etorkizuneko inbertsioei buruz hitz egiten badugu, oso argi daukagu.Gaur egun inbertitzen dugu eta denboran zehar inbertitu nahi dugu irtenbide berrien ikerketan eta garapenean,baina baita egungoen hobekuntzan eta sendotasunean ere.Bestalde,LUP klinika,egoitza,ikastetxe,eguneko zentro... gehiengoetara eraman nahi dugu,laburbilduz, egunerokotasunean irakurketa oztopo den lekuetara.Azkenik,nazioartekotzea,gure irtenbideak egokitu eta mundu osoan ezagutarazi nahi dugu.

Beti nahi izan al duzu proiektu bat egin eta sortu? Zein da zure iritzia ekintzailetzari buruz?

Sortzea,modu autodidakta batean ikastea eta besteekin partekatzea gustatu zaion pertsona izan naiz beti.Txikitatik,nire gela azterketa laborategi bat izan da.Hazten hasi nintzenean,konturatu nintzen nire gaitasun asko negozio ideiak sor zitezkeela eta horrela,18 urterekin,nire lehen enpresa sortu nuen,3D inprimatzean oinarrituta. Niretzat,ekitea zure ideiak egia bihurtzea da eta haien alde borrokatzea da,amets bat egi bihurtzea da eta onena,guztion eskura dagoela da.

Zer da ekintzailetzaren onena eta txarrena? Hoberenak eskuratzen dituzun kontaktuak,lagunak,esperientziak,ezagutzak eta gaitasunak dira.Okerrena,zure helburua lortzeko egin behar dituzun sakrifizioak dira.Ez da bide erraza, baina grinaz eta gogoz infinitura iritsiko zara.

Nola animatuko zenuke jendea Lup erabiltzera?

Irakurtzeko zailtasunek eguneroko jarduerak egiteko zure autonomiari eragiten badiote,hemen gaude zu laguntzeko.Lup-ekin testua hizketa bihurtzen dugu irakurketa inoiz baino errazagoa izan dadin. Berreskuratu independentzia erosketak egiteko, egunkari bat irakurtzeko,faktura bat...nahi duzuna.

www.lup.es

Ia ikasle guztiek gainditu dute USE

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 98,07k gainditu du

Lehenengo datuen arabera,Euskal Herriko Unibertsitatean,Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide-fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.049 ikasleetatik 11.817k gainditu dute,; hortaz,ikasleen % 98,07k gainditu du.Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,62 izan zen. USEk bi fase ditu: sarbide-fasea,unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena,eta onarpenfasea,borondatezkoa,sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.Batxilergoko ikasleez gain,Goi Mailako Heziketa Zikloetako 815 ikaslek izena eman zuten onarpen-faseko irakasgai desberdinak egiteko. Datuak behin-behinekoak dira,berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.

Notak eta hurrengo deialdiak

Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte gaur,hilaren 15ean,SARBIDEA aplikazioaren bitartez.Edonola ere aurten,lehenbiziko aldiz ikasleek mezu elektroniko informatibo bat jaso dute,non,notez gain,USEri dagozkion gainontzeko izapideen berri eman zaien.Lehen orduan,bidalitako mezu batzuetan akats informatiko bat izan dela jabetu da unibertsitatea,Horrela,kaltetutako pertsonei mezu berri bat igorri zaie,haien notak SARBIDEA aplikazioan egiaztatzeko eskatuz.Izan ere,emaitza ofizialak ikusgai izan dira goizeko 9:00etatik aplikazio horretan.

USEren izapideei dagokienez,berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 16tik 20ra bitartean.Behin betiko emaitzak ekainaren 27an argitaratuko dira.Azkenik,azterketak ikusteko eskaera ekainaren 28 eta 29an egin ahal izango da.

Bestalde,Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 5,6 eta 7an izango da.Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 22tik 27ra arte.

USEko emaitzak

USEko emaitzak webgunean argitaratu ziren ekainaren 15ean,12:00ean.

Kalifikazioen kontsulta honetatik,sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu,eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara,USEko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.

❚ Espedientea lekualdatzeko eskaera: ekainaren 16tik aurrera.

Emaitzen txartelak

Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko,SARBIDEAren bidez eskura dezakezu. Horretarako,ekainaren 21etik aurrera,SARBIDEAn sartu beharko zara,eta noten txartela lortu. Gogoan izan honako hauek:

❚ Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu.Ekainaren 27tik aurrera,berrikuspena eskatzeko epea amaitu ondoren,behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.

❚ Noten txartela behin betikoa izango da:

❚ Ekainaren 22tik aurrera,azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.

❚ Ekainaren 28tik aurrera,azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.

Jarduera zientifiko-teknologiko berriak hurrengo ikasturterako

STEAM Sarek ikasleentzako 44 jarduera zientifiko-teknologiko eskainiko ditu datorren 2023-2024 ikasturtean

STEAM Sare,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatutako ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen sareak jarduerakatalogo zabala eskainiko du datorren ikasturtean ere (2023-2024),ehun bat erakunderen lankidetzari esker: ikastetxeak,Lanbide Heziketako zentroak,enpresak,unibertsitateak eta teknologiako eta ikerketako zentroak daude sare horretan.Ikastetxeek STEM espezialitateetako lanbide-profilen erakargarritasuna eta askotariko aukerak erakutsi ahal izango dizkiete ikasleei, euskaraz nahiz gaztelaniaz eta hiru lurralde historikoetan garatuko diren 44 ekimenetan parte hartzearen bidez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago ekimen hau eta STEAM Hezkuntza programaren osagarria da bere eskaintza.Helburua da irakasleen lana laguntzea eta ikasgeletan ikaskuntza-testuinguru errealak sortzen lagunduko duten kontaktu berriak eskaintzea,betiere az-

ken begirada ikasleengan jarrita,horien artean zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko. Ikastetxeek eta eragile sozioekonomikoek elkarlanean dihardute STEAM Sare ekimenean gazteei STEM lanbideen eta gaien irudi errealista,positiboa eta askotarikoa eskaintzeko,arlo horietan bokazio eta interes profesionalak pizteko (zientziarekin,teknologiarekin,ingeniaritzarekin eta matematikekin zerikusia duten arloetan),betiere neskei arreta berezia eskainiz. Hori dela eta,STEAM Sare katalogoko jarduerek lanbide horiek garatzen dituzten enpresa,erakunde edo ikerketa-zentroetara hurbiltzen dituzte DBHko eta Batxilergoko ikasleak.

Ehun bat erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute STEAM

Sare jarduera

zientifiko-teknologikoen katalogoa,eta dagoeneko

Bigarren Hezkuntzako

ikastetxeen eskura dago

Katalogoa

Katalogoak barne hartzen ditu bai iraupen laburreko jarduerak (ikastetxeek planteatutako premietatik sortuak) bai programa luzeagoak (zenbait astetako edo hilabetetako iraupena dutenak), erakunde laguntzaileek sustatutakoak; horiekin batera,baita jardunbide egokien tailerrak ere.Horrela,lehenbizikoetan,ikasleak lanbide-orientaziorako saioetara joan ahal izango dira,baina,gainera,korronte alternoko sorgailu bat edo gitarra elektriko bat muntatzen ikasteko,pentsamendu konputazionala garatzeko edo eraikin adimendunen sekretuak ezagutzeko aukera ere izango dute,adibide batzuk aipatzearren.

Bigarrenetan,aldiz,ikasleei,esate baterako,Elhuyar Zientzia Azoka edo FIRSTLEGO League

Euskadi ekimenetan parte hartzeko aukera

emango zaie,edo teknika forentseen bidez Polizia Zientifikoak planteatutako fikziozko krimenak ebazteko erronka joko zaie.Bestalde,tailerretan ikastetxeek STEAM jardunbide egokien kasuak erakutsiko dizkiete irakasleei.

Katalogoko ekimenetan parte hartzeko interesa duten Euskadiko DBHko eta Batxilergoko ikastetxeek maiatzaren 31 baino lehen bete behar dute aurretiko izena emateko eskaera.Ikasturte berrirako jardueren katalogo osoa eta aurretiko izena

emateko inprimakia esteka honetan daude eskuragarri: STEAM Sare Katalogoa - Steam Euskadi

STEAM Sare ekimenean parte hartzen duten ehun erakundeen zerrenda osoa (ikastetxeak,Lanbide

Heziketako zentroak,enpresak,unibertsitateak eta teknologiako eta ikerketako zentroak) esteka honetan ikus daiteke: STEAM Sare: ikastetxeak eta enpresak elkartuta - Steam Euskadi.

Katalogoko ekimenetan parte

hartzeko interesa duten

Euskadiko DBHko eta

Batxilergoko ikastetxeek

maiatzaren 31 baino lehen bete behar dute aurretiko izena

emateko eskaera

Zer

da STEAM SARE katalogoa?

STEAM Sare katalogoak Euskadin garatzen diren

STEAM Hezkuntzako ekimen nagusien eskaintza jasotzen du.Eskaintza honek 2023-2024 ikasturterako 44 jarduera,hezkuntza-programa eta praktika onak trukatzeko tailerrak biltzen ditu.Katalogo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak

bultzatzen duen STEAM Euskadi estrategiaren barruan dago,STEAM Hezkuntza programaren osagarria da eta euskal ikastetxeei zuzenduta dago.

STEAM jarduerak

Hezkuntza-curriculumera bideratutako 27 jarduera labur,ikastetxeen beharrizanetatik sortutakoak eta profesional zientifiko eta teknologi-

koen arteko lankidetzaren bidez garatutakoak. Lanbide-orientaziorako jarduerak ere sartuta daude.

STEAM hezkuntza-programak

STEAM hezkuntzako 8 ekimen,zenbait aste edo hilabetetako iraupena dutenak eta EAEko hainbat erakundek sustatutakoak (besteak beste, ikastetxeak,enpresak,unibertsitateak,LHko zentroak eta ikerketa-zentroak dira erakundeok).

Praktika onak trukatzeko STEAM tailerrak

Praktika onak trukatzeko aurrez aurreko 9 tailer dira.Ikastetxeek ematen dituzte eta irakasleentzat baino ez dira.

¿Zer da STEAM hezkuntza?

Honako ezaugarri hauek ditu:

1. Uztartu egiten ditu zientzia,teknologia,ingeniaritza eta matematika,Artearekin eta Humanitateekin lotuta.

2. Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu,bai zeharkakoak,bai diziplina-konpetentziak.

3. Ahaldundu egiten ditu ikasleak,gure gizartearen erronkei arduraz aurre egin diezaien.

4. Honako hauek dira helburuak:

- Bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea.

- Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea.

- Ikasleak bultzatzea,haien inguruko mundua eraldatzen modu aktiboan parte har dezaten.

Munduan eta Espainian eragin handiena duten 15 lesbianak

Gayak,lesbianak,transak eta bisexualak antzinatik existitu dira,jakina, baina haien eskubideen lorpena nahiko berria da (eta ez herrialde guztietan).Hauek dira Espainian eta munduko beste leku batzuetan armairutik aterata,mundua onerako aldatu duten emakumeetako batzuk

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Emakumeek oso zaila izan dute historian zehar gizartearen maskulinitateari aurre egin behar izanagatik: soldata-arrailak,erantzunkidetasuna,lan-merkaturako sarbidea...Baina komunitate horren alderdi batean zentratzen bagara, badakigu LGTBQ+ kolektiboa urteak eta urteak zapaldua izan dela,izugarrizko zailtasunak jasanda,egungoa bezalako garai batera iritsi arte,zeinean,planetaren zati handi batean,lesbianak arazorik gabe kalera atera,musu eman eta eskua eman ahal izateko aukera duten. Horretara iritsi arte,errepresioa,zentsura eta,batez ere,denbora honetan guztian iritzi errepresibo horien aurka altxatu diren emakumeak egon dira,lotsarik eta erreparorik gabe ospatzen dutenak nor diren eta etorkizun hobe baten alde borrokatu dutenak.Horrez gain,ez dugu guardia jaitsi behar: erasoek,aniztasuna onartzeko gai ez diren politikariek,emakumeen eta gizonen eskubideak iraultzen dituzten legeak harrigarriro onartzen dituzten estatuek...erakusten dute oraindik bide luzea dagoela egiteko eta hainbat kontzeptu ezartzeko. Askok lesbianen eskubideen aldeko borroka azkenaldikoa dela uste badute ere,200 urte baino ge-

hiagokoa da.Anne Lister britainiarra (1791-1840) LGBTeskubideen aitzindari eta lehen lesbiana modernotzat hartzen da,bere bizitza HBOko 'Gentleman's Jack' telesailean kontatzen dena,bere herrikideek berari burla egiteko deitzen zioten ezizena.Lurjabea,egunkari-idazlea eta mendizalea, gizonen arropa janzten zuen,bakarrik bidaiatzen zuen eta emakumeekin soilik harremanak zituen. Izan ere,'ezkondu¡ zen Ann Walkerrekin finkatu zen: apaizak ez zituen bedeinkatu,baina bikoteak ezkutuan zin egin eta eraztunak trukatu zituen. Zerrenda honetan,aurreko urtean zehar eta honetan,beren sexu-orientazioaren ikusgarritasunean eta normalizazioan erreferente bihurtu diren emakume lesbiko batzuk errepasatu nahi izan ditugu,bai Espainian bai atzerrian.Sarah Paulson, Hannah Gadsby edo Cynthia Nixon bezalako eszenako emakumeak,alfonbra gorrian ibili direnak inklusibitateari buruzko lezioak ematen; kirolean sexu bereko pertsonen arteko harremanak normalizatu dituzten Mapi León,Megan Rapinoe edo Vicky Losada bezalako futbolariak edo Lori Lightfoot Chicagoko alkatea eta Boti García ekintzaile espainiar beteranoa bezalako politikariak.

Billie Jean King

Billie Jean King lehen kirolari homosexual ospetsuetako bat izan zen eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokalari handietako bat izan da beti.1967an emakumezko tenislaririk altuena izan zen; 1972an hiru Grand Slam irabazi zituen urtebetean,eta Emakumeen Tenis Elkartearen (WTA) sortzaileetako bat izan ondoren,Bobby Riggs tenislari matxista irekia garaitu zuen 'Sexuen Bataila' ospetsuan.Bere bizitza zinemara eraman zuten 2017ko izen bereko filmean,Emma Stonek King eta Steve Carell Riggs antzezle zirela.

Sarah Paulson

Sarah Paulsonen aktore ibilbideak 60 titulu baino gehiago ditu dagoeneko,1994an 'Law and Order' filmean paper txiki batekin debutatu zuenetik.Bere film ezagunenen artean 'Ocean's 8','The

uniemakume
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 22

Pentagon Files' edo '12 Years a Slave' daude. Ryan Murphyren musetako bat da,eta 'Ratched' eta 'American Horror Story' bezalako telesailetarako sinatu du,baita 2016an Emmy bat irabazi zuen 'American Crime Story'rako ere.

Ellen Degeneres

1997ko apirilaren 14a zen.Egun hartan,Ellen DeGeneres umorista argi eta ozen atera zen 'Time' aldizkariaren azalean: "Bai,gay naiz".Aste batzuk lehenago,ABCko zuzendariek ezezkoa eman zioten, lau urte arrakastatsuren ondoren,'Ellen' sitcomeko bere pertsonaia lesbiana gisa ere ateratzeko garaia zela esan zienean.Laster hasi ziren agertzen Ellen "Degeneratuari" buruzkoa bezalako txantxa errazak,baina egia esan,egun batzuen buruan,bere pertsonaia "irteten" zen kapitulua grabatzen ari zela.Gertaera bat izan zen: 44 milioi estatubatuarrek ikusi zuten.Lehen aldiz,prime time serie bateko pertsonaia nagusi bat armairutik atera zen.

Billie

batzuk

Telefilmak,serieetako paper txikiak,filmetako kameoak...Cynthia Nixonen (New York,1966) ibilbidea 1980an hasi bazen ere,ia 20 urte itxaron behar izan zituen pantailan bere paper handia iristeko,alegia,Miranda Hobbes 'Sex and the City' filmean,mundu osoan ezaguna den aktore bihurtzeko.LGBTaktibista eta 2018ko New Yorkeko gobernadore izateko hautagaia,2012az geroztik Christine Marinonirekin ezkondua dago, LGBTaktibista eta Estatu Batuetako hezkuntza publikoaren defendatzaile handietako bat.

Mapi León

Espainiako Selekzioko eta FC Bartzelonako atzelaria 2017an iritsi zen talde blaugranara, Atletico de Madridetik.Urtebete beranduago armairutik atera zen 'El Mundo'-k egin zion elkarrizketa batean eta bertan zera zioen: "Orain homosexualak ikusten badira gobernuan ere,nola ez dira futbol zelaietan ere egongo?".Madrilgo

Harrotasunaren jaietan emakume aragoiarra ikusi ahal izan dugu,feminista gisa agerian ko-

katuz eta Errusia bezalako herrialde homofoboetan jokatzeagatik bere atsekabea erakutsiz.

Lori Lightfoot

Lori Lightfoot Chicagoko alkatea da,Estatu Batuetako hirugarren hiririk handiena.Aukeratua izan zenean,2019an,lehen emakume afroamerikarra izan zen kontseilari izateko eta bere herrialdean kargu hori betetzen zuen lehen lesbiana ere.Emakumeekiko duen konpromisoa Chicago Pride Parade gidatzea edo Estatu Batuetan abortatzeko eskubidea indargabetzeko Auzitegi Gorenaren erabakia "tragedia ikaragarri" gisa definitzea bezalako keinuetan protagonista bihurtzen du.

Wanda Sykes

Aktorea,komediantea,ekoizlea,stand-up umorista...Wanda Sykes Estatu Batuetako telebista eta zinemaren figura handietako bat da eta,horregatik eta beste hainbat arrazoirengatik,2022ko Oscar sarien aurkezleetako bat izan zen.'The Chris Rock Show'-en idazleetako bat izateagatik errekonozimendua lortu zuen eta,2008an publikoki armairutik atera zenetik,LGBTborrokarekin konprometituta dago.Urte horretan bertan Alex frantsesarekin ezkondu zen,eta harekin biki nerabeak ditu.

Laura Pedro

Laura Pedro Albiol Espainiako zineman historia egiten ari den emakumeetako bat da; efektu berezien benetako maisua da.Hogeita hamar urte zituela, dagoeneko bi Goya lortu ditu bere arloan; 'Superlópez'-entzat eta 'Way Down'rentzat eta edozein motatako eszenatokiak birsortzea ia haur-jolasa da berarentzat.Aurretik,Quim Gutiérrezen superheroi mozorroa egin zuen.Laster ikusiko dugu '¡García!' HBO Max serieko efektu bisualen arduradun gisa eta 'The Snow Society' filman,Jota Bayonak 1972ko Andeetako tragedia berreskuratzen duena.

uniemakume
Cynthia Nixon
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 23
Jean King,Sarah Paulson, Ellen Degeneres,Cynthia Nixon edo Mapi León dira munduan eta Espainian eragin handiena duten emakume lesbiana ospetsu

Non ezkondu daitezke sexu bereko pertsonak Europan?

Azken datuen arabera,Europako 50 herrialdeetatik,31n ezkon daitezke sexu bereko pertsonak.Jarraian,gai honetan sakonduko dugu

Fundación Orienta Zaitez Fundazioa

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza eta batasun zibilak legeztatzeko proposamenak eztabaidatu dira Europan.Gaur egun,kontinenteko 50 herrialdeetatik 31k eta menpeko 8 lurraldeek LGTB pertsonen arteko batasun motaren bat onartzen dute,Europar Batasuneko kide gehienak barne daudela.

2022an,Europako hemezortzi herrialdek sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legez aitortu eta ospatzen dituzte: Austria,Belgika,Danimarka,Finlandia,Frantzia,Alemania,Islandia, Irlanda,Luxenburgo,Malta,Herbehereak,Norvegia,Portugal,Espainia,Suedia,Erresuma Batua,Eslovenia eta Suitza.Europako beste hamabi herrialdek legez onartzen dute batasun

zibilen bat: Andorra,Kroazia,Zipre,Txekiar Errepublika,Estonia,Grezia,Hungaria,Italia,Liechtenstein,Monako,Montenegro eta San Marino. Poloniak eskubide mugatuak dituzten bi pertsonen bizikidetza pribatua eta adostua aitortzen du (sexu-joera edo harreman mota edozein dela ere,intimoak ez diren harremanak barne).

Sexu bereko pertsonen arteko batasunak ai-

tortzen ez dituzten arren,Bulgaria,Letonia,Lituania eta Errumaniak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpen baten bidez behartuta daude Europar Batasunean ospatzen diren sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak aitortzera eta bizileku eskubidea aitortzera.Dena den,sententzia hori beti praktikan ez da errespetatzen,Errumaniako kasuan bezala. Ezkontza berdina ahalbidetzen zuten herrialdeen multzotik,batzuek oraindik ere batasun zibilak onartzen dituzte.Adibidez,Benelux herrialdeak,Frantzia eta Erresuma Batua.Alemaniak, Irlandak eta Iparraldeko herrialdeek ezkontza aurreko batasun zibilen legedia indargabetu dute,lehendik zeuden batasunak mantenduko dira,baina ezin dira berriak sortu.

Europako hainbat herrialdek ez dituzte sexu berekoen arteko batasunak onartzen.Ezkontza beren konstituzioetan gizon eta emakume baten arteko ezkontza-batasun gisa definitzen duten herrialdeen artean Armenia,Bielorrusia, Bulgaria,Kroazia,Georgia,Hungaria,Letonia, Lituania,Moldavia,Montenegro,Polonia,Errusia,Eslovakia,Serbia eta Ukraina daude.Hala ere,talde horretako Kroaziak,Hungariak eta

unieskubideak
UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 24

Montenegrok sexu bereko bikoteak onartzen dituzte,eta Armeniak teknikoki atzerrian egindako sexu berekoen arteko ezkontzak aitortzen ditu (nahiz eta aitorpen-maila ezezaguna den eta orain arte kasu dokumentaturik ez dagoen). Italiak,dagoeneko eskualde batzuetan erregistratutako bikoteak onartzen dituen arren,Ziprek eta Poloniak sexu bereko bikoteen estatuaren erregularizazioa,oposizio politiko kontserbadorea eta eragin handiko hierarkia katolikoa (Italia eta Poloniaren kasuan) eta ortodoxoak (Ziperen kasua) ere kontuan hartu dituzte.

Europar Batasuna

2003an Europako Parlamentuko Askatasunen

Urteko Batzordeak txosten bat aurkeztu zuen, eta behin betiko onartu ez zena,non kide diren herrialdeei eskatu nahi zitzaien bikote homosexualei heterosexualei dagozkien eskubide berberak aitortzea.Testua kontrako 279 botorekin eta 259 abstentziorekin atzera bota bazen ere, Europako Parlamentuak ezkontza homosexualei buruzko eztabaida agenda politikoan sartzea gomendatu zuen.

Europako Parlamentuan eztabaida bat egin zen bere estatu kideei beste estatu kide batzuetan ospatzen diren sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak aitor ditzaten nola exijitzeari buruz,baita europar hiritarren batasun zibilak edo erregistratutako batasunak ere,bertako herritarren mugitzeko askatasunerako eskubidea bermatzeko.

Txostena 2009ko urtarrilaren 15ean onartu zen 401 botorekin,kontra 220 eta 67 abstentziorekin.

2004/38/EE Zuzentarauak Batasuneko hiritarrek eta haien senitartekoek estatu kideen lurraldean askatasunez mugitzeko eta bizitzeko eskubideari buruzkoa eskatzen du sexu berekoen arteko batasunak legeztatu dituzten herrialdeek sexu bereko bikoteak besteengandik aitortu ditzatela,mugimenduaren askatasuna babesteko.Hala ere,Europako Parlamentuak elkarrekiko aitorpena eskatzen duen txostena onartu du.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (JUE)

2000/78/EE Zuzentarauan oinarritutako jurisprudentziaren arabera,enpleguan eta lanbidean tratuberdintasunerako marko orokorra ezartzeari buruzkoa,pertsona batekin erroldatuta dagoen bikotekidea mantentzen duen langileak sexu berekoek beren lankideei ezkontzean ematen zaizkien onura berberak jaso beharko lituzke,erakunde zibil hori ezinezkoa denean sexu bereko bikoteentzat.

2008an,sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko adierazpena aurkeztu zen Nazio Batuen Batzar Nagusian,Frantziako eta Holan-

UNIBERTSITATEKO

ALDIZKARIA 2023ekaina

dako gobernuek Europar Batasunaren laguntzarekin egindako ekimena.

2010ean,Errumaniako LGBTekintzaile Adrian Coman eta bere bikote estatubatuarra Robert Claibourn Hamilton Belgikan ezkondu ziren eta geroago Errumaniara joaten saiatu ziren.Tokiko agintariek ezkontza aitortzeari uko egin zioten eta auzia JJUEra igo zen.2018ko urtarrilaren 11n,Melchior Wathelet JJUEko kontseilari nagusiak irizpen juridiko ofiziala eman zuen, non estatu kide batek ezin ziola ukatu bizilekueskubidea.

2018ko ekainaren 5ean,JJUEk Coman-en aldeko epaia eman zuen,2004/38/EE Zuzentarauko ezkontide terminoa neutroa dela generoari dagokionez,eta,beraz,estatu kideak behartuta daude eskubideen aitortzara.Europar Batasunean bizilekua Europako hiritarren bikoteentzat. Dena den,TJUEk baieztatu du oraindik estatu kideen eskumena dela beren ordenamendu juridikoan sexu bereko pertsonen arteko ezkontza baimentzen badute.

2021ean,Europako Parlamentuko Eskaeren

unieskubideak
Batzordeak jakinarazi zuen 10 estatu kidek uko egiten zutela sexu bereko bikoteak beren seme-alaben guraso bateratu gisa aitortzeari,eta, ondorioz,herrialde batean guraso gisa aitortutako bi pertsonek euren familia-loturak legez desagertzen direla ikusiko zuten. Nahiko arazo arrunta da estatu kide batean emandako jaiotza-agiriak eta guraso gisa sexu bereko bi pertsona zerrendatzen dituztenak ez direla beste herrialde batzuetan aitortzen,eta ondorioz,haur batzuek pasaporterik ez izatea. Stolichna Obsthina espainiar neska bat da,eta ezin izan zuen Bulgariako nazionalitatea aldarrikatu bere amak bikote lesbiana zirelako. Eskaera Batzordeak eskatutako txosten politiko batek gomendatzen du Europako Batzordeak edo JEEk argitzea 2004/38/EE Zuzentaraua LGBTfamiliei ere aplikatzen zaiela eta ez direla diskriminatu behar Europar Batasuneko zirkulazio askerako eskubideen erabileran.2021eko abenduaren 14an,TJUEk Eskaera Batzordearen jarrera onartu zuen eta Bulgariak erkidegoko legedia urratzen ari zela erabaki zuen bikote lesbianoaren semeari dokumenturik ez emateagatik.Epaiak dioenez,estatu kide baten eskumenak izaten jarraitzen badu sexu bereko bikoteei ezkontza eta LGBTadopzio eskubideak herritarrei hedatzea edo ez erabakitzea,botere hori ezin dela gauzatu seme-alaba batekin harremana kentzen zaionaren kontura,beren amak Europar Batasuneko zirkulazio-askatasunerako eskubidea erabiltzen duten bitartean. 25

Norah Jones,Ben Harper...

Donostiako 58.Jazzaldian

Sarrerak eta abonuak salgai agertoki hauetarako: Trinitate plaza,Kursaal Auditorioa,San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia

Unibertsitateko Aldizkaria

Urteetan zehar Jazzaldiaren helburuetako bat hauxe izan zen,Norah Jones Donostian izatea.Amets hori datorren uztailaren 22an ikusi ahal izango da gauzatua; abeslariak kontzertu bat emango du Kursaal Auditorioan.

Beteko den beste helburu bat hauxe izango da,bi artista britainiar hauez gozatu ahal izatea: Joss Stone abeslaria eta Nubya Garcia saxofonista.

Edizio batean baino gehiagotan saiatu dira haiek ekartzen eta,oraingo honetan,Trinitate plazan arituko dira. Helburuen zerrenda osatzeko,Ben Harper dago,lehenengo aldiz arituko dena Jazzaldian,baita Enrico Rava ere,pandemiagatik atzeratu behar izan zuena bere emanaldia eta, azkenean,aurten izango dena Donostiako Jazzaldian.

2023ko uztailaren 21etik 25era garatuko den 58 Jazzaldiko ordainpeko kontzertuen programazioa askotarikoa,kalitatekoa,bizitasun handikoa eta zeharo erakargarria da.

sikari bat,Bill Frisell,eta bere laukote berria.Bestetik,Trinitate plazan berritasun handiak izango dira gainera: Julian Lage gitarrista paregabea,aipatutako Joss Stone eta Nubya Garcia,eta berealdiko teklista David Helbock austriarra,bere azken proiektuarekin: Austrian Syndicate superbanda.

Kursaal Auditorioa

Kenny Barronek,egungo jazz-pianistarik onenak,80.urtebetetzea ospatuko du Kursaal Auditorioan.Barronekin batera Jazzaldian lehen aldiz parte hartuko duen Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) arituko da. Norah Jones,programazio honen erakargarri nagusia,uztailaren 22an arituko da.Pianista eta abeslari handiak gure hirian joko duen lehen aldia izango da.

Hilaren 23an Ben Harper izango da, blues garaikidearen ordezkari bikainena.

Astelehenean,hilak 24,Jazzaren izen handienetako bat,Pat Metheny,Side Eye proiektuarekin.Bertan Methenyk belaunaldi berriko musikari amerikar nabarmenenetako batzuekin joko du. Eta,azkenik,uztailaren 25ean,asteartean,Rocío Márquez abeslaria BRONQUIO musikari eta ekoizlearekin,Espainiako panoramako proposamen sortzaile eta zirraragarrienetako bat.

San Telmo Museoa

ko musikaririk unibertsalenetakoa, Yosuke Yamashita da.Berealdikoa da Jazzaren eszenan duen garrantzia, eta bere ospeak ez du berdinik.Bi kontzertu eskainiko ditu: bata pieza estandarrei eta bere konposizioei eskainia; bestea,errepertorio klasikoaz duen ikuspegi berezi bezain zoragarriari eskainia,esaterako: Ravelen Boleroa eta G.Gershwinen Rhapsody In Blue.

Gainerako hiru pianistek,Kento Tsubosakak,Hakuei Kimek,eta Donostian dagoeneko ezaguna den Eri Yamamotok osatzen dute ziklo bikain eta kalitate goreneko hau.

Victoria Eugenia Antzokia

Agertoki honetan,Jazzaldiaren enblematikoenean,artista legendarioen eta izar berrien emanaldiak

eskainiko dira: Enrico Rava,musikari italiar emergenteen boskote batekin; Abdullah Ibrahim handia eta bere trioa,eta Jazzaldiko bere azken emanaldian miretsita utzi zuen mu-

Gertu dugun 2023.urte hau Euskadi-Japonia urtea izango da.Eta abagune hau dela eta,58 Jazzaldiak piano ziklo bat programatuko du museoko klaustro zoragarrian, pianista japoniarrei soilik eskainia. Pianista horietatik guztietatik garrantzitsuena,eta herrialde horreta-

Salgai daude -nahiz eta parte hartuko duten taldeen hautaketa zehatza ez den apirilera arte ezagutzera emango- berriro ere Donostiako Jazz aldiaren barruan izango den JazzEñe zikloko sarrerak.JazzEñeren bederatzigarren edizioa izango da hau,eta bertan,4 egunez,uztailaren 22tik 25era,SGAE Fundazioak hautatutako 8 artistez gozatu ahal izango da,Espainiako Jazza hedatzea eta internazionalizatzea helburu.

Sarrerak eta abonuak

Salgai dira sarrerak eta abonuak agertoki hauetan emango diren kontzertuetarako: Trinitate plaza, Kursaal Auditorioa,San Telmo Mu-

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 26
Trinitate plaza Norah Jones Donostian izango da uztailaren 22an,Kursaal Auditorioan

seoa eta Victoria Eugenia Antzokia. Erosketak leihatilan presentzialki nahiz online egin daitezke gure webgunean (www.jazzaldia.eus) eta Donostia Kulturarenean (www.donostiakultura.eus).

Dagoeneko aurkeztutako programazioari 49 kontzertu gehitu zaizkio; horietatik 46 doakoak izango dira,22 tokiko artistenak,eta nazioarteko artisten zerrenda luze bat ere izango da tartean.

Tokiko taldeak

Maila oso altuko hamar talde lokal hautatu dira prozesu baten ondoren. Hala,hasiera batean,65 hautagaitza aurkeztu ziren,eta ondoren 15 kontzertu eman ziren hiriko klubetan. Hautatutako 10 taldeak,58.Jazzaldian arituko direnak,honako hauek dira: Isla Trio,Xahu,Motelas,Les Cuisinieres,Lutfi Jakfar Sitxh Trio,Arnaud Labastie Trio,Amaika Rude, Mikel Legasa,Quintet,Xavi Maldonado and David Cid Quartet eta Kinkfolk.

Horiei guztiei Elena Setién donostiarraren kontzertua gehituko zaie, Nauticoolen.

Katapulta

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitu bat da.Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura,Lankidetza,Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Kulturalek sustatua,Gipuzkoako talentu gazteak musikaren eta arte eszenikoen arloan bultzatzen ditu.Aurten zirkuituan parte hartuko duten taldeetatik 4 hautatu ditu Donostiako Jazzaldiak, 58.edizioan aritzeko: Bamms,Nakar, Olana Liss eta Ramada Inn.

Nazioarteko artistak

Dagoeneko aurkeztutako nazioarteko artista ugariei,ordainpekoei zein doakoei,Europa,Amerika,Asia eta Afrikako musikari gailenek eskainiko dituzten hogei bat kontzertu gehitu behar zaizkie,besteak beste: Jerry Bergonzi Quartet,Damir Imamovi,Ill Considered,The Side Effects,Sara Dowling,Bengue,Conversessions,Eri Yamamoto Trio,Michele Hendricks &

Ronald Baker Project,Five Stars,The Mississippians eta Pacific Jazz Ambassadors.

Kolaborazioak

Donostiako Jazzaldiak bere programazioa zabaltzen eta dibertsifikatzen laguntzen duten erakundeekin lankidetzan jarraitzen du.Gaur aurkezten ditugun kontzertuetako hiruk ondokoak dituzte kolaboratzaile:

- Bengue: OARA (Office Art Region Nouvelle Aquitaine) eta Le Rocher de Palmer (Akitania,Frantzia) kolaboratzaile.

- Conversessions: Lazio Sound (Italia) kolaboratzaile.

- Eri Yamamoto Trio: Fundación Japón.

- Pere Bujosa: Jazz España Plataformak hautatutako artista

Freedom First

Freedom First izenburupean,Albert Marquès Jazz pianista katalanak Keith LaMarrekin grabatutako diskoa aurkeztuko du zuzenean.Keith LaMar preso dago,1993an Estatu Batuetan heriotza-zigorrera kondenatua.Agertokian izango diren 4 musikariei Keith LaMarren ahotsa batuko zaie urrunetik.Bere ahotsaren grabazioekin eta espetxetik zuzenean arituz ere (telefonoz) parte hartuko du kontzertuan.Uztailaren 24an eta 25ean izango da,Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, 20:00etan (15 € - Sarrerak salgai gure webgunean eta leihatiletan).

Kontzertua eta afaria María

Cristina Hotelean

Uztailaren 23an,20:30ean,María

Cristina Hoteleko Ibaia aretoan,Eri Yamamoto Triok kontzertu bat emango du.Aurretik,20:00etan,ongietorria egiteko kopa bat eskainiko da eta emanaldia bukatutakoan,21:30ean, koktel afari bat: kanape hotzak,beroak,postrea eta edatekoak. (Ongi etorria egiteko kopa + kontzertua + koktel afaria = 80€ / Sarrerak salgai gure webgunean eta leihatiletan)

San Martin Merkatua

San Martin Merkatuak “Erosi Jazzaren Erritmora” antolatuko du,bertan bi kontzertu ikusgai: uztailaren 21eko goizean Fran Serrano kontrabaxuan arituko da,Gonzalo Encinal pianoan lagun duela; uztailaren 22an Aitor Marimon gitarran eta Rodrigo Lauroba saxofoian.

Fnac Foruma

Bertako hiru taldek kontzertu bana emango dute Fnac Forumean,uztailaren 21,22 eta 23an 19:00etan.

Garbera

Garbera zentro komertzialak,bigarren urtez jarraian,58.Jazzaldiaren programazioaren zati bat hartuko du: 10 kontzertu,egunean 2,bata 12:30ean eta bestea 20:00etan.

Informazio gehiago: www.jazzaldia.eus

www.donostiakultura.eus

UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 27 uniozio

Adi,Gazte Sortzaileak!

Unibertsitateko Aldizkaria

Gazte Sortzaileak gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da.Gaztea eta sortzailea bazara,hau da zure aukera zure artelanak ezagutarazteko.

❚ Norentzat: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.

❚ Saria: 4.000 euro eta aholkularitza profesionala.

❚ Epea: 2023ko uztailaren 14a. Jarraian, 2023ko deialdiaren oinarriak dituzu:

1. Helburua

Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek,Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbi-tzuaren laguntzarekin -administrazio biek partekatzen duten helburua baita- Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du,euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz.Beka horren helburuak dira:

❚ Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.

❚ Gasteizko euskarazko kultura programazioan,besteak beste,eragitea,gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.

❚ Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.

2. Hartzaileak

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Vitoria-Gasteizen edo Arabako lurralde historikoan erroldaturik egon behar dute eta 16 eta 35 urte bitartekoak izan.

Bi kategoria daude:

❚ 1.kategoria: 16-24 urte bitartekoak.

❚ 2.kategoria: 25-35 urte bitartekoak. Bakarka zein taldeka aurkezteko aukera dago.

Taldeka aurkeztuz gero,taldekide guztiek adinaren baldintza bete behar dute; era berean,eta adinari dagokionez,bi kategorietakoak badira,adierazi beharko dute zein kategoriatan aurkeztu nahi duten lana.Bestalde,erroldari dagokionez, taldekide gehienek erroldatuta egon behar dute Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoaren hiri edo herri batean.

Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.

Gehienez ere,beka bi aldiz jaso ahal izango da bi deialdi desberdinetan.

Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak,eta elkarte edo entitate batean izenean egiten badute hala adierazi beharko dute eskaeran bertan.

18 urtetik beherakoek gurasoen edo tutore legalaren baimena be-

harko dute,eskabide orri orokorraren “Ordezkaria” izeneko atala betez.

3. Proiektuen eta ekitaldien ezaugarriak

Prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa,sormen-fasetik hasi eta gauzatu arte; bestalde,proiektua Gasteizen edo Araban garatzea eta gauzatzea.

Ekimen hau 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago

Ahozkotasunari estu-estu loturik, hau da,euskararen ahozko adierazpenak proiektuaren muina izan behar du eta helburu izan behar dute kultura euskaldunari ekarpena egitea.Hartara,proiektuak izaera honetakoa izan daitezke: antzerkia,bakarrizketa,poesiaemanaldia,musika,bertsolaritza, ikus-entzunezkoa,baita diziplinen arteko hibridazioa ere.

Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira.

Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak,edo euskarazko lan baten egokitzapena,baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute. Ez dira onartuko itzulpen lan hutsetan oinarritutako proiektuak. Inoiz taularatu edo jendaurrean aurkeztu gabeak.

Era berean,deialdia abian jartzen denerako proiektua hasita badago, adierazi beharko da zein fasetan dagoen,bestelako laguntzarik jaso den proiektuari hasiera emateko eta zein den deialdi honetan aurkeztuko den berrikuntza.Halako kasuetan bereziki aztertuko du epaimahaiak proiektuaren egokitasuna eta,behar izanez gero,xehetasun gehiago eskatuko ditu proiektuaren gainean.

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 28
Gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka-deialdia abiatu da
publizitatea UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 29

Nazioarteko dantza

Bilbon,Lekuz Lekuk

Ekainaren 21etik 24ra,Bilboko Abandoibarra Pasealekuan eta La FuNdicIOn Aretoan,XIX.Nazioarteko Dantza Jaialdia Paisaia Hiritarretan jaialdia ospatuko da

Unibertsitateko Aldizkaria

XIX.edizio honetan,LEKUZ LEKUK (ACIELOABIERTO Sareari elkartutakoa) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu,gune bakoitzerako sormen zehatzekin.Helburua: dantza garaikidearen askoratiko lengoaiak ikusle guztiengana gerturatzea,horretarako lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez.

LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioak dantza-pieza laburrak ditu,hirigunean,leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.La FuNdicIOn Bilbao Aretoak antolatu du guztia.Sormen garaikidea oro har erakusteko gunea da,bai eta ikertzeko,sortzeko,sentsibilizatzeko eta etengabeko prestakuntza jasotzeko baliabidezentroa ere 37 urtetan zehar,aretoak komunitatea,eduki artistikoak, partaidetza-ereduak eta sortzeko modu berriak sortu ditu,eta artisten eta ikusleen arteko espazio partekatua eta harremanetarako espazioa eskaini.

XIX.edizioan,hainbat

jatorri geografikotako

dantzarien

proposamenak

aurkeztuko dira

Hiriaren eta ekintza koreografikoaren arteko topaketa osatzen du,hiriko ikusleen eta hizkuntzen aniztasunaren artean.Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du: dantzaren bidez,ibiltariak ikasten du plaza bat,

paisaia bat,txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen,eta lekua berraurkitu egiten du. Sormena,hurbiltasuna,dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du,modu irekian,elkarrekintzako testuinguru batean.

DAGO!

❚ Dantza: dantza-piezak,Abandoibarra Pasealekuan.

❚ Tailerrak: La FuNdicIOn Aretoan.

❚ Bideo-saioak: Arkitektoen Elkargoan.

❚ Argazkiak: partekatu jaialdiko argazkiak #LekuzLeku2023 traolaren bidez.

❚ Elkargunea: artisten eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzeko unea. Kopa bat eskutan eta jateko zeozer.

❚ Hiriaren eta Dantzaren arteko topaketa osatzen du,hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean.

❚ Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du: dantzaren bidez,ibiltariak ikasten du plaza bat,paisaia bat,txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen,eta lekua berraurkitu egiten du.

❚ Sormena,hurbiltasuna,dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian,elkarrekintzako testuinguru batean.

Zer da?

LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu,hirigunean,leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.

La FuNdicIOn Bilbao Aretoak antolatu du guztia.Sormen garaikidea oro har erakusteko gune bat da,bai eta ikertzeko,sortzeko,sentsibilizatzeko

eta etengabeko prestakuntza jasotzeko baliabide-zentroa ere.37 urtetan zehar,aretoak komunitatea,eduki artistikoak,partaidetza-ereduak eta sortzeko modu berriak sortu ditu,eta artisten eta ikusleen arteko espazio partekatua eta harremanetarako espazioa eskaini.

Programazioa

❚ “My lunch with Anna”. Alain Buffard.LA FUNDICIÓN.EKAINAK 21,ASTEAZKENA | Sarrera Doan. Iraupena: 58 minutu.

Eneko Lorenteren aurkezpena. Amerikako dantza postmodernoko figura gidaria,Anna Halprinek zalantzan jartzen du mugimenduaren aniztasuna gure eguneroko keinuei buruzko ikerketatik abiatuta.Lan hori 1950eko hamarkadaren amaieran hasi zuen San Frantziskoko tailerrean.

1996an Alain Buffard koreografo frantsesaren eta Anna Halprinen arteko topaketak anaiarteko lankidetza emankorra hasi zuen.

“Mi almuerzo con Anna” erretratu eta elkarrizketa antzeztuta da,non keinua eta hitza elkartzen diren.Espazio irekietan eta itxietan bost bazkari antzeztu direla eta,behin eta berriz eztabaidatzen dira lan-prozesuak,mugimenduari eta eguneroko keinuei buruzko esperimentuak.

❚ “Chega de fiu fiu”. LA FUNDICIÓN.Osteguna,ekainak 22, 19:00etan | sarrera doakoa.

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 30
Lekuz Leku jaialdiaren

Dokumentala Iraupena: 73 minutu.

Komisariotza: Anaís Córdova-Páez

Hiriak emakumeentzat eginda daude? Chega de Fiu Fiu (“Kaleko jazarpenik ez”) filmak Raquel,Rosa eta Teresaren istorioa kontatzen du. Brasilgo hiru hiritan bizi dira eta aktibismoaren,artearen eta poesiaren bitartez,erresistentzia egin eta espazio publikoa bizitzeko modu berriak proposatzen dituzte.

❚ Mutis Espazioa,Euskadi.creAcción23.Guggenheim Museoaren ingurua.Ekainak 23,ostirala | 19:00.

“Gorputz intelektualen,emozionalen eta instintiboen bidez gizakiekin lanean.Oso errotuta dauden loturak askatzea: pentsamendu negatiboak, hutsune-sentsazioa,konparazioa, autoeskakizuna,negatibotasuna eta baztertuta geratzearekiko beldurra”. Pedro Berdäyes.

Zuzendaritza eta koreografia: Pedro Berdäyes.

Antzezleak: Ainhoa Pardellas,Alaia Zarate,Alicia Recach,Ane Zapirain, Garazi Goienetxea,Irina Tcymbal,Leire Ondarroa,Maialen Galdiz,Marta Naveros,Mikel Sánchez,Tatiana Sánchez,Sendoa Carricajo.

Argazkiak: Maider Mulone eta Matxalen Bilbao

Musika: Hainbat

❚ Manu Gaigne - Jone Amezaga. Euskadi.Remedios Vals.Padre Arrupe.Ekainak 23,ostirala / 19:20.

Idea sortzea - denbora - ideia suntsitzea.Etengabe gertatzen zaigu.Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabearen erreinura iritsi arte.Bila eta bila,proba eta proba.Eta,hala ere,betiere abiapuntuko ideiara iritsiko garelakoan.(Edo) ideian ona da, (ala) ez duzu hobeagorik.3/4ko konpas egokiez beteta,zentzugabetasun horrek hunkitzen gaitu,mugiarazten gaitu.Itsasoa bare dagoenean mugitzen den bezala.Etengabe interpretatzen dugu gure hizkuntza komunean,lortzen dugu eta berriz hasten gara.Arriskua hartzen dugu: gure kodea biluztu eta gordina zerbitzatzen dugu.Sagarra lagungarri izango

delakoan.Hori da,hain zuzen ere,Remedios Vals; egingo dugu dantzan?

Iraupena 14 minutu.

Sormena eta interpretazioa: Manu Gaigne,Jone Amezaga.

Argazkiak eta bideoa: Etanowski Erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea,Garaion Sorgingunea,Azala Kreazio Espazioa,Lizartzako Udala.

❚ M.J.Guaigua - L.Boudhiaf Ekuador.Me fui con tu nombre. Kaia.Ekainak 23,ostirala / 19:40 Hauskorra eta astuna,gorputzak eremu anitzetan bere zaurgarritasuna eta utzikeria adierazten ditu. Eremu horietan topaketa berrien bila dabil,giroa antzemateko modu berriak aurkitu nahi ditu,eta zeregin horretan denbora eta materialtasuna bizi dira egoera-aldaketak zeharkatzen dituzte.

Iraupena: 11 minutu.

Koreografia eta interpretazioa: Marcelo Javier Guaigua,Lémia Boudhiaf.

Testua: Jorgenrique Adoum.

Kanpo-ahotsa: Julio Cortázar.

Argazkiak: Pablo Vargas / Sólodos En Danza Costa Rica.

SóLODOS saria DANTZAN - COSTA

RICA - 2020 Espainiako jaialdi,lehiaketa eta programazioetan zehar bira.

❚ La Venidera.Madril.Loca.Sitios y Lugares.Ekainak 23,ostirala / 20:00.

“Loca” bi gorputzen estasia da askatzeko desio hutsean elkarri elikatzen diotenean.Intentsitatea,entzutea,indarra,kemena,errukia; horiek

guztiak planteatzen ditu bi gorputz horien topaketak Espainiako dantza garaikidearen bitartez komunikatzen direnean.

Iraupena 10 minutu.

Koreografia: Albert Hernández.

Musika: “Loca” - Silvia Pérez Cruz.

Soinuaren tratamendua: Daniel Artomático.

Jantzien diseinua: Albert Hernández e Irene Tena.

Interpreteak: Andrea Antó e Irene Tena.

Argazkilaria: David Sirvent. ❚ Centro de Experimentación Escénica. Valdivia (Chile).De alta densidad.Ekainak 23,ostirala, 20:20.

'De alta densidad' lanak gogoeta egiten du pertsonok planetan dugun hedapenaz eta gure ekintzek bertan duten eraginaz.Zehazki,plastikoaren gaia jorratzen du eta nola gure erabakien ondorioz munduko itsasoak plastikoz betetzen ari diren. Konpainiak hizkera eszenikoen uztarketa aztertzen du,eta bere xedea dantza espezializatuta ez dagoen publikoarengana hurbiltzea da.Konbentzionalak ez diren espazioetarako sortu duten obra dinamikoa da.Espezializatuta ez dagoen publikoarentzako obra bat egiteko asmoa izan dute eta ahalik eta esperientzia aktiboena izan dadin dute xede.

Informazio gehiago: www.lekuzleku.com

uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 31

Bizkaia, beti Harro

Ekainaren 15etik 29ra, LGBTI+ Harrotasunaren

Egunaren inguruko zenbait

ekitaldi egingo dira

Bizkaiko hainbat tokitan

Unibertsitateko Aldizkaria

Bilbao Bizkaia HARROren 2023ko edizioaren datak behin betikoak dira dagoeneko: askatasunaren eta aniztasunaren ortzadarra Bizkaiko lurralde osoan hedatuko da ekainaren 15etik 29ra.Jai-giroko ikuskizunak eta kultura-jarduerak funtsezko tresnak izango dira aniztasuna ozen aldarrikatzeko, gizartea sentsibilizatzeko eta gizarteko esparru guztietako aliantzak lantzeko.Hala,Bilboko kaleak eta plazak LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko aldarrikapena plazaratzeko agertoki bihurtuko dira berriro ere.Gainera,bederatzigarren edizio honetan,hazi egin dira. Aurten,iazko edizioaren ildoari jarraituz,uraren eta kresalaren lorratzari segituko diote,Plentziak eta Santurtzik hitzordu eta kausa honekiko konpromisoa berretsi baitute.Eta Mundaka ere aldarrikapenari batu zaio aurten. Afektibitate- eta sexu-aniztasunari nahiz genero-identitateari lotutako ekimenak,besteak beste,kontzertuak,familientzako jarduerak,zinema-saioak,kirol-jarduerak eta Ur Parade delakoa -itsasontziz egiten den ibilaldia Bilboko itsasadarrean_

eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren,Bilboko Udalaren,Basquetourren,Mundakako,Plentziako eta

Santurtziko Udalen laguntzaz,eta

La Salve,Vueling,BBK,Metro Bilbao,Euskalduna,Berdindu,Aguas Alzola,Euskotren,Euskotrenbide

Sarea,Bilboko Portua eta Bilbao

Bizkaia Ur Partzuergoaren babesaz.

Berrikuntzak: HARROladies eta HARROplanet

Aurrerapen gisa,nabarmendu behar da Bilbao Bizkaia HARROren edizio honek era bereziz begiratuko diela LBTI+ emakumeei; izan ere,HARROladies izenaren ildotik,jai-giroko,kirol-arloko eta kultura-esparruko proposamen ugariz antolatuko agenda landu du haientzat:

❚ Ekainak 16.Bilbo.

- 18:30-19:30.BBK Kuna.Bakarrizketa.

- 19:30-21.00.BBK Kuna.LadyFesta,DJ Inaren eskutik.

❚ Ekainak 17.Bilbo.

- 1:00-13:00.Areatza.LadyMartxa Artxandako Memoriaren ibilbidean.

- 13:00-14:00.Zazpikaleak.Txikiteoa.

❚ Ekainak 18.Bilbo.

- 12:00-13:00.Kale Nagusia.LGBTi bandera ZUMBA musikaren doinuz.

❚ Ekainak 24.Santurtzi.

- 11:30-13:30.LESbisita gidatua kofradian eta museoan (arrain-erremate baten antzerki-saioa) eta Agurtza atunontzian.

Beste alde batetik,Bilbao Bizkaia HARROk ingurumena zaintzen duten jai-eremuak eskaini nahi ditu,eta,horretarako,HARROplanet jarriko da martxan aurten,jasangarritasunaren aldeko hainbat neurri hartuta, hala nola edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu eta birziklatze-guneak egokituko ditu.Ingurumen-arloko komunikazio-ekintzak ere egingo dira, eta boluntario-talde batek birzikltzeko eta hondakinak biltzeko prestatu diren zerbitzuei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.

Webgune berritua.Erreserbak egitea eta sarrerak erostea

Aurten,Bilbao Bizkaia HARROk webgune guztiz berritua du,informazio guztia aurkitu eta intuizioz nabigatzeko errazagoa.Webgune horri esker,bertaratutakoek jarduera jakinetan parte hartzeko sarrerak erosi ahal izango dituzte,hala nola Ur Parade delakoan -ibilaldia itsasontziz Bilboko itsasadarrean-,ekainaren 17an,16:00etan,edo LGBTI giza bandera osatzeko jardueran,ekainaren 18an,12:00etan,Bilboko Kale Nagusian,zumbaren doinuz,parte hartzeko.

BB HARROren agendaren proposamen gehienak doakoak eta sarrera librekoak dira,baina jarduera batzuetan parte hartu nahi bada,beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea,partaideen kopurua kontrolatzeko,eduki mugatuko jarduerak baitira.Lekuak webgunearen bidez ere gordeko dira.Horixe da, hain zuzen ere,LGBTI kolektiboaren historiaz eta egungo egoeraz jakiteko Bilbon,ekainaren 17an eta 18an,antolatu diren bisita gidatuen kasua.

Jarduera horietan parte hartu nahi duen orok webgunean ageri den egitaraua ikus dezake aipaturiko egunetan eskaintzen diren kulturaeta aisialdi-proposamen guztien berri izateko,eta aurretiazko izenemateei,sarreren erosketei,ordutegiei eta abarri buruzko informazio guztia eskuratzeko.

www.bilbaobizkaiapride.com
uniozio UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA 2023ekaina 32
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.