
414.zkia.2025ko


414.zkia.2025ko
Martxoa iritsi da azkenik! Horrek esan nahi du udaberria hemen dugula eta unibertsitateetako campusak eguzkiak argituko dituela.Hemendik aurrera,denbora gehiago eman ahal izango duzue berdeguneetan zuen kontuei buruz hitz egiten,liburu on bat irakurtzen,zuen mugikorrak ikuskatzen,apunteak berrikusten edota,zergatik ez,ezer ez egiten.
Euskadi eta Nafarroako zentroak albiste berriekin datoz,beren aldetik.Adibidez,UPV/EHUko bost graduatu BAME probetako 100 onenen
artean geratu ziren; MUk bisita gidatuak egin zituen bere laborategietara Emakume eta Neska Zientzialariaren Eguna zela eta; Deustok ateak ireki zizkion talentuari bere Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren XX.edizioan; NUPek ANECAk ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu zuen; eta NUk,bere aldetik,ingurunearekiko konpromisoa berretsi du. Hori guztia eta gehiago,ondorengo orrialdeetan.
Udaberri oparoa izan dezazuela!
Universidad del País Vasco / Euskal HerrikoUnibertsitatea www.ehu.eus
Uda IkastaroakDonostiaMiramar Jauregia z/g943 219 511
Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordetzaDonostiaIgnacio MªBarriola Eraik.Elhuyar Pza.1943 018 141 Leioako Campusa (Zentralita)Leioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 012 000 Sarbide Bulegoa.Bizkaiko CampusaLeioa-ErandioSarriena Auzoa,z/g946 015 555 Arabako Campuseko ErrektoreordetzaGasteizComandante Izarduy Kalea,2945 014 444 Gazte Informazioko Bulegoak (UPV/EHU)
GasteizC/ Los Apraiz,1 - 1ªPlanta945 014 336oij.ar@ehu.eus
LeioaApia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea946 015100oij.bi@ehu.eus
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate PublikoaIruñeaArrosadiako Campusa948 169 000 Nafarroako Unibertsitate PublikoaTuteraTarazona etorbidea,z/g948 417 800
UNED (Distantzia Heziketako Unibertsitate Nazionala) www.uned.es
UNED ArabaGasteizPedro Usua,2945 244 200
UNED BizkaiaPortugaleteIgnacio Ellacuria Parkea,2-3944 936 533
UNED GipuzkoaBergaraMartin AguirreDeunaren Enparantza,4943 769 033
UNED NafarroaIruñeaSadar z/g948 243 250
UNED NafarroaTuteraMagallón,8948 821 535
Mondragon Unibertsitatea
www.mondragon.edu
Mondragon UnibertsitateaArrasateLarramendi,4.23 posta-kutxatila943 794 700 / 943 712185
UPV/EHU
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Lehendakari Aguirre Etorbidea,83.48015 - BILBAO
Tel.: (+34) 946 013 651/ 652
E-maila: cde@ehu.eus http://www.ehu.eus/es/web/cde/home
Deustuko Unibertsitatea Liburutegi Unibertsitarioa. Ramón Rubial,1.48009 - BILBAO
Tel.: (+34) 944 139 417
E-maila: begona.prado@deusto.es http://www.iee.deusto.es
Nafarroako Unibertsitatea Zuzenbideko Eraikina. Campus Unibertsitarioa.31080 Iruñea. Tel: 948 425 634.E-maila: cee@unav.es
Bilboko CampusaBilboUnibertsitate Etorbidea 24944 139 000 Donostiako CampusaDonostiaMundaiz Bidea,50943 326 600
EUNEIZ Unibertsitatea
www.euneiz.com
EUNEIZ UnibertsitateaGasteizBiosferako Pasalekua,6945 255 007
Deustuko Unibertsitatea www.deusto.eus Nafarroako Unibertsitatea www.unav.es
Nafarroako UnibertsitateaIruñeaCampus Unibertsitarioa948 425 600 Ingenieri Eskola.TECNUMDonostiaManuel Lardizabal Pas.,13943 219 877
TECNUM - Miramon Goiko EgoitzaDonostiaMikeletegi Pas.,48943 219 877
Idazkaritza eta Administrazioko
Goi Mailako Institutua - ISSADonostiaAldapeta,49 943 467 144
Ikaslan.Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartea www.ikaslan.net
Hetel Heziketa Tekniko Elkartea www.hetel.eus
SaiolanArrasateGoiru Kalea,1943 712 072 Garaia Berrikuntzako InteresguneaArrasateUribarri Etorbidea,3.79 P.K.943 719 181 CedemiBarakaldoAltos Hornos de Bizkaia Hiribidea,33944 184 100 BIC Gipuzkoa BerrilanDonostiaMikeletegi Paselekua,83943 000 999 BIC BizkaiaDerioAstondo Bidea,Edificio,612944 030 606 BIC Bizkaia EzkerraldeaBarakaldoAvenida Altos Hornos de Vizcaya,33944 184 100 BIC ArabaMiñanoCalle Albert Einstein,15945 298 282 CEI BusturialdeaGernika-LumoTxalaparta Poligono,32946 256 809 CEIAMiñano GoienArabako Parke Teknologikoa,CEIA Eraik.945 298 282 IKERBASQUEBilboMaría Díaz Haroko Kalea,3944 052 660 SPRI,S.A.BilboUrkixo Zumarkalea,36944 037 000 BEAZ,P.S.A.BilboSabino Arana Etorbidea,8944 395 622 INNOBASQUEZamudioC/ Laida Bidea,203944 209 488 CEINNoainMocholí Kalea848 426 000
Particular de Ategorrieta Kalea,2 Baxua.10.lokala 20013 Donostia.Tfnoa.: 943 053 488 http://www.elperiodicouniversitario.com posta-e: asun@elperiodicouniversitario.com Lege Gordailua: BI-338-93
ISSN: 2530-2132
KOORDINATZAILEAK: Asun Calviño eta Jon Lasa.
LAGUNTZAILEAK: Jon Lasa,Ana Belén Sánchez,Nissma De Benito eta Irene Urizar.
DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Unibertsitateko Aldizkaria.
ARGAZKIAK: Irene Urizar eta Cristina Domínguez.
PUBLIZITATEA: Bizkaia/ Gipuzkoa/ Araba/Nafarroa: 629 229 185 Unibertsitateko Aldizkariak ez du bertan azaltzen diren iritzi eta edukien gaineko ardurarik hartzen. LAGUNTZAILEAK
HONEK EUSKO
EUROPE DIRECTCEDERNA GARALUR.NAFARROA
Barriobide,40,001 bulegoa. 31013 Ansoain.Tel.: 948 206 697
E-maila: europadirect@cederna.es
EUROPE DIRECTHAZI
Granja Modeloa,z/g.01192 Arkaute (Araba).Tel.: 945 0003 208 http://www.hazi.es
EUROPE DIRECTBIZKAIA
Simón Bolivar Kakea,8B 48010 Bilbao.Tel.: 946 072528
E-maila: europedirect@fundacionede.org http://www.europedirectbizkaia.org
EBri buruzko informazio orokorra eta kontsulta espezializatuak eskintzen ditu,dibulgazioko ekitaldeak egiten ditu eta lan-gela bat dauka.
EUROPE DIRECTDONOSTIA
Prim kalea,14 2D.20006 Donostia Tel.: 943 470 962
E-maila: europedirect@kaebnai.net http://kaebnai.net
Informazioa,orientazioa eta europar herritartasunarekin erlazionaturiko eskubideei buruzko aholkularitza, parte-hartze aktiboa eta gaztetasuna eskaintzen ditu.
+TREBAKUNTZA ETA GAZTEOK BYEWORLD ALDIZKARIAK EUSKO JAURLARITZAKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN DIRU-LAGUNTZA DU
HONEK NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA JASO DU
Hamarkadatan zehar isildu edo gaizki ulertu diren errealitateen gaineko kontzientzia hartzeko balio duen lan bat argitaratu du UPV/EHUk
Unibertsitateko Aldizkaria
Queer proposamenen multzo heterogeneo baten bidez,UPV/EHUko
Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako liburu batek ikuspegi anitza eskaintzen du normatibitate hegemonikoak saihesteko eta hamarkadatan zehar isildutako edo gaizki ulertutako errealitateen gaineko kontzientzia hartzeko.Lan kolektiboa da,eta arlo akademikoko eta queer aktibismoaren arloko hainbat adituren ekarpenak jasotzen ditu.
UPV/EHUko Argitalpen
Zerbitzuak 'Queer x Cultura x Arte' liburua argitaratu du
Universidad del País Vasco/Euskal
Herriko Unibertsitateko Argitalpen
Zerbitzuak 'Queer x Cultura x Arte' liburua argitaratu du orain dela gutxi. 2022an UPV/EHUko zerbitzu berak argitaratutako 'Cultura y Arte Queer' lanarekin hasitako proiektuaren jarraipena da.“2018an hasi genuen ibilbidea,eta UPV/EHUko Letren Fakultatearen,Arabako Campuseko Errektoreordetzaren,UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Artearen Historia eta Musika Sailaren babesa eta laguntzak jaso ditugu.Proiektu horren bidez,teoria eta pedagogia queerrekin lotutako curriculum-edukiak eskaini nahi izan ditugu gure ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesuan”,esan dute Francisco Javier Muñoz Fernández eta Fernando R.Bartolomé García editoreek.
Queer teoria eta pedagogiek paradigma epistemiko eta didaktiko bi-
koitz bat eraikitzea ahalbidetzen dute.Horiek diskriminazioarekin eta bazterketarekin lotutako kanon normatiboak zalantzan jarri eta deseraikitzen dituzte,modu kritikoan. Aldi berean,aniztasunerako espazio alternatiboak eta eraldatzaileak ahalbidetzen dituzte,eraikitzen doazen esanahi erlazionalak sortuz,eta espazio finkoak eta identitate mugatukoak ordezkatuz.“Funtsean,beti martxan dagoen prozesu baten aurrean gaude.Prozesu horren helburua irakurketa kritikoak sortzea da, ukazio eta gaitzespen praktikei aurre egiteko,eta definitzen gaituzten aniztasuna eta pluraltasuna nabarmentzeko,intersekzionalitatetik”, nabarmendu dute argitalpenean. Irakaskuntzako praktika inklusiboak lortzeko,hezkuntza modu kritikoan landu behar da eta ikasleei beren desberdintasun indibidualak aldarrikatzeko,ezagutzeko eta
errespetatzeko aukera ematen dieten estrategiak eta esperientziak zehaztu behar dira.Modu horretan, askotariko ezagutzen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak sortzeaz gain,“gure ikasleen hazkunde espiritualari lagun diezaiokegu,haien intimitatea errespetatuz eta seguru sentitzen diren espazioak ahalbidetuz.Hezkuntza sistemak eta ikasgelek zerbaitengatik izaten dituzte oztopoak eta aniztasunaren aurkako indarkeriazko adierazpenak”,adierazi dute argitalpenean. Liburuak arlo akademikoko eta queer aktibismoaren arloko hainbat adituren ekarpenak biltzen ditu, eta artearen historiari askotariko ikuspegietatik begiratzeko gonbita luzatzen dute horiek.Besteak beste,Juan Manuel Ibeas-Altamira,Jesús Martínez Oliva,Juan Vicente Aliaga eta Antonio Rafael Fernández Paradasen testuak dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko bost graduatu,BAME probetako 100 nota onenen artean
Unibertsitateko Aldizkaria
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko bost graduatu kokatu dira Barneko Mediku Egoiliarrentzako (BAME) azterketako 100 kalifikazio onenen artean.Azterketa urtarrilaren 25ean egin zen. Behin behineko emaitzen arabera, hauxek dira: X.Arzuaga 35.lekuan geratu da; Ane Sustatxa Martínez 43.a da; Arantxa Garicano Lopetegui,50.a; Javier Monte Santillana, 64.a,eta Pablo Rojo Jiménez,98.a. Horiez gain,beste lau graduatu 100-150 lekuetan kokatu dira.
“BAMEko TOP100eko % 5 Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek hartu dute,nahiz eta aurkeztutako hautagaien % 2 inguru baino ez izan”,azpimarratu du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoak. “Nabarmendu nahi nuke TOP100eko ikasle horiek fakultateko irakats unitate guztietakoak direla eta,beraz, hiru lurraldeetako unibertsitate ospitaletan prestatu direla”,gaineratu du.Hortaz,Arzuagak eta Rojok Gu-
rutzetako Unibertsitate Ospitaleko irakasgunean ikasi dute; Sustatxak, Basurtukoan; Garicanok,Donostia Unibertsitate Ospitalekoan,eta Javier Monte,Araba Unibertsitate Ospitalekoan.
BAMEko TOP100eko
% 5 Euskal Herriko
Unibertsitateko ikasleek hartu dute
Ane Sustatxak oraindik ez dauka argi zein espezialitate egin nahi duen.“Hilabete hauetan baloratu eta pentsatu behar dut.Aurreratu ahal dizuedana da zirujau izan nahi dudala,eta nire bi gogokoenak kirurgia orokorra eta kirurgia berreraikitzailea dira",adierazi du.Bere lehen aukera beti izan da karrera EHUn egitea,eta unibertsitatetik eraman duena,batez ere,“egindako lagun handiak dira,eta jakina, jasotako prestakuntza bikaina".
Arantxa Garicanok ere ez dauka espezialitatea argi: “Medikoa izango dela badakit,kirurgikoak ez zaizkidalako gustatzen,baina ez dakit zein.Kardiologia,neurologia eta interna dauzkat buruan”.Fakultateko garaia “gogorra” izan dela aitortu du,baina “prestakun-tza ona dela eta merezi duela”. Kardiologia da Javier Monteren lehen aukera,oraingoz,eta jaso duen prestakuntza ona nabarmendu du: "Fakultateari dagokionez esker oneko hitzak baino ez ditut. Leioan 1.mailatik 3.mailara,eta Gasteizen 4.mailatik 6.mailara, uste dut oso prestakuntza osoa izan dugula,eta oinarri egokia ezarri duela BAME prestatzeko".Gainera,Gasteizko UDaz izan duen oroitzapen ona ere azpimarratu du: “langileak eta irakasleak oso hurbilak izan dira beti,asko ikasi dut haiengandik,eta ospitaleko praktikak oso aberasgarriak izan dira.Horietan hain parte-hartze aktiboa izateak ikasten eta hobetzen jarraitzera bultzatzen du".
Mondragon Unibertsitateak bere laborategietara bisita gidatuak eginez ospatu zuen Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna
Unibertsitateko Aldizkaria
Mondragon Unibertsitateak bat egin du,beste urtebetez,Emakume eta Neska Zientzialarien Egunarekin.Horretarako,bisitak antolatu ditu Bilboko,Arrasateko, Hernaniko eta Ordiziako campusetan dituen laborategietara,non DBHko,batxilergoko eta lanbideheziketako ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan baitzituzten unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen egunerokoa.Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak antolatutako jarduera horiek otsailaren 10etik 13ra bitartean egin ziren,EMAKUMEAK ZIENTZIAN 2025 ekimenaren barruan. Helburua zen emakumezko ikasle gazteek zientziaren eta teknologiaren alorretako erreferentziazko emakumeen berri izatea eta bertatik bertara entzutea haien testigantzak eta gogoetak.
Arrasateko campuseko laborategiak bisitatzea (otsailaren 10a)
Otsailaren 10ean,Mondragon Unibertsitateak Arrasateko campusean dituen hiru laborategi ezagutuko baitzituzten ikasleek: prototipo-laborategia,materialen laborategia eta biomedikuntzako laborategia. Lehen laborategia prestatuta dago 3D marrazketako,3D inprimaketako eta laser-ebaketako tresnak erabiltzeko,hainbat sektoretarako baliagarriak direnak eta prototipoak sortzeko aukera ematen dutenak. Bigarren laborategian,ikasleek aurrez aurre ikusiko dute nola ikertzen diren materialen propietateak, mikroskopio,trakzio-saiakuntza, gogortasun-saiakuntza eta abarren bidez.Azkenik,hirugarren laborategian,medikuntzan erabiltzen den teknologia eta ikerketa zein prakti-
eta material aurreratuetan espezializatutako laborategiak,baita ingurumen-neutraltasunera bideratutako teknologia aurreratuak ere.
Ekimenaren helburua da DBHko,batxilergoko eta lanbide-heziketako emakumezko ikasle
gazteek bertatik bertara entzutea zientziaren eta teknologiaren alorretako
erreferentziazko emakumeen
testigantzak eta gogoetak
Galarretako EKO campusa bisitatzea (otsailaren 11)
Galarretako EKO campuseko (Orona Ideo,Hernani) bisita otsailaren 11n izan zen,eta parte-hartzaileen gehieneko kopurua 30 lagunekoa izan zen.Campus horrek garapen jasangarria du ardatz,eta teknologia-ezagutzak ingurumenarekiko erantzukizunarekin uztartzen ditu. Bertaratu zirenek aurrez aurre ezagutu ahal izan zituzten gehitze-fabrikazioan,energia-biltegiratzean
Bilbao AS Fabrik bisitatzea ( otsailaren 12a)
Bilbao AS Fabrik campusak otsailaren 12an ireki zituen ateak.Bisitaldian zehar,parte-hartzaileek aukera izan zuten Mondragon Unibertsitatearen egunerokoa nolakoa den ikusteko eta fisika-laborategiko hainbat proiektu eta zientzia-erakusketa esperimentatzeko.
Goierriko campusa bisitatzea (otsailaren 13a)
Azkenik,Goierriko campusak (Ordizia) otsailaren 13an hartu zituen bisitariak.Campus horretan,bi gune interaktibotan garatu zen esperientzia.Murgiltze-gelan,joaten direnek aukera izan zuten ingeniaritzako goi-mailako zikloetako ikasleek diseinatutako makinak ezagutzeko, errealitate birtualeko betaurrekoak erabili eta ingurune simulatuetan jarduteko,zentral hidroelektrikoetan erabiltzen den 3 metrotik gorako balbularen funtzionamendua ikusteko eta aerosorgailu baten osagaiak ezagutzeko.Gela interaktiboan,berriz,hodeiko sistema baten bidez erakusketak egiteko modu berritzaile bat aurkeztu zen.
Findegiko hainbat gune eta proiektu ezagutu zituzten: destilazio-labeak,gasen tratamenduen zonaldea,Estatu-mailako distribuzio-olioduktuaren konexiogunea, hidrogenoarekin dituzten proiektu berritzaileak…
Unibertsitateko Aldizkaria
Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek hainbat enpresa bisitatzen dituzte urtero,eta aurtengo bisitetako bat Petronorreko findegira egindakoa izan da.Oso bisita konpletoa izan zen eta hainbat ikasgaietan ikasitakoa industrian nola aplikatzen den bertatik bertara ikusi zuten.
Autobus batean Petronorren findegiko gune desberdinak ikusi ahal izan zituzten: erregai gordina destilatzeko labeak, desulfuraziogunea...
Autobus batean Petronorren findegiko gune desberdinak ikusi ahal izan zituzten: erregai gordina destilatzeko labeak,desulfuraziogunea, gasen tratamendua egiten den zonaldea,kokearen unitatea,erregaiaren gordelekuak,erregaia estatuko distribuzio-olioduktuarekin
konektatzen den BILVA puntua (Bilbao-Valladolid konexioa egiten duena),etab.Findegiko kontrol-aretoa ere bisitatu zuten ikasleek; bertan, instalazio osoaren monitorizazioa egiten da.Halaber,segurtasun-protokoloen berri jaso zuten. Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek Petronorrek esku artean dituen etorkizuneko proiektuen berri ere jaso zuten.Izan ere,trantsizio energetiko batean gauden honetan jasangarritasunaren inguruan erronka esanguratsuak ditu Petronorrek.Horietako bat,nagusiena,Petronorrek gidatzen duen BH2C,Basque Hidrogen Corridor,deritzona da; Europako lehen hidrogeno korredorea,hain zuzen ere. Gaur egun Hidrogenoa ekoizteko martxan dituzten elektrolizagailuak (2,5 eta 10 MWkoak) ikusteko aukera ere izan zuten ikasleek,eta etorkizunean 100 MWko elektrolizagailua eraikitzeko lortutako Europako laguntza lortu duela partekatu zieten.
Masterrarekin lotura estua
Industria Ingeniaritza masterreko bigarren mailako ikasleentzako antolatutako bisita izan zen.Bisita honen bitartez masterreko ikasgaietako ezagutza teorikoen aplikazio
erreala ikusteko balio izan die ikasleei.Hala,bisitan ikusitakoak lotura zuzena dauka ikasketetan landutako hainbat gaiekin,besteak beste: instalakuntza industrialak,prozesu kimikoen teknologiak,monitorizazioa,ingeniaritza energetikoa,egitura metalikoak edota hormigoi armatuzkoak..
Petronor eta unibertsitatearen elkarlana
Petronor eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren arteko elkarlana sendoa eta epe luzekoa da.Izan ere, hainbat arlotan kolaboratzen dugu: Hidrogeno Teknologikoen etengabeko prestakuntzako masterrean, hidrogenoaren inguruko ikerketa proiektuetan,antolaketa eta berrikuntza ereduaren ikuspegiko proiektuetan,eta noski,ingeniaritzako ikasleen praktikaldietan.
Mondragon Unibertsitateak eskerrak eman zizkien Aida eta Maxiri bere azalpen eta denboragatik,oso bisita interesgarria izan baitzen. Baita ere Ricardo Garcíari,urteetan masterreko Instalakuntzak ikasgaiko kolaboratzaile "ezin hobe" izan zenari,seihileko honetan zein bisitan parte hartzeagatik.
70 enpresa eta erakunde hurbildu ziren Unibertsitatera etorkizuneko profesionalen bila
Unibertsitateko Aldizkaria
Deustuko Unibertsitateak talentuari ateak ireki zizkion otsailaren 26an eta 27an,Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren XX.edizioan.Hitzordu klasikoa da jada Unibertsitatean eta 2.000 ikasle eta tituludun berri baino gehiago batu zituen lan baten bila.Horretarako,sektore guztietako 70 enpresa eta erakunde baino gehiagori dei egin zitzaien,eta foro horretara hurbildu ziren etorkizuneko profesionalak bilatu eta errekrutatzeko.Standez gain,jarduera ugari antolatu ziren lan-merkatura irteteari begira hobeto prestatzeko. Horien artean,azpimarratzekoa da sektoreko adituekin egin ziren hainbat mahai-inguru.Unibertsitateko fakultateekin lankidetzan antolatuta,gai hauetan sakondu zuten: aholkularitzako,bankako,AAko eta Big Datako azken joerak,industriaren eraldaketa digitala eta jasangarritasuna,entrenamendu fisikoa,kirol-entrenamendua eta turismoa, eta Europako erakundeetan lan egiteko aukerak.Danone,Amazon,Ertzaintza edo Udaltzaingoa bezalako enpresen eta erakundeen aurkezpenak,Lanbiderekin hitzaldiak eta
beste erakunde batzuekin tailerrak ere izan ziren,besteak beste,Rural Kutxarekin eta Abanterekin. Foroak 20 urteko ibilbidea du,eta unibertsitateak garapen profesionalarekin eta lan munduratzearekin duen konpromisoaren erakusgarri da.Izan ere,Deustuko Unibertsitatearentzat,enplegagarritasuna da unibertsitateko talentuarekin erantzutea beharrei eta tituludunei laguntzea lan-merkaturako prestatzen.Laneratzeari buruzko azken datuek argiro bermatzen dute hori, ikasketak amaitu eta 3 urtera Deustuko graduatuen enplegu-tasa % 92ra igo baita.Jarduera-tasari dagokionez,% 91koa da.Horrek esan nahi du graduatu berri diren hamar pertsonatatik bederatzik titulua lortu bezain laster ekin ziotela lana bilatzeari.
Datu gehiago: Lehen enplegua bilatzeko batez besteko denbora 3 hilabetekoa da,ikasketekin lotutako enplegua % 78koa da,eta inkestatutako pertsonen % 94k zerbitzuen sektorean egiten dute lan.Enplegu egonkorrak guztizkoaren gainean duen pisua % 68 da,eta % 76k Euskadin lan egiten du eta bertan bizi
Otsailaren 26an ireki zituen ateak,enpresetan talentua erakartzeari eta atxikitzeari eta pertsonen zaintzari buruzko solasaldi batekin
Foroaren inaugurazioa
Enplegu eta Ekintzailetza Foroa otsailaren 26an inauguratu zen, Deustuko Unibertsitateko Liburutegiaren Atarian,Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak aurkeztuko zuen gosariarekin. Ondoren,Marta Aguilarrek,Deusto Business School-Madrileko zuzendari korporatiboak,“Líderes que cuidan las personas” (“Pertsonak zaintzen dituzten liderrak”) hitzaldia eman zuen.Ondoren,“Enplegu unibertsitarioa,talentua erakartzea eta atxikitzea” solasaldia eskaini zen.
Otsailaren 22an,Bilboko eta Donostiako campusek nazioarteko hezkuntza-programa horren lau egoitzetako bi hartu zituzten
Unibertsitateko Aldizkaria
Deustuko Unibertsitateak,Bilboko eta Donostiako campusetan,FIRST LEGO League Euskadiko finala ospatu zuen otsailaren 22an.Finala Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu zuen,eta lau egoitzatan egin zen aldi berean: Bilbon,Donostian,Arrasaten eta Gasteizen.Programa horren helburua euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da,eta aurten 16.edizioa beteko du Estatu-mailan,STEAM bokazioak bultzatzeko erreferente gisa.
Deustuko Unibertsitateak antolatzen dituen txapelketen kasuan,Bilboko campuseko egoitzak Bizkaia osoko 19 ikastetxetako 45 talde bildu zituen (26 Challenge + 19 Explore).Bestalde,Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko egoitzan,14 ikastetxetako 43 talde lehiatu ziren (26 Challenge + 17 Explore).6 eta 16 urte bitarteko 884 ikaslek egun aparta bizi izan zuten DUn.Egun horretan,robotaren jokoan lehiatu ziren,eta beren berrikuntza proiektuak defendatu zituzten,aurtengo erronka tematikoaren inguruko balioak gogoan harturik (ozeanoen esplorazioa).
FIRSTLEGO League Euskadiko zortzi talde irabazleek (bi egoitza bakoitzeko) Ferrolen jokatuko den Espainiako finalean parte hartuko dute, martxoaren 29an.Beren berrikuntza proiektuak erakutsiko dituzte eta euren robotak Houston-go (Estatu Batuak) munduko finalerako (apirilak 16-19) txartela lortzeko lehiatuko dira.Hauek dira ordezkariak: Barakaldoko Errekatxokoak; Gernikako San Fidel Ikastolakoak; Bermeoko Jesusen Bihotzekoak; Donostiako Santo Tomas Lizeokoak; Bilboko Berrio-O-
txoakoak; Bilboko Jesus Maria Ikastetxekoak; Gasteizko Urkidekoak; eta Elburgoko Tecnoclubekoak.Talde hauek txapelketan parte hartu zuten 170 taldeen artean konpletoenak izateagatik nabarmendu dira. Berrikuntza proiektu irabazleek irtenbide paregabeak proposatu zituzten edizio honetako erronkarako.Horietako batzuk izan dira urpekarientzat seguruagoa eta ingurumenarekiko jasangarriagoa den jantzi ekologiko berri baten diseinua,material biodegradagarriekin egina eta deskonpresio-gaixotasunaren arriskuak murriztea ahalbidetuko duena; Itsas Lorategietan oinarritutako proiektu bat,hasiera batean laborategietan ikertzea ahalbidetuko duena eta,ondoren,itsas hondoko floraren degradazioa konpontzeko itsasoan jartzea ahalbidetuko duena; urpeko komunikaziorako kit bat; kamera aurreratuz eta doitasun handiko sentsorez hornitutako itsaspeko dron bat,uraren uhertasun-maila zehaztuko duena eta urpekariek uretan sartu aurretik haren ikuspen-maila zehaztea ahalbidetuko duena.
Otsailaren amaieran,UNITA unibertsitateen Europako aliantzaren urteko ekitaldirik garrantzitsuena egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Unibertsitateko Aldizkaria
Otsailaren 25etik 28ra bitartean,Iruñeko Arrosadiko campusean,Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) kide duen UNITA nazioarteko aliantzaren UNITA Week 2025 egin zen, partzuergoak egiten duen urteko lan-topaketa garrantzitsuena.UNITA osatzen duten hamar unibertsitate bazkideak eta bi elkartuak ordezkatuz,150 lagun baino gehiago elkartu ziren hiru jardunalditan,proiektua zer egoeratan zegoen aztertzeko eta aliantza egonkortzeko etorkizuneko estrategiak ezartzeko.Erriberrira eta Uxuera egin zen bisita kulturalak eman zion amaiera ostiralean topaketari.
Hamar unibertsitate bazkideetako eta bi elkartuetako 150 lagunek baino gehiagok ostegunera arte aztergai izango dute zer garapen-maila duen partzuergoaren proiektuak,eta etorkizunerako zer proiektu dituen
NUPek,anfitrioia baita,bileren eta jarduera osagarrien programa antolatu zuen aste osoan,topaketa optimizatzeko asmoz.Esparru horretan,UNITArentzat funtsezkoak diren gaiak landu ziren,hala nola lantalde bakoitzerako etorkizuneko estrategia espezifikoak ezartzea, UNITA kalitate-sistema aurkeztea, jardueraren jarraipena egiteko adierazle-sistema bat zehaztea,
aliantzarako finantza-eredu jasangarri bat aurkeztea eta zereginak digitalizatzeko premiak identifikatzea.
Antolaketa-egituraren eredu berria Aliantzaren egiturari,antolaketari eta egonkortzeari buruzko beste gai batzuk ere jorratu ziren.Alde horretatik,funtsezkoak izan ziren Gobernu Kontseiluak (Governance Board) egin zituen bilerak.UNITAren gobernu-organo gorena da,eta bazkide eta elkartu ziren hamabi unibertsitateetako errektoreordeek eta beste ordezkari batzuek osatzen dute.Aliantzaren etorkizunerako lege,finantza eta kudeaketa estrategikoko gaietan funtsezkoak diren gaiak eztabaidatu eta onartu zituen.Horien artean,aipatzekoa da antolaketa-egituraren eredu berri baten onarpena,2024ko urrian Brescian (Italia) egindako aurretiazko bilera batean aurkeztu zena.
Iruñeko topaketak orobat ezarri zuen UNITAko Ikasleen Biltzarreko ikasleentzako bileren programa espezifiko bat.Unibertsitate bakoitzeko bina ordezkarik osatutako erakunde autonomoa da Ikasleen Biltzarra.Ikasleen gobernu-organoak egin zituen bileren xedea izan zen Ikasleen Biltzarrerako hurrengo hauteskundeen xehetasunak zehaztea.Hauteskundeak martxoaren 24an,25ean eta 26an egingo dira batera UNITA unibertsitateetan. Orobat aipatzekoa da NUPek topaketa hori antolatu zuela UNITArentzat funtsezkoa den balio bati jarraikiz: jasangarritasuna.Alde horretatik,paperaren eta plastikoaren kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko irizpideak erabili ziren,eta beste aukera ekologikoago batzuk erabili ziren.Helburua zen hainbeste jende biltzen duen ekitaldi baten aztarna ekologikoa ahalik eta gehien murriztea.
ANECAk ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak
Unibertsitateko Aldizkaria
Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) ematen duen enplegagarritasunari eta ekintzailetzari buruzko kalitatearen nazioarteko zigilua lortu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP).Zientziaren,Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mendeko erakundea da ANECA. NUPek 2024.urtearen amaieran jaso zuen sari hori bete beharrekorik gabe,eta horrek esan nahi du ziurtagiriak 6 urteko baliozkotasuna duela eta,horrenbestez,2030era bitartekoa.
Kalitatearen nazioarteko zigilu horretan parte hartzea borondatezkoa da,eta jendaurrean aitortu nahi du unibertsitate bakoitzak bere ikasle eta unibertsitateko tituludunen enplegagarritasuna hobetzeko egiten duen lan bikaina,bai eta dituen ekintzailetza-aukerak ere. Orobat Unibertsitatea bere osotasunean (ez titulu bat edo zentro zehatz bat) aitortzen duen zigilu bat da,eta haren ebaluazioa oinarritzen da NUPek 2008tik ezarrita duen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sisteman.“Alderdi hori oso garrantzitsua da.Izan ere,NUPek Graduko eta Masterreko ingeniaritza-programa guztietan EURACE
eta EuroInf kalitatearen nazioarteko zigiluak baditu ere,zigilu berri hori lehen aldiz eman zaio Unibertsitateari bere osotasunean”, esan du Ikasleen Gaietarako,Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak.NUP da,Valentziako Unibertsitate Politeknikoarekin batera,aitorpen hori jaso duen Espainiako lehen unibertsitatea.
NUPek 2024.urtearen amaieran jaso zuen sari hori bete beharrekorik gabe,eta horrek esan nahi du ziurtagiriak 6 urteko baliozkotasuna duela eta,horren bestez,2030era bitartekoa
Zigilua eman aurreko ikerketak eta lan partekatua
Proiektua ANECAk aldez aurretik egindako ikerketa baten emaitza da.Ikerketa horretan,NUPek ere modu aktiboan parte hartu zuen, unibertsitateek enpleguaren eta
egresatuen enplegagarritasunaren arloko jarduerak hobetzeko autoebaluaziorako esparrua prestatzeko.Hain zuzen ere,Errektoreordetzak azaltzen duenez,NUP aspalditik buru-belarri ari da alderdi horiek lantzen,eta azkenaldian bere Enplegagarritasun Plana abian jarrita gauzatu dira.Planaren emaitzak urtero aztertzen ditu, ikasturtez ikasturte osatzeko eta hobetzeko,jarduera berriak sartuz eta ikasle eta tituludun gehiagotara zabalduz.“Gonbidapenaren unetik,NUPek oso positibotzat jo zuen bere parte-hartzea,eta,beste behin ere,enplegagarritasuna eta ekintzailetza hobetzeko egiten duen guztia nabarmendu zuen,alderdi horiek funtsezkoak baitira unibertsitate-prestakuntzaren barruan”,adierazi du Ikasleen Gaietarako,Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak.
Zigilua emateko,honako alderdi hauek aztertzen dira: enplegagarritasunaren eta ekintzailetzaren arloko estrategia instituzionala,tituludunen graduatu-profilaren definizioa eta lorpena,ikasleari eta gizarteari zuzendutako jardueren arreta,enpleguarekiko bitartekotzara eta ekintzailetza dinamizatzera bideratutakoez gain.
Foru Aldundiak,“la Caixa” Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitateak landa-ingurunearekiko konpromisoa indartu dute
Unibertsitateko Aldizkaria
Nafarroako Gobernua,“la Caixa” Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitatea Nafarroako landa-eremuekiko konpromisoa indartzen ari dira berriro ere Landa-ondarea Biziberrituz proiektuaren hirugarren edizioa bultzatuz.Programa horren bidez, Unibertsitateko graduko ikasleek praktikak egiten dituzte despopulatzeko arriskuan dauden Nafarroako udalerrietan.
Landa-ondarea Biziberrituz programaren edizio berri bat sustatzen ari da,eta horri esker, 2024an,Unibertsitateko
41 ikaslek praktikak
egin zituzten Nafarroako
24 udalerritan
Unibertsitateko Ikasle eta Nazioarteko Harremanetarako Errektoreorde Rosalía Baenak; Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi Jesús María Rodríguez Gómezek; “la Caixa” Fundazioko Nafarroako ordezkari Izaskun Azcona Saldíasek; Filosofia eta Letren Fakultateko irakasle eta programaren sustatzaile Juan José Pons Izquierdok; eta Unibertsitateko Praktikak eta Enplegu Zerbitzuko zuzendari Alfonso Vericatek,zentro akademikoan egindako ekitaldi batean,aurreko edizioaren errepasoa egin zuten maiatzetik irailera bitartean egingo den programa aurkeztu zuten.
Edizio honetarako,Nafarroako Gobernuak eta “la Caixa” Fundazioak guztira 100.000 euro bideratuko dituzte egitasmora.Kokapen ezberdi-
netan joan-etorri eta ostatu-gastuak estaltzea helburu duen ekarpen honek,gutxienez bi urte unibertsitateikasketak egin dituzten Nafarroako Unibertsitateko edozein fakultate edo ikastetxetako gradu,master eta doktoregoko 40 ikasleri gutxi gorabehera praktikak egiteko aukera emango die.
Praktikak hiru dimentsio sustatzen dituzten proiektuei zuzenduta daude: ondare naturala,ekosistema naturalen kontserbazioa,hobekuntza eta erabilera iraunkorra bilatzen duten ekimenekin; ondare kulturala,ondasun artistiko eta ukiezinen erreskatea eta kontserbazioa bilatzen duten proiektuekin; eta ondare soziala,pertsonak zaintzeko ekimenekin,bereziki landa eremuko biztanle ahulenak.
Praktiketako destinoak aukeratzerakoan,despopulatzeko arriskuan dauden udalerrien mapa hartzen da kontuan foru Administrazioko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagu-
siak eta eskaintzak Nafarroako Unibertsitateko Enplegu Atarian argitaratzen dira.Praktiken iraupena erakundeen beharren araberakoa da zuzenean.
"Ondare natural,kultural eta sozialak oso errotuta jarraitzen du herrietan eta bere kontserbazioak eta sustapenak aukera berriak sortzen ditu",adierazi zuen Jesús Mari Rodríguezek,Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak.“Landa-ondarea Biziberritzen programa esparru akademikoaren eta instituzionalaren arteko beharrezko lankidetzaren adibidea da, despopulazioaren aurkako borrokan eragin positiboa sortzeko,nik ordezkatzen dudan Nafarroako Gobernuaren lehentasunetako bat”.
“La Caixa” Fundazioko Nafarroako ordezkari Izaskun Azcona Saldías-ek honakoa nabarmendu zuen: “Gure lan-eremu guztiak barne hartzen dituen lehen helburu bat dugu: gehien behar dutenei aukera gehiago eskaintzea (inor atzean utzi gabe)".
Time to Share ekimenak adituak bildu zituen Nafarroako Unibertsitatean digitalizazioak komunikazioan eta gizartean duen eraginaz eztabaidatzeko
Unibertsitateko Aldizkaria
Otsailaren 28an,Nafarroako Unibertsitateak Time to Share ekitaldiaren edizio berria egin zuen,Ikerketa eta Iraunkortasuneko Errektoreordetzak sustatutako topaketa,eta adituak eta ikertzaileak bildu zituen komunikazio digitalaren erronkak aztertzeko.Komunikazio Fakultateak antolatuta, eraldaketa teknologiko,ekonomiko eta etiko sakoneko testuinguru batean ikerketak duen garrantzia nabarmendu zuen.
Unibertsitateak 2025eko Estrategian abian jarri duen "Gizarte eta Komunikazio Digitala" izeneko ikerketa-lerroaren barruan kokatuta,mintegi honek digitalizazioak gizartean duen eragina aztertzeko 2020az geroztik lortutako ikerketen balantzea egiteko balio izan du.Ikerketa-lerro honek ingurune digitalaren erronkak ulertu eta erantzun nahi ditu diziplinarteko ikuspegi baten bidez,desinformazioa,komunikazioaren etika eta komunikabideen iraunkortasuna bezalako gaiak jorratuz.
Diziplinartekotasuna, garrantzia eta transferentzia: jardunaldiko gakoak
Eguna hiru funtsezko kontzepturen inguruan izan zen: diziplinartekotasuna,garrantzia eta transferentzia. Ramón Salaverría,Kazetaritza katedradun eta ildo estrategiko honen koordinatzaileak,arlo eta diziplina ezberdinen arteko elkarlana sustatzearen garrantzia azpimarratu zuen,ikuspegien aberastasuna galdu gabe."Ildo estrategiko honek aniztasuna ez ezabatzea lortu du, aberastea baizik.Esku-hartzeek eragin digitala ulertzeko ezinbestekoak diren hainbat ikuspegi islatu dituzte",esan zuen Salaverríak.
Paloma Grau,Ikerketa eta Iraunkortasuneko errektoreordeak,ekitaldiak sinergiak sortzeko duen garrantzia nabarmendu zuen: "Time to Share ikertzaileen arteko elkarlana sendotu nahi da,eta gaur egungo gizartearen erronkak elkarrekin aztertzea.Oraingo honetan,aro digitalak diziplina ezberdinetatik planteatzen dituen erronketan jarri du arreta".
Berrogeita hamar ikertzailek, proiektu-kudeatzailek eta doktorego-ikaslek kazetaritzak, desinformazioak eta komunikabideek aro digitalean dituzten iraunkortasunerronkak aztertu zituzten
Adituek funtsezko gaiak jorratu zituzten,hala nola,kazetaritza digi-
talarekiko konfiantza,desinformazioa,komunikabideen iraunkortasuna eta eskubide digitalen erregulazioa.María Pilar Martínez Costak kazetaritza digitalak konfiantza edo mesfidantza gehiago sortzen duen dilema aztertu zuen, eta Mercedes Medinak,aldiz,komunikazio enpresek ekosistema digital berrian hartu behar dituzten estrategiak aztertu zituen.Ildo horretatik,Enrique Guerrerok streaming plataformak errentagarritasunaren eta edukien kalitatearen arteko oreka bilatzeko dituzten erronkak nabarmendu zituen.
Inpaktua eta zabalkunde modu berriak dituen ikerketa Jardunaldiak ezagutzaren transferentziaren garrantzia ere nabarmendu zuen.Bienvenido Leónek dibulgazio zientifikoak aro digitalean dituen erronkak jorratu zituen,eta Dámaso Izquierdo Kultura eta Gizarte Institutuko ikertzaileak sare sozialek diskurtso publikoan eta adierazpen askatasunean dituzten eraginei buruz hausnartu zuen.
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute Euskal Herriko Unibertsitateko 1.000 ikaslek
Unibertsitateko Aldizkaria
Aurtengo lehenengo Enplegu Foroa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) 1.000 graduatu bertaratu ziren Bizkaia Aretora 200 lan-eskaintza inguru ezagutzeko.Lanbideren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin egin zen enplegu topagunean arlo guztietako 93 konpainiak eta erakundek aurkeztu zituzten beren lan-eskaintzak.Horrez gain, hainbat sektoreren arteko mahai-inguruak antolatu ziren,eta lana eskaintzen zuten enpresak eta lanpostuetarako hautagaiak harremanetan jarri ahal izan ziren beren profil zehatzen arabera. Inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten UPV/EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea, Bizkaiko Campuseko errektoreorde Estitxu Garaik,Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua,Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko saileko Foru Diputatu Teresa Laespada,Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen,Merkataritza,Turismo eta Enplegu zinegotzi Kontxi Claver,eta Lanbideko enplegu-zuzendari Francisco Pedraza.
Arlo guztietako 93 konpainiak eta erakundek aurkeztu dituzte beren lan-eskaintzak
“Gure ikasleak ondo prestatu dira gure enpresen ehunak eskatzen dituen profiletan aritzeko.Ingurumenarekiko errespetuan,jasangarritasuna eta iraunkortasuna helburu eta klima aldaketaren aurrean bizi dugun erronkei erantzuteko eta eskura ditugun teknologiak horretarako baliatzeko.Ahaztu gabe,garrantzitsuena: pertsonen arteko hartu-emana eta zaintza.Ekonomiak mugitzen baitu gure mundua,baina mundua pertsonek eta gainerako bizidun guztiek osatzen dugu.Pertsona guztion jakintza eta ekarpenak balio erantsia dira.Horregatik ere,aurten gurera batu dira balore horiekin lan egiten duten enpresak eta profesionalak.Guztiei eskertu nahi dizuet UPV/EHUren izenean zuen inplikazioa eta eskuzabaltasuna“,adierazi zuen Euskal Herriko
Unibertsitateko errektore Joxerramon Bengoetxeak.
“Euskal Herriko Unibertsitatea formazioarekin eta ikerketarekin lotzeko joera dago.Baina iritzi kritikoa eragiteko,lantzeko,sakontzeko eta gizarte hobea egiten laguntzeko lan egiteaz gain, eta horretan arituko diren profesionalak formatzeaz gainera,lan merkatuarekin eta enpresagintzarekin lotuta dago baita gure unibertsitatea,eta ekintzailetzarekin ere bai,noski!”, azpimarratu zuen.
% 95k lana aurkitzen du hiru urteko epean
2019tik antolatuta,Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren helburua da ondo prestatutako profesionalen eta talentuaren eskaria lotzea. Hots,unibertsitate publikoko ikasleak eta tituludunak beren erakundeetan talentu gaztea txertatu nahi duten enpresa eta erakunde publiko eta pribatuekin erlazionatu nahi ditu ekimenak. “Euskal ekonomiaren arlo guztietan ari dira UPV/EHUn ikasi eta hezi diren profesionalak.Lanbideren iazko txostenaren arabera,UPV/EHUko graduatuen % 92k eta masterdunen % 95k lana aurkitzen du hiru urteko epean”,gogoratu zuen errektoreak.
Ikerbasquek 450 ikertzaile izango ditu 2025etik 2028ra bitartean beste 80 pertsona kontratatzearen ondorioz,eta horietatik gutxienez % 40 emakumeak izango dira
Unibertsitateko Aldizkaria
Otsailaren 14an,BCAMen egoitzan,Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia,Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak,Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoarekin batera,Ikerbasquek 2025-2028 aldirako ezarriak dituen helburu nagusiak eman zizkien ezagutzera BERC zentroen (Basque Excellence Research Center),CIC zentroen (Ikerketa Kooperatiboko Zentroak) eta Osasun Institutuen arduradunei.Helburu horiek Plan Estrategikoan zehaztutako giltzarrizko hiru eremuren inguruan antolatu dira: ikerketa-arloko talentua erakarri eta profesionalki garatzea,Zientziaren Euskal Sistema indartzea,eta zientziak gizartean duen inpaktua areagotzea.
2028rako,Ikerbasqueko ikertzaileek lan egiten duten zentroen % 100ek ongizate psikologikoko programa bat izango dute ezarrita,diagnostiko psikosozial batean oinarrituta
Azken bost urteetako joerak proiektatuz eta ikerketa zientifikoaren aldeko egungo apustuari eutsiz,Euskadik orain duen posizioa hobetzeko aukera du,ikuspegi kuantitatibotik zein kualitatibotik,eta bide horretan,Ikerbasquek erraztatzailearen eginkizuna bete behar du,erakunde desberdinei beren helburuak lortzen lagunduz. Ikerbasquek 2028an 450 ikertzaile izatea du helburu.Horretarako,2025-2028 epealdian beste 80 pertsona kontratatuko ditu,eta horietatik gutxienez % 40 emakumeak izango dira,gizonen eta emakumeen arteko parekotasunerantz aurrera egiteko asmoz.Ikerbasqueko ikertzaileek 2.800 artikulu baino gehiago argitaratuko dituzte inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan (D1),hau da,kualifikazio handiko nazioarteko hedabide editorialetan,eta artikulu horien herena,gutxienez,BERC eta CIC zentroen ekarpena izango dira.
2025-2028 aldian 200 milioi euroko itzulkina lortzea aurreikusi da,eta horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak Ikerbasquen inbertitutako euro bakoitzeko ia bikoitza itzuliko dela zientziasisteman inbertitzeko,baliabideetan nahiz pertsonetan,ikertzaileek proiektuak finantzatzeko erakarritako funtsei esker.Izan ere,aurreikuspenen arabera,2028an 2.000 pertsonak lan egingo dute Ikerbasqueko ikertzaileak buru dituzten taldeetan.
Ongizateak gero eta garrantzi handiagoa du esparru zientifikoan,izan ere,ikertzailekomunitateak presio handiei aurre egin behar die,eta presio horiek ikertzaileen ongizate psikologikoari eragin diezaiokete.Hori dela eta,2028rako,Ikerbasqueko langileek lan egiten duten zentroen % 100ek ongizate psikologikoko programa bat izango du ezarrita,diagnostiko psikosozial batean oinarrituta.
Zientzia-dibulgazioa eta zientzia gizartera hurbiltzea funtsezkoak dira ezagutza zientifikoa herritarren behar eta interesekin konektatzeko. Horregatik,2028.urterako,BERC eta CIC zentroen % 100ek herritarrentzako zientzia sustatzeko estrategia bat izango du ezarrita,Ikerbasquerekin koordinatuta.
UPV/EHUn eta DIPC-Donostia International Physics Centerren lanean diharduen Tom Broadhurst Ikerbasqueko ikertzailea partaide izan duen aurkikuntza horri esker,banakako izarrak detektatuahal izan dira urruneko unibertsoan
Unibertsitateko Aldizkaria
UPV/EHUn eta DIPC-Donostia International Physics Centerren lanean diharduen Tom Broadhurst Ikerbasqueko ikertzailea partaide izan duen nazioarteko astronomo talde batek banakako 40 izar baino gehiagoren argazkiak atera ditu,argia gugana bidaltzeko unibertsoaren adinaren erdia behar izan duen urrun-urruneko galaxia batean. NASAren James Webb Teleskopio Espaziala (JWST) erabiliz,Lurretik ia 6.500 milioi argi-urtera kokatutako galaxia bat ikusi zuten,unibertsoak egungo adinaren erdia zuen unekoa.Urruneko galaxia horretan,taldeak grabitazio-lenteen erabilerari eta JWSTaren sentsibilitate handiari esker ikus daitezkeen banakako 44 izar identifikatu zituen.
Ikerketaren emaitzak Nature
Astronomy aldizkari ospetsuan argitaratu dira
Aurkikuntza Nature Astronomy aldizkarian argitaratu da,eta aurrekaririk gabeko lorpena izan da: urruneko unibertsoan antzemandako banakako izar kopururik handiena.Gainera,unibertsoko misteriorik handienetako bat ikertzeko bidea ireki du: materia iluna. Astrofisikariek JWSTak Dragoiaren Arkua deritzon galaxia bati ateratako argazkiak ikuskatzean aurkitu zituzten aipatutako izarrak,Abell 370 izeneko galaxia-kumulu masibo baten atzean. Grabitazioaren eraginez (kumulu horren masa handi-handiaren ondorioz),grabitazio-lentearen efektua deritzona gertatzen da,atzean dagoenaren (Dragoiaren Arkua) argia deformatuz eta ohiko espiralaren ordez (horixe baita efektu hori gabe ikusiko litzatekeena) proportzio kosmikoak dituen korridorea ikusaraziz.
Taldeak Dragoiaren Arkuaren barruko izar bakoitzaren koloreak aztertu eta izar horietako asko supererraldoi gorriak direla ikusi egiaztatu zuten,Orion konstelazioan bizitzaren azken al-
dietan dagoen Betelgeuseren antzekoak.Aurreko aurkikuntzetan,Rigel eta Deneb bezalako supererraldoi urdinak identifikatu ziren nagusiki,gaueko zeruan dauden izarrik distiratsuenetakoak.Ikertzaileen esanetan,izar-moten arteko desberdintasun horretan,nabarmentzekoa da JWSTen behaketek du uhin infragorrien luzeretan duten gaitasuna.
Galaxia gehienek,Esne Bidea barne,hamarnaka mila milioi izar dituzte.Andromeda bezalako galaxia hurbiletan,zientzialariek izarrak bananbanan ikus ditzakete.Hala ere,milaka milioi argi urtera dauden galaxietan,izarrak konbinatuta agertzen dira,izan ere,haien argiak milaka milioi urte egin behar izaten du gugana iristeko,eta hori etengabeko erronka da galaxiak nola sortu eta bilakatzen diren aztertu nahi duten zientzialarientzat.Oso urrun dauden galaxiek orban lauso eta gandutsua dirudite,eta banakako ezin zenbatu ahal izarrek osatuta dauden arren, orain arte ezinezkoa izan da horiek banan-banan identifikatzea,teleskopioen mugapenen ondorioz.
UPV/EHUren ikerketa batek obesitateak komunikabideetan eta sare sozialetan duen islari buruzko pertzepzio sozialaren erradiografia egin du
Unibertsitateko Aldizkaria
Martxoaren 4a,asteartea,Obesitatearen aurkako Mundu Eguna da.Horren harira,Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) MediaIker ikerketa-taldeak ikerketa bat egin du,850 pertsonari egindako inkesta batean oinarrituta,jakiteko herritarrek zer irizten dioten obesitateak komunikabideetan eta sare sozialetan duen islari; izan ere,obesitatea osasun publikoko arazoa da,eta gero eta handiagoa da mundu mailan. Ondorio nagusien artean,ikusten da gizarteak uste duela sare sozialek obesitateari buruzko informazio negatiboa edo oso negatiboa ematen
dutela (% 69,6); komunikabide tradizionalen kasuan,ehuneko hori % 57,3ra jaisten da.Sare sozialen artean,Instagram da irudi negatiboena islatzen duena,inkestatuen % 60ren arabera.Datu hori zerrendan ondoren datozen plataformena baino askoz handiagoa da; TikTok da obesitatearekin lotutako gorroto-diskurtso gehien dituen bigarren sare soziala (% 20,5),eta atzetik ditu Facebook (% 19),YouTube (% 10,7) eta X (% 16,5). Emaitzek agerian utzi dute lotura bat dagoela pertzepzio negatibo horren eta gorputz-irudiari eta edertasun-estandar nagusiei ematen zaien garrantziaren artean.Hala,inkestatuen % 68k uste dute sare sozialetan ikuspegi estetikoa dela nagusi -gorputz-irudiarena eta edertasun-estandarrena-; komunikabideetan,berriz,% 60ra jaisten da ehuneko hori.Beste datu hauek ere ikuspegi hori indartzen dute: % 90 oso edo nahiko ados daude plataforma horiek gorputzen arteko konparazio handiagoa sustatzen dutelako baieztapenarekin,eta % 82k uste du telebistako publizitateak eta komunikabide inprimatuek edertasun-estandar ez oso errealistak sustatzen dituztela (% 82). Zehazki,inkestatuen ia % 80k uste dute prentsa arrosak eta entretenimendu-programek modu sentsazionalistan tratatzen dutela obesitatea.
Ikuspegi horrek,gainera,genero-alborapen nabarmena du.Ikerketa honetan parte hartu duten pertsonen % 80k onartzen dute emakumeek dutela egungo edertasun-estandarretara egokitzeko presio sozialik handiena.Horren adierazle da honako datu hau: dietetika-produktuen publizitatearen edo pisua galtzeko ariketen programen presioa maiz sentitzen dutela dioten emakumeen kopurua gizonezkoena halako bi da (% 45 eta % 26,hurrenez hurren).
Hedabideetatik eta sare sozialetatik obesitatearekin lotuta transmititzen den irudi negatibo horrek pertsona lodiekiko estigmatizazioa dakar. Batzuetan salatu egiten da publikoki,hala nola 2023ko abenduan,Itziar Castro aktorearen heriotzaren harira,baita oraintsu ere,Urtezahar gaueko kanpaien berri emateko Lalachús komikoa aukeratu zutenean.
READER proiektuaren bidez,errendimendu eta iraunkortasun handiko elektrolizagailu desakoplatu bat garatu nahi da,fabrikaziorako metal preziaturik behar izan gabe (platinoa,adibidez)
Unibertsitateko Aldizkaria
CIC energiGUNE,energia elektrokimikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan erreferentea den euskal ikerketa-zentroa,fabrikazio-kostuak eta Europak material kritikoekiko duen mendekotasuna murriztea ahalbidetuko duten eta hidrogeno berdearen ekoizpen eraginkor eta segurua erraztuko duten elektrolizagailu desakoplatuetarako material jasangarri berriak ari da garatzen.Ikerketa-lan hori CIC energiGUNEn osorik kudeatzen den eta Zientzia,Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren “Ezagutza Sortzeko Proiektuak” finantzaketa-programan sartu den READER proiektuaren barruan dago.
Ikerlana osorik ari da garatzen
euskal zentroan,Paramaconi
Rodriguez Ikerbasque
Professor eta CIC energiGUNEko
Hidrogenoaren Teknologia
Elektrokimikoen Ikerketa
Taldeko arduradunaren
zuzendaritzapean
“READER proiektu bakarra eta berritzailea da,eta eragin zuzena izango du hidrogeno berdearen ekoizpen jasangarrian eta kostu txikikoan”,ziurtatu du Paramaconi Rodríguez Ikerbasque Professor eta CIC energiGUNEko Hidrogenoaren Teknologia Elektrokimikoen Ikerketa Taldeko arduradunak. “Izan ere,Europako industriarentzat enpresa garapenerako aukera handia sortuko dugu,jada ez baita hirugarren herrialdeen mende egon beharko platinoaren taldekoak bezalako metal preziatuak eskuratzeko,elektrolizagailuak fabrikatzeari dagokionez”,azpimarratu du Eduardo Sanchez doktoreak,proiektuaren zuzendarikide eta CIC energiGUNEn energia elektrokimikoa biltegiratzearen arloko ikertzaileak.
READER proiektuak bi helburu nagusi ditu: errendimendu eta iraunkortasun handiko elektrolizatzaile desakoplatuak erredox bitartekari organikoetan oinarrituta garatzea; eta hidrogeno berdearen ekoizpenaren kostua murriztea,platinoaren taldeko metalik gabeko katalizatzaileak garatuz. Hori lortzeko,CIC energiGUNEko taldeak elektrokimikaren,katalisiaren,kimika organikoaren, espektroskopiaren eta materialen zientziaren arloetan duen esperientzia ezarriko du,kontzeptuen eta metodoen konbinazio berezia aztertzeko.
Proiektuak 42 hilabeteko iraupena du eta laneko hiru pakete teknikotan (PT) egituratuta dago. Amaitutakoan,CIC energiGUNE metal kritikoetan oinarritutako egungo katalizatzaile urrien aurrean alternatiba eraginkor eta merkeagoa bihurtzeko gai izango den,eta,era berean,gizartearen deskarbonizazioa eta energia-trantsizioaren prozesua bultzatuko dituen elektrolizatzaile desakoplatu kontzeptu berri bat entregatzeko moduan egongo da.
Hezkuntza Sailak Viralgen enpresarekin garatutako Lanbide Heziketako
Terapia Genikoaren programa zabaldu du sektore bioteknologikoko enpresa gehiagotara
Jon Lasa Galdos
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Terapia Genikoko Sendagaien Fabrikazio Industrialean eta Kalitate-kontrolean espezializatzeko programa ezarri du.Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Viralgen enpresaren bitartez,Don Bosco,Easo Politeknikoa eta Plaiaundi Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan,terapia genikorako bektore birikoak ekoizten dira programa horri esker.Ekimen estrategiko horrek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketa berritzailearen alde eta sektore bioteknologikoaren beharrekin lerrokatuta egiten duen apustua. Terapia genikoaren programa espezializazio handiko teknikariak prestatzeko diseinatu da eta erreferentzia bihurtu da Euskadin.Ikasleei lan esparruko gaitasun errealak eskuratzea ahalbidetzen die,ikaskuntza akademikoa eta goi-teknologiako inguruneetako praktikak konbinatzen baititu prestakuntzak.Eusko Jaurlaritzaren eta Viralgen enpresaren arteko lankidetza horri esker,Lanbide Heziketako zentroek azken belaunaldiko teknologiak integratu ahal izan dituzte beren prestakuntza-eskaintzan,eta
enpresa-sarearekiko lotura indartu ahal izan dute.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eta Jon Labaka Lanbide Heziketako sailburuordeak Viralgen enpresaren instalazioak bisitatu dituzte gaur,ikasleen esperientzia eta programaren emaitzak bertatik bertara ezagutzeko.Pedrosaren hitzetan, "Euskadi erreferentea da Lanbide Heziketan,berritzeko eta sektore estrategikoetara egokitzeko duen gaitasunari esker,hala nola bioteknologiara. Programa horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzaren,Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza eraginkorrak kalitatezko lan-aukerak sortu eta gure ekonomia indartu dezakeela ".
LHko Etorkizuneko Ikaskuntzen babesa
2019an abiarazi zenetik,Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EIEI) babesa izan du programak.Ikastetxeekin eta sektore bioteknologikoarekin lankidetza estuan lan egin du,bikaintasuneko prestakuntza bermatzeko.Horren ondorioz,Euskadi abangoardian dago terapia genikoko sendagaiak fabrikatzeko profesionalen prestakuntzan,etengabe hazten ari den eta balio erantsi handia duen sektorea baita.
Programa hau Viralgen enpresarekin batera diseinatu eta garatu da.Enpresa honek 90 ikasle baino gehiago hartu ditu bere laborategietan azken lau urteetan.Gaur egun,konpainiak 420 langile ditu guztira; horietatik 69 Lanbide Heziketako programa honetatik datoz,eta beste 12 praktika-kontratuan daude.Jimmy Vanhovek,Viralgengo zuzendari nagusiak,adierazi duenez, "Programa honek aukera ematen digu gure industriak behar dituen etorkizuneko profesionalak prestatzeko,ikasleei ingurune erreal batean ikasteko aukera emanez,puntako teknologiarekin eta etengabe eboluzionatzen ari den sektore batean,hots,bioteknologian".
Martxan da jada CyberLehia 2025,Euskadiko Lanbide Heziketako
Sailburuordetzak sustatutako Zibersegurtasun lehiaketa
Jon Lasa Galdos
CyberLehia ekimenean erdi-mailako edo goimailako ziklo batean edo espezializazioren batean izena emanda dagoen edozein ikaslek parte hartu dezake (Lanbide Heziketako zentro integratuak edo Zibersegurtasun-espezializazioa duten zentroak).
Aurreko urteko lehen edizio arrakastatsuaren ondoren,helburu berriekin dator txapelketa.Aurtengo helburu berria zibersegurtasunari buruzko jakinmina duten ikasleei ere parte hartzeko aukera ematea da.Horretarako,espreski,txapelketaren formatua aldatu da.Alde batetik,gai ezberdin asko lantzen dituzten 60-70 erronka motz izango dituzte ONLINE jokatuko den lehen fasean (GAIAK: Industria,Sareak,Kriptografia,Windows,Web,etab.).
Aurtengo txapelketaren helburu berria zibersegurtasunari
buruzko jakin-mina duten ikasleei ere parte hartzeko aukera ematea da
Beste alde batetik,erronka horien artean,asko oso errazak izango dira,ikasle hauei erronkak gainditzeko aukera emateko asmotan.Lehiaketa taldeka parte-hartzeko pentsatua dago,baina banaka ere izena eman dezakete (pertsona 1,2 eta 3ko taldeak onartzen dira). Txapelketako partaideen artean zozketak ere izango dira,eta finalera iristea lortzen duten taldeentzat sari bereziak egongo dira.Informazio gehiago duzue txapelketaren webgunean: https://cyberlehia.fpeuskadi.eus/ Ikasleentzat aberasgarria izan daitekeelakoan, parte-hartzera gonbidatzen da.
Iazko lehen edizioa
Iazko lehen edizioko finala Zorrozaurreko La Terminal gunean egin zen,Hezkuntza Sailak zibersegur-
tasunari buruz antolatutako dibulgazio-jardunaldi baten barruan.Bost talde lehiatu ziren,horietako bakoitza Lanbide Heziketako hiru ikaslez osatua. Jardunaldiak 200 pertsona inguru bildu zituen, gehien bat zibersegurtasunarekin lotutako ikasketak egiten ari ziren Lanbide Heziketako ikasleak (lehiakideez gain),irakasleak edo sektore horretako enpresa eta erakundeetako arduradunak Irekierako ekitaldi instituzionalaren ondoren eta ikasleek lehiatzeko baliatu behar izan zuten ekipamenduaren beharrezko egiaztapen teknikoak egin eta gero hasi zen lehiaketa.Talde bakoitzari (hiru kidek parte hartu dute taldeko) beharrezko ekipamendua eta azpiegitura ipini zitzaion, ezaugarri tekniko berberekin kasu guztietan. CyberLehiaren lehen edizioan,Euskadiko Lanbide Heziketako 25 ikastetxetako 280 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte,fase guztietan.Kasu guztietan,goi-mailako heziketa-zikloetako edo espezializazio-ikastaroetako ikasleak izan ziren, Informatika eta Komunikazioak eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleak. Lehiaketaren lehen fasea online jokatu zen,iazko martxoan.Gehienez ere hiru kideko taldeetan parte hartzen zuten ikasleei kategoria desberdinetako 15 erronka proposatu zitzaizkien, eta astebeteko epean ebatzi behar zituzten.33 talde onenak hurrengo fasera pasatu ziren,hau ere online,apirilean.
Euskarabideak eta toki-entitateek ERA Eskola guraso-eskolaren laugarren edizioa aurkeztu dute
Jon Lasa Galdos
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako hainbat toki-entitatek ERA Eskola proiektua,ikastetxean euskaraz ikasten duten haurren familiei zuzendutako guraso-eskola,abiarazi,zuten 2020an.Laugarren urtez, zenbait adituk hazkuntzari,euskarari eta hezkuntzari eragiten dieten gaiak jorratu dituzte. Aurtengo edizioan jorratu diren gaien artean,hauek
Nafarroako toki-entitateetako 29 euskara-zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgunea, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko
daude: kirolaren eta euskararen arteko harremana; eskolaz kanpoko jarduerek haurtzaroan duten garrantzia ingurune ludiko batean euskara erabiltzeko ohiturak hartzeko; eta "Opor kutxa" ekimena, oporraldietan euskararen erabilera indartzea helburu duena,eskolarik gabeko aldia izanik,ikasle askok euskararekin duten harremana eten egiten baita.
Saioak eman dituzten hizlariak Saioa Alkaiza bertsolaria,Aritz Olagoi kirol psikologoa,Maialen Cuevas irakasle eta pedagogoa eta Iñaki
Eizmendi gizarte hezitzailea izan dira.
Bideoak euskaraz zein gaztelaniaz daude eskuragarri Euskarabidearen youtubeko kanalean eta era.eus atariarenean.
ERA Eskola,gurasoentzako prestakuntza
Euskararen Nafar Institutuaren lan-ildoetako bat familietan euskara sustatzea da,gero eta guraso gehiagok,euskaldun izan ala ez,euskara seme-
alabei ematen dieten hezkuntzaren eta prestakuntzaren beste elementutako ikus dezaten,eta haur euskaldunek euskaraz ikasteko eta gozatzeko dituzten aukerak zabal daitezen.
Hori dela eta,Euskarabideak eta toki entitateek, beren euskara-zerbitzu teknikoen bidez,ERA guraso eskola proiektua jarri zuten abian 2020an. Proiektu horren bidez,hazkuntzan,haurtzaroan eta hezkuntzan euskarari buruzko informaziocorpusa eta baliabideak jarriko dira familien eskura.Gurasoek erabaki asko hartzen dituzte semealaben ongizatea bermatzeko,elikaduraren, lo-errutinen,praktika osasungarrien edo mugen garrantziaren inguruan,besteak beste.Horregatik,logikoa da,euskarari dagokionez ere,familiek hainbat eremutan nola jokatu jakin nahi izatea, esaterako: irakurzaletasuna nola sustatu,eskolaz kanpoko jarduerak nola aprobetxatu euskaraz egiteko ohitura indartzeko,pantailen kontsumo egokia nola zaindu,gurasoek eskolako zereginetan duten rola zaintzea,etab.ERA gurasoen eskolan eskaintzen diren prestakuntza saioak,hain zuzen ere,gai horiek jorratzeko asmoz landu dira.
Era.eus familientzako webgunea
Eranafarroa.eus webgunea toki entitateek sortu dute,beren euskara zerbitzu teknikoen bidez, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Euskarabidearen bitartez.
Webgunean,gurasoen eskolako prestakuntzaeskaintza osatzen duten adituen saioez gain,informazioa eta baliabideak eskaintzen zaizkie ikastetxean euskara ikasten duten 12 urte arteko haurrak dituzten familiei,euskara ikasteko prozesua osatzeko eta indartzeko.
Honako udal,mankomunitate eta batzar nagusi hauek sustatzen dute ekimena,beren euskara-zerbitzuen bidez: Aoiz / Agoitz,Ansoáin / Antsoain,Valle de Aranguren / Aranguren Ibarra,Valle de Arce / Artzibar,Auritz / Burguete,Valle de Elorz / Elortzi-
bar,Barañáin / Barañain,Baztan,Berrioplano / Berriobeiti,Berriozar,Burlada / Burlata,Cendea de Galar / Galar Zendea,Cendea de Olza / Oltza Zendea, Erroibar / Valle de Erro,Esteribar,Etxauri,EstellaLizarra,Huarte / Uharte,Lizoain-Arriasgoiti / Lizoainibar-Arriasgoiti,Luzaide / Valcarlos,Orkoien, Pamplona / Iruña,Puente la Reina / Gares,Tafalla, Villava / Atarrabia eta Zizur Mayor / Zizur Nagusia udalak; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Irantzu,Malerreka,Sakana eta Valdizarbe / Izarbeibar mankomuniateak; eta honako batzar nagusi hauek: Aezkoakoa,Roncal / Erronkarikoa eta Salazar / Zaraitzukoa.
ERA Eskolaren edizio berriak adituen saioak eskaintzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, seme-alabak euskaraz eskolatzen dituzten familientzat interesgarriak diren gaiei buruz
Nafarroako toki-entitateetako 29 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute era.eus webgune hau euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta semealaben ikas-prozesua osatzeko.Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte,baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta,ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da,esaterako,etxean,kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.
Familiek helarazten dizkiguten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea eta,denon artean, belaunaldi berriak euskaraz hazteko bidea. Kontaktua: info@eranafarroa.eus
IV.ERA Eskola,gurasoentzako trebakuntza online
Zoriontasuna eta ongizatea,horixe da gurasoek seme-alabentzat nahi dutena.Eta helburu hori
gogoan dutela aldiro ari dira erabakiak hartzen, izan elikaduraren inguruan,edo osasunarenean, nola lotarako errutinen inguruan…beti dabiltza hautu egokienaren bila.Bada,horiekin bezala gertatzen da hizkuntzarekin ere,sarri hartu behar izaten baitira euskarari lotutako erabakiak, eta ERA Eskola,gurasoentzako trebakuntza online,horretan lagungarri izan nahi du. Eta batzuetan erabakiak hartzea ez da nahi bezain erraza.Informazioa falta dela dirudi,gai guztietan jantzita egotea ezinezkoa dela,ondokoari entzun arte gai horretan inoiz ez dela pentsatu…Horri begira,hain zuzen ere,eta inor ez denez ikasia jaio,ERA Eskola sortu zen 2020an: gurasoentzako trebakuntza online.
Ikastetxe horietako taldeek First Lego League torneoan buru geratu ziren
Jon Lasa Galdos
Urduritasuna,ilusioa,poza eta irrika antzematen ziren atzo Mondragon Unibertsitateko Arrasateko Iturripe egoitzara gerturatu ziren ehundaka lagunen begietan.Bertan egin zen FLL EuskadiMONDRAGON torneoko final handia,eta Gipuzkoako eta Bizkaiko 40 talde,308 gazte (euren entrenatzaile eta familiekin) eta 128 boluntario bildu zituen,etxeko txikiek hilabeteetan zehar garatutako proiektua bere osotasunean,eta bereziki robota martxan ikusteko.Animoak,oihuak,elkarbabesa eta ospakizunak ez ziren falta izan,musikaz eta lagunartean egin zen MONDRAGONeko seigarren final horretan.
Aurten ozeanoan barrena esperimentatzeko aukera izan dute SUBMERGED erronkarekin.Ozeanoaren inguruan dauden erronkak identifikatu, ulertu eta proposamenak garatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko 60 ikastetxetako 170 taldek baino gehiagok.FIRSTbalioak bizitzeko aukera izan dute guztiek,gizarte-erronkei,taldean,elkartasunean,begirada kritiko batekin erantzuteko konpromisoa hartuz.
Eta hain justu,balore horiekin bat etortzeak egiten dute MONDRAGONeko kooperatibak hezkuntza proiektu honi eskutik helduta joatea,zientzia eta
teknologia bokazioak bizitzeko eta ikusteko aukera eskaintzen baitiete gazteei,gizarteko erronkei erantzunez.Ausolan,Danobatgroup,Erreka,Fagor Taldea,Ikerlan,Krean,Laboral Kutxa,LKS Next, Lortek eta Maier kooperatiben babesa jaso du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak,Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGONek antolatutako FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finalak.Arrasateko Udala ere ekimen honen babesle da lehen ediziotik.
Zientzia eta teknologiaren bidez,ikastea,sortzea eta ondo pasatzea ditu oinarri FLL Euskadik.Lehia sano bat bilatzen duen lehiaketa da; Explore taldeek (6-9 urte) dominak jasotzen dituzte eta Challenge taldeei (10-16 urte),berriz,sari desberdinen bidez egiten zaie beraien lanaren aitortza.
Martxoaren 29an Ferrolera (Galizia) joango dira bi talde hauek estatuko kanporaketa jokatzera
❚ INGENIERA SOY1.saria TUP taldearentzat (estatu mailara sailkatua).
❚ INNOBASQUE 2.saria Sanfitek Air taldearentzat (estatu mailara sailkatua).
❚ MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1.saria FIRST baloreei Aquabots taldea.
❚ EUSKO JAURLARITZAKO ZIENTZIA,UNIBERTSITATEAK ETA BERRIKUNTZA SAILA 2.saria FIRSTbaloreei Submertech taldea.
❚ EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 1. saria proiektu berritzailearentzat Sanfitek Earth taldea.
❚ GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 2.saria proiektu berritzailearentzat Arranoaitz taldea.
❚ MONDRAGON 1.saria robotaren diseinuarentzat Asti Leku 1 taldea.
❚ DANOBATGRUOP 2.saria robotaren diseinuarentzat Bkitsaspekoak taldea.
❚ FAGOR TALDEA 1.saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Fire taldea.
❚ LORTEK 2.saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Water taldea.
❚ IKERLAN ekintzailetza saria Asti Leku 2 taldea.
❚ ARRASATEKO UDALA etorkizun oparoko gazteentzat saria Lauaxeta 2 taldea.
❚ MAIER Ingeniaritzan bikaintasuna saria Lauaxeta 1 taldea.
❚ LABORAL KUTXA entrenatzailearentzat saria Txetxu Guarrotxena (Tup taldea).
❚ LKS NEXTkidetasun apartari saria Elkar-Hezi taldea.
MONDRAGON ZTIM HUB proiektua
Gazteengan ZTIM bokazioak sustatu nahi dituen ekimena da MONDRAGON ZTIM HUB.Zientzia, Teknologia,Ingeniaritza eta Matematika arloekiko interesa piztea du helburu,genero estereotipoak hautsiz,emakume gazteengan fokua jarriz,unibertsitate,ikastetxe,enpresa eta gizarte eragileak elkarren artean harremanetan jarriz. Alde batetik,ikastetxeei,gazteengan ZTIM bokazioak pizteko eta arlo hauetan ikasleen alfabetizazioa bultzatzeko ikastetxeek behar duten “babesa” eskaintzen die.Eta bestetik,erakundeak eta gizarte eragileak,proiektuko kide izateko zubi lanak eraikitzen ditu,erakundeetako proiektuak edo lanpostuak ikusaraziz,zientzia eta teknologia ikastetxeetara eramanez edota ikasleak erakundeetara gerturatuz.
San Fidel ikastola
Gernikako San Fidel Ikastola,1901ean sortua,018 urte bitarteko irakaskuntza eskaintzen duen ikastola da.Bere helburua hezkuntza euskalduna,giza-kristaua eta kalitatezkoa eskaintzea da, pertsona arduratsuak,errespetuzkoak eta giza tratuarekin eta lortutako gaitasunekin asebeteak prestatzen laguntzeko,horretarako profesional-talde on bat eta baliabide egokiak edukiz.
San Fidel Ikastola,emandako mailetan,eskualdean erreferentziazko zentroa izan dadin nahi dute eta lan egiten dute,irakaskuntza akademiko eta eleaniztunean kalitateagatik aitortua izan dadin,hori guztia kudeaketa eraginkor eta efi-
ziente batean eta profesional talde aktibo,berritzaile eta gizatiar batean oinarrituta.
Balioez aritzean,honako hauek dituzte gogoan:
❚ Ondo egindako lanaren gustua.
❚ Justizia.
❚ Besteekiko,ingurunearekiko eta norberarekiko errespetua.
❚ Erantzukizunari lotutako askatasuna.
❚ Ilusioak.
❚ Etengabeko hobekuntzaren ohitura.
❚ Talde kontzeptua.
❚ Iraunkortasuna.
Etorkizuna digitala eta omnikanala izango denez, digitalizazioak zentzu handiagoa hartzen du ikasgeletan.Trebakuntza digitalaren beharra gero eta handiagoa da,bai prestakuntzarako,bai ikaskuntzarako.
San Fidel Ikastolan ikasleek Google Classroom bezalako tresna digitalekin kontaktua dute,gainera gurasoek eta irakasleek komunikazio erraza dute Educamos tresnaren bidez,eta kontrolak ezartzen dira ikasleentzat,gurasoen kontrolerako Lazarus tresnaren bidez.
Bestetik,First Lego League (FLL) 9 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako nazioarteko robotika eta zientzia lehiaketa da.FIRST(For Inspiration and Recognition of Science and Technology) irabazi asmorik gabeko erakundeak sortu zuen,LEGO taldearekin lankidetzan.
Nafarroako Hezkuntzak 2025/2026 ikasturterako Lanbide Heziketako eskaintza handitu du sei ziklo berritan eta 1.305 plaza gehiago 'online' modalitatean
Jon Lasa Galdos
2025-2026 ikasturtean,Hezkuntza Sailak guztira lanbide-heziketako 178 kurtso eta programa eskainiko ditu,24 familia ezberdinekoak.Carlos Gimeno Hezkuntzako sailburuak eta Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak martxoaren 11n aurkeztu zuten ikastaroeskaintza zabal sei zikloko igoera suposatzen du 2024-2025 ikasturtearekin alderatuta. Azken urteotan,Nafarroak adierazle bikainak lortu ditu bere Lanbide Heziketako sistema publikoari dagokionez,eta Foru Komunitatea da gaur egun Europar Batasuneko 3 eskualde bakarrenetariko bat,Espainian bakarra non LHko tituludunen % 100eko enplegagarritasuna berretsi den.Gainera,Lanbide Heziketako Zentroen Espainiako sareko bost zentro publikorekin batera,Oinarrizko eta Maila Ertaineko LHko sarbide-tasa onenak izan ditu.
Eskaintza zabal horrek
sei zikloko igoera suposatzen du 2024-2025 ikasturtearekin alderatuta
Mota honetako ikasketak gora egiten ari diren garai honetan,Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketaren alde irmo jarraitzen du.Oinarrizko,Erdiko eta Goi-mailako ikastaro presentzialen lehen kurtsoan,25/26rako eskainiko diren espezializazio-ikastaroekin batera,6.811 izango dira,756 Oinarrizko mailan,2.950 Erdi-mailan,2.880 Goi-mailan eta 225 espezializaziokurtsotan banatuta.
Asmoa da ATECA teknologia aplikatuko hamaika gela berri ezartzea eta dagoeneko lanean ari dira zentroekin kokapenak definitzeko.
Era berean,digitalizaziorako eta LHko berrikuntza espezifikoko LH ekipamendu espezifikoetan inbertsio ekonomikoa 2.037.700 eurokoa da ekipamendu espezifikoetan eta 852.466 eurokoa digitalizazioan eta berrikuntza espezifikoan. Eskaintzen diren ikastaro eta programen eskaintzak Oinarrizko Mailako 17 ikastaro,Erdi Mailako 52,Goi Mailako 75 eta espezializazioko 13 ikastaro barne hartzen ditu,prestakuntza nazionalean dauden 26 familia profesionaletatik 24 guztira (Itsas-Arrantza eta Beira eta Zeramika bakarrik daude kanpoan).
'On line' modalitatea
On line prestakuntza modalitatean,2025/2026 ikasturterako 32 ziklo eskainiko dira,eta ziklo hauetan eskaintzen diren moduluen kopurua nabarmen handitu da: 401 zehazki,2024/25 ikasturteko 341en aldean.
Eskainiko diren 60 lanbide-modulu berriek 1.305 plaza absolutu gehiago gehituko dituzte modalitate honetan,baina nahiz eta matrikulatutakoen batez besteko kopurua hiru modulutan dagoen kontuan hartuta,matrikularen igoera 435 pertsona gehiago izango da gutxi gorabehera.
Erdi Mailako ikastaroei dagokienez,Iruñean eta inguruetan,azpimarratzekoa da Mendillorri BHIn Administrazio Kudeaketako teknikariaren profilaren ezarpena euskaraz,aurretik kurtso bera gaztelaniaz zentro horretan ezarri ostean.Era berean,2025-2026 ikasturtean,Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak (EADS) Serigrafia Artistikoko teknikariaren zikloa ezarriko du,gaztelaniaz,EASDn dauden arte plastikoetako eta diseinuko familia profesionalen eskaintza zabalduz.
Era berean,datorren urtean,Iruñeko María Ana Sanz Zentro Integratuan arratsaldez ematen den Mikrokonputazioa eta Sareak zikloko taldeetako
bat Administrazio Kudeaketa zikloko talde batek ordezkatuko da,hori ere arratsaldez ematen dena.
Erdi Mailako Zikloekin jarraituz,CIP Sakanan Mikroinformatika Sistemak eta Sareak azken bi kurtsoetan egindako eskaintza Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako Zikloarekin ordezkatuko da,euskaraz,Merkataritza Zerbitzuen Oinarrizko Gradu zikloko ikasleen prestakuntza-ibilbidearen dibertsifikazioa suposatzen duen lanbide-eremu zabaleko zikloa.
Tuteran eta Erriberan,zehazki CIP ETI Tuteran, Soldadura eta Galdaragintza zikloko Erdi Mailako eskaintza Mekanizazioko Teknikariagatik ordezkatuko da.
Sailak 24 familiako 178 heziketa-ziklo sustatuko ditu, ATECAko 11 gela berri ezarriko ditu eta 2,9 milioi inbertituko ditu ekipamenduetan
Goi Mailako Zikloetan,eta Tierra Lizarrari dagokionez,sailak Administrazio eta Finantzako goimailako teknikari-zikloko Ega de San Adrián BHIn ezartzea iragarri du 2025-2026 hurrengo ikasturte honetarako,eta horrela zentro honetako Goi Mailako eskaintza areagotuz.
Iruñean eta inguruetan,Energia Berriztagarrien Goi Zentro Integratuak (CISER) Eraikuntza Proiektuetan goi-mailako teknika/goi-zikloa ezarriko du, Caminoko Virgen del CIPtik transferituko den zikloa.25/26 ikasturtean,Eraikuntza Proiektuen 1. maila CISERen egingo da eta 2.ikasturtea Virgen del Camino CIPean geratuko da.Zentro honetan, CIP Virgen del Camino,Diseinu eta Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Zikloa ere ezarriko da,orain arte Nafarroako Lanbide Heziketako zentro pribatu batean esklusiboki ematen zena.
Espezializazio-ikastaroei buruz,2025-2026an Lorezaintza eta Lore-Artearen espezializazio ikastaroa ezarriko da Iruñeko Nekazaritzako CI-n,zentroak aspalditik eskatutako eskaintza eta orain ministerio organoak onartu ondoren iristen dena. Zentro publikoetan ere eskaintza birtualak izango dira 2025-2026 aldian.Zehazki,CISERek Lan
Arriskuen Prebentzioko Goi-mailako Titulua eskainiko du,Nafarroako Lanbide Osasun Eskola Teknikotik (ESTNA) transferitu dena,energian erreferentziazko zentro nazional honetan sinergia hobeak eskainiko dituela kontuan hartuta eta eraikuntzaren sektorearekin bikaintasun zentro gisa.
Azkenik,eta Lanbide Heziketa bereziari dagokionez,2025-2026 ikasturterako Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan emango den prestakuntza-eskaintza honetara sartzen diren ikasleak egongo dira eta 2026-2027 ikasturterako beste talde bat txertatuko da modalitate horretan bertan.
Familientzako hiru informazio saio egingo ditu Sailak.Martxoaren 21,22 eta 28an izango dira. Bilera hauetara joateko izena emateko formularioa martxoaren 17an,astelehena,aktibatuko da honako webgune honetan: https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional
Nafarroak Europako hiritartasunaren eraikuntzan gazteek betetzen duten paperari buruzko topaketa nazionalean parte hartu du
Jon Lasa Galdos Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerenteak,Txema Burgaletak,Gazteriaren Institutuak (INJUVE) antolatutako topaketan parte hartu zuen otsailaren amaieran,'Erasmus+ eta Europako Elkartasun Gorputzaren Etorkizuna: gazteen papera europar hiritartasunaren eraikuntzan' izenburupean.Bertan,Tuterako Villa Javier erakundeak Europako boluntariotza-programen proiektuetan dituen jardunbide egokiak aintzatetsi ziren.
Gazteriaren Institutuak (INJUVE)
antolatutako jardunaldian, Tuterako Villa Javier erakundeari Europako boluntariotza-programen proiektuetan dituen jardunbide egokiak aintzatetsi zitzaizkion
Madrilen egindako ekitaldian Burgaletak azpimarratu zuenez,“Villa Javier Nafarroako Erriberako pertsona ahulenentzako harrera eta laguntza-leku bat baino askoz gehiago da”.“Estatuko aitorpen hau Europako boluntariotzarekin duten konpromisoaren erakusgarri da Europako Elkartasun Kidegoaren (ESC) bidez,zeinak herrialde ezberdinetako gazteak ekintzetan inplikatzen dituen, gizarte-ehuna indartuz Europan eta tokiko mailan, etorkizun inklusiboagoa,bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikiz”,azaldu zuen.
INJko zuzendari gerenteak gogoratu zuen,halaber,CES-ek,INJn sartuta dagoen eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak, “gazteei beren komunitateetan eta Europako beste herrialde batzuetan gizarte-,kultura- eta ingurumen-proiektuetan parte hartzeaz gain, gaitasun berriak eskuratzeko,enplegagarritasuna hobetzeko eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera ere ematen diela”.Hori dela eta, Nafarroako gazteak boluntariotza mota honetan parte hartzera animatu zituen,eta,gainera,“esperientzian zehar laguntza ekonomikoa,prestakuntza eta orientazioa eskaintzen ditu”.
INJUVEk Espainiako Gazteriaren Kontseiluarekin (CJE) eta autonomia erkidegoekin elkarlanean antolatutako topaketak oraina aztertu eta programa horien lau lehentasunetan aurrera egiteko aukera eman zuen: inklusioa eta aniztasuna,trantsizio digitala,ingurumena eta partaidetza demokratikoa.Eztabaidan zehar,ekimen hauen hurrengo urteetarako oinarriak ezartzea izan zen arreta,Europar Batasunaren tresna nagusi bihurtu baitira kohesio soziala bermatzeko eta 2019-2027 Europako Gazteen Estrategian ezarritako helburuak lortzeko.
Ekitaldiaren irekieran,INJUVEko zuzendari nagusiak,Margarita Guerrerok,azpimarratu zuenez,"programa hauen funtsa Europako balioak biltzea eta hiritartasun eta Europarekiko pertenentzia sentimendua gauzatzea da".Laburbilduz,ondorioztatu zuen,"Europar Batasunak bere esku dituen tresnarik onena dira europar gazteen bizi baldintzak hobetzeko".
Europako Elkartasun Kidegoa Nafarroan 2024an zehar,Alemania,Eslovenia,Estatu Batuak, Irlanda,Italia,Frantzia,Britainia Handia,Serbia eta Turkia bezalako herrialdeetako 47 gaztek,autonomia erkidego ezberdinetako gazteekin batera,Nafarroan hainbat proiektutan parte hartu dute.
Tuterako Konpartsa Fundazioa (Villa Javier),Tuterako Gurutze Gorria,Setem,Container Aid,Geltoki edo Anfas dira CESera atxikitako Nafarroako erakunde eta entitateak.
Euskadi berrikuntza-maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmendu da
Jon Lasa Galdos
Joan den otsailaren 18an Bilbon aurkeztutako Global GEM 2024-2025 txostenak agerian uzten du ekosistema ekintzaile globalak erronka garrantzitsuei egin behar diela aurre,baina baita aldaketarako aukerei ere.Porrotaren beldurra gainditzea,genero-oztopoak murriztea,ekosistema ekintzaileak indartzea eta berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egitea funtsezkoak izango dira datozen urteetan ekintzailetza dinamikoagoa eta erresilienteagoa bultzatzeko. GEM Global 2025 Nazioarteko Konferentzia EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak) antolatu du,GEM Global eta GEM Spain erakundeekin lankidetzan.Hala,Bizkaia Aretoan mundu osoko 52 herrialde baino gehiagotako 400 aditu,akademiko eta ekintzailetza-lider baino gehiago bildu ditu bere bigarren jardunaldian.
Oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan
Bilbo,Bizkaia eta Euskadi ekintzailetzaren munduko nodo izan dira GEM Global 2025 Nazioarteko Konferentziaren egoitza izanik.Estatuan aurrekaririk ez duen hitzordua da,eta Euskadik berrikuntzan eta ekintzailetzan nazioarteko erreferente gisa duen posizioa indartzen laguntzen du.EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia),GEM Global eta GEM Spainekin lankidetzan antolatutako ekitaldi hau otsailaren 17an,18an eta 19an ari da garatzen,eta gure inguruko erakunde nagusien babesa du: Bilboko Udala,Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (SPRIren bidez).Gainera,hitzorduak Industria eta Turismo
Ministerioaren (ENISA) eta Euskadiko hiru unibertsitateren babesa du: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea,Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Hitzorduak mundu osoko 52 herrialde baino gehiagotako 400 aditu,akademiko eta ekintzailetzako lider baino gehiago bildu ditu Bizkaia Aretoan,UPV/EHUko paraninfoan.Jardunaldiak, ekintzailetza globalaren joera eta erronka nagusiak lantzeko diseinatutako hitzaldi,mahai-inguru eta tailer praktikoekin osatutako programa oso bat eskaintzeaz gain,GEM Global 2025 txostenaren azken ondorioak aurkezteko eta funtsezko gaiak lantzeko balio izan du,hala nola emakumeen ekintzailetza,enpresa jasangarritasuna eta ekosistema ekintzaileen dinamikak. Bigarren jardunaldiaren hasieran Euskadiko politika eta ekonomia arloko pertsona nabarmenek parte hartu zuten.Aileen Ionescu-Somers, GEMeko zuzendari exekutiboa lagun,bertan izan ziren Bizkaia Aretoko Mitxelana Aretoan Juan Mari Aburto,Bilboko alkatea; Andoitz Korta,Eusko Jaurlaritzako Industria Sustapeneko sailburuordea; eta Elixabete Etxanobe,Bizkaiko ahaldun nagusia.Ekitaldiaren irekiera akademikoa Joxerramon Bengoetxea (UPV/EHU),Juan José Etxeberria (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea) euskal unibertsitateetako errektoreek egin zuten María Saiz EEB-OVEko lehendakariarekin batera.
Ekimen horren helburua da nazioartekotzean emakumeen lidergoa bultzatzea
Jon Lasa Galdos
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak joan den urtarrilaren azken astean amaitu zuen bere lehen edizioa,Otaloran (Aretxabaleta,Gipuzkoa) egin zuen seigarren eta azken topaketarekin.Topaketan,nazioartekotzeari lotutako 30 profesionalek baino gehiagok lorpenen balantzea egin zuten eta estrategia berriak definitu zituzten enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko.
B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, Basque Trade & Investment erakundeak antolatua,eta MONDRAGONek parte hartzen du. Topaketan,Leire Mugerzak,MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakariak,enpresen baitan aukera berdintasuna sustatzeko lankidetza sare sendoak sortzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Bestalde,Nagore Bonilla BasqueTrade-ko zuzendari nagusiak adierazi zuenez,“B-WOMENIN Global funtsezko espazioa izan da enpresen nazioartekotzean emakumeen talentua sustatzeko,eta emakume gehiago sektore horretan be-
ren karrera garatzera animatzeko balio izan du”. Gainera,nabarmendu zuen lehen edizio honen itxierak,MONDRAGONekin lankidetzan,norabide horretan aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko duten ekimenak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten duela.
30 profesional baino gehiago bildu ziren MONDRAGONeko formazio-zentroan,lortutako lorpenen balantzea egiteko eta aurrera begira ekintza zehatzak proposatzeko
MONDRAGONeko kooperatiben parte-hartzea
MONDRAGONeko kooperatiben ordezkariek parte hartu zuten lan saio hauetan Tere Marcosek (MONDRAGONeko zuzendarien mugikortasunerako arduradunak),mundu globaleko lidertzen inguruan; Marije Zabaletak (Orkliren finantza zuzendariak), emakumezko lidertzei buruz; eta Ainhoa Iruretak (Eikaren industria zuzendariak),emakumeek garatutako nazioartekotzeari buruz.Argazkian,hirurak, Maite Legarra eta Leire Mugerzarekin.
B-WOMENIN Global 2024 lan saioa Otaloran Lan bileran,parte-hartzaileek programaren ikaskuntzak eta alderdi baloratuenak aztertu zituzten, eta horien eragina indartzeko ekimen berriei buruz eztabaidatu zuten.Lankidetza dinamiken bidez,agerian geratu zen beharrezkoa zela sektorean liderrak diren emakumeak inspiratzen eta ikusarazten dituzten espazioak sortzen jarraitzea, networking-a eta mentoring-a indartuz,garapen profesionalerako funtsezko tresna gisa.
Erronka horiei modu kolaboratibo eta lerrokatuan aurre egitearen garrantzia ere azpimarratu zen,ekosistemako eragileen eta dauden emakume sareen arteko lankidetza indartuz.Ildo horretan,PWN Bilbaoko ordezkari Arantxa Tapiak bere ikuspegia partekatu zuen sinergia posibleei eta lankidetzarako aukerei buruz,zeinak lagundu baitezakete emakumeak nazioartean lidergo posizioetara iristea zailtzen duten oztopoak ezabatzen.
Jardunaldiari amaiera emateko,networking ekintza bat egin zen,parte hartzaileen arteko komunitate zentzua indartzeko eta B-WOMENIN Globala esparruan etorkizuneko ekintzetarako oinarriak ezartzeko.
“B-WOMENIN bezalako ekimenak funtsezkoak dira erreferente femeninoak ikusarazteko eta lan-ingurune inklusiboagoak sustatzeko,eta hori bereziki garrantzitsua da testuinguru globalizatu batean”, azpimarratu zuen Mugerzak
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia: Basque Trade & Investment
SPRI Taldearen barruan dagoen sozietate publiko bat,SPRIko nazioarteko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza elkarrekin batu ondoren sortutakoa.Bere helburua da malguagoak eta azkarragoak izatea euskal enpresari zerbitzu hobea emateko,zerbitzu guztiak erakunde bakar batera biltzeak ezinbestez sorraraziko dituen sinergiekin indartuta. 20 urte baino gehiago daramatza lanean,nazioartekotzeko asmoa duten enpresa proiektuei garatzen laguntzen,edozein sektoretakoak direla ere.
Kartara eginiko zerbitzua da,enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko,merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko,merkataritza- eta produk-
zio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko,eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuei laguntzeko. Zerbitzu-eredu honek arreta segmentatua ematen die enpresei,elkarrekin konbinatuz Euskadiko bulegoetan duten ezagutza sektoriala eta atzerriko bulegoetan duten ezagutza geografikoa. Horri esker eskaintzen dituzte arreta espezializatu eta hurbilagoa eta enpresen premia zehatzei erantzuten dieten zerbitzuak.
Hauek dira Basque Trade & Investment agentziaren balore eta konpromiso batzuk:
❚ Betetzen dituzte helburu eta zereginak eta errespetatzen dituzte ezartzen zaizkigun epeak.
❚ Modu aktiboan inplikatzen dira hartu dituzten konpromisoak betetzeko lanean,betiere bezeroaren asebetetasun osoa bilatuz.
❚ Objektibotasunez egiten dute lan eta bermatzen dute bere jardueretan tratu berdintasuna errespetatzen dutela.
❚ Bezeroari entzuten diote eta kontuan hartzen dituzte bere beharrak erabakiak hartzean,eta bere igurikipenak gainditzen dituzte.
❚ Lankidetza eta sare-lana bultzatzen dituzte pertsonen eta lan-arloen arteko sinergiak indartuz, horrela balio handiagoa emateko egiten dituzten jarduerei.
❚ Pertsona guztiak inplikatzen dituzte,helburuetara errespetuz eta enpatiaz iristeko bidean.
❚ Lankidetza,Adiskidetasuna eta Kohesioa indartzen dituzte lantaldeetan.
❚ Pertsonak ilusionatzen eta batzen dituzte.
❚ Taldean egiten dute lan,polibalenteak eta autonomoak dira bere zereginak gauzatzean.
❚ Errespetuz,hurbiltasunez eta enpatiaz jokatzen dute eta arreta egokia ematen diete berekin harremanetan jartzen diren pertsona eta enpresa guztiei.
❚ Iristerrazak gara eta tratu pertsonalizatua ematen diote bere zerbitzuak baliatu nahi dituen enpresa bakoitzari.
❚ Leialki ematen dute bere ekintza guztien kontu,bai erakunde barruan,bai kanpoan.
❚ Berdintasun,gardentasun eta konkurrentzia printzipioek gidatzen dute lana,eta bere gain hartzen dute gizartearen etorkizunaren ardura.
❚ Etikoki,koherentziaz eta zintzo jokatzen dute, argi eta garbi adieraziz pentsatzen eta sentitzen dutena.
Euskadiko hezkuntza-lidergoaren eredua University College London unibertsitatera iritsi zen
Jon Lasa Galdos
Eskola-lidergoaren euskal ereduak UCLren interesa piztu du.Hezkuntzako sailburua,Begoña Pedrosa,Londresen egon zen University College Londoneko (UCL) Center of Educational Leadership zentroan hezkuntza-lidergoan,irakaskuntzaprestakuntzan eta ikastetxeetako zuzendaritzan adituekin bi jardunalditan parte hartzeko.Saio horietan,sailburuak euskal lidergo pedagogikoaren eredua aurkeztu zuen,egonkortasunean,profesionalizazioan eta zuzendaritza-taldeen arteko lankidetzan oinarritua.Era berean,Euskadin hezkuntza hobetzen jarraitzea ahalbidetuko duten estrategia berritzaileak aztertu zituen.
Londresetik,sailburuak hezkuntza-lidergoak eraldaketarako motor gisa duen garrantzia azpimarratu zuen: "Hezkuntza-lidergoa ez da administrazio-kudeaketara mugatzen,ikuspegi pedagogikoa,etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa eta ikasle guztien arrakasta aka-
demikoa eta berrikuntzarako gaitasuna eskatzen ditu.Bidaia honek aukera paregabea ematen digu zuzendaritza-taldeek ikastetxeetan aldaketaren bultzatzaile gisa duten zeregina indartzen jarraitzeko,nazioarteko adituekin esperientziak trukatzeko eta hezkuntza-lidergoaren euskal ereduaren proiekzioa sendotzeko ". Egonkortasunean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako lidergo-eredua
Eusko Jaurlaritzak zuzendaritza-talde egonkorrak eta oso prestatuak sendotzeko egin duen apustuak ekimen zehatzak ekarri ditu,hala nola 2023an abian jarritako eskola publikoko zuzendaritza-taldeen hautaketa-plan integrala eta prestakuntza eta ebaluazio-eredu formatiboa,besteak beste."Gaur egun,Euskadiko zuzendaritza-taldeen % 87k bere egonkortasunari eusten dio,eta datu horrek indartu egiten du bere funtzioaren profesionalizazioarekin dugun konpromisoa eta hezkuntza-sistemaren bilakaeran duen funtsezko zeregina",adierazi zuen sailburuak.
Hezkuntza-lidergoaren euskal eredua zuzendaritza-taldeen hasierako prestakuntza-eredu sendo batean oinarritzen da,bai eta etengabeko hobekuntza helburu duen ebaluazio-eredu batean ere (Zuzendaritzen konpetentzien urteroko ebaluazioa,mentoringa,kontrasteak…).Eredu horren ezaugarria da inplikatutako eragile guztien sareko lankidetza: zuzendari seniorren, ikuskaritza-taldearen eta berrikuntza-zentroko laguntzaileen artekoa.Lan-sistema horri esker, laguntza egituratu eta eraginkorra ematen zaie eskola-zuzendaritzei,zuzendaritza-talde osoaren garrantzia azpimarratuz,haien garapen profesionala eta hezkuntza-arrakasta bultzatzeko gaitasuna erraztuz.UCLk metodologia hori elementu bereizle gisa identifikatu du,eskolakudeaketaren etengabeko hobekuntza eta eraginkortasuna bultzatzen baititu.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteko Lanbide
Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako
Aparteko Sariak eman zizkien Nafarroako 42 ikasleri
Jon Lasa Galdos
Guztira,42 ikaslek jaso zituzten joan den martxoaren 25ean 2023-2024 ikasturteko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako Aparteko Sariak.Sari horiek jarduera horietan espediente akademiko onena izan zuten ikasleei eman zitzaizkien.Zehazki, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei lau diploma eman zitzaizkien,Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei beste 17 diploma,eta Goi Mailako Heziketako ikasleei 18 diploma.Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako ikasketetan,Erdi Mailako diploma bat eman zen eta Goi Mailako bi. Sari banaketa Iruñako Baluarte Biltzar Jauregiko Ciudadela aretoan egin zen,Burlada/Burlata CIPko Bidaia Agentzien eta Ekitaldien Kudeaketako Goi Mailako Graduko ikasleekin elkarlanean antolatuta. Ekitaldiaren buru Carlos Gimeno Hezkuntza sailburua izan zen eta Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia izan zen han ere; Lanbide Heziketako Plangintza eta Integrazio Zerbitzuko zuzendaria,Sonia García,han egon zen ere; baita saritutakoen lagun eta senideak eta saritutako ikasleak dituzten zentroetako zuzendaritza-taldeetako ordezkariek ere. Aitortza ofizialaz gain,saritutako ikasleek 300 euro jaso zituzten Goi Mailako Sari Berezirako, 250 euro Erdi Mailako Sarirako,eta 200 euro Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzat.Maila Aurreratuko kategorian saritutako ikasleak sari nazionaletan lehiatuko dira autonomia erkidego ezberdinetako ikasleen aurka.
Eskaintza handiagoa hurrengo ikasturterako
Bere hitzaldian,Carlos Gimeno zinegotziak zoriondu ditu ikasle sarituak egindako ahalegina-
gatik.Ondoren,Nafarroako eskualdeko lanbide heziketako irakaskuntzen kalitate bikaina nabarmendu zuen.2025-2026 ikasturterako programa-eskaintzak sei ikastaro berri izango ditu eta 1.305 plaza gehiago emango dira online formatuan.Hezkuntza Sailak urtero berritzen duen eskaintzaren zabaltasuna aipatu zuen Gimenok honen harira,eskaera sozial eta enpresarial handiena duten ziklo eta etapak estaltzeko helburuarekin.Horren ondorioz,Espainian bakarrak diren lanbide-heziketako sistema publikorako adierazleak sortzen ari dira,eta Nafarroa Europar Batasuneko lanbide-heziketako tituludunen % 100eko enplegagarritasuna duten hiru eskualde bakarren artean kokatzen dutenak. Kontseilariak,gainera,irakasle taldea zoriondu zuen bere irakaskuntzaren kalitateagatik,eta horrek modu erabakigarrian laguntzen du bertaratutako ikasleen arrakastan. Era berean,Gil Sevillano Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak bere esker ona adierazi die ikasleei,haien familiei eta irakaslegoari.
Aztertzen dugu zergatik den beharrezkoa neskak eta emakumeak zientzia- eta teknologia-eremuan aritzea
2025.urtean,berdintasuna ahotan dabilela,inguruari erreparatuz,argi dago ikasketak eta lanbideak hautatzeko garaian joera nabarmenak daudela oraindik.Ikasketei dagokionez, UPV/EHUn 2023an egindako genero- diagnostikoan ageri denaren arabera,graduetan % 55 dira emakumeak,masterretan % 47 ingurura jaisten da ehunekoa,eta doktoregoan % 51tik gora geratzen da.Baina zenbaki horiek erabat aldatzen dira jakintza arloaren arabera.Alorrik feminizatuena osasun-zientziak dira (% 71,6), jarraian giza zientziak eta artea (% 61,5),gizarte-zientziak eta zuzenbidea (% 56,4) eta zientziak (% 51,4).
Ingeniaritza eta arkitektura alorrean aldiz,emakumeen portzentaia ez da % 30era iristen gradu ikasketetan eta % 30era inguru da graduondokoetan.Informatika Fakultateari erreparatzean, desoreka nabarmena da.2002.urtetik hona nekez gainditu du emakumezkoen kopuruak % 20 Informatika Ingeniaritza graduan,eta azken urte-
etan eskaintzen den Adimen Artifizialeko graduan % 30en bueltan dira emakumeak.Ikertzaileen artean ere % 25en bueltan dago protzentaia hori.
Alorrik feminizatuena osasun-zientziak dira (% 71,6)
Lan mundura jauztean,UPV/EHUko genero diagnostikoak dio zientzia eta teknologia eremuetan ere emakumeen soldataren batazbestekoa gizonen soldataren batazbestekoaren azpitik dagoela.Bestalde,Espainiako gobernuak eskatuta 2024an Emakumeak,Zientzia eta Berrikuntzan behatokiak (OMCI) egindako “Women and Innovation” txostenean ondorioztatzen da aurrerapenak egon diren arren,emakumeek oraindik ez dutela parte hartzen baldintza berdinetan I+G+b sektorean.Emakumeak gutxiengo dira sektore estrategikoetan eta teknologia berrietan,hala nola IKTetan,non enpresen
% 61,3k ez duen emakumezko espezialistarik plantillan.Emakumeen ekintzailetza-tasa igo bada ere,oraindik zailtasunak dituzte berrikuntzaren sektorean sartzeko,erreferente gutxi daude eta emakumeen % 65ak uste du guraso izateak emakumeen karrera profesionala oztopatzen duela gizonena baino gehiago. Datu hauek guztiak ikusita,argi esan daiteke genero arrakala nabarmena dagoela oraindik zenbait zientzia eta teknologia arlotan.Baina, zer eragin dauka honek? Zer onura dauzka jendartearentzat emakumeak zientzia eta teknologia arlo guztietan egoteak? Eta emakume zientzialarientzat?
Onurak jendartearentzat
Emakumeak ez dira zientziara iritsi berriak.Historian zehar zein gaur egun emakume zientzialari ugarik egin dituzte bizitza aldatu duten aurkikuntza handiak.Hala nola,Rosalind Franklinek X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu zituen,eta horrek genetika,medikuntza eta bioteknologiaren garapena izugarri erraztu zuen; Katherine Johnsonek NASAko espazio-misioetarako ibilbide kalkulu zehatzak egin zituen,eta horri esker,Apollo 11ren ilargiratzea eta espaziobidaien segurtasuna bermatu ziren,espazioaren esplorazioan aurreratuz; azken adibide gisa,adimen artifizialean,Fei-Fei Li ikerlariak ImageNet irudien datu-base erraldoia sortu zuen,gaur egun hain famatua den ikasketa sakonaren arloari izugarrizko bultzada emanez.
Emakumeek gutxi gorabehera munduko populazioaren erdia osatzen duten honetan,zientzia eta teknologia arloetatik kanpo geratzen badira, talentuaren zati handi bat kanpoan geratuko da eta berrikuntza eta aurrerapen zientifikoen kalterako izango da hau dudarik gabe.
Gainera,jakina da lantalde dibertsoek emaitza hobeak lortzen dituztela; pertsona ezberdinekin lan egiteak pentsamoldeetatik atera arazten dute eta ondorioz,sormen eta errendimendu hobea lortzen dute.Zientzia eta teknologia alorrean ere joera bera antzematen da: talde zientifikoetako aniztasuna sormenaren eta berrikuntzaren katalizatzailea izan ohi da,eta ikerketa ugarik dokumentatu dute genero-aniztasuna garrantzitsua dela talde zientifikoen garapenerako,prozesurako eta emaitzetarako.
Ildo berean,emakumeek zientzia eta teknologia sektorean presentzia izateak aurkikuntza eta ikerketetan egon daitezkeen genero-alborapenak gutxitzen lagundu dezake.Adibidez,osasun arloko ikerketetan,ohikoa izan da gizonezkoen gorputza eredutzat hartzea,eta horrek emaku-
meen osasun-arazoak gutxiago ikertzea ekarri du,besteak beste.Adimen Artifizialeko (AA) sistema berrietan ere genero-alborapenak daudela atzeman da,hauek gizartean dauden joerak errepikatu eta magnifikatzen dituztelako.Emakume zientzialarien presentziak joera hauetaz jabetzea dakar askotan,eta ondorioz,aurkikuntza parekide eta denentzat baliagarriagoak ekar ditzake.Adibidez,Marianne J.Legatok frogatu zuen medikuntza ezberdina dela emakume eta gizonentzat,sexuen arteko desberdintasun biologikoek gaixotasunen diagnostikoan,sintometan eta tratamenduan eragina dutela erakutsiz, eta Timnit Gebruk adimen artifizialaren etika eta inklusioa ikertu ditu,AA sistemetan arrazakeria eta genero-alborapenak agerian utziz. Emakumeek zientzia lanbide gisa aukeratzeak badakarzki justizia sozialaren ikuspuntutik ere onurak.Etorkizuneko belaunaldiei jendarte orekatu eta justuago bat utzi nahi badiete,ezinbestekoa da zientzia eta teknologia sektorean dagoen emakume kopurua handiagotzea,lidergo postuetan batez ere.Emakume hauek neska gazteen inspirazio izango dira,eta existitzen diren rol eta estereotipoei aurre egiteko armarik hoberena.
Jendarteaz haratago,zer ekartzen dio zientziak bertan lanean ari den emakumeari?
Zientzian parte hartzeak emakumeei garapen pertsonal eta profesionala aberasten diete. Bestalde,komunitate maskulinizatuan egoteak, saretzeko beharra dakar eta hori bera aukera bihurtu eta komunitate zabalago baten parte egiten dute.
Hona hemen Israelen eta Hamasen arteko liskarraren amaiera ulertzeko gakoak
Fundación Orienta Zaitez Fundazioa
Qatarrek duela aste batzuk iragarri zuenez,15 hilabeteko sarraskiaren ondoren,Israelek eta Hamasek urtarrilaren 19an indarrean sartuko den su-etena adostu zuten.Nazioarteko eragile guztiek ondo hartu zuten arren,iragarri zenetik ordu batzuk igaro zirenean,agerian geratu zen inplementazioa oso konplexua izango dela. Urtarrilaren 15eko akordioaren helburua adostasuna lortzea da 2024ko maiatzean bahituen eta presoen trukearen bidez lortu nahi zen ituna aplikatzeko eta “denboran iraungo duen su-etena” ekarriko duen “lasaitasun iraunkorra” ezartzeko.
Horrela,hiru faseko plan bat zabalduko da,suetena,gazatarrak euren “etxeetara” itzultzea,soldadu israeldarrek Zerrendako mugetara atzera egitea partzialki,eta laguntza humanitarioa handitzea oinarri hartuta.Hala ere,hiru fase horietatik lehenengoa bakarrik negoziatu da xehetasunez.
Hortaz,42 egunetan zehar 94 bahituetatik batzuk entregatuko dira (uste da 60 bakarrik daudela oraindik bizirik,eta,beraz,haien gorpuak itzuliko lituzkete).Halaber,emakumeak,adinekoak,adingabeak eta gaixoak lehenetsiko dira.Horren ordainetan,Israelek 2023ko urriaren 7aren ostean
atxilotutako 1.000 preso inguru askatuko ditu, adostutako truke formulak jarraituz.Adibidez,atxikitako emakume soldadu bakoitza 50 preso palestinarrekin trukatuko da.
Urtarrilaren 15eko akordioaren helburua adostasuna lortzea da, bahituen eta presoen trukearen bidez lortu nahi zen ituna aplikatzeko
Bigarren fasean,42 egunekoa hori ere,“lasaitasun iraunkorra” ezarri nahi da,gatazka egonkortuz eta preso palestinarrak atxikitako gizonekin trukatzen jarraituz.Azkenik,hirugarren fasean, mugako pasabideak irekiko dira,adosteke dagoen berreraikitze plan bat ezarriko da,eta,azkenik,hildako bahituen gorpuak preso gehiagorekin trukatuko dira.Nolanahi ere,azken bi fase horien xehetasunak negoziatzeke daude. Akordioaren babesa Biden eta Trump AEBko presidenteen arteko eztabaidagaia izan da.Kargua uzten duenak itunaren oinarria iazko maiatzean lortutakoa dela aldarrikatzen saiatu zen bitartean,
baina zehaztu gabe zergatik ez zen itxi bere garaian eta orain bai,zenbaitek kargua hartzen duen presidentearen “infernu bat” pizteko promesak presio elementu gisa ikusi nahi izan dituzte. Hala ere,eskura dagoen informazioaren arabera,errepublikanoek eta demokratek elkarrekin lan egin dute akordio bat bermatzeko,urtarrilaren 20tik haratago jarrai dezakeena.
Hildako gehiago iragarpenaren ondoren
Nolanahi ere,akordioa hasiera-hasieratik jarri da zalantzan.Alde batetik,jakinarazi dutenez,itunaren iragarpenaren ondoren,Israelgo jarduera militarrak erasoekin jarraitu zuen,eta 80 hildako utzi zituen. Bestalde,Israelek akordioaren edukia aldatu nahi izatea leporatu zion Hamasi,azken minutuan Palestinaren kausarako preso esanguratsuren baten askapena ziurtatzeko presioa egin nahian. Funtsean,Bezalel Smotrich finantza ministroa, Sionismo Religioso alderdi supremazistako burua,aurka dago,ez baitu ezkutatzen “Israel Handia” birsortzeko irrika kolonialista.Ideia politiko horiek Israelgo gizartean izan duten gorakadak hein batean azaltzen du zergatik ez zuten arrakastarik izan 2024ko maiatzeko eta ekaineko akordio saiakerek,eta aukera ematen du urtarrileko etorkizuna aurreikusteko. Nolanahi ere,aurrekoaren garapen onaren mende dauden fase desberdinak dituen itun bat da, eta oraindik negoziatzeke dauden funtsezko alderdiak daude (Gazako Zerrenda nork gobernatuko duen,Israelgo armada osorik erretiratzea edo segurtasunaren kudeaketa,esaterako),eta horrek akordio oso hauskorra bihurtzen dute. Gaur egun inolako adostasunik ez duten oztopo horiek gainditzea lortzen bada ere,aldeek horrelako prozesuetan ohikoak diren gorabeherei,negoziazio prozesuak aurrera jarraitzearen ondoriozko tentsioei eta Israelgo Gobernuak prozesua oztopatzeko adierazitako borondateari aurre egin beharko diete.Asmo bera du Knésetko (Israelgo Estatuaren botere legegilea duen ganbera bakarreko organoa) gehiengoak. Itunaren beste alderdi garrantzitsu bat da urriaren 7tik eta Israelen ondorengo erasotik eratorritako ondorioei bakarrik heltzen diela,oinarrizko arazo bat agerian utziz.Gaur egun,Israelgo indar gehienek,Benjamín Netanyahu lehen ministroak eta bere alderdiak barne,ez dute bi estatuen konponbidearen alde egiten.
Fatah eta PAEren jarrera
Jarrera horren aurrean,Fatah eta Palestinako Aginte Nazionala (PAN) daude,Palestinako herriaren zati handi batentzat legitimazio falta han-
dia duena,bai eta Hamas ere,zeina,zalantzak baditu ere,badirudi bi estatuen konponbideari partzialki irekitzen hasi dela.Edo,behintzat,ulertu du ez duela beste jarrera bat izateko tarte politikorik. Laburbilduz,egoerarik onena urrun eta oztopoz beteta dago,baina ezinbestekoa da gazatarren biziraupenerako.Nolanahi ere,mugarri hori lortuz gero,gatazkaren konponbide politikoa ebazteke geratuko litzateke,lurralde arazoari heldu arte edo gatazka armatuak berriro gertatu arte.
15 hilabeteko erasoaldiaren balantzea
Hamasek nahi zuen bezala,urriaren 7ko erasoak Estatu arabiarren eta Israelen arteko harremanak normalizatzeko dinamika geldiaraztea lortu zuen,AEBek eremuan ordena berri bat ezartzeko zuten asmoa oztopatuz,Asiarako norabidean zentratu ahal izateko.Gainera,Palestinako auzia nazioarteko komunitatearen eztabaidaren erdigunean jarri zuen berriro. Hala ere,kostua oso handia izan da: hildako 46.800 palestinar (64.000,'The Lancet' aldizkariaren arabera),Gaza bizi ezin den eremu bihurtu da, eta errealitatea bestelakoa da Ekialde Hurbilean, bere interesen aurkakoa,erresistentziaren ardatzaren batasuna hautsi da eta Hezbolak porrot egin du.
(Artikulu hau jatorriz The Conversation argitalpenean aurki daiteke).
XXXI.dFERIAk esplotazioa izango du gai nagusi eta martxoaren 16tik 20ra bitartean burutuko da
Unibertsitateko Aldizkaria 33 konpainia,34 ikuskizun eta 54 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan dFeria jaialdia dela eta.Kopuruei dagokienez,ikuskizunen kopuru handi bat (% 70) estreinaldia izango da modu batean edo bestean: lau mundu-mailan,bi Europa-mailan,bi estreinaldi estatuan eta hamasei Euskal Herrian.Diziplinei dagokienez,% 41 dantza izango da,beste % 38 antzerkia,lau zirku-ikuskizun (% 12) izango dira eta diziplina anitzeko beste hiru (% 9). Konpainien jatorriari dagokionez, atzerriko konpainiak Italia,Argentina,Errusia,Alemania,Austria,Suitza,Uruguai eta Kolonbiatik datoz. Sarrerak Victoria Eugeniako eta An-tzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean daude salgai.
Alemania,Austria eta
Suitza izango dira herrialde gonbidatuak
Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du
Martin Zimmermann suitzarraren
Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera XXXI.DFERIAri.Gorputzaren nagusitasun sinestezinarekin, Martin Zimmermann koreografo,zu-
zendari eta interpretea zirkuaren, dantzaren eta antzerkiaren artean mugitzen da.Bere lanaren erdigunean gizakia dago eta oraingoan hiru pertsonaia tragikomiko eta hauskor aurkezten ditu: arau sozialetik aldendu dira eta leku eta une berean daude beren atsekabean.
Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizistak sortu du 2025eko kartela.Bere lanak honako izenburua du: “Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza” eta bere hitzetan, “proposamen bisual honek azoka baten berezko alderdi komertziala eta kritika sozial sakonagoa bateratu nahi ditu.Horretarako,sektoreko profesionalekin nahiz publiko orokorrarekin berdin-berdin mintzatzen den elkarrizketa bisual bat sortzen du. Mundu (artistiko) garaikidearen konplexutasunak eta kontraesanak islatzen dituen ispilua da.Bestetik,martxoaren 11 eta 16 bitartean,Atelier for Young Festival Managers topaketa burutuko da Donostian.Lehen aldiz estatuan egiten den jardunaldia da,non eskarmentu handiko zuzendariek, kultura-aktibistek,artistek eta abarrek inskribatutako pertsonekin elkarrizketa globala gidatu eta erraztuko duten.
Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza.Kartela
dFeria 2025erako kartelaren kontzeptualizazioaren bihotzean,dual-
tasun handi bat dago: ekitaldiaren izaera komertziala nahiz haren mezu sozial sakonagoa islatzen ditu, biak ala biak. dFeriak,arte eszenikoetarako ezinbesteko topaguneak,ezinbesteko funtzioa dauka antzerki-ekosisteman.dFerian,erosleek eta saltzaileek topo egiten dute,antzezlanak erakutsi egiten dira eta merkataritza-erabakiak tentu handiz hartzen dira.Programatzaileek proposamen guztiak ebaluatzen,konparatzen eta aztertzen dituzte,eta etorkizuneko programazioetan eragina izango duten erabakiak hartzen dituzte.
Aurtengo edizioko goiburuak (Esplotazioa) esplotazio-sistema hauek bereizgarri dituzten kontrol- eta zaintza-mekanismoak esploratzera eraman zuen.Etengabeko behaketa,zaintzen eta kontrolatzen duen begirada,ezinbesteko tresna orwelliarra da.Giza ongizatearen kontura efizientzia maximizatu nahi duten gainbegiratze-sistemetan gauzatzen da zaintza hori.
Bi kontzeptu horiek,bat egiten dutenean,behatzeko egintzan gauzatzen dira.Kartelean ugarituta eta distortsionatuta ageri den begiak bi gauza irudikatzen ditu: batetik,merkatu artistikoaren begirada ebaluatzailea eta,bestetik,esplotazio-sistemen nonahiko zaintza.Tratamendu bisualak dualtasun hori indartzen duen tentsioa sortzen du.Gainera,
hausnartzeko bide ematen duten esanahi-geruzak sortzen ditu.
Begiaren errepikapen kaleidoskopikoak behatze-geruza horiek irudikatzen ditu: begirada komertziala, zaintza sistematikoa,proposamen artistikoen publikoen begiradak. Hartara,efektu kezkagarri bat sortzen du,nork nor behatzen duen zalantzan jartzen duena.
Kartelak informatzeko eta komunikatzeko balio du,baina ez horretarako bakarrik: iruzkin sozialeko piezabat ere izan nahi du.Azken irudiak, kultura-ekitaldi bat sustatzeaz gain, artearen munduko eta,orokorrean, gizarteko botere- eta behatze-dinamikei buruz hausnartzeko bide ematen digu.
Proposamen bisual honek azoka baten berezko alderdi komertziala eta kritika sozial sakonagoa bateratu nahi ditu.Horretarako,sektoreko profesionalekin nahiz publiko orokorrarekin berdin-berdin mintzatzenden elkarrizketa bisual bat sortzen
du.Mundu (artistiko) garaikidearen konplexutasunak eta kontraesanak islatzen dituen ispilua da.
Martin Zimmermann
suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak
❚ Martin Zimmermann; Victoria Eugenia.15,19:30.16,18:00. 24 € / 20 € / 15 € 'Danse Macabre' Martin Zimmermann koreografo eta artistaren sorkuntza berria da.Azken hogei urteetako dimentsio anitzeko bere lanaren jarraipena da.'Danse Macabre'-n,Zimmermannek hiru pertsonaia tragikomiko eta hauskor aurkezten ditu: arau sozialetik al-
dendu dira eta leku eta une berean daude beren atsekabean.Agertokiak zabortegi abandonatu bat dirudi,non berrerabilgarria edo degradagarria ez den guztia baztertzen den.Infernu tankerako toki horretan,hirukote ezohikoa bere bizitza berregiten hasiko da.Zimmermannen aktore gogokoenek antzeztutako hiru pertsonaiek beren arteko ezbehar eta zailtasun gogorrei aurre egin beharko diete,eta ez diote altxatzeari,beren onera etortzeari eta ezohiko konponbideak asmatzeari utziko.Patuaren komunitate hauskor honen gainean beste irudi bitxi bat dago: heriotza.
Sala Verdi + La Dramática Errante
❚ Martxoa 20 - 21.Sala Verdi + La Dramática Errante.Antzoki
Zaharra - Teatro Principal.20, 18:30.21,19:30.22 € / 16 €
Antzezlanak 1994an Montevideon gertatutakoa du oinarri.ETAko kide
izateaz akusatutako euskal herritarren estradizioak manifestazio jendetsu bat eta polizia-zapalketa bortitza eragin zituen.Gertakari historikoa gogoratzea ez ezik,besteak beste asilo politikoaz,justiziaz eta nazioarteko elkartasunaz gogoeta egitea du helburu.Antzezlan dokumental bat da, askotariko materialak erreferentziatzat hartuta egina: ordezkarien ganberako transkripzioa,epaiketako zatiak,liburuak,ikus-entzunezko material dokumentala,egunkariaketa aldizkariak,elkarrizketak,etab.
Atelier for Young Festival Managers
❚ Martxoa 11 - 17.Atelier for Young Festival Managers.Victoria Eugenia Antzokia Kultur sektoreko profesionalei zuzendutako Atelier for Young Festival Managers nazioarteko topaketaren 23.edizioa estatuan egingo da lehen aldiz,Donostian,2025eko martxoaren 11tik 17ra,Asian,Afrikan,Europan eta Ipar Amerikan edizioak egin ondoren.
Topaketa horri esker,zazpi egun igaro daitezke hiri anfitrioian (2025ean Donostia eta Amman,Jordania).
Bertan,eskarmentu handiko zuzendariek,kultura-ekintzaileek,artistek
eta abarrek gidatzen eta errazten dute inskribatutako pertsonekin elkarrizketa globala izatea.Atelierrak lidergoa birpentsatu nahi du,ikuspegi berriak lortu,jaialdien esentzia eta inpaktua testuinguru global batean aztertu,esperientziak partekatu eta trukatu eta parte-hartzaileak kezkatzen dituzten gaiei buruz hausnartu.
dFeriak
ezinbesteko funtzioa dauka
antzerki-ekosisteman
Bestetik,Atelier for Young Festival Managers-ek Latinoamerikarako zubi bat sortu nahi du,dFERIAren konexioei esker,eta,gainera,Espainia,Europa,Latinoamerika eta munduko gainerako herrialdeen artean sareak sortzeko interesari erantzuten dio. Atelierrean konexio horiek eta nazioarteko lankidetza eta proiektu berrietarako aukerak sortuko dira. Donostian egingo den topaketarako 45 herrialdetako eta kontinente guztietako 109 eskaera jaso dira. Gaur egun,20 herrialdetako 28 par-
te-hartzaile daude baieztatuta: Alemania,Argentina,Australia,Bosnia eta Herzegovina,Kanada,Kolonbia, Danimarka,Espainia,Holanda,Iran, Italia,Hego Korea,Malta,Mongolia, Nigeria,Palestina,Somalia,Surinam,Eslovakia,Taiwan eta AEB. Atelierraren bideratzaileak hauek izango dira: Vigdis Jakobsdottir (Islandia),Reykjavik Festival jaialdiko zuzendari artistikoa 2024ra arte,eta Thobile Maphanga (Hegoafrika),dantzaria,idazlea eta Durbaneko (Hegoafrika) Contemporary Dance Experience JOMBA! jaialdiko komisarioa.
dFERIA,hausnarketarako topaleku
2024ko dFERIA arte eszenikoen orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako topagunea izan zen.Zehazki,bi azterketa-mahai egin ziren,bata antzerkian eta bestea dantzan oinarritua,eta bietan esparru bakoitzeko pertsona garrantzitsuak egon ziren arazo komunei buruz eztabaidatzen.El Arbi El Harti espainiar literaturako katedradun,poeta eta antzerkigileak zuzendutako topaketa hau Fuenlabradako María Pagés Koreografia Zentroarekin elkarlanean burutu zen.
Zinemaldi horren hirugarren edizioa martxoaren 24tik 28ra egingo da Bilbon
Unibertsitateko Aldizkaria
Silver Film Festivalen (S/FF) hirugarren edizioa Bilbon egingo da, martxoaren 24tik 28ra bitartean, belaunaldien arteko harremanean oinarritutako programazioarekin.Bizitzaren bigarren erdiarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituen zinema- eta pentsamendu-jaialdia da.
Aurten S/FFren inaugurazio-gala
Arriaga Antzokian izango da.Bestalde,proiekzioen eta jardueren egoitzak Guggenheim Museoa eta Golem Alhondiga zinemak izango dira. Zinemaldi horrek zinema eta kultura ditu gizartea eraldatzeko tresna.Narratiba nagusiek kategorizatzen eta zatitzen gaituzten garai honetan,zinemak gizaki gisa indartzen eta aberasten gaituzten loturak ikusarazteko ahalmena du.
S/FF25ek egiten duen hausnarketaren arabera,gizarteek adin guztietarako izan behar dute.Horregatik, aurten belaunaldien arteko harremanaren aldeko apustua egin du, eta bultzatzen gaitu irudikatzera nolakoa izan litekeen adinak benetan garrantzirik ez duen gizarte bat. S/FF25en irudi humanista eta pop
irudia Carles Murillo diseinatzaile katalanak sortu du,Alex Ferreiro ilustratzailearekin lankidetzan.Belaunaldien arteko harremanaren ideia irudikatzen du,ikuspegi partekatua eraikitzen duen ilustrazio bat oinarri hartuta,eta zinemara,elkarrizketara, lankidetzara eta belaunaldien arteko harremanera garamatza.
'Silver
Tu & Yo Produccionesek,EDE Fundazioak eta Silver Revolution Elkarte Kulturalak antolatutako jaialdiak Bilboko Udalaren,Eusko Jaurlaritzaren,BBK Fundazioaren,Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zineuskadiren babesa du.
Hirugarren edizioan,Silver Film Festivalek (S/FF) Silver Saria emango dio Helena Taberna zinemagile nafarrari.EITBren laguntzarekin emandako sari honek emakume
baten ibilbidea eta espiritua aintzatesten ditu.Izan ere,emakume horren zinemak kontatzen diren gizarte- izaerako istorioak ikusarazteko etengabeko bilaketa islatzen du,bereziki terrorismoarekin,memoria historikoarekin,errefuxiatuen egoerarekin edo emakumeen eskubideekin lotutakoak.
Produktore,zuzendari eta gidoilari gisa egindako lanak nabarmen lagundu du zinema-industrian beste emakume batzuentzat bidea irrekitzen,eta adibide ona da esateko adina ez dela aurrera egiteko oztopo bat.Horregatik,Silver Film Festival (S/FF) martxoaren 24tik 28ra bitartean egingo da Bilbon,eta astelehenean,hilak 24,emango zaio saria, aurten Bilboko Arriaga Antzokira eramango den Inagurazio Galan.Nafarroako zuzendariak presentzia bikoitza izango du jaialdian: Silver Sariarekin omentzeaz gain,'Nosotros' proiektu berria aurkeztuko du martxoaren 27an Golem Alhondiga zinema-aretoetan,publikoarekin solasaldi bat izan ondoren.Otsailaren 28an estreinatuko zen filma aretoetan,eta Isaac Rosaren Final feliz eleberrian oinarritutako maitasun istorio bat berreraikiko du.
Erakusketa Medinaren ibilbide artistikoaren lehen bi hamarkadetako praktikari buruzkoa da
Unibertsitateko Aldizkaria
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak,Artium Museoak, Inés Medina.Ikerketa analitiko-plastikoa 1978-1995 erakusketa aurkeztu du [A3 aretoan,2025eko ekainaren 1era arte].Erakusketa horrek Inés Medina (Cáceres,1950) artistaren ikerketa plastikoa dakar,haren lehen esperimentazio monokromoetatik hasita,eta ordenagailuaren erabilera barne hartzen du prozesu sortzaileetan.Erakusketa dela eta, Artium Museoak liburuxka bat argitaratu du,Sara Abisambra Borrero ikertzaileak artistari egindako elkarrizketa luze batekin.Inés Medinak bere lanari buruzko hitzaldi bat eman zuen,erakusketaren komisario Enrique Martínez Goikoetxearekin batera,otsailaren 28an.
Inaugurazioa zela eta, Inés Medinak bere
lanari buruzko hitzaldi bat eman zuen erakusketaren
komisario Enrique
Martínez
Goikoetxearekin batera
Erakusketa honek Inés Medina (Cáceres,1950) artistaren ikerketa plastikoa du,1978an egin zituen lehen esperimentazio monokromoetatik hasi eta 90eko hamarkadaren er-
dialdera arte,New Yorkera egindako bidaiarekin batera.Han egongo zen hurrengo 15 urteetan behin betiko Euskal Herrira itzuli zen arte.Sailka antolaturiko proiektu honek artistaren ibilbidearen lehen bi hamarkadak biltzen ditu,eta bi dira ardatz nagusiak: abstrakzio geometrikoa eta neurketari eta irudien sorkuntzari buruzko ikerketan ordenagailua erabiltzen hastea,1995era artekoa.
Erakusketak Medinaren lanari buruzko ikuspegi sakona eskaintzen du.Artista honek euskal tradizio formalistari lotutako artisten belaunaldi batekin partekatu zuen eztabaida, eta,XX.mendeko 70eko hamarkadaren amaieran,nazioarteko diskurtso eta praktika artistikoei ireki zien atea. Errealitatea ezagutzeko tresna gisa defendatzen du artea bere lanean,eta lan hori luzaro isilpean egon bada ere, gaur egun indar handiz aldarrikatzen da.Erakusketa honetan,artistak ikerketa teorikoarekin,idazketarekin eta
psikoanalisiarekin laguntzen duen prozesu bat azpimarratzen du,sail geometriko hutsetan,eta izenburuetan irudiaren potentzialtasuna aipatzen du,artea,ezagutza eta bizi-esperientzia uztartuz.
Erakusketa honen esparruan,Artium Museoak #Hitzak saileko liburuxka berri bat argitaratu du.Bertan,Sara Abisambra Borrero komisarioak Inés Medinarekin solasean: plastika ezagutzaren bilaketa gisa Inés Medinari egindako elkarrizketa sakonean artistaren ibilbidea errepasatzen du, Bilboko Arte Ederren Goi Eskolako ikasle gisa zituen lehen kezketatik hasi eta gaur egunera arte.
Gainera,eta ekainaren 1era arte A3 aretoan ikusgai egongo den erakusketa honen inaugurazioarekin batera,Artium Museoak aretora sartzeko sarrera berri bat estreinatuko du, museoko Lorategiko gunearekin lotuko duen ate bat,museoaren barruko plazan.
José Sacristán,Ramon Agirre eta Alicia Borrachero izango dira Gayarre Antzokian
Unibertsitateko Aldizkaria
Martxoan Iruñeko Gayarre Antzokiak izen handiko aktoreak hartuko ditu beren azken antzezlanak aurkez ditzaten.José Sacristán,Ramon Agirre,Joseba Apaolaza,Alicia Borrachero,Elena Rivera,Itzan Escamilla eta Fran Perea izango dira hirian honako obrekin:
'La Colección'
Egunak eta ordutegiak:
❚ Martxoak 15: 20:00.
❚ Martxoak 16: 19:00.
❚ Prezioak: 26 € / 21 € / 10 €. Héctor eta Berna seme-alabarik gabeko senar- emazteak dira.Bizitzan zehar bilduma bat osatzea lortu dute, gainerako guztiari uko eginda.Orain, zahartuta daude,bildumak bizirik jarraituko duela ziurtatu nahi dute eta horretarako oinordeko baten bila dabiltza.Susanari egin diote deia,hori ere bildumagilea,ziur asko,aztertzeko.Carlosek lagunduko die,beharbada,bera ere aztertzailea,ez baldin bada bildumako pieza bat…
José Sacristán eta Juan Mayorga lehenbiziko aldiz elkartuko dira be-
ren ibilbide artistiko nabarmenen barnean.
❚ Iraupena: 110 minutu.
❚ Fitxa artistikoa: Egiletza eta zuzendaritza: Juan Mayorga.Antzezleak: José Sacristán,Ana Marzoa, Ignacio Jiménez,Zaira Montes.
José Sacristán eta Juan Mayorga lehenbiziko
aldiz elkartuko dira
beren ibilbide artistiko nabarmenen barnean
Egunak eta ordutegiak:
❚ Martxoa 25: 20:00.
❚ Prezioa: 15 €.
Airean jar dezake artelan batek adiskidetasun- harreman bat? Yasmina Reza frantses dramagilearen (Paris, 1959) komedia entzutetsu honetan, pintura eztabaidagarri batek laguntasunaren oinarriak astinduko ditu, komikotasunez betetako eztabaida dialektiko bat piztuz.1994an estreinatu zutenetik,'Artea' mitikoa gehien jokatzen den antzerki garaikideko antzerki- piezetako bat bihurtu da.
❚ Iraupena: 80 minutu.
❚ Fitxa artistikoa: Egiletza: Yasmina Reza.Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi.Itzulpena: Julia Marín.Antzezleak: Ramon Agirre,Joseba Apaolaza,Asier Hormaza.
'El Efecto'
Egunak eta ordutegiak:
❚ Martxoak 28: 20:00.
❚ Martxoak 29: 20:00.
❚ Prezioak: 24 € / 19 € / 10 €.
Zure benetako “nia” ezertan bereizten da zure garunaren neurokimikatik? Galdera horiek egingo dizkiote beren buruari Conniek eta Tristánek maiteminduta daudela ohartzen direnean.Arazoa da ez dakitela sentitzen duten konexioa benetakoa den edo antidepresibo berri baten ondorioa.Boluntarioak dira entsegu kliniko-farmakologiko batean,eta bien arteko maitasun-harremanak dilema kezkagarriak eragingo dizkie beren mediku gainbegiraleei.
❚ Iraupena: 100 minutu.
❚ Fitxa artistikoa: Egiletza: Lucy Prebble.Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher.Egokitzapena: Juan Carlos Fisher,Romulo Assereto.Antzezleak: Alicia Borrachero,Elena Rivera,Itzan Escamilla eta Fran Perea.