398. zkia. Doakoa 2022ko maiatza Laguntzen du
Graduondokoa. Zergatik ez? Koronabirusaren agerpenak hankaz gora jarri du egun arte genuenko. Zaila da lana aurkitzea egun eta, batez ere, lan on bat lortzea. Horregatik, ikasle eta profesional asko daude euren buruari ondokoak bezalako galderak egiten: Zergatik da hain garrantzitsua graduondoko bat ikastea? Nola lagun dezake graduondoko bat ikasteak lana aurkitzeko? Zer nolako abantailak ditu graduondoko bat ikasteak? Zein da graduondoko bat ikasteko lekurik onena? 2020. urtea baino lehen graduondoko edo master bat ikastea garrantzitsua bazen, orain, 2022an eta datozen urteetan erabakigarria izango da. Enpresek ezagutza espezifikoak eta puntakoak dituzten
profesionalak nahi dituzte, sektorearen barruan haien garapena sustatzeko gai izango direnak. Beraz, graduondoko bat ikasteak duen garrantziari buruzko zalantzak badituzu oraindik, oso adi egon zaitez Unibertsitateko Aldizkari honetan aurkituko duzun gehigarriari. Baina gaur egun, aurrerapenek, aldaketa azkarrek eta lehia handiak sektorearen barruan ezagutza berritzailea menperatzea eskatzen digute. Graduondokoa ikasteak aukera bat izateari utzi dio. Horretaz guztiaz eta askoz gehiagoz jardungo gara ale honetan. Albiste ezberdinak, elkarrizketak, erreportajeak, aisialdia, kultura, artea, giza eskubideak, feminismoa... beti bezala.