407. zkia. Doakoa 2023ko urria Laguntzen du
Azkenean... udazkena!
Gezurra bazirudien ere, hemen dugu udazkena, berari dagokion eguraldiarekin! Egun aski berotsuak igaro ondoren, badirudi termometroek albiste onak emango dizkigutela eta egun lainotsuez gozatzen hasiko garela. Beraz, has zaitezkete urtaro honetarako egoki diren arropak erreskatatzen eta bainujantziak hurrengo urterako gordetzen. Guri dagokigunez, urriko Unibertsitateko Aldizkariarekin gatoz, berri mordo batekin, beti bezala. Ohitura denez, euskal eta nafar unibertsitate publiko eta pribatuetako azken nobedadeak ezagutuko dituzue, batzuetako
ikasturte hasierako ekitaldiak barne. Elkarrizketan, Gloop enpresaren sortzailekide den Hernán Hernández-ekin hitz egin dugu. Gloopen, mahai-tresna jangarriak merkaturatzen dituzte, mundu jasangarriago bat lortu nahian. Oso interesgarriak dira gure solaskideak eskaini dizkigun hitzak, eta horiek irakurtzea gomendatzen dizuegu. Aisialdiak, feminismoak eta giza eskubideek beren atala izango dute, beti bezala. Hortaz, ez zaizue ezer faltako hurrengo orrialdeetan. Har ezazue aldizkaria eta une lasai bat pasa! Hurrengo argitalpenera arte!