387. zkia.
doakoa
2020ko ekaina
Laguntzen du
Espezializazioa da gakoa 2019-2020 ikasturte hain berezi hau bukatzen ari garela, zuetako askok jada begiak udan izango dituzue; oporretan, hondartzan, mendian, lagunekin igaroko dituzuen unetan‌ Batzuek datozen hilabeteez guztiz gozatzeko aukera izango duzue ikasgai guztiak gainditu ondoren; beste batzuek, ordea, gogotik lan egin beharko duzue zerbait zintzilik geratu zaizuelako. Eta zuetako baten batzuk uda eta gero zer egin ariko zarete pentsatzen, graduko ikasketak amaitu dituzuelako. Lanean hasi, ikas-
ten jarraitu...? Galdera egonkia, izan ere, azken hilabeteetan jasan dugun -eta oraindik jasaten ari garen- gaitzaren ondorioz, baliteke garai ez oso gomendagarria izatea lana bilatzen hasteko, azkenaldian pairatu dugun langabeziaren igoera ikusita. Beraz, zer egin? Unibertsitateko Aldizkari honetan -ikasturteko azkena-, espezializazioaren garrantziaz jardungo gara. Baina ez larritu! Lasai irakurri eta ondo hausnartu. Bien bitartean, ondo pasa eta hurrengo ikasturtera arte!
Aurkibidea Uniagenda . . . . . . . . . . . 2 Unibertsitatea . . . . . . . . 3 Beste Berriak . . . . . . . .10 + Trebakuntza . . . . . . . .14 Graduondokoak . . . . . . 22 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . . 29 Unigazte . . . . . . . . . . . . . 31