389. zkia.
doakoa
2020ko urria
Laguntzen du
Udazken "normala" 2020-2021 ikasturte berrian murgilduta gaude jada. Agintariek kontrakoa esan arte, unibertsitateak eta irakaskuntzazentroak irekita mantentzen dira eta hala jarraitzea espero dugu, kontrakoa egoera latz baten seinale izango bailitzateke. Gure aldizkariko ale honetan inguruneko unibertsitate nagusiek aurreko hilabetean egin zituzten inaugurazioen berri emango dizuegu. Aurten, baliabide urriagoak erabili dituzte horietan.
Horretaz gain, beste zenbait gai jorratuko ditugu; hala nola zuek, gazteok, parte har dezakezuen bi lehiaketa, Nafarroako LHren online eskaintzaren igoera, ekonomia jaioberri honetan beharko diren profesionalak, talentua, etab. Eta beti bezala, aisialdiari ere leku emango diogu, izan ere beldurra eta fantasia izango dira nagusi Bilbo eta Donostian laster. Hori guztia eta gehiago zuentzat. Animo eta egurra!