Kalapita 2012 Abendua

Page 1

2 0 1 2 ko a b e n d u a

1


Za ra u tz: Ab e n d u a 20- Lou topet Kafe toreron, 21 :30 22- Piano kontzertua Modelo aretoan, 1 8:00 23- Morir de dĂ­a (dokumentala) Modelo aretoan, 1 0:1 5 - Olentzero eta Iratxoen jauntxoa Modelo aretoan, 1 7:00 30- Zu Zarautz (dokumentala) Modelo aretoan, 1 8:00 U rta rri l a 20- Zuloak (filma/dokumentala) Modelo aretoan, 1 0:30

Azp e i ti Ab e n d u a 21 - Dantza suelto txapelketa Sanagustin kulturgunean, 1 8:00 U rta rri l a 1 0- Diabulus in musica kontzertua Sanagustin kulturgunean, 22:00 1 2- Ruper Ordorika, 23:30 O ts a i l a 2- Bebe Sanagustin kulturgunean, 23:00 2


Tok, tok! B a a l d a g o i n or? Kalapita itzuli da neska-mutilok! Eta lehenengo batxilergoko ikasle batzuk ere animatu gara aldizkarian parte hartzera. Zer esan genezake? Rara avis batzuk garela, idaztea gogoko dugu. Ezin genuen ikastetxeak eskaintzen digun esperientzia eder hau pasatzen utzi. Lasaitasunez eguraldi oneko hiru hilabetez gozatu ondoren, hementxe gaude, inoiz baino zama handiagoarekin eta gazte batzuk irakasleez dagoeneko kokoteraino. Baina lasai, zorionez, Gabonak gainean ditugu eta iada! Poz giroa, familia giroa, janari betekadak, gozoak...Eta opariak, opari sorta ederra dena gainditu dutenentzat, noski! Espero dugu beraz, aurtengo lehen Kalapita aldizkari hau zuen gogokoa izatea, baita zuentzat beste oparitxo bat izatea ere. Goazen hortaz, jarraian ditugun orrialde hauen barnean igeri egitera! 3


TS U N AM I AK H ARRAPATU G AI TU Joan zaigu ebaluaketa eta harekin batera nota kaxkar ugari iritsiko dira etxera. Hasierako pare bat hilabeteak lasaiegi gabiltzala, selektibitatea dela edo DBH eta lehenengo batxilergoa kurtso honen oso ezberdinak direla entzuten igaro ondoren, espero genuen tsunamiak harrapatu gaitu, eta bat baino gehiago izan gara bigarren azterketa-astearekin topatu garenak. Emaitzak ematean hainbat sustoren aurrean, hain gaude haserre non irakasleari botatzen diogun errua, arrazoia izan ala ez eta “mania dit”, “gehiago merezi nuen” edo “zorrotzegiak izan dira” ohiko esaldi bihurtu dira gure artean, konturatu gabe “kriston ostiya” jasoko genuela hamaika aldiz abisatu zigutela. Orain, galdera bat plazaratzen dugu kalapitazaleok: Irakasleek azterketa zuzentzen hasi aurretik irakurri duten izenak eraginik ba al du nota jartzeko orduan? Hau da, “x”ek eta “y”k azterketa berdin-berdina izanda eta irakasle berdinak zuzendua, nota ezberdina jasotzen duten kasuak ematen al dira? Zuen iritzia jakiteko irrikitan gaude, beraz, idatz iezaguzue behean jartzen duen kalapitako emailera eta hurrengo alean zuen iritziak argitaratuko ditugu, eta noski, edozein proposamen baliagarriak izango dira (esate baterako, NAN zenbakia jartzea izenaren ordez). Artikulu honekin, gure asmoa zuen iritziak jakitera eramatea da, beraz, eskertuko genuke mezu bat idatziko bazenigute. PD: Guztiz anonimoa izango da, nahi izanez gero. Kalapitako emaila: kalapita@oteitzalp.com 4


Ai n a ra M a n te rol a => Bigarren batxilerreko futbolaria dugu eta Errealean jolasten du. Taldeari dagokionez, azken aldian Superligan jolasten ari dira. Oso ondo ez badabiltza ere taldearekiko konfiantza eta esperantza osoa du garai hobeak etorriko direlakoan. Bestalde, Euskal Selekzioarekin, Espainiako txapelketa jokatzen ari dira eta Espainiako Selekzioari dagokionez, Sub-1 9 kategorian, aurreneko fasean dabiltza eta Bulgariara joan zen jolastera. G ra txi n a Le rtxu n d i e ta Am a i a Arre g i => Bigarren batxilerreko arraunlari hauek, Hondarribiko dobleskulean, 2. postua lortu zuten O l a tz F l ore s => Bigarren batxilergoko atleta dugu eta bere aurtengo helburuei dagokienez, Euskadiko txapeldun izateko esperantzak ditu bai krosean eta baita pistan ere. Horrez gain, pistan, Espainiako podiuma lortzeko gogor entrenatuko duela ziurtatu digu. Ai n a ra Ai m a t => Lehengo batxilergoko surflari honek azaldu digunaren arabera, Europako zirkuituan ari da lehiatzen eta munduko txapelketara joateko gogor ari da entrenatzen. M a d d i Le rtxu n d i => Bigarren batxilergoko ikasle hau, Tartas-en (Franzian) izan zen 1 20km-ko zaldi lasterketa batean bere Pruden zaldiarekin eta bertan, 1 03 partaide izan ziren. Horietatik 49 kanporatu egin zituzten baina Maddik eta Prudenek bukatzeko gaitasuna izan zuten. 5


Bestalde, Zarautzen, abenduaren 2an ospatu zen 34. bikote herri lasterketan ondorengoek hartu zuten parte: Amaia Arregi Markel Eizagirre Nahikari Arretxe Nora Kastro Ruben Garrastazu Ion Arozena (irakaslea)

Donostiako Behobia lasterketa famatuari dagokionez partehartzaileak: Xabier Aramendi Markel Eizagirre Aritz Lizarralde Ander Zubizarreta Xabier Altuna Aitor Letamendia Leta (irakaslea) Garbi単e (irakaslea)

Aipatzekoa da baita ere, Zarauzko plaierotan Talaimendi taldean jokatzen dutela: Ion Arozena E単aut Aranzabal Paul Unamuno

Bukatzeko, Zarauzko Arraun Elkartean, jende bila dabiltzala jakinarazten dizuegu. Ea animatzen zareten probatzera! Neskei dagokienez, gaur egun, 9 bakarrik ari dira entrenatzen eta gehienak hasi berriak direla kontuan hartuta, oso momentu ona litzateke animatzeko. 6


Zein da irakasle hau?

Ilusio optikoa

7


G U TU N A Iritzia pertsonala da, norberarena. Zerbaiten inguruko iritzia edukitzeko aske gara. Bai irakurleak, bai nik eta bai munduko edozein pertsonak. Batzuei gehiago axolako zaie hau edo bestea: Errealaren partidaren emaitza edo Gatiburen CD berria, besteak beste. Baina iritzi pertsonalaz gain, beste zenbait iritzi edo ideia entzuteko gai garenez, ea zer deritzozuen hurrengoa. Ba al zenekien emakumeen aurkako indarkeria arazo larria izateaz gain mitoek hori zanpatzen dutela larritasuna ia patxada bihurtuz? Berria egunkarian aztertzen ibili ondoren honetaz ahaztu naiz; biztanleria erdiak uste du alkohola eta droga-kontsumoa dagoela eraso gehienen atzean. Erasotzaileak arazo psikologikoak dituztela uste duen jendea ere badago, baita ere erasoak estresagatik edo kontrola galtzen ari direla edo salaketa faltsu asko dagoela pentsatzen duen jendea. Gaur eskatzen dizuedana sinplea da, erraza. Aldi berean, milaka eta milaka emakumerentzat mesede izugarria litzatekeena. Ireki begiak, zorroztu belarriak, mitoak deuseztatu eta egizu pertsona sentiaraziko zaituena: emakumeen aurkako indarkeria behin betiko geldiarazi behar dugu. Zerbait egiteko garaia heldu delakoan, borroka dezagun guztiok, geroari begira, mundu hobeagoaren alde. Leire Artozki 8


ZERTARAKO IKASI? Erdi mailako zikloetan ikasle direnei galdera bat egin diegu euren etorkizuna nolakoa ikusten duten azal diezaguten. Batzuek serio erantzun dute, besteek txantxetan... IKASKETAK AMAITUTAKOAN NIRE BURUA IKUSTEN DUT.... -ezkonduta eta lanik gabe -ezkonduta eta lanean informatikari -gutxi egin eta ondo bizitzen! -jan eta lo egiten -loteria tokatu eta ondo bizitzen -hilda -etxe bateko teilatutik behera erortzen -etxean -uda gozatzen -ezkonduta eta gustuko lanean ... eta zuk nola ikusten duzu zure etorkizuna? Bidali zure erantzuna: kalapita@oteitzalp.com

9


Za ra u zko O l e n tze ro Olentzago begi gorri, nun aurkitu dek arrain hori? Zubi aurreko erreketan bart arratseko hamaiketan. Aginaldo! Aginaldo! Beste kalian San Fernando! Eguzkiribildua, gauaren gau erdian etorri zan mundura gizonaren trantzian Jesus, Maria ta Jose. Gaur Olentzago da eta bihar eguberri etxeko andre maitiai txanpon bat edo bi Atozte bai agudo goietatik bera nola Jesus jaio dan denoi esatera Salto ta brinko salto ta brinko mendian barrena, Jesus adoratzera ahal den azkarrena 10


Lehenengo azterketak pasa eta zenbaki gorriz josita? 4,9..rekin ez gainditzeaz aspertuta? Arlo gehiegi direla eta (Historia, Filo, Mate, Ingelesa, .....) guztiak ez al zaizkizu buruan sartzen? Irakasleari urdaiazpikoa ez al zaio gustatzen? Diskrezioaren maisu bazara hona hemen etxean hainbeste ordu sartu gabe 5era iristeko trikimailuak: Teknologia berriak baliatuz 1 00 orriko liburu bat 5 cm2tan sar ditzakezu, eta aldamenekoari ahoz galdezka aritu ordez ixilean whatsapp bidez galde diezaiokezu edo eta apunteak bidali. Ikasketak teknologia berrietara moldatu beharra dago. Bestalde, modu tradizionalean egin ditzakezue gauzak baino zailagoa izango zaizu paperak mugitzean zarata egiten baitu, hala ere baditu bere alde onak, tartean apalean mugikor bat baino arruntagoa da papel sorta bat izatea. Hurrengo azterketa-astean berdin jarraitzen baduzue beharbada aholku gehiago izango dituzue!!

11


AI TO R S ALE G I RI E LKARRI ZKE TA 1 9 urteko bertsolari zestoar gaztea da Aitor. Azken urteotan maila polita eman du eskolartekoan, eta baita eskolartekotik kanpo ere. Gure Lizeoan ikasten duela aprobetxatuz, elkarrizketa egitea pentsatu dugu. Ea zer daukan guri kontatzeko.

N ol a ta n h a si zi n e n b e rtsol a ri tza m u n d u a n ? Aita bertsozalea daukat eta etxean Hitzetik Hortzera saioa beti jarrita egoten zenez, gustua hartu nion. Gainera, anaia ni baino lehenago hasi zen bertso eskolan eta berak eta lagunek bultzatuta, animatu egin nintzen azkenean. I d ol ore n b a t b a a l d a u ka zu ? Izen bat esatekotan, Andoni Ega単a esango nuke.

12


B e rtsol a ri tza k l a g u n tze n a l d i zu l i g a tze n ? Lehen ez genuen asko egiten, eta orain ere ez. Hamar urte ingururekin hasi nintzen bertsotan eta gaur arte hala jarraitu dut, beraz, kontu horietan zaila da aurrekoarekin konparatzea. B e rtsol a ri tza a sko a l d a tu d a u rte ota n ; e skol a za h a rra e d o g a u r e g u n g o e s ti l o a , z e r d u z u n a h i a g o ? Bietatik apur bat, baina eskola zaharrekoa nahiago dut agian. Horiek beti umoreari heltzen diote, eta gehiago gozatzen dut bertso-afari on batean, txapelketan entzuten diren bertso serio eta luzeekin baino. Ze n b a te ra i n oko e ra g i n a i za n d u a fi zi o h on e k zu re b i zi tza n ? Denbora librean ere askotan buruan doinuak bueltaka izaten ditut. Bertso-eskolan ez nagoenean ere, zereginik ez dudanean, jolas moduan hartzen dut, denborapasa. Beti hor daukat presente, eta asko laguntzen dit. Le h e n g o u rte a n i ri tsi zi n e n l e h e n e n g oz e skol a rte ko fi n a l e ra . N o l a s e n ti tu z i n e n ? Hiru urtetan hartu dut parte eskolartekoan. Urte batean esperientzia txarra eduki, eta hurrengoan ez aurkeztea erabaki nuen. Handik bi urtera, ordea, berriz animatu eta gauzak hobeto irten ziren. Finalera iritsi nintzen, eta, egia esan, hasieran beldur pixka bat eduki nuen, besteek maila oso ona izango ote zen, ridikuloa egingo ote nuen... Baina azkenean dena ongi irten zen. Potoren bat ihesi zen arren gustura gelditu nintzen. 13


B e h i n e skol a rte ko a d i n e ti k ka n p o, sa i o a skota ti k d e i tze n a l d i z u te ? Ez. Herrian, edo herri inguruko auzoetako saioetarako eta gazteentzat egiten diren txapelketetarako soilik deitzen didate. Ze a h ol ku e m a n g o ze n i e ke e skol a rte ko txa p e l ke ta n h a si b e rri a k d i re n e i ? Disfrutatzeko esango nieke, hori bezalako ezer ez baitago. Benetan gustuko badute horretan jarrai dezatela, utziz gero damutu egingo baitira. N ol a ta n ze stoa r b a t Za ra u tze n i ka ste n ? Euskal filologia egin nahi izan nuen eta selektibitateko bigarren deialdira joan nintzen. Irakasle denek ziotenez tokia soberan izaten omen zen, baina lehenengo deialdian plaza guztiak bete ziren eta lekurik gabe gelditu nintzen. Ondoren, Elgoibarren automozioko modulua egitea pentsatu nuen, baina, antza, han ere ez zegoen tokirik. Azkenean, Oteitzan eman nuen izena eta harrezkero bertan jarraitzen dut. M a 単 u korta e d o J on S a ra su a ? Jon Sarasua zalea naiz. Oso gaztea zela iritsi zen finalera, eta txapelketaren aurka izan zuen jarrera horrek berezia bihurtzen du niretzat. Ma単ukorta ere berezia da, noski, baina Jon Sarasua bereziki miresten dut, izan zuen ausardiagatik. 14


TXO KO LATE ZKO TU RRO I A Beste urte betez gaizki portatu arren Olentzeroren opariak jaso nahi? Prestatu ezazu Kalapitak eskainitako turrota, eskaini iezaiozu eta ez jarri arriskuan zure opariak! Osag ai ak -450 gr. postreak egiteko txokolate. -1 50 gr. nozilla edo antzerakoa. -70 gr. puztutako arroz zereal (Choco krispiesJ). -Maitasuna. P roze d u ra -Txokolatea urtu “Baño maria” erara eta nozillarekin nahasi. -Zerealak bota eta dena ondo nahastu. -Nahasketa “tupper” batera boa eta hoztu dela ikustean hozkailuan sartu. -Ondo solidotu dela ikusteanJ -Lixtoo!! ÑññaammJ Ze goxoa dagoen!!

15


S AN TO M AS J AI ALD I A 2 0 1 2 E G I TARAU A 09:00etan: Bakoitza bere gelara. 09:1 5ean: Trikitilariei jarraituz gaztelekura 09:30ean: Jaialdiaren aurkezpena eta bertsolarien agurra. Bertsolariak: Ioritz Bastarrika, Markel Eizagirre, Unai Muniain eta Amaia Urbieta 09:40-11 :30 : PATATA-TORTILLA LEHIAKETA 1 . txanda: 9:40tik 1 0:30ak aldera. (1 2 tortilla) 2. txanda: 1 0:30etik 11 :1 5aldera (1 2 tortilla) 11 :30ean: epaimahaiaren dastaketa eta puntuaketa. 09:40-11 :45: MUS TXAPELKETA 1 0:00etan: Txistorra pintxoak jarriko dituzte salgai 2. batxilergokoek 1 0:00-1 0:45: OTEITZAKO SOKATIRA TXAPELKETA OLINPIKOA! 1 0:45ean: KONTZERTU PAREGABEA!!! . Peinado anaiak eta Ekaitz. . Nikolas Eizagirre eta Rodrigo. 1 2:00etan: SARI- BANAKETA 1 2: 20an: Bukaera-agurra bertsolarien eskutik 1 2:30 inguruan: Denon artean dena jaso, txukundu eta OPORRAK!!!!! Egunari dagokionez, D E N O K B AS E RRI TAR J AN TZI TA, jakina!!!!! 16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.