__MAIN_TEXT__

Page 1

201 9ko abendua 21 . alea


-Kaixo! -Kaixo! -Zelan? -Ondo, hemen -bertan -Gure -oteitzan -Esan -Entzun -Nola? -Heldu -Kalapi da -Kalapita bai

2


Hona hemen gure egunerokoan erabili ditzakegun hainbat esamolde: -Ze p e l i n a h a rra p a tu →Mozkortu -M a h a tsa k j a n d a e torri→Berandu iritsi -S a kri sti a ko a te a za b a l i k e d u ki →Brageta irikita eduki -G oi a k e ta b e h e a k j o→Asko haserretu -I p u rd i ko h otzi k e d u ki e z→ Beldurrik ez izatea, ausarta izateaD -B i rl ora tu ta e g on →Mozkortuta egon -Arka ku soa k a ka b a tu →Jipoitu, zurratu -H og e i ta h a m a i ka e sku ti k e d u ki→Dena kontrolatuta eduki (gazteleraz “tener la sartén por el mango”) -I p u rd i ra i n o b e te →Betekada -Ka l a b a za k e m a n →Norbaiti ezetz esan (besteak maitasun harreman bat nahi duenean) -Txa h a l a b ota →Botaka egin. Enara Ariznabarreta, Mireia Aldaz eta Kristel del Carmen

3


Asmatu nork esaten duen zer eta lotu gezi bidez: I ra ka sl e a k: Juan Luis Gema Juan Luis Elena Amaia Juan luis Jon Alberdi Joseba Aitor Aurora Juan Luis Juan Luis Amaia Jon Alberdi

E sa l d i a k/h i tza k: Por estadĂ­stica Arratsaldiak ikasteko dia Txatximelon Bai edo ex Ikixi Eztezue pitoik ulertu Barrenen Mortzongo Ojo al dato Impresionante Avisando avisando Behiak trenai bezala Kakatis Control de calidad Enara Ariznabarreta, Mireia Aldaz eta Kristel del Carmen

4


M E RE ZI AL D U ? Oso zaharra da “lanik egiten ez duenak, ez dezala jan� dioen esaldia, baina gaurkotasunean oraindik ere esanguratsua eta erabilgarria dela iruditzen zait, Oteitza Eguna bezalako jai baten testuinguruan bereziki. Egun hartan hamaiketako ederra egin genuen, eta guztiok jateko edo edateko zerbait ekarri genuenez, inork ezin dezake esan hamaiketakorako eskubiderik ez genuenik. Hala ere, ondo egindakoari ukaezina zaion aitormenaz gain, beharrezkoa da akatsak aipatzea. Izan ere, dakigun bezala, egoera haren distira ustekabean ilundu zen, janaria amaitzearekin batera. Aurreikusita eta antolatuta zegoen kalejirako ordua iristean, bertan bilduta zeuden ikasle guztiek alde egin zuten eta jai giroa desagertu egin zen, ustekabean ospakizunaren amaiera eraginez. Egoera tristea, hura antolatzen buru-belarri ibili zirenentzat. Lehen ebaluazioa amaituta, gabonak gainean ditugu eta San Tomas eguneko jaia ospatzea dagokio Oteitza Taldeari. Aurreko jaian gertatutakoa ikusita, egun honetako jaia ez ospatzearen aldeko iritziak entzun dira ikasle eta irakasleen artean. “Egin zenuten (inork ez du egin genuen esaten) desastrea eta gero, ez du merezi� diote askok. Nik garbi daukat. Bai, merezi du San Tomas jaia ospatzea. Oteitza egunean ondo ateratakotik ikasi dugu, baita zer hobetu behar den ere. Izan dezagun, bada, konfiantza besteengan eta geuregan, gaizki egindakoa zuzendu eta ondo egindakoa hobetzeko, festak merezi du eta. Guk merezi dugu eta!

5


6


7


E i d e r i n g e l e se ko e ta g a zte l a n i a ko i ra ka sl e a d u g u . I l a rg i k fra n tse sa , l a n p re sta ku n tza , e ki m e n sortza i l e a e ta i n g e l e sa e m a te n d i tu

1 -. Zergatik erabaki zenuen hizkuntzekin erlazionatutako ikasketak egitea?

Eider: Egia esan, hiru ikasketa egin ditut. Lehendabizi, arkitektura, erdia soilik egin nuen, bigarrenik Arte ederrak eta, hirugarrenik, Ingles filologia. Azkenengo bi horiek, oso-osorik egin nituen. Nik uste dut hirurek dutela erlazioa hizkuntzarekin, izan ere, hirurak komunikatzeko eta adierazteko moduak dira eta horregatik gustatzen zaizkit. Ilargi: Txikitan irakurtzea asko gustatzen zitzaidan, baita idaztea ere. Ikastolan frantsesa aukeratu nuen eta harrezkero hizkuntza honekin aurrera jarraitu dut. Bestetik, hizkuntzak ikasteko erraztasuna dudala esango nuke eta horrek hizkuntzan gehiago sakontzeko eta hizkuntza gehiago ikasteko aukera eman dit. Sintaxiak eta morfologiak asko erakartzen nau, lehenendo batxilergoan adibidez, arabiera ikastera animatu nintzen hizkuntza horrek duen idazteko era eta gramatika jakiteko kuriositate handia nuen. Baina bigarren batxilergoan aukeraketa egin arte ez nuen izan batere argi zer ikasiko nuen. 2-. Hizkuntzarekin lotutako lana topatzea erraza izan al da? E.: Irakaskuntzan lana topatzea erronka da eta nik zorte handia izan dut, lana egin dudan leku guztietan oso gustura egon bainaiz. Egia da, hizkuntzetan gaur egun gaztelera eta frantsesari dagokionez irakasleen beharra dagoela, eta ingelesaren gorakadak ere eragina duela. Beraz, lana topatzea zaila izan ez arren, zortea beharrezkoa da.

8


3-. Irakasten duzun atzerriko hizkuntzen maila handia al da Oteitzan? E.: Orokorrean baietz esango nuke. I.: Frantsesean A2 mailarekin hasten gara gutxi gorabehera, hau da oinarrizko kontzeptuak barneratuta etortzen dira orokorrean. Aurrenengo mailan asko sakontzen da gramatikan eta hiztegian, hizkuntzari astindu ederra ematen diotela uste dut eta gutxinaka kurtso amaierarako maila polita lortzen dute. 4-. Gaur egun gazteek atzerriko hizkuntzen gogoa al dute? E.: Asko aldatu da. Orain, eskolatik kanpo ere ingelesa ematen da, interes handiagoa dagoela adierazten du horrek. I.: Mugatua dela esango nuke, ingelesa ikastera mugatzen dira eta batik bat lan askotan eskatzen ari direlako, hori bai , geroz eta maila altuagoarekin iristen dira batxilergora. 5-. Batxilegoa amaitzean dagoen hautaprobak asko kezkatzen zaitu? Hau da, ikasleak hautaprobarako prestatzea erronka handia da? E.: Ardura handia da selektibitatea, ikasleek bertan asko baitute jokoan. Hori dela eta, batxilergo bi urte hauetan irakasten dena eta ematen den prestakuntza oso garrantzitsua da . I.: Selektibitatean frantsesa aukeratzen duten ikasle gutxi daude, beraz ez daukat presio hori. Baina kasua emango balitzait klase asko moldatu beharko lirateke eta ikasleak ondo prestatzeak kezkatuko ninduke, bai.

9


6-. Bi hizkuntza ezberdin irakasten dituzu, gaztelania eta ingelesa. Zein da bi hizkuntza hauen diferentzia irakaskuntzaren ikuspuntutik? E.: Helburuak ezberdinak direla esango nuke. Alde batetik, gazteleran bertako hizkuntza irakasten da eta ikasleek egunerokoan presente duten hizkuntza bat da. Bestetik, ingelesa atzerriko hizkuntza bat da. Baina, oso kuriosoa da, izan ere, Oteitzan euskara nagusitzen da ikasleen artean, eta horregatik, batzuetan, gazteleran zailtasun handiagoa izaten dute ingelesean baino, ingelesa kanpoan ere lantzen dutelako ikasle gehienek, atzerriko hizkuntza izan arren. 7-. Ikasleok zuen ikasgaiei beste ikasgaien garrantzi berdina ematen diegula uste duzu? I.: Asignatura orokorrei garrantzi gehiago ematen dietela pentsatzen dut baina hautazkoen artean garrantzi berdina ematen zaiolakoan nago. 8-. 2.batxilergoan soilik bi ordu eskaintzen dizkiogu frantsesari, uste duzu nahikoa denbora dela hizkuntza bat behar bezala garatzeko? I.: 2 ordura murriztuta ez dago astirik behar bezala sakontzeko eta nahiko nituzkeen eduki guztiak emateko. Gainera ezin zara gramatikan bakarrik zentratu, entzumenak, idazmena, proiektu txikiak egin behar dira eta askotan denetarik bai, baina azaletik ematen dudan sentsazioa daukat, lehenengo batxilergoan ez bezala. Hizkuntza bat behar bezala garatzeko dedikazio handia eskatzen du, egunero testu txiki bat irakurri edo bideo motz bat entzun besterik ez bada ere 10


N O R N AI Z?

11


1 . ZI RI P O T (urtarrilak 21 -otsailak 21 ): Bizitza batzuetan korapilatsua da, askatu ezinezkoa hari bat bezainbeste. Zuk zeuk sortu duzun labirintotik ihes egin beharko zenuke. Bidaia bat komeniko litzaizuke, ozeanoan zeharreko hegalaldi bat, esaterako. Kontuz: harreman familiarrak zaindu itzazu, senitarteko bat ez baduzu galdu nahi. 2 . LAM I A (otsailak 21 -martxoak 21 ): Lehenengo ebaluazioko azterketak ezin hobeto joan zaizkizu, dena gainditu duzu! Baina, adi ibili lorik hartu gabe! Bigarren ebaluazioa martxan da eta ez bazara berriz ere burubelarri lanean jartzen zezenak harrapatuko zaitu! 3 . M ARI (martxoak 21 - apirilak 21 ): Inguruan dituzunak asko maite dituzun arren, ez duzu maite dituzula esateko ohiturarik. Baina, sarritan beharrezkoa izaten da norbaitekiko sentitzen dugun aitortzea. Beraz, ez izan lotsarik eta esan argi eta ozen: Maite zaitut! 4 . M I E LO TXI N (apirilak 21 - maiatzak 21 ): Neguan nekeak jota ibiliko zara, goibel eta motibazio faltarekin. Burua beste zerbaitetan jartzea komeni zaizu distraitzeko, neguan uste baino gauza politagoak gertatzen dira!!! 5 . TARTALO (maiatzak 21 - ekainak 21 ): Asko saiatu arren ikasketetan zure emaitzak ez dira izan espero zenituenak, baina zuri horrek bost axola!! Zeure azukre koxkorra konkistatzear zaude, segi horrela laster lortuko duzu, izan konfiantza zeure buruan!! 6 . G ALTZAG O RRI AK (ekainak 21 - uztailak 21 ): Nekatuta sentitzen zara lehenengo ebaluazioan energia guztia gastatu duzulako baina, lasai, gabonak ate parean dituzu!! Gabonetan kontrolatu zaitez eta ez egin parranda gehiegi,

12


7 . O LE N TZE RO (uztailak 21 - abuztuak 21 ): Ikasketetan gehiegi pentsatzen duzu, baina gaztea zara eta bizitza bizi behar duzu!! Ikasketa eta azterketaz aparte mundu zoragarri bat dago, aprobetxatu denbora pasatu baina lehenago, hemendik urte batzuetara asko eskertuko duzu. 8 . H E RE N S U G E (abuztuak 21 - irailak 21 ): Azken aste hauetan zortea ez duzu lagun izan, ez familian, ez lagunekin, ez kirolean ezta ikasteketan ere. Gabonetako oporren zain zaude gogotsu, baina ez ahaztu oraindik hilabete dagoela aurretik. Bizi egun bakoitza poztasunez eta zorionez, azkena balitz lez, neguak hotzarekin eta euriarekin batera, zortea ekarriko dizu eta! 9 . B AS AJ AU N (irailak 21 - urriak 21 ): Zertan ari zara? Gaur ere etxean gelditzeko asmoa? Utzi lan eta arazoak alde batera eta joan lagunekin malekoira kinder bueno helatu bat hartzera, sofak irentsiko zaitu bestela! 1 0 . S U G AAR (urriak 21 - azaroak 21 ): Hainbeste parranda eginda nola nahi duzu emaitza onak lortzea? Egunak 24 ordu ditu eta guztiak aprobetxatu behar dira. Martxa honetan laster duzu errekuperazioen maleta ate ondoan. Dena ez da festa! Hasi ikasten! 1 1 . AM ALU R (azaroak 21 - abenduak 21 ): Hori da hori poza dakarzuna! Zer gertatu zaizu? Azkenaldian kantari esnatzen zara. Horrela jarraitu! Inguruan pena gehiegi dago eta irribarre dosiak behar dira! Animoen botikak dena senda dezake. 1 2 . AKE RB E LTZ (abenduak 21 - urtarrilak 21 ): Mozorroa bilatu ordez pentsatu al duzu inoiz zurea kentzea? Ez begiratu hainbeste ispiluari, zure edertasuna ez du ikusten eta! Zugan konfiantza gehiago izan beharko zenuke. Inauteri gaua aproposa da lotsak kentzeko. Badakizu, barrukoak inporta du, ez gozokiaren bildukinak!


GURINEZKO GAILETAK O S AG AI AK 300 gr. gurin 200 gr. azukre 2 arrautza 500 gr irin banilla kutxarekada txiki bat (ez da beharrezkoa) N OLA E G I N : 1 . Gurina segundu gutxi batzuk berotu 2. Azukrea eta gurina ondo nahastu 3. Arrautzak eta banilla gehitu 4. Irina ondo nahastu poliki/poliki masa potoloa lortu arte 5. Labea 1 80ยบ-ra berotu 6. Masa galleta forman banatu eta labean sartu 1 5 minutu


AG E N D A 2 1 e ta I N S TAG RAM Egun, gizakiaren helburu nagusietako bat norbere bizia ahalik eta gehien luzatzea bilakatu da. Aldiz, erabiltzen ditugun gauzen bizia ahalik eta gutxien iraun eta berria erosteko nahia izaten dugu gehienetan, hondakin bilakatzen dira une horretan bertan. Ingurumen krisi handi batean murgilduta gaudela jakina da. Azken aldian, albiste eta ikerketa desberdinek munduaren zein gure inguruko leku kuttunen suntsiketaren partea ikusarazi digute. Zer egin dezakegu hori guztia ekiditeko edo berreskuratzeko? Oteitzan egoera honekin larrituta dagoen “Talde Berdea� sortu dugu. Gizartean gure harri-koskorra porturatzeko asmoz, ekimen eta proiektu desberdinei ekin nahi diegu. Ingurumenaren aldeko sentsibilizazio zein, ekintza plan desberdinak burutuz Ikastetxeko ikasle eta langileak Talde Berdean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Dituzuen proposamen edo iradokizunak jaso eta martxan jartzeko prest eta gogo biziz


S AN TO M AS J AI ALD I A 2 0 1 9 E G I TARAU A 09:30: Bakoitza bere gelara 09:45: Trikitilariei jarraituz gaztelekura 1 0:00: Jaialdiaren aurkezpena (Urko Urbietaren eskutik) 1 0:05-1 2:30: PATATA-TORTILLA LEHIAKETA (Txandak gaztelekuan jarrita egongo dira) 1 2:30: Epamahaiaren dastaketa eta puntuaketa 1 0:05-1 2:30: MUS TXAPELKETA (Txandak gaztelekuan jarrita egongo dira) 09:30: PILOTA TXAPELKETA 1 0:1 5: Txistorra pintxoak jarriko dituzte salgai KALAPITAko ikasleek DJ-a (Lander Trula) 1 2:45: SARI BANAKETA 1 3:00 inguruan: Denon artean dena jaso, txukundu eta OPORRAK!!!!!

Egunari dagokionez, DENOK BASERRITAR JANTZITA, jakina!!!!! ONDO IBILI, ONDO JAN ETA TXUKUN BIZI!

Profile for Oteitza Lizeo Politeknikoko Kalapitariak

KALAPITA 21  

Urteari amaiera emateko Kalapitaren 21. alea duzue irakurgai. Elkarrizketa egin diegu Eider eta Ilargi irakasleei, ikasleen parte-hartzeari...

KALAPITA 21  

Urteari amaiera emateko Kalapitaren 21. alea duzue irakurgai. Elkarrizketa egin diegu Eider eta Ilargi irakasleei, ikasleen parte-hartzeari...

Profile for oteitzalp
Advertisement