Kalapita 20

Page 1

2019ko apirila 20. alea


Hiruhilekoak joan, hiruhilekoak etorri, hemen gaituzue berriro kalapita aldizkariaren 20. edizioarekin eskuartean. Ale honetan bitxikeria anitz aurki dezakezu, hala nola, garai ezberdinetan irakastea suertatu zaien bi irakasleren pasarte eta iritziak, denbora­pasak, txisteak, horoskopoa eta errezetak. Hurrengo orrian hasi eta zuk nahi duzunean amaituko da korridorean zurekin gurutzatzen den ikasle talde batek hiruhileko honetan zehar ekoiztu duen aldizkaria.Gera zaitez!

Mireia Aldaz

2


MAITASUN HITZAK Zure begiek, ene maitia, badute biek dirdir eztia. Bihotzak nahi duena esaten dute begiek, eta nireek zurea nahi dute. Oporretako egun argitsuarekin batera sartzen zara nire pentsamenduan. BURUA ARGI, BIHOTZA GOXO. Gehiago bururatzen?

3


HE LDUE N HI Z T E G I A Morreatu→Liatu Breska→Bershka Curasan→Croissant Discjokey “disjokey”→DJ Txitxariak berotu→ haserrarazi Piskolabis→Hamaiketakoa Mekatxis/Jolines→ “Joder” modu lasai batean “como vaya y lo encuentre…” → Errieta jasotzeko arriskuan zaude

4


TXISTEAK Han sartzen da mutil bat etxera izugarrizko itsuarekin, eta aitak esaten dio: ­Seme! Txoritxo batek esan dit drogatu egiten zarela. ­Ai, aita, azkenean drogatzen dena zu zeu izango zara, txoritxoekin hitz egiten duzu eta. Bi andre oporrei buruz berriketan ari dira: ­Udaran Kubara joango naiz. ­Hori zortea duzuna! Zer zoaz, gizonarekin? ­Ea, Huelvara joaten zarenean ganbak eramaten dituzu? Ez ezta? Ba lixto. ­Ez ezazu amore eman, borrokatu zure ametsengatik! ­Nire ametsa zu zara. ­A! Orduan errenditu zaitez. ­Lagundu iezadazu mesedez! Nire alaba bat galdu da! ­Nola izena du? ­Itxaropena. ­Ezinezkoa, itxaropena azkena galtzen dena da. Joxe Mari Unanue

5


A S MA K I Z U N A K Errege zahar samar bat, ez seme, ez emazte, ezta oinordekorik gabe, bere herentzia nori eman ez duena, herentzia emateko herritar baten bila dabil. Horretarako, biztanle batzuk bildu ditu, eta bakoitzari, hazi bat eta lorontzi bat eman dio. Urtebete geroago, hautagaiak jauregira joan beharko dute beren lorontziekin. Landare handiena eta ederrena duen biztanlea erreinuaren jabe izango da. Urtebete beranduago, herritarrak itzultzerakoan, batzuk landare erraldoiak zeramatzaten, batek ordea, lorontzia landarerik gabe eraman zuen. Erregeak, herritar guztien lorontziak begiratu ondoren, honela esan zuen: Nire erreinua, landarerik gabeko herritarrarentzat izango da. ZERGATIK? Erantzuna jakin nahi izanez gero, galdetu kalapitako partaide bati edo Amaia Mendozari.

6


ASTE SANTUETAN EGITEKO TXANGOAK 1. PAGOETA Pagoetan mendi buelta lasaigarri bat eguzki azpian Aste Santuko haize freskoarekin, baina mapa eraman ahaztu gabe, ez baita erraza joaterakoan egindako bidetik itzultzea. 2. E T X E A N Lagunak etxera ekarri eta beldurrezko pelikula baten bila bazabiltzate, Annabelle 2k lo egin gabe utziko zaituzte. Ea horrela gehiago ikasten duzuen 3. ebaluaketako azterketetarako! 3. IRAKURKETA Kalapita aldizkariari gainbegiratu bat eman, beste 19 ale liluragarri daude­eta argitaratuta zuk irakur ditzatzun… =) 4 . ME N D I R A Goizean goiz lagunekin geratu eta ttipi­ttapa Zarautzetik Zumaiara joan mendiz. Hara iristerakoan, Flysch­etara hurbildu eta etxetik eramandako ogitarteko batzuk bazkaldu lasai­lasai koadrilakoekin hitz eginez eta bertan dagoen ikusmiraz gozatuz. Zarautzera itzultzeko 2 aukera daude: kementsu zaudela ikusten baduzu mendiz itzuli, edo, nekatuta sentituz gero, trenez itzuli. 5. HI RI B URURA Zarautzez asper­asper eginda baldin bazaude, arratsalde pasa Donostiara joatea gomendatzen dizugu. Bertan gauza desberdinak egin ditzakezu: Paseo bat eman, zinemara joan, erosketak egin… 6. FAMILIA Seguruenik familiarekin denbora gutxi egongo zarenez, zergatik ez pasa arratsalde zoragarri bat beraiekin? Txisteak kontatu, zure aitona­amonen txikitako istorioak entzun, kartetara ibili, apur bat kantatu… Aste Santutan famili giroa haz dadila! Kristel del Carmen eta Mireia Aldaz 7


ORIENTAZIO TEST­a Erantzuna “baiâ€? izanez gero beheko taulan X bat egin galderaren zenbakiaren gainean. 1. Txikia zinenean, zure jostailuak zerez eginda zeuden pentsatzen al zenuen? 2. Zure lankideek ulertu ez duten gauza bat azalduko al zeniekeen? 3. Interes gehiago duzu naturan teknologian baino? 4. Makroekonomia eta mikroekonomiaren diferentzia zein den ba al dakizu? 5. Egoera txar baten aurrean positiboki pentsatzen al duzu? 6. Zure lagunen arazoak entzuten al dituzu? 7. Zure ordenagailua ia ia zure lagunik onena al da? 8. Gaixotasun desberdinen kausak eta ondorioak ikertzea gustatuko litzaizuke? 9. Irakurtzea gustuko al duzu? 10. Dantza edo musika klaseak jasotzen al dituzu? 11. Gustora sentituko zinateke ospital batean lan egiten? 12. Lana egiten hasi aurretik planifikatu egiten al duzu? 13. Zure ustez garrantzitsuak dira parte hartzea eta talde lana? 14. Zure egunak planifikatu egiten aldituzu? 15. Galduko zenuke zure denbora librea zure lanarengatik? 16. Piezak eta makinak nola egiten diren jakin nahiko zenuke? 17. Laborategi batean lan egitea gustatuko litzaizuke? 18. Pertsona talde bat koordinatzea erraza iruditzen zaizu? 19. Eskulana, lan intelektuala baino gehiago gustatzen al zaizu? 20. Biologia gustuko duzu? 21. Aberastasunaren banaketa hobetzeko ikerketa bat egingo al zenuke? 22. Umeekin lan egitea gustuko duzu? 23. Eztabaidatzea gustuko duzu? 8


24. Marka baten logoa egitea gustatuko litzaizuke? 25. Bakarko lana, talde lana baina hobea iruditzen al zaizu? 26. DNA eta RNAren desberdintasunak esateko gai al zara? 27. Makinekin lan egitea, pertsonekin lan egitea baino gehiago gustatzen al zaizu? 28. Lan talde batean koordinatzailea izatea gustatuko litzaizuke? 29. Antzerki batean parte hartzea gustatuko litzaizuke? 30. Arropa janzterakoan koloreak kontuan hartzen al dituzu? Zutabeka, zenbat X dituzun kontatu eta behean idatzi. 2 zenbaki handienak, zuretzako egokienak diren lan/ikasketa e re mu a k d i ra . C→ Administrazio eta kontabilitatea (Ekonomia, AD…) H→ Humanistikoa eta gizarte zientziak (Zuzenbidea, magisteritza, kazetaritza…) A→Artistikoa (Arte ederrak, diseinu grafikoa…) S→Osasun zientziak (Medikuntza, Farmazia, Psikologia, IBEF…) I→ Ingenieritza eta teknologia (Ingenieritza, Diseinu industriala…) E→Zientzia zehatzak (Biologia, fisika, kimika…)

9


HO RO S K O P O A MIELOTXIN (martxoak 20 ­ apirilak 19): Maitasun kontuetan arrakastatsu zabiltza, baina horrek ez du esan nahi bizitzako beste alor batzuk alde batera laga ditzakezunik. Izan ere, osasuna kili­kolo izango duzu, eta zure hobe beharrez, alkohola pittin bat murriztea gomendatuko nizuke. MARI (apirilak 20 ­ maiatzak 19): Zeinurik sentikorrenetariko bat zarenez, oso motibaturik zaude, biziki sentitzen duzu udaberriaren iritsieraren energia, eta hori dela eta 3. ebaluazioan emaitza paregabeak espero dituzu. Ongi dago motibaturik egotea, baina, adi ibili! SUGAAR (maiatzak 20 ­ ekainak 19): Bai zuk, bai nik, badakigu azken bolada honetan zure bizitzak aldaketa itzelak jasan dituela, baina hori ez da arrazoi orain arte egindako lan guztia popatik hartzera bidaltzeko. Animo, azken txanpa dugu eta! ZIRIPOT (ekainak 20 ­ uztailak 19): Aurreko alean emandako aholkua jarraitu baduzu, dagoeneko konturatuko zinen maldak igotzeko zein jaisteko daudela, baina, tira, berri onak dakarzkizu horoskopoak oraingoan, izan ere zure osasuna bere momentu onenean dago eta badirudi horrela mantenduko dela luzaroan! GALTZAGORRI (uztailak 20 ­ abuztuak 19): Hemendik gutxira ezusteko bat eramango duzu, eta spoiler bat daukat zuretzat: ez da atsegina izango. Hala eta guztiz ere, atzetik darabiltzazun miresle ezkutuek entretenituta mantenduko zaituzte, beraz, burua beste gauza batzuetan mantentzen saiatu kolpea ez dadin areagotu! HERENSUGE (abuztuak 20 ­ irailak 19): 2. ebaluazioan emaitza ezin hobeak atera dituzu, zorionak, baina mesedez ez zaitez erlaxatu! Duela hainbat urtetatik ikasi nahi duzun karreran sarbidea izan nahi baduzu, batez besteko hori goian mantentzeko gogor egin beharko duzu lan, bestela irailean izango baitira kontuak.

10


TARTALO (irailak 20 ­ urriak 19): Zu zara zu, izatekoa! Inauteriak direla eta ez direla, inoiz baino gehiago ligatu duzu! Halaber, gogoratu zein diren

zurekin beti egon direnak eta zure bihotzeko azukre koxkorrarekin denbora igarotzeak ez zaitzala banandu koadrilatik! OLENTZERO (urriak 20 ­ azaroak 19): Zu izan behar Olentzero, astoetan astoena! Total eginda ikusi zaituzte behin baino gehiagotan, eta bada garaia pasatu gabe ondo pasatzen ikasteko. Hori alde batera utzita, maitasun kontuetan ere zapla ederra eraman duzula kontatu dit txoritxo batek, baina nik dagoeneko banekien hau gertatuko zitzaizula. Bai zuk eta bai nik bagenekien kontu hori ez zela inora iritsiko, eta bazen zirt edo zart egiteko garaia! LAMIAK (azaroak 20 ­ abenduak 19): Aste Santuak ahalik eta azkarren iristeko itxaroten zaude Olentzerok Mari Domingi lez… bada ez kezkatu, iritsiko dira eta; baina gogoratu Aste Santuen itzulerarekin bat azterketa astea datorrela, oporretako desfasea zigortzeko prest. BASAJAUN (abenduak 20 ­ urtarrilak 19): Ezer baino lehen, zorionak, 2. ebaluazioan emaitza apartak lortu dituzu eta! Orain azken txanpa baino ez zaizu geratzen, eta gogor lana egin eta batez besteko liluragarri hori mantentzeko ahaleginak egiteko garaia duzu, segi horrela! URTZI (urtarrilak 20 ­ otsailak 19): Azken asteetan zure elikadura eta osasunarengatik izan ohi zenituen kezkak alde batera utzi dituzu, estresagatik beharbada, eta bada garaia hartu berri dituzun ohitura txar horiek zuzentzeko. Horretarako, fruta tropikalak jatea gomendatuko nizuke, inoiz ez daude soberan eta! AMALUR (otsailak 20 ­ martxoak 19): Uste zenuena baino hobeago ari zaizkizu ateratzen gauzak, zu bai zorte onekoa! Hala eta guztiz ere, gogoratu eskailerek igotzeko eta jaisteko balio dutela eta ekintza guztiek ondorio bat dakartela atzetik, bestela zapla ikaragarria eramango baituzu! Mireia Aldaz 11


“OHITU EGIN NAIZ IKASLEAK PARRANDAN IKUSTEN” AITOR TELLERIA 1. Noiz hasi zinen Oteitzan lanean? Aurten, 2018an alegia. 2. Zein da zure sekretua ikasleak isilik mantentzeko? Ufa.. sekretua, sekretua… bada, ez dut sekreturik, isiltzeko esan bestetik ez dut egiten, horrek nahikoa izan beharko luke. 3. Maniak eta pelotak existitzen al dira? Zer esango dut ondo geratzeko; bada, pertsonak garela eta, zer egingo dugu, beti egon dira eta beti egongo dira. Baina, nota jartzeko garaian ez dute eraginik mania eta pelota horiek. 4. Txikitatik irakasle izan nahi zenuen? Ez, baina, txikitatik nahi izan dut filologia ikasi. 5. Zer sentitzen da ikasleak parandan ikustean? Hasieran arraroa, eta pentsatzen dut deserosotasuna berdina izango dela ikasleentzat. Baina, jada ohituta nago ikasleak parrandan ikusten, kaso eta guzti egiten diet eta! 6. Nolako harrera egin zizuten irakasleek? Oso oso ona, oso atseginak dira irakasle guztiak nirekin. 7. Ikasketak amaitu berri, lana hain azkar? Ikasketak amaitu berri, masterra amaitu eta hurrengo irailean lanean hasi nintzen. Segituan. 8. Ze aholku emango zenioke Juanluisi? 23 urterekin ez naiz inor urte asko daramatzan norbaiti aholkuak emateko. Eta, bere aholkua kontuan izango dut, dudarik gabe!

12


“HISTORIAKO AZTERKETAN: NEANDERTHALAK F R A N K I S MO A N ” JUAN LUIS CAMINO 1. Noiz hasi zinen Oteitzan lanean? Uf, aspaldi… 1987an hasi nintzen, 2. Zein da zure sekretua ikasleak isilik mantentzeko? Nire sekretua? Klaseak eramangarri eta entretenigarriak egiten saiatzen naiz; nahiz eta, ikasleak isilik mantentzea ez den lan erraza. 3. Maniak eta pelotak existitzen al dira? Egia esanda, garai batean pelota gehiago zeuden. Batzuetan konexio handiagoa lortzen da ikasle batzuekin besteekin baino, baina hori denoi gertatzen zaigu,egunerokoan ikus daiteke. 4. Txikitatik irakasle izan nahi zenuen? Aukera ezberdinak nituen buruan biraka: mediku, erlijioso, idazle... 5. Asko aldatu da Oteitza? Oteitza bai, asko aldatu da, bai teknologia aldetik, bai irakasteko moduagatik. Gaur egungo ikasleei gehiago kostatzen zaie arreta mantentzea, kontzentratzea… edo hori dirudi behintzat. 6. Lanean hasi zinenean pentsatu al zenuen haineste denbora egongo zinela Oteitzan lanean? EZ neukan hain ziur, aukeretako bat zen. 7. Zer aholku emango zenioke Aitorri?


GAZTA TARTA OSAGAIAK: 200g gaileta 80g gurina 100g esne­gain 500g Philadelphia 300ml esne 170g azukre 2 Royal cuajada zorro Marrubizko marmelada 100g baso fruituak PRESTAKETA: 1. Gailetak desegin, gurin urtua gehitu, eta nahasketa landu. Landu eta gero, molde borobil batean jarri eta hozten utzi hamar bat minutuz. 2. Beste aldetik, su mantsoan esnea, esne­gaina, azukrea eta philadelphia jarri, eta dena urtzean, Royal cuajada zorroak erantsi. 3. Ondoren, aurreko nahasketa gaileten gainean bota, moldean jarri. 6 orduz hozten utzi nahasketa, mamitu arte. 4. Bukatzeko, marmeladarekin tarta estali, eta basoko fruituekin hau apaindu. Moldetik atera, eta jateko prest!




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.