Kalapita 16

Page 1

2016ko azaroa 16. alea


Mendez mende, urtez urte, Oteitzako ikasleen egunerokotasuna aldatu du kalapitak, amestuz, margotuz, idatziz, ideia berriak sortuz, begiak irekiz. Gaur kalapitaren 16.edizioa dakarkizuegu, izan ere, irakurriz, ikusiz, entzunaz, idatziaz, ikasten baitugu, horrela baikara hazten, hezten, hasten, handitzen. Zuretzat, zuretzat da liburuxka honetako hitz, emozio, bizi, espresio bakoitza. Zuretzat. Nola bada utzi, zuretzat idatzitako altxorra? Nola bada pasatzen utzi, hazteko, hezteko, hasteko, handitzeko aukera? Beraz irakurle, hartu ezazu tartetxo bat inguruko dena utziz, gure hitzak irakurtzeko,“Gure hitzak esan, berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal�. Ondo izan, eta gozatu!

2


Patxiri

Irakasle, lankidea eta gero lagun hurko Goxotasuna eskainiz denekin horren gertuko Hartu eman harremanak sortzea nork bere truko Nahiz maiz hutsuneei ere egiten diegun uko Zenbatek maite zaituzten zarenez konturatuko Ahazten ez dena ez da hiltzen ta etzaitugu ahaztuko

Patxi bere anaiarekin txikitan. 3


4


SALBATORE MITXELENA SARIAK

5


­­

AMERIKETAKO EGOERA POLITIKOA

Jakina da gaur egungo egoera politikoa ez dela oso egonkorra, gertuko egoera ikusi besterik ez dugu. Baina ez dela asko AEBn Donald Trumpek irabazi ditu hauteskundeak, horrek dakartzan ondorioekin. Has gaitezen aztertzen errepublikar honen hasierako hainbat ideia. Horietako bat, eta agian gehien entzun duguna, Mexiko eta Estatu Batuen artean horma bat eraikitzea da, Mexikok ordainduta, noski. Gainera, etorkinekin gogor jokatuko zuela esan zuen, kanpotik datozen guztiei sekulako “txekeoa” eginez eta Siria eta Libiako errefuxiatuak ez onartuz. Ekonomiari dagokionez, urtean soldata jakin batera iristen ez zirenei zergak kenduko zizkiela zioen, eta osasunean eta hezkuntzan zerbitzu kaxkarragoak eskaini, gainera. Abortuaren inguruan esandakoak ere sendoa: eskubide hori bortxaketa edo osasun arazoak dituzten emakumeek soilik izan beharko luketela defendatuz. Terrorismoa gaur egungo arazo garrantzitsuenetakoa dela uste zuenez, bere lehentasunetako bat ISIS­en aurkako borrokan pausoak aurrera egitea omen da, nahiz eta horrek zenbait erabaki arriskutsu hartzea dakarren. Azkenik, ingurumenarekiko zituen aburuak argi eta garbi eta inongo arazorik gabe aipatzen zituen; klima aldaketa mito huts bat dela, eta petroleoan inbertitu beharko litzatekeela, energia berriztagarrietan hainbeste diru gastatu beharrean. Ameriketako presidentea Etxe Zurira joatearekin ez daude ados herritar asko, nahiz eta prozesu demokratikoen bidez irabazi, eta Los Ángeles, Oakland edota New York bezalako hirietan manifestazio ugari egon dira “Not my president” lelopean. Jarrera horien aurrean presidente berriak honela erantzun zuen Twitter­en: ‘Just had a very open and successful presidential election. Now

6


professional protesters, incited by the media, are protesting. Very unfair!’,(Hauteskunde legalak izan dira eta ez da bidezkoa herritarrak manifestatzea). Famatu asko ere aurka ditu Trumpek: Lily Allen abeslari britaniarrak kanadakoei harresi bat eraikitzeko proposatzen die, eta Miley Cyrus­ek ameriketatik alde egingo zuela zioen errepublikarrek irabaziz gero. Pentsamendu berdinekoak dira Shakira, Will Smith, Robert De Niro, Stephen Hawking, George Clooney, Johnny Depp, ‌. zerrenda oso luzea izan arren, berak irabazi du. Gure kasuan, ezin diogu jarrera jakin bati heldu. Egia da, bere hainbat proposamenekin ez gaudela ados, errefuxiatuenarekin esate baterako. Gizakiak diren bitartean duintasuna dute, eta bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubide guztia dute, are gehiago, beraien herrialdeetako egoera ikusirik. Pertsona horiei, benetako infernu batetik ihes egiten ari direnei, ezin diegu bizitzeko bigarren aukera bat kendu, ezin dizkiegu ateak itxi. Beraz, nahiz eta bere ideia batzuekin bat ez etorri, ezinezkoa da jakitea Trumpek esandakoak beteko dituen ala ez. Baina ez dugu larritu behar, denok baitakigu, politikariekin, urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.

7


8


Eskubaloian zarauztarrak nagusi izan dira. Nekez ahaztuko dute 2017an lortu dutena. Ereiten denean jaso egiten dela diote. Egia izango da. Hementxe ditugu Oteitzako ordezkariak. Zorionak!!!!

9


ZENBAT BURU HAINBAT ABURU Aldaketak. Hobekuntzarako guztiz beharrezkoak, nahiz eta sarritan hasierako

egoera okertu. Aukera berriak, lehengoak atzean utziz. Ate berriak irekitzeko modua dela ezin uka liteke, nahiz eta lehengoak ixten dizkigun. Honela erabaki beharra izaten dugu.

Gaurdaino, bigarren mailako hautazko ikasgai guztiek launa ordu zituzten, beraz,

gehienetan, nahi zenuen ikasgaia hauta zenezakeen. Datorren urtean, ordea,

matematikei eta ingelesari ordu bana gehitu zaie hautaproban duten pisuagatik. Oso erabaki egokia dela esango nuke, azterketa oso garrantzitsua baita eta ongi

prestatuta egoteak lagun baikaitzake. Bestalde, baditu ahulgune batzuk, matematika

eta ingelesari gehitutako ordu horiek nonbaitetik kendu behar dira, eta ikasgai hauek astean bi ordu soilik izango dituzte, beraz, oso gogorrak ez direla izango dirudi.

Honek, ordea, arazo bat dakarkigu. Nik neuk, biologia, fisika, kimika eta psikologia

ikasgaiak hartzea pentsatu nuen, jakinaren gainean nintzen lan asko egin beharko

nuela, baina ez zidan axola. Orain, ordea, beste bide bat hautatu beharrean gaude ikasle asko.

Nire ikuspuntutik aldaketa hau atzera­pauso bat da, aukera asko murrizten baititu,

eta gu baino lehenagokoek ez badute arazorik izan matematika eta ingelesarekin, benetan beharrezkoa al da aldaketa?

10


NADIA EROSTARBE: "SURF EGITEN JARRAITU NAHI DUT" 1. Epe, Nadia! Zer moduz zabiltza? Dakigunez, arrakasta izugarria izan duzu surfean, kontatuko al zeniguke azken berri edo azken gertaeraren bat? 足Oraintxe itzuli naiz txapelketa garrantzitsu batetik, Caparican egin dena. Europako txapelketa juniorra zen eta 4. postuan bukatu dut, nahiz eta olatu oso onak ez izan oso pozik nago egindakoarekin. Apirilaren 28an Europako zirkuitu honen 2. proba edukiko dut Biscarrossen. 2. Zein izan zen surfean hastera bultzatu zintuen lehen gauza? Eta zergatik erabaki zenuen bide horretatik jarraitzea? 足Nire familia guztiak surfa egiten duenez txiki足txikitatik taula baten gainean jarri naute. Ez dut berdina sentitzen beste kirolak egitean, izan ere, surfa egitean beti toki ireki eta politetara joateko aukera edukitzen dut eta bidaiatzeko aukera izaten du 3. Zer uste duzu dela surflari izatearen alderik txarrena? 足Bidaiatzeak alde onak dituen bezala alde txarrak ere baditu, denbora asko kentzen baitu eta gertukoekin egoteko denbora gutxi edukitzen dut. Gainera olatuek garrantzi handia dute entrenamendu eta txapelketetan, ez da dena nire esku egoten.t.

11


4. Etorkizunari begira, nola ikusten duzu zeure burua, surfarekin jarraitzeko moduan? ­Oraintxe bertan surfa nire bizitzaren zati garrantzitsu bat da eta espero dut horrela jarraitzea urteak aurrera doazen heinean. Ez dakit surflari profesionala izatera iritsiko naizen baina saiatuko naizela seguru . 5. Surfean asko bidaiatu duzu‌ zein izan dira gehien gustatu zaizkizun lekuak edo olatuak? ­Gehien gustatu zaidan lekua eta olatua Nicaraguako Popoyo olatua izan da. Egia esan, bidaiatzeak kultura ezberdinak ezagutzen laguntzen du, baina txapelketa batera joatean ez dut lekua nahi bezain beste ezagutzen. 6. Beno, zerbait gehituko zenuke surfaren inguruan? Egin dituzun lagunak, momentuak, zure bizitzan izan duen eragina‌ Nesken surfa bultzatu nahiko nuke, neskak animatzen surf egitera. Leku ezberdinetako lagun asko egin ditut eta izugarrizko momentuak pasa ditut beraiekin. Nahiz eta uretan aurkariak izan kanpoan lagun onak gara.

12


13


ARIES Beharbada ez zinateke hainbeste kezkatu beharko, hortik etorri litezke akatsak. Zure bihotzari gida zaitzan utz iezaiozu, zalantzarik izanez gero. Sentimenduak gehiegi kontrolatu gabe hobe!

TAURUS Zergatik diozu halako beldurra erortzeari? Lasai hartu! Eroriz gero, lagun bat izango duzu eskua eman eta berriz ere gora altxako zaituena. Beharbada, lurrean itxaron beharko duzu denbora batez, baina laguntza iritsiko da, horren zalantzarik ez izan. GEMINI Gogor aritzen zara lanean, zorionak! Baina emaitzek ez dute zoriontasuna bermatzen, ezin da onena izan gauza ezberdinen arteko lehia denean. Eser zaitez, arnas hartu, eta beste gauza batzuetan zentratu, estresari aurre egiten lagunduko dizu. CANCER Gauzak oso ondo irten dira azken asteotan, baina garai gogorrak datoz. Bihotzaren inguruan burdinazko harresia eraiki ordez, lagunei irekiko bazenie hobe, errazago pairatuko zenituzke arazoak. LEO Azken egunetan burumakur bazabiltza ere, ez kezkatu, benetan merezi duzuna iritsiko zaizu. Min egiten badizu, burua altxa eta aurrera, espero ez duzun lekuan aurkituko baituzu benetako maitasuna. Begiratu beste aldera, betiko lekuan ez dago ezer! VIRGO Batzuetan lagunik ez duzula sentitzen duzun arren, zure irudipenak izaten dira gehienetan. Ondokoei laguntzen utzi beharko zenieke, urruntasuna zure hitzen gogortasunean hasten baita.

14


LIBRA Nahiz eta azken aste hauetan apur bat estuturik ibili zaren, egon zaitez ziur gauzak hobetu egingo direla. Zure familia eta lagunengan fidatu, baina ez utzi haien esku zuk zeuk hartu beharreko erabakiak. Burua altxa eta irribarre eginez, segi aurrera! SKORPIUS Guztiok izaten ditugu gaizki­ulertuak noizbait, ez larritu. Ez ahaztu ekintza edo gertaera baten aurrean denok ikuspuntu desberdinak ditugula. Beraz, zergatik ez zara ahalegintzen arazoa beste ikuspegi batetik ikusten?

SAGITTARIUS Zorionekoa zu! Orain arte gustura aritu bazara, jakin dezazula gauzak hobetu egingo direla! Inoiz izandako oporrik onenak izango dituzu! CAPRICORNUS Azterketak, unibertsitaterako plangintza, etorkizuna… horri buruz pentsatzeaz nazka­nazka eginda zaude jada! Lasai hartu, ongi erabaki, asko ikasi eta eutsi horri. Eta nork daki, beharbada gauzak uste baino hobeto irten litezke beldurrik ez baduzu. AQUARIUS Udaberria iritsi da, eta horrekin batera zure gaitz guztiak joan dira, maitasuna dela eta ez dela, familiarekin arazoren bat handik, lagunekin hemendik… Oporretan zuretzako denbora behar duzu, atseden hartzeko garaia da eta! PISCIS Bai, bai, guztiok nahi dugu hainbeste espero dugun udara behingoz iristea. Baina oraindik hirugarren ebaluazioa bukatu behar dugu, eta horrekin batera, azterketa mordoxka, beraz, azkeneko sprint­a bota eta eutsi goiari!

15


Hitzen jokoa jolas bihurtuz liburuxka bat lekuko Pentsamenduak ta iritziak jartzeari ezin uko Nahiz ta askotan gauden ixilik Ikaslegoa ez dago hilik Lorea da ernalduko Bi urtetako pasiloetan Ikasgeletan, lau paretetan Gozaraztea gustuko Nahi zaituztegu gertuko

Ane PeĂąagarikano Leiva

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.