KALAPITA 19

Page 1

2018ko Abendua 19. alea


Urteak joan urteak etorri, ezinegonez itxaroten dugun aldizkariaren 19. alea atera dugu dagoeneko. Esku artean duzuna ez da paper sorta huts bat, inguruan dituzun ikaskide talde batek zure entretenimendurako beren ideiez eta sormenaz baliatuz argitaratu duen aldizkaria baizik. Bertan espero dituzun errezetak eta horoskopoak bila ditzakezu, baita espero ez dituzun atal berriak ere. Hauetaz gehiago jakin nahi baduzu eta betikoaz gozatu nahi baduzu, jarrai ezazu orriak pasatzen buruan dituzun galderak estalgabetzeko. Mireia Aldaz

2


G A Z T E HI Z T E G I A :

Crush: Ezinezko maitasuna Nipa: zerbait guztiz ezeztatzeko. En plan: edozein esalditan erabil daiteke, ez du esanahi definiturik. Zuloa: ikasgairen batean zulora zoaz suspenditu egin behar duzunean. amz: Asko Maite Zaitut, gehienbat DBH1ekoek erabilia. Sinmas: edozein esalditan erabil daiteke, ez du esanahi definiturik. alo Osea: honek ere ez du esanahirik baina jende pijoarekin lotzen da maiz. E z o me n i i i i . Perlada: buru­jutea. Uau: zerbait harrigarria gertatzen denean erabilia, doinu berezia jarri behar zaio. Lol xd Kelapasa: norbait zerbait arraroa egiten ari denean erabilia. Petauta: leku bat jendez gainezka dagoenean erabilia. WTF: zerbait zentzugabea gertatzen denean erabilia. Maddi Iruretagoiena, Garazi Arcos eta Nahia Lertxundi

3


Asmatu nork esaten duen zer eta lotu gezi bidez: I RA K A S LE A K

E S A LDI A K

Marisa

Atxiya

Elena

Xei

Amaia

ÂżMe explico? Esplikatzen naiz?

GarbiĂąe

Bot

Eva

Jun zaite potxeta

Itziar

Eing

Ainhoa

Teorikoki, baldin eta soilik baldin

Gemma

Foxforitoz

Gurutze

Aviso navegantes

4


MI K R O I P U I N A K

Txakurrak esaten zuen MIAU. Katuak esaten zuen GUAU

Eguna hasteko, sagarrari kosk egin... ...eta bertan agertu zitzaion zizarea egun on esanez.

Elur zuriaren gainean elur­maluta gorriak aurkitu nituen. Bost elur­maluten ezkerrean beste bost maluta gorri, eta nire azpian maluta gorriz beteriko putzua.

Dena ulertu nuen hil ondoren zerura iristean.

Berunezko pentsamenduek ez zioten hegan egiten uzten.

Anbulatorioan esnatu zen, kolore arraroa zuela iruditu zitzaion, arrosa kolorekoa baitzen bere azala. Medikuari galdera bat egiten saiatu zen, baina ez zekien hitz egiten; orduan ohartu zen jaioberria zela eta egoerara egokituz negarrez hasi zen. Jakin­minak eraginda, katuaren atzetik abiatu da. Teilatutik teilatura dabil, izarpean. Bat­batean, erori egin Bizitza guztia egon zen behatz da. Jakin­minak akabatu du. Katuak txikia gutxiesten baina puskatu ondoren inoiz ez bezala zaindu oinez jarraitzen du. zuen. 5


IZAERA TEST­a

1) Zein animaliarekin identifikatzen zara gehien? a) Katua

b) Xagua

c) Txakurra

2) 50 euroko diru­paper bat aurkituko bazenu, zer egingo zenuke? a) Diru­papera puskatu eta gero jabeari itzuli b) Diru­papera hartu eta gorde c) Diru­papera jabeari itzuli

3) Nola deskribatuko zenuke zure maitasun bizitza? a) Aktiboa

b) Oso aktiboa c) Zer da hori?

4) Zure lagun minena lo baldin badago…

a) Argazki bat atera eta instagram­era igo b) Esnatu

c) Lo egiten utzi

5) Zer da Oteitzako onena? a) Irakasleak zirikatzea b) Oporrak

c) Ikastea eta etxerako lanak egitea 6) Soinketako dutxetan… a) Tartekoa izaten zara

b) Azkena edo ia azkena izaten zara

c) Lehena edo ia lehetakoa izaten zara 7) Igogailuan sartzean…

a) Erdi erdian jartzen zara nahiz eta jendea egon b) Ertz batean jartzen zara isil­isilik

c) Lekua dagoen lekuan jarri eta jendearekin hitz egiten duzu

6


8) Kaletik zure lagun bat erortzen bada… a) Grabatu egiten duzu b) Barre egiten duzu c) Lagundu egiten diozu 9) Zure lagun baten urtebetetzea bada eta lagun­taldekoek opari bat egin nahi badute… a) Zuk bakarrik egiten diozu oparia (besteei esan gabe) b) Ez duzu ordaintzen baina oparia egiten diozu, izan ere, 2€ gehiegi da c) Parte hartzen duzu nahiz eta diru asko izan 10) Norbaitek lagun bati kartutxera lapurtu dio. a) Ideia izan duena zara b) Kartutxera hartu duena zara. c) Kartutxera lapurtu dioten pertsona zara. ZER DA GEHIEN ATERA ZAIZUNA?

A. Dirudienez, nahiko bihurria zara. Bihurrien txokoko agintari gorena. Beti saltsa batean edo bestean zaude, eta jendeari zirikatzea gustatzen zaizu.

B. Ikusi dugunez, pixka bat zuhurra zara. Gure hitzetan esanda, rata bat zara.

Askotan zure buruan baino ez duzu pentsatzen, baina… zein ederra zauden gaur, ezta?

C. Gehienbat C tokatu bazaizu azukre koxkor bat zara. Beti besteengan pentsatzen duzu eta oso gutxitan sartzen zara saltsetan.

2 letra kantitate berean atera bazaizkizu, 2 letra horietan jartzen duen tartekoa izango zara.

Mireia Aldaz eta Kristel del Carmen

7


Z a u ri a k Urteek zimurrez estali diote aurpegia, baina hirurogeita hamar urte pasa diren arren, atzo goizean gertatu izan balitz bezala gogoratzen du jazotakoa. Ez dio urtez urte loa kendu dion hori inori opa, are gutxiago magalean duen zortzi urteko neskatoari. Urde hark haurra zela etxera bidean bortxatu zuenetik, beldurrez bizi izan da, eta ezinegona sortu izan dio bakardadeak. Ulertzen zaila gerta daitekeen arren, gertatutakoaren errudun sentitzera ere iritsi zen. Etxekoek esandakoek eta gaia tabu izateak ez zioten askorik lagundu, noski. Gaur egun, jakin badaki ez zela bakarra izan, bere adineko emakume guztiek antzeko gertaeraren bat kontatu diotelako, baina oraindik lotsa sorrarazten dio. Lotsa eta ikara. Gehien maite dituenak erasotuak izatearen ikara. Horregatik, beste behin, hainbeste aldiz kontatu dizkion “aholkuak� errepikatu dizkio bere bilobari, horrek gizonak urrun mantentzen lagunduko diolakoan. Heldua denean, berak izan ez zuen haurtzaro zoriontsu bat gogora dezan. Indarkeria libre den eta gizonek harrizkoak eta besteak baino gehiago direla demostratu behar duten gizarte honetan, ezinezkoa da horrelako gertaerak errepikatzeari uztea. Istorio zoriontsuak izan behar zutenek, beldurrez josita eta odolez zipriztinduta amaitzen jarraituko dute. Dena, guk geuk alda ditzakegun jarrerengatik. Tamalez, sexismoaren sareetan ito dituzten emakume eta haurren zerrenda amaiezina gero eta luzeagoa da, eta luzatzen jarraituko du, ezer aldatu ezean. Joxe Mari Unanue 8


KONTUZ! Olentzero! Badatoz Gabonak, baina, kontuz! Ez zaitez Olentzeroren atzapar kontsumista maltzurretan erori. Uste baino arriskutsuagoak dira. Hona hemen gabon opariak erosi aurretik kontuan hartzeko moduko hainbat aholku: 1. Zer gustatzen zaio oparia jaso behar duenari? Gustuko izango duela iruditzen zaizun zerbait oparitu. 2. Oparia erabilia izango al da? Bere erabilgarritasunaz hausnartu. 3. Bizi luzea izango duen zerbait erosi. Nahikoa zabor sortzen dugu bestela ere. 4. Egin ezazu zuk zeuk! Opari politenak norberak egindakoak dira (ilusio gehiago pizten dute). 5. Eta mesedez, ez ezazu opari­paperez bildu (guztiz alferrikakoak dira). Oharra: Arropa erosteko asmoa baduzu, izan bizkorra eta itxaron merkealdiak arte. Joxe Mari Unanue

9


HO RO S K O P O A :

MIELOTXIN: Zortea ez duzu alde izango. Kontuz ibili beharko zara gastuekin eta

amodio kontuetan. Zenbait ezusteko gertatuko zaizkizu eta haiei buelta ematea ez da erraza izango. Hala eta guztiz ere, gusturago egon behar zara zure buruarekin besteek zu ondo ikusteko, hartu denbora zure burua hobeto ezagutzeko. #maitatuzureburua

MARI: Aurpegian ikusten zaizu maiteminduta zaudela. Itzulinguruka ibili beharrean, azal ezazu behingoz sentitzen duzuna. Utzi lotsak eta beldurrak albo batera, eta maiteminduta zauden pertsona horri esan esan beharreko dena, ez galdu esperantza. #loveisintheair

SUGAAR: Azkenaldian zorte ona duzu bizitzan, lehenengo ebaluaketako azterketak txukun joan dira, lagunekin ere ez duzu liskarrik‌ Maitasun kontuetan, ordea, ez duzu denbora aldeko izango, zuri gustatzen zaizun pertsonari sentitzen duzuna esateko ez baituzu tarterik bilatzen. Denbora pasa zain zaude, horrela lotsa galtzea

lortuko duzulako esperantzarekin. Baina, ez zaitez denboraren menpe bizi, trabak besterik

ez

dizkizu

jarriko

eta!

ZIRIPOT: Oso berezia zara norbaitentzat baina ez zara konturatzen, arreta jarri zure ingurura bestela galdu egingo duzu, eta orduan konturatuko zara zein berezia zen zuretzat. #azkaribili

GALTZAGORRI: Espabilatu eta hasi lehenago ikasten! Aurreneko ebaluaketak ezustekoan harrapatu zaitu eta halaxe harrapatuko zaitu bigarrenak ere. Noizean behin izarretan ibiltzea ez dago gaizki, baina ez ahaztu oinek beti lurrean egon behar

dutela.

#zezenakharrapatukozaitu

HERENSUGE: Bizitza batzuetan korapilatsua da. Zuk zeuk sortu duzun labirintotik irteteko, ondo etorriko litzaizuke ozeanoan zehar bidaia lasaigarri bat. Izan ere,

arazo guztien zama hartzeko joera duzu, baina pisu hori guztia gainetik kentzea da labirinto

korapilatsu

horren

irtenbidea.

10

#bidaiatzeadairtenbidea


TARTALO: Azkenaldian asko aldatu zara, ikastetxe berria dela eta lagun berriak ere egin dituzu. Baina, ez ahaztu, zure betiko lagunak bertan egongo direla laguntzeko (galtzen

ez

badituzu,

#zaindumaiteduzunhori

noski!),

beraz,kontuz

ibili

haiek

galdu

gabe.

OLENTZERO: Lehenengo ebaluaketan eskas ibili zara, hutsegite gehiegi egin dituzu, eta azterketek hori islatzen dute. Baina, kontuz! Bigarrengo hiruhilekoan Olentzerok

ez

dizkizu

ez

piper

ezta

suspenso

gehiago

barkatuko.

LAMIAK: Utz ezazu azken hilabeteko umore petral hori, eta begira ezazu bizitza beste modu batera. Hau da, ken iezaiozu garrantzia larrosaren arantzari eta emaiozu garrantzi gehiago hark duen koloreari. Bizitza oso polita da eta, hura nola erabili

asmatuz

gero

beti

ere.

BASAJAUN: Noizean behin parranda egitea onargarria da, baina beti ere burua erabiliz. Asteburu honetan, izugarrizko parranda duzu zain eta lagunekin partekatutako uneak ahaztezin bilakatuko dira gau sinple batean. Kainabera batekin irtetea ere gomendatuko nizuke, izan ere, arrantzarako gaua ere izango da. #ondopasatupasatugabe

URTZI: Azken aldian zoriontasuna bilakatu da zure bizitzaren ardatz. Baina esaera

zaharrak dioen bezala, barearen ostean ekaitza dator. Hori gertatuz gero, ez zaitez burumakur geratu, aitzitik, burua altxa eta arazoari aurrez aurre begiratu lasaitasunez,

hura

gainditzeko

gai

zara

eta!

AMALUR: Gabonetako oporrak bertan dira, baina ez ahaztu oraindik hilabete luzea geratzen zaigula aurretik. Egin irribarre eta gozatu egunerokotasuna, sendotu zure gelako lagun berriekin dituzun harremanak eta bilakatu itzazu eguneko ordu luze horiek

jolasordu

labur

11

batean.


12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.