KALAPITA 18 ALEA

Page 1

2018ko martxoa 18. alea


Kaixo kalapitazaleok! Aste Santua hortxe dugun honetan, oporretarako desiatzen, eguzki­izpi goxoen zain, hondartzatik pasiatzeko amorratzen, itsasoan bainua hartzeko aukeraren zain, atseden hartzeko beharrean, goizeko txirrina ahaztekotan gauden honetan KALAPITAk txiste pare batekin agurtzen zaituzte. Irribarre batek egunik ilunena ere argitzen duelako.

Bazegoen baserritar bat Madril hiriko zentroan, alpargatak soienan eta diskoteka baten parean. Oye, no puedes entrar con eso, esaten dio bertako atezainak. Porke hay mucho barro, o ke!, erantzun baserritarrak.

Bi urtetik behin herrira jaisten zen baserritar bat bazihoan herrira. Denda batera sartu eta dendariak galdetu zion: ¿Cuántos años tienes? Yo? Beintikintze!

2


HALA BAZAN TA EZ BAZAN‌ Ba ez bazen ez zegoen amaiera politik, eta negarrez bukatu behar baldin bada, hartu muki zapiak eta egin zintz. Dena ez da hain polita gazte literaturan eta sufrimendua ez da alde batera uzten bertan. Topiko berdinak behin eta berriz errepikatuz sinestarazi nahi digute fikzioan gertatzen dena, errealitatean ere gertatzen dela. Hau da, egun batetik bestera zure bizitzan mutil edo neska bat agertuko dela, eta honek zure bizitzan izango duen eragina 180°takoa izango dela. Biak maitasunaren eskuetan eroriko direla eta pozik bizi izango direla luzaroan. Zergatik ez diegu ausazko beste amaiera bat ipintzen? Edo istorioa guztiz aldatzen? Zergatik izan behar du guztiak hain ederra? Izan daitezela errealitatearen isla, eta ea ohartzen garen zein den benetako gazte maitasuna. Oihane Lekuona

3


Zein da irakasle hau?

Sudokua

Ilusio­optikoa

4


DOINUA: Martxa baten lehen notak Gure irudi eta eredu euskal kultura zabaldu Artzeren musikan murgilduta askatasuna sentitu Bizitza luze joan zaio eta poesia oholtza gainera ere eraman izan du naturara hurbilduz bera

Nire, zure edo edonoren, ignorantzia errudun, injustizia begiratzeak eztu hanka ta ez buru Ustekabean harrapatuaz irakurle oro hitzekin sentipenez zein jakinduriaz Joxe Antoniok gaitu jantzi Altxatu behar genukelako, elkarri gogorki heldu zalantzan jarri erabakia, arau oro ta agindu

Ustekabean harrapatuaz irakurle oro hitzekin sentipenez zein jakinduriaz Joxe Antoniok gaitu jantzi

Gizakia gizakia dela, hori ederki dakigu zergatik jarri horren gainetik mila maskara ta diru

Itsasertzeraino begiratu, izanez gure ispilu. Zergaitik, nola, nun eta noiz den, askatasuna helburu.

Ustekabean harrapatuaz irakurle oro hitzekin sentipenez zein jakinduriaz Joxe Antoniok gaitu jantzi

5


Izenbururik gabeko ipuina (2.Zatia)

21:15, uste genuen bezala, argi denak itzali dira. Prest gaude. Kanpoan hotz egiten du.

Leihoetan kri­kri soinua entzuten da haizearen kolpearen ostean; soinu honek ez digu asko

laguntzen, egia esan. Baina barrura joan beharra daukagu, barruan zer gertatzen den eta zer dagoen ikustera. Hainbat denbora itxaroten egon garen momentu hori jada iritsi da. Etxera

gerturatu gara, ahalik eta soinu gutxien eginez, ez dago inor kanpoan, ezta autorik ere, desertu bat ematen du, buelta askorik eman gabe aurrera jarraitu dugu.

Aurrean dugu, elkarri begietara begiratu eta biak batera buruarekin bai keinua eginez sarrerako hiru eskailerak igo ditugu. Leihotik egingo dugu salto, lehenengo pisuko leihotik. Axik igotzen lagun dit eta ondoren nik berari. Etxea oso zaharkituta dago, urteak pasa direla ematen

du erratza azken aldiz pasa denetik. Oso ilun dago eta ez da ezer ikusten, Axik eta biok beldurrez gaude, nabari da. Txistua irensten dudan bitartean logelatik pasilora atera gara.

Alboetan koadro beldurgarri batzuk daude; gutxienez 150 urte daramatzate hemen, hainbeste hautsa dutenez ez da ezer antzematen. Axik du linterna, berari jarraitzen diot begi batek lurrera eta besteak alboetara begiratzen duten bitartean. Berriz ere txistua irentsi dut, pauso bat ematen dudan bakoitzeko urduriago nago. Gainera kanpoko haizea ere gure kontra dago, leihoetan

kolpatzean

soinu

ez

atseginak

egiten

ditu.

Egia esan, ez dugu ezer berezirik aurkitzen, lehengo pisuan behintzat. Eskutitz batzuk aurkitu ditugu mahai baten gainean, guerra garaikoak dira. Lehen egon diren jabe batena izango da ziurrenik. Edozer dela eta leku berean utzi ditugu. Beheko pisura jaitsi gara nahiz eta honen goian beste bat egon, egokiena azkenerako uztea dela erabaki dugu. Axi aurretik jaitsi da,

badaezpada ere tarte bat laga dugu, eskailera hauek ez dirudite­eta oso egonkorrak. Hankekin lurra ikutzen dugun bakoitzeko soinu desatsegin hori entzuten da. Sarrera oso irekia da, dekorazio gutxi, oso zaharra eta oso zikina. Barrutik kanpoko atea irekia dago, honek

segurtasun puntu handia ematen digu, edozer dela eta ihes egiteko. 22:39ak dira, etxea

begiratzen jarraitu dugu. Harritzekoa da zenbat koadro dauden, alde batera begiratzen duzun

bakoitzeko koadro bat ikusten da, gainera denak estilo igualekoak, denak erretratu antzekoak. Sukaldera iritsi gara, ez dago ezer berezirik, plater batzuk lurrean botata, oso zikina…. ezer garrantzitsurik ez.

6


Haizea oraindik leihoetan talkaka ari da, ematen du gau osoan ez dela geldituko. Soinu berezi bat entzun dut, segituan txistua irentsi dut baina oraingoan kontrako aldetik joan zait. Dardarka batez buelta eman dut baina ez dut ezer ikusi, beldurra gorputz guztiaz jabetu da. Baina beldurra ez da etsai nahikoa gure gogoari aurre egiteko. Orduan sukaldea atzean utzi eta aurrera jarraitu dugu. Aurreko gela itxita zegoen, ez gara saiatu atea irekitzen. Hala ere ez diogu garrantzirik eman, garbiketako txoko bat ematen duela esango nuke. Eskubiko bidea hartu dugu, badirudi egongela bat dela, gainera iruditu zait lehen entzun dudan soinu hori hemendik etorri dela. Gela handia da, hiru sofek kristalezko mahai bat inguratzen dute, kandela txuri bat gainean. Baina berezia den ezer ere ez. Uste genuena baino zailagoa da pista batzuk aurkitzea ,eta are gehiago honelako etxe zaharkitu batean.

Bat­batean haize berezi bat sumatu dut, kilima antzeko bat belarrietan, buelta eman eta zerbait ikusi dut, kriston sentsazio txarra jarri zait gainean. Axik, ordea, ez du ikusi eta esan dit haizea edo imaiinazio izango dela, 00:12ak direla eta nekatua nagoela, ilusio optiko bat izango dela. Nik nire begiekin ikusi dut, ez nago zoratuta. Kontrakorik ez esatearren, biok gela horretara sartu gara, itzal hori ikusi dudan gelara. Hutsik dago, Axik aurpegiarekin keinu batzuk egin ditu arrazoi duela esanezm, baina nik badakit zer ikusi dudan eta inork ez dit kontrakorik esango. Jada berandu da, nik jarraitu nahi dut baina besteak joan nahi du, gaua hemen pasatzea ez omen da oso segurua, kontraesanetan erortzen da azkenean, baina bakarrik ez geratzearren eta are gutxiago “itzal edo gauza” hori etxe honetatik bueltaka dabilela jakinda. Handik joan eta etxera bueltatu naiz. Alex bere etxera joan da, nire etxetik 2­3 minutura bizi da, ez du bide luzerik. Ohean bueltaka nago ezin lo harturik. Gauza asko jakiteko, zer ote zen itzal hori ? Zer gertatzen da ? Nik uste berriz ere gau osoa lorik egin gabe…….

7


8


BANANA ETA MARRUBI IRABIAKIA

ERABILI BEHARREKOA Banana bat Marrubiak, 150g Esnea, 300ml NOLA EGIN? 1. Moztu frutak zati txikitan (zati batzuk gordeko ditugu gero edalontzia apaintzeko). 2. Sartu gainerako fruta guztia, esnearekin batera, irabiatzeko ontzian, eta irabiatu ongi nahastu arte. 3. Banatu batidoa edalontzietan eta hozkailuan sartu. 4. Mahaira ateratzerakoan, ipini gainean lehendik gordeta ditugun fruta zatitxoak apaintzeko.

9


1­O EUSKAL HERRIAN Azken aldian komunikabideetan Kataluniaren erreferendum “ilegala”­ri buruzko albisteak bakarrik entzuten ditugu: Puigdemont­en ihesaldia Bruselara, Oriol Junqueras­en

eta

beste

conseillarien

espetxeratzea,

independentisten

manifestazioak erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz… eta azkena Anna Gabriel

Cup­eko buruaren ihesaldia Suitzara, baina geure buruari galdetu al diogu honek guztiak

zer

suposatuko

duen

Euskal

Herrian?

Gertaera hauek hautsak harrotu ditu gure artean, batzuek Kataluiniaren bide berdina

jarraitzeko eskatuz, beste batzuek berriz eredu bezala ez hartzeko esanez… Horrez gain, Kataluniako parlamentuak errepublika deklaratu zuen momentuan, Espainiako gobernuak ezarritako 155. artikuluak hauteskunde berri batera bultzatu zuen eta hainbat gertaeren ondoren Ciudadanos gailendu zen boto gehiengoarekin, nahiz eta

talde independentistak batuta eserleku gehiago lortu. Hauteskunde horien emaitzek agerian utzi dute PP­ek izan duen gestio negargarria azken urteetan, eta Ciudadanos talde politiko berriak ahuldade hori aprobetxatzen jakin du indarra

hartzeko, bitartean nazionalismo espainiarra indartuz, eta horrek ondorio latzak ekar ditzake

euskaldunok

dugun

autogobernuan.

Ciudadanos­ek garbi utzi du zein izango den bere jokaera hurrengo Espainiako hauteskundeak irabaziz gero; zentralizazio prozesu totala aplikatzea estatu osoan.

Jarrera honek, euskaldunon gobernatzeko “esklusibitatea” eta autogobernua (kontzertu ekonomikoa…) konstituziotik ezabatzea du helburu eta Eusko Jaurlaritza Espainiako gobernuarekin egiten ari den hainbat negoziaketa gure estatutua hobetzeko

alferrik

izango

dira.

Beraz, garbi dago Katuluniako azken erreferendum honek ondorio anitz ekarri

dituela geure artera, baina onuragarriak edo kaltegarriak? Norberak atera ditzala kontuak.

Gorka Ostolaza

10


HALA BAZAN TA EZ BAZAN‌ Ba ez bazen ez zegoen amaiera politik, eta negarrez bukatu behar baldin bada, hartu muki zapiak eta egin zintz. Dena ez da hain polita gazte literaturan eta sufrimendua ez da alde batera uzten bertan. Topiko berdinak behin eta berriz errepikatuz sinestarazi nahi digute fikzioan gertatzen dena, errealitatean ere gertatzen dela. Hau da, egun batetik bestera zure bizitzan mutil edo neska bat agertuko dela, eta honek zure bizitzan izango duen eragina 180°takoa izango dela. Biak maitasunaren eskuetan eroriko direla eta pozik bizi izango direla luzaroan. Zergatik ez diegu ausazko beste amaiera bat ipintzen? Edo istorioa guztiz aldatzen? Zergatik izan behar du guztiak hain ederra? Izan daitezela errealitatearen isla, eta ea ohartzen garen zein den benetako gazte maitasuna. Oihane Lekuona

11


BERTSOLARI, BERTSOZALE Lagun eta bertsolari, ikaskide eta lagun, bertsolariak eta bertsozaleak: Joane Aldalur eta Uxue Alkorta. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan lehiakide. Biekin egon gara horrelako egoeretan nola moldatzen diren eta zer sentitzen duten jakiteko. Zergatik hasi zineten bertsotan?

JOANE: Orain dela zazpi urte ikastolan gelaz gela pasa ziren bertso­eskolan sartzeko animatuz eta giro ona ikusi nuenez izena ematea erabaki nuen. Hasieran kuadrilla oso geunden, baina batzuek utzi egin zuten. Zaila al da bertsotan lehiatzea?

UXUE: Asko prestatu behar da, baina, behin martxa hartuta ez da hain zaila. Zarauztarrok astean hirutan gelditzen gara bertsotan aritzeko eta, beraz, nahiko erraz lehiatu gara bostok. Txapelketari begira zein sentsazio dituzu? JOANE: Txapelketa pasa dut eta agian ez noa finalera baina ondo egon nintzen Uxue, zer sentitu zenuen finalera pasa zinela jakitean?

Poztasuna batetik, eta beldurra, bestetik, ez bainuen halakorik espero.

12


Erraz egiten al dituzue bertsoak?

JOANE: Aurten hasi gara serio jartzen. Lehen inork ez zuen gogorik baina txapelketetan izen ematen hasi gara, eta horrek sortutako presioagatik bertsoak egiten hasi gara, eta konturatu gara ez dela hain zaila. Nola ikusten duzu zure burua finalean? UXUE: Ziurrenik oso urduri egongo naiz hasieran, baina kantatu ahala lasaituz joango naiz. Zerk beldurtzen zaitu gehiago, aurkarriek edo egokituko zaizkizun gaiek? UXUE: Badira beldurtzen nauten aurkariak, izan ere , batzuk oso ondo aritzen dira bertsotan. Hala ere, gaiek gehiago beldurtzen naute, zuri gelditzeko arriskua dudalako.

13


B A S A NDE RE Ekainaren 21etik uztailaren 20ra

Bereizgarria: ALFERRA

Bai, azterketak amaitu dira, eta zuretzako denboratxo bat hartzea ez dago gaizki, baina kontuz! Hirugarren ebaluazioa hasi da! TARTALO Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra Bereizgarria: DESPISTATUA Tira, agian ez da dena espero bezala irten, baina ez desanimatu, jar ezazu zeure begi eder hori aurrera begira, eta eutsi goiari! GALTZAGORRIAK Otsailaren 19tik martxoaren 20ra Bereizgarria: ZALANTZATIA Denok ditugu geure duda, beldur eta kezkak, baina gazteak gara eta ez luzerako, beraz, egin benetan gura duzuna, eta besteak pikutara! HE RE NS UG E Martxoaren 21etik apirilaren 20ra Bereizgarria: DIRUZALEA Ongi egindako lanak badakar bere saria, ez izan zalantzarik, eutsi goiari eta ikusiko duzu nola mundua zure oinetan duzun! L A MI A Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra Bereizgarria: ARDURAGABEA Azterketen tentsioetatik askatuta, udaberrian sartzera goaz, eguzpi­izpi txikiak agertuz doaz gaurkoan, baina ez lokartu, azterketak berriz baitatoz! BASAJAUN Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra Bereizgarria: BAKARTIA Nor bere arazoez arduratzea ongi dago, baina ezazu eraman zama guztia zeure gainean, lagunak hor dituzu, egunik ilunenak ere argitzeko!

14


G A UE K O A K

Uztailaren 21etik abuztuaren 21ra

Bereizgarria: PARRANDAZALEA

Behin edo behin parranda egitea onargarria da, baina beti ere arduratsua izanik. Ez ahaztu hirugarren ebaluaziorako ikasten hasi behar duzula! Egunean egunekoa!

JENTILAK

Abuztuaren 22tik irailaren 22ra

Bereizgarria: ZURRUNA

Unibertsitatea, lanbide heziketa, etorkizuna‌ erabaki garrantzitsuen ordua iritsi da! Baina lasai, guztiok ditugu zalantzak. Hori bai, zure etorkizuna izanik, zuk hartu beharreko erabakia da! AKERBELTZ

Irailaren 23tik urriaren 22ra

Bereizgarria: HARROA

Azterketetan maximoa eman duzula uste duzu? Bai zera! Gehiago egiteko gai zara! Hasi zaitez gaur bertan hirugarren ebaluaziorako ikasten, ikusiko dituzu emaitzak! MA R I

Urriaren 23tik azaroaren 22ra

Bereizgarria: LOTSAGABEA

Arriskatzen ez denak ez du ezer lortzen, beraz, ez pentsatu bi aldiz eta egin aurrera! Ez duzu hegan egiterik lortuko burua lurretik altxa ezean! Z I RI P O T

Azaroaren 23tik abenduaren 20ra

Bereizgarria: IRRIBARRETSUA

Nahiz eta azken aste hauetan apur bat estuturik ibili zaren, egon zaitez ziur gauzak hobetu egingo direla. Burua altxa eta irribarre eginez, segi aurrera! S UG A A R

Abenduaren 21etik urtarrilaren 19ra

Bereizgarria: EZKORRA

Egon zaitez lasai, bolada txarra izan arren, orain arte egindako ahalegin guztien emaitza ikusten hasiko zara laster!

15


H a n d i a f i l ma Ez da eguneroko errutinaren zati 13 Goya sarietarako hautagai izatea, ezta horietatik 10 eskuratzea ere. Euskal zinea mundu zabalera eraman du Handia filmak, Jon GaraĂąo eta Aitor Arregi zuzendari lanetan izan dituelarik. Altzoko erraldoiaren bizitza kontatzen digu pelikulak, zeinaren garaiera ikaragarria (2’41m) eta anaia zaharraren ideia (mundu zabalean anaia gaztearen altuera erakutsiz negozio bat aurrera ateratzea) baliatuz aberasten saiatuko diren. Nola ez, ez da arrosa koloreko bidea izango, oilo ipurdia azaleratu eta beharbada malkoren bat aterako diguten makina bat momentu baitaude. Film honek euskal zinea handi egin du gure txikitasunean. Berri txarrak Ez dira musika talde asko izango aldi berean 10.000 pertsona eurei begira jartzeko gai, are gutxiago euskaldunak, beharbada, bakarra izango da: Berri Txarrak. Ia 25 urteko historia eta 10 diska kaleratuak ditu talde nafarrak, azken lana Euskal Herrian aurkeztu du martxoaren 17an BECen 10.000 lagunen aurrean. Azken maisu lan honek “Infrasoinuakâ€? du izena eta 10 kantuz osatua dago, guztiz gomendagarria da lan honek duen estilo aniztasuna kontuan hartuta. Ia mende laurdena eta badirudi Berri Txarrakek geroz eta berri hobeak dakarzkigula.

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.