Kalapita 14

Page 1

201 6ko apirila 1 4. alea


2 0 1 5 -2 0 1 6 i ka stu rte a n i ka si d u g u n a : 1 .- Aurreiritziek engainatu egiten dute: ikasle berrien itxurari ez begiratu. 2.- Puntualitatea ezinbestekoa da trena ez galtzeko eta notarik gabe ez gelditzeko. 3.- Dirua aurreztu, sagardotegian afariak egin ahal izateko. 4.- Ez utzi dirua edonori, bueltan ez delako etorriko. 5.- Estutxeek giltzapean gorde. 6.- Baboarena neurrian egin. 7.- Hamaiketakoa ekarri, gosea zer den jakin nahi ez baduzue. 8.- Pasiloko kristalak bakean utzi, berekasa ez dira puskatuko. 9.- Egunean 7ordu gehiegi dira: ikasi, sozializatu, txisteak egin, jan, eskileratan gora eta behera... 1 0.- Beldurrak alde batera utzi eta "pelota" neurrian egin.

2


Zorionak Salbatore Mitxelenako saridunei!!! E m a i l a k, i p u i n a k 1 . SARIA: "Abesti baten lau minututan" Lore Ladron de Guevara Agirretxe 2.SARIA: "Begiak ireki, ixtea hobe" Julia Galarraga Arrieta 3.SARIA: "Manifesuta" Jone Aizpurua Olaizola E m a i l a , ol e rki a k 1 .SARIA: "Azkenean" Maddalen Etxebeste Makazaga 2.SARIA: "Izatez bagara" Izaro Aizpurua Arrieta 3.SARIA: "Berandu baino lehen" Amaia Etxabe Antia

3


Sekulakoa da bere...

4


5


6


Taulara begiratuz, kurtsoko laurdenak ingeineritzaren bat burutzeko asmoa duela ikus dezakegu, barietate handia egondik zientziaren arloaren barnean, ikasle ugari erakartzen baititu bere esparrura. Osasun zientziek dute bigarren postua, biologia hautatzen dutenetatik gehiengoak bide profesional horretatik jotzen duelako. Jarraian, magisteritza zein EAZ kokatzen dira, multzo nahiko espezifikoak izanik, ehuneko handia osatzen dutela kontsideratu daiteke. Segidan, gizazientziak nahiz goi mailako zikloak ditugu, badirudi batxilergo humanistikoa egiten dutenetatik gehiagok jotzen dutela enpresa mundura giza graduetara baino; bestalde, goi mailako zilotarako joera ere ez da oso altua. Zientziak, medikuntza, zuzenbidea, ekonomikoa eta artistikoak betetzen dute gutxiengoko postua, hauetako gehienak, karrera soilak direlako, hala nola, medikuntza eta zuzenbidea. Zientziak, ekonomikoa eta artistikoa, berriz, oso ohikoak ez direla dirudi. Azkenik, oraindik erabakia hartu ez dituenak dituguD gajo horiek noraezean.

7


8


9


ERRUTINA Gaur goizean, esnatu, ordu laurdenera altxatu, gosaldu, dutxatu eta eskolara joan naiz. Bertan 7 ordu nekagarri pasa ondoren, buelta etxera, bizikletan. Bazkaldu, telebistarekin hitzordua izan eta etxekolanak egin ditut. Gitarra ordu erdiz jo eta Instagramen galdu naiz, explorar-en pixka batean argazkiei begira. Ondoren, entrenatzera, zortzi eta erdietan, etxean hamarrak eta laurdenean egoteko. Afaldu, pixka bat irakurri eta lotara. Jada kezkatzen hasia naiz. "Zergatik, egun normal baten aurrean zaude eta" esango didate batzuek, honezkero. Baina arazoa da, hau ez dela egun bat, baizik eta egunERO, eta kezkagarria da, pentsatzen jarriz gero. Aurten gehien kezkatzen nauen arazoa da, ikasteaz gain, ez dudala ezer produktiborik egiten sentitzen baitut. Arratsaldeak telebistak lapurtzen dizkit, edo lapurtu diezazkidan uzten diot. Beraz, hori aldatzeko formularen baten bila nabil, alkimista tankeran. Orain badirudi ulertzen dudala zein zaila den formula hori bilatzea, ideiarik gabe nago oraindik eta. Astelehen eta asteazkenetan entrenamendua dela edota astearte eta ostiraletan gitarra edo ingelesa dela, betiko errutinan leporaino sartua nago. Behintzat, ibilitxoak ematen hasi naiz, ironikoki, ostegunERO .

10


Doinua: Hura asmakizuna Batxiler 1 en batzuk kexu eta kexu hainbat ardura berri o konpromezu baina nere_aholkuei kasu egiezu eze asko in gabe pasa dezakezu tarteka estropezu gero erreflexu baina umoretsu ta irribarretsu urte hontan gozatu beharra dezu!

11


LEHIAKETA!!! Hona hemen esaldi lehiaketako irabazleak!! Zorionak! Irabazleak: 1 .- Jokin Rodano: Ni naiz gu garelako 2.- Alazne Arriola: Nola aldatzen diren gauzak, nola desagertzen diren arimak, eguneroko elkarrizketak, oroimenean gordeak... 3.- Inhar Loidi: Mugikorrak urruti dauden pertsonak gerturatzen dizkigu baina gertukoak urrutiratu.

Saria jasotzeko abisatuko zaie irabazleei. ( bazkari eder bat izango da)

12


Amamaren natillak

ERREZETA:

Osagaiak: 2 arrautz gorringo 4 koilarakada azukre litro laurden esne esentzia Natillen prestakuntza: 1 . Gorringoak eta azukrea irabiatu “a punto de cinta� 2. Gehitu esne hotza eta egosia esentziarekin eta sutan jarri irabiatzeari utzi gabe aparra desagertu arte 3. Erretilu batera bota iragazki baten laguntzaz 4. Merengearekin apaindu daiteke Eta kito! Ia amamarenak bezain onak

13


Capricornus: Udaberria indarrEZ hasi zenuen, baina bada garaia atseden hartzeko. Ez zaitez kezkatu azterketen emaitzez oso langilea baitzara, ez duzu arazorik izango. Maitasunean ez ezazu ezer berririk espero, baina ez galdu esperantza, agian udarako norbait berezia ager daitekeElako zure bizitzan. Leo: Zure zeinuak dioen bezala lehoi bat zara eta udaberri honetan edozertan parte hartzeko gai ikusten duzu zeure burua, zein energiaz betea dagoen. Horrexegatik, ez galdu lehiaketa edo antzekoetan parte hartzeko aukera. Horrez gain, badirudi sukaldatzen ikasteko garaia dela, ez baitzara oso trebea sukaldean. Cancer: Umore aldaketa nabariak badituzu ere, normalean alaia zarela badakizu eta horrek momentu txarrak pasatzen ari den pertsonaren bati lagundu diezaioke. Entzun gehiago gurasoei, sarritan zure kasa baiTzabiltza haien aholku interesgarriei kasurik egin gabe, gogoratu haiek esperientzia asko dutela bizitzan... Aries: Apur bat gogorra egingo zaizu ikasturtea amaitzea, baina pentsa ezazu udaran izango duzun lasaitasunaz. Gurasoekin ika-mikak sarri izango dituzu, horregatik ez ahaztu haiek zaintzeaz eta haien aginduak betetzeaz, ez baduzu zigorrik jaso nahiD Adeitsua izan maite duzun horiekin eta utz iezaiozu soilik zure buruan pentsatzeari, azkenaldian zure munduan bizi zarela dirudielako. Libra: Lagunekin ez zara eskuzabala eta horrek ez dizu batere onik egingo. Baliteke etxean istripuren bat jasatea, beraz, saiatu gauzak txukun mantentzen. Bikotea baduzu jakin ezazu gorabeherak izango dituzuela eta bikotea ez baduzu ez pentsa oso urruti dabilenik gustuko duzun pertsona bat. Piscis: Lan eskaintzaren bat izango duzu udarako, ez ukatu eskaintza hori eta ekin gogor lanari! Baina...Kontuz! Lanean lortzen dituzun xoxak, asko ez badira ere, ez itzazu xahutu txEpelkerietan. Lagunentzat denbora gutxiago izango duzunez gero, une batzuetan apur bat bakarrik senti zaitezke, baina, lasai egon, harremanek hor jarraituko dutelako.

14


Taurus: Zure urtebetzean ezustekoak jasoko dituzu, hala nola, iraganeko pertsona batzuk itzuliko dira zure bizitzara momentu on asko zure oroimenera itzularaziz. Apur bat alperra zarenez, ez utzi ikasteari eta ez galdu denbora, bestela ikasketak ez dira behar bezala joango. Scorpius: Zoritxarrez osasun arazo txikiak izango dituzu, baina ez kezkatu konturatu bezain laster konponduko baitira. Eskain iezaiozu denbora gehiago irakurketari, egunerokotasun aspergarritik ateratzen lagunduko baitizu telebista saioren batekin batera. Sagittarius: Uda iristeko irrikitan zaude eta horrek irrazionalki pentsatzera eraman zaitzake. Ondorioz, zentratu zaitez orainaldian eta ez ahaztu bizitza une batetik bestera alda daitekeela. Maitasunean ustekabe batzuk izango dituzu, hala ere ez kezkatu, onak dira-eta... Virgo: Izaera ona duzu normalean, baina amorrarazten zaituen pertsona batek zure bizitza zailduko du hilabete hauetan. Ondorioz, lasaitasunez hartu gauzak, arazoak bakarrik konponduko baitira. Gainera, ez ahaztu zoria zure alde izango duzula eta bizitzako hainbat momentu poztuko dizkizula horrek... Gemini: Pertsona bitxia zara, baina zure izaera ez da aldatuko. Jakinarazi ingurukoei beren-berean jarraituko duzula zure gauza on eta txarrekin. Sukaldean ona zara eta lagunei asko gustatuko zaie zure trebezia erakustea. Lagunei ez ezik, gurasoei ere erakuts diezaiekezu zein esku ona duzun, postreetarako batez ere. Aquarius: Langileen artean langileena zara eta besteei laguntzea ez zaizu batere axola zuri denbora kentzen badizu ere. Saiatu zure sentimenduak gehiago plazaratzen horrela zure lagunekin komunikazioa hobetuko duzu. Aprobetxatu udaran gustuko dituzun liburuak irakurtzeko, ondo dakizun bezala beste mundu batera eramaten baitzaituzte eta arazoez ahazten laguntzen zaituzte.

15


AGUR, OTEITZA Kaixo bat agur batekin bukatzea ezinbestekoa zait, hasten dena amaiera batekin biribiltzea. Hau une horietako bat da, duela ia bi urte hasitako abentura bukatzear baitago. Hala ere, ez dakit nondik hasi. Ez dakit zer perspektiba eman nahi diodan agur honi, udaleku sentsazio honi, barrubarruan bukatzea nahi dudan zalantzak baititut. Baina, bukatu behar badu, ez da izango ezer esan gabe. Bat-batean jabetu naiz bidaiaren helmugara iritsi naizela, bizitzaren etapa honek berea eman duela. Egia esan, ezin espero nezakeen bi urte hauek izan diren bezalakoak izan zitezkeenik, hainbeste aldatu zaidanik bizitza. Eta gertatu da. Lehenengo klaseko lotsa begiradetatik sagardotegian kopetaz hautsitako intxaur gogorreneraino. Ondokoari zerbait esatearren “zer daukagu gero?� galdetzetik isiltzeko eskatzeraino, barregura sartzen diguten iruzkin horiek ekiditearren. Ezin espero nezakeen hainbeste lagun eta hain onak egingo nituenik, ezin espero bi urtek hainbeste eskaini zezaketenik. Uda amaieran iritsi zen hizki magikoko gutunetik honaino. Gelakideak ikusi aurretik whatsappeko profila ondo aztertuta neukala. Mila aurreiritzi ezerezean, hasieran isila zirudiena orain gelako berritsua delako. Milaka anekdota, are greba saiakera gehiago, kalapitako madalenen zaporea gogoratzeko. Gezurra dirudi hainbeste bizi dugula. Ez naiz ikasle soilez ari, denok egin baitugu horrela izatea, pasillotik bidaltzen gintuenak barne. Horregatik egiten zait hain gogorra nahiz zaila agur esatea. Bi urte hauekin batera irabazitako guztia galduko banu legez. Azken batean, hemen gertatutakoa Oteitzak eman digu, “obrero� eta guzti. Zilegi da testuingurua aldatuz giroa ere eraldatuko dela pentsatzea. Dena den, hemendik aurrera zer gerta dakiguken ez dakidanez, orain artekoa sentimenduz gogoratzea besterik ez zait gelditzen. Munduko edozein txokotan elkartuta ere, inoiz kaixo batekin hasi zena mila gero artez ureztatzeko. Eskerrik asko denoi, abentura hau elkarrekin bizi izanagatik. Plazer handi bat izan da. LORELA_LDG

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.