Kalapita 12

Page 1

201 5eko abendua 1 2. alea


KAIXO KUXKUXEROAK! URTE HONETAN BERRI ETA GAUZA BITXI ASKOREKIN GATOZ. PREST AL ZAUDETE UMORE ETA ALGARARAKO? BADAKIGU, GARAI HAUETAN, GEHIEN POZTEN GAITUZTEN GAIAK KUXKUXEAN ARITZEN DIREN HORIEK DIRELA. NORI EZ ZAIO GUSTATZEN TXUTXUMUTXUEN BERRI IZATEA? ARGI DAUKAGU DENOK DUGULA KUXKUXERO BAT GURE BARRUAN. KALAPITA HONETAN, DENBORAPASAK, ASMAKIZUNAK, ERREZETAK...ETA BESTE HAINBAT GAUZA AURKITUKO DITUZUE. EZ IKARATU! ZENBAIT BITXIKERIA ERE AGERI DIRA ETA! ARGI DAUKAGU LIBURU HONEN LEHENENGO ORRIA IREKI BEZAIN LAISTER BIZI GAREN MUNDUTIK KANPO JOANGO ZARETELA, HAIN ZUZEN ERE ZORAMENAREN MUNDURA! ETA ESALDI HONEKIN GERATZEN BAGARA? ZORAMENAK EGITEN GAITU ZORO, BAINA ARRUNTAK ARRUNT EGIN AL GAITZAKE? I->JARRAITU IRAKURTZEN!

2


URTEBETETZETAKO PASTAK Gelako whatsappean hasi dira 7:30erako zoriontzen, norbaiten urtebetetzea da, beraz. Egia esateko, axolagabe zait noren eguna den, nire zalantza handiena hamaiketakoa eraman edo ezean baitago, pastak ekarriko al ditu? Azkenean, ez eramatea erabaki dut, Josunek azpimarratu zuen legez, pastak eramaten ez dituenak ingelesean pare bat puntu galduko ditu. Mehatxu eraginkorragorik? Goizean goiz gelan sartzean zoriondu dut zoriondu beharrekoa, konplitze horretan. Pastak lokalizatzen zentratu gara pasta zaleok, ea ekarri dituen, hala izatekotan, zenbat kaxa ekarri dituen, eta azkenik, ze markatako pastak ekarri dituen, ez zen, bada, marka zuriko pastak ekartzera ausartuko? Badakigu moko-finak ditugula eta. 3, 2, 1 , tinbrea. Hasi da lehiaketa; nor izango den ilaran lehenengoa. Txantxa zen, ez dago txandaka hartzerik, hau gerra da, eta gerran ez da itxaroten aurrekoa txokolatezko puruaren eta limoizko galletaren artean zalantzati dabilenean. Ez. Zain, bandejari noiz kenduko dion plastikoa, ea nork bereganatzen dituen pasta onenak, eta gehienak. Tentsioa nabari da. Urteak egin dituenaren inguruko biribila ixten doa, eskuak baina ez daude begi-bistan. Inuzente bat ordena jartzen saiatu da, behingoagatik gauzak ondo egin ditzagun, behingoagatik berdintasuna izan dezagun. Zorroa kendu dio, bazen ordua. Berdintasuna? Kaka zaharra. Badatoz atzetik eskuak, besoak, buruak. Bandeja ukitu gabe airean mantentzeko gai gara, pastak jasaten ari diren presioagatik. 3 segundo ostean, ez dago pastarik, papur mendia besterik. Han doaz atetik eskuak beteta, garaileak, hiruren artean bandeja osoa hustu dutelarik, ia eskerrik asko esateko ere astirik gabe. Kontrako sentimenduak galtzaileenak, ilara egitearen proposamena egin duena barne, hasieratik baitzekien ez dela oso abila horrelakoetan. Gela husten doa. Antza denez, bukatu da festa. Hala ere, badaude gelan jarraitzen dutenak, badakitelako bigarren bandeja falta dela. Lorela LDG

3


4


Hau egiteko gai bazarete, hurrengoa erraz egingo duzue.

5


6


S KALE AK

Maddi eta Nora

Zumaia, Deba, Itziar eta Mendaroko musikariek osatzen duten Skaleak taldeko bi kide Oteitzan ditugula aprobetxatuz, beraien proiektuen berri eman digute. Ze rg a ti k h a si zi n e te n i n stru m e n tu b a t j otze n ? Jon Amutxastegi: Txikitatik gabiltza musikaren inguruan eta instrumentu bat aukeratzeko esan ziguten. Asko probatu ostean, saxofoiarekin hasi nintzen eta, egia esan, asko gustatu zitzaidan. Aitor Aristi: Nik pianoa jotzen nuen, baina nazkatu egin nintzen eta amak beste instrumentu bat aukeratzeko esan zidan, musika txikitatik asko gustatu izan baitzait. Tronboia aukeratu nuen, ez aspertzeagatk, oso arraroa baita hori jotzea. N ol a ta n e ta n oi z h a si zi n e te n e l ka rre ki n j otze n ? Orain dela urte bat inguru sortu genuen taldea , baina urte batzuk lehenago hasi ginen entsegu batzuk egiten (Aitor ez zegoen bertan), duela bi edo hiru urte zehazki. Pare bat aldiz geratu ginen eta Deban eman genuen kontzertua. Aitor etorri zen ikustera eta hortik aurrera, bera ere entsaioetara etortzen hasi zen. Hainbat herritan jo ditugu geroztik kontzertuak. Ze rk e m a n zi zu e te n ta l d e b a t osa tze ko i d e i a ? Beti gustatu izan zaigu musika jotzea, Ska estiloa batez ere. Hasieran lau pertsona bakarrik ginen, baina denbora aurrera joan ahala, gero eta pertsona gehiago sartu ditugu taldean. Bestalde, Debako zein Zumaiko Bandak elkarrekin buruturiko kontzertuak ere izan zuen garrantzia, bertan ezagutu baikinen elkar. Harrezkeroztik, Aitor etsaioetara azaltzen hasi zen eta pixkanaka taldeko kide bihurtu.

7


N on e ta ze n b a t ord u z e n tsa i a tze n d u zu e ? Udan asko entsaiatu dugu, baina orain ikasketan direla eta ez dugu horrenbeste denbora taldeari eskeintzeko. Lekuari dagokionez, Debako taldeek eskaintzen duten entsaio gela batean elkartzen gara, ordutegi finkorik gabe, normalean tartetxoa igande arratsaldetan aurkitzen badugu ere. N ol a h a si zi n e te n ta l d e b e za l a kon tze rtu a k e m a te n ? Lehenengo kontzertua Debako jaietako bertsio gau batean eman genuen. Nahiko gau urduria izan zen, kanta asko jo behar baikenituen oso denbora gutxian. Honen ostean udan 1 0 kanta inguru atera genituen, eta horrela hasi ginen kontzertu gehiagotan jotzen. N ol a ko se n ti m e n d u a k sortu zi tu e n zu e n g a n l e h e n e n g o kon tze rtu a k? Jon Amutxastegi: Ez dakit sekula gau hartan bezain urduri egon naizen. Herriko jende mordoaren aurrean jo behar genuen eta arratsaldean gainera. Nahiko momentu txarra izan zen. Aitor Aristi: Nik ez nuen horren momentu txarra igaro, saxofoiak zein tronpetek nire soinua estaltzen baitzuten. Hori dela eta, ez nintzen horren urduri jarri. Le h e n e n g o kon tze rtu ko se n ti m e n d u a k a l d a tu a l d i ra b e ste h a i n b a te n o s te a n ? Bai, noski. Orain normalagoa da egoera, eta ondorioz, ez gara horren urduri ipintzen. Bestalde, nahastu egiten bagara, barre egin eta ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen dugu aurrera. Ta l d e a re n l og oa e g i te ra koa n , ze rta n oi n a rri tu zi n e te n ? Lagun bati eskatu genion. “Rude boy� kutsua eman nahi genion irudiari txapel eta puru baten erabileraz, horrela, Ska klasikoaren islada eginez. OHAR GARRANTZITSUA: Logodun kamisetak 1 0 eurotara salgai!

8


N ol a m ol d a tze n za re te i n stru m e n tu orore n tza t b e rtsi oa k S ka e sti l ora e g o ki t z e ko ? Oso lan zaila izanik eta taldeko sopranoak menperatzen duenez gaia ondoen, bera arduratzen da. Hala ere, gu ekarpen txikiak egiten saiatzen gara. Ze r a sm o d i tu zu e e torki zu n e ra b e g i ra ? Taldeko bat unibertsitatean dago eta horrek ez digu inolako arazorik suposatu. Oraindik ez dakigu datorren urtera begira zein bide hartuko dugun zehazki. Gainera, bi kontzertu jotzekoak gara laster, eta ez dugu pentsamenduak beste toki batean finkatzeko aukerarik. Gertatzen dena gertatzen dela, ahal den moduan jarraitzeko asmoa eta gogoa dugu, dudarik gabe.

9


10


NOLA LIGATU Euskal Herriko 1 8 eta 20 urte bitarteko gazteen %80k ligatzeko zailtasunak dituela aitortzen du. Hamaika teknika daude ligatzeko, ez dago araurik beste pertsona bati gure sentimenduak adierazterako unean, baina badira teknika batzuk gure egunerokotasunean ohikoak direnak, gaua alde batera utzita egunez ere ligatzeko aukerak ditugula kontuan hartzen dugularik. Begiradaren garrantzia aipatzekoa da, jaiotzaz barneratua dugun berezko begirada bat da, ez edozein, gustuko dugun pertsonarentzat erakargarri izateko begirada hori gure barrenetik atera behar zaigu. Usadio zaharren jarraitzaileei poesia baino errazago txisteren bat kontatzea lagungarri gerta dakieke, barre egitea ia pertsona guztiei gustatzen zaielako. Dantza egitearen teknika ez da lotsatienentzat aproposena, baina bai errazena musika gogoko baduzu, ez zarelako urduri jarriko hitz egin beharrik ez baitago. Hori bai gauez egin beharko genukeela. Baten bat begiz jota badugu zuzena izatea izango da hoberena, hots, argi uztea gustuko zaigula eta, aurrez aurre bada, harik eta hobe. Gogoan hartu zerbait naturala izan behar duela eta ez dugula zertan zurikeriatan ibili.

11


MODAN DAGOEN HARREMANA Harremanak. Harreman mota ezberdinak. Zilborreste batek lotzetik baloiak elkartzen dituen harremanetaraino. Binakako, hiruko, taldekoI harremanak. Guztiak zilegi. Sendoenetik ahuleneraino. Baina badaude harreman izenez ezagutu baina harreman izatetik urrun geratzen direnak. Orain hain modan dagoen postureo hori lekuko. Zure laguna naizela munduari demostratu behar hori, hain zuzen ere. Zurekiko dudanean zentratu beharrean, zurekin nagoenarenganako munduak duen mirespen dei diezaiokegun horretan oinarritzea, hainbesteko harrotasunez aldarrikatzen dugun laguntasunezko harremana. Tristea. Oso tristea. Eta ezaguna. Oso ezaguna. Nork ez du besteenganako ospeagatik eraiki den harreman “haustezinik� ikusi? Dugun errealitatea da. Azaleko harremanak sustatzen tematzen gara, benetako loturak bigarren mailan utziz. Nahiago baitugu postureo horren jaun eta jabe izan, benetan aspektu guztietan betetzen gaituzten lagunak zaindu baino. Egia esan, zertarako lagunak gustuko dut-ak baditut? Lorela LDG

12


Ellande Balmasedak bere lehen eleberria orain dela gutxi argitaratu du Spectre Royal Hunters izenarekin. 20 urteko gazte honek, liburua idatzi eta bere kabuz autopublikatzea erabaki du Amazonen bitartez. Oteitzan ikasle denez, bere denboraren ordu erditxo bat lapurtu diogu elkarrizketa bat egin ahal izateko: - N o i z h a s i z i n e n i d a z te n ? Idazten 2009 an hasi nintzen, batxilergoan nengoen bitartean. Komikiak idazten eta marrazten hasi nintzen, eta handik datorkit marrazteko erraztasuna, baina komikien ideia baztertu nuen izugarrizko lana ematen baitzuen. Lehen liburuarekin 2009an hasi nintzen, baina oraingoa idazten 201 2an hasi nintzen, eta hau da aurrera doan lehenengo liburua; hau da, salgai dagoena. -Zu b e za l a ko i d a zl e g a zte e n tza t b a a l d u zu i ra d oki zu n i k? Bai, buruan zerbait pentsatuta baduzu, hasiera eta bukaera bat badu eta zentzua badu, aurrera! Hasieran gauza asko dituzu buruan, oso desorientatuta ibiliko zara eta aldaketa asko egingo dituzu, baina ideia gustatzen bazaizu eta aurrera joateko aukera baduzu, ekin! Azkenean bertsio asko, aldaketa asko izango ditu ipuinak, hasieran agian ez zaizulako ongi aterako, baina inportanteena gogoa edukitzea da. -I d a zte a z g a i n m a rra zte n e re oso tre b e a za ra : l i b u ru ko m a rra zki a k zu k e g i n d i tu z u ? Liburuan ez dago marrazkirik, liburuaren portada neuk egin nuen; nire amaren lagun batek lagunduta, baina ez dago marrazkirik; egiten ditudan guztiak blogean daude. -N ol a d e skri b a tu ko ze n u ke ze u re e l e b e rri a ? Denetik dagoela esango nuke, akzioa, zientzia fikzioa, umorea, maitasuna eta sektretu asko, irakurlea erakarri eta pentsarazteko, eta sorpresak emateko ere bai.

13


-N ori g om e n d a tu ko ze n i oke zi b u ru a ? Badaude gaiak pertsona helduentzat, baina batez ere 1 6 urtetik aurrerakoentzat dela esango nuke, akzioa eta misterio piskat gustatzen bazaizu gomendatuko nizuke. Azken finean publiko zabal batera iristen saiatu naiz, paragrafo pisutsurik gabe; gehienbat elkarrizketa da. -Li b u ru a i d a zte a z g a i n b l og b a t e re sortu d u zu . N ol a b u ru ra tu zi tza i zu n b l og a re n i d e i a ? Irakurle batek gomendatu zidan blog bat sortzea esanez liburuak sakontasun pixka bat falta zuela; irudiak, edo pertsonaia batzuen gauzak ez baitira kontatzen liburuan eta liburua aldatzeko beranduegi zenez, beste modu bat aurkitu behar nuen. Beraz blog bat sortzea pentsatu nuen gehiago zabaltzeko. -Ze r a u rki g e n e za ke b l og e a n ? Blogean liburuan kontatzen ez direnak kontatzen ditut, pertsonaiak nolakoak diren irudikatzeko, koloreak, ingurua... batez ere liburuko personaien istoria kontatzen dut, ea nolakoak diren... Eta horrez gain liburua hasi baino lehenagoko kontuak ere aipatzen ditut. Liburua protagonistaren ikuspuntutik ikusten duzu, baina ez dakizu zer gertatzen den hortik kanpo; liburua hobeto ulertzeko erabiltzen dut. -E l e b e rri a k p i xka b a t fu tu ri sta d i ru d i ; ze r sa i a tu za ra i sl a d a tze n ? Futurista baino zientzia fikzioa da, 2011 n hasten baita liburua. Gaur egungo gertaerak dira, Hirugarren Mundu Gerra hipotetiko batekin hasten da, ekialde hurbilean eta beste hainbat tokitan dauden gatazka guztien ondorioz. Eta handik aurrera dena fikzioa da. -Tri l og i a b a t a te ra tze ko a sm oa om e n d u zu . . . Ze rb a i t p e n tsa tu ta b a d u zu ? Asko, asko, asko; bigarren liburua idazten jada ari naiz eta hirugarrengorako krokis bat egiten hasi ere bai. Gero jendeak eskatzen duenari egingo diot kasu. Baina hasieratik trilogia bat egiteko asmoa nuen.

14


-B i g a rre n za ti a n oi zko a te ra tze ko a sm oa d u zu ? Nire intentzioa urtero bat ateratzea da. Lehenengoarekin oso luzea izan zen, ez nekielako nola egin... baina orai errazagoa izango da. Laster irakurgai egongo dela uste dut. - Li b u ru a ze i n h i zku n tza ta n i d a tzi d u zu ? Gaztelaniaz, euskaraz baino erraztasun askoz handiagoa baitaukat. -E ta b e ste h i zku n tza b a te ra i tzu l tze ko a sm ori k b a i ? Pentsatuta bai, baina nik ezingo nuke egin; nik euskaraz badakit, baina ez daukat erraztasun berdina, eta norbait beharko nuke, eta garestia da. Etorkizunean euskaraz argitaratu nahiko nuke, baina denbora asko behar izaten da. -H on e zke ro ze n b a t sa l d u d i tu zu ? Orain arte 1 9 liburu, gehiago nahiko nituzke baina konformatzen naiz. -E ta n on e ros g e n e za ke l i b u ru a ? Amazonen, Spectre Royal Hunters edo nire izena erabilita aurki dezakezue. -E ta p a p e re a n a rg i ta ra tze a p e n tsa tu a l d u zu ? Pentsatu bai, baina diru asko behar da liburua paperean publikatzeko. -I ra ku rl e a k e ra ka rtze ko l a b u rp e n txo b a t e g i n g o? Protagonista Matt Evans da, mutil arrunt bat, gerra batera joaten dena behartuta, eta gerran dagoen bitartean botere berezi batzuk dituela konturatzen da, hau da, gizaki bat baino gehiago dela. Gero istorio asko gertatzen dira, ezkutuko asko dago, argumentuak ere bira ugari ematen ditu...Liburuan kontuak ez dira hasieran diruditen bezalakoak.

15


Txokol a te e ta j og u rt m a d a l e n a k

O s a g a i a k: 2 arrautza 200 gr. irin 3 koilarakada kakao hauts 75 gr. margarina ala gurin 1 25 gr. azukre Legami koilarakada erdia Esnea, baso erdia Gatz pittin bat

N ol a: 1 . Lehenik, lapiko batean margarina/gurina eta azukrea urtu, eta ontzi batean nahastu irina, legamia, gatza eta kakaoarekin. 2. Arrautzak, jogurta eta esnea gehitu eta ondo-ondo nahastu ore homogeneoa lortu arte. 3. Berotu labea 200 edo 1 80 Cยบra (labearen indarraren arabera) 1 0 minutuz. 4. Lehendik prestatutako orea madalenen moldeetara bota, moldeen erdiraino, eta laberatu 1 8-20 minutuz. 5. Madalenak prest daudela jakiteko sartu laban bat hauetan. Labana garbia ateratzen bada jateko prest dauden seinale.

16


Zein irakasle da? a) Josu Beristain b) Elena Beristain c) Eli Iruretagoiena d) Jon Gurrutxaga e) Ana Agirrebalzategi f) Itziar Sorasu 17


Ca p ri corn u s: Lasai har ezazu egunerokoa, urduritzeak ez baitu ezertarako balio. Zure izaera adiskidetsuak erraztasuna emango dizu erlazio berriak egiterako orduan. Egon zaitez adi, norbait berezia ezagutzeko aukera beti existitzen baita! Le o: Itzulinguruka ibili beharrean, jo ezazu behingoz harira. Utzi lotsak zein beldurrak albo batera eta adierazi zehazki zure iritzia, gaizki ulertuak ekidituko baitituzu horrela. Ebaluazio erantzunak uste baino hobeak izango dira, eutsi goiari datorrenean ere! Maitasunean ez galdu esperantza, laister helduko da heltzea nahi duzun hura eta. Ca n ce r: Zoriontasuna bilakatu da zure izaeraren osagai nagusi, bizitza ezin politagoa dela baituzu iritzi. Kontuan hartu, ordea, barearen ostean ekaitza etorri ohi dela. Hori gertatuz gero, ez dezepziorik sentitu, pauso sendoz zanpatu eragozpen oro, bideak beti bideratuko baitzaitu zuzenki. Ari e s: Asteburuan parranda ezin hobea duzu zain. Lagunekin partekatutako uneak ahaztezin bilakatuko dira gau sinple batean, kuadrila harremana dena baino sendoago bihurtuz. Kainabera jaurtirik dagoen arren, arrain txikiak soilik gerturatuko zaizkizu ingurura; horiek harrapatu ala ez, zure erabakia izango da. Li b ra : Alperkeriak bizitzaz gozatzeko aukera eskaintzen dizun arren, ez duzu ahaztu behar gerora berreskuratu egin beharko duzula egin gabeko lana. Ez ahaztu maite duzun hori zaintzea, sekula galduko ez duzun arren, damuaren zama astuna izaten baita. Aprobetxatu barneko alaitasuna besteei kutsatzeko, ingurukoek momentu atseginak igaro ditzaten zure ondoan. P i sci s: Utzi etengabe gabonetako oporrei begiratzeari, hilabete luze bat dugu eta oraindik aurretik. Askatu eta gozatu egunerokoaz, zortzietatik hiruretako ostegun nekagarri bat bada ere. Ordu luze hauek azkarrago igarotzeko, komenigarria da ondokoari “postit� bat itsatsi, eta ume baten moduan, berataz barre egitea.

18


Ta u ru s: Utz ezazu hilabete honetako umore petral hori eta has zaitez behingoz bizitzaz gozatzen, bada garaia eta! Maitasunean zortea izango duzula esatea gehitxo litzateke, baina gerta liteke, mundu honetan gerta ezin litekeenik balegoI Beraz badakizu, nahi dena borrokatu egin behar da zeureganatzeko, beraz has zaitez beharrezko zaizkizun teknikak prestatzen eta ekin! S corp i u s: Gauzei garrantzia eman, orain oraingoa eta bihar pasako da pasa behar duenaI Ez zaitez denboraren menpe bizi, bizi dadila denbora zure menpe. Nahiz eta aurtengo ebaluazioa ez den oso ongi joan, hurrengoan asmatuko duzu, hau entrenamentu bat besterik ez da izan, animo! S a g i tta ri u s: Emakumeak irrifarren edo barreen bidez bereganatzen dira; gizonak, aldiz, janariaren bidez. Aholku garrantzitsua zure liburuxkan apuntatzeko. Bizitza aspergarri horri bixitasuna eman behar diozu, larunbat honetako parrandak ez dizu kalterik egingo, ezta gutxiagorik ere! Vi rg o: Zortea ez duzu alde izango. Zenbait ezusteko gertatuko zaizkizu eta haiei buelta ematea ez da batere erraza izango, beraz, adi ibili. Hiruhileko hau ez da zure abileziak erakusteko adinakoa suertatu, hala eta guztiz ere, zure buruarekin harro egoteko arrazoiak badituzu, ez duzula inoiz etsitzen erakutsi duzu. G e m i n i : Izarretan bizi zara eta izarretan bizi nahiko zenuke betiko, baina ezin da horrela jarraitu, eskola orduetan arreta jarri behar da, alperkeriak alde batera utzita. Ongiaren ideia lortzeko gai zara, agintari izan zintezke, baina saiakera da garrantzitsua, nahiz eta gero ez atera ongi. Aq u a ri u s: Itsasoko olatu batek harrapatuko zaitu egun hauetako batean, ez baitabil oso lagunkoi gure Kantauri itsasoa. Gainontzean bizitza aspergarria izango duzu, ez da ezer berririk pasako zure inguruan eta. Hala ere ez geratu burumakur, ez egon atsekabetuta konstantzi hori dela eta, zuek alda baititzakezue iraganeko kartak.

19


SAN TOMAS JAIALDIA 201 5 EGITARAUA 08:1 5ean: bakoitza bere gelara. 08:45ean: trikitilariei jarraituz Gaztelekura 08:55ean: jaialdiaren aurkezpena 09:00-11 :00 : PATATA-TORTILLA LEHIAKETA 1 .txanda: 9:1 0etik 1 0:00ak aldera. 2.txanda: 1 0:00etatik 1 0:45 aldera 1 2:00etan: epaimahaiaren dastaketa tortilla onenak aukeratzeko 09:00-1 2:00: MUS TXAPELKETA AGENDA 21 /KALAPITA: txistorra, prestatu eta jan! KONTZERTU PAREGABEA!!! 1 2:1 5ean: SARI- BANAKETA 1 3:00 inguruan: denon artean dena jaso, txukundu etaI OPORRAK!!!!! ONDO JUN ETA TXINTXO IBILI

20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.