URTEKARIA Egileak: LH4 FRUTA EGUNA Urtero bezela fruta eguna ospatu genuen irailaren 30ean. HH2tik hasita LH6ko ikasleek hartu genuen parte. Futa oso osasuntsua dela denok jakinaren ganiean gaude, horregatik gure eskolan astelehenen eta asteazkenetan fruta ekartzen dugu. Fruta egunei hasiera emateko gelaka jarri ginen eta musikarekin lagunduta futa ezberdinak dastatu genituen.
HERRI INGURUA EZAGUTZEN Otañoko LH4, 5 eta 6ko ikasleek Basagainera irteera egin genuen urrian. LH4-ko ikasleak urriaren 9an egin genuen irteera. LH 5 eta 6koek, berriz, urriaren 8an egin zuten irteera. Basagain Anoetako mendi bat eta bertan burdin aroko herrixka bat dago.
Oinez egin genuen joan-etorria eta aldapa handiak zeuden. Irteera goizean izan zen eta bazkaltzeko ordurako eskolan ginen. 4