
6 minute read
Urtekaria
URTEKARIA Egileak: LH4
FRUTA EGUNA
Advertisement
Urtero bezela fruta eguna ospatu genuen irailaren 30ean. HH2tik hasita LH6ko ikasleek hartu genuen parte. Futa oso osasuntsua dela denok jakinaren ganiean gaude, horregatik gure eskolan astelehenen eta asteazkenetan fruta ekartzen dugu. Fruta egunei hasiera emateko gelaka jarri ginen eta musikarekin lagunduta futa ezberdinak dastatu genituen.
HERRI INGURUA EZAGUTZEN
Otañoko LH4, 5 eta 6ko ikasleek Basagainera irteera egin genuen urrian. LH4-ko ikasleak urriaren 9an egin genuen irteera. LH 5 eta 6koek, berriz, urriaren 8an egin zuten irteera. Basagain Anoetako mendi bat eta bertan burdin aroko herrixka bat dago.
Oinez egin genuen joan-etorria eta aldapa handiak zeuden. Irteera goizean izan zen eta bazkaltzeko ordurako eskolan ginen.


EUSKARAREN ASTEA
Otañoko ikasleak 2020-ko Azaroaren 23-tik Abenduaren 3-ra izan zen. Aste horretan konpromezu bat hartu genuen: Euskaraz hitz egingo genuela. Ekintza ezberdinak burutu genietuen: Alde batetik, HH eta LH 1, 2 eta 3 eskolan ipuin kontaketa izan zuten. LH 4, 5 eta 6-koak aldiz, Plazida Otañon Alizia herrialde miresgarrian ipuina ezagutu eta jarduera desberdinak egin genituen. Horrez gain, Altxorarren bila ere egin genuen, LH guztiak parte hartu genuen. Euskararen erabilera islatzen zuen soziograma bat egin genuen, gela bakoitzean azaroaren 16-20 bitartean. Gainera, mihiaren marrazki bat eman ziguten egunaren amaieran, euskaraz hitz egiten genuen edo ez hausnartzeko. Irteerak ere egin genituen HH 4 eta 5-ekoak Kristinaeneara joan ziren, LH 1, 2 eta 3-koak Urmarara joan ziren eta LH 4, 5 eta 6-koak Txillida lekura joan ziren. Azkenik frontoiean koreografia bat egin eta grabatu egin zen denok elkarrekin.

UDAZKEN IRTEERA
Abenduaren 2an 4-5 urtekoak Donostiako Kristina Enea parkera joan ziren. 2 autobusetan joan ziren. Gelan zuhaitzei buruz ikasten ari zirenez, hango lore eta zuhaitzak ikusteko aprobetxatu zuten. Zuhaitzez gain, bertako hegaztiak (ahatea, indioilarrak…) behatzeko aukera izan zuten.
Bestalde, azaroaren 27an 2-3 urtekoek eskolan ipuin kontaketa eduki zuten Iraitz Lizarragaren eskutik.


Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa bat da. Bertan: Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu genuen.
Gure ikastetxetik, Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan saria lortu zutenak: Aicha Hadidi eta Amets Intza izan ziren.
19. edizioa izan da aurtengoa. Sari banaketa Atxulondon izan zen abenduaren 19an eta sariak Manuel Atxaga Teodoro Hernandorena zenaren ilobak banatu zituen.
GABONAK
Abenduak 23an ospatu genituen gabonak gure eskolan. Aurten, talamez, abenduaren 24ean, ez ginen irten abestera covid-19 arengatik. Urtero bezala, LH1-2koek eta HHko ikasleak Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eduki zuten. Elkarrekin abestu eta beti bezela marrazkiak prest zituzten beraiei emateko. Olentzero eta Mari Domingi ere, urtero bezain eskuzabalak izan ziren eta eurek ere opariak ekarri zizkiguten. LH3-6ko ikasleak aldiz, beraien gelatan gelditu ziren pelikula bat ikusten. Pelikula bukatu eta gero, frontoira joan ginen jolastera. Eguna bukatzeko denak batera Hator-Hator abestu genuen.

Urtarrilaren 21ean herri kirolak egin ziren Otañoko ikasleak 4 txoko desberdinetan ziren: 1. taldea Azken Portun elkartu zen. 2. taldeak Aurrera Plazan jolastu zuen. 3. taldea Joxe Arregi Plazara joan zen. 4. taldea Ubarera joan zen jolasak eta banatu

egitera.
1.txokora HH4 - 5 urtekoak joan ziren eta bertan globo eta uztai jolasa egin zituzten. 2.txokoan, berriz, LH 1-2koak elkartu ziren eta paraxuta eta lokotx bilketa egin zituzten. 3. txokora LH3-4 koak joan ziren eta han txingak, zakukarrera eta lokotx bilketan ibili zituzten. Eta amaitzeko, 4.txokora LH5-6 koak joan ziren eta bertan zakukarrerak eta gurpila egin zituzten.




Otsailak 11ean Emakume zientzialarien eguna izan zen. Eskolako guztiek ospatu genuen egun hori. Goizean emakume zientzialarien buruz hitz egiten egon ginen. Gero. ruleta batekin emakume zientzialariei buruz asko ikasi genuen. Azkenik, patio garaian emakume zientzialariei buruzko liburu bat irakurtzen egon ginen.
Otañon bertan ospatu genuen emakume zientzialarien Emakumeak eta neskek zientzian sarbide eta erabatekoak eta berdintasunezkoak izatea lortzeko. batzar nagusiak Otsailaren 11ean Emakume eta Neska nazio arteko eguna izendatzea erabaki zuten eta ospatu genuen emakume zientzialarien eguna. eguna. perte-hartzea Nazio batuen zientzialarien horregatik

INAUTERIAK
2021eko otsailaren 12an, arratsaldean, frontoian inauteriak ospatu genituen. Pijama, mozorroetako osagarriak ekarri behar ziren Behin mozorrotutakoan, dantza bat egin eremuetan. Guraso batzuk etorri ziren gure ikustera.

LH6ko ikasleek pregoia eman zuten, gero zituzten. Maialen irakaslea, covid etorri zen gure eremuetara, HHko umeak ziren mozorroarekin.
Bizi dugun egoera arraroa hau ikusita, nahiko ondo atera zitzaigun inauteri festa. eskolako bata edo mozorrotzeko. genuen gure dantza
konfetiak bota mozorroarekin beldurtu egin
2021eko martxoaren 25ean, Korrika Txikia ospatu zen. Korrika Txikia AEKak sortu zuen eta euskara zabaltzeko egiten da.
2021.urtean beste modu batera ospatu da Korrika festa, koronabirusarengatik. Ordezkariak lekukoa hartu eta gelakideak atzetik korrika joan ginen gure eremuetan. LH6an hasi eta HH2an bukatu arte lekukoa mailaz-maila pasatu genuen.

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an, liburuaren eguna izan zen. Egun horretan bi idazle famatu hil ziren, Shakespeare eta Cervantes, horregatik ospatzen da liburuaren eguna. Gure eskolan, liburuaren egunean, 15minutuz irakurtzen egon ginen. HH koak kanpoan borobil batean egon ziren eta LHkoek gelan egin genuen.
ANTZERKI EMANALDIA

LH1 eta LH6ekoek antzerkia egin zuten. Martxoaren 25ean LH1ekoek egin zuten LH2koentzat eta LH3koentzat. Lehenengo mailakoek egin zuten antzerki horrek, Ikasle berria izena zuen. LH6koek aldiz 4. eta 5.mailakoei eskaini zieten. Aurtengo egoera berezia dela eta, ezin izan da Atxulondon egin. Horren partez, eskolako sarran egin dira bi antzerkiak. Pozik gelditu ziren eta txalo zaparrada jaso zuten.
Beraiei esker, arratsalde umoretsua eta entretenigarria pasa genuen. Mila esker!

ZIRKUOLA
LH1etik LH6-rako ikasleak joan ginen, martxoaren 22tik 26ra. Ordu eta erdiko saioak izan ziren. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen. Lehendabizi airezko akrobaziak egin genituen, soka eta kulunpioetan. Bigarrenez, pilota erraldoi batekin ibili ginen, oreka mantenduz bere gainera igo ginen. Geroago, akrobazia normalak ere egin genituen. Zirkoko langile profesionalak bagina sentitu ginen. Oso ongi pasa genuen, zalantzarik gabe errepikatuko genuke.
MAIATZEKO IRTEERAK Maiatzean zehar irteera ugari egin ditugu. Gelaka joan gara eta gehienak egun osorako irteerak izan dira.

Txieenak izan dira goiz pasa egin dutenak. HH2 eta HH3 urtekoak Ekogunera joan ziren maiatzaren 25an. Primeran ibili ziren bertako gauzak ikusten.

HH4 eta HH5 urtekoak, berriz, Pagoetara joan ziren maiatzaren 27an. Iturraran Parketxera hain zuzen ere. Hauek, etxetik bazkari goxoa eraman zuten eta bertan pasa zuten eguna. Gauza asko ikasi zituzten.


LH1, LH2 eta LH3koak ere, leku berdinera joan ziren. Gazteenak maitzaren 18an joan ziren eta zaharrenak, berriz, maiatzaren 28an joan ziren. Hauek ere primeran pasatu zuten eguna.


Maiatzaren 21an LH 4koen txanda izan zen. Lizarrustira joan ziren eta buelta ederra egin zuten Lareo urtegiaren inguruan. Ondoren, Lazkaon bazkaldu zuten.
LH 5koak Zumaian izan ziren eta bertan itsasoko munduari buruz gauza asko ikasi zituzten. Irteera maiatzaren 14an egin zuten.


Amaitzeko LH6koak Ekain Berriko kobazuloak ikustera joan ziren maiatzaren 20an. Hauek ere, gauza asko ikasi zituzten eta primeran pasa zuten eguna. Irteera politak eta interesgarriak izan dira egin ditugunak. Gauza asko ikasi ditugu.