7 minute read

Elkarrizketa: Iker Urruzola

Next Article
Urtekaria

Urtekaria

IKER URRUZOLA

Zizurkilgo alkatea Egileak: LH5

Advertisement

Non egin dituzu zure ikasketak?

Nik OHO Zizurkilen ikasi nuen Jesusen Bihotza ikastolan. Hasieran, Atxulondo dagoen eraikinean egon ginen, eliza atzean eta gero etorri ginen orain ikastola dagoen tokira. Bertan 4. maila arte egon eta gero Billabonara joan ginen elizako zentroa.Han bukatu eta gero Urnietako Salestarren ikastetxera eta handik lanera, fabrikara.

Zer lanpostu zenuen alkatea izan baino lehen?

Nik alkate baino lehen tailerrean neukan lanpostua, arlo desberdinetan aritu nintzen, labezain, akaberan egiten zen prozesu batean ere bai.Guk fabrikan egiten genituen igogailuen errailak, trenbideen moduko batzuk. Gero handik sindikatu batetara joan nintzen lanera eta azkeneko 15-16 urteak sindikatuan pasa nituen langileen eskubideak defendatzen eta azkenik alkatetzara.

Bi urte Zizurkilgo alkate bezala, nola daramazu esperientzia ?

Beno, esperientzia polita da baino zaila eta gogorra ere bai. Inork espero ez zuen egoera batean sartu gara , denak maskarekin gaude, denok distantziekin gaude, ezin dugu gauza askorekin aurrera egin, frenatu egin behar dugu eta alkatetzako 2 urte pasa ditugu, urte eta erdi behintzat, egin nahi eta ezin, baina beno, esperientzia polita da, oso aberasgarria delako herritarrekin egotea, zuekin egotea, alkate ez banintz ez nintzateke zuekin egongo je,je,je,je zuen galderak ezingo nituzke erantzun. Orokorrean, esperientzia polita da, herria ezagutzeko beste formatu batean.

Zein da alkate baten egitekoa?

Esan dizuet lehen, gauzekin aurrera egin nahi dugu eta ezin dugu. Eta horixe da alkate baten egitekoa, herrian zer falta den, zer dagoen aztertu eta guzti hori aurre eramateko edo ideia berri batzuk gauzatzeko dagoen lan talde pixka bat gidatu. Gure lana, alkatearena bakarrik ez, lan taldea baitago, hau da, zinegotziak eta hauek pixka bat gidatu, elkar banatu, gauzak argitu … Gure egin beharra da, batez ere, herritarrekin egotea entzutea , ikusi, beti tratu on bat eduki eta dauzkazuen eragozpenak , kexak, nahiak…e.a udaletxetik posible baldin bada egiteko aukera eman eta erraztasunean jarri.

Nola sentitu zinen alkate izendatutakoan?

Oraindik emozionatu egiten naiz, oso harro. Emozionantea da. Alkate izateko “oso saltseroa” izan behar da bestela ez da batere erraza. Zu jaio zaren herrian eta zu bizi izan zaren herrian, zuk zure herriaren alde hainbat gauza egin eta gero alkate izendatzea oso harro sentitzeko modukoa den zerbait da. Oso emozionatuta egon nintzen egun hartan, oraindik horrela jarraitzen dut eta espero dut luze horrela jarraitzea

Umetan edo gaztetan inoiz pentsatu zenuen herriko alkatea izango zinela?

Ez, ez inoiz pentsatu gabeko gauza bat izan da. Handitzen zarenean sentitzen duzu har txiki bat herriaren alde gehiago egin dezakezula esaten duena, eta gero zahartzen joan naizen heinean bai ikusi nuen alkate izateko aukera hori hor zegoela. Baino umetan inoiz ez!

Zer gustatuko litzaizuke aldatzea edo lortzea Zizurkilen?

Beno, lehenik eta behin ikusita ze egoeretan gauden aldatzea baina gehiago da daukaguna mantentzea. Noski aldatuko genituzkela gauza batzuk baina ez

da erraza, ez dagoelako dena gure esku. Baina Danena inguruko aparkalekuak ondo txukundu eta umeentzako espazio libre gehiago jarri nahi ditugu. Zizurkil goian ere haurrentzat hainbat leku gauza jarri nahi dira, goia eta behea lotzeko, zuek ere gora gehiago joan ahal izateko. Gainera etxebizitzak ere egin nahi ditugu, haur gehiago etortzeko eta bizitasun hau mantentzeko eta luze irauteko.

Lege aldi hau bukatzean, alkatetzan jarraitzea gustatuko litzaizuke? Zergatik?

Beno, esan dudan bezala lege aldi hau gogorra eta zaila izaten ari da baina ilusioz beteta gaude eta ez dago baztertuta hurrengo lege aldian ere jarraitzeko aukera hori. Zergatik? Zuek ere leku berri batera joaten zaretenean, bertakoa ikusi, ezagutu eta bertan lan egiteko garaian denbora bat izaten duzue eta denbora hori askotan oso azkar pasatzen da. Denbora horrek erakusten digu buruan ditugun ideia asko gerora bukatu ditzakezula. Denbora behar dela gauzak egiteko. Hau da arrazoietako bat. Gainera bi urte pasa ditugu ia ezer egiteko aukerarik gabe eta hurrengo legealdiak oraingo honi jarraipena emateko eta inguruan dauzkagun gauzak aurrera eramateko emango liguke. Beraz, aukera polita izan daitekeela. Uste dugu.

Covid-ek ze eragin izan du zure lanean?

Nik uste dut Covid-ak denongan izan duela eragina. Gure lanean, ba patean orain dela urte bete eta hilabete pare bat dena geldiarazi zuen eta gauza berriak asmatzen hasi ginen eta asmakizun horretan eragin oso zuzena izan du Covidak: etxetik lana egin behar izan genuelako, bakarrik, inor aldamenean izan gabe, herritarrekin harremanik gabe… Beste lehentasun batzuk jarri behar izan ditugu mahai gainean, batez ere norberaren eta ingurukoen segurtasun eta osasunagatik, beraz, eragina bai, egunerokotasunean dena geratu baitigu eta orain ez dugu pentsatzen paperean daukagunean bakarrik, beste gauza asko hartu behar ditugu kontuan, aldamenekoaren osasunean zer eragin izan dezakeen hartzen ditugun erabakiak, zerbait antolatu nahi badugu zer espazio dauzkagun. Honen adibide garbia ikastetxean duzue, zuen patioa orain adinka banatuta daukazue , eta lehen parking-a kotxez beteta zegoen eta hustu egin izan behar genuen. Eskolako zuzendariak eta udaletxeak erabakia hartu genuen egoerari aurre egiteko.

Zer gustatzen zaizu zure denbora

librean egitea?Beno, denbora librea daukadanean, noizean izaten dut, lo egitea gustatzen zait , pixkat deskantsatzea. Honetaz gain, neri asko gustatu egin zait beti lagunekin ibiltzea eta familia artean egotea baina orain ezin da. Kirola ez dut asko egin azkeneko urteetan, beraz hori ez dut esango. Baino nire munduan pixka bat sartu eta jolas batzuk buruan edukitzea gustatzen zait eta azkenaldi honetan herria ezagutzea , horixe da asko gustatzen zaidana , adibidez aste bukaera honetan izan dugu mugarriak bisitatzeko aukera eta hori ere oso aberasgarria da, norberaren denbora librean herriko parajeak ezagutzea eta mendi buelta bat egitea inguruko lagunekin. Horrela pasatzen dut gaur egun nire denbora libreak.

Zer kirol egitea edo ikustea duzu

gustukoen? Egitea eta ikustea? Je je je! Ze diferentea den!!.Nik eskubaloian jolasten nuen bere garaian eta asko gustatzen zait eskubaloia ikustea eta egitea. Bizikletarekin ere ahalegintxo batzuk ere egin izan ditut,baina aspaldi honetan utzita daukat. Gustatuko litzaidake berriro ere bizikletari ekitea, bai baitaukat oraindik helburu bat betetzeko, Zizurkildik Lladora bizikletaz joatea. Llado, Zizurkilekin senidetuta dagoen Gironako herri bat da. Herritik ia 700 km-tara dugu. Erronka polita da, baina horretarako prestatu egin behar da. Bizikletarena aitzakia ere bada, norberak bere buruari erronka txiki bat jarri eta udaran hartu aste bete eta pixkanaka-pixkanaka hara iritsi. Batzuk Santiago bidea egiten dute eta nik Llado-ko bidea egingo dut.

12.Munduko zer leku gustatuko litzaizuke ezagutzea?

Munduan paraje ederrak daude eta askotan joera izaten dugu munduko lekuren bat ezagutzeko edo bertako gizartearekin harremana izateko baina niri mundura irten baina lehen Euskal Herria ezagutzea gustatuko litzaidake. Lehengo lanarekin hainbat herri ezagutzeko aukera izan dut baina lanean, ez aisian eta lehenbizi gustatuko litzaidake Euskal Herria ezagutzea, batez ere, iparraldea. Iparraldeko inguruak oraindik ezagutu gabe ditudalako. Gero Euskal Herriko mugetatik aterata, adibidez, Portugalgo hegoaldea, iparraldea pixka bat ezagutzen dut, Irlanda, Italiaren iparraldea ere bai. Baina niretzat lehenengo pausoa Euskal Herria ondo ezagutzea litzateke

Covid garai honetan zer da gehien faltan botatzen duzuna?

Jendearekin geneukan harreman sozial hori berriz ere izatea eta horrekin lotuta dihoan guztia: festak, erraldoiekin 25

irtetea…Erraldoiekin ez gara irten, 2019ko irailez gero, 2 urte erraldoiekin ez garela kalejiran atera!

Honetaz gain, kontzertu batzuk entzutera joatea, musika asko gustatzen baitzait, lagunekin afari luze horietako bat egitea ere bai, bazkariak ere tartean, baina bai, neri festa giroa beti gustatu izan zait eta eta festarekin lotuta dauden gauzak faltan botatzen ditut.

Ahalmena izan ez gero, ze aldatuko zenuke munduan?

Nik uste dut denok daukagula mundua aldatzeko ahalmena, gauza txikietatik egin behar dugu, ez dezagun pentsatu beti gauza handietan, adibidez, etxekoei lagundu, zailtasunak dituenari esku bat luzatu, mahai gainean jartzen diguten janaria jan; ez dugu ahaztu behar munduan gosez milaka eta milioika pertsona hiltzen direla urtean, eta askotan etxean jana jartzen digutenean, goserik ez daukagu, ez zaigu gustatzen… beraz, mundua aldatzeko lehenbizi etxetik hasi behar dugu, bai lagunei lagunduz, gurasoek jartzen digutena janez, errespetatuz, irakasleei entzunez… Hori ere, oso garrantzitsua da, mundua aldatzeko burua jakinduriaz bete behar delako. Orduan ni etxetik hasiko nintzateke, etxetik eta herritik.

Lortzea nahiko zenukeen ametsik baduzu ?

Ni oso amestia naiz, beti nabil ametsetan. Ametsak txikiak direnean askotan lortu egiten ditugu baino badaude amets asko oso handiak direnak t, txikitasunetik egunen batean lortuko direnak baino ez dago dena nire esku. Nire ametsetako bat aita izatea zen, hori lortu genuen eta oso pozik eta harro nago nire alabatxoarekin. Hemen ikasi zuen.

ginen eta hango festak zirenez primeran pasatzeko asmoarekin. Trikitilari gazteak genituen, nire alabaren koadrilakoak. Denok furgonetan sartu eta hara joan ginen, kanpina hartu, gazteek festara eta gu erraldoiekin ateratzeko asmoz. Gaueko 11k inguru iritsi ginen eta furgoneta husten hasi ginen, burua, besoak eta konturatu ginen hankak hemen utzita joan ginela. Furgonetan, 2 orduko bidaia dago eta trikitilariei esan nien beraiek festa txukun egin zezatela eta ni furgonetarekin hanken bila joango nintzela. Baina halako batean Otañoko ikasle baten aita etorri zen eta esan zidan Murillora etorri behar zuen bere lagun bat oraindik etxetik atera gabe zegoela. Deitu zion eta Elkarrizketa bukatzeko, Berastegin zegoen dagoeneko kontatuko al zeniguke baina buelta eman eta horrela anekdotaren bat? erraldoien hankak hartu Murilloa Erraldoiekin gertatutako iritsi ziren. anekdotatxo bat kontatuko dizuet. Dakizuen bezala, bere garaian Zizurkilen erraldoiak sortu genituen eta hemen inguruko herrietan ibiltzen ginen, Asteasu, Anoeta, Añorga, Amasa, Ibarra… Behin hots egin ziguten Nafarroako herri batetik Murillo de …. Eskola honetan bada familia bat han etxea duena. Hauen bitartez Murillora joan

Esker mila Iker, gurekin egon eta hainbeste gauza kontatu eta azaltzeagatik!!

This article is from: