
1 minute read
HOP: Juul
JUUL
Aurten Harreman Osasuntsuen Planaren (HOP) baitan Juul ipuina landu dugu (de Maeyer & Vanmechelen, 1996) eta komunitate osoaren artean hainbat ekintza burutu ditugu.
Advertisement
Lehenik eta behin Juulen ipuina irakurri, entzun eta ikusi genuen eta bertan Juulek jasotako indarkeri ezberdinak eta Juulen sentimenduak jaso genituen adjetiboen bidez.
Ondoren geletan taldeka Adore hobekien definitzen zuten esaldiak idatzi genituen. Gero guzti horiekin hitzen arbela sortu genuen Adoreren ezaugarriak azaleratuz. Lan hauek eskolako HOP gunean egon dira ikusgai.
Geletan lan hori egin ondoren, Adore irudikatu nahi genuen, ipuinean ez baitzen Adoreren irudirik agertzen. Eta saiakera horretan gela guztietako Adoreren irudiak jaso genituen eta guztietatik bat aukeratu genuen ikasle guztien artean. Irudi hori gaur egun gure geletako Ausarten Klubeko teilatuan dago.




Ekintza honekin paraleloki etxeetan beste lan bat egin zen. Familia bakoitzak Juul irakurri ondoren sortutako emozioak irudikatu zituen tamaina desberdinetako paperetan eta haiek bildu ostean Juul izena osatuz collage bat egin genuen.
Azkenik, Adoreren ezaugarriak kontutan harturik, geletan Juulen ipuinaren bukaerak asmatu ziren eta hauekin liburuxka bat osatu da.
Hau guztia bildu eta komunitatearekin partekatu nahi genuenez egindako lanak erakusgai jarri genituen eskolan egin genuen Juul jardunaldian eta ikasle ordezkariak aurkeztu zizkieten lanak etorritako guraso eta familiei. Saio honetan egindako lanak erakusteaz gain ipuinaren irakurketa antzeztua egin zuten ikasleek.
Sorpresa txiki bat ere izan genuen. Juanjo Urruzolak egurrezko Juul egin zigun jardunaldi egun honetarako.


Aurten landu duguna oso lagungarri izan zaigu gure heziketan eta zuei ere horrela izatea espero dugu.