
1 minute read
Iritzia: 20/21 ikasturteari
IRITZIA Egileak: LH6
ure uste apalean kurtso hau oso-oso desberdina izan da besteekin alderatuta. Esango nuke beste gelakoekiko genuen harremana gutxitu egin dela. tenperatura hartu behar dugula, norbaitek 37º ematen badu ETXERA!!!
Advertisement
Ez gatoz bat, musukoa aho azpian eramaten dutenekin, gainera ez dituztelako neurriak mantentzen.
Ondo iruditzen zaigu aurten urteroko ekintzak modu berezi batean egitea. Adibidez aurten inauteriak desberdin ospatu ditugu. Ez zen izan urteroko festa handia baina hala ere ondo pasatu genuen mozorrotuta dantzan.
Aurten ere Korrika egin genuen, beste urtetan korrika txikia egiten genuen, baino aurten bakoitzak bere eremuetan egin zuen korrikaldia.
Zalantzarik gabe, denok bota ditugu faltan barnetegiak, baita irakasleek ere. Oraingo egoerarekin ikasgela bakoitzak bere jolas eremua izaten du jolas orduan.
Esan genezake eskolara igo eta jaisten garenean hidrogela bota behar dugula eta 09:30etan Talde interaktiboetan, lehen ikasgela desberdinetako haurrak elkartzen ginen eta orain bakoitzak bere ikasgelan egiten ditu 3 taldeetan banatuta.
Eskertuko genizueke neurriak mantentzea eta nahiz eta egoera zail honetan egon ondo pasatzen jarraitzea.
