
1 minute read
Erreportaia: Koronabirusa eskolan
ERREPORTAIA Egileak: LH6 KORONABIRUSA ESKOLAN!
Koronabirusa Txinatik dator. Birusa saguzar batek sortu duela uste da. Baina hori, gizakiak kutsatu aurretik teoria batzuekin batera, oraindik ez da baieztatu. Koronabirusa Otsailaren 14 eta 18 artean iritsi zen Espainiara.
Advertisement
Baina gu Martxoaren 14an konfinatu ginen, eta etxetik bideo-deiaz aritzen ginen, irakasleekin eta gelakideekin. Apirilak 28an deseskalatze fasea hasi zen, baina gu oraindik etxean jarraitu ginen. Pixkanaka-pixkanaka kalera ateratzen hasi ginen eta uda pasa ondoren irailak 8an eskolara itzuli ginen.
Gure eskolak aldaketa asko eduki ditu arau berri asko jarri dira, segurtasun arau asko ere bai. Hauexek dira jarritako arau garrantzitsuenak:
ARAUAK
- Ezin dira gauzak elkar banatu. - Ezin dira gauzak etxetik ekarri. - Komunak mailaka banatuta daude. - Jangelan banatuta gaude. - Klase hasieran eta amaieran jela eman behar da. -Talde interaktiboak eta tailerrak lankideekin bakarrik egiten dira. - Jolas-garaia eremutan banatuta dago.
Gela bakoitza egunero eremu ezberdin batean dago, parkina ere eremu bihurtu dugu. Gela bakoitzak kaxa bat du, bere eremuan jolasteko, kaxa duen materiala hau da:
KAXAKO MATERIALA
- Gomazko baloi bat. - Esku-pilota. - Tizak. - Zapia. - Espumazko 3 baloi. - Soka. - Goma
Ikusi duzuen bezala gure eskolan gauza asko aldatu dira, eta arau berri asko jarri dituzte, baina dudarik gabe zailena egiten zaigun araua besteekin ez nahastea izan da.