ITXARO GEREÑO. Erizaina Egileak: LH6 Covid-19ari buruz elkarrizketa bat egin dugu Pedro Mª Otañoko LH6ko ikasle batzuk. Itxaro Gereño da elkarrizketa honen protagonista, eta zenbait informazio eman digu argitaratzeko. 1-Zenbat urte daramazu erizainen lanbidean? 16 Urte daramat erizainen lanbidean. 2-Gustura egon al zara urte horiek erizain bezala lanean? Bai, beti argi eduki dut erizain izan nahi nuela txikitatik, eta oso gustura ikasi nuen. 3-Covid-19aren solairuan egon al zara? Bai, 1. olatuan eta 2. olatuan tokatu zitzaidan. Berez zaharrenekin egiten nuen lan baina zaharren solairua
moldatu zuten covid-19arengatik. 4-Zer jantzi eramaten zenuen covid-19aren solairuan? Epia jazten ikasi behar izan genuen, ez genekielako jazten eta denek
jakin behar genuenez epia jazten, lagundu egiten ginen.
laguntzen genien eta oso gogorra zen.
5-Erosoa al zen jantzi horrekin egotea? Esan behar da jazten eta kentzen zaila dela eta laguntzen ba zizuten hobea zen. Gainera pantailak ez zuen uzten ondo entzuten. Oso deserosoa da; ezin duzu komunera joan, ezin duzu jan ezta edan…
9-Arduratzen al zaitu, zure bi seme-alabek eskolan covid-19a harrapatzea? Bai, 1. olatuan nire beldurra zen nik nire familiakoak gaixotzea. Epiak ez genituenez, etxera joaten nintzenean, gelan sartu eta konfinatu egiten nintzen. Baina ikustean ez nintzela gaixotzen, ateratzea erabaki nuen.
6-Zu covid-19aren solairuan egon zinenean covid-19arekin gaixo asko al zeuden? Bai, 1. olatuan gaixo asko etortzen hasi ziren, eta segituan bete zen solairua. Lehenengo solairu oso bat bete zen, gero beste solairu oso bat, ondoren beste bat eta azkenik lau solairuak bete ziren.
10-Zer musuko motak gomendatzen dizkiguzu eskolara joateko? Eskola barrurako nik FFP2-a gomendatzen dut leku itxia delako eta nahiz eta distantzia eduki hobea delako. Baina gorputz-hezkuntza egiteko kirurgikoa edo telakoa gomendatzen dut.
7-Zu covid-19aren solairuan egon zinenean covidarengatik zegoen gaixoren bat hil al zaizu? Ez, gure gaixoak gaizki jartzen baziren UCI-ra joateko aukera zuten eta okertzen ziren heinean UCI-ra eramaten genituen. 8-Sufritzen al zenuen han zeunden bitartean? Bai, askok beldurra pasatzen zutelako inoiz ez dut ikusi hain beldur handia, gainera ez genuen ezagutzen birusa eta bakarrik zeuden. Ahal genuenean telefonoarekin bideo-deiak egiten 27