ELKARRIZKETAK
IKER URRUZOLA Zizurkilgo alkatea Egileak: LH5 Non egin dituzu zure ikasketak? Nik OHO Zizurkilen ikasi nuen Jesusen Bihotza ikastolan. Hasieran, Atxulondo dagoen eraikinean egon ginen, eliza atzean eta gero etorri ginen orain ikastola dagoen tokira. Bertan 4. maila arte egon eta gero Billabonara joan ginen elizako zentroa.Han bukatu eta gero Urnietako Salestarren ikastetxera eta handik lanera, fabrikara. Zer lanpostu zenuen alkatea izan baino lehen? Nik alkate baino lehen tailerrean neukan lanpostua, arlo desberdinetan aritu nintzen, labezain, akaberan egiten zen prozesu batean ere bai.Guk fabrikan egiten genituen igogailuen errailak, trenbideen moduko batzuk. Gero handik sindikatu batetara joan nintzen lanera eta azkeneko 15-16 urteak sindikatuan pasa nituen langileen eskubideak defendatzen eta azkenik alkatetzara. Bi urte Zizurkilgo alkate bezala, nola daramazu esperientzia ? Beno, esperientzia polita da baino zaila eta gogorra ere bai. Inork espero ez zuen egoera batean sartu gara , denak maskarekin gaude, denok distantziekin gaude, ezin dugu gauza askorekin aurrera egin, frenatu egin behar dugu eta alkatetzako 2 urte pasa ditugu,
urte eta erdi behintzat, egin nahi eta ezin, baina beno, esperientzia polita da, oso aberasgarria delako herritarrekin egotea, zuekin egotea, alkate ez banintz ez nintzateke zuekin egongo je,je,je,je zuen galderak ezingo nituzke erantzun. Orokorrean, esperientzia polita da, herria ezagutzeko beste formatu batean. Zein da alkate baten egitekoa? Esan dizuet lehen, gauzekin aurrera egin nahi dugu eta ezin dugu. Eta horixe da alkate baten egitekoa, herrian zer falta den, zer dagoen aztertu eta guzti hori aurre eramateko edo ideia berri batzuk gauzatzeko dagoen lan talde pixka bat gidatu. Gure lana, alkatearena bakarrik ez, lan taldea baitago, hau da, zinegotziak eta hauek pixka bat gidatu, elkar banatu, gauzak argitu … Gure egin beharra da, batez ere, herritarrekin egotea entzutea , ikusi, beti tratu on bat eduki eta dauzkazuen eragozpenak , kexak, nahiak…e.a udaletxetik posible baldin bada egiteko aukera eman eta erraztasunean jarri. Nola sentitu zinen alkate izendatutakoan? Oraindik emozionatu egiten naiz, oso harro. Emozionantea da. Alkate izateko “oso saltseroa” izan behar da bestela ez da
batere erraza. Zu jaio zaren herrian eta zu bizi izan zaren herrian, zuk zure herriaren alde hainbat gauza egin eta gero alkate izendatzea oso harro sentitzeko modukoa den zerbait da. Oso emozionatuta egon nintzen egun hartan, oraindik horrela jarraitzen dut eta espero dut luze horrela jarraitzea Umetan edo gaztetan inoiz pentsatu zenuen herriko alkatea izango zinela? Ez, ez inoiz pentsatu gabeko gauza bat izan da. Handitzen zarenean sentitzen duzu har txiki bat herriaren alde gehiago egin dezakezula esaten duena, eta gero zahartzen joan naizen heinean bai ikusi nuen alkate izateko aukera hori hor zegoela. Baino umetan inoiz ez! Zer gustatuko litzaizuke aldatzea edo lortzea Zizurkilen? Beno, lehenik eta behin ikusita ze egoeretan gauden aldatzea baina gehiago da daukaguna mantentzea. Noski aldatuko genituzkela gauza batzuk baina ez 24