XIXURRITZ ALDIZKARIA 20/21

Page 21

JUUL Aurten Harreman Osasuntsuen Planaren (HOP) baitan Juul ipuina landu dugu (de Maeyer & Vanmechelen, 1996) eta komunitate osoaren artean hainbat ekintza burutu ditugu. Lehenik eta behin Juulen ipuina irakurri, entzun eta ikusi genuen eta bertan Juulek jasotako indarkeri ezberdinak eta Juulen sentimenduak jaso genituen adjetiboen bidez.

Ondoren geletan taldeka Adore hobekien definitzen zuten esaldiak idatzi genituen. Gero guzti horiekin hitzen arbela sortu genuen Adoreren ezaugarriak azaleratuz. Lan hauek eskolako HOP gunean egon dira ikusgai.

Geletan lan hori egin ondoren, Adore irudikatu nahi genuen, ipuinean ez baitzen Adoreren irudirik agertzen. Eta saiakera horretan gela guztietako Adoreren irudiak jaso genituen eta guztietatik bat aukeratu genuen ikasle guztien artean. Irudi hori gaur egun gure geletako Ausarten Klubeko teilatuan dago. 21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
XIXURRITZ ALDIZKARIA 20/21 by otanoeskola - Issuu