2021-2022 ikasturteko 2030 Agendako 1. hiruhileko memoria

Page 6

Lauro 2030 Agenda 2021-2022 ikasturteko 1. hiruhileko memoria

Aipatutako 71 ekimenetatik, 2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoan, ikasturtean behin landutako ekimenak:

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA: •

1.7 DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea emateko kanpaina egitea.

2. GJH GOSERIK EZIZATEA: •

2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.

2.2 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien partehartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.

HHko ikasleak elikagaien bilketa egiten. DBHko 4. mailako Bingen Unzueta eta Maitane Pozuelo ikasleak elikagaien bilketan laguntzen Bilboko supermerkatu batean.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA: •

3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu, Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.

3.3 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.

3.5 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

3.13 Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.

3.15 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Gela Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2021-2022 ikasturteko 2030 Agendako 1. hiruhileko memoria by lauro2030agenda - Issuu