
1 minute read
5 Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK
Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
Advertisement
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea. 2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen
Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea. 3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
Lauro 2030 Agenda MARTXAN
2021-2022 ikasturtearen hasieran, Lauro 2030 Agenda antolatzen eta zehazten hasi gara:
• Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana idatzi dugu. Gure planan, Garapen
Jasangarrirako Helburuak lortzeko, Ikastolan lantzen eta landuko ditugun helburuak, helmugak eta ekimenak zehaztu ditugu. Guztira, 54 helmuga eta 148 ekimen zehaztu ditugu. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera zehazten da, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan.
• 2030 Agenda proiektua lantzeko, egindako lana argitaratzeko, komunikazioa bideratzeko, Ikastola osatzen dugunok eskuragarri izateko eta mundura zabaltzeko, Interneten plataforma desberdinak sortu ditugu:
lauro2030agenda.eus webgunea, YouTube kanala, SlideShare eta issuu plataformak eta 2030 Agendako posta elektronikoa.
• Lauro Ikastolako 2030 Agendaren komunikaziorako irudi desberdinak sortu ditugu: ikurrak, posterrak eta bideoak.