
5 minute read
3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea
Aipatutako 71 ekimenetatik, 2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoan, ikasturtean behin landutako ekimenak:
(GJH1) POBREZIA DESAGERTZEA:
Advertisement
• 1.7 DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea emateko kanpaina egitea.
(GJH2) GOSERIK EZIZATEA:
• 2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.
• 2.2 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien partehartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa
Nagusian.
HHko ikasleak elikagaien bilketa egiten. DBHko 4. mailako Bingen Unzueta eta Maitane Pozuelo ikasleak elikagaien bilketan laguntzen Bilboko supermerkatu batean.

(GJH3) OSASUNA ETA ONGIZATEA:
• 3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu,
Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.
• 3.3 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.
• 3.5 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
• 3.13 Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
• 3.15 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Gela Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete.
Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
• 3.19 Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.
• 3.21 DBHko 1. mailako Etika arloan ikasle talde baten ekimena: ACAMBIk bultzatutako Marea Arrosa lasterketa Lauron antolatzea eta ikasleek egindako pultseren eta Acambiko kamiseten salmentarekin lortutako dirua erakundeari ematea.
• 3.23 DBHko 1. mailako ikasle talde baten ekimena: IDATZI GUTUNA ETA
HOBETUKO DIOZU OSASUNA. Basurtuko ospitalean dauden umeei gabonetako gutunak idaztea eta bidaltzea euren osasun emozionala hobetzeko.
Azken bi ekimen hauek, DBH 1.Bko 2030 Agendako ikasle ordezkariek asmatu eta martxan jarri dituzte: June Gerenabarrena, Laida Elexpuru, Jone Esturo eta June Uriarte.

(GJH4) KALITATEZKO HEZKUNTZA:
• 4.2 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa arloko gaiak GJHetan oinarritzea.
• 4.3 DBHko 4. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
• 4.7 Batxilergoko 1. mailako Kukulumendi proiektuko hitzaldiak ekintzailetzari buruz.
• 4.8 Ikastolak, EIB erakundeko partaide bezala, etorkizuneko hezkuntzan ekarpenak egitea Eusko Legebiltzarrean.
(GJH5) GENERO BERDINTASUNA:
• 5.2 LHn, neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, eko-ordezkariak, giza-ordezkariak, Marrubi taldea…
• 5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.
• 5.9 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako
Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.

• 5.15 Etapa guztietako irakasleentzat genero-berdintasunaren inguruko formazioa; 2021-09-07an Ritxar Baceten Maskulinotasun berriak eta zenbait egoeratan nola jokatu formazioa.
• 5.16 Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako
Marta Machoren hitzaldia: Emakumeak Zientzian.
(GJH6) EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:
• 6.4 HHko baratzean euri-ura erabiltzea.
(GJH7) ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:
• 7.1 HHko eraikinean lanak egin dira eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz.
• 7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.
• 7.4 Ikasle eko-ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak… egiten jarraitzea.
(GJH8) LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:
• 8.1 Ikastolan praktikak egiteko irakasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko.
• 8.2 HHn eta LHn Deustu Alumniko "Hezkuntza Mundutik Lan Mundura igarotzeko" programarekin lan egitea, Eusko Jaurlaritzako bekadun ikasleak ikastolan lan egiteko
(GJH9) INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:
• 9.5 LHko 3.zikloko ZTIAM tailerretan 3D inpresorak erabiltzea.
• 9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.
(GJH10) DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:
• 10.2 Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.
(GJH11) HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:
• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
• 11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
• 11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.


(GJH12) EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:
• 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.
• 12.7 LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburua etxera eraman edo gelan uzten dituzte.
• 12.8 LHko 3. zikloko ikasleek Artigas interpretazio zentrora irtenaldia egitea.
• 12.9 LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen eta irudien bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak ez badira agertzen, Arropa bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek donazioan emango ditu.
• 12.10 LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
(GJH13) KLIMA BABESTEKO EKINTZA:
• 13.1 2030 Agendako ikasle ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatu, inkestak egin, ondorioak lortuz.
• 13.4 Batxilergoko 1. mailako ikasle talde baten parte hartzea BBK KLIMA ZIKLOan antolatutako BC3ko Ibon Galarraga ikertzailearen hitzaldian, dokumentalen proiekzioetan eta ondorengo hausnarketan.

(GJH14) URETAKO BIZITZA:
• 14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
(GJH15) LEHORREKO BIZITZA:
• 15.4 LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan
Urmaela eraiki dute.
• 15.8 DBHko 2. mailako ikasleen egonaldia Sukarrietako egoitzan
Biodibertsitatearen inguruko gaiak lantzen.

(GJH16) BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIA SENDOAK:
• 16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
• 16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan GEAU proiektua.
(GJH17) ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:
• 17.1 BBK KUNA 2030 KIDEAK alianza parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
• 17.2 Eusko Ikastola Batza elkartean parte harztea.
• 17.3 Unesco Etxea erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
• 17.6 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea. GJH1.
• 17.8 Mechones Solidarios erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
GJH1.
• 17.9 Acambi erakundearekin lankidetzan parte hartzea. GJH1.
• 17.11 BEB erakundearekin lankidetzan parte hartzea. GJH2.
• 17.14 IRAES erakundearekin lankidetzan parte hartzea. GJH13.
• 17.17 Aranzadi elkartea erakundearekin lankidetzan parte hartzea. GJH 14.
• 17.18 Ikastolan ezarri ditugun teknologien garapena eta dibulgazioan
Energiaren Euskal Erakundearekin parte hartzea.



(GJH18) HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:
• 18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.
2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoan lauro2030agenda webgunean argitaratutako ekimenak
lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan, gure lana argitaratzen dugu. Gure webgunearen EKIMENAK atalean, aipatutako ekimenak ezagutzera ematen ditugu.

