2024-2025 ikasturteko 2030 Agendako 3. hiruhileko memoria

Page 1


Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

SARRERA

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Lauro 2030 Agendaren bitartez, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

GJHek Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, gure ikasleen heziketan eta kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.

Garapen Jasangarrirako Helburu jakin batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina izan ohi dute, ekimenak euren artean konektatuta daudelako. Ekimen guztien lorpenean Ikastolako eragile desberdinek parte hartu behar dugu: ikasleek, irakasleek, familiek, Zuzendaritzak, zerbitzuetako langileek eta abar. Proiektu hau denona da.

2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 atalean oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da. Guretzat 18 helburu. GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.

Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude. Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan, GJHezkuntza lantzen dugula bermatu behar dugu; garapen jasangarria eta bizi‐estilo jasangarria, giza eskubideak, genero‐berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapena, munduko herritartasuna, kultura‐aniztasunaren balorazioa, ingurumena eta klima babesteko ekintzak ikasketa-planen ardatz bilakatuz. Aldi berean, garapen jasangarriaren atal guztien arteko lotura aitortzen duen GJHezkuntzaren perspektiba holistikoa mantendu behar dugu. Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago. Ikasleei bizi dutena ikasteko eta ikasten dutena bizitzeko aukera eman beher diegu, Naturarekin, ingurumenarekin, energiaeraginkortasunarekin eta kontsumo jasangarriarekin harremanean.

Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK

Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:

1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea.

2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea, Garapen Jasangarrirako 4. Helburuko, KALITATEZKO HEZKUNTZAko, 4.7 helmuga Ikastolako etapa guztietan landuz eta etapa desberdinetako arloetako programazioetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatuz.

3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.

4. Etapa desberdinen artean eta 2030 Agendako arduradunaren artean komunikazio prozedurak sendotzea, Lauroko 2030 Agenda-planan zehaztutako ekimenen jarraipena eginez eta ekimen hauek lauro2030agenda webgunean era eta momentu egokian argitaratuz. Komunikazio prozedura honen helburua hauxe da: ekimenak burutzerakoan informazioa zuzena, zehatza eta eraginkorra izatea.

Lauro 2030 Agenda-plana

Lauro 2030 Agenda-plana Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzeko plangintza azaltzen duen tresna da. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta planifikatutako ekimen kopurua azaltzen ditu, Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan. Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta Lauro 2030 Agenda-planan azaltzen dira.

2030 Agenda-planan, beste bi erakundeetako helburuak txertatzen ditugu:

• Euskadiko EA 2030 proiektuan ikasturterako zehazten diren helburuak.

• Unesco Eskola Elkartuen Sarean ikasturterako zehaztutako erronkak eta konpromisoak.

Ikasturtearen hasieran, 2030 Agenda-planan 56 helmuga eta 185 ekimen izan ditugu zehaztuta. Gaur egun, 56 helmuga eta 190 ekimen ditugu, agertzen diren aukeren edo ikasleen proposamenen arabera, gure plana osatzen eta zabaltzen dugu, gure plana bizia delako. Hauetako helmuga eta ekimen batzuk ikasturte osoan zehar lantzen ditugu Ikastolan, beste helmuga eta ekimen batzuk, aldiz, ikasturtean behin lantzen ditugu, egun bereziak ospatzeko, ekimen bereziak burutzeko eta abar.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2030 Agendaren bereizgarrietako bat da ingurune hurbilarekin konprometituta dagoela eta horri egokitu behar zaiola. Hau kontuan izanik, Ikastolan, Lauro 2030 Agendaplana eta 2030 Agendaren helburuak lantzeko modua gure testuinguruaren eta ahalmenaren araberakoa izango da. Era honetan jokatuz, Hezkuntza Komunitatetik abiatuz, Tokiko Komunitatera eta Komunitate Globalera ailegatu nahi dugu.

Euskadiko EA 2030 proiektua

2030 Agendaren helburuak inplementatzeko ere, Lauro Ikastolari dagokion Berritzeguneak zehazten duen EA 2030 proiektuaren helburuak, metodologia eta bere faseak jarraitzen ditugu:

1. Antolakuntza.

2. Motibazioa.

3. Diagnostikoa: 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan, 15. GJHa, LEHORREKO BIZITZA landuko dugu.

4. Esku hartze plana: diseinua 2024-2025 ikasturtean egingo dugu, eta exekuzioa, 2025-2026 ikasturtean burutuko dugu.

5. Ebaluazioa.

Fase guztietan, eta hauen artean, Hezikomunikazioa erabili behar dugu, Komunikazioa + Hezkuntza kontzeptuak batzen dituen komunikazio prozesua.

2024-2025 ikasturteko 2. hiruhilekoan, 15. GJHaren, LEHORREKO BIZITZAren diagnostikoa bi eremutan egin dugu, bai eremu jasangarrian, bai kurrikulumean. Atera ditugun ondorioetatik lehentasunak zehaztu ondoren, esku-hartze plana diseinatu dugu hurrengo ikasturtean martxan jartzeko, bai eremu jasangarrian, bai kurrikulumean.

Unesco Eskola Elkartuen Sarea

Unesco Eskola Elkartuen Sareko Topaketan, hiru helburu nagusietarako, Ondare materiala eta ez-materialarako, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako eta Munduko Hiritartasunerako eta Bakerako Hezkuntzarako zehaztutako erronkak, konpromisoak eta proposamenak Lauro 2030 Agenda-planan txertatu ditugu ekimen desberdinen bitartez GJH desberdinetan. Ikasturtearen amaieran, 2024-2025 ikasturteko Lauro Ikastolako Unesco Eskola Elkartuen Sareko memoria argitaratu dugu. Ondoso estekan dugu:

https://issuu.com/lauro2030agenda/docs/ unesco_eskola_elkartuen_sareko_lauro_ikastolako_me

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhilekoan burututako Lauro 2030 Agenda-planako ekimenak

Ondoren, 2024-2025 ikasturteko 3. hiruhilekoan landutako 75 ekimenak azaltzen dira. Hauen artean, bai ikasturte osoan zehar lantzen ditugunak, bai ikasturtean behin lantzen ditugunak daude. Ekimen hauen bitartez 41 helmuga garatu ditugu, ekimen bakoitzak helmuga bat edo gehiagorekin lotura izanik. Ekimen eta helmugen arteko lotura eta harremanari dagokion azalpena 2030 Agenda-planan eta lauro2030agenda webgunean eskuragarri ditugu.

1. GJH POBREZIA DESAGERTZEA:

• 1.3 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

• 1.4 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.

• 1.9 DBHn orri-markatzaile solidarioak Save the Children erakundearekin.

3. GJH OSASUNA ETA ONGIZATEA:

• 3.1 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

• 3.3 Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.

• 3.6 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.

• 3.9 DBHko 1. mailako ikasleentzat drogen kontsumoaren aurrean prebentzio saioak antolatzea.

• 3.12 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria. 2030 Agendako ikasle ordezakriek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

• 3.15 Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.

Lauro 2030 Agenda 2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 3.17 HHko pertsonen ongizatea hobetzeko, eraikineko aerotermia ekipamendua zoruan freskotasuna lortzeko erabiltzea.

• 3.21 HH, LH, DBH eta Batxilergoko irakasleentzat ikasleen diagnostiko desberdinei buruzko formazioak: Adimen Gaitasun Handiak, TEA, TDA-H…

• 3.24 Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen duten ikasleei aukera ematea Ikastolan askari osasuntsua jasotzeko, eskaintzen diren askari mota aukeratuz.

4. GJH KALITATEZKO HEZKUNTZA:

• 4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

• 4.2 Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.

• 4.6 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat LauroLan praktika-programa.

• 4.7 LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

• 4.10 DBHko 2. mailatik aurrera Batxiler Dual programa eskaintzea eredu eleanitza bermatzeko eta Batxilergoko titulazio bikoitza lortzeko, EHkoa eta AEBetakoa.

• 4.14 Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.

5. GJH GENERO BERDINTASUNA:

• 5.2 Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 5.6 LH eta DBHko familientzat hitzaldia genero-berdintasuna landuz.

• 5.11 LHn eta DBHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna: ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertuz eta azalduz.

• 5.13 DBHko 2. eta 3. mailako ikasleentzat sexu-hezkuntza tailerrak generoberdintasuna landuz.

6. GJH EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA:

• 6.2 Beheko Soloako igerilekua betetzeko eta futbol zelaia ureztatzeko Ikastolako iturburuko ura erabiltzea.

• 6.3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.

• 6.4 LHko baratzean euri-ura erabiltzea.

• 6.5 DBHko mutilen komunetan urik gabeko sistema erabiltzea.

7. GJH ENERGIA BERRIZTAGARRIAK:

• 7.2 Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

8. GJH LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA:

• 8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.

9. GJH INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA:

• 9.4 LHko 1.zikloko ikasleak programazioan eta robotikan trebatzea, programazioaren lehen hastapenak eginez, horretarako, errobot txikiak eta iPadak erabiliz.

• 9.5 LHko 3.zikloko ZTIAM tailerretan 3D inpresorak erabiltzea.

• 9.9 HHko eraikineko logela berotzeko eta freskatzeko aerotermia erabiltzea.

• 9.10 HHko eraikineko logelan CO2 maila neurtzeko eta egokitzeko azpiegitura erabiltzea.

10. GJH DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA:

• 10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

• 10.5 Lauro Fundazioa sortzea Ikastolan, besteak beste, Ikastolako familia zaurgarrien zenbait gastu bere gain hartuz eta hauen integrazioa sustatzeko ekintzak antolatuz.

11. GJH HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK:

• 11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

• 11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

• 11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

• 11.6 Ekinaren astean, etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

12. GJH EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:

• 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.

• 12.2 Ikastolan bazkari osasuntsuaren kontsumoaren neurketak egitea Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz, EJren plataforman elikadura osasuntsurako ekimenak partekatuz.

• 12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

• 12.6 Ikastolako Zientzia-laborategietan sortutako hondakin kimikoak ekologikoki arrazoizkoa den moduan kudeatzea, uretara eta lurrera egiten diren isuriak ekidituz.

• 12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

• 12.11 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.

• 12.13 Jantokiko barazki eta lekari hondakinak Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresari dohaintzan ematea.

• 12.14 Jantokiko menuak etxera eramateko aukera ematea Ikastolako langileei.

13. GJH KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

• 13.3 IRAES21 taldeak gidatuta, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.

• 13.4 IRAES21 taldearen parte-hartzea Euskadiko Confintean.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

15. GJH LEHORREKO BIZITZA:

• 15.1 Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

• 15.2 Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariek urtero zuhaitz bat landatzea Promozioen Basoa sortuz, zuhaitz espezie desberdinekin Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.

• 15.3 Zerynthia elkartearen laguntzarekin, LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

• 15.4 Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

• 15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

• 15.6 LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Urdaibaiko Ekoetxeara.

• 15.8 LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.

• 15.9 DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.

• 15.10 Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzea datuak bilduz.

Lauro 2030 Agenda 2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

16. GJH BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK:

• 16.3 DBHn eta Batxilergoan gertatutako indarkeria-motak Ikasleen Eskubideen eta Betebeharren Dekretuan zehaztutakoari jarraituz neurtzea eta dagokien neurriak aplikatzea.

• 16.11 DBHko 4. mailako Gizarte Zientziak arloan Anjel Lekuonaren historia nazien kontzentrazio esparruetan.

17. GJH ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:

• 17.1 BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.

• 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

• 17.4 RCE Basque Country-Navarre erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.12 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.13 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

Lauro 2030 Agenda

2024-2025 ikasturteko 3. hiruhileko memoria

• 17.14 Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.15 Zerynthia elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.16 Ikastolan ezarri ditugun teknologien garapena eta dibulgazioan Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.18 Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.

• 17.25 Academica International Studies erakundearekin lankidetzan parte hartzea Batxiler Dual titulurako.

• 17.26 Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresarekin lankidetzan parte hartzea.

18. GJH HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA:

• 18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

• 18.11 Ikastolak Euskaraldian eta Korrikan parte hartzea, ikasle, irakasle eta familien artean parte-hartzea handituz.

• 18.12 Lauro Fundazioa sortzea Ikastolan, besteak beste, kirola, euskara eta euskal kultura bultzatzeko eta hauen inguruan ekimenak antolatzeko asmoarekin.

lauro2030agenda webgunea

lauro2030agenda webgunean eta Interneten ditugun beste plataformetan gure lana argitaratzen jarraitzen dugu. Lauro Ikastolan garapen jasangarrien inguruan egiten dugun lana ezagutarazteko, komunikatzeko eta mundura zabaltzeko dugun tresnarik indartsuena lauro2030agenda webgunea da.

Gure webgunearen EKIMENAK atalean, memoria honetan aipatutako ekimen guztiak argitaratu ditugu. Gure YouTube eta issuu plataformetan ere, sortutako bideoak eta dokumentuak argitaratzen ditugu, hala nola gure 2030 Agenda-plana, memoriak eta abar.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.