Malcolm X-ren biografia

Page 1


AURKIBIDEA

SARRERA

Argitalpen hau 2024-2025 ikasturteko DBHko 4. mailako Balio Etikoak arloko 4.BC taldearen ikerketa lana da.

Zergatik Malcolm X-ren biografia? Zein da arrazoia? Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea da, eta Sarean, 2024-2025 ikasturterako, Malcolm X Bake-Figura bezala aukeratua izan da. Hau dela eta, DBHko 4. mailako Balio Etikoak arloko Arrazakeriari ez! proiektua lantzeko egokia iruditu zaigu Malcolm X-ren bizitza ezagutzea, ikertzea eta biografia formatuan aurkeztea.

Biografia zazpi ataletan banandu dugu; jaiotza eta gaztaroa, kartzelako urteak, Islamaren Nazioan sartzea, haustura Muhamad-ekin, afroamerikarren eskubideen aldeko borroka, aldaketa pentsamenduan eta Malcolm X-ren hilketa.

Ikasleek taldeka lan egiten dutenez, ikasle talde bakoitzak biografiaren atal bat idatzi du, Interneten informazioa bilatuz eta landuz. Era honetan lan eginez, Malcolm X-ren biografia talde osoaren artean eraiki dugu.

Jonan Gomez Barrenetxea

DBH 4.BC taldeko Balio Etikoak arloko irakaslea

1. Jaiotza eta gaztaroa

Malcolm Little 1925eko maiatzaren 19an jaio zen Omahan, Nebraskan. Bere gurasoekin eta 6 anai-arrebekin bizi izan zen bere bizitzako lehen urteak Wilfred-en, Pensilvanian.

1926. urtean, Malcom eta bere familia Wisconsinera joan ziren bizitzera, eta geroago Michiganera. 1931. urtean bere aita hil egin zen, tranbia batek harrapatuta. Malcomen familia akosatu egiten zuten, ”Black Legion” izena zuen talde supremasizta zuri batek. Beltzaran batzuek oraindik pentsatzen dute Black Legionek bere aita hil zuela, eta ez zela istripu bat izan. Malcomek geroago idatzi zuen, poliziak esaten zuela bere aita suizidatu egin zela.

Bere aita hil zenean, bere amak aseguruko poliza batetik diru pixka bat irabazi zuen. Malcolmek idatzi zuen poliza nagusiko aseguru-etxeak argudiatu zuela aitak bere buruaz beste egin zuela, ondorioz, ez zuten ia dirurik jaso. Horregatik, eta aitaren heriotzaren ondorioz, bere ama, Earl Little izenekoa, urduritasun krisi batean sartu zen. Krisi honek, psikiatriko berezi batean, Kalamazoon, instalatzea eragin zuen. Bitartean, Malcom eta bere

anai-arrebak abegi-familia desberdinekin bizitzera joan ziren. 26 urterekin bere ama psikiatriko hartatik ateratzea lortu zuten.

Malcom bere eskolako Bigarren Hezkuntzako ikaslerik onenetarikoa zen, baina bertan utzi zituen bere ikaskuntzak zortzigarren mailako irakasle batek esan zionean abokatu izateko zituen asmoak ez zirela errealistak, beltza izateagatik. Harrera etxe batzuk zeharkatu ondoren, Malcom 1941eko otsailean Bostonera (Massachusetts) joan zen bizitzera, Ella Lits Collins ahizpa nagusiarekin.

Gaztaroan zehar, Malcomek interes handia erakutsi zuen liburuengan. Orduak pasatzen zituen liburutegian eta horrek bere pentsatzeko era guztiz aldatu zuen: jakintsuagoa bihurtu zen. Honetaz gain, Malcom kirola egiteaz gozatzen zuen gaztea zen, saskibaloia eta boxeoa praktikatzen zituen. Musika izan zen bere gauza gustukoenetariko bat, zehazki jazza, musika mota hau bere kulturaren parte izan zelako betidanik. Txikitatik arrazismoa jasan zuen eta honek bere aktibismoa eragin zuen.

2. Kartzelako urteak

1946ko urtarrilaren 12an, Malcolmek lapurtutako erloju bat bitxi-denda batean konpontzen utzi zuen, eta jasotzera joan zenean, lapurreta egiteagatik atxilotu zuten. Dendaren jabeak poliziari deitu zion, bera bezalako bizilagun batentzat erlojua garestiegia zela uste baitzuen. Malcolmek poliziari pistola bat zuela esan zion eta amore eman zuen tratu leunagoa jasotzeko. Bi egun geroago, su-armen edukitzeagatik akusatu zuten, eta urtarrilaren 16an, lapurreta eta etxe batean indarrez sartzea leporatu zioten. Zortzi eta hamar urte arteko zigorra jaso zuen Massachusettseko Estatuko espetxean.

1946ko otsailaren 27an bere kondena betetzen hasi zen Massachusettseko Charlestown presondegi estatalean. Kartzelan zegoela, “Satan” deitura hartu zuen erlijioarengan irainengatik. Kartzelan, John Elton Bembry izeneko gizon autodidakta bat ezagutu zuen. Johnek eragin handia izan zuen Malcolmengan eta ikasketen garrantziaz konbentzitu zuen, horrela, Malcolm denbora luzez irakurtzen hasi zen. Gehienetan, kartzeleko argiak amatatzen zirenean irakurtzen jarraitzen zuen.

Charlestowneko kartzelan zegoela, Philbert bere anaiak deitu zion, nazio bati buruz hitz egiten, nazio hori islamaren nazioa zen. Hasiera batean Malcomek ez zuen interesik adierazi, baina bere anaiak kartzelatik lehenago ateratzeko balio ahalko ziola esan zion, eta islam kulturaren tradizioak praktikatzen hasi zen; txerria jateari utzi zion, erretzeari utzi zion. Momentu horretik aurrera, musulman beltzen liderra zen Elijah Muhammadekin hitz egiten hasi zen, eta horren ideietan, hau da, beltzen nagusitasuna zurien aurrean, sinesten hasi zen.

1948an, bere arrebaren esfortzuengaitik, Malcom espetxe experimental batera mugitu zuten, Massachusettseko Norfolk kartzelera hain zuzen. Kartzela horretan liburutegi erraldoi bat zegoen, non Malcomek liburu asko irakurri zituen. Bere lexikoa eta gramatika hobetzeko, hiztegi oso bat kopiatu egin zuen. Bere autobiografian honela esaten du: “bazeuden hilabeteak non ez nintzen gogoratzen kartzelatuta nengoela, kartzelatuta banegoen ere, inoiz baino askeago sentitzen nintzen”.

Malcolm 1952ko abuztuaren 7an irten zen kartzelatik, sei urte espetxeratuta eman ostean. Ondoren, Islamaren Nazioan lan egiten aritu zen, Elijah Muhammad buruzagia ezagutu zuen eta erakundearentzat tenpluak antolatzen hasi zen New Yorken, Filadelfian, Bostonen eta Estatu Batuetako hegoaldeko hainbat hiritan.

3. Islamaren Nazioan sartzea

1952an, espetxea utzi ondoren, Malcolmek Elijah Muhammad Islamaren Jaiotzaren liderra bisitatu zuen Chicagon (Illinois). Orduan, Islamaren Nazioko kide askok bezala, bere abizena "X" izatera aldatu zuen. Bere izena azaldu zuen hau esanez: “X-ak musulmanak inoiz ezagutuko ez zuen benetako abizen afrikarra sinbolizatzen du. Nire X-ak nire aitaren arbasoak ordezkatzen ditu, Little izeneko deabru begi-urdinen batek ezarritako Little jaun zuriaren izena”.

1953ko ekainean, Malcolm X Detroiteko Islamaren Nazioko Lehen Tenpluko ministroaren laguntzaile izendatu zuten. Urte amaieran, Bostongo Hamaika zenbakiko Tenplua sortu zuen, eta 1954ko martxoan, Filadel fi ako (Pennsylvania) Hamabi zenbakiko Tenplua handitu zuen. Bi hilabete geroago, Harlemgo Zazpigarren Tenplua zuzentzeko aukeratu zuten, eta berehala handitu zituen bere afiliatuak.

Islamaren Nazioak uste zuen beltzak zuriak baino gehiago zirela eta arraza zuriaren desagerpena berehalakoa zela. Zuriak deabruak zirela galdetu ziotenean, Malcolm X-k esan zuen "Historiak erakusten duela gizon zuria deabrua dela”. Bere ustez, bere argudioaren alde zeuden arrazoi historiko batzuk zerrendatu zituen: "Bortxatzen, arpilatzen, esklabotzen, lapurtzen eta herrietan bonbak jaurtitzen dituen edonor deabrua besterik ez da".

Islamaren Nazioko ministroa zenean, Malcolm X-k “Islama gizateria beltzaren benetako erlijioa” zela esan zuen, eta kristautasuna "gizon zuriaren erlijioa" zela, afroamerikarrei ugazabek inposatua. Islamaren Nazioak islamari jarraitzen ziola esan zuen, mundu osoan egiten den modu berean, baina Nazioaren irakaspenak beste musulmanenak ez bezalakoak ziren, Amerikako jende beltzaren egoera tamalgarri bakarrera egokituta zeudelako.

Malcolm X-k irakatsi zuen Wallace Fard Muhammad, Nazioaren sortzailea, Ala zela, eta Elijah Muhammad bere Mezularia edo profeta.

Eskubide zibilen aldeko mugimenduak arraza bereizketaren aurka borrokatzen bazuen ere, Malcolm X afroamerikarrak zuriengandik erabat bereiztearen alde zegoen. Islamaren Nazioak Estatu Batuetako hegoaldean pertsona beltzentzako herrialde bat sortzea proposatu zuen behin-behineko neurri gisa, afroamerikarrak Afrikara itzuli arte.

FBIk artxibo bat ireki zuen Malcolm X-ren inguruan 1953ko martxoan, bere burua komunistatzat jo ondoren. FBIk bere kezkak azaldu zituen Islamaren Nazioan Malcolm X-ren igoera azkarraren eta Alderdi Komunistarekin balizko elkartzeari buruz.

1959an, New Yorken, Islamaren Nazioari buruzko telebista saio batean, Malcolm X publiko zabalago baten aurrean ezagutzera eman zen. Komunikabide inprimatuetako, irratiko eta telebistako ordezkariek maiz eskatzen zuten bere iritzia gai desberdinei buruz. Beste herrialde batzuetako kazetariek ere bozeramaile gisa tratatu zuten.

4. Haustura Muhammad-ekin

1960ko hamarkadaren hasieran, Malcolm X Islamaren Nazioko bozeramailerik karismatikoena zen, afroamerikar erakunde erlijiosoa, buru askatasun beltza, arrazabanaketa eta kristautasun zuriaren gaitzespena sustatzen zituena. Elijah Muhammad mugimenduaren buruzagi gorenaren gidaritzapean, Malcolmek jarraitzaileak ugaritzen eta taldeari nazioospea ematen lagundu zuen. Hala ere, denborarekin, bien arteko tentsioak areagotu egin ziren.

Malcolm X Elijah Muhammad bera baino arreta publiko handiagoa erakartzen hasi zenean bien arteko lehen arrakalak sortu ziren, eta horrek jeloskortasuna eragin zuen erakundearen buruzagitzan. Horrez gain, Elijah Muhammaden jokabide moralari buruzko zurrumurru iraunkorrak izan ziren, bereziki Islamaren Nazioko zenbait idazkari gazteri buruzkoak, haiekin ezkontzatik kanpo seme-alabak izan baitzituen. Malcolm X-k, Muhammad ia profeta bat bezala gurtu zuena, zeharo atsekabetuta geratu zen gertakari horiek baieztatzean, predikatzen zituzten printzipioen aurka zihoazelako.

1963ko abenduaren 1ean, harremana gehiago okertu zen John F. Kennedy presidentearen hilketari buruz galdetu ziotenean, Malcolmek hauxe esan zuen: "lo egitera etxera itzultzen diren oilaskoen" kasua izan da.” “Oilaskoak etxera lotara itzultzen direnean ez naiz triste sentitzen, beti pozten naiz” gehitu zuen. Patrice Lumumbaren eta Medgar Evers eskubide zibilen aktibistaren hilketak eta Birminghameko (Alabama) 16. kaleko Eliza Bataiatzailearen kontrako atentatua aipatu zituen, etxera lotara iritsi ziren oilasko batzuek egindakoak.

Malcolm X-ren iruzkinek protesta publiko orokorra eragin zuten. Islamaren Nazioak, Kennedy familiari dolumin mezua igorri zionak eta bere ministroei hilketari buruzko komentariorik ez egiteko agindu zienak, publikoki gaitzetsi zuen Malcolm X-k. Nahiz eta Malcolm X-k bere ministro postua eta maila mantendu, 90 egunez jendaurrean hitz egiteko debekua jaso zuen.

1964ko martxoaren 8an, Malcolm X-k publikoki iragarri zuen Islamaren Nazioarekin hautsi zuela. Oraindik musulmana zela esan zuen, baina Nazioa urrunegi iritsi zen bere erlijio-irakaspen zurrunengatik.

Malcolm X-k afroamerikarren "kontzientzia politikoa areagotzen" saiatuko zen Afroamerikar Batasunen Erakundea antolatuz. Eskubide zibilen beste buruzagi batzuekin lan egiteko nahia ere adierazi zuen, eta esan zuen Muhammadek eragotzi ziola iraganean.

5.

Afroamerikarren

eskubideen aldeko borroka

Txikitatik, Malcolmek, bere familiarekin batera, mehatxu arrazistak jasan zituen, eta horrek bere arrazakeriaren kontrako pentsakera garatzeko atal garrantzitsua bihurtu zen. Horrez gain, arrazoi beragatik bere aita hil zuten. Malcolmek Ameriketako afrikarren aldeko eskubideak defendatzen zituen, eta hango zuriek egindako krimenen aurka zegoen. Ameriketako afrikarren historiaren pertsona garrantzitsuenetariko bat izan zen.

Kartzelan bere pentsatzeko era aldatu zuen, eta handik irtendakoan, zuriek ez zituztela inoiz beltzak onartuko ulertu zuen. Afroamerikar Batasunen Erakundea sortu zuen, afroamerikarrek erasoengandik defendatzeko eskubidea zutela uste zuelako. Ez zuen indarkeriarik erabili berdintasuna bermatu nahian. Afroamerikarrek eta berak askatasuna, justizia eta berdintasuna bermatzeko edozein bide erabiliko zutela esan zuen.

Sufritutako indarkeria guztiekin dokumentu bat idatzi zuen, Nazio Batuen Erakundean salaketa jartzeko erabiliko zuela esanez. Afroamerikarrak hainbat urtetan esklabo izan zirela eta egoera hori bukatu behar zela salatu zuen. Bere presentziak ondorio positiboak izan zituen eta Black Arts Movement, BAMen, eragin handia izan zuen, baita afrikarren beste hainbat ekintzetan ere.

Malcolm X bere estilo zorrotzagatik eta Estatu Batuetako afroamerikarren eskubideak eta errespetua lortzeagatik famatua izan da. Gauza hauek nabarmentzen dira bere borrokan. Horien artean sistemari kritika, afroamerikarren aurka egindako indarkeria poliziala, segregazioa eta beste hainbat gauza salatu zituen.

Indarkeriaren aurrean defentsa pertsonala sustatu zuen eskubidea zutelako erasoen aurka defendatzeko. Azkenik, mundu mailako kontzientzia ere zabaldu zuen.

Malcolm X-ren lanak afroamerikarren eskubideen aldeko borrokan eragin handia izan zuen, eta bere ideiek gaur egun ere jarraitzen dute garrantzitsuak izaten. Hona hemen bere lan nagusiak zehatzago azalduta:

Afroamerikar Batasunen Erakundea (Organization of Afro-American Unity-OAAU):

1964an, Malcolm X-k Islamaren Nazioa utzi eta OAAU sortu zuen. Honen bitartez, afroamerikarren eskubideen aldeko borroka nazioarteko ikuspegi batekin lotu nahi izan zuen. Hori lortzeko, Afrika eta Asiako nazio askatuekin aliantzak bilatu zituen, arrazakeriaren aurka elkarrekin joateko. OAAUk giza eskubideen aldeko borroka sustatu zuen, afroamerikarren eskubideak giza eskubideen parte direla azpimarratuz. Bost gauza garrantzitsu sustatu nahi ziren; lehenengoa zaharberritzea zen, mundu guztiari erakustea benetan afrikarrek sufritzen zuten morroitza. Gero, reorientazioa ere eskatu zuen, hau da, afroamerikarrei papelak ematea, munduko beste pertsonei bezala. Ondoren, hezkuntza sustatzea zuen helburu, afroamerikarrentzat eskolak sortuz. Horrez gain, segurtasun ekonomikoa ere sustatzen zuen, afroamerikarrei bankuak uzten erabiliz. Eta azkenik, autodefentsa sustatu nahi zuen, arrazistak zirenen aurka defendatzeko eskubidea.

Autodefentsa:

Malcolm X-k indarkeriazko autodefentsaren alde egin zuen, afroamerikarrek, arrazakeriaren aurkako indarkeriaren aurrean, beren burua babesteko eskubidea zutela argudiatuz. Bere leloa: "Bala edo botoa” zen eta afroamerikarrek euren eskubideak lortzeko edozein bitarteko erabiltzeko eskubidea zutela adierazi zuen. Bere ideiek eztabaida handia sortu zuten, baina afroamerikar askok euren frustrazioa eta haserrea adierazi zituzten.

Harrotasun beltza:

Malcolm X-k afroamerikarren harrotasuna eta identitatea sustatu zituen, beren kultura eta historia balioesteko garrantzia azpimarratuz. Afroamerikarrei eskatu zien izen afrikarrak berreskuratu eta jatorri afrikarra harrotasunez onartzeko. "Beltza ederra da" leloa sustatu zuen ere, afroamerikarren autoestima eta harrotasuna indartu zitezen.

Beste lan garrantzitsu batzuk:

Malcolm X-k afroamerikarren hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zuen, beren burua askatzeko eta beren komunitateak indartzeko. Afroamerikarren ekonomia indartzeko beharra azpimarratu zuen, beren buru askatasuna lortzeko eta baita haien arteko batasuna sustatu zuen arrazakeriaren aurka elkarrekin lan egiteko.

6. Aldaketa pentsamenduan

Malcolm X Mekara joan baino lehen zuen pentsamendua halakoa zen: arraza bereizketan oinarritutako sinesmena zuen, zuriak deabrutzen zituen eta beltzei eragindako kaltea ordaindu behar dutela esaten zuen. Meka bisitatu baino lehen, Malcolm X nazionalista beltz separatista bat zen, zuriez sakonki mesfidatzen zena eta autodeterminazioan sinesten zuena, "edozein bide erabiliz".

Mekara joan aurretik, Malcolm X-k arraza-bereizketa defendatzen zuen. Bere mundua ikusteko modua zuriekiko mes fi dantzak eta komunitate afroamerikarrarentzat aldaketa erradikal bat beharrezkoa zela sinesteak markatzen zuten. Integrazioaren gainetik, autodeterminazio beltza lehenesten zuen.

1964ko apirilean, Mekara bidaitu onderen, Malcolm X-k aldaketa handia izan zuen pentsatzeko eran, arraza bereizketaren ideiak atzean utzi eta bi arrazen arteko berdintasunean pentsatzen hasi zen.

Malcom X-k afroamerikarrek erasotzaileengandik defendatzeko eskubidea zutela pentsatzen jarraitu zuen. Gobernuak pertsona beltzak babestu nahi ez bazituen, edo ezin bazuen egin, beltzek euren burua defendatu beharko zuten, Malcomen esanetan, “beharrezko edozein bide erabiliz”. Era berean, indarkeria eza berdintasuna bermatzeko bide bakarra ez zela pentsatzen jarraitzen zuen ere. Bai berak, bai Afroamerikar Batasunen Erakundeko gainerako kideek askatasuna, justizia eta berdintasuna irabazteko asmoa zutela aldarrikatu zuen, “beharrezko edozein bide erabilita”.

Beltzak zuriengandik bereiztea jada eskatzen ez zuen arren, Malcolm X-k nazionalismo beltzaren alde egiten jarraitu zuen, afroamerikar komunitatearentzako autodeterminazioa bezala definitzan zuena. Bere bizitzako azken hilabeteetan, Malcon X nazionalismo beltzari emandako babesa berriz aztertzen hasi zen, Ipar Afrikako iraultzaileak zuriak zirela ikusi ondoren.

7. Malcolm X-ren hilketa

Malcolm X Estatu Batuetako historian pertsona garrantzitsuenetako bat izan da, afroamerikarren eskubideen aldeko borrokaren historian bereziki. Bere bizitza osoan zehar aldaketa handiak izan zituen: kaleko bizitzaren ondoren, espetxean sartu eta bertan Islam erlijioa ezagutu zuen. Ondoren, aktibista eta hitz-jario bikaineko pertsona ospetsua bihurtu zen. 1965ean, New Yorkeko erahil zuten. Malcolm X-ren hilketa XX. mendeko historiako gertaera garrantzitsua izan zen.

1965eko otsailaren 21ean, New Yorkeko Audubon Ballroom aretoan hitzaldi bat ematen ari zen bitartean, Malcolm X tiroz hil zuten. Publikoaren aurrean gertatu zen, eta gutxienez hiru pertsonek parte hartu zuten erasoan. Hasiera batean, Talmadge Hayer (edo Thomas Hagan) izeneko gizona atxilotu zuten, eta ondoren, Islamaren Nazioa taldeko ustezko beste bi lagun.

Ikerketek ez zuten argi utzi heriotzaren arrazoia, eta pertsona askok konspirazio bat izan zela pentsatzen dute. Askoren ustetan, FBI-k edo CIA-k ere hilketan parte hartu zuten, Malcolm X Estatu Batuetako boterearentzat mehatxu larria baitzen. Urte batzuk lehenago, Malcolm X-k berak zera esan zuen: “Buruan tirokatzen banaute, eta egunkariek beltz amorratu batek egin duela esaten badute, ez sinestu sekula.”

Hil zutenean, 39 urte besterik ez zituen. Bere heriotzak izugarrizko mina sortu zuen komunitate afroamerikarrean. Bere hitzaldiak, artikuluak eta idazkiak oraindik ere irakurri eta aztertu egiten dira, bere boz sendoaren garrantzia gaur egun mantenduz.

Bere diskurtsoak oso kritikoak izan ziren gobernuarentzat eta biztanlego zuriarentzat. Hainbat hitzaldi eman zuen non afroamerikarrei beren balioaz eta indarraz konturatzeko animatzen zieten. Malcolm X oso errealista zen, eta askotan esan zuen gobernuarengandik ezin dela justizia itxaron, baizik eta komunitateetan borrokatuz lortuko dela.

Malcolm X-ren heriotzak ez du bakarrik boz garrantzitsu bat galdu, baizik eta mugimendu sozial baten garapenari eragin dio. Bere ideiek bultzada eman zieten beste mugimendu batzuei, hala nola Black Panther Party-ari, zeinek justizia soziala eta babes armatua defendatu zuen.

Bere ondarea ez da desagertu. Bere hitzaldiak eta idazkiak gaur egun ere irakurri egiten dira, eta bere filosofiak askatasun osoa, justizia soziala eta komunitatearen autonomia defendatzen zuten. Bere aurresana bete zen: bere heriotzaren ostean, ez zen ahuldu bere boza, baizik eta indartuta geratu zen.

Malcolm X ez zen bakarrik aktibista bat izan. Berak defendatu zuen borroka ez zen bakarrik AEBetan gertatu, nazio eta kultura desberdinetara ere hedatu zen. Bere heriotzak erakutsi zuen mehatxu bihurtzen den pertsona bati zer gertatzen zaion. Halaber, erakutsi zuen botereak nola kontrolatu dezakeen informazioa, ikerketek ez baitzuten ezer argi utzi.

Malcolm X-ren ondarea ez da bakarrik historiaren partea. Bere boza gaur egun ere entzuten da, eta bere ideiak gaur egungo mugimendu sozialetan bizi dira. Bere hitzetan: “Askatasuna ez da ematen dena, askatzen dena baizik.”

Webgrafia

Malcolm X-ren biografia egiteko ondorengo webguneetatik hartu ditugu informazioa eta irudiak:

https://elfarodeceuta.es/malcolm-little-x/ Malcom X

https://es.wikipedia.org/wiki/Malcolm_X

https://www.marxists.org/espanol/malcolm_x/bio/index.htm

https://www.cndh.org.mx/noticia/asesinato-de-malcolm-x-defensor-de-losderechos-humanos-y-por-la-igualdad-de-los

https://capitanswing.com/autores/x-malcolm/

https://www.marxists.org/espanol/malcolm_x/bio/ index.htm#:~:text=En%20la%20c%C3%A1rcel%2C%20Malcolm%20X, %2C%20en%20Chicago%20(Illinois).

https://www.google.com/url?

sa=i&url=https%3A%2F%2Fwww.rfi.fr%2Fes%2Fam%25C3%25A9ricas%2 F20210222-eeuu-la-familia-de-malcolm-x-pide-que-se-reabra-lainvestigaci%25C3%25B3n-sobre-suasesinato&psig=AOvVaw35vRPvW0P_ZhgCaM1iqVqM&ust=1746784517802 000&source=images&cd=vfe&opi=89978449&ved=0CBYQjhxqFwoTCNCO0 srNk40DFQAAAAAdAAAAABAE

https://www.google.es/url?

sa=i&url=https%3A%2F%2Fwww.researchgate.net%2F fi gure%2FMapshowing-the-location-of-Detroit-in-MichiganUSA_fig2_322593413&psig=AOvVaw2EZ7E1p7LLdTRrnX9J1Ttm&ust=1746 784047834000&source=images&cd=vfe&opi=89978449&ved=0CBcQjhxqFw oTCPDF_OnLk40DFQAAAAAdAAAAABAQ

https://www.google.com/url?

sa=i&url=https%3A%2F%2Felfarodeceuta.es%2Fmalcolm-littlex%2F&psig=AOvVaw3FwGuPsvDZcV04G2LOEEIc&ust=1746784832666000 &source=images&cd=vfe&opi=89978449&ved=0CBYQjhxqFwoTCOip93Ok40DFQAAAAAdAAAAABAE

https://www.bbc.com/mundo/articles/cq5zdxe7wgpo https://postalmuseum.si.edu/exhibition/la-experiencia-negra-la-lucha-porlos-derechos-civiles/malcolm-x

https://capitanswing.com/autores/x-malcolm/

https://www.infobae.com/historias/2025/02/21/el-dia-que-acribillaron-amalcolm-x-vida-y-muerte-del-dirigente-rebelde-que-confronto-con-elpacifismo-de-martin-luther-king/

https://historia.nationalgeographic.com.es/a/malcolm-x-activista-quedefendio-a-suyos-hasta-muerte_20307

https://eu.wikipedia.org/wiki/Elijah_Muhammad

https://www.gettyimages.es/fotos/elijah-muhammad https://www.britannica.com/biography/Elijah-Muhammad

https://www.google.com/url?sa=i&url=https:// hajbehindthescenes.wordpress.com/2022/12/08/malcolm-x-hajj/ &psig=AOvVaw0osHuyGvh0AeuFNE0uu9P3&ust=1747994101083000&sourc e=images&cd=vfe&opi=89978449&ved=0CBYQjhxqFwoTCNikmOPpto0DFQ AAAAAdAAAAABAl

https://genius.com/Malcolm-x-letter-from-mecca-annotated https://theidealmuslimman.com/2017/01/19/malcolmx-letter-mecca/ https://www.elcohetealaluna.com/un-hombre-recto-en-un-juego-torcido/ https://www.thoughtco.com/malcom-x-in-mecca-2353496 https://www.history.com/this-day-in-history/the-assassination-of-malcolm-x https://www.biography.com/activist/malcolm-x https://www.britannica.com/biography/Malcolm-X https://plato.stanford.edu/entries/malcolm-x/

https://www.pbs.org/ independentlens/content/eyes-on-the-prize-film/

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.