Lauro 2030 Agenda 2021-2022 ikasturteko 1. hiruhileko memoria
Lauro 2030 Agendaren HELBURUAK Hiru dira Lauro 2030 Agendaren helburu nagusiak:
1. Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egitea. 2. Lauro Ikastolako hezkuntza-proiektuaren etapa guztietan Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzen dugula bermatzea. 3. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Ikastolako eragile desberdinen inplikazioa lortzen jarraitzea.
Lauro 2030 Agenda MARTXAN
•
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana idatzi dugu. Gure planan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko, Ikastolan lantzen eta landuko ditugun helburuak, helmugak eta ekimenak zehaztu ditugu. Guztira, 54 helmuga eta 148 ekimen zehaztu ditugu. GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta plani katutako ekimen kopurua Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera zehazten da, beraz, nkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan.
•
2030 Agenda proiektua lantzeko, egindako lana argitaratzeko, komunikazioa bideratzeko, Ikastola osatzen dugunok eskuragarri izateko eta mundura zabaltzeko, Interneten plataforma desberdinak sortu ditugu: lauro2030agenda.eus webgunea, YouTube kanala, SlideShare eta issuu plataformak eta 2030 Agendako posta elektronikoa.
•
Lauro Ikastolako 2030 Agendaren komunikaziorako irudi desberdinak sortu ditugu: ikurrak, posterrak eta bideoak.
fi
fi
2021-2022 ikasturtearen hasieran, Lauro 2030 Agenda antolatzen eta zehazten hasi gara: