

Mugikortasun iraunkorra lantzen hasiak
s akana europako beste sei eskualderekin batera i conic proiektuan elkarlanean ariko da lau urtez. E sperientzia onen ezagutza eta trukaketa eginen dute / 9
Lakuntzako hitzen bilduma egin eta horiekin liburua osatu du Aiaupenanik euskara taldeak / 8
Sakanako Mankomunitatea Irurtzungo garbigunea egiten hasi da / 10
Jon Arretxek 'Txerriak eta loreak' Arbizun oinarritutako eleberria aurkeztuko du, gaur, herrian / 23
Sakanako Nesken
Pala Txapelketa asteburuan hasiko da. 84 bikote, txapela preziatuen bila / 20

Sakanako Harri Jasotze Eskolako kideak, Irurtzungo Txapelketa Mistorako prest / 18-19


"Familiaren tamainaren araberakoa da jakien banaketa"
ABDELAZIZ MISSAOUI, ASUN IMAZ ETA VISI LANZ EliKaGai BaNKUKO BOlUNtariOaK Beraien denboraren zati bat herrikideei laguntzera eskaintzen dute hirurek, aurrenak i rurtzunen eta atzeneko biak Olatzagutian
Alfredo A. I. irUrtZUN / OlatZaGUtia Nafarroako Elikagai Bankuak bilketa egin zuen azaroaren 7an eta 8an. Erakundeak oraindik ere diru ekarpenak onartzen ditu, izan ere, bildutakoarekin jaki gehiago erosten baititu. Ekarpenak egin nahi dituenak bancoalimentosnavarra.org web-
gunean jasoko du dirua emateko moduen berri. Jakiak jaso eta premia gehien dutenen artean banatzeko bere jardunarekin Elikagai Bankuak, jatekoak alferrik galtzearen kontra egiten du. Bankuaren jarduerak ere gizarte sentsibilizaziorako tresna da.
Zer da elikagai bankua?
Adelaziz. Premia duten pertsonendako laguntza da. Urteak daramatza martxan. Hilero banatzen ditu jatekoak. Mª Asun. Boluntario talde bat da. Olatzagutian gehienak jubilatuta gaude. Benetan premia duen jendeari laguntzen lan ona egiten dugula uste dut. Edozeinek har ditzake elikagaiak?
Ad. Ez. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean dakite pertsona bakoitza zein egoeratan dagoen, Elikagai Bankuaren laguntza behar duen edo ez. Haiek hilero zerrenda bat ematen digute eta guk zerrendan dauden pertsonei banatzen diegu bakar-bakarrik. Gizarte Zerbitzuekin erlazio estua dugu, eta hilero jasotzen dugu berritutako zerrenda. Hori bai, zerrendan dagoen pertsonaren batek jatekoak ez baditu bi hilabetetan jarraian hartzen, baja ematen diote. Guk Gizarte Zerbitzuei jakinarazten diegu eta haiekin harremanetan jartzen dira baja eman dietela jakinarazteko. Bajak daudenean boluntarioei ere jakinarazten digute. Baja emanez gero, pertsona horrek urte batean ezin izanen du Elikagai Bankutik ezer jaso. As. Jakiak nahi dituenak, lehen-lehenik Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri behar du, bai. Zerrendan daudenei besterik ezin diegu eman. Gure kasuan hiru hilabetetan etortzen ez badira baja ematen diegu. Visi. Premia duena etortzen da. Diotenez, premia duen eta lotsagatik etortzen ez den herritarrik ere omen dago. Kanpotik ikusita, lotsa eman liezaioke, baina benetako premia balu, nik uste dut etorriko litzatekeela. Baina norberaren araberakoa da, oso kontu pertsonala da. Norberak daki zergatik ez den jakiak hartzera etortzen izena eman eta gero.
Jendeak konpromisoa hartzeko egiten da hori?
Ad. Jatekoen premia duen pertsonei banatzen diegu guk. Haiek egutegia eta beharrezko informazioa dute. Zerrendan dauden guztiei beste boluntario batek Whatsapp mezua bidaltzen die banaketa egunaren eta orduaren berri emanez. Ez da gure egitekoa, baina batzuetan jasotzera etorri ez den jendeari hots egiten diogu: "aizu, mesedez, hemen dituzu jatekoak. Halako ordutegian gaude, ixtear gaude, etorriko zara?" Dei horiek egitea ez da gure egitekoa. Ez etortzeko arrazoiak askotarikoak dira.
Banaketa hilero egiten duzue?
Ad. Bai, hala da. Irurtzunen beti hilabeteko azken astelehen eta asteazkenean banatzen dugu. Banatzen duguna da: esnea, galletak, arroza, olioa, laboreak, latak... denetarik. V. Askotariko produktuak ekartzen dituzte: txitxirioak, txindilak, jogurtak, pasta ugari, ekartzen badute lekak... Arrozak azken aldian behera egin du. Ez dakit Jaki Bilketa Handia nabarituko den. Edozein familiak jaten dituenak ekartzen dizkigute.
As. Hileko hirugarren asteartean banatzen diegu, olaztiarrei eta ziordiarrei.
Denei gauza bera banatzen diezue? Ad. Ez, familiaren araberakoa da jakien banaketa. Hasieran gutxi gorabeherako banaketa egin genuen. Baina Nafarroako Elikagai Bankuko gizarte langilearekin elkarrizketatu nintzen eta banaketarako irizpideak eman zizkidan. Esate baterako, 250 familia bagara eta 500 litro esne etortzen badira pentsa liteke bakoitzari bina litro banatu beharko genizkiola. Beraz, bakarrik bizi denak bi litro esne jasoko ditu, bi direnek lau, hiruko familiak sei, laukoak zortzi eta horrela segitzen dugu, biderkatuz. Olioa ez da hainbeste iristen. Guztiei kopuru bera banatzen diegu, esaterako, lauko familiara arte olio botila bana, eta soberan dagoena familia handiendako izaten da.

Abdelaziz Missaoui, Irurtzungo elikagai bankuko boluntarioa.
V. Bai, kontuan izaten da haurrak dituzten edo ez, zenbat dituzten. Esandakoa, haurrak dituztenei bakarrik dagoenari baino gehiago eman behar diozu. Soberan geldituz gero, haurrak dituztenei ematen diegu. Hori guztia Elikagai Bankuak eta Gizarte Zerbitzuak markatzen dute.
Banatzen duzuena hilabete guztirako da? Edo laguntza bat da? As. Hilabetea pasatzeko ez, baina hamabost edo hogei egun pasatzeko moduko laguntza bada. V. Gainerako egunetan beraien kabuz moldatu behar dute. Familia bakoitzarendako saski bana dugu. Ederrak dira eta jateko kopuru handia banatu izan dugu, saskiak goraino beteta joan dira. Ad. Hilabete guztirako ez dut uste. Esaterako, sei kideko familia bati beharbada hamabi litro esne dagozkio. Ez da nahikoa, baina zerbait laguntzen du. Esaterako, 150 euroko erosketa baten parekoa da. Baina bada arazo bat. Jende asko produktuen iraungitze datagatik kexatzen ari da. Jasotzen ditugun produktuak iraungitzeko gutxi falta zaie, edo iraungiak daude. Horrekin jendea haserretzen da eta batzuek iraungiak daudenak bota egiten dituzte. Ez dago nire esku, baina jendearekin ados nago. Nafarroako Elikagai Bankuan esaten digutenez, "iraungitze data pasa eta yogurrak hurrengo hamabost egunetan jan daitezke". Ados, baina jendeak ez ditu nahi. Esneak hiru hilabete irauten du, baina iraungia badago, ez dute nahi. Horrekin arazoa dugu: "hilabetean behin laguntza bat jasotzen dugu eta dena iraungia iristen da".
Aurrekoan autorik ez duen lagun bat lagundu nuen Iruñeko
Buztintxuriko Elikagai Bankura eta desberdintasun handiak ikusi nituen. "Elikagai Banku bakarra dago edo asko?" Guk banatzen ditugunak baino askoz ere gauza hobeak, desberdinak hartu zituen. Esne botila eta ez brikak. Arrautzak ere jaso zituen. Guri lau dozena bidaltzen dizkigute. Nola banatuko ditugu? Ez dut ulertzen. Eta ez nion iraungitze datari erreparatu.
Pentsatu zenuen sekula Elikagai Bankuko boluntarioa izanen zinenik?
Ad. Ez. Baina Elikagai Bankuak jatekoak banatzeari utzi zion. Denbora luze egon zen banaketa egin gabe. Gu zain geunden, eta Gizarte Zerbitzuetara jo nuen, galdetzera: "zergatik eten da Elikagai Bankuaren jarduna? Jate-
korik ez dago?" Azaldu zidaten lehen elizakoek banatzen zutela, baina egiteko horri utzi ziotela. Galdetu nien atzera ere martxan jartzeko aukera ote zegoen eta baietz erantzun zidaten, "baina komunitate bat izan behar da atzean". Azaldu nien meskitak dena egunean zuela, IFK (identifikazio fiskaleko kode) eta bestelakoak zituela. Nafarroako Elikagai Bankuko harremanetarako telefono zenbakia eman zidaten, probatu genuen eta ongi atera zen.
V. Gure aurretik Ziordiko mojak arduratzen ziren elikagai bankuaz. Duela hamar urte joan zirenean, Pako Beloki apaizak lekukoa hartzea eta boluntario taldea sortzea erabaki zuen. Belokik berak proposatu zigun bioi boluntarioak izatea. Proba egitea erabaki nuen, egin nezakeen jakiteko. Gainera, hilean behin ez da asko.
Moldatu zineten, beraz.
Ad. Bai. Pandemiaren ondoren hasi ginen. Gure kabuz ikasi genuen jakien banaketa egiten. Gutxi gorabeherako banaketa egiten hasi ginen. Ongi atera zen.
V. Olatzagutian, hasieran, herritar batek utzitako bajera batean banatzen hasi ginen. Ondoren apaizak udalari toki bat eskatu zion.
Jendea lanerako zegoen?
As. Hasieratik hiruk jarraitzen dugu, batzuek utzi zuten. Orain jubilatu talde eder bat gaude taldean, hamarren bat, eta giro ederra dugu. Jendearendako ateak zabalik ditugu.
Ad. Hasieran jende asko ginen. Baina gero eta gutxiago gelditu gara. Batzuetan haserretu egiten gara, eta Gizarte Zerbitzuari uzten dugula esateko hots egitea pentsatzen dugu. Ni jendearengan pentsatzen ari naiz, baina boluntarioak ez dituzunean opatzen pentsatzen duzu: "zergatik ari naiz denbora galtzen? Zergatik nago honen alde borroka egiten? Jendea deitu eta bankura etortzen ez denean". Baina azken aldian, ongi antolatu dut: talde txikia hobe da aldiro jendea deitzen ibiltzea baino. Beraz, betirako lauzpabost finko ditut. Horrela

ez naiz jendearen atzetik eskaka ibili behar. Boluntario horiei data hurbiltzean gogorarazten diet eta horrela moldatzen gara. Guztiok 40 urte baino gehiago ditugu eta haietako bi senar-emazteak dira. Nahiago dut hitzeko jendea izatea boluntarioa, egitekoarekin konpromisoa hartu eta beteko duena. Azken aldian ez da inor boluntario gisa eskaini. Baina daudenei esan diet, gauden moduan segituko dugu. Bakarren batek kale egiten badu, beste pertsonaren bat bila dezakegu. Baina lanean jarraitzeko konpromisoa izan behar du. Ezin da etorri berak nahi duenean bakarrik. Konpromisoa duena ariko da bakarrik.
Noiz joaten zarete Iruñera jakien bila?
Ad. Hilabeteko azken astelehen eta asteazkenean. Astelehenetan bi bidaia egiten ditugu. Iruñean jakiak jaso, Nafarroako Gobernuaren lokal batean deskargatu eta hiru pertsona banaketa egiten uzten ditut eta, atzera ere, Iruñera bueltatzen naiz. Lana ia 14:00etan despeditzen dugu. Banaketarako ni eta beste pertsona bat gelditzen gara. Banaketa 15:00etatik 18:00etara egiten da. Jendea etortzen denean, jasotze ziurtagiria sinatu behar dute eta ondoren jakiak hartzen dituzte. Bakarren bat ez bada etorri zerrendan begiratzen dut. Asteazkenean gutxiago etortzen da, fruta bakarrik, eta bi pertsonek azkar egin dezakete lana.
V. Olatzagutira udalak kontratatutako garraiolari batek, Iñaki Larrondok, ekartzen ditu jakiak.
Herritan banaketak egiten ditu. Udalak pagatzen dio. Hasieran gogorra zen, kamioia eskuz deskargatu beharra genuen. Orain udalaren orga jasotzaileak deskargatzen du zama. Horrek asko erraztu digu lana.
As. Banaketa egunean taldeak eguna horri eskaintzen dio. Kamioia noiz etorriko zain egoten gara. Lehenik dena deskargatu, ondoren, hartzaile kopuruaren arabera, familiaka jaki banaketa egiten dugu. Boluntario bakoitzak saskietan produktu bat jartzen du, horrela bete arte. Nork berea jasotzera 16:00etatik 18:30era bitartean jasotzen du.
V. Ikusten duzunez, saskiak erdi beteta daude. Otu zitzaidan lehendik genuena, oinarrizko jakiak (arroza, pasta, makarroiak) aurreko egun batean saskietan banatzen hastea, horrela lana aurreratzen dugu. Eta hala segitzen dugu.
Furgoneta zuena da?
Ad. Ez, Irurtzungo Udalak uzten digu. Lastailean hautsita zegoen, Gizarte Zerbitzuen Iturraskarri proiektuko furgoneta hartu behar genuen, baina ezin izan zen eta, azkenean, lagun batek mesede handi bat egin zidan eta bere furgonetarekin ekarri genuen. Behin besterik ez da pasatu, eta berriro ez dadila pasa. Ni bolun-
tarioa naiz, ez dut furgonetak eskatzen ibili beharrik. Nahikoa egiten ari naiz, ez dut bestelako ardurarik nahi. Nik ezin dut dena egin.
Hartzaileen kopuruak zer bilakaera izan du?
Ad. Izugarri igo da, bikoiztu egin da familia kopurua. 90 familia baino gehiagori banatzen diogu hilero. Premia gehiago dago. V. Hartzaile batzuek esker ona ematen digute. Zerbitzua erabiltzeari utzi dion bakarren bat eskerrak ematera etorri izan zaigu.
Jendeak emandako jakiak hartzen dituzue? Demagun, nire baratzeko patatak hartuko zenituzkete?
Ad. Ez, Iruñean dagoen Nafarroako Elikagai Bankura eraman beharko zenituzke patata zaku horiek.
V. Guk hartu izan ditugu patatak, kuiatxoak, tomateak... Jasotakoa partekatzen dugu. Nafarroako Elikagai Bankua egoitzaz aldatu da?
V. Ez dugu inolako aldaketarik sumatu.
Ad. Bai. Aldaketa bitartean oso ongi antolatuta egon da banaketa. Beti bidali dizkigute jakinarazpenak. Dena perfektua izan da. Biltegi berritik aurrenekoz lastailean jaso genituen jakiak. Hori bai, aurreko biltegia Irurtzundik gertuago zegoen. Hala ere, ez dago askoz ere urrutiago. Udaberriko eta udazkeneko jaki bilketan parte hartzen duzue?
A. Ez.
Ad. Beste batzuk arduratzen dira udaberriko eta udazkeneko bilketez.
Olatzagutiko elikagai bankuko boluntarioak.

Elikagai bankuan banatuko diren saskiak erdi beteta.
Elikagai Bankua
Erabiltzaile gehien Burunda mendebaldean daude. Bataz bestekoa eginda irurtzungoan gehiago daude
saKaNa
Ibarrean hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate daude: Irurtzun aldekoa, Etxarri Aranazkoa eta Altsasukoa. Hiru erakundeek emandako datuen arabera, aurtengo lastailera arte Sakanako 336 familiak, hau da, 988 pertsonak, jasotzen zuten Elikagai Bankuak emandako jakiak. Kontuan izanik ibarrean 20.699 sakandar bizi ginela 2024ko ilbeltzaren 1ean, sakandarren %4,77k jasotzen du laguntza hori. 2020ko datuekin alderatuz gero, 68 familia (%25,37ko igoera) eta 259 pertsona gehiago dira (%35,53ko igoera).
Mankomunitate bakoitzaren datuei erreparatuta, Arakildik Arruazura arte hartzen duen Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gaur egun 114 familiak eta 310 pertsona dira Elikagai Bankuko onuradunak. Eskualdean 4.398 pertsona bizi dira eta Elikagai Bankuko onuradunak populazioaren %7,05 dira. Sakanako populazioa kontutan hartuta, eremu horretan daude Elikagai Bankuko erabiltzaileen %1,50. Duela sei urteko datuekin alderatuta, sei familia gutxiago (%5eko jaitsiera) baina hamalau pertsona gehiago dira (%4,73ko igoera).

Lakuntza eta Urdiain bitarteko eremua hartzen du Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Gaur egun 71 familiek eta 230 pertsonek eskuratzen dituzte jakiak Elikagai Bankuaren bidez. Eremuko populazioa 6774 pertsonakoa da, beraz, Elikagai Bankuko erabiltzaileen kopurua biztanleriaren %3,40 da. Ibarreko populazioa kontuan hartuta, Sakana erdialdean Elikagai Bankuko erabiltzaileen %1,11 daude. 2020arekin alderatuta 39 familia eta 126 pertsona gehiago dira (%121,88ko eta %121,15eko igoera).
Altsasuk, Olatzagutiak eta Ziordiak bat egiten dute Altsasu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean. 151 familiak eta 448 pertsona dira Elikagai Bankuaren bidez jakiak eskuratzen dituztenak. Burunda mendebaldeko populazioa 9.527 da, eta haren %4,70 dira Elikagai Bankuko erabiltzaileak. Sakanako biztanleria datuak kontutan hartuta, Elikagai Bankuaren erabiltzaileen %2,16 Burunda mendebaldekoak dira. Duela sei urteko datuekin alderatuz gero, 35 familia gehiago (%30,17 igoera) eta 119 pertsona gehiago dira (%36,17 igoera).
Muturren artean, errentan, %23,38ko aldea
Errenta pertsonala da pertsona fisiko batek urtean lortzen duen diru-sarrera multzoa. sarrera horiek askotarikoak izan daitezke. EitBn eta euskarazko tokiko hedabideen elkarteak, tokikomen, saretzen proiektuak errentari erreparatu dio oraingoan
saKaNa
Hego Euskal Herrian errenta pertsonal handiena dutenak gipuzkoarrak ziren 2023an, datuak dauden azken urtean. Bataz beste, gipuzkoarrek 19.616 euroko errenta pertsonala zuten 2023an. Bizkaitarrena 18.738 eurokoa izan zen, arabarrena 17.806koa eta nafarrena 16.423koa. Sakandarren errenta pertsonala 16.450 eurokoa izan zen. 2016tik sakandarren errenta 3.284 euro igo da, %24,94. Beraz, Sakanako errenta Euskal Autonomia Erkidegokoaren azpitik eta Nafarroakoaren gainetik dago. Probintziaka aldeak dauden bezala, Sakanako udalerrien artean ere ez da homogeneoa eta errenta handieneko eta txikieneko herrien artean, Bakaiku eta Irurtzun, 4.518 euroko aldea dago. Esan bezala, errenta pertsonalik altuena duen herria Bakaiku zen. Bataz bes-
te bakaikuarrek 19.322 euroko errenta pertsonala zuten, 2016an baino 4.663 euro gehiago, %31,81 gehiago. Ergoendarren errenta 18.907 eurokoa ze, baina 4.633 euro behera egin du, %19,68ko jaitsiera. Zazpi urte horietan Ergoienak populazioaren %4,01 galdu zuen. Atzetik dituzte urdindarrak (18.385, 3.765 euro eta %25,75 gehiago), irintarrak (18.219 euro, 3.500 euro eta %23,78 gehiago) eta arakildarrak (18.131 euro, 4.582 euro eta %33,82 gehiago).
Sakanako bataz bestekoaren gainetik daude iturmendiarrak (17.811, 5.022 euro eta %39,27 gehiago), etxarriarrak (17.212,
ERRENTA HANDIENEKO
BAKAIKUREN ETA
TXIKIENEKO
IRURTZUNEN ARTEKO
ALDEA: 4.518 EURO
4.127 euro eta %31,54), arbizuarrak (17.200 euro, 3.600 euro eta %26,47 gehiago) eta ziordiarrak (17.169 euro, 3.795 euro eta % 28,38ko igoera).
Mediaren azpitik
Ibarreko errentaren bataz bestekoaren azpitik daude ubertearrak (16.490 euro, 3.856 euro eta %30,52), lakuntzarrak (16.334 euro, 1.497 euro eta %10,09 gehiago) eta altsasuarrak (15.986 euro, 3.338 euro eta % 26,39ko igoera). Aztertutako epean Uharte Arakilek biztanleriaren % 4,34 galdu zuen. Errenta pertsonalik bajuena dutenak dira olaztiarrak (15.693 euro, 3.440 euro eta % 28,07 gehiago), arbazuarrak (15.157 euro, 2.576 euro eta %14,53 gutxiago) eta irurtzundarrak (14.804 euro, 3.180 euro eta %27,36 gehiago). Bai Arruazuk (%6,20), bai Olatzagutiak zazpi urtetan populazioa galdu dute.
Udalerri bakoitzeko errenta pertsonalaren kopurua.

JAVIER CASTEIG BARANDIARAN
LOALDIAK
Erretiroa hartu nuenetik apenas ez dut harremanik izan nire aurreko lanbidearekin, hau da, irakaskuntzarekin. Salbuespen bakarra, Altsasu BHIn gertatzen dena arretaz eta harrotasunez jarraitzen dudala izan da, sare sozialen bitartez gehienbat. Harrotasunez, ni horren guztiaren partaidea izan naizela sentitzen dudalako.
H ara ZE r D i EN
Deskonexio digitala adingabekoak babesteko
SAKANAKO GIZARTE ZERBITZUAK
"IKARAGARRIA, BESTE BEHIN, GIZARTEKO ARAZOAK ESKOLAN KONPONDU NAHIA"
Horretan nengoen, irakaskuntzatik at, aurreko egunean prentsan ondoko titularra topatu arte: “DBHko ikasleen errendimendua hobetuko litzateke klasean hasteko ordutegia ordu erdiaz atzeratuko balitz”. Irakurri eta pentsatu nuen, honenbeste PISA azterketa, analisia, autoebaluazio, hobekuntzaplana… eta ohi bezala, gauzak askoz errazagoak dira: zuk atzeratu sartzeko ordua eta errendimendua hobetuko da, baina zein ordutara? Berdin da, atzeratu klaseak hasteko ordutegia… Artikuluan sartu nintzen ea argitasun gehiago ikusten nuen, eta, zera, proposamena Gasteizen egin zen, pediatrak eta loaldian adituak diren medikuak biltzen dituen “Loaldiaren aldeko aliantza” deitutako taldeak egina zuen, eskola ordutegi osasungarriagoak aldarrikatzeko asmotan. Aurkezpenean adierazten zuten ikastetxeetako ordutegiak helduei begira diseinatuta direla ikasleen biorritmoak errespetatu beharrean. Arrazoia, nerabeen %52 eskolaratzen dira, beharrezko 8 orduko loa izan gabe, eta gero, asteburuetan, %48k aholkatutako denbora baino gehiago ematen dute lo.
Hori dela eta, goizeko 11:00ak arte arreta minimoa da, eta ez da komeni tarte horretan azterketarik egitea, eta hobe, asteazkenetik aurrera. Gainera klaseen artean 3 eta 10 minutu bitarteko atsedena beharko lukete; garaiz etxeratu, presaka eta gaizki bazkal ez dezaten; eskolan daudela, mugikortasuna bulkatu, eguzkitan egon, abestu eta dantza egin, eskailera gora eta behera mugiarazi…
Ikaragarria, beste behin, gizarteko arazoak eskolan konpondu nahia; nerabeek, haien etxeetan eta gurasoen ardurapean daudela, gaizki eta gutxi edo gehiegi lo egiten dutenez, bakoitzaren etxean neurriak hartu beharrean, guztion etxean har ditzatela…
Tira ba, ni nirean zentratuko naiz, erretiroaz gozatuz, eta irakaskuntzari sare sozialetik, leku seguruenetatik begiratuko diot, orain arte bezala, arretaz eta harro.
Guraso asko kezkatuta daude haur eta nerabeen mugikorren erabilerarekin, eta zalantzak dituzte seme-alabei mugikorra zein momentutan eman, zein den adin egokia eta noiz erabil dezaketen modu arduratsu batean. Nahi gabe, teknologien “erabilera arduratsuaren” diskurtsoa erosten ari gara. Adin txikikoen esku uzten ari gara nor bere burua erregulatzeko ardura, helduok ere erraz kudeatzen ez ditugun gailuen aurrean. Beraz, dilema ez dago adingabeek modu egokian erabiltzen duten ala ez. Hori ez da geure buruari egin beharko geniokeen galdera. Galdera da ea 16 urtetik beherako adingabe batek, mendekotasuna sortzeko diseinatuta dagoen tresna bat kudeatzeko prestatuta dagoen. Adituen erantzuna argia da: ez daude prestatuta. Garrantzitsua da gure seme-alabak zer eboluzioetapatan dauden jakitea, eta horren arabera euren esku zer jartzen diegun pentsatzea. Hau
da, pertsona bati laguntzen ari gatzaizkio mendekotasuna eragin dezakeen baliabide batekin harreman osasungarria izan dezan.
Datuak mahai gainean: UNICEFen azken txostenak dio 11 eta 15 urte bitarteko gazteen %30 inguruk Internet eta sare sozialak modu desegokian erabiltzen dituztela. Erabilera hori askotan lotzen da oso maiz konektatuta egotearekin, konektatuta egoteko beharrarekin eta beste gizarte eta familia harreman batzuk alde batera uztearekin. Beraz, hezkuntza digitala beharrezkoa da, besteak beste, erabiltzen hasteko adina atzeratzeko, erabilera-denbora mugatzeko, telefonoa itzalita egongo den ordutegiak ezartzeko (esate baterako, otorduetan edo oheratzeko orduan), eta zibersegurtasuna bermatzeko.
Hala ere, hori guztia ez da nahikoa: zibersegurtasuna garrantzitsua bada ere, are garrantzitsuagoa da semealaben gaitasun emozionalak garatzea. Ona da gure sare
DATORREN ASTEAN
sozialak erabiltzeko arau batzuk adostea, baina arreta jarri beharko genuke horietan nola elkar eragiten dugun besteekin. Oso garrantzitsua da haiekiko trebetasun emozionalak lantzea: enpatia, asertibitatea… Sare sozialetan zerbait publikatu edo partekatu aurretik bi aldiz pentsatzea, errespetuz jokatzea eta argitaratzen dugunak norbait iraindu dezakeen hausnartzea erakutsi behar diegu.
Dena oso azkar gertatzen da sare sozialetan; erabakiak ia pentsatu gabe hartzen dira. Horregatik, erakutsi behar diegu beste pertsona batzuk gaizki senti daitezkeela, eta kontuan hartzen lagundu nola senti daitekeen beste pertsona bat.
Inoiz baino beharrezkoagoa da etika falta duen industria boteretsu baten aurrean hezkuntza kritikoa izatea, modu kolektiboan kontzientziak pizteko. Deskonexio digitalaren alde, gure bizitzetara benetan konektatzeko.

ZUBIA EGINEN DUGU!
Abenduaren 8an egonen gara bueltan
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Laura Olmos Aristorena maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Maider Perkaz Urdiain maider@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Felix Altzelai
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200 www.guaixe.eus
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.



LAGUNTZAILEAK
Ostalaritza, hondakinen bereizketarekin konprometituta.


























Asador Mediavilla Sangüesa / Zangoza
Bar Mekness Lumbier / Ilunberri
Casa Vidaurre Olite / Erriberri
Hostal Betelu Betelu
Asador Zubiondo Lesaka
Errekalde Ostatua Bera
Rest. Baratze Aurizberri / Espinal
Bar Frontón Toki Eder Aoiz / Agoitz
Rest. Izar Ondo Arbizu
Asador El Cerco Artajona / Artaxoa Aurtizko Ostatua Ituren
Lekuonberri Taberna Lekunberri
Asador Mosaico Villafranca
Rest. Kirol Ayegui / Aiegi
Bar Sobrino Elizondo
Bar La Placeta Tafalla
Rest. Ibarraetxea Garaioa
Venta de Larrión Larrión
Bar Zortziko Leitza
Balneario Elgorriaga Elgorriaga
Casa Martija Puente la Reina / Gares
Camping Arbizu Arbizu
Bar Piscinas Milagro
Rest. Santxotena Elizondo
Rest. Beti Jai Aoiz / Agoitz
Balioen betaurrekoekin idatzitako kontakizunak
l iteratur lehiaketaren bidez elkarbizitzari modu ezkorrean eragiten dieten jatorri anitzeko pertsonen inguruko zurrumurru eta estereotipo ezkorrei aurre egin nahi die a nitzarteanek. s aritutako lanak liburuxka batean argitaratu dira

BAZKIDE ZOZKETA
Urriko saridunak
Aiora Arrizabalaga Mardaras (Arbizu)
Garbiñe Lizarraga Lakunza (Lizarraga)
Zelandi guraso elkartea (Altsasu)
Maribel Mugarza Saez de Maturana (Altsasu)


iraÑEta
Sakanako Mankomunitateko
Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak Zurrumurruen kontrako ipuin lehiaketaren seigarren edizioko sari banaketa Irañetan egin zen hilaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean. Kulturartekotasuna eta kohesio soziala sustatzea, bazterkeriaren kontrako jarduna, baita arrazakeria eta xenofobiaren kontra jardungo duten pertsona eta entitate konprometituak sortzea eta sendotzea da zerbitzuaren helburua. Aurreiritziek eta desinformazioak, askotan, hesi ikusezina sortzen dute, eta horrek zaildu egiten du kulturen arteko bizikidetza. Oztopo horiek hausteko eta elkar hobeto ezagutzeko, antolatzen du zerbitzuak literatur lehiaketa. "Helburua zurrumurrurik gabeko Sakana baterantz pausoak ematen jarraitzea eta elkarbizitza oztopatzen duten jokabideak desaktibatzea", azaldu zuen Begoña Zestau Baraibar zerbitzuko gizarte hezitzaileak. Lehiaketara sekula baino lan gehiago aurkeztu ziren: 50. Pantxika Lamurrek berezkoa duen umoreaz girotu zuen sari banaketa, argi utziz "arrazakeriaren aurrean, jarrera hartu behar" dela. Sarituek Sakanako Den-
Sarituak
Euskaraz
16 urtetik beherakoak
1. Alain Maiza Goikoetxea
Berriro eguzkia Lakuntzan.
2. Alaine Senar Ormazabal
Beldurren begiekin.
3. Anaitz Mendinueta
Arretxe Wemblwyko lurrikara.
16 urtetik gorakoak
1. Enara Urra Tipoarena.
2. Eneida Carreño
Gertukoa, jatorrizkoa
3. Ane Miren Iruretagoiena
Nor da gehiago?
Gazteleraz
16 urtetik beherakoak
1. Itxaso Lizarraga Beraza Camila
2. Omar Haddadi Bourzik
Una nueva vida. La historia de Samuel.
3. Lina Haddadi Bourzik Nova. 16 urtetik gorakoak
1. Abderrahim Klifi Roubi
El rumor que no sabia quien era.
2. Salaheddine Klifi Roubi
El rumor del pan.
3. Farah Klifi Roubi Viento de rumores.
dari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteko establezimenduetan erosketak egiteko txartel bana jaso zuten. Elkarteko ordezkariak, Irañetako udaleko kideak, zerbitzuko presidentea eta Sakana Harrera Haranako ordezkariek banatu zituzten aitortzak. Saritutako hamabi narrazio laburrak jasotzen dituen liburuxka Sakanako liburutegi eta ikastetxeetan daude.

Lakuntzako berezko euskarak badu bere liburua
a iaupenanik euskara taldeak argitaratu du eta herriko hizkerako hitzez beteta dago
laKUNtZa
Lau urteko lanketaren ondoren, Aiaupenanik euskara taldeko kideei beraien lanaren fruitua aurkezteko garaia iritsi zaie: Aiaupenanik, ze itzek! liburua. Hamalaukote baten ahaleginaren emaitza da liburua. Pandemian garai betean Lakuntzan egondako euskara taldeak berriro martxan jartzea erabaki zuten. "Mintzapraktikak egiten hasi ginen. Elkarrizketa horietan aipatzen ziren hainbat hitz oso politak iruditu zitzaizkigun eta hitz horiek mantendu eta gordetzeko beharra ikusi genuen. Beraz, ordutik, pixkanaka hitz bilduma osatzen aritu gara", azaldu dute. Hitzak biltzeko inurri lan hori egiteko taldea "buru belarri ibili gara herriko hizkera lantzen, mintza praktikak egin eta beste herritar batzuek aurretik egin dituzten lanak bildu ditugu. Dena uztartu ondoren, herriko hizkerako hitz bilduma osatu dugu". Liburuan Lakuntzako hizkerako hitzez aparte, bertako hizkeraren fonetika, fonologia eta morfologia ezaugarriak azaldu dituzte. Gainera, eranskin gisa, oinarrizko lexikoa, esaera zahar eta esapideak eta ilustrazioak sartu dituzte. Azken horiek egiteaz eta maketazioaz Andoni Egurza Irisarri arduratu da. Liburuak 142 orri ditu. Euskararen erabilera sustatzea Aiaupenanik taldekoen helburua. Horren barruan aparteko garrantzia du "Lakuntzako euskara indartzea eta ez dakienarentzat ikasteko bideak irekitzea".
Liburuak norabide horretan pauso bat eman nahi du. Liburuaren aurkezpena plazan eginen da, igandean, 12:00etan. Aurkezpenaren ondoren zuhaitz bat landatuko dute eta auzatea izanen da. Interesa dutenek han bertan liburua erosteko aukera izanen dute.
Sarituak eta ekitaldia girotu zuen Pantxika Lamour.

"Nola mugitzen garen erakutsiko du mugikortasun planak"
IKER MANTEROLA ETA PAKI URBITARTE saKaNaKO GaraPEN aGENtZia i conic proiektua Europako zazpi eskualdek eta hirik sustatzen dute, tartean da s akana. Proiektuak mugikortasun iraunkorra du ardatz. l au urte iraunen du
saKaNa Alemania, Portugal, Eslovenia, Bosnia-Herzegovina, Polonia eta Errumaniako eragileekin batera, Sakanako Garapen Agentzia Iconic proiektuko bazkide da. Ekainean abiarazi zuten Alemaniako Saarbrücken hirian.
Zergatik da SGA Iconic-eko kide?
Iker. Eskualde mailako mugikortasuna ibarraren garapenerako elementu klabea delako, horrela adierazten dute herritarrek, udalek baita enpresek ere.
Paki. Mugikortasuna oso azkar aldatzen ari da. Hiriguneetan etorkizuneko mugikortasuna nolakoa izango den badakite: intermodalitatea, kotxeak hiriguneetatik ateratzea, eta abar. Baina landa guneetan nola ga-
"MUGIKORTASUN SOLUZIOEK EGUNEROKO BEHARREZKO JOANETORRIAK ERRAZTU BEHAR DITUZTE"
hartuko dira. Inklusibitatea eta irisgarritasuna presente izanik. Mugikortasun iraunkorra, zer da?
P. Mugikortasun iraunkorra ulertzen da lurraldean pertsonen eta ondasunen desplazamendua modu eraginkor, arduratsu eta baliabide optimizatuan kudeatzen duen eredu gisa. Hau da, mugikortasun soluzioek bizitzako eguneroko beharrezko joan-etorriak erraztu behar dituzte: lanera, zerbitzuetara, zaintza lanak… Baina energia, ekonomia eta ingurumen inpaktua minimizatuz. Aldi berean, irisgarritasun unibertsalaren, segurtasunaren eta gizarte-inklusioaren parametroekin lerrokatuz.
I. Laburbilduz: desplazamenduen ekosistema osoa lehiakortasun, jasangarritasun eta inklusibitate irizpideen arabera orkestratzea.
Sakanako Mugikortasun Plana egin nahi duzue?
I. Bai, hori da Iconic proiektuaren helburuetako bat. Zer da hori?
I. Herri barruko mugikortasunaren eskumenak udalen ardura dira eta herri arteko garraioa Nafarroako Gobernuarena. Sakanaren kasuan mugikortasunaren ehuneko handia eskualde barrukoa izanik hutsune bat ikusten genuen. Mugikortasun planak mugitzen garen moduaren argazkia erakutsiko digu eta, hortik aurrera, honi erantzuteko irtenbideak eta hainbat proba landuko dira.
I. Gure antzeko errealitatea duten tokietako errealitateak ezagutu, bertan landutako politika publikoak eta funtzionatu duten ereduak gure errealitatera nola ekar ditzakegun aztertu. Nola eginen duzue?
I. Sakanan udal, enpresa eta herritarren parte hartzearekin egin nahi da. Beste eskualdeetatik zer ekarpen espero dituzue?
I. Gure antzeko errealitatea duten horietatik ikasi eta gure eskualdean inspirazio izan daitezkeen garatu beharreko ereduak ezagutu.
P. Beste herrialdeetako esperientzia onen ezagutza eta trukaketa. Gure antzeko egoeretan dauden horiek zein soluzio aplikatu dituzten, zein arazo izan dituzten jakin (akatsak), zer funtzionatu duen edo zer ez... Eta zer eman diezaieke Sakanak?
P. Ibarrean egin diren hainbat ekimen partekatzea, esaterako: Jaibusa, Arakilgo zaintzen inguruko mugikortasun proiektua, bizikleta ibilbidea…
I. Horien inguruan esperientzia eta ezagutza partekatu eta izandako arazo eta arrakastak azaldu.
Bukatzean, plana eginda?
I. Bai. Herri eta Nafarroa mailan dauden beste politikendako oinarria izan daiteke.
ratuko den ez dago horren garbi, osagai berak baina errezeta desberdina da. Iconic proiektuak ahalbidetuko digu errezeta honi forma eman eta hainbat proba egin ahal izatea.
I. Gurea bezalako eskualdeetan gaur egungo landa guneetako mugikortasun ereduak non auto pribatua nagusi den, jendearen zaurgarritasuna handitzera darama. Zerbitzuetara sarbidea mugatzen die, lan aukerak baita ere, horregatik proiektuan elementu horiek gertutik kontuan
P. Nafarroako Gobernuaren parte hartzea garrantzitsua da proiektu honetan, herrien arteko garraioan eragiteko aukera emango digulako, eskualdearen errealitatea zein den helaraziko diegulako, gero horri erantzuteko mekanismoak jarri ahal izateko Nafarroako Gobernuak berak. Mugikortasun plan baten egiturak diagnostikoa, helburuak eta ekintza plana jasotzen ditu. Zer helburu ditu?
P. Errealitatea ezagutu eta horren aurrean politika publikoetatik aldaketa edota irtenbideak nola sustatu edo bermatu daitezkeen aztertu.
"ANTZEKO EGOERAK DITUZTEN TOKIETATIK PRAKTIKA ONAK IKASTEKO AUKERA EMATEN DU"
P. Klima aldaketa eta trantsizio energetikoaren 4/2022 Foru Legeak udal eta enpresei ezartzen dien mugikortasunaren inguruko derrigortasunei laguntzera datorren zerbait izatea espero da baita ere.
Dagoeneko SGA Europako zenbat proiektutan parte hartu du?
I. Sakanako Garapen Agentziak makina bat deialditako hainbat proiektu europarretan parte hartu du eta parte hartzen ari da. Beti ere Sakanako estrategia Planaren lan ildoei erantzunez. Esaterako: Zahartze aktiboari loturiko Bertan proiektua (POCTEFA), Teknoadineko hortik etorri zen. Energia arloan, Enerkide (Euroeskualdea), Industria arloan, EDIT (POCTEFA), Turismo arloan, Uharte Arakilgo Udalak agentziarekin elkarlanean lantzen ari den EH Trailguneak (Euroeskualdea).
Europan elkarlanean, zergatik?
P. Antzeko errealitateak dituzten eskualdeetatik praktika onak ikasteko aukera ematen duelako. Sakanako beharrei erantzuten dien proiektuak eta baliabideak.
Europar proiektua abiarazi duten eragileetako ordezkarien lehen bilera. SGA


"Itun matxisten" salaketa
Mugimendu feministak gizonen arteko "konplizitate isila eta patriarkatuaren konplizitate sareak" salatu zituen azaroaren 25ean. Izan ere, "indarkeria matxista ez da gaitz bat, ez da ezerezetik sortzen, eta ez da bakarrik sostengatzen. Baditu sareak, egiturak,
konplizeak", adierazi zuten feministek. Gaztigatu zutenez, "erasotzaileak ez dira munstroak, inguruan ditugun gizonetako asko dira. Isilik zaudetenak, zuen lagunak ezkutatzen dituzuenak, gizonen arteko isiltasunezko itun horretan parte hartzen duzuenak".
Irurtzunen garbigunea eraikitzeko lanak hasita daude
Bi zirkuitu izanen ditu eta horietara autoz edo oinez sartu eta ateratzeko aukera izanen da
irUrtZUN / araKil
Irurtzungo Garbigunea eraikitzeko lanak Guillen Obras y Proyectos enpresa egiten hasi zen duela bi aste. Lanek 449.300 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Lanok finantzatzeko Sakanako Mankomunitateak hiru diru iturri ditu: Europar Batasunaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko 259.300 euro, Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren 140.000 euro eta Hondakinen

Kultur gune proiektua
Domingo Lumbier eskolen eraikina bota ondoren lur publikoetan eraikiko zen kultur etxearen proiektua zehaztu zuten. 3.000 m2-ko azaleran kultur gunea eta liburutegia eraikiko ziren. Bi areto izanen zituen 100 eta 300 ikuslerendako tokia zutenak. Gainera, 250 m2-ko erakusketa gela, erabilera anitzeko 150 m2-ko gela eta 600 m2-ko liburutegia izanen zituen kulturari eskainitako espazioak. 376 milioi pezetako (2.259.760 euro) aurrekontua zuen.
Funtsetik 50.000 euro. Garbiguneak Irurtzun, Arakil, Irañeta eta Uharteko 6.415 biztanle eta 49 saltokiri emango die zerbitzua. Garbiguneak 1.500m2 inguruko azalera izanen du, eta bi altueratan banatuta. Goiko zirkuituak herritarrek industria edukiontzietara hondakinak botatzeko balioko du, behekoak, berriz kamioiek aipatu edukiontziak jasotzeko. Gainera, behean 6 industria-edukiontzi irekirentzako espazioa egonen da, baita hondakin batzuk jasotzeko etxola.
Indar politikoa eratzeko deia
Itaiak indarkeria matxistari "irmo eta eraginkor" erantzunen dion indar politiko bat eratzea defendatu du. Estatu sozialista sortzeko bidean ekarpena eginen duen "alternatiba politiko baten" alde egin du, indarkeria matxista bukarazteko "langile klaseko askotariko kolektiboen zapalkuntzak indartzen dituen gizarte eredua" ere bukarazi behar baita.


Dendariak Baionan
Nafarroako dendari eta dendari elkarteetako ordezkarien talde bat, tartean sakandarrak, Baionan izan da berriki. Nafarroako Merkataritza Ganberak antolatutako bidaia horren bidez, merkataritza dinamizatzeko Baionan egin dituzten esperientziak eta proiektuak ezagutu zituzten. Esaterako, merkataritza
aitortzeko ekimenak, digitalizazio programak edo merkataritza dinamizatzeko tokiko txanponaren (Eusko) erabilera. Baionako Merkataritza Ganberan informazio saioak izan zituzten eta, ondoren, lau denda bisitatu zituzten. Nafarroan gara daitezkeen joera, aukera, proiektu eta ideiekin bueltatu ziren etxera.
Akaborro industrialdearen eta herrigunearen artean egonen da.




Etxebizitza Sakanan: errealitatea, premia eta norabideak
Sakanan, beste lurralde askotan bezala, etxebizitza da erronka nagusietakoa: parke zaharkitua, etxebizitza huts ugari, alokairu eskaintza eskasa eta prezio gorakorrak dira udal askoren egunerokoa. Ondorengo elkarrizketek ikuspegi osatua eskaintzen dute, udalerrien beharrak, herritarren bizipenak, politika publikoak, Nasuvinsaren tresnak eta lurraldeko profesionalen analisia jasota. Guztiek batera etxebizitzaren erronkari buruzko irudi bateratua ematen dute, eta Sakanak norabidea non jar dezakeen erakusten dute. Arakil toki-erakunde txiki bat izanik, etxebizitzara sarbidea errazteko hainbat ekimen egiten ari dira.
OIHANA OLABERRIA
JAKA. araKilGO alKatEa (2019), saKaNaKO
EtXEBiZitZa laNtalDEKO BUrUa
Nola sortu zen interes hori?
Udalera iristean, prozesu parte hartzaile bat egin genuen, eta horrek erakutsi zuen herritarren kezka nagusienen artean etxebizitza zegoela. Hau oinarri, bigarren prozesu batek egiazko arazoak baieztatu zituen: etxebizitza hutsak % 30 baino gehiago dira eta birgaitzea beharra dute, ez dago etxebizitzarik alokatzeko, lursail gutxi eta oso prezio altukoak, eta ibarrean bizitzen geratu nahi zuten gazteen eskari handia, horretarako ia aukerarik gabe. Argi zegoen zerbait egin behar genuela... Zertan ari zarete gaur egun? Arrazoi desberdinengatik, Hirigintza Plan Orokorra berritzeari uko egin eta ibarraren agertzen diren premiei erantzuten dien ordenantza bat onartu dugu.
Orainarte Arakilen debekatuta zeuden planta bajuko etxeen eraikitzea baimentzen du, adibidez. Lehentasunez Birgaitu beharreko Area izendatzea ere izapidetu dugu. Horrek, birgaitze jardueretarako diru-laguntzak nabarmen handitzen ditu, bai pribatuek, bai udalek bultzatutako birgaitzeak. Landa-eremua biziberritzeko oso neurri positiboa da.Araudia gure premietara egokituta, bi proiektu desberdin bultzatu ditugu. Ihabarren, Eskribarena etxea, birgaituta, alokairuko hiru etxebizitza eta salmentako hiru izanen dituena, denak babestuak. Hiriberrin lursail bat eskuratu genuen gazteen beharrei erantzunez. Bertan, lau etxebizitzako kooperatiba bat eratu da.
Etxebizitzari dagokionez, zeintzuk dira Arakilen antzematen dituzun arazo nagusiak?
Lehen aipatu ditudanei gehituko nioke Etxebizitzaren Legea eta Bizigarritasun eta Birgaitze Dekretuak ez daudela landa-eremura egokituta; hemengo errealitatea eta Iruñerrikoa ez dira berdinak. Egoera hori Sakanara eta Nafarroa iparraldera estrapolatu daiteke.
Zer maniobra-tarte dute toki-erakundeek udalerrian etxebizitzak eskuragarri egon daitezen?
Ez dago etxebizitzaren arazoari eman dakiokeen irtenbide bakarra, baina esku hartze publikoa funtsezkoa da. Udalerri bakoitzak bere errealitatea aztertu behar du: problematika, eskaria eta tokiko araudiaren ondorioak. Hortik aurrera, bere eskumenak gauza ditzake etxebizitza- eta lurzoru-parke publikoa handituz, eremu tentsionatuen bidez alokairuaren prezioak mugatuz, etxebizitza hutsak zergekin mobilizatuz, Nasuvinsaren alokairu-poltsa bultzatuz, birgaitzea
laguntzekin eta hobariekin sustatuz, birdentsifikazioa ahalbidetuz edo eredu berriak sustatuz. Sakanako etxebizitza-lantaldeko burua zara... Sakanan “Bizi eta Lan” ardatz dituen estrategia baten baitan lan egiten dugu eta badira guztiaren oinarrian dauden etxebizitza edo garraioa bezalako gaiak, estrategia hori borobiltzeko, ezinbestean landu beharrekoak. Mankomunitatearen baitan etxebizitza lantaldea sortu genuen, non udal guztiek parte hartzen baitute. Espazio horrek informazioa partekatzeko, arazo komunak hautemateko edo norabide partekatu bat definitzeko aukera ematen digu.
NEREA TURREIRA.
KOPENHaGENDiK BUEltaN EUsKal HErriaN EtXE
Billa Hasi Eta DOrraUKO
KONtZEJUaK alOKatZEN DitUEN
EtXEEtaN BiZi Da FaMiliarEKiN
Nola bukatu zenuten Dorrauen? Kasualitatez. Kopenhagentik Gasteizera itzuli ginen, eta argi geneukan Euskal Herrian bizi nahi genuela: euskaraz, landa eremuan, eta seme alaben heziketarako ingurune egokia eskainiko zuen leku batean. Ni gasteiztarra izanik, Sakana hurbil izatea baloratzen nuen. Amarauna proiektua ezagutu eta denboraldi batez han bizi izan ginen, horrek eraman gintuen eskualdea ezagutzera. Arbizuko eskola proiektua asko gustatu zitzaigun, baina Arbizun etxebizitza aurkitzea oso zaila denez, Dorrako etxea agertu zenean aukera egokia iruditu zitzaigun.

Nola ezagutu zenuten proiektua?
Guaixen atera zen, eta bi lagunek ere bidali zidaten. Egia esan, argi geneukan herri txiki batean bizi nahi genuela, eta aldi berean bizirik dagoen ingurune batean, mugimenduarekin. Testuinguru horretan agertu zen Dorrauko etxea, ez genekien gustatuko zitzaigun edo ez, baina herria ezagutu genuenean laster ikusi genuen baduela giro polita, ume asko, eta paisai ederra. Zure ustez autoritate publikoek etxebizitzara sarbidea erraztu beharko lukete?
Bai. Hemen egin dutena oso lokala da, eta horrek asko erraztu du prozesua. Kontrastean, Gobernuaren eskutik kudeatzen denean, prozesuak askoz burokratikoagoak izan ohi dira. Udalek eta kontzejuek, gobernantza txikiagoa izanik, malgutasun handiagoa dute eta horrek gauzak arintzen ditu. Horrelako ekimen gehiago egon beharko lirateke. Azkenean, merkatuan eragin zuzena dute. Horrelako proiektuek, prezio duinago bat ezartzen dute eta argi uzten dute badirela alternatiba egokiak, prezio desorbitatuetatik kanpo. Hori oso garrantzitsua da.

ELGA MOLINA. NaFarrOaKO GOBErNUKO EtXEBiZitZa, GaZtEria Eta MiGraZiO
POlitiKEtaraKO ZUZENDari NaGUsia
Landa eremuan, zein dira higiezinen merkatuan etxebizitza eskuratzeko zailtasun nagusiak?
Erronka nagusia etxebizitza horiek detektatzea da, eta horretan udalen laguntza ezinbestekoa izan da. Landa eremuetan, dagoen parke eraikia da gakoa, eta etxebizitza hutsak edo gutxiegi erabiltzen direnak aktibatzea funtsezkoa da eskaintza handitzeko. Oztopo nagusia kontserbazio egoera izaten denez, Nafarroako Gobernuak jabeak Alokairu Poltsara bideratzeko tresnak eta birgaitzea errazteko laguntzak indartzen ditu. Sakanan udal batzuk neurriak hartzen ari dira etxebizitza merkatuan jartzeko. Nola lagun diezaieke Gobernuak?
Estrategiak bi ardatz ditu: beharra zehaztea eta mobilizazioa erraztuko duten tresnak jartzea. Alokairu Poltsa da oinarrizko tresnetako bat, jabeentzat dirulaguntzak, egokitzapenerako laguntzak, zerga arintzeak eta kobrantza eta mantentze bermeak eskaintzen dituena. Eraginkortasunerako gakoa udalekin koordinazio zuzena da.
Oihana Olaberria, Elga Molina eta Osane Pozueta. SAKANAKO GARAPEN AGENTZIA

Etorkizunean, birgaitzea indartuko da eta arreta zerbitzuak hobetu, eta horretarako udalentzako koordinazio taldea sortuko da. 2026ko urtarrilean alokairuari eta hipoteka betearazteei buruzko informazio eta bitartekaritza zerbitzu ibiltaria abiaraziko da.
Zein da aurtengo erronka nagusia eta zein aliantza estrategiko dira ezinbestekoak?
Premia nagusiak dira etxebizitza hutsak dinamizatzea, eredu berriak bultzatzea (kooperatibak edo erabilera lagapena) eta parke eraikia eguneratuta mantentzea.Horrez gain, politikak hobeto ezagutaraztea eta informazioa herritarrengana hurbiltzea funtsezkoa da. Horretarako, administrazioen arteko lankidetza da giltza: planak udalekin eta beste zuzendaritza nagusiekin elkarlanean diseinatu dira, eta aliantza hori mantentzea da neurriak eraginkortasunez gauzatzeko bermea.
Hainbat lerro kudeatzen ditu: Etxebizitza Babestuaren sustapena eta kudeaketa, gizarte alokairuko programak eta alokairu eskuragarriko ereduak. EtxeOn programaren bidez, Nafarroako etxebizitza parkea handitzen ari da, gizarte alokairua, alokairu eskuragarria eta erabilera lagapena bezalako formulak erabiliz. Gainera, hutsik dauden etxebizitzak aktibatzeko alokairu poltsa kudeatzen du eta 1.100 etxebizitza baino gehiago ditu atxikita. Halaber, errolda kudeaketa, bitartekaritza, diru laguntzak eta bizitegi parke publiko zein priba-
tuaren mantentzea eta birgaitzea eskaintzen ditu.
Zer dira Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak eta nori ematen diote arreta?
EEBBen eginkizun nagusiak dira bizigarritasun zedulak kudeatzea, eta birgaitze babestuko espedienteak tramitatzea. Denborarekin zerbitzua zabaldu da, eta ELENA taldeen bidez aholku teknikoa ematen da birgaitze prozesu osoan, irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko. Bulegoek lurraldearen ezaugarrietara egokituta egiten dute lan.
Zer da alokairuko poltsa publikoa eta zer baldintza bete behar dituzte jabeek?
Hutsik dauden etxebizitzak berreskuratu eta arrazoizko prezioan alokairura bideratzeko programa da. Jabeek etxebizitza hutsa eta bizigarria izan behar dute, zedula edukita eta instalazioak egiaztatuak. Maizterrek Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erroldan egon behar dute. Nasuvinsak errentaren kobrantza bermatzen du, etxebizitza egoera onean itzultzea, arrisku anitzeko asegurua eta egokitzapen lanetarako finantzaketa eskaintzen ditu. Nafarroako Gobernuak diru laguntzekin eta zerga murrizketekin osatzen du.
Zuen iritziz, ezagun eta erabilia al da zerbitzu hau landa eremuan?
Bai, udalerri txikietan ere erabiltzen da eta etxebizitza ugari lagata daude. 2025ean hainbat hitzaldi egin ziren landa eremuan programa ezagutarazteko.
Nasuvinsa Nafarroako landa etxebizitzen estrategia lantzen ari da. Zein izango dira lerro nagusiak eta nola lagunduko zaie toki erakundeei?
Estrategiaren abiapuntua da landa eremuen errealitatea zehaztea eta etxebizitzari lotutako arazo nagusiak identifikatzea. Udalerri bakoitzak egoera desberdina duenez, errealitate horiek mugatu egin behar dira baliabide publikoekin neurri egokiak aplikatzeko. Diagnostikotik abiatuta, epe labur, ertain eta luzerako Neurrien Plana prestatu da, Merkatu Tentsionatuko Eremuen planaren osagarri. Prozesuan hainbat eragilek parte hartu dute eta helburua da toki erakundeei euren beharretara egokitutako neurri multzo aplikagarriak eskaintzea
DAVID GÓMEZ MUÑOZ. ArIsTA ArQUITECTOs
Cederna Garalur egiten ari den etxebizitza-azterlanean, toki-erakundeek etxebizitzarako sarbidea bultzatzeko garatu ditzaketen praktikak edo ekintzak biltzeko ardura eman zaizue. Nola ari zarete hau lantzen? Ikerketaren abiapuntu gisa, Sakanako 15 udalerrietako informazioa biltzen ari gara. Informazio horren zati bat toki-erakundeek gauzatutako ekimen publikoko jarduerak ezagutzea da. Bildu beharreko informazioaren barruan, Etxebizitza Zerbitzuari azken 10 urteetan sortutako etxebizitza berriei buruzko informazioa eskatu zaio, udalerriaren, tipologiaren eta babes-araubidearen arabera banakatuta. Era be-
rean, Udalengana jo dugu, lurzoru-poltsa gisa funtziona dezaketen lursail edo jabetzei buruzko informazioa izateko.
Toki-erakundeei aholkularitza emateko esperientzian oinarrituta, zeintzuk dira udalek helarazi dizkizueten kontsulta edo arazo nagusiak? Arazo nagusia eskaintzarik eza da. Oro har, etxebizitza berriek autosustapeneko garapenei erantzuten diete. Hori arazo bat da biztanleria finkatzeko. Nola ekin diezaiekegu arazo horiei? Zer maniobra-tarte dute udalek?
Ekimen pribatuaren sustapenik ez dagoenez, udalek hainbat modutan esku har dezakete etxebizitza berriak sortzeko prozesuan. Lurzorua eskuratuz eta eskaria dagoen unean eskuragarri jarriz, hirigintza-kudeaketa bultzatuz, etxebizitza berrien ezarpena malgutzen edo arintzen duten plangintza aldaketak sustatuz, ondare propioa birgaituz, etxebizitzara bideratzeko eta eraikinak erosiz (sustatzaile publikoarena eginez), birgaitzeko, eraberritzeko eta etxebizitzara bideratzeko Etxebizitzari buruzko azterlanaren helburua, hain zuzen ere, udalei etxebizitza sortzeko baliabideak emango dizkien gida metodologiko bat ezartzea da.
Toki-erakundeek, ba al dute etxebizitzarako sarbidea errazteko abian jar ditzaketen laguntza edo estrategiei buruzko informazio eguneraturik? Nola hobetu liteke ezagutzaren transferentzia?
Erakundeek badute informazioa, baina ezagutza hori hobetu egin behar da.
Oraintxe bertan, zer zerbitzu ematen ditu Nasuvinsak?

Nerea Turreira. SAKANAKO GARAPEN AGENTZIA
GANBAZELAIA
AGENDA
OSTIRALA 28
ETXARRI ARANATZ Tailerra. lego tailerra.
17:30ean, liburutegian.
ALTSASU Gazte agenda.
a25: indarkeria matxista digitala pankarta eta photocalla azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira Gazteria zerbitzuak antolatuta.
18:00etan, Intxostiapunta
ETXARRI ARANATZ Hitzaldia. Haurren aurkako indarkeriaren prebentzioa eta babesa kirolean, iñaki alonso romero kirolean haurren aurkako indarkeriaren prebentzioan adituaren hitzaldia: haurrendako ingurune seguruak nola sortu, kirol munduaren adrua eta helduen rola eta jarrera kirol ingurunean. Gaztelaniaz. sakanako Mankomunitateak antolatuta, Etxarri aranazko Udalaren eta sakanako Futbol taldeen laguntzarekin.
18:30etik 20:00etara, kultur etxean.
ARBIZU LIBURU aurkezpena. txerriak eta loreak Jon arretxeren azken eleberriaren aurkezpena, arbizun eta sakanan kokatuta. liburua erosten duenari dedikatoriaz gain txistor bat opari.
19:30ean, Lonbren Dendan.
OLATZAGUTIA Aurkezpena. Barandi tabernan.
19:30 Mucho Bueno ardoaren sasoi berriaren aurkezpena Ahikar Azkonarekin eta urdaiazpiko ebakitzailea.
23:00 AM Hours DJs.
LAKUNTZA Tekno jaialdia. tekno elkartasuna: larreta, Morti, Kale tekno, Zigix eta Vulture disko jartzaileekin, indar Gorrirekin elkartasuneko jaialdia.
23:00etatik 07:00etara, Biltokin gaztetxean.

IRURTZUN Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan Manuel Delgadoren argazki erakusketa. Pikuxar tabernan
ETXARRI ARANATZ Eskubide urratuen oihartzuna Giza Eskubideen inguruko erakusketa, Giza Eskubideen Zikloaren barruan. Liburutegian.
LARUNBATA 29
ALTSASU TXIRRINDULA irteera. Barranka txirrindula taldearen talde mistoaren irteera: irañetako iturburua, 45 km.
09:00etan, Zumalakarregi plazan.
ZIORDIA Festa. amaraunaren hamargarren urteurrenaren festa.
12:00 Harrera eta festa hasiera.
14:00 Bazkaria (izena eman: 636 875 734).
16:00 Rakel_con_ka_111rekin kantuz.
17:00 Amaraunaren 10 urte proiekzioa.
18:00 Txokolate jana.
18:30 PrincipiArte Clown Silvia Estarreado Chiquitinarekin.
19:30 Brindisa.
20:00 DJ Kabia. 21:00 Pintxo lehiaketa.
LAKUNTZA Tailerra. Digitalizazio tailerra aurreratua. 16:30ean, liburutegian.
IRAÑETA Ipuin kontaketa. Haragi koloreko tximeleta begiradazalea 4 eta 11 urte bitarteko haurrendako ipuin kontaketa, Nafarroako Gobernuak Euskararen egunaren harira antolatutako Gora gora fest! Programaren barruan. 18:00etan, udaletxean.
OLATZAGUTIA Antzerkia. tongola ainhoa Etxeberria eta Ugaitz alegria antzezleen antzezlanaren emanaldia: tongolara bakarrik, bikotearekin, kuadrillarekin, konpainia ez hain onarekin joan zaitezke, baina beti bi tongoleroen konpainia izanen duzu. Komedia honetan bizitzako porroten, frustrazioen eta beste hainbat tragediaren inguruan hitz eginen dute. Euskaraz. sarrerak: aurretik, 6 euro; egunean bertan, 8 euro. 19:00etan, kultur etxean.
OLATZAGUTIA Jaialdia.
Novemberfest: Mc Flurry, Morti, Pettrean, aimar Oskariz eta txen disko jartzaileak. sarrera: 5 euro; OGak antolatuta. 23:00etan, Maisuenea gaztetxean.
ALTSASU Elkarretaratzea. Palestinaren partizio kriminalari ez. israel desegin Palestinarekin Elkartasunaren elkarretaratzea. 13:00etan, udaletxea aurrean.
IGANDEA 30
ALTSASU Txirrindularitza irteera. Barranka txirrindula taldearen Btt taldearen irteera: Heredia, 60 km. 09:00etan, Zumalakarregi plazan.
IRURTZUN Azoka. Piku-azoka: erabiltzen ez diren eta inoiz gehiago erabiliko ez diren gauzak biziberritzeko aukera. 10:00etan, Barazki plazan.
UHARTE ARAKIL Azoka. Bigarren Eskuko Elkartasun azoka, Giza Eskubideen zikloaren barruan sakanako Mankomunitateko anitzartean zerbitzuak, sakana Harrera Haranak eta Felipe rinaldi Fundazioak antolatuta, hainbat babesleren laguntzarekin. 10:00etatik aurrera, plazan.
ALTSASU Futbola. sakanako areto Futbola – Futbol 8 Benjaminen topaketa: bigarren jardunaldia. Frontoian. 10:00 Sutegi – Aralar Mendi. 10:00 Altsasu K. E. - S. D. Alsasua
LAKUNTZA Liburu aurkezpena. aiaupenanik, a ze itzek! lakuntzeko itz bilduman presentaziyue aiaupenanik taldearen eskutik. Jarraian, liburuaren salmenta, zuhaitzaren landaketa eta auzatea.
12:00etan, plazan.
ZiNEMa
ALTSASU
IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN
Sirat
Igandea 30 19:30
Astelehena 1 19:00
IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN
Ahora me ves 3
Igandea 30 19:30
ALTSASU Gazte agenda. a25: Gazte zinema. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
OLATZAGUTIA Zinema. Nafarroa, zinema lurraldea programaren film labur finalisten emanaldia, tartean Nahia y el guardián del bosque herrian grabatutako lana. sarrera: euro bat. 18:00etan, kultur etxean
ASTELEHENA 1
ALTSASU Elkarretaratzea. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, Zumalakarregi plazan.
ASTEARTEA 2
LAKUNTZA Tailerra. Joskintza tailerra: arropa konpontzeko ideia errazak tailerra, sakanako Mankomunitateak antolatuta. 16:00etan 19:00etan, Mankomunitatearen egoitzan.
EGIARRETA Euskararen eguna. Euskararen Eguna antolatu du arakilgo Udalak. Otamena izanen da. itxasperrin (eguraldi txarrarekin, Hiriberrin).
18:00 Jon Maiaren hitzaldia: Extremaduratik euskarara; barne eta kanpo bidaia: identitatea, hizkuntza, gu.

19:45 Ane Martijaren kontzertu akustikoa: bidean aurrera, euskara soinean.
ALTSASU Euskararen eguna. Euskararen Eguna antolatu du Zelandi Herri Eskolako Euskara taldeak: musika, argazki erraldoia, dinamikak eta gehiago. 18:00etan, Foru plazan.
ASTEAZKENA 3
UNANU San Andres. san andres eguna ospatuko dute. 11:00 Meza, ermitan.
14:00 Herri bazkaria, Denok bat elkartean.
IRURTZUN Pailazoak.
Zerua lapurtu dute Porrotx, Marimotots, Pupu eta lore pailazoen ikuskizunaren emanaldia, Euskal Ekitaldiak programaren barruan aizpea Euskara taldeak antolatuta.
17:00etan, kiroldegian.
OSTIRALA 5
IRURTZUN Bertso afaria. Bertso afaria Maialen lujanbio eta Xabat illarregirekin, Euskal Ekitaldiak programaren barruan aizpea Euskara taldeak, Pikuxarrek, irurtzungo Udalak eta sakanako Mankomunitateak antolatuta. sarrerak: 25 euro, Pikuxarren (azaroaren 30 arte). 21:30ean, Pikuxar elkartean.
LARUNBATA 6
ALTSASU Txirrindularitza irteera. Barranka txirrindulari taldearen talde mistoaren irteera: txurrukupunta, 38 km. 09:00etan, Zumalakarregi plazan.
IGANDEA 7
ALTSASU Txirrindularitza irteera. Barranka txirrindulari taldearen Btt taldearen irteera: santa Marina, 44 km. 09:00etan, Zumalakarregi plazan.
ASTELEHENA 8
ALTSASU Lasterketa.
XliV. Zubeztia Elkartea lasterketa – iV. Candi arnanz Memoriala, Zubeztia elkarteak antolatuta:10 kilometro. 11:00etan, Zubeztia elkartearen aurretik
ALTSASU Elkarretaratzea. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, udaletxearen aurrean.
ASTEARTEA 9
LAKUNTZA Tailerra. Joskintza tailerra: patchwork tailerra, sakanako Mankomunitateak antolatuta. 16:00etan 19:00etan, Mankomunitatearen egoitzan.
ALTSASU Liburu aurkezpena. lobos de Urbasa iñigo Ubani tirapu idazlearen liburuaren aurkezpena: eleberria XVii. Mendeko Nafarroan, Madrilen eta ipar Europako gerrateetan kokatuta dago. Gonbidapenak: arkatz liburudendan eta Haritza tabernan; liburudendak eta tabernak antolatuta. 19:00etan, Haritza tabernan.
ASTEAZKENA 10
ETXARRI ARANATZ Tailerra. Hitz egin dezagun bizitzaz Jakinmin elkartearen haurrendako filosofia tailerra. izena eman: liburutegian.
19:00etatik 20:15era, liburutegian.
OSTEGUNA 11
ETXARRI ARANATZ Irakurle taldea. Etxarri aranazko irakurle taldearen topaketa: Bichta eder Eneko Bidegain idazlearen liburua. 18:30ean, liburutegian.
OSTIRLA 12
ALTSASU Antzerkia. iribarne Butacazero konpainiaren antzezlanaren emanaldia: Frankismoaren aurka egiten duen satira eta gurkotasunarekin hitz egiten du begirada kritiko eta ironikoarekin; hiru zatitan planteatuta dago eta espainiar estatuko gertuko historia eta bilakaera politikoa islatzen du. sarrerak: 12 euro. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.


LEHIAKETA
Arakilgo Udalak 2026. urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du: Oinarriak eta epeak www.arakil.eus web orrian edo arakilkultura@gmail. com helbidera idatziz.
IKASTAROA
Ipuruko tailerra Olaztin: Materiala ordaindu behar da, larunbata goizetan izango da. Informazio gehiago Olaztiko Udaletxean..
Aisialdiko begirale ikastaroa Altsasun: Presentziala ikasturtean zehar egiteko. Interesa baduzu Intxostiapuntan galdetu. Kafe konpondu tailerrean izen ematea zabalik dago: Etxetresna elektrikoak eta beste konpontzen ikasiko duzu. Informazio gehiago eta izen ematea Altsasuko udaletxean
Joskintza tailerra Mankomunitatean: Azaroa, abendua eta urtarrilean zehar. Informazio gehiago eta izen emateak Hondakin zerbitzuan galdetu. Aisiola aisialdiko hezitzaile ikastaroa: Zirimolaren eskutik. Izen emateak eta informazio gehiago Txioka Haur Ikastolan Haurrentzako filosofia tailerrak Etxarri Aranatzen: 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta, liburutegian. Informazio gehiago eta izen ematea liburutegian.
OHARRA
Elkartasun azokan saltzeko material bilketa: Egoera onean dauden liburuak, jokoak etab jasoko dira Uharte Arakilgo udaletxean abenduaren 1ean 10:00etatik 12:00etara. Informazio gehiago Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuan, Sa -
kana Harrera Haranan edota Uharte Arakilgo Udaletxean Familien iritzi boluntarioak behar dira kulturarteko gurasotasun positiboa diagnosirako: Agintzari kooperatibak eta Nafarroako Gobernuak egiten ari duen ikerketa-diagnosirako familien iritziak bildu nahi dituzte, horretarako elkarrizketa talde bat osatu nahi da Sakanan, Altsasun bilduko dena kafe baten inguruan. Informazio gehiago eta izen emateak Agintzarin edo Nafar Gobernuko web orrian.
Odol emateak Irurtzunen: Abenduaren 9an, Osasun etxean, 16:45etik 21:00etara.
Olaztin Gabonetako Orekan kontziliazio programan izen ematea zabalik: Ordutegiak eta izen emateak udaletxean edo www.olazti. com web orrian
Irurtzungo abesbatzak ahots berriak bilatzen ditu: Tenore eta
baxuak bereziki. Interesa baduzu Fermin Idaretarekin harremanetan jarri.
Eguberritako Aisiaz Bali programa: Altsasuko Txantxari udal ludoteka zabalik izanen da, lana eta familia bizitza bateragarri egin ahal izateko. Izena emateko epea abenduaren 2an amaitzen da, argibide gehiago Txantxari ludotekan
Etxarri Aranazko ludoteka erabiltzeko izen ematea zabalik: LH 6.mailatik DBH3 maila bitarteko nerabeei zuzendutako txokoa. Ordutegia eta informazio gehiago udaletxean.
iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus


2024/2025 denboraldiko aurkezpena.
FUTBOLA Altsasu Kirol Elkarteak bere taldeak aurkeztuko
Altsasu Kirol Elkarteak bere futbol eta areto futbol taldeen aurkezpena egingo du abenduaren 3an, asteazkena, Nafarroaren eta euskararen eguna dela eta taldeek festa dutela probestuta. Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta futbolariak banaka aterako dira aldageletatik, gerora talde argazkiak egiteko. Ekitaldira garaiz eta ekipazioarekin joateko deia egin dute elkarteko juntakideek.
FUTBOLA Zubiria, UEFAko Eskualdeen Kopako Nafarroako selekzioan
Asteburuan UEFAko Eskualdeen Kopako lehen faseko partidak jokatuko dira Agoitzen. Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Murtziako selekzioak lehiatuko dira. Nafarroako selekzioan Unai Zubiria lakuntzarra dago, hirugarren mailako Izarrako jokalaria. Nafarroak larunbatean (12:30) Murtzia du aurkari, eta igandean Cantabria (12:30).

Futbol Federazioaren aitortza entrenatzaileei
FUTBOLA Nafarroako Futbol Federazioak '2025eko Entrenatzailearen Eguna' ospatu zuen. 2024/2025 denboraldian ligak irabazi zituzten entrenatzaileek saria jaso zuten, i van Claverrek ( a ltsasu K.E.) eta i oseba Bakaikoak (Etxarri K.E.) tartean
Maider Betelu Ganboa saKaNa Nafarroako Futbol Federazioak (NFF) "2025eko Entrenatzailearen Eguna" ospatu zuen azaroaren 21ean Don Carlos hotelean. Ekitaldiak 125 entrenatzaile nafar inguru bildu zituen, eta 2024/2025 denboraldian euren taldeekin liga irabazi zuten 30 entrenatzaileek aitortza eta oroigarria jaso zuten NFFko presidente Rafael del Amoren eta NFFko Entrenatzaileen Batzordeko zuzendari Miguel Merinoren eskutik. Del Amok aitortza jaso zuten entrenatzaileak zoriondu zituen, "ez soilik kirol lorpenengatik, baizik eta prestatzen eta trebatzen jarraitzeko konpromisoarengatik. NFF beti egongo da ikasteko
eta hazteko apustua egiten duenaren ondoan". Merinok nabarmendu zuenez, "entrenatzaile baten garapena ez da kirol eremura mugatzen, giza prestakuntza, balioak eta lidergo gaitasuna ezinbestekoak dira talde indartsuak eta ingurune osasungarriak eraikitzeko".
Bi sakandarrak
Aitortza jaso zuten entrenatzaileen artean bi sakandar zeuden, Altsasu erregional mailako taldearekin liga irabazi zuen Ivan Claver altsasuarra eta Etxarri Aranatz erregional mailako taldearekin Nafarroako Kopa irabazi zuen Ioseba Bakaikoa lakuntzarra. Merezitako aitortza,
zalantzarik gabe. Egun, Claverrek Altsasu preferentea gidatzen du eta Bakaikoak Etxarri Aranatz erregionala.
Imanol Arregi eta beste Aurretik mahai ingurua izan zen. Emakumezkoen Espainiako selekzio absolutuko hautatzaile ohi Montse Tomek, Bartzelonako jokalari ohi eta entrenatzaile Eusebio Sacristanek eta Xotako teknikari ohi eta areto futbol nazionaleko erreferente Imanol Arregik hartu zuten hitza. Hirurek euren ibilbidean bizitako esperientziak, ikaskuntzak eta hausnarketak partekatu zituzten ekitaldian bildutakoekin, eta hizketaldi animatua sortu zen.
FUTBOLA Lagun Artea eta Etxarriren arteko derbia Itxesalden
Emakumeen hirugarren mailan Altsasu 0-6 erori zen Osasuna Fundazioa B-ren kontra. Sailkapenean zortzigarren da. Abenduaren lehen asteburuan Ardoi hartuko du Dantzalekun. Gizonen preferentean Altsasuk 4-0 hartu zuen mendean Aibares, eta denboraldiko laugarren garaipena lortu. Zortzigarren da eta igandean Beriainen kontra jokatuko du (18:30, Beriain). Gizonen erregionalean Etxarri Aranatz liderrak 2-5 irabazi zion Beti Kozkorri. Aldiz, Lagun Artea 0-4 erori zen etxean Belosoren kontra eta sailkapenean seigarren da. Igandean, Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek derbia jokatuko dute Itxesalden, 16:00etan. Etxarrik lider jarraitzeagatik borrokatuko du, eta Lagun Arteak gora begiratzeagatik.
Elomendiko Txapelketan Salinasen kontra 8-5 erori zen Arakilgo Zaldua, eta sailkapenean zortzigarren postura jaitsi da. Larunbatean Unziti du aurkari Larrabiden (17:15).
ARETO FUTBOLA Talde sakandarrak, aldaketarik gabe
PILOTA Ezkurdia Zabaletaren kontra atzean nola arituko den eta Martijak lehen puntua lortuko duen dago airean
Binakako Pilota Txapelketan bigarren jardunaldia dago jokoan. Zabala-Martijak P. Etxeberria-Rezusta izango dituzte aurkari gaur, ostirala, Basaurin. Bi bikoak galtzetik datoz, jokoan dagoen puntua lortzeko irrikaz, eta lehia estua espero da. Puntu bana dituzten Altuna III.a-Ezkurdiak eta Elordi-Zabaletak igandean jokatuko dute, Eibarren. Ezkurdia atzelari gisa Zabaletaren aurrean nola moldatuko den, ikusmin handia piztu du.
Larunbatean Artola-Imaz Larrazabal-Mariezkurrenaren kontra ariko dira, Oiartzunen, eta Jaka-Iztuetak Laso-Albisuren kontra jokatuko dute, Lizarran.
Nazioen Liga 20 pilotari nafar sartuko dira lehian azaroaren 29ra arte Bilbon jokatzen ari den F36M Nazioen Ligan. Tartean Irurtzun klubeko Aaron Arbizu eta Iosu Igoa pilotari etxarriarrak daude, esku pilota modalitatean. Espainiako selekziorako hautatu dituzte.

Hirugarren mailan Altsasuk eta Aralar Mendik ez zuten punturik bildu. Altsasuk 4-6 galdu zuen Ardoirekin, eta Aralar Mendik 0-5 San Juanekin. Altsasuk San Juanen kontra jokatuko du larunbatean Iruñean (18:00) eta Aralar Mendik Garbayo Chiviteren kontra, Cintruenigon (17:00). Emakumeen lehen maila autonomikoan Xota A-k lider sendo jarraitzen du San Miguel 0-13 irabazita. Xota B-k atseden zuen. Larunbatean Xota A-k Mendialdea B hartuko du Atakondoan (10:00) eta jarraian Xota B-k Orvinaren kontra jokatuko du (11:30). Gizonen lehen maila autonomikoan Arbizuk 2-4 irabazi zion Vulcanizados Ruizi, Xotak 8-3 irabazi zion Universidad de Navarrari eta Altsasu 9-0 erori zen Gazte Berriak-en kontra. Arbizu hirugarrenak Olite hartuko du gaur, ostirala (19:30), Xotak Anaitasuna du aurkari igandean Iruñean (13:00) eta Altsasuk Vulcanizados Ruizen kontra jokatuko du ilbeltzaren 3an, 18:00etan.
Martija eta Zabala, puntuaren bila.
Saria jaso zuten entrenatzaileak, Ivan Claver eta Ioseba Bakaikoa, tartean (beheko lerroan, eskuinean). NAFARROAKO FUTBOL
Zubeztia Elkartea Lasterketa, ate joka
ATLETISMOA a benduaren 8an urteroko hitzorduari eutsiko dio a ltsasuko probak. 44. edizioa izango da, 4. Candi a rnanz Memoriala, eta izena ematea zabalik dago Dantzaleku s akana webgunean. a benduko a ltsasuko trilogiako lehen proba izango da
M.B.G. altsasU / saKaNa Abenduaren 8a, festa eguna eta, Altsasun, atletismo eguna. Zubeztia Elkartea Lasterketak aurten 44. edizioa izango du eta 4. Candi Arnanz Memoriala izango da, horrenbeste urtez antolatzaile eta aurretik korrikalari izandako altsasuarraren oroimenez. Zubeztia lasterketa 10 km-ko proba da, Altsasuko herri guneko kaleetan jokatzen dena eta herrikoia dena, ate joka datozen San Silvestreak prestatzeko ezin hobea. Lasterketa 11:00etan abiatuko da Zubeztia elkartearen paretik, eta udaletxe aurrean despedituko da. Ondoren auzate bikainaz gozatuko dute korrikalariek aipatu elkartean, eta sari banaketa bertan izaten da. 16 urtetik 70 urterainoko korrikalariek har dezakete parte, eta izena ematea zabalik dago Dantzaleku Sakana atletismo klubeko webgunean (5 euro). Lasterketa egunean izena emateko aukera egonen da (8 euro).
Joan zen urtean 122 korrikalari zeuden izena emanda eta horietatik 85 animatu ziren irteerara, euria eta hotza izan baitziren nagusi. Gizonezkoetan Xabier Sanchez (32:46) gailendu zitzaion Asier Estarriaga etxarriarrari (32:47), eta emakumezkoetan Diana Vecillas (37:03)


Iaz euria izan zuten bidelagun Zubeztia Lasterketako korrikalariek.
Izaskun Beunza olaztiarrari (37:46). Ines Moreno altsasuarrak osatu zuen podiuma (39:08).
Altsasuko trilogia
Altsasun hiru lasterketa jokatuko dira abenduan eta hiruretan
Dantzaleku Sakana kluba ariko da prestatze lanetan. Lehena aipatutakoa da, Zubeztiakoa. Bigarrena abenduaren 21ean jokatuko da, Altsasuko Krosa, aldi berean Nafarroako Banakako Kros Luzeko Txapelketa izango dena. Eta azkena, abenduaren 31ko 47. San Silvestrea.
Espainiako Txapelketa eta beste Korrikalari sakandarrak oso aktibo daude egunotan. Asko Donostiako Zurich Maratoian lehiatu ziren igandean, eta harekin batera antolatutako 10 kmko proban. Hainbat lasterketa jokatu dira, eta tartean Maite Beregaña uhartearra hirugarren beteranoa izan zen Artaxoako XXIII. San Saturnino Sarian. Burgosen, Espainiako Kluben Arteko Txapelketa jokatu zen, XXI. Atapuercako Krosa. Izaskun Beunza 39. sailkatu zen, Israel Arbizu 166. eta Mikel Astiz 191.

Mohammed Hamdi, Mundialetan
KICKBOXING Azaroaren 30era arte WAKO World Championship jokatzen ari da Abu Dhabin, Munduko Kickboxing Txapelketa. Mohammed Hamdi irurtzundarra Espainiako selekzioak hautatuta lehiatzen ari da, KL (Kick Ligth) -91 kg mailan, pisu astunetan. Ikusgarri ari da, Damjan Stanisic (BosniaHerzegovina) eta Jakub Bakes (Txekiar Errepublika) garaitu baititu.

Rallyetan murgilduta
AUTOMOBILISMOA azaroaren 8an Vii. Corella Hiria lur Gaineko rallya jokatu zen eta Javier leyun pilotua eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra (Skoda Rally 2 EVO) txapeldunak izan ziren (24:24). argazkian ageri diren alberto Villar eta Eneko Unanua (BMW E36) Malerrekako rallyan lehiatu ziren asteburuan (47:49, 21.postua). aurretik Esteribarren eta Villa de Codesen aritu ziren. FEK-M















JON ERASUN / LATULASPORT

Harri Jasotze Eskola, topera
HARRI JASOTZEA s akanako eskolan 28 harri jasotzaile ari dira trebatzen. a benduaren 13rako s akanako Harri Jasotze Eskolako t xapelketa Mistoa antolatu dute i rurtzunen, jaialdi bitxia. l au jasotzailez osatutako zortzi talde ariko dira lehian, 32 jasotzaile guztira
Maider Betelu Ganboa iZUrDiaGa
Izurdiagan Lacturalek duen borda edo pabiloian mugimendu handia egoten da arratsaldetan.
Bertan du egoitza Sakanako Harri Jasotze Eskolak, Lacturalek utzita. Aurretik Irurtzunen zegoen. 2004an Mikel Lasartek
sortu zuen, eta 2024ra arte berak izan zuen harri jasotzaileak trebatzeko ardura. 2025eko ilbeltzean bere ikasle izandako Jon Irañetak hartu zuen eskolaren lekukoa, eta oso gustura ari dira bertan trebatzen ari diren 28 harri jasotzaileak.

Aguas eta besteren bat etorri ziren arte. Gehienez hiruzpalau ginen, eta begira orain" dio Jon Irañetak. Arrakasta horren atzean crossfit gimnasioek zeresan handia dutela uste du, eta sare sozialek. "Sakanara etorrita, Guaixen eskolari buruz egin zenuten erreportajeak eragin handia izan zuen baita ere". "Harria modan dago" izenburua eman zitzaion Guaixeren otsailaren 20ko azalari. "Oso ongi etorri zitzaigun. Elkarrizketa horrekin jendeak ezagutu gintuen eta, nolabait esateko, argia eman genion eskolari, jende askok ez zekielako Sakanako Harri Jasotze Eskola bertan zegoenik. Hor gaudela ikusi dute, eta animatu dira".
Irañetaren ustez, ETB harri jasotzea sustatzeko lana egiten ari da. Horren lekuko, Harri Herri saioa. Eta harriei beldurra kendu zaiela uste du. "Lehengo harri jasotzaileak oso indartsuak ziren, gizon handiak. Soilik beraiek ibiltzen ziren harriak jasotzen. Orain oso onak eta oso trebeak diren harri jasotzaileak ikusten dira, argalagoak edo normalagoak direnak. Lehen sekulako tipoa izan behar zinen harrian aritzeko, eta orain ez. Uste dut harriari beldurra kendu zaiola".
Giro ederra dago Sakanako Harri Jasotze Eskolan. "Oso pozik nago denekin. Guztiek lan handia egiten dute eta konpromiso handia dute eskolarekin.
Oskar Aguas eta Ane Zestau dira beteranoenak, eta nik ezin
Modan
Euskal Herrian harri jasotzeak epe motzean izan duen igoera ikaragarria izan da. "Ni Mikelekin Sakanako Harri Jasotze Eskolan hasi nintzenean, bi urtez bakarrik egon nintzen eskolan, Berriozartik Oskar
"GUZTIEK LAN HANDIA EGITEN DUTE ETA KONPROMISO HANDIA DUTE ESKOLAREKIN" JON iraÑEta

dudanean, beteranoek hartzen dute ardura. Denen artean eramaten dugu eskola, oso ongi moldatzen gara".
Emakume asko Nolanahi ere, Jon Irañeta da egungo eskolaren arima. Eskolarekin bat egin duten 28 kideek jatorri ezberdina dute. Berriozar, Baztan, Lizarra, Larraun eta Sakanakoak dira. Eta horietatik, asko, emakumeak, "gutxi gorabehera erdia eta erdia izango gara. Emakume asko dira, eta oso indartsuak eta eskolarekiko konpromiso handikoak".
Lehen eskolak ateak irekita zituen beti, baina egun, horrenbeste direnez, aldaketak daude. "23 urtetik gora datozen interesatuei sartu baino lehen hiru hilabeteko proba egiten diet. Erakusten diet, baina konpromisoa eskatzen diet, eta aurrera egitea erabakitzen badute, serioago hasten gara. 23 urtez azpikoak, aldiz, probarik gabe onartzen ditugu. Gazteei probatzeko aukera eman behar zaie. Hala ere, konpromisoa eskatzen diet, eskola auzolan bidez ateratzen dugulako aurrera. Egia esan, oso gustura gaude" nabarmendu du eskolako arduradunak.
Teknika, garrantzitsuena Jon Irañetak oso argi du, eta beti errepikatzen du: harri jasotzean teknika da garrantzitsuena. "Harri jasotzean %70 teknika da, %20 burua eta %10 indarra, Teknika menderatzea eta burua ongi izatea". Eta teknika lortzeko "orduak eta orduak" sartu behar dira. "Teknika ongi ikasteko bi urte behar dira". Arratsaldez entrenatzen dute Izurdiagako bordan. "Lacturalek utzitako tokia oso handia da eta oso ongi daukagu". Astean gutxienez bi arratsalde eskaintzen

Sakanako Harri Jasotze Eskolan Gasteizko Harri Eskolako kideen bisita jaso zuten berriki.
Ane Zestau, alboan Alberto Maestre eta Jon irañeta dituela. Alberto Maestre, 100 kilokoarekin altxaldia egiten.
Aizeti Agirrek 15 urte ditu eta Izar Osakarrekin batera eskolako gazteena da.
dizkio eskolari. "Lauko edo bosteko taldeak egiten ditut eta ordu oso bat ematen dut talde bakoitzarekin, segidan beste tanda dator... txandaka aritzen gara. Bi egun horiez aparte, bakoitzak bere etxeko lanak ditu; eskolara etortzen dira eta beteranoekin adostuta eurekin aritzen dira etxeko lanetan. Gutxika autonomoak izan daitezela, hori nahi dut". Beteranoak normalean bere kabuz aritzen dira entrenatzen.
Azaroaren 20ko entrenamendua berezia izan zen. "Gasteizko Harri Eskolako kide batzuk etorri dira, eta guztiak batera aritu gara, oso gustura". Eskola txiki geratu zen, baina harrigarria izan zen denak elkarrekin entrenatzen ikustea. Erabateko sintonia.
Eskolako kide gehienak hasiberriak dira, eta gogotsu hasi ziren. "Ez dute entrenamendu bat bera ere huts egin, eta hasi ziren ia guztiek jarraitzen dute. Konpromiso handia dute". Nahiz eta hasiberriak izan, eskolak egindako erakustaldietan parte hartu izan dute hasieratik. "Udan herriko festetan erakustaldi pila bat egin ditugu. Oso pozik gaude deitu diguten udalekin, erakustaldiekin jasotzen digun dirua jasotzaileendako eta eskolan inbertitzeko delako. Urte honetan hamar harri inguru erosi ditugu eta lokala prestatu dugu; gimnasio txiki bat atondu dugulako guretako".
Marmoldegi batean erosten dituzte harriak, enkarguz. "2026an gehiago erosi nahi ditugu, pisu ezberdinetakoak". Jantzia kirolari bakoitzaren ardura da. Leitzako 301 K dendara makina bat buelta emanak daude. "Txaleko pilo bat erosi dira eskolatik, bakoitzak berea, noski. Pertxeroa betea dugu. Leitzara buelta asko egin ditugu, Maite Perurenaren

dendara. Areson ere beste denda bat dago, eta Zestoako zapatagileak egin izan dizkigu ere bai".
Irurtzungo Txapelketa, ate joka Abenduaren 13rako, Santa Luzia egunerako, Sakanako harri Jasotze Eskolako Txapelketa Mistoa antolatu dute Irurtzungo frontoian, 18:00etan. Hasteko, Nerea Sorondo eta Uxue Ansorregi ariko dira aizkora lanetan, eta ondoren Sakanako eskolako harri jasotzaileak eta Gasteizko eskolakoak lanean ariko dira, 32 guztira. Lau harri jasotzailez osatutako zortzi talde lehiatuko dira, eta 3 minutuko bi txanda izango ditu talde bakoitzak. Tarte horietan jasotako pisu guztiaren gehiketak erabakiko du txapelketako irabazlea.
Lehiatuko diren harri jasotzaileen artean bederatzi sakandar daude: Aizeti Agirre arbizuarra, Olatz Ariz altsasuarra, Amaia Orrio irurtzundarra, Maddi Urkijo altsasuarra, Maitane Zabalza altsasuarra, Iñaki Barcos irurtzundarra, Aitor Beraza urdiaindarra, Alberto Maestre irurtzundarra eta Izar Osacar izurdiagarra.
Lehia estua espero da Neguan ikasleak motibatzeko antolatu dute txapelketa. "Udan erakustaldi asko izan genituen eta erakustaldietarako entrenatu beharra zuten, lan egiteko motibazioa zuten, helburu txikiak zituzten. Uda bukatuta, erakustaldiak oso urrun daude. Horrela, gure arteko barne txapelketa misto bat prestatzea bururatu zitzaidan, jendea motibatzeko eta lan konkretuak prestatzeko; hau da, helburu batekin entrenatzera etor daitezela. Gurea ikasturteko festa bat bezala izango da, baina akordeoiekin izan beharrean, harriekin (kar-kar).
Zortzi talde osatu ditu Irañetak. "Talde orekatuak dira, badakidalako jendeak zenbat pisu jasotzen duen. Oso borrokatua eta oso polita izango da. Ez dakit nork irabaziko duen".
Txapelketa dinamikoago izateko, talde bakoitzeko lau harri jasotzaileak batera ariko dira. "Harri jasotzaile bakoitzak berarendako egokia den pisuko harriarekin lan egingo du. Taldeko laurak batera ariko direnez, entretenigarriago izango da". Horrela, bakoitzak bere erronka izango du, eta taldekide guztien lana batuko da. Eskolako kideak oso motibatuta daude. "Ikusmin handia dago, uste dut frontoia beteko zaigula. Oso giro ona espero dugu Irurtzunen".
Herri kirol gehiago
Harriekin lan egiteaz aparte, beste kirol batzuk lantzen ari dira Sakanako Harri Jasotze Eskolan. "Ingudea eta txingak erosi ditugu. Pixkanaka bagoaz. Ea hurrengo urtean beste modalitateekin plazara ateratzerik al dugun. Gutxinaka prestatzen ari gara". Harriekin, ingudearekin edo txingekin, argi dagoena da Sakanako Harri Jasotze Eskolako kideak oso motibatuta daudela. Irañeta "oso pozik" dago beraiekin, eta Sakanako Mankomunitatea, eskolako sortzailea, zer esanik ez. Lacturale, Urrutia harategia, Goñi Tailerrak eta Toldos Berriainz dira eskolako babesle nagusienak. "Gu beraiekin pozik gaude, eta eurek gurekin ere bai".
Berriki Peru Harri museoa bisitatzen egon ziren, harri jasotze maisuaren etxean. Iñaki Perurenak berak egin zien bisita gidatua. "Ez zuen sinisten eskolan horrenbeste ginenik. Harrituta eta pozik zegoen. Bisita berezia izan zen".

Noiz eta zergatik hasi zinen Sakanako Harri Jasotze Eskolan?

IZAR OSACAR BERAZA IZURDIAGA
"Duela lau hilabete hasi nintzen eskolan. Izurdiagako festetan Sakanako Harri Jasotze Eskolakoak egon ziren. Amak esan zidan hemen ari zirela entrenatzen, eta probatzera etortzeko. Kirol gogorra da, baina oso polita, guztiz harrapatu nau. Teknika da garrantzitsuena, teknika lortu beharra dago, bestela ez duzu aurrera egiten. Gutxika, ari naiz. Erakustaldi batean aritu nintzen. Orain Irurtzuneko Txapelketa prestatzen ari naiz, gogo asko ditut. 63 kilokoarekin arituko naiz".
ALBERTO MAESTRE BELLO IRURTZUN
"Martxoan hasi nintzen. Jon laguna da, herri kirolen mundua gustatzen zait, animatu eta oso gustura nago. Harri jasotzeak teknika asko eskatzen du, eta gero indarra. Hobekuntza sumatu dut; kostatu zait, baina gutxinaka hortxe gabiltza. Kirol gogorra da, kardioa ere bai eskatzen du. Kirol guztietan bezala, entrenatu eta aritu beharra dago. Erakustaldietan gustura, eta orain Irurtzunen txapelketa ederra ateratzea espero dugu. Arabako lagunak etorriko dira eta gustura ariko gara".
AIZETI AGIRRE ARRUTI ARBIZU
"Betidanik gustatu izan zait. Ikastolarekin trontza erakustaldia genuen maiatzean Urdiainen, Sakanako Herri Kirol Egunean. Sakanako harri jasotzaileak bertan zeuden, eta aitak esan zidan ea probatu nahi nuen. Eta hortik aurrera, eskolan. Zaila baino, teknika hartu behar zaio, eta kostatzen da. Progresioa nabaritzen dut, baina oraindik bide luzea dut egiteko. Lauzpabost erakustaldi egin ditut, eta Irurtzungo Txapelketarako gogotsu nago. Uste dut zilindroarekin ariko naizela".
MAITANE ZABALZA LOPEZ DE GOIKOETXEA ALTSASU
"Sakanan Harri Jasotze Eskola zegoela ikusi genuen, probatzera etorri ginen, gustatu zitzaigun eta hemen gaude, maiatzetik. Etorri, nekatu, baina oso gustura geratzen gara. Teknika hartzea kosta egiten da, baina hartzen zoazen heinean progresioa ikusten duzu eta animatzen zara. Erakustaldietan aritu gara: Izurdiagan, Altsasuko festetan, Urdiainen... Irurtzunerako oso gogotsu gaude. Giro oso polita egongo da guztiok ariko garelako. 63 kiloko zilindroarekin edo 50ekoarekin ariko naiz".
dituela. Izar Osacar, eskuinean, eskolako kideen altxaldiak ikusten.

Palista onenak Sakanako Txapelketan bilduko dira
PALETA GOMA a steburuan hasiko da s akanako Mankomunitateak eta Gure Pilotak antolatutako XX i s akanako Nesken Pala t xapelketa. 84 palista lehiatuko dira, onenak tartean. Etxarri a ranazko frontoia obretan dagoenez, ondoko herrietan jokatuko da
Maider Betelu Ganboa saKaNa Urte bukaera aldera jokatzen da Sakanako Mankomunitateak eta Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak antolatutako Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Aurten 21. edizioa jokatuko da, eta guztira 84 palista lehiatuko dira. Txapelketa iristeko "irrikaz" dago Miguel Angel Aristorena
Maila nagusiko bikoteak
Elite maila
Murillo-Saez, Purroy-Ardanaz, Saez-Ruiz de Azua, ZulaikaSesma, Salanueva-Gorostiaga eta Galdos-Eizmendi.
Lehen maila
Macicior-Beltza, InunciagaGaintzarain, GarziarenaSarasibar, Lazkoz-Eguzkiza, Eizmendi-Larraza eta Zabalza-Lusarreta.
Bigarren maila
Olza-Goikoetxea, AmadoCasillas, JimenezGarmendia, Irigoien-Agirre, Sasigain-Erauskin eta Biain-Bergera.
Lakuntza, Gure Pilota klubeko eta aipatu txapelketako arima.
Etxarriko frontoiko lanak
Aurten nobedadeak ditu txapelketak, hasierako ligaxka ez baita Etxarri Aranazko frontoian jokatuko. Euskalerriari pilotalekuan obretan daude. Hasteko, uralitako teilatua kendu eta tei-
latu berria jartzen ari dira, aldagelak egokitzen ari dira, handitzen eta dutxa gehiago jartzen, eta aldagelekoetatik aparte beste komuna batzuk egin nahi dituzte. Eta bukatzeko, frontoiko paretak margotu. Hori dela eta, partidak Lakuntza, Urdiain, Dorrao eta Ergoienako frontoietan jokatuko dira. "Horrek antola -
kuntza gehiago behar du, epaileak, pilotak, markagailuak... handik hona ibili beharko ditugulako, baina ilusioarekin aurrera aterako da txapelketa" dio Miguel Angel Aristorenak. Lanak bukatzerakoan polit-polita geratuko da frontoia, baina bitartean, nola edo ahala moldatu behar. "Gaurko egunean 80 gaztetxo inguru ditugu Gure Pilota pala eskolan. Entrenatu ahal izateko Lakuntzako bi frontoiak, Urdiaingoa eta Dorraokoa utzi dizkigute. Oso eskertuta gaude, astero ia 20 entrenamendu ordu ditugulako eta aipatu herrietan guztiak egiteko tokia utzi digutelako, oso ongi portatu dira" eskertu du.
Bost asteburu palaz gozatzeko Guztira 84 palistek parte hartuko dute Sakanako Pala Txapelketan, sei bikote elite mailan, sei lehen mailan, sei bigarrenean eta gainontzekoak eskola mailako kategorietan. Azaroaren azken asteburuan eta abenduko lehen bi asteburuetan hasierako ligaxkako hiru jardunaldiak jokatuko dira, abenduaren hirugarren asteburuan finalerdiak, eta abenduaren azken asteburuan final handiak. Abenduaren 26an, arratsaldez, kategoria txikiko bost final jokatuko dira, eta abenduaren 27an, goizez, eliteen eta lehen eta bigarren mailako finalak. Ondoren sari ematea izango da, eta bazkaria, Etxarri Aranazko elkarteren batean.
"Eliteek egutegian tartea uzten dute gurean jokatzeko"
Sakanako Pala Txapelketan, beti bezalaxe, palista onenak bildu dira.
Bai, hala da. Eliteko palistek egutegian tarte bat uzten dute gure txapelketa jokatzeko. Oso gustura etortzen dira. Eskerrak eman nahi dizkiet, oso ongi portatzen dira. Batak edo besteak ezin dutenean jokatu euren artean moldatzen dira data lotzeko. Ongi konpontzen gara. Elite mailan, sei bikote, eta nolakoak.
Bikote oso potenteak dira. Faboritoak nor diren esatera ez nintzateke ausartuko. Urtero finaletan aritzen den Uxue Murillori ni bezalako maiki bat
jarrita ere, moldatuko litzateke. Eta gainontzekoak, antzeko. Lehen mailan Gure Pilotako zenbait palista daude. Auritze Beltza, Maialen Larraza, Lexuri Lazkoz... Guztiak Euskal Herri mailan hoberenetakoak dira, hauetako hiruzpalauk lasai asko jokatu lezakete elite mailan. Eta bigarren maila ez da gutxiagorako. Oso onak dira hauek ere. Bigarren maila hau berezia da. Garai bateko loria zaharrak eta indartsu datozen hasiberriak ariko dira batera. Nahasketa berezi bat da, ea esperimentua nola ateratzen den. Maila ona emango dutelakoan nago.
Lehen jardunaldian, 19 partida Asteburuan hasiko da txapelketa. Kategoria guztiak batuta, guztira hemeretzi partida jokatuko dira lehen jardunaldian. Kategoria txikiko partidak gaur, ostirala, Lakuntzan (18:00, lau partida) eta Dorraon (18:00, hiru partida) jokatuko dira, eta bihar, larunbata, Urdiainen (10:00, lau partida) eta Dorraon (10:00, bi partida).
Maila nagusiari dagokionez, gaur, ostirala, 18:30ean, Urdiainek bi partida hartuko ditu. Bigarren mailan Sasigain-Erauzkinek Irigoien-Agirre izango dituzte aurkari, eta lehen mailan Inunciaga-Gaintzarainek Gartziarena-Alava. Larunbatean, 10:00etan, Urdiainen, bigarren mailan Olza-Goikoetxeak Amado-Casillasen kontra jokatuko dute. Larunbatean, Lakuntzan, arratsaldez jokatuko dira partidak, 19:00etan. Lehen mailan Eizmendi-Larrazak Zabalza-Andrea izango dituzte aurkari, eta elite mailan Salanueva-Gorostiagak Galdos-Eizmendi II.a. Igandean, 12:00etan, Lakuntzan, eliteen mailako bigarren partida jokatuko da: Saez-Toral Purroy-Dufurren kontra.
"LAKUNTZA, URDIAIN ETA DORRAOKO FRONTOIETAN GABILTZA. ESKERTUTA GAUDE" MiGUEl a. aristOrENa

Neskak gogotsu daude?
Oso. Duela hiruzpalau aste egutegia jaso zuten eta hasteko desiotan daude. Pala klaseetan topera ari dira, oso animatuta eta hasteko gogoekin.
Yanira Aristorena alabak jarraitzen al du monitore? Ez, aldaketa egon da, Yanira lanean hasi delako. Gure Pilotako nagusiekin, Maialen Larraza, Lexuri Lazkoz eta ingurukoekin moldatu gara. Orain beraiek hasi dira monitore txikiekin, eta nirekin gauzak antolatzen. Oso kuadrilla polita daukat. Eskolan familia bat bezala gara. Abenduaren 27ko finalen ondoren, bazkari ederra. Jakina, sukaldaria prest dago. Iaz, finalista bizkaitar batzuk geratu ziren bazkaltzera eta harrituta geratu ziren, genuen giroarekin. Eta aurten, antzeko. Arbitro lanetan ariko zara? Arbitro, eta denetatik pixka bat, hala ibiltzen gara, gustura, frontoian sartuta. Frontoiko mamua bezalakoa naiz (kar-kar).
NAFARROAKO GOBERNUA
MIGUEL ANGEL ARISTORENA LAKUNTZA EtXarri araNaZKO GUrE PilOta KlUBEKO arDUraDUNa
Joan zen urteko 20. Sakanako Pala Txapelketako finalistak, talde argazkian. ARTXIBOA
Ferietako argazki rallyak baditu irabazleak
altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako 39. argazki rallya izan zen altsasuko
Ferietan, urriaren 19an, eta azaroaren 22an sari banaketa ekitaldia izan zen. lehiaketak datorren urtean lau hamarkada beteko ditu, eta "sorpresak" aurreikusi dituzte
altsasU
Urtero bezala aurten ere Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Altsasuko Ferietako Argazki Rallya antolatu zuen urriaren 19an, Herriz Herri Txapelketaren barne dena. Honekin 39. edizio izan dira mendizale taldeak antolatu dituenak, eta aurreko urteetan sari banaketa egunean bertan egin bazuen ere, aurten sari banaketa ospakizun egunetik atera dute eta azaroaren 22an, larunbatean, egin dute. Mendigoizaleen egoitzan bildu ziren taldekideak, epaimahaikideak eta irabazleak. Datorren urtean argazki rallyaren 40. urteurrena izanen da, eta antolatzaileek "sorpresak" egonen direla aurreikusi dute.
Argazki Rallyan egunean bertan jakinarazten dituzte argazkilariek hartu behar dituzten irudiak; hortaz, bost gai aipatzen dituzte: Altsasu, erretratoa edo aurpegia, berria-zaharra, animaliak eta tradizioa. Goizean zehar parte hartzaileek ferialekutik eta herritik bost irudi horiek atera eta jarduna amaitzean entregatu behar dituzte.
Saridunak
Aurtengo edizioan 45 parte hartzaile egon ziren argazkiak ateratzen, eta aurreko larunbatean

Sari banaketan
egindako sari banaketan jakinarazi zituzten irabazleak. Bilduma hoberenaren saria Legazpiko Gorka Gomezendako izan zen, trofeoa, 150 euro, eta oparia; Gomez ez zen sari banaketan egon. Bilduma hoberenaren bigarren saria Legazpiko Gurutze Langarikarendako izan zen, trofeoa, 100 euro eta oparia, eta ezin izan zuen ekitaldian egon. Hirugarren bilduma hoberena Irungo Ruben Cacereserena zen, eta 60 euro, trofeoa eta oparia eraman zuen, eta ez zuen zuzenean saria jaso.
Altsasuko argazkirik onena Laz-
Nafarroa Arena prest bertsolari txapelketaren finalerako
Bihar, azaroak 29, larunbata, izanen da finala; Eneko l azkoz izanen da sakandar bakarra
EtXarri araNatZ
Azaroaren 21ean aurkeztu zuten Nafarroa Arenan Nafarroako
Bertsolari Txapelketaren finala; bihar izanen da egun handia eta zortzi bertsolari izanen dira oholtzaren gainean: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena. Sakandar ordezkari bakarra izanen da, Eneko Lazkoz etxarriarra. Eguna gerturatu ahala

Katxiporretako pailazoekin zerua begiratzeko hausnarketa
'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna eginen dute abenduaren 3an, i rurtzungo kiroldegian
irUrtZUN
kaoko Asier Ruizek egin zuen eta trofeoa eta oparia irabazi zituen.
Haurren kategorian, bilduma hoberenaren saria Zizurko Namikari Barrosek irabazi zuen, trofeoa eta saria, eta ez zen sari banaketa ekitaldian egon. Bestetik, bigarren eta hirugarren bilduma hoberenen sariak Altsasun gelditu ziren eta Unai Arratibel Lakuntza eta Mikel Arratibel Lakuntza anaiek irabazi zuten; trofeoa eta oparia jaso zuten sari banaketa ekitaldian.
"ohiko urduritasuna" sentitzen duela esan du GUAIXE IRRATIAn, "baina urduritasunaren barruan nahiko lasai". Egin nahi duenean "zentratuta" dagoela esan du, "buruan nahiko argi zer eta nola nahi dudan joan, eta eguna ailegatzeko gogo handiarekin". Aurkezpen egunean Nafarroa Arena ezagutzeko aukera izan zuten, "zehazki ez dakit nola izango den, baina itxura polita dauka". Finalean sartu diren bi bertsolari berrien aurrean "beti da pozgarria".
Abenduaren 3an Euskararen eguna da, baita Nafarroaren eguna ere, eta Irurtzunen egun berezia da Aizpea Euskara Taldearen eskutik urtero Katxiporretako pailazoak izaten direlako herrian. Aurten, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek Zerua lapurtu dute ikuskizunaren emanaldia eginen dute, 17:30ean, herriko kiroldegian. Jose Mari Agirretxe Porrotx-ek GUAIXE IRRATIAk, Karrape eta Aralar irratiekin batera egiten duten Solasaldian parte hartu zuen, eta emanaldiaren nondik norakoak azaldu zituen. Oraingoan pailazoak zeruari begira jarri dira, argi kutsadurarekin kezkatuta.
Ideia Virginia Garcia Pena Aranzaki Zientzia Elkarteko Astronomia saileko kidearena izan zen: "Gurekin harremanetan jarri zen argi kutsadurarekin
Arakilgo egutegirako argazki lehiaketa abenduaren 4ra arte
Arakilgo udalak 2026ko Arakilgo egutegian ibarreko irudiak jartzeko helburuarekin argazki lehiaketa jarri du martxan. Parte hartzeko Arakilgo ondare materiala eta natura erakusten dute hiru argazki bidal daitezke arakilkultura@ gmail.com epostara. Abendura 4ra arte dago parte hartzeko aukera.
arduratuta. Gu izan gara herri bat, eta gu bezala mundu osoa, naturari begira bizi izan garenak, baita zeruari begira ere". Baserritarrek ilargia begiratzen dute noiz landatu eta noiz erein jakiteko, bidaiariak ere izarren eta eguzkiaren bidez kokatzen ziren... "Eta azken hamarkadetan, azken urteetan, naturari bizkarra emanda bizi gara, eta horrek kaltea sortzen du naturan". Zerua lapurtu dute ipuin ilustratua atera zuten hasieran, hausnarketarako saiakera bat da, "zeruak dituen altxorrak eta bitxikeriak deskubrituko ditugu". Ipuinarekin abestiak eta karta joko bat kaleratu zuten ere. Naturarekiko etena "orohar" izan dela gaineratu du Agirretxek: "Ez bakarrik haurrak; guk geuk ere. Gure kultura naturatik dago eratorria: Santa Ageda, inauteriak, solstizioa, orentzaro... Orain argiz inguratuta bizi gara".
Arakilgo argazki lehiaketara aurkeztutako irudien artean hoberenak aukeratuko dituzte eta datorren urteko egutegian agertuko dira. Bestetik, argazkirik politenaren egileak 200 eurotan baloratutako tokiko produktuen saskia irabaziko da. Argazki lehiaketaren oinarriak arakil.eus webgunean aurki daitezke, eta informazio gehiago behar duenak arakilkultura@gmail.com eposta edo 634 584 226 WhatsApp zenbakira idatz dezake.
izan ziren kideak eta irabazleak.
Pailazoak eta Virginia Garzia 'Zerua lapurtu dute' ipuinarekin. ARANZADI
Euskal kantuaren festa erraldoia ospatu zuten
a bao Komunikazio taldeak, a ltsasuko Udalak eta Guaixe Fundazioak a ltsasuko ikastetxeen laguntzarekin antolatutako Kantari ikuskizuna arrakastatsua izan zen
altsasU
Iritsi da eguna abestiak hasiera eman zion Kantari ikuskizunari Iortia kultur gunean. Bihotzak taldea izan zen oholtzara igotzen lehenengoa, eta haren atzetik igo ziren Dantzariak taldea Gure bihotzaren taupadak interpretatzeko, Zeruko lau izarrak Beste behin kanta egiteko eta Lau bihotz Iñundi iñoaren abestiarekin.

B a Z t E rr E ti K
IRATI PELLEJERO MARIN
OPARIAK
Gabonak ate joka ditugu eta honekin batera zalantza asko oparien inguruan. Hori dela eta ideia batzuk emanen dizkizuet:
20 euro edo gutxiago: Lehenengo honetarako, eskuz eta 0 kilometroan egindako lanaren alde egingo dut. Duela gutxi Instagramen saltseatzen ari nintzela loreekin egindako bitxi politak ikusi nituen, sorpresarako Altsasukoa da “gnbresinart”.
0 Kilometroan jarraituz, oraingoan gizonezkoengan ere gogoratu naiz, adibidez MLMutilak galtzerdi oso politak ditu, fantasiazkoak eta kalitate paregabearekin.

Bigarren saioan Bost izarrak, Euskaldunak, Txiki band eta Ilargi beteak taldeek parte hartu zuten, Aukera berriak , Euskaraz bizi nahi dut, Musikaren doinua eta Begitara begira abestiak interpretatu zituzten. Hirugarren saioan Sutan taldeak Enarak kanta kantatu zuen, Goazen kantarik Euritan dantzan, Ametsak-ek Udarako gau luzeak eta Las estrellas del
show taldeak Aldapan gora abestia.
Laugarren saioan Lau tximeletak, Betirako izarrak, Betirako gara eta Lau ametsak taldeek parte hartu zuten, eta Egingo dugu eztanda, Kolpe, Kantuz eskertu eta Beldurrik ez abestiak kantatu zituzten.
Lau saioak guaixe.eus webgunean ikusgai izanen dira.


30 euro edo gutxiago: Klasikoetara joko dut, pijama, gauza sinple bat dirudien arren, opari gisa jasotzen duenak ongizaterako gonbidapena jasotzen du, bere buruarengan pentsatzeko, errutinatik deskonektatzeko eta benetako atseden eta erosotasun uneekin konektatzeko.
40 euro edo gutxiago: Gaur egun herritar gehienek kirola egiten dutela esango nuke, eta askotan ez zaigu gustatzen kalitatezko kamisetetan inbertitzea, besteek tarte baterako paper bera egiten dutela sinetsita. Baina ez da horrela, kalitatezkoak erabilpen gehiago edukiko ditu eta izerdi usaia ez da hain desatsegina izaten, gainera garbitzerakoan ere hobe geratzen dira.
50 euro edo gutxiago: Momentutxotara joanen gara, denok dugu lagun edo familiar hori, beti azazkal perfektuak daramatzana eta hutsik egin gabe hilabetez hilabete estetika zentrora joaten dena. Baina horrek ez du esan nahi ezin diozula zuk zita bat oparitu, horrek
pertsonagan arreta duzula erakusten du.
60 euro edo gutxiago: Masajetxo bat, hau ziur mundu guztiak eskertuko dizula, erlaxatzeko edo minak arintzeko.
70 euro edo gutxiago: Kosmetikazale ona naizenez, asko gustatzen zait hau oparitzea, gainera uste dut behar bati erantzuten diola. Hiru produktu daude mundu guztiak erabili behar dituenak: garbitzaile bat, krema eta eguzkitako krema. Ongi izatearen apustua beti aukera ona da.
80 euro edo gutxiago: Sakanan estetika zentro dezente ditugu eta denak aurpegi garbitasun zerbitzua eskaintzen dute. Zalantzarik gabe edozein azalek hau behar du eta gainera oso atsegina da.
90 euro edo gutxiago: Beroki bat, mundu guztiak behar du, esate baterako MLMutilaken dendan aukera paregabeak eskaintzen ditu.
100 euro edo gutxiago: Denbora da denetan oparirik politena, beraz bazkari batera norbait gonbidatzea, beti ongi etorria izanen da.


Laugarren saioko taldeak.
Bigarren saioko taldeak.
Hirugarren saioko taldeak.
Lehenengo saioko taldeak.
Eneida C. M. eta E. R. B. arBiZU
Basaurin, Gasteizen eta Arbizun, Sakanan, kokatu du azken eleberria Jon Arretxek: Txerriak eta loreak. Gaur, azaroak 28, ostirala, 19:30ean, Arbizuko Lonbren Dendan aurkezpen berezia eginen du; liburua erosten duenak egilearen dedikatoria ez ezik, txistor bat opari eramanen du. "Ernestoren proposamena izan zen, eta pentsatu nuen agian funtzionatuko duela". Nobela idazten "dibertitu" dela azaldu du idazleak: "Trama misteriotsu bat da, dibertitzeko modukoa, erritmo handiarekin". Idazlea Mexikoko Guadalajarako Liburu Azoka "garrantzitsura" gonbidatu dute, eta Euskal Herrira itzulita "segituan" Durangoko Azokara joanen da, eta bertan "egunero" egonen da. Toure alde batera utzi duzu, zer egin duzu?
Pixka bat arraro egin zait. Toureren hamaika nobela izan dira, eta denak estilo berekoak. Normalean hiri handietan kokatu ditut, lunpen giroan, pobrezian eta etorkinak izaten dira zaurgarrienak eta txartoen bizi direnak. Giro hori zen nagusia, eta kritika soziala egiteko aprobetxatzen nuen. Horretan oso sartuta egon naiz azken urteetan eta, gainera, militantzia handiz; are konbentzituago beharrezkoa dela lan hori egitea, batez ere azken bolada honetan ultraeskuindarraren gorakadarekin. Baina oraingo honetan esan nuen: pausa bat behar dut. Eta zer egin? Kontrako muturrera joan naiz. Protagonistak zortzi abizen euskaldunak ditu, ez dago kritika sozialik, baina beste gauza asko daude. Ia-ia korse bat kentzearen antzekoa izan da. Oso mugatua egon naizelako Tourerekin estilo jakin batean nengoelako. Orain bat-batean suertatu zait edozer eta edonola idatz dezakedala. Oso gustura idatzi dut nobela hau. Nola bururatu zitzaizun Arbizun abiatzea?
Nobela bat idazteko abiapuntu potente bat behar dut. Hortik tiraka askoz errazago bururatzen zaizkit pixkanaka gauzak. Lanean egonda, jakina, ordengailuaren aurrean egonda. Ez zitzaidan ezer bururatzen eta Kanarietako idazle lagun batek, Carmen Nietok, hemen egonda dago eta oso ondo ezagutzen dugu elkar, eta esan zidan: Arbizun bizi zara, txistorren herrian, hori izan daiteke; lapurreta bat txistor fabrika batean. Argia piztu zi -
"Nobela beltzbeltza egin nahi nuen; hilketak, belztasuna..."
JON ARRETXE iDaZlEa a rbizuko txistor lantegi batean lapurreta bat izan da. Premisa horretatik abiatu da a rbizun bizi den idazlea bere nobela beltz berrian: ' t xerriak eta loreak'

tzaidan; abiapuntu ona zen. Nobela beltz-beltza egin nahi nuen; nire nobela beltzak oso beltzak izaten dira. Orduan, belztasuna, hilketak... Baina beti kontuz ibili pertsonaiengandik; ea ez den inor mintzen eta identifikatua sentitzen.
Benetako pertsonaietan pertsatu duzu? Haiekin hitz egin duzu?
Hori oso inportantea da. Hasi baino lehen esan nuen: txistor lantegi bat hemen Arbizun, denok ezagutzen dugu elkar, eta bi daude Arbizu eta Flores familia. Zuzenean Patxi Goikoetxearengana joan nintzen ea fabrika erakutsiko zidan eta baietz. Familiak asko lagundu dit. Jarrera oso irekia, eta dena azaldu zidan. Flores familiari ere esan nion, semeak nirearekin saskibaloira jokatzen du. Kontatu nien zer gertatuko zen: txistorgile oso kabroi bat egongo da, mafiosilloa, eta gauza oso fuerteak gertatuko dira. Inor ez mintzeko pertsonaia asmatu dut: Fermin, izen nahiko nafarra, Bakaikoa, Sakana kutsuko abizena. Baina ez da Flores ez Goikoetxea. Dudarik ez izateko eskubaloi jokalari ohia da, eta badaezpada galdetu nien ea
jokatu ote zuten eskubaloira. Nahiko gorila da, 140 kiloko ilegorria. Nahiko ezaugarri jarri nizkion jendea haiengana ez joateko. Beste pertsonaia bat da alguazila, almintea; oso pertsonaia sinptaikoa eta berezia gelditu da. Manuri esan nion: Arbizuko alguazila agertuko da behar dudalako, izen bat asmatuko dut? Eta berak esan zidan Manu izena jartzeko. Hasieran anekdotikoa izan behar zen, baina gero protagonismoa eman nion eta berriz galdetu nion. Hizkera ere gertukoa da. Orain arte Tourerekin sekulako arazoa eduki dut nobela originalak euskaraz direlako, baina Toureren giroetan ez du inork euskaraz hitz egiten. Gure hiri handiena Bilboko San Franzisko auzo marginal horretan bizi den jendea atzerriko jatorrikoa da, prostitutak ere atzerrikoak izaten dira, eta euskaraz egitea nahiko sinesgaitza da. Euskara batuan egiten nuen, eta gero gaztelaniara pasatzerako itzultzaileak, Cristina Fernandezek, sekulako lana egiten zuen eta pertsonaia dominikarra bazen gaztelaniaren barruan bereizten zuen. Oraingo honetan bereiztu ahal izan dut Basauri, Gasteiz eta Arbizuko tokian tokiko hizkerak. Batutik gehiegi urrundu gabe baina gasteiztarrak batu hutsean, Gasteizko euskararik ez dagoelako, Basauriko euskara oraindik badago eta ezaugarriren bat sartzeko aprobetxatu dut, eta arbizuarrak eta sakandarrak hitz egiten duten hemengo ezaugarri askorekin. Horrek ematen dio beste kutsu bat nobelari; hurbilagoa irakurtzaileengandik, batez ere hemengoentzako. Horretarako ere laguntza eskatu nuen eta topatzen nuen guztiari pelmada eman diot. Asko lagundu didate idazkera hurbila eta sinesgarriagoa egiten. Eta azala nola sortu zen? Oso azal berezia da. Oso pozik nago. Beharbada inoiz egin didaten azal hoberena. Cristina Fernandez ilustratzaileak egin zuen eta pentsatuz txistorrak, heriotzak, hilketak... Bururatu zitzaion urkatzeko soka bat txistorrarekin egitea. Horretarako txistor oso luze eta biguna behar nuen, moldagarriena, eta Patxirengana joan nintzen berriro eta berak lau metroko txistorra eman zidan. Oso ondo portatu dira. Azkenean horrela geratu da, oso esanguratsua da.
Jon Arretxe 'Txerriak eta loreak' nobela berria eskuetan. UTZITAKOA

"Aldaketa batzuk eginda hobe bizi daiteke"
a urrekoan Klimaterio taldea eta dokumentua aurkeztu zuten Etxarri a ranatzen. a lazne Juaniz taldeko kidea da, eta pertsona menstruanteen bizitzaren etapa horretan ematen diren aldaketen aurrean esperientziak elkartrukatzea ezinbestekoa izan da
Erkuden Ruiz Barroso EtXarri a
1
Zer da klimaterioa?
Pertsona menstruanteen denboraldi bat da; etapa bat. 40 eta 50 urte inguru horretan aldaketa batzuk ematen dira. Hamabi hilabete hilekorik gabe ematen ditugunean menopausia egunak esaten zaie. Teorian perimeno-
pausia, menopausia eta postmenopausia da klimaterioa, prozesu osoa hartzen du. Beti pentsatu izan dugu menopausia dela hilekoa gelditzen denean, baina aldaketak askoz lehenago hasten dira.
2
Zeintzuk dira aldaketa horiek?
Aldaketa pila bat ematen dira. Hormonak bere gauzak egiten
hasten dira: lo falta, artikulazioetan minak, beroaldiak, emozionalki...
3
Pertsona guztiendako ez dira berdinak izango, ezta?
Pertsona guztiak desberdinak gara eta horretan ere horrela da. Normalean entzuten ditugun sintomak beroaldia, loarena eta pertsona menstruanteei jartzen
diguten histeria hori. Baina askoz gehiago dago, eta askotan ere larriagoak izaten dira. Menopausian daudela eta ongi daudela esaten duten askok ere besteen esperientziak kontatzean konturatzen dira ez diren sintomak izan dituztela ere.
4
Zer egin daiteke?
Aurretik aldaketa batzuk eginda askoz hobe bizi daiteke. 30 edo 35 urterekin aldaketak eginda, askoz hobe egongo ginateke.
5
Klimaterio taldea aurkeztu duzue. Pertsona batzuk gure gorputzetan gauzak sentitzen hasi ginen eta iruditu zitzaigun polita litzatekeela elkartzea eta gozo eta epaitu gabe hitz egiteko leku bat izatea. Gure bizipenak dira. Ematen du gauzak aldatzen ari direla, baina jende askok ez du honi buruz norekin hitz egin. Espezialistengana joaten gara eta ez dugu babesa sentitu; pasatu behar dugun etapa bat dela esaten digute. Duela urte bat elkartzen hasi ginen.
6
Zenbat elkartzen zarete?
Lehenengo kafe solasaldian hamabost bat elkartu ginen eta hortik gauzak ateratzen hasi ziren. Amankomuneko beharrak genituen, eta noizean behin horrelakoak egitean interesgarria iruditu zitzaigun. Whatsapp talde bat sortu genuen, Klimaterio garaia, eta 67 lagun inguru gaude. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun, Kirol eta Anitzartean teknikariekin elkartu ginen ere.
7 Zer egiten duzue?
Mankomunitatearekin elkartu ondoren hainbat tailer eta hi-
tzaldi antolatu ditu: yoga hormonala, zoru pelbikoa, indarra lantzeko tailerrak... Oso garrantzitsua da indarra lantzea. Kirola eta nutrizioaren inguruko jardunaldiak egin ditugu ere. Oso gai interesgarriak landu ditugu, eta jarraitzeko asmoa dugu.
8
Bilerak irekiak dira?
Tailerretan elkartzen gara. Aurreko egunean taldearen eta dokumentu baten aurkezpena egin genuen, eta pertsona berriak etorri ziren. Esnatze moduko bat izan zen haientzat. Ikusi genuen oso garrantzitsua dela. Lan egiteko gogotsu. Flipatu zuten. Gauza asko egin daitezke.
9
Zer dio dokumentuak?
Ikertzen joan gara eta Menopausia eta klimaterioa osasun laguntza eskatzeko eskaera da. Kataluniako elkarte batek egin zuen eta guk Nafarroako Legeekin osatuko dugu eta euskaratzen ari gara ere. Urtarrilean parlamentura goaz. EHBilduko bi parlamentariei esan genien eta oso prest agertu dira.
10
Zein da hurrengo urratsa?
Herri, auzo, talde feminista eta emakume taldeetan zabaltzea da gure nahia. Existitzen diren eta betetzen ez diren legeetan oinarrituta dago, eta helburua da osasun etxeetara eramatea dagozkigun eskubideak betetzeko.
11
Emakumeak ez dira ikertu. Pertsona menstruanteen gorputzak ez dira zientzian sekula ikertu. Ziklikoak gara eta zailagoa eta garestiagoa da. Espezialistengana joaten garenean medikalizatzen gaituzte.


Klimaterio taldearen aurkezpena. UTZITAKOA