972_OSOA

Page 1


Morearen indarra

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna bertan da / 2-4

Etxebizitzen egoera aztertzeko eta tokiko konponbideak aztertzeko topaketa antolatu dute / 6

Altsasuko hirigintzari betaurreko moreekin begiratzeko ariketa bukatzeko, saio irekia / 12-13

Eskuz Binakako

Pilota Txapelketan

Ezkurdiak Altunaren atzelaria izateko erronka onartu du / 16

Euskal selekzioaren fisioterapeuta izan zen Urkia Palestinaren kontrako partidan / 18-19

Iratxe Reparaz arbizuarrak sortu du 2025eko Durangoko Azokaren iruditegia eta spota / 22-23

Bizitzea, oinarrizko xedea

2007. urtean erailketa saiakera bat izan ondoren, eta 27 labankada jasan ondoren, Emma larreta lakuntzarra berreraiki eta aurrera egin du. Otsailean 'El mapa de mis cicatrices' liburua kaleratu zuen, "nolabait nor naizen" azaltzen duen lana

Erkuden Ruiz Barroso laKUNtZa Emma Larreta lakuntzarrak antolatzen dituen tailerretan bere bizitzak film baterako ematen duela esan diote parte hartzaileek. "Erasotik harago; erasoa anekdota bihurtzen da, daukan larritasun guztiarekin, baina izan dut bizitza bat izan dena denetarik lineala baino". 2007. urtean erailketa saiakera bat izan zuen, "dagoeneko jende askok ezagutzen duen istorioa". Bere bizitza hamar minututan aldatu zen, eta film bat oraindik ez, baina urtearen hasieran El mapa de mis cicatrices liburua kaleratu zuen. Bestetik, InVISIBLES eta Bidean sentsibilizazio ikuskizuna, dokumentala eta tailerrak egiten ditu ere, eta hainbat sari jaso ditu, tartean Etxeko Indarkeriaren eta Genero indarkeriaren kontrako Espainiako Behatokiarena, "genero indarkeriari fisikoki eta psikologikoki aurre egiteko erakutsitako indar, kemen eta jarrera positiboa" aitortu zioten aipamenarekin.

Larretaren istorioa ezaguna da: "Sei hilabetez gizon batekin ateratzen egon ondoren, nire pentsamenduekin bat egiten ez duten ohiturak zituelako utzi nuen. Oso gaizki hartu zuen eta ez zuen onartu". Egun batean lagunekin zegoela gizonak beso batetik hartu eta astindu egin zuen. "Nik oso argi izan nuen nire eremua inbaditu zuela, ez zituela nire erabakiak errespe-

tatu eta salatu nuen". Laban bat erosi eta hurrengo egunean bere bila joan zen; Larretak Donostiako denda batean lan egiten zuen, eta bazekien non egongo zen: "Oso egoera desatsegina izen zen. Azalpenak eskatzera etorri zen, ea zergatik salatu nuen, eta esan nion iruditzen zitzaidala merezi zuela eta azalpenak eman behar zituen tokian emango zituela. Bere bizitza berregiteko, bakoitza bere bidetik". Gizonak gerritik labana atera eta Larretari 27 labankada eman zizkion. "Neure burua defendatu nuen". Besoekin aurre egin zion, eta besoak "lehertuta" ditu.

Biziraun

27 labankadari biziraun zion. Bizirautea esan nahi duen guztiarekin: "Indarrarekin. Biziraun nuen. Baina orain desgaitasun bat daukat. Desgaitasun bat daukan emakume bat naiz eta hori ere ikasi behar izan dut". Maila guztietan eman den ikasketa bat izan dela azaldu du Larretak. "Berkokatzen ikasi behar izan dut, nire burua maitatzen, eta egoerari onurak ateratzen. Egoera ezin zen apaindu, baina aurre egin nion". Egoerari aurre egiteko batzuetan "ez da zerbaiten kontra borrokatzea, baizik eta zerbaiten alde egitea. Batzuetan tematu egiten gara gustatzen ez zaizkigun gauzen kontra joaten, baina ez bazaizkigu gustatzen eta ezin baditugu aldatu, zertarako galdu behar dugu energia

horrekin?". Norberaren buruan konfiantza hartu eta berrasmatzeko deia egin du lakuntzarrak, "bizitza asko aldatzen da, mundua asko aldatzen ari da, eta baldintzetara egokitzeko gaitasun hori izateak aske egiten zaitu".

Egoerari aurre egin zion eta 2008. urtean InVISIBLES mustu zuen. Sentsibilizazio dokumentala, performance eta tailerrak dira, baita Bidean espazioak ere. Bertan biolentziari buruz hitz egiten du, "orokorrean", eta elkarbizitzaz. "Elkarbizitzaren arazoaz hitz egiten dugu, biolentzia eta abar. Eta nola gure burua ongi eraiki behar dugun. Burua ongi eraikitzen badugu, gu ongi eraikitzen bagara, biolentoak ez izaten saiatuko gara".

Liburua

"Topera nago. Nerabeekin tailerrak egiten ditut, emakumeendako hainbat tailer egiten ditut ere...". Aste honetan Galizian egon da espazioarekin. "Hazkunde pertsonala, autoestimua, lidergoa eta bizitzan berreraikitzea lantzen dugu gehienbat". Bizitzari lehentasuna ematea. Tailerrak egiten ari zela, liburua idazteko aukera sortu zen. "Aspaldi idazten dut. Prentsan kolaborazioak egin ditut, eta idazketa oso eroso sentitzen naizen arlo bat da. Orduan, aspaldi baloratzen nuen aukera bat zen liburu bat idaztearena". Bere bizitzari buruz idatzi behar zuela askotan esan izan diote, "peli-

kula bateko bizitza" duela esaten diote, eta buruan zeukan zerbait izan da.

Proiektua errealitate bihurtu zen Aguilar argitaletxearen proposamenarekin. Proiektuari eskaintzeko tarte bat hartu zuen, eta liburuarekin aurrera egin zuen: "Benetako gozamena izan zen, modu natural batean sortu da, ez zitzaidan batere kostatu, bide oso atsegina izan zen, eta oso ongi sentitu nintzen". El mapa de mis cicatrices liburua sei hilabetetan idatzi zuen, gutxi gora behera, eta hasieratik arrakasta handia izan du. "Bidean jarraitzen du; publikoaren aldetik harrera oso ona izan du, eta izugarri gustatzen zait jende oso anitzak irakurtzen duelako". Talde handi bat proiektuaren aurrean egotea, bidelagun, "kobertura guztiarekin" asko lagundu diola azaldu du lakuntzarrak.

Liburuak Larretaren haurtzarotik bizitzan zehar ibilbidea egiten du. "Irakurlea nolabait kokatzeko, nor naizen azaltzen dut. Eraso baten atzetik eraso bat baino askoz gehiago dago: bizitza bat dago, interesak, proiektuak...". Liburu oso baikorra da: "Garai konplikatuak pasatu izan ditut, baina uste dut beti merezi duela aurre egitea, beti egongo da jende polita bidean, eta gainera nire bizitzaren helburuak hain argi ditudanez, gelditu behar izan naiz indarrak hartzeko eta berriz aurrera egiteko".

Larretak haurtzaro "zaila" izan zuen, "alde emozionalari begiratuta", eta horrek markatu zion, "dudarik gabe", heldutasuna eta gauzak ulertzeko modua, besteak beste, hazkuntza: "Ez nituelako erreferente heldurik izan". Haren bizitzaren "agintea" lortzeko asko borrokatu duen emakume bat dela esan du Larretak: "Nire tokia lortzeko. Emakume oso erreflesiboa naiz, eta beti saiatu naiz erorketetatik ikasten saiatzen".

Horren "saria" izan da garai txarrak etorri direnean "motxila tresnaz beteta" izan duela, egoerari aurre egiteko: "Nik uste hori balorean jarri behar dela".

Autokontrola

Zein da egoera? "Tailerrak publiko guztietarako dira, bai gazteak bai helduak, eta orokorrean ikusten dut gazteei hausnartzen irakatsi behar zaiela. Haien barrukoaz kezkatzen ikasi behar dute; hori da bizitzan zehar sostengatuko zaituena". Larretak

azaldu duenez, kanpotik oso ongi egon zaitezke, "oso ederra", baina kanpokoa "estalki" bat baino ez da; "esaterako, nire gorputza guztiz apurtuta dago, baina barrutik berreraiki naiz eta solidoa da". Beraz, gazteek ulertu behar dute haien burua eraikitzearen garrantziaz, "etorkizunean bidea erosoago izateko, ongi sentitzeko, eta pertsona errealizatuak sentitzeko".

Gaur egun dauden bat-bateko estimulu asko daude inguruan, eta horregatik Larretak gelditzeko aholkua ematen die gazteei: "Espazioa asko gustatzen zaie, eta parte hartzen dute. Gauza oso garrantzitsuei buruz hitz egiten dugu: gatazkak eta frustrazioa nola kudeatu, errespontsabilitatea, autokontrola...". Autokontrolatzearen garrantzia nabarmendu du Larretak, baita gauzak sakrifizioa eskatzen dutela azaltzen diela ere: "Gelditu behar dira pixka bat hausnartzeko".

"Jendeak bideo asko bidaltzen dizkit eta duela gutxi Kanarietako bat bidali zidaten gazte batek beste bat zigarro batekin erretzen. Arma zurien erabilera handitu da". Biolentzien arazoa ez dela konpondu uste du Larretak: "Eta arazoa gazteen artean badago, gazteak hartu beharko ditugu eta haiekin tratatu".

Arazoak mahai gainean jartzearen aldekoa da: "Hau da dagoena; nola egingo diogu aurre".

Gazteek zenbait gairi buruz hitz egiteko beldur direla azaldu du, eta gazte horiek kalera ateratzen direnean egoera horiekin topo egiten dutela. "Ez da egoera gustatzen zaigun edo ez. Egoera da dagoena. Hortik abiatu beharko gara. Gazteak prestatu behar ditugu inguru horretan daudenean aukeratu ahal izateko eta esateko: honek ez nau identifikatzen, hau ez dut niretzat nahi, edo hau ez da nire bidea". Baina horretarako gazteekin hitz egin behar dela nabarmendu du: "Ikusi behar dituzte gauzen ondorioak, eta ni naiz bizirik dagoen ondorio bat". Biolentziaren atzean dagoen ondorio bat dela erakusten die gazteei, "eta oso argi

"DENA ALDATZEN ARI

EGOKITZEKO

GAITASUNAK ASKE

EGITEN ZAITU"

ikusten dute". Horregatik autokontrolaren garrantziaz hitz egin du: "Pertsona biolentoa bazara eta autokontrolik ez baduzu, azkenean edozein momentutan klasekide bati jipoi bat emango diozu. Hori da duguna". Gazteak "esertzea", arazoak aurkeztea eta aldatzen saiatzearen aldekoa da Larreta.

Bizitza

Larreta "saltsera" bat da, "eta horrela bizi behar da. Hori transmititzen diot gazteriari. Egin gauzak gogoekin, nahiago dut energia hartzeko tarte bat gelditzea, eta gero egiten duzuna gogoz eta ahaleginarekin egitea". Bizitzeak helburu bat izan behar duela uste du Larretak, "oinarrizko asmo bat", eta horregatik pasioarekin, printzipioekin eta enfokearekin bizitzeko deia egiten du.

Gazteei mezua iristen zaiela esan du Larretak: "Mezua barruraino iristen zaie, errealitatea ikusten dutelako. Benekotasunez beteriko espazio bat da". Botere handia duen komunikatzailea da Larreta, "eta liluratuta gelditzen dira".

Larretak Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren XIX. edizioko saria jaso zuen, ekainean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan. Sari honek genero indarkeria desagerrarazteko pertsona nabarmenena bezala aitortzen du. Saria irabazi zuela esateko Botere Judizialetik deitzen ziotela esan ziotenean Larretak sorpresa hartu zuen: "Pentsatu nuen, ai ama! Zer egin dut orain ez naizela konturatu ere egin...". Saria jasotzea "ohore" bat dela esan du, "proiektu hau niretik sortu da, inolako laguntzarik gabe".

Duela bi urte ere Nafarroako Gobernuak ematen duen Lan Autonomoa Aitortzeko Saria jaso zuen ere. Nafarroaren garapenari egiten dioten ekarpena aldarrikatzen du sariak, eta Larretak desgaitasuna duten pertsonen enpresa-esperientzia hoberenaren kategorian irabazi zuen.

Proiektuarekin asko mugitzen dela eta toki askotan egoten dela azaldu du Larretak, baina arantza bat ere badu: "Sakanan ez dut lanik egiten. Lan asko egiten dut, Galizian egon berri naiz... Baina hemen ez dut lanik egiten". Li-

buruaren aurkezpena egin zuen

Altsasuko Haritzan arrakasta handiarekin eta duela hiru urte

InVISIBLES dokumentala eta

"ERASO BATEN

ATZETIK ERASO BAT

BAINO ASKOZ

GEHIAGO DAGO:

BIZITZA BAT..."

solasaldia egin zuen. Baina ordutik ez du ibarrean ezer egin: "eta pena ematen dit horrelako zerbait izatean. Gauza da euskara ulertzen dudala, baina ez dudala hitz egiten. Baina egoera dagoen moduan, dagoen arazo handiarekin, dramatikoa dela, proiektua handia da, emaitzak badira, eta pena ematen dit". Lanean jarraituko du.

Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren saria jasotzen. UTZITAKOA
Emma Larretak 2022an Lakuntzan egindako solasaldia. ARTXIBOA
2023an Nafarroako Gobernuaren autonomoen saria jasotzen. NAFARROAKO GOBERNUA

Feministak konplizitate sareen kontra, kalera

Mugimendu feministak antolatzeko eta kaleak hartzen segitzeko deia egin du: "erantzun diezaiogun indarkeria sostengatzen duten haien konplize sareei, horien kontra borrokatzen duten konplizitate feministekin"

saKaNa

Euskal Herriko mugimendu feministak nabarmendu duenez, "joan zen urteko azaroaren 25etik gaur arte sei emakumezko erail dituzte Euskal Herrian. Indarkeria matxistaren aurpegi lazgarrienaren eta bortitzenaren biktimak dira". Baina feministek nabarmendu dutenez, "indarkeria matxista hamaika formetan ikus dezakegu gure egunerokotasunean. Aurten horiek sostengatzen dituzten egiturak, konplizitate sareak eta anaidiak salatzera aterako gara kalera". Feministek adierazi dutenez, "emakume*, trans eta bollerok jasaten dugun indarkeria ez da ausazkoa. Sistema kapitalista zisheteropatriarkal arrazista eta kolonialak askotariko egiturak eta mekanismoak ditu martxan gure gorputz eta lurraldeetan indarkeria betikotzeko eta, hala, sisteman betikotzeko".

Mugimendu feministatik adierazi dutenez, "aipatutako konplizitate eta anaidia sare horiek, paktu patriarkalak dira. Konplizitate eta isiltasun sareak dira, eta bertan gizonez aparte, bestelako egiturek ere parte hartzen dute". Horien artean daude "indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartzen ez dituzten erakundeak". Eta justizia sistema seinalatu dute: "non babesgabe eta inongo sinesgarritasunik gabe uzten gaituen etengabe. Eta horrek eragin zuzena du kalean bizi dugun oldarraldiarekin, eta geroz eta argiago inpunitate osoz zabaltzen ari diren diskurtso faxistekin aliantza perfektua baita feminismoa deslegitimatzeko".

Aldi berean, salatu du "feminismoa eta indarkeria matxistaren kontrako diskurtsoa darabilte bestelako gorrotozko mezuak zabaltzeko, arrazakeria zabaltzeko, esaterako". Nabarmendu dutenez, "mugimendu

Mugimendu feministaren joan den urteko mobilizazioa. ARTXIBOA

"MUGIMENDU FEMINISTA BORROKA ANTIARRAZISTA IZAN

BEHAR DUELA ARGI DUGU"

feminista borroka antiarrazista izan behar duela argi dugu, eta arrazakeria zabaldu nahi dutenen aurrean ere antolatuta egongo garela adierazi nahi dugu". Aldi berean, "sistema arrazista eta kolonialista betikotzen dituzten egiturak salatzen" jarraituko du, "tartean berau sostengatzen dituzten legeak deuseztatzeko" eskatu du, Atzerritartasun Legea, esaterako.

Epaiketa

Estreinakoz Europan "abortuaren kontra abortatzeko kliniken parean jartzen diren talde ultrakatolikoen kontrako epaiketa bat hasi da". Mugimendu feministak adierazi duenez, "abortuaren debekua historikoki emakumezkoen* gorputzen gaineko kontrola ezartzeko mekanismoa izan da, eta indarkeria matxistaren adibide bat

Itaiaren joan zen urteko manifestazioa. UTZITAKOA

"Emakume langileok gara egoera zaurgarrienean gaudenok"

i taiak 'indarkeria matxistaren kontra kaleak hartu' leloa aukeratu du azaroaren 25eko mobilizaziorako

saKaNa Emakumezkoen antolakunde sozialistak, asteartean, 19:00etan, Altsasuko Foru plazatik abiatuko den mobilizazioan parte hartzera animatu ditu sakandarrak. Zergatik da "egoera larria"?

gehiago da". Feministek esan dutenez: "urteetan aldarrikatu bezala: gure gorputza gure erabakia da!" Horregatik, "abortu libre, doako eta publiko baten alde borrokan" jarraituko dutela gaztigatu dute.

Bestetik, mugimendu feministak ohi duen bezala, Palestinari elkartasuna eta babesa adierazi dizkio. Horrekin batera, "gobernuek Israelekin dituzten harremanak eteteko exijitzen dugu, eta Israeli boikot egiteko deia egiten dugu". Aldi berean, mugimenduko kideek "besarkada bana" bidali diete beste hainbat herrialdeetan borrokan ari diren feministei, esate baterako, Sahara edo Sudan.

Mugimendu feminista konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista. Zuen hipokresia indarkeria da! lelopean kalera aterako da. Azaroaren 25ean, asteartean, hiru herritan bilkurak eginen dituzte: Lakuntzan, 19:00etan, plazan; Arbizun, 18:30ean, plazan, eta ondoren auzatea izanen da eta Urdiainen, 19:00etan, udaletxe parean. Sakanako manifestazioa Altsasuko udaletxe paretik 20:00etan abiatuko da.

Indarkeria matxista eguneroko errealitatea da emakumeon gehiengoarendako. Asko dira albisteetan ikusitako kasuak: Zarauzko erailketa matxista, talde bortxaketa Iruñeko karpan, bortxaketa bat Sarrigurenen, bi sexu-esplotazio sare desegin... Egunerokoan zeinek eragiten du indarkeria matxista?

Albisteak errealitatearen parte txiki bat baino ez dira, kasu asko ezkutuan geratzen dira, emakumeok salatzeko dugun ezintasun edo beldurragatik. 10 indarkeria matxista kasutik 9 hurbilekoenak dira: bikoteek edo ohiak, senide edo lagunek. Indarkerietatik askatzeko, zer?

Emakume askok menpekotasun handia dute familian, ekonomikoa eta pertsonala. Indarkeria matxistaren aurrean gu gara gizartetik baztertuak, gu gara etxebizitzak utzi behar ditugunak, gu gara babes-neurriekin itota (efikazia zalantzagarria dutenak) bizi behar dugunak. Emakume langileok gara egoera zaurgarrienean gaudenok, gure bizi-baldintza prekarioek ezinezko egiten dute indarkeria testuinguruetatik askatzea.

Matxismoa gehiago ukatzen da?

Ideia erreakzionario eta faxistak hedatzen ari dira: indarkeria matxista existitzen ez dela, gi-

zonen bizitzak hondoratzeko salaketa faltsu asko jartzen direla. Datu ofizialek kontrakoa esateaz gain, errealitatean erasotuok salatzeko zailtasun handiak ditugu. Genero-indarkeriaren kontrako legea bidegabea dela diote, "berdintasunaren ideia" baldintza beretatik abiatu behar delako eta gizonen eskubideen kontra doalako. Ondorioz, urteetako borrokarekin lortutakoa ezerezean geratzea nahi dute; baita arazoa ezkutatu eta normalizatu. Bestetik, arrazismoa elikatzen dute: erasotzaileak etorkinak direla eta gure emakumeak bortxatzera etorri direla. Halakoak esaten dituztenei ez zaie inporta indarkeria matxistarekin bukatzea, baizik eta gorroto diskurtsoak zabaldu eta segurtasun faltaren ideia hedatzeko darabilte. Hala, migrazio-politikak justifikatu eta polizia indartu nahi dute. Horren aurrean? Kalean?

Kontzientziazio-lan handia egin behar dugu, ezin dugu gure herri, ikastetxe, kuadriletan… matxismoa normalizatzen utzi. Bereziki, lan handia dugu gazteekin, sare sozialetan zabaldutako fenomenoa gizarteko arazo larria da. Guztiok inplikatu behar dugu indarkeria matxistaren aurkako borrokan.

Zer aldarrikatuko duzue?

Ez dugu kudeaketara mugatu nahi, beharrezkoa da zapalkuntzarik gabeko gizarte sozialista bat sortzea, matxismoarekin bukatzeko aukera bakarra baita.

Goizegi Gabonetarako? ast EKO a

Urtero errepikatzen da eztabaida berdina: noiz da une "egokia" Gabonetako apaingarriak jartzeko? Sare sozialek jaien egutegia aurreratu dute; Halloween edo Gau Beltzaren mozorroa gorde berri dugu, eta zuhaitzak, gabon kantak eta, jakina, Mariah Carey bere amets musikal luzetik esnatzen hasi dira eta badirudi mundu osoa haren lehen “It´s time” oihua entzuterakoan dardarka hasten dela. Azaroaren 1a bihurtu da Gabonen hasiera eguna.

"AUTOZAINKETA ETA MIMOA DA, BIZITZA ERROMANTIZATZEA

ETA BENETAN GARRANTZITSUA

DENAREKIN BERRIZ KONEKTATZEA"

Askok kritikatzen dute: goizegi dela, kontsumismoa sustatzen dela, Gabonetako magia galtzen dela... Baina, benetan gauza txarra al da? Gabonak maite ditugunontzat, garai hori ez da datetan neurtzen, sentsazioetan baizik. Pertsonalki, abenduaren hasierari itxaroten saiatzen naiz, lotsarengatik edo zer esango dutenarengatik, benetako gogoari erreparatu gabe. Izan ere, gustura piztuko nituzke argiak azaroaren hasieran.

Azken finean, niretzat Gabonak ez dira gehiegikeriak, ez opariak, ez janariak, ez erosketak. Etxea da. Tapakien beroa da, txokolate beroarekin ikusten diren filmak, etxea apaintzea, koloretako argiak, jengibreko gaileten usaineko kandelak, gabon kanta zaharrak, gaztaina erreak, mahai jokoak... Autozainketa eta mimoa da, bizitza erromantizatzea eta benetan garrantzitsua denarekin berriz konektatzea.

Nire familiak berdin bizi du: elkarrekin, barrez, konpartituz. Eta hori bihotzez eskertzen dut. Beraz, agian ez dago une "egokirik" Gabonak hasteko, agian une egokiena zure etxeak argi gehiago behar duela sentitzen duzun eguna da..

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

www.guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Laura Olmos Aristorena maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Maider Perkaz Urdiain maider@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Kolaboratzailea: Asun Berastegi Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

ANITZARTEAN SAKANAKO KULTURARTEKOTASUN ZERBITZUA

Zerena? Haurren eskubideena. Atzo, hain zuzen ere, ospatu zen Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna. Haurren eskubideak, haurren eta nerabeen ongizatea, duintasuna eta garapen holistikoa babesteko diseinatutako berme berezien multzoa dira. 18 urtetik beherako haurrak eskubideen subjektu gisa aitortzen dituzte. Norabide honetan, atzoko egunarekin Irañetan burutu zen Zurrumurruen kontrako ipuin laburren sari banaketa. Zurrumurrutik libre bizitzea ere eskubide bat bada. Zurrumurruek diskriminazioa eta bazterkeria dakarte, eta

baztertua ez izatea, eskubide bat da. Giza eskubideak pertsona guztien berezko duintasuna aitortzen duten oinarrizko printzipio eta askatasun multzo bat dira. Nazionalitate, kultura, erlijio edo gizarte mailatik independenteak dira; unibertsalak, besterenezinak eta elkarren mendekoak. Gizateriaren lorpen historikoa dira, eta gizarte justuago baterako oinarri. Etengabe aldatzen ari den mundu batean, giza eskubideak sustatzea eta babestea, guztion duintasuna bermatzea, erantzukizun morala da.

Globalizazioaren, migrazio masiboaren, klima krisiaren eta eraldaketa teknologikoen testuinguruan, eskubide hauek inoiz baino garrantzitsuagoak dira. Datu

HIZKETAN

Entzun GUAIXE IRRATIko elkarrizketa guztiak guaixe.eus/irratia/hizketan

pertsonalen babesa, genero berdintasuna eta diskriminazio eza, XXI. mendean garrantzi bereziko arloak dira. Giza eskubideak pertsona guztiek askatasunean eta segurtasunean bizi ahal izateko bermea dira, edota izan beharko lukete. Adi, datozen egunotan Sakanan zehar Giza Eskubideen inguruan antolatu den zikloari. Haien defentsan parte hartu nahi baduzu, hamaika aukera izanen dituzu. Esaterako, Giza eskubide urratuen oihartzuna, erakusketa Etxarri Aranatzen, eta elkartasun azokak Uharte Arakilen (azaroaren 30ean, eta abenduaren 7an eta 14an), abenduaren 14an Olaztin eta abenduaren 21ean Etxarri Aranatzen. Gonbidatuta zaude.

LAGUNTZAILEAK

SAKANERRIA

Etxebizitzaren egoeraz aritzeko jardunaldia

Cederna-Garalurrek landa-eremuetako etxebizitzen egoera aztertzeko eta tokiko konponbideak aztertzeko topaketa antolatu du. sarbidea arintzeko sakanan egiten ari direna eta Nafarroako estrategiarekin nola bat egin dezakeen aurkeztuko dute

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Landa eremuan etxebizitzak erronka bereziak ditu: etxebizitza merkatu eskasa, birgaitzeko zailak diren etxebizitza handiak, lan guneetatik urrun daudenak, eta poltsikoetara iristeko alokairu edo salmenta aukera eskasak. Cederna-Garalurrek antolatutako jardunaldiak bizitoki-errealitateari buruz hausnartzea du helburu.

Guztiaren abiapuntua Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontuei EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa batean dago. Haren bidez Cederna-Garalurrek 50.000 euro jaso ditu "landa-ingurunean etxebizitza eskuratzeko politika publikoetan berrikuntza-proposamenak egiteko". Hasiera batean Mendialde guztia hartu behar zuen egitasmoak, baina Sakana eskualde pilotu gisa aukeratu du Garalurrek, ibarrean udalek etxebizitzen parkea handitzeko pausoak eman dituztelako, eta Sakanako Man-

komunitateko etxebizitzako lanmahaian koordinatzen direlako.

Egitekoak Lau egiteko aurreikusi dira. Hasteko, Garalurrek Mendialdeko Etxebizitza Mahaia sortu

du. Haren egitekoak dira: diseinatu nahi diren tresnak koordinatzea, Nasuvinsarekin eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiarekin elkarrizketa erraztea eta Nafarroako Mendialdean etxebizitzaren arloko ezagutzaren

Eskola itxuraldatuta

Uharte Arakilgo eskolak errepaso baten premia zuen eta udalak hiru lan egin ditu. Batetik, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetu du. Ondorioz, eskolako energia eskaera eta kontsumoa murriztuko da, eta ikastetxearen energia kalifikazioa D mailatik B izatera

pasa da. Aldi berean, 30kwn-eko behe tentsioko instalazio elektrikoa egin eta eguzki plakak jarri dituzte. Eta, azkenik, eskolan biomasa galdara jarri dute. Langileak azken ukituak egiten ari dira. Lehen bi lanen aurrekontua 560.000 euro ingurukoa izan da.

transferentzia erraztea. Bigarrena da tokiko erakundeei zuzendutako gida bat egitea, etxebizitza publikoko politikak definitzeko eta ezartzeko garaian erabakiak hartzea errazteko. Ikerketa hori Sakanan zentratu da eta bi urte beharko dira egiteko. Izan ere, egoeraren azterketa eginen dute lehenik. Ondoren aukera, mehatxu, indargune eta ahulezien azterketa etorriko da, etxebizitza berriak sortzeko edota dagoen eskaerari erantzuteko problematika identifikatuko duen diagnosia egiteko. Azkenik, etxebizitza arazoei hirigintza esparrutik aurre egiteko udalendako metodologia gida idatziko dute. Aurreneko bi pausoak aurten egitekoak dira. Bigarren egitekoaren osagarri, landa inguruneko egoitza ereduen jardunbide egokien katalogoa eginen dute. Identifikatutako proiektuek kooperatiben ereduak jasotzen dituzte erabilera lagapenean, bizitegi erabilerarako eraikinen birgaitzean edo araudian eta erregulazioan. Jardunbide egoki gehienak beste autonomia-erkidego batzuetakoak dira, Nasuvinsa Nafarroakoa egiten ari baita. Azken egitekoa proiektuaren berri emanen duen jardunaldi bat da. Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da azaroaren 26an, asteazkenean, 18:00etatik 19:30era. Parte hartzeko galdetegi labur baten bidez izena eman beharra dago labur.eus/zvcw6c4r loturan.

saKaNa Ekonomia sozialaren barruan kooperatibez aparte gehiago ere badaudela argitu du Manterolak: lan-sozietate anonimoak (langileek enpresaren jabetzan parte hartzea dute), insertzio enpresak, fundazioak... "Hainbat lege figuraren pean aritzen dira. Garapen iraunkorrago bati lotutako proiektuak izaten dira normalean", azaldu du Sakanako Garapen Agentziako (SGA) koordinatzaile Iker Manterola Matxainek. Manterolak azaldu duenez, "Sakanako Estrategia Planak 'Sakanan lan eta bizi' leloari erantzuten dio. Hori kontuan hartuta, ikusi genuen ekonomia sozialeko enpresak direla krisi garaian lanari hobekien eusten diotenak, tokikotasunari hobeki eusten diote, ez da deslokalizaziorik izaten, ingurumenarekiko atxikimena, kooperazioa, lan baldintza onenak eskaintzen dituztenak dira. Enplegu duinak sortzeko eredu oso interesgarria dela, langileen parte hartzearekin indartzen dena. Horregatik estrategia planean ekonomia soziala zeharlerro estrategiko gisa sartu zen", argitu du. SGA ekonomia soziala sustatzeko hainbat jarduera egin ditu azken urteetan. Manterolak gogorarazi duenez, "ekonomia soziala sustatzeko aurreneko prestakuntzak 2019an ematen hasi ginen. Ekintzailetza kolektiboa sustatzeko programa berezi bat abiatu genuen, gauza berria Na-

lanak bi fasetan eginen dira eta udal zerbitzuak beste eraikin batera edo batzuetara eramatea ekarriko du

altsasU

Altsasuko Udalak udaletxea eraberritzeko 1.547.785,20 euro bideratu ditu. Horretarako, aurrekontuan moldaketa egitea erabaki du udalak. Altsasuko udaletxea eraberritzeko lanak bi fase izanen ditu. Aurrenekoan udaletxean goitik behera eraberrituko da. Besteak beste espazio banaketa eta isolamendu termikoa eta akustikoa hobetuko dira. Lan horiek finantzatzeko udalak Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontuetatik 300.000 euro jasoko ditu zuzenean. Geroa

Baik aurkeztutako zuzenketa bati esker izan zen hori. Bestetik, finantziazio gehiago lortzeko, Altsasuko Udalak foru administrazioaren 2026-2028 Toki Inbertsioen Planaren deialdira eskaera aurkeztu zuen. Eta ebazpenaren zain dago. Lanen bigarren fasean udaletxea atzeko aldean handitzea aurreikusi da. Horretarako udalak berak hirigintza plan berezia onartu du, jendaurrean dago gaur egun. Udalaren asmoa da atzeko aldean eraikina egitea eta udal artxiboa han kokatzea.

Sakanako etxebizitza lantaldearen bilera. ARTXIBOA

Ekonomia sozialari bulkara emateko tresna

sakanako Ekonomia sozialaren Mahaia eratu dute. Hasiera batean, ekonomia soziala sustatzeko ibarrean eginen diren ekimenak koordinatzeko espazioa da. Etorkizunean proiektu berriak sustatuko lituzke

farroan". Hori ekonomia sozialeko eragileekin batera sustatu zuen SGAk: Reas (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Anel (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak) eta Olatukoop (ekonomia sozial eraldatzailean ari diren enpresa, elkarte eta bestelakoen sarea). Hurrengo pausoak zehazten ari

zirela, pandemia iritsi eta bertan behera gelditu zen. "Ordutik hiru eragile horiekin banaka hainbat gauza egin ditugu. Baina elkarrekin koordinazio hobea lortzeko eta, batez ere, eragin handiagoa izateko, elkarrekin koordinazio esparru bat sortu behar genuela ikusten genuen. Eta, gainera, ekonomia sozialeko

proiektu edo bestelako ekimenak koordinatzeko espazioa. Aurrerago elkarlana sakontzeko asmoa dugu. Etorkizunean mahaia proiektu berriak sustatzeko espazioa litzateke".

Gaur egun mahaiko kideak dira Reas, Anel, Olatukoop eta SGA. "Gainera, hiru eragileetako ordezkariez aparte, haietan bazkide diren Sakanako enpresen ordezkariak daude. Aneleko kide gisa Sakana groupek parte hartzen du, eta Olatukoopen ordezkari gisa Bakaikuarrok kooperatibak parte hartzen du. Momentuz, horiek dira kideak, baina aurrerago beste eragile batzuen parte hartzeari irekia egonen da. Esaterako, Eina (Nafarroako Laneratzeko Enpresen Elkartea) mahaira gehitzeko interesa adierazi du", argitu du Matxainek.

beste eragileei zabaldu diegu".

Hori da Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaia, Dinabiden sortu zena azaroaren 11n.

Koordinazioa

SGAko koordinatzaileak azaldu duenez, hasieran, behintzat, "mahaia da ibarrean ekonomia soziala sustatzeko egiten ditugun

Kideek 2026an eginen dituzten jarduerak partekatu dituzte. "Jarduera horiek ahalik eta eragin handiena izateko nola elkar lagundu aztertu genuen". Matxainek gaineratu duenez, "joan den urtean hasi zen Sakanako Ekonomia Sozialaren topaketei bulkada berezia eman nahi diogu. Horren helburua da ekonomia sozialean dauden eragileen arteko elkar ezagutza eta Sakanan dauden enpresak eta besteen arteko elkar ezagutza sustatzea. Eta elkarrekin jarduten hasteko lehenengo oinarriak jartzen hastea". 2024ko topaketan ekonomia sozialeko hainbat proiektu txiki

aurkeztu ziren. "Eta hainbat enpresek hasi berri horiei laguntzeko bide orri bat adostu zen. Orain horrekin segitu eta sakondu nahi genuke. Hau da, dauden kooperatiba txikiak denon artean nola indartzen ditugun, nola elkar ezagutzen dugun, elkarrekin egin ditzakegun proiektuak nola identifikatzen ditugun... Topaketa informal batean, baina elkarri aurpegia jarriz". Matxainek azaldu duenez, ekonomia sozialak Sakanan "pisu nabaria eta tradizio handia" du. "Gaur egun ibarreko enpresa esanguratsuenak, edo langile asko dituztenak, hainbat ekonomia sozialekoak dira". Laneko, Sakana Group, Lacunza Kalor, Aldakin... "Langileen parte hartzea duten hainbat enpresekin batera, ildo berri bat zabaltzen ari da azken aldian. Hainbat kooperatiba txiki sortzen ari dira ibarreko beharrei erantzuteko, esaterako: Kalaska kooperatiba, Etxarri Aranazko hiltegia kudeatzen duena eta ibarreko ekoizleei zerbitzua ematen diena; Bakaikuarrok kooperatiba, Bakaikun denda zabaldu duena, edo koopertiba forma duen energia komunitateak".

"SAKANAKO EKONOMIA SOZIALAREN TOPAKETEI BULKADA BEREZIA EMAN NAHI DIOGU 2026AN"

Mahaia eratzeko bileran parte hartu zutenak. Ezkerretik lehena Iker Manterola Matxain. SGA

FESTAK

LIZARRAGA

SAN KLEMENTEAK

AZAROAK 21 ostirala

20:00 Lizarragako ardi tripota, musika eta Lizarraga Kantuzekin, frontoian.

22:00 Herri afaria, elkartean. Ondoren, El Gran Ritxarson.

AZAROAK 22 larunbata

11:00 Lizarraga Kantuzekin kalejira, auzotik hasita. 14:00 Auzatea.

17:00 Puzgarriak, frontoian. 18:00 Haur eta helduendako jokoak. Ondoren, txokolate jana. 20:00 Biziraun taldearekin dantzaldia.

20:30 Zezensuzkoa.

22:00 Herri afaria, frontoian. 00:00 Biziraun.

03:00 DJ Boletus Rumberus, frontoian.

AZAROAK 23 igandea 12:30 Meza. 13:30 Auzatea eta 1945eko kintoei omenaldia eta herriko dantzariak. 17:30 Patton musikara antzerki musikal didaktikoa, eskoletan. Mus txapelketa, Azi-Iturri-Txokoa elkartean.

AZAROAK 26 asteazkena 14:30 Jubilatuen bazkaria, Bargazpin.

AZAROAK 24 - AZAROAK 28

10:00 Agurra, eguraldia, edukiak aurkeztu eta eguneko kanta

10:15 Prentsaren azalak

10:20 Sakanerria eta kirol tartea

10:30 Hizketan

11:05 Solasaldia Karrape, Aralar eta Guaixe irratiak

14:00 Errepikapena

Hizketan

Astelehena 24

Asier Urkia Euskal selekzioa.

Asteartea 25

Sakanako ekonomia sozialeko mahaiaren sorrera. Iker Manterola.

Asteazkena 26

Bertso plaza Eneko Lazkoz nala aurretik.

Osteguna 27

Altsasuko Udalaren parte hartze prozesua. Amaia eta Koldo.

Ostirala 28

Agenda berezia. .

Euskarazko kultur eskaintza eskura

Euskarazko Produktuen Katalogoak bere 27. edizioa jarri du martxan, urteko garai honetan euskarazko liburu, komiki, musika, jostailu eta jokoak erosteko aukera zabala eskaintzen du

saKaNa

Euskarazko Produktuen Katalogoa merkatuan dauden haur eta gaztetxoentzako euskarazko produktuen bilduma da. Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz, euskarazko produktuak sustatzeko helburuarekin. Nafarroako udal gutxi batzuek, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua barne, abiatu zuten ekimena orduan, eta 115 toki entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guzira.

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. Alde batetik, 0 eta 12 urte bitarteko

Pediatria zerbitzu duina

Altsasuko osasun eskualdean pediatra eta erdiko lanaldia bermatzeko protestak segitzen du. Osasunbideko Lehen Mailako Arretaren Zuzendaritzak adierazi duenez, ez dute aurkitzen lanaldi heren bat bakarrik lan egiteko prest dagoen profesionalik, eta horrek zaildu egiten du murriztutako plaza osatzea. Zerbitzu duina aldarrikatzen dute.

haurrendako aukeraketa dago

Katalogoan. Beste alde batetik, 12 eta 16 urtea arteko gaztetxoendako gomendioak opa daitezke. Produktuak zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoendako materiala. Gaur egun katalogoa bi euskarritan zabaltzen da. Alde batetik paperezko edizioa dago. Egun hauetan ibarrean 3.000 ale banatzen ari dira. Eta, bestetik, katalogoa.eus webgunean Interneteko edizioa dago. Gune horretan paperezko katalogo osoa ikus daiteke, baina horretaz

aparte paperezkoan sartu ez diren produktu gehiago ere aurkitu daitezke online bertsioan: artikuluak adin-tarteren, prezioaren, argitaletxearen edo egilearen arabera iragazi daitezke, eta produktu bakoitzak "Non eskuratu" botoia du, denda birtualetara zuzenean jotzeko. Maiztasunez eguneratzen da, eta, gainera, nobedadeen jarraipena egin nahi dutenek buletin elektronikora harpidetu daitezke; urtean zehar 10 buletin jasoko dituzte produktu berrien gomendioekin. Gaur egun 8.000 produktu baino gehiago daude Katalogoan. Helburua argia da:

"Aldarrikatzeko asko dago giza eskubideen egunean"

BEGOÑA ZESTAU, NAROA ANSO ETA YOLANDA BELTZA ZiKlOKO aNtOlatZailEaK sakanak giza eskubideen zikloa hartuko du hurrengo hilabetean. Bigarren eskuko hiru azoka, sari banaketa, ipuin kontalaria eta erakusketa batek osatzen dute zikloa

Antolatzaileek sakandarrak zikloan parte hartzera deitu dituzte.

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa

Sakanako Mankomunitateko

Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Felipe Rinaldi fundazioak eta Sakana Harrera Haranak giza eskubideei buruzko zikloa antolatu dute. Horretan

Irañeta, Uharte, Etxarri eta Olatzagutiko udalen, Zaska eta gobernuaren laguntza izan dute. Zer dira giza eskubideak? Begoña. Munduko pertsonak berdintzen gaituzten edo berdin egin beharko gintuzkeen babesa edo aterkia lirateke. Duintzen gaituenak, edo duindu beharko gintuzketenak. Unibertsalak dira. Urra ezinak izan beharko lukete eta urraketak dauden momentutik aldarrikatu behar direnak. Ez dira negoziatzen, beti defendatu egin behar dira. Giza eskubideak aldarrikatu beharra dago?

B. Noski. Hemen eta munduan. Munduko hainbat txokotako biztanleak hona bizitzera etorri direnez, eta etorriko direnez, inongo zalantzarik gabe, mundu berdintsuago, justuxeago, elkarbizitza duinagoa baten alde ari bagara lanean, ezinbestekoa da giza eskubide guztiak defendatzea. Zergatik zikloa?

B. Olatzagutian Nazioarteko Giza

Eskubideen Eguna (abenduak 10) dela eta elkartasun azoka bat antolatzen da abenduan duela urte dezente. Batzuk egun hori ospatzeko dela diote. Anitzartean Zerbitzuan uste dugu ospatzeko gutxi dagoela eta aldarrikatzeko asko. Hori eta zerbitzuak haietako zenbat eskubide lantzen dituen ikusita, eta jasotzen ditugun proposamenei erantzuna eman nahian, egoki jo genuen udazken akaberan zikloa antolatzea.

Labur bada ere, aletu zikloa.

B. Zurrumurruen kontrako ipuin lehiaketako sari banaketarekin hasi zen Irañetan. Azaroaren 20an abiarazi nahi izan genuen, egun hori Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna baita. Pantxika Lamourrek gidatu zuen. Zikloan zehar hiru elkartasun azoka izanen dira Uharte Arakilen (azaroak 30), Etxarri Aranatzen (abenduak 21, 12:00etan) eta Olatzagutian (abenduak 14, 12:00etan). Emaitza onak izan zituzten eta antolatzaileek berriz egitea eskatu zuten. Eta elkartasunaren bidez, jendeak egoera onean dauden gauzak modu duin batean jasotzeko ere. Etekina

tsumismo garaia ere badira eta horrekin lotu dugu. Herrian premia dagoela ikusten dugu. Eta etxean erabili ez eta egoera onean dauden gauza horiei bigarren bizi bat emateko baliatu nahi genuen. Horretarako aukera bat izan daiteke azoka. Azokarako gauzak eman nahi dutenek, zer?

N. Hiru herritan gauzak jasotzeko egun jakin batzuk egonen dira. Egoera onean dauden gauza guztiak ongi etorriak dira, eta gustura asko jasoko ditugu. Datak jakiteko hiru herrietako udalen eta Anitzarteanen sare sozialetara egotea eskatzen diegu sakandarrei. Giza eskubideak nola erakuts daitezke?

da 30 eskubideak agertzea, eta ikustea leku askotan ez direla betetzen.

Erakusketa beste herri batzuetara mugituko al duzue?

Y. Erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian mustuko dugu. Baina ondoren ahal den herri gehienetara eramateko asmoa dugu. Giza eskubideak ere kontatuko dira.

Y. Etxarri Aranazko Udalak antolatzen du. Askatasunaren doinua izenburua du. Gai nagusia da Palestinan bizi duten genozidioa da eta hura haurrei azalduko diete haurrean ikuspegitik. Horretarako musika eta artea erabiliko da. Emanaldiaren bidez haurren artean kultura aniztasuna eta elkartasunaren balioa aitortuko da.

gizarte erakunde batera bideratuko da, haien bizimodua errazteko. Yolanda Beltza Igoak antolatu duen giza eskubideei buruzko erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian ikusgai izanen da (abenduaren 4tik ilbeltzaren 5era arte). Eta toki berean ipuin kontalari bat izanen da (abenduak 17, 17:30ean).

Aurten bigarren aldiz antolatuko da azoka Etxarrin.

Naroa. Lehenengoa oso arrakastatsua izan zen eta antolatzaileok erabaki genuen gabonetarako beste bat egitea. Gabonak kon-

Yolanda. Erakusketa giza eskubideei buruzkoa da, baina baita nazioarteko elkartasuneko erakusketa bat ere. Iruditzen zaigulako munduko edozein lekutan edozein pertsonak giza eskubide baten eraso bat jasaten badu, munduko gizarte guztiaren kontrako eraso bat dela. Erakusketan giza eskubide bakoitzak panel bat du. Hartan Nazio Batuen Erakundeak giza eskubide horrendako onartuta daukaten testua dago. Horrekin batera, giza eskubide horren urraketa baten adibide bat dago. Beraz, erakusketa giza eskubideen aldarrikapen bat da, zer izan beharko lukeen islatzearekin batera, errealitatean betetzen ez dena ageri baita.

Panel asko al ditu erakusketak?

Y. Giza eskubideak, berez, 30 dira. Asko ezezagunak, edo guk normaltzat hartzen ditugunak. Baina esan beharra dago guretako normala dena, edo normal bizi duguna, lurralde askotan errespetatzen ez den eskubidea dela. Horregatik garrantzitsua

Zergatik parte hartu behar dute sakandarrek zikloan?

B. Gizaki baten eskubide bat urratzen denean, beste gizaki guztiendako kolokan jartzen da. Giza eskubideen urraketen aurrean ezin dugu lasaitu, aldarrikapenari eutsi behar diogu. Eta Sakanak erakutsi du elkartasunezkoa izaten ere badakiela. N. Argi utzi du zer garrantzia eman behar zaion giza eskubide horiei. Eta aurrera tinko jarraitu behar dugu indarrarekin horretan lan egiten.

Y. Parte hartzen duen jende guztia elkartasunetik parte hartzera gonbidatuko nuke. Denok dauzkagulako eskubide horiek eta denok egon beharko dugulako elkarrekin eskubide horiek defendatzen.

"EDOZEINEK GIZA ESKUBIDE BATEN ERASO BAT JASATEN BADU, GUZTIEN KONTRAKO ERASOA DA"

KO la BO ra Z i O a

ASUN BERASTEGI

Eta zer gaztaina eta zer gaztainondo (I)

Gaztainondoa zuhaitz altua egin daiteke, 30-40 metrora iritsi arte. Hala ere, gaztaina ekoizteko diren gaztaina arbolak ez dira normalean hain altuak izaten, adaburu irekia izaten dutelarik. Hosto nahiko zabalak (5-8 cm) eta luzeak (20-25 cm) izaten ditu, zerra itxurakoak ertzetan, oso erraz bereizten direnak beste zuhaitz batzuen hostoengandik.

Ekaina aldera loratzen da, zuhaitz berean lore maskulinoak eta lore femeninoak sortzen dira. Lore maskulinoak txorten luzeetan (13-30 cm) agertzen dira zintzilik, eta berde-horixka kolorekoak izanagatik oso nabariak dira loratze garaian. Orduan da garairik onena gaztainondoak bilatzeko, espezial bereizten direlako inguruko haritz, pago edo bestelakoen artean. Lore femeninoak aldiz, lore maskulino multzoaren azpialdean agertzen dira, eta ez direnez oso nabariak, arreta berezia behar da beraiek behar den bezala identifikatzeko.

Gaztainondoetan zuhaitz bereko lore maskulinoak femeninoak baino lehenago garatzen dira eta horrek bermatzen du ez dela zuhaitz bereko loreen arteko ernalketarik gertatzen. Polinizazioa haizearen bidez gerta daiteke eta baita intsektuen bidez ere.

Normalean lore femeninoak hirunaka agertzen dira, kupula batez babesturik.

Fruitua osatzen doan heinean kupula hori handituz eta bere itxura eraldatuz joanen da, gerora gaztainak biltzen dituen oskol arantzaduna sortu arte, morkotsa deitzen dena.

Udazkenean bildu eta udaberriraino gorde

Arbizuko Udalak, Cederna Garalurren laguntzarekin, enpresak sortu eta haiek sendotzeko zerbitzu zentroa eraiki zuen Utzubar industrialdean. Batetik bulego eta zerbitzuen tokia zuen eta bestetik bost pabilioi zeuden: 126,9 m2-ko bat, 120ko bi eta 63ko bi. Han lan egiten zuten Garalurreko teknikari Susana Mendinuetak, lan orientazioan Asun Zelaiak eta enpresa ideien inguruko informazioa Myriam Imazek ematen zuen.

Tokiaren eta gaztainaren barietatearen arabera aldakorra bada ere, urria ingurua da gaztainak biltzeko garaia. Garai batean bere morkotsarekin biltzen ziren horrela hobeki kontserbatzen zirelako eta gaztainak udaberriraino ongi mantentzea lortzen zen. Beharbada Sakanan gaztainak gehienbat etxeetan gordetzeko ohitura egon zen (ganbaratxoetan gordetzen ziren, bere morkotsarekin) baina jakina da beste toki askotan basoan bertan gordetzen zirela. Horretarako eraikuntza bereziak egoten ziren. Esaterako, Etxalekun (Imotz), bere garaian gaztainak gordetzeko erabiltzen zen eta harriz eginda zegoen eraikuntza zirkularra 2018an berreskuratu zuten, bertan eraikuntza mota honi eskorta esaten zaiolarik. Hiriberri Arakilen halakoak ere izan ziren garai batean. Beste askotan ordea morkotsak belarrez, iratzez edo lurrarekin estaltzen ziren gaztainak mendian bertan kontserbatu zitezen. Ohitura hauei buruzko ahozko testigantza ugari dago eta hainbat dokumentuetan jasotzen dira. Gaztainak erre artian Gaztainak modu askotara prestatu daitezke: marron glace (gaztaina konfitatua), gaztainen marmelada, gaztaina eskaldatuak, gaztainekin egindako irina,

gaztaina egosiak, gaztaina erreak eta beste hainbat eta hainbat. Gordinik ere jan daitezke, nola ez, eta horretarako oso garrantzitsua da gaztainaren barruko azala pazientziaz kentzea. Gaztaina erreak prestatzeko zartana edo danbolina erabili izan da. Jakina da, zartanak forma zilindrikoa du eta metalez egina dago (garai batean gehienetan burdinezkoak ziren, baina gaur egun altzairuz eta aluminiozkoak ere badaude). Zilindroa erregularki zulatuta dago eta atetxo bat dauka, gaztainak sartu eta ateratzeko. Zartanak badu ere eskuleko bat eta girten luze bat. Eskulekua zartana laratzatik (edo lahatzatik) zintzilikatzeko erabiltzen da, su gainean geratu dadin, eta girten luzea aldiz zartana eragiteko. Kuriosoa da pentsatzea zenbait etxetan laratza kontserbatu izan bada zartana erabiltzeko izan dela, garai batean eltzeak edo pertzak zintzilikatzeko zuen funtzioa aspaldi galdu baitzuen.

Gaztainak erretzeak badu bere artea. Gaztaina onak lortu eta kopuru egokia kalkulatu zartanaren tamainaren arabera. Suari dagokion indarra eman. Lehenengo gaztainak lehertzen hasten direnetik arretaz egon zartanaren barruan dauden guztiak ongi erre direla bermatu arte. Eta eragin, alde batera eta bestera. Eta zartana eragiten zuten zure etxeko haiek burura ekarri eta sentimenduei helduz sutara begiratu. Gehiago jakiteko

Montero E, Olaberria O eta Viana N (2021) Arakilgo bertako barietateen gida. Nekazal bioaniztasunari lotutako ezagutza tradizionalaren bilketa bat. Arakilgo Udala eta ARREA Agroekologia Elkartea. Itzulpena: Viana N. Sakanako Mankomunitatea. Euskara Zerbitzua.

Pulunpe (2018) Gaztainaren kultura berreskuratzen.

Pulunpe 179: 4-5.

Guaixe (2025) Gaztainondoak berreskuratzeko proiektu pilotua. Guaixe, 2025ko urriaren 4ko aldizkaria.

DUE la 25 U rt E...

"Elkarrekin egon, elkar zaintzeko toki gutxi antolatu ditugu"

AMAIA ABUCIDE ETA KOLDO TELLERIA BErDiNtasUN ZiNEGOtZia Eta aHOlKUlaria

Urte erdiren ondoren, altsasuko Udalak Altsasu berdin izeneko parte-hartze prozesua despeditzear da

Alfredo Alvaro Igoa altsasU

Altsasuko Udalak Altsasu berdin izeneko parte-hartze prozesua abiatu zuen garagartzaroan. Horretan Hiri.Dunak taldekoen aholkularitza teknikoa jaso zuen udalak. Altsasuko hirigintzari betaurreko moreekin begiratzeko ariketa izan da, ondorioak udal plangintzan txertatzeko. Bukatzeko, jendaurreko aurkezpena eginen dute.

Altsasuko Udalak zergatik abiatu zuen 'Altsasu berdin' parte hartze prozesua?

Amaia. Parte hartze prozesu hori udalaren berdintasun ordenantzan eta berdintasun planean jasotako neurri bat zen. Emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna leku guztietara iristeko lan horretan hirigintza-

ri heldu beharra zegoen. Hortik sortu zen parte hartze prozesua. Hirigintza ez da neutroa?

Koldo. Bizi honetan oso gauza gutxi daude neutroak. Eta hirigintza, edo elkarrekin bizi ditugun espazioak, gutxiago.

Nola eragiten du neutraltasun ezak berdintasunean?

K. Dauzkagun herri eta hiriak ez dira gaur hartutako erabakien ondorioa, baizik eta urtetan hartutako erabakien ondorioa. Eta erabaki horiek guztiak zentzu produktiboan hartu dira. Azken

urtetan hiriak antolatzeko orduan lehen mailan jarri den beharra izan da autoak batetik bestera mugitzea, etxetik lantegira joatea. Eta eguneroko bizitza ahaztu zaigu: umeak ikastetxera eramateko bideak, medikura joateko bideak, kalean elkar zaintzeko tokiak... Beharbada autoei, makinei, toki gehiegi egin diegu eta pertsonendako, elkarrekin egoteko eta elkar zaintzeko toki gutxi antolatu ditugu.

Nola daude lotuta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta hirigintza?

K. Emakumezkoek eta gizonezkoek tradizionalki egin dituzten rolekiko loturak dira. Jaso dugun heziketarekin du lotura: emakumezkoek kalean beldurra daukate. Ez gauza bereziki ikaragarriak gertatzen direlako. Baizik eta kulturalki beldur hori izateko prestatuak izan direlako. Gizonezkook, berriz, libreki mugitzen gara espazio publikoan, eta beldurrarekiko beste pertzepzio bat daukagu. Gehiago da zein jarrerarekin mugitzen garen kalean. Berez, hiria ez dugu emakumezkoek izan dituzten rol horietarako antolatu, erreprodukzioaren edo bizitzaren beharrak asetzeko. Hiriak antolatu ditugu ekonomia jardunari etekina ematen dioten lanak egiteko. Maitasuna edo elkar zaintzeko lanen logika bigarren mailan gelditu dira. Horrek gure rol erabileratan emakumezko eta gizonezkoen arteko desberdintasunak sortzen ditu. Udalean horren premia ikusi zenuten? Edo kexarik jaso zenuten?

A. Nabaritu dugu udal ekipamendu, eraikin edo eremu batzuetatik emakumezkoak ez direla pasatzen, edo beste ibilbide

batzuk erabiltzen dituzte. Zaintza rol hori dutenez, emakumezkoek haurren orgatxoekin eguneroko ibilbidean dituzten zailtasunen inguruko kexak izan ditugu, arkitektura oztopoak eta bestelakoak identifikatzen dituzte. Kexa horiek entzunda, eta eremuen azterketa eginda, konturatu ginen genero aldetik irakurketa egin beharra zegoela. Hiri antolakuntzan, hirigintzan, genero ikuspegia txertatu beharra dago, eragin ahal izateko, eta bizimodua errazteko. Gainera, neurri hori udalak daukan berdintasun ordenantzan dago. Eta hori bete beharra dago. Parte hartze prozesua nolakoa izan da?

K. Saiatu gara ahalik eta jende gehienarekin biltzen. Alde batetik, zeresana daukan jendeari ahotsa ematen. Baina, baita ikuspuntua segurtasunetik harago zabaltzen ere. Eguneroko bizitzarako hiri egokiagoa sortzeko parte hartze saioak egin ditugu. Udaleko politikari eta teknikariekin egon gara. Emakume taldeekin beste saio bat egin genuen. Eta herritarrekin ere saioak egin ditugu. Saio horietan ikuspuntua ezartzen saiatu gara, eta hortik Altsasu bera aztertzen eta eguneroko bizitza nola bizi duten jasotzeko planoetan eta idatzietan. Jendeak bere iritzia emateko, Iortia kultur gunean plano batzuk jarri genituen. Adjektibo bidez Altsasuko espazio publikoa nola bizi zuten adierazi zuten. Guk azterketa teknikoak ere egin ditugu. Guztiarekin diagnosia eta proposamenak egin dira.

Parte hartzearekin pozik zaudete? K. Gai hauetan aurreneko parte hartzea da eta proiektu xumea da. Geneuzkan espektatibak uste baino gehiago ase dira. Emaitzak udalari eta teknikariei aurkeztu dizkiegu. Uste baino gauza logikoagoak, eta ondo jasotako proposamen eta aldaketak izan dira. A. Parte hartzearekin nahiko gustura gelditu gara. Udalarekin, teknikariekin edota mugimendu feministarekin bilerak egiteak ahalbidetu du iritzi desberdinak jasotzea, beste modu batera jasoko ez genituzkeenak jaso ditugu.

Diagnosian nola ageri da Altsasu?

K. Euskal Herrian dauzkagun herri eta hiri gehienak bezala ageri da Altsasu: desorekatuta. Dauzkan zerbitzu eta dotazioengatik oso ongi dago. Baina zer-

Parte hartze prozesuaren barruan, udal teknikariekin egindako saioa. BERDINTASUN ZERBITZUA

bitzu horiek elkarrekin lotuta nola dauden, zer oinezko bide dauden, herriaren ibilgarritasun mailan, horietan ez dago hain ongi. Altsasu autoz beteta azaltzen zaigu. Eta, orokorrean, pertsonek behar luketen espazioa autoek nahi baino gehiago hartzen dute.

Beraz, udalarendako etxeko lanak?

K. Proposamenak egin ditugu. Begirada txertatzea eta estrategiak ezartzea. Azken horien artean daude autoen tokian naturari toki pixka bat egitea. Kaleetan zuhaitz ilarak sartzea, beroaldietarako toki atseginagoak lortzeko. Autoak mantsoago mugitzeko proposamenak.

Eta pertsonak ibili eta elkar topatzeko tokiak. Espazioek funtzio bakarra bete beharrean funtzio ugari bete ditzaketen espazioak sortzea. Halako proposamenak egin ditugu.

Udalaren hurrengo pausoa zein izanen da?

A. Egiteko batzuk daude. Agian ez oso aldaketa handiak, edo inbertsio handikoak. Hori guztia hirigintza planean eta herria antolatzeko moduan nola txertatu aztertu behar da. Prozesu ho-

nek eman du hirigintzako erabakietarako ikuspegi zabalagoa izatea, eta kontuan izatea landutako guztia. Berdintasun ikuspuntua txertatzea bai, baina zaintzak erdigunean jartzea, eta hortik eragitea.

Zehar lerroa izanen da udal hirigintza politiketan?

A. Hori da helburua. Gainera bete beharrekoa da, ordenantzan hala jasota dagoelako.

Eta altsasuarrek izanen dute honen guztiaren berri?

A. Bai. Altsasuar guztiendako saio irekia antolatu dugu Gure Etxea eraikinean azaroaren 24an, astelehenean, 18:00etan. Bertan diagnosiaren eta prozesuaren berri emanen dugu. Ondoren Altsasun barna ibiliko gara aipatutakoak ikusteko. Altsasuar guztiak joatera animatzen ditugu. Haien iritziak eta iradokizunak jasotzeko prest gaude.

Hitz onak Teknoadineko programarendako

sakanako hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateetako presidenteek haren berri eman zuten. 65 urtetik gorako pertsonen bakardade ez hautatuari aurre egiteko orain arte landutakoaren berri eman zuten

A.A.I. saKaNa

Ibarreko hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateetako presidenteak dira Unai Razkin Iriarte (Irurtzun aldekoa), Silbia Sesma Nazabal (Etxarri Aranatz) eta Juanjo Goikoetxea San Roman (Altsasu). Hirurak Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordearekin lan bilera izan zuten asteazkenean, azaroak 19. EH Bildu eta Geroa baiko parlamentari taldeek eskatutako agerraldia izan zen.

Ordezkari sakandarrek bakarrik bizi diren adineko pertsonen nahi gabeko bakardadeari aurre

egiteko egiten ari diren lana aurkeztu zuten. Teknoadineko programaren berri ematearekin batera hiru proposamen egin zizkioten parlamentariei. Aurrena, Teknoadineko programa pilotua izateari utzi eta programa egonkorra bihur dadila. Hurrena, programa dinamizatzeko tresna nagusia Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak direla aitortu arren, erakunde horiek lan komunitariora bere egin behar dutela azaldu zuten eta, horretarako, egokitu beharra dutela gaineratu zuten. Atzeneko proposamena izan zen Sakanako esperientzia Nafarroako gainontzeko eskualdeekin

partekatzeko prest zeudela. Horretaz aparte hausnarketa bat ere utzi zuten: "programa orain 65 urtetik gorakoekin egiten ari gara, baina etorkizunean gazteagoei ere erreparatu beharko litzaieke".

Parlamentuko taldeetako bozeramaileek egindako lanagatik sakandarrak zoriondu zituzten. Nafarroako beste eremu batzuetan antzekoak izan daitezkeen esperientziak daudela gaztigatu zuten. Sakandarrek esan zutenez, "guk gure aletxoa jarri dugu, eta gurea partekatzeko prest gaude. Baina honen inguruko ikuspegi orokorra izanen duena gobernua da. Hari dagokio lidergoa".

GANBAZELAIA

AGENDA

OSTIRALA 21

ALTSASU Ikuskizuna. Kantari ikuskizuna, abao Komunikazio agentziak, altsasuko Udalak eta Guaixe Fundazioak antolatuta, Corazonistas, iñigo aritza eta Zelandi ikastetxeen laguntzarekin. sarrera: doan, gonbidapenarekin. iortia kultur gunean.

17:00 Lehenengo saioa (parte hartzaileak ordu erdi lehenago joan beharko dira).

17:50 Bigarren saioa (parte hartzaileak ordu erdi lehenago joan beharko dira).

18:40 Hirugarren saioa (parte hartzaileak ordu erdi lehenago joan beharko dira).

19:30 Laugarren saioa (parte hartzaileak ordu erdi lehenago joan beharko dira).

ZIORDIA Tailerra. ingenieritza tailerra, Elhuyarren Zientzia eta teknologia tailerren barruan, 6 eta 12 urte bitarteko gazteendako. izena eman liburutegian, lekuak bete arte (gehienez, hamabost).

18:00etatik 19:30era, liburutegian.

ETXARRI ARANATZ Ikuskizuna. aranburugoitiarrak Xabier artieda eta lorena arangoa antzezleen ikuskizunaren emanaldia. sarrerak: 6 euro.

19:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Pintxopotea. a25: Pintxopotea, itaiak azaroak 25aren harira antolatu duen programaren barruan.

20:00etan, gaztetxean.

ALTSASU Bertso afaria. Bertso afaria: Haize arana eta aner Peritz bertsolariekin, EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. txartelak: 15 euro. txartelak: lezean eta arkangoan. 21:30ean, Kukuerreka elkartean.

ALTSASU Gazte agenda. Gaubela. aurretik izena eman behar da; 3 euro.

22:00etatik 09:00etara, Intxostiapunta gazte gunean.

LARUNBATA 22

IRURTZUN Tailerra. Emakumeendako Yoga hormonola tailerra, sakanako Mankomunitateak antolatutako Emakumeentzako kirol topaketen barruan. Doakoa. Oharra: ahal duenak esterilla eraman. 10:00etatik 13:00etara, Pikuxarren.

SAKANA Kalejira.

Haize Berriak Bandaren Xexili Egunaren kalejira, Jasone Etxebeste razkinek zuzenduta.

10:30 Zuhatzu.

11:00 Ekai. 13:00 Altsasu.

LAKUNTZA Bazkide eguna. lakuntzako Pertza elkartearen bazkide eguna, elkarteak antolatuta lakuntzako

Udalaren laguntzarekin.

11:00 Pilota partiduak: Aranburu –Etxeberria / Saralegi –Munduate; Iriarte – Baleztena / Altxu – Alberro, Behar zana pilotalekua.

13:00 Auzatea, herriko plazan.

14:30 Bazkaria, elkartean.

17:30 – 21:00 DJ Boletus Rumberus, elkartean.

19:00 Julen Axperen Bakarrizketa (3 euro), kultur etxean

ZIORDIA Aurkezpena.

Oihandi Baso Eskolaren aurkezpena: zuhaitzen artean hazi. 11:00etan, Amaraunan.

ALTSASU Ospakizuna.

irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren hamargarren urteurren ospakizuna.

11:15 Dantza plazara, Zumalakarregi, Iortia, Txirinbulo, San Juan eta Amandrea plazetan.

11:30 Dantzarien elkarretaratzea eta ikuskizuna, Foru plazan. 12:15 Txokolate jana eta sorpresa bereziak dantzariendako, Foru plazan.

15:00 Herri bazkaria 15 urtetik gorako ikasleekin.

IRURTZUN Kontzertua. Gwilym Bowen rhys galesko folk musikaren emanaldia. 13:00etan, Pikuxar plazan.

IRURTZUN Mus txapelketa.

i. Piku Mus azkarra txapelketa. 15 euro bikotea (gehienez 32 bikote). sariak: urdaiazpikoa, gazta eta ardoa; gazta, txorizoa eta ardoa; txorizo, gazta eta ardoa; gazta eta ardoa. Pikuxarren.

15:30 Izena ematea.

16:00 Txapelketaren hasiera.

ALTSASU Gazte agenda.

a25: sexgune sexualitate gazte zerbitzu doako eta konfidentzial saio berezia azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira.

17:30etik 20:30era, Intxostiapunta gazte gunean.

ALTSASU Solasaldia.

a25: Buloak gezurtatzen solasaldia, sakanako itaiak azaroaren 25 indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira antolatuta: matxismoaren errealitatea egiturazko bada ere, azken urteotan indarkeria matxistaren normalizaziorako joera nabaria ikusten ari da.

18:00etan, Gure Etxean; 20:00etan, infogunea.

ALTSASU Antzerkia.

El bar nuestro de cada día Chipi la Canallaren ikuskizunaren emanaldia: Umorezko bakarrizketa musikala; antonio romera Chipi-k meza bat irudikatzen du taberna batean. Umorea, herri jakinduria eta emozioa nahasten dira. sarrerak: 12 euro. 19:30ean, Iortia kultur gunean.

IRURTZUN Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan Manuel Delgadoren argazki erakusketa. Pikuxar tabernan

IGANDEA 23

IRURTZUN Mendi irteera. iratxo elkartearen mendi irteera: lokitz. 08:00etan, Matxainetik.

ALTSASU Ikuskizuna. arrainak bihotzean Mar Mar konpainiaren familiarteko antzezlanaren emanaldia: Martik ez daki beldurrak non bizi diren; hortaz, lasai bizi da kresal usaina duen kostaldeko herri batean. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar eta beldurren eta arrainen hizkuntza ikasi beharko du. sarrerak: 4 euro. 12:00etan, Iortia kultur gunean.

OLATZAGUTIA Ikuskizuna. Xomorroak spasmo teatro konpainiaren familiarteko ikuskizunaren emanaldia: Keinu umorezko ikuskizun bat da, zomorro mota gehiago dago munduan gainerako animalia guztiena baino, baina haien txikitasuna dela eta gutxitan ikusten da zein apartak diren. Euskaraz. sarrerak: aurretik, 3 euro; egunean bertan, 3,5 euro. 17:00etan, kultur etxean.

ASTELEHENA 24

ALTSASU Elkarretaratzea. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, udaletxearen aurrean.

LAKUNTZA Tailerra.

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN

Gaua filmaren estreinaldia, euskaraz

Igandea 23 19:30

Astelehena 24 19:00

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN

Leo Lou Igandea 23 19:30

Digitalizazio tailerra aurreratua. 16:30ean, liburutegian.

ALTSASU Aurkezpena. a25: altsasun berdin prozesua: emaitzen aurkezpena herritarrei. altsasuko Berdintasun zerbitzuak eta Hirigintza zerbitzuak antolatuta, azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatutako programaren barruan. 18:00etan, Gure Etxean.

ASTEARTEA 25

ARBIZU Elkarretaratzea. a25: azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren mugimendu feministaren elkarretaratzea. Ondoren, auzatea. 18:30ean, plazan.

ETXARRI ARANATZ Kontzertua. Musika Eskolaren santa Zezilia kontzertua.

18:30ean, kultur etxean.

LAKUNTZA Elkarretaratzea.

a25: azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren mugimendu feministaren elkarretaratzea.

19:00etan, udaletxearen aurrean.

URDIAIN Elkarretaratzea.

a25: azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren mugimendu feministaren elkarretaratzea.

19:00etan, udaletxearen aurrean.

ALTSASU Mobilizazioa.

a25: azaroaren 25 indarkeria matxistaren aurkako egunaren sakanako itaiaren mobilizazioa.

19:00etan, Foru plazan.

URDIAIN Elkarretaratzea.

a25: azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren eskualdeko mugimendu feministaren manifestazioa.

20:00etan, udaletxearen aurretik.

ASTEAZKENA 26

LAKUNTZA Tailerra.

Digitalizazio tailerra aurreratua.

16:30ean, liburutegian.

LAKUNTZA Tailerra.

Hitz egin dezagun emakumeen aurkako biolentziari buruz, Jakinmin elkartearen 8 eta 11 urte bitarteko haurrendako filosofia tailerra. izena eman: liburutegian.

17:00etan, liburutegian.

IZURDIAGA Solasaldia.

a25: Egunerokoan indarkeria matxistak antzeman hitzaldia, hausnarketa, umorea eta solasaldia, Mirentxu Claurriz Vidal eta Esther Carrizo Carreterorekin. arakilgo Emakume taldeak antolatuta. 18:00etan, elkartean.

LAKUNTZA Solasaldia.

Zein da euskararen egoera lakuntzan? Zer egin dezakegu? UEMaren, sakanako Mankomunitatearen eta

lakuntzako Udalaren herriarendako saio irekia.

18:30etik 20:00etara, udaletxean.

ETXARRI ARANATZ Tailerra.

Hitz egin dezagun emakumeen aurkako biolentziari buruz, Jakinmin elkartearen 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako filosofia tailerra. izena eman: liburutegian (948 461 181 / 661 344 529).

19:00etatik 20:15era, liburutegian.

OSTEGUNA 27

ALTSASU Bilera. aisiola zirimola ikastolen aisialdi taldearen aisialdiko hezitzaile ikastaroari buruzko bilera. 16 urtetik gorako gazteendako.

18:00etan, Txioka Haur Ikastolan.

OSTIRALA 28

ETXARRI ARANATZ Tailerra. lego tailerra. 17:30ean, liburutegian.

ALTSASU Gazte agenda. a25: indarkeria matxista digitala pankarta eta photocalla azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira Gazteria zerbitzuak antolatuta.

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ETXARRI ARANATZ Hitzaldia. Haurren aurkako indarkeriaren prebentzioa eta babesa kirolean, iñaki alonso romero kirolean haurrean aurkako indarkeriaren prebentzioan adituaren hitzaldia: haurrendako ingurune seguruak nola sortu, kirol munduaren ardura ta helduen rola eta jarrera kirol ingurunean. Gaztelaniaz. sakanako Mankomunitateak antolatuta, Etxarri aranazko Udalaren eta sakanako Futbol taldeen laguntzarekin.

18:30etik 20:00etara, kultur etxean.

LAKUNTZA Tekno jaialdia. tekno elkartasuna: larreta, Morti, Kale tekno, Zigix eta Vulture disko jartzaileekin, indar Gorrirekin elkartasuneko jaialdia. 23:00etatik 07:00etara, Biltoki gaztetxean.

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 50,82 € / 96,80€ / 130,68 € prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 11:00k baino lehen.

Mikel

Barrenetxea Argüelles

adiorik ez, Mikel, beti arte Maite zaitugu

Betirako gure bihotzetan

56ko kintoak Olazti

Migel Elkartea Olazti

ira G ar K i sail K at U a K

LEHIAKETA

Arakilgo Udalak 2026. urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du: Oinarriak eta epeak www.arakil.eus web orrian edo arakilkultura@gmail. com helbidera idatziz.

IKASTAROA

Haurrentzako filosofia tailerrak Etxarri Aranatzen: 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta, liburutegian. Informazio gehiago eta izen ematea liburutegian.

Aisialdiko begirale ikastaroa Altsasun: Presentziala ikasturtean zehar egiteko. Interesa baduzu Intxostiapuntan galdetu. Kafe konpondu tailerrean izen ematea zabalik dago: Etxetresna elektrikoak eta beste kon -

pontzen ikasiko duzu. Informazio gehiago eta izen ematea Altsasuko udaletxean

Joskintza tailerra Mankomunitatean: Azaroa, abendua eta urtarrilean zehar. Informazio gehiago eta izen emateak Hondakin zerbitzuan galdetu.

OHARRA

Azaroaren 22an EH Bilduk Bilbon egingo duen manifestazio nazionalera joateko autobusa Sakanatik: Ziordi, Olazti, Altsasu, Bakaiku, Etxarri, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil eta Irurtzundik pasatuko da, izena eman ohiko tokietan.

Altsasuko Udalak hezkuntza arloko entitateendako dirulaguntza deialdia zabaldu du: Ikastetxeak, irakaskuntza kooperatibak eta guraso elkarteak aur-

kez daitezke deialdira. Informazio gehiago udaletxean eta web orrian.

Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.

Familien iritzi boluntarioak behar dira kulturarteko gurasotasun positiboa diagnosirako: Agintzari kooperatibak eta Nafarroako Gobernuak egiten ari duen ikerketa-diagnosirako familien iritziak bildu nahi dituzte, horretarako elkarrizketa talde bat osatu nahi da Sakanan, Altsasun bilduko dena kafe baten inguruan. Informazio gehiago eta izen emateak Agintzarin edo Nafar Gobernuko web orrian.

Odola emateak Arbizun: Azaroaren 24an 17:15etik 20:00etara eskola zaharretan

Olaztin Gabonetako Orekan kontziliazio programan izen ematea zabalik: Ordutegiak eta izen emateak udaletxean edo www.olazti. com web orrian

Irurtzungo abesbatzak ahots berriak bilatzen ditu: Tenore eta baxuak bereziki. Interesa baduzu Fermin Idaretarekin harremanetan jarri. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

"Erronka polita eta exijentea da, errespetu handia ematen didana"

JOSEBA EZKURDIA GALARRAGA asPEKO PilOtaria

PILOTA Binakakoan Ezkurdiak a ltunaren atzelaria izateko erronka onartu du. Maila handiko txapelketa iragartzen du; "bikote guztiei goian egoteko aukera ikusten diet"

Maider Betelu Ganboa arBiZU Joseba Ezkurdia izan zen Binakako Txapelketako aurkezpeneko protagonista nagusia. Binakakoan atzelari jokatuko du, Jokin Altunarekin bikotea osatuta. Arbizuarra haurtzarora bueltatuko da, txikitan Aldabideko atzelaria baitzen. Erronka itzelari aurre egiteko prest dago. Bizitzaren bueltak, Binakako atzelaria zaitugu. 16 urtera arte atzelaria nintzen, kasualitatez pasatu nintzen aurrera. Orain lehengo ohitura

atera zen, eta orain ni atzean jartzea pentsatu dute. Ea txapelketa on bat egiteko gai naizen. Atzelari jokatuko duzunez goitik behera aldatu beharko duzu zure ohiko prestakuntza?

Frontoiko entrenamendua bai. Fisikoa ez dakit, ez dut entrenatzaileekin zehaztu, baina normal jarraituko dugulakoan nago. Fisikoan ahalik eta hobekien egoten saiatu beharko dut, ahalik eta azkarren, nire jokoa atipikoa izango delako atzelari gisa. Binakakoa txapelketa luzeena da, erresistentzia handikoa, ongi errekuperatzea ezinbestekoa dena. Zerk ematen dizu errespetu gehien?

Dena aldatzen zait: jotzea, piloteoa, jokatzeko era... Eskuek eta fisikoak aguantatuko duten, horrek ematen dit errespetua. Airez asko jokatuko dut ziurrenik, eta ea aguantatuko dudan. Txapelketak berak ematen dit errespetua. Lan berriak dira, txapelketa serio batean sekula ez dut atzetik jokatu, ez nago toki horietan jokatzera ohituta. Atzelari hoberenen kontra aritzeak errespetua ematen dit baita ere. Txapelketan sekulako tentsioa dago, denok irabazi nahi dugu, partidak gogortu egiten dira eta denak ematen dit beldurra, errespetua, edo sentsazio arraro bat. Arerioek jokoa zure kontra kargatuko dute.

Bai, hala espero dut. Nik pauso bat aurrerago jokatzen eta boleaz erritmoa aldatzen saiatuko naiz, baina arerioak ziurrenik Jokin ekiditen eta niri mina egiten saiatuko dira. Jokinek asko lagunduko dit, eta horri aurre egiteko zein arma edo teknika ditugun ikusi beharko da.

Jokin Altunak nola hartu du aurtengo txapelketa?

ona egin duzu, final zortzirenetan Elordi gaindituta eta final laurdenetan aurrera eginda, Larrazabal eta Jaka irabazi eta Etxeberriarekin galdu ondoren, eskumuturreko kolpea tarteko. Zabalaren kontrako finalerdian egun txarra izan zenuen. Hotzean pentsatuta, bi urteren ondoren finalerdietan sartu eta laugarrena izatea ez dago gaizki. Txapelketa polita egin dudala uste dut, joko maila onarekin, baina finalerdietan ez nuen nire maila eman, ez nintzen gustura sentitu eta Javier Zabala handi batek gainditu egin zidan. Jokin ere antzeko. Finalerdietan biek ez genuen eguna izan. Pena, nire burua berriz final batean ikusteko aukera handia nuelako, oso garesti baitaude. Baina ez du bueltarik. Batek eskuetan duen guztia ematen duenean ez dago beste ezer egiterik. Kontrarioa zoriondu, eta listo. Hirugarren postua erabakitzeko partidan joko politeko partida jokatu genuen Jokinek eta biok, sentsazio onekin. Berriz ere nire burua lehiatzen ikusten dut, horrek lasaitzen nau eta berriz ere saiatzeko gogoa ematen dit. Orain beste txapelketa berri baten aurrean gaude, ilusioz beteta. Bikote oso sendoak dituzue aurrez aurre: Elordi-Zabaleta, Etxeberria-Rezusta, Zabala-Martija, Laso-Albisu, Larrazabal-Mariezkurrena, Artola-Imaz eta Jaka-Iztueta. Txapelketa orekatua. Maila handiko txapelketa izango dela esango nuke. Bikote guztiei goian egoteko aukera ikusten diet.

Larunbatean, Logroñon, Etxeberria-Rezusta aurkari. Etxeberria, lagun handia, eta Rezusta, zurekin batera, egungo txapelduna.

haiek hartu beharko ditut (karkar). Erronka polita eta exijentea dut aurretik, errespetu handia ematen didana. Tolosaren lesioak eta atzelariz justu egoteak ekarri al du zuk atzelari jokatzea?

Pixka bat, baina uste dut Aspen atzelari gazte onak badaudela, edo etorriko direla, baina agian denbora pixka bat behar dute. Enpresak agian gazteegiak ikusten ditu, eta aurten ni atzelari jartzea tokatu da. Enpresak eskatu, eta baiezkoa eman nien. Espero al zenuen? Sanmateotan Altunaren atzelari izan zinen. Agian momentuko esperimentu hori proba sendoagoa zen. Espero nuen, gauzak nola zihoazen ikusita. Sanmateoetako esperimentua nahiko txukuna

Berarendako ere dena berria da; jokatzeko modua eta posizioa, guztia aldatzen da. Ni atzetik nintzela gustura jokatuko zuela erantzun zidan. Jokinek konfiantza handia ematen dit; ahal duguna egingo dugula, eta lasaitasuna transmititu dit. Biak txapelketa polita egiteko ilusioarekin gaude.

Lau eta erdian antzeko emaitzak izatetik zatozte biak. Txapelketa

"JOKINEK KONFIANTZA HANDIA EMATEN DIT, LASAITASUNA TRANSMITITU DIT. ILUSIOAREKIN GAUDE" "DENA ALDATZEN ZAIT. ESKUEK ETA FISIKOAK AGUANTATUKO DUTEN, HORREK ERRESPETUA EMATEN DIT"

Partida zaila dugu aurretik, Pello konfiantzaz beteta dago, Lau eta Erdia irabazi berri, eta Rezustak oso maila ona ematen du. Baina guk gure aukerak izango ditugu. Ea partida ona egin eta txapelketa ongi hasteko gai garen. Helbururik jarri al duzue?

Ez dugu gure burua presionatu nahi, biondako gauza berria delako. Jokatzeko era aldatuko zaigu, eta gauzak oso ondo egin beharko ditugu goi horretan egon nahi badugu. Txapelketa ahalik eta hobekien hasi nahi dugu, ea horrekin konfiantza hartu eta partidaz-partida maila hobetzen dugun. Erronka polita eta exijentea dugu aurretik, %100 ematea eskatuko diguna. Ea maila on bat ematea lortzen dugun.

Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, asteartean Bilbon egindako Binakako Txapelketaren aurkezpenean. EITB

Txapelketa luzeenari aurre egiteko gogoz

PILOTA a steburuan Binakako t xapelketako lehen jardunaldia dago jokoan. Gaur, Beasainen, Elordi-Zabaletak Zabala-Martija dituzte aurkari eta bihar, l ogroñon, a ltuna-Ezkurdiak Etxeberria- r ezustari aurre egingo diete. t xapelketa irekia espero da

M.B.G. saKaNa Badator negua. Sutondoan telebista piztu eta Binakako Pilota Txapelketa izaten da klasikoetako bat. Ostiraletik astelehenera, pilota aukeran. Momentuz Labritera joateko aukera ez dagoenez, are gehiago. Gaur hasiko da pilotaren txapelketarik luzeena, martxoaren 29an Nafarroa Arenan despedituko dena. 128 egun, lau hilabete luze, eta tartean hamalau jardunaldiko ligaxka, play-offak, finalerdietako ligaxka eta finala, pilotarien erresistentzia jokoan jarriko duena. Joseba Ezkurdia Jokin Altunaren atzelaria izango da. Hori da txapelketak piztu duen ikusminik handiena, ea Arbizuko

aurrelariak erronkari nola erantzungo dion. "Erronka onartu izanak erakusten du zain ausarta den Joseba, eta zein konfiantza handia duen bere buruarengan" nabarmendu zuen Bilboko aurkezpenean Jokin Altunak. Ezkurdiak atzean moldatu eta eutsiko duen, hori da katedraren zalantza nagusia.

EPEL-ek bikote oso indartsuak prestatu ditu txapelketarako, eta txapelketa irekia espero da, faborito argirik gabekoa, ez baitago oso gainetik nabarmentzen den bikoterik. Aspetik, Altuna-Ezkurdia, Elordi-Zabaleta, P. Etxeberria-Rezusta eta Zabala-Martija. Baikorenak, Artola-Imaz, Jaka-Iztueta, Larrazabal-Mariez-

Bergera-Biain, txapeldunordeak

GOMA Azaroaren 8an 36 m frontoiko Nafarroako

kurrena eta Laso-Albisu. Nor baino nor erakargarriago. Sakandarrekin jarraituz, Zabaletak hirugarren aldiz jokatuko du Elordirekin. 2023an Binakako txapeldunak izan ziren eta iaz bikotea osatu zuten baita ere, baina euren mailaz behera aritu ziren. Oso kontuan hartzeko bikotea da. Martijak eta Zabalak lehenengoz jokatuko dute elkarrekin. Martija lehiakorra da, Zabala ausarta, eta zeresana emango dute.

Joanes Bakaikoa, kanpo Baikok ez du Joanes Bakaikoa B Serieko Binakakorako hautatu, etxarriarrak eman duen maila kontuan hartuta, ulertezina.

Emakumezkoen Paleta Gomako bigarren mailako finalak jokatu ziren. Etxarri Aranazko Gure Pilotako Bergerak eta Baiainek Oberenako Artazkoz eta Casillas izan zituzten aurkari. Oberenakoak alde handiz gailendu ziren (30-9), baina txapelketa ona eginda merezitako domina jaso zuten sakandarrek.

Memoria ariketa

Mikel Huartek eta Amaia Urkijok "Segada, Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa" hitzaldia eman zuten. Besteak beste, errepresaliatutako kirolari sakandarrak izan zituzten hizpide: Angel Balbas eta Manuel Elizalde txirrindulariak, Eugenio Casteig pilotaria, Esteban Aldasoro boxeolaria, Isidro Zornoza eta Antonio Goikoetxea mendizaleak.

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

Azaroak 22, 11:00

Urtarrilak 17, 11:00

Martxoak 11, 11:00

www.mondragon.edu/ate-irekiak

Zabaletak Elordirekin errepikatuko du baina Altuna-Ezkurdia eta Zabala-Martija bikote berriak dira. OSKAR GONZALEZ
NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA
PALETA
Kluben Arteko

Maider Betelu Ganboa EtXarri araNatZ

Azaroaren 15ean Euskal Selekzioak eta Palestinak San Mamesen jokatutako futbol partidak piztutako zirrara ez da itzali. Partida historikoa izan zen, irudiek mundua gurutzatu dute eta Palestina askearen eta euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko mezuek oihartzun paregabea izan dute. Asier Urkia Ijurra etxarriarrak lehen lerrotik bizi zuen guztia.

Euskal Herria-Palestina, futbol partida bat baino askoz ere gehiago izan zen.

Zalantzarik gabe. Zelaian 52.000 pertsona egotea, eta Euskal selekzioak zuen aurkaria Palestina zela kontuan izanda horrek ekarri duen oihartzuna oso handia izan da.

Osasuna taldeko fisioterapeuta zara eta gau handiak bizi izan dituzu klub gorritxoan, baina Euskal selekziora joateko deia jasotzea berezia izango da.

Jakina. Honakoa Euskal selekzioan fisioterapeuta naizen bigarren aldia da, aurretik Uruguairen kontrako partidarako deitu nindutelako. Lehenengo aldian Jagoba Arrasatek deitu, eta partidarako kontuan hartzen ninduela esan zidan. Nire baiezkoaren ondoren klubari baimena eskatu zitzaion, eta segidan Euskal Futbol Federakundeko zuzendaritzak niri eta klubari deialdi ofiziala egin ziguten. Palestinaren kontrakoan, berdin. Ostiraletik igandera bitartean Euskal selekzioarekin egoteko baimena eskatu ziguten. Selekzioa non kontzentratu zen?

Ostiralean Lezama ondoko jatetxe batean geratu ginen bazkaltzera. Ondoren, 16:00etan Lezaman genuen hitzordua. Guztiak bildu, ekipazioa jantzi, prestatu eta 17:00etan entrenamendua hasi zen. Hura bukatuta, autoak San Mamesen utzi genituen eta autobusez joan ginen hotelera. Fisioterapeutek lan handia izan duzue?

Selekziora heltzen diren jokalariak ongi daude, ez dago lesionaturik. Beraz, ezer larririk gertatu ezean lan arruntak egiten ditugu: entrenamendu aurretik orkatilen bat bendatu, berotu... Hotelean, masajeren bat eman, jokalari batzuek masajea hartzeko ohitura baitute. Eta partidarako, antzeko. Osasunako jokalariekin egunero lan egiten duzu eta euren ohiturak eta maniak badakizkizu. Selekzioan

"Selekziokoen ardura eta ilusioa, horrekin geratzen naiz"

ASIER URKIA IJURRA OsasUNa Eta EUsKal sElEKZiOKO FisiOtEraPEUta

FUTBOLA Etxarriarrarendako Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko partida oso hunkigarria izan zen. s elekziokideen konpromisoa eta zaleen babesa eskertu ditu

Osasunakoak ez diren jokalariekin zerotik hasi beharko duzu. Hala da, nik Osasunako jokalariekin zer egiten dugun badakit, besteekin ez. Horregatik, aurrekoan Uruguairekin egin bezala, fisioterapeutok selekziora datozen jokalarien futbol taldeetako fisioekin harremanetan jarri ginen, jokalariek dituzten ohiturei buruz galdetzeko: jokatzeko orkatilak bendatzen dituzten ala ez, zer duten gogoko... halakoak. Jokalariak Lezamara iritsi zirenean eurekin hitz egin genuen, zer behar zuten galdetzeko. Nolanahi ere, jokalariek nahiago izaten dute beraien artean hitz egiten egon, taldeko harmonia sortzeko. Halako hitzordu batean normalean fisioek ez dugu lan gehiegirik izaten. Taldearen arteko harmonia lortu zenutela agerikoa da, hala islatu baitzen zelaian. Euskal Herria txikia izanik, jokalari askok lehendik ezagutuko zuten elkar. Gehienek elkar ezagutzen genuen ligan edo kopan aurka jokatzen dugulako edo aurreko deialdietatik. Egia da deialdi honetan hamazazpi jokalari berriak zirela; gutxi batzuk errepikatzen

zuten. Dena den, jokalariak, staffeko kideak bezala, hala nahi dutelako daude selekzioan, gogotsu daude eta giroa oso ona da. Ez dago ligako partida batean dagoen tentsio puntu hori, alde horretatik lasaiagoa da. Selekziora doan jendeak badaki zertara joaten den, eta giroa berezia izaten da, Athletic, Alaves, Erreala edo Elcheko jokalariekin halakoetan egoten garelako bakarrik. Ligan beraien kontra jokatzen dugunean soilik unetxo bat egoten gara, 5 minutu eskas. Jagoba Arrasaterekin lan egitea gustura hartuko zenuen. Bai, harremana izaten jarraitzen dugu, bai berarekin eta Bittor Alkizarekin baita ere, Osasunan beraiekin 6 urte eman genituelako. Jagobak Euskal selekzioaren ardura hartu eta nirekin gogoratzea pozgarria da. Gogotsu nengoen berarekin egoteko eta staff-eko gainontzeko kideekin biltzeko: Athletic-eko fisioa, Errealeko medikua... Selekzioarekin elkartzea, asteburu ederra pasatzeko, pozgarria izaten da. Palestina ez zen edonolako arerioa, eta eguna oso berezia izango zela aurreikusten zen. Espero zenuena izan zen? Burbuila batean bezala zaudete, baina ezinezkoa izango da halako festa eta aldarrikapen giro batean distantzia hartzea. Nik ezin dut esan Bilboko kaleetan nolako giroa zegoen, gu hotelean kontzentratuta geundelako, baina zelairako bidean zegoen jendetza ikustea, eta partida hasi aurretikoa sekulakoak izan ziren. Jokalariak harrituta eta hunkituta ikustea berezia izan zen. Gure jokalariak ume bat eskutik helduta zutela atera ziren futbol zelaira, baina palestinarrak larrosa bat eskuan zutela atera ziren, umerik gabe, sarraskian hildako haurren omenez. Hori ikustea... hunkituta geunden. Beraientzat ere hunkigarria izan zen zelaira atera eta San Mamesen 52.000 pertsona haiei animatzen ikustea. Beraien aldeko oihuak eta aldarrikapenak erabatekoak izan ziren. Partida bukaeran beraiekin batera zelaiari buelta ematea eskatu ziguten. Pankarta bat atera zuten, zaleei eskerrak emateko. Athletic-ek duen ohitura jarraituz, beraiekin Txoria txori kantatu genuen. Emozionatuta zeuden, negarrez. Palestinarrak zer pasatzen ari diren kontuan hartuta, behintzat egunerokotasun gogor horretatik tarte batean

Asier Urkia Ijurra, Euskal selekzioko ekipazioarekin. EFF

ateratzea, eta guk beraiekin unea partekatzea oso polita izan zen. Zerk hunkitu zintuen gehien?

Jokalariak zelaira atera ziren momentu hori. Palestinarrak tunelean ikusi genituenean, larrosa eskuan eta guri begira, eta zelaira atera ginenean ikurriña eta Palestinako ikurra aurrez-aurre ikustea, mosaiko erraldoian. Hori politena izan zen. Izarok, Eñaut Elorrietak eta Gazako Sol Bank-ek batera kantatutako Gernika kantua ikusgarria izan zen ere bai. Eta bukaerako bi taldeen harmonia hori, bi taldeek batera Txoria Txori kantatu genuenekoa; oso hunkigarria izan zen. Palestinarrekin soilik partidan izan zenuten hartu-emana?

Beraiek asteartean etorri ziren, eta Lezaman, Leioan eta San Mamesen entrenatu zuten. Guk eurekin partidan izan genuen harremana, baina bezperan Mikel Labakak eta Ahien Muñozek euren ordezkariekin batera prentsaurrekoa eman zuten eta eurak aurretik ezagutu zituzten. Emaitza zen gutxienekoa, baina 3-0 irabazi zuen Euskal selekzioak. Taldea gustatu zitzaizun?

Lau jokalari talde batekoak, beste bost beste batekoak, bat handik, bestea bestetik... zaila izaten da horrela taldea osatzea. Ostiralean entrenatu zuten soilik. Entrenatzaile bakoitzak bere bere metodoak ditu, jokatzeko modu bat, eta soilik egun bateko entrenamenduarekin hori lortzea ez da erraza, baina lehen mailako jokalariak dira, eta berehala hartzen dute entrenatzaileak nahi duen bidea. Partida polita izan zen, gureak lehen mailako jokalariak direlako eta eurenak Qatar eta Arabia inguruan jokatzen dutelako. Dena den, inor ez lesionatzea, horretan nuen nik arreta jarria. Halako partida batetara joan eta gero jokalari bat lesionatuta bueltatzea ez da gozoa klubendako, beti gelditzen da hor pena hori. Denok ongi bukatu zuten.

Partida ondoren zer egin zenuten?

Partida bukatuta palestinarrek hoteleko bidea hartu zuten, Kataluniara bidaiatzen zutelako, asteartean jokatu zuten partida prestatzera. Euskal selekzioko

BATEKIN

jokalariak, staffa, federazioko ordezkariak... guztiak San Mameseko txoko batean bildu ginen auzate edo lunch batean. Han egon ginen tarte majo bat, oso gustura. Jokalari batek Valentziara joan beharra zuen, besteak Elchera, gainontzekoak gertuago... baina denak han geratu ziren. Hor ikusten da sortzen den harremana. Uste dut jokalari askok gaua Bilbon pasa zutela. Nik ere hala egin nuen, emaztea eta lagun batzuekin elkartu eta gero. Giro ederrean trago batzuk hartu genituen, gustura. Asteburu borobila.

Partida eta eguneko giroa bizitzerakoan, nolako aldea zuena eta zaletuena, ezta?

Zeharo ezberdina. Emaztea eta lagunei esan nien, askotan ez dakizula non zauden gusturago, barruan edo kanpoan. Zaletu asko goizetik joaten dira, bazkaldu egiten dute, poteoan ibiltzen dira, zelaira kalejiran doaz... Sekulakoa izango da, ziur, baina barrutik bizitzea polita ere bada: egunerokoan egoten ez garen jokalariekin egon, zelaiko giro guztia barrutik bizi... Osasunarekin halakoa gertatu zitzaigun kopako finalera iritsi ginenean. Zaletuek sekulako asteburua pasa zuten Sevillan. Guri hotelera bideoak iristen zitzaizkigun, baina beste modu batera bizi izan genuen, oso pozik ere bai. Bilboko partidaren bukaera bezala. Txoria txori kanta eder hori, palestinarrekin batera zaleen aurrean kantatzea, barruan egotearen sentsazioarekin eta oiloipurdiarekin, ikusgarria izan zen.

Etorkizunean Euskal selekziotik deitzen badizute, jarraitzeko prest? Bai, hori oso argi dut. Kontuan hartzen banaute, poza hartuko dut. Orain Euskal Futbol Federakundean ordezkari berriak sartu dira, oso gogotsu daude eta ea urtero partida bat lotzeko aukera duten. Ez da erraza, egutegia oso estua delako. Futbolariek partida asko dituzte, atseden tarteetan bestelako selekzioek jokatzen dute eta zaila izaten da, baina gogotsu daude eta ea, behintzat, urtero partida bat jokatzeko aukera dagoen. Deitzen badigute, aurrera, eta gustura gainera. Euskal selekzioaren eta Palestinaren kontrako partidak beste dimentsio bat eman dio Euskal selekzioari, mundura atera delako. Horrek bultzada emango dio ofizialtasunaren gaiari?

Aurkaria Palestina izanda, horrek ikusgarritasun handia eman dio Euskal selekzioari. Nolanahi ere, selekzioa bidea egiten ari da, pixkanaka. Jokalariek asko jartzen dute beraien aldetik, denboraldian partida asko dituzte eta hala ere selekzioan aritzeko ilusio handia dute. Hazi berria sartu da, bai jokalarietan eta baita federazioko kideetan, gogotsu daude eta nik uste pausoak ematen joango garela. Ofizialtasunaren bidean politikarien tartea dela esan zuen Arrasatek. Bai, astelehenean irakurri nituen adierazpenak eta partidaren nondik norakoak. Eta hala da. Euskal selekzioaren azkeneko partidatik zerekin geratzen zara? Lehenenik, jokalari guztiek, Jagoba Arrasate entrenatzaileak,

FUTBOLA Jardunaldi positiboa gure taldeendako

Emakumezkoen hirugarren mailan Altsasuk bere bigarren garaipena lortu zuen Lagunak taldeari 2-3 irabazita. Altsasuarrak zortzigarren postura igo dira. Igandean Osasuna B hartuko dute Dantzalekun (17:45).

Gizonen preferente mailan Altsasuk bina berdindu zuen Ardoi B-rekin. Gorritxoak bederatzigarrenak dira, eta igandean Aibares arerio zuzena hartuko dute Dantzalekun (18:15).

Mikel Labaka bigarren entrenatzaileek eta selekzioko kide guztiek hartzen duten ardurarekin. Jagoba propio etorri zen Mallorcatik selekzioa gidatzeko. Jokalariek partida asko dituzte, eta selekziokoa lagunartekoa zenez erraza litzateke beraiendako nekatuta daudela eta atsedena behar dutela esatea. Beraz, beraiek hartu zuten jarrera, selekzioaren deia erantzutea, nola entrenatu zuten ikustea, nolako ilusioarekin zelairatu ziren, partida bukatuta Galarretaren hitzak, hunkituta, jokalariak oso pozik... nire barrenean horrekin geratzen naiz. Bigarrenik, selekzioak hartu duen dimentsioarekin. 52.000 pertsona bildu ziren San Mamesen, eta minutu bat ez ziren egon animatu gabe. Jendearen berotasun horrekin geratzen zara. Osasunara bueltan, partida berezia duzue larunbatean, Errealaren kontrako derbia Sadarren. Hotelean horretaz hitz egiten egon ginen Errealeko jokalariekin eta medikuarekin. Despeditu ginenean elkarri esan genion larunbatean Iruñean ikusiko dugula elkar, baina beste gauza bat izango dela, bi taldeek hiru puntuak nahi ditugulako. Beraz, tentsio gehiagoko astea izan dugu aurretik.

Zorte ona Osasunarekin, eta ea Euskal selekzioarekin berriz lanean ikusten zaitugun. Nolanahi ere, zaila izango zaio selekzioari larunbatean bezalako oihartzuna lortzea eta halako sentipenak mugiaraztea.

Baietz espero dezagun; lanean jarraituko da, eta ea berriro aurtengoa bezain ongi ateratzen den.

Gizonen erregional mailan Etxarri Aranatz lider jarri da Valle de Egues C taldeari 1-2 irabazita. Igandean, Lekunberrin, Beti Kozkor bigarrenarekin lidergoa dute jokoan (18:30). Lagun Arteak bana berdindu zuen Arga Ibaiak-ekin, luzapenean. Igandean Beloso hartuko du Itxesalden (19:00), Zelai Berriko lanengatik. Elomendiko Futbol Txapelketan Zalduak Uterga liderraren kontrako partidan puntu bati eutsi zion (1-1). Zaldua seigarren da, eta asteburuan hirugarren den Salinas du aurkari.

ARETO FUTBOLA Arbizuk eta Xotak ez dute areriorik

Hirugarren mailakoa jardunaldi latza izan zen talde sakandarrendako. Gazte Berriak liderrak Altsasuri 7-3 irabazi zion, eta Ardoik 5-1 Aralar Mendiri. Larunbatean Altsasuk Ardoi hartuko du Zelandin (16:00) eta Aralar Mendik San Juan (16:00).

Emakumeen lehen maila autonomikoan Xota A-k lider jarraitzen du Txantrea B-ri 3-0 irabazita. Larunbatean San Miguel du aurkari, Larragan (13:30). Xota B-k 6-0 galdu zuen Mendialdea B-ren kontra eta asteburuan atsedenaldia du.

Gizonen lehen maila autonomikoan Arbizuk 4-3 irabazi zion Gazte Berriak-i. Xotak Los Sauces 11-1 hartu zuen mendean, eta Altsasuk 2-6 galdu zuen Ibararte liderraren kontra. Arbizu hirugarrenak Tafa du aurkari gaur, ostirala, Tafallan (20:30). Xotak Universidad de Navarraren kontra jokatu zuen atzo, eta Altsasuk Gazte Berriak-en kontra jokatuko du larunbatean Antsoainen (18:00).

Euskal Herriko selekzioko kideak, erdian, goian, Asier Urkia dagoela, ofizialtasuna aldarrikatzen. EFF

Erdozia eta Diaz, kopari begira

GIMNASIA ERRITMIKOA iskiza sakanako bi gimnastek azaroaren bukaeran Madrilen jokatuko den Espainiako Koparako txartela lortu dute. Eskola martxa ederrean dago: NKJ-etan 32 gimnasta dituzte eta Gabonetako erakustaldian murgilduta daude

Maider Betelu Ganboa saKaNa Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko taldea denboraldian guztiz murgilduta dago. Oinarrizko mailan, Nagore Erdozia eta Naroa Diaz azaroaren 28tik 30era Madrilen jokatuko den Espainiako Gimnasia Erritmikoko proba prestatzen ari dira buru belarri. Bi gimnastak junior mailakoak dira eta aurten zinta aparatua lantzea dagokie. Espainiako Kopan aritu ahal izateko txartela lortzeko bidean, aurretik lan ederra egin dute Nagore Erdoziak eta Naroa Diazek. Hasteko, ariketak eta koreografiak prestatu zituzten. Aparatu guztiek badute berea, baina zinta oso berezia da. Ariketa guztian zinta mugimenduan egon behar da, ezin du lurra ukitu. Horrek, jakina, arreta berezia eta mugimenduetan koordinazio handia eskatzen du.

Txapelketa ugari

Behin ariketak eta koreografiak prestatuta, txapelketetan murgildu ziren Nagore Erdozia eta Naroa Diaz. Urriaren 4tik hona ia astebururo zenbait lehiaketetan parte hartu dute. "Lehiaketa hauek oso garrantzitsuak dira gure prestakuntzarako, ariketak hobetzeko, zuzendu beharrekoa zuzendu eta esperientzia irabazteko balio baitute" dio Iskiza Sakanako arduradun eta irakasle Olaia Agirrek. Besteak beste, ondoko lehiaketetan aritu dira: Arabako federazioak Gasteizen antolatu-

tako Txapelketan, Gernikako Xixili Torneoan, Anaitasunan jokatutako Nafarroako Komunitate sarian, Barakaldon jokatutako Izarrak Winter Cup-en eta Gasteizko Beti Ritmica Torneoan. Asteburuan Uteboko Udala Torneoan parte hartu zuten. Jokatuko duten hurrengo proba Espainiako Kopa izango da, Madrilen. "Gure txanda, Nagorerena eta Naroarena, azaroaren 29an izango da".

Olaia

Nafarroako Txapelketa Urriaren 19an Barañaingo Lagunak-en jokatutako Nafarroako Txapelketan banatu ziren Espainiako Kopako txartelak. Kategoria bakoitzeko bost gimnasta sailkatzen ziren. Nagore Erdozia ikusgarri aritu zen eta jubenil mailan, zintarekin lehengoa izan zen, Nafarroako txapelduna.

Tamalez, Naroa Diazek ezin izan zuen parte hartu, une hartan lesio bat izan zuelako. Hala ere, Espainiako Koparako txartela lortu du. "Jubeniletan bost partaide zeudenez eta bere baja justifikatua zegoenez, sailkapena onartu zioten. Bost partaide baino gehiago egonez gero ez luke Koparako sailkapena lortuko, baina bost zirenez bosgarren sailkatua bezala sartu da Espainiako Kopara" azaldu du Olaia Agirrek. Nagore eta Naroa kopa mimo handiz prestatzen ari dira eta buru belarri daude horretan.

NKJ-etan inoiz baino gehiago Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartuko duten 32 gimnasta dituzte aurten Iskiza Sakanan. Sei taldetan banatuta daude, lau talde laugarren mailan eta bi talde hirugarren mailan. "Ez

dut gogoratzen inoiz 32 gimnasta aurkeztu izanik Nafarroako Kirol Jokoetan; inoiz baino talde gehiago aurkeztuko ditugula esango nuke. Erronka handia da, baina oso motibatuta gaude proiektu honekin" nabarmendu du Agirrek, itxaropentsu. Eskola mailan guztira 58 gimnasta dituztela gaineratu du Iskizako arduradunak. 31 Altsasuko eskolan trebatzen dira, eta 27 Arbizukoan.

Gabonetako erakustaldira begira Eskolako taldeak Gabonetako erakustaldia prestatzen murgilduta daude. Haiekin batera NKJetan eta oinarrizko mailan aritzen diren gimnastak ariko dira jaialdian, Iskiza Sakanako gimnasta guztiak. Abenduaren 20an izango da, goizez, eta ilusio handiz prestatzen duten erakustaldia izaten da, "oso polita".

Nagore Erdozia, Izarrak Winter Cup-ean zintako ariketan. ISKIZA SAKANA
Naroa Diaz eta Nagore Erdozia, Gasteizko torneo batean. ISKIZA SAKANA
Naroa Diaz, Izarrak Winter Cap-ean. ISKIZA SAKANA

Bertsolari Txapelketak zortzi finalistak ditu

azaroaren 29an, larunbata, izanen da Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Nafarroako Bertsozale Elkartearen finala, lehenengo aldiz, Nafarroa arenan. Eneko lazkoz etxarriarra izanen da sakandar bakarra oholtzaren gainean

saKaNa

Finalaurreko guztiak jokatuta, erabaki da azaroaren 29an, Nafarroako Arenako finalean zein bertsolarik kantatuko duten.

Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregiz gain, beste bost bertsolarik osatuko dute zortzikotea: Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena. Txa-

pelketa Nafarroako lur berde, hori eta gorriak zeharkatu ditu, eta azken geltokia azaroaren 29an izanen da, Iruñean, 17:00etan hasita. Sarrerak bertsosarrerak. eus atarian salgai daude.

Tafalla

Hirugarren eta azken Finalaurrekoa Tafallako kultur gunean jokatu zen ia 300 lagunen artean.

Heldu da eguna, gaur izanen da

Kantari Iortia kultur gunean

Hamasei taldek parte hartuko dute euskal kanten ikuskizun handian

altsasU

Iortia kultur gunean dena prest dago. Azaroaren 7an egin zituzten 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek haien abestien entseguak, eta gaur izanen da egun handia: Kantari Altsasun izanen da. Guztira, 70 bat gaztetxok parte hartu dute Abao Komunikazio Taldeak, Altsasuko Udalak eta Guaixe Fundazioak, Corazonistas, Iñigo Aritza eta Zelandi ikastetxeekin elkarlanean antolatutako ekimenean.

doren buelta ematea lortu zuela uste du, "eta nahiko ongi egotea edo behintzat nire mailatik nahiko gertu".

Bertan aritu zen Ekain Alegre altsasuarra, ez duela finalera pasatzeko puntuazio nahikorik lortu, eta saioaren ondoren "pixka bat penatuta" dagoela aitortu du GUAIXE IRRATIAn bertsolariak: "Saioan egin nezakeena eta egin nuena alderatuta uste dut nire mailatik nahiko urrun egon nintzela, batez ere hasierako bertsoak, zortziko handian". On-

Bihotzak, Dantzariak, Zeruko lau izarrak, Lau bihotz, Bost izarrak, Euskaldunak, Txiki band, Ilargi beteak, Sutan, Goazen kantari, Ametsak, Las estrellas del show, Lau tximeletak, Betirako izarrak, Betirako gara eta Lau ametsak dira Kantarin parte hartuko duten taldeak. Saioa lau saiotan banatuta egongo da; lehenengoa 17:00etan hasiko da, bigarrena 17:50ean, hirugarrena 18:40ean eta azkena 19:30ean; taldeak pixka bat lehenago deituta daude.

Ongi egin zituenak ongi egin zituela, baina gaizki egindakoak "nahiko gaizki" egin zituela esan du, "eta txapelketan ezin da barkatu eta ez da bakartzen; eta hori izan zen emaitza". 425 punturekin saioan azkena sailkatu zen, Joanes Illarregi (528), Xabat Illarregi (516), Josu Sanjurjo (486), Xabi Maia (466) eta Amaia Elizagoien (427) bertsolarien atzetik. Hala ere, emaitzarengatik baino "sentsazioengatik" dago haserre, triste edo amorru pixka batekin: "Ez nuen saioan zehar asko gozatu hasiera horrek lastratu ninduelako, baina egia da ongi egin nituen gauza batzuk nahiko kuestionableak direla, batez ere hamarreko txikiarekin nahiko eroso egon nintzen". Saioak eta txapelketak horrelakoak direla gaineratu du bertsolariak. Txapelketan "tarteka ongi" egon dela esan du Alegrek balorazioa eginda: "Batzuetan guztia frogatu ezinaren sentsazio horrekin geratu naiz azkenengo saio honetan, baina beti ezin da". Gauzak ateratzen ez direnean saioak aurrera eramaten ere jakin behar dela gaineratu du: "Agian hurrengoei begira puntu hori falta zait". Finalak "itxura ona" duela eta kartelarekin "oso pozik" dago: "Eki eta Ekhiñe sartu dira eta aurrekoei batuta nahiko saio polita eta final gustugarria entzuteko izango da. Gainera, Eneko Sakanatik dago ere". Finala entzuten egongo da.

Finala

Azaroaren 29an, larunbata, 17:00etan, jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren final handia, Nafarroa Arenan. Lehen

aldia da finala Nafarroa Arenan jokatuko dena. Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena bertsolariak izanen dira oholtzaren gainean kantari, eta Ainhoa Larretxea Agirrek eta Ander Aranburu Arriolak jarritako gaiei kantatu beharko diete: Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Buruz burukoan bederatzi bertso puntuagarri egin beharko dituzte, binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte, eta binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean. Ganbarako lana banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian izanen da. Ariketa horiek guztiak eginda, epaileen puntuazioak jasota, jakingo da nor den 2025eko Nafarroako txapelduna.

"BUELTA EMATEA ETA NIRE MAILATIK GERTU EDO NAHIKO ONGI EGOTEA LORTU NUEN" EKAIN ALEGRE

AZAROAREN 29AN, LARUNBATA, IZANEN DA FINALA, LEHENENGO ALDIZ, NAFARROA ARENAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa. NAF. BERTSOZALE ELKARTEA
Kantariren azaroaren 7ko entsegua. ABAO

"Durangoko Azokan zerbait magikoa gertatzen da"

IRATXE REPARAZ artE ZUZENDaria

Durangoko azokaren 60. edizioaren "unibertso bisuala" sortu du; besteak beste, kartel "infinituak" eta Daren mugimendua erakusten duen spota

Erkuden Ruiz Barroso arBiZU Iratxe Reparaz arbizuarra da 2025. urteko Durangoko Azokaren irudiaren egilea. Irudia baino, arte zuzendariak irudi-

tegi oso bat sortu du, "infinitua". Duela bi hilabete inguru aurkeztutako kartelak, aurreko astean kaleratutako spotarekin eta irudiekin osatu da, "uniber-

tso bisual oso bat" sortuz. Durangoko Azokaren 60. edizioa izan da abiapuntua. Aurreko astean spota kaleratu zen. Zer sentitu zenuen?

Altsasuko Liburutegi Publikotik irakurketa proposamen hauekin gatoz:

HELDUENDAKO: nobela.

Azpijokoa Azpiazun / Iñaki

Dorronsoro Maioz

Nobela beltza moduan argitaratu dute liburu hau, baina ez da ohikoa, umorea eta parodiak tartekatzen baitira. Miren kazetaria eta Alfontso detektibea dira protagonistak, eta bi horien elkarrizketa zoragarrien bidez ezagutuko ditugu auzo bateko gertaera ilunak. Lapurrak, politikariak, tabernariak… Hilketa bat argitzeko ikerketa kontatzen du eta horretarako era guztietako pertsonaiak aurkezten dizkigu. Euskal Herriko edozein bazterretan gerta daitezke Azpiazu auzo horretako gorabeherak, eta hori aitzaki moduan hartuta, kritika soziala ere egiten du idazleak, ustelkeria, boterearen manipulazioa….

GAZTEENDAKO, HELDUENDAKO: Komikia. Bi ahizpa / Isabelle Sivan-Bruno Duhamel

Lise eta Camille bi ahizpa dira. Bata kementsua eta kirolaria da, finantzetan lan egiten du eta futbola maite du. Bestea, hippyagoa, irakaslea da eta musika-tresnen bilduma egiten du. Bitxia bada ere, hain ezberdinak izan arren, etxe berean bizi dira, bitan banatuta. Baina, zenbat denbora gehiago? Jabeak eraikina saltzea erabakitzen duenean, elkarrekin erosteko asmoa dute. Baina, lortuko al dute ados jartzea?

Satisfakzioa izan zen ikustea nola iruditegia handitzen doan. Nik uste izan zela pixka bat erreafirmazioa bezala; jendeak ikusi du hasiera batean esan genuen hura, duela bi hilabete atera genuen kartela eta hitz egin genuen mugimenduaz eta ez zela kartel bakarra, baizik eta gauza gehiago zeudela. Spota ateratzeko gogoa nuen bertan ongi ikusten delako esandako hori guztia. Nola sortu zitzaizun iruditegia sortzearena? Nola hasi zen dena?

HAURRENDAKO: Album ilustratua. Orkestra zooragarria /Gotzone Butron ; irudiak, Aitziber Raya Musikaz maitemintzeko ipuin zoragarria. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena. Beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, hiru kanten bitartez, albuma irakurriz, ikusiz, eta entzunez goza dezagun. Orkestra zooragarria, izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia modu magistralean elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz.

Gerediaga elkartearekin hasi zen dena. Kontaktatu ninduten beraiei asko gustatzen zitzaielako ZETAK taldearekin duela bost urte sortu genuen tipografia. ZETAKek badauka tipografia oso esanguratsua; euskal tipografia tipografia modernoarekin nahasten du. Bere garaian pretentsio handirik gabe egin genuen, baina denborarekin ZETAK taldearen ikono bat bezala bihurtu da. Jendeak tipografia hori ikusten du, eta ZETAK ikusten du. Orduan, elkarteari hori gustatu zitzaion eta eskatu zidaten horrelako zerbait egitea. Ez tipografia bat egitea, baizik eta ikono edo sinbolo bat, jendeak errekonozitzen duena. Hori izan zen enkargua, oso irekia. Horri heldu nintzaion eta uste dut nire lana hori badela; diseinu grafikotik haratago doa. Ni arte zuzendaria naiz, eta nire lana da marka bakoitzari bere hizkuntza edo pertsonalitate propio ematea. Orduan, hor hasi nintzen burua husten eta zer egin genezakeen pentsatzen. Ez nuen tipografia bat sortu nahi, uste dudalako ez dela behar, baina bai sortu genuela iruditegi infinitu bat, kartel infinitu bat.

60. edizioa izan zen abiapuntua, ezta?

Bai. 60. edizioa zen eta lehenengo gauza izan zen 60 bat marraz-

"NIRE LANA DA MARKA BAKOITZARI BERE HIZKUNTZA ETA PERTSONALITATE PROPIOA SORTZEA"

"ORAIN KALERATU DITUGUN KARTELEK ESENTZIA BERDINA DUTE, BAINA DESBERDINAK DIRA"

tea. Super naturalki marraztu nuen, eta marrazten ari nintzela konturatu nintzen ez zela besterik gabe 60 zenbakia. Ematen zidan sentsazioa ibilbide moduko bat zela, nahiko potentea zela, bere marrekin, kurbaturekin, eta hasi nintzen hori moldatzen eta deformatzen. Konturatu nintzen hor bazegoela kontzeptu handi bat. 60 horri mugimendua eta forma emanez burura etorri zitzaidan esaldi bat: 60 urte egin dugun bidea baina oraindik egiteko duguna. Ez da hor bukatzen, oraindik gehiago dugu emateko. 60ak ematen zidan ibilbide sentsazio hori, hortik esperimentatzen jarraitu nuen eta ikusi nuen formaz ez zela irudi bakar batean sartzen, baizik eta infinituak zirela. Euskal kultura eta euskara bera ere hori dela, atzeko ibilbidea egin dutela; euskara moldatu da, iraun du, berrasmatu da... Bizirik dago eta Durangoko Azoka ere bizirik dago. Hori ere transmititu nahi nuen, euskara eta Durangoko Azoka eskutik doazela. Prozesuak horrelakoak izaten dira, gauzak sortzen joaten dira. Zenbat kartel daude?

Ez dago kopuru bat. Egia da prentsaurrekorako inprimatu behar izan genituela kopuru jakin bat, baina ez dago zenbaki zehatz bat. Gainera, orain atera dugu bigarren hornada bat esaten den bezala, desberdinak. Esentzia berdina dute, baina desberdinak dira spotetik datorren argazki bat delako; neska bat irudiaren gainean dantzan agertzen da. Nola sortu zenituen irudiak? Teknikari dagokionez ordenagailuz egin nuen. Gaur egun, orokorrean, ordenagailua erabiltzen da. Ordenagailuz egin nuen arren saiatu nintzen eskuzko teknika bat simulatzen, ilustratorrekin pintzel antzekoak sor daitezke, eta nik bat sortu nuen marra horiekin eta nahi nituen formekin eta luzerekin. Egia da jende dezentek kartelak eskatu dituela, eta bitxia da koloreka eskatu izan dituztelako: "Niri ekarri arrosa...". Gehienbat arrosa eta gorria gustatuko dituztela nabaritu da. Horrelako gauzak ikusteko aukera ematen dizu ere, zeinek funtzionatu duen hobeto eta abar. Biba Zuek telebista saioan egon nintzen eta bertan komentatu zidaten beraientzat oso iruditegi ikonikoa izango den sentsazioa dutela, oso

koloretsua dela, deigarria, memorablea. Nik uste hori lortzen dela kartel bakarra ez izatean. Jendeak hainbeste pieza ikusi ditu, memorian gelditzen dela. Karteletik ikus-entzunera: spota. Gaur egun iragarkiak eta publizitatearen mundua geroz eta agresiboagoa da. Dena etengabe mugitzen, musika oso altu... Eta nahi genuen pieza hau hausnartzeko izatea eta agresibitate horrekin haustea. Horregatik nahiko lasaia da, neska bat dantzan agertzen da; hasieran ez dakizu oso ondo zeren gainean dagoen, baina zerbait koloretsua da. Or-

duan, joaten gara zoom out bat egiten eta neskak errepresentatzen du Durangoko Azoka. 60 urtetan egon da etengabe mugimenduan. Bukaeran deskubritzen dugu Landako Gunean dagoela eta Durangoko Azokaren logoaren gainean dantzan egon dela. Horrek ere errepresentatzen du Durangoko Azoka dela artista guztiendako edo nahi duenarendako eszenatokia; hor gainean dantza egiteko. Gainera, neska beltzez jantzita dago eta horrek esan nahi du Azoka kolorea xurgatzeko leku bat dela, beltzak koloreak xurgatzen dituelako.

Gu, denok, euskaldunok, Durangoko Azokatik elikatzen gara. Pixka bat hori errepresentatu nahi du spotak. Musika Pello Reparazek egin du. Hau da nik kontatu nahi izan dudana, gero jendeak seguraski beste zerbait ikusiko du.

Hasieratik spotaren ideia zeneukan? Iruditegiaren barruan al zegoen? Bitxia da baina nik hasieran buruan nuena ez zen spota, baina bai spotetik atera ditugun kartelen irudiak. Pila bat gustatzen zaizkit, eta irudi hori nuen buruan. Hori zen nire amaierako helburua, irudi hori lortzea. Baina, noski, horren aurretik beste kartelak etorri ziren, spota, eta bukaeran irudi horiek. Identifikatzen nuena zen Durangoko Azokaren logotipoa oso erraldoi inprimatuta eta jendea logo horren gainean oinez ibiltzen. Hori da lortu nahi nuena. Prozesuak horrelakoak izaten dira. Irailean aurkeztu genuen kartel horretatik abiatu, irudikatzen nuen irudi horretan bukatzeko.

Zergatik dantza?

Ez dakit zergatik dantzagatik debilidade berezi bat daukat. Iruditzen zait dantza garaikidea batez ere zerbait hipnotikoa eta arraroa duela, eta gustatzen zait sentsazio horrekin jolastea. Enpatia ematen dio, eta sentsazio hori handitu egiten du.

zentzua ematen diona, altxor moduko bat. Euskal kulturaren altxorra, baina horrek ez du esan nahi kutxatxo batean sartu behar denik eta hor eduki. Baizik eta esperimentatzeko leku bat dela, gauza berriak egiteko. Niretako euskaldunok daukagun opari bat da, txikitatik joan izan naiz, eta kariño handia diot.

Bizirik dago. 60 edizio ditu, nik 30 urte ditut, eta nik uste dut geroz eta gehiago ikusten dela esperimentatzeko grin hori, ikuspuntu desbedinak... Nik uste hori super positiboa dela euskal kulturarentzat. Proiektu geroz eta handiagoak ikusten ari dira, proiektu desberdinak daude... Ez dakit ikuspuntu profesionalago bat den, baina uste dut Durangon egun horietan zerbait magikoa gertatzen dela. Hor elkartzea leku berdinean euskal artista guztiak sortzen diren sinergiek ez dute preziorik. Nik ikusi izan

Zer da zuretako Durangoko Azoka?

Nik sentitu dut beti Euskal

Herriko kulturan arnasgunea edo erdigunea dela. Guztiari

"PIEZA HONEKIN HAUSNARTZEA ETA

AGRESIBITATE HORREKIN HAUSTEA NAHI GENUEN"

"HASIERAN SPOTETIK

ATERA DITUGUN

KARTELEN IRUDIAK

NITUEN BURUAN, HORI

ZEN HELBURUA"

dut artistak nola konpartitzen dituzten haien arteko ikuspuntuak, baita artista ez diren pertsonekin ere. Oso aberasgarria iruditzen zait. Nola ospatuko duzu aurten? Lan egitea tokatu zaizu? Hitzaldiren bat ematen egongo naiz. Ez naiz stand batean egongo, baina bai egongo naizela iruditegiari buruz eta abarri buruz hitz egiten. Egia esan, azken urteetan artistekin egon naiz, hainbat proiektutan egon naiz artistak laguntzen, baina beti atzealdean bezala. Aurten tokatzen zait aurrealdean egotea, eta kuriosidadea dut alde hori ikusteko ere; jendearekin hitz egin eta abar.

Iratxe Reparaz Durangoko Azokaren kartelen artean. UTZITAKOA
Aurkezpen egunean kartelak jartzen. UTZITAKOA
Spotaren ondorengo Durango Azokaren kartela. UTZITAKOA

"Hileko lehen asteburuan ate irekiak egiten ditugu"

Ziordiko amaruna proiektuak hamar urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko amarauna festa antolatu dute hilaren 29rako. ibilbide horren parte izan direnak ospakizunera gonbidatu dituzte. Eta ezagutu nahi dutenei ere. Jordi arbizu Perpiña bazkide bat da

1

Nola hasi zen dena?

Gazte batzuk etxebizitza bilatzen ari ginen. Mojak joan behar ziren eta espazioa zaintzeko norbait behar zuten. Guk proiektu bat aurkeztu genuen eta 2015ean hasi ginen han bizitzen, lagapen kontratua genuen. Gizarte mugimenduetan sartuta geunden eta jende gehiagorekin elkartu nahi izan genuen, etxebizitza lortzea baino proiektu handiagoa egiteko. Herri mugimenduei espazioa eskaintzeko ikuspegia genuen. 2016 akabera aldera Amarauna elkartea sortu genuen. Eta elkartea bere bazkideei eta kolektiboei espazioa eskaintzen hasi zen. Ordutik makina bat jardunaldi eta bilera izan dira.

2

Etxetxoan bizi al zarete?

Hasieran han bizi izan ginen bakarrik. 2020an guztia erosi genuenean jende gehiago bizitzeko aukera eman genuen. Ordutik eraikin nagusiko espazio batzuk bizilekura bideratu dira eta jendea bizi da. Gaur egun zortzi heldu eta bederatzi haur bizi gara. Gehiago ere izan gara. Jende gehiago izan nahi dugu, baina momentu honetan ez gau-

de prest jende gehiago hartzeko. Aurrerago baloratuko dugu.

3

Nola kudeatzen duzue?

Guztia erosteko, iruditu zitzaigun interesgarriagoa zela jabetza kooperatiba batena izatea, gurea izatea baino. Eta etxebizitza kolaboratiboei begira jarrita, etxebizitza kudeatzeko Armiarma kooperatiba sortu genuen. Bizilekuak kooperatibarenak dira eta bazkideok erabiltzeko eskubidea dugu. Beraz, norbait

joan behar denean ez du jabetza saldu beharrik.

4

Etxebizitza kolaboratiboa, beraz. Bertan eredurik ez genuenez, Kataluniakoa begiratu genuen. Euskal Herriko erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiba proiektuak biltzen dituen foroan, Koobizitzan, sartu gara. Horren bidez etxebizitza kolaboratiboen eredua bulkatzen ari gara. Gure ereduarendako erakundeen aitortza bat nahi genuke, eta ad-

ministrazioarekin dugun harremana argitu. Nafarroako Gobernuak horren inguruko legeren bat egin nahi du.

5 Eta Amarauna elkartea?

Elkarteak hasieratik izan ditu bazkideak. Beti 40-50 bazkide inguru izan ditu. Eta etortzen diren taldeei bazkide izateko eskatzen diegu. Bazkide izan nahi duenak bere eskaera aurkeztu behar du eta asanbladak erabakitzen du onartzea edo ez.

6

Eskubideak eta betebeharrak! Bai. Etxebizitzak kenduta, gainerako espazio guztia bazkide eta taldeek erabil dezakete. Horretarako eskaera egin behar du, eta baiezkoa edo ezezkoa ematen zaio. Urtero ordaindu beharreko kuota dago.

7

Bazkide izan nahi duenak?

Amarauna.eus webgunearen bidez gurekin harremanetan jar daitezke. Hilabeteko lehen asteburuan ate irekien jardunaldiak egiten ditugu. Goiz horretan auzolana egiten dugu, gero elkarrekin bazkaltzen dugu eta segituan irekitzen ditugu ateak proiektua ezagutu nahi dutenendako, espazioa erakusteko, azaltzeko. Gainerako ikastaroak puntualak izaten dira.

8

Gizarte mugimenduendako erreferente bihurtu da Amarauna?

Bai. Herri mugimenduen topaketekin ez ditugu asteburu guztiak betetzen. Baina kolektibo askok errepikatzen dute. Erabilera ona da, eta jendeak eskertzen du. Batzuei txiki gelditu zaie. Bestalde, Amaraunak ikastaroak ere hartzen ditu. Aurten komunikazio ez bortitzeko ikastaroa

dago, uste dut hilean behin dela. Ia hasieratik biodantza ikastaroa dago, astean behin. Bestelako proiektu txikiak ere hartu ditu Amaraunak.

9

Eraikin puska da. Hori mantendu beharra dago!

Bai. Txandaka garbiketa esparruak banatzen ditugu. Asanbladetan taldeen artean ere banatzen dugu. Eta hilabetean behin, larunbatetan, auzolanak egiten ditugu. Horietan bazkideak eta proiektua ezagutu nahi duen jendea elkartzen gara. Lanaren arabera, jendea behar duzunean, egunerokotasunean aurrera eraman ezin ditugunei bulkada nahiko handia ematen diogu, lan dezente egiten dugu. Mantentze lanak gehien bat.

10

Lursail ederra duzue. Agroekologiaren bidez lantzen zen baratza proiektu bat hiruzpalau urtez egon da. Sortutakoa salmentara bideratuta zegoen. Gaur egun ez dago horrelakorik. Etxebizitza kolaboratibokoek gure baratzak ditugu, eredu agroekologikoan landuak.

11

Hamar urte. Zer balorazio? Batetik, azkar pasa dira, gauza asko pasa dira. Hasieratik ari gara herri mugimenduei espazioa eskaintzen. Alde horretatik, oso pozik. Zailtasunak izan ditugu erabakitzerakoan. Talde prozesuekin ikasketa asko izan ditugu. Eta urteurrena ospatu beharra zegoen. Asanbladako talde motorra han bizi garenak gara momentu honetan, eta ez geunden oso motibatuta eta festa aurrera eramateko indarrekin. Bazkideak izan dira tira egin eta antolatu dutenak.

Alfredo Alvaro Igoa ZiOrDia
Amarauna elkartekoak artoak iakurtzen, bikortzen edo urbeltzen. UTZITAKOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.