Sansaastinetarako prest! Zezensuzko eramaileek abiatuko dituzte lakuntzarrendako berezienak diren festak / 11 2026-01-16 Ostirala / 976. ZENBAKIA / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA GUAIXE.EUS
Toki erakundeek finantziazioa dute Hurrengo hiru urtetan hiru miloi euroko balioa duten hamaika lanak eginen dituzte. Haiek egiteko 1,1 milioiko laguntza jaso dute / 5 Erdozia eta Oiarbide etxarriarrek aizkora apustua lotu dute Osinalde eta Pikabearekin / 16-17
Javier Corres Bengoetxea idazle altsasuarrak bizitza osoa darama letren artean / 22-23
2
EZKAATZA
OSTALARI HERRI TXIKIAN
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
Herri txikitako ostalariak Sheila Alonso Mielgo eta Iñaki Uria Salgado Errotzen.
Edjane Carvalho Arruazuko ostatuko atean.
Rosane Alves Da Silva eta Larisa Muñoz Alves ama-alabak Dorraon.
Errozko eta Dorraoko kontzejuek eta Arruazuko Udalak herritarrei bilgune bat eskaini eta herriari bizia emateko taberna-jatetxe bana dute. Haiek errentan hartu dituztenak harreman estua dute bai tokiko bai inguruko herrietako biztanleekin Alfredo Alvaro Igoa ERROTZ / ARRUAZU DORRAO Herri txikietako bizitzaren ezinbesteko elementua da taberna. Edateko eta jateko tokiaz izateaz aparte, herri txikietako tabernak herritarren bilguneak eta bizi sozialaren ezinbesteko elementua dira. Horren berri badute Errotzen, Arruazun eta Dorraon. Horregatik, kontzejuek eta udalak taberna-jatetxe bana dute beraien herrietan. Sheila Alonso Mielgok eta Iñaki Uria Salgadok dute Errozko ostatuaren ardura 2024ko garilaren 25az geroztik. Hasieran astelehena salbu, aste osoan zabaltzen zuten. "Udan hasi ginenez, ordutegi horrek balio zigula ikusi genuen. Baina iraila erdialdetik aurrera jabetu ginen astegunetan ez zegoela ezer egiterik", azaldu du Uriak. Horregatik, orain asteburutan zabaltzen dute bakarrik: ostiraleko 18:00etatik igandeko 18:00ak arte. Edjane Carvalhok Arruazuko ostatuaren ardura du. 2025eko apirilaren 25az geroztik kudeatzen du ostatua. Bera sukaldean aritzen da. Ostatua astelehenetan
itxita dago. Bestela, kafetegia zerbitzua, gosariak eta eguneroko menua eskaintzen dute astegunetan eta menu berezia asteburuetan, plater konbinatuak eta kazolatxoak. Dorraoko Kontzejuak egindako Estalpe taberna 2024ko agorrilaren 14an mustu zuten eta, ordutik, bertan lan egiten du Larisa Muñoz Alvesek. Astelehenetan itxita egoten da taberna. Asteartetik ostegunera 11:00etan zabaltzen dute taberna, asteburuan 10:00etan irekitzen dute.
Eskarmentuaz Uriak ostalaritzan esperientzia "oso txikia" zuen. "Ni iruindarra naiz, eta peña batean lan egitea tokatu zitzaidana nekien. Nire bikotea sukaldeaz arduratzen da, eta berak, bai, bazuen eskarmentu gehiago". Arruazun ari den Carvalho Oroz Beteluko Zaldu jatetxean sei urtez aritutakoa da. "Esperientzia ona izan zen, sukaldean eta orokorrean". Muñozek ere bazuen eskarmentua ostalaritzan: "amarekin, Rosane Alves Da Silva, Lizarrustin hasi nintzen, gaztetxo nintzela". Ordutik hainbat tokitan
OSTALARI HERRI TXIKIAN EZKAATZA
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
lan egin du: Iruñean, diskoteketan, Nafarroa Arenan... "Gustatzen zait ostalaritza. Sozializatzea, jendearekin egotea eta jende berria ezagutzea asko gustatzen zait. Eta hori ere nabaritu egiten da lan egiterakoan". Beraz, Dorraoko barraren atzeko aldera iristerako "nahikoa eskarmentu" pilatua zuen.
Nola iritsi ziren Uriak azaldu duenez, "gure lan bizitzetan aldaketa egin nahi genuen. Errozko ostatua libre zegoela ikusi genuen. Etorri eta informazioa jaso ondoren, abenturari ekitea erabaki genuen". Carvalhoren senarrak hainbat toki begiratu zituen, "baina niri asko gustatu zitzaidan Arruazu, eta hemen gaude. Gainera, jantzita zegoen". Muñozen amak Dorraon etxea erosi zuen eta Estalpe taberna hartzeko aukera sortu zitzaien eta aurrera egitea erabaki zuten ama-alabak. "Arriskatzea erabaki genuen, herriko inor ez baikenuen ezagutzen. Tabernan egonda dorrobar guztiak ezagutzeko modu ona da". Errozko ostatukoei "harrera oso ona" egin zieten. "Izurdiaga gertu dagoenez, bertakoak izan ziren etortzen lehenak. Baina gero eta gehiago finkatzen ari gara. Irurtzungo kuadrillak ditugu. Arbizutik edo Altsasutik kuadrillaren bat etorri izan zai-
"JENDEA BAZKALDU ETA AFALDU ONDOREN NOLA JOATEN DEN IKUSITA, HORREKIN OSO POZIK GAUDE" "LANA ONGI EGITEN BADUZU, AHOZAHOKOAK FUNTZIONATZEN DU" IÑAKI URIA SALGADO, ERROTZ
gu. Kostatzen da, baina ezagutarazten ari gara. Lana ongi egiten baduzu, ahoz-ahokoak funtzionatzen du". Abentura zer moduzkoa izaten ari den galdetuta, Uriak esan duenez, "alde ona eta txarra ditu. Jendeak bertan bazkaldu eta afaldu ondoren nola joaten den ikusita, horrekin oso pozik gaude. Arlo horretan oso ongi lan egiten ari gara. Horren adierazle dira jendeak egiten dituen aipamenak. Baina, bestetik, Errotz ez da pasako toki bat, ez zaigu ikusten". Arruazun "espero baino harrera hobea" egin dietela azaldu du Carvalhok. "Oso ona, arbazuarrekin poz-pozik gaude. Mugimendu handia dago, jendeak asko parte hartzen du. Ongi gaude", gaineratu du. Nabarmendu duenez, "ahal duten guztia laguntzen gaituzte, aholkuak ematen dizkigute. Jakinaren gainean jartzen gaituzte. Jendearen inolako kexarik ez dugu". Eta laguntza horri esker festak behar bezala "pasa" zituzten. Dorrobarrak eta haiek "oso pozik" daudela azaldu du Muñozek. "Estalpe tabernan herritar guztiak bat egiten dute, denak denekin aritzen dira. Gainera, aldameneko herrietakoak ere etortzen dira. Mundu guztiarendako bilgune bada da hau: haur, gazte, heldu eta adinduendako, guztiendako".
ditu Arruazuko ostatura. Uda iristean jendea terraza noiz jarriko zuten galdezka zituzten Arruazuko ostatukoek. "Ez ziguten ekartzen", azaldu du Carvalhok. "Herriari bizia eman dio", eta mugimendu handia izan zuten. Dorraon tabernaz aparte Itur Aldea elkartea dagoenez, batetik bestera ibiltzen dira herritarrak eta, hala, poteoa dago. "Orain aldatzeko aukera dute, lehen ez baitzegoen halakorik. Gainera, aukera hori dagoenez, jendea etxetik askoz ere gehiago ateratzen da". Dorraori mugimendua eskaintzeko mexikarren emanaldiak antolatu izan dituztela azaldu du Muñozek. Uriak nabarmendu duenez, "negua gogorra izan da. Hotzarekin jendea ateratzen da. Baina euria egiten duen egunetan jaitsiera handia nabaritzen dugu, negatiboki eragiten digu". Muñozek esan duenez, "hotzagatik jendea ez zela etxetik aterako eta udazkena eta negua kaxkarragoa izanen zela espero nuen, baina lanean estutu behar izan dugu. Jendea berdin-berdin etorri baita, bai dorrobarrak bai inguruko herrietakoak ere. Iruñetik ere etorri izan dira. Baita mendizaleak eta txirrindulariak ere".
Eskaintza Errozko ostatua taberna eta jatetxea da, baina "indargunea jatetxea da", nabarmendu du
Uriak. "Sukaldaritza tradizionala lantzen dugu, amonek egiten zuten moduan, maitasunez egiten ditugu platerak. Ez dugu presio eltzerik erabiltzen. Dena borbor eginez prestatzen dugu". Gaineratu duenez, "bikotekidea Gipuzkoan hazi bada ere, Leongo jatorria du. Eta Leongo eta hemengo sukaldaritzaren fusioa egiten dugu". Sasoiko produktuan oinarritutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute Arruazun. Baina Brasilgo jatorriko ikutua ematen dio Carvalhok. Arruazura joaten direnak "liluratuta" daudela esan du Carvalhok: "jendeak deitzen dit, oso ona dagoela esaten du, txalo jotzen du. Jendea pozik ikusteak animo handiagoa ematen dit". Potaje, arrain eta bestelakoez aparte, txuleta, txerrikumea ez dira eskaintzan faltatzen. Horiekin aparteko fama lortu zuten Oroz-Betelun. "Esaterako, postreekin jendea zoratzen dago", gaineratu du sukaldariak. Dorraoko tabernan ere jatekoak eskaintzen dituzte. Sukaldeko ardura Alvesena da. "Bertako sukaldaritzako platerak eskaintzen ditugu. Asteguneko eta asteburuko menuak, pintxoak, ogitartekoak, gosariak eta kazolatxoak ditugu. Ostiraletan pintxo-potea egiten dugu. Denetarik pixka bat eskaintzen dugu", azaldu du Muñozek.
Mugimendua
Aurrekariak
Uriak azaldu duenez, "Errozko populazioa txikia da eta gehienak adinduak dira. Kuadrilaren bat musean jokatzera etortzen da. Jakina, haiekin bakarrik negozioak ezin du aurrera egin. Guk kanpotik etorritakoengatik egiten dugu aurrera". Argitu duenez, "Interneteko bilatzaileen bidez jendeak gure berri izaten du eta etortzen da. Opor garaian kanpotar asko izaten ditugu: kataluniarrak, valentziarrak... Eta, jakina, irurtzundarrak". Uriak aitortu duenez, "dagoeneko finkatuta gaude, gure lekua egin dugu eta bezero finkoak ditugu, hona potea hartzera etortzen direnak". Carvalhok esan duenez, "Arruazun Oroz Betelun baino pixka bat mugituagoa da, baina, ondo, bai". Arruazuko ostatuan nola jaten den jakiteko interesa izan zen. Carvalhok esan duenez, "herriari zerbitzua eskaintzen diogu. Pozik egon dadila". Ahotik belarrirako albisteek bezeroak eraman
Errozko ostatua aurretik hainbatek kudeatu izan dute. "Denetarik egon omen da. Erroztarrek kontatu digutenez, batzuk oso ongi egin dute eta bezero ugari izan dituzte. Eta beste batzuk ez dute ongi egin eta arrasto negatiboa utzi dute". Arruazuko ostatuan nola jaten den jakiteko interesa izan zen. Carvalhok esan duenez, "herriari zerbitzua eskaintzen diogu. Pozik egon dadila". Ahotik belarrirako albisteek bezeroak eraman ditu Arruazuko ostatura. Dorraoko taberna Muñozek eta Alvesek abiarazi zuten. "Itsuitsuan abiarazi genuen taberna, gainera, festetan. Ez genekien zeri egin beharko genion aurre. Baina, tira. Ondoren, pitteka, bezeroak ezagutzen hasten zara. Kritika onak izan ditugu, eta hala segitzea espero dugu".
"AHAL DUTEN GUZTIA LAGUNTZEN GAITUZTE, AHOLKUAK EMAN. JAKINAREN GAINEAN JARTZEN GAITUZTE" "DIOTENEZ OSO ONA. JENDEA POZIK IKUSTEAK ANIMO HANDIA EMATEN DIT" EDJANE CARVALHO, ARRUAZU
Tamaina Abantailak eta desabantailak ditu herri txiki batean egoteak.
3
Errotzen "naturaz eta mendiz inguratuta gaude", azaldu du Uriak. "Alde txarra da bezeroen artean badela asko laguntzen ez duenik. Baina balorazioa positiboa da". Carvalhok esan duenez, "herri txikian egotearen parte txarrik ez dugu ezagutzen". Azaldu duenez, "bururatzen zaien guztia esaten dizute, tonu eraikitzailean ere. Eta herrian izan daitezken ika-mikak? Berriak gara, ez dakigu ezer, hobe isilik eta herri guztia ezagutzen dugu, kitto. Jende jatorra da". Arruazun tokia egin du. Sakandarrak ere ostatura joaten direla azaldu dute. "Jendea gurera etortzen da, lanean ari gara. Pozik gaude", laburbildu du Carvalhok. Muñozek esan duenez, "Dorraon guztiok elkar ezagutzen dugu. Gainera, ama eta biok herrian bizi gara. Ez dugu autorik hartu beharrik". Muñoz iruindarra da eta "asko harritu nintzen jakitean okina, fruta edo izoztutako produktuen saltzailea eta beste etxeko atera etortzen zirela jakitean. Ona da. Nik aurretik ez nuen horrelakorik bizi izan". Gaineratu duenez, Dorraori ez dio inolako eragozpenik ikusten: "lasaitasuna nahi baduzu, baduzu. 'Saltsa' ere lor dezakezu. Ni dagoeneko herritartu naiz. Iruñera joan eta Dorraora bueltatzeko garaiaz pentsatzen ari naiz. Asko gustatzen zait herri hau".
"ARRISKATZEA ERABAKI GENUEN, HERRIKO INOR EZ BAIKENUEN EZAGUTZEN" "HOTZAGATIK JENDEA EZ ZELA ATERAKO ESPERO NUEN, BAINA EZ DA HALA IZAN" LARISA MUÑOZ ALVES, DORRAO
4
IRITZIA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
ASTEKOA
HARA ZER DIEN
RAF ATXURI
Mintza gaitezen pornografiaz
Txerriak, bertso basatiak eta loreak Izan litezke txistor-bertsoak eta lore basatiak, baina izatez Sakanatik ondu eta plazaratu diren azken sorkarietatik bi, Jon Arretxeren Txerriak eta loreak eta Bea de la Vegaren Versos Brutos ditugu. Azalez, morkotsez eta mamiz zeharo ezberdinak dira liburuok, biek ala biek, ordea, Sakanako bazterrak dituzte abiapuntu eta gertalekua. Oso aspaldikoa da Arretxeren Ostegunak ipuin bilduma underground hura, Gasteizko 90ko giro unibertsitarioan kokatua. Engoitik ekoizpen luze, zabal eta tarteka oso arrakastatsua (Touré detektibearen saga) osatu du Arretxek. Bada, bizileku duen Arbizura ekarri du bere azken sorkaria, Txerriak eta loreak eleberri guztiz noire, ero eta psikodelikoa, hestebetez nahiz eraildakoez lepo dagoen kontakizuna, Arbizu, Altsasu, Gasteiz, Basauri eta Turkia agertokiak dituena. Beste jite batekoa da Bea de la Vegaren Versos brutos poemategia, Altsasuko diseinugile eta zinemagileak ondu eta argitara eman duen olerki sorta sendo eta ausarta. Autoreak dio gogora etorri ahala idazten zituela poemok, modu intuitibo batez. Emaitza txundigarria da, ale eder eta asaldagarriak dauzka liburuak; familiako genealogia mamitsu eta gogorrak eta naturaren presentziak zeresan handia hartzen dute. Irakurgaiez gain, ongi hornitua dator euskal kultur agenda Sakanan datozen hilabeteetan. Hara, idazleen saioak: J. Sarrionandia, I. Borda, L.Mintegi, B. Salaberri; musikan Amoranteren emanaldia; Mikel Pagadiren boloa, bertsolariak... Eta azkenik baina ez hutsenik, Artedrama/Axut-en Nor naizen baneki antzerkia, martxoaren 7an Iortian. Badago, beraz zertaz goza kulturgintzaz.
"AIPATU IRAKURGAIEZ GAIN, ONGI HORNITUA DATOR EUSKAL KULTUR AGENDA SAKANAN DATOZEN HILABETEETAN"
OLAZTIKO GAZTE ASANBLADA
Zer da pornografia? Zertan kaltetzen gaitu? Gure ustez, pornografia kapitalismo garaikidearen produktua da. Izan ere, kapitalismoaren logika bera jarraitzen du: azkar ekoiztu, etenik gabe kontsumitu eta gizatiarra dena errentagarria denarekin ordezkatu. Kapitalismo pornografikoak beste edozein merkatuk bezala funtzionatzen du: segmentatu egiten du, itxaropen irrealak saltzen ditu eta giza beharrak — desira, jakin-mina, intimitatea— negozio aukera bihurtzen ditu. Testuinguru horretan, ez da harritzekoa milioika gaztek sexualitateari buruz ikastea gidoi jakin batzuen bidez. Gidoi horiek indarkeria sinbolikoa, desberdintasuna eta kontsumo-objektuen logika erreproduzitzen dituzte, indarkeria eta erasoak normalizatuz.
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Laura Olmos Aristorena maketazioa@guaixe.eus
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436
GK diseinu zerbitzua: Maider Perkaz Urdiain maider@gkomunikazioa.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Kolaboratzailea: Jose Luis Erdozia
Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Felix Altzelai
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
atzean dagoen sistema ulertzea. Sistema horrek dena erosi eta saldu daitekeela erakusten digu, baita desira ere. Pornografiaren abolizioa defendatzea ez da desira debekatzea, ezta bizitza pribatua kontrolatzea ere; ustiapenean eta desberdintasunean oinarritutako industria baten aurkako jarrera politikoa baizik. Ustiapenean oinarritutako industria batek ezin du berdintasuna defendatzen duela dioen gizarte batekin elkarrekin bizi. Sexualitate askea ezin da desberdintasunaren gainean eraiki. Are gutxiago, inoren gorputza negozio bihurtzen denean. Horregatik, gizarte justuago bat nahi badugu, pornografia ere auzitan jarri behar dugu. Merkatuak gobernatutako sexualitate bat nahi dugu? Ala askatasunetik, errespetutik eta benetako intimitatetik sortuko den bat?
OBJEKTIBOTIK Nahaspila Sarean ez dabilenean ez duzu halako korapiloetan pentsatzen. Argazkikoa ez da horren irudikapena. Zutabe batetik bestera kableak elkarrekin egoteko beste hari batez inguratzen dute. Hari hori denborarekin hautsi egiten dela eta haizeak pilatu egiten du. Hori onenean, lurrean buka baitezake ere. Arakilgoa da irudia, baina hainbat tokitan gertatzen da.
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus
www.guaixe.eus
Gainera, industria hau prekarietateaz elikatzen da. Ustiapena, presioa, baimenaren ikusezintasuna eta gorputz perfektuen estandarizazioa ez dira kasualitate hutsa: mozkinen logikaren ondorio zuzena dira. Pornografiak irabaziak maximizatzen ditu sexua ikuskizun bihurtuz eta plazera produktu gisa aurkeztuz. Eragin soziala agerikoa da. Gero eta gazte gehiagok jotzen du pornografiara sexuheziketa egokia jaso aurretik. Sexua zer den ikasten dute bideoen bidez, non emakumeen plazera bigarren mailan geratzen den eta praktika oldarkorrak normaltzat hartzen diren. Horrek ondorio zuzenak ditu harreman errealetan, baimenaren pertzepzioan eta desira ulertzeko moduan, askotan baimena lausotuz edo bigarren mailan utziz. Pornografia kritikatzeko, beharrezkoa da fantasiaren
LAGUNTZAILEAK
SAKANERRIA
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
Hamar toki erakundek obretarako finantziazioa dute
Onartutako lanak
Hiru urtetan hiru miloi euroko (BEZik gabe) balioa duten lanak eginen dituzte. 1,1 milioiko laguntza dute SAKANA Edozein inbertsio egiteko udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen menpekoak dira. Halako ekarpenik gabe zaila baita herrietan egin beharreko lanei aurre egitea udalak berak sortzen dituen diru sarrerekin. Horregatik udalek hainbat lan egiteko dirulaguntza eskabideak egin zituzten joan zen urtean, eta foru administrazioak haiek ebazteko zain zeuden. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Tokiko Inbertsioen Plana (TIP) kudeatzen du. Hark hiru jarduera-programa ditu: Inbertsioak, Tokiko Programazioa eta determinazio askea. Atzeneko programaren bidez toki erakundeek urtero diru kopuru bat jasotzen dute, egiteko jakin batzuetara bideratu dezaketena. Inbertsio eta Tokiko Programazio programetako dirulaguntzak jasotzeko udal eta kontzejuek dirulaguntza eskabideak eta memoria aurkeztu behar dute. Departamentuko arduradunek adierazi dutenez, TIP "Nafarroan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko pentsatuta dago,
udalerrien tamaina edozein izanda ere". Departamentuak 2026-2028 plangintza-aldiko inbertsioetarako 100 milioi euro baino gehiago banatuko ditu udal eta kontzejuen artean, urtero 34 bat milioi. Dagoeneko Tokiko Programazioan behin-behinean 82 lan onartu ditu. 15 milioi eurotik gorako inbertsioak eginen dituzte toki erakundeek. Sakanako zortzi lan dira, 2.833.255,31 euro inbertsioa, 987.278,08 euroko laguntza. Onartutakoekin batera, erreserban gelditzen diren lanak ere izendatu ditu gobernuak, baita onartu ez dituenak ere. Horien artean ere Sakanako udal eta kontzejuek aurkeztutako lanak daude. Inbertsioen atalean dagoeneko sarerik gabeko zolatze lanetarako eta zeharbideak urbanizatzeko zein lan onartu dituen jakinarazi du gobernuak. Lehen atalean ibarreko bi lan onartu ditu, 59.495,90 euroko aurrekontua eta 44.621,92 euroko laguntza. Atzenekoan lan bakar bat, 105.811 euroko inbertsioa eskatuko duena. Hamar toki erakundeek 3.033.030,57 euroko inbertsioak
Altsasu Udaletxea eraberritzeko lanak. Gutxi gorabeherako inbertsioa 1.104.522,67 eurokoa (BEZik gabe) da. 180.000 euroko dirulaguntza. Nafarroako aurrekontuetatik beste 530.000 euro jasoko ditu udalak. 2026 eta 2027 artean egiteko.
Ziordia Udal igerilekuak eraberrituko ditu eguneratutako legedira egokitzeko. Gutxi gorabeherako inbertsioa 388.239,65 eurokoa (BEZik gabe) da. Ziordiko Udalak 180.000 euroko dirulaguntza jasoko du. 2026 eta 2027 artean egiteko.
Izurdiaga Kontzeju etxeko lehen solairuan bi etxebizitza egiteko eraberritze lanak. Gutxi gorabeherako inbertsioa 128.229,38 eurokoa da (BEZik gabe) da, 70.000 eurokoa da dirulaguntza. 2028 urteen artean egiteko.
Irurtzun Beheko bi igerilekuak legedira egokitzeko eraberritze lanen bigarren fasea egitea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 670.713,30 eurokoa (BEZik gabe) da, dirulaguntza 180.000 eurokoa. 2027 eta 2028 urteen artean egiteko.
Etxarri Aranatz Amiantoa zuen frontoiko teilatua berritzea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 261.201,36 eurokoa da (BEZik gabe). 180.000 euroko dirulaguntza. 2026 eta 2027 artean egiteko. Lanak egiten ari dira.
Bakaiku Herriko etxean igogailua jartzeko lanak egitea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 23.037,44 eurokoa (BEZik gabe) da. Bakaikuko Udalak jasoko duen dirulaguntza 17.278,08 eurokoa da. 2027an egiteko.
Iturmendi Hilerria irisgarri bihurtu, ibai ertzean dauden egiturak egonkortu eta aparkalekua egitea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 153.028,42 eurokoa (BEZik gabe) da, eta 110.000 euroko dirulaguntza jasoko du. 2028an egiteko.
Iturmendi Medikuarena zen etxebizitza eraberritzea bi etxebizitza egin eta gazteen premiari erantzuteko. Gutxi gorabeherako inbertsioa 104.283,09 eurokoa (BEZik gabe) da. Dirulaguntza 70.000 eurokoa da. 2028an egiteko.
Lizarragabengoa San Pedro kaleko bi zati zolatzeko aukera izanen da. Gutxi gorabeherako inbertsioa 40.209,91 eurokoa (BEZik gabe) da. Lizarragabengoako Kontzejuak 30.157,43 euroko dirulaguntza jasoko du. Obra 2026an egitekoa da.
Bakaiku NA-2410 errepidearen ertzean dauden espaloiak zolatzea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 19.285,99 eurokoa (BEZik gabe) da. Bakaikuko Udalak 14.464,49 euroko dirulaguntza jasoko du. Lanak 2026an egitekoak dira.
Hiriberri Arakil NA-2410 zeharbidean (Goialde kalea) zoladura jartzea eta sareak berritzea. Obrak 140.279,36 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Kontzejuak 105.811,26 euroko dirulaguntza jasoko du. 2028an egitekoa.
5
6
SAKANERRIA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
DORRAO SAN ANTON EGUNA ILBELTZAK 17 larunbata 09:00 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan. 10:00 Hildako kofradiakideen aldeko errespontsua, priorearen etxean. 14:00 Kofradiaren urteroko batzarra, Itur Aldea elkartean. 14:30 Kofradiakideen bazkaria, Itur aldea elkartean.
BAKAIKU SAN ANTON EGUNA ILBELTZAK 17 larunbata 12:30 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan. 13:15 Batzarra, elizan. 14:30 Bazkaria, Bakarrekoetxea elkartean.
URDIAIN SAN ANTON EGUNA ILBELTZAK 17 larunbata 12:00 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan. 12:30 Apaizak soroak bedeinkatu ondoren San Antonen kanta abestuko dute. 12:45 Gosaria, Tintiniturri elkartean. 13:30 Urteroko batzarra, auzoan. 14:30 Bazkaria, Aitziber elkartean. 18:00 Erronda, maiordomoen etxeetan.
ITURMENDI SAN ANTON EGUNA ILBELTZAK 18 domeka 10:30 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan. 11:30 Batzarra, apaizaren etxean. 14:00 Bazkaria, Aritzaga elkartean.
Kintoen talde argazkia. KIKI ASENSIO ELORZA
Santa Ageda ospakizunerako atzera kontua martxan Kintoen buruzagiak ilbeltzaren 6an aukeratu zituzten. Hurrengo egunean hasi zituzten dantza entseguak ALTSASU Altsasuko kinto ospakizunak aurten otsailaren 5etik 9ra izanen dira, ostegunetik astelehenera. Kintoen buruzagi aukeraketarekin Altsasun Santa Ageda ospakizunetarako prestaketak hasita daude. Buruzagien aukeraketa, ilbeltzaren 6an egin zen. Elurra eta hotza zegoenez, Gure Etxea eraikinak hartu zuen hautaketa. 2007. urtean jaiotako 62 gaztek osatzen dute Altsasuko aurtengo kintada, 31na neska eta mutil. Zozketa zein generorekin hasi erabakitzeko, Javier Ollo Mar-
tinez alkateak txanpona airera bota eta mutilen aldea atera zen. Hala bada, alkatea mutilen artean karta bana banatzen hasi zen. Aurreneko erregea Unai de los Santos Rodriguezen eskutan agertu zen, hurrena, berriz, Iñigo Jauregi Torralbarenean. Segituan neskak borobilean jarri eta alkatea kartak banatzeari ekin zion. Aurreneko errea Ane Arregi Larrazaren eskutan agertu zen, eta bigarrena Enara Arregi Gomezen eskutan. Lauren bizkar geldituko da antolaketaren ardurarik handiena.
Zozketaren hurrengo egunean, ilbeltzaren 7an, gazteek zortzikoa, jota eta porrusalda dantzak ikasteko entseguak hasi zituzten. Burunda pilotalekuan ari dira dantzan trebatzen, astegunetan, 21:00etatik 22:00etara. Aitziber Etxaiz Soria, Edurne Somocurcio Gonzalez eta Nerea Mazkiaran Lopez de Muniain dira kintoen dantza irakasleak. Entseguak direla eta, makina bat altsasuar elkartzen da frontoian kintoak entseatzen ikustera.
Komunikatua Joan zen urteko kinto ospakizunetan gertatutakoaren jakitun, aurtengo kintoek oharra zabaldu dute sare sozialen bidez. Kintoek "herriari kalte egiten dion edozein ekitaldiren kontra gaudela argi utzi nahi dugu". Kintoek azpi-
marratu dutenez, "aurten jende guztiak gozatzeko aukera izango duen festak sustatzeko lan egingo dugu, gainerakoei kalterik egin gabe". Gazteek gaineratu dutenez, "auzokide eta bisitari askok festa horiek ospatzen dituzte gurekin batera; beraz, haiei ere laguntza eskatu nahi genieke istiluak saihesteko". Kintoek adierazi dutenez, "gizalegerik gabe jarduten dutenek erantzukizunak bere gain hartzeko unea da, kintoak izan ala ez". Azkenik, kintoek nabarmendu dute "festa horietan gure eginkizuna herrian zoriontasunez betetako giroaz gozatzea eta besteek ere goza dezaten laguntzea da. Santa Ageda herriaren eta herriarendako festa bat da, eta gu ageriko aurpegia baino ez gara".
SAKANERRIA
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
7
Autopistarako sarbide berria zabalik Urritzola, Errotz, Izurdiaga, eta Irurtzungo biztanleek Iruñerako noranzkoan irteera zuzena dute. Errei berriak trafikoa Izurdiagako zeharbidetik atera du. Irurtzungo saihesbidearekin batera herritarren aspaldiko eskaera zen irteera IZURDIAGA Abenduaren 26an geroztik zabalik dago A-15 autobidean sartzeko errei berria. Horren ondorioz, autobide hori erabilita Iruñera joan nahi duten urritzolarrek, erroztarrek, izurdiagarrek eta irurtzundarrek ez dute Guliaraino joan beharko, hala denbora eta distantzia murriztuz. Gainera, gaur egun Izurdiagako zeharbidetik doan trafikoa arindu ahal izango da. Lurralde Kohesiorako Departamentuak egin du errei berri hori, Izurdiaga parean, Iruñerako noranzkoan. Lanek 1,2 milioi euroko aurrekontua izan dute. Obra agorrilean hasi zen eta bi fasetan egin dute. Biribilgune berri bat dago NA-7010 errepidean, 21+400 kilometro-puntuan, zortzi metroko galtzadarekin eta hogei metroko diametroa duen erdiko irlatxoarekin. Biribilgune berritik abiatzen den sarbide-erreiak, 111 kilometro-puntuan, 815 metroko luzera du guztira, eta ha-
Pibote bakarra gelditu da bizikleta bidean. KONTZEJUA
Bizikleta bide sarea ez da autoak ibiltzeko Autoak ez pasatzeko pibote bat errotik kendu ondoren, horixe azpimarratu du Lizarragako Kontzejuak
Mustutze ekitaldian izan zirenak. GOBERNUA
sierako 370 metroak galtzada bakarrekoak dira; gainerakoa azelerazio-erreiari dagokio, amaierako ziria barne. Mustutze ekitaldian Irurtzungo Udaleko alkateorde Txiki Iriarte Vitoria, Arakilgo Udaleko zi-
Hurbilekoa eskura duzu Sakanako Gidarekin Ibarreko 0 km-ko gida Sakanako komertzioen eta zerbitzuen gidarik osatu eta eguneratuena da SAKANA Hamaikagarren aldia da Guaixe fundazioak Sakanako Gida argitaratzen duena. Ibarreko 9.000 etxeetara banatzeaz asteburuan bukatuko da. 0 km-ko gida horretan Sakana bizi bat posible egiten duten denda, taberna, elkarte, zerbitzu eta enpresen berri jasotzen da. Horretaz aparte, informazio praktikoa du, esaterako: osasun etxe, udal edo bestelako erakundeen telefonoak eta egutegiak. Edizio berri honetako berritasunak dira, batetik, farmazietako telefonoak eta,
Sakanako Gida buzoira sartzen.
negotzi Karlos Marti, Izurdiagako kontzejuko kide Joseba Uharte Maiora, Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivite Cornago eta Francisco Ansorena Proiektu eta Egokitzapen Lanen Ataleko burua.
bestetik, zenbait turismo ibilbideren berri ematen dela. Paperezko bertsioko edukia guaixe.eus/gida/ webgunean kontsultatu daiteke. Gida digital horren bidez hiru kliketan beharrezko establezimendu edo zerbitzu horren helbidea, telefonoa, posta elektronikoa edo web orria jakiteko eta zuzenean harremanetan jartzeko aukera du erabiltzaileak. Gainera, bilaketak egiteko aukera ere dago. Guaixe fundazioaren babesle diren 1.400 sakandarrei ibarreko 90 bat establezimendutan abantailak eskaintzen dizkie. Sakanako Gidaren hurrengo edizioan edo orain Interneteko bertsioan sartzeko: 661 523 245 edo 619 821 436 telefonoetara hots egin edo publi@guaixe.eus e-posta helbidera idatzi.
LIZARRAGA Sakanako bizikleta bide sareko adarretako batek Etxarri Aranatz eta Lizarraga lotzen ditu. Etxarriko Euntzea dermiotik Lizarragako Astarategietako bidera arteko bide berriak 650 bat metro ditu. Udaz geroztik dago erabilgarri eta oinezkoek eta txirrindulariek erabiltzen dute. Autoak eta bestelako motordun ibilgailuak bizikleta bidean ez sartzeko, Sakanako bizikleta bide sareko toki askotan piboteak jarri dira bidearen erdian. Halakoak daude Lizarraga eta Etxarri Aranatz arteko bidean ere.
Baina Lizarragako Kontzejuak jakinarazi duenez, bakarren batek piboteetako bat errotik atera eta aldameneko errekara bota zuen. Horretaz abenduaren 27an jabetu ziren. Lizarragako Kontzejukoak adierazi duenez, "gertatutakoa ezin dugu onartu. Herriak eta Sakanako Mankomunitateak bidea egiten dirua gastatu dugu. Herrira, bizikletaz eta oinez, jendea etortzen zaigu, bidea herriarendako ona da". Horregatik, kontzejutik "bidea eta han dauden gauzak behar bezala zaintzeko deia" egin dute.
BIZIA
SUSANA CROCHETS IZENA: Susana Santano Diaz. LEKUA/KOKAPENA: Altsasun, Jose Maria Ezkurra kalea. Azoka edo merkadilloetan egotea da berak nahi duena. Gustatuko litzaioke lokal bat hartzeko aukera izatea. NOIZTIK ZABALIK: Otsailean urte bat beteko du. PRODUKTU/ZERBITZUAK: Crochet teknikarekin egindako ia edozer, jantziak, poltsoak, amigurimiak etab. Bukatutako produktuak edo aldez aurretik eskatutakoak. Bidalketak egiten ditu eta adin guztietarako tailerrak ematen ditu.
8
SAKANERRIA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
Guardia Civilaren salaketarekin isunak
Trafiko ezbeharretan bost sakandar hil ziren
Lan istripuek hiru hildako utzi zituzten 2025ean
Gaztetxean egindako zazpi kontzerturengatik gobernuak Altsasuko Udalaren kontrako 42.000 euroko zehapen edo zigor prozedura hasi du. Altsasuko Gazte Asanbladak "Euskal Herrian gaztetxeen kontra egiten ari diren erasoaldiaren baitan" kokatu du
Aurreko urtean ibarreko bi biztanle hil ziren errepidean izandako istripuetan
Hiru hildakoak gizonezkoak ziren. Istripuak basoan eta industrian izan ziren
SAKANA Pasatakoa urte txarra izan zen, izan ere, trafiko ezbeharretan bost sakandar hil baitziren, hiru gizonezko eta emakumezko bat. Hildakoek 28, 80, 28, 19 eta 76 urte zituzten. Bost sakandarren heriotza eragin zuten istripuetako bi ibarrean izan ziren eta beste hirurak ibarretik kanpo. Ezbeharretako lau autoek izan zuten eta bestea motor batek. Nafarroan trafiko istripuen ondorioz 47pertsona hil ziren, joan zen urtean baino 24 gehiago. Hildakoetatik 34 gizonezkoak ziren eta 13 emakumezkoak. Hildako gehienak, 25, auto edo furgonetatan joaten ziren, zortzi motorretan, bost kamioietan, bi bizikletan eta bat traktorean. Gainera, sei oinezko ibilgailu batek harrapatuta hil zen. Adin tarteari dagokionez, trafiko istripuan hildako gehienak, hogei eta batek 45 eta 60 urte artean zituzten. Hamairuk 64 urte baino gehiago, bederatzik 25 eta 44 urte artean eta, azkenik, lauk 14 eta 24 urte artean. Jasotako datuen arabera Sakanan azkeneko bederatzi urtetan hogei pertsona hil dira trafiko istripuetan. Azken bost urteei erreparatuz gero dozena bat izan dira hildakoak.
SAKANA Lanera joan eta bertan hil ziren hiru langile Sakanan joan zen urtean. Lan istripuetan hildako guztiak gizonezkoak ziren. Haietako bi baso lanak egiten ari zirela hil ziren. Beste hildakoa eraikuntza arloan lan egiten ari zela hil zen. GUAIXEk jasotako datuen arabera, azken hamar urtetan hamabost pertsona hil dira lanean ari zirenean. LAB sindikatuaren kontaketaren arabera Euskal Herrian 72 langile hil ziren joan zen urtean. ELAren zenbaketaren arabera, berriz, 62 izan ziren lanean zeudela hildako pertsonak.
ALTSASU Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak zehapen edo zigor prozedura hasi du Altsasuko Udalaren kontra. Haren abiapuntua Guardia Civila da, 2024ko martxotik 2025eko irailera gaztetxean egindako zazpi kontzerturengatik beste horrenbeste salaketa jarri zituelako. Zehapenaren zenbateko osoa 42.000 eurokoa da, 6.000 euro salaketa bakoitzeko. Javier Ollo Martinez alkateak azaldu duenez, "formalki eraikinaren erabileraren arduraduna den pertsona bat edo gehiago, edo elkarterik ez dagoenez, egiten diren jardueren arduraduna Altsasuko Udala da". Alkateak azpimarratu du, halaber, "bidegabea" dela zehapen-prozedura bat irekitzea gaztetxea 35 urtez etengabe erabili ondoren, eta Guardia Civilaren salaketak "lankidetza eta leialtasun instituzionalaren printzipioetatik urrun" geratzen direla. Bestalde, Udala Altsasuko Gazte Asanbladarekin (AGA) hitz egiten ari dela adierazi du alkateak, orain arte Gaztetxean egiten diren jarduerak, kontzertuak barne, "berme guztiekin egiten jarraitu ahal izateko". Udalaren eskumenekoa den egoera erregularizatzeko aukerari dagokionez, hainbat formula aztertzen
Osasun sorospen gela hartu zuen eraikina 1990eko lastailaren 5ean okupatu zuten.
ari direla eta zigorrek lan hori errazten ez dutela aurreratu du. "Zigortzeko ahala izan behar da botere publikoen azken baliabidea, eta ezinbestekoa denean bakarrik ezarri behar ditu zehapenak", azpimarratu du. Gaineratu ez duela gaztetxea hustuko: "gaztetxeak Altsasuko eragile sozial eta kulturalen beste agente bat izaten jarrai dezan borrokatuko naiz". AGAko kideek nabarmendu dutenez, "ez da errepresio indarrek gaztetxea erasotzen duten aurreneko aldia". AGAko kideek
"Nafarroako Gobernuaren funtsezko papera" nabarmendu dute. Haien iritziz, "argi dago Nafarroako Gobernuaren eta Guardia Civilaren arazoa ez direla kontzertuak, baizik eta gure herrian gaztetxe eta asanblada bat izatea, benetan zapuztu nahi dutena honek betetzen duen funtzioa delako". Esan dutenez, "gaztetxea eta asanblada zeregin politiko, sozial eta kulturalei erantzuteko tresnak dira, gazte langileon proiektuak aurrera eramateko espazioak". AGAko kideek "okupazioaren hautua" berretsi dute.
Errepasoa Urtea / Hildakoak • 2015 2 • 2016 0 • 2017 0 • 2018 1 • 2019 1 • 2020 1 • 2021 0 • 2022 2 • 2023 1 • 2024 1 • 2025 3
SAKANERRIA
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
Euskararen pizkundea ekar dezaketen txinpartak Euskaltzaleen aktibazioan laguntzeko sei jarraibide eman zituen Kontseiluak 'Pizkundea' ekitaldian. Kontseiluko kidek adierazi dutenez, "hautu hauetako bakoitza txinparta bat da euskarak behar duen pizkunderako" SAKANA Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Bilbon antolatutako Pizkundea ekitaldian 6.500 euskaltzale elkartu ziren abenduaren 27an. Tartean makina bat sakandar izan ziren. Ekitaldian Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel Larrañagak euskaltzaleak antolatzeko deialdia egin zuen. Horretarako aukera euskalgintzako erakundeek eskaintzen dutela azaldu zuen. Baina partekatzen dugun bizitzako edozein espaziotan "antolatu gaitezen, eta elkarrekin piztu ditzagun han eta hemen euskaltzaletasunaren txinpartak, euskarari berriro ere Pizkunde bat emateko. Euskaraz bizitzeko behar den dena eskuratzeko". Antolakuntza horretan laguntzeko Kontseiluak Bilbon Euskaltzaleon gida aurkeztu zuen. Sei jarraibide daude gidan, "bakoitza txinparta bat da pizkunderako".
Euskaraz bizitzeko hautua egin Gidako aurreneko jarraibidea da: "euskalduna bazara euskaraz bizitzeko hautua egin: erabili bizimoduko eremu guztietan, lehenetsi euskarazko kultur eskaintza, euskarazko hedabideak, euskarazko edukiak…" Kontseilutik euskaldunoi eskatu zaigu gure inguruan eragiteko: "erraztu zure jarrerarekin euskaraz zailtasun gehiagorekin ari direnak eroso sentitzea. Hurbildu euskara ez dakitenei". Norberak kontzientzia hartzea garrantzitsua dela gaztigatu du: "ohartu euskara minorizatutako hizkuntza dela eta zu zeu minorizatutako hiztuna. Euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela".
Euskara ikasi Euskararen "jabe" ez direnendako jarraibidea ere badu Euskaltzaleon Gidak: "eman ezazu ikasteko pausoa. Edo, behintzat,
Euskara lehentasuntzat jo Kontseiluaren eskaera da "zure lehentasun sozial eta politikoetara ekarri euskararen auzia". Eskaera zehatza egin du ere: "beste hainbat gairekin egiten duzun bezala, zure botoa erabaki aurretik ezagutu aukeran dauden indar politikoek nolako hizkuntza politika proposatzen duten".
Antolatu euskaltzale gisa Euskalgintzako Kontseiluko kideen iritziz, "egungo munduan euskaraz bizitzeko, eta euskara bizi dadin, ezinbestekoa da beste Pizkunde bat eragitea. Eta hori gertatzeko euskaltzaleen mugimendu indartsua behar da. Beraz, antolatu". Antolatu euskalgintzak horretarako eskaintzen dituen erakundeetan, esate baterako, herrietako euskara elkarteetan,
Kontseilua: "Euskaltzaletasunaren giharra indartzeko gogoa eta premia dago".
GARAGARTZAROAREN 13AN IRUÑEA EUSKALTZALEON BILGUNEA IZATEKO DEIA EGIN DU euskarara hurbiltzeko pausoa. Erraztu zure jarrerarekin euskara normal erabiltzeko aukera". Etorkizunera begirako eskaera ere egin die: "eman euskara zure ondorengoei". Aldi berean, euskaldunak ez direnei Kontseiluak eskatu die ohartzeko euskara "minorizatutako hizkuntza bat dela eta minorizatutako hiztun komunitatea euskaldunena, eta ondorioz babestu haien aldeko berdintasun eta berme politikak". Zeren, "euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela".
Ez normalizatu eta isildu hizkuntza eskubideen urraketarik Kontseiluaren hirugarren jarraibideak horixe eskatzen du. Eta hizkuntza eskubideen urraketarik sumatuz gero, "eman horren berri Hizkuntz Eskubideen Beha-
tokiari Euskararen Telefonoaren bidez (labur.eus/h2ajchi6)". Nabarmendu dutenez, "gauzak aldatzeko garrantzitsua da gertatzen zaigunaren berri elkarri ematea eta plazara ekartzea".
Kezkak partekatu Gonbidapena da Euskaltzaleen gidan dagoen laugarren jarraibidea: "zure ingurukoekin partekatu euskararen etorkizunak sortzen dizun kezka. Hitz egin hizkuntzen auziaz, zure bizipenez. Entzun besteenak. Izendatzen ez dena ez da existitzen". Bilboko ekitaldian Eskisabelek elkarguneen "premia" azpimarratu zuen: "elkarguneak erabileraren eta gaitasunen apaltzeak edota erronka berriek sorturiko kezkak partekatzeko. Euskararen aurkako oldarraldiak eragiten dien minaz hitz egiteko. Hiztun gisa, herritar gisa, jasaten ditugun eskubide urraketak isilean gorde ordez lasai adierazteko". Azken finean, "elkarguneak, horren guztiaren aurrean elkarrekin arnasa hartzeko, elkar elikatzeko, elkar hauspotzeko. Elkarguneak euskaltzaletasuna adierazteko eta bizitzeko".
9
Taupa mugimenduan edota Euskal Herrian Euskarazen. Antolatu euskaltzaleak kuadrilletan, ikastetxeetan, lantokietan, kirol eta kultur elkarteetan, mugimendu sozial, sindikatu eta alderdien baitan. "Gure bizimoduko gune horietako bakoitzean bultza ditzagun euskararen aldeko erabaki, jokabide eta jarrerak. Euskararen alde hartzen ez diren erabakiek minorizazioa indartzen dute". Bilboko ekitaldia dei batekin despeditu zuen Eskisabelek: garagartzaroaren 13an Iruñea izatea euskaltzaleon bilgunea. "Bitartean piztuko ditugun txinpartak elkarren ondoan jartzeko. Berriro ere elkarrekin arnasa hartzeko, elkar elikatzeko, elkar hauspotzeko. Guztion beharra du euskarak, guztion beharra du Pizkundeak!"
10
SAKANERRIA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
KOLABORAZIOA JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON
Sakanako euskal lexia konposatuak (XVI) Harraldi bat(ek) jo/eman, Harraldia jo/sartu/jarri, Harraldiak eman Ergoienakoak ditugu aditz perifrasi hauek guztiak. Burugogorkeria izan, tenkor, temati jarri. Gurari, apeta edo irrika ere adieraz dezake. Ondorengo esaldiak dakar Lizarragako hiztegiak: Ze arraldiye sartu aakizu! Ze arraldiye jarri aakizu! (¡Qué terco te has puesto!) (Ze harraldia sartu zaizu! Ze harraldia jarri zaizu!) Ez takit ze arraldiyek jo doon! (¡No sé qué venada le ha dado!) (Ez dakit ze harraldiak jo dion!) Arraldiye eman duut etxen gelditzeko. (Me ha dado por quedarme en casa.) (Harraldia eman dit etxean gelditzeko). Gaztelaniaz: «dar la venada», «darle a uno/a por…». Hau da (duk/dun), hau!, Hau marka! Gertakari, egintza edo entzundako zerbaiten aurrean harridura adierazteko erabiltzen diren esapideak ditugu hauexek eta oso zabalduak daude Euskal Herrian barna. Au den, au! Nok esan ber ziegunan orren txukun etorko itzenik? (Hau
dun, hau! Nork esan behar zigunan horren txukun etorriko hintzenik?) Gezurre esan bierra uraittu ñet, au marka! (Gezurra esan beharra eduki dinat, hau marka!) OEHn ere: “Hau da hau (En exclamaciones); hau marka”. Gaztelaniaz: «¡Vaya hombre!, ¡Desde luego...!». Hauek komediak! Aurrekoak bezala esapide hau ere oso erabilia izan da. Gertaera harrigarriak, arazoak edo oztopoak, suertatzen direnean erabiltzen da. Fan zan astien abiona artu giñuban Parise fateko ta aeropuertuen oik komeyek! (Joan zen astean abioia hartu genian Parisa joateko eta aireportuan hauek komeriak!). Gaztelaniaz: «¡Qué problemas!». Hauek kuntzak!, A, zer kuntzak! Norbaiten edo zerbaiten egoera nahasi eta korapilatsua adierazteko erabiltzen dira. Toki bateko anabasa ere adierazten du. EHn: «kuntza. iz. g.er. itxura, eitea». A, zer kuntzek! Biyerko ez padek gela txukuntzen, eyeiz partidue jokatzia fanen! (A,
DUELA 25 URTE...
Dendarien saria banatuta Altsasuko Dendarien Elkarteko establezimenduetan erosketak egiteko txartel handia zen. Altsasuko Dendarien Elkarteak bere bezeroen artean 500.000 pezetako (3.005 euro) saria zozketatu zuen. Dirua elkarteko dendetan gastatu beharra zegoen egun bakarrean. Larka dendan banatu zen txartel irabazlea eta hura Juan Carlos Calleiras Vitalek eskuratu zuen. Familiakoekin batera saria 10:00etan jaso zuen. Erosketa zerrendan zituzten arropak, etxe tresna elektriko txikiak, opariak eta ordenagailua.
zer kuntzak! Biharko ez baduk gela txukuntzen, ez haiz partida jokatzera joanen!). Oik kuntzek, zuen elkartiontan! (Hauek kuntzak, zuen elkarte honetan!). Gaztelaniaz: «aspecto desagradable de algo o alguien, desastrado». Hauxe duk/dun, hauxe! Oso erabilia izan da esapide hau ere Euskal Herrian barna. Harridura agertzeko erabiltzen da, espero ez dugun zerbait gertatzen denean. Ondorengoa Etxarri Aranazko esaldia dugu: Auxeen, auxe! Mixeye, gertatu dakiyobiena! (Hauxe dun, hauxe! Miseria, gertatu zaiena!) Auxen bizi goorra! (¡Qué vida más dura!, Lizarraga) (Hauxe dun bizi gogorra!) Gaztelaniaz «expresión de queja por algo inesperado». Hezurrak mami egin arte jo/eman, Astindu ederra eman Lehena Aranatzen erabilia izan da eta bigarrena nahiko orokorra dugu. Jipoi handia eman edo hartu. Lehena, jipoiarekin baino ez da erabiltzen eta, bigarrena, aldiz, kiroletako emaitzekin ere erabiltzen da. Ataungo festetan ezurrak mami eiñ artio eman ziobabien ta ala ziok ordus kios, elbarrittuik! (Ataungo festetan hezurrak
mami egin arte eman ziotean eta hala zagok orduz gero, elbarriturik!). Astinddu ederra eman ziok Ezkurdiak Altunai gaur lau terdiyen! (Astindu ederra eman ziok gaur Ezkurdiak Altunari lau eta erdian!) Bigarrenaren kasuan, EHn, bigarren adierako adibideetan dakar: «astindu» iz. Astinaldia. Gaurko guraso askok ere merezi dute astindu ederra. Gizatxar hark besotik heldu eta astindu bat eman zion. Astindu batzuk hartu. Astindu galanta, gogorra, zakarra». Gaztelaniara “dar una soberana paliza” itzuliko genuke. Hitz eta putz, Hitz eta mintz Lehena Sakana erdialde osoan izan da erabilia eta bigarrena Lizarragakoan. Hitz eta pitz, hizketan etengabe aritu, gustura eta lasai, denbora pasa. Lizarragako hiztegian honela dator: “itze ta mintze, itze ta putze, itza ta putza, itz da putz: (hablando) sin parar, (hablando) sin ton ni son, itze ta putze daalle izketan: está hablando sin ton ni son». EHn eta OEHn «hitz eta pitz». Hurrengo biak, Etxarri Aranazko esaldiak ditugu: Geixkixe zaudie suban onduen, itz eta putz! (Gaizkixe zaudete
suaren ondoan, hitz eta putz!) Emen gailtzen, lasei-lasei, itz eta putz! (Hemen gabiltzan, lasai-lasai, hitz eta putz!) Hitze(t)an egon/izan, -ren hitzean egon, Hitz berean egon Erabilera nahiko orokorrekoak ditugu hauek. Esandakoa bete, hitza bete. Aurretik esandakoa mantendu, aldatu gabe. Lizarragako hiztegian: itz berien ioon, (bee) itzien ioon (seittu), lengo itzien ioon (seeittu), lengo itzetan ioon (seeittu), esanikeko itzetan ioon (seeittu), (bee) itzai seeittu, (bee) itzai auskin. OEHn ondorengo esaldia dakar: «Hitzetan egon. Mantenerse en lo dicho. Orai zuk zer diozu Mariana? Zeure hitzetan zaude? … Hori beti bere hitzean da». Hizgura egon Etxarri Aranatzen jasoa da perifrasi hau. Hitz egiteko gogoz egon, ondokoek txanda ezin harrapatuz utzi. Etenik hartu gabe hizketan aritu. Mutikua! Bei izgure agola gaurkuen! (Mutikoa! Bai hizgura hagoela gaurkoan!) Ori, bakarrik yaten deenien yoten dek izgure! (Hori, bakarrik edaten duenean egoten duk hizgura!). “Estar con ganas de hablar”.
FESTAK
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
11
"Zezensuzkoarena, ardura handia duen lana da" LAKUNTZA SAN SAASTIÑEK URTARRILAK 16 ostirala 18:00 Txupinazoa, udaletxean. DANBORRADA txikia eta Zarata Txarangarekin musika animazioa. 19:00 Piperropil txapelketa, udaletxean. OHARRA: 16:30etik 17:30era Piperropilak batzar gelan jasoko dira. 19:30 Buruhandiak. 20:00 Auzatea, plazan. 20:30 Zezensuzkoa, plazan. 20:00 – 23:00 Alaiki taldea, plazan. 23:00 Kontzertuak, Biltokin: Rural Crew eta Oihuka taldeak. URTARRILAK 17 larunbata 12:00 Mintzapraktika: Lakuntzako euskias akordatzen yeiz?, udaletxean. 13:00 Auzatea eta Sakana Kantuz, plazan. 15:00 Faxismoaren aurkako gazte bazkaria, kultur etxean. 16:30 – 19:30 Puzgarriak, Behar Zana pilotalekuan. 19:30 Buruhandiak. 20:00 Auzatea, plazan. 20:00 – 22:00 Muxutruk taldea, plazan. 20:30 Zezensuzkoa, plazan. 00:00 – 02:00 Muxutruk taldea, plazan. URTARRILAK 18 igandea 12:00 Haize Txikiak bandaren kontzertua, kultur etxean. 13:00 Herri kirolak. Aizkolariak: Maika Ariztegi / Bea Tanko; Eloi
Kortxero / Eñaut Oiarbide; Iker Gorriti / Aritz Oiarbide; Ion Erdozia / Goizeder Beltza; Iban Resano / Juanjo Lopez. Harri jasotzaileak: Lierni Osa eta Zugarrondo senideak. Trontzalariak: Lakuntzako neska-mutilak. 13:00 Auzatea, plazan. 13:30 Erraldoi eta buruhandiak: Lakuntzako konpartsa. 17:30 Irantzu Gonzalez dantza eskolaren dantza erakustaldia. Koreografoa: Saioa Iraizoz Erviti. 20:00 Txokolate jana, Guraso Taldearen eskutik, plazan. 20:30 Zezensuzkoa, plazan. URTARRILAK 20 asteartea 00:00 Danborrada, plazan. 07:00 Lakuntzako Abesbatzarekin aurora. 11:00 San Saastin ermitara erromeria, Iñaki Bizkaik girotua. 12:00 Meza, San Saastin ermitan. 12:30 Auzatea, San Saastin ermitan. 18:30 Elai Alai dantza taldearen dantza emanaldia, plazan. 19:00 Alkate Dantza, plazan. 19:30 Buruhandiak. 20:00 Auzatea, plazan. 20:30 Zezensuzkoa, plazan.
OLATZAGUTIA SAN SEBASTIAN URTARRILAK 20 asteartea 12:00 Meza, San Sebastian ermitan. 13:00 Otordua, San Sebastian auzoko bizilagunen eskutik.
NOURDINE JDI BABA ZEZENSUZKO ERAMAILEA Lakuntzako sansaastin festen hasierako suziria 40 urte hauetan zezensuzkoa eraman duten lakuntzarrek piztuko dute. Nourdinek 22 urte daramatza txikienak alaitzen Maider Betelu Ganboa LAKUNTZA
Lakuntzar askorendako, haurrak bereziki, zezensuzkoa eramaten duzuna zara. Kargu handia. Oixe! 18 urte beteak nituela hasiko nintzen. Ea aste batez atera nezakeen eskatu zidaten, baina aste hori 22 urtetan bihurtu da. Umeengatik egin nuen.
Egungoa zezensuzko berria da. Hiru urte inguru izango ditu. Lehena Juanjo Burillok egin zuen bere fabrikan, Industrias Bargan. Bigarrena ere bertan egin zuten. Aluminiozkoa da, baina gehiago pisatzen du, 25 kilo inguru. Orain pixka bat moldatzen ari gara, arintzeko.
Noizbait erre izan zara?
Lakuntzako zezensuzkoa. Alboan, Nourdine Jdi, azken 22 urteetako eramailea.
Ezer larririk ez, baina beti sartzen da txinpartaren bat. Buzoa janzten dut, baina garrantzitsuena betaurrekoak jartzea da. Zezensuzko azpian sartu, trakari su eman eta hasten naiz. Traka ongi badoa, 8-10 minutu irauten du.
Bai, minutu horietan plaza beti beteta dago. Umeak itxaroten egoten dira, noiz atera.
Haurrak pozik. Helduak ere bai?
Urduritasuna. Ezer txarrik gerta ez dadin beti adi, ardura horrekin leku guztietara begiratzen... Hiruzpalau aldiz gertatu izan zait umeren bat gehiegi gerturatu, estropezu egin eta lurrera erortzea. Halakotan, berriro zezena hartu eta segi.
Baietz uste dut. Ni haurrak eta helduak, guztiak zirikatzen aritzen naiz beti. Kontu handiz, inguruan etxeetako kristalak, autoak eta beste daudelako eta txinpartek marka uzten dutelako. Plazako estalpean sartu-atera azkarra, badaezpada. Zezensuzkoarena ardura handia duen lana da, alde guztietatik.
Primerako harrera izaten du zezensuzkoak.
Traka bukatuta, haurrek inguratzen zaituzte.
Zer sentitzen da une horietan?
Tradizioa da, zezena iturri azpian jartzen dugu, ongi itzaltzeko. Haurrek zezensuzkoaren atzealdean dagoen erruleta nahi izaten dute, eta dagoeneko eskatzen hasiak dira. Itxaron zerrenda dugu (kar-kar).
22 urtez borondatez edo auzolanen truke zezensuzkoa emateak meri-
tua badu. Festetan parranda egitearekin bateragarria al da? Ez, beti adi egon beharra duzulako. Suarekin ezin da jokatu.
Zezensuzko eramaileek piztuko duzue sansaastinetako suziria. Pozik? Udaletik nik pizteko proposamena egin zidaten. Poztu nintzen, baina eramaile guztiak biltzea bururatu zitzaidan. Juanjo Burillorekin hitz egin nuen, eta gainontzekoekin. Hamaika inguru aritu izan gara, denak mutilak, ea neskaren bat animatzen den!
Erreleborik ba al duzu? Erreleboa ez bada, bizpahiruren artean txandatzea nahiko nuke, baina momentuz ez da inor animatzen.
Festak modu berezian hasiko dituzu. Ondoren nola ospatuko dituzu? Oso gogotsu. Sansaastinak abuztukoak baino festa politagoak dira niretako.
12
XXXX GAIAAUKERANXXXX
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
GAIAAUKERANXXXX XXXX
13
14
SAKANERRIA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
Ibilbidea
Ana Diezek, Almudena Clementek, Izaskun Carrascok, Manolo Gradosek eta Gorka Garciak osatzen dute lantaldea.
Merkatari ibilbideari saria Izara Cortina Storek Nafarroako Gobernuaren Merkataritza Galan ibilbide onenaren saria jaso du. Sariaren bidez foru administrazioak haien "bilakaerak eta garai berrietara egokitzeak markatutako ibilbide komertziala" aitortu zuen Alfredo Alvaro Igoa ALTSASU Dendariek egiten duten lana aitortu asmoz, Nafarroako Gobernuak estreinakoz Merkataritza Gala antolatu zuen abenduaren 11n. Banakako Ibilbide Onenaren Saria Izara Cortina Storko Gorka Garcia Romanek eta Ana Diaz Begiristainek jaso zuten. Garciak bezeroei eskerrak eman dizkie, "saria bezeroei zor diegu, haiek gabe ez geundekeelako hemen. Bezeroak sariarekin identifikatuak senti daitezela nahi genuke". Sakandarrak nagusi badira ere, Goierriko eta Lautadako bezeroak ere badituzte. Garciak gaineratu duenez, "ibarreko gainerako dendariek sari horiek ezagut ditzatela nahi genuke". Esker ona adierazi diote ere Altsasuko Dendarien Elkarteari (ADE), Nafarroako Dendarien Federazioari eta Merkataritza Ganberari.
Garciaren gurasoak, Sebastian Garcia Martin eta Mari Roman Casasola, Ordiziatik Altsasura etorri ziren 1959an. "Bajera bat alokatu zuten gaur egun Tu Tienda denda dagoen tokian. Hasieran arropa saltzen zuten. Baina garai hartan denetarik behar zenez, produktu eskaintza asko zabaldu zuten: arropa, altzariak, argiteria, etxetresna elektrikoak, gortinak..." Tu Tiendan arropa utzi eta Arkupe Altzariak zabaldu zuten 1991n, altzariei eta etxeko produktuei zuzenduta. 1998an sortuko zuten Izara denda, gerora urte eta erdiz Beasainen beste denda bat izan zuena. Beraz, bikote ekintzaile haren hiru seme-alabak denda bana dute Altsasun gaur egun: Maruk Tu Tienda arropa denda kudeatzen du, Juliok Arkupe altzariak eta Gorkak Izara Cortina Stor. Azaldu duenez, "krisiarekin eta aurreneko merkataritza gune handiak zabaltzen hasi zirenean, bezeroak beste ohitura batzuk hartzen hasi ziren. Birmoldaketarako garaia zen". Horregatik, ADEk eta Ganberak ikastaroa antolatu zuten 90eko hamarkadan. "Han gure merkatari pentsaera eta ikuspegia aldatu zen". Horren ondorioz, aldaketak egiten hasi eta prestakuntzan sakondu zuen Garciak: merkataritza kudeaketa eta kontabilitatea, marketinga, bezeroari arreta, salmenta... Horrela "zer lan kanpora atera, zer egiten segi eta zer aldaketa egin behar ziren zehaztu genituen". Prestakuntzak sekula ez du etenik izan. AENORren kalitate ziurtagiria du dendak 2006tik.
Asoziazionismoa Dendariak eskualdeko elkarteko eta sektoreko elkarteko kide izatea ezinbestekoa dela nabarmendu du. ADEko zuzendaritzan hirutan izan da Garcia. Jasotako prestakuntzaren ondorioz, haien antzeko dendak bisitatu zituzten hainbat hiritan, haiengandik ikasteko. Hartutako aurreneko erabakietako bat izan zen erosketa zentral batean sartzea. "Gure ideia bera zuten dendak opatu nahi genituen. Asociacion Española de Centrales de Compras y Serviciosekin harremanetan jarri ginen eta 15 bat zentralen zerrenda eman ziguten". Guztiekin hitz egin zuten. Gesceco zentralarekin
lan egitea erabaki zuten, eta onartu egin zituzten. Bartzelonako bi bazkidek eta Tarragona eta Logroñoko banak osatzen dute erosketa zentrala, eta estatuan ehun denda dituzte. Azaldu duenez, "horrek erosketa politikan aldaketa ekarri zigun eta, talde handia denez, kalitate eta prezio erlazio bikaina lortu genuen. Ondorioz, produktuak primerako kalitatekoak dira eta haien salmentako prezioa arrazoizkoa da. Guztiaren onuraduna bezeroa da". Gaineratu duenez, "fabrikatzaileek gure dendetako prezioak errespetatzen dituzte. Urteko produktuen prezioak dendan haien webgunean baino merkeagoak dira. Hori onuragarria da". Fabrikatzaileekin sortutako aliantza horren ondorioz, biltegian dituzten produktuak finantza baldintza egokietan lortzen dituzte: "produktuak erostean ez dugu dirurik aurreratu beharrik. Horrek krisi garaian malgutasuna eman digu. Halakoetan ez dio prezioari eragin eta bezeroendako baldintza ona da". Internetek bezeroen ohitura aldaketak ekarri ditu. "Horregatik elkartu beharra dago, lan asko egin eta irudimena izan behar da egokitzeko eta gaindituak ez izateko". Dendan saltzen dute eta webgunea eta sare sozialak erakusleiho gisa erabiltzen dituzte. "Etortzea eta duguna ikusi eta ukitzea nahi dugu".
Kide Urtetan dekorazioko profesionalekin harremana izan dute. Ondorioz, Kide (Koncept Integra Diseño Espacio) kontzeptua sortu dute eta haren bidez "gortinak integratuta egoteko irtenbide paregabeak garatu ditugu, gela bakoitzean partekatuko duten espazioarekin bat etorriz. Horretan kalitate handiko Estatuko gortinen fabrikatzaileek parte hartzen dute, eta gortinetan hainbat aplikazio, irudiak eta diseinu sartzeko aukera ematen digute, lehen begiratuan ikus dadin gure gortinak espazio horietarako pentsatuta eta diseinatuta daudela". Horrela, beraien lana besteengandik bereiztea lortu dute. Bitartean lekukoa pasatzeko prestatzen ari dira. Horregatik haiekin lan egiten duten Izaskun Carrasco, Almudena Clemente eta Manolo Grados trebatzen ari dira.
KIROLAK
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
FUTBOLA Erregionalek
ederki hasi dute urtea; Altsasun, denetarik Emakumeen hirugarren mailan, Altsasuk 0-3 galdu zuen Osasunarekin lidergoagatik borrokatzen ari den Mulierren kontra. Altsasu zazpigarren da, eta larunbatean Oberena du aurkari Iruñean (18:30). Gizonen preferente mailan azken segundotan ihes egin zion garaipenak Altsasuri, 93. minutuan Rotxapea B-k bina berdindu baitzion. Altsasu bosgarren da, igoera postuetatik 4 puntura. Igandean Mendi arerio zuzena hartuko du Dantzalekun (13:00). Gizonen erregionalean Etxarri Aranatz liderrak Leitzako Aurrerari 0-3 irabazi zion, eta Lagun Arteak Mutilvera C-taldeari 7-1. Gaur, ostirala, Etxarri liderrak Arga Ibaia du aurkari Sanduzelain (21:00) eta Lagun Artea bosgarrenak San Jorge B hartuko du Itxesaldean (18:00). Elomendiko Futbol Txapelketan, Zaldua Arakilek 2-3 irabazi zion Rokari eta seigarren postuan dago. Asteburuan Bar Olmo arerio zuenaren kontra ariko da.
ARETO FUTBOLA Beste bi
derbi Altsasun eta Irurtzunen
Hirugarren mailan Altsasuk garaipen ederra lortu zuen Beteluri 5-3 irabazita. Aralar Mendik atseden jarduna zuen. Orain, liga alde batera utzi, eta hirugarren mailako kopan murgilduko dira. Lehen jardunaldian Altsasuk Aralar Mendi hartuko du, larunbatean, Zelandin (18:00). Emakumeen lehen maila autonomikoan Irurtzungo derbia Xota A liderrak irabazi zuen, Xota B-ri 0-3 gailenduta. Liderrak Berriozarko Mendialdea A bigarrena hartuko du gaur, ostirala (19:30). Seigarren den Xota B-k larunbatean San Miguel du aurkari Larragan (12:00). Gizonen lehen maila autonomikoan Arbizuk eta Xotak jokatutako derbia irurtzuntzarrek irabazi zuten, 1-4. Altsasuk 6-8 galdu zuen Universidaden kontra. Xota hirugarren da, eta hamabigarren den Altsasu hartu zuen atzo Irurtzunen. Laugarren den Arbizuk Mendialdearen kontra jokatuko du larunbatean Berriozarren (16:00).
Aimar Iraurgi, talde nagusian tokia egiten
15
LABURREAN Binakako Txapelketan, gora begira
ARETO FUTBOLA Talde nagusiarekin Barçaren kontra lehen mailan debutatu zuenetik,
Xotako harrobiko jokalari altsasuarra gutxika minutuak lortzen ari da Miguel Hernandezek gidatzen duen taldean. Bere harrobiko taldeko lanarekin uztartzen du Maider Betelu Ganboa IRURTZUN / ALTSASU Ez dago zalantzarik, Aimar Iraurgi Marcos (2001-11-30, Altsasu) Xotaren perletako bat da. Kategoria txikietan hasi zen, eta urtetik urtera gora egin du. Aurre denboraldian Osasuna Magna Xota talde nagusiarekin entrenatzen hasi zen, harrobiko bere taldekide batzuekin batera, Javier Larrea, Julen Fernandez eta Oier Amezgarai sakandarrak tartean, eta ordutik gora egin du etengabe, irailaren 10ean Osasuna Magna Xotarekin lehen mailan Barçaren kontra debutatu arte. 5-3 galdu zuen Xotak, baina Iraurgik itxura ona eman zuen. Berehala, irailaren 16an Xotako harrobiko Iraurgik, Larreak, Fernandezek, Amezgaraik eta Ansok lehen taldearekin jokatu zuten Nafarroako kopa kanporaketako finalerdia, San Juanen kontra. 1-7 gailendu zen talde irurtzundarra, Amezgarairen eta Aimarren golak tartean. Miguel Hernandez entrenatzaileak harrobiko jokalariei aukera emateko probestu zuen partida, eta balorazio ona egin zuen. "Oraindik oso gazteak dira, baina Kopako partida honek aukera ederra eman die. Denboraldiaurrean gurekin entrenatzen aritu dira, eta gaurkoa egindako lanaren saria da. Inork ez die ezer oparitu, eta lanean jarraitu behar dute, pausoak ematen, kalitatea dutelako. Euren lanarekin oso eskertuta gaude" azaldu zuen orduan. Eta gazteek kasu egin diote, zalantzarik gabe. Horrela, gutxika talde nagusian bere tokia egiten ari da perla altsasuarra. Urte bukaeran Osasuna Magna Xotak eta Ribera de Navarrak Tuteran jokatutako derbian aritu zen (2-3 irabazi zuen Xotak) eta ilbeltzaren 9an Xotak O Parruloren kontra 1-2 galdutako partidan Xotak hegal altsasuarra "partidako jokalaria" izendatu zuen.
Binakako Pilota Txapelketan hamargarren jardunaldia dago jokoan. Gaur, ostirala, Altuna-Ezkurdiak eta Zabala-Martijak partida erabakigarria dute jokoan Azpeitian, biek launa puntu dituztelako eta gora begira jarri nahi dutelako. Igandean Elordi-Zabaletak (5 puntu) biziberritutako Etxeberria-Rezusta dituzte aurkari Mungian.
Igoa eta Vilariño, Nafarroako selekzioan
Aimar Iraurgi Marcos, lehen mailan Barçaren kontra debutatu zuen partidan. XOTA
Zortzi urteren ondoren, emakumezkoen Nafarroako selekzioa martxan jarri da. Kakun Mainzek gidatuta, Nafarroak Asturias izan zuen aurkari abenduaren bukaeran Avilesen jokatutako partidan. Maitane Vilariño olaztiarrak eta Irati Igoa etxarriarrak jokatu zuten. Aitana Zumarragak sartutako golari esker talde nafarra 0-1 gailendu zen.
Nafarroako Ziklo-kros txapelketa Urdiainen
Xota talde irurtzundarra, Sakanako Kopako txapelduna Uharte Arakilen. XOTA
Sakanako Kopako txapeldunak
Xota vs Tafa, kopa jokoan
Talde nagusiarekin aritzea harrobiko taldean egiten duen lanarekin partekatzen du Iraurgik. Horrela, ilbeltzaren 3an Uharte Arakilen Aralar Mendik, Altsasuk eta Xotak jokatutako Sakanako Kopan parte hartu zuen, bere taldekideekin. Triangeluarra jokatuta, Xota izan zen txapelduna, Aralar Mendiren eta Altsasuren kontra bana berdindu, eta penaltietan erabakita.
Ilbeltzaren 21ean, asteazkena, Osasuna Magna Xotak eta Vulcanizados Ruiz Tafa taldeek Nafarroako areto futboleko kopako finala jokatuko dute Erriberriko kiroldegian 19:30ean hasiko den norgehiagokan. Xota finalerdietan San Juan taldeari irabazita iritsi da finalera, eta Tafak Ribera de Navarra kanporatuta. Ligako geldialdian irurtzundarrek lehen titulua dute jokoan.
Ilbeltzaren 4an jokatu zen VI. Urdiain Ziklo-krosa, aldi berean Nafarroako Txapelketa zena. Hotz izugarria zela, txirrindulariek lohia izan zuten bidaide, baina ikuskizun polita eskaini zuten. Eskola mailako probetan, kadeteetan eta juniorretan sakandarrak lehiatu ziren, gustura. Eliteetan Jonathan Lastra eta Ainara Elbusto gailendu ziren.
16
KIROLAK
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
Zandio. Guztiek La Pelusoren ekimena eskertu zuten.
Omenaldia
La Pelusoren aurkezpena Kirolaren Etxean egin zen. LA PELUSO CYCLING
La Pelusoren atzerakontua hasi da TXIRRINDULARITZA Irurtzungo martxa zikloturista maiatzaren 9an jokatuko da, izena
ematea zabalik dago eta izena emateetan jasotako %10 Nafarroako txirrindularitza eskoletara bideratuko da, tartean Aralar eta Burunda klubetara M.B.G. IRURTZUN La Peluso Cycling-ek abenduaren 29an aurkeztu zuen 2026ko La Peluso zikloturista martxa, probaren seigarren edizioa dena. Maiatzaren 9an jokatuko da, hiru ibilbide ditu eta izena ematea ilbeltzaren 1ean zabaldu zen. Azkar ibiltzea gomendatu dute. La Peluso proba solidarioa da, eta aurten Nafarroako txirrindularitza eskolak lagunduko ditu: izena emateetan jasotako %10 Nafarroako txirrindularitza eskoletara bideratuko du: Aralar eta Burunda klub sakandarretara, eta Estella, Tafalles, Ermitagaña, Villaves, Berritxaco, Baztandarra eta Izozmendi klubetara ere bai.
Juan Mari Guajardo speaker altsasuarrak Nafarroako Kirolaren Etxean gidatutako aurkezpenean, La Pelusoren xehetasunak emateaz gaindi, Nafarroako txirrindularitzaren osasunaren eta egunerokotasunaren inguruan ausnartu zuten bildutakoek, “gurea ez baita soilik txirrindularitza martxa bat; La Pelusorekin txirrindularitzari berak eman digunaren zati bat itzuli nahi diogu”, Santi Moreno arduradunak nabarmendu zuenez. Moreno La Pelusoren jatorriaz aritu zen, probak Irurtzunen sortutako Reynolds taldearekin –Movistar Team, gaur egun– duen loturaz. Gainera, Nafarroa txirrindularitzarendako lur oparoa
dela berretsi zuen. "La Peluso ibilbide horri guztiari balioa emateko jaio zen, eta oinarrizko txirrindularitzarekin dugun konpromisoaren isla da izena emateetan jasotako %10 Nafarroako eskolei ematea". Aurkezpenean aurpegi ezagunak egon ziren. Tartean, Aralar klubean trebatutako Egoi Martinez txirrindulari ohia; Burunda klubean trebatutako Iker Flores txirrindulari ohia; Burundatik sortutako Oscar Guerrero kirol zuzendaria, NSC Cycling Team taldeko zuzendaria eta Burundako presidentea dena; Kern Pharmako kirol teknikari Juanjo Oroz; eta INEOS Grenadiers-eko zuzendaritza taldeko kide Xabier
Ohiturari jarraiki, La Pelusok aurten 1987ko Reynolds taldeko txirrindulariak omenduko ditu: Angel Arroyo, Angel Ocaña, Pedro Diaz, Herminio Diaz, Fernando Pacheco, Jesus H. Ubeda, Enrique Carrera, Melchor Mauri, Miguel Indurain, Ruben Gorospe, Julian Gorospe, Stephane Guay, Samuel Cabrera, Marc Gomez, Kari Myyrylainen, Frank Pineau eta Dominigue Arnaud. Jose Miguel Echavarri eta Eusebio Unzue zuzendarien esanetara aritu ziren lanean.
Hiru aukera Izena ematea zabalik dago maiatzaren 2ra arte. Hiru ibilbide izango ditu. Laburra, aurreko urteetakoa (87 km, 1.550 m desnibela), beste bi ibilbideekin lehenengo 45 km-ak partekatzen dituena, hau da, hasieran Goñi aldera egin eta gero buelta hartzen duena, Irurtzuneraino. Laburrak Zuarrarrate igo, Lekunberriraino heldu, eta Irurtzunera itzuliko da. Ertaina (110 km, 2.000 desnibela), Uharte Arakileraino iritsiko da eta Aralarko San Miguel pista igo eta gero, Lekunberrira iritsi eta buelta egiten du. Luzeak (155 km, 2.900m desnibela) San Miguel igo eta jaitsi ondoren Larraun eta inguruetatik buelta luzeagoa egingo du Irurtzungo helmugaraino heldu baino lehen.
"TXIRRINDULARITZARI EMAN DIGUNAREN ZATI BAT ITZULI NAHI DIOGU, PROBAREKIN" SANTI MORENO MORENO
Urrezkoen bilkura 1986tik 2025era Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko domina jaso zuten kirolariei harrera egin zien Nafarroako Gobernuak larunbatean, aipatu sarien 40. urteurrenean. Tartean zen Ioseba Fernandez Fernandez irristalari iturmendiarra, argazkian ezkerrean dagoena. Baluarten zabalik dagoen "Kirolen Legenda" erakusketako protagonistak dira guztiak.
NAFARROAKO GOBERNUA
Maider Betelu Ganboa ETXARRI ARANATZ Martxoaren 21ean, 18:00etan, Zumarragako Belokin edo Altsasuko Burundan jokatuko da Jon Erdoziak eta Aritz Oiarbidek luzatutako eta Unai Etxeberria "Osinalde"-k eta Igoin Pikabeak onartutako aizkora apustua. Etxarriarrek 23 urtez azpiko gipuzkoarrei egin zieten hogei kana erdikoaren bueltan apustua egiteko erronka, eta ilbeltzaren 2an, 18:30ean, Etzegarateko Alai jatetxean jarri zuten hitzordua.
Hitzordura zenbait aizkolari azaldu ziren, Unai Etxeberria “Osinalde” eta Igoin Pikabea III.a lehenak, eta beste interesaturen batzuk ere bai. Osinalde eta Pikabea III.a izan ziren azaldu ziren lehenak, eta beraiekin lotu genuen apustua, ados jarrita. Iban Zaldua beste bikote batekin azaldu zen, ezagutzen ez genituenak.
"Apustuarekin, oso gogotsu" OSINALDE ETA PIKABEA III.A AIZKOLARIAK Nola hartu duzue apustua? Gogotsu. Orain arte eurekin pike pixka bat izan dugu, bikoteka behin baino gehiago aritu garelako. Aukera gustatu zitzaigun eta gustura etorri ginen apustua lotzera. Orain ongi prestatu beharra dugu. Urrezko Aizkora ez dagoenetik, gazteendako ez dugu ezer ere ez. Alde horretatik, pena handia; lehengo eran bezala hasi beharko gara. Nola prestatuko zarete? Ahal den bezala. Egurra nonbaitetik ekarri eta asko aritu behar (kar-kar). Ahal dugunean batera, eta bestela bakarka. Badakigu atzetik jende asko dagoela laguntzeko, eta horrek poz handia ematen du. Nola zaudete sasoiz? Denbora askoan ez dugu plazarik izan eta asko aritu gabe gaude, baina motibazio honekin, jarriko gara. Zumarraga edo Altsasu? Zumarraga, baina arazorik gabe. Ateratzen dena.
KIROLAK
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
Egurrak erdibana jarriko dituzue. Alde bakoitzak materialaren erdia eramango du; hau da, alde bakoitzak hogei enbor, baina gero denok denona moztuko dugu. Hau da, bikote bakoitzak bere hamar enbor eta bestearen beste hamar enbor erdibituko ditu.
Federaziotik pasako omen dira tamainak ongi daudela egiaztatzera. Bai, hala izaten omen da. Goizeko 9:00etatik 12:00etara plazaratu beharko ditugu egurrak, hankalekuekin, ongi jarrita.
Oraindik ez dakizue non izango den, Zumarragan edo Altsasun.
Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide, ezkerrean, eta Unai Etxeberria 'Osinalde' eta Igoin Pikabea, eskuinean.
"Hogei kana erdietarako, dena indartu beharko dugu"
Beraiek Zumarragan izatea proposatu zuten; guk ez genuen oso argi, baina gogoratu ginen Larrionek, Vazquezek, Fidelek eta Jauregik Burunda pilotalekuan egin zuten apustuan giro ona sortu zela, eta Altsasu proposatu genuen. Oraindik ez da erabaki.
Apustuko notario lanak beterano batek egin zituen. Bai, Luis Mari Bengoarekin ibiltzen zen Pello Iparragirrek. Bengoa bera zen etortzekoa, baina ezin izan zuen, arazo pertsonal batengatik.
Apustuari begira, zer indartu beharko duzue? Hogei kana erdietarako, dena indartu beharko dugu, orain dugunarekin ez digulako balio. Argi esan genien, apustua orain bertan eginez gero ziurrenik bi kanaerdiko aldea aterako zigutela. Barrez hasi ziren, baina egia da.
Ez al zineten izutuko? Ez ba! Gu baino entrenatuago egongo dira, ziur. Apustua otsaila aldera egin nahi zutela sumatzen zitzaien, baina guk horren azkar ezinezkoa zela esan genien. Azkenean, martxoaren 21ean izango da. Ea nola ateratzen den.
Etzegarateko apustua, iruditan
Apostua adostu Pello Iparragirrek bi aldeek adostutako baldintzak eta apustuaren ezaugarriak jaso zituen paperean. Data, ordua, egin beharreko lana, apustuan jarritako dirua, tokia (oraindik zehaztu gabe) eta bestelako xehetasunak.
4.000 euro jokoan Alde bakoitzak 2.000 euro jarriko ditu. Ilbeltzaren 2an alde bakoitzak 500 euroko seinalea jarri zuen. Gainontzekoa, ilbeltzaren 31n (bakoitzak 1.000 euro) eta martxoaren 14an (bakoitzak 500 euro) jarriko dute.
Adostutakoa sinatu Lau aizkolariek eta Pello Iparragirre akta hartzaileak adostutako neurriak jasotzen zituen agiria sinatu zuten Etzegarateko Alaia jatetxean. Atzerapena eskatuz gero, eguneko 50 euroko isuna izango dute eskatzaileek.
Ondorengo berriketak Apustua lotu ondoren aizkolariak eta apustu deialdira bertaratu ziren aizkolari eta zaleak berriketan aritu ziren, gustura. Martxoaren 21erako apustua dute hitzordu garrantzitsua, Altsasun edo Zumarragan.
JON ERDOZIA ETA ARITZ OIARBIDE AIZKOLARIAK AIZKORA Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarrek aizkora apustua lotu dute Unai Etxeberria 'Osinalde' eta Igoin Pikabearekin martxoaren 21erako Osinalde eta Pikabea ongi ezagutzen dituzue; eurekin pikea omen duzue.
tu eta aurrera. Apustuak harrera ona izan du, kontentu gaude.
Bai (kar-kar).
Hogei kana erdiko, lana bada. Aldaketa, orain arte lan motzagoak egin izan dituzuelako.
Zergatik erabaki zenuten halako apustua proposatzea? Orain aizkoran ez dagoelako mugimendu asko. Lehen Luis Mari Bengoak Egur Sportekin antolatzen zituen Urrezko Txapelketak zeuden, baina erretiratu zenetik ez daude. Federazioek antolatutako txapelketa ofizialak eta erakustaldiak ditugu, baina uda aldera izaten dira, eta neguan ez dugu ezer. Berotu ginen, anima-
Bai, ea nola ateratzen den. Hemendik hasita geldi-geldi hasiko gara prestatzen, martxoraino.
Alde bakoitzak 2.000 euro jarrita, 4.000 euro daude jokoan. Lanak luzeagoak direnez, orain arteko entrenamenduak aldatuko dituzue? Bai, moldatu beharko ditugu. Txanda librean ariko garenez entrenamendu gehiago batera
egin beharko ditugu, txandak emateko eta lan horretara ohitzeko. Bestalde, fondoa landu beharko dugu. Oraindik ez dugu oso argi nola egingo dugun; ahal dugun guztia eginda joango gara.
Zer diote erdoziatar aizkolari beteranoek, Juanjo aitak, Juanito aittunek eta ingurukoek? Entrenatu beharra dagoela, hori diote. Asko entrenatu beharra dagoela. Pabiloian topera ariko gara martxoraino, eta eurek guri laguntzen eta egurra ekartzen nahikoa lan izango dute.
17
18
KIROLAK
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
Sakanako txapela preziatu asko, etxean PALETA GOMA XXI. Sakanako Nesken Pala Txapelketa ikusgarria izan da. Kalitate
handiko goi mailako finaletan Zulaika-Sesma, Eizmendi-Larraza eta JimenezGarmendia gailendu ziren. Gure Pilotak klubak balorazio ezin hobea egin du Maider Betelu Ganboa SAKANA Abenduaren 27an jokatu ziren Sakanako Mankomunitateak eta Etxarri Aranazko Gure Pilotak antolatutako XXI. Sakanako Nesken Pala Txapelketako finalak, Lakuntzako Behar Zana pilotalekuan. Izan ere, Etxarri Aranazko frontoiko obrak direla eta, txapelketa Lakuntzan, Urdiainen eta Dorraon jokatu behar izan da. "Oso eskertuta gaude hiru herriekin, eskuzabaltasun osoz utzi dizkigute frontoiak, eta eskertzekoa da" nabarmendu zuen Gure Pilotako Miguel Angel Aristorenak. Txapelketan guztira 84 palista lehiatu dira, sei bikote elite mailan, sei lehen mailan eta sei bigarrenean, Euskal Herriko palista onenak, eta gainontzekoak eskola mailako kategorietan. Hasierako ligaxkaren ondoren finalerdiak jokatu ziren, eta abenduaren 27an final handiak, zalez gainezka zegoen Lakuntzako pilotalekuan. Aristorena urtero bikote paretsuak egiten saiatzen da, txapelketa borrokatua izateko, eta beste behin zeharo asmatu du, partidak ikaragarriak izan zirelako, maila nagusiko finalak bereziki. Gainera, txapela batzuk Sakanan geratu dira, Gure Pilota klubaren zorionerako.
mendi) 1-2 irabazita. "Ez nuen espero, Aurizberrikoa Elaia distantzia horretan espezialista delako, eta nik oso gutxi jokatzen dudalako. Nik irabazi nuen lehen seta, berak bigarrena, eta hirugarrena irabazita lortu nuen txapela". Sakanako Pala Txapelketan hirugarren txapela du lehen mailan. "Maila handiko bikoteak zeuden. Hernaniko Nahiarekin Enara Maciciorren eta Auritz Beltza etxarriarraren kontra jokatu genuen finala. Enararekin Sakanako nire lehen txapela irabazi nuen. Aldea ateratzea lortu dugu, eta irabaztea. Oso pozik nago". Egun Espainiako 30 metroko Txapelketa eta GRABNI-a prestatzen ari da.
Eskertuta
Elite txapeldunak, Irati Igoa Sesma eta Olatz Zulaika, Miguel Angel Aristorenarekin.
Finalak, gorenak Maila nagusian, bigarren mailako finalean Jimenez-Garmendia gailendu zitzaizkien Irigoien-Agirreri, final sakandarrean. Lehen mailan, Maialen Larrazak bere Sakanako hirugarren txapela jantzi zuen jarraian, Nahia Eizmendirekin bikotea osatuta, eta Enara Maciciorri eta Auritz Beltza etxarriarrari 25-19 irabazita. Elite mailan sorpresa gertatu zen, Uxue Murillo eta Laura Saez faborito baitziren, baina Olatz Zulaikak eta Irati Igoa Sesma
XXI. Sakanako Nesken Pala Txapelketako finalista guztien talde argazkia.
etxarriarrak jantzi zuten txapela, partida ikaragarrian 25-21 irabazita. Aldi berean futbolaria denak ez zuen sinistu ere egiten. "Oso pozik; oso gutxi entrenatu dudala kontuan hartuta, are gehiago". Maialen Larrazak "oso pozik" zegoela aitortu zuen. Hilabete polita bizi du palista etxarriarrak, abenduaren 13an Nafarroako Kirol Jokoetako Emakumeen 30 metroko Paleta Goma Txapelketako jubenil mailako finala irabazi baitzuen Biskarreten, Elaia Zabalza faboritoari (Auña-
Miguel Angel Aristorena hunkituta eta pozik zegoen. "Nolako ikuskizuna eman duten! Oso txapelketa ona izan da, kirol maila ikusgarrikoa. Jende asko etorri da, frontoia beteta zegoen, baina pena de beste jende asko jakitun ez izatea neska hauek duten mailaz, harrituko liratekeelako. Urtero berdina errepikatzen dut, baina duten maila ikaragarria da. Partida asko tanto baten aldearekin erabaki dira, eta finalerdietara tanto eskasengatik sailkatu dira, bikoteak oso berdintsuak zirelako. Ikuskizun polita eskaini digute, eta asko eskertzen diet. Gure txapelketara oso gustura etortzen dira, batez ere goi mailako palistak, eta hori eskertzekoa da".
"OSO TXAPELKETA ONA IZAN DA, KIROL MAILA IKUSGARRIKOA" MIGUEL A. ARISTORENA
Finalak Eskolak • Txitoak: LakuntzaFelipe 11 / OtxagabiaKarasatorre 15 • Kattagorriak: ZubietaSanchez 13 / BarandallaGoikoetxea 18 • Tximeletak: ApalategiRazkin 18 / ResanoBaqueriza 25 • Beltxargak: Elola-Igoa 17 / Mendiburu-Marroyo 25 • Pottokak: LarrazaBaqueriza 20 / Mendiburu-San Martin 25 Nagusiak • Bigarren maila: Jimenez-Garmendia 25 / Irigoien-Agirre 17 • Lehen maila: EizmendiLarraza 25 / MaciciorBeltza 19 • Eliteak: Zulaika-Sesma 25 / Murillo-Saez 21
KIROLAK
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
"Nesken senior taldea aurrera atera izanagatik oso harro nago" XABIER RAMIREZ DE ALDA GALARZA CBASK-EKO PRESIDENTE OHIA
Xabier Ramirez de Alda, klubak egindako aitortza eta oparia jasotzen, Aritz Arbizu, Aitor Calleiras eta Ane Zubiria alboan dituela.
Lekuko aldaketa, eta eskertza SASKIBALOIA Altsasuko CBASK Saskibaloi Klubak 2025/2026 denboraldiko taldeen
aurkezpena egin zuen Zelandi kiroldegian. Orain arteko presidente Xabi Ramirez de Aldak aitortza jaso zuen, eta haren lekukoa Aritz Arbizuk hartu zuen Maider Betelu Ganboa ARBIZU Altsasuko CBASK saskibaloi klubak 2025/2026 denboraldiko bere taldeak aurkeztu zituen ilbeltzaren 3an Zelandin antolatutako ekitaldian. Iosu Mendiola Marañon arbizuarra da klubeko koordinatzailea, eta 130 jokalari eta 22 entrenatzaile inguru dituzte. Aurten 11 talde dira, iaz bezala, baina nobedadea da aurten junior mailako bi talde dituztela, neskena eta mutilena. Haiei senior mailako nesken eta mutilen taldeak eta Nafarroako Kirol Jokoetan lehiatzen diren eskolako gainontzeko taldeak batu behar zaizkie. "Oso pozik gaude. Senior eta junior mailetan bina talde izan genituen azken aldia ez dut gogoratu ere egiten" azaldu zuen Mendiolak. Arbizuarra, aldi berean, mutilen seniorren taldeko entrenatzailea da.
Aurkezpenaren ondoren, zozketak eta taldeen arteko jolasak eta partidak antolatu zituzten, eta tartean azken sei urteetan presidente izandako Xabier Ramirez de Alda Galarzak klubaren esker ona jaso zuen. CBASK-ek urrian egindako asanbladan Aritz Arbizu Aristizabalek hartu zion presidente lekukoa. "Animatu baino, guraso gisa halako ardurak hartzea dagokigu eta Xabierrek eta aurreko taldeak egindako lanaren jarraipena egiten saiatzen ari gara junta berrian gaudenok" nabarmendu zuen Arbizuk. Erkuden Plaza diruzaina da, Isabel Otamendi lehendakariordea, Eva Duran idazkaria, eta Susana Perez, Etorne Irigoien, Marta Lopez de Goikoetxea, Aitor Calleiras eta Intza Mendiburu juntakideek osatzen dute zuzendaritza. Gogotsu ekin diote lanari.
"AURREKO JUNTAK EGINDAKO LANAREN JARRAIPENA EGITEN SAIATZEN ARI GARA" ARITZ ARBIZU ARISTIZABAL
Sei urtez CBASK-eko presidentea. Ez da lan makala. Juntak urtero berritzen dira CBASK-en, baina gauzak behar bezala egiteko denbora gehiago behar izaten da eta karguan jarraitzea eskatu nuen. Orain kluba esku onetan utzi dut. Bizitzan gauza gehiago daude, eta haiek ere zaindu behar dira. Burunda Txirrindularitza kluba, esaterako. (Kar-kar) Bai, seme txikia txirrindularia da. Egun, Burundako eskolen arduraduna naiz. CBASK-en ibilbidean zer nabarmenduko zenuke? Nesken senior taldea atera izana. Denbora asko zeramaten taldea atera nahian eta ez zuten lortzen. Presidente sartu nintzen urte berean horretan jarri ginen buru-belarri eta taldea ateratzea lortu genuen; oso harro nago. Bestalde, klubeko koordinatzaile aldaketa bizi izan nuen, Enrique Vilasetik Iosu Mendiolaren belaunaldi aldaketa. Jokalari kopuruan aldaketak egon dira urte hauetan? CBASK-ek bi alor ditu, eskolena, kadete mailara artekoa, eta kluba bera, junior eta senior mailak hartzen dituena. Talde nagusiak handitzen ari dira, eta kirol eskolak, aldiz, jaisten. Futbolean izan ezik, gainontzeko kiroletan gertatzen den tendentzia da. Senior mailan bi talde izatea oso garrantzitsua da, txikiek jarraitu nahi badute bi talde erreferenteak etxean dituztelako. Pandemiarekin oso gaizki pasa genuen, baina taldea errekuperatu da, klubak aurrera egin du, eta hori da garrantzitsuena. Aldakin, Cocinas Lacunza, I-Fuel Narum Fisioterapia, Xabi Gorriz Microcapilar, Bulldozer Sakana eta Ane Cantero dira babesle nagusiak. Talde nagusiak nola ari dira denboraldian? Primeran. Junior mailako bi taldeak kategorietara egokitzen, eta bi talde nagusiak oso ongi. Mutilen seniorra oso talde orekatua da, jokalari gazte onak eta esperientzia dutenak baitaude. Euren artean harreman ona dute, eta giro oso ona. Nesken seniorrak berdin, talde ona dira. Gainera, mutilekin harreman handia dute. Kirol askotan aritu izan naiz, baina saskibaloiko giroa ezberdina da. Giro oso ona dugu, familia bat gara, eta nabarmentzekoa da. Bizitza guztia kirolari lotuta. Txikitan saskibaloian jokatu nuen, baina nire kirola txirrindularitza izan da beti. Txirrindularia izan nintzen, urte luzez txirrindularitza epailea izan nintzen. Orain Burundako eskolen arduraduna naiz, eta txirrindularitza zuzendari titulua atera dut.
CBASK familiaren talde argazkia, jokalari eta entrenatzaileak bertan direla.
19
20
GANBAZELAIA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
AGENDA EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEARTEKO 13:00AK BAINO LEHEN. Tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus
OSTIRALA 16 ALTSASU Gazte agenda. Ubuntu tailerra. 17:30etik 20:30era, Intxostiapunta gazte gunean. ETXARRI ARANATZ Bakarrizketa. AA Aita Jon Plazaolaren komedia ikuskizuna: lehen semea jaio eta hiru egunetara mustu zuen aurreko ikuskizuna eta bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, ikuskizun honetan aitatasunak eman diona publikoarekin elkarbanatu nahi du; esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizatu. Sarrerak: 10 euro. 19:00etan, kultur etxean. ALTSASU Batzarra. Altsasuko Herri Ihauteri batzordearen Momotxorroen bilera: momotxorroaren egoera eta izaeraz hitz egiteko. 19:00etan, Gure Etxean.
LARUNBATA 17 ALTSASU Tailerra. Ipuruko tailerra Altsasuko Herri Ihauteri batzordeak antolatuta, Irigoien Momotxorroak-en eskutik. Aurretik izena eman, Altsasuko Herri Ihauteri batzordearen Instagramean (edukiera mugatua). Materialak direla eta, 20 eurotan. 10:30ean, Gure Etxean. IRURTZUN Tailerra. ‘Ehuna eta bilbea’ Maria Jimenez Moreno artistaren instalazio kolektiboaren tailerra: hari fosforeszentez Irurtzun irudikatzen dituzten marrazkiak oihal batean josteko tailerra. 11:00etatik 14:00etara, kultur etxean.
ETXARRI ARANATZ Ihes gela. ‘Ihes Gela: Kobazuloaren Misterioa’ ekimena: duela urte batzuk, bi mendizalek kobazulo bat topatu zuten, baina aurkikuntza sekretupean gorde dute eta orain misterioa argitzeko garaia da. LH5 eta LH6 ikasmailetako haurrei zuzendutako jarduera, erronkak gainditu, enigmak argitu eta sekretuak asmatzeko aukera izanen dute. Taldeka. 17:00etatik 20:00etara, kultur etxean. ALTSASU Gazte agenda. Buztingintza tailerra. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
IGANDEA 18 OLAZTI Areto futbola. Sakanako Areto Futbola - Futbol 8 Benjaminen Topaketak. Bigarren joanaldiaren lehenengo jardunaldia. 10:00 S.D. Alsasua - Sutegi 11:00 Aralar Mendi - Altsasu K.E. Frontoian.
ASTEARTEA 20 LAKUNTZA Tailerra. Joskintza tailerra: telarra sortu, Sakanako Mankomunitateak antolatuta. 16:00etan, Mankomunitatearen egoitzan.
OSTIRALA 23 ALTSASU Gazte agenda. Ihes Gela: Tramankuluren Berdintasuna IV. Hiru txanda, taldeka. Aurretik izena eman (Intxostiapunta gazte gunean). 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. ALTSASU Batzarra. Altsasuko Herri Ihauteri batzordearen Maskarita bilera. 19:00etan, Gure Etxean. OLATZAGUTIA Antzerkia. 'Hebras, la caja de la memoria' Pajaros Pintados konpainiaren antzerkiaren aurkezpena; kultur etxean egoitza egin ondoren. Jostarratz, guraize eta patroi paper artean jostun baten eta bere alabaren istorioa kontatzen du. Ondoren, solasaldia. 18:00etan, kultur etxean. OLATZAGUTIA Kontzertuak. Pintxopote eta kontzertuak: The Karkamals eta Kaos Rural taldeak. 20:30etik aurrera, Maisuenean.
EGURALDIA ASTEBURUAN
IRAGARKI SAILKATUAK HIGIEZINAK ERRENTAN EMAN Donostiako Bulebarrean logela bakarreko pisua alokairuan: Zerbitzu guztiak bertatik bertara. Idatzi WhatsAppa 630490844 telefonora.
Ostirala, 16
Min.
3
Max.
10o
Zerua hodeitsu egongo da egun osoan zehar. Tenperaturek ez dute gorabehera handirik izango, eta giro freskoa nagusituko da. Larunbata, 17
Min.
3
Max.
8o
Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka. Tenperaturek behera egingo dute, giro hotz eta hezea utziz. Igandea, 18
ZINEMA ALTSASU IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN Bob Esponja Igandea 18 17:00 Rondallas Igandea 18 19:30 Astelehena 19 19:00 IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN El médico 2 Igandea 18 19:30
Min.
4o
Max.
8o
Larunbatekoaren antzeko eguraldia izango dugu; hodeiak eta euria izango dira nagusi, eta tenperaturak baxu mantenduko dira. Astelehena, 19
Min.
6o
LAN ESKAINTZA Arbizuko herri ihote ospakizunean barra kudeaketa: Otsailaren 14an, larunbatean, ihote ospakizunen barruan herri bazkaria antolatu du Udalak, barra kudeatu nahi duenak izena eman dezake urtarrilaren 23a baino lehen. IKASTAROA Arbizuko Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du: Urtarrilaren 28an hasita, hilabetean behin izango da maiatzera arte. Informazio gehiago eta izen ematea udaletxean bertan. LAN ESKAERA Emakume nikaraguarrak bere burua eskaintzen du barne-langile gisa lan egiteko: Vilma dut izena, 51 urte ditut eta adineko pertsonekin esperientzia dut, nire burua eskaintzen dut barne-langile gisa lan egiteko. Vilma 612 219 711 OHARRA Sakanako Mintzakide taldeak martxan: Irurtzunen asteartetan 18:30ean Iratxon eta ostiraletan 9:30ean edo 19:00eatn Pikuxarren, Lakuntzan asteazkenetan 18:30ean jubilatuen elkartean, Arbizun asteartetan 16:00etan eskola zaharrean, Etxarri Aranatzen ostiraletan 18:30ean Xapateron, Altsasun astelehenetan 10:00etan liburutegian eta 16:00etan Gautxorin, ostegunetan 20:00etan Lezean eta ostiraletan 9:30ean Kaixon eta 10:00etan Zubeztia elkartean, Olaztin astelehenetan 17:30ean Ogiberrin eta Ziordin ostiraletan 17:00etan liburutegian. Martxan dauden taldeetan sartu daiteke edo berri bat sortzeko proposamena egin daiteke, kontaktua 600 482 224 edota sakana_mintza@ aek.eus posta elektronikoa. Kontsumitzaileei arreta emateko Altsasuko udal bulegoa: Asteartetan, 012 zerbitzuan hitzordua hartuta. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea, Iratxe.
OSTEGUNA 22 OLATZAGUTIA Tailerra. Litercrearte txiki: 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako sormen tailerra, ipuin baten narrazioan oinarrituta, euskaraz. 17:00etatik 18:30era, liburutegian.
Donostian egun solteetarako apartamentua alokagai: Logela bakarreko apartamentua, Bulebarrean kokatua dago. Idatzi WhatsApp bidez 630 490 844 telefonora.
Max.
8o
Eguraldiak ez du hobera egingo. Zerua hodeitsu egongo da eta euriak jarraipena izango du, tenperatura are freskoagoekin.
www.guaixe.eus/iragarkiak/
iragarki@guaixe.eus
GANBAZELAIA
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
ESKELA
Nati Jauregi Ezkurdia Joxe Aldasoro Jauregi zuzentzailearen ama
ESKERTZA
ESKELA
Jose Luis Aldaz Navarro
Maria Natividad Jauregi Ezkurdia
Andra Mari Ikastolaren sortzailea eta lehendakari ohia
Etxarri Aranatzen hil zen 2025eko abenduaren 26an
Laztanik samurrenak, elkarren babesean igarotakoak
Eskerrik asko Andra Mari Ikastolari emandako guztiagatik "Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak..."
Eskerrik asko bihotz-bihotzez une hauetan gure ondoan egon zareten guztioi
Etxarri Aranatzen, 2026ko urtarrilaren 15ean
Andra Mari Ikastolako guraso, langile eta ikasleak ESKELA
Miguel Gonzalez Perkaz 2026ko Urtarrilaren 10ean hil zen, 91 urte zituela
"Gure ondotik joan zara, baina betiko izango zaitugu gure bihotzetan"
Zure familia
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
ESKELA
Nun hago, zer larretan Ziordiko gizona Mendi hegaletan gora Oroitzapen den gerora Ihesetan joan hintzana... Lagun pilotazaleak
Miguel Gonzalez Perkaz
21
22
KULTURA
2026-01-16 Ostirala GUAIXE
Heptameronaren bideoak
Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU Haur zela hasi zen Javier Corres Bengoetxea idazten. Poesiarekin hasi zen, eta ondoren hainbat nobela idatzi ditu. Haren lanean gizakiaren barneko erradiografia eta hausnarketa egiten du, eta pixkanaka bere literatura "baikortzen" ari dela esan du. Idazteak "zirkulua ixten" laguntzen dio.
Urriaren 4an L’Heptamerón Nafarroako Margaritak idatzitako liburuaren itzulpenaren bosgarren atala irakurri zuten hainbat pertsonak Altsasuko Iortia kultur gunean, Nafar Ateneoak antolatuta, eta orain erakundeak jardunaldiaren bideoak kaleratu ditu. Bideoak Zortzigarren Lurraldea Youtube kanalean ikus daitezke.
Noiz eta nola hasi zinen idazten?
2025eko Aixita Bertso Sariketa. BERTSOA.EUS Argazkioinaxxx. ARGAZKIJABEAXXX
Aixita bertso sariketaren seigarren edizioa, urtarrilean
BAZTERRETIK ANNE AZKONA UNANUA
Despentsan eduki beharko zenituzkeen jakiak Urte honetan ongi elikatzen jarraitzeko, elikagai freskoaz a parte, egunerokotasunean lagungarriak izan dakiguke elikagai kontserbak despentsan izatea. Zergatik? Elikagai ez-galkorrak direlako. Behar bezala biltegiratzen badira, bizitza erabilgarri luzea izaten dutenak hain zuzen, hozkailuan sartu beharrik gabe, ontziratze mota bat dutelako, hezetasunari, beroari edo airearekiko esposizioari oso ondo eusten diotenak iraunkortasuna handituz. Iraunkortasuna luzea izateak ez du esan nahi produktu hori inoiz iraungiko ez denik. Denbora luze batera hainbat propietate galduko ditu, nahiz eta ez den arrisku mikrobiologikorik egongo. Hona hemen etxeko despentsan izan beharko zenituzkeen elikagai ez-galkorren zerrenda: lekale egosi kontserbak, lekale lehorrak, arrain kontserbak, oilasko, arrain eta barazki saldak tetra brik eta beirazko botiletan, arroza eta pastak, barazki kontserbak, tomate oso edo txikitutakoa, barazki eta zopa deshidratatuak, kafea, tea edo infusioak, fruitu lehorrak eta nola ez, olibaolio birjina estra.
Gure elikagai ez-galkorren despentsa beti egoera ezin hobean egon dadin, aholku hauei jarraitzea komeni da: - Aldian behin berrikusi zer daukagun eta nola dauden. Produktu batzuk ez dira askotan erabiltzen, eta ahaztu egin dezakegu baditugula. Gabonetako saskietan oparitutako marmelada edo almibar latekin gertatzen da askotan. - Aldian-aldian armairuak garbitzea komeni da, hautsa kentzeko eta hezetasunik edo intsekturik ez dagoela ziurtatzeko (arreta berezia jarri irinetan eta lekaleetan). Une egokia da kontsumo lehenetsiaren datak aztertzeko, eta produkturen bat oso pasatuta badago botatzeko. Era berean, ontzi guztiak egoera onean daudela egiaztatzeko balioko digu, ez dagoela herdoildutako latarik edo intsektuek hautsitako edo zulatutako ontzirik. - Fabrikatzailearen jarraibideak bete: leku fresko eta lehorrean kontserbatu esaten badu, baldintza horiek ondoen betetzen dituen lekuan gordetzen saiatu behar da. - Etxean egindako kontserbetan (marmeladak, txikitutako tomatea, barazkiak…) ontziratze-data idatzi behar da.
Urtarrilaren 25ean, jokatuko da Irurtzungo sariketa, kultur etxean; sei bertsolariek parte hartuko dute IRURTZUN Euskal Herriko bertso sariketen zirkuituan kokatu da dagoeneko Irurtzunen antolatzen duten Aixita bertso sariketa. Aurten seigarren edizioa izanen da, urtarrilaren 25ean, igandea, 17:00etan, herriko kultur etxean. Egun berean kanporaketa eta buruz burukoa jokatuko dute goi mailako sei bertsolarik, Euskal Herriko bost herrialdetatik etorriak: Amaia Elizagoien Varela eta Mikel Lasarte Cia, Nafarroatik; Unai Anda Delika, Arabatik; Enare Muniategi Etxabe, Bizkaitik, eta Eñaut Martikorena Lizaso, Gipuzkoatik. Seigarren edizioan data aldaketa izan da sariketan, eta udaberritik negura pasa dute; maiatzetik urtarrilera, hain zuzen. Antolatzaileek azaldu dutenez "bertso afaria eta bertso-trama abenduan, helduen bertso eskola... Ekimen ezberdinak aurrera
ateratzen ari dira urtean zehar, eta hau beste ekarpen bat da". Sariketara "punta puntako bertsolariak erakarri" nahi dituzte. Aixitarekin "Nafarroa, Sakana eta Irurtzun bera" bertso zirkuituaren "erdigunean" jarri nahi dute, "baita euskara, lurraldetasuna eta genero ikuspegia lantzea ere". Sariketan parte hartzen duten bertsolarien artean Euskal Herri osoa ordezkatuta dago, eta hiru emakumezkok eta hiru gizkonezkok parte hartzen dute. Bestetik, Nafarroako bertsolariei kantatzeko beste plaza bat eskaini nahi diote ere bertso sariketa honekin. Eli Pagola Apezetxea, Ane Labaka Mayoz, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Bizkarra Ruiz eta Ane Zuazubizkar Iñarra izan dira, 2021etik 2025era Aixita bertso sariketako irabazleak, hurrenez hurren.
Bertso trama sagardotegian Idoia Granizo, Mintxo Astiz, Ainara Ieregi, Julen Bernaldo de Quiros, Endika Legarra, Jon Mendibil, Mikel Lasarte, Jabi Lezaun eta Oier Lakuntza bertsolariek Pikuxarrek abenduaren 28an antolatutako Bertso traman parte hartu zuten; Zigor Gartzia Zian izan zen gai jartzailea. Bertso tramarako Pikuxar ganbara sagardotegi bihurtu zen.
@PIKUXAR
Haurra nintzenean, eta arrazoi nagusi batengatik: inguruan ikusten nuena ez zitzaidan gustatzen. Nolabait ikusten nuen hori adierazi behar nuen. Gero, Jesuitetan ikasi nuen eta bertan narrazio laburrak idazten hasi nintzen. Literatura irakasle oso on bat izan nuen, On Aranguru, eta garai horretan Villancico con Cristo Gitano deitutako ipuin bat idatzi nuen. Hamalau bat urte izango nituen, eta irakasleak niri ezer esan gabe Espainiako Sari Nazionalera aurkeztu zuen, eta irabazi nuen. Bertan ikusi nuen idazten eta egiten nituen gauzak norbaiti interesatzen zitzaizkiola.
Eta idazten jarraitu zenuen. Bai. Poesia liburuak idazten hasi nintzen: Este silencio sonando (1983), poesia nerabea da, guztiaren kontrakoa, errebeldea eta gizartearen gora beherak salatzen dituena, garai horretan ere oso handiak zirela. Ondoren, Del teatro y el sueño liburua publikatu nuen (1986). Poesia pertsonalagoa zen, giza harremanetan oinarrituta. Liburu honek RAEren sari bat jaso zuen eta Madrilen egon nintzen saria jasotzen. Anekdota bezala, bertan Jose Menese zegoen, flamenko kantaore bat, eta flamenkoaren mundu hori ezagutu nuen haren bidez. Horren ondoren nobela bat idazten hasi nintzen, modu serioago batean: Irene Klein (2001). Emakume baten bizitza kontatzen du; bere burua aurkitzen du eta aurkitzen duenarekin harritzen da. Bidaiak egiten ditu eta harreman asko egiten ditu; tokien eta pertsonen deskribapen asko eta zehatzak agertzen dira. Duela gutxi Estación en seco nobela publikatu nuen, Papeles del duende argitaletxearekin (2020). Eleberri oso soziala da. Mundu osoan, baina bereziki Amerikako Estatu Batuetan, ematen den organo trafikoarekin inguruko analisi bat egiten du. Gaur egun AEBtan ikusten ari garenarekin
KULTURA
GUAIXE 2026-01-16 Ostirala
ri buruz hitz egiten du. Ez errealitatetik ihes egiten, baizik eta errealitatea osatzen. Liburua Amazonen dago.
Gizakiaren barrukoari buruz hitz egiten duzu, ezta?
Javier Corres Bengoetxea idazlea.
"Idazteko jakinmina behar da; beti dago esateko zerbait" JAVIER CORRES BENGOETXEA IDAZLEA Idazle altsasuarrak ibilbide oparoa izan du; bizitzaren eta gizakiaren inguruan hausnarketa egiten du bere lanetan. Azkena, 'El mimo Rusia' oso ongi ikusten da ez dutela inolako etikarik edo moralik. Dirua dute, eta orduan gizon batek zoritxarrez bihotz bat edo giltzurrun bat behar badu, mahai gainean 500.000 dolar jartzen ditu eta hurrengo egunean Hego Ameriketara joaten dira, gaztetxo osasuntsu bat erailtzen dute, eta organoak hozkailuan hegazkinez AEBtara eramaten dituzte. Harriduratik eta zitalkeria iraingarrienetik ibilbide bat egiten du nobelak. Gizakiaren
duintasunaren inguruan hausnarketa egiten du; duintasunak aurre egingo du edo horrelako gauzekin bizi beharko gara? Publikatu dudan azken nobela El mimo Rusia deitzen da. Baina ez Errusia herrialdea, baizik eta
"LEHENENGO NORBERAREN BARRUAN BEGIRATU BEHAR DUGU, ETA GERO KONTATU"
Nafarroan dagoen Errusia da; Lizarra ondoan dagoen Larra ibarra. Bost herrik osatzen dute, eta mikroklima eta mikrokomunitate bat osatzen dute. Nire aita bertakoa zen, Biloriakoa, eta bertan kokatu dut liburua. Mimo bat da, pailazoa, eta mundu osotik emanaldiak egiten ditu. Fantasia handiko gauzak egiten ditu. Idatzi dudan liburu baikor eta ilusionagarriena da. Irudimenaren eta fantasiaren bidez bakoitzak dauka ematea-
Bai, badagoelako errealitate bat ukaezina dena eta da desberdinak garela. Esaterako, nik bi seme ditut eta bakoitza bera da; desberdinak dira. Misterio bat da eta hausnartzeko unibertso erraldoi bat. Kaletik topatzen zaren edozein pertsonak bizitza bat du. Bere motxilekin, bere zalantzekin, bere beldurrekin... Askotan arrazoirik gabeko beldurrak izaten dira, gehienetan eliza bezalako erakundetik sortutakoak. Hasiera-hasieratik erruari buruz hitz egiten du elizak; errudunak garela diote. Zergatik? Jaiotzeagatik? Erabaki ez dugun toki batean jaiotzeagatik? Zergatik gara bada errudun? Beldur hori sortu dute. Heriotzagatik, betikotasunagatik. Elizak botere handia izan du eta horrek sorrarazi ditu benetakoak ez diren beldurrak. Orduan,bakoitzak bere burua ezagutzea eta horrekin bizitzea da garrantzitsuena. Gure barnean dena dagoelako. Horretan hausnartzea gustatu izan zait betidanik. Lehenengo norberaren barnean bilatu behar dugu, eta gero kontatu. Izan ere, izaki sozialak gara eta harremandu behar gara. Hortik abiatzea gustatzen zait.
Zure idazteko modua aldatu da? Oraindik inguruan ikusten dudana ez zaigu gustatzen, baina badira gauza asko gustatzen zaizkidanak. Hala ere, bakarkako gauzak dira. Hau da, jende izugarria ezagutzen dut, merezi duela, interesa propioak dituztenak, eta horrek eragiten dit azken aldian modu baikor batean idaztera. Bestetik, prentsan eta literatura aldizkari askotan ehunak artikulu idatzi ditut ere. Idazten jarraitzen dut. Jendeak esan dezake: Baina esateko zerbait gelditzen zaizu? Beti dago zerbait esateko. Badago jendea esaten duena ez dugula ezerengatik harrotu behar. Kontrakoa pentsatzen dut; noski harrotu
"IDAZTEAN ZIRKULUA IXTEN DUT; ZIRKULU HORRETAN HAUSTURA TXIKI BAT DAGO, ETA IXTEN NOA"
23
behar garela. Argia ematen digun eguzkiagatik, loreengatik, naturagatik... Bukatu gabe dagoen bizitzagatik harro egon behar gara, bizitza beti izango delako bukatu gabea. Orain, adibidez, beste nobela bat idazten ari naiz.
Nolakoa da zure sormen prozesua? Lan asko egin behar da. Jendeak uste du bat-batean inspirazioa etortzen zaizula eta listo. Ezta pentsatu ere. Lanean jartzen ez bazara, ez da ezer sortzen. Ni idazten jartzen naiz eta orduan gauzak sortzen dira. Uneoro ohartxoak hartzen ditut; edozein tokitan nagoela zerbaitek atentzioa ematen didanean apuntatzen dut. Gauzarik txikiena bada ere: pertsona baten ibiltzeko modua, esaterako. Oso behatzailea naiz; ez dakit zorigaitza den edo ez, baina oso kontzientea naiz ere. Ez dit ezerk ihes egiten, eta batzuetan madarikazio bat dela uste dut. Edozer gauzak harritzen nau, objektuak ere. Ohartxoak hartu, idazten jarri eta sortzen joaten naiz. Gero asko zuzendu behar da, baita gauzak zaborrera bota behar dira ere. Nobela bat idazten urte bat inguru egon naiteke.
Zer ekartzen dizu idazteak? Nola sentitzen zara? Oso ongi sentitzen naiz. Zirkulua ixtea bezala da. Zirkulu horretan beti hastura txiki bat dago, eta hori ixten noa. Munduarekiko osotasun bat lortzen dut. Hausnarketa egiten dut eta bizitza zer den kontziente izaten saiatzen naiz. Bizitza nola bizi dugun. Idazteak oso ongi egiten dit eta idazten dudanean zoriontsu naiz, zoriontsu letra txikietan betiere.
Idazten ikas daiteke edo berezko zerbait da? Ikas daiteke. Edozeinek idatz dezake. Badirudi idazle bat talentu handiko pertsona bat izan behar dela; idazle bat pertsona normal bat da, baina barruan duena kanpora ateratzen ikasi du. Ez du inolako meriturik idazten baduzu ahal duzulako delako. Idazten ikastea oso erraza da.
Ez dago adinik. Ez. Are gehiago, zahartzaroan idazteko aukera gehiago dago denbora duzulako, eta denbora horri eginbehar bat ematen diozu.
Zer da zuretako idazteko ezinbestekoa? Jakinmina eta ilusioa.
2026-01-16 Ostirala
11 GALDERA la. Jendearen etxebizitzetan sartzen gara, gauzak kontatzen dizkigu eta nondik norakoak ikusten ditugu. Sakanako jendearekin oso pozik egon gara beti, ez dugu arazorik izan.
7
Nolakoa izan da ibilbidea?
8
Gerpal asko aldatu da?
9
25 urte pasa dira. Ospatu duzue?
Oso positiboa. Garrantzitsuena beti bezeroak dira. Jendeak zugan konfiantza izatea. Egongela bat margotzera joan eta bost eta hamar urtetara berriz deitzen dizunean.
German Caro, GERPAL-eko kidetako bat, lanean.
"Jendearekin dugun harremana da hoberena" 2000. urtean German Carok, Armando Palomorekin batera, GERPAL sortu zuten. Lanak iraun bitartean jendearen "etxeetan eta bizitzetan" sartzen dira, eta, besteak beste, bi hamarkada eta erdi hauetan bezeroek izan duten konfiantza eskertzen dute Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU
1
Nola eta zergatik sortu zenuten GERPAL?
2000. urtean sortu genuen. Lan esparru gehiago hartzeko elkartzea erabaki genuen. Aurretik autonomo bezala aritzen ginen, 40 bat urte daramatzagu, eta bakarrik iristen ez ginen lanetara iristeko ahalmena izateko GER-
PAL sortzea erabaki genuen: eraikuntzak, lantokiak...
2
Nolakoak izan ziren hasierak?
Autonomo bezala, elkarrekin lanen bat egin izan genuen. GERPAL hasi genuenean lan handiagoak egiten hasi ginen. Esaterako, Uharte Arakilgo hamar unifamiliarretan lan egiten egon ginen.
3
Nola aldatu da sektorea?
40 urte hauetan nahiko aldatu da. Lehen eraikuntza lanak esaten dena gehiago egiten ziren; dena egiten zen: leihoak, zoruak... Eta orain ia-ia dena eginda uzten dute.
4
Zer zerbitzu eskaintzen dituzue?
Pinturarekin zerikusia duen guztia egiten dugu, edozein toki-
tako dekorazioa, baita mantenua ere. Zaharberritze bat egiten dugunean dena egiten dugu, pladurra, eta gremioen arteko koordinazioa ere. Ikastaroak egiten ditugu eta birziklatzen goaz. Trena tintometrikoa ere badugu, koloreak egiteko, eta edozein kolore egin daiteke, azkar batean.
5
Jendea aholkatzen uzten da?
Tendentzia kolore argiak dira (txuria, grisa), ez da duela zenbait urte bezala kolore oso deigarriak eramaten zirela. Ez da arazorik egoten. Orokorrean jendeak aholkuak hartzen ditu, eta bestela ideia oso argiarekin etortzen da.
6
Anekdotarik?
Anekdota asko. Kontuan izan behar da etxeetako sukaldeetaraino sartzen garela eta jendearekin elkarbizitzen egoten gare-
Ez. Jendea agian exigenteagoa da, akabatuak hobeak direlako ere. Dena oso garbi uzten saiatzen gara, bezeroak ahalik eta gutxien egin dezan. Azken finean, gaur egun daramagun bizitzarekin denborarik ez dugula, profesional bat kontratatzean dena ongi egotea nahi duzu.
Denbora azkar pasatzen da... Ez dugu ospatu. GUAIXE IRRATIA-n publizitatea jarri genuen eta bereziki bezeroak eskertu nahi ditugu gurekin izan duten konfiantzagatik.
10
Zerdalanetikgehiengustatzen zaizuna?
Margotzea gustatzen zait, baina hoberena jendearekin dugun harremana da. Denetarik dago, noski, baina gehien nabarmentzen dudana da hori. Sakanako herri gehienetan egon gara. Eraikuntza enpresekin lan egiten dugunez, haiekin toki askotara goaz ere.
11
Urte askotarako?
Gerpalen jubilatuko gara.