azaroaren 14an "segada, Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa" hitzaldi zikloa iritsiko da altsasura. Mikel Huarte eta amaia Urkijo izango dira hizlariak
Maider Betelu Ganboa altsasU "Segada, Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa" izenburupean hitzaldi zikloa antolatu du Osasuna Memoriak Nafarroan, bestelako eragileekin.
Urriaren 17an Tafallan izan ziren, azaroaren 7an Tuterara hurbilduko dira, eta hirugarren eta azken hitzaldia Altsasuko Iortia Kultur Guneak hartuko du, azaroaren 14an, 18:00etan.
Hitzaldian, Osasuna Memoriako Mikel Huarte Alzuetarekin batera, Altsasu Memoriako Amaia Urkijok hartuko du hitza. Lehenak Gerrate Zibilaren eraginez Nafarroan sortutako erre-
presio egoera eta horrek garaiko kirolariengan izandako ondorioak eta testuingurua kokatuko ditu, eta bigarrenak Angel Balbas eta Manuel Elizalde txirrindularien kasuei erreparatuko die. Noiz sortu zenuten Osasuna Memoria eta zein helbururekin? Suhiltzailea naiz ogibidez, baina 2019an eszedentzian nengoen. Gerrate Zibilari eta Nafarroan sortutako errepresioari buruzko liburu eta elkarrizketetan murgildu nintzen, zaletasunez. Osasuna futbol kluba 1920an sortu zen, eta 2020an mendeurrena ospatu behar zuten. Gerrate Zibilean Osasunako sortzaileetako bi hil zituztela jakina zen, Natalio Cayuela, Osasunako lehen presidentea, eta Eladio Cilveti, bazkide fundatzailea. Nire galdera zen: bi badaude, baina gehiago izan ahal dira, ezta? Denbora nuenez, Osasunako jokalariek eta juntakideek Gerrate Zibilean izan zituzten bizipenak eta informazioa bilatzen hasi nintzen, punk mugimenduaren antzera, hau da: "egintzazu zuk". Zaletasun hutsez, beraz. Aparteko asmorik gabe nire kabuz datuak biltzen hasi nintzen, gaian interesa nuelako. Informazio dezente bildu nuen, errepresioak eragin handia izan baitzuen Osasunan. Katakrak liburutegian futbolaren inguruko aste kulturala antolatu genuen, eta gaia atera zen: errepresaliatutakoen lauzpabost biografia txiki aurkeztu genituen. Ekimenak arrakasta izan zuen, Sadar Bizirik taldetik gurekin jarri ziren harremanetan, eta errepresaliatuei eta haien senitartekoei omenaldia egin zieten 2019ko urrian, Alavesek Osasunaren kontra Iruñean jokatu zuenean. Bitartean, argitaletxe bat jarri zen harremanetan, egindako lana publikatu nahi zutelako. Hasieran ez nuen ikusten, ni ez bainaiz mundu honetara liburuak idaztera etorri, baina informazioa nuen, historia banekien eta nolabaiteko ardura ere banuen, eta aurrera egin genuen. Izugarrizko mobi-
da batean sartu ginen, hiru liburu argitaratu baikenituen 10 hilabeteetan. Ez dakit nola, baina egin genuen. Zein liburu?
"Rojos, futbol, politica y represion en Osasuna (Mikel Huarte. 2020, Txalaparta); "Ramon Bengaray. Osasuna y republica" (Esther Aldave. 2020, Katakrak) eta "Y el tiempo se detuvo. Natalio Cayuela, Osasuna y Justicia (Eduardo Martinezek sinatutakoa, baina hainbat egilerena, Huarte tartean. 2021, Txalaparta). Pertsona batek edo batzuek sinatzen genituen liburuak, oraindik Osasuna Memoria erregistratu gabe genuelako. Nik tiraka, auzolanean idatzi genituen. Osasunaren mendeurrena 2020an zen ospatzekoa, baina pandemiarengatik atzeratu zen, eta hori ongi etorri zitzaigun liburuak bukatzeko. Osasunak, klub gisa, hasieran ez zuen aparteko interesik azaldu, baina Nafarroako Gobernuak oso ongi ikusi zuen hasieratik, eta gero kluba batu egin zen. Horrela, Osasunako errepresaliatutako senitartekoei omenaldi instituzional bat egin zitzaien Baluarten, eta 2021eko urriaren 6an Natalio Cayuelaren liburuaren aurkezpena egin genuen Nafarroako Parlamentuan. Cayuela, Osasunako presidente izateaz gain, legegizona zen, sozialki oso aktiboa. Autobus geltoki zaharreko erlojuan estalita egon zen sei hilabetez, eta ondoren fusilatu zuten. Berak 20 urtez Audientzian lan egin zuen, eta gaur Parlamentua hartzen duen toki horretan bertan bere liburua aurkeztea oso pozgarria izan zen.
Madrilen Senatuan aurkeztu zenuten liburua, 2022ko otsailean, Natalio Cayuelaren senitartekoekin. Bai, hala da. Senatua legeak onartzen diren tokia denez, gure apaltasun guztiarekin gure lana aurkeztera joan ginen, Cayuelaren figura gogoraraztera. Bestalde, lana Madrilen aurkeztearekin Osasuna Memoriatik gure nahia zen Madrileko bertako klubak animatu eta euren klubetan ikerketa lana abiatzea.
Osasuna Memoriako Mikel Huarte Alzueta Altsasura hurbilduko da azaroaren 14an. TXALAPARTA
Hori baita gure fundazioaren xedea.
Gerrate Zibilak eta errepresio frankistak kirol munduan izan zuen eragina aztertzea, ezta? Nolabait esanda, bai. Kirol modernoa, edo new sport deiturikoa, Ingalaterratik zetorrena, XX. mendearen hasieran iritsi zen. Primo de Riveraren diktaduraren garaiak ziren eta lehendabiziko klubak burgesek sortu zituzten, goi mailakoek, baina ideia politiko berriak zituen jendea sartzen hasi zen, eta berehala kirol herrikoiak bilakatu ziren; errepublikarren, abertzaleen eta ezkerreko jendartearen artean kirol elkarteak euren ideologia, antolatzeko eta elkartzeko modu bat izan ziren. Garai haietan Club Natacion, Osasuna, Izarra, Tudelano, Peña Sport, Ibarrea... taldeak sortu ziren. Azken hau Altsasukoa zen. Futbol taldea zuen, baina txirrindulariak, pilotariak eta beste biltzen ziren. Txirrindularitza lasterketak, pilota partidak, futbol partidak, atletismo probak... masa ikuskizun bilakatu ziren, eta politikarako gunea. Sakanan ere garai hartan kirolari asko zeuden. Talde horiek ikertu ditugu, eta klub horietako makina bat jende fusilatu zituzten. Izan ere, kirolean zebiltzan bitartean, kulturgintzan zebiltzan, edo politikan. "Mugimendu Nazional Loriotsu"-arekin bat egin ez zuten guztiak gorriak zirela zioten frankistek, eta atxilotu, fusilatu edo inhabilitatu zituzten. Politikagatik errepresaliatu zituzten, egia da, baina guk euren memoria kiroletik atera dugu plazara; kirolaren esparrua aztertzen dugu. Kargu publikoetan edo politikan zeudelako hil zituzten, baina kirolariak ere baziren, eta euren historia bildu nahi dugu. Osasunarekin hasi ginen justu bere sorreraren mendeurrena zelako, baina beste kiroletara egin dugu salto eta gutxika kirol guztiak aztertzea da gure nahia. Kirolarien memoria biltzea. Hala da. Orain arte politikaren edo gizarte kontuekin lotuta landu da memoria, eta oso ongi dago, baina gure ikuspegitik, kiroletik, ez da egin. Dena den, guk ez dugu ezer asmatu, beste herrialde batzuetan egin delako. Alemania, Ingalaterra, Argentina... bertako futbol taldeek badute beren memoria lana egina. Bigarren Mundu Gerrateak edo diktadurak
desagerrarazitako futbolariak eta memoria jasoa dute. Hemen, ordea, frankismoarekin ezinezkoa zen, eta orain arte ez da landu. Beste talde edo klubei hala egin dezatela animatzen diegu. Argi dago: kirola eta politika bat doaz.
Zalantzarik gabe. Ildo honetan, 1936ko Bartzelonako Herri Olinpiadak ekarri nahi nituzke gogora. 1931n Bartzelonak eta Alemaniak lehia bizia izan zuten 1936ko Olinpiar Jokoak lortzeko; Alemaniari ematea erabaki zen. 1933an Hitler boterera iritsi zen eta Olinpiadak herentzian jaso zituen, nolabait. Goebbels-ek berehala esan zion oso aukera ona zela euren ideologia, nazismoa, munduan zabaltzeko. Berehala konturatu ziren kirolak duen botereaz, 1930. urtean Mussolini Futboleko Mundialetan faxismoa hedatzeko primerakoa zela konturatu zen bezala. Edo gaur egun israeldarrek futbol, saskibaloi eta txirrindularitza taldeak sustatzen dituztenean bezala. Zerbaitegatik sortzen dituzte, euren mezua barreiatzeko. Zentzu honetan, palestinarrek eta sionista ez diren israeldarrek Espainiako Vueltako boikoteko protestak babestu zituzten, mundua gurutzatu zutenak. Historian paralelismo handiak daude. Bartzelonako Herri Olinpiadez ari zinen.
1936ko Olinpiar Jokoak Hitlerren agindupean jokatu ziren, baina nazismoari kontra egiteko, eta alternatiba gisa, Bartzelonako Herri Olinpiadak antolatu ziren, 1936ko uztailaren 19tik 26ra jokatzekoak zirenak. Generalitatea eta Espainiako Errepublikako Gobernua izan ziren Berlineko Joko Olinpiarrei boikota egin zieten bakarrak. Bartzelonako ekimenak arrakasta itzela izan zuen, 22 herrialdetako 6.000 kirolari baino gehiago parte hartzekoak zirelako, Berlinen aritu ziren 3.900 kirolariren aldean. Ez ziren soilik estatuak lehiatzen, herrialdeak ere bai. Nafarroak bere ordezkaritza bidali zuen. Tamalez, uztailaren 18an piztutako altxamenduak guztia zapuztu zuen. Osasuna Memorian ikerketa lana egin genuen Bartzelonara hurbildu ziren nafarrei buruzko historia jasotzeko. Uztailaren 18an, 17:00etan abiatu ziren kirolariak, trenez, Iruñetik, baina Bartzelonako harrera "tiro saltsa" izan zen, Baldomero Baron Club Natacion Pamplonako
sortzailearen hitzetan. 2026an Gerraren hasieraren eta Olinpiada frustratu horien 90. urteurrena da, eta ziur gogoratuko dituztela.
Tartean, Justiniano Andiarena Monton txirrindulari altsasuarraren historia jaso zenuten. Justiniano Andiarena Monton (Altsasu, 1912) Union Ciclista Navarra taldeko txirrindularia zen. 1934ko uztailaren 29an Nafarroako Txapelketa irabazi zuen eta Iruñeko Zirkuitua eta Urrestillako lasterketa ere irabazi zituen. Aurretik Lizasokoan gailendu zen eta Burgosen eta Zamoran ere hainbat probatan parte hartu zuen. Gerrate Zibila nola bizi zuen, zer gertatu zitzaion, ez dugu jakiterik izan. Bere anaietako bat, Benedicto, irakaslea, prozesatu zuten eta 30 urteko kartzela jarri zioten matxinatzeaz akusatuta. Bartzelonan zendu zen, 1979an.
SEGADA
"Segada, Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa" kirol zikloa martxan duzue. Orain arte ikerketan murgilduta egon gara. Liburuez gain, 30-40 monografia txiki inguru prestatu ditugu. Zikloarekin ikerketatik atera nahi dugu pixka bat, eta dibulgazioan murgildu. Aurten Peña Sporten urteurrena denez, Tafallara jotzea erabaki genuen lehenik eta behin. Oso hitzaldi polita izan zen, Peña Sporteko presidente Jose Alfaro zenaren biloba hurbildu zelako. Tafallan errepublika proklamatu zuena Alfaro bera izan zen, eta atxilotu zuten. Solchaga jeneralak kartzelatik atera zuen, eta erbestera joan behar izan zen. Biloba hunkituta zegoen historiarekin; honek zentzu guztia ematen dio gure lanari. Azaroaren 7an Tuterara hurbilduko gara, Union Tuterarekin. Kirola eta euskara bultzatzen duen talde gaztea da, eta Tuterako memoria landuko dugu. Azaroaren 14an azken hitzaldia Altsasun egingo dugu, garai haietan Altsasu kasu bitxia zelako, kirolean eta politikan. Garaiko testuinguru orokorra aipatuko dut, eta Altsasu Memoriako Amaia Urkijorekin batera Angel Balbas eta Manuel Elizalde garaiko txirrindularien kasuaz ariko gara, garaiko legatu gisa. Guztiak gonbidatuta zaudete.
Hitzaldian Angel Balbasen eta Manuel Elizalderen kasuak ezagutuko ditugu.
Altsasu Memoriako Amaia Urkijok hitzaldian parte hartuko du. ARTXIBOA
Mikel Huarte, ezkerrean, Senatuan Cayuelaren liburua aurkeztu zutenekoan. JASOTAKOA
ANE ZELAIA RUIZ DE EGINO
Lagunak (?)
Izaki sozialak garen heinean, ukaezina da gizakiok talderako dugun beharra. Gure identitatea ere harremanetan eraikitzen dugu. Sozializazio prozesua txikitatik hasten da, familia, eskola zein berdineko taldeak osatuz. Urteen poderioz, ikastolako lagunak izan direnak kuadrilla bilakatzen dira. Kuadrillak egitura sozial bat dira, eta askotan ikusten ez diren presioak sortzen dituzte. Lagun talde hermetiko bilakatzen dira, arau jakin batzuk betetzen dituenak. Kuadrillarik ez izatea, askotan, estatus sozialik ez izatearekin parekatzen da.
"EZ DEZAGUN AHAZTU:
KUADRILLAK ERE
ERALDAKETARAKO
ESPAZIO IZAN DAITEZKE"
Kuadrillaren barruan hierarkia soziala dago, eta pelikuletan bezala, etiketa desberdinak egon ohi dira: Frikia, lodia, liderra, bollera …
Askoren kasuan, kuadrillatik kanpo geratzea amets gaiztoa bihur daiteke; eta baztertua ez sentitzeko edota taldean jarraitzeko, liderren jokabide zein pentsamoldeak jarraitzen dituzte, ados egon ala ez.
Horren ondorioz, kuadrillak nortasunaren ustezko sentimendu faltsua sortzen du: norberaren balioa taldearen onespenaren arabera neurtzen da, eta askatasun pertsonala taldearen dinamikaren menpe jartzen da.
Azken batean, laguntasuna birplanteatzea ez da soilik ariketa pertsonala, ekintza politikoa ere bada. Laguntasuna hautua da: elkar entzun, elkar zaindu eta elkar errespetatzeko borondatez eraikitako espazioa. Ez dezagun ahaztu: kuadrillak ere eraldaketarako espazio izan daitezke.
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
H ara ZE r D i EN
Elikagaien Bankua
SAKANAKO GIZARTE ZERBITZUAK
Elikagaien Bankuak urteak daramazki gure artean. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, apolitikoa, akonfesionala eta boluntariotzan oinarritua. Janari xahuketaren kontra egiten du ere, baina xede nagusia elikagai beharrei erantzuna ematea da. Elikagaiak, dohaintzak jaso eta banatu edota diruzko dohaintzekin beharrezko elikagaiak erosi. Doan banatzen dira pobrezian edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen artean.
Gure bailaran ere lan egiten dute, Irurtzundik Ziordira, boluntarioen bitartez beharra dutenek elikagai kopuru bat jasotzen dute hilero. Egoki egiteko, boluntario hauek
San Donato: agur belar naturala, kaixo artifiziala
Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak agur esan dio betiko San Donato futbol zelai naturalari. Etxarri futbol taldeek hamaika abentura, jokaldi eta emozio bizi izan dituzte alfonbra zirudien belar naturaleko zelaian, baina belar artifiziala jartzeko lanak astelehenean hasi ziren. Hala, klubak amets eta gertakari berriak eraiki beharko ditu lanak bukatzerakoan mustuko duen zelai berrian. OBJEK ti BO ti K
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Laura Olmos Aristorena maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Maider Perkaz Urdiain maider@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Patxi Flores Kolaboratzailea: Jose Luis Erdozia Mauleon Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200 www.guaixe.eus
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
formakuntza jasotzen dute; orientazioa haien lana errazteko eta elikagaien segurtasunaren ikuspegitik eta elikadura segurtasuneko arauei jarraituz. Banaketa erakundeetan elikagaiak entregatzeko jardunbide egokiak ematen zaizkie alor ezberdinetan: kutsadura, elikagaien bidez kutsatzen diren gaixotasunak, higiene eta manipulazio praktika egokiak, instalazioen egoera eta hauen mantentzea, garbiketa eta desinfekzioa, banaketa nola antolatu eta kudeatu, jakien hartzailearen izena eta helbidea jasotzen dituen dokumentu edo albaran bat aurkezteko beharra...
Esan bezala bailaran badu bere egin beharra, baina
Altsasuren kasuan martxotik ez da banaketarik eman. Zergatik? Udalak banaketarako utzitako lekuak ez dituelako beharrezko baldintzak betetzen (lurra, argiteria…) eta egokitzeko beharrezkoa da obrak egitea. Obra horiek oraindik ez dira egin egin eta bertako 121 familiek (337 pertsonek), 7 hilabetetan ez dute jakirik jaso, eta ez dakite egoera hau noiz arte luzatuko den. Azaroko lehen aste honetan janari bilketa handia egiten da; herriko denden sarreretan kutxa batzuk egongo dira janaria biltzeko boluntarioak alboan daudela. Nahi izanez gero parte har dezakezu dohaintza ematen edo boluntario gisa lanean.
LAGUNTZAILEAK
"Garraio zerbitzua behar dute, bai edo bai"
GEMA URDANITZ ETAIO tasUBiNsaKO EraBiltZailEEN sENiDEa tasubinsak Nafarroan 13 Enplegu Zentro Berezi ditu. Haietara joaten direnek garraioa ordaindu beharko dutela eta, senideak antolatzen hasi dira
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Tasubinsa irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere egitekoa da desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonei gizarteratzeko laguntzak eta aukerak ematea. Lakuntzan okupazio tailer bat du elkarteak 1987tik.
Zer da zuretako Tasubinsa?
Niretako eta jende askorendako da gaixotasun psikikoa duten pertsonak joan daitezkeen leku bat da. Han lan eta gauza asko egin ditzakete. Bide bat da. Zer onura ditu?
Pertsonendako bai: haien artean elkarri eragiten diote, lan egiten dute... Batzuek esaten dute ez dutela lanik egiten, baina nire senideek familiari esaten diote lan egiten dutela. Baina senideek gastuak ere baditugu: garraio eta jangela gastua. Lakuntzan zer eskaintzen dute? Bi parte daude. Alde batetik, Enplegu Zentro Berezia. Joaten diren pertsonek lan egiten dute eta nomina bat dute. Halako pertsonei bideratutako lanak egiten dituzte. Bestetik, okupazio zentroa du. Lakuntzako tailerra ez da, esaterako, Orkoiengoa bezalakoa. Sakanakoek ez dituzte Iruñerrian bezainbeste aktibitate egiten. Lakuntzan tailer gutxi daude. Hemen, nireak kontatzen duenez,
Lakuntzako Enplegu Zentru Berezia. ARTXIBOA
lan egitea da. Teknikariak ere badaude, psikologoak eta abar. Zenbat pertsona daude Lakuntzan?
Uste dut 36 direla. Gehien-gehienek desgaitasunen bat dute. Zer balorazio egiten duzue senideek? Hor dauden pertsonak gustura daude. Sakanan ez dugu halako pertsonak egoteko beste lekurik. Entzun dudanez Altsasun beste bat dago. Baina ez dago gehiago. Hiriburuan beste kontu bat da. Orkoienen lehengusu bat dut eta Lakuntza eta Orkoien arteko aldeak ikusten ditut. Baina Sakanan baliabide oso gutxi daude.
Ordaindu beharra duzue?
Garraioa ez dago %100 subentzionatuta. Zati bat Tasubinsak ordaintzen du eta bestea gurasoek. Eta Sakanan, derrigorrez, jangelan bazkaltzera gelditu behar dira. Esaten dute ez dela posible goizean joatea, bazkaltzera bueltatzea eta berriro Lakuntzara joan-etorria egitea. Bai edo bai denek jangelan egon behar dute. Orain aldaketa dator?
Bai. Tasubinsak jakinarazi du 2026tik aurrera familia bakoitzari garraioa 205 euro kostatuko zaiola hileko.
Zergatik aldaketa hori?
Tasubinsa enpresa da, baina kontzertatuta dago. Orain esaten du ezin duela bere egin garraio gastua.
Zein ondorio lituzke familiendako?
Bakoitzak gure kasuistika daukagu. Pentsatu beharra dago Lakuntzan dauden pertsonek desgaitasun bat dutela. Garraio zerbitzua behar dute, bai edo bai. Ezin dute gidabaimena atera. Haiendako garraio zerbitzua behar dute. Lineako autobusean ezin dira joan. Ezin da, zeren pertsona batzuk beharbada beraiena ez den beste herri batean jaitsi daitezkeelako. Ez lirateke beraien etxera helduko. Zailtasunak dituzte. Agian ez denek. Denak ez dira berdinak, zailtasun desberdinak dituzte, batzuk hobeki ibiltzen dira, besteak okerrago. Baina denek dute zerbait.
Familia guztiek ordaindu dezakete?
Uste dut ezetz. Gainera, haiek lan egiteagatik kobratzen duten diru kopurua oso-oso txikia da. Horrekin ez da posible ordaintzea. Familiek garraioa ordaindu ezin badute, zer gerta daiteke?
Familia batzuendako apika alternatiba izanen da beraien senidea etxean gelditzea. Bestela borroka egitea. Senideak elkartzen hasi gara eta hau zuzentzeko bideak aztertzen ari gara.
Garraio gastu hori familien bizkar ez gelditzeko, zer duzue buruan?
Senideok pentsatzen dugu pertsona horiek pertsona bereziak direla, zailtasunak dauzkate. Eta neurri bereziak behar dituzte. Haiena, esaterako, ikastetxeetako garraioa bezalakoa da. Ikasleek eskola garraioa dute herritik beraien ikastetxera joateko. guk gauza bera behar dugu. Pentsatu behar dugu pertsona horiek berezitasunak bizi guztirako dituztela, berdin du adina. Nafarroa-
ko Gobernuak eskola garraiorako dirulaguntzak ematen baditu, senideek pentsatzen dugu gureek tratamendu bera izan beharko luketela. Lakuntzarako garraioa %100 diruz lagunduta behar dugu. Dirulaguntza Nafarroako Gobernuari eskatuko diozue?
Bai. Lege kontuak ez ditut ulertzen, baina pentsatzen dut horrek horrela izan behar duela. Aurrekontu garaia da. Bai. Nafarroako Parlamentuan agerraldia eskatu dugu. Senideen bilera egin genuen azaroaren 2an. Nafarroan Tasubinsako zentro asko daudenez, zentroetako senideen ordezkarien bilera izan genuen atzo, azaroak 4. Parlamentura joateko gauzak prestatzen ari gara. Gainera, sinadurak biltzen hasi gara. Dagoeneko mila sinadura pasa jaso ditugu, baina 5.000 behar ditugu. Sinadura paperak Sakanako herrietan utziko ditut, jendeak sina ditzan. Arartekora joanen zarete?
Berarekin hitz egin dugu. Parlamentuan ateratzen denaren arabera. Bestela joanen gara. Ate guztiak joko ditugu.
"APIKA FAMILIA BATZUENDAKO ALTERNATIBA IZANEN DA BERAIEN SENIDEA ETXEAN GELDITZEA"
UEMAko herrietan 'Goazen' telesaila aurretik mustuko dute
Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko EitBren eta UEMaren akordio bati esker izanen dira emanaldiak
saKaNa ETB1eko Goazen telesailaren denboraldi berria azaroaren 14an hasiko da. Udalerri Euskaldunen
Mankomunitateak (UEMA) eta
EITBk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lehen aldiz. Uda-
lerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoak areago zabaltzea da helburua. Horren barruan
Goazen eta Irabazi arte telesailen denboraldi berrien aurremustutzeak egin dira UEMAko makina bat herritan.
Sakanako hiru herritan telesailaren aurreneko kapitulua ikusteko aukera izanen da. Telebistan eman baino lehen ikusi nahi dutenek hiru toki hauetarako batera joan beharko dute: Arbizuko eskola zaharra, Etxarri Aranazko gaztetxokoa eta Bakaikun eskola zaharra. Hiru emanaldi horiek igandean izanen dira, 18:00etan. Lakuntzan handian ikusteko aukera izanen da azaroaren 16an, igandearekin, 18:30ean. Arruazun ez da emanaldirik aurreikusi.
Telesaileko protagonistak. UTZITAKOA
Altsasuko merkataritza
historia iruditan
Garai bateko denda eta dendarien argazkiak jasotzen dituen erakusketa ikusgai dago i ortia kultur gunean: ' a ltsasu: merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur'. a rgazkien bidez merkataritzak a ltsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak
A.A.I. altsasU
Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) Iortia kultur gunea altsasuarren bilgune bihurtu du. Izan ere, kultur guneko aretoetarako pasabidean argazki erakusketa jarri du. Erakusketak jendearen jakinmina sortu du eta hainbat dira argazkiak ikustera joan direnak. Bisitariek, apika, bere burua, senide edo lagunak iru-
dietan ikus ditzakete dendan edo haren ondoan. ADEko buruak azaldu duenez, "kanpaina egin dugu tokiko jendea merkataritza sentsibilizatzeagatik. Eta Altsasun merkataritzak izan duen ibilbidea erakusteagatik. Jakina, erakusketaren bidez Altsasuko Historiaren zati bat erakusten ari gara, merkataritza herriaren Histo-
riaren parte baita". Hainbat argazki ikusita belaunaldi transmisioa izan dela eta familia negozioak segitzen duela ikus daiteke. "Momentuz, erreleboa izan da hainbat dendatan. Ikusiko dugu besteok badugun. Zeren, benetan, Altsasun merkataritzak funtziona dezake. Urtetan oso ongi funtzionatu du. Oraindik ere funtzionatzen dugu. Ja-
kina, ez da garai bateko sasoia. Ahalik eta hobekien egiten saiatzen gara. Eta erakusketa bakarren batek merkataritzaren alde egiteko motibatzen badu, ongi etorria. Tokikoaren aldeko apustua egin behar da, kaleei bizia eman behar zaie". Gaineratu duenez, herrian denda izanda ere, "modernoa izan zaitezke, teknologikoki digitalizatuta izan dezakezu negozioa. Eta, aldi berean, saltoki bizi bat izan dezakezu, zeinetan gertuko harreman zuzena ez den galtzen".
ADEko kideak gaineratu duenez, "argazkiei erreparatuta herrian izan diren aldaketak eta ohitura aldaketak ikus daitezke. Egunerokoan ez gara aldaketez jabetzen, baina hamarkada batzuk atzera begiratzean ikusiko dugu nola zeuden kaleak, non aparkatzen zen, zer ibilgailu zeuden, janzkerak, eskaparate motak, denden izenen kartelen estetika... Dena". Garciak nabarmendu duenez, gustatzen zait ikustea eboluzionatzen joan garela. Dendaren batzuk, gutxienak, garai bateko estetika horri eusten diote, baina gehienak, pixka bat edo gehiago, pixka bat gutxiago, pausoak ematen ditugu, egokitu eta berritu gara . Irudi eguneratuagoa eta hobea sortu dugu". Erakusketa "Altsasun merkataritza beti bizirik egon dela esateko modu bat da. Era berean, esan nahi genuke bizirik jarraitu nahi dugula". ADEkoak zehaztu duenez, "askotan altsasuarrok ez dugu herriko merkataritza gehien estimatzen, apika, askoz gehiago estimatzen gaitu aldameneko herrietatik etortzen den jendeak. Hurbiltasun hori izatea baloratzen dute, kontaktu zuzena, produktua uztearena, harreman pertsonalak. Merkataritzak herriari bizitasun handia ematen
dio", ziurtatu du. Garciak herriko dendei "beldurra galdu eta harritzen uzteko" eskatu du. "Izan ere, askotan uste dugu bilatzen ari garena ez dugula Altsasun aurkituko. Askotan gertatu da Internetez erostera herrian bertan eskura duzun zerbait".
ADEko buru Maru Garcia Romanek azaldu duenez, "erakusketa desberdina den kontzientziazio edo sentsibilizazio jarduera baten zati bat da. Jarduera horren bidez denboran atzera egiten dugu eta, aldi berean, belaunaldi berriekin ere konektatzen saiatzen gara". Erakusketaren aurretik, lastailaren 14an, Altsasuko hainbat merkataritza lokalen ondoan QR kodeak zituzten kartelak jarri zituzten, bai zabalik dauden lokalen ondoan, bai itxita daudenen ondoan ere. "Jendeak kodeak eskaneatuz gero lokalaren aspaldiko argazki bat edo bertako jabeen aspaldiko argazkiak ikus zezakeen", argitu du Garciak. Jakinarazi duenez, kanpaina horrek oihartzuna izan du, "bideoaren bistaratze asko izan baitira".
"MERKATARITZAK ALTSASUN FUNTZIONA DEZAKE. ORAINDIK ERE FUNTZIONATZEN DUGU"
Erakusketak joan zen mendeko 40ko hamarkadatik 90eko hamarkadara arteko establezimenduen irudiak ditu.
Errepresaliatutakoak gogoan Uharten
Estatu kolpea izan zenetik 89 urteren ondoren hiru ubertear eraildakoetatik bakarraren gorpua besterik ez da berreskuratu. Memoriaren beharra aldarrikatu zuten jazotakoa, atzera ere, ez gertatzeko
UHartE araKil
Herriko seme-alaben plazan dagoen oroigarrian ekitaldia egin zen igande eguerdian. 1936-2016 Uharte Arakil 80 urte memoria galtzen kolektiboak Frankismoak errepresaliatutako eta eraildako pertsonen omenezko ekitaldia izan zen. Kolektibokoek gogoratu zuten 1936an frankistek hiru ubertear erail zituztela: Silverio Astiz Ezkurdia eta Silverio Astiz Lakuntza aita-semeak eta Victor Martirena Alegria. Aurreneko bien gorpuak ez dituzte berreskuratu oraindik. Gainera, hainbat ubertearrek errepresioa pairatu zutela gogoratu zuten. Esan zutenez, "zoritxarrez, mundura begiratu eta Historia behin eta berriz errepikatzera kondenatuak gaudela dirudi. Palestinar herriak bizi duen genozidioa da horren erakusle handiena". Kolektibokoek palestinar herriari "elkartasuna eta babesa" adierazi zioten: "ea behingoz ibaitik itsasora libre eta bakean bizitzeko aukera duten".
Ekitaldian "memoria egiteko" bildu ziren, "duela 89 urte gertatutakoa berriro gerta ez dadin. Munduan bizi dugun oldarraldi faxistak, eskuin muturraren gorakadak, Trumpismoak, berri faltsuak… Beharrezkoa egiten dute inoiz baino gehiago gaurkoa
bezalako ariketak". Deitzaileek ziurtatu zutenez, "memoria egiteak, herrian berriro horrelakorik ez gertatzea izan behar du helburu. Bakean eta askatasunean bizi nahi dugulako, gure ingurua eta ingurukoak zaindu nahi ditugulako".
Lizarragabengoako aeroportua
Altsasuko Urtzi tabernak, 35 urteko ibilbidearen ondoren, ateak azaroaren 25ean itxi zituen. Bertako nagusiak, Jose Miguel Lizarragak, Danik, urtetan matraka ederra eman die bezeroei Lizarragabengoako azpiegituren kontura. Herriak dituela sky estazioa,
F1eko zirkuitua, kasinoa, gurutze ontziendako portua... Bakarren batzuk Lizarragabengoara joan izan dira. Jubilatu ondoren, bi bezero kuadrillak aeroportuaren handitzearen mustutzea antolatu zuten ezkutuan. Ondoren parrandak egun osoa iraun zuen.
Errigorako kutxak eskatzeko azken egunak
Ohiko tokietan egin daiteke eskaera, errigora.eus webgunearen bidez
saKaNa Errigorak aurtengo Euskarari Puzka kanpainarako Ezinbestekoak euskarentzat Agerrean leloa aukeratu du. Horixe baitira euskararendako AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia Nafarroa erdialdean eta hegoaldean. Errigorako kideek azaldu dutenez, aipatu erakundeak "euskarak eskualdean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan". Gaineratu dutenez, "lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskaltzaleok gara.
Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager eskualdeko euskalgintzara bideratzen delako".
Aurten ere hiru saski mota eskaini dituzte, beltza (60 euro), berdea (65 euro) edo gorria (75 euro). Haiek 22 ekoizleren produktuekin beteko dituzte. Eta auzolanaren bidez 245 herritako 469 banaketa guneren bidez banatuko dituzte. Azaroaren 13ra arte egin daitezke eskaerak.
AZAROAK 10 - 14
10:00
Agurra, eguraldia, edukiak aurkeztu eta eguneko kanta
10:15
Prentsaren azalak
10:20
Sakanerria eta kirol tartea
10:30
Hizketan
11:05
Solasaldia Karrape, Aralar eta Guaixe irratiak
14:00
Errepikapena
10:30etatik aurrera
KIKI ASENSIO
Ekitaldian parte hartu zuten ubertearrak. UTZITAKOA
Kalitatezko Lanbide
Heziketa eskatu dute
steilas, laB, CCOO eta Ela sindikatuek grebara deitu zituzten lanbide Heziketako (lH) irakasleak azaroaren 3tik 5era. lH Dualaren inguruko ezinegona adierazi nahi izan dute grebaren bidez. sakana lH institutuan grebak jarraipena handia izan du
A.A.I. saKaNa
Ikasketak eta enpresetako praktikak uztartzen dituzte Lanbide Heziketa (LH) dualeko ikasleek. Nerea Garziandia Lizarraga LHko goi mailako irakaslea da Sakana LH institutuan. Esan duenez, "LH duala, berez, proposamen ona da. Baina Nafarroa guztian aldi berean eta baldintza txarretan ezarri du Hezkuntza Departamentuak". Ikasleek enpresetan praktikak egin behar dituzte. "Horretaz guk arduratu behar dugu, eta askotan oso zaila da. Enpresek goi mailako ikasleak nahiago dituzte prestatuago daudelako. Erdi mailakoak hartzeko erreguka ibili behar izaten dugu. Gainera, kudeaketa izugarria da", azaldu du Garziandiak. Garziandiak azaldu duenez, joan den urtean praktikarik egin ez zituzten bost ikasle ditu. "Horien praktikak kudeatzeko zero ordu ditut. Bakoitzarendako enpresa bana bilatu diet. Bakoitzari egutegi propio bat egin diot. Gainera, bakoitzak egin behar
duen proiektua zuzendu behar dut. Hiru bisita egin behar dituzte ikastetxera, eta ni enpresetara hirutan joan behar dut. Pentsa zenbat ordu diren horiek guztiak". Baina Garziandiak ikasle gehiago ditu, eta haiendako klaseak ere prestatu behar ditu. Guztia kudeatzeko askotan egun guztia lanean ematen dutela aitortu du.
LHko irakasleek klaseak prestatzeaz aparte, ikasleak lantegietan praktikak egiteaz arduratu behar dira. Eta horretarako ordurik ez dute asignatuta. "Joan zen urtean kudeaketa horretarako lau ordu zituzten irakasleek. Aurten, berriz, bat. Gainera, departamenduak ez du hitza bete eta ez die irakasleei enpresak opatzen lagundu. Badakite, gainera, ezin dela", azaldu du Miren Ustarroz Goñik. Azaldu duenez, "ikasleak enpresetara binaka edo hirunaka joanen dira, denak praktikak egiteko. Irakaslea klasean eta kanpoan egon behar du".
horiek koordinatu behar dituzte".
Gaztigatu duenez, institutuan erakusten diren sektore eta profil guztietako enpresak ez dauden ibarrean. Beraz, "ikasleak, askotan, Goierriko edo Iruñerriko enpresetan aritu behar dira. Eta irakasleak aurkeztu behar ditu ikasleak enpresan". Horregatik guztiagatik "ezartzen diren plan horiek aurrera eramateko nahiko baliabide" exijitu dituzte grebaren bidez.
Ustarrozek salatu duenez, departamentuko arduradunek "merke-merke ateratzen zaion hezkuntza sistema bat egin nahi dute". Kritikatu du LH Duala progresiboki ezarri beharrean 16.000 ikasle aldi berean lantegietara bidaltzea". Ikasle bakoitzak ziklo bakoitzaren maila bakoitzean 500 ordu eman behar ditu enpresatan. "Kalkulua eginda, Hezkuntza Departamentuak urtean 4 milioi ikastordu merketzen du lan munduko ordu horiekin". Deitzaileen susmoa da bide horrek LHren pribatizaziorako bidea zabalduko duela. Departamentua horretan Bertelsmann fundazioaren eskutik dabil. "Nazioarteko enpresa handia da, lobbya, eta Alemanian ikaragarrizko salaketak izan dituenak, osasun eta hezkuntza arloan pribatizazioan eskuhartze ikaragarriak egin dituelako".
Jaki bilketa handia eginen da gaur eta bihar
Nafarroako Elikagai
Bankuak lau orduko txandak eginen dituzten boluntarioak behar ditu
saKaNa
Premia duten 22.000 pertsonengana iristen da Nafarroako Elikagai Bankua fundazioak. Urtean, nafar bakoitzak 600 kilo janari inguru jaten du. Fundazioak 118 kilo inguru ematen dizkie kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei. Hau da, 220 tona banatzen ditu hilero. Banaketa hori egin ahal izateko, bankuak bere biltegi berria bete beharra du eta, horretarako, jakien bilketa eginen du gaur eta bihar. Ohiko denda eta supermerkatuetara joan eta laguntza eman nahi dutenek poltsa bat eskuratuko dute eta han bankuri emateko jakiak sartuko dituzte. Bankutik azaldu dutenez, "janari ez galkorra behar dugu, esaterako, kontserbak, latak, pasta, olioa edo haurtxoendako elikagaiak".
Gaineratu duenez, "plan zaharreko ikasle batzuk beraien praktikak egin ez dituztenak. Horien kudeaketarako ez du ordurik eman departamentuak". Ustarrozek ziurtatu duenez, LH duala ezartzeko "ez dago baliabiderik eta ikasle horiek hala edo horrela artatu behar dira. Irakasleek musu truk egin behar dituzte lan guzti horiek eta praktika aldi
Ustarrozek ziurtatu duenez, "sistema honen guztiaren kaltetu zuzenak ikasleak eta beraien familiak dira. Uste dute kalitatezko Hezkuntza sistema txukun batera doazela".
Irakasleek negoziatzeko prest daudela berretsi dute. "Oraindik ere garaiz gaude aurrekontuetan esku hartzeko. Nahi eta nahiz, Nafarroan LH zerbaitean hobetu behar da".
Jatekoak ematea da laguntzeko modu bat. Bestea dirua ematea. Bankuak dirua jatekoak erosteko erabiltzen du. Dirua emateko, herritarrek bonuak eros ditzakete supermerkatuetan kutxatik pasatzean, 00262 zenbakira bizum bat egin, bancoalimentosnavarra. org webgunea kontsultatu edo banku-transferentzia bat egin. Gogorarazi dute dohaintzak egiteak zerga-kenkari batzuk sortzen dizkiela pertsona eta enpresei.
Sakana Lanbide Heziketako institutuko irakasleak Hezkuntza Departamentuaren parean. UTZITAKOA
KO la BO ra Z i O a
JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON
Sakanako euskal lexia konposatuak (XV)
Haga betean egon Etxarri Aranatzen erabili izan da aditz perifrasi hauxe. Estu egon, era desegokian, deseroso sentitu. Hagetara botarik baino zertxobait egokiago. Egunoiten aga betien ziok, ez tek ezertaako gauze! (Egun hauetan haga betean zagok, ez duk ezertarako gauza!).
Gaztelaniako ordaina “estar indispuesto” izanen litzateke. Hagetara botarik egon Etxarri Aranatzen, Lizarragabengoan eta Lizarragan gutxienez erabiltzen da aditz perifrasi hau. Erabat etsirik egon, itxaropenik gabe, gaisotasun batengatik, esate baterako. Depresioan murgildurik dagoenarengatik ere esaten da. Aurrekoa baino maila bat larriago. Etxarri Aranazkoa lehena eta Lizarragabengokoa bigarrena, ditugu ondorengo esaldi hauek: Ez tik aspaldiyontan buruik jaso, ageta botaik ziok ta! (Ez dik aspaldi honetan bururik jaso, hagetara botarik zagok eta!).
Etzazula zizoi jan, agetaa fan bee! (Ez ezazu ziza hori jan,
la 25 U rt E...
hagetara joan gabe!).
Lizarragako hiztegian (37 or.) horrela dakar: «Agetaa bota, angeta bota; a) decaer físicamente, enfermar, etc. b) llevar a la ruina».
Hala ez da (baietz/ezetz)?
Sakanako esapidea dugu hauxe. Ez da hala, perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuzedo. Ingeleseko «Isn’t it?»-en antzekoa genuke. Sakana osoan erabiltzen da barrabarra, esandakoa norbaitek berrestea nahi dugunean. Atzoko afayen gustua yondu giñen, alezta beyetz? (Atzoko afarian gustura egon ginen, hala ez da baietz?) Ik ez ten olakoik esan, alezta (ezetz)? (Hik ez dun horrelakorik esan, hala ez da (ezetz)?).
Gaztelaniaz “¿no (es así)?, ¿verdad?”.
Hala-halakoa Sakanako euskal hizkera gehienetan da ezaguna esapide hau. Erdipurdikoa, hala-holakoa, ez onegia, ez oso fidagarria.
Ala-alakue da ekar debien meiku berriye! (Hala-halakoa
1950. urtean jaiotako lakuntzarrek mende erdia bete zuten 2000. urtean. 50 urte betetzeko kintoak azaroaren 4an elkartu ziren. Ospakizunak elizan hasi zituzten, hildako kintoen aldeko meza izan baitzen. Ondoren bost hamarkada bete zituzten kintoek bazkari ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Mahaitik jaso ondoren parrandak segitu zuen.
da ekarri duten mediku berria!) Orotariko Euskal Hiztegian ere ageri da jasota: “hala-holako adj. Ez onegia, ez oso fidagarria, erdipurdikoa”. Gaztelaniaz “mediocre”. Hanka azpian ibili, Hanka azpiz, Hanka azpitik pasatu Lehena eta hirugarrena aditz perifrasiak ditugu eta bigarrena esapidea. Aise, erraztasunez. Urdiainen erabiltzen dituzte lehen biak: ankazpien ibili, esate baterako, mendean hartu adieraziz. Hirugarrena Lizarragan eta Etxarri Aranatzen bereziki. Menderatu, irabazi edozein joko edo zereginetan erraztasunez. Lizarragan kasurik ez egitea zerbaiti, «hacer caso omiso, pasarselo por el forro»: Ori ankazpiti pasatzen dot: «eso me lo paso por la entrepierna». (Hori hankazpitik pasatzen dut!).
Orotariko Euskal Hiztegian, zentzu literalean baino ez da ageri: “Hanka-azpian hartu. Pisar”. Gaztelaniaz «dominar, ganar con claridad». Hankak arin!, Hanka hemendik!, Ospa (hemendik)! Hirurak ala hirurak esapideak ditugu, baina jatorrian aditz perifrasiak seguru asko. Alde hemendik! Hanka egin. Hiruretan ere, aditza elipsian
suma daiteke, nahiz eta Lizarragakoan «presaka» edo «lasterka» zentzuarekin erabili duten aditza eta guzti. Altsasun, bestalde, urteak dira Ospa eguna ospatzen dutela, guardia zibilak herritik joateko eskatuz. Ankak arin nittuela fan nitzen «me fui a todo meter» (Lizarraga) (Hankak arin nituela joan nintzen!) I, nola nei dek esatie? Anka emendi! Ankak arin! Ospa! (Etxarri Aranatz) (Hi, nola nahi duk esatea? Hanka hemendik! Hankak arin! Ospa!). Orotariko Euskal Hiztegian beste behin zentzu literalean: “Hankak arindu. Aligerar el paso, darse prisa”. Gaztelaniaz “¡Fuera de aquí” itzuliko litzateke. Harra barnean eduki Erabilera nahiko orokorrekoa dugu aditz perifrasi hau. Zaletasun handia, mendekotasunera iritsi daitekeena. Itxuraz arazorik ez bazaio antzematen ere, edozein momentutan azal dakioke hura. Joera edo irrika adierazten ditu gehienetan eta, batzuetan, gauza txarretarakoa gainera. Aspaldiyontan neiko lasei baldin badaille dee, alkolan arra barnen zikok guaño. (Aspaldi honetan nahiko lasai baldin badabil ere, alkoholaren harra
barnean zaukak oraino.) Azken urtioiten ez jokatubaatis, barnen ongi sartuta daka futbolaan arra. (Azken urteotan ez jokatuagatik, barnean ongi sartuta dauka futbolaren harra). Gaztelaniaz «ser dependiente». Harrak jo, Harjoa eduki Lehen aditz perifrasia nahiko orokorra dela esan daiteke eta bigarrena Etxarri Aranatzen erabiltzen zen. Harjo. Janariekin erabiltzen da gehienbat, usteldurik edo bere onenean ez, behintzat, daudela adierazteko. Lizarragan lehena erabiltzen dute eta ez soilik janariarekin, pertsonekin ere bai burugogorkeriarekin lotua. Harrak jotako gazta bat saldu ziguten. Bañan arrak joa zagoken zugaitza. Aragiye arrak jo do, ‘la carne se ha agusanado’. (Lizarraga) Gizon ooi arrak jota daau, ‘ese hombre está con una cabezonada, con una venada’. Arjue zikok urrek! (Harjoa zaukak urrak!). EHn sarreretan ‘harjo’ eta azpisarreretan ‘harrak joa’ eta ‘har’ sarrerako adibideetan Harrak jotako sagarra, eta bestela ere harjo bi esanahirekin. Gaztelanaiz «estar agusanado un alimento».
DUE
Kinto lakuntzarrak
Pediatria zerbitzu duina
eskatzen segituko dute
altsasuko osasun eskualdean dagoena gurasoendako "argi eta garbi ez da nahikoa". Pediatrian lanaldi eta erdiko zerbitzua aldarrikatzeko erreklamazio orriak betetzeko eskatu diete herritarrei. Baita kontzentrazioetan parte hartzeko ere.
altsasU / OlatZaGUtia / ZiOrDia
Atzera ere, Altsasuko udaletxe parean Pediatria zerbitzu duina! 1,5 pediatra leloa duen pankarta zabalduko da gaur, 18:00etan. Guraso talde batek egiten duen hirugarren deialdia da. Izan ere, gaur egun lanaldi osoan dagoen pediatrak Altsasuko osasun eskualdea utzi eta Zizur Nagusira lekualdatzeko eskaera egin zuen. Osanbideak eskaria onartu eginen dio. Eta pediatra horrek, gehienez, urte akabera arte lan eginen du. Gurasoen artean kezka zabaldu da, "ordezkorik ez baletor egoera okertuko bailitzateke". Hala balitz, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko haur eta gaztetxoak artatzeko bi astelehenean behin etortzen den pediatra bat besterik ez litzateke egonen. Beraz, txikiek osasun arazoak izanez gero, gurasoek haiekin Iruñera joan beharko lukete. Gainera, jaioberriei hamabostean behin hasieran eta hilabetero egiten diren errebisioak ezingo lirateke Altsasuko osasun etxean egin. Horretaz aparte, urtero egiten diren errebisioei ere eraginen lieke pediatra faltak.
Errebisioak atzeratu eginen lirateke derrigorrez. Antolatu den guraso taldearen ordezkaritza Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezekin elkartu zen astelehenean. Hark jakinarazi zienez, joanen den pediatraren lanpostua betetzeko ordezkoa badu Osasunbideak. "Baina ez dakigu zenbat denbora emanen duen Altsasuko osasun eskualdean. Dakiguna da, eta hala esan genion alkateari, aurretik zegoen pediatrak Altsasura etorri nahi duela. Behin behineko langilea da, ez da funtzionarioa". Pediatriako lanaldi erdia betetzeko eskaeraren inguruan informaziorik ez dutela azaldu dute guraso taldearen ordezkariek.
Bitartean, pediatria zerbitzu duina aldarrikatzen duen taldeak ostiraletako kontzentrazioak baliatzen ari da jendearen artean erreklamazio orrietan idatzi beharreko testua banatzeko. "Jendeari lana erraztu nahi diogu. Osasun etxean erreklamazioa orria eskatu, han testua kopiatu eta harreran orria aurkeztu besterik ez dute egin behar", azaldu dute.
Guaixeren 'Uda s akanan' zenbakiak Diseinu Editorial Onenaren kategoriko Nafarpres s aria jaso zuen
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa
Nafarpres Sarietan Guaixek bi sari eskuratu ditu eta elkarrizketa bat finalista izan da. Diseinu Editorial Onenaren saria Guaixek eskuratu zuen. Zehazki oporren aurretik, agorrilaren 1ean, argitaratutako zenbakiak. Hartan Sakanako udalerri bakoitzeko herritar banak bere udako momentua zein zen kontatu zuen. Azala Maider Perkaz Urdiainek egin zuen.
Zorionak!
Eskerrik asko!
Normalean gurean saririk ez da izaten! Zuretako zer garrantzia du?
Garrantzia handia. Zure lanaren aitortza da. Ez nuen espero, nik ez bainuen lana aurkeztu. Zuek aurkeztu zenuten. Eta ongi etorria izan zen. Pozik hartu nuen.
Ezustekoa. Poz handiagoa?
Bai, bai, hala da.
Sari banaketan hitza hartu zenuen?
Ekitaldian parte hartu genuen. Saria jasotzean Goizeder (kudeatzailea) nirekin igo zen, eta sariagatik eskerrak eman genituen. Agorrilean argitaratu zenean, bakarren batek zerbait esan zizun?
Bai. Jendeak esan zidan oso polita zela, desberdina zela esan zidaten. Jendeari gustatu zitzaion. Lagun batzuek komentatu zidaten.
Eta saria jasotzean?
Familiak bazekien, baina lagunek ez. Prentsan agertu zen eta jendeak zoriondu nau, bai.
Udakoa oporretara joan aurreko zenbaki berezia da. Hari azala jartzeaz arduratu zinen. Horrelako eskaera bati nola aurre egiten zaio?
Gaia Uda Sakanan zen. Sakanako pertsonak agertu behar ziren zenbakian, uda ibarrean nola sentitzen eta bizi zuten azalduz. Horretan pentsatzen hasi nintzen. Batez ere dibertsitatean pentsatu nuen. Eta, horrekin batera, udan gehien egiten diren gauzetan ere bai, edo jendea nola aritzen den udan. Horrelako gauzetan pentsatu nuen. Horren
Maider Perkaz Urdiain saritutako zenbakia eskuetan duela.
"BATEZ ERE
DIBERTSITATEAN
PENTSATU NUEN. ETA
UDAN GEHIEN EGITEN DIREN GAUZETAN"
harira diseinatzen hasi nintzen. Ekintza bat burutzen ari ziren hainbat jende multzo edo pertsonaiak hartu nituen. Ekintza horien artean, esate baterako, agertzen da helduen multzo bat, beraien artean plaza antzeko batean hizketan; mutiko bat liburu bat irakurtzen; neska gazte bat dantza egiten, haurrak jolasean... Horrelako gauzak. Udan egiten diren ekintzak egiten ari dira denak. Gauza bat da ideia izatea. Ondoren gauzatu egin behar da. Bai. Askotan gertatzen zait buruan dauzkadan ideiak gero paperera edo ordenagailura eramatea kostatzen zaidala. Bidean saiakera asko daude, baina, beno, batzuetan lortzen da buruan daukazuna hor islatzea. Kasu honetan lortu nuen. Oso pozik gelditu nintzen. Beharbada egiteko prozesuan ez da buruan
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa
Tokiko Komunikabideen Nafarroako Elkarteak, Nafarpresek, Otsagabian ospatu zuen Nafarroako Tokiko Prentsaren IV. Jardunaldia lastailaren 30ean. Ekitaldi horren barruan Nafarpres Sarien II. Edizioko sariak banatu ziren.
Zorionak!
Eskerrik asko.
Sariak gurean ez dira ohikoak. Zer sentitu zenuen haren berri izatean?
Egia esan, ez nuen inolaz ere espero. Goizederrek (kudeatzaileak) esan zidanean saria jaso genuela eta Otsagabiara joan behar genuela esan zidanean, galdetu nion: "benetan ari zara?"
Baietz esan zidan, Irene Adan
Valienteri egindako elkarrizketagatik zela esan zidan. Nik ez nuen aurkeztu, zuek egin zenuten. Eta ez nuen inolaz ere espero sari hori eskuratzea, ez nekielako aurkeztu nintzenik ere. Sorpresa izugarria izan zen.
Sariak zuretako garrantzia du?
kontatzen dugu. Horretarako aukera ematen dugu tokiko hedabideok.
Sariagatik mezurik jaso duzu? Gehienbat familiakoen eta lagunen zoriontzeak jaso nituen. Sekretuan mantendu nuen azken momentura arte, saria jaso arte, ez nuelako sinesten. Zorion mezuak oraindik jasotzen ditut, jendeak dakien heinean. Urte bat pasa da, zer oroitzapen duzu elkarrizketako uneaz?
duzun gauza bera islatzen, batzuetan beste gauza bat sortzen da. Baina, bai, gustura gelditu nintzen azal horrekin. Zein teknika erabili zenuen?
Collage teknika erabili nuen, hainbat material edo trama erabiliz. Collage antzeko bat buruan nuen. Eta pixka bat jolastea marrazkiaren antzeko teknika batekin. Hortik mendiak, etxea... Ongi gelditu zen.
Collagea asko erabiltzen duzu?
Asko erabiltzen dudan teknika da. Beste lan batzuetan ere erabili izan dut. Ondo moldatzen naiz teknika horrekin, argazkiak hartuz eta beste elementuekin eta koloreekin jolastuz. Argazkiak eta beste teknika batzuk erabiltzen dituzunez, adierazkorra da. Azalaren berezitasuna da orri bakarra beharrean bi direla. Horren muntaia desberdina da. Azala eta kontra azala izan behar direla kontuan izan behar duzu. Hau da, irudian non mozten den kontuan izan behar duzu. Kalkulu horiek egin behar dira. Baina, bai, bat egin zuen.
Halako azal asko egitea tokatu zaizu?
Hain handia eta Guaixeko azala, ez. Beste lan batzuk bai.
Bai, esan bezala, ez direlako ohiko lanak. Saria lan egiten jarraitzeko motibazio moduko bat da. Holako garai txarrak datozenean gogoratzen duzu sari bat irabazi duzula, edo irabaz dezakezula, eta aurrera egiteko eta lan egiten jarraitzeko modu bat da. Lan egiten jarraitzeko motibazio gisa garrantzia du.
Zergatik saritu zuten zure elkarrizketa hori?
Iñaki Zabaleta Urkiolak (epaimahaikidea) esan zuen orokorrean oso lan onak aurkeztu zirela. Elkarrizketa sailean hamabost bat lan izan zirela. Baloratu zuten kazetari lan bezala ea ongi egituratuta eta ongi idatzita zeuden. Eta edukiak zuen garrantzia tokiko prentsaren barruan edo eskualdean. Bi irizpide horiek izan zituzten kontutan. Saria jasotzean zerbait esan zenuen? Jardunaldietan tokiko prentsaren lanaz eta bere herri eta eskualdeetan duen garrantziaz hitz egin genuen. Aipatu zen hedabide handietan istorio asko kontatu gabe gelditzen direla. Tokiko prentsak istorio txiki horiek edo herriko istorioak kontatzeko aukera ematen dugu. Aipatu nuen Adanek egindako txostena gauza garrantzitsua zela, eta horren berri emateko ahotsa eman geniola. Horretarako, tokiko prentsak garrantzia handia duela esan nuen. Horrek erakusten du herriko jendeak ere gauzak egiten ditugula. Hori ere
Elkarrizketa hartu nuen, alde batetik, gaia interesatzen zitzaidalako. Eta, esan bezala, horrelako lan bat egiteak duen garrantziagatik ere. Gaia ez nuen asko menperatzen. Aurretik zertxobait irakurri nuen edo landu nuen, baina ez nuen gaia inolaz ere menperatzen. Sexu langileen inguruko txosten bat zen eta kontzeptu asko ez nituen kontrolatzen. Eta askotan esan nion Adani: "ez dut ulertzen. Barkatu zerbaitetan hanka sartzen badut, bai kontzeptuetan edo halakoetan". Baina halako gaia izateko, oso pedagogikoa izan zen, berak oso ongi azaltzen du. Lagundu zidan ideia bat izaten, eta berari esker gaian pentsatu nuelako, eta nire buruan eztabaida sortu zuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, egia esan.
Sexu langileen gaia ez da askotan jorratzen.
Gainera, sexu langileen inguruko eztabaida hori oso handia da. Askotariko iritziak daude. Horretan sartzea oso zaila da. El-
Elkarrizketa finalista
Nafarpres Sarien II. edizioko sariketan Guaixek beste aitortza bat jaso zuen. Elkarrizketa Onenaren Sariko finalista izan baitzen Maider Betelu Ganboak Anabel Arraiza Artiedari egindako elkarrizketa batek. ETB Goenkale telesaila ematen hasi zela 30 urte bete ziren joan zen urtean. Eta hori aitzakia hartuta, elkarrizketatu zuen Artieda, telesailean Sararen papera jokatzen zuen. Artiedaren kamera aurreko ibilbidea errepasatu zuen elkarrizketak.
"Tokiko prentsak garrantzia handia du"
ERKUDEN RUIZ BARROSO GUaiXEKO KaZEtaria
tokiko Komunikabideen Nafarroako Elkartearen Nafarpres s ariketan Elkarrizketa
Onenaren saria jaso du berak idatzitako lan batek
karrizketara ahalik eta mentalitate zabalenarekin joan nintzen, oso irekia, entzuteko prest, eta berak kontatzen zidana jasotzeko. Iritzi desberdin horiek azaltzeko edo behintzat garatzeko aukera eman nion. Eta, horregatik, elkarrizketa garrantitsua da, oso ongi azaltzen eta egituratzen dituelako gizartean dauden eztabaida horiek. Dauden iritzi desberdinen berri ematen du, nondik joan daitekeen eta zergatik egiten dute lan hori eta zergatik den beraien lana garrantzitsua. Ozeano informazioa ibai batera ekartzea, eta antropologo baten hitzen bidez kontatuta. Uste dut horregatik saritu dutela, oso gai mamitsua eta handia delako, herrira eramanda, eta oso ongi ulertzen da zein den egoera. Iritzi bat sortu gabe. Esandakoa, oso pedagogikoa. Ordutik erreparatu diozu Adanen, CATSen edo sexu langileen gaiari? Tarteka, sare sozialetan zerbait agertzen denean. Iritzi kontrajarri asko daude eta batzuetan
iritzi horiek esaten dira irakurri gabe, ikertu gabe eta erreparatu gabe hor atzean zer dagoen. Esaterako, sare sozialetan "prostituzioa ez" agertzen denean. Bale. Baina, zergatik? Atzean dagoena begiratu, CATSek edo Adanek egiten duten lana. Irakurri eta ikertu pixka bat. Eta, apika, ez da bakarrik "prostituzioa ez". Adanek askotan esaten zuen sexu langileak entzun behar direla, hor atzean askoz gehiago dagoela. Badirudi elkarrizketak pentsaera zabaldu zidala, eta sare sozialetan gaia ateratzen denean, eztabaidatzeko argudioak ditut. Ez da bai edo ez esateko. Elkarrizketak marko bat eman zidan halako esamoldeetan ez erortzeko.
Elkarrizketa argitaratu zenean jendeak zerbait esan zizun?
Jendeak ez. Baina Adanek esan zuen oso pozik zegoela Guaixen, Sakanako aldizkarian, ateratzeagatik. Eta elkarrizketa oso ongi zegoela. Esandako horiekin oso gustura gelditu nintzen. Oso gai
pa txikia kontsideratuta dago hedabideetan. Gizarte gai bat landu behar dudanean gehiago irakurtzen edo ikertzen dut. Kulturako gaiak lantzea naturalago ateratzen zait, gaia gehiago menperatzen dudalako. Dena den, niri gustatzen zait elkarrizketak asko-asko ez prestatzea, elkarrizketa egin bitartean galderak sortzen direlako. Beraz, gaia gutxi gorabehera kontrolatzen dut, baina elkarrizketatuari hitz egiten uzten diot, ea zer sortzen den. Beharbada prestatutako galdetegiko galderak ez ditut egiten askoz interesgarriagoak diren beste batzuk sortu direlako.
Bestelako elkarrizketak dira 'Hitz eta Putz' sailerako egin dituzunak. Hori aurten sortu dut, Guaixe multimedia mundura zabaltzeko. Bideo elkarrizketak dira (guaixe.
eus-en ikusgai daude). Normalean elkarrizketak egiten dizkiot, esaterako, disko edo liburu bat argitaratu duenari. Hitz eta Putzekin saiatzen gara elkarrizketa pertsonalagoak egiten. Bere gogoko gauzen inguruan edo atzoko afariaz galdetzen diet. Erakusteko pertsonak ere badirela.
Bideo saila Tokikom sarietan finalista da.
Hori ere ez nuen inolaz ere espero. Horrelako bideoak oso ohikoak dira sare sozialetan. Hautagaitza aurkeztu genuen, azken finean, ikus-entzunezkoetan multimedia mundu horretan sartzeko proiektu bat zelako. Arlo horretan irratia dugu. Baina bideogintzan bakarra da Hitz eta Putz saila. Hautagaitza aurkeztu eta hiru finalistetako bat da. Ongi etorria ere.
konplikatua zelako, kontzeptu zailak zirelako, eta ez nintzelako ezertan nahastu. Hori niretako nahiko izan zen. Guaixen, besteak beste, kultura sailaz arduratzen zara. Sailaz kanpoko elkarrizketa bat egiteak zer ematen du?
Kulturara ohituta nago, gehiago menperatzen dut. Gizarte gai eta kirolen aldean, kultura ahiz-
Erkuden Ruiz Barroso sariarekin, eta elkarrizketa saritua ordenagailuan.
Alfredo Alvaro Igoa itUrMENDi
Iturmendiko parrokiako artxiboaren inguruko hitzaldia emanen dute Nicolas Arbizu Gabirondok, Javier Aldabe Arbeak eta Miguel Angel Sagaseta Ariztegik. Herriko Santa Marina jubilatu elkartean izanen da Azaroak 12, 19:30ean. Noiz izan zenuen parrokiako artxiboarekin lehen harremana?
Betidanik Historia gustatu zait. Eta, duela 40 urte baino gehiago, elizan dagoen Aritzaga ermitako bataiarria noizkoa ote zen galdetu nion nire buruari. Parrokiako artxiboan izan nintzen, eta elizbarrutikoan. Hori izan zen hasiera. Cristobal Baztarrika bakaikuarra zen orduan apaiza. Dena gordetzen zuen. Garai hartan parrokian Angel Garcia Sanz Marcotegui zegoen Demografia y sociedad del antiguo regimen tesia egiten ari zen. Populazioa ulertzeko sakramentu liburuak begira ibili zen. Bataiarria, erromanikoa.
Bai. Artxiboan opatu dut lekualdaketa 1864an egin zela. Elizakoa hautsita zegoenez, ermitara eraman zuten eta hangoa elizara ekarri. Bataiatzeei buruzko liburuetan Aritzagan bataiatutako arbazuar, arbizuar eta etxarriarren berri ematen dute. Hango bataiarriak bazuen zerbait. Noizkoa da parrokiako artxiboa? Iturmendiko parrokiaren jarduera guztiaren erregistroa da. Trentoko Kontzilioaren (1545-1563) ondoren behartu zen bataiatu, ezkondu eta hiltzen zen jendearen izen-abizenak jasotzera. Iturmendin horretan 1597an hasi ziren. Hasierako datu gutxi daude. Bestela, artxiboko agiri zaharrena 1532. urtekoa da. Artxibo xumea da. Zer eduki ditu?
Fabrikazio, kontu, primiziako, kapilautza, kofradia, sakramentukoak (bataioko zazpi liburu, sendotzako lau, ezkontzako bost, heriotza bost eta matrikula [helduen urtean behin konfesatu eta komulgatu behar zuten]) liburuak daude parrokiako artxiboan. Beno, sakramentu liburuak elizbarrutiko artxibora eraman eta han mikrofilmatu zituzten, apika, duela 30 urte. Orain digitalizatu egin dituzte. Haiek kontsultatzeko hitzordua eskatu eta ikusten uzten dizute.
Bestalde, herriko zenbait etxetan liburu zaharrak zeudela banekien. Normalean, etxe horietakoren bat apaiza izan zelako
"Parrokiaren jarduera guztiaren erregistroa da"
NICOLAS ARBIZU GABIRONDO HistOria iKErlaria indiano, kortsario, armada eta abarrekin topo egin du parrokiako artxiboa arakatzean. iturmendiko kultur informazio iturri garrantzitsutzat du artxibo hori
ibiltzea zaila izan zitekeenez, errazteko, aurkibide bat egin nuen 1991n. Gutxi gorabehera 25 urteka atzera eginda osa daiteke zuhaitza. 2024an digitalizatu nuen eta USB memoria batean sartu. Parrokia etxean dago. Baimena eskatzen duen edozeinek erabil dezake.
Erabilgarri izan al zaizu?
Egin ditudan Historia lan guztietarako informazio iturria izan da parrokiako artxiboa. Beste artxibo batzuetara jotzeko bidea zabaltzen du. Herriko jende guztia ezagutzeko, aberastasuna da hori. Nire ikerketetarako oso baliagarria izan zait. Esaterako, hildakoen liburuetan pertsona nola hil zen xehetasun osoz azaltzen dute.
zeuden liburu haiek han. Etxeetara joan eta proposatu nien liburuak parrokiara eraman eta han egoki artxibatuta egon zitezkeela. Bizpahiru jaso nituen. Baina beste bitara joan nintzenerako salduta zituzten. Galdu ziren ere sermoiak zituzten liburuak. Asko euskaraz ziren, apaizek, derrigorrez, euskara jakin behar baitzuten. Normalean, herrikoa edo aldameneko herriko apaiza zen. Hala ere, gutunazal baten barruan Santa Marina eta Trinitate festarako hamahiru sermoi opatu nituen, gehienak euskaraz. Sagasetak transkribatu ditu.
Gainera, XVII. mendetik aurrerako 50 bat liburu ere badaude. Normalean, ikasketa liburuak dira. Solte dauden orrietan gutun gutxi batzuk daude. Bestetik, fabrika eta primizia liburuak bisita liburuak ere baziren. Hainbat urtean behin elizbarrutiko arduradunak herria bisitatzen zuten eta zer lan egin behar ziren agintzen zuten. Liburuetan jasota dago.
Artxiboa ordenatuta al dago?
Genealogia zuhaitza egin nahi zutenendako liburu horietan
Zer informazio ematen du artxiboak? Populazioarena, genealogiak egiteko aukera, toponimia eta herriko Historiaren aspektu asko ezagutzeko bidea ematen dute liburu horiek. Matrikula liburuetan txokolatero, jostun, notario edo errege eskribau etxeak agertzen dira. Batzuetan zehazten da lekukoa, esaterako, jostuna edo irakaslea dela.Ulertu beharra dago orain dela gutxira arte eliza eta herria gauza bera zirela. Gainera, bi abizen berreskuratu ditut. Apaizen batek, erosotasunagatik-edo, ez zituen osorik idazten: Lopez de Goikoetxea, Fernandez de Garaialde y Lazkano. Hainbat Historia gertakariren berri opa ditzakezu liburuetan. Esaterako, Frantziako armadak nola egin zuen Gasteiztik atzera Ingalaterrako armada atzetik zuela. Etxeetan sartu eta oilo guztiak eraman zituzten. 1822ko lastailean 105 soldadu fusilatu zituztela jasotzen duen agiria ere opatu nuen. Historia ulertzen laguntzen dizute. Heriotzen kausa jakin daiteke? Hasieran ez zuten idazten. Garai batzuetan besterik ez dago halako informazioa. Istripua izan bada, erailketa... Halakoak bai. XIX. mendean hasiko ziren zehazten pertsonak nola hil ziren. Baina epidemien berri jaso daiteke. 1834ko agiri bat opatu nuen lastailean 34 pertsona hil zirela, ohikoa urtean bizpahiru hiltzea zenean.
Zein gonbidatuko zenuke? Ikasle gazteak. Gure kultura Nafarroan ditugun artxiboetan dago. Eta oraindik ikertzeko izugarri falta da. Dokumentuetan oinarritutako istorio asko daude kontatzeko.
Nicolas Arbizu Gabirondo liburua eskutan eta artxiboa atzean duela.
FESTAK
IRURTZUN
SAN MARTIN FESTAK
AZAROAK 7 ostirala
22:00 Kontzertuak: Kateetan, Aingura, Amaiur 22 eta DJ Abertxandals, Larrazpi Gazte Elkarteak antolatuta, Larrazpin.
AZAROAK 8 larunbata
12:30 Musika Eskolako Trikitilariak, Foru plazatik.
17:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Foru plazan.
18:00-20:00 DJ Oixani diskofesta, Foru plazan (euriarekin, Barazkigunen).
19:00 Haurrendako txokolate jatea, Foru plazan (euriarekin, Barazkigunen).
20:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
Lizarragako sanmartindarren eguna iritsi da
san Martin kofradiako kideek egun guztiko egitaraua dute aurretik larunbatean
liZarraGa
Sanmartindarrak Azi Iturri elkartean elkartu ziren joan zen larunbatean eta kofradiaren eta San Martin ingurukoak hizketagai izan zituzten. Ondoren majo afaldu zuten. San Martin eguna, berez, azaroaren 11 da, baina hurbilen dagoen larunbatean ospatzen dute sanmartindarrek. Kofradiako anai buru Jon Ruiz da eta laguntzailea Unai Lazkoz. Biak arduratu dira ospakizunaren antolaketaz. Kofradiaren arduretan aldaketa izanen da larunbatean ere. Lazkoz hurrengo urtean anai burua izanen da. Eta laguntzailea aukeratu beharko dute.
Kofradeak elkartean tripotak eta barrukiak gosaltzera elkartuko dira. Gosaldu ondoren elizan sartu eta anai buruak prest utzitako kandelak piztu eta haiek eskutan San Martin ermitarako bidea hartuko dute. Udan bidea
asfaltatu egin du kontzejuak eta eroso ibiliz joanen dira. Eguerdian meza izanen da.
Herrira bueltan, anai buruaren etxera joko dute. Apaizak etxea bedeinkatu eta, ondoren, etxeko hildakoen alde otoitz eginen du. Egitekoak despedituta, musikariak lagun, sanmartindarrak bazkal garaia iritsi arte poteoan ibiltzen dira. Azi Iturri elkartean bazkalduko dute. Anai buruaren eta laguntzailearen senideek zerbitzatuko dute.
Mahaitik jasoko direnerako ilunduta egonen da. Musikarien doinura herrian barna kalejira eginen dute, bidean hiruzpalau kofraderen etxeetan geldituz. Horretarako gonbidapena edozein kofradek luzatuko du. Etxe horietan jan-edanak eskainiko zaizkie. Herrian barnako kalejira elkartean despedituko dute, afaltzeko garaian. Festa luzatu eginen da.
IRURTZUN Ospakizunen barruan artisau azoka izanen da. ARTXIBOA
Kofradeek majo bazkalduko dute. ARTXIBOA
CBASK Altsasu, hasiera bizia
SASKIBALOIA 2025/2026 denboraldiari "oso gogotsu" ekin dio a ltsasuko CB as K saskibaloi klubak. i az bezala, 11 talde dira. Emakumezkoen senior taldeak jokatutako lau partidak irabazi ditu eta gizonezkoenak hasiera gorabeheratsuagoa izan du
Maider Betelu Ganboa altsasU 2025/2026 saskibaloi denboraldia martxan da eta Altsasuko CBASK Saskibaloi Klubean gustura ekin diote lanari. Aurten 11 talde ari dira trebatzen eta horien guztien koordinatzailea Iosu Mendiola Marañon arbizuarra da, hirugarren urtez jarraian. Talde guztien aurkezpena Eguberrietan egingo dute, ohi moduan. Altsasuko CBASK Saskibaloi Klubeko helburuak betikoak dira: Sakanan saskibaloia sustatzea, taldekideak saskibaloian trebatzea, ongi pasatzea, eta kirol balioak sustatzea. Ez dute sailkapenari begira helburuak jartzeko joera. "Haurrekin hori ez da inoiz jokabidea izango, guk dugun filosofiarekin, behintzat. Helduekin denboraldi hasieran ez da hala izaten. Oso giro ona dugu, eta ez dugu aurreikuspenekin eta horrekin
guztiarekin buruhausterik nahi, baina denboraldi bukaerara aukerekin iritsiz gero, agian tentazioa sor liteke, denei gustatzen baitzaie konpetitzea. Hala izanez gero, une horretan kirol helburuez hitz egingo genuke, baina denboraldi hasieran eta epe luzera begira ez dira helburuak aipatzen" azaldu du Iosu Mendiola Marañonek.
Bi junior eta bi senior Aurten, joan zen urtean bezala, 11 talde ditu Altsasuko CBASKek, eta antzeko zenbakiak, 130 jokalari inguru eta 22 entrena-
dira, neskak eta mutilak batera aritzen dira, baina hain justu premini mailakoa mutilena da, 2015ean jaiotakoetan soilik mutilak ditugulako".
Altsasuko saskibaloi klubean neskak mutilak baino gehiago izan dira gehienetan. "Betidanik. Nafarroan eta Estatu mailan nesken kirola deitu izan zaio saskibaloiari, nesken fitxa gehien izaten dituen kirola izaten baita gurea. Egia da azken urteetan nesken futbolak gorakada handia izan duela, guk ere nabaritu dugu; saskibaloia bi generoen artean parekatu da. Aurten hasi diren txikitxoenen artean neskak baditugu, baina 2015eko belaunaldia, preminiena, soilik mutilena da".
Entrenatzaileak, boluntarioak Entrenatzaileak lortzea, hori da CBASK-en izaten duten handicap handienetako bat. Gehienetan talde nagusienetako jokalariak, seniorrak, juniorrak eta bestelakoak, txikien entrenatzaile izaten dira. "Filosofia berdinarekin jarraitzen dugu, eta oso eskertuta gaude jokalariek egiten duen esfortzuarekin". Kirolaren Legea indarrean sartu da, aurten aplikatu dute guztiz, eta horrek gauzak "nahiko" zaildu dizkiela aitortu du Mendiolak, "lege berriak esperientzia ez duten entrenatzaileak ikastaroak egitera behartzen dituelako, trebakuntza jasotzera. Ikastaro horiek, gainera, entrenatzaileek ordaindu behar dituzte, eta nahiz eta dirulaguntzak egon, ez dute guztia estaltzen. Monitore hauek udaletik iazko soldata bera jasoko dute, gainera ikastaroak egin behar dituzte eta beraiek ordaindu. Beraz, gure jokalariek kluba laguntzeko bidean entrenatzaile izateko egiten duten esfortzua eskertu beharra dago".
Mendiola, atzera entrenatzaile CBASK-eko koordinatzailea izateaz gain, Iosu Mendiola mutilen senior taldea gidatzera itzuli da. "Lanean ordutegi murritzagoa dudanez, eta senior taldeko jokalariek eskatuta, taldea entrenatzeko aukera dut. Gustura".
"NESKA SENIORRAK OSO INDARTSU DAUDE; MUTILAK, BUELTA EMATEKO GOGOTSU" iOsU MENDiOla "SENIORRETAN BI
tzaile. Hala ere, aldaketak daude, junior mailako bi talde izatea lortu baitute, mutilena eta neskena. Horiei helduen edo seniorren bi taldeak gehitu behar zaizkie, neskena eta mutilena. "Alde horretatik oso pozik gaude; senior eta junior mailetan bina talde izan genituen azken aldia ez dut gogoratu ere egiten". Lau talde horiei beste zazpi gehitu behar zaizkie, kategoria txikienetakoak. Aurten ez dago kadeteen mailako talderik, iaz kadete zirenak aurten junior mailara pasa direlako. Bi talde infantil dituzte, neskena eta mutilena, eta beste bi aurre infantil, neskena eta mutilena. Horretaz gain, premini taldea dago, eta bi talde benjaminak, batzuek ligako partidak jokatzen dituztenak eta besteak partidak jokatzen ez dituztenenak. "Txikienen taldeak mistoak izaten
Nahiko hasiera gorabeheratsua izan du gizonen bigarren mailan jokatzen duen CBASK-ek. Lehen jardunaldian CBASK-ek Gazte Berriak-i irabazi zion; bigarren jardunaldia atzeratu behar izan zuen, Zelandin jokatu zen Zumbathoi Solidarioa zela eta; hirugarrenean Humiclimaren kontra galdu zuen; laugarren jardunaldia atzeratu behar izan zuten, Ardoik hala eskatuta; eta bosgarren jardunaldian 3 punturen aldearengatik galdu zuten Liceo Monjardin R-ren kontra. Jarraikortasun falta dute, baina taldearekin gustura dago Mendiola. "Lesioak izan ditugu, jokatu ditugun hiru partidak etxetik kanpo izan dira, eta aurkariak ez ziren errazak. Liceo Monjardinen kontrako azken partida eskura izan genuen, baina joan zitzaigun. Halakoak gertatzen dira eta halakoetatik ikasten da. Baina gustura gaude, taldean giro ona dugu, eta hori da garrantzitsuena. Partida bakarra irabazi dugu eta bi galdu, baina hurrengo partidak etxean ditugu eta emango diogu buelta". Iazko talde bera da mutilen seniorra, baina berri ona dute: Unax Ijurra taldera bueltatu da. Iaz Valladolidera joan zen baina bueltan da, eta oso aktibo garrantzitsua da CBASK-endako. "Gauza batzuengatik edo besteengatik orain arte ez dugu taldea osorik izan, baina hemendik aurrera guztiak martxan gaude. Espektatibak onak dira". Gizonezkoen bigarren mailako liga oso borrokatua izango da, dauden emaitza estuak begiratzea nahikoa da horretaz jabetzeko. "Joan zen urtetik liga hobetu da. Faboritoak betikoak dira: Humiclima, San Ignacio, Noain, mailaz jaitsi den Larraona... Guk iazko talde berdina edo hobea dugu, eta, beraz, topera". CBASK-ek San Ignacio Nasabi hartuko du larunbatean Zelandin (17:50).
Nesken seniorrak, lautik lau Denboraldia indartsu hasi duena emakumezkoen lehendabiziko senior mailan ari den CBASK da. Bigarren jardunaldian Zumbathoia zela eta atzeratu behar izan zuen partida izan ezik, jokatutako beste lauak irabazi ditu. Lautik lau, ikusgarri. Azkena asteburuan, Cantolaguari nagusitasunez 33-71 irabazitakoa. Aurretik Lagunak, Burlata eta Navasket SF´Old hartu zituen
Emakumezkoen lehen maila autonomikoa ikusgarri hasi du CBASK seniorrak. Lautik lau partida irabazi ditu. CBASK
mendean. Ez da harritzekoa, nesken seniorren CBASK talde sendoa baita, joan zen urtean Lauko Finalean hirugarren sailkatu zena. "Taldean aldaketak izan dira, gazteenetako batzuek taldea utzi behar izan dutelako, unibertsitate ikasketetara kanpora jo dutelako. Pixka bat nabaritu dute, talde motzagoa dutelako, baina neska pare bat bueltatu dira taldera, pixka bat beteranoagoak direnak, eta taldea orekatu da. Egia esan, talde polita dute, joan zen denboraldi bukaerako maila mantendu dute eta maila hori erakusten ari dira. Oso ondo ari dira".
Iritzi berekoa da Eneko Casteig. Taldeko entrenatzaileetako bat da, Aimar Azpirozekin eta Iker Claverrekin batera. "Oso pozik gaude. Gainera lehenengo garaipena iazko txapeldunen etxean izan zen, Navasketen kontra. Datozen bi asteetan bi partida gogor ditugu aurretik, baina oso gogotsu gaude" dio Casteigek. Azaroaren 8an, 16:00etan, Universidad de Navarra hartuko dute Zelandin, eta azaroaren 15ean Liceo Monjardin liderraren kontra jokatuko dute, Iruñean.
Gainontzeko taldeak ere martxan daude. "Juniorrek denboraldi zailagoa dute. Iaz haien adinekoekin eta gazteagoen kontra jokatzen zuten, eta aurten kategoria berrian daude, sarritan beraiek baino helduagoen kontra. Iaz bigarren mailako kadeteen mailan txapeldu-
Harresien Lasterketatik Behobia-Donostiara
ATLETISMOA i ruñeko Harresien l asterketan lehiatu ziren 6.000 korrikalari baino gehiagoren artean sakandar asko zeuden, eta marka ederrak egin zituzten. a skok 60. Behobia-Donostian parte hartuko dute etzi. 27.981 lasterkari daude izena emanda
M.B.G. saKaNa
nak izan ziren eta aurten jubeniletan zailagoa dute, baina ikasten ari dira. Eta txikitxoak berdin, ongi hasi dira".
Taldeen arteko lotura Klubak martxa ona darama. Babesleak badituzte, eta juntan aldaketak izango dira, aurki egingo duten asanbladan erabakiko direnak. Gabonetako aurkezpenean aurkeztuko da batzorde berria. "Festa polita izaten da. Txikiak eta helduak elkartzea, bereziki gaztetxoenendako, polita da".
Argi dagoena da saskibaloi jokalariak eta klubak pasta berezikoak direla. Kirol guztietan inplikazioa ezinbestekoa da taldeek aurrera egin ahal izateko, baina saskibaloian agian bereziagoa da. "Bai, gustatuko litzaidake hala pentsatzea; pozten nau eta harro egotekoa da. Gure taldeak oso konektatuta egotea lortu dugu, helduen taldeak bereziki. Jokalarien eta entrenatzaileen artean dagoen giroa ezin hobea da, eta hori jokalariek duten inplikazio horretan nabaritzen da. Laguntzeko grina dago, txikien taldeak entrenatzeko eta partidak arbitratzeko gogoa, eta eskertzekoa da”. Saskibaloiak duen ezaugarrietako bat da haurrak partidetara autobusez joaten direla. "Gurasoei lana errazteaz gain, talde guztia partidara batera joatea oso polita da. Sortzen diren oroitzapen politenak autobuseko giro horretan izaten dira".
Azaroaren 1eko Iruñeko Harresien Lasterketak errekorra apurtu zuen, 6.000 korrikalari baino gehiagok parte hartu baitzuten urtetik urtera indar gehiago hartzen ari den lasterketan. Tartean sakandar ugari zeuden. Forteko lasterketa (5 km) 1.274 korrikalarik osatu zuten. Aiert Mendiorozek irabazitako proban (16:00), lehen sakandarra Hodei Audikana olaztiarra izan zen, 80. postuan (21:06). Nesketan Alicia Carrera (17:55) izan zen azkarrena, helmugan 27., eta lehen sakandarra Noemi Cordero altsasuarra (22:58), helmugan 126. eta emakumezkoetan 22. sailkatuta. Gotorlekuko lasterketa (10 km) jendetsuena izan zen. 2.852 korrikalarik bukatu zuten lasterketa, Andoni Acebedo buru zela (32:21). Sakandarrak oso fin ibili ziren. Top30ean, Andoni Goikoetxea etxarriarra 12. sailkatu zen (37:50), eta Joseba Galarza iturmendiarra 28. (39:20).
Harresien lasterketa (15 km) 794 korrikalarik osatu zuten. Miguel Seron iritsi zen lehena (51:42). Inhar Olabide 74. sailkatu zen (1:07:10), Urko Resano 76. (1:07:13), eta Ekhi Olabide 77. (1:07:14). Nesketan Amaia Melero gailendu zen (1:01:26), helmugan 23., eta Silvia Perez altsasuarra 196. sartu zen (1:13:51), emakumezkoetan 27. Azkenik, Baluarteko Lasterketa (21 km) 380 korrikalarik osatu zuten. Ait Ali Ouichouk irabazitako proban (1:13:00) Felix Benjumea altsasuarra 27. sailkatu zen (1:22:45). Emakumezkoetan Angela Iglesias izan zen azkarrena (1:24:44), eta Ane Plissonneau altsasuarra 263. iritsi zen helmugara (1:51:40), emakumezkoetan 28.
Emakumezkoetan Esther Fernandez gailendu zen (42:51) eta Maalen Beraza irintarra lehen sakandarra izan zen (45:20), emakumezkoetan seigarren eta sailkapen orokorrean 204.
Harresietan aritu zirenetako asko igandean jokatuko den 60. Behobia-Donostian lehiatuko dira. 27.981 korrikalarik eman dute izena, horietatik 9.474 emakumek (%33,86), errekorra.
Kopako esperientzia, ahaztezina
FUTBOLA Hirugarren mailako Valle de Egues futbol taldeko jokalaria da Beñat Aldasoro altsasuarra. Urriaren 30ean esperientzia historikoa bizi zuen Valle de Eguesek, Errege Kopan bigarren mailako Andorra taldearen kontra jokatu baitzuen Sarrigurenen. Beñat
Aldasoro titular atera zen, eta partida guztia jokatu zuen. Partida bizia izan zen, hasieratik erritmoa izan zuena. Hasierrek sartutako penaltia ilusio handiz ospatu zuten zaleek, baina 1-5 galdu zuen Eguesek. Nolanahi ere, sekulako esperientzia izan zen.
Gizonen bigarren mailan jokatzen duen CBASK senior taldea, estrategia lantzen. CBASK
PATXI CASCANTE
Harresien artean korrika. LASMURALLASPNA
Botxako estratega onenak
BOTXA Irurtzungo Iratxo Binakako Botxa Txapelketa iraileko bigarren hamabostaldian hasi zen eta asteburuan jokatu ziren finalak, Iratxo elkarteko botxategian.
Guztira hamahiru bikotek hartu dute parte, aurpegi berriak tartean, eta giro oso onean.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko jokatutako finalean Unai Ansorenak eta Alberto Maestrek 11-15 irabazi zieten
Markel Morenori eta Aritz Carrascori, eta final handian Xabier Agustino eta Iñigo Carvallo estratega bikainak izan ziren, 20-7 hartu baitzituzten mendean Aritz Maestre eta Iñaki Morillas. Aurki Banakako Botxa Txapelketaren txanda izango da. Peio Martinez de Eulate da arduraduna, eta bertan parte hartzera animatu ditu botxalariak. Giroa ziurtatuta dagoelako.
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, zauria sendatzera
PILOTA lau eta Erdiko hirugarren eta laugarren postua dituzte jokoan igandean arrasaten
M.B.G. arBiZU
Ezkurdiak eta Altunak igandean jokatuko dute Lau eta Erdiko hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida, Arrasateko Uarkape pilotalekuan (17:30, ETB1). Nahiz eta biak faborito izan, kolpe latza jaso zuten finalerdietan, Javi Zabalak Joseba Ezkurdia sei tantotan utzi baitzuen, eta Peio Etxeberriak Jokin Altuna bederatzitan. "Aukera ederra nuen finalera sailkatzeko, eta ez dut aprobetxatu. Horren pena dut. Kolpe gogorra da. Hasierako tantoetan izan ezik, ez naiz partidan sartu, eta finaler-
di batean ezin da horrela jokatu" aitortu zuen Ezkurdiak, burumakur. Bi urte baziren finalerdietan ez zela sartzen. "Hotzean pentsatuta berriz ere aurreneko lau postuetan sartu naiz eta hurrengo urtean berriz ere ligaxkan egongo naiz; neure buruari erakutsi diot hor goian egoteko banagoela, baina pena hori dut". Etzi hirugarren postuagatik borrokatuko dute Ezkurdiak eta Altunak, zauria nolabait arindu nahian. Asteazkenean egin zuten materialaren aukeraketa, normaltasunez. Bilboko podiumean egotea dute jokoan, sari gazi-gozoa.
Xota A + Xota B
Emakumezkoen lehen maila autonomikoko bosgarren jardunaldian Irurtzungo Xota klubeko bi taldeek elkarren kontra jokatu zuten. Ahizpen arteko lehia polit bezain berezian, Xota A-k 4-0 hartu zuen mendean Xota B. Xota A taldeko entrenatzaile Roberto Martilek bi taldeak goraipatu zituen eta Xota B-ren erresistentzia lana balioan jarri zuen.
Xota A-k jarraitzen du emakumezkoen lehen maila autonomikoko lider (12 puntu), Mendialdea A taldearekin puntutara berdinduta, eta Xota B seigarren da. Hain zuzen ere, Xota A-k eta Mendialdea A-k gaur, ostirala, Berriozarren jokatuko duten partidan erabakiko da lidergoa (19:30). Xota B-k, Larragako San Miguel hartuko du gaur Atakondoan (19:30).
FUTBOLA Jardunaldi kaxkarraren ondoren, lanera
Emakumezkoen hirugarren mailan Altsasuk 3-1 galdu zuen Mutilveraren kontra. Altsasu hamargarren da sailkapenean eta igandean zazpigarren den Valle de Aranguren hartuko du Dantzalekun (16:00).
Gizonezkoen preferente mailan San Jorge liderrak 4-0 irabazi zion Altsasuri. Altsasu bederatzigarren da, eta larunbatean hirugarren den Valle de Egues B hartuko du Altsasun (15:45).
Gizonen erregionaleko ligak atseden izan zuen asteburuan. Etxarri Aranatz hirugarren da sailkapenean, eta igandean San Jorge B bederatzigarrena du aurkari Iruñean (16:30). Lagun Artea sailkapenean zazpigarren da eta larunbatean bosgarren den Leitzako Aurrera hartuko du Zelai Berrin (16:30).
Elomendiko Txapelketan Arakilgo Zaldua 3-4 erori zen Elomendiren kontra eta sailkapenean bigarren postutik laugarren postura jaitsi da. Asteburuan atseden jardunaldia du.
ARETO FUTBOLA Lehen autonomikoko derbia Arbizun geratu zen
Gizonezkoen lehen maila autonomikoko seigarren jardunaldiak Arbizu Kirol Taldearen eta Altsasuren arteko derbia ekarri zuen. Arbizuk etxean jokatzen zuen, eta zaleen babesa alde, ez zion Altsasuri inolako aukerarik eman: Arbizuko trenak 12-1 zanpatu zuen Altsasu. Bestalde, Xotak 3-1 irabazi zion Vulcanizados Ruiz Tafari Atakondoan. Arbizuk gaur, ostirala, Ibararte liderra du aurkari Zubirin (20:30); Xotak atzo Oliteren kontra jokatu zuen, eta Altsasuk Anaitasunaren du aurkari igandean Iruñean (13:00).
Hirugarren mailan Altsasuk denboraldiko bigarren garaipena gogoz ospatu zuen Zelandin, Berriozarko Mendialdeari 4-0 irabazita. Aldiz, Aralar Mendik 5-1 galdu zuen Zubirin, Ibararteren kontra. Hain zuzen ere Altsasuk Ibararte hartuko du igandean Zelandin (11:00). Aralar Mendik gaur, ostirala, Gazte Berriaken kontra jokatuko du etxean (19:45).
Ezkurdiak eta Altunak bestelako finala jokatuko dute, hirugarren postuarena.
AGENDA
OSTIRALA 7
ALTSASU Hitzaldia. Zahartzaroari buruz hitz egin dezagun. Nola gustatuko litzaizuke bizitzea? andrea Carrillo Juanbeltz psikologoaren hitzaldia eta solasaldia. 11:30ean, jubilatuen etxean.
Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoaren irteera: san lorenzo, 45 kilometro. 09:00etan, Zumalakarregi plazan.
OLATZAGUTIA Irristaketa. sakanako irristaketa saria NKJ 2025eko Nafarroako kirol jokoen indoor kategoria guztiak. 10:00etan, kiroldegian.
BAKAIKU Urtemuga. Bakaikuko Gazte asanbladaren 28. urtemuga. 15:00 Bazkaria. 17:00 Bingo. 21:30 Bokatada. 22:00 Kontzertuak: Kaos Rural, Kutter Deierriko Punk Rock eta Kalekumix.
ALTSASU Gazte agenda. 3D inprimagailuak tailerra, sareak Euskaraz programaren barruan. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
ALTSASU Kontzertua. Janus lester taldearen kontzertua, Berria esperientziak egitasmoaren barruan. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
IGANDEA 9
OLATZAGUTIA Antzerkia. la última flor Eszenika Norte konpainiaren antzezlanaren aurrestreinaldia: kultur etxean arte erresidentzia sortutako antzezlanaren emanaldia; ondoren, sormen prozesuari buruzko elkarrizketa. lana 2189. urtean kokatzen da; etorkizun hondatua, gizateriak lurra abandonatu du: gerrak, kutsadura, adimen artifiziala... Pertsona bakarra dago, teo, eta berriro loratzeko itxaropenari eutsiko dio: ez da bakarrik egongo, lore landare xume baten konpainia izanen du. 6 urtetik aurrera. Gaztelaniaz. sarrera: doan (gonbidapenarekin).
17:00etan, kultur etxean.
ETXARRI ARANATZ Ikuskizuna. NilU zirku ikuskizunaren emanaldia, sendaberri paisaia artistiko berriak programaren barruan: NilU erresilientzia, bilaketa eta adiskidetasunezko bidaia bat da, gizakiak urarekin duen harremanari buruz hausnartzera eta etorkizuneko belaunaldiendako zaindu eta babesteko beharraz jabetzera gonbidatzen duena. 17:30ean, kultur etxean.
ALTSASU Gazte agenda. a25: Bingoxo Gozamenez egitasmoaren eta Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioartearen harira altsasuko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek antolatutako programaren barruan. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
ASTEARTEA 11
ARBIZU Tailerra. Hizkuntza aktibazio tailerra, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, sakanako Mankomunitateak eta arbizuko Udalak antolatuta. 18:30etik 20:30era, eskola zaharrean.
ASTEAZKENA 12
ITURMENDI Hitzaldia. archivo de la parroquia de iturmendi: Descubrimiento, estudio y transcripción hitzaldia, Nicolas arbizu, Javier aldabe eta Migel angel sagasetaren eskutik. 19:30ean, Santa Marina jubilatu elkartean.
OSTEGUNA 13
ETXARRI ARANATZ Kontzertua. Gwilym Bowen rhys Galesko folk musikaren emanaldia.
GANBAZELAIA
ALTSASU XIV. Arte Azoka artebidek antolatuta: sakanako artisten erakusketa. Urriaren 17tik azaroaren 9ra. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
ALTSASU Historia duten saltokiak. altsasu, tokiko merkataraitzaren memoria bizia, altsasuko Dendari Elkartearen erakusketa. Azaroaren 16ra arte. Iortia kultur gunean.
ALTSASU Cineforum. a25: indarkeria matxista digitalari buruzko film laburrak eta foruma Marta Cilveti loperenarekin, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioartearen harira altsasuko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek antolatutako programaren barruan. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
ALTSASU Hitzaldia. segada. Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa: txirrindularien kasua, angel Balbas eta Manuel Elizalde. Osasuna Memoriak antolatuta, Memoriaren Nafarroako institutuaren, Erreniegako Hilobiaken eta altsasu Memoriaren laguntzarekin. 18:00etan, Iortia kultur gunean.
ALTSASU Elkarretaratzea. Pediatria zerbitzu duin baten alde: 1,5 pediatra! Elkarretaratzea.
ARBIZU Gazte eguna. arbizuko Gazte eguna, arbizuko Gazte asanbladak antolatuta 18:30 Yallan Nafarroaren hitzaldia. 20:30 Pintxopotea. 21:00 Edu Zardoyaren kontzertua. 22:30 V. Futbolin txapelketa.
ALTSASU Irakurkide. txakurrekin irakurketa tailerra, euskaraz irakurketa sustatzeko ekintza, 7 urtetik aurrera. aurretik izena ematea beharrezkoa da (liburutegian). sakanako Mankomunitatearen, Biak Baten eta arkatz liburudendaren eskutik. 18:30ean, liburutegian.
E s KE la
Feli Arbizu Bakaikoa
( 1956 - 2025 )
Ohoria izendua gu denendako zui launa izetia. Beti gui biyotzetan.
Arbizuko launek
X. urteurrena
ta elkartuko gara berriro gure betiko lekuetan. Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak
Ziordiko kuadrilla
ira G ar K i sail K at U a K
MEKANIKARI
LANPOSTUA
Kamioi eta autobus tailerra sakana inguruko langile bila. Mekanika, txapa eta margo ezagutzak baloratuko dira. Bidali curriculuma tallercamion10@ gmail.com / 948 507 019
LEHIAKETA
Arakilgo Udalak 2026. urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du: Oinarriak eta epeak www.arakil. eus web orrian edo arakilkultura@gmail.com helbidera idatziz.
IKASTAROA
Haurrentzako filosofia
tailerrak Etxarri Aranatzen: 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta,
liburutegian. Informazio gehiago eta izen ematea liburutegian.
Defentsa pertsonal eta autobabes tailerra Olaztin: 15 urtetik gorako emakumeentzat, Sutegi kiroldegian azaroaren 15ean.
Kafe konpondu tailerrean izen ematea zabalik dago: Etxetresna elektrikoak eta beste konpontzen ikasiko duzu. Informazio gehiago eta izen ematea Altsasuko udaletxean
OHARRA
Azaroaren 22an EH Bilduk Bilbon egingo duen manifestazio nazionalera joateko autobusa Sakanatik: Ziordi, Olazti, Altsasu, Bakaiku, Etxarri, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil eta Irurtzundik pasatuko
da, izena eman ohiko tokietan.
Altsasuko Udalak hezkuntza arloko entitateendako dirulaguntza deialdia zabaldu du: Ikastetxeak, irakaskuntza kooperatibak eta guraso elkarteak aurkez daitezke deialdira. Informazio gehiago udaletxean eta web orrian. Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian. Iturmendin mintzakide taldea sortu dute: Ostegun arratsaldetan, kafetegian bildu eta euskaraz hitz egiteko. Su hartu zuen Arberoa ikastola laguntzeko
Jose Angel Agirrebengoa Imaz
—Goian bego— (altsasuko alkatea 1995 - 1999 legegintzaldian)
altsasuko Udalak une latz hauetan familiarekin eta hurbilekoekin bat egiten du
Zure irrifarra, zure alaitasuna gure artean bizirik
Zure familia lakuntzan, 2025eko azaroaren 11n
kanpaina: Kalte material izugarriak izan zituzten sutearen ondorioz eta bertako familiek sostengu kanpaina martxan jarri dute, on-line denda honetan: arberoadenda. wixsite.com/ikastola, diru ekarpenak egiteko kontu zenbaki honetan: FR76 1005 7195 2500 0202 0160 520 edota materiala eman nahi duenak haiekin harremanetan jarri daiteke arberoakoikastola@gmail. com
Iturmendiko osasun etxeak telefono zenbaki berria du: Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo udalek jakitera eman dutenez. Osasun arreta eskatzeko 948 633 038 zenbakira deitu behar da hemendik aurrera. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak. eus
Mikel Arregi Marin
XlVi.urteurrena
Altsasuko Udala
Landutakoa biltzen
a sun Zelaia urdindar abeslariaren Mantis taldeak diskoa kaleratu du: Biltzen. i ndie doinuetatik abiatu dira egunerokotasunari buruz hitz egiten duten zortzi kanta kaleratzeko. Gaur, Kaluxa tabernan aurkezpen kontzertua emanen du
Erkuden Ruiz Barroso UrDiaiN Indie taldeen abestien bertsioak egiten hasi zen Mantis taldea, eta sortu eta ia hiru urte pasa direnean lehenengo diskoa kaleratu du Asun Zelaia urdindar abeslariaren taldeak: Biltzen Gaur, azaroak 7, 20:00etan, herriko Kaluxa tabernan diskoaren aurkezpen kontzertua emanen du Erriberrin entseatzen duen taldeak. Laukote bat da: Jorge, Santi, David eta Asun urdindarra. Mantis taldea 2023. urtearen hasieran sortu zen. Abeslari bat behar zuten, eta urdindarra sartu zen. "Hasieran helburua zen jotzea eta gero ikusiko genuen. David baxu joleak hasieratik nahi izan zuen jo, eta Santik esan zion pixkatxo bat itxoin behar genuela ongi prestatzeko. Baina ez genekien nora eramango gintuen". Zortea izan
dutela esan du abeslariak: "Laurak intentzio aldetik nahiko pareketatu gaude, eta horregatik sortzen joan da". Hala ere, hasieratik taldekideen nahia abesti propioak egitea izan zen, "naturaltasunez hasi ginen, lauron artean egiten ditugu abesti guztiak. Edonork eraman dezake letra bat, eta taldean moldatu egiten dugu". Zelaiak askatasun osoa du kantuetan eskua beldurrik gabe sartzeko: "Ez dakit emakumea naizelako izango den, baina letra bat ekartzen didate eta esaten didate: egin honekin zerbait". Abeslariak kantu klaseak hartzen dituenez, irakasleak ere laguntzen dio, "hori ere laguntza handia da" Zortzi abesti zituztenean aste santuko oporretan "ez dakit nork esan zuen" diskoa grabatu behar zutela. "Eta horrela izan zen". Laurek lan egiten dutenez, as-
teburuetan NX estudioetan sartzen ziren abestiak grabatzera; "musika teknikariak ezagunak ditugu". Ekain aldera abestien grabaketa bukatu zuten, eta udan nahasketak egin dituzte. Diskoa deskargatzeko aukera dago taldeak sortu duen QR baten bidez (@mantisgrupoindierock).
Biltzen
"Egunerokotasunean gertatzen zaizkigun gatazkei, amodioei, naturari buruz hitz egin dute abestiek. Egunerokotasunean gertatzen zaizkigun gauzak". Estiloari dagokionez taldeak
"EGUNEROKOTASUNEAN
hasierako indietik jo dute eta funky eta rock lasaiaren doinuak ere entzun daitezke diskoan.
Diskoa Biltzen da: "Guk askotan hitz egiten dugu nola bildu ginen; Jorgek esaten du hotsaren terapia egiten dugula ostiralero, gertatzen zaizkigun horiek partekatzeko. Beste alde batetik, haiek denbora gehiago ibili dira taldeetan, baina honekin konturatu naiz zer nolako lana dagoen abesti bakoitzaren atzean". Hortaz, taldea "bildu" zen eta orain "biltzen" ari dira lanaren emaitza. "Gure asmoa ez da gehiegi jotzea ere, baina bai egindako lana erakustea". Edozein talderen helburua hori dela gaineratu du abeslariak.
Aurkezpen birarekin hasi ziren urriaren 24an, Erriberrin, nolabait taldearen herria. "Eszenatokia ezinhobea zen: Erriberriko plazako Obaloan. Marabilla". Pelikula batean zeudela zirudiela esan du Zelaiak: "Ondo egon zen herriko jendea gerturatu zelako, lagunak, helduak, haurrak... Oso gertukoa eta familiarra izan zen". Publikoa kontzertuaren hasieratik bukaeraraino gelditu zen, "eta komentarioak onak izan ziren, sorpresa izan zela".
Gaur, azaroak 7, ostirala, 20:00etan, Kaluxa tabernan izanen da Mantis taldea: "Joera da kontzertuak Erriberrin egitea bertan entseatzen dugulako, Santi eta David bertakoak dira, baina Santik esan zuen: Zergatik ez dugu egiten aurkezpena
gure hiru herritan? Oso ideia ona iruditu zitzaigun". Barbari, Kaluxa tabernako jabeari, esan zion eta baiezkoa eman zion. Hurrengo aurkezpen kontzertua Lizarran izango da, Jorgeren herria.
Naturala Zelaia duela 30 bat urte Ortzin aritu zen abesten, etapa hori amaitu zen, "eta inoiz ez dut pentsatu berriro ere eszenatokira igotzea". Mantis taldearen proiektua sortu arte, "eta oso pozik nago". Kontzertuen hasieran "beti" urduri jartzen dela aitortu du, eta bi edo hiru abesti behar ditu "sartzeko", baina hortik aurrera "gustura". Etapa hau asko disfrutatzen ari da. Kontzertuak "oso etxean ibiltzekoak" direla esan du abeslariak: "Batzuetan entseatzen ari garenean koreografiak eta halakoak pentsatzen ditugu. Santirengana joango gara eta gero ez dakit zer. Entseguan oso ongi ateratzen da, baina zuzenekoan ahaztu egiten zaigu. Bat-batean ikusten dut David Santirengana gerturatzen eta zer ari da gertatzen?". Oso naturala gelditzen dela gaineratu du. Publikoaren arabera gehiago "engatxatzen" dute, "joko gehiago ematen du, baina orokorrean oso naturalak dira". Besteak beste, Bakaikuko festetako rock egunean eta Sorginak tabernan jo dute, baita aurreko urteko Urdingo festetan ere. "Feed backa oso ona izan zen".
Mantis taldeak urriaren 24an Erriberrin eman zuen kontzertuan. UTZITAKOA
Eneko Lazkozek finalerako txartela lortu du
Nafarroako Bertsolari t xapelketaren finalaurreko fasearen lehen saioa irabazi zuen bertsolari etxarriarrak. Bertsotan "nahiko gorabeheratsu" sentitu zela esan du, baina "pozik" finalean egoteagatik. a steburuan jarraituko du txapelketak
Eneida C. M. eta E. R. B. EtXarri a Azaroaren 1ean Agoitzen jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa, eta Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarrak irabazi zuen, azaroaren 29ko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako txartel zuzena lortuz. 190 bertsozale inguru bildu ziren Agoizko kultur etxean, eta Lazkozekin batera, Saioa Alkaiza Guallar, Eki Mateorena Zozaia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Julen Zelaieta Iriarte aritu ziren. Zigor Gartzia Zian izan zen gai jartzailea, eta epaile lanetan Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena izan ziren. Lazkozek 508,5 punturekin irabazi zuen saioa, eta haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza Guallar (496,0), Ekhiñe Zapiain Arlegi (494,0), Eki Mateorena Zozaia (488,5), Julen Zelaieta Iriarte (458,5) eta Endika Legarra Nuin (441,0).
Bertsotan
Lazkozek GUAIXE IRRATIA-n adierazi duenez, bertsotan "nahiko gorabeheratsu" sentitu zen, "ongi hasi, gero erori eta beleixe erremontatu nuela uste dut". Bertso saioaren aurreko gauan "katarroarekin eta nahiko gaizki" ibili zela eta goiza ere ez zuela "oso ona pasa" aitortu du Etxarriko bertsolariak: "Uste dut horrek saioan pixka bat eragin zuela". Hala ere "pozik"dago, egoerari aurre egin eta bertsotan "ongi aritzeko" gaitasuna izan zuelako. Bertsolariaren iritziz, zortziko handian arratsaldeko "ariketarik onena" egin zuen: "Nerabe paperetik bion artean elkarrizketa polita egin genuela eta nire kasuan zehazki adin horretako gazte baten papera ongi hartu nuela uste dut". Bertsoak goitik behera osatzeko "txukun" aritu zen. Ekhiñe Zapiainekin egindako hamarreko txikian "gehiago kostatu" zitzaion: "Agian to-
Eneko Lazkoz Agoizko saioan. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA
"POZA SENTITU NUEN, FINALEAN KANTATUKO
DUDALAKO; ESAN NAHI DUEN GUZTIAREKIN"
katu zitzaidan papera zailagoa egin zitzaidalako; influencer baten paperetik kantatu behar izan nuen. Ez dut mundu hori gehiegi ezagutzen, baina beno, pixka bat nire papera kanpora zoriona eta dena perfektua irudikatzen duen pertsona triste batena zen, eta nik uste nahiko ongi azaldu nuela pertsona horrek sentitu eta esan ditzakenak".
Bakarkako lanari dagokionez, "nahiko lan gogorra da, sei bertso kantatu behar dira oso denbora gutxian, eta jokoan asko dago". Momentu horretara, gainera, nekatuta iristen direla azaldu du: "Puntu erantzunak nik uste ongi erantzun nituela, nahiz eta hirugarrenean irristada izan nuen, eta pena hori gelditu zitzaidan buruan argi ikusi nuelako, baina gero kantatzean hanka sartu nuen". Gaiari hiru bertso kantatzeko orduan,
Etxepare Saria irabazi duen 'Orkestra Zooragarria' kalean da
Gotzone Butronen eta a itziber r ayaren lana argitaratu du Pamiela argitaletxeak
saKaNa Pamiela argitaletxeak aurtengo
Etxepare Saria irabazi duen Orkestra Zooragarria album ilustratua argitaratu du. Gotzone Butron idazlea eta Aitziber Raya ilustratzailearen lana da, eta musikaz maitemintzeko ipuina kontatu dute.
"dezente sufrituta" bota zituen bertsoak: "Batez ere nire pertsonaia eraikitzeko orduan asko kostatu zitzaidalako, eta denbora dezente pasatu zela iruditu zitzaidan, gero bertsoak pentsatzeko komeni baino denbora gutxiago hartu nuen". Bertsoak gehiegi landu gabe kantatzen hasi zela esan du, "pixka bat estilo suizidan". Hala ere, "lan polita" egin zuela uste du.
"Irabazi nuela aditu nuenean poz handia sentitu nuen. Berriz finalean kantatuko dudalako, horrek esan nahi duen guztiarekin". Finala "oso plaza polita eta berezia" dela esan du Lazkozek, "opari bat guretako". Kanpotik erraza dela dirudien arren, "ailegatzea kosta egiten" dela esan du bertsolariak: "Lan asko egin behar da ailegatzeko, eta iritsi zarela jakiteak beti poz handia ematen du".
Bihar, azaroak 8, larunbata, 17:30ean, Leitzako Herri Aretoan izanen da bigarren finalaurrekoa. Hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 16an jokatuko da, Tafallako kulturgunean, 17:30ean, eta bertan ariko da, besteak beste, Ekain Alegre Gil altsasuarra.
Nafarroako hamasei toki entitateen euskara zerbitzuek antolatzen dute Etxepare Saria haurrendako album ilustratuak sortzeko sariketa, tartean Sakanako Mankomunitatea. Udaren hasieran jakinarazi zuten aurtengo album ilustratu irabazlea Orkestra Zooragarria dela, eta sariaren parte Pamiela argitaletxeak udazkenean liburua argitaratzea da, eta dagoeneko iritsi da eguna. Epaimahaiak aipatu zuenez ipuina "erakargarria" da: "begiekin gozatzeko eta, kasu honetan ere, entzuteko". Istorio dibertigarria aurkeztu dute egileek. Bestetik, lanak musika klasikorako gonbita eskaintzen du ere, "ausardiaz": "Argumentuaren haria partitura bat dugu, Laura Esquivel idazleak La ley del amor nobelan egin zuen bezala, hiru kantu ditugu albuma irakurriz, ikusiz eta entzunez goza dezagun". "Gozatu" da albuma hobekien deskribatzen duen aditza. Egileek testu-ilustrazio "eder eta bihurrien bitartez", oreka eta harmonia mantentzen dutela gaineratu zuen epaimahaiak.
Orkestra Zooragarria albumean, izenburuak dioen bezala, musika eta fantasia "maistraki" elkarlotzen dira, eta umorea ere agertzen da.
Epaimahaiak irudiak "oso onak" direla gaineratu du, eta testuarekin guztiz bat egiten dutela. Bukaeran, QRak agertzen dira, istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko, "horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio".
Egileak
Aitziber Raya ilustratzaileak eta Gotzone Butron idazleak sortu dute Orkestra zooragarria. Raya Murgian jaio zen 2001. urtean, eta EHUn eta Unibersitat Politecnica de Valencian ilustrazioko eta Diseinuko Gradukoa ikasi zuen. Gradua amaitu ondoren, Sugaar argitaletxearekin lan egin du hainbat ilustrazio eginez, Zerbikas-en gidak ilustratu eta infografia ilustratuak garatu ditu Bartzelonako Gaudi Academia de Knowledge enpresarendako. Gaur egun, Diseinu eta Ilustrazioko master profesionalizatzailea amaitu berri du UPVn. Butron 1965. urtean jaio zen, Urdulizen, eta Filosofian lizentziatua da. AEKko irakaslea eta koordinatzailea da Plentzian, eta Abusuko liburutegiko arduraduna 2006. geroztik. Idazle Eskolako graduondokoa egin du, eta 2021ean Bizkaiko Foru Aldundiko Ipuinak saileko Sardinerak ipuina idatzi zuen, eta 20022an lehiaketa berean Nire Sarajevo, Bizkaldatz Jarraitzeko prest? lanarekin narrazioa sailean hasi zen. 2024an Karmele Igartua sorkuntza beka eskuratu zuen, eta geroztik haurrendako ipuinen sorkuntzan ari da.
Aitziber Raya eta Gotzone Butron egileak 'Orkestra Zooragarria' album ilustratuarekin.
Egun batez oholtzan izarrak
azaroaren 21ean, KaNtari ikuskizuna izanen da iortia kultur gunean. aitor agiriano arrese proiektuaren koordinatzailea da; hilabeteak daramatza euskal kantuak eta euskarazko aisialdia sustatzeko emanaldiak prestatzen. Gaur, entseguak heldu dira
E. R. B. altsasU
KANTARI lehenengo aldiz Altsasun egingo da, azaroaren 21ean, ostirala, Iortia kultur gunean, eta Aitor Agiriano Arrese proiektuaren koordinatzaileak askotan lehena izatea espero du. Abao komunikazio taldeak, Guaixe Fundazioak eta Altsasuko Udalak antolatu dute proiektua "arrakasta handiarekin": guztira, 70 gaztetxok eman dute izena, hamazazpi taldetan banatuta. Proiektuak ibilbide luzea dauka, duela hemezortzi bat urte sortu zen Debagoienan, eta Gipuzkoan eta Araban zabaldu ondoren, Nafarroara helduko da, Altsasura; Bizkaian ere ospatuko dute laster euskal kantuen festa handia. Goiena Komunikazio Taldeak abiarazi zuen proiektua, duela ia bi hamarkada: "Gure helburua edo gure lanaren oinarria euskara izanda, zergatik ez aisialdian eta kultur transmisiorako herrietako gaztetxoenekin kantuen festa bat antolatu?". Kantari proiektuak, beraz, hainbat helburu dituela azaldu du Agirianok, besteak beste, euskaraz kantu bat lantzea, gurasoen arteko harremanak sendotzea eta gaztetxoek erreferente dituzten (Go!azen eta Irabazi arte, esaterako) horiek bezala, aukera hori ematea "izar bat izateko". Laburbilduz, "euskal kulturaren transmisioa gaztetxoekin lantzeko proiektu bat da". Garai bateko kantuak eta gaur egungoak landuko dituzte.
Proiektua "txikitasunetik" hasi zen eta gaur egun Debagoienatik kanpo handitasuna hartu duela azaldu du Agirianok: "Honen sekretua bada bidelagun toki hedabideak, euskara elkarteak eta ikastetxeak ditugula". Proiektuaren baitan izen emate bat dago, prozesu luze bat, eta emanaldiaren aurretik ere "egin behar
diren lanak" daude, "bidelagun pila bat izan ditugu". Debagoienatik kanpo ateratzeko "beharra" ikusita, Beasainen, Donostian, Urretxu-Zumarragan, Gasteizen eta abar ospatu dira dagoeneko euskal kantuen festa. Altsasura heldu arte. "Nafarroara ere zabaldu behar genuen, eta Guaixeren bidez eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin oso egokia ikusi genuen". Aurtengo parte hartze "arrakastatsua" ikusita, ikuskizuna urtero ospatzeko aukera aipatu du koordinatzaileak. Izan ere, Debagoienan dagoeneko ohitura bihurtu da. "Hainbat lekutan elkarlan hori kontuan hartuta oso arrakastatsua izan da. Proiektu familiarra da, ikusteko erraza, gozamenerako; baina jolas horretan helburu horiek betetzeko balio duena".
Arrakasta
Horrelako proiektu bat antolatzea "ez da erraza izaten". Azken urteetako esperientziarekin ikasten joan direla azaldu du Agirianok: "Parte hartzaileekin, ikastetxeekin... Denok ikasten dugu eta hobetzen joaten gara. Parte hartzaileak eta gurasoak entzuten ditugu, eta hobetzen joaten gara". Prozesua emanaldia baino hilabete batzuk lehenago hasten da, "izena ematea zabaltzen da, eta hor ikastetxeak izaten ditugu bidelagun; 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei aurkezten diete, gurasoei, eta taldeak osatzen laguntzen dute, animatzen dute". Izena eman ondoren, antolakun-
"ESKERTZEKOA DA GURASOEK ETA
IKASTETXEEK
HARTZEN DUTEN
INPLIKAZIOA"
tzak datu base bat osatzen du eta kantuen zozketa egiten dute. "Adin tarte bakoitza ere kontan hartzen dugu, ez delako berdina 8 urterekin edo 11 urterekin kantu bat egitea; kantu batzuk aproposagoak dira". Ondoren, abesti horien eskubideak lortu behar dira, "lan handia dago". Parte hartzaileek beraien kabuz prestatzen dituzte kantuak: "Bideo bat bidaltzen diegu informazio guztiarekin, zein kantu egokitu zaien, kanturako lotura eta entseguaren eguna, ordua eta tokia. Gauza bera emanaldi egunarekin". Entsegu orokorra gaur, azaroak 7, ostirala izango da, eta talde bakoitzari ordu bat egokitu zaio. "Entseguan kantua bi aldiz egingo dute: lehenengoan kantua osorik, eta bigarrenerako aholkuak ematen dizkiegu, arazoren bat badute laguntzen diegu...". Prozesu luzea da, "eta koordinazioa eta inplikazioa" behar dela esan du. "Azkenean eskertzekoa da gurasoek eta ikastetxeek hartzen duten inplikazioa". Gaztetxoek ere "ilusio handia" dute, "baita urduritasuna eta lotsa oholtza gainean agertzeko ere". Gurasoek batzuetan umeek bezain ondo edo hobeto pasatzen dutela esan du proiektuaren koordinatzaileak. KANTARI ikuskizuna azaroaren 21ean izango da, eta lau emanaldi izango dira; sarrera doakoa izango da, eta aurretik jakinaraziko da gonbidapenak nola lortu. Ez da txapelketa bat: "Garrantzitsuena ondo pasatzea, aisialdian euskaraz jardutea eta euskal kantuen bitartez euskal kulturaren transmisioa egitea da". Emanaldiak pasata taldeen argazkiak eta saioak guaixe.eus webgunean ikusi ahalko dituzte gaztetxoek, gurasoek eta herritarrek.
B a Z t E rr E ti K
IRATI EIZAGIRRE SAGASTIBELTZA
Pentsamenduak
'KANTARI' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA
"Zozketa San Martin eguneko ohitura bat da"
a zaroaren 11n s an Martin eguna da, eta i rurtzunen sainduaren eguna ospatuko dute. Jubilatuen elkartean herri bazkaria antolatzen dute, a na Mari a ntolin Cuadrado presidenteak azaldu duen bezala. Bi txerrikumeen zozketaren ohitura mantendu dute
1
Nondik dator San Martin eguneko ohitura?
Garai batean San Martin eguna jai eguna zen. Andiako pisuetako bajeretan auzolagunak biltzeko txoko bat egin zuten, eta haiek hasi ziren San Martin festa antolatzen. 50 urte baino gehiagoko kontuez ari naiz. Hamaiketakoa prestatzen zuten eta herritar guztiak gonbidatzen zituzten. Gastuei aurre egiteko bi txerrikume zozketatzen zituzten. Ez dakit bizirik zeuden, Josefak, bertan aritzen zen emakume batek, ezin izan dit konfirmatu. Ohitura hori geratu da; oraindik egiten dugu.
2
Zertan datza zozketa?
Hiru urte daramatzagu zozketa antolatzen. Duela lau urte sartu ginen juntan, eta lehenengo urtean hasiberriak ginenez, ez zigun tarterik eman eta jendeak eskatzen zuen: ohitura bat da, eta ez galtzeko zozketa egiten hasi ginen. Papeletak euro batean saltzen ditugu, eta zenbait bazkidek oso erraz saltzen dituzte!
Tabernan ere izaten dira salgai. Bazkariaren ondoren, bi txerrikumeak zozketatzen dira.
3 Bazkaria elkarteak antolatzen du? Bai, baina irekia da.
4
Urteko bazkari bakarra da? Lau bazkari antolatzen ditugu: inauteri egunekoa, Maiatzaren 1ean Bazkidearen eguna, uztaileko festetakoa eta San Martin egunekoa. Maiatzaren 1ekoan ezkondutako bikoteen 50 urteurrena ospatzen zutenei omenaldia egiten zitzaien, baina pandemiaren ondoren galdu zen, eta sartu ginenean erabaki genuen
adinekoei egitea. Palentziako herri batekoa naiz eta bertako elkarteak egiten zuen.
5
Zenbat jende biltzen zarete?
Bazkidearen egunean aurten 90 bat lagun bildu gara; jendetsuena da. Inauterietan 60 bat eta festetan 50 inguru. San Martin egunerako aurreko egunean zerrenda ikusten egon nintzen eta momentuz 40k eman dute izena. Jendea azken unean apuntatzen da. Ez denez jai eguna zaila da.
6
Bazkaldu, eta gero zer?
Aurretik meza dago, eta 14:00ak aldera bazkaria da. Bazkaldu ondoren txerrikumeen zozketa egiten da, eta ondoren dantzaldia. Andoni etortzen da, hemengo musikari bat da eta oso animatua da.
7
Nork egiten du bazkaria?
Sarayolatik ekartzen dugu. Aurretik ere horrela egiten zuten. Saiatu ginen urte batean aldatzen, baina oso modernoa zen. Ongi jatea gustatzen zaie, eta menua betikoa da. Egiten duguna da azken momentuan edozein arrazoi dela eta ezin bada norbait etorri, tuper batean eramaten du.
8 Zer dantzatzen duzue?
Gehienbat rantxerak, pasodobleak, gaur egungo musika ere jartzen du... Andoni denetarik jartzen saiatzen da. Dantzaldian ere aldatzen joan gara: akordeoilaria ekarri genuen, Irurtzungo taldetxo bat, mexikarrak...
9 Nola antolatzen da elkartea?
Juntan sei pertsona gaude, eta lau urtetik behin junta alda-
tu behar da. Martxoan lau urte egingo ditugu, eta seguruenik ez da inor aurkeztuko. Gu zozketa bidez atera ginen. Lana geroz eta zailagoa da Nafarroako Gobernutik dirulaguntzak ematen dituztelako, baina horiek kudeatu behar dira. Dirulaguntzarik gabe ezingo genuke aurrera egin. Lokala udalarena da, eta guk taberna hartzen duenari ordaintzen diogu. Taberna publikoari zabaltzea erabaki zen, baina kexak daude. Konponbide bat bilatzen ari gara. Orain arte kuota urtean 20 eurokoa zen eta 25era igoko dugu. 210 bazkide gara, gutxi gora behera. Borondate onenarekin egiten dugu dena, eta atsegingarria ere bada. Estatutuak 2007an aldatu zituzten, baina lehenengoak 1980ko hamarkadakoak dira.
10
Zer egiten duzue?
Gauza asko antolatzen ditugu: ikastaroak, orain Josurekin memoria ikastaroak egiten ari gara; asteartean eta ostegunean josketa egiteko biltzen dira. Urte asko daramatzate eta oso polita da. Duela gutxi mobilaren erabilpenaren ikastaro bat egin genuen Nafarroako Gobernutik zetorrena; hitzaldiak ere izan ditugu; Lorena Arangoarekin antzerkia... Duela zenbait urte, abenduan, Tortilla eguna egiten dugu. Arrotxapeako errondalla bat etortzen da. Oso ongi pasatzen dute. Dantza ikastaroren bat jarri nahi dugu orain.
11
Dagoeneko ez da jai eguna... San Martin herriko saindua da, eta festa zen. Trinitate festak ere ospatzen ziren, baina jendeak lan egiten zuenez, herriko festak uztailera aldatu zituzten.
Erkuden Ruiz Barroso irUrtZUN
Ana Maria Antolin Irurtzungo jubilatuen elkarteko presidentea, elkartean.