937_GUAIXE_20250214

Page 1


"Denboraldia hasteko irrikaz nago. Aurten Italiako Giroa da erronka nagusia"

Sakanako Mankomunitatearen egoitzan amiantoa kentzeko lanak hasi dira / 5

Etxarri Aranazko Udala eskolako teilatuan eguzki plakak jartzen hasi da / 9

Zazpi enpresa batzordek Nafarroako industriaren alde kalera ateratzera deitu dute / 6

Lagun Artea futbol talde inklusiboak gogotsu ekin dio 'Nire gaitasuna kirola ere bada' ligari / 20

Kaotiko taldeak 25 urte bete ditu; 'XX5' diskoa kaleratu du, eta bira hasiko du gaur, Iruñean / 22-23

Kitto Burundan kintoak / 11-13

"Ildo berriak irekitzeko lan interesgarria dago"

MAITENA EZKUTARI ARTIEDA PlaZaOla tUrisMO PartZUErGOKO GErENtEa Plazaola turismo partzuergoak 30 urte bete zituen abenduan. Ospakizuna ilbeltzaren 9an egin zuten. Nondik heldu den eta nora doan jakin nahi izan dugu

irUrtZUN

Etxean bueltan da Maitena Ezkutari Artieda. Zortzi urtez Nafarroako Gobernuko turismo arduradun izan ondoren "gustura" hartu du dinamika berria. Aurretik 20 urte egin zituen lan horretan. "Aldaketak badira. Urte hauetan turismoa dezente garatu da", azaldu du. Foru administrazioan lortutako eskarmentua "ongi heldu" zaio. Gaineratu duenez, "ikuspuntua zabaldu egiten zaizu. Lehen ikusten ez nituen gauzak ikusten ditut orain. Gure eskualdea ezagutzera emateko aurrera begirako aukera gehiago", azaldu du. Zergatik sortu zen patzuergoa?

Bere garaian Plazaola natur bidearekin oso lotutako gauza bat izan zen. Estatutuetan, gainera, helburu nagusietako bat da Iruñetik Donostiara bidea berreskuratzea. Orduan, gaur egun bezala, Europatik funts batzuk heldu ziren. Landa turismoaren inguruan mugimendu indartsu bat zegoen. Halako azpiegitura zaharrak paseorako, jendea ekarrarazteko, despopulazioari aurre egiteko... Hainbat arlotan auke-

ra polita ikusten zen. Gobernutik landa turismoa 90eko hamarkadan bulkatu zen: landa etxeak, bidexkak prestatzea, dinamizatzea... Gurekin batera beste partzuergo batzuk sortu ziren. Bertiz (Baztan-Bidasoa) gu baino lehenago hasi zen. Ondoren Pirinioko partzuergoa sortu zen, Lizarraldean beste bat. Horrekin batera garapen agentziak sortu ziren, Cederna-Garalur dagoeneko sortua zegoen. Landa Garapeneko Programak eta halako funtsak orduan mugitzen hasi ziren. Landa eremuetan mugimendu oso-oso indartsua izan zen orduan.

Giro bat zegoen eta aurrera egiteko baliatu zenuten.

Plazaolako natur bidea berreskuratzea aitzakia ona izan zen. Egituratu, herriak lotzen zituelako. Hortik hartu zuen izena. Bere garaian izenarekin iskanbila asko egon ziren. Araitz-Betelukoek ez zuten garbi ikusten Plazaola izan behar zuenik, handik kanpo zeudelako. Edo Ultzamakoek. Kudeaketa planetan, urtez urte, hainbat baliabide sortu ziren. Plazaola natur bidea

nagusi izan da, beti izan du pisu handia, baita inbertsio aldetik. Baina, horretaz aparte, hainbat gauza: berreskuratu ziren burdinolak Betelun, bidexka sareak egin ziren, Orgi basoa lehen aisialdi eremu gisa erregistratu zen gobernuan, Basaburuko harizti monumentalak berreskuratu ziren bidexka batzuekin, aurten 20 urte egiten dituen Mendukilo koba.... Azken hori kudeatzeko enpresa publikoa sortu zuten Lekunberriko eta Larraungo udalek, Astiz Kontzejuak eta partzuergoak. Natur bidea motorra izan da, baina urte hauetan hainbat gauza egin dira. Turismo jasangarria. Kontzeptua aldatu da edo berdin mantentzen da?

Kontzeptua garatu da, batez ere burokrazia aldetik (barrez). Jasangarritasuna hitza lurrera jaitsi da, gaur egun badakigu zer esan nahi duen, baditugu halako prozedurak eta hainbat tramite ere. Baina bere garaian, hau jaio zenean, mamitik hasten ginen horretaz hitz egitean, ez zen beste tokietan ikusten zen turismoa. Ez zen hori eskaintzen. Garbi

ikusten zen egin nahi zena errespetu handiarekin egin nahi zela. Dudarik gabe bertakoek ikusi behar zuten beraien bizi kalitatea ere hobetu egiten zuela. Hori beti funtsezko balorea izan da. Gaur egun jasangarritasunaren inguruko Europako funts asko daude. Bete beharreko hainbat irizpide daude hori lortzeko. Bere garaian hori ez genuen, baina bai egiten genuen, nahiz eta hain markatuta eta hain burokratizatuta ez eduki.

Zeinek sortu zuen partzuergoa?

Lekunberriko Udala izan zen natur bidea berreskuratzeko lehen proiektuak egin zituena. Ministerio batek bazuen halako trenbideak, bide zaharrak, berreskuratzeko dirulaguntza. Aldi berean, gobernuak landa turismoa dinamizatzeko dirulaguntzak atera zituen. Proposamena inguruan mugitu zen. Leitza, Lekunberri eta Larraungo udalak izan ziren partzuergoa mugitzen lehenak.

Jende gehiago batu zen?

Bai. Partzuergoa entitate publiko-pribatua da. Udalak, dudarik gabe, bulkatzaileak izan ziren, eta finantziazioaren pisu gehien hartu zuten. Baina arlo pribatukoak hasieratik sartu ziren. 57 lagun sartu ziren, denak inguruko enpresak. Elkarte batzuk antolatu ziren: ostalaritza elkartea, artisauena, jatetxeena...

"BIDEA MARKATUTA, NAHIKO GARBI DAGO HURRENGO URTEEI BEGIRA HEMEN ZER EGIN BEHAR DEN" MaitENa EZKUtari

Hainbat landetxe eta kanpinak. Denak zeuden. Estrategia dinamizatzeko, ingurukoak hasieratik parte hartu zuten. Lan polita izan zen, orduan ilusio handiarekin hartu zen: Madriletik dirua ekarri zitekeen bidea berreskuratzeko. Lehenengo pausoak eman ziren. Gobernuak laguntzak emateko deialdiak atera zituen, eta beharrezkoak izan ziren partzuergoa aurrera jotzeko. Kide kopuru berarekin segitzen duzue?

Arlo pribatuko 115 kide ditugu. Udal berriak sartu dira: Betelu eta Basaburua. Horiek sartzean arlo pribatukoen kopurua ere igoko da, bi udalerrietan zerbitzua eskainiko baitiegu. Guztira hamar udal daude. Sarasa eta Iruñea arteko bidea zabaldu zen joan zen urtean eta Plazaola natur bidearen berreskurapena bukatutzat eman dezakegu. Orain partzuergoak Iruñea aldera ere jo dezake hango udalekin lana estuago egiteko. Aukera politak daude. Natur bidearen inguruan lan dezente dago oraindik, hobekuntzak egiteko proiektu asko daude.

Kide sakandarrak badaude? Bai, pribatuak badira: jatetxeak, landa etxeak, kanpina. eta Irurtzungo Udala. Bere garaian Arakilgo Udala egon zen. 30 urtez irauteko, zer ematen die partzuergoak bere kideei? Azken urteetan estrategia berritu da. Lan polita egin da. Udal guztiek eta hainbat eragilek parte hartu dute. Ikusi dute partzuergoa baliabide ona dela bertako lana bultzatzeko. Ikusten da turismoa ekonomia sektore gisa interesgarria dela. Baina, aparte, ingurumena zaintzeko praktika ona dela ere. Gobernantza aldetik ere, eskualdeko hainbat proiektu sustatzeko, indarra emateko, partzuergoak balio du. Dirulaguntzak lortzeko, hitzarmenak egiteko... Lortzeko hainbat dinamika sor daitezke partzuergotik. Eta elkarlanak. Bakoitzak berea egin beharren, kontzeptu orokor hori lantzea da balio handia du. Eredu bat da. Urteak

daramatza eta indartsu mantentzen da. Besteak desegin dira. Aurrera begira jarraitzeko aukera aukera polita dago. Proiektu oso interesgarriak daude.

Proiektu asko landu ditu partzuergoak, baina hasieratik natur bidea izan da ardatza.

Bai, hasieratik, baita estatutuetan ere. Hainbat herri lotzen ditu eta aitzakia polita zen eskualde honi izen bat emateko. Urte asko kostatu da bide hori berreskuratzea. Pixkanaka-pixkanaka egin da, zatika. Dirulaguntzak Madriletik urte batzuetan, ondoren Nafarroatik ere, Europatik etortzen diren dirulaguntzak. Beste eskualdeekin loturak ematen dizkigu: Ederbidearekin

Bidasoarekin eta Europa iparraldearekin lotzen dugu, Gipuzkoarekin, Sakanarekin eta Iratiko natur bidea egitean Pirinioarekin lotu daiteke. Bizikletaz egiteko sare handi bat sor daiteke hurrengo urteetan. Kilometro asko lotu daitezke. Herrien arteko mugikortasuna hobetzen duenaz aparte, turismo produktu bezala potentzial handia du. Bidearen berreskurapena 2024an bukatu zen, baina hasi?

2.000an hasi ziren. Urte asko izan dira, bai. Hemengo kilometroak ere ez dira beste natur bide batzuetakoak bezalakoak. Esaterako, Leitzan bakar-bakarrik hamabi tunel daude. Utziko tunelak

2,7 kilometroko luzera du. Urtetan txukuntzen, argiztatzen eta berriz ere zorua konpontzen egon gara, urtez urtez hobetzen ez. 25 urte. Seme-alaba bat hazten ikustea bezala. Pazientzia beharko zen.

Oso ongi esan duzu (barrez). Bide berdearekin landa turismoa garatu zen. Eta beste ekonomia jarduerak?

Kide kopurua nola igo den ikusten da. Dudarik gabe alojamenduak, landa etxeak-eta asko igo dira. Hori izan da nabarmenena. Jatetxe eta taberna kopuruak behera egin du. Lehen askoz gehiago zeuden. Orain dela 30 urte denak dakigu herrietan zenbat taberna zeuden, gaur egun gero eta gutxiago daude. Kulturalki hainbat aldaketa egon direlako izan daiteke. Oso estrukturala da orain dagoena, eta aurrera begira kontuan hartzeko arazo bat da. Igo egin dira artisauak, bertako produktuen ekoizleak eta bisita gidatuak eta halako esperientziak sortzen dituzten enpresak. Hori asko igo da, hasieran halakorik ez zegoen apenas. Oso interesgarria da, bisitariari ematen diolako aukera egun gehiago gelditzeko. Hori da lortu behar dena. Paisaiarekin bakarrik hori ez da lortzen. Behar dituzu esperientziak-eta sortzea, eta holako proposamenak, jendea gau bat gehiagorako lotzeko.

Bidea berreskuratuta egonda ere, lana ematen jarraituko du, ez? Hala da. Horrekin hainbat erronka ditugu. Gobernuarekin hitzarmen bat edo beste zerbait lotzea. Hori aztertzen gabiltza, aurrera begira lasaitasun gehiagorekin egoteko. Eta ondoko eskualdeekin lantzeko aukerak badaude, promozioa eta hainbat proposamen.

Natur bidea herri pila batetik pasatzen da. Nolabait kudeatu beharko da.

Bai. Horregatik helburu desberdinak daude. Alde batetik, kudeaketa, bidea txukun mantentzeko. Konpromisoa duten hainbat udal partzuergoan daude. Baina beste batzuk ez daude. Esaterako, Iruñea aldekoen helburua ez da turismoa erakartzea, bide hori ongi mantentzea baizik. Dinamika desberdin horiek sortu behar dira. Bata izan daiteke partzuergoan daudenak helburu berdinekin jarraitzea. Eta beste hainbat aukera daude, hitzarmen bidez edo beste modu batzuekin, elkarlana izateko. Bai Nafarroako bai Gipuzkoakoekin. Zeren Andoain eta ondoko herriekin beti izan dugu harremana. Hor ikusten dugu, modu naturalean, zerbait sakonagoa eduki beharko genukeela aurrera begira. Zein osasun du partzuergoak? Estrategia plan berria dago. Parte hartzaileak hor daude, azken bi urtetan egindako lanarekin.

tan. Lan interesgarria dago ildo berriak irekitzeko. Zergatik sustatzen da eskualdeen arteko elkarlan hori?

Diru hori lortzeko. Next funtsak pandemiaren ondoren sortu ziren. Ministerioak hainbat aukera ematen zituen diru horiek lortzeko, baina irizpide batzuk bete behar ziren. Nafarroako Gobernuan egon naizen urte horietan hainbat plan aurkeztu genituen. Eta plan horietako bat izan zen eskualdeak bateratzea, zeren Plazaola bezalako eskualde batek bestela ez zuen dirurik lortuko. Elkarrekin potentzial handiagoa genuen, eta lortu zen. Diru hori Cederna-Garalurrek kudeatzen du. Oso proiektu interesgarriak eginen dira gure eskualdeak bulkatzeko.

Hiru eskualdeak elkarlanean ari badira, turismoaren inguruko ikuspegi bera dutelako da?

Hamar udal daude, hori oso berri ona da. Denek proiektu politak dituzte. Partzuergoa sendo, osasuntsu dago. Arlo pribatuko kide gehiago egin daitezkeela ikusten dugu, eta pribatuekin lan gehiago ere egin daitekeela. Hori da hobetu dezakeguna. Horretarako ere promozio gehiago egin behar da. Kide pribatuek marketin aldetik gehiago mugitzea eskatzen dute. Europatik funts dezente sartu dira. Aukera batzuk daude marketin aldetik. Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plan batean bateratuta dauzkagu Sakana, Plazaola eta Ultzama. Europako Next Generation funtsarekin eginen den proiektu bat da. Horren barruan hainbat egitasmo daude aurten eginen direnak hiru eskualdee-

"PLAZAOLAKO NATUR BIDEA BERRESKURATZEA AITZAKIA ONA IZAN ZEN"

"OSO PROIEKTU INTERESGARRIAK EGINEN DIRA GURE ESKUALDEAK BULKATZEKO"

Bai. Arlo askok lotzen gaituzte: kultura, paisaia, gastronomia, identitatea... Eta denok antzeko turismo eskaintza daukagu. Lan egiteko merkatuak zer eskatzen duen begiratu behar duzu, proposamenak aurkezteko. Indartsuago izanez gero, beti hobe da. Aurrera begira, partzuergoak nondik joko du?

Hainbat proposamen ditugu. Natura turismoa nolabait zentroan dago. Orain xenda sarea berritzea aztertzen ari gara. Sare handia da baina estrategia bat izan behar du. Herriz herri, banaka, gauzak egin dira. Aurrera begira pentsatzen ari da zer estrategia, zer eredu izan daitekeen hobea. Horretan oso proiektu polita dago. Natur bideaz aparte, bizikleta ibilbideen sarea sortzea ere. Eta ez bakarrik familiendako, natur bidean ibiltzen diren asko familiak dira, baizik eta kirolarekin lotuta. Enduro eta hainbat modalitate daude bizikletan egiteko. Jakina, errepidean ere. Eta hor aukera dezente daude. Gastronomia, nola ez. Bertako produktuak. Baditugu kulturarekin lotutako hainbat proposamen. Ondarearekin ere. Daukagun identitateagatik, nik uste Plazaolaren estrategiak antza asko izanen duela Sakanak daukanarekin eta ondoko herriak daukatenarekin ere. Badugu markatutako bide bat, egokitzapenak ere egin beharko dira, baina nahiko garbi dago hurrengo urteei begira hemen zer egin behar den. Galtzak bete lan ditugu.

Plazaola turismo partzuergoaren 30. urteurreneko ekitaldian izan zirenetako batzuk. Bigarren lerroan Irurtzungo ordezkariak. UTZITAKOA

Ezezaguna ast EKO a

Aljebra eragiketak eta erlazioak aztertzen dituen matematikaren atala da.

Oso era sinplean adierazita, zenbakiak eta hizkiak tartekatzen dituen adierazpenekin lan egitean datza. Zenbakiak kantitate ezagunak eta determinatuak adierazteko erabiltzen dira. Hizkiak, aldiz, mota guztietako kantitateak adierazteko, bai ezagunak nola ezezagunak. Kantitate ezagunak, alfabetoko lehenengo hizkiekin adierazten dira: a, b, c, d… Eta, ezezagunak, azkenekoekin: u, v, w, y, x eta z. Azken hauen artean ospetsuena "x" da, ezezaguna deitzen dena, eta ekuazioetan kalkulatu beharreko kantitatea izaten dena.

Matematikaren ikasketen hastapenean lan gehien ematen duen hizkia izaten da, abstrakzio maila eskatzen duelako eta batzuendako mundu ulertezin bat azaltzen duelako edo gainditu ezinezko muga bat marrazten duelako, eta ikasketekin lehenengo arazoak sortzen ohi duelako.

Ikasleak sailkatzeraino eta bereizteraino iristen da: "zuk zientzietako ez duzu balio, beraz, bide horretatik segi eta zuk bai, segi zientzien bidetik". Tamalez, "x" ezezagunak jendea diskriminatu egiten du, ez nahita, baizik eta bere konplexutasunagatik.

EZEZAGUNAK JENDEA

DISKRIMINATU

EGITEN DU, EZ NAHITA

Bada izendapen bereko beste egitura bat, gaur egun, oso-oso zabaldua eta ezaguna dena eta erabiltzeko inolako arazorik sorrarazten ez diguna, abstrakziorik eskatzen ez digulako edo mundu ulertezinik deskribatzen ez digulako, baina jendea askoz gehiago diskriminatzen duena, eskubideak ukatzen dituena eta helburu ilunak eta askorendako onartezinak direnak defendatzen dituelako.

Hori da, lehengo Twitter, Elon Muskek kudeatzen duenetik X bihurtu dena. Bai, aljebrako hizki ezezagun berbera, baina hau hizki larria, askoz kaltegarriagoa eta arriskutsua, aipatutako pertsonaia ahalguztidunak bere mezu eta ideologia ultraeskuindarra zabaltzeko erabiltzen duelako.

Hobe genuke Muskek X-ren bitartez zabaltzen dituen mezuak eta ideologiak Aljebrako "x" ezezagunaren mundu ulertezina balitz bezala hartuko bagenitu.

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.

Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

H ara ZE r D i EN

Egoera leuntzen lagun dezagun

SAKANAKO GIZARTE ZERBITZUAK

Gure herrietan denok ezagutzen ditugu beraien familia, herrialdea, lagunak, ohiturak, usainak, janariak atzean utzita lanera etorri diren emakumeak. Bakarrik iritsi dira eta hiru urte pasa ondoren, zortea izan badute eta lan gogorra egin ondoren, lana egiteko baimena lortzen has daitezke. Tramitea luzea izaten da, luzeegia edozein kasutan.

Eta baimen horrek, lan egiteaz aparte, beraien herrira bueltatzeko aukera ematen die hona itzultzeko aukerarekin. Hiru, lau urte luze ondoren, zortea eta dirua aurreztu badute bisitan joaten dira etxera eta hilabeteko epean bueltan izaten dira. Hemen lanean jarraitzen dute, gogor, askotan etxeetan, pertsonak zaintzen, atseden gutxirekin. Lan gogor horren helburua betetzea lortzen

badute, hurrengo urteko oporretatik bueltan semealabak ekartzen dituzte. Umeen adinaren arabera desberdina izaten da, baina beraiek ere iristen dira dena atzean utzita, baita haurtzaro guztian erreferenteak izan diren familiarrak (amonak, izebak, anai-arreba zaharragoak). Eta hemen, amei pasa zitzaien bezala beraientzat dena da berria, gure herriek usain desberdina dute, harreman pertsonalak izateko moduak desberdinak dira, ikastetxeetako dinamikak desberdinak dira… eta, gainera, ezagutzen ez duten eta ama deitu behar duten ezezagun batekin bizitzera joaten dira. Honi gehitu behar zaio batzuetan ez dutela erabat ulertzen zergatik etorri behar izan diren.

Ama hauek lanean jarraitu behar dute eta umeekin

kudeatzea zaila izaten da. Daukaten gertuko sareko jendea gehienetan ere lanean dago eta ezin dio lagundu. Horregatik, askotan umeak bakarrik utzi behar izaten dituzte eskolara joateko garaian, eskolatik ateratzean, arratsaldetan ekintzetara joateko, klaseko etxeko lanak egiten… Zer esan haurrak gaixotzen direnean eta etxean gelditu behar direnean edo osasun etxea dagoen herrian ez badira bizi eta pediatrarengana joan behar izaten dutenean, kasu askotan kotxerik ez dagoenean familian. Gizarte Zerbitzuetatik gonbidatzen ditugu sakandarrak, horrelako familia bat ezagutzen badute beraiengana hurbiltzera, egoera hauek gertutik ezagutzeko eta zergatik ez, aukera izanez gero egoera leuntzen laguntzera.

www.guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

LAGUNTZAILEAK

Mank-en egoitza aldamioz inguratuta

sakanako Mankomunitateak lakuntzan duen egoitzatik eta aparkalekuko estalpetik amiantoa kentzeko lanak hasi dira. lanengatik langile batzuk beste eraikin batzuetan birkokatu behar izan dituzte

saKaNa

Ibarreko erakundeak Lakuntzan duen egoitza aldamioz inguratuta dago. Otsailaren 3az geroztik langileak teilatuan dauden uralita plakak kentzeko lanean ari dira. Material horrek amiantoa du eta osasunerako kaltegarria denez, kendu beharra dago. Eraikinaren parean dagoen autoendako aparkalekuko teiladuratik ere uralita kenduko dute. Behin amiantodun materiala kenduta, haren ordez metalezko plakak jarriko dituzte, Sakanako Mankomunitatearen korporazio kolorekoak. Hala jakinarazi du Aitor Larraza Carrerak, Mankeko presidenteak. Gaineratu duenez, teilatuko lanak despedituta, eraikina margotu eginen dute. Lanak apirilaren erdialderako despedituta egotea aurreikusten du Larrazak. Presidenteak azaldu duenez, lanek irauten duten bitartean, zenbait langile egoitzatik kanpo ariko dira lanean. "Ur Zerbitzukoak Utzubar Ekogunean ari dira lanean. Euskara Zerbitzukoak etxetik ari dira telelana egiten. Berdintasun Zerbitzuko teknikaria Lakuntzako udaletxean dago lanean. Eta Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa tokiz aldatu dugu Manken egoitzan bertan". Larrazak azaldu duenez, "zerbitzu horiek zeuden tokian sabai aizuna eta teilatua segidan zeuden, enkofraturik gabe. Eta egoki jo dugu langileak lekualdatzea". Presidenteak beste aldaketa bat nabarmendu du: "astelehenean albaitaria etortzen da eta abeltzain asko pasatzen da krotalak jasotzera. Lanak direla eta, albaitariarekin egon nahi dutenek Irurtzunera joan beharko dute".

Aurrekontua eta jabetza Mank-en egoitzako lanek 218.196,85 euroko aurrekontua dute. Haiek finantzatzeko ibarreko erakundeak Nafarroako

MANK-EN IZATEN DEN ALBAITARIA

ZERBITZUA

IRURTZUNEN EMATEN

ARI DA ORAIN

Gobernutik 212.000 euro jasoko ditu. Hala erabaki zen foru erkidegoko 2024ko aurrekontuen tramitazioan, EH Bilduk aurkeztutako emendakin bat onartu ondoren. Lanen aurrekontua osatzeko 6.196,85 euroak Mank-ek jarriko ditu.

Lakuntzako Udala izan da gobernuaren dirua jaso eta lanen deialdia egin duena. Izan ere, Mank-en egoitza hartzen duen eraikinaren jabeetako bat da. Honakoak dira eraikinaren jabe diren toki erakundeak: Irañetako Udala, Uharte Arakilgo Udala, Arruazuko Udala, Lakuntzako Udala, Arbizuko Udala, Etxarri Aranazko Udala, Unanuko Kontzejua, Dorraoko Kontzejua eta Lizarragako Kontzejua. Guztira sei udal eta hiru kontzeju. Larrazak jakinarazi duenez, eraikinaren zati bat, "egoitza ez dena, egin gabe geldituko da.

Zuhaitz eguna Arbizun

Arbizuko Udalak herrian joan zen urtean jaiotako haurren gurasoei gonbidapena egin zien: igandeko zuhaitz egunean parte hartzea. Dozena bat haur jaio ziren Arbizun 2024an. Eta bakoitzeko intxaurrondo bat landatu zuten Leziza ubeldearen parean, Kattuka eta Olatzea artean. Ondoren guztiek auzateaz gozatzeko aukera izan zuten Aldabide elkartean.

Lan horiek aurrerago eginen dira. Orain ez zuen guztia egiteko ematen".

Presidenteak gogorarazi du Sakanan energia komunitatea eratzeko bidean dagoela, administrazio bidea egiten ari dela. "Mank komunitateko kide da eta, behin teilatua konponduta, bertan proiekturen bat egiteko baliatu nahi genuke", jakinarazi du Larrazak.

Bizikleta bide sarea

Irurtzun eta Ziordia artean ibarra zeharkatuko duen bizikleta bide sarea aurten egitekoa da Mank. Lanak bost lotetan banatu zituen eta haiek emateko lehen deialdia eginda, lanen bi lote eman zituen: Irurtzun eta Ergoiena artekoa eta ibilbide guztian seinaleztapena jartzea. Gainontzeko hiru lanen loteak emateko beste deialdi bat egin du ibarreko erakundeak, honakoak: Arbizu eta Iturmendi arteko bide zatia, Urdiain eta Ziordia arteko bidea eta ibilbidean zehar altzariak jartzekoa. Ibarra egituratuko duen bizikleta sareko lanek guztira 2.024.279,66 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute.

Lanak apirilaren erdialderako despedituko dituzte.

Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan

Zazpi enpresetako batzordeek manifestazio bateratua eginen dute. Esan zutenez "ziurgabetasun eta gure sektoreen desegitea bizi dugu". Deitzaileen artean sunsundeguiko enpresa batzordea dago

saKaNa

Nafarroako industriaren etorkizunaren alde manifestatzera deitu dute Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa, Teneria Omega eta Volkswagen Nafarroako enpresa batzordeek. Mobilizazio sail baten berri emateko elkarrekin agertu ziren zazpi enpresa batzordeetako ordezkariak. Esan zutenez, "ziurgabetasun eta gure sektoreen desegite egoera bizi dugu. Horregatik, elkartzea eta erantzun bateratua ematea beharrezkoa jo dugu, erantzuna ezin baita gure enpresatan gelditu, Nafarroa guztiari eragiten dioten erasoak baitira". Azaldu zutenez, "enpresen aldetik jasotzen ari garen erasoak ez dira lanpostu batzuen aurkakoak bakarrik eta gizarte osoari eragiten diote. Familia askoren etorkizuna dago jokoan". Zazpi enpresa batzordeek zuzeneko 14.000 langile inguru ordezkatzen dituzte. Zazpi enpresa horien enpresa hornitzaileetan beste 12.000 langilek lan egiten dute. "Haien lanpostua galtzeko arriskuan daude, horrek dakarren dramarekin". Gaitzetsi zuten enpresek "beraien enpresa estrategiak familia bizitzen eta estrategien aurretik jartzea". Mobilizazioekin langileen egoe-

ra ikustarazi nahi dute. Gaztigatu dutenez, "inor ez dago libre, edozeini toka dakioke egoera hori bizitzea". Bestalde, industriak Nafarroarendako duen garrantzia ere azpimarratu zuten. Herrialdeko Barne Produktu Gordinaren %31 industria da. Deitzaileek diotenez, "itxi duten, ixtear diren eta deslokalizatu dituzten enpresen zerrenda oso luzea eta kezkagarria da. Itxiera eta deslokalizazio bakoitza bidegabeko eta justifika ezina den kate bateko kate begiak dira". Hasiko dituzten mobiliza-

AHTri buruzko "desinformazio eta toxikazio" kanpaina salatu dute

Egungo trenbide sarea eguneratzea askoz ere onuragarriagoa dela nabarmendu dute

saKaNa

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidea zehazteko zundaketen inguruan "eskuin mediatikoak desinformazio eta toxikazio kanpaina abiatu" duela salatu dute Araba eta Sakana

Trenaren Alde herri plataformek, eta "irmoki gaitzetsi" dute. Gogoratu dute Otxobi eta Izurdiagako zundaketa saiakerak "beharrezkoak diren baimenik gabe" egiten saiatu zirela. "Hori, indarrean dagoen legedia urratzeaz

Pentsio txikienak gutxieneko soldatarekin berdindu nahi dute

sakanako pentsiodunen mugimenduak bere aldarri nagusia eguneratu egin du

saKaNa

zio sortaren helburua da "egoeraren larria azalaraztea, Nafarroako gizarteari aukera ematea bere kezka adierazteko, baita arriskuan dauden enpresetako familiei babesa eta elkartasuna adieraztea ere".

Zazpi enpresa batzordeetako ordezkariek nafarrak otsailaren 16an, igandean, 12:00etan, Iruñeko Golem zinematik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte. "Denen artean Nafarroako industriaren etorkizuna defendatuko dugu", nabarmendu zuten.

aparte, herritarrek informazioa jasotzeko eta beren inguruneari eta bizi kalitateari eragiten dieten erabakietan parte hartzeko duten eskubidea urratzen du".

Gaineratu dutenez, "kezkagarria da manipulazio taktikak erabiltzea beharrezkoa ez den eta gure inguruneari eta komunitateei kalte konponezina eragingo liokeen proiektu bat sustatzeko".

Tren Publiko, Sozial eta Jasangarri baten alde egin eta alternatibaren inguruan eztabaidatzera gonbidatu dute gobernua.

Sakanako pentsiodunen mugimenduaren eskaera hauxe izan da azken zazpi urtetan: gutxieneko pentsioa 1.080 euroko hamalau ordainsari izatea. Mugimenduko kideen iritziz, "mobilizazioen ondorioz, Nafarroako Parlamentuak gutxieneko pentsioa 1.035 euroraino osatzea erabaki du, hamalau hileko ordainketetan. Pauso positiboa da, baina ez da nahikoa. Ez du bermatzen pentsiodun askok bizi baldintza duinak izatea". Horregatik, pentsiodunen mugimenduak hurrengo eskaera plazaratzen hasi da: gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren diru kopuru bera izatea (1.184 euroko 14 ordainsari). "Europako Gutun Sozialean jasotako diru sarreren nahikotasun irizpidea beteko litzateke horrela. Izan ere, Nafarroako gutxieneko pentsioen zenbatekoa oso urrun dago pentsiodunen zati handi batek behar duen nahikotasun ekonomikotik". Gaineratu dutenez, "ez dugu ahaztu behar pentsio txikienak emakumezkoek jasotzen dituztela. Are gehiago, pentsiodunek gehien erabiltzen dituzten ondasun eta zerbitzuen prezioen igoera bereziki handia izan da (elektrizitatea, gasa, mendekotasunetik babesteko zerbitzuak)". Eskaera Nafarroako Parlamentuari eta Gobernuari egin diete, "lehenbailehen ezar dezatela gutxieneko pentsioaren osagarri hori".

Gainera eskatu dute "osagarri hori pentsiodun bakoitzari zu-

zenean ezartzea, ez bizikidetza unitateari. Izan ere, azken horrek emakumezko pentsiodunen kolektibo oso garrantzitsu bat diskriminatzen baitu. Eskubideak indibiduala izan behar du, bizikidetza unitatearen barruan mendekotasuna saihesteko". Bestalde, eskatu dute "gutxieneko pentsioaren osagarri hori kotizazio gabeko pentsioak kobratzen dituzten pertsonendako ere" izan behar dutela. Osagarria pentsiodunei "ofizioz aplikatzea" exijitu dute, "kasu askotan ez baitzaizkie iristen behar dutenei".

Berria

Aldarrikapen berriagatik Sakanako pentsiodunen mugimenduak pankarta berritu du. Astelehenean mustutako pankartan Gutxieneko pentsioa = gutxieneko soldata. Arreta eta zaintza zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak leloak irakur daitezke. Eskaera nagusia duten petoak ere badituzte. Oraingoan gorri kolorekoak. Mugimenduak egin duen hirugarren pankarta da. Hainbat joan-etorriren ondoren, Espainiako Parlamentuak pentsioen kopuruak igotzea onartu du. Gertatutakoaren aurrean, pentsiodunen mugimendutik esan dutenez, "ez dugu onartzen edozein unetan pentsioen balioa handitzea eta Pentsioen Sistema Publikoa alderdien arteko eztabaida politikoen arabera zalantzan jartzea". Kalean jarraitzeko deia egin dute, "Pentsioen Sistema Publikoa pribatizazio saiakeretatik defendatzeko".

Aldarri berria zabaltzeko pankarta berria egin dute.
Enpresa batzordeetako ordezkariak eman zituzten azalpenak. UTZITAKOA

Euskara sustatzeko jarduerak laguntzeko

Horretarako ibarreko euskalgintzari zuzendutako dirulaguntza deialdia egin da

saKaNa

Sakanako Mankomunitateko

Euskara Zerbitzuak ibarreko euskalgintza eta euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdia egin du. Helburua da euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko helburua duten egitasmoak eta euskararekiko jarrera hobetzekoa dutenak laguntzea. Oro har Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren jarduera esparruaren barruan dauden jarduerak dira diruz lagunduko direnak. Deialditik kanpo geldituko dira ordezkaritza eta protokolo gastuak (otorduak, opariak…), baita kideen bidaia-gastuak ere. Funtzionamendu gastuetarako diruz lagundutako jardueren aurrekontu osoaren %25 jaso liteke gehienez ere. Deialdiak 2024ko azaroaren 1etik 2025ko lastailaren 31ra bitartean eginen diren ekintzak hartuko ditu kontuan. Euskara Zerbitzuak 5.000 euroko poltsa du. Eskabideak egiteko epea 2025eko martxoaren 31ra artekoa izanen da. Deialdiaren inguruko zalantza edo esatekoren bat izanez gero, Sakanako Mankomunitateko bulegoetara jo, euskara1@sakana-mank.eus helbidera idatzi edo 948 464840 telefonora deitu.

Errotako bidea trafikora itxita

Ergoiena zeharkatzen duen NA-120 errepidetik Unanura zuzen igotzen den dermioko bidea ibilgailuen trafikora itxita dago astearteaz geroztik. Leziza ugalde gaineko zubia egoera txarrean dago, eta segurtasun neurri gisa bidea itxi du udalak. Zubia lehenbailehen konpondu nahi dute, izan ere, bideak Unanu eta Lizarraga lotzen ditu.

Parkea itxura hartzen hasi da

Lakuntzako Udalak jolas parkea berritzeko parte hartze prozesua egin zuen ametsetako parkea diseinatzeko. Dagoeneko hasi dira lanak: futboleko ateak tokiz aldatu dira, 30 metro luze den tirolina jarri da eta kolunpio berriari beharrezko zimentazioa egin ondoren dagoeneko erabilgarri da. Udaberrian segituko dute lanek.

Uharte Arakilgo Udalak bere webgunea berritu du

Gaur egungo gailuetan hobe ikusteko eta, horrela, erabilgarriagoa izateko egin du aldaketa

UHartE araKil

Uharte Arakilgo Udalak Interneten duen atariak uhartearakil. eus webgunea erabat berritu du. Aldaketa otsailaren 7az geroztik dago ikusgai. Txomin Uharte Baleztena alkateak azaldu duenez, "aurreko webgunea ez zegoen egokituta gaur egungo tresnetara. Telefono mugikorretatik gaizki ikusten zen eta hainbat gauza egiteko aukerarik ez zuen ematen". Web orriaren berrikuntza erabili dute "beste eremu batzuk sartzeko. Europako proiektuak garatzeko eskaera batzuk daude, guretako garrantzitsuak direnak". Eta horiei ikusgarritasuna eman zaie oraingoan. Uharte Arakilgo Udalak 2025eko maiatzetik du webgunea. Hasiera batean .com domeinuarekin zuen, baina orain .eus domeinura aldatu da. "Espero dugu webgune berriak funtzionamendurako erraztasunak

emanen dituela", laburbildu du alkateak.

Web orri berria ibarreko enpresa batek garatu du eta bertan hamar menu daude: udala, herria, udal leihatila, ekonomia garapena, hirigintza, gardentasuna, dokumentuak, albisteak, agenda eta kontaktua. Udalaren egoitza elektronikorako sarbidea nabarmendua dago, Europako proiektuak eta ekonomia garapen atalekin batera. Lotura interesgarrietan, honakoak daude: Sakanako Mankomunitatea, Sakanako Garapen Agentzia, Sakanako turismo webgunea, Trail Stazioa, Artzain Eguna, Beriain Kilometro Bertikala eta eskola. Bestalde, Urdiaingo Udalak Interneten duen ataria, urdiain. eus, itxita dago. Arazo teknikoak izan dituzte eta horrek eragotzi du web orria behar bezala sareratzea. Urdiaingo Udala egoera bideratzeko lanean ari da.

Web berritua ordenagailuko pantailan eta mugikorrean.
ARTXIBOA

Izan giltzarri!

Sakanarekin lotura izateko modua eskaintzen digu Guaixek.

Gure bizilagunen berri bertan agertzen baita astero, egunero, uneoro.

Zu ere, izan zaitez giltzarri eta bultza ezazu proiektua.

Aupa Guaixe eta aurrera urte askotarako!

guaixe.eus/ kideak
Amaia Amilibia Salgado Guaixelari ohia

Eskolako eguzki plakek segida izanen dute

Etxarri a ranazko Udalak s an Donato eskolako teilatuan eguzki plakak jarri ditu. Gehiago jartzeko aukera du. Eta beste udal eraikin batzuetan horretarako aukera aztertua du

EtXarri araNatZ

Kanpineko aldagelen eta tabernaren eraikinean eguzki plakak jarri zituen Etxarri Aranazko Udalak 2022an. Han sortutako argindarra han bertan kontsumitzen da. Udalak jarritako aurreneko eguzki plaken instalazioa izan zen hura. Bigarrena San Donato eskola publikoan jarritakoa da: 80 bat plaka jarri dira, 48 kW-eko potentzia sortu dezaketenak. Lanek 39.000 euroko aurrekontua izan dute. Haiek jartzeko udalak 19.000 euroko dirulaguntza izan du. Arkaitz Errazkin Beltza zinegotziak azaldu duenez, "plakak ikasturtea hasterako jarrita zeuden. Argindar instalazioa udazken hasierarako". Zinegotziak zehaztu duenez, "plakek sortzen duten elektrizitatea baliatzeko Iberdrolak eguzki plaken sarea azpiestazio elektrikoarekin lotzea besterik ez da falta. Enpresatik esan digutenez, bi hilabete inguru beharko dituzte lotura egiteko". Errazkinek azaldu duenez, "sortutako argindarra eskolan bertan kontsumituko da. Teilatuan plaka gehiago jartzeko aukera dago. Jarri dugun argindar instalazioa ehun plakara arteko gaitasuna du. Epe motzean hori izanen da udalaren helburua: eskolan ehun plaka jartzea. Baina ikastetxean 200 plaka jartzeko aukera dago", zehaztu du zinegotziak. Azken asmo hori gauzatuko balitz, "udalaren elektrizitate premiak aseko lirateke".

Energia komunitatea San Donato eskolan jarritako instalazio fotovoltaikoa ikastetxea elektrizitatez hornitzeko baliatuko da. "Baina, tarteka, sobera egonen da. Udalaren hasierako asmoa zen argindar hori bere beste udal eraikin batzuetan erabiltzea. Baina energia komunitatea sortu denez, herrian hari bulkada bat emateko hari uztea

EGUR LOTEAK ETXERA

ERAMATEKO

INTERESA DAGOEN

JAKIN NAHI DU UDALAK

pentsatu dugu. Energia komunitateari proposamena egin diogu eta erantzun zain gaude. Hura eratzeko prozesuan dago, eta aurkeztu beharreko paperak martxan jartzea atzeratu du", esan du Errazkinek.

Zinegotziak jakinarazi duenez, "udalak eguzki plakak jartzeko beste egitasmo batzuk ere baditu. Alde batetik, Euskalerriari frontoia. Lehenik teilatuko uralita kendu beharko litzateke. Maisuen etxea izandako eraikineko teilatua ere hor dago. Teilatuak uzteko aukera ematen du energia komunitateak, eta haren bidez herritarren esku utzi daitezke haien fakturak murrizteko". Udalak ur hornidura sarea argindarra sortzeko aukera gisa ere aztertu du. "Lizarragako moduko turbina jarri daiteke Amaiturrietako iturburuaren eta ur biltegi zaharraren artean. Kon-

Etxarri Aranazko bide sarea

Sakanako bizikleta bide sareak eginen duen bezala, Donejakue bideak ibarra zeharkatzen du. Sakanako Done Jakue Bidea deritzona Nafarroako bosgarren Done Jakue Bidea da, seinaleztatuta dago eta erromesarendako beharrezko zerbitzuak ditu. Etxarri Aranatzera bi bideak errepide zaharretik Eragaraino iritsiko dira. Puntu horretan bizikleta sareko bideak zuzen joko du errotondaraino. Donejakue bideak, berriz, Eragan eskolarako bidea hartu eta handik herrira jotzen du. Arañaz eta Mundiño kaletik udaletxeraino joanen dira erromesak. Horren jakitun izanda, Etxarri Aranazko Udalak dirulaguntza eskuratu dio Nafarroako Gobernuari herriko Alde Zaharra eta eskola arteko bidea txukuntzeko. Hasteko, eskola pareko aparkalekuaren ondoan erromesendako atsedenleku bat eginen da. Handik herrira oinezkoendako eta bizikletendako hiru metro zabaleko bide bat abiatuko da. Bide hori horizontalki eta bertikalki seinaleztatuko da. Herrira joateko bihurgunetik aurrera, eskoletako bidean, bizikletendako bi norabideko bide bat eginen da, 2,20 metro zabal dituena. Gainerako 2,80 metroak oinezkoendako izanen dira. Eskoletako bidean ez da autorik ibiliko. Eskoletako bideko zorua tarte batzuetan konpondu eginen da. Baita hondatuta dauden barandak ere. Gehienezko abiadura 15 km orduko izanen da tarte horretan. Aranaz eta Mundiño kaletik plazaraino iritsiko dira erromesak. Bi kale horietan erabilera partekatu beharko dute oinezkoek, bizikletek eta autoek, baina bizikletek lehentasuna izanen dute. Kaleetan seinaleztapen horizontala eta bertikala jarriko dira, erabilera duala adieraziz, eta abiadura orduko 20 km-ra mugatuko da. Ibilgailuen trafikoaren egungo norabidea mantenduko da.

Deialdia

tua da haraino doan argindar sarerik ez dagoela, eta hori egitea oso garestia da. Beste aukera bat da turbinak ur sarean jartzea, presio murriztaileak dauden tokian", azaldu du Errazkinek. Baina aukera horiek, oraingoz, ez dira eginen. Turbinak jartzeko dirulaguntzak daudenean, noizbait, eginen dira".

Egur loteak

Zinegotziak azaldu duenez, "energia trantsiziorako beste pauso bat egur loteak dira. Etxeetako energia gastu handiena berogailuak dira. Egurra badugu eta baliatu daiteke". Udalaren asmoa da "hala eskatzen duenari, egur loteak etxera eramatea. Hainbatek ez dute egur lotea egiteko tresneriarik ezta egurra basotik ateratzeko traktorerik ere. Egurra etxera eramanda berak egurra txikitu eta etxea zerekin berotu izanen luke. Zerbitzu horretan etxarriarrek interesa duten jakiteko udalak aurki bandoa aterako du", aurreratu du Errazkinek. "Udalak ehun lote banatu zituen joan zen urtean. Horrela, egur loteak jende gehiagoren eskura jarri nahi genituzke", azaldu du zinegotziak.

Udalak lanak emateko deialdia egin du. Eskaintzak otsailaren 26ra arte aurkez daitezke. Kontratua bereganatzen duen enpresak hamar aste izanen ditu lanak despeditzeko. Obrak garagarrilaren 15erako bukatuta egon beharko du. Lanek 77.990,09 euroko (BEZa barne) aurrekontua dute, eta Nafarroako Gobernuaren %75eko dirulaguntza du. Europar Batasuneko Next Generation bidez finantzatuko da.

Arkaitz Errazkin Beltza zinegotziak azaldu duenez, "lan horrek herriaren eta hezkuntza eta kirol gunearen arteko lotura hobetuko du. Baina udalaren asmo handiago baten zati bat besterik ez da". Jakinik, Sakanako bizikleta bide sarea eta Donejakue bidea daudela, udalak "horiekin lotura izanen duen herri mailako bide sare bat sortu nahi du oinezkoendako eta bizikletan ibiltzeko". Udalak ideia batzuk baditu ere, etxarriarren ekarpenak jaso nahi ditu. Horregatik, aurki, parte hartze prozesua martxan jarriko du. "Herri mailako bide sare horrek ere energia trantsizioan bere ekarpena eginen du", azaldu du Errazkinek.

San Donato eskolan jarritako eguzki plakak. Teilatuak gehiago hartzeko aukera du.

KO la BO ra Z i O a

XABIER LOPEZ SAEZ DE ASTEASU

Ugatza ( Gypaetus barbatus)

Ugatza (Gypaetus barbatus) zeruetan nagusitzen den hegazti horietako bat da. Beren hego hedadura handia (2,75m) eta hegaldi motak, horretan laguntzen du, zalantzarik gabe. Gure zeruetan soilik sai arreak erakusten du silueta handiagoa. Hildako animaliez elikatzen den sarraskijalea dugu, gorpuen haragia batez ere jaten du baina hezurrak irensteko ahalmena dauka. Ugatzek hezurrak kontsumitzeko estrategia ikusgarria erabili ohi dute. Hauek, hezurrak lurretik hanketan hartu eta hegan altuera irabazten dute, behin altuera nahikoa hartuta hezurra askatzen dute eta hezurrak arroka zein harrien aurka talka egiten apurtzen dituzte. Hezurra apurtuta dutenean, lasai jaitsi eta hezur muina jaten dute. Hezurrak apurtzeko erabiltzen duten gune zehatzari gazteleraz "Rompedero" deritzo. Gune horien erabilera belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, beraz, kulturalki ikasitako jokaera baten aurrean gaude. Gure mendietan ikusi ahal dugun dokumental eszenarik ederrenetarikoa da. Ugatza hotzarekin berotzen den espeziea dela esan ohi da. Izan ere, espezie honen ugalketa sasoia urteko unerik

hotzenean ematen da. Ugatzek lurralde jakin bat defendatzen dute, bertan kabi desberdinak eraikitzen dituzte. Data hauetan, inkubatzen zein txita jaioberriak zaintzen egon beharko lirateke. Orain arte, ugalketaren inguruan irakurritakoa nahiko arrunta da, ezta? Ba goazen saltsari perrexil pixka bat botatzera. Ugatzen kasuan amodio hirukoteak eta laukoteak behatu izan dira. Monogamiaz aspertu den espeziea al da? Hirukoteak normalean bi arrek eta eme batek osatzen dituzte. Kasu honetan, emeak bi arrekin kopulatzen behatu dira. Jokaera honi zientzia arloan poliandria deritzo. Arraroago da duela gutxi Pirinioetan ikusi dena, bi eme eta ar batez osatutako hirukotea. Jokamolde sexual hau soilik Alpeetan behatu izan da eta poliginia deritzo. Laukoteak oso arraroak dira (2 ar eta 2 eme) ugal arrakastarik ez da behatu momentuz. Argazkian ikusten duzuen ugatza Muel da. Aralarko ugalketa unitatearen emea dugu. Aurten Nafarroako naturaren kontserbazioan mugarri historikoa ahalbidetu duen ugatz aletariko bat da. Pirinio eta Aurrepirinioan hainbat ugalketa unitateek haien ondorengoak aurrera ateratzeko gai izaten dira,

baina zonalde honetatik kanpo ugalketa arrakastatsurik ez da behatu. Ugatzek haien konfort zonaldea utzi eta mendebalderago, Euskal Mendietan, ugaltzeko urratsa eman dute. Izan ere, hainbat porroten ostean Muel eta bere bikote arrak (Identifikatu gabeko arra) txita bat hazi zuten. Txita honek, jaiotzen ikusi zuen udalerriaren izena hartu zuen. Araitz, jada aske hegan egiten du eta bere gurasoen lurraldea utzi

beharko du hauek aurtengo ugalketa sasoiari hasiera eman ahal izateko. Araitz-ek 6 urte bete beharko ditu heldutasun sexuala lortzeko. Espezie honek, heldutasun sexualera iristean jaiotako lekutik gertura itzultzeko joera dauka. Hortaz, Araitz Aralarrera bueltatuko dela espero dugu naturzaleok. Bere gurasoek Sakanako Harana erabiltzen dute bazka bilatzeko, bertan hegan ikustea ez da hain arraro.

la 25 U rt E...

Etxarri Aranazko Udalak herriko festen datari buruzko herri galdeketa egin zuen. Hiru aukera zeuden eta etxarriarrek festak agorrilaren 1etik gertuen dagoen asteburuan hastea erabaki zuten. 16 urtetik gorako etxarriarrek izan zuten botoa emateko aukera. Erroldaren %39,31k parte hartu zuen, hau da, 2002 herritarretatik 787. Aukera irabazlearen aldeko 378 boto izan ziren. Festak zeuden bezala uztearen alde 293k egin zuten eta 115ek festak beti agorrilaren 1ean hastea nahi zuten.

Aralarko lurraldea bikote baten menpe egotekotan, Araitz, handik bortizki kanporatu ahal dute. Hori gertatuta, nora joko zuen? Sakanan dauden harkaizti interesgarrietan lurraldea ezarri ahalko luke? Horri erantzuna emateko gutxienez 6 urte itxaron beharko ditugu baina Sakanako naturzaleen ametsa dela ezin da ukatu. Kiriku, Arbaiungo arroilatik gertu jaio zen arra, Aralarko konkistari ekin zion 2011. urtean, 2016-an beste ale bat agertu zen eta hirukotea 2017-an osatu zen. Kiriku-k ugal arrakastarik ez zuen izan bere bizitzan zehar baina Aralarko ugalketa unitatearen fundatzailea kontsidera daiteke. Lurraldearen konkistan sekulako garrantzia izan zuen alea, zalantza izpirik gabe. Batek daki, baina Araitz-ek horrelako konkista bati ekin ahalko dio, hemendik urte batzuetara. Horretarako oztopo pila gainditu beharko ditu, baina txorizaleon itxaropena hortxe dago. Ez izan presarik, pazientziaz itxarongo zaitugu, Araitz

DUE
Festei buruzko galdeketa
DaN El GarCia M Na

Eragindako kalteengatik Altsasuk salaketa jarri du

Edukiontziak erre eta bota, autoetako eta udal eraikin bateko kristalak hautsi eta hiri altzarien kontra egin dute azken ospakizun egunetan. alkateak gertatutakoa gaitzetsi du eta udalak salaketa jarri duela jakinarazi du. Egileak opatzeko laguntza eskatu du

altsasU

Santa Ageda ospakizunak iraun duten bitartean ezezagunek hainbat kalte eragin dituzte Altsasun. Javier Ollo Martinez alkateak esan duenez, "Altsasuk egunotan jasan dituen etengabeko suntsiketa eta bandalismoaren aurrean, udalak salaketa jarriko du. Gozatzeko herria txikitzen duenak merezi duen zigorra izango du, herriak jarrera irmoa erakutsi behar du". Alkateak gaineratu duenez, "lotsagarria da herriak ekintza horiek jasan behar izatea, haserrea, tristura eta, batez ere, lotsa eragiten baitute". Olloren ustez, "garaia iritsi da anekdotikoak ez diren ekintzei buruz hausnartzeko. Gizarte eta herri gisa hausnarketa sakona egin behar dugu. Herrian jaiegun batzuk aprobetxatuz dena txikitzen duten pertsonak badaude, ondo pasatzen dutelako, arazo larri bat dugu". Alkateak ziurtatu duenez, "horrelako ekintzek eragin larria izan dezakete Santa Agedako ospakizunean".

Aldi berean, alkateak deia egin du: "egileen nortasuna ezagutzen lagun dezakeen zerbait ikusi duen bizilagunik badago, mesedez jar dadila Udaltzaingoarekin harremanetan (629 202 414)".

Gertakari horiek gaitzesteko udalak Erakunde Adierazpena onartzea proposatuko duela aurreratu du alkateak.

Kalteak

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak jakinarazi duenez, hemeretzi edukiontzi erre edo desagerrarazi dituzte ospakizun egunetan. Horiek 4.500 euroko kostua dute. Gainera, erretako edukiontzien hondarrak jasotzeko obrarako edukiontzi handi bat hartu behar izan du

Mank-ek. Azaldu dutenez, urtero Santa Ageda ospakizunekin Altsasun edukiontziak erretzen dira, baina aurten gehiago izan dira.

Edukiontzien erreketak herrian barnako hainbat kaleetan izan dira. Edukiontzietako bat Otadiako kirol pistaren erdian erre zuten, garrek zoruan kalteak sortuz. Gauza bera gertatu da zenbait kaletan, garrek asfaltoan kaltea sortu baitute. Edukiontziak ere irauli zituzten, esaterako, Foru plazan. Beira edukiontziren bat ere iraulita agertu zen astelehenen. Bestalde, Gure Etxea eraikinean kalteak izan dira, esaterako, etxartean dagoen beheko solairuko leiho bateko kristalak hautsi zituzten. Aparkatutako zenbait autoetako kristalak ere txikituta agertu ziren. Alkateak jakinarazi duenez, obra makineria ere kaltetu zuten. Hondatutako guztiaren inguruko txostena egiten ari da udala, kalteak zenbatekoak diren jakiteko.

Santa Agedan gertatutakoa gaitzetsi dute kintoek

Gertatutako eta eragindako kalteengatik barkamena eskatu dute

altsasU

Santa Agedako kalteen inguruan, kinto gehienen izenean, kintadak oharra zabaldu du. Ospakizunean "gertatutakoagatik gaitzespena eta lotsa sentitzen" duten kintoek idatzi dute oharra. Nabarmendu dutenez, "argi dago herriak ordaindu eta emandako festa izanik, izan den jarrera guztiz gaitzesgarria da. Barkamena eskatzen dugu egunotan gertatutako eta eragindako kalte guztiengatik". Kintoek diotenez, "gertakariak justifikatzeko inolako asmorik gabe, gaitzetsi nahi dugu lau burugabeengatik 57 kintoek jasandako kriminalizazioa. Era guztietako irainak jaso ditugu, soldaduskara joan edota gizarte lanak egitera bidali beharko zigutela adieraziz. Gurasoek emandako heziketa ere zalantzan jarri da eta iruzkin iraingarriak irakurri behar izan ditugu". Esan dutenez, "kintaren gehiengoa saiatu da festa ahalik eta ondoen pasatzen, inolako kalterik eragin gabe". Gaineratu dutenez, "gertakari askoren atzean ez zeuden kintoak, kanpoko jendea baizik, zigorgabetasuna aprobetxatuz kale altzariak suntsitu zituztenak. Askotan edukiontziak sutan ikusi eta itzaltzen saiatu gara, edo 112ra deitu dugu". Kintoek diotenez, "udalak ere ez du lagundu. Suziririk gabe utzi gintuzten aste guztian". Gogoratu dute etxajuak beharrezkoak direla diru kontaketaren martxaren berri emateko. "Horrek hainbat kinto haserretu egin

zituen". Eguraldiagatik kintoek estalpean dantzatu zuten ostiralean. Ondoren udalak utzitako materiala Gure Etxean uzteko "45 minutu baino gehiago eduki gintuzten atea ireki zain. Behin baino gehiagotan deitu behar izan genituen alkatea, udaltzainak… erantzunik ez. Ez genuen materiala kalean utzi, zain egon ginen ireki ziguten arte, materiala errespetatu eta zaindu nahi genuelako". Bukatzeko kintoek "herri osoari emandako diruagatik eskerrak" eman diote. "Espero dugu gurekin batera festa politaz gozatu izana. Espero dugu gertakari latzek hurrengo urteetan eraginik ez izatea eta herriak ilusio berarekin ospatzea".

Udala

Alkateak azaldu duenez, "kintoei urtero gogorarazten zaie udalak emandako piroteknia materiala besterik ezin dutela erabili. Lehendabiziko egunean, lehen ordutik, petardoak eta suziriak bota ziren, udalak ezer eman aurretik. Horregatik ez zitzaien suziririk eman. Eta dirua kontatzeko ez dira suziriak behar". Gure Etxearen inguruan, erakusketako antolatzaileak irekitzen zuten eta udalak itxi. “Badirudi ostiralean antolatzaileek atea itxi zutela. Deia 22:27an jaso nuen, zinegotzi batek ireki zien atea”. Azkenik, jakinarazi du, otsailaren 5ean bankuak 14:00ak arte jaso ziela dirua, ordutik aurrera udalak, eta udaletxean gorde zen dirua.

Suhiltzaileek irteera bat baino gehiago egin behar izan zuten sutan zeuden edukiontziak itzaltzeko.

KINTOAK

BAKAIKU Kintoek ostirala eta larunbata bete-beteak izan zituzten.

ITURMENDI Hemezortzi gazte izan dira aurtengo kinto ospakizuneko gorputza eta arima.

BAKAIKU Kintoak herri guztian barna ibili ziren eskean.

BAKAIKU Trikitiak eta koheteek salatzen zuten kintoak non zeuden.

ITURMENDI Eskuzabal zirenei pastak eskaini zizkieten.

ITURMENDI Kalejiran dantzatzeko geldialdiak egin zituzten. URDIAIN Zortzikoa dantzatu zuten plazan domeka eguerdian.

URDIAIN Gazte kuadrila ederrak osatu du aurtengo kintada.

ZIORDIA Urtzi Gartzia eta Aizeti Baztarrika aurrean kinto zaharrak atzean dituztela.

KINTOAK IHOTEAK

UHARTE ARAKIL

OTSAILAK 15 Larunbata

Eguerdian hainbat urtetako kintoak bilduko dira, bazkaltzera. Uhartetik esan dutenez, ospakizunetarako datarik garrantzitsuenetarikoa da herrian. Egun "polita" izaten da; adin bereko jende asko elkartzen da.

ETXARRI ARANATZ

OTSAILAK 20 Osteguna ANDREKUNDE

19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira. "Txatarra begi gorri, urtean behin etorri" oihukatuko diete, eta zigorrak eskutan jendea berotzen ariko dira.

Kintoak larunbat goizean eskean ibili eta zortzikoa dantzatu zuten.

Kintoekin batera makina bat ziordiarrek dantzatu zuten.

Estreinako

Eguerditik iluntzera arte luzatu zen

lIZArrAGA

Trikitixa festa ospatu zen Lizarragan larunbatean. Azi Iturri elkartean auzatea hartu ondoren

trikitilarien doinuek alaituta, kalejiran ibili ziren herrian barna. Ibilbideak elkartera buel-

tan eraman zituen. Mahaiaren bueltan 85 lagun eseri ziren. Majo bazkaldu ondoren Eingo taldeko kideek, Arbizuko eta Lizarragako trikitilariek eta Joseba Tapiak instrumentuak hartu eta jotzeari ekin zioten.

Bazkalondoa asko luzatu zen, kantaz aritu ziren, “oso-oso gustura”. Eta dantzan ere. Noizbait altxatu ziren mahaitik eta, atzera ere, kalejira egin zuten, tabernan geldialdia eginez, baina bidea elkartean bukatu zen. Gelditu zirenak, afaldu egin zuten. Tartean ziren Eingo taldekoak ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, “jendeak poz-pozik bukatu zuen eguna, sentipen onarekin joan ziren etxera”.

URDIAIN Kintoak euripean dantzatu zuten zortzikoa.
ZIORDIA
ZIORDIA

GANBAZELAIA

AGENDA

EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI

ASTEARTEKO 13:00AK BAINO LEHEN. tel.: 948 56 42 75 / 661 523 245 / kultura@guaixe.eus

OSTIRALA 14

EUSKARAZ

ALTSASU Hitzaldia. Sexualitatea eta harreman osasuntsuak itxaso torregrosa sexologoaren hitzaldia, sexgunea zerbitzuaren barruan: sexualitatea ez da soilik harreman sexualak, sexualitatea bizipenak edo pertsonatik pasatzen den guztia dira, lagunak eta beste pertsonekiko harremanak barne. Horretaz ohartzeak, bikotea lehenesten duen eredu batekin (eredu espezifiko batekin, gainera) apurtzea dakar, eta gainontzeko pertsonekin nola erlazionatzen garen zalantzan jartzen hastea. 12 urtetik gorakoendako.

18:00etatik 19:30era, Iortia kultur gunean.

EUSKARAZ

IRURTZUN Filmaren emanaldia. Ai hau pena nik Jose luis Erdoziaren Etxarriko euskararen inguruko filmaren emanaldia. sarrerak: 5 euro. 19:00etan, kultur etxean.

ARBIZU Film dokumentala. Arg(h)itzen sakanako torturaren inguruko auzolanean egindako film dokumentalaren emanaldia. 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

OSTIRALA 14

ALTSASU Aurkezpena. Euskaraldia Elkar mugituz egingo dugu aurkezpen irekia.

18:30ean, Gure Etxean.

ALTSASU Batzarra

Maskariten inguruan hitz egiteko bilera, altsasuko inauteri Batzordeak deituta.

19:00etan, Gure Etxean.

LARUNBATA 15

IRURTZUN Mus txapelketa. sakanako Mus txapelketaren finala. Euskal Herriko Mus txapelketa. Felix Urra Mariñelarenaren memoriala. Uharte arakilgo, arbizuko, Etxarri aranazko, irurtzungo eta imozko eta Basaburuko bikoteak.

16:30ean, Larrazpin, Pikuxarren, Moncloa tabernan eta Iratxon.

ALTSASU Gazte agenda. ODs 4 jolasa, Kalitatezko hezkuntza bat ekimenaren barruan.

18:00etan, Intxostiapuntan.

ALTSASU Aurkezpena. altsasuko Gaztetxearen 35. urteurrenaren aurkezpena: Gazte guztiok bat eginikan, ez gabiltz gerorik gabe Gaztetxean.

18:00 Aurkezpena.

23:00 Kontzertuak: Mirari eta Modus Operandi taldeak.

ALTSASU Antzerkia.

Muchos amigos negros antzezlanaren emanaldia: Pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugun sentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu lagun beltz asko. sarrerak: 12 euro (gutxi gelditzen dira). 19:30ean, Iortia kultur gunean.

EUSKARAZ

LAKUNTZA Aurkezpena.

Irabazi arte EitBko telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia,UEMak antolatuta. 21:30ean, kultur etxean.

IGANDEA 16

IRURTZUN Mendi irteera.

ZiNEMa

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO

ARETO NAGUSIAN

Mikaela

Igandea 16 19:30

Astelehena 17 19:00

EUSKARAZ

Azerik eta erbik basoa salbatzen dute

Igandea 16 17:00

María Callas

Osteguna 20 19:00

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN

El 47

Igandea 16 17:00

Igandea 16 19:30

Contadores / Tito / Por fin me

jubilo film laburren emanaldia eta sortzaile baten solasaldia, Filmoteka Nafarroan

egitasmoaren barruan

Astelehena 17 19:00

La red fantasma

Osteguna 19:00

iratxo elkartearen mendi irteera: imozko itzulia. Goizean, Matxaintik.

IRURTZUN Saskibaloia.

Emakumeak saskibaloian lagun, Emakumeentzako kirol topaketak sakanako Mankomunitatearen egitasmoaren barruan. Doakoa. taxi eta zaintza zerbitzuak izanen dira. 10:30etik 13:30era, kiroldegian.

EUSKARAZ

ARBIZU Aurkezpena.

Irabazi arte EitBko telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia, UEMak antolatuta. 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.

EUSKARAZ

BAKAIKU Aurkezpena. irabazi arte EitBko telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia,UEMak antolatuta. 18:00etan, udaletxean.

IRURTZUN Mendi jarduerak. Mendi Tour proiekzioa eta solasaldia, Mendi Filmseko onena: Haize Lerroa (13 minutu); The Ice Builders (15 minutu), eta Nuptse, L'Inaccessible Absolu (67 minutu). iratxo elkarteak antolatutako Mendi jarduerak programaren barruan. Jatorrizko

IRURTZUN Begoña Rastrillaren margolanen erakusketa. Otsailaren 28ra arte. Pikuxar tabernan.

ALTSASU Artekleta: Bizikletei bide Altsasu BHIk sortutako erakusketa. Otsailaren 23ra arte. Iortia kultur gunean.

bertsioan, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz. sarrerak: 6 euro. 19:00etan, kultur etxean.

ASTELEHENA 17

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 12:00etan, udaletxearen aurrean.

ASTEAZKENA 19

EUSKARAZ ETXARRI ARANATZ Ipuin kontalaria. Haizea loira ipuin kontalariaren Letrekin dantzan ipuinaren kontaketa. 3 urtetik aurrerako haurrei bideratuta. 17:30ean, liburutegian.

OSTIRALA 21

ALTSASU Proiekzioa eta

solasaldia.

Peru eta Georgiako mendietan proiekzioa: amaia arangiz, Guratz azpiroz eta Olatz azazeta mendizaleek Kazbec Georgiako mendietan bizi izan zuten esperientzia bideo bidez azalduko dute; amaia Urriza eta sergio Mororekin Peruko Huayhuash mendikatean egindako trekkingaz hitz egingo dute.

18:00etan, Iortia kultur gunean.

EUSKARAZ

IRURTZUN Bakarrizketa. Jon Plazaolaren Tu Tum Platz bakarrizketaren emanaldia: taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik ia 25 urte pasa direnean, stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. sarrerak: 8 euro. 19:00etan, kultur etxean.

ETXARRI ARANATZ Kontzertuak. the lio, Zeker, the Clayton eta Uda taldeen kontzertuak. sarrerak: 8 euro, Xapatero tabernan.

22:00etan, gaztetxean.

ira G ar K i sail K at U a K

IKASTAROAK

Nafar Lansare-k Altsasuko egoitzan antolatutako ikastaroa: Online banka (erosketak etab.) otsailaren 17tik 21era erretiratuentzat edota emakumeentzat. Informazio gehiago Altsasuko Enplegu Agentzian.

LANA/NEGOZIOAK

LAN ESKAINTZA

Mank-en lan egiteko aisialdiko begirale eta kirol monitore lan poltsak osatu nahi dira: Bi deialditan parte hartzeko C1 euskara maila beharrezkoa izango da.Informazio gehiago www. sakana-mank.eus web orrian.

OHARRAK

Arbizuko Iyotien eguneko bazkarirako tiketak salgai: Juanito tabernan, Aralar tabernan, kiroldegiko tabernan liburutegian otsailaren 19ra arte.

Sakana Harrera Haranak apirilaren 6rako elkartasun azokarako bilketa: Martxoaren 28ra arte etxean dituzun eta egoera onean dauden arropak, jostailuak, ontziak etab ostiraletan, goizeko 11:00etatik 13:00etara Altsasuko garai bateko Sociedad Deportiva tabernara eraman ditzakezu.

Iturmendin mintzakide taldea sortu dute: Ostegun arratsaldetan, kafetegian bildu eta euskaraz hitz egiteko. Su hartu zuen Arberoa ikastola laguntzeko kanpaina: Kalte material izugarriak izan zituzten sutearen ondorioz eta bertako familiek sostengu kanpaina martxan jarri dute, on-line denda

honetan: arberoadenda. wixsite.com/ikastola, diru ekarpenak egiteko kontu zenbaki honetan: FR76 1005 7195 2500 0202 0160 520 edota materiala eman nahi duenak haiekin harremanetan jarri daiteke arberoakoikastola@gmail. com.

Iturmendiko osasun etxeak telefono zenbaki berria du: Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo udalek jakitera eman dutenez. Osasun arreta eskatzeko 948 633 038 zenbakira deitu behar da hemendik aurrera. Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala.

SOS GAZA. Gernika-Palestina herri ekimenak Yala Nafarroa plataformarekin batera Elkartasun Aktiboa iniziatiba martxan jarri du: Netanyahu nazioarteko epaileen aurrean eramateko, Gazan elkartasuna proiektuak bultzatzeko Mundubat GKE-ren bitartez eta Palestina leku guztietan ikusarazteko. Ekarpen ekonomikoa egiteko, Nafarroan ES36 3035 0083 2808 3014 0037 kontu korrontean dirua sar dezakezu, edo zure banketxearen aplikazioaren bitartez BIZUM EMAN/DONAR atalean Mundubat Fundazioa bilatu eta 08737 kodea erabilita dirua eman. Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak:

IRAGARKIA JARTZEKO:

WWW.GUaiXE.EUs/iraGarKiaK

• astearteko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.

• GUaiXEk ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.

Establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak dira. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %50 ordainduko zaio, gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita daudenei %25a, gehienez 250 euro. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaitzen da. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.

Emakumeen bilgunearen zabalpen zerrenda martxan: Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak Whatsapp aplikazioko zabalpen-zerrenda bat sortuko du, Berdintasun Zerbitzutik antolatzen ditugun ekitaldi eta jardueren berri emateko. Zabalpen-zerrendan parte hartu nahi baduzu, bidali iezaguzu Whatsapp-eko mezu bat zure izen-abizenekin eta zerrendan parte hartu nahi duzula adieraziz telefono honetara: 628 328 593.

Aralarko Santutegiko museoan bisita gidatuak egiteko aukera: Aralarko Santutegiko museoa ikusi eta bisita egiteko ordutegiak asteartetik larunbatera 11:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 17:00etan. Igandeetan 10:30ean, 11:30ean, 13:30ean, 16:00etan eta 17:00etan. Pertsona bakoitzak 3 euro ordaindu behar ditu. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

ORDAINTZEKO ATALAK:

• Etxebizitza saldu/Errentan.

• lokalak saldu/Errentan.

• irakaskuntza ("partikularrak") eman.

• salmentak, erosketak eta trukeak.

• iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira.

• iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne).

• Epea: aste bereko astearteko 13:00ra arte.

Ion Ruiz Imaz

i.urteurrena

Zaila da aurrera egitea zu ez zaudenetik, faltan botatzen zaitugu.

Aita, Ama, Nerea eta Asier

HE ri O t Z a K

· Ascension Moreno Lopez, otsailaren 9an Altsasun.

· Maria Felicidad Escudero Rodriguez, otsailaren 9an Altsasun.

· Guillermo Echeverria Iparraguirre, otsailaren 11n Altsasun.

INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.

KIROLAK

EMaKUME PrEFErENtEa

16. JARDUNALDIKO EMAITZA

Gares - Altsasu (atzeratuta, martxoak 2)

SAILKAPENA

EMAKUMEEN PREFERENTEA . 1. FASEA

1 Altsasu 38

2 Gazte Berriak 33

HURRENGOA

OTSAILAK 16, IGANDEA

15:30 Altsasu - Valle de Egües (Dantzaleku)

Altsasuk Valle de Egües hartuko du Altsasuk lider segitzen du, partida bat gutxiagorekin; Valle de Egües hartuko du.

GiZON ErrEGiONala

19. JARDUNALDIKO EMAITZAK Kirol Sport - Altsasu 1-2

Beti Onak B - Etxarri Aranatz 2-4

Lagun Artea - Alde Zaharreko Kluba 4-2 SAILKAPENA

ERREGIONAL MAILAKO 4. MULTZOA

1 Altsasu 55

3 Etxarri Aranatz 45

6 Lagun Artea 32

HURRENGO JARDUNALDIA

OTSAILAK 16, IGANDEA

15:30 Baztan B - Lagun Artea (Elizondo)

16:00 Etxarri A. - Lagunak B (San Donato)

17:45 Altsasu - Beti Kozkor B (Dantzaleku)

Altsasu, Santa Agedan ederki

Santa Agedako kinto ospakizunetan ederki gozatu zuten altsasuarrek, Kirol Sporti irabazita. Altsasuk Lekunberriko Beti Kozkor hartuko du, eta galdu gabe segi nahi du.

Etxarri vs Lagunak B

Etxarri Aranatzek ez du garaipenaren bidetik ateratzeko inolako asmorik. Lagunak taldea hartuko du San Donaton.

Lagun Artea, beste garaipen bat Alde Zaharreko Klubari etxean irabazi eta gero, lakuntzarrek beste 3 puntu ekarri nahi dituzte Baztanetik eta sailkapenean gora begiratzen jarri.

ARETO FUTBOLA Arbizuk estropezu egin zuen lehen autonomikoan

Hirugarren mailako kopan Aralar Mendik Universidad-i irabazi zion eta Kirol Sport liderra du aurkari, 12:00etan, Orkoienen. Lehen autonomikoan Arbizuk lider segitzen du nahiz eta Mendialdearen kontra galdu. Arbizuk Olite du aurkari gaur, 20:00etan, Erriberrin, eta Altsasuk bihar Mendialdearen kontra jokatuko du, 12:00etan, Berriozarren. Emakumeen lehen seniorrean Xotak 0-6 galdu zuen Lacturale Orvina liderrarekin. Gaur, 20:15ean Murchanten jokatuko du.

Elordi eta Zabaleta, laugarren postuaren bila

PILOTA a steburuan despedituko da Binakako hasierako jardunaldia. Ezkurdia- r ezusta finalerdietan daude, Elordi-Zabaletak play-offetako laugarren postua lortu nahi dute, eta Etxeberria-Martijak ez dute txapelketan jarraitzeko aukerarik

M.B.G. saKaNa Binakako ligaxkako azken jardunaldia dago jokoan. Ezkurdia-Rezusta finalerdietarako sailkatuta daudenez, bihar, Bilbon, Artola-Mariezkurrenaren kontrako partidan ez dute ezer jokoan. Ezta Etxeberria-Martijak ere, ez baitute play-offetan sailkatzeko aukerarik. Senar-Iztueta dituzte aurkari bihar Labriten. Aldiz, Elordi-Zabaletak eta Jaka-Imazek sailkapeneko laugarren postua dute jokoan elkarren kontra gaur Sestaon jokatuko duten partidan. Laugarren postuak play-offetan bi bigarren aukera ditu. Partida ona egin nahi du Zabaletak, play-offetara konfiantzarekin heltzeko.

Aizkoran hasteko prest

AIZKORA Mankomunitateak prest du Sakanako Aizkora Eskola. Martxoaren 3an hasi eta maiatzaren 8ra arte luzatuko da. Juanito eta Juango Erdozia aita-semeak gidatuko dute, astelehenetan eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era, euren bordan. 10-20 urte bitarteko gazteek eman dezakete izena, otsailaren 26a baino lehen (65 euro, Mank-en).

Azpirozen debut polita jaioterrian

Adrian Azpiroz atzelari irurtzundarrak Garfe enpresarekin debutatu zuen ostiralean Bi Aizpe pilotalekuan antolatutako Plis Plas Kopako hirugarren jardunaldian. Azpirozek Irurtzun klubeko Julen Retegi taldekidearekin osatu zuen bikoa, eta Xabi Iribarren eta Iosu Bergera taldekide arruazuarra izan zituzten aurkari. Azpiroz sendo aritu zen, eta, 22-9 gailendu zen Retegirekin batera. Azpiroz kontentu eta eskertuta zegoen Garferekin debutatu izanagatik. Garaipenarekin debutatu zuen. GARFE

la BU rr E a N

Munarriz, laugarren

Hiru Herri Trailean

Hiru-Herri Traileko 21 km-ko proban Aritz Munarriz laugarren sailkatu zen (1:50:54) eta Aizea Beraza 11. emakumea (2:44:15) izan zen. 14 km-ko juniorretan Kimetz Arregi 8. sailkatu zen, eta 8 km-ko proban Jon Orella 25. eta Erkuden San Martin 11. emakumea izan ziren. 4 km-ko haurren proban Unax Mazkiaran 7. eta Ekhi Guirado 9. sailkatu ziren.

Irurtzungo Mendi Jarduerak martxan

Iratxok antolatutako Mendi Jarduerak igandean hasiko dira. Bilboko Mendi Film txapelketan aurkeztutako lan onenekin prestatutako Mendi Tour proiekzioa ikusgai egongo da Kultur Etxean (ikus Guaixeko agenda). Aurrerago Zarranzen "212 Mountains" eta Razkinen eta Ramirez de Aldaren "Indian barrena" proiekzioen txanda izango da.

Xotaren jardunaldi bikoitza

Lehen mailako areto futboleko ligan jardunaldi bikoitza jokatuko da. Osasuna Magna Xota zortzigarren postura igo da Burelari irabazi eta gero (23 puntu), eta gaur, ostirala, Industrias Santa Coloma hartuko du Anaitasuna bere gotorlekuan, 19:30ean. Asteartean Cordobaren kontra jokatuko dute irurtzundarrek, Andaluzian, 21:30ean.

Zabaleta, Elordi, Jaka eta Imazen ordez ariko den Eskiroz, Sestaoko material aukeraketan. ASPE

Hiru domina

Shotokanera

KARATEA s hotokan klubeko a ray eta a leix Montecelok eta Eloy Cachok podiuma egin zuten Nafarroako Kirol Jokoen Kumite t xapelketan. " a halegin, dedikazio, diziplina eta talde lanaren isla" direla azaldu du l eire Meaza monitoreak

Maider Betelu Ganboa laKUNtZa / irUrtZUN

Abian dago 2024/2025 karate denboraldia eta Shotokan karate klubetik albiste onak datoz. Otsailaren 8an Nafarroako Kirol Jokoen (NKJ) Kumite Karateko Txapelketa jokatu zen Aranguren ibarreko kiroldegian, kimuen, haurren eta gazteen mailetan. Shotokan klubeko hiru karatekek

parte hartu zuten, eta hirurak podiumera igo ziren. Aray eta Aleix Montecelo Casillas anai lakuntzarrei dagokienez, Aray gazteen -48 kiloko kategoriako txapelduna izan zen eta Aleix kimuen -28 kiloko kategorian bigarrena. Eloy Cacho Astiz uharte arakildarra haurren -40 kiloko kategorian hirugarren sailkatu zen. "Oso pozik gaude.

Iker Gomezek bere pedal kolpea erakutsi zuen Basque Essorren

TXIRRINDULARITZA Gamiako Gainako etapan laugarren izan zen, eta mendiko sailkapena irabazi zuen

M.B.G. saKaNa

Asteburuan Iparraldeko Basque Essor-eko azken hiru etapak jokatu ziren. Eguraldiak ez zuen batere lagundu eta euripean eta hotzarekin jokatu ziren etapak oraindik gogorragoak izan ziren. Ostiraleko Donapaleuko etapako protagonistetako bat Iker Gomez Lopez de Goikoetxea (Finisher) izan zen. Aurten afizionatuetan debutatu duen altsasuarra eguneko ihesaldian sartu zen, sekulako etapa egin zuen Gamiako

Karatea, diziplina

Hirurek lan bikaina egin zuten eta lorpen horiek egiten duten ahalegin, dedikazio, diziplina eta talde lanaren isla dira" azaldu du Lakuntzako Shotokan karate klubeko monitore eta arduradun Leire Meaza Pizarrok. Lakuntzan hamabost karateka trebatzen dira, eta Irurtzunen hamar inguru, Ruben Trinidad monitorearekin.

gainan gora, eta laugarren iritsi zen helmugara. Etapako mendiko sailkapena irabazi zuen eta sailkapen orokorrean hamaikagarren jarri zen. Beste etapetan ez zen lehiatu.

Aimar Tadeok (Euskadi Fundazioa) asteburuko hiru etapetan hartu zuen parte. Donapaleun 62. sailkatu zen, Donibane Garazikoan ederki aritu zen eta 29. izan zen, eta azkeneko etapa, Maulekoa ezin izan zuen bukatu. Nolanahi ere, denboraldi hasiera txukuna egin du lakuntzarrak.

Karatea arte martzial tradizionala da, armarik gabeko borroka artea. 1933. urtean sortu zen ofizialki, Okinawa izena duen uhartean zeuden borroka sistemak ere oinarri hartuta. "Karateak diziplina asko eskatzen du. Eskuak, hankak, posizioa, erritmoa... elementu asko lantzen ditugu batera eta mugimendu ezberdinak sortzen ditugu, arte martzialetan oinarritutakoak. Ostikoak jo daitezke, baina badaude ukitu ezin diren puntu batzuk: genitalak, aurpegia, kopeta...". Karatean bi modalitate lantzen dira: kumitea, bi karateken arteko borroka, eta kata, karate mugimenduen erakustaldia edo karate mugimenduen segida. Gainontzeko arte martzialekin antzekotasunak daude, "baina nire iritziz, karatea osoagoa da, gorputz guztia lantzen dugu eta askoz sakonago egiten ditugu mugimenduak". Errespetua, diziplina, ez etsitzea... balore handiak lantzen dira karatean. Arangurenen lortutako hiru dominak espero ote zituzten galdetuta, "bai, baina ez" erantzuten du Leire Meazak. "Txikienendako, Aleix eta Eloy, lehen aldia

zen, eta probatzera joan ginen. Beti esaten diegu garrantzitsuena ongi pasatzea dela; zerbait lortuz gero, ba primeran, eta ez bada lortzen, hurrengorako. Eta lortu zuten". Arayrendako bigarren edo hirugarren txapelketa izan zen. "Geroz eta lan eta helburu handiagoak jartzen dizkiogu eta ahal duela erakusten ari da. Primeran ari da, aurki monitoreei pasako digu" azaldu du irakasleak, harro. Arayk gerriko urdina du, eta Eloy eta Aleix horia eta laranja artean dabiltza. "Beltzera iristeko bi kolore falta zaizkio Arayri, eta horretarako geroz eta gehiago aritu beharko da. Orain ongi prestatzen jarraitzea da erronka, datozen txapelketei begira" azaldu du gerriko beltza eta Lehen Dan maila duen monitoreak.

Lakuntzan eta Irurtzunen Lakuntzan astearteetan eta ostegunetan entrenatzen dute, 18:30etik 19:30era txikiak eta hasiberriak, eta 19:30etik 20:30era handienak. "Txikiei kata eta kumite oinarriak erakusten dizkiegu, sarritan jokoen bidez. Oso pozik datoz. Eta handienekin, ordea, kata eta kumitea sakonago lantzen da". Irurtzunen, astearteetan eta ostegunetan aritzen dira, 17:00etik 18:00ak arte, Ruben Trinidadekin. Klubeko ateak zabalik daude. "Nahi duena edozein unean batu daiteke gurekin. Entrenamendu batera etor dadila, probatu dezala, eta jarraitu nahi izanez gero segi dezala. Bestela, beste esperientzia bat izango da" argi du Meazak. Joan zen astean NKJ-en Kumite txapelketa zen, eta asteburu honetan Katakoa izango da. "Emaitza onak daudenean, beste lehiaketa batzuetara joateko gogo gehiago izaten dute".

Leire Meaza, goian, ezkerretik hasita hirugarren, Lakuntzako taldeko ikasleekin. Tartean daude Aray eta Aleix Montecelo. UTZITAKOA
Iker Gomez, eskuinean, Finisherreko beste bi taldekideekin. FINISHER
Shotokaneko hiru txapeldunak. UTZITAKOA

Maider Betelu Ganboa UHartE araKil

Otsailaren 15ean ekingo dio 2025 denboraldiari Igor Arrieta Lizarraga txirrindulari uharte arakildarrak. Bere bigarren urtea du munduko talde onenean, UAE Team Emirates, eta aurtengo erronka nagusia bere lehen itzuli handia egitea da: Italiako Giroa. Denboraldia hasteko gogoz?

Aurreko urteekin alderatuta aurten pixka bat beranduago hasiko naiz. Beste denboraldi bat hasteko gogoz eta ilusioz nago.

Murtzian hasiko zara.

Murtziako Vuelta egingo dut otsailaren 15ean, eta otsailaren 19tik 23ra Andaluziako Vuelta.

Ondoren Frantzian bi klasiko jokatuko ditut, eta Italian Milan-Turin eta Copio Bartoli egingo ditut. Gero etxera itzuliko naiz, Indurain Sari Nagusia eta Euskal Herriko Itzulia jokatzera. Hori izango da egutegiaren lehen zatia.

Joan zen urtean fitxatu zenuen UAE Team Emirates-ekin. World Tour mailara egokitzea zen zure helburua, baina primerako debuta egin zenuen, hasieratik ihesaldietan sartuta egon baitzinen eta sarritan top 20an sailkatu zinelako. Aurten zein da helburu nagusia?

Halako talde batean hastean, iaz ia dena berria zen. Hala ere, pozik geratu nintzen, emaitza txukun batzuk lortu nituelako, nahiz eta lasterketa askotan liderrendako lan egitea tokatu. Aurten ere lasterketa askotan laguntzea tokatuko zait, lider oso indartsuak ditugulako, baina beste lasterketa txikiagoetan nire helburua litzateke aurrean ikustea, irabazteko borrokan edo lasterketaren jolasean sartuta.

GIROA, HELBURU NAGUSI

Taldeak une puntualetan zure kabuz aritzeko askatasun hori ematen badizu, gauzak oso ongi egiten ari zaren seinale; taldeak zugan konfiantza du.

Joan zen urtean ere nigan konfiantza bazuten. Denboraldian zehar nire momentuak izan nituen, baina beti pixka bat gehiago nahi duzu, eta aukera horiek ahalik eta hobekien aprobetxatzen saiatuko naiz. Dena den, aurtengo helburu nagusiena Italiako Giroa da. Horretara bideratuko dut nire prestakuntza gehiena. Halako erronka handi bati heltzeko irrikaz egongo zara. Izugarri. Nire lehenengo itzuli handia izango da, dena ongi ba-

"Giroa da xedea, itzuli handi bati nola erantzuten diodan ikustea"

IGOR ARRIETA LIZARRAGA UaE tEaM EMiratEs talDEKO tXirriNDUlaria

TXIRRINDULARITZA Bihar 2025 denboraldia hasiko du Uharte a rakilgo txirrindulariak munduko talde onenarekin. Bere lehen itzuli handia egingo du aurten, i taliako Giroa

doa, eta halako erronka baten aurrean ilusio handiarekin nago. Kontziente naiz nolako lasterketa den, oso ongi eta modu oso txukunean prestatuko beharrekoa. Juan Ayuso izango da liderra.

Ayuso laguntzen esperientzia baduzu. Iaz, esaterako, berak irabazitako Itzulian zu izan zinen bere talde gizonetako bat, baita beste proba batzuetan ere. Bai, Ayusorekin zenbaitetan aritu naiz. Ongi moldatzen gara; ea Giroan hala izaten den.

Zure aitari entzuna diot paisaia politenak han daudela, Giroan. Hori diote, baina hori esateko eguraldia ere kontuan hartu beharreko faktorea da (kar-kar).

Eguzkia ateratzen bada, politagoa izango da, ziur. Aitak esperientzia onak izan zituen han, eta orain ni nireak bizitzeko gogotsu nago. Zer moduz joan da denboraldiko prestaketa? Mediterraneo aldean egona zara.

Sakanan ez dakigu eguraldia nola ibiliko den. Txirrindularitza gure lana denez, baldintza hoberenetan prestatzen eta egoten saiatzen gara, eta Mediterraneoan aritu naiz entrenatzen, gustura.

Prestakuntza ongi doa eta sentsazioa ona da. Mediterraneokoak ongi aprobetxatutako egunak izan dira, ongi entrenatuta itzuli nintzen. Dena den, ondo hala gaizki zauden lehenengo lasterketetan ikusten da; hor ikusten duzu zure burua nola dagoen eta gainontzekoek nola entrenatu duten. Potentziometroekin entrenamenduetan nola zauden jakin dezakezu, baina lasterketetan ikusten da hobekien. Iaz World Tour mailan hasi zinenetik zer da gehien hobetu duzuna? Eta zer duzu oraindik hobetzeko? Hobetzeko gauza asko ditut oraindik! (kar-kar). Urtero lasterketa berrietan lehiatzeak irakasten dizu gehien: zein liderrekin eta talderekin zoazen, eta nora, horren arabera ikasten joaten zara: zein momentutan aurrean egon behar zaren, zein momentutan lasaiago egon behar duzun... hori izan da ikasi dudana, lasterketak eskatzen duenean pazientzia hori izatea, eta eskatzen duenean aurrean egotea. Lehen, agian, lasterketa urduri zegoen eta zu ere urduri zeunden, lasterketa lasaitzen zen baina zuk oraindik urduri jarraitzen zenuen... Lasterketak irakurtzen eta pazientzia hori izaten, hori da gehien ikasi dudana.

Iaz esaten zenuen UAE Emirates taldeak beti irabazteko mentalitatea duela, eta zuk ere mentalitate horrekin errepidera ateratzen ikasi beharko zenuela. Nola joan da egokitzapena?

Ondo. Esan daiteke nik ere mentalitate hori dudala. Halako taldeetan asko laguntzen dizute, lider indartsu guztiekin asko ikasten duzu. Halako uneak nola kudeatzen dituzten ikusten ikasten duzu.

Elkarrizketetan ere hobetu duzu. Orain beste jario bat duzu. (Kar-kar) Ez dakit ba... Elkarrizketa batzuk gehiago eginak baditugu, eta hori nabarituko da.

UAE EMIRATES ETA POGACAR

UAE Team Emirates UCI-ren taldeen rankingean lehen postuan dago, eta txirrindularien rankingean Tadej Pogacar zuen liderra dago buruan. Lasterketetan zuen taldea agertzen denean mundu guztia ahozabalik geratzen da. Pizten duzuen lilura horretara ohitu al zara? Pogacar dugu taldean, eta beste hainbeste txirrindulari oso on. Munduko talde onena da, eta bizikleta jarraitzen duen edozeinek ezagutzen du talde hau. Ha-

Igor Arrieta, UAE Team Emirates taldeko aurtengo maillotarekin. UAE TEAM EMIRATES

sieran zenbait jendek jarraitzen digun ikustea inpaktu handia izan zen, baina ohitzen joaten zara. Daukazunera moldatzen zara.

Pogacarrek mugarik duen ez dago argi. Iaz denboraldi ikusgarria egin zuen: Giroa, Tourra, Munduko Txapelketa eta beste hamaika proba irabazi zituen. Harrigarria. Nolakoa da taldekide gisa?

Galdera hau askotan egiten didate (kar-kar), eta nik berdina esaten dut beti: azkenean, beste taldekide bat bezala da, normala. Berarekin zaudenean beste edozeinekin izan dezakezun hizketaldia izan dezakezu. Bizikletarako dohain berezia du, hori bai. Berarekin entrenatzen duzunean, edo lasterketa batean zaudenean... edozein unetan ikusten duzu zergatik den horren ona.

Pogacarrek jatorra dirudi, irribarre asko egiten du. Bai, oso jatorra da. Beti du irribarreren bat, nahiz eta bere egoera ez den batere samurra. Ni edozein tokitara joan naiteke, baina bera ez. Berehala ezagutzen dute, eta jendeak beti argazkia eskatzen dio, sinadura... Hori ez da kudeatzeko erraza, baina berak oso ondo egiten du, nahiz eta ziur gogorra egingo zaiola. Zuri ere argazkiak eskatzen dizkizute?

Bateonbat bai, baina berarekin alderatuta ezta %1. Niri sarritan eskatu izan didate Pogacarren sinaduraren bat lortzea, eta nahiz eta berarekin egon, askotan zaila egiten zait halakoak eskatzea, nola ibiltzen den ikusten dudalako. UAE Emirates gure taldearen inguruan 100 pertsona gaude, eta guztiei eskatzen digute bere argazkiren bat. Beraz, denok etengabe hasiko bagina... batzuetan zaila da.

Taldeko txirrindulari bakoitza munduko punta batetakoa zarete. Zertaz hitz egiten duzue?

Zure lagun batekin kafe bat hartzera zoazenean bezalakoa da, denetaz hitz egiten dugu: familia, zaletasunak, ikusi ditugun filmak, oporrak, autoak, beste kirolak... Bost-sei orduko entrenamendutan denetariko gaiak ateratzen dira. Norekin jartzen dizute gelan?

"POGACAR OSO JATORRA DA. BEREHALA EZAGUTZEN DUTE; EZ DA ERRAZA HORI KUDEATZEA"

Lasterketa guztietan aldatzen doa. Ez dut kide finko bat. Agian Pogacarrek Novac-ekin egotea eskatzen du sarriago, bera ere esloveniarra delako, baina ez beti. Nik uste dut taldeak hau egiten duela taldekide guztiekin harremana egiteko. Espainiako selekzioarekin iaz 23 urtez azpiko azken probak jokatu zenituen. Tartean, hamargarren sailkatu zinen Munduko Txapelketan. Aurten elite edo absolutura pasako zinateke.

23 urtez azpiko maila jada atzean utzita dago. Orain elite selekzioarekin joan beharko nuke selekzioaren deia jasoz gero. Deituko nauten? Ba ez dakit. Denboraldia nola hasten den, horri begira hartzen dituzte erabakiak. Agian espero ez duzun norbait oso ongi aritzen da, eta espero duzuna ez hain ongi. Beraz, ez dakizu. Hori lasterketetan ikusi beharko da. World Tourrean lehen garaipena lortzea helburu bat da? Edo ez zaude horrekin itsututa?

Ez nago itsututa, baina garaipena beti buruan dagoen gauza bat da. Nik uste maila honetan gauden denok irabazteko gogo hori beti dugula. Izan ere, profesionaletara ailegatzeko aurretik lasterketak irabazi egin behar izan ditugu, bestela oso zaila izaten da gora pasatzea. Horregatik da kirola, irabazteko grina edo gogo hori dugulako. Garaipena lortzea gustatuko litzaidakeen gauza bat da, baina ez dit burua hausten, ez nago tematuta.

BIZIMODUAREKIN, POZIK

Zuk ez duzu zure inguruneak (familia, lagunak, neska laguna...) duen bizimodu bera. Denbora asko ematen duzu etxetik kanpo. Nola daramazu?

Ohituta nago horrela bizitzera. Lagunekin, neska lagunarekin eta familiarekin egunero edo astero ez egotera ohituta nago. Nire errutina da; nire bizitza horrela da, ezin dut egunero hemen egon eta planak egin. Ez diot honi buelta askorik ematen. Nire bizitzarekin pozik nago.

Aita txirrindulari ohia da, eta txirrindularitza zuzendaria. Kontentu dago zure ibilbidearekin eta hartutako erabakiekin?

Berak zer uste duen ez diot galdetzen, baina nola ari naizen ikusita pozik dagoela esango nuke. Hartu ditudan erabakiak nik hartu ditut, baina berarekin hitz egindakoak dira, eta esango nuke kontentu dagoela.

"GARAIPENA LORTZEA BETI BURUAN DAGOEN GAUZA BAT DA, BAINA EZ NAGO HORREKIN ITSUTUTA"

Aurten hiru txirrindulari profesional sakandar zaudete: Iker Mintegi (Euskaltel Euskadi), Ailetz Lasa (Tavera) eta hirurok. Aspaldiko ezagunak.

Bai, Ikerrekin adinekoak gara eta beti bizikleta inguruan ibili izandakoak. Ailetz bi urte zaharragoa da, baina betidanik ezaguna baita ere. Portugalera joan da, profesional izateko han topatu du bere aukera. Pozten naiz hirurek aurrera egin dugulako. Lasterketetan baino, entrenatzen ikusten ditut gehiago, Sakana inguruan. Lasterketetan egutegi kontuagatik agian batzuk alde batean gaude, besteak bestean... Zenbat eta txirrindulari sakandar gehiago egon, hobe. Elkarrekin entrenatzeko eta beti bakarrik entrenatu behar ez izateko ongi etortzen da.

Nahiago duzu bakarrik edo taldean entrenatzea?

Bi aukerak ditut gustuko. Ez nuke aukeratuko ez bata ez bestea. Egun askotan bakarrik joatea dut nahiago, nire gauzetan pentsatzeko edo nire lanak egiteko, eta beste egun askotan jendearekin ateratzen naiz errepidera, kafe bat hartzen dugu... Beraz, biak, egunaren arabera. Taldeka noanean Iker Mintegirekin joaten naiz sarritan, eta Ion Izagirrerekin ere geratzen gara, nahiz eta bera Agurainen bizi. Gertuko txirrindulariak tarteka geratzen gara beti. Gainera, eguraldi txarra egiten duenean beste batekin lagunduta joatea, hobe. Munduko hainbat txoko ezagutzen ari zaren honetan, bizitzeko momentuz Uharte Arakilekin geratzen zara?

Jakina. Horrenbeste egun etxetik kanpo pasa eta gero, faltan botatzen duzu zure etxea eta zure familia dagoen tokia. Munduan toki asko dira politak, egun batzuetarako behintzat oso gustukoak, baina egia da denbora asko egoteko etxean bezala ez nagoela inon.

"TALDEAK PIZTEN DUEN IKUSMINA HASIERAN INPAKTU HANDIA IZAN ZEN, BAINA OHITU NAIZ"

Giroa zuretako test baten antzekoa izango da, hiru asteko proba luze batean zure buruak nola eusten duen probatzeko aukera. Zure helburu pertsonalak izango dituzu Giroan, eta pentsatzekoa da egutegian aurtengo probarik garrantzitsuena izango dela, ezta?

Bai, zalantzarik gabe. Test bat baino gehiago nire burua halako lasterketa batean nola ikusten dudan aztertzea izango da asmoa. Hori da aurtengo helburua, Giroan ongi aritzea.

Igor Arrieta, joan zen urteko Croaciako Tourrean, aurrean. UAE EMIRATES
Igor Arrieta eta taldekideak 2024ko denboraldi ikaragarria ospatzen. UAE EMIRATES
Igor Arrieta, erlojupekoan. UAE EMIRATES

Lagun Artea, debut borobila

FUTBOLA "Nire gaitasuna kirola ere bada" liga asteburuan hasi zen eta aurten sortu berri den lagun artea talde inklusiboak denboraldiko aurkezpena egin zuen lakuntzako sakana frontoian. Esperientzia aberasgarria eta pozgarria dela dio klubak

Maider Betelu Ganboa laKUNtZa Nafarroako Futbol Federazioak antolatutako "Nire gaitasuna kirola ere bada" liga asteburuan hasi zen. Igandean Lagun Artea talde inklusiboak Lakuntzako Sakana frontoian egin zuen debuta ezin borobilagoa izan zen. Aurretik taldearen aurkezpena egin zuen klubak, eta ligako lehen partidan 4-1 irabazi zion Aspace Navarra A taldeari. Jokalariak pozik, eta Lagun Artea Kirol Elkarteko arduradunak beste horrenbeste. Miren Iriarte Lizarraga juntako kidea da taldearen arduraduna, eta Unai Otermin entrenatzailearen laguntzailea. "Gehienek, hiruk izan ezik, Tasubinsatik ezagutzen zuten elkar, eta batu diren hirurak ongi egokitu dira. Taldean giro oso ona dago" azaldu du. Ostiraletan entrenatzen dute, hamabostero, Unai Otermin en-

trenatzaileak lanarengatik ahal duenean, Zelai Berri ondoan dagoen Sakana frontoian. "16:30ean jasotzen ditugu Tasubinsatik, eta entrenamendua 17:00etatik 18:00etara izaten da. Oso gustura aritzen dira".

Debuta "hunkigarria" izan zen. "Pozarren zeuden. Gainera, Lagun Arteako gainontzeko taldeetako kapitainek eta erregional taldeko entrenatzaileek pasilloa egin zieten aurkezpenean. Eguneko protagonista egin genituen. Oso ongi pasatu zuten, eta partida irabazi zuten. Ezin da gehiago eskatu".

Familiak pozik daude futbol taldean hasi direnetik. "Motibatuta ikusten dituztela transmititzen digute, eta zoriontsu ikusten dituztenez, eurak ere kontentu daude. Igandean partidara etorri ziren animatzera".

"Gutako bat"

Klubarendako talde inklusiboa atera izana oso pozgarria da. "Lagun Artearendako oso garrantzitsua da gaitasun ezberdinak dituen futbol talde bat izatea. Horren isla da taldea aurrera ateratzeko egin dugun esfortzua. Beraiei aukera bat ematea handia da, eta guztiondako esperientzia oso aberasgarria ari da izaten. Eurak futbolean jokatzen zoriontsu ikustea, klubeko beste edozein talde bezala... hori da garrantzitsuena. Gutako bat dira". Taldeak ateak zabalik dituela gogoratu du.

Emozio handiko aurkezpena

Artea taldeetako kapitainek pasilloa egin zieten.

Banaka Lagun Artea futbol inklusiboko kideak banaka atera ziren Miren Iriarte arduradunak euren izena esan bezain pronto. Lagun Arteako gainontzeko futbol taldeetako kapitainek eta Erregionaleko entrenatzaileek pasilloa egin zieten, "gutako bat direlako".

Arteako jokalariek gogotsu ekin diote Ligari.

"Nire gaitasuna kirola ere bada" liga abian Nafarroako Futbol Federazioak antolatutako ligako bigarren multzoan jokatzen du Lagun Arteak, beste bost talderekin. Lehen jardunaldian Lagunek dena eman zuen eta 4-1 irabazi zion Aspace Navarra A taldeari.

Jokalariek dena eman zuten, zaleek gogoz txalotu zutena. LAGUN A.

Bost jardunaldi "Nire gaitasuna kirola ere bada" ligak bost jardunaldi ditu, eta azkena maiatzaren 10eko asteburuan jokatuko da. Lagun Artea taldeak ateak zabalik ditu batu nahi duen ororendako. "Oso ongi pasako dugu" animatzen dute.

Lagun Artea talde inklusiboko kideak, Miren Iriarte arduradunarekin eta Unai Otermin entrenatzailearekin. LAGUN A.
Lagun
LAGUN A.
Lagun
LAGUN A.

Kantuzaleendako topaketa berezia

s ei Pistols eta trabuko Bat taldea gidari dela kantu bazkaria antolatu dute otsailaren 23an, igandea, Pikuxar elkartean. "Ongi ala gaizki" kantatu gutxienekoa dela esan du Zigor Gartzia Zian antolatzaileak; arratsalde "polita" pasatzea da xedea

Eneida C. M. eta E. R. B. irUrtZUN

Sei Pistols eta Trabuko Bat taldearekin kantu bazkaria antolatu dute Irurtzungo Pikuxar elkartean, otsailaren 23an, igandea. "Kartela ikusita ematen du bestelako kontzertu bat izango dela. Ez da kontzertu bat. Musikariek azpimarratzen dute ez dela joan eta entzuteko kontzertu bat; kantuan aritzea gustatzen

zaion jendearentzako da". Zigor Gartzia Zian Pikuxarreko eta kantu bazkariko antolakuntza taldeko kideak gaineratu duenez, musikariak bideratzaileak edo "aitzakia" dira. Sarrerak Pikuxar tabernan eros daitezke, otsailaren 16ra arte, igandea, 14 urtetik beherakoek 15 eurotan eta helduek 25 eurotan. "Kantatzea gustuko duen jendearentzako elkartzeko

Eneko Lazkozek Bertsopaper

Lehiaketako saria irabazi du

' i noiz ez da berandu! Edo agian bai?' lanarekin irabazi du bertsolariak sari nagusia bere kategorian

EtXarri araNatZ

26 egilek parte hartu dute Iruñeko Bertsopaper Lehiaketan, 28 lanekin. Lehiaketa hiru kategorietan banatuta dago: A kategoria, 2011tik aurrera jaiotakoak, B kategoria 2007 eta

aitzaki polita da; bildu eta abesti zahar zein berriak kantatu. Gustuko dugunontzat momentu politak izaten dira".

Sei Pistols eta Trabuko Bat taldea Arrasate eta Aretxabaleta "inguru horretatik" datorrela azaldu du Zianek. "Urteak daramatzate batez ere jai giroan kantu bazkariak eta afariak egiten". Emanaldi berezi hauetan jende

asko biltzen dela, aspaldiko kontua dela eta "ohitura" badutela esan du Zianek. "Gure ezagunak dira eta proposatu genien noizbait Irurtzunera etortzea. Bederatzi musikari dira (txistua, perkusioa, pianoa, biolina, akordeoia, baxua, gitarra...) eta ez da erraza izan data bat finkatzea". Baina lortu dute, eta otsailaren 23an Pikuxarren izango dira. "Arratsalde polita izango da". Zianek gaineratu duenez, bazkaria elkartzeko "aitzakia" da, "bazkalostean kantuan aritzeko".

Taldeak 80tik gora abestiko errepertorioa dute, bi ordu baino gehiagoko saioa, eta helburua da denen artean abesti "hau eta bestea" kantatzea. "Kantu liburu bana banatuko diegu parte hartzen dutenei, eta gida gisa hartuta joango gara saioa aurrera". Kantu zaharrak eta berriak, "denoi belarrira ezagunak egiten zaizkigunak" kantatuko dituzte kantuzaleek. "Batzuetan ez zaigu erraza egiten hartu eta kantatzea, baina kantu liburuaren laguntzarekin eta beraien gidaritzapean errazagoa da". Zianek gaineratu duenez, ongi edo gaizki kantatzea ez da kontua, baizik eta "lagun artean egotea, eta kantatzeko eta parte hartzeko gogoa edukitzea".

Kantuan eta beste

Pikuxar elkartean ehun bat lagunendako tokia badago, "pixkatxo bat gehiago ere". Tokia badagoela esan du Zianek, eta jendea kantu bazkarian parte hartzera gonbidatu du. "Goizean mendira edo bueltatxo bat, eguerdian bazkaria eta gero kantutan". Duela pare bat urte antolatu zuten kantu afaria, eta jendeak oso ongi erantzun zuela esan du Zianek.

Pikuxarrek urtean zehar hainbat ekimen eta egitasmo antola-

tzen ditu. Besteak beste, hilabetero erakusketa bat jartzen du tabernan eta irakurketa taldea ere badu. Orokorrean batzorde bezala funtzionatzen dutela azaldu du Zianek, eta batzordeen artean kulturako ere bada. "Urtean zehar oinarriak markatzen dituzte, eta udara begira proposamen desberdinak egiteko beste taldetxo bat dago". Denen artean "aletxoa" jartzen dute, "bataren edo bestearen proposamena hartu eta lan taldeak egiten dira". Pikuxarrek berak, elkarteak, "aterpea" ematen die, "errazago antolatzen eta egiten dira horrelako gauzak". Aizpea euskara taldearekin batera hainbat gauza antolatzen dituztela gaineratu du Zianek. "Kantu bazkari hau, adibidez". Gauzak aurrera ateratzea errazago dela gaineratu du.

Aixita, maiatzan

Maiatzaren 17an, larunbata, jokatuko da Pikuxarrek antolatzen duen Aixita Bertso Sasiketa, eta dagoeneko prestatzen ari direla esan du Zigor Gartzia Zian-ek. Irurtzungo bertso sariketaren bosgarren edizioa izanen da, eta urtero bezala "punta-puntako bertsolari gazteak" bilduko dituzte. Euskal Herri osoko "bazterretatik" eta hiru emakumezko eta hiru gizonezko izanen direla aurreratu du Zianek; "hasieratik parekidetasuna bilatu dugu".

2010 artekoak eta C kategoria 2006 baino lehenago jaiotakoak. Kategoria honetan Eneko Lazkoz Martinez etxarriarrak irabazi du lehen saria Inoiz ez da berandu! Edo agian bai? lanarekin.

Epaimahaiak lana teknikoki "oso lan ona" dela nabarmendu du, baita "gai konplexua, bide ez errezenetik jorratua" dagoela ere. 1.500 euroko saria irabazi du. Kategoria berean Joanes Illarregik bigarren eta Erika Lagomak hirugarren saria irabazi dute. A kategorian Enaitz Zestauk, lehenengo eta hirugarren, eta Araia Irigibelek, bigarren saria, irabazi dute, eta B kategorian Kattin Madariagak lehenengo eta bigarren saria irabazi ditu, eta Kattalin Lizarragak hirugarrena.

Sei Pistols eta Trabuko Bat Aretxabaletako San Migel festetako afari kantu batean. GOIENA.EUS
Iruñeko Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa; Lazkoz ez zen egon. IRUÑEKO UDALA

"Zalerik gabe ezingo genuke modu honetan mantendu"

XABI ALDAZ KaOtiKO

25 urteko ibilbidea 25 abestitan biltzen duen 'XX5' diskoa kaleratu du Kaotiko taldeak urteurrenean. Gaur bira hasiko dute, iruñean, 'sarrerak agortuta'-rekin

Eneida C. M. eta E. R. B. EtXarri a Kaotiko taldeak 25 urte bete ditu, eta ospatzeko XX5 diskoa kaleratu du; taldearen ibilbidearen 25 kanta biltzen dituen diskoa. Abesti ezagunenak ez ezik, "de-

B a Z t E rr E ti K

ZIORDIKO LIBURUTEGIA

netarik" egotea saiatu direla esan du Xabi Aldaz bateria jole etxarriarrak. Gaur, otsailak 14, urteurren bira mustuko dute, Iruñeko Zentral aretoan emanen duten kontzertuarekin, eta on -

doren Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat aretotan izanen dira. Toki askotan Sarrerak agortuta kartela jarri dute. 25 urte pasa dira, eta hasieratik zaude taldean.

Hementxe Ziordiko liburutegiko hiru gomendio

1- Euskal kantu errebeldea/ Lander Garcia (Euskal Memoria fundazioa)

"Itxi begiak eta pentsatu abesti batean…" Horrela hasten da liburuaren hitzaurrea. Galdera hori irakurtzean, zalantzarik gabe, aspaldiko kantaren bat etorriko zaizu burura, ezta? Bestalde, ziur aski, aspaldiko kanta horiek gure gaztetako hainbat sentimendu ere piztuko dituzte, ezta? Azken batean, modu batera edo bestera, musikarekin hazi izan gara, eta euskal bizitza politikoak ere, beti izan du musika bidelagun.

Euskal Herriko bertso zaharrenetatik euskal rock erradikalera; hortxe topatuko dugu euskal musikak historian zehar izan duen bilakaera; batik bat, euskal mugimenduaren borrokarekin lotutako kantuen letrak daude: elkartasun internazionalisten kantuetatik

langileriaren borrokaren kantuetara. Aukera bikaina gure historia musikaren bitartez ezagutzeko, eta guregan sentimendu gazi-gozoak sorrarazteko. 2- Gazako egunerokoa/ Atef Abu Saif

Liburu honen idazlea, Atef Abu Saif, Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara joan behar izan zuen bizitzera. 2023ko urriaren 7an, baina, lan kontu batzuek aitzaki, bere hamabost urteko semearekin Gazara itzulita zen, eta han harrapatu zuen Israelgo armadaren inbasioak. 85 egunetan kale gorrian egon ondoren, eta heriotzari makina bat aldiz izkin egin ondoren, erabaki zuen bizitzen ari zen basakeria horren kronika egitea, munduak jakin zezan,

Hasierako taldekoa naiz. Jon Morcillo, olaztiarra, beranduago sartu zen, 2014an, Fontak utzi zuenean; bide erdia ere darama. 25 urte pasa dira. Inork ez genuen espero hainbeste urte mantentzea. Behintzat horrelako maila batean; hainbeste kontzertu, bira, eta hainbeste zaleekin. Egia da zalerik gabe ezin duzula modu honetan mantendu. Nola heldu zitzaizun gonbidapena? 14 urterekin bateria jotzen hasi nintzen, eta Kontraesaka taldea sortu genuen Adur Goikoetxea, Aiert Lizarraga eta Juanpa Aguirre etxarriarrek eta Mikel Reparaz arbizuarrak. Ekipo xelebrea geunden. Mundu honetan murgildu nintzen. Gero, segituan, Mundiñano anaiekin berbena mundu hori ere ukitu nuen, eta ondoren, momentu horretan, ez nituen talde bat egiteko espektatibarik, eta lagun baten aldetik aukera heldu zitzaidan; Aguraingo talde horrekin utzi zutela... Nik ez nuen Kaos Etiliko entzuten heavyagotik eta musika gogorragotik etortzen nintzelako, baina esa nuen: orain ez daukatenez ezer, probatuko dut. Hasi nintzen, eta 25 urte. Ez nuen espero hainbeste urte mantentzea proiektu batean. Zaila da. Gaur egun horrelako proiektu bat mantentzea zaila da hainbeste musikarekin, talderekin eta musika entzuteko dagoen moduarekin.

benetan, zer gertatzen ari zen. Eta hauxe da emaitza. Zoritxarrez, oraingoz, bukaera ez duen kontakizun baten kronika da hau, eta jakina, eguneroko oso gogorra. Hala ere, gomendagarria da, palestinarrak etengabe jasaten ari diren bidegabekeria gertuagotik ezagutzeko. 3- Oneka. Iruñeko erresumaren sorrera /Iñigo Larramendi; Eneko Lizardi Oneka, Eneko Aritzaren ama, funtsezkoa izan zen Iruñeko erresumaren sorreran. Komiki honetan, ikusi ahal izango ditugu, modu erraz eta labur batean, VII. mendearen amaieran Baskonian gertatu ziren istorioak, eta haien nondik-norakoak. Adin guztietarako komikia dela esango nuke; irakurterraza, eta gure historiara hurbiltzeko guztiz interesgarria.

dela. Talde askorendako ona izan daiteke, baina dualki. Talde gehienak tinteroan gelditzen dira. Hor dago koxka. Azkenean, gu zaharrenak garela, badakigu nolakoa zen: kasete bat, agian irratitik grabatzen genituen abestiak... Streamingak eta Internetek gauza on asko dauzka, baina arriskutsua izan daiteke hainbeste gauza egonda ez duelako aukerarik ematen ongi zaporeatzeko. Baina zuek belaunaldi asko biltzen dituzue, ezta?

Egia da. Nik uste horrek garrantzia handia daukala gu hemen irauten egoteko. Azkenean, belaunaldi aldaketak egon dira, eta lehenengo generazioak mantendu dira, berriak sartu dira, eta orain hirugarrenak ere sartzen ari dira. Ikusi ditugu gurasoak seme-alabekin, eta orain seme-alaba horiek seme-alabekin ikusten ari gara ere. 25 urte pila bat dira, eta nik uste belaunaldien topaketa horrek egiten duela eszenatokian mantentzea. Abesti batzuk oso ongi zahartu dira ere. Horrek ere garrantzia eta pisu handia dauka. Orain esaten dugu kontsumo azkarreko musika dagoela, eta hor mantentzea urte pila bateko abestiak oso ona da. 25 kanta berreskuratu dituzue. Zaharrenak?

Gauza asko aldatu dira? Niretako gaur egun musika kontsumo azkarrekoa da. Hainbeste genero dago, eta egunero musika berria ateratzen da. Orduan, sartzen da gorputzean horrelako presio bat aditzeko asko duzulako. Ez da lehen bezala; disko bat hasieratik bukaeraraino milaka aldiz entzuten zenuen. Gaur egun, hainbeste dago entzuteko trituradora musikal baten antzekoa

"BOTAZIO ANTZEKO BAT EGIN GENUEN, ETA HAMAR ABESTI DISKOAN EGON BEHAR ZIREN BAI ALA BAI"

"ILUSIORIK GABE, EZ NUKE JARRAITUKO; ESZENATOKIRA IGOTZEKO GOGOA BETI DUGU"

Gehienbat abesti zaharrak sartu ditugu, besteak freskoagoak dira, eta orain dela gutxi gehiago entzun dira. Aukeraketa nahiko erraza izan zen; botazio antzeko bat egin genuen bostok, demokratikoki ea zer ateratzen zen gehiago ikusteko, eta hamar abesti bai ala bai sartzekoak ateratzen ziren. Gero besteak gehiago kostatu zitzaizkigun. Gauza da bost buru eta bost estilo desberdinetako jendea garela. Gauza batzuetan ez, baina abestiak aukeratzeko bakoitzak estilo eta gustu propioa du. Baina pentsatu genuen ez genuela disko bat dena hits edo abesti tipiko guztiekin. Zuzenekoetan jotzen genituenak. Saiatu ginen zuzenean hainbeste jo ez ditugun edo urte pila bat jo gabe egon garenak sartzen. Ez izateko disko tipiko bat. Pixka bat denetarik dago. Guk uste txukun gelditu dela; ez da bakarrik abesti ezagun-ezagunenak. Kuriosoa da abestiak aukeratzean ere konturatu garelako duela 25 urteko letrak gaur egun ere balio dutela. Hori bai dela tristea. Gehienak, eta ez bakarrik Kaotikoko abestiekin. RIP, La Polla... Gertuko taldeen

letrekin ere. Orain dela 40 edo 45 urteko letrak oraindik mantentzen dira; badirudi gaur idatzitakoak direla. Horrek esan nahi du gizarte honek sozialki eta politikoki asko landu beharra daukala. Beraiek gu matxakatzen gaituzte. Gu talde bezala letra asko parrandaren inguruan egin izan ditugu, baina kritika soziala eta politikoa ere egiten dugu, eta jarraituko dugu egiten. Azkenean, urteekin pentsamenduak aldatzen dira, baina pentsamendu kritiko hori ez. Gure modura jarraituko dugu horrekin ere. Eta diskoaren barruan argazkiak. Poster antzeko bat dago. Ez genituen letrak sartu behar Interneten daudelako eta jendeak orokorrean ezagutzen dituelako. Orduan, pentsatu genuen argazkiak sartzea. Kreditu guztiak eta abar eta gero 25 urte hauetako argazkien potpurri bat. Polita da.

Grabatzeko moduan aldaketak egon dira?

Lana ez da lehen bezala egiten. Lehen maketak egiteko lokalean kasete batekin REC botoia zapaldu eta gero bilatu behar zenuen non zegoen puxka hori. Gaur egun disko bat egin dezakezu lokaletik. Abesti asko daude, eta

aldi berean estudioan eta lokaleko estudioan grabatzen egon gara. Gero nahasketak eta produkzioa estudioan egin dute, baina joan gara alde berean grabatzen. 25 abesti asko dira, eta aurrekontua ere igotzen da. Soinu aldetik saiatu gara erabat mantentzen lehengo soinua. Pixka bat Kaotikoren gaurko soinua sartu dugu, agresiboagoa dena, baina abestiak, matiz txiki batzuk kenduta, berdin-berdinak dira. Ilusioa berdina da?

Azkenean, bizimodu bat da. Nahiz eta hasiera hobbie moduan hasi eta gero lana bihurtu, eta gero ere nahiz eta gustuko lan bat egin badira egunak eta egunak... Normal gaudenean ilusio berdin-berdina da. Hiru hilabete, ia lau, jo gabe daramatzagu, eta nik sekulako gogoak ditut gainean egoteko. Bira bukatzen duzunean egia da nekatuta zaudela eta herrian, etxea, bikotekidearekin, familiarekin eta lagunekin egotea nahi duzula, eta beste gauza batzuk egin. Baina hiru hilabete pasatzen direnean, deskantso nahikoa bada. Jendeari ezin zaio engainatu, eta gustura zaudenean nabaritzen da. Beti esaten dut, ilusiorik gabe utziko nuen. Musikaren munduan jarraituko

nuke, beste talderen batean edo dena delakoa. Baina gogoa daukagu beti. Pribilegiatu batzuk gara; batzuetan kexatzen naiz, eta pentsatzen dut ezin naizela kexatu. Bai eta ez. Badago nahiko okerrago pasatzen duen jendea. Bira batean elkarrekin denbora asko zaudete. Nolakoa da harremana?

Taldekideak ordu, egun eta hilabeteak pasatzen ditugu elkarrekin. Familia bat gara. Lagun oso onak. Horregatik mantendu gara 25 urte. Kohesioa eta dena behar duzu. Landu behar da, eta jakin behar da zein puntutan gauden. Diskusio txiki bat egon daiteke, handiagora joaten dena... Bira barruan zaudenean horrelakoak gertatzen dira. Baina elkar ezagutzen dugu, eta badakigu nola maneiatu horrelako gauzak.

Eta etxean? Nola da musikari batekin bizitzea?

Bikotekidearekin opor hilabete hauek topera disfrutatzen dituzu; gero asteburutan ezin duzulako. Bira estatu osotik bueltan egiten dugu, baita kanpoan ere. Azkenean, oreka puntu hori bilatu behar duzu. Disfrutatu behar duzu. Bestela, ez bazaude ongi, ez du ezertarako balio.

Sarrera agorturik duzue toki askotan. Hori jakinda, nola ateratzen zara oholtzara?

Oso pozik gaude. Euskal Herrikoak agortu dira, Zaragozakoak ere, Espainia mailan ere Leon, Toledo, Valladoliden oso fuerte izaten da... Harrera oso ona izan da. Guretako izugarria da; 25 urte ondoren garitoak betetzea sekulakoa da. Egia da azkenaldian badagoela sarrerarik gabe gelditzeko beldurragatik edo lehen bait lehen hartzeko joera. Azken urtetan gora egin du: hilabete pila bat lehenago sarrerak hartu badaezpada. Ona da, baina aldi berea despistatuta egoten den jendea ezer gabe gelditzen da. Desberdintasuna da duela 25 urte fisikoki saltzen zirela, eta %20 txarteldegian saltzeko utzi behar ziren. Lege bat zegoen. Orain mundu digitala sartu zenetik ez dago lege hori, eta dena online saltzen baduzu, ez dago ezer. Bi emanaldi ematea eskaini ziguten, eta Iruñerriaren kasuan uda ondoren zerbait egitea pentsatu dugu. Aukera hori izango dugu. Toki askotan esan digute bi emanaldi egiteko, baina ezinezkoa da. Jendea gogotsu dago, eta gu ere bai.

Sasoian egon behar zarete ere, ezta?

Denak antzeko egon behar gara. Lehertuta bukatzen dugu, baina niretako furgonetako bidaiak gehiago lehertzen du. Asteburu batean hemezortzi ordu furgonetan batean egoten gara. Lehen gazteago ginenean errazago bueltatzen ginen. Baina hori da agian gehien kostatzen zaidana: bidaiak. Eta hori furgoneta handi bat dugula eta gure artean giro ona dagoela eta ez dela pisutsua egiten. Baina fisikoki leherturik bukatzen dut. Azkenean hori da: ez daukagu 20 urte.

"DUELA 25 URTEKO ABESTIEN LETREK GAUR EGUN BALIO DUTE; HORI BAI DELA TRISTEA"
"BELAUNALDI ALDAKETAK EGON DIRA; MANTENDU DUGU ETA BERRIAK SARTU DIRA"

Gehienbat hirietara joaten zarete? Bai. Azpiegiturengatik errazago delako. Aretoak dira. Herri txikietan ere aretoak daude, baina produkzio aldetik ez dira hain aproposak jende asko sartzeko. Gaztetxetan ere egin ditugu beti. Badakigu nondik gatozen, eta gustatzen zaigu jendearekiko kontaktu hori; eszenario txikia eta jendea ondoan egotea. Baina egia da hiriburuetan egiten ditugula gehiago, aretoak guretako toki aproposenak direlako. Nolakoa izango da bira? Errepertorioa gehienbat bat abesti zaharrak izango dira. Lehenengo bi edo hiru diskoenak. Azkenean, guri atera zitzaizkigunak dira. Batzuk jo gabe urte asko daramatzagu, eta gogoa bageneukan. Estudioan horrelako nostalgia puntu bat izan nuen. Grabatzen nengoen eta teknikoari esan nion: hau duela 25 urte grabatu nuen, eta ari naiz sentitzen 20 urte izango banu bezala. Oroitzapen asko datoz burura eta momentu emozionantea eta nostalgikoa izan zen. Horrelako abestiak jotzea bira honetan berezia izango da. Sekulako gogoa daukagu. Jendea ere gustura egongo da. Gure zuzenekoak dibertigarriak dira, eta jendea horretara dago.

Kaotiko taldeko kideak; lehenengo ezkerretik, Xabi Aldaz etxarriarra. PANDA ARTIST

"Gaurko eguna aitzakia polita da gaiari heltzeko"

altsasuko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta, baina 12 urtetik aurrerako edozein adin tarteri bideratuta, 'sexualitatea eta harreman osasuntsuak' itxaso torregrosa sexgune zerbitzuko sexologoaren hitzaldia izanen da gaur, otsailak 14, iortian

Erkuden Ruiz Barroso altsasU

1

Zer da sexualitatea?

Sexualitatea modu zabal batean ulertu beharko genuke; norberak sexudun bezala duen kualitateaz ari gara, eta hau bizitzeko moduaz. Sexualitatea, gure bizitzan aldatzen doan arren, egunerokoan eta gure bizitzan zehar, gure harreman eta bizipen guztietan zeharkatzen gaituen zerbait da.

2

Otsailak 14, San Valentin eguna. Zer esan nahi du horrek?

Polita izan liteke maitasun eta zaintza mota ezberdinak aldarrikatzeko espazioak eta egunak hartzea, baina gaur egun, tamalez, San Valentin deituriko eguna maitasun erromantikoaren ideia eta kontsumismoa bultzatzeko aitzakia bat besterik ez da.

3

'Sexualitatea eta harreman osasuntsuak' hitzaldia emanen duzu. Zeintzuk dira ildo nagusiak?

Gaur egun bikoteari eta maitasunari buruz jasotzen ditugun mezu eta ideiak aztertzen saiatuko gara. Egunerokoan mezu asko jasotzen dugu gure harremanak, bikote harremanak batez ere, izan beharko luketeenari buruz. Horrek eragin handia du gure bikoteekin ditugun espektatiba eta kudeaketetan; gure bizipenetan. Maitasun erromantiko horrek guregan eta gure harremanetan dituen ondorioei buruz hausnartu eta garapen osasuntsuak izateko gakoak ematen saiatuko gara.

4 Zergatik gaur?

Egunero hausnartu beharko genuke gauza hauen inguruan, ideia hauek zeharkatzen gaituztelako. Baina gaurko eguna ai -

tzakia polita da ere gaiari espazio bat eskaintzeko.

5 Nola apurtu bikotea lehenesten duen ereduarekin?

Zaila da egunero jasotzen ditugulako bikote harremanak, zehatz bat gainera, goraipatzen dituzten mezuak; iragarkietan, abestietan, filmeetan… Horrek eragin handia du gure sinismen sisteman. Hausnarketa eta aldaketa txikietatik abiatuta, ereduak aldatzen joatera jo behar dugu, poliki-poliki osasuntsuagoak izango diren eta zaintzan oinarrituko diren harreman ereduak positiboagoak sustatzeko. Aurrerapausoak ematen ari dira, baina kontrako norabidean ere... Oraindik asko falta da. Eredu positiboak behar ditugu; hausnarketarako espazioak eta sexu hezkuntza integral batean gehiago inbertitu. Gazteek, eta ez gazteek bakarrik, asko eskertzen dute.

6 Zer dago maitasun erromantikoaren atzean?

Gauzak bere horretan jarraitzeko interesa. Patriarkatuak eta egungo sistemak berdin jarraitzeko eredu hauek mantentzeko beharra du. Rolak mantendu eta gu, emakumeak batez ere, bikote harreman horren menpe behar gaitu.

7 Nola aurre egin?

Hezkuntza eta hezkuntza. Adin tarte guztietan, eta lehenbailehen. Dagoenari buelta eman eta forma eta modu berriak sortzeko aukera izan behar dugu. Gauzak beste modu batean izan litezkeela erakutsi behar dugu. Maitatzea, zaintzea eta konpartitzea oso polita izan daitekeelako. Izan beharko lukeelako.

8 Orokorrean, nola harremantzen gara?

Askotan atxikimendu estilo ez oso osasuntsuekin. Antsietatetik, beldurretik, beharretik, idealizaziotik… Betiko hor egon behar dugula, edozeren gainetik egon behar dugula, bestearen maitasuna jasotzea beste guztiaren gainetik badago… Horrek, batez ere, sufrimendua eragingo du. Oso garrantzitsua da jasotzen ditugun mezuak aztertu eta hauek guregan duten eraginaz kontziente izatea.

9

Eta nola sustatu daitezke harreman osasuntsuak?

Begirada aldatu eta gure buruak behar bezala baloratu eta zaindu. Ikusita ze onura duen gauzak beste modu batean egiteak, ze politak diren harremanak beste ikuspegi batetik begiratuta, beste gauza batzuk lehenetsita. Baina hori ez da egun batetik bestera egiten.

10

Sare sozialek laguntzen dute? Sareetan denetik dago, eta jendeak gauza oso interesgarriak egiten ditu gai honekin ere, baina tamalez gehienek eredu oso toxikoa zabaltzen dute. Gazteei buruz ari garenean pornoa dugu ahotan beti, eta honi arreta jarri beharko genioke, jakina, baina kasu egiten diogu gure nerabeek sareetan jarraitzen dituzten pertsonek bidaltzen dizkieten mezuei?

11

Nola ospatu San Valentin "alternatibo" bat? Ditugun harremanei begiratuta agian? Gure burua zaintzeko norberak bere buruari oparitxo bat eginda? Inguruan ditugunekin sakon hitz eginda? Gure bikote edo lagun harremanak aztertuta? Opariak egitea lehenengo planotik kenduta? Mila gauza egin litezke baina egunero ospatu liteke harreman osasuntsuen eguna.

Itxaso Torregrosa Intxostiapuntako Sexgune zerbitzuko sexologoa. ARTXIBOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.