"Toureren patua toki guztietan antzekoa da; baina nobela honetan inoiz baino bakarrago dago"
'Zenbaki gorriak' toure sagaren hamaikagarren nobela kaleratu du; asteartean hitzaldia emanen du Etxarri a ranatzen / 23
"Ikasgela bat dugu, baina mendian"
AMAIA, JUANJO ETA SAMUEL GaZtaiNONDOEN BatZOrDEEtaKO KiDEaK
Gaztainadiak berreskuratzeko proiektu pilotua garatzen ari dira i habarren, i rañetan eta Bakaikun. Badirudi zabaldu eginen dela
Alfredo Alvaro Igoa iHaBar / iraÑEta / BaKaiKU Gaztainadiak hamarkadatan ahaztuak egon dira. Baina haiek berreskuratzeko proiektua martxan da ibarrean. Samuel Arraras Irañeta, Juanjo Vitoria Garziandia eta Amaia Fuste Etxeberria horretan ari dira, Ihabarren, Irañetan eta Bakaikun hurrenez hurren.
Zergatik erreparatu zenieten gaztainondoei?
Amaia. Herriko pertsona helduei galdetuta, jakin bagenekien gaztainondoak oso baliabide preziatua zirela bere garaian, gainera duela ez hainbeste urte. Elikagai gisa erabiltzen zen, bai etxekoendako, bai abereendako. Pena ematen zigun baliabide hori eta gure herriarekin hain lotura estua zeukan kultura hori galtzea. Horregatik egin genuen apustua, balioa emateko eta berreskuratzeko gaztainadiekin eta gaztainondoekin genuen harreman hori.
Juanjo. Arakilgo Udalak Hiriberrin gaztainondoei buruz hizketatzeko deialdia egin zuen. Horren ondoren elkartzen hasi ginen. Eta Sakanako Garapen Agentziak sustatutako proiektu pilotuan sartu ginen. Samuel. Lehengo gaztainondoak aspaldi bota ziren pinua jartzeko. Gaztainondo pila bat genituen,
baina galdu egin ziren. Aspaldiko lan bat berreskuratu nahi genuen.
Beraz, herrian izan duzue gaztainondoen inguruko transmisioa.
J. Gaztainadia betidanik ezagutu dugu. 70 urte ditut, eta 12 bat urte nituen arte gaztaina bila joaten ginen, etxera ekartzeko. Gure etxekoak ez ginen joaten gaztainondo gutxi genituelako, bizpahiru ilara. Baina etxe batzuek pila bat zituzten. Gaztainak nahikoa ongi mantentzen ziren ilbeltza edo otsailera arte. Eskortetan gordetzen ziren. Baina badakit etxe batean, lehen solairuan, gaztaina gela zutela. Aparte, eskorta zuten eta han ere ikusia nago morkotsak. Pila ederrak. Zortzi, hamar gurdikada edo gehiago ekar zitzaketen. S. Gu txikitan ibili ginen gaztainondoetan. Baina hura galdu zen. Gaztainak jateko biltzen genituen, morkotsarekin. Orain gabe biltzen ditugu aleak, hozkailuan sartu eta kontserbatzeko. Leku gutxiago hartzen dute. Jateko dira. Baina baita gure seme-alabek eta ondorengo jendeak jakiteko zer zegoen lehenago herriko basoan. Eta lehenago egurrarekin piketeak eta halakoak egiten genituen, baina hori jada galdu da, eta orain erosten dira. Azkenean, galdutako historia bat da.
A. Bai. Batez ere Agustin Lopez de Zubiria. Gainera, oso ona da informazioa-eta transmititzen. Bizi du. Informazio gehiena berarengandik jaso genuen. J. Lastaila aurretik gaztainadira joaten zen, eta hura larre baten pare uzten zen, sasirik gabe, ondoren morkotsak jaso ahal izateko. Jakina, arbolak kimatu egiten ziren. Hagekin adarrak jotzen ziren, morkotsak eror zitezen. Pixka bat berde zeudenean jotzen zen, aletu ez zitezen. Hagekin jotze bera kimatzeko modu bat ere bazela uste dut. Horren ondorioz, arbolak ez ziren luzatzen, zabaldu baizik. Etxe gehienetan, afaltzeko, aza platerkada, edo antzeko zerbait, eta gaztainak zeuden, gauero. Horiek ziren elikagai nagusiak. Haurrak ginenean ez zegoen premiarik, baina gaztainak jateko ohitura mantentzen zen. Etxeetan gehienetan danbolinean erreak jaten ziren. Gurean gehiagotan egosiak, erretzeko beheko surik ez genuelako, sukaldeko labea bai. Joan zen mendeko 60ko hamarkada hasita hainbeste gaztaina jasotzeari utzi zitzaion. Jateko beste gauza batzuk zituzten, eta gaztainadia baztertu zen.
Urte batzuk badaramatzazue, ezta?
A. Hainbat. Urte batzuetan jende gehiago animatzen da, beste
"POZIK GAUDE EGIN
DENA BESTE
HERRIETAN
ERREPIKATZEKO
BALIO DEZAKEELAKO"
aMaia FUstE
"GAZTAINAK NAHIKOA
ONGI MANTENTZEN
ZIREN ILBELTZA
EDO OTSAILERA
ARTE"
JUaNJO VitOria
"BADAKIGU DEIALDIA
EGITEN BALDIN
BADUGU HAURRAK
ETA ANIMATZEN
DIRELA" saMUEl arraras
batzuetan gutxiago, baina aurrera jarraitzen du. J. Lau bat urte.
S. Antolatu zuten ikastaro batean izan zen, eta bizpahiru ihebardarrek izena eman genuen. Mundu horretan sartu ginen. Hizketan hasi ginen eta, pixkanaka, jendea animatu da. Ihabarren nahikoa talde ona elkartu gara. Zergatik egiten zenuten bat proiektuarekin?
J. Gaztainadia pixka bat berreskuratzeko, betidanik ezagutu dugun hori kontserbatu nahi dugu. Guretako kontu ezaguna da, baina gazteen artean, nik uste, ez duela tiradizorik. Gaztainak hartzera doaz, baina denbora pasa. Herrian hitzaldiren bat egin izan dugu, nola funtzionatzen zuen azaltzeko. Zeren 30 urte dituenak ez du gaztainadia ezagutu. Gaztainondoak eta gaztainak daudela, bai, baina ez egiten zen lana. Ez gehiegi, baina jendea joan zen. Landaketez aparte beste lanik egin duzue?
A. Bai, pixka bat garbi mantentzea gaztainondoen ingurua: sasiak kendu, pagoak eta haritzen bat kendu genuen argia sartzen uzteko eta gaztainondoari bizitasun pixka bat emateko. Proiektu piloturako Laguntza dermioan, barga azpiko aldean, partzela bat aukeratu genuen. Han kendutako pagoa etxeko egur loteak egiteko erabili da.
S. Garbiketak, kimatzeak, birlandaketak, lehengo hogei bat gaztainondo berreskuratu ditugu...
J. Garbiketa, batez ere, eskuz egin dugu, sasiak garbitzeko makinekin. Beti ere, zerbait berreskuratzeko esperantzarekin, betiko gaztainadia mantentzeko ideiarekin.
Zein ari zarete gaztainondoekin lanean?
S. Denetarik dago, adinekoak, gazteagoak, hamar bat lagun gara gaztainondoak berreskuratzeko. Hori bai, haur batzuekin igo gara. Eta gaztainadiko auzolanak berreskuratu ditugu. Herriko auzolanak beste batzuk dira. Haurrak eta gazteak ani -
matu ditugu irteera batzuk egiteko goiko gaztainadira.
J. Iñaki Arangoa, Floren Beraza eta hirurok. Hiriberriko deialdiaren ondoren, Beraza eta biok mugitzen hasi ginen, bilera eta hitzaldietara joaten. Udalak bat egin zuen. Dagokion partea udalak ordaintzen du, baina gobernuaren dirulaguntzak daude.
A. Gaur egun gutxi. Talde txiki bat hasi ginen, gehienak gazteak ginen eta, badakizu, lana, familia eta ez dakit zergatik jarraikortasun hori egotea dezente kostatzen ari zaigu. Baina, bagabiltza. Whatsapp taldea ere badaukagu. Han gauzak jartzen ditugu, eta noizean behin gelditzen gara bost bat lagun-edo. Aukera baliatzen dut bakaikuar guztiak taldean parte hartzera animatzeko. Aurki herrian bilera irekia egiteko asmoa dugu. Orain arte egin diren lanak azaldu eta jendea parte hartzera animatzeko.
Jendea animatu da?
S. Bai, bai. Deialdia eginez gero jendea animatzen da. Badago jendea igotzen dena, igotzen garena, besteak baino gehiago. Baina, azkenean, badakigu deialdia egiten baldin badugu haurrak-eta animatzen direla. Joko baten moduan horren grina sartu behar diegu. Gaztainondoak berreskuratzeko egiten dugu, baina herriko jendea mugitzeko ere egiten dugu, jendea elkartzeko. Askotan herrian bertan elkartzen zara, eta gauzak ikusten dituzu. Baina herritik kanpo ere badira. Jendeak ez daki non dagoen gaztainadia, zer toponimo dauzkagun... Horrela denok ikasten dugu.
J. Auzolanak deitu ditugu, baina gutxitan. Hiruzpalau izan dira, eta, ez asko, baina batzuk lanera joan dira. Eta gehiago ez ziren joan egun egokia izango ez zelako. Gu jubilatuta gaude eta edozein egunetan joaten gara. Baina jendea joateko asteburuan izan behar du. Oraindik bada lana. Egindako lanekin zer lortu duzue?
A. Lana egiten duzunean lan hori zure parte dela sentitzen duzu. Azkenean, zuk nahi duzulako egiten duzun esfortzu bat da, eta da berriz ere mendiarekin eta basoarekin lotura hori sortzea. Zerotik hasi ginen. Pixkanaka ikasten duzu, eta hori ere ikasketa da. Elkarlanean ari zarete.
A. Bai. Aurtengoa proiektu pilotuaren hirugarren urtea izanen da, aurten bukatuko dugu. Proiek-
tuarekin hasi ginen Ihabar, Irañeta eta Bakaiku. Herri bakoitzean partzela bat aukeratu zen, bertan hainbat ekintza egiteko eta, nolabait, ikasgela baten antzeko zerbait bat sortzeko, baina mendian. Herri bakoitza bere berezitasunekin, baina ildo berean lanean gabiltza. Elkartzen gara, plangintza bat egiteko bilerak egiten ditugu, orain zer lan egin beharko diren, zer egin dugun, nora goazen... Ondo dator gelditzea eta gauzak nola egin finkatzea.
J. Hilero elkartzen gara lanen jarraipena egiteko, eta bazterrean ez uzteko. Pixka bat jarraitzen ez baduzu, pitteka uzten joaten zara eta geroko gero da. Zure burua behartzen duzu: “data honetarako garbiketa egin beharra dugu, gaztainondoei babesak jarri behar dizkiegu...” Zer egin behar den esan bai, baina betetzeko konpromisoa hartu ere.
A. Ispilu lana egiten diogu elkarri. Eta protokolo antzeko bat jartzea, hainbat lan nahiko sentsibleak baitira. Esate baterako, kimatzea edo txertaketak. Gehienbat gaixotasunik ez kutsatzeko. Lan horiek egiteko argi izan beharko dugu desinfekzioa, bai tresnena bai txertatu behar dugun adarrarena... Lan horietan nola jardun jakiteko ados jarri ginen ere eta hori protokolo bat egin dugu. Bitartean jarraitzen dugu. Zerbait ondo ateratzen bada, primeran. Zerbait gaizki ateratzen bada, ikasten dugu eta hurrengo baterako moldatzen dugu.
S. Oso ongi moldatzen gara. Batak bestea lagundu, erakutsi, ikasi; azkenean, dena. Sakanan jendea sozialki mugitzeko ere balio du.
Herri gehiago batu dira egitasmora?
A. Proiektu hau jada amaitzear dago, baina ikusi da ibarreko beste herri batzuetan interesa badagoela: Uharte Arakil, Lakuntza eta Urdiain. Badirudi apustu egin behar dutela eta antzeko zerbait egin behar dutela gaztainadiak berreskuratzeko. Alde horretatik pozik gaude egin dena beste herrietan errepikatzeko balio dezakeelako.
S. Orain sartuko dira ere Basaburua eta Lekunberri aldekoak. Partzelak zeren arabera aukeratu zenituzten?
A. Irizpide nagusia izan zen garai batean bertan gaztainadia egotea, edo jarraitzea. Herrian gaztainadiak non dauden jakin-
da, bakaikuarrok Laguntza dermioaren aldeko apustua egin genuen, gehienbat herritik gertuago dagoelako, eta pentsatzen genuelako gertuago zegoenez, jendea ere gehiago animatuko zela. Baina ahuntzetxe inguruan ere gaztainondo ederrak daude, irisgarria da, baina han dago. S. Bargan dugu gaztainadi handiena. Baina Madalen haitzeko malda horretan, herrien arteko elkarrekiko lurretan ere bazeuden arbola batzuk, herrikoak. Guk bargakoa berreskuratu dugu. Bi hektarea, edo gehiago, garbitu ditugu. Lehen etxe bakoitzak bere arbolak zituen. Guk ez dugu hori nahi, denondako izatea nahi dugu. J. Madalen Haitzek itzala egiten dio proiekturako aukeratu dugun eremuari. Zelaiena da, baina herritik urrunen dagoena da. Gaztainondo guztiak oso zahartuta eta oso gaizki daude. Baina, dirudienez, jarraipen faltagatik da. Laguntza duzue?
A. Proiektua Nafarroako Gobernuak finantzatu du. Intiak antolatutako prestakuntzak egin dira. Gure kabuz lanak egiten ditugu, baina administrazioaren laguntza egotea ezinbestekoa da. Sakanako Garapen Agentzia lehen urteetan jo eta ke aritu izan da. Bere gain hartu zituen koordinazio lanak eta hori guztia. Gaur egun ez da zuzenki parte hartzen ari, baina, zerbait antolatzen bada, zabalkunde lanak eta hori guztia egiteko prest dago.
J. Efren Martin Martin (Villuercas, Caceres) teknikoa urtean hirutan etortzen da. Hitzaldi bana egiten du herri bakoitzean. Hitzaldi irekiak dira eta herrikoak eta kanpokoak joaten dira. Jende asko elkartzen da, Sakanakoa, Basaburua eta eskualde askotakoak. Hitzaldien ondoren, mendian txertaketa praktikak egiten ditugu. S. Intiak eta Sakanako Garapen Agentziak lagundu ziguten sasi garbiketa handi bat egiten. Dirulaguntza. Eta ikastaroak eta ikastaroak egiten ari gara. Proiektuaren orain arteko balorazioa zein da?
J. Gaztainondo gazteen zaintza eta mantentzea ikasteko, proiektua ongi dago. Pozik gaude. Zuhaitz zaharrekin ere izan dugu. Kanpotik kimatzera etorri dira. Erakusten dute, baina arbolara sokekin eta bestelakoekin igo beharra dago. Izugarriak diren arbola horietan kimaketak egitea oso zaila da.
S. Ona. Arbolei buruz orokorrean, bai gaztainondoei buruz, pila bat ikasi dugu. Ez zen guk pentsatzen genuena, mundu bat dago hor! Aurreko urteetan egindako lana nabaritu dugu, nahiko ongi berreskuratu dira gaztainondoak, eta, ikusten da, gaztaina gehiago eman dituzte. Bati aldamenekoak kendu dizkiogu, eta arbola bakarretik Olentzero eguneko gaztaina ia denak atera ziren.
A. Sare bat sortu dugu, ez da gutxi. Lortu dugu denok elkartzeko denbora tarte bat hartzea, bidean ikasitako guztia komunean jartzeko gauzak: barietateak, txertaketak, gaztainondoaren inguruko informazio guztia. Intiak antolatutako prestakuntza saioetara kanpoko jendea ere etorri da eta, ondorioz, jende gehiago ezagutzen duzu, beste tokietan nola egiten duten ere ikasten duzu. Gauza asko dira. Beste bi herrietatik zer hartuko zenuke zure herrirako?
S. Bakoitzak gure filosofia dugu. Guk, momentuz, gure barietateekin mugitu nahi dugu.
J. Bietan makinarekin kendu dituzte sasiak, gurea baino garbiago utziz. Gurean ez dago horretarako aukerarik. Adar batzuk jaso eta pilatuta uztea erabaki genuen.
A. Zerbait aipatzearren, nire ustez, hiru herrietan jende gehia-
goren parte hartzea faltan bota dugula.
Aurten zer pauso emanen dituzue?
J. Egiten ari garenari jarraipena eman. Loratzen direnean ikusi zein txertok hartu duen. Balio ez duen zatia moztu eta txerto horiei jarraipena egin. Irintarren laguntza behar dugu. Herrian hitzaldiak ematen segi beharra dugu, jendearekin hitz egiten segi, jendea elkartu. Ea lortzen dugun gazteak bustitzea, ezagutu dezatela. Agian 10-12 urte arteko haurrei txertaketak egiten erakutsiko diegu, haiek txertatutako arbolei jarraipena egin diezaieten.
S. Joan zen urtean gaztainak jaso eta negutegi batean jarri genituen. Orain birlandatzen, mendira pasatzen, gabiltza. Bertako barietateak dira. Lehengo arbolei kimaketa batzuk egin dizkiegu, nola hartzen duten ikusteko. Eta txertaketa, arbola zaharretik hartutako adarrak berrietan sartzen ari gara.
A. Prestakuntza saioak gelditzen dira. Irekiak dira, eta interesa lukeen edonork joateko aukera izango luke. Eta txertaketak geldituko lirateke, bai udaberrikoak, bai udakoak. Bestalde, konpetentzia murrizteko, gaztainondo ingurua garbitu behar da, batez ere gaztainondo zaharrei bizia emateko. Udazkenean gaztainak jasoko ditugu, hurrengo neguan zer landatu izateko.
J. Pagoak epaitzetarako aterako dituzte. Aztertzen ari gara hura garbitu eta berreskuratzeko beste eremu bat egingo ote dugun. Hor, nik uste, garbiketa egiteko makineria sartu beharko litzatekeela. Orain arte egin duguna, gutxi gorabehera, hektarea bat da.
Gaztainondoez
Barietateak daude?
A. Bai. Bakaikun hiru ezagutzen ziren: saboia, inurria eta latxa. Nolabait, herri bakoitzak bereak zituen. Baina Nafarroako Gobernuak laginak hartu zituen eta genetipoa egin zuen, genetikoki ikusteko barietateak benetan barietateak ziren, edo antzekoak ziren. Eta ikusi da Sakanan Nafarroako beste gaztainondo eskualde batzuekin bat egiten duten lau barietate daudela: bentolatza, xertagorri, hostabeltza eta iñarbeltza.
J. Bai. Nafarroako Gobernuak Irañetako zortzi arbolen genotipoa egin zuen eta hiru barietate atzeman zituzten: bentolaza, hostabeltza eta xertagorri. Nafarroan uste dut hemezortzi barietate azaldu direla. Nola hasi zineten?
J. Bilketa uztean, arbolak hazi ziren, gora egin zuten. Berez etorri diren gaztainondoak ere goraka egin dute. Eta atzetik etorri diren zuhaitzek tapatu dituzte eta ez dute utzi gaztainak behar bezala egiten. Badaude gaztainak, jasotzen dira, baina ez lehen bezala. Garbiketa izan zen lehen lana. Bestalde, dentsitate gutxien zegoen tokian arbola batzuk landatu ditugu. Heldu den urtean txertatuko ditugu.
S. Garbitzeko kontzejuak han epaitzak egin zituen, jendeak zuhaitzak kendu gaztainondoei espazio gehiago uzteko. Gero pixka bat kimatu genituen.
A. Nola jardun ez genekienean, gure aldetik landaketa batzuk egiten hasi ginen. Galiziatik ekarritako gaztainondo batzuk landatzen hasi ginen. Hibridoak ziren eta hainbat gaixotasunen kontrako erresistentzia pixka bat zuten. Horien aldeko apustua egin genuen. Baina urteak aurrera joan ahala, eta, batez ere, proiektu pilotuarekin azken hiru urteetan, gehiago ikasi dugu eta, momentu honetan, bertako gaztainondoen aldeko apustua egiten dugu.
Hibridoak utzi eta bertako landareen alde egin duzue, zergatik?
A. Hibridoa ez litzateke bakarrik Castanea sativa izanen (gaztainondoaren zientzia izena), japoniarraren kutsu bat izango luke. Txertaketak egiten dituzunean, genetikoki zerbait desberdina
sartzen diozunean, batzuetan txertoak ez du ondo hartzen. Txankroarekin (gaztainondoen gaixotasun bat) hemengo zuhaitzek halako erresistentzia puntu bat sortu dute. Beraz, zergatik ekarri kanpotik? Kanpotik, mintegietatik, ekartzen dituzun landare horiek, printzipioz ziurtatutakoak dira, baina gaixotasunak ekar ditzakete ezkutuan. Eta nahigabe gaixotasun bat sar dezakezu gaitzik ez dagoen toki batean. Erabaki genuen hemengo landareen aldeko apustua egitea. Hiltzen badira, hiltzen dira. Hurrengo urtean berriak jarriko ditugu. Ez da ezer gertatzen. Momentuz horren aldeko apustua egin dugu. Txertaketak. Ikastaroa eginda adituak zarete?
J. Ikusi dugu txertaketa batzuk hartu dutela, beste batzuek ez. Baina hartzen duenari jarraipena egiten diogu. Horretan jarraitu behar dugu. Otsailean edo martxoan beste txertaketa batzuk eginen ditugu.
A. Oraindik ikasten ari gara. Gainera, bakoitzak bere modura egiten du. Jakin txertatzen diren hamarretatik apika batek egiten duela aurrera. Hori da gure arrakasta maila momentuz. Baina probatu beharra dago, eta hor gabiltza. Gaitzak baditu?
J. Bi dira. Hemen, dirudienez, tintarik ez dago, edo oso gutxi dago. Lurretik heldu den onddo bat da, gaztainondoa hiltzen duena. Zainetatik hasi eta, azkenean, arbola lehortzen du. Beste gaitza txankroa da. Oso presente dago.
S. Ikusi dugu eskualdean tintarik ez dugula, baina txankroa bai. Esan digutenez, dagoen txankroa ez da oso erasokorra, eta nahikoa ongi daramagu.
J. Ikastaroak ematen dituen Martin harrituta gelditu da. Zuhaitz bateko adar baten zati bat lehortuta egon daiteke, txankroak izerdia igotzen uzten ez diolako. Baina adar lodi askotan ikusi denez, goiko partea berde dago. Hau da, txankroa du, baina gainditu du. Arbola bera immunizatu egiten da.
A. Bi gaixotasunek elkarrekin nahiko gogor jo zituzten gaztainondoak. Proiektuarekin hasi aurretik herriko zaharrek esaten
zuten: “gaztainondoak jada hilda daude, ez du merezi”. Baina ikusi da gaztainondoaren ingurua pixka bat zainduta, hau da, argia sartzen utziz, aireztapen moduko bat sortuz, inguruko landaredia garbituz... erantzuten duela. Kudeaketa da gakoa. Zer erabilera ditu gaztainondoak?
A. Momentuz, helburua da gaztainadiak berreskuratzea. Baina gaztainondotik ia-ia dena aprobetxa daiteke. Ezaguna da gaztainondo egurra, nahikoa erresistentea da, deskonposatzea kostatzen zaio. Horregatik eraikuntzan-eta erabili izan da, eta gaur egun ere erabiltzen da. Bere loreengatik erlauntzak dituztenendako interesgarria da. Hostoak, iratzeekin batera, abereen oheak egiteko erabiltzen ziren. Adar finenak, saskiak egiteko. Gaztainondotik ia dena aprobetxa daiteke. Baina, momentuz, gure helburua da berreskuratzea eta mantentzea.
S. Batzuk gaztainaren ekoizpenerako dira, eta beste batzuk piketeak egiteko. Gurean denetarik. Gaztainak guk danbolinean eginda jaten genituen. Baina orain ikusi dugu irina egin daitekeela. Aurrekoan esan ziguten bakarren batek kroketak egin dituela. Ez da bakarrik jateagatik, pixka bat mugitzea da.
J. Nik ez diot etorkizunik ikusten. Funtzionatzeko bakarren batek ustiatzeko ideiarekin hartu beharko luke gaztainadia. Jendeak ez du horrelako beharrik. Jendeak lan egin eta ez du beste beharrik, aisialdia. Gure gurasoen garaian soroko lanez aparte, batean eta bestean lan egin beharra zuten aurrera egiteko. Aukeretako bat da gaztaina ekoizpenera bideratu beharrean zuretarako bideratzea. Gaztainondoaren zurak balioa du, baina kopuru txikia dago eta inor ez dago prest makineria sartu eta hori ateratzeko.
Gaztainondoei beste begi batzuekin begiratzen diozue?
A. Nik, behintzat, bai. Eta espero dut herrikoekin ere bai.
S. Bai. Aurrekoan hiru herrietakoak elkartu ginen hitz egiteko. Esaten genuen: gu hasi ginenetik orain arte mendia eta gure pentsatzeko modua aldatu dira.
Efrem Martin Martin txertaketak nola egin behar diren azaltzen. INTIA
ANE ZELAIA RUIZ DE EGINO
Merke-aldiak
Gabonak, kontsumismoaren urteko puntu gorenena urruti ikusten dugu jada, baina hiru aste besterik ez dira pasa. Emozioz beteriko egunak izaten dira: janari infinitua duten bazkari edota afariak, ordu txikitan hitz egindako elkarrizketak, edandako trago luzeak eta nola ez, opariak ere protagonistak dira egun hauetan.
Gabonak atzean utzita errutinara bueltatzeko unea iristen da. Urteko proposamen berriak gauzatzen hasi eta berriz martxa hartzeko ordua. Eta nola aurre egin urtarrileko aldapa honi? Kapitalismoak badu guztiarendako erantzuna: merkealdiak. Azken asteetako gastuak gutxi izan balira bezala, orain, merkealdiak probesteko unea da. Nahi duzun arropa, etxeko traste, bidaia... erosteko aukera paregabea.
Iragana, oraina eta geroa
ALTSASUKO GAZTETXEA
BEHAR EZ DITUGUN
EROSKETAK EGITERA BEHARTUA SENTITZEN
GARA, MERKEAGO DAGOELAKO
Badirudi Gabonak pasata etenaldi bat egingo dugula gure kontsumoan, Olentzeroren bisitaren ondoren batez ere. Baina merkealdiak iritsi dira eta kontsumitzen jarraitzen dugu, etengabe. Aplikazio bat deskargatu, gustukoen duzun praka aukeratu eta erosi. Prakaren tela nolakoa den jakin gabe, neurria hori ongi datorkizun ala ez jakin gabe eta, jakina, kolorea ere, mugikorreko pantailan agertzen denaren antzekoa izango denaren esperantzarekin iritsiko da zure eskuetara.
Gainera, praka etxera iritsiko zaizu, inongo esfortzurik gabe. Tinbre hotsa entzun eta paketea etxean. Abantaila dirudien arren, ez da beti horrela. Etxean harrapatzen bazaitu ideia ona da, baina hala ez bada zure konfiantza bizilagun edota lanpasaren esku utzi beharko duzu.
Azken finean, geroz eta aukera gehiago daude kontsumitzen jarraitzeko, eta berdin du urteko zein sasoitan den. Behar ez ditugun erosketak egitera behartua sentitzen gara, merkeago dagoelako. Black Friday, San Valentin, aitaren eguna... Edozein data da aukera paregabea behar ez dugun edozer gauza erosteko.
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali.
Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Felix Altzelai Iriarte Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
Jaiotzen garen momentu beretik geure izaera eraikitzen hasten gara, eta txikitatik, izan nahi dugun horretan pentsatzen dugu. Pixkanaka ibiltzen ikasi, geure lehenengo hitzak esan, bizikleta hartu… eta konturatu orduko hain txikiak ez garela ohartzen gara. Gutxika geure buruen gaineko kontzientzia hartzen goaz eta etorkizunean izan nahi dugun horretan modu argigarriagoan pentsatzen dugu. Baina ez dugu soilik pentsatzen, geure egunerokoan egiten dugunak gerturatzen gaitu izan nahi dugun horretara.
Denbora pasa ahala geure bizitza aurrera doa, momentu txar eta onak igarotzen ditugu, baina kideon artean elkar zaintzen gara. Erortzen garenean altxatzen gara, eta ez zaigu axola berriz erortzea, aurrera egiten saiatzen ari garela argi dugulako. Atzera
begiratuta geure burua baloratzen dugu, eta konturatzen gara beti izan garela gazte, eta aldi berean, heldu. Geroari begira jarraitzen dugu, baina orain garena eta bihar izan nahi duguna, atzoko bideari erreparatu gabe ezin dela ulertu konturatzen gara. Lagunekin iragana birgogoratzen dugu eta etorkizuneko kezkak elkarbanatzen ditugu, eta ohartzen gara, elkarrekin modu anaitsuan jardun izan ez bagenu, ez geundekeela hemen.
Nire historia beste askorena ere bada, eta ni beste hainbesteren historien parte naiz. Ohartzen gara krisialdi kapitalistak, gerrak eta faxismoaren gorakadak markatutako etorkizunean elkar laguntzen ez badugu, gorriak ikusiko ditugula. Elkarrekin antolatzen, elkartasun zubiak eraikitzen
HIZKETAN
eta borrokatzen ez badugu, gureak egin duela ikusten dugu.
35 urte betetzera noan honetan nire iraganari begiratu eta egindako bideaz harro nagoela argi esan dezaket. Geroari erreparatzean, etorkizun ilun honi aurre egingo dion langile mugimendu iraultzailearen aktibo politiko izango naizela, gazte langileontzako erreferentziazko gunea izango naizela, beste Gaztetxeekin elkarlanean lan egingo dudala eta gazte langileon borroka eta antolakuntza hauspotuko ditudala argi dut. Gazte guztiok bat eginik, oraina borrokatuz beste gero bat posible dela argi daukat, eta txikitatik izan nahi dudan hori geroz eta gertuago ikusten dut; beste mundu bat.
ibarrean 20.699 sakandar bizi ziren 2024ko ilbeltzaren 1ean, 10.665 gizonezko eta 10.034 emakumezko. aurreko urtean bezain besteko populazio igoera izan da, 177, %0,77 gehiago
Alfredo Alvaro Igoa eta Iune Trecet Obeso saKaNa Azken bost urteetan Sakanak 438 biztanle irabazi ditu. Haietatik 332 azken bi urteetan, 174 eta 158 sakandar gehiago urte bakoitzean. Biztanleriaren igoerak ibarreko 2013ko populazio errekorrera hurbildu gaitu. Orduan 20.809 sakandar bizi ginen, orain baino 110 gehiago. Generoari dagokionez, sakandarren %51,52 gizonezkoak dira (10.665, 104 edo %0,98 gehiago) eta %48,48 emakumezkoak (10.034, 54 edo %0,54 gehiago). Hamarkada bat pasa eta gero Sakanako emakumezkoen kopuruak
10.000ko langa gainditu du atzera ere. Hala ere, populazioa igotzearekin batera, generoen arteko aldea handitu egin da, 631 gizonezko gehiago daude ibarrean. Populazioaren dentsitateari dagokionez, Sakanakoa
67,73 pertsona da kilometro karratuko.
Udalerrika
Sakanako hamabost udalerrietatik populazioak hamaiketan egin du gora. Portzentajeari erreparatuta, bi herrik izan dute %3 baino gehiagoko biztanleria hazkundea: %3,35eko hazkundea Iturmendik (14 iturmendiar berri, 2 gizonezko eta 12 emakumezko) eta %3,03 Irañetak (5 irintar gehiago, 2 gizonezko eta 3 emakumezko). Bi herriek aurreko urtean populazioa galdu zuten.
Hirugarren urtez jarraian
Arruazuko biztanleriak gora egin du, %2,52 (3 arbazuar gehiago, 2 gizonezko eta emakumezko 1). Lakuntzak ere goranzko joerarekin segitzen du: %2,16 gehiago (28 lakuntzar gehiago, 20 gizonezko eta 8 emakumezko). Bi dira puntu
batetik gorako biztanleria hazkundea izan duten udalerriak. Alde batetik, Altsasu, %1,58 hazi dena (120 altsasuar gehiago, 73 gizonezko eta 47 emakumezko). Bestetik, Arakil, %1,22 hazkundearekin (12 arakildar gehiago, 9 gizonezko eta 3 emakumezko).
Lau udalerritan populazio hazkundea puntuko igoeraren azpitik gelditu da. Etxarri Aranazko igoera %0,95ekoa izan da (24 etxarriar gehiago, 19 gizonezko eta 5 emakumezko). Urdiainen populazioak %0,63 egin du gora (4 urdindar gehiago, 3 gizonezko gutxiago eta 7 emakumezko gehiago). Ergoienan hazkundea %0,53koa izan da (bi ergoendar gehiago, bi gizonezko gutxiago eta lau emakumezko gehiago). Azkenik, igoera txikiena izan duen herria Ziordia izan da, %0,28koa (ziordiar 1 gehiago, hiru gizonezko gutxiago eta lau emakumezko gehiago). Batere aldaketarik gabe, Irurtzunek 2023an zuen populazio bera zuen 2024ko hasieran.
Biztanleak galdu dituzten herriak lau izan dira. Galera handiena, %1,86 Uharte Arakilen izan zen (15 ubertear gutxiago, 2 gizonezko eta 13 emakumezko). Arbizun %1,60ko populazio galera izan zen (18 arbizuar gutxiago, 5 gizonezko eta 13 emakumezko). Olatzagutiak biztanleriaren %1,28 galdu du urte batean (19 olaztiar gutxiago, 6 gizonezko eta 13 emakumezko). Azkenik, herritar
galera txikiena izan duen herria
Bakaiku izan da: %0,87 (3 bakaikuar gutxiago, 2 gizonezko eta emakumezko 1). Bakaiku eta Olatzagutia dira aurreko urtean bezala populazioa galdu dutenak.
Hirugarren urtez jarraian hiru herrik beraien populazio errekorra gainditu dute: Arakilek (999), Lakuntzak (1.325) eta Etxarri Aranatzek (2.545). Bi urte darama Iturmendik (432) bere biztanleria errekorra gainditzen. Irurtzunek 2023an lortutako populazio errekorrari eutsi dio (2.316).
Bi pertsona gehiagorekin Altsasuk (7.710) ere bere errekorra gaindituko luke. Beti ere 1996tik honako denbora tartea kontuan izanda. Bestalde, despopulazio arriskuan dagoen Ergoienak hirugarren urtez jarraian biztanleria irabazi du (16 ergoendar).
Eta 2023ko igoerak 800 herritarren langa gainditzea ekarri bazion Uharte Arakili, 2024ko jaitsierak 2022ko maila berean utzi du herria (791 ubertear).
Bestetik, zortzi urteko igoeren ondoren, Arbizuk populazio galera izan du.
Biztanleria banaketa Sakandarren herena pasa, %37,25, (0,3 puntu gehiago) Altsasun bizi dira. Bi herrik dute sakandarren %10 baino gehiago: Etxarri Aranatz, %12,3 (0,03 gehiago) eta Irurtzun %11,19 (0,09 gutxiago). Mila biztanletik gora duten Olatza -
gutian, Lakuntzan eta Arbizun %7,07 (0,15 gutxiago), %6,40 (0,9 gehiago) eta %5,35 (0,13 gutxiago) bizi dira hurrenez hurren. Sakanako sei herri populatuenetan ibarreko biztanleriaren %79,55 bizi da (0,04 gehiago). Hau da, bost sakan -
2023-2024
Urdiain:
darretik lau sei udalerri horietan bizi dira.
Ibarreko biztanleen gainontzeko %20,45 gainontzeko bederatzi udalerritan bizi da: Arakil (%4,83; 0,02 gehiago), Uharte Arakil (%3,82; 0,1 gutxiago), Urdiain (%3,10; 0,01 gutxiago), Iturmendi (%2,09; 0,06 gehiago),
Dentsitatea Udalerrien tamainak baldintzatzen du biztanleriaren den -
tsitatea. Hala, azalera txikien duen herria, Irurtzun, populazio dentsitate handiena du: 657,58 biztanle km 2-ko. Atzetik ditu Altsasu 287,63 eta Lakuntza 120,09 biztanle km 2 -ko. 75 biztanle km 2 -ko baino gehiago hiru herrik dute: Arbizu 77,46; Etxarri Aranatz 77,07 eta Ola -
2024ko biztanleria Sakanan generoaren arabera
Altsasu
Arakil
Arbizu
Arruazu
Bakaiku
Ergoiena
Etxarri Aranatz
Irañeta
Irurtzun
Iturmendi
Lakuntza Olatzagutia
Uharte Arakil
Urdiain
Ziordia
tzagutia 74,63. Zazpi udalerrik 20 eta 45 artean daude: Urdiain 42,57; Iturmendi 43,60; Bakaiku 29,06; Ziordia 24,53; Uharte Arakil 20,85, Irañeta 20,25 eta Arruazu 21,28. Dentsitate txikiena duten bi udalerriak
Arakil 19,08 eta Ergoiena 9,14 dira.
Nafarroa
Herrialdeak 2024ko ilbeltzaren 1ean 678.338 biztanle zituen, 6.592 nafar gehiago, hau da, %0.98eko hazkundea. Nafarren %50,49 (342.549) emakumezkoak ziren eta gainontzeko %49,50 (335.789) gizonezkoak. Sakandarrak nafarren %3,05 gara.
Izan giltzarri!
Izaskun Beunza Azazeta Arkitektoa eta korrikalaria
Kaixo, Izaskun Beunza naiz eta Guaixe lagun izatera gonbidatu nahi zaituztet.
Luxua da sakandarrontzat astero hemengo albisteak euskaraz jasotzeko aukera izatea. Hortaz, denon laguntzarekin mantendu dezagun urte askotan. Izan zaitez giltzarri!
guaixe.eus/ kideak
Zundaketa salatzeko bilkura iraunkorra egin zen Izurdiagan astelehenean. UTZITAKOA
AHTko ibilbidea zehazteko lehen zundaketa, baimenik gabe
Hala salatu zuen a rakilgo Udalak eta, horregatik, lan horiek momentuz geldiaraztea lortu du
Alfredo Alvaro Igoa iZUrDiaGa
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidea zehazteko zundaketa lanak egiten hasi ziren ilbeltzaren 16an Izurdiagako San Joan auzoko sarreraren ondoan. Cemosa enpresako langileek Sustapen Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren Errepide Zuzendaritzaren baimenak zituzten, baina ez udalarena. Eta Arakilgo Udalak Cemosa enpresari lanak berehala gelditzeko agindua eman zion ilbeltzaren 17an. Enpresak jakinarazi zuen aste honetan bueltatzekoak zirela. Arakilgo Udala enpresarekin
Konponketa eta material berria
Altsasuko kiroldegian
Altsasuko udal kirol azpiegituren kudeaketaz arduratzen den Atabo Altsasu SM enpresak hainbat inbertsio egin ditu Zelandiko kiroldegian. Alde batetik, gimnasioko zorua berritu zuen abenduan. Bestalde, gimnasiorako makina berriak erosi dizkio Innova Sport Business, SM enpresari. Zehazki honakoak: pisuak altxatzeko bi banku, bi bizikleta, bi air bike, laster egiteko zinta bat eta pisuak jartzeko egitura. Horien truke udalaren enpresak 11.900 (BEZik gabe) ordainduko dizkio.
Horretaz aparte, saunako egurra berritzeko kontratua ere eman dio Miguel Angel Cordero zurgin altsasuarrari 3.000 euroren tru-
Bakaiku eguzki plakez ongi hornituta dago
i turrarte frontoiko eta eskola zaharrak hartu zituen eraikineko teilatuetan jarri dituzte elektrizitatea sortzeko eguzki plakak. Haietan sortzen den elektrizitatearekin argiteria publikoa eta udal eraikinak hornitzen ditu
Alfredo Alvaro Igoa BaKaiKU
eta Foruzaingoaren harremanetan izan zen ilbeltzaren 20an. Baimenik gabe ezin zirela lanak egin argudiatu zien, eta Foruzaingoaren bidez udalak jakin zuen enpresak lanekin ez duela jarraituko. Arakilgo Udala administrazio prozedura arrunta jarraitzen ari da. Beraz, enpresak hamabost eguneko epea izanen du baimen eskaera aurkezteko. Stop AHT Zundaketak-ekoek "erne egoteko" deia egin dute: "zundaketak antzemanez gero, herriko udalari jakinarazi, eta 656 711 130 ekimenaren telefono zenbakira hots egin".
ke. Azkenik, Atabo Altsasu SM-k deialdia egin zuen ere Zelandiko frontoiko sabaia eta ate bat eta kiroldegiko ate bat berritzeko. Baina deialdia hutsik gelditu da eta berriro eginen da.
Bakaikuko Udalak autokontsumorako bi instalazio fotovoltaiko jarri ditu bere jabetzako bi eraikinetan. Iturrarte frontoian 102 eguzki plaka jarri berri ditu, eta joan den asteaz geroztik sarera lotuta daude. Egoitz Urriza Lazkoz alkateak azaldu duenez, "han sortzen den elektrizitatea pilotalekua bera argiztatzera eta herriko argiteria publikora bideratzen da". Alkateak jakinarazi duenez, "frontoiko teilatuko instalazioak 50 kW-eko potentzia du". Proiektuak eta lanak 47.353,48 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan du, eta inbertsioari aurre egiteko udalak gobernuaren dirulaguntza jaso du, 24.160,54 euro zehazki. Eseki enpresak egin du lana. Horren aurretik, udazkenean, eskolak hartu zituen eraikinean eguzki plakak jarri zituen udalak, hemezortzi guztira. "Han sortutako argindarra eraikin bereko erabilera anitzeko gelan eta haur txokoan, udaletxean, mediku kontsultategian, jubilatu elkartean eta gainontzeko udal zerbitzuetan erabiltzen dira", azaldu du alkateak. Eraikin horretako instalazioak 10 kW sortzen ditu. Proiektuak eta instalazioak 13.846,81 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan
zuen. Horri aurre egiteko Bakaikuko Udalak 7.257,93 euroko dirulaguntza izan zuen.
Eraikinaz
Hainbat dirulaguntza jasota, Bakaikuko Udalak eskolak hartu zituen eraikina goitik behera berritu zuen. Beheko solairuan erabilera anitzeko gela eta haur eta gazteendako espazioak daude. Horiek janzteko dirulaguntza jaso zuen udalak eta esleipena egina du eta materiala bidean da. Alde batetik, altzariak (aulkiak, mahaiak eta armairuak)
erosiko ditu eta, bestetik, gailu elektronikoak (bafleak, proiektorea...). Bitartean erabilera anitzeko gela spinning eta gimnasia egiteko erabiltzen dute. Hala ere, ikastaro batzuk udaletxeko goiko gelan ematen segitzen dute, esaterako, yoga, trikitixa eta ingelesa.
Eraikinaren goiko solairuan alokairurako hiru etxebizitza egin ziren. Nasuvinsako alokairurako poltsaren bidez kudeatzen dira etxebizitza horiek eta, gaur egun, hiru etxeetatik bi beteta daude.
Bakaikuko frontoiko teilatua eguzki plakez bete du udalak.
KO la BO ra Z i O a
XABIER LOPEZ SAEZ DE ASTEASU
Lepahoria ( Martes martes)
Lepahoria Iberiar
Penintsulako iparraldetik Ural mendilerrora aurki daitekeen haragijalea da. Igaraba, erbinude eta azkonarrekin talde filogenetikoa partekatzen du, mustelidoen familia hain zuzen ere. "Basoko dama" bezala ezagutzen da eta katu baten tamainako harrapari fina da. Basoaren babesean bere dieta zabala osatzen duten harrapakinak aurkitzen ditu, ugaztun txiki (karraskariak), anfibioak, narrastiak eta hegazti txikiak batez ere.
Zuhaitzen adarren artean 5 m-ko jauziak egin ditzake, horregatik, urtxintxen amesgaiztoa izatea uler dezakegu.
Gorputz arre eta krema koloreko lepokoak bereizten du bere lehengusu diren lepazuriekin (Martes foina), azken hauek lepoko zuria baitute. Ekologia aldetik lepahoriak basoko espeziea kontsidera daitezke, besteak, berriz, hainbat habitatetan aurki daitezke. Zuhaitzetako kopetan zein lurrean ehizatzeko gaitasuna duen espezialista dugu. Gauez mugitzeko ohitura oso markatua dauka baina ugalketa garaian egunez hauek ikusten errazagoa da. Espezie hau bitan ikusteko aukera izan dut, eguneko argiak lagunduta eta hauen ugalketa sasoia lagun nuela.
Behin Altsasuko Santa Luzia parajean haizea alde nuela bere aurrean 20 segundo oharkabean pasa nituen. Animalia zale batentzat erretinan betirako mantentzen den eszena. Ahaztezina! Mustelido honen ugalketa berezia da. Nolabait esateko bi araldi dituzte, faltsua eta benetakoa. Benetako araldia udaberri amaieran eta udan izaten da. Une horretan gorotzen bidezko markazioak biderkatzen dira eta kopulak gertatzen dira. Ugalketaren ondoren sortutako enbrioia ez da momentuan garatzen, hau da, ernaldia ez da hor hasten. Animalia hauen enbrioiak handik zazpi hilabetetara garatzen dira (martxo ingurua). Prozesu honi "Zigotoaren ezarpen atzeratua" deritzo. Horrela, lepahori kumeak jaiotzean biziraupenerako baldintza hobeak izatea bermatzen dute. Arestian aipatutako araldi faltsuan (negua) lepahoriek haien lurraldea gogoz defendatzen dute eta lurralde mugen markak ere areagotzen dira.
Duela gutxi arte espeziea baso helduetan soilik bizi ahal zela uste zen. Gaur egun, badakigu harizti zahar eta ongi garatuetan zein produkziorako bideratutako pinudietan mugitu ahal dela. Azken urteetan nekazal lurrek
atzera egin dute eta basoaren hedapena gertatzen ari da, baso azalera handituz doa eta baso desberdinen konexioa ahalbidetzen ari da, gure hilabeteko protagonistak ez du aukera galdu eta arruntagoa bilakatu da.
1953. urtean estatu mailan
Animalia Kaltegarrien
Iraungitze Batzarra onartu zen
(Junta de Extinción de Alimañas). Batzar honek animalia kaltegarria
bakoitzari balio/tarifa bat jartzen zion. Honela otso ar bat
hiltzen bazenuen 15 pezeta jasotzekoa aukera zenuen.
Otso hori emea balitz, 5 pezeta gehiago kobratzeko aukera zegoen. Emeak baliotsuagoak ziren ondorengoak uzteko aukera ezabatzen zelako. Batzar zentzugabe honek lepahoriengan ere zoritxarreko eragina izan zuen. Lepahori indibiduo baten gorpua aurkezteak 3,75 pezetako saria zuen.
Sari honetaz gain beste apur bat lortu ahal zen izaki hauen larrua saltzen. Modarako
Constantino Gabirondo margolariak Iturmendi, Burunda bitxi bat erakusketa jarri zuen ikusgai. Guztira 30 margolan erakutsi zituen. Erretratu bat ez beste, gainontzeko irudietan Iturmendiko txokoak ikus zitezkeen. Koadroak salgai jarri zituen eta lortutako dirua herriari eman zion. Gabirondok 77 urte zituen eta Katalunian bizi bazen ere herrimin handia zuen. Hiruzpalau urte lehenago udalari dozena erdi koadro oparitu zizkion.
larruen industrian lepahoriena oso preziatua zen. Lepahori larruak Erdi Aroan izugarrizko garrantzia lortu zuten eta trukeetan txanpon bezala erabiltzen zen, luxuzko produktua zen. Haragijale hauek modu askotan harrapatu ahal ziren: tranpak, zepoak, lazoak, pozoiak… Hortaz, erraz ulertu ahal dugun moduan urte horietan orokorrean harraparien populazioen gainbehera oso markatua egon zen. Gure protagonistaren kasuan basoetan ezkutatuta biziraun zuen eta gaur egun beste baso espezie askorekin gertatzen den moduan hauen populaziok egonkortzen ari dira. Zorionez, hauek utzitako lurralde mugak markatzeko gorotzak, Sakanako edozein basotan aurki daitezke!
JOsEBa MaCaZaGa
Mank-ek 5,6 milioi euroko inbertsioak eginen ditu
2024ko eta 2025eko aurrekontuetan jasotako inbertsioak eginen dira aurten. Horien artean daude Urdalurko ur sarea Etxarrendik i rurtzunera luzatzea eta s akanako bizikleta bide sarea. Hondakin Zerbitzuak hartuko ditu inbertsio gehienak
Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Sakanako Mankomunitateak aurten 6.562.358,85 euroko aurrekontua du, joan zen urtean baino %17,80 txikiagoa. Ibarreko erakundeko presidente Aitor Larraza Carrerak azaldu duenez, "aurrekontuen artean alde hori dago 2024ko diru kontuetan proiektu handiak sartu genituelako: bizikleta ibilbidea, Irurtzungo garbigunea, Urdalurko turbina..." Joan zen urteko aurrekontuetan egonda ere, hainbat lan aurten eginen ditu Mank-ek. Guztira 5.612.687 euro dira.
Bizikleta bide sarea egitera 2.452.841,83 euro bideratu ditu Mank-ek. Lanak loteetan banatu ditu, eta emateko deialdia egin da. Bi loterako eskaintzak izan dira, baina beste birako ez. "Arbizu eta Iturmendi eta Iturmendi eta Ziordia arteko lanen zatirako ez dira eskaintzak aurkez-
tu. Gure asmoa da deialdia berriro aste honetan egitea", azaldu du Larrazak. Gaineratu duenez, "gure asmoa da lan guztiak batera hastea eta irailerako bukatuta egotea". Sakanako bizikleta bide sareak Plazaolako bide berdea Arabako Lautadako bizikleta bidearekin lotuko du. Arabako Foru Aldundiak Ziordiko muga eta Agurain arteko 16,8 km-ko bideko lanak udazken akaberan despeditu zituen.
Hondakin zerbitzua Ibarreko erakundeko arduradunak azaldu duenez, "udalekin protokolo bat landuta dugu. Zer noren ardura den zehaztuta dago". Hura sinatu ondoren, Mank-ek kanpaina eginen duela azaldu du Larrazak. Bestalde, sakandarren iritzia jasotzeko inkestak zabaldu zituen zerbitzuak azaroan. "Inkestak jaso ditugu, orain
azaldu du. Ecoembesekin ontzi arinen inguruko hitzarmena sinatzea aurreikusi dute.
Hondakin zerbitzuko inbertsioak Mank-ek Irurtzunen Akaborro industrialdearen eta herriaren arteko berdegunean garbigunea eraikiko du. Larrazak azaldu duenez, "ebazpen baten zain gaude administrazioko tramitazioak despeditzeko. Lanak uda akaberan hastea aurreikusten dugu", argitu du. Obrak 449.300 euroko aurrekontua du, eta joan den urteko diru kontuetan dago jasoa. Utzubar EKOgunean dagoen konpost planta handitzeko 200.000 euro ditu Mank-ek. "Aditu baten bisita izan genuen. Gure lan egiteko sistema aztertu ondoren, aldaketak egitea proposatu zigun. Materia organikoa ilaratan jartzen dugu, konposta dadin. Adituak proposatu zigun konpostatze prozesua hobe egiteko ilara horiek, batetik, ez zirela hain altuak izan behar eta, bestetik, zabalagoak izan behar zutela". Aholku horiek gauzatzeko, "lehendik aurreikusten zen plantaren handitzea eginen dugu. Mendebalderantz zabalduko dugu. Eta lanak udan eginen dira", azaldu du Larrazak.
Tamaina handikoen bilketa
Hondakin Batzordea deituko dugu. Informazioa pasako diegu kideei eta hura aztertuko dugu. Aterako diren ondorioak izanen dira Mank-en hondakinen kudeaketa hurrengo urteetan markatuko duten ildoetako bat", argitu du presidenteak. Larrazak aurten sinatuko diren hiru hitzarmen nabarmendu ditu, horien bidez "finantzazioa asko hobetuko" baitu Mank-ek. Presidenteak azaldu duenez, "guri, berez, hondakinak biltzea besterik ez dagokigu. Baina ahalik eta gertueneko zerbitzua eskaintzeko, bi kasutan hondakinen tratamendua ere egiten dugu: konpost planta eta garbiguneak. Bi horiek ez dagozkigu guri, baina eskaintzen ditugu. Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin sinatuko ditugun bi hitzarmenek beste puntu batean egotera bideratuko gaitu",
Hondakin bilketarako kamioi elektrikoa erosteko 145.000 euro ditu Mank-ek. Kontratua esleituta dago, eta hura iritsi zain daude Utzubar EKOgunean. Gune berean hiru hobekuntza lan egiteko 75.400 euro ditu Mank-ek. Presidenteak azaldu duenez, "herritar asko joaten dira hara. Langileak ere aurrera eta atzera dabiltza. Eta kamioi ugari ibiltzen dira. Segurtasuna handitzeko seinaleztapen horizontala eta bertikala jarriko ditugu". Lan horrekin batera, gunearen sarreraren ondoan, ezkerraldeko espazioa txukundu eta obrako edukiontzi handiak jarriko dituzte, "garbigune itxura emanez". Azkenik, Utzubar EKOguneko itxituraren zati bat berrituko dute aurten. Gainera, zerbitzuaren Arbizuko egoitzan edukiontziak konpontzeko tailer txiki bat prestatuko dute. 35.000 euro daude horretarako.
Altzariak, etxetresna elektriko handiak eta bestelakoak etxetik kentzeko zerbitzua eskaintzen du Mank-eko Hondakin zerbitzuak. Aukera bat da 948 464 867 telefonora hots egitea edo Manken webgunearen bidez egitea, esatea zer kendu nahi den etxetik eta egun batzuen bueltan Emausko Trapuketariak etxetik pasatzen dira. Biltzaileek joan den urtean sakandarren 1.348 dei jaso zituzten. Beste aukera bat da traste horiek norberak zuzenean Arbizuko edo Altsasuko garbiguneetara eramatea. Haietatik trapuketariak 264 alditan pasa dira. Modu batera edo bestera, tamaina handikoen 464 tona jaso zituzten. Eta ehunen 75 tona. Larrazaren iritziz, "bulkatu beharreko zerbitzua da. Eskaera handia da eta asko erabiltzen den zerbitzua da; funtzionatzen ari da. Tamaina handiko gauzak edonon ez uzteko baliagarria da".
Ur Zerbitzuko inbertsioak Urdalurko uharkak pilatutako ura Etxarrendik Irurtzuneraino eramateko lanak egitea falta zaio Mank-i. "Lanak egiteko lurrak okupatzea ezinbestekoa da eta, horretarako, Nafarroako Gobernuari urgentziazko prozedura eskatu diogu", azaldu du Larrazak. Gaineratu duenez, "obra zuzendaritza emateko deialdia egina dago, eta lanak bi hilabete barru eman nahi ditugu. Asmoa litzateke lanak garagartzaroan hastea". Urdalurko sarea Etxarrendik Irurtzuneraino eramateko lanak 2.132.725,17 euroko aurrekontua dute. Lan hori finantzatzeko 435.000 euroko mailegua hartuko da. Ibarreko erakundeak Urdalurko ur tratamendu plantan argindarra sortzeko turbina bat jarri zuen joan zen urtean. Hilabete da martxan dagoela. Azpiegitura hornitzera bideratzen da han sortutako elektrizitatea. 182.000 euroko inbertsioa egin zuen Mank-ek. Bestetik, uraren inguruko eskumenak Mank-en esku utzi zituenez, ibarreko erakundeak 122.420 euro jarriko ditu Arbizuko Fernando Urkia kaleko sareak berritzeko lanak egiteko.
Jaibuseko arduradunak. Zerbitzuak aurten 25 urte beteko ditu. Apika bidaia gehiago izanen dira. ARTXIBOA
ANITZARTEAN 2024ko laburpena
Hamaika kontu eta hamaika ekimen.
Hala ere, denak ez dira agertzen hemen.
Hamaika istorio eta hamaika lagun.
Aspaldikoak batzuk
Berriak beste zenbaitzuk.
Anitzak denak. Ederrak guztiak.
Milaka parte hartze, parte hartzaile, eta boluntario.
Milaka irribarre, hurbiltze, elkar-ezagutza eta itxaropen.
Zailtasunak zailtasun, tonaka alaitasun eta poztasun.
Oztopo guztien gainetik, ezina, ekinez egina.
Sartu berri den 2025a, joan berri den 2024a bezain emankorra dakigula.
ONGI-ETORRI, guzti horri, guztiari, guztiei.
Ibilbide aberasgarri honetan parte hartu nahi baduzu, proposamenik baduzu, bolondres izan nahi baduzu, jo anitzartean@sakana-mank.eus edota
648 07 07 10 , beso-bihotzak zabalik hartuko zaitugu. BIHOTZEZ,
Ongi etorria, Altsasuko aterpean
Zurrumurruen kontrako ipuinen sari banaketa Uharte
Mundutik Irurtzunera
Munduko arrozak Altsasu prentsaurrekoa
Munduko arrozak Irurtzunen
Ongi etorri emakumezkoen areto futbol topaketa Olaztin
Uharte Arakilen
Kulturartekotasun zikloaren barnean joskintza
Ongi etorria San Donato ikastetxean
Kulturartekotasuna ehuntzen
Elkartasun Azoka Altsasun
Irurtzunera ekimena
*Ez daude egin ditugun ekimen guztien argazkiak
Ermitako atean eta estalpean.
San Sebastian ermitaren barruan eta inguruan
Olatzagutia hegoaldean dagoen ermitan animazio ederra sortu zen s an s ebastian egunez
OlatZaGUtia
Titularraren egunean, ilbeltzaren 20an, ateak zabaldu zituen atzera ere Olatzagutiko San Sebastian ermitak. Eguerdian izan zen, eta hainbat olaztiar elkartu ziren elizkizuna izan zen ermitan. Mezaren ondoren, auzoko bizilagunek haiek beraiek prestatutako auzatea eskaini zuten. Txistorra eta patata tortilla pintxoak, erroskillak eta pastak dastatzeko. Salda beroa ere izan zen hala nahi zuenarendako. Eta jatekoak bulkatzeko freskagarriak eta ardoa ere izan ziren. Ospakizunak balio izan zuen auzotarren eta aldapan gora joan ziren olaztiarren topaketarako unea izateko.
Kofradia txikiena
Sanantondar dorrobarrak hamasei dira, larunbatean hiru faltatu ziren. Hildako kofradeak gogoan izan zituzten, bereziko azken urtean hildako Ignacio Lizarraga Artola. Kofradiako ardurak berritu zituzten: Borja Marin Razkin priorea da, eta Aitor Pueyo Lizarraga eta Mikel Lizarraga Pueyo dira bere laguntzaileak.
Kofradia jendetsuena
Bakaikuko San Anton kofradiak 79 kide ditu. Atzeneko urtean hiru sanantondar hil ziren: Jacinto Anso, Jose Antonio Zubieta eta Alfonso Carlos Ondarra. Kofradian altarik ez zen izan. Maiordomoa Pedro Jose Zelaia Romeral, Pexe, da. Eta belero ardura du Alfredo Zelaia Goikoetxeak. Batzarraren ondoren Aritzaga elkartean bazkaltzera 38 kofrade elkartu ziren.
Estandartea ikusgai jarrita
Iturmendiko sanantondarrek estandartea zaharberritu zuten iaz. Behar bezala gordetzeko Javier Jungitu kofradeak erakusmahaia egin du. Kristalez babestuta ikus daiteke estandartea, eta beste alde, mahaiaren azpian dagoen ispiluaren bidez gelditzen da agerian. Priore Esteban Azpiroz da, Jungitu, berriz, banderaduna.
Elizan, eta elkarteetan
Urdiaingo San Anton kofradian Benito Aldaz Zufiaurrek eta Fernando Goikoetxea Zelaiak arduraren lekukoa Eduardo Goikoetxea Galarzari eta Javier Otxoa Zelaiari utzi zieten. Kofradiak 38 kide ditu eta atzeneko urtean ez da ez altarik ez bajarik egon. Patxi Izko Barberia eman zuen meza Migel Angel Sagasetaren partez.
UTZITAKOA
Sariarekin batera txupinazoa etorri zen
Piperropil lehiaketako irabazleak izan ziren s an s aastin festetako etxajua piztu zutenak. Markosena plazako danborradak, euria gorabehera, aho zapore ederra utzi zuen. Giro ederrean joan dira l akuntzako neguko festak
laKUNtZa
Festak hasteko piperropil lehiaketa jokatu zen 16 parte hartzaileren artean. Saria Lourdes Soto Larunbe eta Laura Luis Sotorendako izan zen. Aldi berean, ezustekoa jaso zuten, udalak festen hasierako etxajua piztea proposatu baitzien. Baita onartu ere. Lakuntzako Pertza elkarteak danborrada urtero baliatzen du lakuntzar baten edo herriko talderen baten lana aitortzeko. Izaskun Anduezak ohorezko txanoa aurten Ione Peñari jantzi zion, Txingurriye taldeko kideari. Taldekideak aldamenean izan zituen, oholtzan. Adur Kanpo Flores zeremonia maisuak nabarmendu zuenez “Lakuntza kanpoko jendea jasotzeko beti besoak zabalik izan dituen herri bat da, familia handi bat bezalakoa". Herriak hartutako migrazioa gogoratu eta esan zuenez, "Lakuntzan bada talde bat beste hizkuntza, kultura eta ohitura horiek dituztenekin kohesio handia sortu duena. Emakume talde bat da, txingurrien moduan lanean ari den taldea da, isilean”. Taldearen izenean, Ane Miren Iruretagoienak aitortzagatik eskerrak eman zituen, baita antolatutako jardueretan parte hartu zutenei ere. Herri batuagoaren aldeko aldarria egin zuen.
Klinikako ospitalea handituta, eta mustuta
Josefina a rregui klinikako ospitale psikogeriatriko berriak lehen pazienteak hartu ditu
Alfredo Alvaro Igoa altsasU Aste honetan sartu dira aurreneko pazienteak Josefina Arregi klinikako ospitale psikogeriatrikora. Eta ilbeltzean zehar beteko dute. Ospitalea handituz, arduradunen helburua da "klinikak artatzen dituen pazienteen arreta goiztiarra hobetzea, nahasmendu kognitiboa duten eta jokabide alterazioak dituzten pazienteena, baita itxaron zerrenda murriztea ere, une oro ohe libreren bat izaten saiatuz". Klinikako arduradunek nabarmendu dutenez, handitzeari esker "ospitaleak nahasmendu mota horiek dituzten pazienteen arreta integrala eta espezializatua eskaintzeko duen gaitasuna sendotu du. Egonaldi ertainak dituen ospitalea da, jokabide alterazioak dituzten nahasmendu kognitiboak dituzten pazienteak diagnostikatzen, tratatzen eta errehabilitatzen ditu, eta lehengoratzea lehenesten du, familia edo egoitza ingurunera itzultzea errazteko".
Lanez
Handitzeko lanak egin ondoren ospitaleak hamabi gela gehiago ditu, beraz, ospitaleak guztira 33 ohe ditu. Guztiak Osasunbidearekin hitzartuta daude. Gainera, klinikak 288 m 2-ko beste patio bat du orain. Obra baliatu dute ere langileendako aldagela, jangela eta atseden gunea egiteko ere. Ospitalean arreta emateko gaitasuna handitzeak, bestalde, ospitalearen plantilla %25 handitzea ekarri du, eta horrek zen-
tro psikogeriatrikoaren plantilla osoa 90 pertsonara igoko du. Enplegu horietako ia guztiak osasun sektorekoak dira, eta ia-ia denak emakumezkoak dira. Klinikako arduradunek azaldu dutenez, lanak "pauso erabakigarria izan da dementzia duten eta jokabide alterazioak dituzten adinekoen arreta hobetzeko. Horri esker, horrelako pazienteen itxaron zerrenda %55 murriztuko da Nafarroan hilabetea bukatu baino lehen, eta urtean artatutako pazienteen kopurua %50 handituko da, hau da, urtean 100 paziente gehiago". Gaineratu dutenez, horren guztiaren atzean dago, "klinikak Osasun Departamentuari hamar ohe gehiago izateko 2023an egindako eskaera, eta departamentuaren horiek kontratatzeko konpromisoa".
Inbertsioa
Ospitalea handitzeko lanek 2,7 milioi euroko inbertsioa eskatu dute, eta kopuru horri 0,5 milioi gehitu behar zaizkio, 2023an Eguneko Zentroa berritzeko eta handitzeko erabili zena. Klinikako arduradunek adierazi dutenez, "lan horiek guztiak posible izan dira finantza laguntzari eta hainbat erakunderen babesari esker. Gaineratu dutenez, Sodena eta Elkargi abal emaileak dira %50ean. Caixa Bankek eta Laboral Kutxak, berriz, gainerako %50ean laguntzen dute". Jakinarazi dutenez, berriki Sodenak bere laguntza berriro eman du, bere mailegua 287.500 eurotan handituz.
Alkate dantzako protagonistak, kintoak.
Danborrada osatu zuten 70 bat danbor joleak Markosena plazarantz.
Erraldoiak gustura ibili ziren eguzkitan dantzan. San Sebastian ermitan lakuntzar ugari elkartu ziren.
Erizainak eta gaixoak ospitaleko pasabide berrian barna. UTZITAKOA
Altsasuko kirol zerbitzua
"oso pozik" aitortzarekin
ARIKETA FISIKOA a ltsasuko Udalak Nafarroako Gobernuaren Kirol Golardoa jasoko du "kirola eta osasuna modu integralean lantzeko izan duen ikuspegi eredugarriarengatik". Zahartze aktiboa, haurren obesitatearen kontrako errezeta eta beste sustatzen ditu
Maider Betelu Ganboa altsasU Nafarroako Gobernuak Kirol Golardoak sariketarekin urteko kirolaririk eta kirol entitaterik onenak saritzen ditu. Tartean, Altsasuko Udalak 2024ko kirol materia hobekien lantzen duen udalaren saria jaso du, "kirola eta osasuna modu integralean lantzeko izan duen ikuspegi eredugarriarengatik. Adin guztietara bideratutako programak landu ditu, esaterako, haurren obesitatearen kontrako kirol errezeta programa edo Altsasu mugitzen ari da programa, zahartze aktiboa sustatzekoa. Programa hauek aurrera ateratzeko udal baliabideak ezin hobe kudeatu dituzte, koordinazio pare-
gabea eginez, besteak beste, osasun langileekin". Sari ematea otsailaren 26an izango da, 19:00etan, Nafarroa Arenan. Altsasuko udaleko kirol teknikari Sara Salazar Romok "oso pozik" jaso du berria. "Ariketa fisikoak osasunean duen onura zabaldu nahi dugu, eta ariketa fisikoa egiteko baliabideak jarri. Sari hau egindako lanaren aitortza da. Antolatutako programetan jendeak izan duen erantzuna eskertzekoa da. Eurekin lan egitea oso atsegingarria da".
Haurren obesitatea
Altsasuko Udalak hiru programa nagusi lantzen ditu osasun langileen eta Ataboko monitoreen
Sakandarrak gustura eta txukun
Snowrunning Larra Belaguan
ATLETISMOA a zazetak, Manerok eta r azkinek lan ederra egin zuten l arra Belaguako lasterketa ezagunean
M.B.G. saKaNa
inplikazioarekin. Batetik, haurren obesitatearen prebentzioko programa dago. "Sei urte inguru daramagu honekin. Pediatrak obesitatearen prebentzioko kirol errezeta ematen die egoera horretan dauden haurrei, eta programaren bidez Dani Echeverri kirol orientatzailearengana bideratzen dituzte. Ariketa fisikorik egiten ez duten haurrak izaten dira normalean, eta euren inplikazioa lortzea ez da erraza izaten. Orientatzailearekin dauden aukerak aztertuko dira: multikirola, ziklo indoor, kirol eskolak... Urtero 25 haur inguru izaten dira. Aurten irailetik abendura bitartean hamazazpi haur daude programan".
Altsasu mugitzen ari da Lantzen den beste programa bat da Altsasu mugitzen ari da. Hasieran Josefina Arregi Klinikarekin elkarlanean hasi zen, "baina egun Atabo udal enpresarekin elkarlanean egiten dugu. 70 urtetik gora eta mugikortasun edo bestelako zailtasunak dituztenei zuzendutakoa da. Bi talde daude, eta urtero 35 pertsona inguru animatzen dira ikastaro hauetara. Jendea pozik dago, eskertuta, ariketa fisikoaren onura ikusten duelako". Ikastaro honetatik sortu ziren Mugitu I, Mugitu II, 60 urtetik gorako jarduerak, eta aurten beste programa bat gehitu zaio: Vivifrail.
Vivifrail
Vivifrail programa 60 eta 69 urte bitarteko jendeari bideratua dago, eta zahartze aktiboa sustatzea da helburua. Adin tarte horretako altsasuarrei eskutitza bidali zien udalak, Iortian egin zen hitzaldi batetara gonbidatzeko. "Adin tarte batetik aurrera ez da nahikoa paseatzearekin. Oreka eta indar ariketak egin behar dira" argi du Salazarrek. 220 altsasuarrek eman zuten izena Vivifrailen, eta bi txanda egin dituzte. "Jendearen erantzunak gainditu gaitu. Leku gehiago balego, jende gehiago animatuko litzateke". Lehen txandako 120 altsasuarrek abendura arte parte hartu zuten programan, eta Ataboko monitoreekin hamabi ariketa fisiko saio egin zituzten. Parte hartzaileek giharretako indarraz aparte, oreka, malgutasun eta ariketa aerobikokoak egin zituzten. Otsailetik aurrera bigarren txanda hasiko da, beste 100 altsasuarrena. "Helburua da programan parte hartu dutenak ariketa fisikoaren onuraz jabetu daitezela, aktibo bilakatu daitezela, Atabon edo bestelako ikastaroetan ariketa fisikoa egiten jarrai dezatela eta hurrengo Vivifrail deialdian jende berria sar dadila. Horrela guztien zahartzaro aktiboa lortzeko bidean jarriko gara".
Eskertuta
"GURE PROGRAMETAN PARTE HARTZEN DUTENEKIN ARITZEA ABERASGARRIA DA. ESKERTUTA GAUDE" sara salaZar
Sara Salazarrek Altsasuko kirol zerbitzutik bideratutako programak aurrera atera ahal izateko inplikatu diren pediatrak eta osasun langileak, Mank-eko Sakanako Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuko kirol orientatzailea eta Zelandiko Ataboko langileak eskertu ditu. "Pozik gaude, osasuna eta ariketa fisikoaren inguruan geroz eta ekimen gehiago aurrera eramaten ari garelako. Nafarroako Gobernutik jasoko dugun Kirol Golardoarekin eskertuta gaude baita ere. Egindako lanari aitortza da. Gure programek duten erantzunagatik eskerrak eman nahiko nituzke. Parte hartzen dutenekin aritzea oso aberasgarria da.
txukun aritu ziren.
Proba absolutuan (12,92 km) Roger Comellas (Centre Quitxalla Excursionista) gailendu zen
Ilbeltzaren 18an IX. Snowrunning Larra Belagua jokatu zen, elurretan egiten den Nafarroako lasterketa ezaguna. Guztira 240 korrikalari inguruk parte hartu zuten. Lasterketa, aldi berean, 2025eko Nafarroako eta Espainiako Snow Running Txapelketa izan zen, eta sakandarrak oso
(1:01:59) eta bera da Espainiako txapelduna. Xabier Manero (Dantzaleku Sakana) 71. sailkatu zen (1:41:31), hamazazpigarren nafarra. Emakumezkoetan Cristina Trujillok (Todovertical) irabazi zuen (1:13:19) eta Espainiako txapelduna da. Olatz Azazeta (Dantzaleku) 28. iritsi zen (1:28:45), seigarren nafarra. Open mailan Joel Santamaria (1:05:02) eta Marija Brecko (1:26:44) nagusitu ziren. Eneko Razkin (Iratxo) hogeigarren iritsi zen helmugara (1:27:04).
Vivifrail programako lehen txandan parte hartu duen taldeetako bat. ALTSASUKO KIROL ZERBITZUA
"Zurrumurruek mintzen naute, baina ez diet kasu handirik egiten"
JOSEBA EZKURDIA GALARRAGA PilOtaria
PILOTA Binakako t xapelketan ikusgarri ari dira Joseba Ezkurdia eta Beñat r ezusta. l igaxka lehen bi postuetan bukatu nahiko lukete, finalerdietara zuzenean sailkatzeko
Maider Betelu Ganboa arBiZU Binakako Txapelketako hasierako ligaxka despeditzeko lau jardunaldiren faltan, Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta beteranoak sailkapenean bigarrenak dira, jokatutako hamar partidetatik zortzi irabazita, Laso eta Iztueta liderrekin berdinduta. Aurrelari arbizuarrak azkeneko bolada kaxkarra atzean utzi du eta gustura ari da, disfrutatzen. Binakako sorpresetako bat zarete Rezusta eta biok. Halako hasierarik espero zenuten?
Ez. Sentsazio onekin hasi ginen; txapelketa on bat egiteko itxaropena genuen eta oraindik horretan gabiltza, oso pozik. Urte gogorretik zatoz. Lau eta erdian eta buruz burukoan ez genuen benetako Joseba ikusi. Entrenamen-
du onak egiten ari zinen, baina gero hori kantxan erakustea falta zen. Bi txapelketa horietan ez nintzen ongi aritu, eta gustura hartu dut Binakakoa. Beñatekin txapelketa ofizial bat jokatzeko gogoa nuen, orain arte ez baikara aritu, eta txapelketa on bat egiteko gogoa. Beñat ikusgarri dago eta berarekin jokatzea sekulakoa da. Duen jotzeaz gain, asko babesten du, konfiantza handia ematen du, ikaragarri defendatzen du... Asko laguntzen dit, eta gozatzen ari naiz.
Uste duzu Binakakoarekin aho asko isildu dituzula?
Ez dakit. Ni nire lana ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz. Denetik entzuten da: nire hoberenak egin ditudala, nirea bukatu dela... Ahalik eta denbora luzeena lanean jarraituko dut ahalik eta maila hoberena emateko. Oraingoz disfrutatzen ari naiz, kantxan sentsazio oso onekin; ea horrela segitzen dudan. Halako zurrumurruekin uneren batean minduta sentitu al zara?
Ez diet garrantzi handirik ematen. Badakit gure lanbidean hori ohikoa dela; azken txapelketa horietan maila jaitsi nuen, eta zurrumurruak entzutea normala izan daiteke. Mindu egiten nautela? Bai. Ez dietela kasu handirik egiten? Baita ere. Nahiz eta mingarria izan, hau nire lanaren zati bat da. Ahalik eta hobekien eramatea da kontua, eta horretan saiatzen gara. Binakako orain arteko partidetatik, zein izan da bereziena?
Bat aukeratzekotan agian lehenengoa, Elordiren eta Zabaletaren kontrakoa. Lehen partida zen, eta garrantzitsua zen ongi hastea. Nerbio eta tentsio handiarekin joan ginen frontoira, baina maila ona eman eta irabazi genuen.
Laso-Iztuetaren eta Etxeberria-Martijaren kontra erori zinetenean berehala eman zenioten buelta. Txapelketa luze honetan badakigu galtzea ere tokatzen dela, eta tokatuko dela. Bi partida horietan ez genuen gure maila eman; merezita galdu genuen. Partida asko dira eta segituan buelta eman beharra dago, entrenatu, lanak ongi egin, eta beste puntu baten bila joan. Ongi eman diogu buelta, eta alde horretatik ere pozik gaude.
Larunbatean Altuna eta Aranguren 11 tantotan utzi zenituzten. Gaixorik egotetik bueltan ziren, eta nabaritu zitzaien.
Bai. Hasieran partida parekatua izan zen, baina gero txispa gutxiagorekin zeudela ikusi zen, erritmoa jarraitzea gehiago kostatzen zitzaiela. Guk gurean segitu genuen, gure maximetako bat baita partida guztia abiadu-
ra handian jokatzea, eta mina egin genien.
Duzuen maila eta erritmo handi hori bukaeraraino eusteko gai izango ote zareten da katedraren zalantza. Gabonetako maratoiak ahaztuta berriz ere normaltasunean gaude; erritmo hau hartzeko gogoa nuen, astero partida bat jokatzekoa, garrantzitsua baita bai eskuz bai fisikoki errekuperatzeko. Zalantzarik ez dut: garbi dut ongi iritsiko garela bukaerara, erritmo honi eutsiko diogula eta punturen bat gehiago hobetzea nahi dugula. Irabazi edo galdu, hori beste gauza bat izango da, baina lan ona egiten ari gara eta ilusioa eta esperantza dauzkat.
Jaka eta Imaz dituzue aurkari larunbatean Labriten. Aurrekoan irabazi genien, baina partida oso gogorrean. Bikote indartsua da, lehia gogortzen dute. Jaka oso arriskutsu dago. Gure lana egin beharko dugu: erasokorrak izan, erasoa mugatu, ahalik eta erritmo handienean jokatu, eta beldurrik gabe aritu tantoa bukatzeko orduan. Aurrean ausarta izan behar dut, hori lortzen dudanean gora egiten dugulako. Jaka bilatzen saiatuko gara. Puntu garrantzitsua da jokoan dagoena. Zeintzuk dira txapelketako aurtengo sorpresak?
Negatiboki, Etxeberria eta Martija; biek bere maila emanez gero bikote indartsua dira, gorago beharko lukete. Iztueta aipatzekoa da, oso lan ona egiten ari delako Lasorekin batera. Gero, betikoa, Zabaleta eta Mariezkurrena beti goian egoteko multzo horretan daude. Altuna eta Aranguren play-offetan sartuz gero oso bikote arriskutsua izan daiteke. Zein da zuen helburua?
Txapelketa hasi zenean helburua play-offetan sartzea zen, lehen sei postuetan, baina orain lehen bi postuetan sartzea da, zalantzarik gabe. Ligaxkako lau partida geratzen dira, eta ahalik eta gehien irabazi nahi ditugu, lehen bi postuetan sartu eta finalerdietara zuzenean sailkatzeko. Nafarroa Arenako finalean egotea... Poz ederra litzateke, baina bidea luzea da, eta oso zaila izango da, bikote indartsuak daudelako. Dena den, ametsak izatea garrantzitsua da, eta ederra litzateke berriz ere final batean sartzea. Beñatekin izatea ilusio berezia izango litzateke, polita. Horretarako, ongi egin beharreko lan handia dugu aurretik.
Joseba Ezkurdiak aurreko urte kaxkarra atzean atzi du eta fenix hegaztien moduan, ikusgarri ari da. BAIKO
EMaKUME PrEFErENtEa
13. JARDUNALDIKO EMAITZA
Altsasu - Castejon 6-0
SAILKAPENA
EMAKUMEEN PREFERENTEA . 1. FASEA
1 Altsasu 32
2 Gazte Berriak 24 HURRENGOA
ILBELTZAK 25, LARUNBATA
18:30 Cantolagua - Altsasu (Zangoza)
Altsasu liderrak, mugarik ez Altsasuren bolada onak ez du etenik. Bihar Cantolagua du aurkari, Zangozan.
GiZON ErrEGiONala
16. JARDUNALDIKO EMAITZAK Aurrera - Altsasu 0-5
Kirol Sport - Etxarri Aranatz 1-1
Lagun Artea - Asdefor 1-0
SAILKAPENA
ERREGIONAL MAILAKO 4. MULTZOA
1 Altsasu 43
3 Etxarri Aranatz 37
8 Lagun Artea 23 HURRENGO JARDUNALDIA
ILBELTZAK 25, LARUNBATA
15:45 Etxarri - Beti Kozkor B (San Donato)
ILBELTZAK 26, IGANDEA
17:30 Altsasu - Univ. Navarra (Dantzaleku)
17:40 Mendillorri - Lagun A. (Soto Lezkairu)
Altsasu, gelditu gabe
Altsasu liderra nagusi izan zen Leitzan eta galtzea zer den jakin gabe segitzen du. Universidad de Navarrarekin bide beretik segi nahi du.
Etxarri Aranatz vs Beti Kozkor
Kirol Sport arerio zuzenarekin berdinduta, Lekunberriko Beti Kozkorren kontra garaipenaren xendara itzuli nahi du Etxarrik.
Lagun Artea, bidean jarraitzera Azkeneko jardunaldietan galdu eta gero, Asdeforren kontrako garaipenak animoa eman die lakuntzarrei. Orain, Mendillorri.
ARETO FUTBOLA Bigarren fasean igoera multzoan jokatuko du Xotak
Hirugarren mailan Aralar Mendik Betelu hartuko du kopan, larunbatean 18:00etan. Lehen maila autonomikoan Arbizu eta Altsasu sailkapenaren gorenean daude, biak 31 punturekin. Arbizuk Anaitasuna eta Altsasuk Universidad dituzte aurkari. Emakumezkoen lehen senior mailan Xotak 3-0 irabazi eta lehen fasean laugarren sailkatuta, bigarren faseko igoera multzoan jokatuko du. Bihar, larunbata, 12:30ean, Mendialdea hartuko du Irurtzunen.
Etxarri Aranatz, nesken iraultza
FUTBOLA a urten bederatzi futbol talde ditu Etxarri a ranatz Kirol Elkarteak, tartean nesken bi: futbol 8 taldea eta infantil-kadetea. Klubak junta berritu du, inplikazioa handia da eta talde nagusia, erregionala, ikusgarri ari da. Urrezko garaia bizi du klubak
Maider Betelu Ganboa EtXarri araNatZ
Haize berriak daude Etxarri
Aranatz Kirol Elkartean. Juntara jende berria sartu da, gogotsu; emakumezkoen bi talde daude, berrikuntza handia, eta talde nagusia, gizonezkoen erregional mailakoa, sailkapenaren goialdean dago. Une ederra bizitzen ari da kluba.
Emakumeak juntan lehenengoz
Izaskun Erdoziak hartu du Etxarri Aranatz Kirol Elkarteko lehendakaritzaren ardura. Iosu Murgiondo da lehendakari ordea, eta, aldi berean, kirol koordinatzailea. Gurutze Ubeda idazkaria da, Adelaida Moreno diruzaina, eta batzordekideen zerrendan Jose Javier Urkia, Iña Arratibel, Ana Senar, Erkuden Carravilla, Arturo Carreño, Aitor Azpiazu, Iñaki Elvira eta Xabier Errazkin daude.
Junta berritu baina orekatua lortu dute: esperientziadunak eta gogotsu sartu direnak. "Junta berrian aurreko juntatik zetorren jendea eta jende berria gaude. Lehenengo aldiz emakumeak juntan sartu gara, eta jun-
ta ia parekidea gara" azaldu du lehendakari berriak, Izaskun Erdoziak.
Giro ona
Gehienbat gurasoak dira juntan sartu direnak, eta haiei bere garaian guraso izandakoak eta oraindik klubean jarraitzen dutenak, futbolari eta entrenatzaile ohi izandakoak eta beste gaineratzen zaizkie. "Oso giro ona dugu. Integrazioa ona izan da, berriei harrera ona egin digutelako. Oso erraza izaten ari da dena. Guk ikasten, eta eurak erakusten" nabarmendu du presidenteak. Baina honek bi aldetara funtzionatzen du, eta ziur beteranoak kide berriez ikasten ari direla. "Jakina. Jendea ideia berriekin sartu da, eta duela gutxi pentsaezinak ziren gauzak egiten ari gara orain" nabarmen-
"NESKAK HASIBERRIAK DIRA, ETA ILUSIO HORI DUTE. GUSTURA DAUDE" iZasKUN ErDOZia
du du Iosu Murgiondok. Etxarriarrak bizi guztia darama futbol klubari lotuta. Entrenatzaile izan da urte luzez, eta, egun, presidenteordea eta klubeko kirol koordinatzailea da.
Nesken bi futbol talde
Joan zen denboraldian sortu zen Etxarri Aranatz emakumeen lehen futbol taldea. "Futbol 8 mailako taldea sortu zen, txikienena. Julen Arratibel eta Xabier Errazkin ziren entrenatzaileak. Eskaria handia zen, neska txiki askok futbolean hasi nahi zutelako" gogoan du Murgiondok. Emakumezkoen futbolak boom izugarria bizi du, eta horrek ere eragina du Etxarri Aranatzen. Aurreko taldeari futbol 11ko emakumezkoen infantil-kadeteen taldea gehitu zaio, 13 urtetik gorakoena. "Orain arte neskek mutilekin jokatzen zuten kadeteen mailara arte, talde mistoetan. Eta hain zuzen ere neska horiek izan dira aurten sortu den emakumezkoen infantil-kadeteetara batu direnak. Horretaz gain, neska asko lehenengo aldiz hasi dira futbolean talde horretan, 13
edo 14 urterekin; hori ez da ohikoa, nahiko berezia da. Sekulako harrera izan du aurten sortu den talde horrek" nabarmendu du Erdoziak. "Emakumezkoetan futbola indartsu sartu da. Herrian bertan dute, eta horrek asko errazten du. Gure futbolari askok ere palan jokatzen dute, Etxarrin arrakasta handia duena". Xabier Errazkinek hartu du nesken infantil-kadeteen taldea gidatzeko ardura. Gustura ari dira. "Ongi doaz, guk ez diogulako lehiakortasunari begiratzen, ez nesken taldeetan, ezta mutilenetan ere. Soilik gizonezkoen erregional mailako taldearekin lehiatzen gara". Nesken taldeetan giro ona dago, "hasiberriak dira jokatzen, eta ilusio hori dute. Partidak irabaztea edo galtzea bigarren plano batera pasatzen da. Egia da mundu guztiari irabaztea gustatzen zaiola, beraiei ere, eta iritsiko zaie, baina momentuz ez diogu horri begiratzen. Entrenatzaileekin gustura daude, euren zaletasunaz gozatzen" nabarmendu du Murgiondok. Izan ere, neska-mutilek jokatzea eta ongi pasatzea, hori bermatu nahi du klubak. "Jubenilen mailako talde onak izan ditugu, baina ez ditugu klubak dituen helburuak ahaztu: guztiek jokatzea. Erregionalen taldean egon izan da jokalariren bat zenbait partidetan jokatu gabe geratu dena, baina erregional taldea da helburuei begira jokatzen duen talde bakarra. Honekin ados ez dagoen norbait egongo da, baina %100ean ados egotea ezinezkoa da" Murgiondok.
Bederatzi talde, 170 jokalari 2024/2025 denboraldian Etxarri Aranatzek bederatzi talde ditu. Gizonezkoetan, benjaminak, kimuen bi talde, infantilen bi talde, jubenilen taldea eta erregional mailako taldea, eta emakumezkoetan futbol 8 taldea eta infantil-kadeteen taldea. Guztira 170 jokalari inguru dira, horietatik %24 neskak. Klubaren helburuak kirola sustatzea, kasu honetan futbola, eta kirol balioak sustatzea da. "Herriko talde bateko kide diren heinean, parte har dezatela, hezi daitezela, hobetu dezatela eta euren artean integratu daitezela: ikastolakoak eta eskolakoak, bertakoak, kanpotik hona etorritakoak... guztiak integratu daitezela. Eta gurasoak baita ere. Bestalde, euskara sustatu nahi
Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak bederatzi talde ditu guztira, bi emakumezko. ETXARRI K.E.
dugu. Bederatzi talde ditugu eta zortzi entrenatzaile euskaldun" argi du Erdozia presidenteak.
Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak belarrezko futbol zelaia du, San Donato zelaia, eta alboan harezko zelaia. Erregionalen eta jubenilen taldeek jokatzen dute belarrezko zelaian; hareazkoan gainontzekoek. "Gehienez bi taldek joka dezakete belarrezko zelaian. Asteburu batean jubenilak jokatzen du etxean, eta hurrengoan erregionalak, txandakatuta. Partida gehiago jokatuz gero, zelaia zisko!" dio Murgiondok.
Mugimendu handia
Gainontzeko partidak hareazko zelaian jokatzen dira. Klubak bederatzi talde izanda, mugimendu handia egoten da San Donato zelaian. "Federazioarekin hitz egina dugu, astebururo etxeko partida guztiak hemen ez jokatzeko, bestela ezinezkoa izango litzateke. Ahal zutena egingo zutela esan ziguten eta normalean hala izaten da, baina Nafarroa Oinezeko asteburuan zortzi partida tokatu zitzaizkigun etxean. Nolabait moldatu ginen" gogoan du Erdoziak. Halakoetan alboan dagoen eskolako aldagelak erabiltzea eskatzen dute, klubak soilik bi aldagela dituelako. "Nesken eta mutilen arteko partidak bata bestearen gainean ez jartzea saiatzen gara, aldagelengatik. Ezinezkoa denean, eskolako aldagelak eskatzen ditugu. Alde horretatik, udalak ez digu inolako arazorik jartzen, behar bat delako".
Aurten Etxarrik ez du gizonezkoen kadeteen talderik. "Joan zen urtean kadeteek irabazi, eta lehen mailara igo ginen. Baina talde horri jubeniletara pasatzea zegokion, eta ez genuen jende nahikorik kadeteen taldea ateratzeko. Herri txikietan hala izaten da; urte batean ongi egon zaitezke, eta hurrengoan jenderik gabe. Hamabi etxarriar inguru Lakuntzan jokatzen ari dira, Lagun Artean, eta beste batzuk Altsasun. Futbolean segi dezatela, hori da garrantzitsuena, gazte hauei bidea ematea eta
kluben artean konpontzea. Gero, nahi badute, itzuliko dira. Hori ari zaigu gertatzen" azaldu du Murgiondok.
Zelai artifiziala eta diru iturriak Zelai artifizialaren beharra mahai gainean dago. Urteak daramatzate begiratzen, "baina oso garestia da. Zelaia udalarena denez, udalak mugitu beharko luke gaia, baina herrian gauza pila bat daudela eta lehentasunak ere badaudela ulertzen dugu. Dena den, lanean jarraituko dugu noizbait lortu arte, zelai artifizial batek izugarri errazten duelako lana: talde guztiek bertan entrenatu eta jokatuko lukete, eta mantenu lana gutxiago litzateke". Horrenbeste talde, geroz eta aurrekontu gehiago behar du Etxarrik. "Gastuak sekulakoak dira. Taberna diru iturri garrantzitsua da, eta guraso guztiek egiten dituzte euren txandak. Horrek ere elkarlana sustatzen du. Haurrendako ere eredua da gurasoen parte hartzea ikustea" dio lehendakariak. Erregional mailako futbolariek Lizarragako elkartea alokatzen dute festetan, kluberako. "Euren ekimena izan zen, eta eskertu besterik ezin diegu egin. Eredugarria da". Bestalde, eguraldia gehiago kaxkartzen denean, otsaila aldera, txikienen partidetan jokalari guztiei txokolatea eskaintzen hasiko dira. "Tabernan sua egoten da piztuta eta txokolate beroa gustura hartzen dute. Kanpoko taldeek asko eskertzen dute".
Eskerrak eman Erreportajea eskerrak emanez bukatu nahi dute Erdoziak eta Murgiondok. "Eskerrak gurasoei, klubak eskatutako guztietan laguntzen dutelako, udalari, eta babesleei eta komertzio eta enpresei baita ere. Euren babesa sentitzen dugu, eta lan egiteko gogoa ematen du. Mila esker".
Erregionala, ikusgarri Etxarrik ikusgarri ekin dio gizonen erregional mailako denboraldiari. Sailkapenean hirugarren da, Altsasu liderretik zortzi puntura. "Oso ongi hasi dugu denboraldia, baita Altsasuk ere. Helburua preferente mailara igotzea da, eta horretarako erregionaleko lehen lau postuetan sailkatzea da erronka, gero igoera fasea jokatu ahal izateko" argi du Murgiondok. Bestalde, Nafarroako kopan martxoaren 1ean jokatuko diren finalerdietarako sailkatu da Etxarri, Ilunberriri irabazita. Finalerdietan Zirauki izango du aurkari. Badirudi Joseba Bakaikoa entrenatzaile lakuntzarrak taldearen onena atera duela. "Jenioa du, izaera. Gauzak modu batera egitea gustuko du, eta taldeak hasieratik ulertu du bere lan egiteko moldea. Oso kontentu daude berarekin, eta elkar ulertzea dago, feeling-a. Gauzak ongi ateratzen ari dira" dio Murgiondok. Bakaikoak Andoni Goikoetxea du laguntzaile. Futbolariek harreman handia dute elkarrekin, eta horrek ere laguntzen du. "Topikoa da, baina jokalariek harreman estua dute, eta hori zelaian transmititzen da".
Gizonezkoen erregional mailako Etxarri Aranatz taldea, Joseba Bakaikoa entrenatzailearekin. ETXARRI K.E.
Emakumezkoen infantil-kadete taldea, Xabier Errazkin entrenatzailearekin. ETXARRI K.E.
Izaskun Erdozia Etxarri K.E.-ko presidentea eta Iosu Murgiondo kirol teknikaria.
OLATZAGUTIA Antzerkia. Far West Producciones Yllana konpainiaren antzezlanaren emanaldia: Mendebalde urruneko tren geltoki batean nekazari baketsu eta apal batek emaztegaiari harrera eginen dio, baina lehen muxua eman aurretik bi gaizkilek bahitzen dute. Protagonistak eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu bere maitalea erreskatatzeko; bitartean, bahiketan, ezagutzen ez zituen balioak aurkituko ditu, emaztegaia benetako heroia bihurtuz. sarrerak: aurretik, 6 euro; egunean bertan, 8 euro. 19:00etan, kultur etxean.
ALTSASU Musika ikuskizuna. Ícaro El violinista rebelde konpainiaren musika ikuskizuna: "Batzuetan, gizon batek ahaztu egiten du gizon bat dela eta txori bat dela uste du…". ikarori zerura iristeko bidaian laguntzea proposatzen du Jorge Guillenek. Benetako neurriko hegazti bat eraikiko da eszenatokian rock erritmoan. sarrerak: 12 euro. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
IGANDEA 26
IRURTZUN Mendi irteera. sakanako Mendizaleak taldearen irteera: Kanpezu eta santo toribio, 17 kilometroko ibilaldia; 150 metro aldapan gora eta 30 metro gain beheran. Bazkaria: Maeztuko izki jatetxean. 07:00etan, Matxainetik.
EUSKARAZ
IRURTZUN Antzerkia. Urargi haurtxoendako (sei hilabetetik lau urtera bitarteko haurrendako) antzezlanaren emanaldia: Urarekin eta
E rr ED a KZ i O ar EN OH arra
Edukiak jasotzeko epeak hauek izanen dira:
• Gutunak: Asteartea 10:00ak arte.
• Agenda: Asteartea 13:00ak arte.
• Zorion agurrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Iragarki laburrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Hil oharrak: Asteartea 13:00ak arte.
• Eskelak: Asteazkena 12:00ak arte.
Kontuan har ditzazuen. Eskerrik asko!
argiarekin irudi jokoak sortuko dira, haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituztenak. sarrerak: 3 euro. 12:00etan eta 17:30ean, kultur etxean.
ETXARRI ARANATZ Kontzertuak. X. Zama. Azken doinuak etxerantz jaialdia: Gorka Urbizu, Zetak, El Drogas, Olaia inziarte, Porrotx, Gatibu, Brigade loco, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Nogen, Bulego eta Juantxo arakama. sarrerak agortuta. 18:00etan, eskolan.
ALTSASU Gazte agenda. sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua doan eta konfidentziala. 17:30ean, Intxostiapunta gazte gunean.
EUSKARAZ
ALTSASU Ipuin kontaketa eta tailerra.
Askatasun doinua Palestinaren inguruko ipuinarekin kontakizuna eta tailerrak Mitxel Elortza eta Mariñe Jauregi egileen eskutik. 18:00etan, Iortia kultur gunean.
ALTSASU Hitzaldia
Ola arafat salan Gaza Nafarroako kidearen hitzaldia, elkarteak Gazan egin duen eta
ALTSASU Stop genozidioari! eskultura erakusketa Artistak Genozidioaren Aurka eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatuta, Altsasuko Udalaren eta Iortiaren laguntzarekin. Otsailaren 2ra arte. Igandetik ostiralera 17:30etik 19:45era eta larunbatetan 19:00etatik 20:00etara. Iortia kultur gunean.
egiten ari denaren inguruan. sakana Harrera Haranak eta salam Gaza Nafarroak antolatuta, altsasuko Udalaren laguntzarekin.
18:00etan, Iortia kultur gunean.
Z i NEM a
IORTIA
Juego
OLATZAGUTIA Pintxopotea eta kontzertuak. Maisuenea gaztetxearen pintxo potea. Ondoren, kontzertuak: Broken Pick eta tCBB taldeak.
19:00etan, Maisuenean gaztetxean.
Guaixe fundazioko kideak Irurtzunen izanen dira larunbatean
Irurtzungo Barazkigunek bigarren eskuko azoka hartuko du. Azokaz aparte, Paris 365 jantoki solidarioaren aldeko elkartasun ekimenak izanen dira bertan, baita guaixe fundazioaren txokoa ere. Sakanan euskarazko hedabideak sustatzen dituen fundazioko kideek proiektuari buruzko azalpenak emanen dituzte. Horretaz aparte, euskarazko hedabideen proiektua babesteko bazkidetza aukeren berri ere zabalduko dute. Guaixeren txokotik pasatzen denak poltsak edo koloreztatzeko liburuxkak eskuratzeko aukera izanen du. Gainera, haurrendako propio den espazio bat ere izanen du Guaixe txokoak.
J ai O t Z a K
· Yassine Hassani Benseddiq, urtarrilaren 17an Irurtzunen.
HE ri O t Z a K
· Sesi Martinez Mugika, urtarrilaren 16an Ziordin. · Jose Luis Maiza Aguirre, urtarrilaren 18an Etxarri Aranatzen.
Ostirala, 24
Ortia KUltUr ElKartEa
INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.
Gaza eta Zisjordaniaren istorioa zabaltzen
Mitxel Elortza idazleak eta Mariñe Jauregi ilustratzaileak ' a skatasun doinuak' ipuina kaleratu dute Palestinako gatazka haurrei azaltzeko. i lbeltzaren 31, ipuin kontaketa eta tailerra eginen dute, a ltsasuko i ortia kultur gunean
Eneida C. M. eta E. R. B. altsasU Askatasun doinuak ipuinean haurrak erdigunean jarri ditu Mitxel Elortza idazleak: "Azken urte hauetan palestinar herriak sufritu duen genozidioa esan daiteke haurren kontrako genozidioa izan dela. 47.000 hildakoetatik %60 haurrak eta emakumeak dira. Nola ez ditugu haurrak erdigunean jarriko horrelako gatazka edo genozidio baten aurrean?". Premisa horretatik abiatutako Elortzari bururatu zitzaion Palestina pertsonifikatzea eta ipuina sortzea, "haurrei kontatzeko eta gatazka honen aurrean parte aktibo izan daitezen". Mariñe Jauregi ilustratzaileak irudiak egin zituen, eta Zorrotzek argitaratu zuen. Ilbeltzaren 31n, ostirala, 18:00etan, ipuin kontaketa eta tailerra eginen dute, Altsasuko Iortia kultur gunean.
"Gatazkak oso konplexuak direnez, modu erraz batean ulertzeko Palestina pertsonifikatu dugu". Hortaz, Palestina familia
bat da eta Zisjordania eta Gaza bere seme-alabetako bi dira. "Pertsonaia horien bitartez gehienbat eskualde horietan pairatzen duten sufrimendua azaltzen saiatu naiz". Hori guztia musikarekin uztartu dutela gaineratu du Elortzak, "musikak berebiziko garrantzia du". Familia musikaria da eta Gazak laud arabiarra jotzen du eta Zisjordaniak mijwiza. "Hasieran pertsonaiak aurkezten ditugu eta iristen da momentu bat non sufrimendua eta ezinegona horren handia denez musikaren bidez bidegabekeria horiek guztiak salatzen saiatzen direla". Hortik dator ipuinaren izenburua: "Askatasun doinu hori mundu osotik zehar barreiatzen dute". Ipuinaren amaieran haurrei zuzentzen zaie eta ea Gazak eta Zisjordaniak interpretatutako doinua entzun duten galdetzen diete. "Pintzelak, instrumentuak, margoak eta abar hartzeko eta elkartasuna adierazteko eskatzen diegu". Ipuinaren helburu nagusia elkartasun uholdea Euskal
B a Z t E rr E ti K
beharrezkoa da, saskian sartzen dugun hori osasuntsua dela bermatzeko. Osagai egokiak ditu? Osagai kopurua egokia da? Iraungitze data eta kontsumo lehenetsiarena ez dira gauza bera. Bio produktuak, ekologikoak… ez dira benetan diruditen bezain osasuntsuak.
Egun, mota askotako informazioa iristen zaigu produktu eta dieta ezberdinei buruz; beraz, oso garrantzitsua izango da erosketa zerrenda kontrolatzea, horrek osatuko baitu etxeko despentsa, gure osasunean eragin positiboa edo negatiboa eraginez. Horregatik, gaurkoan, errutinara bueltatzea errazago eta modu arduratsu batean egiteko hainbat aholku partekatu nahi dizkizut:
• Egizu menuaren plangintza. Aste osoan gutxi gorabehera jango duzunaren menua sortzea gomendatzen dizut. Begiratu zer daukazun etxean, eta menua osatzeko behar dituzun osagai edo elikagaien erosketa zerrenda egin ezazu. Modu honetan, dendan soilik behar duzuna erostera joko duzu, dirua eta denbora aurreztu eta janari xahuketa murriztu. Egizu erosketa arduratsua.
• Lehentasuna eman etiketarik gabeko produktuei; hala nola frutari, barazkiei, arrainari, lekaleei eta haragiari.
Herritik Palestinaraino heltzea dela esan du idazleak.
Aurkezpena
Ipuina Mariñe Jauregi ilustratzailearen lanarekin osatzen da. Collage estiloaren bitartez egin ditu irudiak, "eta horrek ere oso puntu berezia ematen dio ipuinari". Aurkezpenetan proiekzioak egiten dituzte, eta haurrek Jauregiren sortze prozesua zuzenean ikusteko aukera izaten dute ere: "Kamera bat jartzen du eta collage estilo hori haurrek ikusteko aukera izan dezaten bertan sortzen du". Musikak ere garrantzia handia duenez, Elortzak pianoarekin Genozidioaren aurka konposatutako obra interpretatutako du Iortia kultur gunean. Kontakizunaren ondoren tailertxoa egingo dute: "Haurrek Zisjordania eta Gaza etxera eramateko aukera izan dezaten nahi dugu, eta orduan collage estilo horri lotuta,modu sinple batean, euren pertsonaia gustukoenak edo biak egingo dituzte etxera eraman ahal izateko".
• Etiketak irakurtzen eta ongi ulertzen ikasi. Atal hau
• Tokiko elikagaiak erostera animatzen zaitut, modu honetan tokiko ekonomia eta ingurumena babesten lagunduko duzulako.
• Anoak ongi kalkulatu. Zenbat eta soberakin gutxiago sortu, orduan eta xahuketa txikiagoa eragingo duzu.
• Bazkaldu edo afaldu ostean prestatutako guztiarekin soberakinak geratu bazaizkizu, ez itzazu bota. Hozkailu edo izozkailuan gorde, geroago jateko edo errezeta berriak prestatzeko erabili.
• Jatetxeetan ez eskatu jango duzuna baino gehiago eta soberakinak etxera eramateko ohitura hartu ezazu.
• Eserita jan eta pantailarik gabe, modu kontziente batean elikatzeko. Garunari asetze sentsazioa iritsiko zaio, eta jaten duzun kantitatea kontrolatzea errazago izango zaizu.
Beraz, erosketa egokia egitera eta etxean janaria prestatzera animatzen zaitut, elikadura osasuntsua mantentzeko giltzarria baitira.
Industria ondarea, Zumarragan
Koldo Arnanz Zufiaurre margolari altsasuarraren industria ondarean eta lantoki zaharretan oinarritutako lanen erakusketa ikusgai dago ilbeltzaren 31ra arte, Zumarragako Zelai Arizti erakusketa aretoan; astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
Mariñe Jauregi eta Mitxel Elortza 'Askatasun doinuak' ipuinaren egileak. ZORROTZ
ANNE AZKONA UNANUA
Eneida C. M. eta E. R. B. EtXarri a Zenbaki gorriak Toureren hamaikagarren nobela kaleratu zuen Jon Arretxe idazleak 2024. urtearen amaieran. Oraingoan Bartzelonako Raval auzoan kokatu du istorioa, eta "bakar-bakarrik" dagoela aurreratu du. Malcom Treviño-Site Toure Detektibea telesailean detektibearen papera egiten duen aktoreak kontatutako istorio batekin hasten da Zenbaki gorriak liburua. Eleberritik telesailara egindako bidaia izanen da, hain zuzen, Pamplona Negra ekimenaren barruan ilbeltzaren 28an, asteartea, 18:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian izanen den hitzaldian.
Non dago oraingoan Toure? Toure leku askotan ibilia da, hiri askotan, baina beti hirien B alderi horretan. Bilbon San Frantzisko Afrika txikian, geto erraldoi horretan; Parisera joan zenean ez zen Sena bazterrean egon, kanpoaldeko auzo afrikarretan egon zen, beste hiri batzuetan ere, eta Bartzelonan ere. Egia esan, Bartzelonan dena da turistikoa. Pasada bat da. Edonora joan eta turistak eta giriak eta bisitariak, deitu nahi duzun bezala, daude. Milaka eta milaka bazter eta auzo guztietan. Bartzelonan auzo baztertuena gaur egun Raval da. Badaude beste auzo batzuk La Mina esaterako, eta beste batzuk bereziak direnak. Baina tradizioz Raval izan da baztertua eta jende txiroa dagoena. Baina esango nuke azken urtetan degradatzen ari dela berriro. Olinpiaden garaian, 1990ko hamarkadaren hasieran, auzoa aldatzen saiatu ziren eta postaletan itsusi gelditzen den jende hori aldentzen saiatu ziren. Baina hori dena itzuli eta bideratu da. Hor kokatu dut gehienbat nobela. Toureri dagokion tokia ez da Bartzelonako ostatu garesti bat, baizik eta Raval auzoko parkeak. Ez dauka etxerik, ez dauka ostaturik. Nobelaren hasieran behintzat. Horrelakoa da Raval.
Bazeneukan gogoa Bartzelonara eramateko?
Lehenengo nobelak Bilboko San Frantzisko auzoan izan ziren, baina ez nuen errepikakorra izatea nahi. Orduan, Toure batera eta bestera eramatea pentsatu nuen. Bere patua toki guztietan antzekoa da; nahiko iluna eta beltza. Gure inguruko hiri handi hurbilenak Madril, Bar-
"Nobelek gizartearen gaurkotasuna islatzen dute"
JON ARRETXE iDaZlEa toureren hamaikagarren istorioa kaleratu du a rbizun bizi den idazleak: 'Zenbaki gorriak'. Hilaren 28an hitzaldia emango du Etxarri a ranazko liburutegian
tzelona, Paris... Hiru toki horietara eraman dut. Parisen egonda zegoen, Madrilen ere, eta Bartzelona falta zen. Aspalditik neukan gogoa. Salbuespena Kanariarekin egin nuen, Alexis laguna hil egin zen eta omenaldi moduan eraman nuen. Baina ez zen toki turistikoetan egon. Zein da Toureren egoera? Erabaki behar du; bizirik iraun behar du hala edo hala, eta bizirik irauteko aukeratu behar du. Toure inoiz baino bakarrago dago nobela honetan. Orain arte beti izan du norbait: San Frantziskoko lagun taldea, Las Palmasen borrokalari ohi bat topatu zuen, Parisera joan zenean ere ez zegoen bakarrik... Baina Bartzelonan bakar-bakarrik dago. Ez dauka inor eta ez dauka ezer. Nobelaren hasiera bera ere Toure neonazi batzuen aurretik korrika egiten dago, akabatu, jipoitu edo nork daki zer egin nahi diotelako. Hasiera hori ez da kasualitatea. Bene-benetan gertatu zitzaion Tourerena egiten duen aktoreari Madrilen. Malcom Treviño-Site da Toure eta askotan hitz egin dut berarekin eta egun batean kontatu zidan egun batean
lasai zegoela Moncloa aldean eta konturatu zela bazegoela talde bat berari begira. Berarengana joan ziren labanarekin eta korrika atera behar izan zen. Labankada eman zioten eta zaurituta ihes egin zuen. Gaur egun hori gertatzen da gure gizartean beltza izateagatik. Nazkagarria da. Esan nion baimena ematen bazidan hurrengo nobelaren hasiera izango zela, eta hori da hasiera. Nobela gogortsua da. Irakurketa kritikoa agertzen da. Toureren nobela guztiek gaurkotasuna islatzen dute. Momentu horretan gizartea nola dagoen islatzen saiatzen naiz horrelako gaietan gehienbat. Azpi mundu hori askotan oso ongi ezagutzen ez duguna. Bartzelonan idazten nuen bitartean, uda zen, ostatu kutre batean egon nintzen giroan sartuta, eta turismoaren arazo larria dela ikusi nuen. Oso ongi datorkigu bisitariak izatea eta dirua uztea. Turismoa neurri batean ona eta mesedegarria da. Baina gainezka eginda dago asuntua. Turistak gainera inolako ekarpenik egiten ez dutenak dira. Manifestazioak egon ziren eta turistak bustitzen zituzten, eta Tourek hori ere topatuko du; hori biziko du. Momentuan gertatzen diren gauzak agertzen dira. Nobelatik telesailera. Zer moduz joan da?
Oso zenbaki politak izan ditu. Telebistak share horretan asko fijatzen dira eta %10 inguru ibili da, eta hori pasada bat da. Serie polita eta originala da. Lehenengo aldiz zuria ez den protagonista bat da. Orain Netflixen eskuetara pasa da eta hemendik gutxira emango dute.
Asteartean Etxarri Aranatzen egongo zara.
Pamplona Negrako gune nagusia Baluarte da, eta polita da Iruñetik ateratzea. Oso jardunaldi polita da eta oso ongi egina dago. Milaka pertsona joaten dira eta herrietara eramaten dituzte. Liburutegietan proposatzen dute, eta hemen, Etxarri Aranatzen, Toure liburuez eta serieaz, literatura eta zinemaz, hitz egitea nahi zuten. Iturri Ereingo betiko editoreak lagunduko dit. Urtarrilaren 28an, 18:30ean, Etxarriko liburutegian.
Horrelako egitasmoak garrantzitsuak dira?
Dena dira. Idazleok ez gara ezer eta horrelako mugimendu kulturala izatea oso garrantzitsua da.
Jon Arretxe idazlea 'Zenbaki gorriak' liburuaren aurkezpen egunean. EREIN
"Orain semea laguntzen hasi da; jarraituko du"
Urdiaingo lopez de Goikoetxea Harategiak 60 urte bete zituen. Ospatzeko tarterik ez dutela izan esan du Javier lopez de Goikoetxea harakinak; "zerbait" egingo dute. Gazte hasi zen aita laguntzen, eta orain aimar, semea, haren pausoak jarraitzen ari da
Erkuden Ruiz Barroso UrDiaiN
1 Noiz ireki zenuten harategia?
Irailaren lehenengo egunetan 60 urte bete zituen. Aitak ireki zuen; Francisco Lopez de Goikoetxea.
2
Zergatik ireki zuen?
Garai horretan Altsasun
okindegian lanean ibiltzen zen, eta bere osaba batek Altsasun harategia zeukan. Orduan, ibil-
tzen zen okindegian eta harategian laguntzen. Hogei urte ingururekin hasi zen bere harategiarekin hemen, Urdiainen.
3 Beti toki berean egon da?
Ez, herrian goian ireki zuen. Orain gauden etxea egin gabe zegoen. Herriko alderdi berria bezala zen, eta herria goian zegoen. Bere gurasoak han bizi ziren, etxe handi bat egin zuten, eta behean hiltegia eta harategia zeuden. Hiltegiak hemen jarraitu zuen.
4
Noiz lekualdatu zen?
Hamar edo hamabost urte goian pasa ondoren harategi berria egin zuen hemen, Elizazpin. Orduan bajera bat zen eta harategia ezkerretan.
5 Txiki gelditu zen goiko harategia?
Harategi handiagoa eta berriagoa zen. Hamar urtetan gauza aldatzen joan zen eta hortik etorriko zen aldatzearena. Hura gurasoen etxean zen, eta hau berak egin zuen, bere etxean zen, eta bertan jarri zuen bere harategia.
6
Nolakoak ziren garai hartako salmentak?
Gaur egunekoekin alderatuta oso desberdinak. Jendea etortzen zen eta kilo bat haragi eramaten zuen. Orain asko aldatu da. Ni hasi nintzenean laguntzen aldaketa etorri zen berehalaxe. Familiak oso handiak ziren.
7 Noiz hasi zinen?
Hemen dena zegoen: hiltegia, harategia... Orduan txikitatik txekorrak eta arkumeak aitarekin hiltzen egoten nintzen. Hamahiru urterekin laguntzen hasi
nintzen, eta dagoeneko behatzen bat moztu nuen. Hamasei urterekin lanean hasi nintzen. Betidanik etxean ikusi dut.
8
Eta etorkizunean?
Orain semea hasi da. Negozioarekin segitzeko ikasten ari da, eta laguntzen hasi da. Ez dakigu ziur, baina seguruenik segituko du. Ganadua dugu eta berak ere betidanik etxean ikusi du... Gustatzen zaio.
9
Harategiarekin batera denda ere ireki zenuten. Bai. Harategia ezkerrean zegoen eta bajera ere bazegoen. Orduan, duela 25 urte inguru denda egin genuen. Araudi berriak egin ziren eta obratzaile berria egin genuen ere duela hamalau bat urte. Dendan pixka bat ahazten diren gauza horietakoak ditugu.
10
Bizitza osoan ezagutu dituzuen bezeroak izango dituzue, ezta? Bai, eta esaten dugun bezala, herri txiki hauetan ezkilek jotzen dutenean... Bezero batzurekin, gainera, goiko harategiaz egiten dugu hizketan. Handik honuntza aldatu zirenean, goiko harategiak hiru egunetan irekita jarraitzen zuen jendeak esaten zuelako ea nola jaitsiko zen honuntzaino, eta orduan amak bertan jarraitzen zuen hiru egunetan eta aitak hemen egunero. Ni gora eta behera ibiltzen nintzen. Orduan, oraindik etortzen da goiko jendea eta goiko harategia gogoan du.
1160 urteurren ospatu duzue? Ez genuen ezer egin. Ez neukan oso argi eta izeba batek esan zidan irailean 60 urte bete genituela. Ez dugu ezer egin,
Aimar eta Javier Lopez de Goikoetxea, Urdiaingo Lopez de Goikoetxea Harategiko harakinak. ARTXIBOA