Alfredo Alvaro Igoa Granadara "urte baterako joan nintzen. Probatzera joan eta berrogei urte!" Legarrak aitortu duenez, "oso ongi nago. Gustatzen zait. Baina nire sustraiak hemen daude". Hala ere, neguko, udaberriko eta udako oporretan Egiarretarako bidea hartzen du. "Ez dut irakasle txipa galdu oporrei dagokienez, lehen garai horietan etortzen nintzen, eta orain ere". Jubilatuta badago ere, "neuronak gehiegi atrofiatu ez daitezen, oraindik klasea ematen dut".
Hiriburua turistek ezagutzen duten Alhambra eta Albaicin auzoa baino gehiago da. "Granadak arabiarren 800 urteko egonaldiaren xarma du. Turistak horri erreparatzen diote bakarrik, eta pena da. Txoko asko ditu". Egiarretarrak Granadan dagoen unibertsitate giroa azpimarratu du. "Asko harrapatzen duen giroa da. Uste dut 77.000 unibertsitate ikasle daudela. Kalean gazte asko dago". Hiriaren bertuteak zerrendatzen hasi da: "klima, giroa, hiri irekia da eta klimagatik gauez asko bizitzen da". Sierra Nevada eta itsasoa oso gertu dituztela gogorarazi du ere.
Granadatik Egiarretara
Herrira gerturatu ahala "bihotza taupadaka hasten zait. Beti oso ederra iruditzen zait". Egiarretan gogora etortzen zaizkio "amak aiton-amonei buruz kontatzen zizkidanak. Aitak ama limurtu nahian non ibiltzen zen begira
TERE LEGARRA LOPETEGI
"Alhambra dugu, baina horko arkiboltarik ez"
Granada hiriburuaren erdigunetik Egiarretara etortzen da udatan, autoz eta bakarrik
egon naiz lehen". Nabarmendu duenez, "naizenari ez diot uko egin nahi. Beraz, hori guztia biziberritzen saiatzen naiz". Hiriaren eta herriaren arteko kontrastea "zeinen ona" den nabarmendu du. Balioa aitortu die "herriko paisaiari, isiltasunari, sartzen zaizun naturari, arnasten duzun aireari, bakardadeari... Askatasun sentipen hori, naturaren ondoan".
Granadan mendira askotan doa, "bidexka asko daude. Pribilegiatuak gara. Baina autoz joan behar duzu haraino". Azaldu duenez, "hemen txirrindularitza zaletasun handia dago". Legarra bizikletan asko ibili da Granadan. "Kulot guztiak hemen erosi behar izan nituen. Bizikleta, Altsasun. Han ez zegoen. Bizikletarekin paseatzen nuen. Orain gutxiago, autobien-
gatik. Ibiltzeko hiritik atera behar baituzu. Hemen errepide km ugari daude". Aitortu du bidaiatzea asko gustatzen zaiola, eta bidaia asko egin dituela.
Egitekoak Iloben etxean egiten du Egiarretako egonaldia. Haiek badakite izebari zaharberritze lanak eta eskulanak gustatzen zaizkiola eta beti dute harendako zerbait. "Joan zen uda guztia XVI. eta XVII. mendeetako kutxak zaharberritzen eman nuen". Uda honetan parrokiako jaiotzako figurak zaharberritzen ari da. "Hainbeste kolpe dituzte, badirudi Ukrainian egon direla". Gaineratu duenez, "ia beti dago zereginen bat".
Itxasperriko ermitara paseatzen joaten da. "Erromaniko horrek zoratzen nau. Han ez dugu halakorik. Arabiarrak zeuden. Alhambra dugu, baina horko arkiboltarik ez. Ermitaren sinpletasunak liluratzen nau". Gogoratu du handik jatorrizko Donejakue bidea pasatzen zela. "Aldarrikatu beharra dugu". Egiarretako elizako Errenazimenduko erretaula ere goraipatu du. "Ermitarekin eta elizarekin nik Granadan bisita gidatu bat antolatuko nizuke". Udan baino, txikitako lagunekin neguan egotea errazago suertatzen zaio. Granadara joaterakoan "berde hau guztia maleta batean sartu nahiko nuke. Baita belarraren usaina". Azaldu duenez, "Ferminen ahuntzak ikustera joaten naizenean osaben kortak eta Irurtzunen Juanesen etxera esne bila joaten nintzenekoak gogorarazten didate. Ez da goi mailako lurrin-usain bat, baina niri haurtzaroa gogorarazten dit". Granadara begi ninian Aralarko santutegia eramaten du beti. "Etortzen naizen bakoitzean joaten naiz". Jakinarazi duenez, Aralarko aingeruaren irudia du Granadako etxean.
"BIHOTZA TAUPADAKA HASTEN ZAIT HERRIRA GERTURATU AHALA. BETI OSO EDERRA IRUDITZEN ZAIT"
MAITE ARZOZ BERAMENDI
"Irurtzun etxea da, nire gordelekua"
Irurtzundarra duela bi hamarkada baino gehiago Santanderren bizi eta ondoko herri bateko institutu batean ingeles irakaslea da, baina ez du inoiz Irurtzunekin kontakturik galdu
Erkuden Ruiz Barroso "Irurtzungoa naiz, plazan dagoen etxekoarena, baina duela 26 urte Santanderren bizi naiz". Maite Arzoz Beramendik ingeles filologia ikasi zuen Zaragozan, eta ikasketak direla eta Ingalaterrara, Eskoziara eta abarrera askotan joan dela esan du: "Erasmuseko lehenengo promozioa izan nintzen, eta Manchesterren urte bat bizi izan nintzen". Eskozian ere elkarrizketa laguntzaile izan zen, eta buelta Iruñeko eskola batean lan egiten egon zen. Ondoren, MECeko oposizioak egin zituen eta destinoa aukeratu behar zuenean, Santander aukeratu zuen: "Gertutasunagatik Kantabria edo Errioxa nuen aukeratzeko, eta Kantabria aukeratu nuen berdeagoa zelako". Iritsi zenean "oso gustura" sentitu zen, eta bertan senarra ezagutu zuen eta hiru "kantabriar" seme ditu. Arzozendako Irurtzun etxea da: "nire aterpea da, gordelekua; familia oso handia daukat eta etxean anaia bat bizi da... Haurtzaroko lagunak ditut ere eta nire herria da. Nire tokia da". Irurtzundarra Santanderren bizi da eta ondoan dagoen Renedo herriko institutuan irakasle da: "Bertan ere etxean bezala sentitzen naiz; herria Altsasu antzekoa da, eta gazteak oso antzekoak dira ere". Hala ere, jaioterriarekin "lotura" oso handia dela dio. Askotan etortzen da Arzoz Irurtzunera. Esaterako, uda osoa pasatzen dute herrian. "Hiru semeek hemen kuadrilla dute eta askotan etortzen gara. Haiek ere
hemen oso eroso daudela ikusten dut". Udan, beraz, familian etortzen dira, baina ikasturtean zehar Arzoz bakarrik etortzen da. Duela gutxi aita hil zitzaion eta azkenaldian gurasoekin egoteko askotan etortzen zen. Gainera, kasualitatez, senarra Nafarroan lan egiten ari da, eta Irurtzunen Arzozen gurasoen etxean bizi da. Gabonetan eta aste santuko oporretan ere aste bat egoten da familia osoa Irurtzunen. "Batzuetan ostiralean institututik atera, kotxea hartu eta etortzen naiz. Bueltatxo bat eman, haize pixka bat hartu eta larunbat gauean edo itzultzen naiz. Hiru aste baino gehiago ez dut pasatzen etorri gabe". 2016 eta 2018 urteen artean
AEBtara bizitzera joan ziren eta orduan ere udan Irurtzunera itzuli zirela esan du.
Plaza
"Lehenengo gauza egiten dudana da kotxearekin etortzen ari naizela plazara begiratu ea nor dagoen ikusteko". Ondoren, mendia ikusten duenean "etxera iritsi" dela sentitzen duela gaineratu du. "Barrualdean dagoen zerbait da".
Senideak agurtzea da herrira iritsita egin behar duen beste gauza bat. "Hemen nire plana da plangintzarik ez izatea". Iruñera joatea ez zaiola gustatzen esan du irurtzundarrak, "mendira paseo bat ematera joan, plazatik paseatzen jendearekin topo egitea
eta kafe bat hartzea... Duela urte pila bat joan nintzen, baina inoiz joan ez banintz bezala da. Ez dut kontakturik galdu".
Ikasturtean zehar klaseak ematen dituenez, udan eskulanak egin nahi dituela esan du Arzozek: "Baina zazpi egitea pentsatzen dut, eta bakarra egiten dut. Eguna lasaitasunez pasatzen zait, eta hori nahi dut: paseatzera joaten naiz, igerilekura, norbaitekin
"DUELA
URTE PILA
BAT JOAN NINTZEN, BAINA INOIZ
JOAN IZAN EZ BANINTZ BEZALA DA"
elkartzen naizela...". Hori "plazera" dela esan du. "Uzta jasotzen deneko usaina udako usaina da, hori eramaten dut; irudia ezin dut bakarra aukeratu: Trinitatea eta Bi Ahizpak, baita plaza ere". Lagun kuadrillak ezkontzarako Bi Ahizpen koadro bat oparitu zioten, "eta hor dago beti egongelan".
Momentuz abuztu bukaerara arte egonen dira Arzoz eta familia Irurtzunen eta irailean itzuliko direla aurreikusi du: "Aitaren urtebetetzeagatik bazkaria egin izan dugu beti; kanpoan bizi den anaia etorriko da ere, eta amak esan du egingo dugula". Bestela ere herrira itzultzea ez zaiola batere kostatzen aitortu du.
NEREA LAKUNTZA GUTIERREZ
"Niretako
lekua egiten duen zerbait pertsonak dira"
Alemania eta Irañeta arteko joan-etorrian ibilita ere, Lakuntzak familia eta lagunak asko estimatzen ditu
Alfredo Alvaro Igoa Nerea Lakuntza Gutierrezek esan duenez, Irañetan "urtean bitan ikusten naute beti". Irintarra Alemanian bizi da: "oraintxe Hannoverren bizi naiz, lehen, Berlinen bizi nintzen". Azaldu duenez, "badakit garagartzaroaren 6an joan nintzela, baina ez urtea. Joan nintzen eta ez nekien aste baterako, hilabete baterako, uda baterako... han segitzen dut. 10-12 urte direla uste dut".
Gaineratu duenez, "pixka bat sorpresa izan zen. Ez nuen sekula pentsatu Alemanian bizitzea". Leonardo beka jaso zuelako hartu zuen harako bidea. "Hiru hilabete, praktikak egiteko". Berlinen izan zen, eta asko gustatu zitzaion. Irañetara bueltatu zen eta "unibertsitatean zer edo zer ikasteko edo egiteko urte bat itxaron behar nuen. Eta pentsatu nuen: udan hizkuntzak ikasteko aprobetxatzera joanen naiz". Beti nahi izan zuen atzerrian bizi. "Baina denboraldi bat, urte bat edo bi, hizkuntza ikasteko eta, pixka bat, nire burua irekitzeko. Azkenean, Irañeta oso herri txikia da eta nik beti mundua ikus-
teko irrika izan dut". Maleta batekin joan zen. "Ez nuen ezta hemengo jendea agurtu, listo bueltatuko nintzela pentsatzen nuelako". Han segitzen du. Hannover eta Berlinen artean "alde ikaragarri handia dago. Irañetarekin, gero eta gehiago". Esan duenez, "Berlinen munduko pertsona pila dago. Egunero plan desberdinak daude. Munduko musika guztia. Janari aukera pila dago. Kultura asko". Irañeta, berriz, "txikiagoa, lasaiagoa da. Beste era batekoa da. Hala ere, herriak xarma handia du: kalera atera eta natura dago, edonora oinez edo bizikletaz joan zaitezke..." Azaldu duenez, "Hannoverren jendea pixka bat itxiagoa da. Hemen ere oso irekiak ez gara atzerritarrekin. Bai, aldeak dau-
"ORAIN LANAGATIK
EZIN DUT HAINBESTE
HARTU. NIRE
OPORRAK HONA
ETORTZEA DIRA, ETXETIK ETXERA"
de, baina antzekotasunak ere, asko izakeran".
Lakuntzak ez du huts egiten Irañetako festetan eta eguberritan. "Badakite Nerea etortzen dela eta txupinazoa botako duela". Egonaldi guztiak desberdinak dira. "Lehen astetxo baterako-edo etortzen nintzen. Ondoren pixka bat luzatzen hasi nintzen, lanak eta ikaskuntzak aukera ematen zidatelako. Orain lanagatik ezin dut hainbeste hartu. Nire oporrak hona etortzea dira, etxetik etxera". Normalean bakarrik etortzen da Irañetara. Baina lagunak ekarri izan ditu.
Harremana
Irañetara iritsita, aurreneko egin beharra "beti ama ikustea" eta familia bisitatzea dela aitortu du. Behin herrian dela, Lakuntzak egiten dituenetako batzuk dira: Urruntzure iturburura joan edo Aralarko santutegira igotzea. Azken hori ez du beti lortzen, baina oso gustukoa duela nabarmendu du. Herrian zerbait badago, parte hartzea gustatzen zaio. Oporraldia bukatuta, "beti gelditzen da norbait bisitatu gabe.
Niretako lekua egiten duen zerbait pertsonak dira, ez lekua. Nolakoa den lekua? Berdin du. Zer pertsona dauden leku horietan, hori da garrantzitsuena niretako".
Hemen lagunak eta familia ditu. "Lagun batzuk Donostian edo Iruñean bizi dira, eta lana egin behar dute. Azkenean, batzuetan ez dugu bat egiten". Horrek penatzen du. Edo ilobekin denbora gehiago pasatzea, jolastea, zirkua egitea, igerilekura joatea... "Halakoen falta sumatzen dut".
Alemaniara bueltan, Irañetatik abiatzean maletaren erdia edo gutxiago arropaz beteta dago, eta gainontzekoa janariz beteta doa. "Beti eramaten dut Uharteko harategiko urdaiazpikoa, txistorra eta txorizoa, eta Unanuko gazta". Irañetatik eramaten duen irudia etxeko leihoa zabaltzean ikusten duen paisaia da. "Eszena hori niretako Irañeta da. Baita jendearekin bizi izan dudana ere. Jendea da garrantzitsuena". Lakuntza festetan herrian bueltan izanen da.
ETXEBERRI
ABUZTUAREN 9TIK 11RA FESTAK
ZUHATZU
ABUZTUAREN 9TIK 11RA FESTAK
ERROZ
ABUZTUAREN 16TIK 18RA FESTAK
SATRUSTEGI
FESTAK
ABUZTUAK 16 Ostirala
20:00 Txupinazoa.
20:30 DJ Felixekin dantzaldia.
22:00 Herri afaria eta gazta apustua.
00:30 DJ Felixekin dantzaldia.
ABUZTUAK 17 Larunbata
12:00 Patata tortilla dastaketa.
13:00 Futbolina.
17:00 Herri kirolak.
19:00 Pilota partidak.
20:00 Felixekin musika eta mozorraldia.
22:00 Zezentxoa eta traka.
00:30 DJ Felixekin dantzaldia.
ABUZTUAK 18 Igandea
12:00 Meza.
13:00 Otamena eta Mariachi kontzertua.
17:30 Jazinta la Potra Lorena Arangoaren antzezlana.
19:00 Laranja lasterketa.
20:00 Dantzaldia eta Gaixoa ni.
ARTXIBOA
SATRUSTEGI Abuztuaren 16an izanen da txupinazoa Satrustegin.
20:00 Kontzertua, Pikuxar plazna. La otra calle taldearen kontzertua.
ABUZTUAK 31 Larunbata
06:00 Mendi irteera, Matxainetik. Hueskako Pirinioetara irteera: Benasque harana eta PosetsMaladeta parke naturala, Iratxo elkarteak antolatuta. Itzulera: irailaren 1ean, igandea.
18:00 Jazinta La Potra Lorena Arangoaren antzezlana.
20:00 Los Tajuzos del Norte taldearen kontzertua eta Txokoa.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30-02:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia.
02:30-04:00 DJ Markelekin dantzaldia.
ABUZTUAK 31 Larunbata 10:30 Baba txiki gosaria. 11:30 Mus txapelketa eta haurrendako jolasak.
17:00 Txurrutxiki txaranga auzoz auzo.
20:00-22:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia eta Txokoa. 22:00 Zezensuzkoa.
00:30-04:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia.
IRAILAK 1 Igandea 12:00 Puzgarriak. 14.30 Herri bazkaria. 16:00 Puzgarriak eta txokolate jana.
18:00 Uharte Arakilgo dantza taldearen emanaldia.
20:00 Triki eta pandero emanaldia eta Txokoa. 22:00 Zezensuzkoa.
*Agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.
BEGOÑA URDIAIN ARRAIZA "Kuadrilla eta hemengo bizimodua ezinbestekoak dira niretako"
Bruselan jaio eta bizi den uhartearra urtero etortzen da Uharte Arakilera
Maider Betelu Ganboa
Begoña Urdiain Arraiza Bruselan jaio eta bertan bizi da, baina berak uharteartzat du bere burua. "Kuadrillakoek esaten didate, guztien artean uhartearrena ni neu naizela" dio, irribarrez. Gurasoak sakandarrak ditu. Aita ziordiarra, Benjamin Urdiain sukaldari famatua zenaren anaia, eta ama uharte arakildarra. "Lehendabizi ama etorri zen Belgikara lan egitera, 18 urte zituela, eta gero aita etorri zen. Euren ideia urte batzuk pasata Sakanara itzultzea zen, baina lau anai-arrebek Belgikan ikasi genuen eta bizitza bertan egin dugu, Maite ahizpak izan ezik. 22 urterekin Uhartera itzuli zen, Jose Manuel Gorriti ezagutu, eta bertan bizi dira" kontatu du Begoña Urdiainek. Alberto eta Sonia dira beste anai-arrebak.
Belgikan bizi, baina urtero-urtero, familia oporrak pasatzera Uharte Arakilera etortzen zen, eta Sakanarekiko loturak beti irmo iraun du. "Urte guztietan joan gara, baina guztietan, e? Txikitan uztailean joaten ginen oporrak pasatzera. Gaztea nintzela, bertako norbaitekin maitemindu, eta Uhartera bizitzera
joango nintzela esaten nuen, baina, azkenean, Belgikan ezkondu nintzen; egun, banatuta nago". Gurasoak Uharte Arakilen bizi dira orain, eta, jubilatzerakoan, asmo bera du Begoñak. "Txuma Gorritik esaten dit etorkizunean jubilatuen elkarteko presidente ikusten nauela" (karkar). Duela bi urte pisu bat erosi zuen Uharten, ilusio handiz berritzen ari dena. Begoña Urdiainek goi karguetan lan egin izan du beti. 25 urte baino gehiago Walt Disney, Hello Kitty, Minions eta bestelako marka ofizialen lizentziadun produktuak Belgikan, Alemanian, Frantzian eta bestelako herrialdeetan komertzializatzeko produkzio arduraduna izan zen. "Komertzialek dendetako eskariak ekartzen zizkidaten eta nik produktuen produkzioa antola-
"IAZ LEHENENGO ALDIZ IGO NINTZEN BERIAINERA. EGIN BEHARREKOEN ZERRENDAN
NUEN PUNTUETAKO BAT ZEN"
tzen nuen: produktu horiek ekoizteko lantegiak bilatu, Txinako produkzioaren segimendua egin... Asko bidaiatzen nuen: India, Bangladesh, Txina...". 8 urte inguru daramatza apustuen enpresa batetako erosketen arduradun izaten. "Enpresak ia 300 lokal ditu, baina ni bulego nagusietan nago, eta erosketa departamenduko buru naiz". Horregatik, Uhartera etortzea "pilak kargatzea" da. "Atseden hartu nahi badut, ongi egon, eta bizitzaz eta naturaz gozatu... Uharte Arakilera. Balantzan New Yorkera edo Uharte Arakilera joatea eskura jartzen badidazu, nik Uhartekoa hartuko dut". Aurten abuztuaren 2rako Uharten egotea espero du. "Iristen naizenean, egiten dudan lehen gauza, atera eta kalimotxo bat hartzea da. Bruselan kalimotxoa nola prestatu azaltzen diet, baina ez du zapore berdina, inondik inora. Eta ondoren Marisolenera hanburgesa bat jatera joatea. Ordena horretan" (kar-kar). Gurasoekin egunero egoten da tarte bat, eta Lakuntza eta Ziordiko familia ere bisitatzen ditu, baina, beti, lagunengana. "Kuadrilla ezinbestekoa da niretako".
Mendira joatea oso gustuko du, eta hemen gozamena du. "Joan zen urtean lehenengoz igo nintzen Beriainera, Mikelekin eta Ixonerekin. Hori zen egin beharrekoen zerrendan nuen puntuetako bat". Bertako ingurunea oso gustuko ditu, "baina herriko giroa, bertako kultura eta mentalitatea da gehien baloratzen dudana: Sakanako bizimodua. Herrian jendea agurtzen duzu, kafea hartzera gustura zoaz, zerbait behar baduzu aldamenekoarengana jotzen duzu.. Brusela hiri handia da, eta ez dago halakorik. Bakoitza berera doa".
Bruselara itzuli behar duenean, "egun tristeak" izaten dira Begorendako. "Txistorra, gazta eta Facundo pipak eramaten ditut, eta Bruselan, dastatzerakoan, nolabait herrian nagoela sentitzen dut". Orain hilabete luzea du aurretik herriaz gozatzeko, eta baita Gabonetako hamar egunak ere. "Datorren urtean San Juan festetara joango naiz, ez dut aitzakiarik".
ALFON BERASTEGI OTSAGABIA
"Iristerakoan, beti pentsatzen dut tokirik politena dela"
Mundua ezagutu nahi, eta New Yorkera joan zen, 80 hamarkadan. 30 urte daramatza Madrilen, baina jaioterriko urteroko bisita ez du barkatzen
Alfon Berastegi Otsagabia "arbazuarra da, Tximoonekua".
Gaztetatik mundua ezagutzeko jakin mina zuen. "Arruazu oso txikia zen niretako. Ni neure munduan bizi izan naiz: nire musika aldizkariak, musika taldeak, liburuak... Nire mundua beste bat zen, eta hiri handiak ezagutzeko jakin mina nuen". 22 urte zituela, AEBetako Pensilvaniako haurren kanpaldi batera joan zen lanera, sukaldera, 2 hilabetez. Lana bukatuta, New York ezagutzera joan zen, astebete. "80. hamarkada zen, eta guztiz liluratuta geratu nintzen. New Yorkek zuen energia, martxa eta abiadura". 25 urte zituela itzuli zen. "Zergatik ez? Pentsatu nuen. Kuriositateak bulkatu ninduen". Guztira 4 urte bizi izan zen New Yorken, 2 urte Manhattanen, eta 2 urte Queensen. "Esperientzia oso interesgarria izan zen, sekulako alda-
keta". Jatetxeetan aritu zen lanean, zerbitzari, tartean bi urte baino gehiago American Museum of Natural History-ko jatetxean. Unibertsitate ikasketak egin nahi zituen New Yorken, "baina han oso garestia zen, ezinezkoa, eta aldatzea erabaki nuen. Zergatik Madril? Ez zen New York, baina hiri handia zelako. Gainera, ez nuen arazo legalik". UNEDen Zientzia Politikoak ikasi zituen, lan egiten zuen bitartean, eta hizkuntzak landu zituen. Konturatu gabe, 30 urte pasa dira. Ikusentzunezko saioetako azpitituluak idazten ditu Alfonek. "Azken 5 urteetan Ilunion enpresako azpititulugilea naiz. Orain Tele
"ARALAR ALDE BATEAN, BERIAIN BESTEAN, BISTAK EMATEN DIZUN GUZTIA BERDEA DA"
mendian zaude, edo Ubeldetxabalen, naturaren erdi-erdian. Hori niretako sekulako luxua da, eta asko baloratzen dut". Barazkiak, beste gozamen bat. "Gure aitak sekulako baratzea zuen, eta denetatik genuen etxean. Garai hartan ez nion inolako balorerik ematen, baina egun, dudan guztia emango nuke. Horrek mina ematen dit".
Arruazu "aire garbiarekin" lotzen du. "Ez dago kutsadurarik. Madrilekoa izugarria da. Arruazuko aire garbia, freskura eta lasaitasuna faltan botatzen ditut. Eta aldemenekoekin eta lagunekin eseri eta gustura hitz egitea. Herritarren artean dagoen laguntasun eta elkar zaintza hori".
Urte hauetan Arruazu berritu dela uste du. "Herria oso polita dago, baina nire gusturako auto gehiegi daude. Ia ezkaatzeraino
sartzen zaizkigu. Kanpoaldean parkinga egitea ongi legoke, autoak bertan uzteko. Horrek herriari edertasun handia emango lioke, beste giro bat". Herria "bizirik" ikusten du, eta pozten da.
Aurten, barnetegira
Aurten iraileko lehen bi astetan etorriko da, asmo bereziarekin: Lazkaoko Maizpide barnetegian bi asteko egonaldia egitea. "Nire jatorriaren deia sentitzen dut. Hizkuntza ez da bakarrik herriaren bihotza, herriaren arima ere bada. Eta nik ez dut nire etxeko eta nire herriko hizkuntza galtzea nahi. Euskaraz bizi nahiko nuke, baina Madrilen ez da erraza. Astero euskaraz aritzen naiz online Lizarragako Edurne irakaslearekin, baina orain nire hizkuntzan alfabetatzeko esfortzua egin nahi dut".
Madrid-erako lan egiten dugu, baina garai batean Mediaset-eko, Sálvame eta Maria Teresa Camposen Qué Tiempo tan feliz saioetan. Oso dibertigarria izan zen; zuzenean egiten genuen lan, eta txutxu-mutxuetan egunean nengoen (kar-kar). Egun, grabatutako produktuen gainean egiten dugu lan".
Berdea, eta aire garbia Alfon Carabanchelen bizi da. Arruazura urtero etortzen da; oporretako aste bat hartzen du Maria Jose arreba eta familia bisitatzeko. "Harremana ez galtzen saiatzen naiz, lotura mantentzen". Ama Tristontorena etxekoa zen, eta bertara joaten da beti, Karmentxu izebarekin eta familiarekin egotera. "Sakanara iristerakoan beti pentsatzen dut bidean dagoen tokirik politena dela. Hemengo mendiak, kolore berdeak, herriak... Madriletik hona ez daude kolore horiek. Aralar alde batean, Beriain bestean, bistak ematen dizun guztia berdea da. Madrilera itzultzen naizenean kontrastea handia da; dena oso lehorra iruditzen zait".
Arruazun "denetatik" egiten du: lagunekin egon, jendea agurtu, "baina batez ere naturaz gozatu. Etxetik hanka atera, eta
Maider Betelu Ganboa
JUAN JOSE LANZ EZKURDIA
"Lakuntzako
kaleko giroa faltan botatzen dut Venezuelan"
Ingeniariak 43 urte daramatza Puerto Ordazen. Fundiciones Lanz bere enpresa kudeatzen jarraitzen du, eta urtero etortzen da Lakuntzara
Maider Betelu Ganboa
Juan Jose Lanz Ezkurdiak ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta berehala Lagun Arok kontratatu zuen, Lakuntzako Sakana kooperatiba egiteko. "Kooperatibaren diseinu eta eraikitze lanetan parte hartu nuen, eta produkzio prozesuaren lehen zatian egon nintzen". Garai gogorrak ziren, metalgintzaren krisia, eta kanpora ateratzea erabaki zuen. "Australiako kontsulatuan, onartzen zituzten profesionalen kopurua beteta zegoela esan zidaten. Venezuelakoan ez zegoela muga kopururik entzunda, animatu nintzen".
Ordutik, Venezuelan bizi da, Puerto Ordazen. Tameca galdarategiak kontratatu zuen."Egoera ekonomiko txarrean zegoen, eta gogorra izan zen, baina errentagarri bilakatu genuen. 29 urterekin bertako kudeatzaile nagusi izendatu ninduten. Urte oso onak izan ziren" gogoan du Lanzek. 15 urte pasata, bere enpresa propioa sortu zuen: Fundiciones Lanz. "Aceros Moldeados de Lacunza-ren antzeko galdarategia da, pieza txikiagoak funditzen dituena. Puerto Ordazen kalitate erreferentziadun enpresa izatea lortu genuen".
Puerto Ordaz, toki estrategikoa
Orinoco ibai erraldoiari Caroní ibai handia batzen zaio, eta bertan dago Puerto Ordaz. Baliabide hidriko eta hidrauliko ikusgarriak ditu. Caroní ibaiak desnibel handiak ditu, eta lau presa egin ziren. "Lehena, Guri, bere garaian Hego Amerikako handiena izan zen. Baliabide hidraulikoekin elektrizitatea sortzen zen, eta bertako mehatzetatik aluminioa eta bestelako burdinak ekoizten ziren. Puerto Ordaz izugarri handitu zen; planifikatutako hiriburua izan zen, garai hartako munduko hirigile onenek diseinatutakoa".
Tamalez, krisi ekonomiko larrian dago Venezuela. "Enpresa mantentzen dut, baina aktibitatea
oso baxua da, %15ekoa. Hamasei galdarategi ginen Puerto Ordazen, eta hiruk eusten dugu. Venezuela petrolioarekin lurralde industriala bilakatu zen, baina ez zuen kontsumo produktuen industriarik garatu, eta industria eta azpiegitura handi horiek erori direnean, guztia erori da. Nire etorkizuna bermatuta dago, baina langileengatik mantentzen dut enpresa; tarteka kontraturen bat ateratzen da, eta gastuak estaltzeko ematen badu, horrekin konformatzen naiz".
Lanzek 43 urte daramatza Venezuelan, eta urtero etorri izan da Lakuntzara. Ezkondu zenetik Claudia emaztearekin, eta gero Maialen alabarekin. "Gure bal-
koitik Beriain ikusten da, zoragarri, eta alboan haurrak parkean daude jolasten. Hori etorkizuna da, bizitza". Venezuelako bizimodua erabat desberdina da. "Egun guztietan 32-35 gradu arteko tenperatura dugu. Kaleak hutsik daude, bero horrekin jendeak ez duelako paseatzen. Joan behar duzun tokira autoz zoaz, eta, ge-
"LAKUNTZA, INDUSTRIA GUNEA IZATEAZ GAIN, AISI GUNEA ERE IZAN DA. BETI IZAN DUGU DISFRUTATZEKO GRINA"
roz eta gehiago, etxe barruan egiten da bizia". Lakuntzan, aldiz, kalea dute ardatz. "Hona etorri, eta familia bisitatuta, lehendabiziko gauza kalera ateratzea da, lagunekin biltzera, herriko terrazetan gustura egotera. Alabak ere kuadrilla du; hasieran, ordu txikitan kalean lasai egotea sinestezina zen berarendako, Venezuelan ezinezkoa baita. Puerto Ordazen jendea eta kaleko giroa botatzen ditut faltan". Eguneroko paseoa ez du barkatzen. "Lakuntzako inguruak... paisaia ederra da". Venezuelan oihana dago, "eta ezberdina da, ezin zara bideetatik atera. Orinocon barkuan nabigatzen genuen Caribe itsasoraino". Lakuntza "herri txikia da, baina bizia. Ongi bizi gara. Gainera, herri irekia izan da betidanik. Industria gune garrantzitsua izateaz aparte, dibertitzeko gunea ere izan da. Diskoteka genuen, eta toki guztietatik etortzen zen jendea: giroa, marabilla hutsa zen. Lakuntzarrek beti izan dugu disfrutatzeko grina". Kokapena nabarmentzen du. "Iruñea, Donostia, Bilbo... eskura dituzu. Zerbait egin nahi baduzu, bertan duzu".
Noizbait itzuliko da Udan eta Gabonetan etortzen dira. "Hemendik online lan egin dezaket. Ezin gara urtean 6 hilabete baino gehiago egon, erresidentzia galduko genukeelako". Argi du egunen batean Lakuntzara itzuliko dela. "Alabak Dublinen lan egiten du, eta ez du bere burua Venezuelan ikusten. 71 urte ditut, eta nire erresidentzia behin betiko aldatu nahi dudala erabakitzen dudanean, enpresa itxi, guztia ongi antolatu, etorri, eta ondasun guztiak hemen fiskalizatuko ditut. Horrek ez du atzera bueltarik izango".
ARITZ ETXEBERRIA ALONSO
"Suertea izan genuen eta Kalifornian gaude"
Sacramenton bizi da arbizuarra, emaztearekin batera. Lantegi bitxi batean ere lan egiten du
Alfredo Alvaro Igoa Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Kalifornia estatuko hiriburuan, Sacramenton, bizi da Aritz Etxeberria Alonso, Edurne emaztearekin batera. "Oraintxe bertan bi urte egin du hemen bizi garela". Edurne irakaslea da. "Hezkuntza Ministerioak urtero atzerrian gaztelania irakasle lan egiteko irakasle plazak ateratzen ditu". Duela bi urte eta erdi aurkeztu zuen Kaliforniara joateko eskaera. Baita onartu ere. Biek Kaliforniako bidea hartu zuten. "Nik lan egiten nuen enpresan eszedentzia eskatu nuen". Etxeberria gaur egun "marihuana landareak hazten lan egiten dut". Izan ere, Kalifornian medikuntza eta aisialdi erabilerak legezkoak dira. Lan egiten duen lantegian denetariko marihuana motak ekoizten dituzte: osasun terapietarako eta aisialdirako. "Uste dut baita kosmetikarako ere erabiltzen dela, gauza askotarako", azaldu du arbizuarrak. "Enpresa oso handia da. Ez du kalean hazten. Lantegi batean lan egiten dut. Hogei areto handi daude eta bakoitzean 700 eta 900 landare artean daude".
Esan duenez, "Arbizu moduko herri batetik halako hiriburu batera joatea, AEBn, alde handia dago. Dena askoz ere handiagoa da. Beste hizkuntza bat, beste kultura bat, bizitzeko modu oso desberdina ere". Aurreiritzia berretsi digu, "edozertarako autoa erabiltzea beharrezkoa da, distantziak oso handiak baitira". Hori bai, lanera bizikletan doa,
lantokia etxetik "nahiko gertu" duelako. Arbizuarrak azaldu duenez, hiriburua "nahiko laua da. Ordu erdiko bidaia egin edozein norabidetan eta nahikoa laua da. Baina gero natura asko-asko duzu… Kosta aldera mendi dezente daude. Barrualdean Sierra Nevadarako mendilerroa dago". Han daude Sekuoia edo Yosemite parke nazionalak. "Mendilerro hori oso handia da". Beraz, "naturan ibiltzeko aukera badaukagu. Hori da ere hemen egoteko gogoa manten -
tzen dizun arrazoi garrantzitsuenetako bat ere".
Joan-etorriez Arbizura sanjoanetan bueltatzen da urtero. "Hilabete guzti-guztia ez, baina, ia-ia guztia egoten gara, bai". Etxeberria Arbizura iritsi eta egiten duen aurreneko gauza da familiarekin eta lagunekin egotea, ordena horretan. Azken finean, "gehien maite dituzunekin egotea".
Sorterrian dela bizikletan ibiltzea gustuko du. "Bizikletan ibiltzeko zaletasun handia dut".
Mendiko bizikletarekin batera eta bestera ibiltzen da, Aralar, Urbasa-Andia… Horregatik, "hilabete horretan ematen dudan denbora ahalik eta hobekien aprobetxatzen saiatzen naiz. Egia esan motz gelditzen zaigu". Arbizuko egonaldietan ezin parrandak faltatu. "Kalifornian parranda ere badago, baina oso desberdina da. Kalifornian parranda gehiago egiten da egunez, Arbizun gehiago gauez. Kalifornian 00:30erako dena ixten dute normalean. Eta kalean eskaleak besterik ez dira gelditzen". Aurten San Joan festetan bueltatu ziren Kaliforniara. "Gustatuko litzaidake Arbizun egunen bat gehiago gelditzea". Bestela, denbora muga ere traba da eta "egon nahi zenuen jende batzuekin beharbada ez zara hainbeste egoten". Kaliforniara bueltan Arbizutik berarekin eramaten duena da "sanjoanetako giroa, jende guztiarekin egoteko une hori". Baita herria utzi beharragatik "pena sentipena" ere. Berarekin gustura eramanen luke jatekoren bat AEBra. "Baina debekatuta dago jatekoak hara eramatea. Ez dakit osasun kontuagatik-edo den ez dutela jatekoa sartzen uzten". Beraz, ezin eraman maletan ez gazta, ez txorizo ez beste ezer. "Arbizuko janaren zaporearekin etortzen gara". Etxeberriak berarekin Kaliforniara "beti" eramaten duen bestea Beriainen irudia da. Dena ongi joanez gero, hurrena, heldu den urteko festetarako izanen dira Arbizun.
"EGON NAHI ZENUEN JENDE BATZUEKIN BEHARBADA EZ ZARA HAINBESTE EGOTEN"
UHARTE ARAKIL
ABUZTUAK 11 Igandea
SAN DONATO EGUNA 09:00 Beriainera igo. 11:00 Meza, San Donato ermitan.
ABUZTUAK 25 Igandea
56. ARTZAI EGUNA, ARALAR MENDI ELKARTEAK ANTOLATUTA.
10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahaiaren osaketa
10:30-13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren XXXIX. lehiaketa. Latxa arrazako aziendaren estatuko XIX. lehiaketa.
10:30-14:30 Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako XLIII. gazta lehiaketa. Gazta feria. Artisautza feria.
Jimenez Eskiroz (In Memorian) Tafallako Tubal Jatetxearen burua eta artzai egunean epaile izandakoa.
13:30 Lehiaketaren sari banaketa.
Gazta irabazlearen enkantea.
14:30 Herri bazkaria
17:00 Nafarroako artzain txakur LVI txapelketa.
Oñatiko Nazioarteko Txapelketan zein Euskal Herrikotan sailkatzeko baliagarria.
LAKUNTZA
ABUZTUAK 7 Asteazkena
18:30 Futbola, Zelai Berrin.
Osasuna eta Erreala emakumezkoen talde nagusien arteko futbol partida, Lakuntzako Lagun Artea Kirol Elkarteak antolatuta. Sarrerak: 16 eta 18 urte bitartean, 5 euro; 18 urtetik gora, 10 euro; Lagun Arteako bazkideak eta jokalariak, doan. Zozketa: talde bakoitzaren kamiseta bat.
19:30 Elai-Alai dantza emanaldi berezia, dantzari ohien parte hartzearekin, plazan.
*Agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.
ARTXIBOA
LAKUNTZA Abuztuaren 24ean hasiko dituzte festak lakuntzarrek. Txupinazoa Elai Alai dantza taldeak botako du eta ondoren Zarata txarangak alaituko du festa musikarekin.
20:00 Auzatea eta buruhandiak. Ehiztarien eskutik.
20:30 GKS karro poteoa eta txano txapelketa.
21:00-00:00 DJ Oixani, plazan. 22:00 Zezensuzkoa.
ABUZTUAK 26 Astelehena
HAURREN EGUNA
10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.
11:00-14:00 Puzgarriak, plazan.
12:30 Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsa, Haizaldi gaitariekin.
13:00 Auzatea, plazan.
Gure Nahiaren eskutik.
16:30-18:30 Puzgarriak.
20:00 Auzatea eta buruhandiak.
20:00-22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
22:30-00:00 Gazte gunea 12 urtetik aurrerako gazteendako: bokatada autogestionatuta, photocall eta musika, Beheko Larreñetan.
00:00-03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, plazan.
ABUZTUAK 27 Asteartea
AITTUN-AMIÑEN EGUNA
11:00 Pala partidak, Behar Zana pilotalekua.
Gure Pilota elkartearen eskutik.
11:30 Kuadrillen arteko arroz txapelketaren hasiera, Abarrategiko zuhaizpea.
22:30 Kontzertuak: Jipoituek eta Iltze taldeak, plazan.
01:30 Dubblin Sound System,
Biltokin. 03:30 Larreta, Biltokin. ARBIZU
ABUZTUAK 24 Larunbata SANDINDEGIKO EGUNA
12:00 Trikitilarien kalejira eta udalak eskainitako aatea, plazan. 14:30 Bazkariak. Oharra: Sandindegirako bideak ibilgailuendako itxita jarraitzen du eta ezin da Sandindegira joan:
Arbizuko Udalak bazkariak herriko plazako estalpean ospatzea proposatzen du.
IRAILAK 1 Igandea
09:30 Mendi lasterketa, EkoKanpinean.
Tritoiena Mendi lasterketa, Arbizuko Eko-Kanpinak eta Dantzaleku Sakanak antolatuta. 21 kilometro. Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuituko Koparako baliagarria.
13:30 Aittun-Amiñendako luntxa eta Pantxo Balbuenarekin musika, plazan.
14:30 Arroz txapelketarako aurkezpena eta sari banaketa, plazan.
17:00 IV. Lakuntzako sari nagusia: Kadeteen mailako txirrindulari proba.
20.00 Alarma Morea taldearen kontzertua, plazan. Auzatea eta buruhandiak.
13:00 Soinua, tronpeta, punk bertso saio musikatua eta auzatea, plazan. Haizearen eskutik.
14:30 Kantu bazkaria, plazan. Bazkalostean, bingo musikatua eta hitze pasa.
19:00 Kinki Games Amico Teatro konpainiaren umorezko keinu antzerkia publiko guztietarako, plazan.
20:00 Auzatea eta buruhandiak. 21:00-00:00 Gabezin taldearekin erromeria, plazan. 22:00 Zezensuzkoa.
LAKUNTZA Buruhandien konpartsa iluntzeko auzatearekin batera aterako da egunero herrira.
ARTXIBOA
NEREA MARIN RAZKIN
"Hiriak
baino jokorako aukera handiagoa ematen du herriak"
Iruñeko Iturrama auzoa ahal duen guztietan atzean uzten du Dorraora joateko
Alfredo Alvaro Igoa
Iruñean bizi izan da Nerea Marin Razkin. "Baina betidanik joan izan gara herrira. Han ikasi eta asteburuetan, oporretan edo jai zegoen guztietan Dorraora joaten ginen. Eskerrak! Asko pozten naiz horregatik". Marinek azaldu duenez, "Iturramaren eta Dorraoren artean alde handia dago. Herriko bizi estiloak autonomia handia ematen dizu. Hiriak baino jokorako aukera handiagoa ematen du herriak".
Marinek gaineratu duenez, "12 edo 14 urtera arte herrian egotea oso interesgarria da. Hiriburuan ezin zara herrian bezala ibili. Herrian oso aske zaude, jolasteko eta gauza asko egiteko aukera ematen dizu". Aitortu duenez, "nire gaztaroa Dorraon pasa nuen eta gozatu egin nuen, ederra izan zen. Beste erlazio mota bat da. Koadrilan asko hitz egiten zen, herrietako festetara joaten ginen... Erlazioa oso polita da".
Azaldu duenez, denborarekin jolasak eta dinamikak aldatu egin dira, "ditxosozko telefono mugikorra. Ahaztuta daude jolas batzuk: soka, goma, lapurrak eta poliziak, pote-potea...". Abereak zeuden herrian, amonaren etxean. Mendira ere txangoak egiten zituzten. "Mendi zoragarriak ditugu hemen. Gazteluko bordara egun pasa joaten ginen taldean. Sei urteko aldea egon zitekeen gure artean. Nork bere motxila eramaten zuen. 08:00etan abiatzen ginen. Iturri batean gelditu eta
han gosaltzen genuen. Gaztelun geundela errekara jaisten ginen, harri artean ibiltzera. Itzela zen".
Halakorik hirian ez dagoela eta ez dutela bizi esan du Marinek. Horregatik, orain gurasoen ereduari jarraituz, jai edo oporrak dauden guztietan familiarekin Dorraora bueltatzen da, bere gurasoen etxera.
Azaldu duenez, "sentimendu horiek alabekin berritzen ari naiz. Hori lortzen ahaleginduko naiz". Dorraorekin harremana bizi-bizia du: "betiko lagunak hemen ditut. Batzuk joan dira, edo batzuetan zaila izaten da bat egitea. Baina udan askotan egoten gara elkarrekin. Baina gure artean gehiago hitz egin beharra dugu jakiteko herrian zein dagoen".
Egonaldiaz
Hiriburutik gurasoen etxera doaz zuzenean. Herrian dagoela gustuko du Itur Aldea elkartera joatea eta lagunekin kontu kontari egotea. "Ahal bada afaltzera elkartzen gara lagunak, edo planen bat egiten dugu". Aldamenean dauden parkera eta frontoira ere joaten da, alabekin jolastera. Laster egitea gustatzen zaio Marini. "Beriainera korrika
"SENTIMENDU HORIEK
ALABEKIN BERRITZEN
ARI NAIZ. HORI
LORTZEN
AHALEGINDUKO NAIZ"
joatea gustatzen zait. Baita bizikletan ibiltzea ere, nahiz eta asko ez aritu". Kirol dezente egiten du: astean hiruzpalautan laster egiten du, bizikleta, Behobia-Donostia, San Fermin lasterketa, Dorraotik Beriainera joan-etorria denbora onean egin izan du… "Normalean, senarrarekin egiten dut. Bakarren batean bakarrik ere". Aitortu duenez, "kirola asko gustatzen zait. Terapia, bizitza da. Osasuna da. Gozatzen dut. Niretako denbora bat da. Bukaeran nekatuta zaude, baina oso gustura". Gurasoek alaben ardura hartzen dutelako egin ditzake bikoteak halako bueltak, "bestela ezinen genuke. Asko gozatzen dugu".
Dorraoko amonaren etxera iristen zenean amonaren etxeko azienda usaina du gogoan. "Gero amak lan handia hartzen zuen guztia garbitzen". Baina ez du Dorraorekin identifikatzen duen usainik. Irudiak bai: "dena. Edonora begiratzen duzula ere, ikuspegia ikusgarria da. Izugarri baloratzen dut. Hain alde handia dago hirian bizitzetik hemen bizitzera!" Ikasturtearekin batera errutinari ekinen dio. Hiriburuan, txikitan bezala, Marinek ez du planik. "Ikastolako guraso batzuekin erlazioa dugu. Baina, bestela, eguraldi ona egiten badu, parkera ateratzen gara, edo alabekin bizikletan bueltaren bat ematen dugu, etxera goiz ez sartzeko". Neguan zuzenean etxera joaten dira.
BUKAERA
HASIERA
Nondik iritsik o naiz herrik o iturritik kiosk or a?
Lurperatuak Haizkan
Zaharra berritu nahian
q zuzentzekotan
Ezinak eta eginak
Etengabe w
Galtzen hasi ote naiz
e ugarietan
Hobetzeko nahietan
Hausnartzeko r
Eta agian ez naiz
Beharko nukeen guztia
Daramadan zauriak sortu du nere auzia
Baina hau da garena
Hezurra eta azala
Mingaina hitzez sortuz garraxiz gure izena
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio
Dudak, mugak eta t
Gezurrak eta egiak
Onak eta txarrak
Han y gure ametsak
q Lema, Leloa, Orria
w maitasunean, eztabaidan, bizian
e Esfortzu, Lan, Ahalegin
r guztietan, uneetan, garaietan
t ardurak, kezkak, egonezinak
Ohiturak eta u
Ez diote kenduko
i _________ pisurik
Zinetena joan zen eta
Eta agian ez naiz
Beharko nukeen guztia
Daramadan zauriak sortu du nere auzia
Baina hau da garena
Hezurra eta azala,
Mingaina hitzez sortuz garraxiz gure izena
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio
Eta o arren errepikatu bederen
Garenaz ze a nagoen
Momentu hau besterik ez gara izango
Ez ginen lurperatuak izateko jaio
y doaz, goaz, zoaz
u iraganak, lehenaldiak, etorkizunak
i Orainari, Egunari, Biharrari
o esaidazu, entzuidazu, ukituidazu
a harro, herri, harri
Dermioen letra zopa
SO TS AR TE WF WS ME IH RF BG
TA JP RA ZA KS OO YN OH AE WT
OO RB LN BE RR OE TA CY KE EZ
HU FK EZ ID CD AT KX BI ZV TD
OT ZI AG ZI AK RI FS RK IM NK
ZZ CI TB YK QW IB MU IG BE NQ
OO TM XZ UK EX GN ML GI UW TO FR XK AW ZR UE AU BX US TN WI
CO TM KO YO UR TO KE GY XU KI
AS IJ AC TD JI RH GA KT UG RD
VN SB NQ AT KR TO DU QR MC JN
IA HM KA OO OM LL ME TE AE PU TD HF AM DBUP AS FA UL EP RA
SR VE ZK ID IA IN DO MA CS WN
UA RB KN KZ XW BR TY ME OD GA
SL WN AI BU BB DD RX UL FEEK
UR VT RO LH WL SH WA AN BI SA RM ON DA TZ OZ EV ZB NR US ZS
Eneida Carreña Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso Joseba Sesma etxarriarra Kanaria Handian bizi da, uhartearen hegoaldean, Maspalomas aldean. Irailean bost urte egingo ditu Kanaria Uharteetara bizitzera joan zela. "Urtero oporretara bertara joaten ginen, eta azkeneko aldi batean komentatu genuen ea zergatik ez ginen bizitzera etortzen". Bi urtetan etxea aukeratzen, lana bilatzen eta bertara
bizitzera joateko beharrezkoa zutena egiten hasi ziren. Bizitokia eta sorterria alderatuz gero, Kanarietan urte osoan eguraldi ona egiten duela, esperientzia berriak bizitzen ari dela eta lagun berriak ezagutu dituela nabarmendu; sorterrian, aldiz, familia eta lagunak ditu. "Lanaren arabera" itzultzen da Sesma sorterrira: "Urtean behin edo bitan joaten saiatzen naiz; ez da erraza, baina moldatzen
JOSEBA
SESMA NAZABAL
"Agenda moduko bat egiten dut ahal dudan gehienekin elkar ikusteko"
Oporretara Kanaria uharteera joaten zen, eta bertara bizitzera joatea erabaki zuen etxarriarrak duela zenbait urte
saiatzen naiz". Lanaren arabera ere lagunduta edo bakarrik etortzen da, "oporrak hartzen ditugunaren arabera, kointziditzen dugun ala ez". Luze egoteko asmoarekin etortzen da etxarriarra. Aurten martxoan kintoekin sagardotegi batean egon zen eta, beraz, herrira bueltatzeko "zaila" dauka. Udako oporrak "atzerrira joateko" baliatuko ditu, "baina egun batzuk sobera baditut joaten saiatuko naiz".
Etxarri Aranatzera iristen denean lehenengo egin beharra, "zalantzarik gabe", familia eta lagunak ikustea da Sesmarendako: "Normalean gutxitan ikusten dugu elkar, nahiz eta askotan lagunak eta familia gurera etortzen diren egun batzuk pasatzera". Sorterrian dagoenean lagunekin eta familiarekin bazkaltzera, afaltzera, kafe bat hartzera eta abar egitea gustatzen zaiola esan du etxarriarrak: "Lehen egoten
"IBAIEN, HEMEN EZ DAUDELAKO; MENDIEN, ETA HERRIKO GIROA ETA POTEOAREN IRUDIAK ERAMATEN DITUT"
ginen lekuetara joatea eta gauzak aldatu diren ala ez ikustea gustatzen zait ere, besteak beste". Lagunekin elkarrekin egoten ziren garaiak gogoratzeko eta "barre egiteko" momentuak izaten dira sorterrira bisitak. Bizitokira, Kanaria Handira, itzultzean Etxarri Aranatzen egin gabeko gauzak gelditzen zaizkio
Sesmari: "Herrira joaten naizenean mundu guztiarekin elkartu nahi dut, baina oso zaila da guztion lanagatik. Horregatik agenda moduko bat egiten dut ahal dudan gehienekin elkar ikusteko". Hortaz, haiekin egoteko aukerarik ez badu, "aitzaki ederra hurrengorako".
Sesmak esan duenez, ez da oso mendizalea, baina etxera eramaten duen usain batengatik galdetuta, "herriko eta basoko usaina nirekin eramaten dudala, baita etxeko usaina ere, noski!". Irudi "batzuk" eramaten ditu ere berarekin: "ibaien, Gran Kanarian ez daudelako; mendien, eta herriko giroa eta poteoaren irudiak eramaten ditut". Bizitokian poteoaren kultura ez dagoela eta faltan botatzen duela esan du etxarriarrak.
ETXARRI ARANATZ
FESTAK
ABUZTUAK 2 Ostirala FESTAURREA
18:00 Pilota partidua: Xabi Etxebarri – Jokin Olarra / Asier
Zubiria – Alain Berastegi.
19:00 Pala partidak.
Gure Pilota elkartearen eskutik Aupa Etxarri kontzertuak, plazan. Etxarriarrek antolatuta.
21:15 Howdy Bluegrass taldea.
22:30 Gwendal taldea.
ABUZTUAK 3 Larunbata ETXIA! EGUNA. EGAREN EUSKAL PRESO, IHESLARI, DEPORTATU POLITIKO ETA GUDARIEN EGUNA
09:30 Ehiza ibilbidea.
Muxar Ehiztari taldeak antolatuta.
10:00 Festetako futbito txapelketako aurrefinala eta finala, eskolan. EGAk antolatuta.
12:00 2023an jaiotako haurrei zapi banaketa.
13:00 Festa hasierako suziria. Kalejira Etxarri Aranazko konpartsarekin, Etxarri Aranazko gaiteroekin eta Eztanda txarangarekin. Photocalla.
Festa Batzordeak antolatuta.
13:30 Eztanda txarangarekin kontzertua, plazan.
15:00 Herri bazkaria, plazan. Festa Batzordeak antolatuta.
18:00 Gazte Txarrak txarangarekin kalejira.
18:30 Herri kirolak, frontoian. Nafarroako herriz herri txapelketaren talde absolutuen hirugarren jardunaldia. Basaburua, Berriozar eta Etxarri Aranazko taldeak.
20:00 Salbea, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik, Andra Mari ermitan.
Elizak antolatuta.
20:30 Auzatea Hartzabal, EtxeAzpi, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.
09:00 Udalbatza udaletxetik ermitara. Iristean, merenduak hasiko dira. Ondoren, kintoen Dantzakia,
*Agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.
ABUZTUAK 18 Igandea
ADINDUEN EGUNA
13:00 Txingones de la Rencle taldearen kontzertua.
18:00 Aizkolaritza. 20:00 Sardinada eta txistorrada.
ITURMENDI
ABUZTUAK 15 Osteguna ARITZAGA EGUNA
10:30 Meza, Aritzagako ermitan. Ondoren, auzatea. Aritzaga elkartekoek eskainita.
URDIAIN ANDRAMAUZTUKO FESTAK
ABUZTUAK 15 Osteguna 12:00 Meza eta auzatea, Aitzibergo baselizan.
14:00 Bazkariak, Urriztiko zelaietan.
20:00 Tsunami taldearekin dantzaldia. 22:00 Afariak, herriko plazan. Oharra: Mahaiak eta bankuak eskuragarri egongo dira.
00:00-03:00 Tsunami taldearekin dantzaldia.
Oharra: Eguerdian eta iluntzean ardoa banatuko da.
ABUZTUAK 17 Larunbata
22:00 Herri afaria.
00:30-04:30 DJ Gatzekin dantzaldia.
ABUZTUAK 15 Osteguna
AMA BIRJINAREN EGUNA
13:00 Meza
14:00 Lunch fanfarrapoterekin. 19:30 Auzatea.
20:00-22:00 Jaian jai.
00:30-04:30 DJ Gatzekin dantzaldia.
ABUZTUAK 16 Ostirala ERROLDA
13:30 Fanfarrapote.
14:30 Herri bazkaria.
18:00 Errolda.
00:00-05:00 DJ Gatzekin dantzaldia.
ABUZTUAK 17 Larunbata HAURREN EGUNA
12:00 Bigantxak.
18:00 Haurrendako jolasak.
20:00 Txokolate jana.
00:30-04:30 Tximista taldearekin dantzaldia.
ABUZTUAK 14 Asteazkena 12:00 Etxajua eta auzatea. Ehiztariek eskainia. 12:30 Herri kirolak. 16:00 Mus eta briska txapelketak, Aitziber elkartean eta Kaluxan. 18:00 Pala eta pilota partidak. 20:00-22:00 Kresala taldearekin dantzaldia.
22:00 Elkartasun afaria. 00:30-03:30 Kresala taldearekin dantzaldia.
Oharra: Eguerdian eta iluntzean ardoa banatuko da.
GAZTE EGUNA, UGAK ANTOLATUTA. 11:00 Auzatea, plazan. 12:00 Etxajua, plazan. 12:30 Gazte Olinpiadak. 15:00 Herri bazkaria eta mozorraldia, plazan. 18:30 Skapaie elektrotxaranga. 21:30 Magra bokatada, gaztetxean. 23:30 Kontzertuak, plazan: Sodade eta Ganibet taldeak. 02:30 DJ-a.
IRAILAK 4 Asteazkena
12:00 Tailerra, liburutegian. Kidetasunari Kontu eta Kanta tailerra, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak 2024 programaren barruan.
UTZITAKOA
Alfredo Alvaro Igoa Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Chicago hiriburuan bizi da Asier Lopez de Zubiria Basurto bakaikuarra. Hiriaren kokapenaz galdetuta, azaldu digunez, "gutxi gorabehera AEBko erdialdean dago, iparraldera jotzen, lakuetan". Bakaikuarrak azaldu duenez, "lanak eraman ninduen Chicagora bizitzera. Lana zela eta, duela urte batzuk atera nintzen Bakaikutik. Filadelfian urte batzuk bizitzen egon nintzen, ondoren Mexikon. Eta, dagoeneko, Chicagon hiru urte egin ditut". Batetik bestera "munduari bueltak ematen badaramatzat urte batzuk", laburtu du bakaikuarrak. Lopez de Zubiriak azaldu duenez, urtean bitan bueltatzen da sorterrira: "eguberrietan eta udan. Saiatzen naiz Bakaikuko festeta-
rako etortzen. Saiatzen naiz etortzen, gutxi gorabehera, bi aste udan eta hiru eguberritan". Lanagatik ezin egonaldiak gehiago luzatu. "AEBn ez dago opor handirik. Etortzen naizenean ere telelan pixka bat egiten dut".
Horrek Bakaikura etortzeko erraztasuna ematen dio. "Baina alde txarra da hango ordutegian lan egin behar dudala hemen.
Beraz, Bakaikuko 15:00etan hasten naiz lanean eta gauerdira arte egoten naiz. Baina, gutxienez, Bakaikun nago, familiarekin eta lagunekin".
Bakaikun
Herrira bueltatzen denean bakarrik etortzen da bakaikuarra.
Herrira iristean duen lehen egitekoa da "familiarekin bazkaltzea da. Amak prestatzen duen baz -
karia ez da hangoa bezalakoa. Chicagon nik prestatzen dut bazkaria. Moldatzen naiz, baina ez naiz ama bezain sukaldari ona". Ondoren, Lopez de Zubiria Bakarrekoetxea elkartera joaten da "lagunekin garagardo batzuk hartzeko. Han elkartearen falta sumatzen dut. Hemen ez dut esango egunero elkartzen garenik, baina ostegunetan eta ostiraletan, 19:00etan, garagardo bat hartu eta gustura egoten gara".
Bakaiku eta Chicago gauza askotan desberdinak direla nabar-
"SAIATZEN NAIZ MENDIRA JOATEN. NATURAZ GOZATU, ETA DENA BERDE IKUSTEN"
ASIER LOPEZ DE ZUBIRIA BASURTO
"Munduari bueltak ematen badaramatzat urte batzuk"
Chicago eta Bakaiku artean ibiltzen da, familia eta lagunak gogoan dituela
mendu du Lopez de Zubiriak: "Chicago oso handia da eta jende pila bizi da. Ni bizi naizen eraikinean kasik Sakana guztiko biztanleria sartzen da. Bakaiku herri txikia da, baina oso gustura egoten naiz ere". Etortzen den bakoitzean mendira joatea gustatzen zaio bakaikuarrari. "Han, Chicagon, ez daukagu mendirik. Hiri oso handia da, parkeak, zuhaitzak-eta badaude, baina ez dago aldaparik, ez ezer. Horregatik, saiatzen naiz mendira joaten". Aldapez aparte, mendiak Lopez de Zubiriari ematen dio "natura, dena berde ikustea". Mendiak ematen dion azken saria ere aipatu du: "gora iristen zarenean hango Sakanako ikuspegia. Oso polita da".
Lantokia duen hirira bueltatu aurretik "saiatzen naiz familia eta lagun guztiak bisitatzen".
Bizpahiru asteko egonaldiaren ondoren, Lopez de Zubiriak Chicagora "gazta asko eramaten" saiatzen da. Aitortu duenez, "gazta asko gustatzen zait eta joaten naizen bakoitzean saiatzen naiz maletan kilo pare bat eramaten". Bakaikutik urtero faltarik gabe eramaten duen bestea herriko egutegia da. "Etxean jartzen dut, herria etxean izateko". Bueltan joan aurretik Bakaikurako hurrengo bisita prest du: "hegaldiak aurretik erosi behar ditut, zeren, bestela, handik hona etortzeko diru asko behar da. Horregatik, saiatzen naiz hegaldiak sei hilabete lehenago hartzen". Hurrengoa Bakaikun abendu bukaeran izanen da. Beraz, Olentzero Lopez de Zubiriarekin ere gogoratu beharko da. "Ongi portatzen naiz. Espero dut opari ona izatea".
Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso Lluc Godall Berdala La Garriga herri bizi da, katalana da, baina Iturmendirekin harreman oso estua du. Lotura duela hamar bat urteko udako oporretan hasi zen, bidaia batetik bueltan Iturmendiko landa etxe batean gelditu zirenean: "Herri oso polita iruditu zitzaigun eta maitemindu ginen". Ordutik, ahal duenean itzultzen da.
La Garriga "herri polita, lasaia eta bizitzeko egokia" zela pentsatuta iritsi ziren Godallen gurasoak bertara bizitzera. Bertan jaio zen Godall duela "ia 22 urte". La Garrigak 17.000 biztanle inguru ditu, "Iturmendi baino zerbait handiagoa da", baina lasaia dela gaineratu du katalanak.
"La Garriga eta Iturmendi ezin dira alderatu; oso desberdinak dira". La Garriga "urbanoagoa"
dela eta erosketak egiteko eta aisialdirako "aukera gehiago" daudela esan du Godallek. Baina Iturmendin "beste gauza batzuk" daude, besteak beste, mendi jarduera asko egin daitezkeela gaineratu du. "Mendiz inguratuta dago; orduan, mendia, treckinga eta abar gustatzen bazaizu, paradisuan zaude. La Garrigan ere mendia eta basoak daude, baina desberdinak dira. Klima lehorragoa da eta pinuak eta alsinak daude; Iturmendin euri asko egiten duenez pagoak eta haritzak daude, eta baso oso berdeak eta politak".
Oporrak
Gurasoekin Asturiasera bidaia bat egin zuen eta joateko bidaian "kotxez bidaia luzea denez" Abarzuzan landa etxe batean gelditu ziren. Bueltan beste landa etxe bat hartu zuten; Iturmendin. "Aurretik ez genuen ezagutzen,
baina landa etxeak bilatzen hori aurkitu genuen". Maitemindu ziren.
Nemesio Landa Etxean gelditu ziren, "etxe oso polita da eta jabeak, Gema eta Nemesio, zoragarriak dira". Gemak bere semea ezagutu behar zuela esan zion, elkar ezagutu zuten, "eta hitz egiten ordu pila bat egon ginen, hasieratik konektatu genuen". Urtzi eta Iradi anaiarekin ere laguna egin zen. "Urtzik bere kuadrilla aurkeztu zidan eta oso bitxia iruditu zitzaidan herrian egiten zituzten gauzak nire herrian egiten nituenekin oso desberdinak zirelako; mendira joaten ginen, etxolak egiten genituen... ni ez nengoen ohituta".
"Gurasoei esan nien hurrengo urtean errepikatu nahi nuela bai ala bai". Horrela, hiru udako oporretan gurasoekin Iturmendira etorri ziren, eta ondoren
LLUC GODALL BERDALA
"Gurasoei
esan nien hurrengo urtean errepikatu nahi nuela bai ala bai"
Duela hamar bat urte kasualitatez Iturmendi ezagutu zuen, eta ordutik udako oporretan eta "ahal dudanean" bisitak egiten ditu katalanak
jai hartzen dut eta Iturmendira eskapatzen naiz". Festetan egon ondoren, oraindik ez daki oso ongi noiz itzuliko den, "baina irailean edo urrian joaten saiatuko naiz; ordurako seguruenik faltan botako dut".
bera bakarrik etortzen hasi zen. Noizbait bere lagun minarekin, Oscarrekin, etorri izan dela esan du Llucek, eta Urtzi ere La Garrigan egon da Llucen kuadrilla eta herria ezagutzen.
Lehenengo oporretan hilabete oso bat pasatzen zuen Iturmendin, "eta hori izugarria zen". Orain "ahal dudanean" etortzen da, urtean "hainbat alditan". Inoiz galtzen ez duen data bat uztailaren erdialdea da: Iturmendiko festak.
Bestela, asteburu luzeetan ere etortzen da, "ostiralen bat lanean
"ITURMENDIRA ETORTZEKO INOIZ GALTZEN EZ DUDAN DATA BAT UZTAILAREN ERDIALDEA DA: FESTAK"
Herrira iristen denean lehenengo gauza Galartza-Urdaniz familia bisitatzera joatea da. "Estima handia diet, nire familia balira bezala sentitzen dut". Ondoren, Urtzi eta Iradi agurtzen ditu ere eta gaztetxera lagunekin joaten. "Kuadrillakoak itxoiten egoten dira, eta beti parrandaren bat dagoenez, oso ongi pasatzen dugu". Iturmendin "beti" egiten duen beste gauza bat Hiru Haitzetara joatea da, "leku oso polit bat da. Bake handia ematen dit leku horrek". Badira egin gabe gelditzen zaizkion gauzak ere, "hainbeste gauza daude egiteko, beti zerbaitek ihes egiten didala". Zer usain eramaten du Llucek etxera? "Galdera honekin burura etorri zaidan lehenengo usaina Endikaren gazta izan da. 15 urte zituenetik artzaia da, eta ardi latxaren gazta oso goxoa egiten du".
KORO ETA ANGEL MARI CLEMARES
"Etortzen garenean Kaluxan elkartzen gara; herrian murgiltzeko modu azkarra da"
60 urte inguru daramatzate Bordelen bizitzen, baina anai-arrebak Urdiainera itzultzen jarraitzen dute
Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 1950ko hamarkadaren erdialdean Koro eta Angel Mari Clemares Albizturren gurasoak Bordelera lan egitera joatea erabaki zuten. Koro Urdiainen jaio zen, eta herrian, aiton-amonaren etxean, bizi izan zen; haurra zela Bordelera eraman zuten, "eta ondoren etorri zen Angel". Duela 64 urte, hain zuzen, jaio zen Angel Mari Bordelen. Anai-arrebak bertan bizitza egin zuten, eta Angel Mariren kasuan ere Frantziar estatuko zenbait hiritan bizitzen egon da eta orain jubilatu dela Bordelera itzuli da. "Uda guztietan" Urdiainera etortzen dira. Bordele eta Urdiainen artean "desberdintasun asko" daude. Bordele hiri handi bat da, 800.000 bat biztanle ditu eta trafiko eta zarata handia. Hala ere, abantailak ere badituela esan du Angel Marik, itsasoa gertu dagoela eta hiri polita dela, esaterako. "Hona etortzen ginenean guretako desberdintasun oso handia zen".
Urdiainera "nahikotxo" etortzen direla esan du Korok: "Urtero
behin edo bitan etortzen gara. Aiton-amonaren etxea ez daukagunez, landa etxea alokatzen dugu, Urdiainen edo Olaztin, eta oso ongi datorkigu". Bikotekidearekin etortzen dira eta azken urtetan "gurekin lagunak ekartzen" saiatzen direla esan du: "Hainbeste denbora herriari buruz hitz egiten, bada ezagutzeko garaia. Gustatzen zaie". Etortzen direnean aste bat eta hamar egun inguru egoten direla gaineratu du Angel Marik.
Erritualak
Urdiainera iristen denean Angel Marik "erritual bat" dauka: "Iturtxulo aiton-amonaren auzora joatea eta bertatik ibiltzea gustatzen zait. Orain jendeak ez nau hainbeste ezagutzen, azkenean adineko jendea desagertzen doa;
baina Iturtxulon dagoen parkera joatean naiz haurrak ginenean bertara joaten ginelako bizikletarekin eta lagunekin, eta haurtzaroa gogoratzeko modu bat da". Urdiaingo txoko horretan oroitzapen asko dituela gaineratu du Angel Marik.
Korok iristen direneko beste unetxo bat gogoratu du: "Urdiainen, Altsasun eta Olaztin lehengusu-lehengusinak ditugu eta etortzen garenean enteratuta daude etorriko garela; orduan, Urdiaingo Kaluxa tabernan elkartzen gara". Bertan ezagunak egoten dira, "eta modu horretan herrian integratuta gaude dagoeneko". Murgiltzeko modu "azkarra" dela dio Korok.
Bordelera itzuli aurretik Korori lagunekin "afari baterako" edo luze egotea gustatuko litzaio-
ke, "bisitak egiten ditut, baina pena da ezin garela gehiago elkartu, elkarrekin ratotxo bat egon". Angel Mari herrira itzuliko dela dakienez, ez du egin gabe ezer gelditzen zaion sentimendurik.
"Niri pagoak gustatzen zaizkit eta hiltzen naizenean nire errautsak pago jakin baten azpian lurperatzea gustatuko litzaidake". Angel Marik pagoen eta pagoen
"BESTE ERRITUAL BAT DA URTERO
LEHENGUSU BATEKIN
SANTA MARINARA IGOTZEA ETA BISTA HORIEK ERE IZUGARRI GUSTATZEN ZAIZKIT"
hostoen usaina eramaten ditu Bordelera itzultzen denean. Irudiari dagokionez igerilekuetako ingurua eta Urbasa dira gogoan dituen irudiak: "Beste erritual bat da urtero lehengusu batekin Santa Marinara igotzea eta bista horiek ere izugarri gustatzen zaizkit".
Korok herriko usain batengatik galdetuta garia jotzeko makinaren usainaren oroitzapena izan du. Bestetik, herriaren irudiarekin gelditzen da: "Orain, gainera, hain polita jarri dutela". Herrian asko egoten da Koro, eta bere oroitzapena beti herria dela dio, "natura ere gustatzen zait, baina herria gogoan dut". Bordelera ere "produktu asko" eramaten dituzte, han aurkitzen ez dituztenak: "txistorra, gazta, zainzuriak, piperrak, haragia...".
La reina del pop La Oreja de Van Gogh talde tributuaren kontzertua.
ABUZTUAK 31 Larunbata
Egun osoan zehar, Ospa eguna 2024: Poliziaren normalizaziorik ez!
21:30 Pilota txapelketa, Burunda frontoian
Otadiako Santa Kristo 53. Pilota torneoaren lehenengo finalaurrekoa, Pilotajaukuk antolatuta. Sarrerak: doan. Pilotajauko haurrak: Azkona - Beramendi / E. San Roman - Reparaz
4 1/2 promesak: Ibarluzea (Gipuzkoa) - Sanchez (Nafarroa)
ZIORDIA Irailaren 4tik 8ra izanen dira Ziordiko festak.
IZASKUN MARIN PEÑAS
"Poteatzera ateratzen naizenean inoiz joan
izan ez banintz bezala sentitzen naiz"
Zazpi urtez Manchesterren bizi ondoren, duela hiru urte Siziliara joan zen altsasuarra. Ahal duen guztietan sorterrira itzultzen da
Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso Sorterrira etortzen denean egunerokotasunaren gauzatxoekin disfrutatzen du Izaskun Marin altsasuarrak. "Ahal duen guztietan" itzultzen dela esan du. Duela hiru urte, 2021eko urtarrilean, iritsi zen Siziliara eta ordutik irlaren hegoaldean dagoen Modica hirian bizi da. Modica Gizadiaren Ondarea izendatu zuten eta txokolatearengatik da ezaguna, Marinek azaldu duenez. Siziliara joan aurretik zazpi urtez Manchesterren, Ingalaterran, bizitzen egon zen eta Siziliara lekualdatu zen pandemiaren garaian bikotekideari eta berari ere bertan lan aukera bat sortu zitzaielako.
Altsasu, sorterria, eta Modica, bizitokia, alderatuz gero bi desberdintasun nagusi nabarmendu ditu Marinek: "Nik ikusten ditu-
dan desberdintasunik handienak dira, gehienbat, klima eta gastronomia". Sizilian "egunero" pasta jaten dutela gaineratu du altsasuarrak.
Sorterrira aukera duen bakoitzean itzultzen da Marin: "Altsasura etortzeko datak aukeratu behar ditudanean saiatzen naiz festaren bat edo egun bereziren bat izatea". Normalean aste baterako edo, gehienez, bi asterako etortzen da. "Orain amatasun bajan nago eta gehiagotan etortzen ari naiz, batez ere, egun gehiago gelditzen ari naiz". Lehen bakarrik etortzen zen eta "salbuespenezko kasuren
"NIK IKUSTEN DUDAN DESBERDINTASUN HANDIENA KLIMA ETA GASTRONOMIA DA"
batean" bikotekidearekin etortzen zela esan du; "baina orain amatxo naizenez beti lagunduta etortzen naiz".
Altsasura iristen denean egiten duen lehenengo gauza gurasoak eta ahizpa agurtzea da; "jarraian pote bat hartzera joaten naiz, gilda bat, eta lagunak ikustera". Arkangoako kaletik poteatzera ateratzen denean "inoiz joan izan ez banintz bezala" sentitzen dela esan du Marinek. Altsasun dagoenean ere San Pedrora paseatzera joatea gustatzen zaio, gosaltzera ateratzea, bere ama eroketak egitera laguntzea eta poteatzea: "Eguneroko gauza txikiekin disfrutatzen dut gehien, gehienbat herriarekin eta bertakoekin harremana izatea gustatzen zait".
Etortzen den bakoitzean plan asko prestatzen dituela esan du Marinek: "Buruan milaka planekin etortzen naiz, hilabete bat geldituko banintz bezala". Horregatik egiteko gauza asko gelditzen zaizkiola esan du, besteak beste, senideak bisitatu, "bazkariren edo afariren bat egin...". Modicara itzultzen denean maletan ukiezinak diren baina ezinbestekoak diren gauzak eramaten ditu: euriaren usaina eta mendien irudia.
Udaren hasieran, ekainean, Marin egun batzuk pasatzera etorri zen Altsasura, eta laster itzultzea aurreikusi du: "Iraileko festetarako itzuliko gara; besteak beste, haurraren zapitxoa hartu behar dugu".
MIREN LEZEA IMAZ
"Familiaren
elkargunea hemen dago"
Ez zuen inolaz ere pentsatzen Zaragozan bizitzen amaituko zuenik, baina olaztiarrak hamar urte baino gehiago daramatza bertan. Askotan itzultzen da Olaztira, “berdea eta herria” behar ditu
Erkuden Ruiz Barroso 2006. urtean Miren Lezea Imaz olaztiarra Zaragozara joan zen fisioterapia ikastera. 2009an ikasketak amaitu zituen eta etxera itzuli zen, "hemendik lanean aritu nintzen eta gero beka batekin Perura joan nintzen". Bueltan Zaragozan masterrak eta posgraduatuak ikasten jarraitu zuen; "hor ezagutu nuen orain nire senarra dena, Fidel, eta 2011. urtetik bertan bizi gara". Kasualitatez amaitu zuen Lezeak Zaragozan: "Hemen lan bat bukatu nuen, han lan eskaintza bat ikusi nuen, elkarrizketa egin nuen eta hasteko esan zidaten. Ez nuen ezta pentsatu ere egin Zaragozara bizitzera joango nintzenik, eta inoiz ez nuke esango han amaituko nuenik". Kotxez bi ordu pasatxoko bidaia dute, eta opor luzeetan beti etortzen dira: "Familiaren elkartzeko puntua hemen dago. Edu, anaia, Sant Cugaten bizi da, eta hemen elkartzen gara". Asteburuetan ere "planaren arabera" Olaztira etortzen da Lezea. "Momentu honetan oso ondo nago Zaragozan, baina hiriarekin eta bizimodu horrekin ez naiz identifikatzen. Berdearekin eta herriarekin askoz identifikatuago sentitzen naiz, hiriko giroarekin baino". Astean zeharreko erritmoa eramateko "oso gustura" dagoela azaldu du Lezeak, "baina asteburuaetan edo hona etortzen gara edo Pirinioetara joaten gara edo Fidelen herrira. Ez dugu gure bizitza hiritar moduan sentitzen". Senarra ere
herri txiki batekoa da, "Aragoiko herrietan gertatzen dena da hirietara joan direla bizitzera, baina asteburuetan eta oporretan itzultzen dira eta bizitza dago".
Hiriko bizimodua, beraz, "denboraldi baterako" ikusten du olaztiarrak: "Ez dakit Olaztira itzuliko naizen, baina badakit hirian ez dudala bukatuko".
Olaztira etortzen denean "betiko etxean, gurasoen etxean", gelditzen da, eta batzuetan bakarrik etorri izan da eta beste batzuetan senarrarekin; "anaia oporraldi luzeetan etortzen da Bartzelonatik bidaia luzeagoa delako, baina udan eta Gabonetan beti etortzen da". Festetan egon ondoren, abuztuko opor egunen arabera itzuliko da Lezea Olaz -
tira bestela irailerako "seguru" itzuliko direla esan du. Olaztiko eta Zaragozako "giroa" erabat desberdina dela aipatu du Lezeak, baita jendearen izaeran aldea nabaritzen duela esan du ere, "estereotipo bat da, baina niretako egia da. Hemen hasieran itxiagoak gara, baina behin ezagututa badakizu infinitura joateko pertsona bat duzula. Aragoin gertatzen dena da jendea irekiagoa dela eta hor egongo dela, onak dira, baina harremana desberdina da; ez da hain estua". Askotan entzun duen zerbait dela gaineratu du olaztiarrak.
Berdea
"Familia eta lagunak ikusi. Hori izaten da Olaztira etortzen nai-
zenean egiten dudan lehenengo gauza, eta gero berdean murgiltzen naiz. Hemen berdea normala da, baina urruntzen zarenean etortzerakoan Urbasara joan eta mendian ibiltzea gehiago baloratzen duzu". Mendira joatea "ezinbesteko" bat da herrira etortzen denena. "Ez da asteburua bukatzen mendian bueltatxo bat eman gabe". Olaztiko eta gertuko tokiak bisitatzeko aprobetxatzen dute ere, "Fideli ere mendia asko gustatzen zaio eta ni etortzen naizenean agian mendiko betiko tokietara joaten naiz, baina berak toki pila bat aurkitu ditu". Olaztin dagoenean ere kalera atera eta jendearekin egoteko aukera duela esan du Lezeak: "Niretako desberdintasun handia da ere, kalera ateratzea eta jendearekin gehiago erlazionatzea". Bestetik, herriko eta inguruko "toki onenetan" bazkaltzeko eta afaltzeko baliatzen dute egonaldia herrian: "Hori ere desberdintasun bat da. Han ez da hemen bezala jaten". Olaztiko amonaren etxeko sukaldeko usaina eta plazako irudia "jendea hemen elkartuta" eramaten ditu Lezeak bizitokira.
"BERDEAREKIN ETA HERRIAREKIN ASKOZ IDENTIFIKATUAGO SENTITZEN NAIZ HIRIKO GIROAREKIN BAINO"
Erkuden Ruiz Barroso "Erasmus bat egitera joan nintzen, eta ez naiz bueltatu". Goizeder Casas Mugica ziordiarra duela 20 bat urte Tolosara ikastera joan zen. Ondoren, Turkian bi urtez, Alemanian, Frantzian eta Nepalen beste bi urtez bizi izan da bere senarrarekin. Orain dela zortzi edo bederatzi urte Luxenburgora bizitzera joan ziren. "Nepalen bizi ginen, Katmandun, eta lehenengo haurra izan genuen eta Europara itzultzea pentsatu genuen, familiatik gertuago egoteko". Senarrak Luxenburgon lana aurkitu zuen, "eta horregatik joan ginen".
Sorterria eta bizitokairen artean "alde asko" ikusten ditu Casasek: "Ziordia herri bat da eta jende jende guztiak elkar ezagutzen du. Lagunak hemen ditut. Luxenburgo oso nazioartekoa da, baina azken finean hiri bat da, eta beste erritmo bat dauka". Bertan etxean gehiago egoten direla esan du ziordiarrak, "lagunak baditugu eta asteburuan gauzak egiten ditugu, baina ez da herria bezala egunero lagunak ikusten dituzula". Ziordian haurrak kaletik "bakarrik mugi" daitezkeela gaineratu du, "Luxenburgon hori ezinezkoa da".
Herritik urrun bizitzen "gogorra" dela aitortu du Casasek: "Etortzen naizen bakoitzean oso gustura egoten naiz". Hala ere, lagunek esan diote bera dagoenean ez dela beraiek neguan egunero daukatena. "Noski, ni udan eta gabonetan etortzen naiz eta jende pila bat dago, giroa dago, eta beraiek esaten dute urtean zehar ez dela horrela". Lagunak egunero ikustea "gozada bat" dela gaineratu du. "Luxenburgon ere baditut, baina ez da berdina; koloreak ez dira berdinak, janariak ez dira berdinak eta familia ez dago egunero zurekin eta, azkenean, nabaritzen da".
GOIZEDER CASAS MUGICA
"Normalean egun guztiak topera aprobetxatzen ditugu"
Lagunekin egunero egon ahal izatea "gozada" bat dela dio Luxenburgon bizi den ziordiarrak
Ziordiara urtero bi edo hiru aldiz etortzen saiatzen dira. "Normalean udan beti eta gero batzuetan Ziordiko festetara ez gara askotan etortzen baina saiatzen gara eta, bestela, gabonetan". Ziordian bi asterako etortzen ohi dira, "kotxez etortzen gara eta bakarrik bi aste gehiago ezin dugulako". Bestela, asteburuak edo egun batzuk pasatzera "eskapatzen" dela esan du ere: "Ez gaude hain urruti; Biarritzetik Luxenburgora hegaldiak daude eta Gasteiztik Bruselasera. Denbora asko pasatu behar badugu
kotxez etortzen gara, eta egun batzuetarako hegazkinez". Familia ere Luxenburgora joaten dela esan du Casasek, "ea lagunak animatzen diren".
Bisitak
Sorterrira iristean lehenengo gauza gurasoak eta amona bisitatzera joaten da, "eta gero tabernara eta lagunekin egon". Haurrekin etortzen direnez Lezera bizikletan joaten dira, senarra eta haurrak Santa Marinara lotara joaten dira eta Donostiara egun bat "bisitan" ere joaten dira. "Urtero joaten gara
Donostiara bisitan". Sakanako herrietako festetara joaten dira ere: "Haurrei herrietako festak gustatzen zaizkie eta horrela ere ikastolako lagunak ikusten ditut".
Senarra alemandarra denez, "pila bat gustatzen zaizkio herrietako festak, zezensuzkoa, pintxoak eta poteoa. Tradizio hauek guztiak gustatzen zaizkio". Aurten ere sanferminetan egon dira. "Normalean egun guztiak topera aprobetxatzen ditugu".
"Ez dut inoiz planteatu hemengo usain bat eramaten dudanik. Gazta eramaten dugu, hori bai". Ziordiko eta inguruko mendien eta berdearen irudiak eramaten ditu berarekin Luxenburgora: "Eginoko festetara bizikletan joan
ginen eta bueltatzean mendiak begiratzen nituen eta pentsatzen nuen: zer nolako lekua! Hori da eramaten dudana".
Uztailan bi astez egon dira Ziordian, "Eguberrietan ez gara etorriko eta seguruenik otsailan, inauterietan, etorriko gara". Sorterrira bizitzera etortzea lanarekin "oso zaila" dela uste du Casasek: "Agian erretiratzen garenean".
"HAURREI ETA SENARRARI HERRIETAKO FESTAK IZUGARRI GUSTATZEN ZAIZKIE"
—Goian bego— E s KE la Juan Nicuesa Sanz
Gaztelu Berriko marinela
Kuadrila eta txoko gizona
Bizitzaren enbatei nahiko aurre eginda
lurra arin bekizu aitite eta aita
Familiak bihotzez eskertzen dugu aita Barandiaraneko langileengandik jaso dugun laguntza, hurbiltasuna eta maitasuna
GANBAZELAIA
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00k baino lehen.