Goierrikaria 20-21

Page 16

ARTIKULUA

BIZI ITXAROPENA GOIERRIN JARRIA BERRIA / Zihara Jainaga Larrinaga 2020/12/ 12

KELLENSESA GKE ETA GOIERRIKO ESKOLA ELKARLANEAN ERAIKITZEN ARI DIRA BIZIKLETA BAT SENEGALGO MUTIL GAZTE BATENTZAT. PROIEKTUA EGITEKO, FINANTZAKETA ESKE JARRIAK DIRA.

Kasualitateak elkartu zituen Aziz Ndaye eta Jose Martin. Nahi gabe gurutzatu ziren haien bideak, eta, horri esker, batek bestearen bizitza erraztu ahal izan du. Ndaye 18 urteko mutiko senegaldar bat da, eta elbarritasun bat du; Martin, Berastegin (Gipuzkoa) bizi den gizon bat, Kellensesa GKE gobernuz kanpoko erakundeko boluntarioa. Hain zuzen ere, Kellensensa GKEko kideak Senegalgo Kelle herrian aritzen dira boluntariotza lanetan; osasun eta hezkuntza zentroetan eskaintzen dute laguntza, batik bat. Joan den abenduan, Senegalera joan ziren bidaia horietako batean, eskola bateko korridoreetan zebilela Martinek Ndayekin topo egin zuen. «Petril batean eserita zegoen». Martin segituan jabetu zen Ndayeren egoeraz: «ez zen

ibiltzeko gai; eskuak erabiliz mugitzen da». Horrela, bada, Martinek argi izan zuen gobernuz kanpoko erakundeak zerbait egin behar zuela. Euskal Herrira itzuli zirenean, Ordiziako Goierri Eskolari (Gipuzkoa) proposatu zieten elkarlanean Ndayerentzat bizikleta bat eraikitzea. Erronka onartu, eta lanari ekin zioten. Horretan ari dira, baina finantzaketa behar dute proiektua egin ahal izateko. BAKARRIK IBILI NAHIA Hanketako arazo batekin jaio zen Ndaye. Ez da bakarrik ibiltzeko gai, eta, ondorioz, mugikortasun arazoak ditu bere egunerokoan. Eskolara joateko, adibidez, komeriak pasatu behar ditu, eta ahal duen moduan antolatzen da. Herrixka batean bizi

16


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Goierrikaria 20-21 by goierrieskola - Issuu