Page 1

#51 ’19ko azaroa

www.eroski.es

ZITRIKOAK

Unerik onenean iritsi dira gure saltokietara

Akuikulturako arraina

Basatiak bezalako zapore eta ezaugarri guztiekin

‘On-line’ eskariak jasotzeko zerbitzua

Autotik atera gabe: ez itxaronaldirik eta ez ilararik

KONTSUMO JASANGARRIA

Ekinean ari gara elikagairik ez alferrik galtzeko EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 51 SUCHARD.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

15:41


aurkibidea ‘19ko azaroa

www.eroski.es

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

08 Kontsumo jasangarria

24 Perretxikoak

20 Zitrikoak

30 Akuikultura

04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak. 08 Kontsumo jasangarriaren aldeko konpromisoa. 20 EROSKI Natur zitrikoak. 24 Perretxiko basatiak gure supermerkatu eta hipermerkatuetara iritsi dira. 30 Akuikulturako arraina: basatia

42 Eskariak jasotzea

bezain ona. 36 EROSKI harategia.

36 EROSKI harategia

40 Zure produkturik gogokoenak: EROSKI Seleqtia garbantzuak. 42 On-line’ egindako eskariak dendan jasotzeko zerbitzua. 44 belle NATURAL saila: naturalak ditu osagaien %98. 46 Bidaiak: Pullmantur Itsas bidaiak. 48 0·12 Familia Plana. 50 EROSKI club-en abantailak. 53 Aurrezki-kupoiak.

3

003 SUMARIO EUS.indd 3

17/10/19 17:26


zenbaki honetan Zuretzako moduko aldizkaria Itxaso Cuesta EROSKI clubeko arduraduna

E

ROSKI club-eko bazkide gisa preziorik onenak bilatzen dituzu, sustapen eta abantaila esklusibo eta pertsonalizatuak. Horregatik, lagundu egiten dizugu gehiago aurrezten eta etxekoen elikadura hobeto zaintzen. Iruditzen zaigu garrantzitsua dela hilero-hilero abian jartzen ditugun jarduera eta ekimenetan partaide zarela sentiaraztea. Horixe da aldizkari honen helburua, zeina bertsio digitalean jarriko dugun bazkideen esku, eta azaroko hilabete honetatik aurrera, EROSKI club-en Urrezko Txartelaren jabe direnei paperean emango diegu eskura. Zenbaki honetan, jasangarritasunarekin daukagun konpromisoa jarri dugu erdigunean, eta bereziki nabarmendu nahi izan dugu edukiontzi berriak prestatu ditugula kafe kapsulak birziklatzeko, eta berriz ere kanpaina berezia egin dugula fruta itsusien alde. Azaldu egingo dizugu, gainera, urtean zehar nolako ekimenak eta proiektuak gauzatzen ditugun gure konpromisoa betetzeko. Beste programa bat ere aurkeztu nahi dizugu, 0·12 Familia Plana, haurrak dituzten familiei zuzendua. Badakigu guraso izatea abentura handia dela, eta, horregatik, lagundu egin nahi zaitugu garai bakoitzerako egokiak diren irtenbideak eskainiz, aurrezteko bitartekoak ere bai eta interesgarria gertatuko zaizun informazioa. Eta, beti bezala, sasoiko produkturik onenak ere aurkituko dituzu, azken berrikuntzak eta merkaturatzeak, aurrezki-kupoiak, nutrizio arloko aholkuak eta, nola ez, sukaldean eta mahaian gozatzeko errezetak.

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

ARGITALPENAREN EGILEA

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: MCC Graphics. Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11. 20100 Errenteria (Gipuzkoa). Tel. +34 943 344 614

EROSKI club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

4

004 EDITORIAL EUS.indd 4

17/10/19 17:27


EROSKI 51 COOKIENSS.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

16:10


azken kontuak Patata frijituak: hutsik egiten ez duen aperitiboa Aperitiboen sailean, egunetik egunera gero eta aukera gehiago agertzen da merkatuan, baina bada beti ongi ematen duen zizka-mizka bat: patata frijituak. Sinpleak eta gustagarriak.

A

peritiborik ezagunenak dira patata frijituak, eta biltegian beti egon behar lukeen produktua. EROSKIn aurkituko dituzunak patata, gatza eta %100 ekilore olioarekin bakarrik daude eginak. Ez gehiago eta ez gutxiago.

EROSKI GAZTA IRABIATUA

Naturalean... edo nahi duzun bezala

E

ROSKIren gazta irabiatua aurkeztu nahi dizugu, koipekia %3

NUTRI-SCORE

A B C D E

EROSKIk guztientzako moduko aukerak eskaintzen ditu. Zerbait desberdina bilatu nahi baduzu baina betiko zapore berberarekin, hementxe dituzu EROSKIren patata frijitu berriak, amonaren errezetarekin eginak. Mantso-mantso frijitzen dituzte, presarik gabe, garai batean gure amonek

egiten zuten bezala. Emaitza gisa, itxura zimurreko patata bat lortzen da, kolore urrekara duena eta oso kurruskatsua. Osagaiak hiru bakarrik ditu: patata, gatza eta ekilore olioa. Beste era batera moztuta dagoen patata bilatzen dutenek, guarnizio gisa balioko

duena, beste plater batzuetako oinarri gisa edo poltsatik zuzenean jateko, lasto erako gure patata berriak dastatu behar lituzkete, zartaginean frijituak. Edonon partekatu daitezke, familiarekin, lagunekin... Beti sorrarazten dute irribarrea!

bakarrik duena. Leuna eta krematsua da, eta ezin hobeto konbinatzen da fruta mota guztiekin, zerealekin edo norberak nahi duenarekin. Frantzian egiten da gure gazta irabiatua, ez dauka azukrerik eta bere formula gantz eta

gatz gutxikoa da; horri esker, kalitate onekoa da

nutrizioaren ikuspegitik, eta egokia egunero hartzeko, gosaritan, mokadu gisa, postrean...

NUTRI-SCORE

A B C D E

6

06-07 LO ULTIMO EUS.indd 6

17/10/19 17:28


Tulipรกn Rama krema berriak, kozinatzeko eta harrotzeko

T

ulipรกn etxeak harritu egin gaitu berriz ere. Tulipรกn Rama krema berriak merkaturatu ditu, kozinatzeko eta harrotzeko, eta zaporerik onena bilatu du modu osasungarrian. Esnea eta landare jatorriko olioak konbinatzen ditu, eta

ZENBAT ETA ONDUAGOA, KALITATE HOBEA Urdaiazpikoa Espezialitate Tradizional Bermatua da. Europako Batasunak ematen du aitortza hori, hain zuzen berezko kalitatea eta elaborazio tradizionala daukaten elikagaiei. Urdaiazpikoak, ezaugarri horiek ez ezik, badu beste bat ere oso kontuan hartzea. Ontzen eman duen denbora, alegia:

horri esker, esne-gaina baino aukera begetalagoak dira, eta ukitu krematsu handiagoa ematen diete errezetei. Harrotzen denean, gainera, bolumen handiagoa eta sendoagoa hartzen du, eta %19 bakarrik dauka koipekia.

zenbat eta gehiago egon, orduan eta kalitate hobea izango du. Hori ongi ikus daiteke gure produktuetan, adibidez gure urdaiazpiko tako berrietan; erreserba mailakoak dira, eta gutxienez hamabi hilabete egoten diren ontzen.

EMAN BIZITASUN HANDIAGOA ZURE LARRUAZALARI belle saileko Pro Cellular bilduma berria aurpegirako tratamendu bat da, kiwiaren ama zelulekin egina, eta lagundu egiten du zelulen bizitasuna handitzen, leundu egiten ditu zimurrak eta lehengoratu egiten du larruazalaren hidratazioa eta elastikotasuna. Zelula suspertzaile bat dakar gauerako, beste bat egunerako eta begi inguruan ematekoa ere bai. Gauerako produktua zelula suspertzaile intentsiboa da, testura urgarria duena eta erraz xurgatzekoa. Azido hialuronikoa eta jojoba olioa daramatza, eta larruazala lehengoratzeko formulatua dago, itxura osasuntsuagoa eta distiratsuagoa eduki dezan. Eguneko zelula suspertzaileak, berriz, Phylderm begetala darama, zeinak azkartu egiten duen larruazala lehengoratzeko prozesua, eta 15eko babes faktorea dauka eguzkirako. Begi ingurukoak murriztu egiten ditu poltsak eta begi zuloak, eta leuntasuna eta argitasun ematen dio larruazalari. Roll-on erako aplikagailua dauka, masajea ematen duena eta freskotasun irudipena ere bai.

NUTRI-SCORE

A B CD E

7

06-07 LO ULTIMO EUS.indd 7

17/10/19 17:28


hilabete honetan

Guztion konpromisoa Gaur egun argi eta garbi ikusten da ingurumena hondatzen ari dela. Eta arazo horren arrazoi nagusietakoa ere argi dago zein den: herrialde industrializatuetako ekoizpen eta kontsumo ereduak. Egoera hori iraultzeko, beharrezkoa da aldaketa bat egin eta iraunkortasunerantz jotzea.

M

odu arduratsuan kontsumitzen dugunean, erabaki batzuk hartzen ditugu gure beharrizanak betetzeko baina baita ingurumenean eta gizartean duen eragina ahalik eta txikiena izateko ere. Horrek esan nahi du ongi pentsatu behar dela aukeratu aurretik. Baina erabaki mota hori hartu ahal izateko, aukera bat baino gehiago eduki behar dugu kontsumitzaileek, eta informazioa ere bai, produktuek ingurumenean eta gizartean nolako eragina duten jakiteko. Gure konpromisoen artean, kontsumo arduratsua sustatuko dugula esaten du 5.ak, tokiko produktu gehiago eskainiko ditugula 6.ak eta bizimodu osasungarri eta jasangarriagoa bultzatuko dugula 10.ak; horiei guztiei jarraituz, EROSKIn lanean ari gara zenbait ekintza eta proiektutan, gure jardunaren fase guztiek ahalik eta gehiena errespetatu dezaten ingurumena: elikagai bat ekoizteko prozesuak, garraioak, salmentak, etxean ematen zaion erabilerak eta bizi zikloaren bukaerak.

EKOIZTEKO MODUA Jatorritik bertatik lan egiten dugu, gure produktuek gehiago errespetatu dezaten ingurumena. • Gure elikagai freskoek (EROSKI Natur saileko fruta eta barazkiek, arrainak eta haragiak) hainbat eratako ziurtagiriak dituzte, adibidez GLOBALG.A.P., MSC eta Ekoizpen Integratua; modu jasangarrian ekoitzi direla bermatzen dute guztiek. • Uzta bildu ondoren fungizidekin ematen diren tratamenduak desagerrarazten ari gara gure frutetan.

• Gure arrantza politikak bermatu egiten du guk saltzen ditugun produktuak legezko arrantzatik datozela eta errespetatu egiten dituztela gutxieneko neurriak. • Bermatu egiten dugu animalien ongizatea ziurtagiri bidez EROSKI Natur txerrian, oilaskoan eta arkumean, eta berdin haztegiko arrainetan ere GGN zigiluarekin. Lanean ari gara, halaber, antibiotikoak modu arduratsuan erabiltzeko animalietan, eta 2024. urterako, gure arrautza guztiak kaiolaz kanpo hazitako oiloenak izango dira.

BIRZIKLATZEA ETA BERRERABILTZEA • Alderantzizko logistika erabiltzen dugu gure hondakinak biltzeko (kartoizkoak, plastikozkoak eta organikoak), eta birziklatu egiten ditugu. Dendan bertan sustatzen ditugu prozesu horiek, eta jardunbide bere erabiltzen dugu plataformetan eta enpresa hornitzaileekin ere, hondakinak egoki berrerabiltzeko

eta birziklatzeko helburuz. • Erraztu egiten dugu hondakinak birziklatzeko modua (pilak, bonbillak...), eta bereziki nabarmentzekoa da kafe eta te kapsulak birziklatzeko ekimen aurrendaria jarri dugula abian; horretaz gain, birziklatzeari buruzko informazioa ematen dugu gure markako produktuetan.

BIRZIKLATZEA ETA BERRERABILTZEA

EKOIZTEKO MODUA

• Lanean ari gara gure jardueran sortzen den hondakin kopurua murrizteko, eta kanpainak egiten ditugu elikagairik ez alferrik galtzeko: sustapenak egiten ditugu iraungitzear dauden produktu freskoak eskaintzeko, fruta itsusiak merkeago saltzeko eta elikagaiak gehien behar dutenen artean banatzeko.

ETXEAN

8

008-009 CONSUMO SOSTENIBLE COMPROMISO EROSKI EUS.indd 8

17/10/19 17:29


Kontsumo jasangarria

‘LEAN&GREEN’: LOGISTIKA JASANGARRI BATERANTZ

BILTEGIRATZEA ETA BANAKETA

Saritu egin digute Lean&Green, proiektua (AECOCek ematen du, Ekoizleen eta Banatzaileen Elkarteak). Ekimen horren helburua da logistika jasangarriaren eremuan liderrak diren konpainien sare bat sortzea, aurrezteko gaitasuna hobetu dezaten eta CO2 isuriak gutxienez %20 murriztu ditzaten bost urtean. Aitortza horrek egiaztatu egiten du ekintza plana aurkeztu dugula murrizketa hori 2015 eta 2020 artean lortzeko, eta Lean&Green plataforma gidatzen ari garela kontsumoaren arloko beste 15 enpresarekin.

BILTEGIRATZEA ETA BANAKETA • Plataforma logistikoetan hobetu egin dugu produktuen eskarien inguruko planifikazioa eta optimizatu egin dugu jatorrian erositako salgaien garraio eredua. • Plataforma jasangarriagoak ditugu energia eraginkortasuna

hobetzeko eta ingurumenaren gaineko eragina txikitzeko, eta murriztu egin dugu material bilgarrien kopurua. • Berritu egin dugu ibilgailu flota (eraginkorragoak dira), eta formazioa eskaintzen dugu gidatzeko modu ekologikoaren inguruan.

DENDA • Poltsak eta bilgarriak berrerabiltzearen alde egin dugu. Horretarako, FSC® zigilua daraman paperezko poltsa bat eskaintzen dugu, poltsa konpostagarri bat eta berrerabili daitekeen beste bat, plastikozkoa eta %100 birziklagarria. Frutategian sare berrerabilgarri bat daukagu handizka erosten dena sartzeko, eta harategian eta arrandegian aukera ematen dugu ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko.

• Berritu eta handitu egin dugu hotz, klimatizazio eta argiztatze sistema eta ekipamendu eraginkor berriak darabiltzaten saltokien sarea. Horrekin, gure karbono arrastoa %20 baino gehiago murriztu da 2017. urtetik 2018ra. • Sustatu egiten dugu kontsumo ekologikoa, eta era horretako 1.100 produktu baino gehiago saltzen ditugu gure dendetan. • Bultzatu egiten dugu tokiko produktuen salmenta, eta eskaintza oparoa dugu bai freskoetan eta bai elikagaietan.

gehiagoan Consumer aldizkariarekin eta consumer.es atariarekin. • 1,5 milioi haurrek baino gehiagok parte hartu dute Elikadura eskolaren heziketa programan (PEAHS), non modulu berezi bat daukagun kontsumo arduratsuaren

gaia lantzeko (WWF-rekin lankidetzan osatu dugu). • Hainbat ekimenetan parte hartzen dugu: Reactivate+ (Global Action Plan erakundearena), Artigasko Iraunkortasuna Eskola, Comunidad #PorElClima, etab.

DENDA

ETXEAN • Sentsibilizazio kanpainak eta informazioa emateko euskarriak lantzen ditugu kontsumitzaileak trebatzeko. • Kalitatezko informazioa ematearen alde egiten ari gara 40 urtean baino

9

008-009 CONSUMO SOSTENIBLE COMPROMISO EROSKI EUS.indd 9

17/10/19 17:29


hilabete honetan

Paperezko poltsa FSCÂŽ zigiluarekin

Bestelako aukera batzuk erosketa jasangarriagoa egiteko Ingurumenaren gain daukagun eragina murrizteko, beharrezkoa da fase guztietan esku hartzea, hasi jatorritik eta gutako bakoitzaren etxeraino. Egunero kontsumitzen dituzun produktuek egiten duten ibilbide horren barrenean, supermerkatuak garrantzi handia du, desberdintasun handiak egon bailitezke batzuen eta besteen artean. EROSKIn lanean ari gara gure dendak eraldatzeko eta kontsumo arduratsuagoa sustatzeko, ingurumenarekin ardura gehiagoz jokatuko duena.

SARE BERRERABILGARRIAK ETA HANDIZKAKO FRUTA ETA BARAZKIAK Berriki, sare berrerabilgarri bat eskaintzen hasi gara fruta eta berdura handizka erosteko, erabilera bakarreko plastikozko poltsaren ordez erabil

dezazun. Frutategiko sailetan saltzen da, lau aleko packetan (1,99 euro), eta plastikozko poltsa bezalaxe erabiltzen da. Lau eta bost kilo arteko pisua har dezake, gutxienez 20 aldiz berrerabil daiteke eta garbigailuan garbitzen da. Frutategian, gainera, handitu egin da handizka eros daitezkeen erreferentzien eskaintza (%60tik gorakoa da), eta plastikozko erretilu batzuen ordez kartoizkoak erabiltzeari ekin diogu, FSCÂŽ egiaztagiria daramatenak.

HARATEGIRAKO ETA ARRANDEGIRAKO ONTZIAK Produktu freskoak saltzen ditugun beste sail batzuetan ere bestelako aukera batzuk eskaintzen ditugu erabilera bakarreko poltsak eta plastikoak saihesteko. Harategiko eta arrandegiko salmahaietan, adibidez, ontzi berrerabilgarriak eraman daitezke etxetik (jakiontziak, adibidez), eta elikagaiak han sartzeko eskatu langileei.

10

010-011 COMPRA SOSTENIBLE EUS.indd 10

17/10/19 17:30


Erosketa jasangarria

EKO ONTZIAK, ETA PLASTIKOAK MURRIZTEA Plastikozko poltsa berrerabilgarria, %100 birziklatzen dena

Hasieratik bertatik, EROSKIn lanean ari gara gure ontziak hobetzeko. 2008an ingurumenarekin zerikusia zuten irizpideak txertatzen hasi ginen horien diseinuan. 2019an, ekodiseinuko hainbat ekintza egin dugu. Plastikozko ontzien ordez, FSCÂŽ egiaztagiria daraman kartoiarekin egindakoak erabiltzen hasi gara EROSKI

Natur saileko zenbait frutarekin (abrikota, mertxika horia, gerezia, mahatsa eta ahuakatea); haragiaren eta arrainaren erretiluetan, berriz, plastikoa kendu eta material birziklatua erabiltzeari ekin zaio, eta Seleqtia saileko zukuen botilek PET birziklatua daukate %30 eta FSCÂŽ zigilua. Eta jarraitu egingo dugu ekintza mota horrekin.

TIKET DIGITALA Tiket digitala mugikorrean jasota EROSKI club aplikazioaren bidez edo gure web-orriaren bidez, murriztu egiten dira paper kontsumoa eta CO2 isuriak. Eta, gainera, unean bertan jakin ahal izango dituzu zure erosketen eta aurrezkien xehetasunak, berme-agiri gisa erabili ahalko duzu eta denbora irabaziko duzu ordainlekutik pasatzean. Zerbitzu hori aktibatu egin daiteke eta gero berriz desaktibatu.

TOKIKO PRODUKTU GEHIAGO Tokiko produktua funtsezko elementua da gure inguruko ekonomia, kultura eta paisaia laguntzeko eta horien iraunkortasuna bermatzeko. Hurbileko elikagaiek karbono arrasto txikiagoa uzten dute, ez baitute ehunka kilometroko biderik egin behar saltokietara iristeko. EROSKIn konpromisoa dugu tokiko produktua sustatzeko,

eta helburu horrekin, lanean ari gara milaka ekoizle txiki eta ertainen ondoan, eta gaur egun tokiko 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditugu, gugandik gertu bilduak, arrantzatuak edo landuak. Lanean ari gara 2.493 ekoizle txikirekin Aragoin, Balearretan, Kantabrian, Errioxan, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

EROSKETA POLTSA BERRERABILGARRIAK EROSKIn urteak daramatzagu plastikoa ez den beste aukera batzuk lantzen. 2009an rafiazko poltsa berrerabilgarria atera genuen, plastiko birziklatuarekin egina. Horri esker, lehenbiziko urtean, 293 milioitan murriztu zen erabili eta botatzekoak diren poltsen erabilera. 2013an elkartasun poltsa iritsi zen. Ehun berrerabilgarriarekin egina dago, eta ongintzazko kausetara bideratzen da hori salduz lortzen den dirua. 2019. urte hasieran, ohiko plastikoarekin eginda zeuden poltsak kendu egin

genituen gure dendetatik, eta beste batzuk erabiltzeari ekin genion, jasangarriagoak. Paperezko poltsa bat erabiltzen hasi gara, FSCÂŽ zigilua duena, %100 birziklagarria; beste poltsa bat ere jarri dugu, konpostagarria eta landare jatorriko material berriztagarriekin egina, zeina zabor poltsa gisa erabil daitekeen hondakin organikoentzat; eta, azkenik, plastikozko poltsa berrerabilgarri bat ere eskaintzen dugu, %100 birziklagarria eta lehengai gisa plastiko birziklatua darabilena %55ean gutxienez.

11

010-011 COMPRA SOSTENIBLE EUS.indd 11

17/10/19 17:30


hilabete honetan

Ekinean ari gara elikagairik ez alferrik galtzeko Alferrik galtzen den elikagai kopurua murriztea funtsezkoa da planetak iraun dezan. Katearen maila guztietan gertatu daiteke elikagaiak alferrik galtzea, eta elkarrekin erantzun bat eman diezaiokegu guztioi eragiten digun arazo honi.

FRUTA ITSUSIAK: ZURE SAKELAK SUMATUKO DU ALDEA Europan ekoizten den frutaren %40 bota egiten da dendetara iritsi aurretik, itsusia delako bakarrik; izugarrizko elikagai pila da hori, eta beharrezkoa da denok kontzientzia hartzea. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) gomendatzen duen bezala, supermerkatuek eta kontsumitzaileek zeregin garrantzitsua dute egoera hori aldatzeko. Kontsumo arduratsuagoa sustatzeko hartu dugun konpromisoari jarraituz, eta prezio onean ongi jateko aukera izan dezazun, gure dendetan 15 fruta eskainiko dizkizugu ohi baino merkeago. Ez

dituzte betetzen ezarrita dauden estandarrak, baina kalitate berbera daukate zaporeari eta propietateei dagokienez. Zerorrek egiaztatuko duzu ez dagoela alderik.

AZKAR KONTSUMITZEKO ETIKETA: ELIKAGAIAK ALFERRIK GALTZEAREN AURKA EGIN ETA DIRUA AURREZTU Elikagaiak zaborretara botatzeko beste arrazoi bat izaten da iraungitze-data gertu samar izaten dutela. Egoera onean egongo ez direlakoan edo etiketan ageri den data baino lehen jateko aukerarik izango ez delakoan, sarri askotan beste batzuk aukeratzen ditugu. Hori saihesteko, EROSKIn

prezio hobearekin jartzen ditugu salgai. Azkar kontsumitzeko etiketa bat jarri diegu, eta %15eko deskontua daukate. Eta bi produktu edo gehiago konbinatuz gero, %30ekoa izango dute.

12

012-013 CONSUMO SOSTENIBLE FRUTAS FEAS EUS.indd 12

17/10/19 17:31


Elikagairik ez alferrik galtzeko

ELKARTASUNAREN ALDE EROSKIn 22 urte daramatzagu elikagaiak modu arduratsu eta solidarioan kudeatuz tokian tokiko zenbait gizarte eragilerekin elkarlanean: Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL), CĂĄritas, Remar eta Reto. 2019ko lehen seihilekoan 4.224 tona elikagai baino gehiago eman ditugu kolektiborik baztertuenetara bideratzeko, eta

kopuru horretan, EROSKIk emanak izan dira 3.782 tona baino gehiago, Zero Hondakin programaren barrenean. Produktu freskoak izan dira asko, eta saltokietatik kendu ditugun elikagaiak ere bai, freskotasuna zertxobait galdu dutelako edo, besterik gabe, ontziak akats txikiren bat duelako. Guztiak egon dira iraungitze-dataren edo kontsumo-data gomendatuaren barrenean eta egoera ezin hobean, EROSKIn jardunbide protokolo bat landu baitugu ematen ditugun elikagaien segurtasuna zorrotz bermatzeko. Elikagai freskoekin, esaterako, zenbait neurri hartzen dira hotz-katea ez dadin eten ezta hartzailearen esku geratzen direnean ere; izan ere, horrek bermatu behar du baldintzak zorrotz zaindu direla bai garraioan eta bai beren biltegietan.

Jose Manuel Pineda Elikagaien Gipuzkoako Bankuko presidentea

“2018an 157.775 kilo elikagai jaso eta banatu genituen EROSKIk emanda� Zero Hondakin ekimenaren barrenean sartzen al da horiek banatzea? Behar gehien duten herritarrei elikagaiak ematea da Elikagaien Bankuaren ekintzarik ezagunena, baina gure helburu funtsezkoena elikagaiak alferrik galtzearen aurka borrokatzea da, eta baita ekonomia zirkularrean parte hartzea ere. Nola lan egiten duzue? Elikagaiak lortzeko eta banatzeko programak ditugu, eta horietako batek Azken Minutua du izena; beste Elikagaien Banku batzuek darabilten eredu berberari jarraitzen dio,

eta gure hiru lehentasun oinarrizkoenak biltzen ditu: elikagai gutxiago alferrik galtzea, ingurumenaren alde egitea eta eskuratzen diren elikagaiak baliabide gutxi duten pertsonei helaraztea. Zertan datza EROSKIrekin egiten duzuen lankidetza? 2009an jarri zen abian Azken Minutua programa EROSKIrekin, eta, gaur egun, Gipuzkoan 19 denda ari dira elikagaiak egunero ematen; frutak, berdurak, esnekiak, gozoak... helarazten dizkigute. 2018an, 157.775 kilo elikagai banatu genituen era horretan EROSKIk emanda.

13

012-013 CONSUMO SOSTENIBLE FRUTAS FEAS EUS.indd 13

17/10/19 17:31


hilabete honetan

Ekinean ari gara elikagairik ez alferrik galtzeko

8

Denok izan gaitezke aldaketaren parte

trikimailu janaririk ez dadin zaborretara joan

Alferrik galtzen diren elikagai guztien %42 etxeetan galtzen dira. Elikagaiak egunero erabiltzen ditugunez, lagundu egin dezakegu ohiturak aldatzen trikimailu erraz hauekin.

Planifikatu ezazu asteko menua eta ez inprobisatu. Multzo guztietako elikagaiek agertu behar lukete, eta, ahal den neurrian, Mediterraneoko dietaren jarraibideak kontuan hartu.

1

3

2

Aztertu egin behar da biltegia eta hozkailua, zerrenda bat egin eta behar dena bakarrik erosi. Pentsatu egin behar da, halaber, zenbat beharko dugun elikagai bakoitzetik, otordu eta bazkaltiar kopurua kontuan hartuta, eta baten batek beharrizan bereziak baditu, hori ere kontuan hartu behar da.

Ongi kalkulatu behar dira kantitateak. Garrantzitsua da menua osatzeko behar dena bakarrik kozinatzea. Errazio egokiak zerbitzatu behar dira, platerean gelditzen dena zaborretara joango baita seguruenik. Beti da hobea platera bigarren aldiz betetzea.

4

Erosketa arduratsua egitea komeni da.

Garrantzitsua da elikagaiak ongi kontserbatzea eta etiketari begiratzea, eta behar denean profesionalari galdetzea ere bai.

5

Egin apustu sasoiko produktuen alde. Tokian tokikoak izaten dira, eta horri esker, ez da garraiatzen ibili beharrik eta bilgarririk ez dute izaten. Ez da ahaztu behar, ordea, elikagai freskoak delikatuagoak direla kontserbatzeko orduan, eta ezinbestekoa dena bakarrik erosi behar dela.

7

Hobe irudimenarekin. Ez bazaigu bururatzen zer presta dezakegun hozkailuan ahaztuta gelditu zaigun berenjena horrekin, EROSKIren webgunean bada errezeten atal bat, eta hainbat ideia ematen ditu inspirazio beharrean dagoenarentzat.

6

Ongi antolatu hozkailua eta garbi eduki. Horrek lagundu egingo du han dauden elikagaiak hobeto kontserbatu daitezen. Produkturen bat iraungitzear dagoenean, kozinatu eta izoztu egin behar genuke.

8

Janari hondarrekin kroketak egin daitezke quicheak... Frutekin eta barazkiekin, berriz, zukuak, smothieak, marmeladak edo saldak.

Elikagaiak alferrik ez galtzeko ideiak

14

014 CONSUMO SOSTENIBLE DESPERDICIO CERO EUS.indd 14

17/10/19 17:31


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Irabiatu arrautzak ontzi batean. Erantsi esne gaina, esnea, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua, eta irabiatu dena, harik eta bateratzen den arte.

Berdura quiche-a Brisa ore 1 (230 g) Porru 1 Kuiatxo erdia Azenario 1 100 g espinaka 100 g ahuntz gazta (biribil) 150 ml esne 100 ml esne-gain likido 3 arrautza Gatza Piperbeltza Intxaur muskatua Olioa

NOLA PRESTATU. Jarri porrua su eztian egiten zartagin batean; zertxobait guritu denean, erantsi kuiatxoa eta azenarioa, eta utzi su eztian egiten. Gorde geroko.

Zabaldu orea moldean, egin zulotxoak sardexka batekin, eta estali labeko paperarekin. Jarri gainean lekale batzuk, pisua egiteko, eta utzi labean 10 minutuz. Jarri oinarrian porrua, espinakak eta zartaginean egindako berdura, eta erantsi ahuntz gazta. Estali guztia esnez eta arrautzaz egindako nahasturarekin.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

40’

Eduki labean 25 minutuz. OHAR DIETETIKOA Quiche-a oso erraz egiten da, eta ia edozein betegarri onartzen du; hortaz, errezeta egokia da beste otordu batzuetan sobera gelditu diren janari hondarrei probetxua ateratzeko. Gainera, beroa dagoela edo hoztuta jan daiteke. Oreak berak eta betegarriak bateratzeko erabiltzen diren osagaiek (esnea, esne gaina, arrautza) kaloria eta gantz dezente ematen dute, baina hautatzen dugun betegarriak ere izango du zeresana. Zertxobait arindu nahi izanez gero, esne lurrundua edo esnea erabil daiteke esne gainaren ordez.

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

466

29,2G

13,1G

7,49G

1,25G

%23

%42

%66

%8

%21

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

15

015 RECETA CONSUMO SOSTENIBLE QUICHE EUS.indd 15

17/10/19 17:32


hilabete honetan

Zero Hondakin

gehiago jakiteko

Birziklatu egingo ditugu zure kafe kapsulak Kafe kapsulek aluminioa izaten dute, plastikoa eta hondakin organikoak, ik k eta t zaila izaten da horiek birziklatzea. Errazagoa izan dadin, EROSKIn edukiontziak jartzen ari gara ontzi mota hori biltzeko.

D

osi bakarreko kafe kapsulek irauli egin dute merkatua, baina arazo bat ere ekarri dute: aluminioz, plastikoz eta gai organikoz osatuta daude, eta zaila da horiek biltzea eta gero birziklatzea. Jende askok uste du edukiontzi horian utzi behar direla, baina ez; propio horientzat jarritako edukiontzietan bildu beharra dago. Kontsumo arduratsua sustatzearen alde hartu dugun konpromisoari jarraituz, kapsulak birziklatzeko edukiontzi bat jarriko dugu gure supermerkatuen

eta hipermerkatuen sarreran, eta banaketa arloan diharduen lehen enpresa izango gara hori egiten. Autonomia Erkidego batzuetako araudiari ere aurrea hartu diogu; Balearretakoari, adibidez, non 2021etik aurrera nahitaezkoa izango den ontzi horiek birziklatzeko sistemak ezartzea. Ekimen honen bidez, kapsulek dauzkaten lehengai guztiak berreskuratzea espero dugu eta, era horretan, ekonomia zirkularra sustatzea. Kafea eta kapsula biodegradagarriak

ongarri bihurtuko dira, eta plastikoa eta aluminioa urtu egingo dira eta ontzi berriak egiteko erabiliko dituzte. Alderantzizko logistika prozesu bat diseinatu dugu, eta asmoa da dendetara produktuak eramaten dituzten kamioietan garraiatzea horietako bakoitzean biltzen diren kapsulak. Horrek murriztu egingo du karbono arrastoa. Ontziak planta logistiko batera eramango dituzte, eta han biltegiratu egingo dituzte tratatu eta birziklatu ditzaten.

16

016 CONSUMO SOSTENIBLE CAPSULAS EUS.indd 16

17/10/19 17:34


hilabete honetan

Cafés Baqué, ingurumenaren alde Ingurumenaren aldeko konpromisoari erantzunez, Cafés Baqué bere aletxoa jartzen ari da kapsula konpostagarriak erabiliz; hiru hilabetean desagertzen dira, eta plastikozkoek eta aluminiozkoek, aldiz, mendeak behar izaten baitituzte desegiteko.

EDUKIONTZI MARROIRA Cafés Baqué erabiltzen ari den kapsula konpostagarriak zabor organikoaren edukiontzi marroira bota daitezke, eta hiru hilabetetan desagertzen dira. Materiak biodegradagarriekin eginak daude, eta, gainera, konposta egiteko balio dute; hau da, hondakin organikoekin harremanean daudenean, desegin egiten dira, eta konpost edo ongarri bihurtzen.

MATERIAL KONPOSTAGARRIAK Kapsulen material guztiak konpostagarriak dira, bai kapsula, bai tapa eta bai erabiltzen diren tinduak ere. Bere diseinuari esker, gainera, eho berria balego bezala irauten du kafeak, affeak, ea eak a , plastikozko beste bilgarririk erabiltzen ibili gabe; era horretan, saihestu egiten da alferreko hondakinak sortzea.

BETIKO KAFEA Cafés Baqué-rekin, elkarren eskutik doaz kalitatea eta iraunkortasuna. Baqué-k kalitatezko kafea egin izan du beti, eta kapsula hauetakoa ere halakoxea da, baina badu berezitasun bat: gure planeta zaintzen duten material jasangarriak erabiltzen dituela.

Zuk ere bat egin dezakezu #ecofriendly mugimenduarekin, eta lagundu egin dezakezu planeta zaintzen. Gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen; www.capsulascompostables.es

PLASTIKOA ETA ALUMINIOA, ARAZO HANDI BAT INGURUMENERAKO Kapsula bidezko kafea izugarri hedatu da, eta gaur egun 7.000 milioi baino gehiago kontsumitzen dira mundu guztian. Horren ondorioz, minutuero 13.500 kapsula botatzen dira zaborretara. Oraintsu arte, gehienbat aluminioa eta plastikoa erabili izan dira kapsula horiek egiteko, eta material horiek mendeak behar izaten dituzte berez desegiteko. Gainera, aluminiozko eta plastikozko kapsulak behar bezala birziklatzeko, propio horretarako diren guneetan utzi behar dira, legearen arabera ez baitira ontziak, eta, ondorioz, ez daitezke utzi edukiontzi horian.

17

017 PUBLIRREPORTAJE CAPSULAS CAFE EUS.indd 17

17/10/19 17:35


hilabete honetan

Zigilu bat baino askoz gehiago EROSKIn lanean ari gara aukera osasungarriagoak eta jasangarriagoak eskaintzeko. Horretarako, kalitatezko produktuak bilatzen ditugu beti, ingurua errespetatuko dutenak. Elikagaien jatorria jasangarria dela egiaztatzeko, urteak dira ziurtagiriak, etiketak eta marka jakinak erabiltzen hasi ginela. MSC ZIGILU URDINA

GGN

FSC

Marine Stewardship Council (MSC) erakundearen zigilua da, eta arrantzaleku jasangarrietatik datozen itsas produktuei ematen zaie. 2017an, txikizkako banaketa kateen artean lehenbizikoak izan ginen MSC-ren ikuskaritza gainditzen, zeinak egiaztatu egiten dituen bai arrantzalekuak eta bai manipulazio prozesuan zerikusia duten enpresak. 2018an, berriz eman digute ziurtagiria, eta arrain eta itsaski izoztura eta arrain kontserbetara ere hedatu dugu zigilua. Hegaluzeak badarama, Kantauriko antxoak ere bai, EROSKI Natur Skrei bakailaoak, bakailao gezatu ontziratuak eta legatz eta bakailao izoztuak.

Haztegiko arrainarentzako zigilua da, akuikulturako GLOBALG.A.P nazioarteko arauari jarraitzen diona; bermatu egiten du elikagaia kaltegabea dela eta jasangarria. Egiaztatu egiten du, halaber, langileen eskubideak errespetatu egiten direla. 2018an, lehenbiziko banaketa katea izan ginen Espainian ikuskaritza hori gainditzen, zeinak egiaztatu egiten duen gisa horretan hazita dauden espezieak modu seguru eta jasangarrian ekoitzi dituztela. EROSKI Natur sailera haztegitik datozen arrain guztiek GGN zigilua daramate (lupia, izokina, urraburua, erreboiloa eta burbina).

Forest Stewardship Council erakundearen zigiluak (irabazteko asmorik gabea da, eta basoen kudeaketa arduratsua sustatzen du munduan) egiaztatu egiten du produktua egiteko erabili den zura modu arduratsuan kudeatzen diren basoetatik datorrela. EROSKIn 53 produktu saltzen ditugu FSCÂŽ zigilua daramatenak: paperez eginak, lorategiko altzariak, eta garbiketa eta higieneko produktuak. Produktu batzuei jartzen dizkiegun paperezko etiketek ere ziurtagiri hori daramate (harategikoek, fruta eta barazki batzuen erretiluek) eta gure paperezko poltsak ere egiaztatuta daude. Horrek bermatu egiten du iturri arduratsuetatik datozela.

KANABERAZ ARRANTZATUA

GLOBALG.A.P.

ECOCERT COSMOS NATURAL

Kontserban datorren EROSKIren hegaluze guztia arrantza modu tradizionalekin eta kanaberaz harrapatzen dute, bai beirazko ontzian saltzen dena eta bai latan. Kontserban datorren hegaluze guztia metodo tradizional horrekin arrantzatuta eskaintzen duten lehenak gara, gehiago errespetatzen duelako ingurua, selektiboagoa delako eta jasangarriagoa, saihestu egiten baita nahi gabe beste espezie batzuk ere harrapatzea, eta, gainera, ez du hondatzen itsas hondoa.

Nazioartean onartzen den arau multzo bat da, nekazaritzako jardunbide egokiak bermatu nahi dituena. Kontsumitzaile eta banatzaileentzat, ziurtagiri horrek esan nahi du elikagaiak modu jasangarrian ekoitzi dituztela eta ongi betetzen dituztela elikagaien segurtasunari eta langileen ongizateari dagozkion baldintzak. EROSKI Natur saileko gure fruta guztiak ziurtagiri hori lortu duten nekazarienak dira, eta baita gure barazkietako asko ere.

belle NATURAL sailak edergintzako eta higieneko 22 produktu ditu, eta kosmetiko natural gisa egiaztatuak daude, COSMOS estandarrari jarraituz eta ECOCERTek homologatuta. Arautu egiten ditu osagai bakoitza egiteko prozesua, produktu bukatuaren ekoizpena, ontziratzea eta biltzea, etiketa jartzea eta ingurumen arloko kudeaketa. Gure produktuetan, egiaztatu egiten du osagaien %98 gutxienez naturalak edo jatorri naturalekoak direla, eta horien artean %5 gutxienez jatorri ekologikokoak.

18

018-019 CONSUMO SOSTENIBLE SELLOS EUS.indd 18

17/10/19 17:48


Erosketa jasangarria

ANIMALIEN ONGIZATEA

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA

Produktu batek animalien ongizateari dagokion araudia betetzen duela argi adierazteko, Welfair™ zigilu berrian bateratu ditugu gure ziurtagiri guztiak. IRTA eta NEIKER ikerkuntza institutuek aurkeztu dute, eta bermatu egiten du animaliak ongizate baldintza etikoki arduratsuetan bizi izan direla eta hil ere hala egin dituztela, Welfare Quality eta AWIN (Animal Welfare Indicators) proiektuetan ezartzen diren protokoloei jarraituz.

Eurohostoak bermatu egiten du ekoizpenak jarraitu egiten diela nekazaritza ekologikoaren Europako irizpideei. Hau da, galarazi egiten du organismo genetikoki eraldatuak erabiltzea, mugatu egiten du ongarrien erabilera, herbizidena, pestizida artifizialena, antibiotikoena... Zigilu hori aurkituko duzu gure produktu ekologikoetan, adibidez EROSKI tomatean, arrozean eta artoan, eta Camargue Seleqtia saltsetan.

19

018-019 CONSUMO SOSTENIBLE SELLOS EUS.indd 19

17/10/19 17:48


hilabete honetan

Sasoiko zitrikoak

Hotzarekin iristen den fruta Neguak bere-bereak ditu zitrikoak. Azarotik aurrera, laranjak, mandarinak, limoiak eta pomeloak agertzen dira gure supermerkatuetako frutategietan, Espainiako Estatuko herrialdeetatik datozenak.

M

editerraneoko klimatologia ezin egokiagoa da zitrikoak ekoizteko. Klima epela izaten da inguru hartan, izozte arriskurik ez ia, tenperaturak gorabehera egokiak izaten ditu gauaren eta egunaren artean, behar duten beroa eta hotza jaso dezaten, eta zoruak, berriz, ugari ematen ditu mantenugai naturalak. Horrek guztiak zapore bereizgarria ematen die fruta horiei. Gainera, sasoiko produktua izanik eta jatorria Estatuan izanik, eragin txikiagoa dauka ingurumenean, garraio gutxiago behar izaten duelako, eta lagundu egiten du tokiko ekonomia bultzatzen. Aurreztu nahi dutenek, eta berdin kalitatezko produktuak eskuratu nahi dituztenek ere, sasoiko zitrikoak aurkituko dituzte gure frutategietan, preziorik onenean. EROSKI markaren barrenean daudenak eskaintzen ditugu eta baita beste etxe ezagun batzuetakoak ere, adibidez Torres izenekoak; hazirik gabeko mandarinak ere baditugu, eta EROSKI Natur saileko zitrikoak ere bai. Gainera, sasoiko produktua bere garairik onenean egon dadin eta eskaintza ahalik eta gehiena luza dadin denboran, mota batekin baino gehiagorekin lan egiten dugu, urte sasoiaren arabera. Adibidez, urrian Navelina laranjak aurkituko dituzu, eta udaberri inguruan, Valencia Late laranja. Horrela, sasoiko produktua behar bezala onduta eskaintzen dugu, neurri eta gozotasun onenarekin. Berdin gertatzen da sasoiko mandarinekin, pomeloekin eta limoiekin ere.

Bilgarrietan plastiko gutxiago erabiltzeko helburuari jarraituz, handizka saltzen ditugu postreko laranjak, mandarinak eta limoiak, EROSKI Natur sailekoak.

20

020-021 ESTE MES CITRICOS EUS.indd 20

17/10/19 17:51


EROSKI NATUR ZITRIKOAK Zukurako laranjak: ugari izaten dute zuku eta mami gozoa, eta fruta ezin hobea da egunari ekiteko, zapore atsegina duelako, freskatu egiten duelako eta propietate baliagarriak dituelako nutrizioaren ikuspegitik. Postrerako laranjak: gozotasun paregabea daukate eta bitamina ugari; eguneko edozein unetan jan daitezke, edo otorduei akabera ezin hobea emateko erabili. Mandarinak: zapore eta lurrin bikaina izaten dute, landatzen diren eremuan diharduten ekoizleen jakintzari eta klima egokiari esker. Horretaz gain, erraz zuritzen dira, eta, horrexegatik, neska-mutikoek oso atsegin izaten dituzte. Limoia: bere zapore freskagarri eta azidoari esker, ongailu ezin hobea da gure plateretarako. Pomeloa: zapore azidoaren eta mikatzaren arteko orekan dabil, eta oso egokia da zukuak egiteko.

EROSKI NATUR ZITRIKOAK: NATURALKI BABESTUAK EROSKIn bermatu egin nahi dugu gure frutategietara heltzen diren Natur zitrikoek zapore eta gozotasun puntu egokiena dutela. Fruta horietan, ordea, ontze prozesua eten egiten da zuhaitzetik biltzen direnean. Horregatik da hain garrantzitsua luzaroago uztea, horrek igoarazi egiten baitu azukre kantitatea. Baina frutak unerik onenean egon daitezela zaintzeaz gain, lan egiten dugu ingurumenean eragin txikiagoa eduki dezaten ere. Ingurumena gehiago errespetatzen duen eredu bat bultzatzen ari gara, eta EROSKI Natur gure zitrikoetan desagerrarazi egin ditugu uzta bildu ondoren fungizidekin ematen ziren tratamenduak. Kalitateari eusteko, argizari naturalak bakarrik ematen zaizkie, elikadura arloko gehigarriekin eginak. Argizari horiek jan egin daitezke, eta, beraz, gure zitrikoen azala lasai erabil daiteke sukaldean.

MODU JASANGARRIAN LANDATUAK Natur zitrikoak modu jasangarriagoan ekoitziak daude, ingurumenaren gaineko eragina murriztuz eta tokian tokiko garapena lagunduz, eta horixe ziurtatzen du, hain zuzen, GLOBALG.A.P nazioarteko arauak. Horrek esan nahi du landatzeko teknikek kalte txikiagoa eragiten dutela ingurumenean. Adibidez, zuhaitzen azpiko lurra estali egiten da belar txarrik ez dadin sortu, eta zuhaitzen artean, berriz, utzi egiten da belarra hazi dadin, intsektuak eta animaliak ibil daitezen, izurriteen berezko etsaiak dira eta. Landatze prozesuaren azken fasean, berriz, murriztu egiten dira tratamenduak.

21

020-021 ESTE MES CITRICOS EUS.indd 21

17/10/19 17:51


hilabete honetan

0,93 â‚Ź ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Oilasko, limoi eta oliba tajinea Oilasko txiki 1 (1,2-1,4 kg) 2 koilarakada oliba olio birjina estra 3 tipula gorri 2 limoi (zukua egiteko bat) 30 oliba beltz 15 oliba berde 250 ml oilasko salda 3 baratxuri atal Koilarakada bat piperrauts gozo Koilarakadatxo erdi jengibre birrin Koilarakadatxo erdi kumino (ehoa) Koilarakadatxo laurden azafrai (ehoa) Gatza eta piperbeltza

Estali eta utzi su ertainean egiten 30 minutuz, oilaskoa egiten den arte. Errazioak: 6

NOLA PRESTATU. Nahasi motrailu batean baratxuriak, gatza, piperbeltza, jengibrea, piperrautsa, kuminoa eta azafraia. Zapaldu ore bat lortu arte, eta erantsi oilaskoari (zatituta), puska guztiak ongi blaitzeko moduan. Estali, eta sartu hozkailuan 3-4 orduz. Jarri tajinea edo kazola sutan olio koilarakada batekin. Berotu denean, erantsi oilasko zatitua eta gorritu alde guztietatik. Erantsi tipula (xaflatan moztuta), apaldu sua eta utzi guritzen 10 minutuz. Bota olibak eta limoi xerrak. Nahasi salda eta limoi zukua, eta busti osagaiak likido horrekin.

Gomendioak: Tajine batean edo burdinazko edo buztinezko kazola batean egin daiteke, baina taparekin estalita. Kontu izan behar da hasieran pastari botatzen zaion gatzarekin, olibek ere izaten baitute gatza. Ongi-ongi garbitu limoiak, azal eta guzti erabiliko ditugu eta. OHAR DIETETIKOA Nolako osagaiak dituen ikusita, bigarren plater osasungarria dela esan daiteke. Gantzez ongi samar hornitua dago, baina saturatugabea da gehiena, kardio-osasungarria, olibek eta oliba olio birjina estrak ematen dutena. Haragi zuria da osagai nagusia, eta horrek kalitate oneko proteinak eta gantz pittin bat eransten dio platerari.

Zailtasuna

Denbora

50’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

361

23,3G

5,12G

6,32G

1,39G

%18

%33

%26

%7

%23

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

22

022 ESTE MES RECETA CITRICOS EUS.indd 22

17/10/19 17:53


EROSKI 51 GREFUSA MRCORN.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

16:13


hilabete honetan

Perretxikoei buruz gehiago jakiteko

ESNEGORRIA

Udazkeneko altxorra Uda amaieran hasten da perretxiko denboraldia, eguraldiak horretarako baldintza egokiak eskaintzen dituenean. Gehienak une horretan agertzen dira, baina horien kalitatea handitu egiten da udazkenean, eta orduan biltzen eta iristen dira gure dendetara.

L

andatuta hazten diren txanpiĂąoi eta perretxikoekin batean, beste mota batzuetakoak ere hilabete honetan hasten dira gure dendetan azaltzen. Perretxiko basatiak dira, urrian eta azaroan bakarrik aurkituko dituzunak, eta estimurik handiena daukatenak. Hor dago, esaterako, zizahoria, hori urrekaratik hasi eta marroia bitarteko kolorea izaten duena. Fruta ukituko lurrina eta zaporea izaten du, eta ezin hobea da gisatuak, erregosiak eta saltsak prestatzeko. Esnegorriak ere baditugu, perretxikorik bilatuenetakoak bere zapore eta lurrin biziari esker, zeinak ezin hobeto datozen errezeta mota guztietarako. Boletusa ere aurkituko duzu EROSKIn. Onddo ezin hobea da plater mota guztietarako, baina nekez aurkitzen dena. Fruitu lehorren ukituko zapore leuna du, hurrarena bezalakoa.

Garai honetan zale asko ibiltzen da perretxiko horiek bilduz mendi eta basoetan, eta oso kontuan hartu behar da horrek badituela bere arriskuak onddoak ongi ezagutu ezean. Horregatik, EROSKIrekin lan egiten duten hornitzaileek mikologian adituak direnen aholkularitza izaten dute, eta kalitate sailek bermatzen dute ongi hautatuak eta sailkatuak daudela. Horri esker, perretxiko mota onenekin gozatu ahalko duzu, erabateko segurtasunez. Perretxiko basati horiek guztiak, gainera, bildu eta beranduenez hurrengo lau egunetan iristen dira gure saltokietara; hortaz, mantendu egiten dute beren freskotasun eta zapore guztia.

URTEKO GAINERAKO HILABETEETAN Urte guztian, landatuta hazten diren perretxikoak aurkituko dituzu EROSKIn: ostra, kardua, shii-take, txanpiĂąoi zuria eta portobello delakoa. Errioxatik heldu dira, eta leize naturaletan eta bestelako instalazio batzuetan hazten dira, tenperatura eta hezetasun baldintza jakinetan (bost eta sei hilabete artean behar izaten dute hazteko). Bildu ondoren, gehienez ere bi egun behar izaten dute gure saltokietara iristeko.

24

024 SETAS EUS.indd 24

17/10/19 17:53


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Perretxiko risottoa 400 g perretxiko 320 g arroz 2 tipulin 100 ml ardo zuri (aukerakoa) Berdura salda edo ur beroa, litro 1 Koilarakada 1 oliba olio birjina estra Gatza Gazta parmesanoa (birrindua) Koilarakada bat gurin

1,39 â‚Ź ERRAZIOAK

NOLA PRESTATU. Jarri kazola apal bat sutan oliba olio birjina estra koilarakada batekin. Berotzen denean, erantsi tipulina xehe-xehe moztuta, eta utzi sutan guritu dadin. Gardena dagoenean, erantsi perretxikoak xaflatan moztuta eta utzi pare bat minutuz erregosten. Erantsi arroza eta utzi sutan minutu batean, ongi eragiten diogula. Bota ardo zuria, eta utzi erabat lurrundu dadin. Erantsi salda beroa, gutxika-gutxika, arrozari etengabe eragiten diogula zurezko koilara batekin. Ez dugu salda gehiago botako arrozak aurrekoa xurgatzen duen arte. Eman gatza, baina ez ahaztu gero gazta parmesanoa erantsiko diogula. Arroza al dente dagoenean, atera sutatik, erantsi gurina eta parmesano birrindua, eta nahasi. Berehala zerbitzatuko dugu. Gomendioak: Salda beti beroa dagoela bota behar zaio, arroza bere puntuan egin dadin, eta kopurua, berriz, arroz motaren araberakoa izango da (ikusi egin beharko da arrozak likidoa xurgatzen jarraitzen duen erabat egin artean). Arroza eta salda bota ondoren, etengabe eragin behar zaio. Arrozak al dente gelditu behar luke, eta berehala zerbitzatzea komeni da. OHAR DIETETIKOA Lehenbiziko plater osatua da, eta plater bakar gisa jateko ere balio du ia. Gutxitxo izango balitz, berdurekin osatzea izango litzateke onena (entsaladan, plantxan, gazpatxoan...) edo risottoari berari

berdurak eranstea (azenarioa, txanpiĂąoiak...). Proteina osasungarri batzuk ere erants ditzakegu, adibidez ganbak edo oilaskoa. Nutrizioari dagozkion alderdiak. Errezeta honek ematen dituen azukreak ez dira kaltegarriak, barazkiek berez dauzkaten azukreak baitira; gainera, osorik jaten dira, zuntz guztiarekin. Gantza, berriz, gaztak emana da hein handian, eta frogatua dago esnekien gantza ez dela kalitate apaleko beste gantz batzuk bezain kaltegarria. Plater egokia da laktobegetarianoentzat. Trikimailuak: Hobe da osoko arroza erabiltzea, arroz horrek zerealaren zati guztiak izaten baititu, bereziki zuntza eta mineralak, horrek dakartzan onura guztiekin. Bai saldak eta bai gaztak ere gatz dezente ematen dute. Murriztu nahi izanez gero, gatz gutxiko salda erabil daiteke edo ura.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

25’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

543

13,7G

5,69G

9,71G

2,49G

%27

%20

%28

%11

%41

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

25

025 ESTE MES RECETA SETAS EUS.indd 25

17/10/19 17:55


hilabete honetan

Persimon® Bouquet® kakia, noranahiko fruta bat udazkenean Asiatik heldu da kakia. Hasieran, landare apaingarri gisa heldu zen hainbat herrialdetara, besteak beste Espainia, India, Israel eta Brasilera. Gaur egun, berriz, jendeak estimu handitan dauka fruta horren gozotasuna.

ONTZEA Urte batzuk geroago, 90eko hamarraldiaren erdialdean, eguneratu egin zuten kakia ontzeko sistema zahar bat, non aldi batez oxigenoa kentzen zaion frutari idortasun hori desagerrarazteko fruitua oraindik ere gogorra dagoela, ontze punturik egokienean eta zapore guzti-guztiarekin. Kaki ‘Gorri Distiratsua’ izaten da horren emaitza, oso zaporetsua, gozoa eta mertxika baten antzeko trinkotasuna duena. Kakia Persimon® izenarekin bataiatu dute, merkatuetan errazago bereizteko.

EROSKIn Persimon® kakia aurkituko duzu, punturik onenean

KAKI MOTA BERRIA Joan den mendean, 70eko urteen erdialdean, Xuquerreko Erriberan diharduten nekazariek (Valentzia) kaki mota autoktono bat bereizi zuten, eta ‘Gorri Distiratsua’ izena jarri zioten. Fruitu hori ez daiteke jan bildu eta berehala, mamiak idortasun handia izaten duelako, testura lakarra eta zapore mikatza. Horregatik, neurriz kanpo ontzen utzi behar zaio, betiko kakiaren testura guria eta gelatinatsua eskuratu dezan.

BITAMINA ITURRIA Persimon ® Bouquet ® delakoak C eta A bitaminak ematen ditu. Oso erraz jaten den fruta da, ez baitu ez hezurrik eta ez hazirik, eta azalarekin edo azalik gabe jan daiteke, sagar bat izango balitz bezala. Bere testurari eta trinkotasunari esker, produktu paregabea da, sukaldean aukera asko ematen duena eta edonoiz jan daitekeena.

JATORRI IZENA ‘Gorri Distiratsua’ motako fruituak Jatorri Izenaren bermea dauka: Kaki Ribera del Xúquer. Ziurtagiri ofi zial hori behar bezala zigilatua eta zenbakitua ageri da ontzi bakoitzean, eta kalitate bermea eskaintzen du. Anecoop-ek merkaturatzen du Persimon® kakia bere Jatorri Izen eta guzti, prestigiozko Bouquet® markarekin, eta horrekin argi gelditzen da zein den bere konpromisoa: aparteko kalitatea duen fruta eskaintzea.

26

026 PUBLIRREPORTAJE CAQUIS EUS.indd 26

17/10/19 17:54


EROSKI 51 ACTIMEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

15:56


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

1,12 € ERRAZIOAK

Kaki cobbler-a 4 kaki (Persimon) 40 g panela azukre 30 g arto irin (Maizena) Kanela hautsa

Bahetu irina eta legamia ontzi batean eta erantsi azukrea, kanela, jengibrea eta gatza. Bota gurina laukitxo txikietan moztuta eta egin orea hatz muturrekin, harearen antzeko testura duen nahastura bat lortu arte. Azkenik, erantsi esne gain likidoa, eta nahasi ongi ore bat eratu arte. Banatu kakiaren nahastura hori labean sartzeko moduko molde batean, estali orearekin eta zabaldu gainetik azukre pittin bat eta almendrak. Eduki labean 30 minutuz edo orea kurruskatsua gelditzen den arte eta frutari burbuilak ateratzen zaizkion arte.

Estaltzeko orea egiteko: 100 g irin Legamia zorro 1 40 g azukre Gatza 50 g gurin 100 ml esne-gain likido 50 g almendra (xaflatan) Kanela Jengibrea

OHAR DIETETIKOA Postre mota hau oso baliagarria gertatzen da frutei probetxua ateratzeko. Fruta zenbat eta onduagoa egon, orduan eta gozotasun gehiago izango du, eta, ondorioz, azukre gutxiago beharko du errezetak; hain zuzen, azukrea izaten da postre landuen arazo nagusia.

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 190 ºCan. Zuritu eta moztu kakiak. Jarri ontzi batean panelarekin, kanela hautsarekin eta arto irinarekin. Eragin guztiari eta utzi egonean orea prestatu bitartean.

Trikimailua Postre honen nutrizio profila hobetzeko, banana helduak edo datil hidratatuak (irabiatuta) erabil ditzakezu, osoko irina, oliba olio birjina gurinaren ordez, eta esne gainaren ordez, berriz, esnea.

Errazioak: 8

Zailtasuna

Denbora

50’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

273

11,5G

4,69G 24,3G 0,16G

%14

%16

%23

AZUKREAK

%27

GATZA

%3

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

28

028 ESTE MES RECETA CAQUIS EUS.indd 28

17/10/19 17:54


EROSKI 51 NESTLE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

16:08


hilabete honetan

Akuikultura, aukera segurua eta kalitatezkoa Arrainaren eskaria gero eta handiagoa da, eta akuikulturak aukera jasangarria eskaintzen du urte osoan kalitatezko arraina jateko prezio onean. Kontsumo arduratsuaren alde hartu dugun konpromisoari jarraituz, EROSKI Natur sailak aukera zabala eskaintzen dizu akuikulturako arrainetan GGN nazioarteko ziurtagiriarekin.

I

tsasoko arraina bezain zaporetsua da eta ezaugarri guztiak mantentzen ditu. Prezio ona izaten du eta segurua da, GGN zigiluak eskatu egiten baitu behar bezala egitea ingurumen eraginaren analisiak, elikagaien kaltegabetasun kontrolak, uraren kalitate kontrolak, trazabilitate kontrolak eta emariaren erabilera egokiari dagozkionak. Horrekin batean, egiaztatu egiten da pentsuaren kontsumoa egokia dela, eta horrek lagundu egiten du itsas hondoa hobeto zaintzen eta arrantzako baliabideei probetxu hobea ateratzen. Kontrolatu egiten da, halaber, animalien ongizateari

dagozkion neurriak ezarriko direla edo haztegietako isuriak murriztekoak; era horretan, saihestu egiten da espezie inbaditzaileak ugaritzea. Akuikulturak baditu beste abantaila batzuk ere. Alde batetik, arraina ez da egoten urte sasoi jakinei lotua, eta, ondorioz, prezio hobea izaten du gehienean. Trazabilitatea da beste bat: eremu kontrolatuan hazten direnez, zorroztasun handiagoarekin egiten zaie jarraipena. Horri esker, ez dute anisakisik izaten, eta halaxe baieztatu du hainbat ikerketak ere. Eta ez da ahaztu behar ekarpen handia egiten diotela jasangarritasunari.

BALIABIDE GERO ETA JASANGARRIAGOA Arrantza intentsiboak, arrantzalekuen neurriz kanpoko ustiapenak eta gehiegizko kontsumoak nabarmen murriztu dituzte arrantzako stockak. Horrexegatik dira hain garrantzitsuak haztegiak, bermatu egiten dutelako, modu eraginkor eta jasangarrian, behar adina arrain izango dela populazioa elikatzeko. Horien elikadurari dagokionez, espezie bakoitza haientzat propio sortutako pentsuekin hazten da. Elikadura ere gero eta jasangarriagoa da, azken urteetan pentsuetan handitu egin delako landare jatorriko osagaien kopurua, besteak beste zereal, arto eta sojarena, eta, aldiz, murriztu egin da akuikulturan arrain basatiak elikagai gisa erabiltzeko joera.

30

030-031 ACUICULTURA EUS.indd 30

17/10/19 17:54


URRABURUA

GGN ZIGILUA DARAMATEN BOST ARRAIN EROSKIn akuikulturako arraina aurkituko duzu bai salmahaian eta bai ontzietan ere, osorik edo era batean baino gehiagotan moztuta. Urraburua. Arrain zuria da, eta gustagarrienetakoa dela esaten dute. Oso egokia da errezeta errazak prestatzeko, adibidez parrilan, lurrunetan edo labean egiteko. Mediterraneoko ia herrialde guztiek hazten dute espezie hori akuikulturaren bidez, eta horiek osatzen dute arrandegietako urraburu eskaintzaren zatirik handiena. Gure saltokietan Natur urraburua aurkituko duzu, bai salmahaian (aleka) eta bai ontziratuta ere (aleka edo zatituta).

ERREBOILOA

Erreboiloa. Arrain hori ere zuria da eta oso estimatua; testura eta zapore atseginak ditu, eta digestio errazekoa da. Hilabeterik beroenak izaten dira garairik onena erreboiloa jateko, baina akuikulturak konponbidea ematen dio arazo horri, urte osoan izaten delako, eta ez urte sasoi jakin batean, basatia bezala. Burbina. Ez da oso ezaguna gure artean, baina oso egokia da plater desberdin batekin bazkaltiarrak harritzeko. Arrain zuria da, ur gazi eta gezatan bizi izaten dena, eta oso ezaguna da hegoaldean, balio gastronomiko handia duelako eta testura atsegineko haragia. Salmahaian aurkituko duzu gure saltokietan, ale osoetan.

LUPIA

Akuikulturari buruz gehiago jakiteko

Izokina. Arrain urdinen artean ezagunenetakoa da, eta akuikultura bidezko ekoizpena oso hedatua dago. Europan, honako herrialde hauetan hazten da: Eskozia, Irlanda, Islandia, Faroe uharteak (Danimarka) eta Norvegia. EROSKIn lau eratan moztuta eskaintzen dizugu haztegiko izokina, erabateko erosotasunez jan dezazun. Lupia. Arrain zuria da hau ere, haragi trinkoa eta zapore fin eta delikatua duena. Sukaldean ia teknika guztiak onartzen ditu eta ezin egokiagoa da labean egiteko, plantxan edo parrilan. Mediterraneoko ia herrialde guztiek hazten dute lupia akuikulturaren bidez. Guk salmahaian eskaintzen dugu (aleka) edo ontziratuta (aleka eta zatituta).

31

030-031 ACUICULTURA EUS.indd 31

17/10/19 17:54


hilabete honetan

2,84 â‚Ź ERRAZIOAK

Lupia koko saltsarekin 500 g lupia 16 txirla Piper gorri 1 eta piper hori 1 140 g ilar Tipula 1 Azenario 1 Berdura salda, koilarakada 1 Koko edaria, koilarakada 1 Jengibre freskoa eta martorria Curry pasta 2 koilarakada oliba olio birjina 2 baratxuri atal Piperbeltza Gatza Laguntzeko: 140 g arroz Lima 1

NOLA PRESTATU. Bota olioa kazola batean eta erantsi curry pasta. Utzi su bizian minutu batzuk, usainak askatzen hasi arte. Bota baratxuria eta jengibrea, eta utzi gorritzen hasi arte. Erantsi berdura salda eta koko esnea. Utzi irakiten. Erantsi berdurak, gatza eta piperbeltza, eta egin su eztian zertxobait guritu arte. Jarri arraina kazolan eta egin dadila. Ondoren, erantsi txirlak, eta eduki sutan irekitzen diren arte. Azkenik, bota gainetik martorri xehatua. Egin arroza paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuta. Xukatu eta nahasi lima birrinarekin. Zerbitzatu arrain gisatua arrozarekin.

Hutsik egiten ez duten errezetak

OHAR DIETETIKOA Elikagai multzo guztietakoak ditu errezeta honek, eta plater bakar osatua izan daiteke: berdura, proteina osasungarria (arrain zuria) eta zereala. Eta ukitu berezi bat ere badu, koko edariak ematen dion zaporea. Nutrizioari dagozkion alderdiak. Nutrizioaren ikuspegitik oso plater orekatua da, eta oreka hori, gainera, elikagai osasungarriek ematen diote, mantenugai kaltegarririk ez daukaten osagaiek, eta bai, aldiz, eragin onuragarria; horren adibide dira, esaterako, berduren pigmentuak. Mantenugai bakarra ageri da laranja kolorez semaforoan, gantz saturatuak alegia; kokozko edariak ematen ditu, gantzik gehienak saturatuak baititu, nahiz eta landare jatorriko elikagaia izan. Ba al zenekien‌? Lupia basatia gantz gutxiko arrain zuria izan daiteke edo erdigantzatsua, urte sasoiaren arabera. Hori sumatu egiten da testuran eta zaporean, eta eragina du kaloria kopuruan ere. Arrain horren gantzak, ordea, kardioosaungarriak dira (omega 3).

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

60’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

487

20,2G

11,8G

9,09G

1,14G

%24

%29

%59

%10

%19

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

32

032 ESTE MES RECETA LUBINA EUS.indd 32

17/10/19 18:02


EROSKI 51 COCIMAR.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

15:44


hilabete honetan

1,61 â‚Ź

Hutsik egiten ez duten errezetak

ERRAZIOAK

Burbina bermut eran 500 g burbina EROSKI Natur 2 patata Tipula 1 12 tomate (cherry erakoak) Arrain salda, basokada 1 Bermuta, basokada 1 Oliba olio birjina Limoi 1 Gatza Erromeroa

NOLA PRESTATU. Frijitu patatak (xaflatan moztuta) tipularekin (xerratan), eta gorde geroko. Eman gatza burbinari, egin ebaki batzuk solomoan eta sartu limoi xerra batzuk. Jarri patataz eta tipulaz egindako ohe bat labeko erretilu batean, erantsi tomateak xerratan moztuta, eta jarri gainean burbina. Erantsi limoi xerra gehiago eta erromero fresko pittin bat gainetik. Zabaldu gainetik arrain salda eta bermuta, basokada bat bakoitzetik. Sartu labean hogei minutuz edo. Gomendioak Erromeroaren ordez salbia ere erabil daiteke. Burbinaren zati gorenak edo erdialdeak erabil daitezke. Labeko erretilua zuzenean eraman daiteke mahaira edo erretilu polit batean jar dezakegu burbina. OHAR DIETETIKOA Arrain zuria da burbina, gantz gutxi ematen duena eta kalitate oneko proteina asko.

Beste osagai nagusiak begetalak dira plater honetan, eta horiek bitaminak, mineralak eta zuntza ematen dute. Gainerako gantza patata eta tipula frijituek ematen dute, baina gantz osasungarria da. Trikimailuak Patatak eta tipula frijitu ordez labean eginez gero, murriztu egin daiteke olio kantitatea eta, ondorioz, baita errezetaren kaloria kopurua ere. Burbina arrain zuria da, eta estimu handia dauka gastronomiaren esparruan. Haragi gustagarri eta zaporetsua dauka, hainbat eratan presta daiteke, eta gordinik jatea ere maite du jende askok. Alkoholik gabe prestatu nahi bada, bermuta kendu eta arrain salda gehiago bota dakioke (beste basokada bat). Jendeak besterik uste badu ere, edariaren alkohola ez da %100ean desagertzen kozinatzean.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

35’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

407

15,9G

3,04G

11,4G

0,89G

%20

%23

%15

%13

%15

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

34

034 ESTE MES RECETA ACUICULTURA EUS.indd 34

17/10/19 18:03


EROSKI 51 HOBEA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

16:17


hilabete honetan

Hurbiltasunaren balioa EROSKIren harategietan tratu hurbila eskaintzen dizugu, gure profesionalen esperientzia eta ezagutza, eta, nola ez, kalitatezko haragien eskaintza oparoa preziorik onenean. Zerbitzu espezializatua aurkituko duzu gure salmahaietan, hurbila eta konfiantzazkoa, hobeto aukeratu dezazun.

AUKERA UGARI ETA KALITATEZKOAK

H

aragi ontziratuen sailean bezala, gure salmahaietan ere aukera handia duzu haragietan eta haragiarekin egindako produktuetan. Badituzu tokiko produktuak, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) daramatenak eta jatorri ospetsuetakoak, haragirik onena eskura izan dezazun preziorik onenean. Abelgorriarena. Tokiko elikagaien aldeko apustuak hitzetatik harago joan behar du. Horregatik, eskualdearen arabera, baditugu Jatorri Izena duten tokiko haragiak, adibidez Balearretakoa, Kataluniakoa, Galiziakoa, Nafarroakoa eta Euskal Autonomia Erkidegokoa. Txahalaren haragia ere eskaintzen dugu hainbat eratan moztuta: lehen mailako xerra, entrekota, txuletak... Eta harategiko salmahaiko eskaintza osatzeko, hortxe ditugu premium espezialitateak: Angusa eta behi txuleta onduak. Arkumea. Axuria eta esneko arkumea urte osoan eskaintzen ditugu, eta horretaz gain, baditugu

Adierazpen Geografiko Babestua daramatenak ere, adibidez Ternasco de Aragรณn delakoa (urte osoan), Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako esneko arkumea (azarotik apirilera) eta Galesko AGBa daraman arkumea (uztailetik urtarrilera). Txerria. Baditugu txuletak, solomoa, saiheskiak... Duroc arrazako txerrienak dira, eta EROSKI Natur sailean eskaintzen ditugu, AENORek Animalien Ongizaterako ematen duen ziurtagiriarekin. Produktu landuak eta birrineztatuak. Produktu landuetan ere aukera zabala aurkituko duzu -tokian tokikoak dira horietako asko -, adibidez hanburgesak eta saltxitxak, hegazti, txerri edo abelgorri haragiz eginak. Horri gehitu behar zaizkio produktu birrineztatuak eta kroketa askotarikoak. Hegaztiak eta untxia. Salmahai batzuetan oilaskoa aurkituko duzu, xerratan moztua eta bezeroak nahi duen bezala prestatua, beste hegazti batzuk ere bai (eperra eta galeperra), eta untxia, hori ere bezeroak nahi duen bezala prestatua.

36

036-038 VITRINA CARNE EUS.indd 36

17/10/19 18:04


PROFESIONALTASUNA ETA PRESTAKUNTZA JARRAITUA Haragia salmahaian erosten denean eta harakin baten laguntza jaso daitekeenean, aukerak ugaritu egiten dira. Zu laguntzeko daude gure profesionalak, eta bezero gisa sortzen zaizkizun beharrei erantzuteko. Gure harakinak adituak dira, ezagutzen dute produktua eta zu laguntzeko eta aholkuak emateko daude. Harategiko Freskoen Eskolan trebatzen dira, esperientzia handiko profesionalek gidatuta, eta ondoren bakoitza bere dendara itzultzen da. Horretaz gain, prestakuntza jarraitua jasotzen dute eguneroko lanean izaten dituzten zereginetan hobetzeko. Eta ezagutza hori zuregana iristen da gero, bezero gisa haiekin harremanetan hasten zarenean. Zalantzaren bat izanez gero edo gehiago jakin nahi izanez gero, galdetu baino ez duzu egin behar. Argibideak emango dizkizute salmahaiko haragien inguruan, aholkuak eskainiko dizkizute atal bakoitza nola prestatu jakiteko, eta abar. EROSKIn balioa ematen diogu gardentasunari eta bermatu egiten dugu produktuaren trazabilitatea, animalia hazi eta hiltzen den unetik hasi eta ontziratu eta saltokira iristen den arte.

37

036-038 VITRINA CARNE EUS.indd 37

17/10/19 18:04


hilabete honetan

Gure harakina Inma Cubas (EROSKI Bilbondo)

“Supermerkatu batek eskaintzen dituen zerbitzu eta aukera guztiak eskaini nahi ditugu salmahaiko esperientzia eta hurbiltasunarekin batean� Zuk nahi duzun bezala mozten dugu haragia, xehatu egiten dugu unean bertan eta hutsean ontziratu. Denboraz larri bazabiltza edo zain egoteko modurik ez baduzu, mandatuak ere hartzen dira. Eskatu besterik ez duzu egin behar. Zer-nolako abantailak eskaintzen ditu ontziratuta dagoen produktuak edo era batean edo bestean moztuta? Hutsean ontziratzen denean, haragia ez da izaten hain hauskorra, ongi eusten die joan-etorri luzeei, ez ditu zikintzen beste elikagai batzuk eta luzaroago irauten du bere ezaugarriak galdu gabe. Haragia moztuta presta dezatela eskatzeko aukera, berriz, lagungarria izaten da piezari probetxu hobea ateratzeko eta denbora aurrezteko. Edozein haragi mota xerratzen edo zatitzen dugu, eta arkumea adibidez, pieza osoetan, erdibituta edo laurdenetan ere jartzen dugu. Harakinari eskatu baino ez zaio

egin beharko, eta hark aholkua ere emango du pieza bakoitza zertarako erabiltzea komeni den jakiteko. Salmahaian zain egon behar izaten da, eta hori desabantaila bat izaten da... Tratu hurbilagoa edo aholku bat nahi duenarentzat, salmahaian zerbitzu bat baino gehiago izaten dugu erosketa errazteko eta itxaronaldia murrizteko. Egunero erretiluak prestatzen ditugu, bezeroek unean bertan eraman dezaten salmahaian aurkituko duten haragi bera. Enkarguak eskatzeko aukera ere hor dago.

probatzen ari gara, adibidez WhatsApp-eko mezuen bidez. Zein da helburua, salmahaia azkarragoa eta eskuragarriagoa izatea? Supermerkatu batek eskaintzen dituen zerbitzu eta aukera guztiak eskaini nahi ditugu salmahaiko esperientzia eta hurbiltasunarekin batean. Horregatik, bezeroen esperientzia hobetuko duten modu berrien bila ari gara. Harakinen prestakuntza funtsezkoa da, eta berdin teknologia berriek ematen dituzten aukerak ere enkarguak egiteko edo bezeroei abisuak helarazteko.

Nola funtzionatzen dute enkarguek? Urte guztian izaten da aukera hori, dendan bertan edo harategiko salmahaian ageri den telefonora deituta. Dendan dauden produktuak eska daitezke edo beste supermerkatu batzuetakoak. Gainera, zerbitzu hori eskuragarriagoa egiteko moduak

38

036-038 VITRINA CARNE EUS.indd 38

17/10/19 20:02


hilabete honetan

Txahalki takoa garagardo eran marinatua 10 talotxo txiki, gariz edo artoz eginak Txahalaren solomoa, 2 xerra (400 g) Worcestershire saltsa ingelesa, 4 koilarakada 4 baratxuri atal, xehe-xehe moztuta 2 koilarakada oregano lehor Koilarakada 1 kumino (ehoa) Garagardo litro 1 8 txanpiñoi (portobello), xaflatan Errukula Koilarakada 1 oliba olio birjina estra Ahuakate eta ziape krema egiteko: Ahuakate ondu 1 Antzinako ziapea, koilarakada 1 3 lima Tomate erreak egiteko: Cherry tomateak, 2 sortatxo Oliba olio birjina estra pittin bat Gatza, piperbeltz eho berria eta oregano lehorra

2,35 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

NOLA PRESTATU. Jarri xerrak ongi zabalduta ontzi batean. Erantsi saltsa, baratxuria, oreganoa eta kuminoa, eta estali garagardoarekin. Jarri film bat gainetik eta sartu hozkailuan (2 orduz, gehienez). 10 minutu falta direla, erantsi txanpiñoiak. Eman gatza eta piperbeltza tomateei, eta zabaldu gainetik olioa eta oreganoa. Sartu labean 25 minutuz, azala irekitzen zaien arte eta zertxobait zimurtzen hasi arte. Gorde geroko. Takoa egiteko, zapaldu sardexka batekin ahuakatearen mamia eta nahasi ziapearekin eta 2 limaren zukuarekin. Gorde geroko.

Errazioak: 5

Zailtasuna

Berotu txalotxoak segundo batzuetan alde bakoitzetik, oliorik gabe, eta gorde berotan.

130’

Atera xerrak marinatutik, eta moztu zerrenda lodietan edo laukietan, nahi den bezala. Egin plantxan olio hari batekin.

NUTRI-SCORE

A

Xukatu txanpiñoiak, eta egin zartagin batean olio hari batekin minutu batez. Muntatu takoa: jarri oinarrian ahuakatea, haragi zerrenda pare bat, txanpiñoiak, tomate pare bat eta errukula. Oharra: Ahuakate eta tomate kremak ukitu gustagarria ematen du, zaporez betea.

Denbora

C D E

ERRAZIO BATEK DAUKA: OHAR DIETETIKOA Plater bakar gisa har daiteke afaritan, elikagai multzo guztiak baitaramatza, dieta orekatu batek eduki beharreko kopuruetan.

KCAL

GANTZA

397

15,9G

%20

%23

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

4,58G 10,7G %23

%12

GATZA

1,27G %21

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

39

039 ESTE MES RECETA CARNE EUS.indd 39

17/10/19 18:04


Zure gogokoak Gure bezeroek kontatu egiten dute zein dituzten produkturik gogokoenak eta nola atera etekinik onena sukaldean. Mila esker iritziak eta ideia onak partekatzeagatik.

CARMEN ISABAREN GOGOKOENAK

EROSKI Seleqtia garbantzuak Lekaleak funtsezkoak dira dieta orekatu batean, ugari ematen baitute zuntza, mineralak, karbohidratoak eta landare jatorriko proteinak. Carmen Isaba EROSKIren bezeroa da aspaldidanik, eta haren etxean sekula ez dira falta izaten Seleqtia saileko gure garbantzuak. Zaporea eta testura kontuan hartuta, aurki daitezkeen onenak dira, bai egosita datozenak eta bai Gaztelako garbantzu lehorrak ere: “Oso azal fina izaten dute, ia sumatu ere egiten ez dena, eta oso zapore atsegina”. Eta egokiak dira errezeta mota guztietarako, beste garbantzu batzuk baino askoz guriagoak eta leunagoak baitira, eta oso ongi bat egiten dute beste mota batzuetako osagaiekin. Egosita datozen horiek, gainera, beste abantaila bat ere badute, Carmenen ustez: “Kozinatuta daudenez, edozein estualditatik atera zaitzakete”. “Gurina bezala” desegiten direla nabarmendu du, eta oso erraz erabiltzen direla: potoa ireki eta garbitu, ez da besterik egin behar. ERREZETA UGARI Ohikoena eltzekarietan eta gisatuetan erabiltzea izaten da, baina beste aurkezpen asko ere onartzen dute. “Ia edozertarako erabiltzen dut garbantzua, laguntzaile gisa, plater bakar gisa edo beste errezeta batzuen osagai gisa...”. Carmeni gustatu egiten zaio arrozarekin konbinatzea, espinakarekin eta baita kalabazarekin ere; eta humusa egitera ere ausartu da. Web-orrian (supermercado.eroski.es) eman dezakezu Seleqtia gure garbantzuen inguruko iritzia. Horrela, aukeratzen lagunduko diezu beste kontsumitzaile batzuei. Zeren, EROSKIn, zuk jartzen baitituzu izarrak.

NUTRI-SCORE

A B C D E

zure gogokoak

gehiago jakiteko

40

040-041 TUS FAVORITOS EUS.indd 40

17/10/19 18:05


1,70 â‚Ź ERRAZIOAK

Garbantzuak espinaka eta berdurekin EROSKI Seleqtia garbantzuak, 2 poto EROSKI espinaka freskoak, poltsa 1 3-4 azenario, EROSKI Natur 3-4 porru 2 baratxuri atal 2 tomate (ongi helduak) Basokada 1 ur 2 koilarakada olio Gatza

NOLA PRESTATU. Xehatu berdura guztiak eta gorde geroko. Jarri olioa eltze batean eta erregosi porrua, azenarioa eta baratxuria 10-15 minutuz. Erantsi tomateak, eta utzi beste 10 minutuz egosten. Bota ura berdura erregosiei (basokada bat), eta irakiten hasten denean, erantsi espinakak.

Utzi nahastura egosten beste bost minutuz. Erantsi garbantzuak (aurrez garbituta), eta utzi beste bost minutu zaporeak bateratzeko. Eman gatza. Eltzean egonean utziko dugu zerbitzatu aurretik. OHAR DIETETIKOA Nutrizioari dagozkion alderdiak. Lekaleekin eta barazkiekin osatua dago plater hau, eta, ondorioz, mantenugai asko eta askotarikoak ematen ditu: landare jatorriko proteina, karbohidratoak, zuntza, mineralak eta bitaminak. Gantza ere badu, oliba olioak emana, eta, ondorioz, kardio-osasungarria da. Zuntzari esker, asetzeko gaitasun handia du errezeta honek. Nutrizioari dagozkion alderdiak. Lekaleekin eta barazkiekin osatua dago plater hau, eta, ondorioz, mantenugai asko eta askotarikoak ematen ditu: landare jatorriko proteina, karbohidratoak, zuntza, mineralak eta bitaminak. Gantza ere badu, oliba olioak emana, eta, ondorioz, kardio-osasungarria da. Zuntzari esker, asetzeko gaitasun handia du errezeta honek.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

45-50’

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

442

10,1G

1,37G

%22

%15

%7

AZUKREAK

GATZA

13,7G 0,58G %15

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

41

040-041 TUS FAVORITOS EUS.indd 41

17/10/19 18:05


hilabete honetan

‘On-line’ eegindako erosketak dendan jasotzeko zerbitzua

Har itzazu erosketak ilararik egin gabe eta autotik atera gabe Gaur egungo lan erritmoek behartu egiten gaituzte gure ordutegiak etengabe moldatzera, eta gero eta garrantzi gehiago dauka erosketa nork bere neurrira egiteko aukera izateak, norberari ongi heldu zaionean. Hori dela eta, EROSKIn hainbat dendatara zabaldu dugu on-line egindako erosketak jasotzeko zerbitzua. Doakoa da, eta itxaronaldirik eta ilararik egin gabe jaso daiteke.

O

n-line egindako erosketak dendan jasotzeko zerbitzuak aukera ematen dizu eskaria edozein unetan eta lekutan egiteko ordenagailuaren, tabletaren edo

mugikorraren bidez, eta egunean bertan jaso dezakezu. Gure online supermerkatuan egindako erosketak ordu batzuen buruan jaso daitezke, autotik atera gabe,

denda bakoitzean horretarako jarrita dagoen gunean. Zerbitzu horrekin, are malgutasun gehiago eman nahi dizugu erosketak zure beharrizanetara egokitu ditzazun.

42

042-043 CLICK AND DRIVE EUS.indd 42

17/10/19 18:06


EGIN EZAZU ZURE EROSKETA UNEAN BERTAN ETA ERRAZ-ERRAZ ‘ON-LINE’ EROSTEA

1

Zerbitzua erabili nahi duenak supermercado.eroski.es webgunera sartu beharko du eta erosketa dendan jasotzeko aukera hautatu. 20.000 erreferentzia baino gehiago ditugu elikagai eta freskoetan, eta EROSKI supermerkatu

eta hipermerkatuetan izaten diren sustapen berdinak eskaintzen ditugu. Gure bezeroek nabarmendu duten bezala, denda birtualean produktu sorta handia aukeratu daiteke, eta modu azkar eta arinean egiten da erosketa.

AUKERATU JASOTZEKO ORDUTEGIA

2

Behin gurdi birtuala bete dugularik, adierazi egin behar dugu non bildu nahi dugun eta zein ordu tartetan. Ordutegiak ez du etenik goizeko 09:00etatik gaueko

22:00etara, eta larunbat goizetan ere erabilgarri egoten da. Aukera ematen du hiru aste lehenago egiteko erosketaren eskaria, eta jaso baino lau ordu lehenago ere bai.

JOAN EROSKETAK HARTZEKO GUNERA

3

Eskaria egin denean eta non eta noiz jasoko den adierazi denean, saltokiko aparkalekura joan eta agindutako lekutik pasatu behar da. Azken urteetan, handitu eta indartu egin dugu denda birtualeko erosketak

jasotzeko zerbitzua, eta gaur egun hamar leku ditugu erosketa horiek autoan jasotzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Galizian. Eta urte honetan Galizian beste batzuk irekitzeko itxaropena dugu.

HARTU EROSKETAK

4

Ibilgailua behar den lekuan aparkatu ondoren, interfonora deitu behar izaten da eta nor garen esan. Erosketa poltsatan sartu

eta autoaren maletategian utziko dute, gu auto barrenean gaudela, ilararik eta itxaronaldirik egin gabe eta erabat doan.

EROSKETAK JASOTZEKO 31 GUNE DITUGU IBILGAILURIK GABE DOAZENENTZAT. Zerbitzu hori ere doakoa da, hiri barneko saltokietarako abian jarri duguna, eta aukera ematen du dendan bertan jasotzeko Internet bidez egindako erosketak. Behin eskaria eginda, bi ordutan prest egon daiteke guk nahi dugun EROSKI dendan, ilararik eta itxaronaldirik egin gabe, gune berezi bat prestatu baita on-line egindako erosketak hartzeko (poltsan sartuta egongo dira).

Supermercados

Gure bezeroek oso esperientzia ona izan dute, eta hori dela eta, ‘on-line supermerkaturik onenaren saria’ eman digute hirugarren urtez jarraian. Sari hori bezeroek eurek ematen dute boto bidez, Espainian kontsumitzaileekin egiten den sariketarik handienean, eta supermerkatuaren gogobetetasun maila eta balorazio globala hartzen ditu kontuan.

43

042-043 CLICK AND DRIVE EUS.indd 43

17/10/19 18:06


edergintza

Egiozu aurre hotzari Gure larruazala ahuldu egiten da hotza hastearekin. Tenkatuagoa egoten da, lehorragoa, eta aire izoztuak, tenperatura txikiek edo berogailuak gogor erasaten diote. Osasuntsu, sendo eta eder egon dadin, urte sasoi honetan indartu egin behar dugu, gu babesteko funtzioari eutsi diezaion, eta horregatik da garrantzitsua hidratatzeko, elikatzeko eta lehengoratzeko gaitasuna duten produktuak erabiltzea. Zure larruazalak gauzarik onenak behar dituelako, erabil ezazu belle NATURAL saila, osagai naturalekin egina.

Z

ure larruazala modu naturalean zaindu nahi duzunean eta ingurumena ere errespetatu nahi duzunean, garrantzitsua da ongi bereiztea zein diren egiazko kosmetiko naturalak eta zein ustezkoak. belle NATURAL saileko 22 produktuak kosmetiko natural gisa egiaztatu ditu COSMOS estandarrak, eta ECOCERT nazioarteko erakundeak homologatu ditu. Arau horrek zehaztu egiten du nolakoa izan behar duen osagaien jatorriak eta ekoizpenak, zer agertu behar duen etiketan, nola ontziratu behar den eta nola kudeatu behar den ingurumenaren alderdia. Produktu guztietan, osagai naturalak edo jatorri naturalekoak dira %98 gutxienez, eta horietatik, ekologikoak izaten dira %5 gutxienez; horretaz gain, ez dute izaten konposatu eztabaidagarririk. Kosmetiko natural egiaztatuak hautatuz, modu arduratsuagoan kontsumitzen da, ez baitu onartzen ekoizpen prozesu kutsatzaileak erabiltzea eta behartu egiten du, gainera, bilgarriak ahalik eta gehiena murriztera; era berean, ekoizpen lantegiek kudeaketa plan bat eduki behar dute ingurumen arlorako eta hondakinak birziklatzeko. belle NATURAL izeneko produktu sortari dagokionez, baldintza horiei beste bat eransten zaie: horien kartoizko zorroak FSC ziurtagiria darama, zeinak bermatu egiten duen basoak modu arduratsuan kudeatzen direla ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik. Hona hemen horietako batzuk, negu honetan zure larruazala zaintzen lagunduko dizutenak.

ESKUETARAKO KREMA E Ekilore olioa dauka, zeinak E ugari izaten dituen gantz u azido saturatugabeak, eta a lagundu egiten du larruazala la leuntzen eta indartzen. Limoi le estraktua ere badarama, eta e osagai horrek herdoilaren o aurka egiten du eta indartu a egiten du larruazalaren hesi e naturala; azido laktikoa ere n badu, eta moldatu egiten du b larruazala. Test dermatologiko la bidez frogatuta dago. b

44 44

044-045 BELLEZA EUS.indd 44

17/10/19 18:09


Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle sailean ditugun produktu guztiak

AURPEGIRAKO SERUMA, ADINAREN AURKAKOA Algen estraktuarekin egin da, eta babestu egiten du zahartze goiztiarretik eta elikatu eta hidratatu egiten du larruazala; ondorioz, hobetu egiten da larruazalaren elastikotasuna, eta ez da mengeltzen. Azido hialuronikoa ere badauka, eta osagai hori ezin hobea da larruazala hidratatzeko, erradikal libreetatik babesteko eta kolageno ekoizpena laguntzeko; ondorioz, zimur gutxiago sortzen da. Eskualanoa ere badarama; oso aproposa da herdoilaren aurka egiteko, eta eragin bigungarri aparta dauka (gantzik gabea, gainera). Formula osatzeko, hortxe ditu konjac sustraia, larruazala moldatzen eta lehengoratzen duena, eta E bitamina, herdoilaren aurkako osagai ahaltsua, hesi naturala indartzen duena. Test dermatologiko bidez frogatua dago.

BEGIEN ERTZETAKOA, ADINAREN AURKAKOA

GAUERAKO KREMA SENDOGARRIA Honako hauek ageri dira osagaien artean: estrepa estraktua, zeina erremedio sendoa den larruazalaren zahartze prozesuaren aurka egiteko, neutralizatu egiten baititu erradikal libreak, elastikotasuna hobetu eta zelulak birsortzeko prozesua lagundu; azido hialuronikoa, eskualanoa eta jiaogulan estraktua, zeinak indartu egiten duten larruazalaren egitura, eta sendotasuna eta hidratazioa eskaintzen dituzten. Badauzka, halaber, banbu estraktua (argitasuna eta leuntasuna ematen ditu) eta makadamiako intxaurren olioa, ugari ematen dituena azido oleikoak, linoleikoak eta esterolak, larruazala lasaitzeko eta leuntzeko balio dutenak. Test dermatologiko bidez frogatuta dago.

EZPAINETAKO BALTSAMOA Makadamiako intxaurren olioa dauka, karitĂŠ gantza, granada estraktua eta almendra gozoen olioa. Test dermatologiko bidez frogatua dago.

Granada estraktua darama, eta lagundu egiten du zahartze prozesuaren aurkako borroka, ugari izaten baititu polifenolak eta antozianoak. Baditu, halaber, azido hialuronikoa, almendra gozoen estraktua (ugari izaten ditu gantz azido esentzialak) eta E bitamina (gaitasun handia du herdoilaren aurka egiteko, indartu egiten du hesi naturala eta leundu egiten du larruazala), baita karitĂŠ gantza ere, zeina lagungarria den zahartze prozesuari aurre hartzeko eta hezetasuna atxikitzeko (ez du uzten larruazala deshidratatzen). Test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatua dago.

45

044-045 BELLEZA EUS.indd 45

17/10/19 18:10


bidaiak

Ontziratu zaitez bereziki zuretzat sortu den itsas bidaia bakarrean

P

ullmantur itsas bidaia batean ontziratzen zarenean, irribarre batekin agurtzen zaituzte lehen unetik, “hola” esanez. Izan ere, gaztelania da ontziko hizkuntza ofiziala, eta, ondorioz, ulermen arazoak saihestu egiten dira bidaia horietan ohikoak diren beste hizkuntza batzuk ez dakizkitenentzat. Itsas bidaia horietan, bizi garen bezalaxe nabigatzen dugu, intentsitate guztiarekin, presarik gabe eta oporraldia zentzumen guztiekin gozatzeko prest, ontzian bezala lurrean ere. Ekintza dibertigarriak izaten dira jende guztiarentzat, eta eskaintza oparoa gastronomian, animazio zerbitzuetan eta haurren klubean.

ZU BEZALAKOAK GARA Zu bezalakoak izatearen gauzarik onena da zuk bezalako gustuak ditugula; horregatik, aurrea har diezaiekegu zure desirei, eta ongi dakigu siesta bat ez daitekeela eten, paella itsasokoa edo mendikoa izaten dela, hit horrek dantzalekura ateraraziko zaituela edo 15 urteko zure alaba edo semea ez dela asetzen 9 urtekoak asetzen diren gauza berdinekin. ‘DENA BARNE’ HARTZEN DUEN ESKAINTZA ONENA ‘Dena Barne’ hartzen duen eskaintza bat sortu dugu propio zuretzat; zuk lasai egon beste

gauzarik ez duzu egin beharko, eta une bakoitzean nahi duzun horrekin gozatu: edari mugagabeak, gastronomia onena, jarduerak, kirola, haurrentzako programa, musika... Ez zara batere aspertuko! APARTEKO GASTRONOMIA Zuk bezalaxe, guk ere izugarri maite dugu mahairen inguruan hurbilekoekin esertzea, otorduarekin harrituko gaituztelakoan. Ontzian platerik onenak dasta ditzazun, Pullmantur Gastrolab sortu dugu, plataforma gastronomiko bat, Jordi Cruz sukaldariak gidatzen duena, non gauza onei aparteko ukitua ematen zaien.

JAKIN DEZAZUN: PULLMANTUR ITSAS BIDAIA BATEAN... Espainian ohikoak diren ordutegietan egiten dira otorduak. Antzerkia, fitness ikastaroak eta ikuskizunak gaztelaniaz dira. Jordi Cruz sukaldari ospetsuak dauka proposamen gastronomikoaren ardura. Edarietan ez dago mugarik eta markarik onenetakoak eskaintzen dira, gauza guztien alde topa egin dezazun. Haurrentzako programa bat izaten da, eta beste bat nerabeentzat. Eta askoz gauza gehiago, Pullmantur-ekin nabigatuz goza dezazun.

046-047 VIAJES EUS.indd 52

17/10/19 18:35


MEDITERRANEOKO 5 ALTXOR Bartzelona • Napoli • Civitavecchia • Livorno • Villefranche • Marsella 8 egun / 7 gau Sovereign ontzian. Irteera 2019ko azaroaren 11n

299

€-tik

IPARRALDEKO FIORDOAK Rostock • Gotemburgo • Bergen • Molde • Nordfjordeid • Alesund • Trondheim 8 egun / 7 gau Monarch ontzian.

899

€-tik

ISLANDIA ETA FAROE UHARTEAK Reikiavik • Akureyri • Isafjordur • Thorshaven • Trondheim 8 egun / 7 gau Monarch ontzian.

1.199

€-tik

046-047 VIAJES EUS.indd 53

17/10/19 18:35


familia planak

EROSKI club-en 0路12 Familia Plana

Zure ondoan garai berri bakoitzean Guraso izatea abentura handi bat da, eta asko eskertzen da handik eta hemendik laguntza jasotzea. EROSKI club-etik lagun egin nahi dizugu, eta, horregatik, zure ondoan egongo gara hasi haurdunalditik eta zure haurrak 12 urte betetzen dituen arte, une bakoitzean behar dituzun irtenbideak eskaintzeko. Lagundu egingo dizugu aurrezten, eta interesgarria izango zaizun informazioa eskainiko dizugu, zure familiaren eguneroko zereginak errazteko.

E Informazio gehiago 0路12 Familia Planari buruz

ROSKI club-eko bazkideei zuzendua dago 0路12 Familia Plana, 12 urtetik beherako haurrak dituztenei zehazki, eta askotariko gaiak biltzen ditu: aurrezteko moduak, nutrizioa, higienea, puerikultura, emozioen kudeaketa... Bazkidea bazara, programaren webgunean eman dezakezu izena. Horretarako, EROSKIren web-orrian daukazun erabiltzaile izenari konektatuta egon beharko duzu, eta handik jasoko dira zure datuak modu automatikoan. Ez da beste dokumenturik aurkeztu behar; planean sartu nahi dituzun seme-alaben izenak eta jaioteguna bakarrik erantsi beharko dituzu.

Izena eman dezakezu 0路12 Familia Planaren webgunean, www.eroski.es/familias012

48

048-049 PLAN FAMILIAS EUS.indd 48

17/10/19 18:34


hiru urte egin arte

%5

aurreztu ztu pixoihal eta toallatxoetan

Aurrezteko EROSKI club-en plan honek %5eko aurrezki iraunkorra eskaintzen dizu pixoihal eta toallatxoetan, izena ematen n duzun egunetik zure haurrek hiru urte egiten dituzten arte. Aurrezki-kupoi esklusiboak ere eskainiko dizkizugu, zure e haurren adinera egokitzen direnak, baita a sustapen bereziak, eta gehiago. Horretaz gain, doako finantzaketa ere eskura izango duzu, %0ko UTBarekin n sail hauetako erosketetan, EROSKIren hipermerkatu eta supermerkatuetan: puerikultura, haurren elikadura, informatika, bideo-jokoak, ikasliburuak,, eskolako materiala eta arropa; baldintza horiek berak eskuratuko dituzu zu EROSKI Bidaiekin familian ihesalditxo bat at egin nahi duzunerako. Aukeran izango o duzu 3, 10 eta 12 hilabetean ordaintzeko k ko finantzaketa 90 €-ko, 199 €-ko eta 249 €-ko -k ko erosketetan, hurrenez hurren, EROSKIren n supermerkatu eta hipermerkatuetan, eta ta a 12 hilabetean ordaintzeko finantzaketa ta EROSKI Bidaietan, 399 €-tik € tik gorako erosketetan.

Gehiago jakiteko 0·12 Familia Plana programaren webgunean eduki interesgarriak aurkituko dituzu zainketari, elikadurari eta heziketa emozionalari buruz. Garai bakoitzera egokituak daude, hasi haurdunalditik eta haurrak 12 urte egin arte. Zalantza Zalant guztiak argitzeko izango duzu nutrizioaren aukera iz arloko aholkuen eta pediatriaren pedi atalean. Horretaz gain, haurdunaldiari, amatasunari eta heziketa emozionalari amatasu buruzko iinformazio gehigarria ere eskainiko dizugu bideo-ariketen eta ataletan. giden ata Haurdunaldiari egokituta dauden Haurd bideo-ariketek lagundu egingo dizute bideo-a barneratzen zure gorputzak nolako barnerat aldaketak izango dituen, eta prestatu aldaketa egingo zzaituzte erditzeko unea iristen denerako eta ama egiten zarenerako. denerak Haurtxoei masajeak emateko ariketak Haurtxoe lehenbiziko urteetan ere badaude, bada harreman afektiboa hobeto landu harrema dezazun eta haurraren garapen fi siko suspertu. eta mentala men Heziketa Hezike emozionalari buruzko gidetan, zenbait argitalpen jarriko dizkizugu eskura, laguntza izan dezazun zure haurren emozioak ezagutu, t , gidatu eta kudeatzen laguntzeko laguntze eko garaian. Adimen emozionala emozion nala funtsezkoa da gaitasun kognitiboak kognitib boak lantzeko eta baita eskolako emaitzak hobetzeko ere, eskola eta bermatu egiten du haurraren heziketa osoa.

49

048-049 PLAN FAMILIAS EUS.indd 49

17/10/19 18:34


50 urte ospatzen ari gara zurekin AZAROAN, AGUR ESANGO DIEGU GURE URTEMUGAKO OSPAKIZUNEI EROSKI CLUB-EN

EROSKIren 50. urtemuga ospatzeko, azken zozketa egin eta urteko sari handia banatuko dugu! Hilabete hauetan guztietan, EROSKIren 50. urtemuga ospatzen aritu da EROSKI club bere bazkide guztiekin, eta hainbat sari zotz egin ditu: 5.000 €, milioika Travel Club puntu, bidaia zoragarriak eta baita Toyota C-HR hibrido bat ere. Hilabete honetan, gainera, beste eskaintza bat ere atera dugu, eta Repsol zerbitzuguneetan %4raino aurrezteko aukera emango dugu EROSKI club kreditu txartela erabilita.

Lor ezazu 500 €-ko sari bat zuretzat bakarrik!

Toyota C-HR hibridoa zotz egin genuen ekainean, eta irabazlearen eskuetan dago

Agur esango diegu 50. urteurreneko ospakizunei 500 €-ko 50 sari zotz eginda (1). EROSKI club-etik 50 sari banatuko ditugu, sari bat 50 urte horietako bakoitzeko, eta baita konfiantzaz eta konplizitatez beteta egon diren 50 urte horietako bakoitzeko ere. Bazkideei esker lortu dugu hori, horiek dira-eta EROSKIren istorioen protagonistak. Parte hartzeko modua oso erraza da: azaroan 20 €-ko erosketa eginda EROSKIn, automatikoki eskuratuko da zozketan parte hartzeko aukera. 50 irabazleetako bat izango bazina, EROSKI club txartelean sartuko genizkizuke 500 €-ak, nahi duzunean truka ditzazun EROSKIn. Hilabeteko erosketak egiteko erabil ditzakezu, EROSKI Bidaiekin ihesalditxo bat egiteko...

Mirarik eraman du Toyota C-HR hibridoa rentingean hiru urterako, erabat doan; ekainean egin genuen zozketa hori, EROSKIren 50. urteurrena ospatzeko ekimenen barrenean. EROSKIren hipermerkatuan eman diogu ibilgailu berria, Bilbondon (Bizkaia). Auto hori erabiltzen hasteko moduan da, osagarri guztiekin gainera: arrisku orotarako asegurua frankiziarik ki i ik gabe, b autoaren mantentze lanak, zergak, gurpil aldaketak... “A zer-nolako opari puska! Oso auto dotorea da, eta handia. Ea gure alabak ere ateratzen duen gidabaimena, eta hark ere erabil dezakeen”, kontatu zigun Mirarik hunkituta, zeina EROSKI club-eko bazkidea den eta EROSKIk Bermeon duen supermerkatuko bezeroa (Bizkaia).

500€-ko 50 sari

(1)

Zozketan parte hartuko duzu 2019ko azaroan 20 €-ko edo gehiagoko erosketa egiten baduzu EROSKIn zure EROSKI club txartela erakutsita. Ikus itzazu lege oinarriak hemen: www.eroski.es/aniversario-promocion-3/

50

050-051 VENTAJAS CLUB EUS.indd 50

18/10/19 12:51


Abantaila gehiago bazkide izateagatik Eman izena eta has zaitez erregaietan aurrezten Azaroan beste eskaintza bat egingo dugu EROSKI club-eko bazkideentzat, eta horri esker, %4 aurreztu ahalko duzu(2) erregaia EROSKI club txartelarekin ordaintzen duzunean Repsol, Campsa eta Petronorren zerbitzuguneetan. • Hilean 50 eta 100 litro artean hartzen badituzu, %2 aurreztuko duzu. • Hilean 100 litro baino gehiago hartzen badituzu, %3. Gainera, %1eko aurrezki gehigarria lortu ahalko duzu EROSKI club kreditu txartelarekin ordainduta, eta %4

Aurreztu

% aurreztera iritsiko zara. Aurrezki hori lortzeko, aski da zure EROSKI club txartela atxikitzea Repsol Más txartelari. Izena eman nahi baduzu, dei ezazu 944 943 444 telefonora, eta webgunearen bidez ere egin dezakezu: www.eroski.es/promocion-carburante.

Aurrezki gehigarria 80 markatan baino gehiagotan 3% Hasta

8%

Hasta

50%

Hasta

5%

Ideiak emango dizkizugu etxekoak harritzeko. Aurreztu ezazu gune hauetan erosita: ToysRus, Zalando, Aliexpress, PlayStation Plus, IKEA, PortAventura… Eta askoz gehiagotan! Aurkitu itzazu aurrezteko aukera gehiago EROSKI aplikazioaren Más Promociones atalean eta www.eroski.es gunean. Asmatu egingo duzu, seguru!

arte

en

Eman ezazu izena hemen: 944 943 444 zenbakian edo eroski. es/promocion-carburante gunean

Doako finantzaketarekin lagunduko dizugu, %0-ko UTBarekin.

0% T.A.E

Doako finantzaketa eskainiko dizugu, interesik eta komisiorik gabe, EROSKIn erosi nahi duzuna eskura dezazun EROSKI club kreditu txartela erabilita (3). Gure langileek adieraziko dizute zein diren ordaintzeko moduak, eta aukerarik erosoena aukeratu ahalko duzu. Erraz, azkar eta paperik gabe. Ordainlekutik pasatzean eskatu, ez duzu besterik egin behar.

(2)

Aurreztu ahal izateko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetarako bakarrik balio du eskaintza horrek. Hurrengo hilabetearen hasieran sartuko dizute dirua EROSKI club txartel atxikian. Ikus itzazu baldintzak hemen: www.eroskis.es/promocion-carburante. (3) Hiru hilabetetik aurrerako fi nantzaketa 90 €-ko erosketetatik hasita; oniritzia eman behar dio Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak, hark jaulkitzen baitu txartela.

51

050-051 VENTAJAS CLUB EUS.indd 51

18/10/19 12:51


EROSKI 51 FINISH.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

15:49


EROSKI 51 ACTIVIA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

15:54


EROSKI 51 LA VIEJA FABRICA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/10/19

15:46

Profile for eroski

EROSKI_NOVIEMBRE_2019_EUSKERA  

EROSKI_NOVIEMBRE_2019_EUSKERA  

Profile for eroski8