EROSKI_JULIO_2025_EUSKERA

Page 1


Iz ga

Izozkiak, gazpatxoak, alkoholik gabeko koktel udatiarrenak eta era guztietako aholkuak, irtenbideak, joerak eta eskaintzak udaldiaz gozatzeko eta zure burua zaintzeko

Uztaila-Abuztua 2025
Doako ALDIZKARIA bazkideentzat EROSKI club urrezko txartela

Zure udako maitea izateko...

ZUGATIK PARAPENTEAN

aurkibidea

www.eroski.es 2025eko uztaila-abuztua

EROSKIN gustukoago dugu emetea

Eskaintza

eta zure maitasuna lortzea

handi¡

24 44 14 12

04 Zenbaki honetan

06 Hil honetako onenetan onena

07 ... Eta sareetan

08 Hidratazioa

10 ‘Snack’-etarako ideiak

12 Gazpatxoak

14 Otordu arin eta osasungarriak

18 Burgerzaletasuna

22 Ez alde batera utzi proteina: MSC EROSKI Natur hegaluzea

24 Izozkiak

28 Mocktailak

30 Garagardoak

32 Infoodencer-ak

34 Gure dendetako berritasunak

38 Edergintza

40 Elkartasuna

42 EROSKI club-en abantailak

44 Bidaiak

47 Aurrezki kupoiak

50 Albisteak

editoriala

UUDA HONETAN, utzi EROSKIk maita (eta zaindu) zaitzan

da hemen da, eta EROSKIn zurekin batera gozatu nahi dugu. Eguzkia, terrazak, ihesaldiak, aire libreko otorduak... Egun bakoitza aukera berri bat da bizitzaren gozoa dastatzeko.

Hori dela eta, zenbaki honetan hainbat ideia proposatuko dizkizugu uda zure erritmoan bizi dezazun, zure burua zainduz baina ondo jatearen plazerari eta gauza soilen bizipozari uko egin gabe.

Eta uda zure erara bizitzeko denez, zenbaki honetan funtsezko zortzi ‘tip’ emango dizkizugu egun bakoitzari zukua ateratzeaz bat zure burua zaintzeko: hidratatu behar bezala; ase garaian garaiko fruta eta berdura janez; arindu zure platerak zaporeari uko egin gabe; antolatu otordu erraz baina gozoak; gehitu proteina gehiago zure platerei; freskatu izozki edo alkoholik gabeko edariekin...

Hori baino urrunago ere joan nahi dugu; izan ere, uda honetan, EROSKIn,

150 eskaintza puska jarriko ditugu zure esku, aurreztu dezazun, eta ezinbesteko produktuen sorta zabala, bat-bateko planetarako soluzio azkarrak eta oraindik probatu gabe dituzun hainbat berrikuntza ere eskainiko dizkizugu. Gainera, ez galdu gure gourmet sustapena, abuztu osoan gure EROSKI SELEQTIA produktuen bigarren alea %30eko beherapenarekin eskainiko baitizugu. Eta bazkide izateagatik beste hainbat abantaila ere izango dituzu. Bai, zure udako maitale izan nahi dugu: kalitatez, prezio onen bidez eta zure bizitza errazago egiteko gogo biziz. Eta onena merezi duzunez, edergintzaren atalean uda honetarako azken joerak azalduko dizkizugu, eta bidaiatzeko lau jomuga eder eskainiko dizkizugu, lau paradisu deskonektatzeko. Izan ere, uda bete-betean bizi beharrekoa da. Eta bide horretan, zure ondoan izango gaituzu aurten ere.

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Zuzendariordea: Lucia Goicoechea

Erredaktore burua: Manuela Díaz

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid

Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna

HIL honetako ONENETAN ONENA

Udako berezia

EGUZKIA ETA

BABESA ZURE NEURRIRA

Oporrak hartu berriak izan nahiz dagoeneko beltzaran-beltzaran egon, gozatu eguzkiaz modu seguruan.

EGIN TOPA UDA HONETAN

Beti prezio onak onak reziok

Opor usaina du, lurraren usaina, presarik gabeko arratsaldeena... Uda honetan, freskatu une berezi horiek Castillo de Areso edariekin. EROSKIn baino ez da saltzen, beti prezio onenean.

Udako gorria limoi zaporearekin

Alkoholik eta azukrerik gabe.

UDAKO GUTIZIA TXIKIAK

Sangria Frutaduna, orekatua eta fresko-fresko zerbitzatzeko prest.

belle&SUNFPS50+ larruazal sentiberentzako eguzki lozioa Egokia larruazal sentibera edo oso argia dutenentzat edo eguzkitan lehen aldiz jartzen direnentzat. Bidaia formatua.

belle&SUN FPS15 ukipen lehorreko eguzki olioa

Beltzaran kolorea azkartzen du, berehala xurgatzen da eta akabera leuna eta zetatsua uzten du. Larruazal beltzaranduetarako.

Pilota txuri gozoena, orain mini neurrian. EROSKI mini mozzarella berriak behi esne freskoarekin eginak dira, eta ezin hobeak dira entsaladetan, broxetetan edo bazkalaurreko mokaduetan jateko. Samurrak, krematsuak eta proteina eta kaltzio askokoak dira. Uda honetako oinarrizkoetako bat!

ako o oi oinar naar narriz r z izkoe koeetak k t taako b o ob

Gehitu tomatez, albakaz eta garaiko frutaz eginiko entsalada batean, eta prestatu lehen plater azkar, fresko eta on-on bat.

ABUZTU HONETAN

zapore onenetan onena MERKEAGO dago

ABUZTUAN, GURE EROSKI SELEQTIA PRODUKTU GUZTIETAN, 2. ALEA %30 MERKEAGO IZANGO DA. KONBINATU NAHI DUZUN BEZALA! (1)

(1) Gutxien balio duen produktuaren %50 itzuliko dizugu zure txartelean. Pisurako edo handizkako produktuetan %15eko deskontua 1. aletik hasita. Sustapena baliagarria izango da uztailaren 31tik abuztuaren 27ra.

... ETA SAREETAN

Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri

JARRAI IEZAGUZU!

BERTAKOARI KONEKTATUTA: LIKE BAT MEREZI DUTEN ZAPOREAK

Jakin zein diren zure eskualdeko produktu onenen sekretuak, posible egiten dituztenen ahotsean.

Oraindik ez dakizu zergatik den Aragoiko ternascoa hain produktu berezia? Pastores Kooperatiba Taldearen eskutik erakutsiko dizugu.

Gaztazalea bazara eta Idiazabal gazta gogoko baduzu, ez galdu gazta egiteko lau urrats erraz hauek, Dorrea gaztandegiko kideen eskutik.

Ogia bogan dago, orain inoiz baino gehiago. Eta bestela esan diezaiotela Argiñarizko okinari. Etxeko ogi ekologiko eta mamitsu bat egiteko bere trikimailuak jakinarazi dizkigu.

Bazenekien Artaxoako tomatea udaberrian eta irailetik abendura bakarrik landatzen dela? Haiek bueltatu arte, aukeratu sasoian sasoiko eta bertako tomatea.

12 ERREZETA OSASUNGARRI

BERTAKO ZAPOREAREKIN

Gozo, erraz eta osasungarri kozinatu nahi duzu gertu daukazunarekin? Bai, mesedez.

EROSKIn bertako eta garaian garaiko produktuekin prestatutako 12 errezeta bildu ditugu. Bete uda kolorez, zaporez... eta sentitu harro gurearekin!

IZAN ERE, ONDO MAITE ZAITUENAK

Lorena PalacioJon Ander BarbajeroJoel Riera Iñaki Larrea

EGON BETI HIDRATATUTA

Kosta egiten zaizu ura huts-hutsik edatea? Ez dago aitzakiarik! Mila au aukera daude zaporearekin hidratatzeko:

Zaporearekin

Azukrerik gabe.

GO edariak

Zapore freskagarri eta arina, kaloria gutxiko formularekin.

Gasarekin eta limoi

zukuarekin

Burbuilak gustuko dituztenentzat.

Ed n, n hiz eta egarririk ez iz n

Zure tenperatura erregulatzen du.

Digestioa errazten du.

Toxinak ezabatzen ditu. Mantenugaiak garraiatzen ditu.

Gorputzaren eta buruaren errendimendua hobetzen du.

Larruazala zaintzen du.

DESKONTU txartela aldizkari honetan

#elikatupentsatzenduzuna

EROSKI URA: BERTAKO IZAERA

libk

Fontecelta iturburuko ur mineral naturalarekin egina, limoi zukuaren zapore leun eta freskagarriarekin.

Infusio eta kafe hotzak zure egunerokoari bizitasuna eta energia puntu bat emateko.

Hartzeko prest dauden kafeak.

Glutenik gabe.

Arabica %100: gure kafe guztiak, deskafeinatua izan ezik, barietate horretakoak dira, hori baita usain sakonena, azidotasun leunena eta kafeina gutxien duena.

EROSKI ur mineral naturala mineralizazio ahulekoa da, eta hautatutako iturburuetatik dator. Bertako eta hurbileko hornitzaileak lehenesten dira aukeraketa horretarako. Kalitate kontrol zorrotzak ezartzen ditugu. Neurri aldetik, aukera asko dituzu: zortzi litroko txanbiletatik on-the-go botila erosoetara. Izan ere, kalitatezko ura edateak erraza eta segurua izan behar du.

LA MAJUELA ITURBURUA (Cariñena, Zaragoza)

Sodio gutxiko dietetarako

Azukre gehigarririk gabe

Te berdea oso ezaguna da propietate antioxidatzaileak dituelako eta zapore mingots samarra duelako. EROSKI SELEQTIAk orekatu egiten du limoiaren freskurarekin, ginsengaren energiarekin eta ezti ukitu batekin. Probatu hotz-hotza hartzen, izotz birrinduarekin!

FONT SORDA-SON COCÓ ITURBURUA (Mallorca)

FONTECELTA ITURBURUA (Lugo)

HIDRATAZIO KONTZIENTEA

Hobeto sentiarazten gaituen keinurik sinpleena

Sarritan, presaka bizitzearen ondorioz, ez dugu behar beste aintzat hartzen zer edaten dugun, zenbat edaten dugun eta nola egiten dugun. Adituak bat datoz: gure ohituretan eginiko aldaketa txikiek eragin handia izan dezakete. Eta horietako bat etxean hasten da: ur gehiago edatea eta kalitate handiagoko iturri bat hautatzea.

Edaten dugun ura, aukerarik onena al da beti?

Kanilako ura segurua da, baina, sarritan, zaporeak, usainak eta ezpurutasunak ditu, eta, horren ondorioz, botilaratutako ura hobesten dugu.

Etxean iragazteko teknologia oso irtenbide praktikoa da eta denen eskura dago, uraren zaporea eta kalitatea hobetzeko.

BRITA da ura iragazteko soluzioetan marka liderra; ura edateko eguneroko keinua esperientzia kontzienteagoa eta jasangarriagoa bihurtu du.

Hidratazio praktikoa planetari uko egin gabe

BRITA iragazte sistemek optimizatu egiten dute kanilako ura, murriztu egiten baitituzte kloroa, karea, metal astunak eta uraren zaporeari eta usainari eragiten dioten beste substantzia batzuk. Horri esker, ura askoz arinagoa da, eta ahosabairako atseginagoa.

Gainera, BRITAk plastikoaren kontsumoa murrizten laguntzen du. Pitxar bakar batekin edo kanilan jarritako sistema batekin, BRITA ON TAP sistemarekin adibidez, urtean ehunka botila gutxiago erabil daitezke.

Ur basokada soil batekin hasten da errutina kontzienteago bat. BRITAk hainbat ideia ematen dizkigu aldartearen arabera edariak pertsonalizatzeko. Izan ere, ura edatea, osasungarria izateaz gain, plazera ere izan daiteke.

UDAKO ‘SNACKING’-A

Uda honetan, eman kolorea zure snack-ei! Garaian garaiko osagai errazekin mokadu gozoak eta dibertigarriak presta ditzakezu. Eta, batez ere, oso freskagarriak!

OZPINETAKOAK:

UKITU KURRUSKARIA ETA GAZIA

FRUTAK JATEKO PREST

EROSKIn dozenatik gora potexka dituzu jateko prest dauden frutekin. Eraman itzazu ebakita hondartzara, bulegora, nonahira.

Heltze puntu egokienean bildutako frutak.

Kontserbatzeko inolako tratamendurik gabe.

FRUITU LEHORRAK, LAGUN HANDIAK

Asegarriak dira, eta garraiatzeko errazak.

Arinak, freskagarriak eta oso kaloria gutxirekin. Prestatu broxeta txikiak osagai hauek erabiliz: ozpinetako luzokerrak + gazta + cherry tomatea. Arrakasta ziurra!

Sevillako jatorriko kamamila olibak. Kamamila zaporeko olibak piper gorriz beteak, bermut erara

Antxoa zaporeko tipulatxoak.

Ozpinetako luzokerrak, estra kategoria.

%4 oliba olioa dute eta ukitu min bat. Olibak, tipulatxoak eta ozpinetako luzokerrak, oliba olio ukitu batekin.

‘CRUDITE’-AK MOKADU BAT EGITEKO

Pistatxo txigortuak gatz gehigarririk gabe. Fruitu lehor trendy-ena!

Almendretan erregina, “marcona” esaten zaiona, ekilore olioan frijitua.

Intxaur, almendra eta hur gordinen nahasketa.

Ideia gehigarria

Erabili hondoan dip pixka bat eta barruan berdura makilatxoak iltzatuta dituzten potoak. Prest zerbitzatzeko edo eramateko!

Probatu duzu azenarioa, luzokerra, apioa edo piperra ogi makilatxoak balira bezala ebakitzen? Crudite hauek aukera kurruskari eta arina dira, eta, adibidez, humusarekin, guakamolearekin edo jogurt belardun batekin lagunduta, snack osoa eta asegarria bihurtzen dira.

Beti prezio onak ona rezioak

Test bidez frogatua:

BAINA ZAPOREA GALDU GABE

Bazenekien gazpatxo basokada batek ia ur basokada batek adina hidratatzen duela, baina nutrizio aldetik elikagarriagoa dela? Zopa hotz hauek ura dute %80, baina horrez gain, zuntza, A, C eta E bitaminak, potasioa eta antioxidatzaileak ere badituzte. Udako edaria dira, eta aukera freskagarria zure dietan egunean bost berdura eta fruta sartzeko.

ZER DUZU NAHIAGO, GAZPATXOA ALA SALMOREJOA?

Uda honetan, gozatu banakako formatu berriez noiznahi eta nonahi.

Barietate freskagarriena EROSKIn dago, prezio onean.

Gazpatxoa

Tomatea, piperra, luzokerra, baratxuria, ozpina eta OOBE.

TOMATEAZ HARAGO

Sandia gazpatxoa

Salmorejoa

Trinkoagoa da, ogi eta olio gehiago izaten du, baina luzokerrik batere ez.

Tomate kopurua erdira gutxitu eta beste erdiaren ordez sandia freskoa (hazirik gabe) gehitzen du.

Meloi gazpatxoa

Meloi heldua, luzokerra, mendafina, lima edo limoia eta OOBE nahasten ditu.

Baratxuria

Almendra gordina, baratxuria, ogia, olioa, ozpina eta ura. Lagundu mahatsekin.

Beste aukera batzuk

Sortu nahasketak azenarioa, espinaka, mangoa edo kuiatxoa erabiliz.

%100 naturalak eta kontserbatzailerik gabeak. Gazpatxoak ez du glutenik.

Tokiko osagaiekin eginak dira eta egun berean prozesatuak, freskotasuna ziurtatzeko.

Planet Score ingurumen etiketa, erosketa arduratsua bermatzeko.

Zapore tradizionala.

Basque Culinary Centerrek egiaztatua.

Zure gazpatxoa preziorik onenean.

Testura krematsua eta zapore bizia.

Testura arinagoa, ongailu leuna eta luzokerrik gabea.

‘TOPPING’ BEREZI-BEREZIAK

Arrautza egosia, urdaiazpiko kurruskaria edo tofua, proteina iturri dira; ahuakatea, fruitu lehorrak eta haziak, gantz osasungarrien iturri; eta mahatsak, mangoa eta bestelako frutak, C bitaminaren eta ukitu gozoaren osagai. Osoko ogi txigorkiak ere ezin hobeak dira kurruska perfektu hori eta karbono hidratoak gehitzeko.

A B D E C
NUTRI-SCORE A

Antequerako porra 3 gazpatxo errezeta

• Tomate helduak, kilo erdi

• 250 g ogi (baserriko biribila)

• Piper berde baten erdia

• Piper gorri baten erdia

• Baratxuri atal bat

• 50 ml oliba olio birjina estra

• 2 koilarakada ardo ozpin

• Koilarakada erdi gatz Guarnizioa

• Arrautza gogortu bat

• Urdaiazpiko ondua, xehe-xehe moztua Jarri ogia uretan beratzen.

Xukatu ondo ogia eta sartu irabiagailuaren ontzian. Gehitu tomate zurituak, zati txikitan moztuta, baratxuri atal zuritua eta piperrak, zati ertainetan moztuta. Birrindu guztia krema lodi eta homogeneo bat gelditzen den arte.

Bota ozpina eta gatza, eta birrindu berriro.

Pikillo gazpatxoa

• Kilo bat tomate (ongi helduak)

• Tipulin fresko baten erdia

• EROSKI SELEQTIA pikilloko piperrak (pote erdia)

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

• Koilarakada bat Jerezeko ozpin

• Koilarakada bat gatz

Bol handi batean mazeratu osagai guztiak,

piperrak izan ezik. Utzi tapatuta gau osoa hozkailuan.

Bota nahasketa irabiagailuaren ontzira eta gehitu piperrak. Irabiatu indarrez krema fin bat lortu arte. Gorde hozkailuan berriro, hotz-hotza zerbitzatzeko.

Laguntzeko, gehitu ogi txigorki batzuk eta oliba olio birjina estraren txorrotada bat.

Abiadura ertainmantsoan, gehitu olioa mantso-mantso.

Sartu hozkailuan eta utzi pausatzen, 30 minutu eta bi ordu inguru artean, ongi hoztuta hartzen baita.

Zerbitzatzerakoan, gehitu arrautza egosia eta urdaiazpiko ondua gainetik.

Gerezi gazpatxoa

• 750 g tomate

• Tipula txiki baten erdia

• Piper berde baten erdia

• Baratxuri atal bat

• 400 g gerezi

• 4 koilarakada oliba olio birjina estra (OOBE)

• 2 koilarakada Jerezeko ozpin

• 200 ml ur

• 40 g ahuntz gazta (biribila)

• Ezkai freskoa

• Gatza

Kendu hezurra gereziei.

Ebaki tomateak, tipula, piperra eta baratxuria.

Sartu dena irabiagailuaren ontzian eta birrindu.

Gehitu gereziak nahasketari, eta birrindu berriro. Gehitu ozpina, olioa, ura eta gatza, eta birrindu krema fin bat lortu arte.

Hoztu hozkailuan. Zerbitzatu hotza, ahuntz gazta biribilaren zatitxoekin eta ezkai freskoarekin lagunduta.

EGIN OTORDU

ARIN ETA

OSASUNGARRIAK

Udan, otordu gozoak egiteko gogoa izaten da, gehiegi konplikatu gabe. Zein den gakoa? Plater errazak, freskoak eta orekatuak prestatzea, aitaren batean. Gozoak bezain osasungarriak!

PLANIFIKATU

Argi duzunean zer jango duzun, ez diozu harrapatzen duzun aurrenekoari heltzen. Asteko plangintza txiki bat egitea sekulako aldea izan daiteke. Antolatu aurrez erosketen zerrenda, eta aprobetxatu aurrezteko: eman begiratu bat gure eskuorri digitalari eskaintzak ikusteko, aktibatu zure

EROSKI app-eko deskontu txartelak eta doitu zure menua garaiko produktuen arabera, beti ere prezio onena aintzat hartuta.

DENA ESKURA, DI-DA BATEAN

Eduki beti prest tuper bat kinoa egosiarekin, garbitutako berdurekin edo aurrez ebakitako frutekin, eta zure janari biltegian izan eskura lekale egosiak, arrain latak, kontserbak eta entsalada poltsak. Horrela, berehalako batean prestatu ahal izango duzu entsalada koloretsu bat, edo snack osasungarri bat hondartzara eramateko.

EROSKI kinoa nekazaritza ekologikoaren bidez ekoitzia da.

Garbitu aurrez alea ur hotz ugaritan, eta egosi 15-20 minutu, kinoa neurri bakoitzeko bi neurri ur botata.

KINOA EZIN HOBEA DA PLATER ASKO LAGUNTZEKO, PIPERRAK BETETZEKO, PAELLA DESBERDIN BAT PRESTATZEKO EDO ENTSALADAK GOZATZEKO.

Beti prezio onak ona rezioak

IKUSI ESKUORRIA

JAKIN NAHI DUZU NOLA BERMATZEN DUGUN GURE ENTSALADEN ETA EBAKITAKO FRUTEN SEGURTASUNA ETA KALITATEA?

Kinoa kurruskariz prestatutako thai entsalada

• 150 g kinoa

• 150 g aza morea

• 100 g azenario

• 100 g ilar

• Tipula berde baten erdia

• 30 g kakahuete txigortu

• Martorri xehatua

Saltsa prestatzeko

• Lima erdi baten zukua

• 3 koilarakada soja saltsa, sodio gutxikoa

• Koilarakada bat artze jarabe

• Koilarakada bat arroz ozpin

• Koilarakadatxo bat sesamo olio txigortu

• Bi koilarakadatxo jengibre fresko (birrindua)

• Kaiena nahieran

Irakin kinoa eta eraman labera OOBE txorrotada batekin, kurruskari gera dadin. Birrindu eta ebaki osagai guztiak, eta jarri erretilu batean.

Prestatu saltsa, osagaiak nahastuz.

Entsalada zerbitzatzeko, zabaldu gainetik kinoa kurruskaria eta prestatutako ongailua.

‘Trendy’ hazia

Askok zereal bat dela uste badute ere, ez da: kinoa, berez, hazi bat da. Bitxia da, ordea, kozinatzean zereal baten portaera baitu; hori dela eta, sasi-zerealtzat hartzen da.

Andeetakoa da jatorriz, eta inkek sakratutzat hartzen zuten. Gaur egun, berriz, mundu guztian jaki estimatua da, proteina eta zuntz asko duelako, osoko zerealen antzera edo gehiago, eta glutenik ez duelako. Gainera, gantz osasungarri gehiago ematen du, baita bitamina eta mineral gehiago ere, besteak beste, azido folikoa, potasioa, magnesioa, fosforoa, selenioa, zinka eta kaltzio pixka bat.

Egokia da dieta beganoak egiteko.

#elikatupentsatzenduzuna

0,89 €

ERRAZIOAK

BIHURTU IZOZKAILUA ZURE LAGUN

Eduki beti

eskura berdura eta salteatu izoztuak edo kozinatzeko prest dauden arrainak. Minutu gutxitan prestatzen dira eta edozein otordutan atakatik ateratzeko egokiak dira, jaki osasungarriei uko egin gabe.

AUKERATU PLATER FRESKAGARRIAK

AUKERATU DUTEN SOLUZIO PRESTATUAK

Beti ez da izaten denbora (edo gogoa) sukaldean aritzeko, eta horrelakoetan, prestatutako aukerak irtenbide ona izan daitezke. Orekatuak izan daitezela eta osagai benetakoak eta kalitatezkoak izan ditzatela, ez duzu besterik begiratu behar. Horretarako, aski duzu etiketari eta Nutri-Scoreari erreparatzea: aukeratu A edo B kalifikazioa duten produktuak.

Pastaz, atunez eta hainbat barazkiz egina.

Atmosfera babeslean ontziratua, propietate guztiei eusteko.

Udaldiko tenperatura altuekin, ez da gogo handirik izaten koipe askoko platerak edo plater beroak jateko. Hobetsi prestaketa hotzak: adibidez, entsaladak lekaleekin, osoko pastak, krema hotzak edo entsaladillak. Eta ez baduzu denborarik, lanak errazten dizkizugu jada prestatuta dauden aukerekin.

Ez du kontserbatzailerik eta gantz ase gutxi du.

Baduzu janari hondarrik hozkailuan? Gehitu sormena. Osoko arrozaren oinarri batekin, atun pixka batekin, artoarekin eta ahuakatearekin udako bol bat presta dezakezu. Soberan duzu plantxan prestatutako oilaskoa? Ebaki fin-fin eta prestatu Zesar entsalada azkar bat. Milaka ideia daude janaria ez alferrik galtzeko!

Beti prezio onak ona rezioak

1,84€

ERRAZIOAK

Gutizi os sungarri

Berdura gehiago kontsumitzeko aukera onak dira berdura espagetiak, pizza orea begetalekin edo azalore edo brokoli arroza. Gainera, era askotako osagaiekin lagunduta presta daitezke.

#elikatupentsatzenduzuna

Azalore arroza bakailaoarekin

4 30’

• 600 g bakailao fresko

• 600 g azalore

• Tipula erdi bat (ondo xehatuta)

• Baratxuri atal 1, xehe-xehe moztuta

• Piper berde baten erdia

• 6 baratxuri berri samur

• Koilarakada bat OOBE

• Gatza, piperbeltz beltza eta piperrauts gozoa edo mina, nahieran

• Perrexil fresko xehatua

• Aukerakoa: pinoiak

Garbitu bakailaoa, azala eta hezurrak kenduta. Ebaki zati txikitan, edo xehatu puskatan.

Birrindu edo xehatu azalorea, arroz aleen tamaina izan arte. Frijitu arin-arin tipula eta baratxuri burua, zartagin

handi batean. Kozinatu 2-3 minutu, garden egon arte.

Gehitu piperra laukitxotan eta jarraitu salteatzen beste 3-4 minutu, biguntzen hasi arte.

Gehitu azalore birrindua eta nahastu ondo.

Gehitu bakailao zatiak zartaginean. Kozinatu leun-leun minutu batzutan, tarteka eraginez, eginda egon arte.

Ondu gatzez eta piperrez, eta gehitu piperrauts pixka bat. Eragin.

Kozinatu dena batera minutu batzuk gehiago, tarteka eraginez, harik eta azalorea samur eta aldi berean tinko egon arte.

Kendu sutatik eta gehitu perrexil fresko xehatua gainetik.

Aukerakoa: Pinoiak ere gehitu.

Burgerzaletasuna

Izan barbakoa batean lagunekin, izan etxeko afari lasai batean, uda garai ezin hobea da etxeko hanburgesez gozatzeko. Gero eta sormen handiagoko proposamenak daude eta gustu adina aukera. Izan ere, burger-ak kultuko platera dira foodie munduan. Baina plazer guztiekin bezala, hobe buruz jokatzea: aukeratu osagai freskoak, orekatu osagarriak eta hobetsi prestaketa arinagoak. Horrela, zure buruari plazer emango diozu, baina ongizateari uko egin gabe.

Víctor Mendoza

Txurdinagako (Bilbo) hiperreko harategi eta urdaitegiko espezialista, eta hanburgesen zalea.

AUKERATU HARAGI EGOKIA

%80 HARAGIA

%20 GANTZA

Gantz portzentajeak zukutsuago egiten du hanburgesa.

AUKERATU PRESTATUTAKO GURE ‘BURGER’-AK

Behi haragia

Oilasko haragia

Oso tokikoak

Beti prezio onak ona rezioak

Barnean Erronkari gaztarekin.

Iristen azkenak

EMAN FORMA

Egin 150–180 gramo inguruko pilotak, eta zanpatu gehiegi trinkotu gabe.

PUNTU-PUNTUAN

Frijitu zartaginean edo plantxa beroberoan, 2-3 minutu alde bakoitzetik.

Ez gehiegi zapaldu haragia, non eta ez duzun Smash burger bat nahi.

KALITATEZKO OGIA

Brioche ogia edo kristalezko ogia dira gure gogokoenak. Txigortu ogia zartaginean, gurin pixka batekin.

MUNTAKETA OREKATUA

Ogia, saltsa, haragia, landareak, gazta, topping-ak, saltsa gehiago, ogia. Ordena garrantzitsua da.

Joera da

Smash burger: plantxaren gainean indarrez prentsatutako haragia.

Crispy oilaskoa hirugihar eta gaztarekin.

eta

Egogon adi, di d , laster batean hanburg

Mini hanburgesak.

Egon adi, laster batean hanburgesa gozo-gozoak dastatu ahal izango dituzu-eta angus haragiarekin, behi helduaren haragiarekin, behi solomoarekin eta txerri haragiarekin. Ez al dituzu nahi?

Burgers plant-based: begetal eta lekale hanburgesa. Probatu gure veggie-ak.

Beti prezio onak ona rezioak

Topping berritzaileak: ozpinetako tipula, jalapeño hartzituak edo platano txip-ak.

Mistoa

Gazta bakoitza bere hanburgesarekin

HARAGI BURGERRA

Zapore bizia eta ondo orekatua.

Erabili havarti edo cheddar gazta testura ultraurgarria lortzeko.

LEKALE EDO BEGETAL BURGERRA

Gozotasuna ematen dute.

Emmental gazta edo ahuntz gazta leun bat proba dezakezu ukitu gourmet bat emateko.

GOURMET BURGERRA (Topping biziekin edo saltsa bereziekin)

Ezin gozoagoak tipula konfitatuarekin, pikuekin, errukularekin, intxaurrekin...

Erabili gazta urdina, edo nahastu krema gaztarekin, leuntzeko.

SALTSAK: ZAPOREA DARIOLA

ETXEKO KETCHUPA AZUKRERIK GABE

Osagaiak: 200 g tomate natural birrindua, koilarakada bat sagar ozpin, koilarakadatxo erdi bat baratxuri hautsa, koilarakadatxo erdi bat tipula hautsa, koilarakadatxo erdi bat piperrauts ketua, datil bat beratuta edo koilarakadatxo erdi bat ezti (aukerakoa), gatza eta piperbeltza.

Nola prestatu: Kozinatu osagai guztiak su geldoan 20 minutu, saltsa loditu arte. Birrindu, beharrezkoa bada.

OILASKO BURGERRA

Leunak eta urgarriak

Erabili provolone edo mozzarella gaztak. Eta zerbait sendoagoa nahi baduzu, gehitu grana padano gazta birrindua gainetik.

BARATXURI ERREZ ETA PARMAKO GAZTAZ EGINIKO SALTSA

Osagaiak: Baratxuri errearen buru bat, 2 koilarakada maionesa, jogurt grekoaren edo krema garratz baten koilarakada bat, Parmako gaztaren bi koilarakada (xehe-xehe birrindua), piperbeltz beltza.

Nola prestatu: zanpatu baratxuri errearen buruak eta nahastu gainerako osagaiekin.

OZPINETAKO LUZOKER GOZOZ ETA MOSTAZAZ EGINIKO SALTSA ( “Secret Sauce” estiloa)

Osagaiak: bi koilarakada maionesa, koilarakada bat mostaza horia, koilarakada bat ozpinetako luzoker gozo birrindua, koilarakada bat ozpinetako luzoker zuku, piperrauts ketu pixka bat.

Nola prestatu: nahastu ondo osagaiak.

SMASH BURGER

Aukeratu gazta krematsuak eta urtzeko errazak.

KONPLIKAZIORIK GABE, GLUTENIK GABE ETA GANTZ GUTXIREKIN.

ZERO SALTSA Azukre erantsirik gabe eta Extremadurako tomateekin egina.

SALTSA ARINA EROSKI maionesak baino %58 gantz gutxiagorekin.

Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ak reziok

Ez utzi alde batera 6 tzi Ez u Proteina

Sartu proteina iturri arinak eta freskagarriak zure udako plateretan. Gihar masari eusten eta denbora gehiagoz aseta sentitzen lagunduko dizute, beharrezkoak ez diren ordu arteko mokaduak alde batera utzita.

ARRAUTZAK

Ezin hobeak entsaladetan edo nahaski arinetan.

AHUNTZ GAZTA

BIRIBILA

IZOKIN KETUA

EROSKI Natur arrautzak baserrietan aske eta aire librean ibiltzen diren oiloek jarritakoak dira. Eta zure ingurune hurbilekoak dira!

Zapore eta proteina iturria da, pisua izan gabe.

Aukera zaporetsua eta

Testura krematsua eta zapore bizia du, baina orekatua.

OLAGARROA ZUKUAN

Bikaina entsalada epeletan edo entsalada errusiarretan.

Zapore kontzentratua. Jateko prest.

Aprobetxatu zukua arrozak edo patatak prestatzeko.

aberatsa omega 3 gantz azidoetan.

Norvegiakoa. Zain marroirik gabea.

TOFUA

BCC-k egiaztatua.

Ezin hobea dieta begetarianoak eta beganoak egiten dituztenentzat. V-Label zigiluarekin eta nekazaritza ekologikoko osagaiekin.

GARBANTZU EGOSIAK

Estra kategoriako Gaztelako garbantzua. Jatorria: Espainia.

BCC-k egiaztatua.

Ezin hobea etxeko humusa eta entsaladak prestatzeko.

DILISTA EGOSIAK

Tierra de Campos AGB dilistak.

Estra kategoria.

BCC-k egiaztatua.

Entsaladetan edo hanburgesa beganoak prestatzeko.

Entsaladetan edo krema hotzetan.

BABARRUN ZURIA
Beti prezio onak ona rezioak
LEKALEAK
Beti prezio onak ona rezioak

MSC EROSKI Natur hegaluzea oraintxe dago garai onenean. Ezin hobea da plantxan, baita entsaladetan, takoetan edo plater hotzetan ere.

Mertxe Nieto

Berangoko (Bizkaia) hiperreko arrandegiaren arduradunak MSC EROSKI Natur hegaluze onaren hiru sekretuak zein diren azaldu digu.

Hegaluze marinatuaren takoak mango eta ahuakatearekin eta chipotle maionesarekin

4 15’

• 4 tortilla mexikar

• 400-500 g hegaluze trontzo

• Mango erdi bat

• Ahuakate bat

• Koilarakada bat soja saltsa, gatz gutxikoa

• Limoi baten birrina eta zukua

• Sesamoa eta kimu berdeak

• 2 letxuga hosto

Laukitxotan ebakiko ditugu hegaluzea, mangoa eta ahuakatea. Bol batean, soja saltsa, limoi zukua eta birrina gehituko diegu. Hozkailuan sartuko dugu. Chipotle maionesa prestatuko dugu osagai guztiak nahastuta eta hozkailura eramango dugu.

Letxuga ebaki eta geroko gordeko dugu.

(edo kukuluak, aza gorria edo aza) Chipotle maionesarako

• 2 koilarakada maionesa

• Koilarakada bat chipotle saltsa

• Baratxuri atal bat, birrinduta

• Koilarakadatxo laurden mostaza hori

Tortillak txigortu egingo ditugu. Takoak prestatzeko, oinarrian letxuga zerrendak jarriko ditugu, eta haien gainean hegaluze marinatua; ondoren, mangoa eta ahuakatea gehituko ditugu, eta maionesa pixka bat. Azkenik, sesamoa eta kimuak zabalduko ditugu gainetik.

Garaian baino ez: udan aurkituko duzu, unerik onenean dagoenean; hau da, zaporetsuena eta zukutsuena den garaian.

Artisau erako eta tokiko arrantza: Kantauri itsasoan banaka-banaka arrantzatzen da, amuarekin, arrainaren kalitatea eta tinkotasuna bermatzeko. Tokiko kofradiekin egiten dugu lan, gure kostaldeetako ekonomia babesteko eta hegaluzea arrantzatzen denetik gure dendetara gehienez ere 24 ordutan iristen dela ziurtatzeko.

MSC Zigilu Urdina: Marine Stewardship Council (MSC) erakundearen ziurtagiria du. Zigilu horrek bermatzen du modu jasangarrian arrantzatua izan dela, itsas ekosistema errespetatuz eta itsasontzitik kontsumitzailearengana trazabilitatea bermatuz. Eta gehigarri bat… Hauek dira freskura bereizteko ezaugarriak: azal zilarkara distiratsua eta orbanik gabea, haragi arrosakara edo gorrizta, tinkoa eta koloregabetze zantzurik gabea.

1,48€ ERRAZIOAK

ERRAZIO BATEK DAUKA:
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

Freskatu

Uda zalea bazara, 40 EROSKI izozki mota baino gehiago dituzu probatzeko. Dasta itzazu! Hainbat formatu eta zapore dituzu eskura, guztiak ere palma koiperik, koloratzailerik eta kontserbatzaile artifizialik gabe.

Gainera, aukera zabala aurkituko duzu: glutenik gabeko izozkiak, %0 azukre gehigarririk gabeak, eta, nola ez, gourmet bete-betekoak, EROSKI SELEQTIA izozkiak, BCCk test bidez frogatuak.

‘Trendy’-ena

Berria eta oraindik ez duzu probatu?

Koilararekin

Eceiza Etxeak behi esnearekin egina ino dituzu Dasta itzazu! Hainbat formatu a bai a koiperik, koloratzailerik eta kontserbatzaile artifizialik alm m izozkiak, %0 azukre eta, nola ez, IA izozkiak, BCCk test bidez

Dastatu azken orduko izozki hau sofan eserita eta zure telesail gogokoena ikusten, koilara eskuetan duzula.

Esne gain edo txokolate zaporeko polo gozo-gozoak. Plazer hutsa!

Mini bertsioa

Izozki zale

amorratuak garenez, baina gure burua zaintzea ere gogoko dugunez, miniak edo azukre gehigarririk gabeak aukeratzen ditugu.

Jogurt kremazko izozkia eztiarekin eta intxaur karamelutuko puskekin. Tentazio erabatekoa!

Freskagarriak

Gehitu izotz birrindua eta menda hosto batzuk gure mandarina sorbetea apaintzeko, eta izotz edari freskagarri bat lortuko duzu.

Sandwich bat?

Ebaketako izozkien zalea bazara, probatu EROSKI SELEQTIA gofreak. Finak eta kurruskariak, gozatu haien gurin zapore gozoaz. Palma koiperik gabe eta Basque Culinary Centerrek test bidez frogatuak. Eta gogoan izan abuztuan EROSKI SELEQTIA produktuen eskaintza duzula.

Egizu zuk zeuk

NUTRI-SCORE

B D E C

Zer em ten dizute?

Kaloria gutxiko izozkiak dira; izan ere, eduki gehiena fruta da, eta jogurtak proteina eta gantz pixka bat ematen dizu, doi-doi 13 gramo polo bakoitzeko.

Trikimailuak

Azukrerik gabe ere presta daitezke izozki hauek; fruta eta jogurta gozatzeko baino ez da erabiltzen azukrea; beraz, erraz utzi daiteke alde batera, edo agian jogurt naturalari soilik gehitu dakioke, txikiak ez badaude ohituta zaporera.

Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.

#elikatupentsatzenduzuna

SANDIA

IZOZKIAK

10 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 25 MIN

540 g sandia

30 g agabe

15 ml limoi zuku

125 ml jogurt natural

370 g kiwi

Txokolate izpien koilarakada bat

1. Zuku makina batean, gehitu sandia laukitan eta hazirik gabe, 10 g agabe ziropa eta limoi zukua, eta likuatu pure bat lortu arte. Kendu aparra eta isuri nahasketa izozkiak edo poloak egiteko 10 moldetan. Gutxi gorabehera moldeen edukieraren 2/3 bete behar duzu.

2. Banatu txokolate izpiak molde bakoitzean eta zapaldu leun-leun txotx batekin, nahasketan sar daitezen. Izoztu, gogortu arte.

3. Irabiatu jogurta 10 g agabe ziroparekin.

4. Atera moldeak izozkailutik eta isuri jogurtaren koilarakada bat molde bakoitzean, ahal dela geruza uniforme bat osatuz. Berriro izoztu, tapa jarri gabe, 45 minutu.

5. Zuritu kiwiak, gehitu mamia zuku makinan, 10 g agabe ziroparekin, eta birrindu pure bat lortu arte. Iragazi nahasketa.

6. Atera moldeak izozkailutik eta isuri kiwi purea jogurt geruzaren gainean. Sartu berriro moldeak izozkailuan eta eduki han erabat solido geratu arte.

CRACKING MAKADAMIA NUT

BRITTLE BONBOIA

Banillazko izozki bonboia txokolate esnedunarekin estalia. Makadamia intxaur karamelutuen zatiak ditu barnean eta estalduran.

Bete-beteko

Izozki marka onenen barietate osoa gehien gustatzen zaizun moduan freskatzeko. Izan ere, udak zapore hobea du... eskuan izozki on bat izanez gero!

BELGIAN CHOCOLATE

Belgikako txokolate puruaren izozkia txokolate belgikar beltzaren zerrenda finekin.

KINDER BUENO CLASSIC

Kinder Bueno Classic zaporearen eta hur eta kakao zaporeko izozki krematsuaren arteko konbinazio perfektua.

MAKADAMIA NUT BRITTLE

Marka honetako banillazko izozki klasikoaren eta makadamia intxaur karamelutu kurruskarien konbinazio gozo-gozoa.

NUTELLA

Nutellaren eta hur eta kakao zaporeko izozki krematsu eta freskagarriaren arteko konbinazio nahasezina.

COOKIES AND CREAM

Kinder Bueno White txokolatearen zaporea gehitzen zaio hur eta kakao zaporeko izozki krematsuari. hi

Banillazko izozki krematsua txokolatezko gaileta gozoen zatitxoekin.

KINDER BUENO WHITE

MAGNUM BONBON GOLD CARAMEL

Magnum Double Gold Caramel

Billionaire izozkian oinarriturik dago. Banillazko izozki krematsua karamelu gaziko saltsarekin blaitua eta urre koloreko Magnum txokolatearekin eta gaileta zatiekin estalia.

MAGNUM BONBON SALTED CARAMEL &ALMOND

Banillazko eta txokolate esnedun kurruskarizko izozki krematsuaren zaporeak eta testura konbinatzen ditu, karamelu gaziaren saltsa krematsuarekin eta almendra txigortu puskekin orekatuta.

MAXIBON RED CHEESECAKE

Imitaezina eta harrigarria. Estaldura gorria duen lehen izozkia, gazta izozkiarekin eta gaileta eta mugurdi puska txikiekin.

MAGNUM BONBON WHITE

CHOCOLATE & COOKIES

Esne gain izozki krematsuaren zaporeak eta testura eta txokolate zuriaren kurruska konbinatzen ditu, gaileta kurruskariz eta kakao saltsaz orekatuta.

Izozki freskagarri eta gozoa, mango purearekin eta pasioaren fruta zukuarekin. Harritu egingo zaitu haren testurak. Sentitu mango baten hozkada izozki batean!

SWEET MANGO MEMORIES

Esne gain izozki krematsua mango saltsaren kizkurrekin eta txokolate zuriaren puska txikiekin. Haien salmentaren zati bat Errefuxiatu Ekintzaileak GKEari laguntzeko bideratzen da.

TOBLERONE BOMBÓN

Txokolatezko bonboi izozki honen formatu berria Toblerone zati txikiekin. Txokolate, ezti eta almendren konbinazio gozoa eta txokolate famatuaren lanketa perfektua, izozki bihurturik.

PIRULO MANGO

8

KLASIKOAK ETA INFUSIONATUAK

Beti prezio onak ona rezioak

Alkoholik gabeko mojitoa

Shrub zitrikoa te berdearekin

10 hosto menda fresko, limoi erdi baten zukua, 2 koilarakada azukre, ura gasarekin eta izotz birrindua.

MOCKTAILAK

Bizipen bat zure kopan

So Sofistikattuaak, k ore r ka katutuaak k eta a osagai a eta t tekeknniika ka as a koota t rikooz z pr presstatattuuak ak

Horrelakoak dira alkoholik gabeko koktelak, indar hartzen ari diren joera. Topa egingo dugu?

H l k k di lk k h lik ik

100 ml te berde hotza, koilarakadatxo bat sagar ozpin, koilarakadatxo bat ezti, txorrotada bat lima edo limoi zuku eta izotz birrindua.

Anana iragazia

Katilukada bat anana fresko birrindua, katilukada erdi koko esne, katilukada erdi izotz. Apaindu anana xerra batez.

Virgin Margarita

Limoi baten eta laranja baten zukua, koilarakadatxo bat azukre eta ukitu gazi bat edalontziaren ertzean.

KOMBUCHAREKIN

Virgin Bloody Mary

200 ml tomate zuku, 20 ml limoi zuku, koilarakadatxo bat Worcestershire saltsa, koilarakadatxo bat tabasko, koilarakadatxo bat gatz, piperbeltz beltz pixka bat (birrindua) eta izotza.

Coco Loco

100 ml ur, 200 ml koko ur, 4 limoiren zukua, txorrotada bat anana zuku, koilarakadatxo bat azukre eta izotza.

Probiotiko naturalekin eta nekazaritza ekologikotik datozen osagaiekin, gehigarririk gabe, pasteurizatu gabe eta beganoentzat egokiak. Horrelakoak dira EROSKI kombuchak.

Mocktail Frosé

150 g fruitu gorri izoztu, 100 ml fruitu gorrien kombucha, limoi erdi baten zukua eta koilarakadatxo bat agabe ziropa.

Beti

Mojito kombucha

Berry Fresh

150 ml fruitu gorrien kombucha, 150 ml mingrana edo ahabi zuku, mugurdiak edo masusta freskoak, menda hostoak eta izotza.

Mock sangria arrosa

150 ml fruitu gorrien kombucha, 100 ml mahats gorrien zuku, marrubi, laranja eta sagarren zerrenda batzuk, limoi tanta batzuk eta izotza.

150 ml limoi eta jengibre kombucha, lima erdi baten zukua, 8 hosto menda fresko, koilarakadatxo bat agabe ziropa eta izotz birrindua.

Golden Spark

150 ml limoi eta jengibre kombucha, 50 ml anana zuku, 50 ml ura gasarekin, kurkuma hautsa eta izotza.

Lemon Ginger Mule

150 ml limoi eta jengibre kombucha, 50 ml lima edo limoi zuku, luzoker xerrak, menda adartxo bat eta izotza.

ALKOHOLIK GABEA ERE BAI

Udako garagardo freskoena

Horia, txigortua, glutenik gabea, radler-a… Alkoholik

gabeko garagardoetan inoiz baino barietate gehiago dago gaur egun. Ezin hobeak dira eguneko edozein unetan freskatzeko, zaporeari uko egin gabe.

EROSKIN GARAGARDOAREN IZENA AURUM DA. GURE DENDETAN BAINO EZ DA SALTZEN, ETA SUPERMERKATUKO GARAGARDOEN ARTEAN KONTSUMITZAILEEK HOBEKIEN BALORATZEN DUTENETAKO BAT DA.

AURUM 0,0

Alkoholik gabeko garagardoa %0,0 bol.

CRAFT AURUM IPA ALKOHOLIK GABEA

Hautatutako maltak eta belaunaldi berriko lupuluak.

Itxura: anbar koloreko urrekara, apar zuria eta ondo eusten diona.

AURUM TXIGORTUA 0,0

Gorputz eta zapore sakon eta sendoagoa du, orekatua maltaren gozoaren eta lupuluen mingotsaren artean.

Ezin hobea zapore profil konplexuagoko alkoholik gabeko garagardo bat bilatzen dutenentzat.

IPA: ITSASOZ HARAINDIKO ISTORIO BAT

Usaina: freskoa eta zitrikoa, belar ñabardurekin.

Zaporea: arina eta freskoa, mingotsa neurrian eta amaieran leuna.

Errezeta berritzailea: alkohol ekoizpen gutxiko legamiak eta nagardoa, egonkortzaile natural bat.

Oso bertakoa: artisau prozesua eta gehigarri artifizialik erantsi gabe.

Ontzi ekodiseinatua.

AURUM RADLER

limoia 0,0

%0,0 alkohol bol eta %3 limoi zukua.

XIX. mendean, garagardogile ingelesen helburua zen beren produktua Indiara bidaltzea edaria hondatu gabe. Lupulua izan zen soluzioa, garagardoari mingostasuna ematen baitzion eta edaria modu naturalean kontserbatzen baitzuen. Horrela jaio zen IPA, garagardo indartsu bat, egokia bidaiari eusteko eta ahosabaiak konkistatzeko.

ZAPORE ZITRIKOA DU ETA GRADUAZIO

TXIKIA; HORRI ESKER, AUKERA ARINA

ETA UDATIARRA DA

AURUM RADLER LIMOIA

Garagardo honek %2,2ko alkohol bol eta %3 limoi zukua du.

DESKONTU txartela aldizkari honetan

ZERO HIRUKOITZA

RADLER ZERO HIRUKOITZA

Garagardo bakarra 0,0 alkoholarekin, 0 azukrerekin eta limoi zapore osoarekin.

Garagardo bakarra 0,0 alkoholarekin, 0 azukrerekin eta zapore osoarekin. Gutxiagorekin nahikoa ez dutenentzat.

ZER GARAGARDO MOTA DUZU GUSTUKO?

Horia, txigortua, IPA... Bakoitzak bere “izaera” du. Hemen duzu gida azkar bat unean-unean nahi duzunaren arabera aukeratzeko. Prest zure gogokoena zein den jakiteko?

ALKOHOLIK GABEKO HORIA / 0,0

ZERO HIRUKOITZA TXIGORTUA

Garagardo txigortu bakarra 0,0 alkohol, 0 azukre eta zapore osoa duena, labean erretako maltei esker.

ZERO HIRUKOITZA

GLUTENIK GABEA

Garagardo bakarra glutenik gabe, 0,0 alkoholarekin, 0 azukrerekin eta zapore osoarekin. Ezeri uko egin nahi ez diotenentzat.

#SOBERCURIOUS BAT EGIN NAHI?

#SoberCurious joera (“jakin-min neurritsua” moduko zerbait) izugarri zabaltzen ari da sare sozialetan: gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute alkoholik ez edatea edo kontsumoa murriztea, baina zaporeari eta zerbait hartzeko erritualari uko egin gabe. Ez da erabateko abstinentzia, modu kontzientean noiz eta zergatik edaten dugun aukeratzea baizik.

Erresuma Batuan, biztanleen %20k baino gehiagok bat egin du “Dry January” ekimenarekin (urtarrila alkoholik gabe). Eta marka asko alkoholik gabeko garagardoak merkaturatzen ari dira urte osoan!

Zero batekin topa egitea bihurtu da trendy-ena. Onena: nahi duzunean eta nahi duzun lekuan egin dezakezu, “biharamunaren” kezkarik izan gabe.

Betikoa. Urre kolorekoa, arina eta oso freskagarria, zapore leun eta orekatukoa... Baina alkoholik gabea. Bi bertsio dituzu: alkoholik gabea (%1 baino gutxiago) eta 0,0. Urre kolore eta zapore leun bera, eta oso erraza edateko.

TXIGORTUA ETA ALKOHOLIK GABEA. Indar handiagokoa. Anbar kolorea edo gorriztagoa, karamelu ñabardurak, zereal txigortua eta ukitu gozo bat. Horiak baino zapore handiagoa du eta gorputz biribilagoa.

RADLER ALKOHOLIK GABEA

Freskagarriena. Garagardoa eta limoi zukua. Gozoa, zitrikoa eta alkoholik gabea. Alkoholik gabeko bertsioan, aukerarik udatiarrena da.

IPA ALKOHOLIK GABEA. Nortasun handiena duen alkoholik gabeko garagardoa. IPA baten usain eta mingostasun guztiarekin, baina alkoholik gabe. Oso usaintsua eta zapore bizikoa, fruta tropikalen eta zitrikoen ñabardurekin eta lupulu askorekin.

GLUTENIK ETA ALKOHOLIK GABEA

Guztientzako moduko garagardoa. Normal baten zapore berarekin, baina egokia zeliakoentzat edo glutenarekiko intolerantzia dutenentzat.

IRAGAZI GABE ETA ALKOHOLIK GABE

Naturalagoa. Alkoholik gabeko garagardo iragazi gabea: uherragoa, gorputz handiagoarekin eta zapore indartsuagoarekin. Artisau estilokoa.

Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.

egin daitezke haiei esker. Hala, zapore, usain eta abarren aukera berri eta zabal bat irekitzen dute, eta balio ekonomikoa ere gehitzen diete jakiei, lehengaiaren ehuneko ehuna erabiltzen baita, ezer murriztu gabe.

JOSE DE LA ROSA

Instagrameko bere kontuaren deskribapenean, honela aurkezten du bere burua Jose de la Rosak: “lizunen eta legamien abeltzaina, bakterioen nekazaria, entzimen hezlea”. Gibraleón (Huelva) herrian duen laborategi txikian, ikerketa lanean aritzen da, esperimentazioaren bidez eta berak dakiena besteei erakutsiz, elikadura sistema hobea bermatzeko ahaleginean. Lan horri esker, EROSKIBasque Culinary Centerren “Onenak 2022” saria eskuratu du.

Nola hartzitu zen zure biologo lanbidea?

Konturatu nintzenean laborategian egiten nituen gauzak eta sukalde batean egiten direnak ez zirela elkarren artean oso desberdinak. Mikrobiologia aitzakia perfektua izan zen niretzat, gehien maite nuen horretan sartzeko: gastronomian.

Zer da hartzitzea?

Definizioa gastronomiaren mundura egokituz, mikroorganismoen bizitza kudeatzea da, lehengai jangarriak norberak nahi duen eran eraldatzeko.

Nola eralda dezake hartzidurak elikaduraren etorkizuna?

Teknika hau iraganetik dator, eta, gaur egun dakigunarekin, gure elikadura hobetzeko bidea izan daiteke.

Zer ematen dio hartzidurak elikagai bati?

Bizitza. Mikroorganismoak izaki bizidun mikroskopikoak dira, eta lehengai jangarriak eraldatu eta digerigarriago

Irakurri elkarrizketa osoa hemen

Hartzitzea, janaria usteltzen uztea da? Hartzituaren eta ustelduaren arteko aldea kulturala da. Japoniar batentzat, roquefort gazta urdin bat zerbait higuingarria izan daiteke. Guri, soja salta egiteko erabiltzen den kojiak narda eragin diezaguke.

Hartzitu dezakegu etxetik atera gabe? Erantzuna bai da, baina higienearekin, ordenarekin eta garbi ulertuta zer parametroren arabera hazten den ona eta indargabetzen den txarra.

Mikroorganismoak aipatu dituzu. Hauek edan edo jan egiten dira? Edan egiten dira, jan, ogi xerran zabaldu... Mikroorganismoak era askotara erabiltzen dira sukaldaritzan.

GALDERA

HARTZIGARRIAK

Hartzituen errezetaren bat, lizunkeriarik gabe? Garumak.

Harritzen zaituen hartzigarriren bat? Ezkur misoa.

Hartzigarri arraroena? Surströmming-a, Norvegiako arrain hartzitua.

Hartzigarriren bat izango bazina, zein zinateke? Chucrut-a eta ozpinetakoa. Bizi-biziak dira, eta halakoxea naiz ni ere.

EROSKIn

EROSKI KOIPEA KENTZEKOA

Marseillako xaboiaren indarra zure etxeko txoko bakoitzean

Deskubritu erabilera anitzeko EROSKI garbitzaile berria Marseillako xaboiaren usainarekin. Eguneroko garbiketa ahaleginik egin gabe errazteko diseinatuta dago, erraz kentzen baitu sukalde gainean, kanpaian edo azulejuetan sartutako koipea eta zikinkeria. Arropa garbitzeko ere balio du: ihinztatu jantzien lepo eta eskumuturretan garbitzera sartu aurretik eta harrituta geratuko zara emaitzarekin.

Erabilera anitzeko produktua lurrin garbi eta finarekin, keinu bakarrean eraginkortasuna eta erosotasuna bilatzen duten etxeetarako. Drogerian daukazu. Probatu eta egin bat konplikaziorik gabeko garbiketarekin!

EROSKI BARBAKOA ZAPOREKO AMERIKAR PIZZA

Proposamen berria zuzenean ‘top’-era

Ore lodi, harro eta kurruskariarekin, amerikar estiloko pizza honek dena dauka zapore bizien zaleak konkistatzeko. Ukitu ketua du, eta oinarrian tomatea, behi haragia, hirugiharra, barbakoa saltsa eta edam eta mozzarella gazten nahasketa. Osagai horiekin, zuzenean Texaseko rodeo baten bihotzera eramango zaitu pizza honek. Harrizko labean errea eta palma koiperik gabea. Zure EROSKI dendako izoztuen sekzioan aurkituko duzu. Berritasun hau zure gogokoen artean geratuko da!

EROSKI ZEREAL ANITZEKO OPILTXOAK

Zuretzat prest zuk nahi duzunerako

Ogia beti eskura izatea gustatzen zaizu? Probatu EROSKI zereal anitzeko opiltxo berriak, aukera praktikoa egunero ogi freskoa erosten ez dutenentzat. Ezin hobeak dira bakarrik jateko, gurina, gazta edo hestebeteak haien gainean zabaltzeko edo ogitarteko irudimentsuak prestatzeko. Ogi txigortuen sekzioan daude, ogi berezien ondoan. Beti prest, beti gozo!

EXTRÊME IZOZKIAK DASTATUTA SENTIPENEZ

BETETAKO BIDAIA BATEAN MURGILDUKO ZARA.

PROBATU HIRU BARIETATE BERRIAK.

Extrême Salted Caramel

Izozki krematsu hauek karamelu gazia eta banilla, karamelu saltsa eta gurin gazia dute, eta kono kurruskariaren muturrean, txokolate gozo-gozoa.

Nestlé Izozkiak mintzo da -erako

Extrême Ron mahaspasekin

Ron eta banillazko izozki honek txokolate beltzez eta txokolate saltsaz estalitako mahaspasa puskak ditu, ronaz aromatizatuak. Beti modan dagoen klasikoa.

Et ê C&M

Extrême Coco &Mango Koko eta mango sorbetez eginiko izozki honek pasioaren fruta eta koko birrinduz eginiko saltsa du, eta gain-gainean, txokolate gozo-gozoa.

TRESemmé mintzo da -erako

SERUM BERRIAK

Ezin hobeak ilea zaintzeko

Lamellar SHINE

Leundu eta lerrokatu egiten du ilea, aretoko akabera ultradistiratsua lortzeko.

Hidratazio BIZIA Lehortuta edo hondatuta dagoen ilea leuntzen laguntzen du.

Konpondueta

INDARTU

Modu jarraituan erabilita, ilea gutxiago hausten da eta kanpoko kalteetatik babestuta geratzen da.

Uhinak eta KIZKURRAK

Elikatu eta zehaztu egiten ditu uhinak eta kizkurrak, erraz askatzeko.

PIZZA ZAPOREKO ‘SNACK’-AK

ETA EROSKI ‘COOKIE’ TXIKIAK

Tentazio erabatekoa glutenik gabe

Zeliakoa zara edo glutenik gabeko dieta egiten duzu? Pizza zaporeko EROSKI snack hauek ez dute glutenik, eta zuretzat dira. Zeliakoen Espainiako Elkarteen Federazioak (FACE) bermaturiko snack-ak dira: tomatearen eta oreganoaren zapore klasikoa konbinatzen dute testura kurruskari eta arinarekin. Ezin hobeak noiznahi mokadu bat egiteko, hestebeteekin edo gaztekin batera jateko edo entsaladei laguntzeko. Glutenik gabeko produktuetan aditua den TTF FOODS etxeak eginak dira. Masa bigunaren estrusio prozesu berritzaile baten bidez lortzen da haien testura. Gozatu erabateko konfiantzarekin!

EROSKI KEFIR LIKIDOA

Hdeskontua EROSKI CLUB-ekin

Dastatu gutizia gozo hauek glutenaren kezkarik izan gabe. EROSKI cookie txiki berriak ahamen perfektua dira, eta bi zaporetan daude: txokolate klasikoa eta brownie. Zeliakoen Espainiako Elkarteen Federazioak (FACE) bermatutako produktua da. Eraman zurekin noranahi, eta jan postre gisa, askarian edo eguneko une gozo horietakoren batean.

Glutenik gabeko 200 produktu baino gehiagotan, bai gure markakoetan eta bai beste fabrikatzaile batzuen produktuetan. EROSKI clubeko bazkide izan behar duzu, besterik ez (doakoa da), eta elkarte hauetakoren bateko bazkide izan behar duzu: Euskadiko Zeliakoen Elkartea (EZE), Errioxako Zeliakia Elkartea (ACERI), Nafarroako Zeliakoen Elkartea (NZE), Balear uharteetako Zeliakoen Elkartea (ACIB) eta Associació Celíacs de Catalunya.

auxe duzu zure burua zaintzeko modu erosoena: edateko EROSKI kefir berriak, koiperik gabe, glutenik gabe eta proteina askorekin. Naturala duzu gogoko? Aukeratu %0 kefir naturala, azukre gehigarririk gabea, esne gaingabetuarekin eta kefir hartzigarri hutsarekin egina. Nahiago dituzu zaporeak? Probatu %0 marrubiplatano kefirra, leuna, arina eta zaporez betea. Biak 250 ml-ko botilan datoz, eramateko eta nahi duzun lekuan haietaz gozatzeko prest.

A B D E C
NUTRI-SCORE E
A B D E C
NUTRI-SCORE D
EROSKIn
DESKONTU txartela aldizkari honetan

www.lacocinadelnorte.com

PROBATU ESNEKI BERRIAK

Igo zure aperitiboen maila

Hemen da urteko garairik politena, eta jai hauek ospatzeko zer hoberik mahaian zure hurbilekoekin elkartzea baino, Euskal Herriko tabernetako barra gainetan arrakasta gehien duen pintxoetako bat dastatzeko. Modu azkar eta erosoan prestatu ahal izango duzu mokadua.

La Cocina del Norte Suprema Iberikoa prest dago nonahi jateko; harrituta utziko zaitu haren zaporeak eta testura krematsuak. Aperitiboetan, sarrerakoetan

edo tapetan erabil daiteke, ogi xerra baten gainean jar daiteke pintxo gisa eta sandwichak eta ogitartekoak egiteko ere egokia da. Laguntzeko, jarri ogi on bat eta gazta parmesano birrindua. Seguru asmatuko duzu!

YowUp! mintzo da -erako

GOZOAK, DIBERTIGARRIAK ETA HIDRATATZAILEAK

Uhondartzara e oso

da honetan, freskatu zure maskota iletsua YowUp! edariekin. Esneki osasungarriak, gozoak, dibertigarriak eta hidratatzaileak txakur eta katuentzat: jogurtak, izozkiak eta esnea. Espainian eginak dira, laktosarik, koiperik eta azukrerik gabe. Gainera, prebiotikoak dituzte, maskotaren digestioa hobetzeko, hezurrak indartzeko eta palatabilitatea handitzeko. Eraman itzazu zurekin parkera, hondartzara edo mendira; ez dute hotzik behar eta oso errazak dira erabiltzeko!

La Cocina del Norte mintzo -erako
La Cocina Del Norte

EDERGINTZAKO JOERAK UDA HONETARAKO

Testura arinak eta freskagarriak, osagai lasaigarriak eta funtzio anitzeko formulak datoz udaldirako. Probatu belleren ezinbestekoak, zure larruazala modu eraginkorrean, freskoan eta errazean zaintzeko; EROSKIn ez beste inon ez dira saltzen. Eta gogoratu, udan, hidratatzea joera bat dela, eta prezio onean dauden produktu praktikoekin eta sentsorialekin egitea, are gehiago.

‘SKINCARE’ ARINA ETA SENTSORIALA

DESKONTU txartela aldizkari honetan

TISU MASKARAK

EZIN HOBEAK BIDAIATZEKO

Serum kontzentratua, osagaien %95 jatorri naturalekoa duena, eta %100 zelulosa begetaleko ehun batean infusionatua. Erabilerrazak eta oso praktikoak. Gorde hozkailuan freskura gehigarria lortzeko.

Aurpegirako gandua

Ur termala dauka, azido hialuronikoa, niazinamida eta lore zurien estraktua: osagai horiei esker, hidratatu, leundu, indarberritu eta freskatu egiten du larruazala noiznahi. Erabili hondartzan, jaikitzerakoan edo zure edergintza erritualeko azken urrats moduan. Hipoalergenikoa. Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago.

DESKONTU txartela aldizkari honetan

Elikagarria

Argiztatzailea

Hidratatu, argitu eta indarberritu egiten du. C bitamina, niazinamida eta anana estraktua ditu.

* Test dermatologiko bidez frogatuak.

Hidratatu, elikatu eta leundu egiten du. Azido hialuroniko hirukoitza, kabiar berdea, koko estraktua eta sandia estraktua ditu.

belle ERRITUALA

1. Garbitu aurpegia

2. Jarri zure maskara 15-20 minutu.

3. Masaje bidez zabaldu gainerako seruma.

Emaitza: larruazal zukutsua eta distiratsua.

HIDRATATU

ETA LASAITU

EGITEN DUTEN OSAGAIAK

Lozio hidratatzailea

Caulerpa lentillifera du, kolore berdeko esfera txikietan hazten den itsasoko alga bat; hori dela eta, kabiar berdea esaten zaio. Proteina eta gantz azido esentzial ugariko lozioa da, eta horiek gaitasun handia dute hidratatu eta lehengoratzeko; horri esker, berezko sendotasuna eta leuntasuna itzultzen diote larruazalari.

Aloe vera eta niamizida ditu, larruazala hidratatzeko, babesteko eta argitzeko.

XURGATZE

AZKARREKO TESTURA

‘TRENDY’ PEDIKURAK

TESTURA

ARINA DU, EZ

GANTZATSUA

Uda honetan, modako pedikuraren arabera, azazkalak motzak eramango dira, eta look garbiak tonu elegantetan. Gerezi gorria, koral leuna eta kolore neutroak, beixa adibidez, izango dira denboraldiko must koloreak.

Aloe vera gorputzeko gel hidratatzailea

ACTIValoeTM darama, %100 aloe vera estraktu kontzentratua, eragin hidratatzaile eta lehengoratzaile handikoa. Larruazala hidratatu, lasaitu eta konpondu egiten du.

Ezin hobea eguzkitan egon ondorenerako.

FUNTZIO ANITZEKO PRODUKTUAK

Baltsamo lehengoratzaile unibertsala

Ezin hobea eguzkitan egon ondoren larruazala elikatzeko, lehengoratzeko, freskatzeko eta lasaitzeko.

Konbinatu egiten ditu karité gantzaren eta almendra gozoen olioaren eragin bigungarri eta babeslea, eta alantoinaren, kamamila estraktuaren eta bisabololaren propietate lasaigarriak.

Hipoalergenikoa.

Koloragarririk gabea.

Perfektua familia osoarentzako oinarrizko krema gisa (haurren kasuan, 3 urtetik gorakoentzat).

TESTURA

FRESKOA ETA

URGARRIA

bidez frogatuak.

AZAZKALETARAKO LAKAK

Iraupen luzea, kolore bizia eta distira handia. Pintzel zapala eta borobildua. #10 free formula dute. Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Formula beganoa 1,99

Nude
Hybrid petunia
Cotton
Hybrid rose

elkartasuna

UDA SOLIDARIOA

Uda honetan, agertu zure elkartasuna eta lagundu gehien behar dutenei.

Keinu erraz-erraz batekin, kutxatik igarotzean “bai” esatearekin, mundu hobe bat eraikitzen laguntzen dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Gure programa solidarioak “Bai” esango die gure ingurunean egoera zaurgarrian bizi diren haurren elikadura hobetzeko lan egiten duten GKE-ei. Bilboko Elizbarrutiko Caritasi lagunduko diogu, elikadurari buruzko hezkuntza programak gauzatzen: Meniños Fundazioarekin lan egingo dugu, haurrei kirolerako eta aisialdirako guneetara sarbidea errazten eta jolaserako duten eskubidea babesten; Dentistas Sobre Ruedas Fundazioari lagunduko diogu aho-hortzetako osasunari eta elikadura osasungarriari buruzko hezkuntza sustatzen; eta Gurutze Gorriari ere lagunduko diogu, egoera zaurgarrian bizi eta 0 eta 6 urte arteko haurrak hezten ari diren familiei babesa ematen.

Hilabete bakoitzeko kausa solidarioen alde bildutako zentimoak garapen bidean diren herrialdeetan giza laguntza emateko baliatuko dira, baita errefuxiatuei laguntzeko ere. Nazio Batuen datuen arabera, 2025ean, 305 milioi pertsonak baino gehiagok beharko du laguntza humanitarioa eta babesa mundu zabalean. Hori dela eta, Calcutako Koloreak, Kirika Fundazioa, Street Child España Fundazioa, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR) eta Zehar Errefuxiatuekin

Elkartea erakundeen lanari babesa emango diogu, errefuxiatuen oinarrizko beharrizanei erantzuteko.

UZTAILA
ABUZTUA

Zuretzat opari

Travel Clubeko 5.000 puntu

NOLA LORTU PUNTUAK?

1 EROSKI clubeko bazkide izan.

2 Eman izena sustapenean, kutxatik igarotzean edo QRaren bidez.

3 Erosi marka horietako produktuak.

Hauek dira SARIA duten 70 marketako batzuk. EROSKI clubek saritu egin nahi du zure fideltasuna, eta uztailean eta abuztuan marka hauetako produktuak erosita, Travel Clubeko 5.000 puntu eskura ditzakezu.

Egin 25€-ko erosketa: lortu Travel Clubeko 1.500 puntu.

Eta erosketa 60€-tik gorakoa bada: lortu 3.500 puntu gehiago.

Konbinatu markak nahi duzun moduan!

4 Baldintzak beteta, kode bat jasoko duzu. Sartu kode hori travelclub.es/eroskipremio/ webgunean eta zure kontuan gehituko dira Travel Clubeko puntuak(*). Travel Club katalogoko opariekin trukatu ahal izango dituzu puntuak. Sandwich txigorgailu bat, termo ontzi bat... denetarik duzu travelclub.es katalogoan. Zuk aukeratu!

ETA ERAMAN HONELAKO OPARIAK

TERMO ONTZIA 1.500 PUNTU

JOCCA SANDWICH TXIGORGAILUA 3.150 PUNTU

(*)Sustapenaren balioa 2025/07/1etik 2025/08/31 arterainokoa. Baldintzak betetzen badituzu, hau da, izena eman eta parte hartzen duten marketan eskatutako gastua egiten baduzu, kode bat jasoko duzu e-mail edo SMS bidez edo kutxatik igarotzerakoan, zure opariaren truke aldatzeko. Travel Club puntuak ez dira iraungitzen. Katalogoko aldaketen arabera, aldatu egin daitezke opariak ere. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-club/

Eta askoz gehiago!

Aurrezpen gehiago Sustapen gehiagorekin

Hauek dira marka partaideak n a pg bid geh ais ba

Aprobetxatu gehiago beherapenak gure Sustapen Gehiago plataformaren bidez, EROSKI club webgunean eta EROSKI app-ean, eta aurrezki gehigarria lortuko duzu modako, aisialdiko, elektronikako… 80 marka baino gehiagotan.

IKUS EZAZU! ago

ZURE PARADISUA ZAIN DUZU

Galtzeko eta egunerokotik ihes egiteko leku baten bila zabiltza? Hondartza liluragarriez gozatzea da zure ametsa? Bizitza osorako gogoan iltzatuta geratuko zaizkizun esperientziak bizi nahi dituzu? Azulmarino Bidaiak agentziaren eskutik lau jomuga eskaintzen dizkizugu, erabat deskonektatzeko eta benetan inporta duenarekin berriro konektatzeko. Eta, gainera, %5 itzuliko dizugu zure EROSKI txartelean, etorkizuneko erosketetarako... Paradisuko txoko bat zure zain dagoelako.

1. Punta Cana

Irudikatu zure burua itsasoaren marrumarekin esnatzen, hondar zuriko hondartzetan oinutsik ibilian eta postal batekoak diruditen turkesa koloreko uretan bainatzen. Punta Cana leku bat da, baina baita esperientzia bat ere. Hemen, denbora gelditu egiten da, bizitza arinagoa dela sentitzen da eta kezka bakarra hauxe da: palmondo baten itzalean atseden hartzea edota beste abentura bati ekitea.

Punta Canan guztientzako moduko planak daude. Erabateko relaxa gustatzen zaizu? Dena barne hartzen duten resortak dituzu. Zure burua mimatzen uztea beste lanik ez duzu. Mugimendu gehiago nahiago duzu? Katamaran irteerak, snorkela koralezko uharrietan, buggy-ak bide basatietan, tirolinak, zenoteak... Ez zara aspertuko, ez horixe!

Eta ez dezagun ahaztu janaria: itsaski freskoak, tostoiak, mangua eta, nola ez, ron dominikar on bat. Jendea alaia da, abegitsua, eta beti dago prest zurekin irribarre egiteko edo zuri merengea dantzatzen erakusteko.

2. Bayahibe

Hauxe da zure ametsetako lekua, nahiz eta oraindik jakin ez: Bayahibe ez da jomuga soil bat, aldarte bat ere bada. Dominikar Errepublikako Karibeko txoko honek dena dauka: hondar zuriko hondartza lasaiak, igeri egiteko ur aratzak eta giro patxadatsua, lehen egunetik estresa alde batera uzteko.

Bestelako jomuga jendetsuagoen aldean, Bayahibeen dena autentikoagoa eta hurbilagoa sentitzen da. Herrixkatik barna ibil zaitezke, tokiko jendearekin hitz egin dezakezu, arrain freskoa probatu itsasoaren parean, edo, besterik gabe, hamaka batean etzan anana edaria eskuetan hartuta.

Abentura maite duzu? Hemendik Saona uharte harrigarrira atera zaitezke, snorkel egin dezakezu uharrien artean, urpekaritza itsaspeko kobazuloetan edo oinezko ibili bat Ekialdeko Parke Nazionalean. Hori guztia natura harrigarriaz inguraturik eta bizipoza sortzen duen giroaz gozatzen.

3. Riviera Maya Mexikoko txoko honetan, munduaz ahaztu zaitezke; izan ere, hemen, lekuaren berezko edertasuna kulturarekin, atsedenarekin eta bibra onekin nahasten da. Hondar zuriko hondartzak, turkesa koloreko urak, maien zibilizazioaren aurriak historiaz beterik... Riviera Mayan, zenote sakratuen artean flotatu dezakezu, antzinako hiri sakratuak ezagutu ditzakezu, Tulum edo Cobá adibidez, dortokekin igeri egin dezakezu

Akumal inguruan edota, besterik gabe, atseden hartu dena barne duten resortetan. Eta janaria? Ezin gozoagoa: takoak, cevicheak, pibil txerrikumea... Eta ilunabarrean, zer hoberik tekila edo mezcal on bat baino!

Onena da leku bakoitzak magia berezia duela: Playa del Carmen eta hango giro bizia, Tulum hiriko giro bohemioa eta inguruko herrietako bizimodu lasaia eta bertakoaren zaporea.

4. Mujeres Kostaldea Cancunetik minutu gutxira, baina giro erabat bestelakoarekin, Mujeres Kostaldea oraindik ere bere berezko esentziari eusten dion leku horietako bat da. Toki paregabea jendetzarik gabe lasai egoteko, hondartza birjinez, turkesa koloreko itsasoaz eta erabateko lasaitasunaz inguraturik.

Hemen denbora pausatuagoa da. Hondar zuriko hondartza batean igaro dezakezu eguna, edo luxuzko resort batean mimoak jasotzen, edo, besterik gabe, itsasoaren soinuaz goza dezakezu koko bat eskuan duzula. Eta esploratzera animatzen bazara, badago nora jo: Mujeres Uhartera joan zaitezke itsasontzian, snorkel egin dezakezu uharrietan edo maien aurriak bisita ditzakezu.

Hango janaria harrigarria da. Itsaski freskoak, Mexikoko zapore autentikoak eta lehen hurrupan estresa ahantzaraziko dizuten koktelak. Gainera, giroa oso lasaia da, ezin egokiagoa bikoteentzat, familientzat edo bakea, eguzkia eta itsasoa besterik nahi ez duten bidaiarientzat. Ezkutuko paradisu baten bila bazabiltza, baina erosotasun guztiekin, Azulmarinok jomuga horietara eramango zaitu, erosoeroso, Madrildik hegaldi zuzenak baitaude World2Fly konpainiaren eskutik. Ez zain geratu eta gozatu zure paradisuaz!

4

zure EROSKI club txartelean %5 itzuliko dizugu

Egin erreserba zure Azulmarino bidaia agentzian, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean, proposatutako paradisu horietakoren baterako erreserba egiten baduzu 2025eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.

azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan

albisteak

EROSKI EGITEN DUGU

400 milioi eurotik gorako aurrizkia eta denda hurbilagoak, digitalagoak eta eraginkorragoak

ZURE SAKELA ZAINTZEA, GURE LEHENTASUNA

EROSKIren konpromisoak ez du etenik, aurrezten jarrai dezazun. Azken urtean, guztion artean, ia 408 milioi euroko aurrezpena eraman dugu merkatura, gure eskaintzei, beherapen pertsonalizatuei eta familiei berariaz eskainitako planei esker. “Beti Prezio Onean” kanpainak, esaterako, aukera eman zigun 2.000 produktu merkatzeko 2024an, eta aurten beste 700 merkatu ditugu. Zure eguneroko ekonomiarekin dugun konpromisoaren erakusle dira horrelakoak.

Honela nabarmendu zuen gure CEOak, Rosa Carabelek: “Sendotu egin dugu familien aurrezpena eta lan egiten dugun komunitateei lagundu diegu”. Horretarako, besteak beste, berrikuntzaren alde eta erosketa esperientzia gero eta hurbilago, digitalago eta eraginkorragoaren alde egin dugu apustu.

2024an, 36 denda berritu genituen gure eredu komertziala oinarritzat hartuta, hau da, ekoefizientzia eta bertako produktu freskoa ardatz hartuta, eta 60 denda berri ireki genituen. Gainera, 26,4 milioi euro bideratu genituen kausa sozialetara gure bazkide-bezeroekin eta bidelagun instituzionalekin. Eta ez gara hor geratu. Aurten, beste 100 milioi euro inbertitzea aurreikusi dugu, aurrera egiten jarraitzeko. Gure helburuen artean hauek dira nabarmenenak: prozesuak automatizatzea, gure eskaintzak pertsonalizatzea eta prezioak eta sustapenak optimizatzea, hori guztia adimen artifizialaren bidez.

MURTZIAN FRANKIZIATUTAKO LEHEN SUPERMERKATUA

Gure lehen supermerkatua ireki dugu Murtzian (JM Guillem Bake Epailea plaza, Águilas).

2024an inauguratutako 53 frankizietako bat da Murtziakoa. Horietan guztietan 333 enplegu sortu dira, eta horien eskutik iritsi zaigu supermerkatuen urteko frankizia onenaren saria. Murtziakoak 220 m²-ko azalera du, eta zortzi laguneko lantaldea. Baliabide horiekin, garaiko produktu freskoak eta bertakoak eskaintzen ditu, baita aurrezteko sustapen ugari ere, eskaintzei eta EROSKI club txartelari esker. Dagoeneko 18.600 bazkide dira Murtzian.

EROSKI-K EUSKADIKO HORNITZAILEEI EGITEN

DIZKIEN EROSKETAK 494 MILIOI EUROTIK

GORAKOAK IZAN DIRA 2024AN

EROSKIn bertako produktua bultzatzen dugu. 2024an, Euskadiko 365 hornitzaileri baino gehiagori erosi genizkion produktuak, 494 milioi euroko balioarekin. Hala, 8.000 produktu inguru erosi genituen gure dendetarako, batez ere garaiko frutak eta berdurak. Gure lehen sektorearekin batera ari gara hazten, EROSKI Natur Eusko Label eta Euskal Baserri bezalako kanpainei laguntza emanez eta bertako produktuen alde apustu eginez. Horrelakoak dira, adibidez, Euskal Okela haragiak eta Eusko Label ziurtagiria duten Euskal Gaztak proiektuko gaztak. Gainera, nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen jasangarri eta sozialarekiko konpromiso sendoa dugu, lankidetza ugariren bidez. Horren eredu dira Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena eta tokiko hornitzaileei laguntzeko programa. Horrelako ekimenei esker, tokiko ekoizle txikiei laguntzen diegu ingurumen erronketara egokitzen eta lehiakorragoak izaten. Bide batez, produktu freskoak, kalitatezkoak eta hurbileko zigilua dutenak eskaintzen dizkiegu bezeroei gure dendetako leku nabarmen batean.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.