IRAKASKUNTZA
Baserritarrak ardatz dituen kooperatibaproiektu batek irabazi du Mondragon City Challenge lehiaketa
Itsaso Andueza, Maialen Goikoetxea, Iune Lahidalga eta Saioa Ugowe ikasleek eskuratu dute euren kategoriako lehen saria nazioarteko txapelketan
17 urte dituzte eta batxilergoko 2. mailako ikasleak dira Tolosako Laskorain ikastolan. Mondragon City Challenge nazioarteko lehiaketaren lehenengo edizioa irabazi dute, 16-18 urtekoen kategorian. Itsaso Andueza, Maialen Goikoetxea, Iune Lahidalga eta Saioa Ugowe ikasleek osatutako AG4 taldeak eskuratu du sari gorena baserritarrak eta tokiko produktua nabarmendu eta sustatzen dituen kooperatiba-proiektuarekin. “Oso aberasgarria izan da. Asko ikasi dugu, eta nazioarteko lehiaketa denez, beste herrialde batzuetako gazteak eta haien proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu”, azaldu du Iunek. Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehen Txapelketa da. Batxilergoko, prestakuntza-zikloetako eta unibertsitateko ikasleen artean enpresa-kudeaketako konpetentziak eta bederatzi hilabetean kooperatiba-negozio bat baliozkotzeko gaitasuna garatzea izan da 2021ean aurrera eraman den ekimenaren helburua. Guztira 85 talde aritu dira norgehiagokan, bi kategoriatan banatuta: 16-18 urtekoena eta 19-24 urtekoena. Lehiake-
18
tak zenbait fase izan ditu. Lehenengo fasean, taldeek proiektua aurkeztu zuten, azalpen laburra emanda, eta epaimahai teknikoak 20 finalista hautatu zituen. Azken fasera 3 talde iritsi dira. Ekimenean 7 herrialdetako — Hego Korea, Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Zimbabwe eta Espainia— 279 ikaslek hartu dute parte. “Baserritarrak eta nekazaritza gaurkotasuneko gaiak direla pentsatu genuen hasieratik, eta erosotasun hutsagatik joaten garela supermerkatura. Baserritarrak eta Tolosako herritarrak harremanetan jartzeko zerbait egin behar genuela ikusi genuen, produktu osasungarriak eta 0 kilometrokoak jendearengana hurbiltzeko”, adierazi du Maialenek. Horrela sortu zen ideia. Bigarren fasea Ideia horrekin osatu zuten lehenengo proposamena, energiaren eta klimaren erronkaren barruan, eta bigarren fasera igaro ziren. Partaideek ahalegin handiagoa egin behar izan zuten bigarren fase horretan, martxotik ekainera. Enpresa kooperatiboaren alderdi guztietan sakontzea zen kontua: enpresa-proiektua, balioak, produktuen eta/